4
ERREFORMAK 1.Zer jakin nahi dugu erreformen inguruan? Gaur egun proposatzen eta onartzen ari diren erreformek, nola eragingo duten gu irakasle lanetan jarduterakoan. 2. Non bilatu dezakegu erantzuna? 1970 urtetik 12 lege organiko onartu dira hezkuntzaren alorrean. 2012/13 urtean jarriko dira martxan honako erreforma hauek: 1-Alde batetik, herritartasun hezkuntza irakasgaia desagertu egingo da, eta honen ordez, konstituzio eta gizabide hezkuntza irakatsiko da. Irakasgai hau, lehen hezkuntzako 4 eta 5.mailatan eta DBHko 2. Eta 4.mailatan emango da. 2-Beste alde batetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza(DBH) lau urtetan egin ordez, hirutan egin beharko da. Honek esan nahi duena da, kurtsoa hastean 12 urte izango dituela ikasleak eta bukatzerako 15. Hau eta gero, 16 urterekin, ikasleak Lanbide Heziketa edo Batxilerra egin hautatu beharko du baina bi kasutan lehenengo urtea derrigorrezkoa izango da. Erreforma honek aldaketak eragingo ditu DBHko gai askotan baina hauek oraindik ez dira ezagutzen. 3-Derrigorrezko hezkuntza 16 urtera arte izaten jarraitzen du. Arrazoi honengatik, batxilergoa 3 urte izatera bihurtzen da. Lehenengo urtea beharrezkoa izango da Derrigorrezko bigarren hezkuntza bukatu eta bide hau jarraitzea aukeratu duten ikasleentzat. Batxilergoko urteetan zehar emango diren gaiak zeintzuk izango diren ez dago zehaztuta baina lehenengo urtea DBHko 4.mailako egitura antzekoa izango du. Zehaztu gabe dagoen beste puntu bat hau da: ea batxilergoko 3.urteko notek selektibitaterako balioko duten. 4-Lanbide Hezkieta da aldaketa gehien jasango dituen arloa. Lanbide Heziketa bi multzotan banatuko da, alde batetik, erdi-mailako zikloa eta beste alde batetik, goi- mailako zikloa egongo da. Erdi-mailako zikloari dagokionez, 3 kurtsotan banatuta egongo da eta gainera, praktikak enpresatan egingo dira. Goi-mailako zikloan aldiz, erdi-mailako zikloaren jarraipena izango da eta bi urtekoa izaten jarraituko du. 5- Lanbide heziketan jasango duen beste aldaketa bat da goi-mailako zikloak egiteko ordaindu egin beharko dutela. Katalunian adibidez, lege hau onartua dago jada.

Erreformak

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Erreformak

ERREFORMAK

1.Zer jakin nahi dugu erreformen inguruan?

Gaur egun proposatzen eta onartzen ari diren erreformek, nola eragingo duten gu

irakasle lanetan jarduterakoan.

2. Non bilatu dezakegu erantzuna?

1970 urtetik 12 lege organiko onartu dira hezkuntzaren alorrean. 2012/13 urtean jarriko

dira martxan honako erreforma hauek:

1-Alde batetik, herritartasun hezkuntza irakasgaia desagertu egingo da, eta honen

ordez, konstituzio eta gizabide hezkuntza irakatsiko da. Irakasgai hau, lehen

hezkuntzako 4 eta 5.mailatan eta DBHko 2. Eta 4.mailatan emango da.

2-Beste alde batetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza(DBH) lau urtetan egin ordez,

hirutan egin beharko da. Honek esan nahi duena da, kurtsoa hastean 12 urte izango

dituela ikasleak eta bukatzerako 15. Hau eta gero, 16 urterekin, ikasleak Lanbide

Heziketa edo Batxilerra egin hautatu beharko du baina bi kasutan lehenengo urtea

derrigorrezkoa izango da. Erreforma honek aldaketak eragingo ditu DBHko gai askotan

baina hauek oraindik ez dira ezagutzen.

3-Derrigorrezko hezkuntza 16 urtera arte izaten jarraitzen du. Arrazoi honengatik,

batxilergoa 3 urte izatera bihurtzen da. Lehenengo urtea beharrezkoa izango da

Derrigorrezko bigarren hezkuntza bukatu eta bide hau jarraitzea aukeratu duten

ikasleentzat. Batxilergoko urteetan zehar emango diren gaiak zeintzuk izango diren ez

dago zehaztuta baina lehenengo urtea DBHko 4.mailako egitura antzekoa izango du.

Zehaztu gabe dagoen beste puntu bat hau da: ea batxilergoko 3.urteko notek

selektibitaterako balioko duten.

4-Lanbide Hezkieta da aldaketa gehien jasango dituen arloa. Lanbide Heziketa bi

multzotan banatuko da, alde batetik, erdi-mailako zikloa eta beste alde batetik, goi-

mailako zikloa egongo da. Erdi-mailako zikloari dagokionez, 3 kurtsotan banatuta

egongo da eta gainera, praktikak enpresatan egingo dira. Goi-mailako zikloan aldiz,

erdi-mailako zikloaren jarraipena izango da eta bi urtekoa izaten jarraituko du.

5- Lanbide heziketan jasango duen beste aldaketa bat da goi-mailako zikloak egiteko

ordaindu egin beharko dutela. Katalunian adibidez, lege hau onartua dago jada.

Page 2: Erreformak

Berriak diren ikasleak 360 euro ordaindu beharko dituzte eta bigarren kurtsoa egin nahi

dutenek erdi, hau da, 180 euro.

6-Hezkuntza ministerioaren helburua, biling ismoa garatzea da eta horregatik, ikasleek

ingelesa oso txikitatik ikastea erabaki dute, hau da, haur hezkuntzan. Wert

ministroaren arabera, helburua hau da: lehenik eta behin ingelesa ikastea eta gero

irakasgaiak ingelesez ematea. Gainera, bigarren derrigorrezko hezkuntza bat ezarri

nahi dute baina oraindik ez dago zehazturik.

7-Kritika asko jaso dituen beste erreforma da ikasle gehiago sartu nahi dituztela gela

bakoitzean eta honek suposatzen du lehen hezkuntzako geletan 30 ikasle egongo

direla eta DBH 36.

8-Bestalde, irakasleak bete behar dituen ordu kopurua handitu egin da. Haur eta Lehen

hezkuntza, irakasleak 25 ordu lan egin beharko ditu astean. DBHn aldiz, 20 ordu

astean.

9-ordezkapenei dagokionez, bakarrik eskatuko dira irakasleak 10 egun huts egin badu

gutxienez. 10 egun horietan, gainerako irakasleak izango dira falta den irakaslearen

lekua beteko dutenak.

10-Unibertsitateko matrikulari dagokionez, %15 edo %25ean igoko dira tasak. Gainera,

irakasgaiak errepikatu behar dituzten ikasleek, bikoitza ordaindu beharko dute

irakasgai hauek berriro lantzeko.

11-Bestalde, eskari gutxi duten karrerak ezabatu egingo dira, ez delako errentagarria

ikusten ikasle kopuru txiki bati klase ematea.

12- Unibertsitatean ikasleak 5.5eko media gutxienez izan beharko du beka hauek lortu

ahal izateko. Unibertsitateko bekei dagokionez, irakasgaien %50 gainditzen ez bada,

bekak bueltatu egin beharko dira. Batxilergoan ere, ikasleak 5.5 media izan beharko du

gutxienez beka hauek lortu ahal izateko.

ESKUINEKO ALDIZKARIEN IRITZIAK

- Gaur egungo arazoa eskola uzte goiztiarra ( % 26,5 2011-ean):

- Azkeen urteetan hobekuntza argia egon da arlo honetan. Garrantziarekin

kendu gabe, Wertek dio, honen arrazoi nagusia jende gehiago dagoela 18

urtetik gorakoa eskola sisteman baina dbh gainditu ez duena.

Page 3: Erreformak

- Krisiarekin prestakuntza gutxiko lanak desagertzen direnez fpetara jende

gehiago bideratu naiko luketeela adierazi du.

- Krisia baino lehen, amaitu aurretik ikasketak uzten zituztenetako 3tik 2 lanean

ziren. Orain aldiz, eta PSOE-ren gobernu kaskarraren ondorioz, bakarra lanean

eta 4 langabezian.

- Erreforma ez da “ideologikoa”. Baizik eta beste herrialdeetan arrakasta izan

duten metodo eta neurriak ezartzea baizik.

- Helburua autonomien harteko ikasketa emaitza ezberdinak berdintzea.

Horretarako administrazio bakoitzari dagokizkion konpetentziak ondo zehaztu

behar dira.

- Orientatzaileen lana ere jokoan sartzen da, lehen aipatutako FP-en

arazoarekin. Orientatzaileek errealistagoa izaten lagundu behar diote ikasleari,

eta unibertsitatea irtenbide bakarra eta onena delaren ideia alde batera utzi.

EZKERREKO ALDIZKARIEN IRITZIAK

Erreformaren finantziazio eta babes arazoak:

Kongresuko beste alderdiak zein PPren zenbait erkidego kontran azaldu dira.

Zergatia erreformaren kostua(408milioi euro estatuak eta 927 milioi euro

erkidegoek).

Erreformaren izaera zentralista:

Erderaz klaseen %65a orain arte zen %55ren ordez.

Wert-en iritziz porrot egin zuen aurreko erreforma garestia hobetzen du, baina

europako hezkuntza mailara iristen diren erkidegoak oinarri hartu ordez(Euskal

Erkidego Autonomoa eta Nafarroa), beren interesen alde egiten duen erreforma

homogenizatzaile bat egitea leporatzen diote PPri.

Hezkuntza laiko eta publikoaren alde agertu dira eskola publikoan egingo den

inbertsio eta gastu murrizketaren aurka, honek sektore pribatuaren alde egiten

Page 4: Erreformak

baitu, gehingoa katolikoa delarik. Gainera, hiritartasun irakasgaia kentzea eta

erlijio irakasgaia finkatzearen kontra agtu dira.

LOMCE HEZKUTZA ERREFORMARI BURUZKO IRITZIA

Gaur egun egin nahi den hezkuntza erreforma dela eta, horrek izango dituen

eragin kaltegarriak aipatu nahi ditugu. Gure aburuz, erreforma honek, ikasle eta

irakasleen onura bilatu beharrean, arrazoi politiko eta ekonomikoak atzetik

dituela goraipatu nahi dugu. Eman nahi diren pausuak, argi eta garbi islatzen

baidute hezkuntza arloan egin nahi diren aldaketak ez direla irakasle-ikasleen

hobekuntzarako egin.

Honako eragin hauek izango ditu epe labur eta luzera:

1. Eskola publikoak, pribatizatzeko nahia. Horrek, eskola publikoen

(berdintasunaren seinale direnak) eraginak behera egitea eta

homogenizazio prozesu batera joatera eraman nahi gaitu. Horrekin

batera, desberdintasun ekonomikoak gailentzea eta

immigranteenganako baztertze sozial batera ere eramango gaitu.

2. Erreforma zapaltzailea. Erdarazko klaseak, %55etik %65era igo nahi da,

Katalunia zein Euskal Herriko hizkuntza minoritarioak deuseztatzeko

nahian. Horrek, autonomia bakoitzeko kultura eta ohitura zaharren

erorketa dakar.

3. Gastu handiko erreforma. Erreforma honek, krisi garai batean dakarren

gastuez gain, egingo dituzten murrizketak ditu oinarri. Azken finean,

herriak ordaindu beharreko erreforma berri bat izango da eta halaber,

herritarrei eta hezkuntzari egingo zaion murrizketa.

Azkenik, aipatu nahi dugu adibide eta erreflexiorako galdera moduan honako

hau: “Mediku batek ebakuntza bat egin behar duenean ez dio inorrek

markatzen ebakuntza horretan eraman beharreko pausuak. Orduan, zergatik

irakasleei, 4 urte ikasten( bi praktiketan+azken proiektua) pasa ondoren,

markatzen zaie irakatsi beharrekoa eta nola egin behar duten?”