20
ESKOLA AGENDA 21 ESKOLA AGENDA 21 ESKOLA AGENDA 21 ESKOLA AGENDA 21 BIOANIZTASUNA ETA PAISAIA BIOANIZTASUNA ETA PAISAIA BIOANIZTASUNA ETA PAISAIA BIOANIZTASUNA ETA PAISAIA Igorreko Igorreko Igorreko Igorreko Diagnostikoa Diagnostikoa Diagnostikoa Diagnostikoa 2.010 2.010 2.010 2.010-2.011 ikasturtea 2.011 ikasturtea 2.011 ikasturtea 2.011 ikasturtea

ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21 - arratia.net · hauen azterketa behin egin ondoren, esan dezakegu herriko natur sistema eta ... beste animalia batzuek egindako kofaguneak, zuhaitzen

  • Upload
    others

  • View
    4

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21 - arratia.net · hauen azterketa behin egin ondoren, esan dezakegu herriko natur sistema eta ... beste animalia batzuek egindako kofaguneak, zuhaitzen

ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21

BIOANIZTASUNA ETA PAISAIABIOANIZTASUNA ETA PAISAIABIOANIZTASUNA ETA PAISAIABIOANIZTASUNA ETA PAISAIA

Igorreko Igorreko Igorreko Igorreko DiagnostikoaDiagnostikoaDiagnostikoaDiagnostikoa 2.0102.0102.0102.010----2.011 ikasturtea2.011 ikasturtea2.011 ikasturtea2.011 ikasturtea

Page 2: ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21 - arratia.net · hauen azterketa behin egin ondoren, esan dezakegu herriko natur sistema eta ... beste animalia batzuek egindako kofaguneak, zuhaitzen
Page 3: ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21 - arratia.net · hauen azterketa behin egin ondoren, esan dezakegu herriko natur sistema eta ... beste animalia batzuek egindako kofaguneak, zuhaitzen

IGORREKO ESKOLA AGENDA 21. DIAGNOSTIKOA. BIOANIZTASUNA ETA PAISAIA

AURKIBIDEAAURKIBIDEAAURKIBIDEAAURKIBIDEA

1. NATUR ETA PAISAIA BALOREAK .................................................................................... 1

2. INTERESA DUTEN ETA BABESTUTA DAUDEN EREMU NATURALAK ................ 12

3. HERRI ETA ESKUALDE MAILAN INGURUMEN NATURALAREN ORDENAZIOA ETA KUDEAKETA................................................................................................................. 15

4. HERRI MAILAN INGURUMENA BABESTEKO GARATUTAKO EKINTZAK .......... 16

5. ONDARE NATURAL ETA BIODIBERTSITATEARI BURUZKO LEGERIA .............. 16

Page 4: ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21 - arratia.net · hauen azterketa behin egin ondoren, esan dezakegu herriko natur sistema eta ... beste animalia batzuek egindako kofaguneak, zuhaitzen

IGORREKO ESKOLA AGENDA 21. DIAGNOSTIKOA. BIOANIZTASUNA ETA PAISAIA

1

Erlazionatuta dauden Aalborgeko konpromezuak:

3. ONDASUN NATURAL KOMUNAK

1. NATUR ETA PAISAIA BALOREAK

Balorazioa

1.1. Natur sistemaren kalitate orokorra

Igorreko natur sistemen kalitatearen balorazioa egiterako garaian lurra, airearen kalitatea,

ibaien egoera ekologikoa odo gaur egungo landaredia eta fauna hartu dira kontutan; guzti

hauen azterketa behin egin ondoren, esan dezakegu herriko natur sistema eta

paisaiaren kalitate orokorra ertaina dela.

Ondoren, herriko natur sistemen deskripzio bat aurkezten da:

A.) Lurra

Lurrari dagokionean, Igorreko udalerrian potentzialki kutsatutako 14 enplazamendu

aurkitzen dira. Ihobeko “Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten

edo dituzten lurzoruen inbentarioa”aurkitzen dira. Guztira lur hauek ordezkatzen duten

azalera txikia kontuan hartzen bagugu (13,9 Ha.), lurraren egoera orokorrean hartuta

ez dela kalitate txarrekoa esan dezakegu.

Hala eta guztiz ere, herrian etorkizunean ezarri daitezkeen industri jarduera berrien kontrola

egitea nahitaezkoa izango da lurra eta uraren kalitatea babesteko.

Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten lurzoruen inbentarioa” jasotako

enplazamenduak (gorriz azpinarraturik). Iturria:Ihobe.

Page 5: ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21 - arratia.net · hauen azterketa behin egin ondoren, esan dezakegu herriko natur sistema eta ... beste animalia batzuek egindako kofaguneak, zuhaitzen

IGORREKO ESKOLA AGENDA 21. DIAGNOSTIKOA. BIOANIZTASUNA ETA PAISAIA

2

B.) Atmosfera

Eustateko datuen arabera, herriko airearen kalitatea, 2005 eta 2009 urteen bitartean, “ona”

edo “onargarria” mailatan mantendu da aztertutako urte bakoitzeko egunen %75 baino

gehiagotan.

2005 2006 2007 2008 2009 Porcentaje de días con calidad de aire buena o admisible en Igorre

87,4 76,4 85,5 92,1 96,44

Udalerriko airearen kalitatea. Airearen kalitatea ona edo onargarria den egunen ehunekoa. 2005-2009

Iturria: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila. Eusko Jaurlaritza. Kutsadura atomsferikoaren

estadistika.

C.) Ibaiaren egoera ekologikoa

Arratia ibaiak herria zeharkatzen du Hego-Ipar norabidean, bertako Indusi, Igorrebaso edo

Urkizu bezalako zenbait errekastoen ura jasotzen dituelarik. Arratia ibaia, Ibaizabaleko

ibaiadar nagusia, Zeanurin, Undurragako baserrietan, jaiotzen da eta Gorbeako erreka,

Saldropo eta Lekanda mendietako urak jasotzen ditu.

Gainazaleko hidrologia

Arratia ibaia bailara estuetako ohiko ibai mota da. Ibaiaren gertuko eremuetan haintzat

hartzeko luzera duten ibarbaso eremuak daude (Kantauriko haltzadia).

Arratiako ibaiarroak, gainontzeko Ibaizabal arroko ibaiek baino nekazaritza eta

abelazkuntzako erabilera gehiago ditu. Ibaiaren goi aldean baso autoktonoak eta pinu-sail

birpoblatuak aurki daitezke eta sega-belardi eta soro landuak berriz ibairen erdialdetik

aurrera.

Arratia ibaiak Igorre zeharkatzen duenean, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera (“EAEko

goiazaleko ur masen karakterizazioa, 2002” proiektua), ekosistema ibaitarraren kalitatea

gutxiezten duten hainbat eragin jasaten ditu, esaterako isurieen presentzia, ibaiarroan

porlanezko presa-txikien presentzia, eremu publiko hidraulikoaren okupazioa

eraikuntzen presentziagatik, hondakinen isurketak, landaretza inbaditzaileen espezieen

presentzia, e.a.

Indusi ibaiari dagokionean, Igorren Arratia ibaiarekin biltzean, bere kalitate maila

nabarmenki jeisten da ibaiaren goi aldeko eremuarekin aldaratuz, bereziki ibaiarroko

landaretzaren eta uraren kalitateari dagokionean (isurien ondorioz).

Lurpeko hidrologia

Lurpeko urei dagokionean, aipatu beharra dago Aramotz unitate hidrologikoa partzialki

Igorren kokatzen dela.

Unitateko uren kalitateari dagokionean, unitateko iturburu garrantzitxuenetan egindako

azterketa kimikoen emaitzek uren kalitatea ona dela adierazten dute. Kalitate maila hau

potentzialki kutsakorrak diren fokuen presentzia urriarekin erlazionatu daiteke.

Page 6: ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21 - arratia.net · hauen azterketa behin egin ondoren, esan dezakegu herriko natur sistema eta ... beste animalia batzuek egindako kofaguneak, zuhaitzen

IGORREKO ESKOLA AGENDA 21. DIAGNOSTIKOA. BIOANIZTASUNA ETA PAISAIA

3

D.) Landaretza

Iturria: Ondoan, S.coop egina Geoeuskadiko datuetatik abiatuta.

Erabilera Azalera (ha.) %Publikoa

Basoa 108 3.9

Landa basoa 1,061 21.4

Erriberetako zuhaixkak 16 0.0

Sastraka 58 0.1

Belartza 19 0.0

Goi landaretzarik gabeko mendia 1 0.0

Nekazaritzarako 32 0.0

Artifiziala 139 0.2

Ura 0 0.0

Autopistak eta autobiak 2 0.0

Meagintza-hondakindegi eta

zabortegiak

11 99.7

Berroez osaturiko larrea 6 0.0

Parke periurbanoa /jolas gunea 2 34.4

Larrea 213 0.0

Bazkagune-sastraka 38 0.0

Haitzarteko artzaintza 6 0.6

Guztira 1,715 14.2

Iturria: Baso Inbentarioa 2.005

Baso eta Landa basoko erabilerek azalera osoaren % 68a ordezkatzen dute beraz.

Page 7: ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21 - arratia.net · hauen azterketa behin egin ondoren, esan dezakegu herriko natur sistema eta ... beste animalia batzuek egindako kofaguneak, zuhaitzen

IGORREKO ESKOLA AGENDA 21. DIAGNOSTIKOA. BIOANIZTASUNA ETA PAISAIA

4

Goazen ondoren Igorren landatutako baso azalera espezien eta jabetzaren arabera zein den

ezagutzera:

Espeziea Guztira (Ha.) Jabetza % Publikoa

Pinus nigra 3 25.6

Pinus pinaster 9 77.9

Pinus radiata 994 18.7

Pseudotsuga menziesii 16 100.0

Larix spp. 0 100.0

Chamaecyparis lawsoniana 0 0.0

Koniferoak guztira 1,024 20.5

Quercus robur 8 15.9

Quercus ilex 37 0.0

Erriberetako basoak 16 0.0

Alnus glutinosa 4 0.0

Hostozabalen landaketak 20 0.0

Eucalyptus nitens 1 0.0

Quercus rubra 1 0.0

Fagus sylvatica 5 3.9

Baso misto altantiarra 66 6.5

Beste hostozabalak 3 0.0

Hostozabalak guztira 161 13.0

Espezieak guztira 1,185 19.5

Landatutako baso azalera espezien arabera (Ha.) 2.005. Eusko Jaurlaritza: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila.

Igorren hostozabal eta koniferoen arteko presentzia desorekatuagoa da Arratia Nerbioiko

batezbestea baino, Arratia Nerbioi mailan koniferoen presentzia nabarmena da, baso ezpezie

honek landatuta dagoen guztian ordezkatzen duena % 72a da eta espezie hauen artean

pinus radiata eta pinus nigra azpimarratu daitezke. Beste %28a hostozabalek ordezkatzen

dute eta hauetatik Fagus sylvatica eta baso misto atlantiarra azpimarratu daitezke.

Igorreri dagokionean berriz, Koniferoek %86a ordezkatzen dute eta hostozabalek %13.

Koniferoen artean pinus radiatak du presentzia gehien eta hostozabalen artean Quercus

ilex eta Baso misto atlantiarra nabarmendu ditzakegu.

Goazen ondoren Igorreko zenbait espezie nagusienen deskribapena zein den ikustera

Izena Deskribapena Irudia

Pinus radiata Xenotipoa: Ergasiofigofitoa

Biotipoa: Mesofanerofito hostoiraunkorra

Loraldia: II-V

Lehen erregistroaren urtea: 1984

Jatorria: Ipar Amerika Monterrey Penintsula

(Kalifornia)

Sartzeko modua: Gaur egun baso espezie

gisa landatua edo utzitako soroetatik

Page 8: ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21 - arratia.net · hauen azterketa behin egin ondoren, esan dezakegu herriko natur sistema eta ... beste animalia batzuek egindako kofaguneak, zuhaitzen

IGORREKO ESKOLA AGENDA 21. DIAGNOSTIKOA. BIOANIZTASUNA ETA PAISAIA

5

Izena Deskribapena Irudia

etorritakoa

Habitata: Sailetatik hurbil dauden ezponda

eta txilardi malkartsuak

Baso mixto

atlantiarra

Ariztiak (Quercus robur), eta honako beste

espeziez osaturik dago: lizarra (Fraxinus

excelsior), hurritza (Corylus avellana),

gaztainondoa (Castanea sativa), astigar

arrunta (Acer campestre), zumarra (Ulmus

glabra), pagoa, elorria, zuhandorra, gorostia,

sahatsa (Salix atrocinerea), Ruscus

aculeatus, Rubus sp, e.a.

Kantauri

aldeko

haltzadia

Kantauri aldeko haltzadia Arratia eta

Indusiko ibai ertzeetan zabaltzen da,

erriberetako basoak osatuz. Bertan zera

aurkitu dezakegu haltzoak (Alnus glutinosa),

sahatsak (Salíx sp.) eta flizxarrak (Fraxinus

sp).

Iturria: Eusko Jaurlaritza. Ingurumena, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila.

E.) Fauna

Igorren aurkitu daiteken fauna ugaria da. Bertan ezpezie ezberdinak aurki ditzakegu

anfibioak (baso-igel iberiarra), hegaztiak (arrano beltza, hontz handia edo belatxingak,

besteak beste), ugaztunak (bisoi europarra, basakatua, lepahoria, saguzar espezie

ezberdinak, e.a.) eta narrastiak (Schreiber muskerra). Fauna bertako landare

ingurunearekin lotuta dagoenez, udalerrian nabarmentzen den landaretza motaren arabera

deskribatuko dugu:

Baso-landaretzak:

Soro espezifikoak dira, baso-soilketari lotuta, ekosistema iraunkor heldugabeak izanik;

baliabideetan eskasa den habitata eta horren ondorioz landare eta animalia-espezie gutxi.

Anfibio eta narrasti espezie batzuk urmael txikietan. Hala ere, espezie hauek egon daitezke:

Apo arrunta, zirauna, txepetxa, txantxangorria, amilotx mottoduna, lur-sagu gorria,

basasagua, urtxintxa edo azeria.

Hiriguneetako landaretza:

Ornodun espezie batzuk hiriguneetara egokitu dira, gizakien presentzia jasan eta kasu

askotan, zabortegietan eta hondakinak biltzen diren tokietan sostengua bilatuz; espezie

hauen artean, adibidez:

Page 9: ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21 - arratia.net · hauen azterketa behin egin ondoren, esan dezakegu herriko natur sistema eta ... beste animalia batzuek egindako kofaguneak, zuhaitzen

IGORREKO ESKOLA AGENDA 21. DIAGNOSTIKOA. BIOANIZTASUNA ETA PAISAIA

6

Sugandila iberiarra, zikoina, sorbeltz arrunta, enara, buztanikara zuria, txolarrea, arratoi

beltza, etxe-sagua.

Belardi eta soro atlantikoak:

Belardiz, baserriz eta zuhaixkaz osatutako paisaian, gizakien presentzia jasaten edo onartzen

duten espezie ugari aurki ditzakegu; besteak beste, honako hauek:

Apo arrunta, zirauna, musker berdea, zapelaitz arrunta, buztanikara zuria, zozoa, birigarroa,

euli-txori grisa, arabazozo arrunta, landa-txolarrea edo kardantxiloa.

Harizti-baso misto atlantikoa:

Hariztietan, daukaten zuhaitzezko landaretza egituraren eraginez, argia pasatzen uzten

duten landare espezie ugari dituen oihanpeak finkatzen da. Mota honetako basoetan aurki

ditzakegun espezien artean honakoak dauzkagu:

Baso-igel iberiarra, zirauna, musker berdea, sugandila iberiarra, horma-sugandila, suge

gorbataduna, kukua, okil txikia, txepetxa edo txantxangorria.

Fauna mehatxatua

Igorren mehatxatuak dauden hainbat espezie aurki daitezke, hauen artean aipatzekoak dira:

Bisoi europerarra (Mustela lutreola), Lacerta schreiberi eta Baso-igel iberiarra.

Page 10: ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21 - arratia.net · hauen azterketa behin egin ondoren, esan dezakegu herriko natur sistema eta ... beste animalia batzuek egindako kofaguneak, zuhaitzen

IGORREKO ESKOLA AGENDA 21. DIAGNOSTIKOA. BIOANIZTASUNA ETA PAISAIA

7

Igorren aurki daitekeen fauna mehatxatuaren mapa. Iturria: ONDOANek egina Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde

Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza saileko datuetan oinarrituta

a) Mustela lutreola

Espeziea Mustela lutreola (Bisoi europarra)

Ezaugarriak

Neurri txikiko mustelidoa da. Eta, neurriari dagokionez, dimorfismo sexual nabarmenekoa. Ar helduen pisua 800 eta 1.000 gramoren artekoa da. Emeena, berriz, 400 eta 600 gramoren artekoa. Luzera, orotara, 540 milimetrokoa du, arren kasuan, eta 460 milimetrokoa emeen artean. Hiru hilabeterekin lortzen dute helduen neurria. Ilajea motza da eta kolorea marroi txokolatea. Goiko ezpaina eta behekoa txuriak dira. Hankak motzak dira, eta behatzen arteko mintzak osatu gabeak dira esku eta oinetan. Bisoiaren jarduera egun osokoa da, nahiz eta, hein handi batean, ilunabar-gauetakoa izan batez ere. Etengabeko jarduera du urte osoan, neguko lorik gabea.

Bere kontserbaziorako

neurriak

Erdi-uretakotzat hartzen dute bisoia, eta landare ugari dagoen ur ibilguetan, lakuetan, urtegietan, paduretan eta lursail zingiratsuetan bizi da. Espeziaren babestokiak eta etzateko lekuak sasien artean aurkitzen dira, adarrak eta enborrak metatzen diren lekuetan, kanaberadietan eta landare ugari dagoen tokietan. Sarritan, beste animalia batzuek egindako kofaguneak, zuhaitzen zuloak eta sustrai arteak erabiltzen dituzte, eta bertan hosto lehorrak, lumak eta ileak pilatzen. Dieta karniboroa dute bizileku ondoko uretan eta ur ertzetan harrapatzen dituzten ornodunak zein ornogabeak jaten baitituzte. Harrapakin multzorik handiena ugaztun txiki, karramarro, arrain eta anfibioena da. Horiek dira espeziearen dieta nagusia, nahiz eta, neurri txikiago batean, hegaztiak, narrastiak eta beste ornogabe batzuk ere jan (uretako intsektu handiak, moluskuak). Espezie honen bizi irautea ur ekosistemen kalitare onaren araberako izango da.

Babeste maila

Espezie hau jarraian jasotzen diren hitzarmenen bitartez babestua dago:

• Espezie mehatxatuen Espainiako katalogoa

Eremua: Nazionala Babes kategoria: galtze arriskuan daudenak Egoera: Katalogatua Katalogatze data: 2005/06/27

• Bernako hitzarmena

Eremua: Europakoa Babes kategoria: II. Eranskina: Babes zorrotzeko fauna-espezieak

Page 11: ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21 - arratia.net · hauen azterketa behin egin ondoren, esan dezakegu herriko natur sistema eta ... beste animalia batzuek egindako kofaguneak, zuhaitzen

IGORREKO ESKOLA AGENDA 21. DIAGNOSTIKOA. BIOANIZTASUNA ETA PAISAIA

8

Espeziea Mustela lutreola (Bisoi europarra) Egoera: katalogatua

• Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoa

Eremua: EAE

Babes kategoria: galtze arriskuan daudenak Egoera:katalogatua Katalogatze data: 2003/05/20

• Habitat zuzentaraua

Eremua: Europakoa Babes kategoria: II*. Eranskina: Kontserbatze aldera, kontserbazio bereziko eremuak behar dituzten Batasunaren intereseko espezieak (lehetasunezko espezieak) Egoera: katalogatua Katalogatze data: 2007 Eremua: Europakoa Babes kategoria: IV. Eranskina: Babes zorrotza behar duten Erkidegoaren intereseko espezieak Egoera: katalogatua

• Estatuko Liburu gorria

Eremua: Nazionala Babes kategoria: arrisku larrian Egoera: katalogatua Katalogatze data: 2007

• EAEn lehentasuna duten intereseko espezieen zerrenda

Eremua: EAE Babes kategoria: ezagutza ertaina Egoera: katalogatua Katalogatze data: 2010

• Estatuko Zerrenda Gorria

Eremua: Nazionala Babes kategoria: arrisku larrian Egoera: katalogatua Katalogatze data: 2008

• Europako Zerrenda Gorria

Eremua: Europakoa Babes kategoria: arrisku larrian Egoera: katalogatua Katalogatze data: 2009

• Munduko Zerrenda Gorria

Eremua: Europakoa Babes kategoria: arrisku larrian Egoera: katalogatua Katalogatze data: 2009

Berezitasunak

Espainiako populazio-joera ezezaguna omen da; segur aski, espezieak iragan mendearen erdi aldera kolonizatu zuen Espainia, Frantziatik etorrita; 1951ko Oria ibaiko lehen aipamenetik (11) aurrera espeziea mendebalderantz, hegoalderantz eta ekialderantz hedatu da dirudienez . Ezezaguna Bizkaian eta Gipuzkoan. Ilanak (1994) bisoi europarra Araban hedatzen ari dela dio, lurralde horretan bildutako datuen azterketetan oinarrituta; itxura denez hegoalde eta ekialderantz ari da hedatzen. Europako gainerako lekuetan bisoi europarra erregresioan dago.

Birsorkuntza gaitasuna

XIX. mendearen erditik aurrera, espezieak gainbehera nabarmena izan du, eta horrek desagertzera eraman du Europako herri gehienetan. Antza denez, gaur egun espeziearen banaketa eremua jatorrian izan zenaren %20ra murriztu da. Hego-mendebaleko gunean oso ondo dokumentatuta dago Frantzian gertatutako murrizketa; inguru horretan, jatorrizkoaren %75 galdu du azken mendean. Espeziearen birsortze gaitasuna honako faktoreen araberako da: Ibai habitatean gertaturiko aldaketak Bisoi europarraren bizi-zikloak oso harreman estua du ibaien ekosistemarekin eta horrek pentsarazi behar digu bisoiaren presentziak oso lotura zuzena duela ibaietan gertatzen diren aldaketekin.

Page 12: ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21 - arratia.net · hauen azterketa behin egin ondoren, esan dezakegu herriko natur sistema eta ... beste animalia batzuek egindako kofaguneak, zuhaitzen

IGORREKO ESKOLA AGENDA 21. DIAGNOSTIKOA. BIOANIZTASUNA ETA PAISAIA

9

Espeziea Mustela lutreola (Bisoi europarra) Aldaketa faktorea hirietako eta industrietako isurketen ondorioz sortzen den ur kutsadura da eta ibai ibilguak eta ertzak aldatzea eraikinak edo bideak egiteko hartu dituztelako eta ubidea aldatu edo dragatu egin dutelako. Bisoi amerikarraren (Mustela vison) konpetentzia Bisoi amerikarra 1920 eta 1930. urteen artean iritsi zen Europara. Frantziara 1926an eta 1958. urtean jarri zen bisoiaren lehen larru etxaldea. Gaur egun basoko abere arrunta da Europaren zati handi batean, horrek esan nahi duelarik kolonizatzeko gaitasun handia duela. Espezie horrek bisoi europarraren populazioarengan izan duen eragin negatiboa azaltzeko orduan elkarren artean dagoen konpetentzia izan da aipatu dena. Bisoi amerikarra europarra baino handiago eta ugalkorragoa da eta espezie biek dituzte nitxo ia berdinak; beraz, biak leku berean egoteak bertako espeziearen desagertzea ekarri beharko luke. Hori horrela bada ere, adierazi behar dugu hemen bisoi amerikarra iritsi aurretik hasi zela bisoi europarra bakantzen eta desagertzen herri batzuetan. Seguraski bisoi amerikarra sartu zenean espezie europarraren bakantzea azkartu egin zuen hark, ez ordea eragin. Gaixotasunak eta beste patologia batzuk Beste arazo bat da, ordea, gaixotasun aleituanoa. Araban oraintsu detektatu dituzte bisoi europar seropositiboak, eta uste dute kutsadura bisoi amerikarraren etxaldeetatik etor daitekeela, gaur egun itxita badaude ere. Gaixotasun horrek zuzeneko hilkortasun txikia ekarri du, eta, beraz, bisoi europarra urritzen laguntzen ari den faktoreetako bat besterik ez da. Bestelako faktoreak Nahiz eta eragin eskasa izan, errepideetan gertaturiko istripuek eragindako heriotzak mehatxu handia dira espeziearentzat, bisoi europarraren populazioak zein egoeratan dauden kontuan izanda. Ibai batean, bakartu samar dagoen populazio batean, bizi den bisoi europar ar edo eme bat harrapatuta hiltzeak espeziea desagertzea ekar dezake, ez baitago beste bisoi batzuekin berritzeko aukerarik.

Mustela lutreolaren deskribapena. Iturria: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza saila

b) Rana iberica

Espeziea Rana iberica (Baso-igel iberiarra)

Ezaugarriak

Espezie hau EAEko ipar-mendebaldeko eremuan, Bizkaian eta Arabako zenbait eremutan sakabanaturik dago. Bere presentzia habitat egokiei lotuta dago: kostaldetik estai muinotarraren kota ertainetaraino; eremu horretatik at, hainbat gune bakartutan agertzen da, Gipuzkoan, esaterako. Ipar-mendebaldeko jatorria duen endemismo iberiarra da eta penintsularen iparraldean kokatzen da, Galiziatik Gipuzkoaraino, Erdiguneko Sistema Iberikoraino hedatzen delarik. Aldeko enklabe zehatzetan ohikoa da, salbuespenak alde batera utzita, aipatzeko moduko dentsitatea izatera heltzen ez den arren. Leku gehienetan puntualki agertu izan da eta beti ale gutxirekin. Espeziearentzat baldintza onak dituen Bizkaiko ur-ibilgu batek 400 ale inguruko dentsitatea eduki ohi du ibai-kilometroko.

Bere kontserbaziorako

neurriak

Espeziearen babesa bultzatzeko berau aurkitzen den habitatak babesteko neurriak hartzea beharrezkoa da. Aldi berean, errekaren bi ertzetan, makinatxo bat metrotan, ibarbasoaren iraupena ziurtatu behar da. Errekara doazen ur kurtsakorren isuria zaindu behar da, bai idustria jatorria bai nekazaritza jatorria izan.

Babeste maila

Espezie hau jarraian jasotzen diren hitzarmenen bitartez babestua dago:

• Espezie mehatxatuen Espainiako katalogoa

Eremua: Nazionala Babes kategoria: interes berezikoa Egoera: katalogatua Katalogatze data: 1990/03/30

• Bernako Hitzarmena

Eremua: Europakoa Babes kategoria: II. Eranskina: babes zorrotzeko fauna espezieak Egoera: katalogatua

• Espezie mehatxatuen EAE-ko katalogoa

Eremua: EAE

Page 13: ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21 - arratia.net · hauen azterketa behin egin ondoren, esan dezakegu herriko natur sistema eta ... beste animalia batzuek egindako kofaguneak, zuhaitzen

IGORREKO ESKOLA AGENDA 21. DIAGNOSTIKOA. BIOANIZTASUNA ETA PAISAIA

10

Espeziea Rana iberica (Baso-igel iberiarra) Babes kategoria: interes berezikoak Egoera: katalogatua Katalogatze data: 1996/07/09

• Habitat zuzentaraua

Eremua: Europakoa Babes kategoria: IV. Eranskina: babes zorrotza behar duten Erkidegokoaren intereseko espezieak Egoera: katalogatua

• Estatuko zerrenda gorria

Eremua: Nazionala Babes kategoria: kaltebera Egoera: katalogatua Katalogatze data: 2002

• Munduko zerrenda gorria

Eremua: Europakoa Babes kategoria: ia mehatxatua Egoera: katalogatua Katalogatze data: 2004

Berezitasunak Espezie hau 2. mailako uribilguetan bakarrik aurkitzen da, esaterako mendi errekastoetan. Nahiago du ibarbasoen presentzia eta harrizko substratua. Ugaltzeko, uribilguko habitata erabiltzen du.

Birsorkuntza gaitasuna

Espezieren populazio tamaina ezezaguna da. Aldeko enklabe zehatzetan ohikoa da, salbuespenak alde batera utzita, aipatzeko moduko dentsitatea izatera heltzen ez den arren. Leku gehienetan puntualki agertu izan da eta beti ale gutxirekin.

Rana Ibericaren deskribapena. Iturria: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

saila

d) Lacerta schreiberi

Espeziea Lacerta schreiberi

Ezaugarriak

Espezie hau landazabal eremuetan aurkitzen da, bereziko landaretza ugariko harrizko ormatan eta basoen hertzetan. Artadi kantauriarrean ere aurkitu oi da.

Bere kontserbaziorako

neurriak

Populazioen iraupena ziurtatu beharra dago, erabilera bereziko plan baten bitartez. Neurriak habitaten kontserbaziorantz zuzendu behar dira, landaretza koniferoaren gehiegizko bateratzea ekidinez. Espeziearen kontserbazio maila egokia mantentzeko, populazioak kokatzen diren habitaten gutxieneko azala batzuen iraupena eta beraien arteko harremana ziurtatu behar da.

Babeste maila

Espezie hau jarraian jasotzen diren hitzarmenen bitartez babestua dago:

• Espezie mehatxatuen Espainiako katalogoa

Eremua: Nazionala Babes kategoria: interes berezikoa Egoera: katalogatua Katalogatze data: 1990/03/30

• Bernako Hitzarmena

Eremua: Europakoa Babes kategoria: II. Eranskina: babes zorrotzeko fauna espezieak Egoera: katalogatua

• Espezie mehatxatuen EAE-ko katalogoa

Eremua: EAE Babes kategoria: interes berezikoak Egoera: katalogatua Katalogatze data: 1996/07/09

Page 14: ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21 - arratia.net · hauen azterketa behin egin ondoren, esan dezakegu herriko natur sistema eta ... beste animalia batzuek egindako kofaguneak, zuhaitzen

IGORREKO ESKOLA AGENDA 21. DIAGNOSTIKOA. BIOANIZTASUNA ETA PAISAIA

11

Espeziea Lacerta schreiberi

• Habitat zuzentaraua

Eremua: Europakoa Babes kategoria: II. Eranskina: Kontserbatze aldera, kontserbazio bereziko eremuak behar dituzten Batasunaren intereseko espezieak Egoera: katalogatua

• Espainiako liburu gorria

Eremua: Nazionala Babes kategoria: ia mehatxatua Egoera: katalogatua Katalogatze data: 2002

• EAEn lehentasuna duten interesko espezieen zerrenda

Eremua: EAE Babes kategoria: ezagutza oso txikia Egoera: katalogatua Katalogatze data: 2010

• Estatuko zerrenda gorria

Eremua: Nazionala Babes kategoria: ia mehatxatua Egoera: katalogatua Katalogatze data: 2002

• Munduko zerrenda gorria

Eremua: Europakoa Babes kategoria: ia mehatxatua Egoera: katalogatua Katalogatze data: 2005

Berezitasunak

EAEko isurialde atlantiarreko mendebaldeko erdian bizi da oro har, eta kostaldeko zenbait lekutan edo Gipuzkoako itsasertzetik hurbil agertzen da noiz edo noiz. Itsas mailatik estai muinotarreraino agertzen da baina azken horretatik gora ez da ia igarotzen.

Birsorkuntza gaitasuna

EAEan espezie honen populazio egonkor bat mantentzeko arazo handiena habitaten galera da, bereziki landaretza koniferoaren ordezkapenagatik eta habitatak nekazaritzarako eta basogintzarako erabiltzen ari direlako.

Lacerta schreiberiaren deskribapena. Iturria: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta

Arrantza saila

Aipatutako espeziez gain, gertu dagoen Urkiolako Parke Naturalean ere babestutako

espezieak aurki daitezke, eta hauetako batzuk, bereziki hegaztiak, beren mugikortasun

gaitasunari esker, herrian aurki daitezke pasadan ez bada ere.

Anfibioak

Rana iberica Baso-igel iberiarra

Hegaztiak

Aquila chrysaetos Arrano beltza Bubo bubo Hontza handia

Dendrocopos minor Okil txikia Gypaetus barbatus Ugatza

Gyps fulvus Sai arrea Neophron percnopterus Sai zuria Prunella collaris Mendi-tuntuna

Pyrrhocorax graculus Belatxinga mokohoria Pyrrhocorax pyrrhocorax Belatxinga mokogorria

Ugaztunak

Barbastella barbastellus Baso saguzarra

Eptesicus serotinus Baratz saguzarra Felis silvestris Basakatua

Martes martes Lepahoria

Miniopterus schreibersii Schreiber saguzarra Mustela erminea Erbinude zuria Mustela lutreola Bisoi europarra

Myotis bechsteinii Bechstein saguzarra

Page 15: ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21 - arratia.net · hauen azterketa behin egin ondoren, esan dezakegu herriko natur sistema eta ... beste animalia batzuek egindako kofaguneak, zuhaitzen

IGORREKO ESKOLA AGENDA 21. DIAGNOSTIKOA. BIOANIZTASUNA ETA PAISAIA

12

Myotis blythii Arratoi belarri txiki Myotis daubentonii Daubenton saguzarra Myotis emarginatus Geoffroy saguzarra Myotis myotis Arratoi belarri handia Myotis mystacinus Saguzar bigoteduna

Myotis nattereri Nattarer saguzarra Nyctalus lasiopterus Gau-saguzar handia Nyctalus leisleri Gau-saguzar txikia Nyctalus noctula Gau-saguzarra Pipistrellus kuhlii Kuhl pipistreloa Pipistrellus nathusii Nathusius pipistreloa

Pipistrellus pipistrellus Pipistrelo txikia Pipistrellus savii Savi saguzarra Plecotus auritus Ipar belarrihandia Plecotus austriacus Hego belarri-handia Rhinolophus euryale Ferra-saguzar mediterraneoa

Rhinolophus ferrumequinum Ferra-saguzar handia Rhinolophus hipposideros Ferra-saguzar txikia Tadarida teniotis Saguzar buztzanluzea

Narrastiak

Lacerta schreiberi Scheiber muskerra

Igorren dagoen fauna babestua. Iturria: Eusko Jaurlaritza, Ingurumen, lurrande Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

saila

1.2. Paisaia

Herrigunetik gertuago dagoen eremuan paisaiak naturaltasun maila baxua azaltzen du,

bertan kokatzen diren giza asentamenduez gain, belardiz, larrez eta gune ez-emankorrez

osatua dagoelarik. Herrigune eta industriaguneetatik hurrentzen den heinean, ohikoa da

zuhaizti txikiekin eta bertako basoen angio eremuekin topo egitea.

2. INTERESA DUTEN ETA BABESTUTA DAUDEN EREMU

NATURALAK

2.1. Urkiolako Natur Parkea

Parke natural bezala izendatua dago eta beraz natura-gune babestua bezala arautua. Bere

azalera 5,958.3Ha.-koa da eta udalerrian ordezkatzen duen azalera 2,423 m2. Natura 2000

Sarean Batasunaren Garrantizko Lekuak (BGL) bezala izendatua dago.

Igorreko herriaren iparekialdeko eremua, Natura 2000 Sarearen barruan dagoen Urkiolako

Parke Naturalaren babes gunean kokatzen da.

Page 16: ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21 - arratia.net · hauen azterketa behin egin ondoren, esan dezakegu herriko natur sistema eta ... beste animalia batzuek egindako kofaguneak, zuhaitzen

IGORREKO ESKOLA AGENDA 21. DIAGNOSTIKOA. BIOANIZTASUNA ETA PAISAIA

13

Babestutako eremu naturalen mapa. Iturria: ONDOANek egina GeoEuskadiko datuetatik abiatuta.

2.2. Korridore ekologikoetako ibai sarea

Igorreko Lurraldearen Zatitako Planean azaltzen den bezala, oinarrizkoa ikusten da Arratia

ibaiaren kalitatea Hobetu eta babestuko duen, eta aldi berean, ibaia ingurumenarekiko

errespetuzkoa den asialdirako eremu bezala bultzatuko duen, Korridore ekologikoetako ibai

sare bat eratzea.

Zentzu honetan, Euskadiko Korridore ekologikoen sarearen arabera, Arratia ibaiak

eskualdeko herri guztientzat onuragarria izango litzatekeen korridore ekologikoan bilakatzeko

potentzialtasun maila ona aurkezten duela kontsideratu daiteke, beti ere bere gaur egungo

egoera hobetu eta mantentzen den bitartean.

2.3. Nekazaritza eta basogintzako LAP

Nekazaritza eta basogintzako LAPren arabera, Igorreko lur eremu handiena “Basoa” bezala

sailkatzen da. Arratia eta Indusi ibai arroetatik gertuen dauden lurrak ordea, “Nekazaritza-

abeltzaintza eremua: Balio estrategiko Altua” bezala sailkatzen dira.

Page 17: ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21 - arratia.net · hauen azterketa behin egin ondoren, esan dezakegu herriko natur sistema eta ... beste animalia batzuek egindako kofaguneak, zuhaitzen

IGORREKO ESKOLA AGENDA 21. DIAGNOSTIKOA. BIOANIZTASUNA ETA PAISAIA

14

2.4. Habitatak

92/43/CEE Habitat zuzentarauaren arabera, Igorren honako habitatak aurki daitezke:

Kodea Izena EAEn Irudia Izen Ofiziala Lehentasuna Azalera

4030 Txilardi lehor azidofiloak

Txilardi lehor europarrak

Ez 25,0941 Ha

4090 Txilar kaltzikola genistadunak

Txilardi oromediterraneo endemikoak, elorri-triskarekin

Ez 26,75935 Ha

Nekazaritza eta basoak antolatzeko LAP

Basoa

Etxe-lurra; industriala; ekipamendua eta azpiegiturak

Ingurumen hobekuntza

Izendatutako Naturgune Babestuak Nekazaritza-abelzaintza eremua:Balio

Estrategiko Altua Nekazaritza-abelzaintza eremua:

Transiziozko Landa paisaia

Page 18: ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21 - arratia.net · hauen azterketa behin egin ondoren, esan dezakegu herriko natur sistema eta ... beste animalia batzuek egindako kofaguneak, zuhaitzen

IGORREKO ESKOLA AGENDA 21. DIAGNOSTIKOA. BIOANIZTASUNA ETA PAISAIA

15

Kodea Izena EAEn Irudia Izen Ofiziala Lehentasuna Azalera

6210*

Larre mesofiloak Brachypodium pinnatum-dunak (* orkidea ugaridun)

Belardi lehor erdinaturalak eta kare-substratuetako sastraka-faziesak (Festuco-Brometalia) (* orkidea ugariko lekuak)

Bai 11,09714 Ha

6510 Segabelardi atlantikoak

Altitude baxuetako sega-belardi txiroak (Alopecurus pratensis, Sanguisorba officinalis)

Ez 66,49366 Ha

8130 Hartxingadiak

Mediterraneo mendebaldeko lur-jausi termofiloak

Ez 25701 Ha

91E0* Haltzadi eta lizardiak

Alnus glutinosa eta Fraxinus excelsior-eko ibarbasoak (Alno-Padion, Alnion incanae, Salicion albae)

Bai 5,05923 Ha

9340 Artadiak eta karraskadiak

Quercus ilex eta Quercus rotundifolia-ko basoak

Ez 28,96966 Ha

92/43/CEE Habitat Zuzentaraua Igorren. Iturria: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta

Arrantza Saila

3. HERRI ETA ESKUALDE MAILAN INGURUMEN

NATURALAREN ORDENAZIOA ETA KUDEAKETA

Balorazioa

3.1. Urkiolako Parke Naturala

Urkiola 1989ko abenduaren 29an deklaratu zen Parke Naturaltzat baliabide naturalak

babestu eta kontserbatzea ziurtatzeko asmoz, mendi horietako ustiapen tradizionalak

mantenduta eta era berean bultzatuta.

3.2. Euskadiko Baso Plangintza 1994-2030

Mendi zuhaiztuen aniztasuna eta egonkortasuna ziurtaraztea du helburutzat; Baso eremua

mugatu, ordenatu eta artikulatuz eta jarraipen ekologiko eta paisajistikoarekin.

Page 19: ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21 - arratia.net · hauen azterketa behin egin ondoren, esan dezakegu herriko natur sistema eta ... beste animalia batzuek egindako kofaguneak, zuhaitzen

IGORREKO ESKOLA AGENDA 21. DIAGNOSTIKOA. BIOANIZTASUNA ETA PAISAIA

16

3.3. Erabilpen publikoko mendiak

Igorren erabilpen publikoko mendiak Urdiola–Induspeko Zekutze-Mandoia-Sel (herriaren

mendebaldean kokatua) eta Larragan (herriaren erdigunean kokatua) eremuetan aurki

daitezke.

Erabilpen publikoko mendiak. Iturria: Bizkaiako Foru Aldundia.

4. HERRI MAILAN INGURUMENA BABESTEKO GARATUTAKO

EKINTZAK

Herri mailan ekimen ezberdinak antolatzen dira bioaniztasunaren inguruan: Eskola Agenda

21 prozesuan Igorreko ikasleak bizoaniztasunaren gaia jorratzen ari dira ikasturte honetan.

Herri mailan zuhaitz eguna bezalako ekimenak antolatzen dira urtero, bertan tokiko

espezieak landatzeko animatzen zaie herritarrei.

5. ONDARE NATURAL ETA BIODIBERTSITATEARI BURUZKO

LEGERIA

16/1994 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko natura babesten duena.

ALDAKETAK:

• 2/1997 Legea. Horren bidez 16/1994 Legearen lehenengo xedapen gehigarria

aldatzen da, Gorbeiako Parke Naturala arautzeari dagokiona. Hutsen zuzenketa.

• 1/2010 LEGEA, martxoaren 11koa, Euskal Herriko Natura Babesteko ekainaren 30eko

16/1994 Legea aldatzekoa.

Page 20: ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21 - arratia.net · hauen azterketa behin egin ondoren, esan dezakegu herriko natur sistema eta ... beste animalia batzuek egindako kofaguneak, zuhaitzen

IGORREKO ESKOLA AGENDA 21. DIAGNOSTIKOA. BIOANIZTASUNA ETA PAISAIA

17

42/2007 Legea, abenduaren 13koa, Natur Ondareari eta Biodibertsitateari

buruzkoa. Lege horrek ondoko arau hauek indargabetzen ditu: Eremu naturalak babestu eta

animalia eta landare basatiak kontserbatzeko 4/1989 Legea; eta, habitat naturalak eta

basoko flora eta fauna babestuz, biodibertsitatea bermatzen languntzeko neurriak ezartzen

dituen 1997/1995 Errege Dekretuaren I., II., III., IV., V. eta VI. eranskinak. Horretaz gain,

honako arau hauek ere aldatzen ditu: Kostaldeari buruzko 22/1988 Legea, Uren Legearen

Testu Bategina (1/2001 Legegintzako Errege Dekretua) eta kutsaduraren prebentzio eta

kontrol bateratuari buruzko 16/2002 Legea. Halaber, barneko zuzenbidean txertatzen ditu

Hegaztiei buruzko 79/409/CEE Zuzentaraua eta Habitatei buruzko 92/43/CEE Zuzentaraua.

42/1996 DEKRETUA, 1996ko otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Babestutako

Naturguneen Sarearen Erregistroaren funtzionamendu eta antolamenduari buruzkoa.

1424/2008 Errege Dekretua, abuztuaren 14koa, Ondare Naturalaren eta Biodibertsitatearen

Estatuko Batzordearen osaera eta funtzioak zehaztu, bere funtzionamendua arautu eta berari

atxikitako batzorde espezializatuak ezartzen dituena.

1997/1995 Errege Dekretua, abenduaren 7koa, Biodibertsitatea Bermatzen

Laguntzeko Neurriak ezartzen dituena, horretarako Habitat Naturalak eta Basoko Flora

eta Fauna zainduko dira. Errege Dekretu horren I., II., III., IV., V. eta VI. eranskinak Natur

Ondareari eta Biodibersitateari buruzko 42/2007 Legeak indargabetu ditu.

ALDAKETAK:

• 1193/1998 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, habitat naturalen eta basafaunaren

eta basafloraren kontserbazioaren bidez biodibertsitatea bermatzeko neurriak

ezartzen dituen abenduaren 7ko 1997/1995 Errege Dekretua aldatzen duena.

• 1421/2006 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, habitat naturalen eta basafaunaren

eta basafloraren kontserbazioaren bidez biodibertsitatea bermatzeko neurriak

ezartzen dituen abenduaren 7ko 1997/1995 Errege Dekretua aldatzen duena.