23
EUSKARA Euskara, edo bere era arruntetan esanda, euskera, eskuera edo üskera, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaia eta Zuberoako herrialdeetan hitz egiten da. Euskal mugetatik at, gure mintzaira, Nafarroa Beherearekin muga egiten duten Gaskoniako herrietan eta Zuberoarekin muga egiten duen Biarnoko mugaldean entzun dezakegu (adibidez, Olorueko kantonamenduko Eskiula edo Jeruntzeko herrietan). Euskal diasporan ere, euskara, ehun mila lagunek baino gehiago kontserbatu ala berreskuratu dute, mundu zabalean ezarririk dauden Euskal Etxeei esker. Oro har zazpiehun milatik gora lagunek hitz egiten duten mintzaira dugu. Euskara hitzaren jatorria, agian, antzinako *enautsi euskal aditzatik etor liteke, gaur egungo esan aditzaren esanahiduna eta bizkaitar esan aditzaren jokabidean kontserbatzen dena, adibidez, dinosta aditzan (batueraz, esaten dit). *Enautsi aditzari -(k)ara atzizkia gehitzean *enauskara hitza sortuko zen ("esateko era", "mintzatzeko era"), geroago, mendeak aurrera joan ahala, fonetikoki aldatzen joango zena, egungo euskarazko era estandarra (*enauskara>*enuskara>euskara) eta baita arestian aipatutako era arruntak sortaraziz. Euskara edo zehazki esanda protoeuskara, filologo gehienen aburuz, indoeuropar hizkuntzen hedapena gertatu baino lehenago (K.a. III. ala V. milakadan), Europan existitzen zen eurasiar talde zahar bateko partaide zen. Halaber, Pirinioaldean emaniko protoeuskal mintzairaren finkapena, iberiar penintsulara heldutako iberierarena baino lehenagokotzat jotzen da. Berriki aurrera eramandako ikerlan arkeogenetikoek, azken glaziazio haundiaren ondoren Euskara edo zehazki esanda protoeuskara, filologo gehienen aburuz, indoeuropar hizkuntzen hedapena gertatu baino

ERTERT

Embed Size (px)

DESCRIPTION

ERTERTERTER

Citation preview

Page 1: ERTERT

EUSKARA

Euskara, edo bere era arruntetan esanda, euskera, eskuera edo üskera, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaia eta Zuberoako herrialdeetan hitz egiten da. Euskal mugetatik at, gure mintzaira, Nafarroa Beherearekin muga egiten duten Gaskoniako herrietan eta Zuberoarekin muga egiten duen Biarnoko mugaldean entzun dezakegu (adibidez, Olorueko kantonamenduko Eskiula edo Jeruntzeko herrietan). Euskal diasporan ere, euskara, ehun mila lagunek baino gehiago kontserbatu ala berreskuratu dute, mundu zabalean ezarririk dauden Euskal Etxeei esker. Oro har zazpiehun milatik gora lagunek hitz egiten duten mintzaira dugu.

Euskara hitzaren jatorria, agian, antzinako *enautsi euskal aditzatik etor liteke, gaur egungo esan aditzaren esanahiduna eta bizkaitar esan aditzaren jokabidean kontserbatzen dena, adibidez, dinosta aditzan (batueraz, esaten dit). *Enautsi aditzari -(k)ara atzizkia gehitzean *enauskara hitza sortuko zen ("esateko era", "mintzatzeko era"), geroago, mendeak aurrera joan ahala, fonetikoki aldatzen joango zena, egungo euskarazko era estandarra (*enauskara>*enuskara>euskara) eta baita arestian aipatutako era arruntak sortaraziz.

Euskara edo zehazki esanda protoeuskara, filologo gehienen aburuz, indoeuropar hizkuntzen hedapena gertatu baino lehenago (K.a. III. ala V. milakadan), Europan existitzen zen eurasiar talde zahar bateko partaide zen. Halaber, Pirinioaldean emaniko protoeuskal mintzairaren finkapena, iberiar penintsulara heldutako iberierarena baino lehenagokotzat jotzen da.

Berriki aurrera eramandako ikerlan arkeogenetikoek, azken glaziazio haundiaren ondoren

Euskara edo zehazki esanda protoeuskara, filologo gehienen aburuz, indoeuropar hizkuntzen hedapena gertatu baino lehenago (K.a. III. ala V. milakadan), Europan existitzen zen eurasiar talde zahar bateko partaide zen. Halaber, Pirinioaldean emaniko protoeuskal mintzairaren finkapena, iberiar penintsulara heldutako iberierarena baino lehenagokotzat jotzen da.

Berriki aurrera eramandako ikerlan arkeogenetikoek, azken glaziazio haundiaren ondoren gertaturiko protoeuskaldunen zabalkuntza bateraino abiatzen gaituzte. Ikerlan hauen arabera, K.a. 16.000.etik aurrera, klima epeltzen joan zen, jenderik gabeko Europan zehar protoeuskaldunen hedapena lagunduz. Zabalkuntza batek bere abiapuntua iberiar penintsulako iparraldean eta Frantziako hegoaldean izan zuena, euskal kulturaren arbasoa den zibilizazio franko-kantabriarra kokatuta zegoen tokian alegia; iparralderantz,

Page 2: ERTERT

Errusia eta Eskandinaviaraino barreiatuz, eta hegoalderantz, Afrikako iparraldean zehar, Tuniseraino.

Theo Vennemann-en iritziz (Munich-eko Ludwig-Maximilian Unibertsitatean Hizkuntzalaritza Teoriko eta Germanistikako katedraduna) europar aurrehistoriako toponimiaren ikerkuntzak, Pirinioaldean hasiriko protoeuskaldunen hedapen batera zuzentzen gaitu; ibai, mendi, haran eta aintziren izenak baitaude erro indoeuroparrekin antzekotasunik ez dutenak, baina bai euskal erroekin. Hedapen honek,

Europan zehar protoeuskararen zabalkuntza ekarriko zuen; antzinako euskaldunek beren ibilbidean aurkituriko elementu geografikoei izena emanez. Beraz, Theo Vennemann-ek dioenez, europar toponimian euskal substratua (1) ugaria da.

(1) Hizkuntza-substratua: lurralde bateko hizkuntzak lurralde berean finkatzen den beste hizkuntza bati egiten dion eragina.

Ibai euskal hitzatik ibar hitza dator, eta erro hauek Europako anitz ibaietan aurki ditzakegu. Serbia eta Montenegron Ibar ibaiarekin topatzen gara. Hessen-en Ibra ibaia. Hegoalderantz Ebrach ibai bi eta Eberbäche izeneko beste batzuk. Alpeetako mendixketako oinean Ebesberg deritzona. Edota Austrian Ybbs-eko hiria eta ibaia. Frantzian Ivergny, Iverny, Yvré-l'évêque, Ébréon, Évrune, Ebersheim, Yvry-en-montagne eta Euskal Herrian Ibarra, Ibarrola, Ibarrekolanda, Ibardin, Aranibar. topa ditzakegu. Ebro ibaia ahaztu gabe, Iber hitzatik datorrena eta populu oso bat, iberiarrak, eta iberiar penintsula izendatzeko balio izan zuena.Ur erroa duten hitzek: Urola, Urura (Euskal Herria); Urofia, Huriel (Frantzia); Ourte (Belgika); Urwis (Polonia); Ura (Errusia); Aurach, Auerbach, Urach, Urbach (Alemania); Urula (Norvegia). Haran euskal hitza erro bezala hartuz, Theo Vennemann-ek Europan toponimo ugari aurkitzen ditu, Arundel (Ingalaterra), Arendal Noruega eta Suedian. Arnach, Arnsberg, Arnstern, Aresburg eta Ahrensburg Alemanian. Baita Ohrenbach, antzina Aranbach deitzen zena, eta lehen Marnstein (edo Arnstein-en) deitzen zen Palatino beltzeko harkaitzeko gainaldea. Lleidako probintzian dagoen Aran-eko bailara ahantzi gabe.Iz- erroa (ura esan nahi duena) Norvegia, Italia eta Errusiaren artean dauden 200 ibaien oinarrian legoke.Joseba A. Lakarrak, hizkuntzalari eta protoeuskararen ikertzaileak Vennemann-i aurpegiratzen dio, askotan ez duela kontuan hartzen

erro hauek euskara zaharrean zuten fonetika, eta beraz, erro hauen gaurko itxura eta antzinakoa desberdina da. Hortaz, Vennemann-ek egiten dituen alderaketa asko, Lakarraren aburuz, balio gabe geratzen dira. Bestalde, Lakarrak adierazten du, egun euskara hizkuntz eranskaria dela, baina antzina hala ez zela pentsatzeko arrazoiak badaudela. Vennemann-ek bere alderaketetan ere,

Page 3: ERTERT

har- erakusletik datorren -a artikulua erabiltzen du, zeina euskal gramatikan, ustez, Erdi Aroan erabiltzen hasi zen, hizkuntz erromanikoen eraginez. Nahiz eta toponimian dauden bat-etortzeak Vennemann-ek dioenak bezain hainbestekoak ez izan, ikerlan genetikoek adierazten duten protoeuskaldunen zabalkuntzak, Europan protoeuskararen hedatzea ekarri beharko zuen. Barreiapen bat, geroago ikusiko dugunez, oso kontserbatzaileak diren Europako mintzairen ikerketetan hautematen dena eta baita hauetan nabaritzen den euskal substratuan ere.Euskarak nekazal neolitikoko zabaltzaileek, Mediterranio osoan hedaturiko kultur hitzak (K.a. V. milakadan) gordetzen ditu, eta baita, metaleen lehengoko zibilizazioek barreiaturikoak ere (K.a. III. milakadan).

Indoeuroparrak (gaur egungo latindarrak, germaniarrak, eslaviarrak, zeltak, greziarrak... hauengandik datoz) mendebaldeko Europara K.a. 2500.ean (hauen zabalkuntzaren "azalpen beliko"-aren arabera) edo K.a. 4500.ean ("nekazaritza-azalpen"-aren arabera) heldu ziren. Beren finkapen orokorra Europan zehar, aurretik mintzatzen ziren euskararen hizkuntz haurrideen desagerpena ekarriko zuen, eta baita hizkuntza hauetan mintzatzen ziren populuena ere. Euskara izanik Europaren iragan protoeuskaldunetik geratzen den hizkuntz aztarna bakarra.Europan zabaldu ziren indoeuropar populuetatik lehenetarikoa zeltak izan ziren. Protozeltan adituak

diren filologo batzuek protozeltaren (berreraikia izan den egungo mintzaira zelten jatorri-hizkuntza) euskal substratua defendatzen dute, hizkuntza honetan jatorri indoeuroparra ez duten berbak, eta aldi berean, euskaldunekin antza handia dutenak aurkitzen baitituzte; hitz hauen jatorria protoeuskalduna dela adieraziz. Teoria honen arabera, zeltak, Europako erdialdean finkatzean eta britaniar irletarako bidean, garai hartan euskal mintzairen hiztun ziren mendebaldeko Europako populuekin harremanetan hasi ziren. Zeltak izanik, teoria honen aburuz, indoeuropar populuetatik euskal eragin handiena hartuko zutena (kontuan hartu gabe, jakina, gaztelauak, aragoiarrak edota gaskoiak; hots, euskaldunen erromanizaziotik sorturiko inguruko populu latindarrak) hiztegiari dagokionez ez ezik, euskal zenbaketa sistema hogeitarra (2) hartzean ere, populu indoeuroparren berezko sistema hamartarra utziz.

(2) Euskal zenbaketa sistema hogeitarra: gaztelaniaz, adibidez, beste indoeuropar hizkuntzetan bezala (mintzaira zeltetan ezik) hamarnaka zenbatzen da (sistema hamartarra). Euskaraz, aldiz, hogeinaka: Hogeita hamar (20+10), berrogei (2*20), berrogeita hamar (2*20+10), hirurogei (3*20), hirurogeita hamar (3*20+10), laurogei (4*20), laurogeita hamar (4*20+10) eta ehun (100).

Page 4: ERTERT

Sistema hogeitarra hizkuntza zelta askotan indarrean jarraitzen du. Euskal substratua izan litekenaren aztarna, sistema hogeitarrari dagokionez, zelta mintzairetan ez ezik, daniera, frantsesean eta tachelhit berbere dialektoan ere aurki dezakegu. Erdi aroko ingelesean, artean, sistema hogeitarraren aztarna aurki genezakeen. Honen jatorria, beharbada, protoeuskaldun edo zelta substratuan egon liteke. Bestalde, normandiarrek (frantses dialektoa hitz egiten

zuten) eta daniarrek garai ezberdinetan, Ingalaterra inbaditu zuten, agian sistema hogeitarra britaniar irletara eramanez. Batez ere Irlandako zeltak (hizkuntza zeltarik kontserbatzaileena) nahiko hitz ditu, zeintzuen etimologia beste mintzaira indoeuroparrekin alderatuz ezin azal daitekeen. Askotan hitz hauen etimologia euskal berba batekin alderatzean argi daiteke bakarrik.

Protozelta Irlandako Zelta Galesko Zelta

Euskara

*Karri Carrac Carreg Harri

Adarc Adar

*Esok- Eo Eog Izokin

Ainder Andere

 

Filolologo batzuek diotenaren arabera euskara kaukasiar hizkuntzekin erlazionaturik dago, batez ere georgiera eta dagestanerarekin, batik bat gramatika aldetik [ hizkuntz eranskari (3) eta ergatiboak (4) dira; eta deklinabide sistema bera dute ]. Erlazio hau ez dago guztiz frogaturik, euskara eta kaukasiar hizkuntzak antzina talde berekoak baziren jakiteko, protoeuskara eta oraindik garatu gabe dagoen protokaukasierarekin (kaukasiar mintzairen jatorrizko hizkuntzarekin) alderaketa sakona egin behar dugu eta. Nahiz eta protoeuskara, edo erromatarrak heldu baino lehenago hitz egiten zen euskararen garapena, nahiko aurreratuta ibili; protokaukasieraren garapenak oztopo asko jartzen dabil. Hegoaldeko kaukasiar hizkuntzen kasuan (georgiera eta dagestanera besteak beste) oso argi ikusten da talde berekoak direla; iparraldeko kaukasiar hizkuntzak, berriz, oso ezberdinak dira haien artean eta hegoaldekoekin alderatuta, protokaukasiar mintzairaren garapena oztopatuz.Euskara eta kaukasiar mintzairen arteko antzekotasunen arrazoia, agian, aintzina Kaukasora emigratutako gizatalde protoeuskaldun baten ondorioz izan liteke. Protoeuskaldun hauek, Kaukasoko populuekin nahastean, beren hizkuntza, bertoko mintzairekin nahastuko zen, honen emaitza bezala antzekotasun lexiko eta gramatikal hauek geratuz; edo baita ere, kaukasiar hizkuntzak protoeuskararen tokiko bilakaerak izatea. Hala ere, hauek hipotesiak baino besterik ez dira. Genetika-ikerlanek aurrera egin beharko dute

Page 5: ERTERT

kaukasiar eta euskaldunen ustezko jatorri komuna argitzeko. Peter Forster doktoreak (Cambridge-eko Unibertsitateak aurrera eramandako Arkeogenetika-ikerlanen arduraduna da. Ikerlan hauek azken glaziazio haundiaren ondoren gertaturiko protoeuskal zabalkuntza bateraino abiatzen gaituzte), webgune honi adeitsuki adierazi zuenez, kaukasiarrak euren artean euskaldunak baino ezberdinagoak dira, orduan ba, ez du ematen kaukasiarren eta euskaldunen artean harreman argirik dagoenik; alabaina, balizko jatorri komun honi behin betiko erantzuna emateko, ekialdeko Europatik etorritako datu genetiko gehiagoren zain egon beharko garela esan zuen.

(3) Hizkuntz eranskaria: hitz bakoitzak osagai batzuk erantsita dauzka, bakoitza bere esanahiarekin, hauek elkartzean osagai bakoitzaren itxura mantenduz, honela berba erraztasunez zatitzea uzten digu. Euskara hizkuntz eranskaria da. Adibidez -aren deklinabideko genitibo kasua dugu eta -a deklinabideko nominatiboa. "Gizon" hitza aurreko osagaiekin deklinatu nahi badugu "gizonarena" hitza lortzen dugu. Osagai bakoitza erantsi egiten da, aldaketarik jasan gabe, era honetan, hitza zatitzea errazten da, osagai bakoitzak bere esanahia mantenduz.

(4) Euskararen ergatibitatea: euskal hizkuntzak, gramatikalki, subjektu iragankorra edo aktiboa eta subjektu iragangaitza ezberdintzen ditu. "Gizona dator" esaldian subjektua "gizona" esaten da; "gizonak ikusten du" esaldian, berriz, subjektua "gizonak" da. Beraz subjektu aktibo edo iragankorrak marka bat jasotzen du, ergatiboko marka deitzen dena, eta hitz azkenean jartzen den -k baten bitartez adierazten da.

Gizona etorri da ::: Subjektu iragangaitzak (gizona) ez du markarik.

Gizona ikusi du ::: Aditz iragankorraren objektuak (gizona) ez du markarik hartzen.

Gizonak ikusi du ::: Subjektu iragankorrak (gizonak) deklinabide ergatiboko -k marka hartzen du.

Page 6: ERTERT

Euskararen portaera, joskera ergatiboari dagokionez, ezohikoa da munduan eta are gehiago munduko alde honetan. Ia kaukasiar mitzaira guztiek, eta bakoitzak bere era ezberdinaz, "ergatiboko hizkuntzen" ezaugarri den joskera ergatiboa erabiltzen du. 

Georgiera Euskara

Zari Zara, Otzara

Gw Gu

Gvari

Guraso. Euskarazko guraso hitza gu

pertsona izenordainetik dator;

era berean, georgierazko gvari, euskarazko "gu"-ren esanahi bera duen gw

pertsona izenordainetik

Ezer Eder Euskaraz, gaztelaniaz bezala, aditzak subjektuarekin komunztatzen du, baina, baita ere, objektu zuzen eta zeharkakoarekin. Aditz-itxura aldatu egiten da nik gauza bat ematen badut edo bost ematen baditut (objektu zuzena), zuri ematen badizkizut edo hari ematen badizkiot (zeharkako objektua). Hau da, aditza aldatu egiten da subjektuaren pertsona eta numero, eta objektu zuzen eta zeharkakoaren arabera. Aditzak jokatzeko era bitxi hau, bakarrik, Kaukasoko ipar-mendebalde eta hegoaldeko hizkuntzetan, eta euskal mintzairan ezagutzen da. Georgiera eta euskararen arteko beste antzekotasun bat ere, nola ez, zenbatzeko sistema hogeitarraren erabileran dugu, non zenbaki bakoitzaren osagaien kokapena berbera den. Hala ere, kaukasiar mintzairen fonetika guztiz ezberdina da, euskal hizkuntzak baino askozaz ere kontsonante gehiago daukatelarik.

Armenian, Kaukasoko hegoaldean dagoen Herrian, oso antzina eman zen protoeuskaldunen presentziaren ustezko aztarna asko aurkitu dira.Vahan Sarkisian-ek, Erevan-eko (Armeniako hiriburuko) Unibertsitateko katedradunak, zein Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzaina izendatu zuen, euskara eta armenieraren artean anitz antzekotasun gramatikal eta lexikoak aurkitu ditu. Honen arrazoia, agian, lurralde horietan emandako protoeuskaldunen zabalkuntza, eta

hauek Armenian utzitako hizkuntza-substratuan (armenierak, indoeuropar mintzaira izanda, ezin baitu euskal hizkuntzaren jatorri bera izan). Egun Armenia izenarekin dazagugun lurraldera helduko zen populu indoeuroparra, hipotetikoki, bertan antzina

Page 7: ERTERT

ezarritako protoeuskaldunen populazioarekin nahastu egingo zen, hizkuntz bien artean dauden antzekotasunak sortaraziz. Era honetan, protoeuskara, armenieraren hizkuntza-substratua izango litzateke. Armeniera eta euskararen artean dauden antzekotasunok ere, armeniar eta hegoaldeko kaukausiar populuen mestizaiatik etor litezke.Historian zehar euskaldunok beste populu batzuekin izandako harremanen ondorioz, gure hizkuntzak berbak metatzen eta hiztegia zabaltzen aritu izan da. Hitz hauek kontserbatuz, kasu gehienetan, ia-ia populu horietako mintzairetan esaten ziren bezala. Oso esanguratsua da Egiptoko piramideetako hieroglifikoetan edo sahariar tuareg-en tamazight hizkuntzan aurki ditzakegun berbak, egunero, euskaldunok

erabiltzen ditugula. Honen zergatia, beharbada, glaziazioen ondoren Magrebera emigratutako protoeuskaldunetan datza; edo baita ere, penintsulan euskaldunona baino presentzia berriagoa zuen populu baten topa dezakegu, iberiarrak. Herri honek Mediterranioaren bitartez Afrika eta Europako hainbat populukin hartu-emanak izan zituen. Azken hauekin izandako merkataritza-erlazioen bidez hitzak bereganatuz, gerora, euskaldunek iberiarrekin zuten auzo-harremanari esker, euskarara igaroko zirenak.

 Erlaziorik estuena erromatarrak etorri aurreko garaian eman zen, zehazki, Kataluniako iparraldean eta Ebroko erriberan, non herrixka euskaldunak eta iberiarrak aurki genitzakeen. Hizkuntzalari batzuek, erraturik, hitzen eta fonetikan zeuden antzekotasunekin harrituta, iberiera eta euskara lengoaia bera zela pentsatu izan zuten. Alabaina, hipotesi hau faltsua da. Nahiz eta iberieraren sintaxi eta gramatika euskararekin alderatuz ustez antzekoak izan; kontuan izan behar dugu, iberieraren inskripzioak bakarrik hein txiki baten itzultzea lortu izan dela. Garai berean Akitanian latinez idatziriko testuetan, aldiz, akitanierazko (akitanialdeko euskara zaharra) pertsona- eta jainko-izenak agertu izan dira, eta egungo euskarari esker, izen hauen laurdena itzultzea lortu izan da. Hortaz, honek frogatzen du, euskara eta iberiera ez zela hizkuntza bera, eta bestalde, euskarak baduela erlazioa akitanierarekin. Iberiar eta euskal hitzen artean antzekotasunak badaude, baina hauen arrazoia, euskara eta iberieraren artean trukaturiko hitzetan datza; eta ez hizkuntza bien jatorri komun batean.

Iberiarrak populu homogeneoa zen? penintsulako Mediterranioan eta frantziar Mediterranioaren zati baten iberieraz mintzatzen zen? gaur egun eztabaida haundia dago bi galdera hauei erantzuna emateko orduan. Egun historialariek darabiltzaten teoria berriek, iberiar taldearen barne sartu ziren populuak oso ezberdinak zirela eta haien artean ezaugarri komun askorik ez zutela adierazten dute. Hortaz iberiarrak, ziur aski, penintsulako mediterraniar populu bat izango zen, inguruko populuen artean garapen politiko eta komertzial handiena lortuko zuena, beren hizkuntza, mediterraniar gune honetako populu ezberdinen artean elkar ulertzeko erabiliz. Beraz iberiar mintzaira "lingua franca" bat baino besterik ez zen izango, zeina erromatarren etorrerarekin latinerak ordezkatuko zuen.

Iberiera hizkuntz eranskaria zen eta esaldiaren osagaien ordena euskararena bezalakoa zuela ematen du. Hitzek itxura antzerakoa dute baina benetako elkarrekikotasunak oso gutxi direla dirudi, euskararen bitartez iberiera itzultzea eragotziz. Iberiera euskal

Page 8: ERTERT

fonetikarekin alderatuz oso antzerakoa zen, bost bokale estandarrak zituen eta bere diptongoak ai, ei, oi, ui, au, eu, iu zirela ematen du. Azken diptongoaren kasuan, hasierako i-a yu bezala ahoskatzen zen erdibokala dirudi. Bi bokale artean zegoen u erdibokala, aldiz, euskara zaharrean gertatzen zen bezala, mailegu batzuetan ezik oso zaila da topatzea. Egun dauzkagun datuen arabera iberierak izan zitezkeen kontsonanteak honako hauek dira:

 

Gogorrak / Gorrak (p) t k S mb ll-lt rr (R)

Ahulak / Ozenak b d g s n l r

 

Iberierak ez zeukan euskara zaharrean oso ugaria zen /h/ soinua, honela antroponimo eta toponimo iberiarrak euskaldunengatik bereiz ditzakegu. P soinua baliteke /b/-ren aldaera izatea. Erre bakuna edo gogorra, euskaraz bezala, ez dira inoiz berba hasieran agertzen, hitz hasieran bokale protetikoa ( /a/ ) erantsiz. Bla, tre, klo etab. silabak, indoeuropar hizkuntzetan oso ugariak direnak, iberiar mintzairan, euskaraz bezala, ez dira agertzen. Iberiarren izenak elkartuak ziren, greziar, hebrear eta germaniarrenak bezala; latindarrenak, ostera, motzak ziren eta esanahi gabekoak. Euskal pertsona-izenak bakunak dira edo batzuetan eratorriak [ kalifikatu nahi duten izenen atzean jarririko atzizkien bitartez. Atzizkiok gaur egungo euskararen bidez erraz itzul ditzakegu (-ko, -tar, -txo...) ], izen elkartuak ez dira oso ugariak; halarik ere, euskal jainko izenetan, izen elkartu hauek oso ohikoak dira.

 

Iberiera Euskara

Iliberris Hiri berri

Mbi Ni

Salir Zilar. Iberieraz "Salir" dirua esan nahi zuen

Bios Bihotz

Biskar Bizkar

Biur Bihur

Ildun Ilun

Beles Beltz

Iltirbikis-en Gorkaren. Deklinabide genitiboarentzako hondarki berea erabiltzen dute. Hala ere ikertzaile batzuek euskal genitiboa protoeuskaraz -en izan beharrean -e zela

Page 9: ERTERT

uste dute.

Arse(etar) Bilbo(tar). Jentilizioa osatzeko hondarki berea erabiltzen dute

 

Antzekotasun hauek, agian, euskal hizkuntza, iberieraren hizkuntza-substratua izateari zor zaio, hots, geroago iberiar populua sortuko zuenak, iberiar penintsulara heltzean aurkituko zuen hizkuntza, protoeuskara izango zen. Era honetan, iberiera eta espainieraren artean, bi mila urteko aldearekin, paralelotasun bat ezar genezake. Espainierak eta iberierak euskal substratu berbera partekatuko zuten, baina espainierak eta euskarak jatorri komunik ez daukaten bezala, iberierak eta euskarak ere ez.

Euskal substratu hau, gutxienez penintsulako iparralde guztian eta Frantziako hegoaldean existitzen denaren froga, latinerazko sinistra (ezkerra) hitzaren eratorriren bat erabili beharrean, portugaleraz (esquerda), galizieraz (esquerda), astur-leoneraz (izquierda), gaztelaniaz (izquierda), katalunieraz (esquerra) eta okzitanieraz (esquèrra); gaskoiz (gaucha) eta aragoeraz (cucha, gaskoi hitzatik datorrena) ezik, euskal jatorria duen hitz bat erabiltzean daukagu.

Ezker hitza esku hitzatik dator. Eskuma, eskuina eta eskubi hitzak ere esku berbatik datoz.

Litekeena da, lurralde hauetan substratu hau zegoeneko Madeleine-arotik egotea, franko-kantabriar edo baita ere protoeuskaldun zibilizazioaren izenaz ezagutzen denaren zabalkuntza gertatu zenetik, hain zuzen [ zibilizazio honek bere goren mailara K.a. 15.000.etik 9.500.era heldu zen eta Altamira (Kantabria), Santimamiñe (Bizkaia), Ekain (Gipuzkoa) edo Isturitzeko (Nafarroa Beherea) labar-pinturen egile izan zen ]. Kultura honen aztarna garrantzitsuenak dauden tokietan, ezkerra hitzaren zabalkuntza geografikoarekin zehatz-mehatz bat etortzen baita.

Franko-kantabriar zibilizazioaren hedapenarekin bat etortzen diren beste euskal jatorriko hizkuntz aztarnak, edo hobe esanda, beste aztarna fonetiko batzuk, /r/ eta /rr/-ren arteko oposaketa eta /v/ ezpain-horzkari gorra fonemaren gabezia hurrengoko hizkuntzen sistema fonologikoan: galiziera (baina bai portugaleraz), astur-leonera, gaztelania (baina bai aintzinako hegoaldeko gaztelaniaz), aragoera, kataluniera (baina bai valentzieraz) eta gaskoia. Julio Zesar erromatarra Hispanian /v/ eta /b/-a berdin ahoskatzen zirelako harrituta, honako hau esan zuen: "Beati Hispani quibus vivere bibere est" (Zorionekoak hispaniarrak zeintzuentzako bizitzea edatea den).

Bestalde, euskal fonetikan ohikoa den /f/-a /h/ hasperenduan bilakatzea, zeina hasierako gaztelaniaz [fabulare (latinera) > hablar (gaztelania); mintzatu] edo gaskoiz [ facere (latinera) > har (gaskoia);

Page 10: ERTERT

egin] ez ezik, astur-leoneraren hizkuntz eremuan ere ematen den [ fabulare (latinera) > jalar (astur-leonera); astur-leoneraren berezko falar (mintzatu) eraren ordez], gutxienez, Asturiasen eta ipar-mendebaldeko Gaztela eta Leonen zati bateraino, antzina, protoeuskara zabalduta egon zenaren adierazgarri da.

Euskarak, nahiz eta historian zehar harremanik ez izan Magreb-en mintzatzen diren berbere dialektoekin, baditu hauekin hitz antzekoak, euskararen hiztegian iberieraren bitartez bereganatuak, edo beharbada, azken peleogenetika-ikerlanek diotenaren arabera, Afrikara emigratutako gizatalde protoeuskaldunen ondorioz. Protoeuskaldun batzuk, populu kamitikoekin bat egitean, populu hauen

hizkeran, gaur egunera arte erabili izan diren euskal hitz edota morfemak ere utziz. Era honetan azal ditzakegu berbere, wantxe (Kanariar Irlak), somaliar, etiopiar edo egiptiar zaharrean (hizkuntz kamitikoak dira) aurki ditzakegun euskal hitzak; halaber, tachelhit berbere dialektoan aurki dezakegun zenbatzeko sistema hogeitarra.

Urte askotan zehar, hitz euskaldun eta kamitikoen artean antzekotasunak zeudela eta, filologo batzuek, teoria euskal-berberea defendatu zuten, zeinak euskara eta berberea jatorri komuna zutela zioen. Teoria bat, orain dela urte asko bertan behera utzi zena, sintaktiko eta morfologikoki guztiz ezberdinak izanik; bi hizkuntzen arteko erlazioak, bakarrik, lexiko edo lexikografiko tankerakoak baitira. Hala ere, aditzen jokaera aldetik, bai euskaraz eta baita berberez ere, zenbait adizkiren erabilera antzekoa ikus dezakegu.

 

Berberea Euskara

NekkNi (nominatiboa)

Nik (ergatiboa)Akir Aker

Aña Ania-Anai

Aste Asto

Ma ism-k?

Zein duk hire izena? Berberez euskaraz bezala, hikan hizketan ari zarenean, gizon bati zuzentzean -k adizkia erabiltzen da. Hala ere ikertzaile batzuek protoeuskaraz -k adizkia -ga zela diote.

Ma ism-m?

Zein dun hire izena? Berberez emakume kasuan -m adizkia erabiltzen da euskaraz, aldiz, -n. Hala ere ikertzaile batzuek protoeuskaraz -n adizkia -na zela diote.

Adar Adar (berberez belaun edo oina esan nahi du).

 

Page 11: ERTERT

Gutxi gora behera orain dela 2300 urte, Erroma Europan zehar zabaltzen hasi zen, gerora, Erromatar Inperioa bilakatuko zena sortaraziz. Garai honetarako, litekeena da euskal familiako hizkuntzak zegoeneko desagertuta egotea, euskara, mintzaira-talde honetako ordezkari bakar bezala geratuz.

Estrabon geografo grekoak (K.a. 63 - K.o. 24), gaur egun dauzkagun datuen arabera, euskal hiztun bezala kontsideratzen ditugun honako tribuen kokapena adierazi zigun:

akitaniarrak, autrigoiak, barduliarrak, baskoiak eta karistiarrak.

Tribu hauek iparralderantz ia Bordeleraino, hegoalderantz Ebro ibairaino, mendebalderantz Kantabriako ekialdeko zati bateraino, eta ekialderantz, berriz, Aragoiko ipar-mendebaldeko zati beteraino zabaldurik zeuden; hala ere, euskal hiztun ziren gizabanakoak, gutxienez K.a III.-II. mendetik aurrera, penintsulako Pirineotatik Kataluniaren zati beteraino hedatuta zeuden zegoeneko.

Eztabaida haundia dago filologoen artean geografo greko-erromatarrek deskribatu zituzten euskal tribu hauek hitz egiten zuten hizkuntzari buruz. Batzuek euskal familiako hizkuntzak mintzatzen zituztela diote, beste batzuek hizkuntza bereko, hots, euskararen dialektoak hitz egiten zituztela. Beste batzuek, berriz, mendebaldeko tribuak (autrigoiak, barduliarrak eta karistiarrak) ez zirela euskal tribuak, zeltiberiarrak baizik; eta beraz, zelta hizkuntza baten hiztunak zirela.

Eztabaida guzti honen sorburua, tribu bakoitzak mintzatzen zuen hizkuntzaren idatzizko daturik ez edukitzean datza. Bakarrik erromatar garaiko euskal jatorriko pertsona- eta jainko-izenak dauzkagu, batez ere akitaniar gunean latineraz idatziriko inskripzioetan. Araban, Gipuzkoan, Nafarroan, Sorian eta Zaragozako probintzian ere, garai berean, badaude latineraz idatziriko testuak non euskal pertsona- eta jainko-izenak aurki ditzakegun; alabaina, inskripzio hauek Akitaniakoak baino urriagoak dira. Honek Akitanialdea bizkorrago erromanizatu zela erakusten du, eta baita latineraz idazteko ohitura ere, hegoaldeko Pirinioaldean baino lehenago zabaldu zela. Lurralde hau, bere soro aberatsengatik, Inperioarentzat nekazaritza interes handidun gunea bilakatu zen, latindar inmigrazioa erakarriz; honen ondorio bezala, bertoko hizkuntzaren galera azkarra, euskal hiztun ziren beste lurraldeekin alderatuta.

Page 12: ERTERT

Euskal tribuak izendatzeko darabiltzagun izenek zelta jatorria daukate, eztabaida gehiago piztuz. Gaur egungo euskalkien zabalkuntza, greko-erromatar geografoek adierazitako tribuen kokapenarekin bat dator; beraz, euskal tribu bakoitzak bederen, bere dialektoa bazuela pentsatzera garama.

Beste jatorri eztabaidatuenetarikoa Errioxako zati baten finkatuta zegoen tribu beroniarrena dugu. Historialari batzuek euskal tribu bezala kontsideratzen dute; beste batzuek, aldiz, zeltiberiar tribu bezala (zeltiberiarrak iberiar penintsulan finkatuta zeuden populu zeltak ziren).

Gaskonia eta euskal kantabriar eremuko arkeologi indusketetan egin diren hezur-ikerlanei esker, bere bizilagunak Neolitikoan, arrazari dagokionez, euskal edo mendebaldeko pininiar motatakoak zirela dakigu (Cromagnongo gizonaren tokiko bilakaera); Euskal Herriko hegoaldea (Araba eta Nafarroako hegoaldea) eta beroniar gunea, berriz, oso heterogeneoa zen, bertan europar jatorri ezberdineko gizabanakoak bizi ziren (mediterraniar, alpetar, dinariko... motatakoak), beroniar tribuaren euskal jatorria zailduz. Nahiz eta euskal etniek erromatarrak heldu zirenean, hegoaldeko lurraldeak zegoneko kontrolpean izan, garai honetako inskripzioen azterketek, beroniarren antroponimoek (pertsona-izenek) ere zelta jatorria zutela erakusten dute eta ez euskalduna.

Euskal tribuen inguruan bizi ziren tribuak, euskaldunak bezala kontsideratzeko akats bat, hurbil zeuden beste tribu batzuekin gertatu dena, adibidez Huescako iakatarrekin.

Gogoratu beharra dago, nahiz eta euskal populazioa Pirinioalde guztian zehar zelta eta iberiarrekin elkarrekin bizitzen egon. Euskal tribuek Erromarekin egin zuten itunaren bitartez, zeltiberiar eta iberiarrei konkistaturiko lurrak euskaldunekin birpopulatzen ziren.

Zegoeneko Erromatar Inperio garaian, mendebaldeko piriniar eta zaragozar hiri eta lurrak, eta baita Errioxa eta ipar-ekialdeko Gaztelakoak ere, euskaldunak bezala agertzeak akats hau sortarazi du; eta lurralde hauen zati batzuk, egia esan, erromatar konkista baino lehenago, zeltiberiar eta iberiar tribuenak ziren, eta ez euskaldunenak. Errioxan, adibidez, erromatarrek zeltiberiar biztanleria ia guztiz sarraskitu zuten, eta beren lurrak, geroago, erromatarren aliatuak ziren euskaldunekin birpopulatu zituzten.

Etsai komunen aurka, euskal tribuen eta Erromaren indarrak batzeko itun hau, euskalduna, erromatar zabalkuntzatik bizirik irten zen penintsulako aurrerromatar kultura bakarra izatearen arrazoi nagusia da. Euskal kulturaren biziraupenaren faktore honi, Mare Externum-a ("Kanpoaldeko Itsasoa"; Ozeano Atlantikoa) interes ekonomikoko eremu bezala berandu garatzea gehitu behar zaio, honela euskal gunea beste penintsulako lurraldeetan edota Akitanian (bere nekazaritza-interes handiagatik) eman ziren korronte migratzaileetik at geratu zen.

Page 13: ERTERT

Toponimiak antzina euskal tribuek okupaturiko lurraldeetako toponimo gehienak, euskal jatorrikoak direla adierazten digu. Zelta jatorrikoak, aldiz, oso gutxi dira, hegoalderantz goazen heinean hauen kopurua handituz. Erromatarrak heldu zirenean euskal populazioa ez zen batere homogeneoa eta herrixka zeltak euskal tribuen lurraldeen barnean aurki genitzakeen, hauetariko bi, adibidez: Deba (Gipuzkoako itsasertzean) karistiarren eta barduliarren arteko muga zena edo Ultzama (Nafarroa) baskoi lurraldearen erdialdean.

Beraz, toponimiak eta beste ikerlan historiek, gaur egungo Euskadin bizi ziren tribuek ez zutela zeltaz berba egiten baizik eta euskaraz; eta era berean, zelta jatorriko gizabanakoak Bizkaiko mendebaldean, Arabako zati baten eta Lizarraldean (Nafarroan) bizi zirela frogatzen dute. Iberiar hiztunak, bestalde, erdi eta ekialdeko Nafarroan finkaturik zeuden. Akitanian, agian, galiera, Garonan zehar Pirinioraino eta egungo Gaskoniako gunerik babesgabeenetara ere helduko zen. Euskadin dauden erromatar garaiko toponimo latindarrak ezin ditzakegu azal ez badugu euskal fonetika kontuan hartzen; hortaz, berriz ere, autrigoi, karistiar eta barduliarren zelta jatorria baliogaturik gelditzen da. Puntu honetara heltzean zalantzak sortzen hasten dira.

Euskal tribuek hizkuntza beraz hitz egiten zuten? Mintzaira bereko dialektoez berba egiten zuten? Nola liteke mendebaldeko eta ekialdeko euskaldunak, mendeetan zehar isolaturik bizi izanda gero, gramatika bera izatea, non bakarrik hitz eta adizki batzuk aldatzen diren. Are gehiago kontuan izanda, aditzen jokabidean erromanizazioak eragin haundia izan zuela.

Dialektologiari esker argi ikusten da, gaur egun euskalki bakoitzak daukan zabalkuntza, erromatar garaian egin zen tribuen mugaketarekin, zehatz-mehatz bat egiten duela. Deba ibairaino (Gipuzkoa) Karistiar tribua zabaltzen zen, eta orain, horraino, bizkaieraz berba egiten da. Deba ibaitik ekialderantz, barduliar tribua zegoen eta orain lurralde hauetan gipuzkeraz hizketan egiten da. Irun Gipuzkoan dago baina ez dira gipuzkeraz mintzatzen; nafar, nafar-lapurtar eta gipuzkoar euskalkien nahaste batez mintzatzen dira, toki honetan euskalki hauek elkartzen baitira. Erromatarren arabera Irungo lurrak (Oiasso erromatarra) ez ziren barduliar tribuarenak, baskoiarenak baizik.

Nola liteke, erromanizazioak, bat-batean, gaur egungo euskalki guztien aditz jokabidean era berean eragintzea? Nola liteke Euskal Herri osoan aditz guztiak ia era berean jokatzea tribu batek besteak asimilatu ez balitu, kontuan izanda, baita ere, euskaldunak elkarren artean oso isolatuta bizi izan direla?

Page 14: ERTERT

Nola liteke erromatar garaian euskal tribu ezberdinez hitz egitea, eta kronikoi merovingio eta karolingioetan, bat-batean, baskoi berba erabiltzea euskaldun guztiak izendatzeko?

K.o. III. mendeko bigarren erdialdean, Erromatar Inperioaren gainbeherarekin, euskal tribuen arteko nahasketa eta sendotze prozesu bat hasi zen, euskal hiztun ziren lurraldeen arteko komunikazio handiagoarekin, eta euskal herritarren autonomia politiko indartsuarekin inperioko administrazioarekiko. Euskal biztanleriaren autonomia eta kohesio horiek handiagotu baino besterik ez dira egingo, 400.etik aurrera, germaniar tribuen -bisigodo eta frankoen- etorrerarekin eta euskaldunek inbaditzaile hauen aurka, aurrera eraman zuten amaigabeko gerrekin.

Bisigodoek beren etorrerari arpilatze hondatzaileak eginez hasiera eman zioten, zalantzarik gabe, euskal biztanleria haserretu zutenak. Era berean, eraso hauei erantzuteko, gune menditsuetik euskaldunek egindako erasoaldiekin inbaditzaileak ikaratu egin ziren, hala ageri da, besteak beste, Gregorio de Tours-ek VI. mendean idatziriko bere Historia Francorum-ean: "Euskaldunak mendietatik ustekabean irtetean, lautadetara jaitsi ziren, mahastiak eta soroak suntsituz, etxeei sua emanez, gatibu asko euren abereekin eramanez. Astrovaldo dukea sarritan aritu zen hauen aurka, baina kalte handirik egin gabe"

Orduan ba mendietatik euskal erasoak egon ziren frankoek zailtasunaz zigortzen zituztenak. Gogora dezagun euskaldunak, Txindasvintoren erregetzan, Zaragoza setiatzera heldu zirela 653.ean, eta errege bisigodo guztiek, bat bestearen atzean, haien aurka oldarki egin zutela. Hortaz, erromatar boterearen ahultasunak euskal barne-kohesio bat indartzea utzi bazuen, bisigodoak etorri zirenean, zegoeneko, ekonomikoki hedakorra eta nahiko trinkoa zen euskal erkidego batekin aurkitu ziren.

Berant erromatar garaian gertaturiko hizkuntza- eta politika-bateratzearen aitzindariak Nafarroako baskoiak izan zirela ikusten da, ordutik aurrera, euskaldun guztiak "vascones" hitzarekin ezagutuak izango baitira. Nahiz eta euskal hiztun ziren lurralde batzuk zelta, iberiar eta latindar eraginetik isolatuak geratu; baskoiek, populu hauekin izandako erlazioariaren ondorioz, beren euskarak eskuratu zituen hitz- eta gramatika-aldaketak, euskal hiztun ziren lurralde guztietara zabaldu zituzten. Honela, garai franko-bisigotikoan (K.o. V-VI. mendeetan) euskaldun guztiek hitz egingo zuten euskara komunaren garapena burutu zen, eta euskal populua, gaur egun ezagutzen dugun bezala, jaioko zen.

VI. mendean euskara komuna sortu eta gero, garai franko-bisigotikoan euskaldunek hitz egindako dialektoak oso antzekoak

Page 15: ERTERT

ziren, eta pixkanaka, desberdintzen joan ziren egun daukagun euskalki-egoeraraino.

Batez ere, geografikoki euskalkirik muturrenekoak direlako, bizkaiera edo mendebaldeko euskalkia, zuberera eta iraungitako erronkariera ditugu, euskara zaharra edota aurreko protoeuskararen formak hobeki kontserbatzen dituzten euskalkiak. Erronkariera euskararik ezberdinena eta arkaikoena zen (XX. mendean desagertua), beharbada, antzina aragoiar Pirinioan hitz egindako euskararen aztarna. Bigarrenik, mendebaldeko euskalkia, bilakaera fonetiko gutxiago jasan duelako, eta beste euskalkietan galdu diren aditz laguntzaile eta adizkiak kontserbatzen dituelako (azken hauetariko batzuk, erronkarieraz erabiltzen ziren eta gaur egun zubereraz erabiltzen jarraitzen dira). Baina zalantzarik gabe, fonetikoki bilakaera handiena izan duena zuberera da, aragoiar eta gaskoi eraginak direla eta.

Euskalkien arteko ezberdintasunen konparazio-azterketek, euskara komuna sortu baino aurretik, euskal erroko hizkuntza ezberdinak ez zirela existitzen adierazten dute, hots, ez zegoela latindar mintzairetan ematen den hizkuntza-dibertsifikazioa (portugalera, espainiera, kataluniera, italiera...). Tribu bakoitzak mintzaira bereko dialekto batez hitz egiten zuen, euskaraz. Euskalkien arteko desberdintze-prozesu handiena azken mendeetan eman da, inguruko hizkuntz erromanikoen eraginez.

Gaur egungo euskalkien zabalkuntza, erromatar garaian egin zen tribuen mugaketarekin bat egitearen arrazoia, euskara komuna sortu baino lehenago existitzen ziren dialektoen ezaugarrietan datza. Horrela, euskara komun honen forma batzuk hobeki kontserbatu dira gune batzuetan besteetan baino, non hizkera gehiago aldatu den.

Adibidez, ardo, euskara komunez ardano esaten zen, bizkaieraz ardao [ arda(n)o ], gipuzkeraz eta batueraz ardo [ ard(an)o ] eta Iparraldean arno esaten da [ ar(da)no ], kasu honetan bizkaitar era da euskara komunezko formatik hurbilen dagoena. Euskera komunez, ardo, ardano esaten zenaren froga, euskalki guztietan erabiltzen den ardandegi [ ardano + tegi ] hitzan dugu, non ardano fosilizatuta gelditu den.

 

Page 16: ERTERT

Euskara arrunta kontserbatu den guneak. Euskararen euskalki zatikapena.

Grisean daudean eremuak, euskara galdu den tokiak dira, orain espainieraz hitz egiten da (hegoaldean), eta frantsesez edo gaskoiz (iparraldean).

 

Egungo euskalkiak honako hauek dira:

Bizkaiera edo Mendebaldekoa: hiztun gehien daukan euskalkia. Nerbioi ibaitik berba egiten hasten da, ekialderantz, Bizkaiko kostaldetik 10 km-tara dagoen Deba ibai gipuzkoarreraino, hegoalderantz, ostera, Arabako iparralderaino.

Gipuzkera edo Erdialdekoa edo Ertaldekoa: Gipuzkoan eta Nafar ipar-sartaldean hizketan egiten dena.

Nafarrera Garaia: Nafarroa garaian eta Gipuzkoako ipar-sortaldean mintzatua.

Nafar-Lapurtera: Lapurdin, Gipuzkoako ipar-ekialdean, Nafarroa Beherean, eta Zuberoako zati baten.

Ekialdeko Nafarrera: Nafarroa Garaiko ekialdean hitz egiten den euskalkia dugu.

Zuberera: Zuberoa eta Olorueko biarnotar kantonamenduan (Gaskonia) hitz egiten da.

Erdi aroan gaskoiak fonetikoki eta lexikoki Iparraldeko euskara komuna eragin zuen, eragin honetatik Iparraldeko bi dialektoak sortuz. Zubereraren kasuan, bilakaera honetan ere, aragoar hizkuntz erromanikoak parte hartu zuen. Hegoaldeko euskalkien kasuan, beren bilakaeran parte hartu duten hizkuntzak, gaztelania, eta hein txikiagoan, aragoera izan dira.Gaur egun daukagun informazio guztiaren arabera, hurrengoko euskal hizkuntzaren kronologia hipotetikoa egin dezakegu: 

Kronolo

Page 17: ERTERT