8
GEHIGARRIA XIV ORDUEN ARRASTOAN // I-VIII ASTEARTEA 2016/05/31 4. urtea, 503. zenbakia 107.6 fm · 105.0 fm www.ataria.info ESKUBALOIA ZILARREZKO OHOREZKORA Ameslarien moduan, desiratutakoa egia bihurtu zuten asteburuan Tolosa Eskubaloiko kideek; hurrengo denboraldian Zilarrezko Ohorezko Mailan jokatuko du talde tolosarrak // 6 ASIER IMAZ Ekitaldiz beteriko Euskal Herria Egunari begira daude irurarrak Bitartean Euskal Herria Munduan jaldunaldiak ospatzen ari dira // 3 Anoetarrek Korputsetan Ixabel Berasategi omendu dute // 5 Gazteak azoketara erakartzeko kanpaina abian da Tolosan Tolosako Udalaren, azokako eragileen eta Tolosa&Co-ren ekimenez jarri da martxan // 2

ESKUBALOIAZILARREZKO OHOREZKORA ASIER IMAZ

  • Upload
    others

  • View
    9

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ESKUBALOIAZILARREZKO OHOREZKORA ASIER IMAZ

GEHIGARRIA XIV ORDUEN ARRASTOAN // I-VIII

ASTEARTEA2016/05/31

4. urtea, 503. zenbakia107.6 fm · 105.0 fmwww.ataria.info

ESKUBALOIA ZILARREZKO OHOREZKORAAmeslarien moduan, desiratutakoa egia bihurtu zuten asteburuan Tolosa Eskubaloiko kideek; hurrengo denboraldian Zilarrezko Ohorezko Mailan jokatuko du talde tolosarrak //6

ASIER

IMAZ

Ekitaldizbeteriko EuskalHerria Egunaribegira daudeirurarrak

Bitartean Euskal HerriaMunduan jaldunaldiakospatzen ari dira //3

AnoetarrekKorputsetanIxabelBerasategiomendu dute //5

Gazteakazoketaraerakartzekokanpaina abianda Tolosan

Tolosako Udalaren,azokako eragileen etaTolosa&Co-ren ekimenezjarri da martxan //2

Page 2: ESKUBALOIAZILARREZKO OHOREZKORA ASIER IMAZ

Tolosako lehen etahirugarren sektoreenarteko zubia, sendoTolosako Udalak, azokako ekoizleek eta Tolosa&Coelkarteak kanpaina bateratua abiarazi dute; gazteakazokara erakarri eta ekonomia garatzea dute helburu

Itzea Urkizu Arsuaga

Tolosako dendetan kontsumi-tzeak saria izango du, ekainean,Tolosako azokan ere kontsumituahal izateko. Lehenengo eta hi-rugarren sektoreen arteko zubia-ren erakusle da, Tolosako Uda-lak, azokako ekoizleek eta Tolo-sa&Co merkatari eta ostalarielkarteak aurkeztu berri dutenkanpaina, eta erosketa txekeak,erosketa poltsa berrerabilgarriaknahiz erosketa orgatxoak opari-tuko dituzte bezeroen artean.

Nerea Letamendia azoka etaturismo zinegotziak nabarmen-du duenez, Tolosak eskualdeanduen «erreferentzia izaera osobaliagarria da jarduera ekonomi-koak garatzeko». Horrela, beraz,larunbatek tolosarren astean du-ten garrantziari heldu, eta hirueragilek bat egin dute, ekaineanbarrena tokiko ekonomiari bul-tzadatxoa emateko.

Berdura plazako nahiz Zer-kausiko azoketan erosketak sus-tatzea da aurkeztu berri dutenegitasmoaren jomuga eta, horre-kin batera, bezero gazteak azo-

kara erakartzea. Bestelako susta-penekin batera, beraz, ekaineanbarrena Tolosa&Co Visa txartelaerabiltzen duten bezeroek hain-bat sari eskuratu ahal izango di-tuzte.

Batetik, 10 euroko 150 erosketatxartel zozkatuko dituzte, etatxartel horiekin Berdura plazakonahiz Zerkausiko postuetan ba-razki nahiz bestelako produk-tuak erosi ahal izango dira; eros-teak oparia izango du, beraz, be-rriro erosteko.

Halaber, 500 erosketa poltsaberrerabilgarri eta 30 erosketaorgatxo ere irabazi ahal izangodituzte Tolosa&Co Visa txartela-ren erabiltzaileek. Saridunekerosketa bera ordaintzerakoanjakingo dute zorteko izan direla,eta erosketa papertxoarekinOriaburu eraikinera –Tolosa&Coelkartearen egoitzara– bertaratubeharko dute, saria jasotzera.

BERTAKOA ETA SARETUTAKOABertako ekonomiaren joan-eto-rriak sekula gera ez daitezen,udalak lankidetza mahaia osatudu aurten. Horrela, urtarrilaz ge-

roztik elkarlanean ari dira, Mer-kataritza, Azoka eta Turismo sai-lak dinamizaturiko mahaian,Tolosa&Co elkartea, Tolomendieta Topic zentroa: «Udalak argidauka elkarlanerako zubiak sor-tzea dela bidea eta, oinarri-oina-rrian, merkataritza, ostalaritza,azoka eta turismo eragileekinzuzeneko harremana izateadago», Letamendiaren arabera.

Guztiak ere helburu berbera-ren alde, aipaturiko lankidetzamahaia lerro estrategikoak ze-hazten eta tokiko ekonomiare-kin zerikusia duten esparruakkoordinatzen ari da. Baina, ho-rrez gain, udalak hiru urterakoakordio markoak martxan ditu:Tolosa&Co elkartearekin otsaile-an sinatu zuten, eta osteguneanbertan gauza berbera egingodute Tolomendirekin.

Azkenik, aipatzekoa da Tolo-sako azokak eta dendek sortzenduten eragin edo inpaktu ekono-mikoa neurtzeko EHUk eginda-ko ikerketa ia amaituta dagoela;12 hilabetetako neurketetan lor-tutako datuak datozen asteotanplazaratuko dituzte.

Azoka, ekoizle eta merkatarien ordezkariak izan ziren agerraldian, udal ordezkariarekin batera. I. URKIZU

02 TOLOSA GIZARTEA 107.6 fm • 105.0 fm • www.ataria.info ASTEARTEA, 2016ko maiatzaren 31

Lan eskaintza

Zaintzailea.Neska euskaldun batbehar da gauetarako, emakume ba-

IRAGARKI LABURRAKtekin zaintza lanetan aritzeko, aste-an zehar. Interesa dutenek, dei de-zatela 943 02 78 18 telefonora.

UNIMAREN EGOITZATopic zentroa Unima (Union Internationale de la Marionne-tte) elkartearen kongresuko aterpe izango da egunotan, Na-zioarteko Txotxongilo jaialdiaren baitan. Donostia 2016 kul-tur hiriburutzarekin batera antolatuko dute guztia, eta atzoizan zen harrera ekitaldia. Migel Arretxe gogoan izan zutenaurkezpenean. I. URKIZU

ERAIKIN BERRIA PRESTTolosako Inmakulada Lanbide Ikastolan eraikin berria inau-guratu dute. Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuarekinbatera, EHAZI proiektuko metodologia baliatzen hasi diraikasturte honeta, ikasgai eta ordutegiak albo batera utziz etaikasleak erronken bitartez prestatuz. Horrela, azpiegitura be-rriak egokitu dituzte, aurrera begira. I. URKIZU

Page 3: ESKUBALOIAZILARREZKO OHOREZKORA ASIER IMAZ

Euskal Herria eta Iruramundura zabaldukodira datozen egunetanAtzo zituzten ‘Euskal Herria Munduan’ jardunaldiakIruran; eta Euskal Herria egunarekin emango diote amaiera larunbatean, egun osoko ospakizunarekin

Maier Ugartemendia Irura

Munduan barrena dabiltzan bimusikari irurarrekin ekin zietenatzo Euskal Herria Munduanjardunaldiei Iruran, eta datozenegunetan ere tailer, hitzaldi etaospakizun eguna izango dituztejardunaldien barruan.Aipatu bezala, atzo Irurarrak

Munduan: hitzaldi musikatuaizan zuten jardunaldiei hasieraemateko, eta horretarako mun-duan zehar dabiltzan bi irura-rren testigantzak jaso zituzten.Batetik, Lore Amenabar soinu jo-tzailearena, eta bestetik Iñar Sas-tre piano jotzailearena.Hala ere, gaur bertan garbigai-

luko xaboia eta xaboi gogorraegiteko tailer bat izango dute Fa-

tima Garciak eskainita, eta aste-azkenean Unai Apaolaza izangoda Iruran independentzia hizpi-de izanik. Hala ere, ospakizun egunik

handiena larunbaterako utzidute, Euskal Herria eguna ospa-tuko baitute egun osoan zehar;tartean ikurrina ere omendukodute.

Ibarrako jaietako diseinueta bozeto lehiaketa abian

Maier Ugartemendia Ibarra

Ibarrako Udalak 2016ko Ibarrakojaietako esku-programaren azalaeta kartela aukeratzeko lehiake-ta antolatu du. Bertan Ibarranbizi edota ikasten duten 15 urte-tik gorako pertsona guztiek partehartu ahal izango dute, etagehienez bi lan aurkez daitezke.Irabazleak 300 euroko saria jaso-ko du.Lan guztietan Ibarrako jaiak

2016 testua azaldu behar duondo nabarmenduta, eta horrezgain Ibarrako jaiekin zerikusiaduen ezaugarri edo irudiren batjaso beharko da. Gainera, gene-roaren irudikapenean erabilita-ko irudiek oreka bilatu beharkodute, eta sexu, arraza, adin, kul-tura edo sexu-aukeren arloan di-

ferentzien tratamendu gutxies-garria saihestu beharko da.Paperean edo euskarri gogor

batean aurkeztu behar da lana,21x21 cm-ko tamainan. Horrezgain, formatu digitalean ere aur-keztu beharko da proiektua.Lanak ekainaren 17a baino le-

hen aurkeztu beharko dira,13:00ak baino lehen, kultur etxe-an. Aurkezten den lanarekin ba-tera, kartazal itxi batean egilea-ren datuak sartu behar dira, etakartazalaren kanpoaldean eta la-naren atzean goitizena jarrikodira.

BOZETO LEHIAKETA2016ko jai egitaraurako bozetolehiaketa ere antolatu du udalak.Helburua, aurkeztutako marraz-kien artean jai-egitaraurako ma-

rrazkiak aukeratzea da. Gaia li-brea da baina, marrazkiek helbu-ruarekiko zerikusia izan beharkodute.Lanak aurkeztu ahal izango di-

tuzte Ibarran bizi edo eta ikastenduten haur guztiek eta bi katego-ria ezartzen dira: LH1-LH6 bitar-teko ikasleak eta DBH1-DBH2mailetako ikasleak. Lana A4 neurrikoa izango da

eta antolaketa bertikala izangodu. Aurkeztutako lanek Sanbar-tolomeak 2016 testua eta Ibarra-ko armarria (edo eta berau jartze-ko lekua) eduki beharko dituzte.Bozetoa gutun-azal itxian egilea-ren datuekin entregatuko da; la-nak ez du izenik izan behar.Lanak ekainaren 17a baino le-

hen Ibarrako Kultur Etxean en-tregatu behar dira.

Jaietako esku-programaren azala eta marrazkiak aukeratzeaizango dute helburu helduei eta haurrei zuzendutako lehiaketek

GIZARTEA TOLOSALDEA 03www.ataria.info • 105.0 fm •107.6 fm ASTEARTEA, 2016ko maiatzaren 31

EUSKAL HERRIA MUNDUAN JARDUNALDIAKGaur, maiatzak 31

18:30.Gure bizitzaren autogestioa:jaboia egiten ikasteko tailerra. Fatima Garciaren eskutik, plazakoikastolako gela borobilean. Izenaematea: [email protected].

Bihar, ekainak 1

18:00. Independentismo berria:abertzaletasunetik haratagohitzaldia eskainiko du Unai Apaola-zak, plazako ikastolako gela borobilean.

Ekainak 4, larunbata

10:00.Txirrindulari lasterketa umeentzat, kultur etxe aurrean.11:30.Slacklinetailerra udaletxeatzean.12:30.Kalejira eta poteoa Garesekoerraldoiekin, San Miel plazatik.13:30. Ikurrinari omenaldia.14:00.Herri bazkaria plazan. Ondoren.Kantaldia Irurako Eguzki-goxo abesbatzarekin.18:00.Jolasak plazan ume eta helduentzat. Festak antolatzeko

lehen bilera lantaldeezberdinetanBERROBI// 2016ko Sanaustinakantolatzeko bilera antolatu duudalak ekainaren 3an, ostirala,udaleko pleno aretoan. Aurten-goan, hasieratik taldeka lan egi-tea erabaki dute. 17:00etan, 10eta 15 urte bitarteko neska-muti-len txanda izango da. 18:00etan,erretirodunentzat edo erretiroahartzekotan daudenentzat etaparrokiakoentzat. 19:00etan, be-rriz, 15 urtetik gorako gazte etahelduentzat eta Guraso Elkarte-arentzat.

Udan begirale lanetanaritzeko hautagaienbila dabiltzaBERROBI// Uda gero eta gertuagodago, eta horrekin batera baitaeskolan ibiltzen diren haurrenoporrak ere. Horregatik, aurtengo udan begirale lanetanaritu nahi duten hautagaien bila dabiltza Berrobin. Hortaz,aisialdia gustuko duten, eta aisialdiaz gozarazi nahi duten guztiei, euren curriculumvitaea ekainaren 1a baino [email protected] bidaltzeko eskaeraegin diete.

Tolosaldekoemakume taldeaksaretu nahi dituzte

M. Ugartemendia Tolosa

Ekainaren 18an, kalejira more fe-minista antolatu nahi dute Tolo-saldeko emakume talde ezberdi-nen artean.Talde horiek Tolosaldeko aha-

lik eta emakume gehienek partehartzea nahi dute kalejira horre-tan, eta horregatik gaur, astear-tea, bilera bat egingo dute19:00etan, Abastoseko bilera ge-lan.

Bilera horretan aipatutako ka-lejira more errebeindikatiboanparte hartzeko gonbita egitea etaberau antolatzeaz gain, Tolosal-deko emakume talde desberdi-nen arteko saretzea posible denaztertu nahi dute, eta hitzorduhau horretarako abiapuntu mo-duan hartu. Horregatik, Tolosal-deko emakume guztiak gauregingo den bileran parte hartze-ra gonbidatu eta animatu nahidituzte.

Ekainaren 18an batukada kalejira moreaantolatu nahi dute, eta antolatzeko bileragaur izango da, 19:00etan, Abastosen

Page 4: ESKUBALOIAZILARREZKO OHOREZKORA ASIER IMAZ

04 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • 105.0 fm • www.ataria.info ASTEARTEA, 2016ko maiatzaren 31

Errauste plantarenaurkako giza kateralotu da Aiztondo Onkologikoa eta Gipuzkoako Foru Aldundia lotu zituztenigandean 5.000 pertsona baino gehiagok. Aiztondobailarako herritarrek ere parte hartu zuten ekimenean.

Erredakzioa

Ekitaldiaren amaieran alderdieta instituzioei oharra bidali zienErraustegiaren Kontrako Mugi-menduko kide batek: «Gure etagure seme-alaben osasunakzuen irabaziek baino gehiago ba-lio du», esan zuen. Bestalde, Osa-suna eta Errausketa Ikerketa Tal-deko kide Xabier Mitxelenakohartarazi zuen frogatuta dau-dela erraustegiak osasunaren-tzat dituen arriskuak.

ALURREN EGUNA IBARRAN

Bi urtez behineko hitzordura ez zioten hutsik egin larunbatean dantzari txikiek. Eskualdetiketa Euskal Herriko puntu ezberdinetatik etorritako dantzariak San Bartolome plazan bilduziren goizean eta ondoren kalejiran abiatu ziren. Eguerdian eskaini zuten guztiek elkarrekinemanaldia. Arratsaldez, erromeria izan zen Joxe Mendizabalen eskutik eta iluntzean, talde-ko helduek emanaldia eskaini zuten; Sorkuntza Tradiziotikizeneko ikuskizunean AlurrDantza Eskolako talde guztiek hartu zuten parte. JON MIRANDA

Aiztondoko herritar askok hartu zuten parte igandeko giza katean. ATARIA

‘TXIRRITA’ GOGOAN

Larunbatean bete ziren 40 urte Joxe Mari Bidaola Txirritarengorpua Sarako basoetan agertu zela. Lau hamarkada pasa on-doren gertatutako argitzea eskatu dute senideek, eta urterobezala, omenaldia egin diote Uzturre mendian. Bere oroime-nezko monolitoan lore eskaintza egin zioten larunbat eguer-dian eta gero, Oargin bertso bazkaria izan zen. ATARIA

MENDIA, TOLOSANEkitaldia egin zuen larunbatean PSE-EEk Tolosako kulturetxean, herriko alderdi sozialistaren 125. urteurrena ospatze-ko. Bertan parte hartu zuen Idoia Mendia PSE-EEko idazkarinagusi eta lehendakarigaiak, Odon Elorza Espainiako Kon-gresurako hautagaiak eta Oscar Renedok Tolosako alderdisozialistako kideak. I. GARCIA LANDA

Page 5: ESKUBALOIAZILARREZKO OHOREZKORA ASIER IMAZ

GIZARTEA TOLOSALDEA 05www.ataria.info • 105.0 fm •107.6 fm ASTEARTEA, 2016ko maiatzaren 31

Hurrengo urtera arte agurtudute kukua anoetarrek,Korputsak ondo ospatutaGiroak lagunduta,eskualdeko jende ugarigerturatu da Anoetara,festen bigarren asteburuan

Jon Miranda

Korputs egunean, udal ordezka-riek lore sorta eta oroigarriaeman zizkioten Moxtone etxekoIxabel Berasategiri. Omenaldixumea egin nahi izan zioten: au-rreskua dantzatu zioten herrikogazteek eta Anjel Mari Peñagari-kanok bertsotan gorazarre eginzion Anoetan aurreko mendeahastearekin batera zabaldu zenjatetxe, taberna eta estankokoburu izandakoari. Hunkitutajaso zuen omenaldia Berasate-gik. Arantxa Otaegi, Ixabelen ilo-bak, udaletxea eta ekitaldianparte hartu zuten herritarrak es-kertu ditu. Udalak, bestalde, Be-rriak Berri berezia kaleratu dueta hainbat anoetarren lekuko-tzak jaso ditu, Moxtone etxeareninguruan.Festa giroak asteburuan jarrai-

tu du. Ostiralean, besteak beste,play back emanaldia eta bertsoafaria izan ziren. Larunbatean,berriz, zaldi lasterketa izan zenarratsaldez, eta Gazteen Egunaizanik, kalejiran eta dantzan ibiliziren kalez kale. Igandean, ku-kuaren igoerarekin, datorren ur-tera arte agurtu zituzten festak.

Korputs egunean omendu zuten Ixabel Berasategi, ‘Moxtone’ko atarian. J. M,

BIDANIA-GOIAZKO ERRETIRATUEN EGUNAUrteroko ohiturari jarraituz herriko erretiratuek meza nagusia izan zuten lehenengo eta on-doren, herriko eta Ibarrako Alurr dantza taldeko dantzariek, ordu beteko emanaldia eskainizuten herriko plazan. Segidan, Bidaniko Kontzeju jatetxean bazkaria egin zuten bertaratu zi-ren 30 lagunek. Egun honen aitzakian udalak herriko helduenei ematen dien oroigarria, aur-ten, Haritzaundieta baserriko Jose Elolak eta Usubiko Tomasa Toledok jaso zuten. ATARIA

TXARAMAN HAUR FESTA

Asteburuan ospatu dituzte Txaramako festak. Hainbat jokoegin zituzten larunbat arratsaldean auzoan, haur eta helduengozamenerako. Festei bukaera emateko herri afaria izan zu-ten larunbat gauean, Anjel Mari Peñagarikano eta Julio Sotobertsolariak aritu ziren kantuan eta ondoren erromeria izanzen, Iturri Berriak taldearekin batera. I. GARCIA LANDA

MUSIKHERRIA DA TOLOSA

Egun guztiko egitaraua antolatu zuten larunbatean Tolosan,musikaz gozatzeko. Goizean emanaldi ugari izan ziren, baizenbait plazetan eta baita kalejiretan ere. Alde Zaharreko ka-leak alaitu zituzten hainbat taldek, Tolosako Musika Eskola-ko akordeoi taldekoek, adibidez. Bestalde Lopez Mendizabalplazan eta Plaza Zaharrean emanaldiak izan ziren. I. GARCIA LANDA

Gaztetxoak izan ziren protagonista, ostiraleko play-back emanaldian. J. M.

Kalejiran, dantza eginez, abiatu ziren larunbatean gazteak, euren egunean. J. M.

Page 6: ESKUBALOIAZILARREZKO OHOREZKORA ASIER IMAZ

Tolosa Eskubaloia, ‘eginezko’ametsa bizitzen ari da

Tolosa Eskubaloiak Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzea lortu du. Ostiraletik igandera bitarte hirupartida jokatu dituzte; taldekideek Usabalgo zaletuen berotasuna gogotik eskertu dute.

Asier Imaz Tolosa

Tolosa Eskubaloiak ezdu ezezko ametsikezagutzen, eta egi-nez, ezinezkoa bizi-tzen ari da. EstanisArsuaga taldeko ka-

pitainak igande arratsaldeanhunkiturik esaten zuen: «Denbo-raldi hasieran hau esan izangobaligute, ez genuen sinetsiko».Eta duela bost urte esan izan ba-lizute, Estanis? Galdera hori en-tzutean bere aurpegia ikustekoazen. Batek daki zenbat sakrifiziomomentu etorri zitzaizkion bu-rura une horretan Arsuagari, bai-na emozioz beteriko irribarrez:«Lepoa jokatuko nuen, ezetz...»,hasi zen erantzuten kapitaina. Agian, Juan Martin Porta pre-

sidenteak burua galdu zuenegun hartan; eskubaloira berrirogerturatzea erabaki zuenean.Sant Quirzeren aurkako lehenzatian ikusi zuenak, epaileen de-legatuaren atzean bere onetikaterata, oihuka, «bai, galdu du!»esango zuen. Berak, presidente-ak, igandean dena ukatu zuen:«Azken urte hauek ez dira sufri-mendua izan, alderantziz, ihes-bide bat, plazer bat». Porta, zen-bat kilo galdu dituzu asteburuhonetan? «Larunbatetik aurrera,irabazi». Eta ondoren, froga be-zala, azken urte luzeetako harro-bi lanaren errepasoa egin zuen. Harrobi lan horretan zeresana

izan duen Iker Galarza taldekideohiak, igoera fasearen aurretik biiragarpen egin zituen. Lehena: «Portak Alex entrena-

tzailea ekarri zuenean, banekienzerbait geratutako zela. Ez dakitzer, baina zerbait badauka».Onena, Alex Nogues berari gal-detzea: Alex, zer dauka Alexek?Larunbat iluntzean, pasatakonegarra begietan. ZilarrezkoOhorezko Mailan zeuden! Galarzaren bigarrena: «Tolo-

sak igoera lortu nahi baldinbadu, harrobiko jokalariren ba-ten lehertzea ikusi beharko ge-nuke asteburuan». Bi iragarpe-netan asmatu zuen atezainohiak, baina bigarrengoan, motzgeratu zen. Larunbata, partidaren lehen

zatia, eta kataluiniarrek Usabal-dik harmailak ere eraman beharzituztela zirudien; 22. minutuan,5-12. Une horretan, ordea, Uran-gak eztanda egin zuen erasoan,lau gol sartuz. Defentsan, besteeztanda bat egon zen: Dani,Asier, Aitortxo, Estanis bera…«Hankak dardarka eduki beharzituzten unean, pauso bat ez, bieman dituzte aurrera», esanzuen Nogues entrenatzaileak.Eta horrenbeste eztandekin, le-hertu zena Usabal izan zen: 10-1eko partziala, eta partidairaulita. Jasotako babesaz ez ziren

ahaztu jokalariak, eta igandean,«Eskerrikasko Usabal» idatzirikzeraman pankarta batekin ateraziren kantxara. Faseko jokalari-rik eta goleatzailerik onenak, Io-ritz Goikoetxeak, «Gozatzera!Gaur gozatzera mutilak!» oihu-katu zuen unea izan zen. Hiru egun, sei partida, har-

mailak orroka, eta eskubaloiabizi-bizi Tolosan. Jon Iraola ani-matzaileak esan bezala, «azke-nean, eskubaloira engantxatzenbukatuko duk».

CORDOBA-TOLOSA CFZilarrezko Ohorezko Mailarakoigoera fasea jokatu zen Usabalenostiraletik igandera bitarte.Etxekoen lehen partida andalu-

ziarren aurkakoa izan zen; An-daluziako lehen mailako txapel-dunen aurkakoa. Irabazi beharrazegoen, eta uste baino errazagoetorri zen garaipena. Cordobakoentrenatzailearentzat ez zegoenaitzakiarik: «Bidaiaren nekeaedo lehen partida izatea ez da ai-tzakia. Bagenekien Tolosa taldegogorra zela, eta gehiago izandira. Ez dago beste irakurketa-rik». Iker Ortizek eta Ioritz Goi-koetxeak minduta amaitu zutenlehen partida hori. Taldeko bi jo-kalari garrantzitsu, eta atsedenhartzeko gau bat. Ortizek, ordea,bere herrenean, argi zuen hu-rrengo eguneko partida hankamoztuta ere ez zuela galduko.

TOLOSA-SANT QUIRZELarunbatean bigarren partida,faboritoen aurkakoa. Asier Zubi-ria begia markaturik agertu zenUsabalera, eta Iñigo Arratibel le-poan marka zuela. Zer gertatu zi-tzaien galdetuta: «Si no te he to-cado h.p.» batak. «Hauek gerra-ko markak dira», besteak. Bainaegun horretan markaturik zego-en bakarra Sant Quirze zen: «Ira-baziz bero, zilarrezkora goaz».Ostiralean kataluinarrek errazirabazi zioten Chapelakoei. Bo-luntario lanetan fin ibili zebilenbatek horrela esaten zuen parti-daren aurretik: «Gaur harmailak

ixilik daude. Kataluinarrek zara-ta gehiago ateratzen dute. Atzobeldurra sartu zuten hauek». Etahorrela zen. Partida ere beldur-tzeko moduko erritmoa hasi zu-ten, eta denak galduta zirudientolosarrentzat. «Gaur egurra ja-sotzea tokatzen da», ihes eginzion entzule bati. Harrobiko jo-kalariak orduan azaldu ziren,Uranga buru. Argia ikusten hasiziren, eta partida hasieratikAsier Zubiriak esan bezala, parti-da horretan bizia eman zuten de-nek.Igoera faseko atezain onenak

eskuak gora jaso zituenean, ezererabaki gabe zegoen oraindik.Urtziren beste ospakizun batgehiago zen; beste geldiketa era-bakigarri bat gehiago. Izan ere,Urtzi Otegi, onena da. Eta punto.Behin partidari buelta eman on-doren, Alex Noguesek segurutikjo zuen, eta kantxara Iñigo Arra-tibel, Aritz Otegi, Ioritz Goikoe-txea eta konpainia itzuli ziren,irabazitako errenta ongi kudea-tzera. Partidaren amaieran SantQuirzeko entrenatzaileak, hainzuzen ere, gakoa hor egon zelaesan zuen: «Partidaren gakoa ezda hori izan. Ez da guri kontrae-rasoa gelditzen asmatu dutelaizan. Partidaren gakoa guk ha-sieran lortutako errenta kudea-tzen ez dugula jakin izan da. Bi-

garren zatia bi goleko aldeaz hasidugu, eta jokalariek berriro bostedo sei goleko aldea behar ge-nuela uste zuten. Galdu egindugu, eta ez dago besterik». AlexNoguesek, agian, kataluiniarrenurduritasun hori zergatik izanzen azaldu zuen bere taldea az-tertzerakoan: «Ez da erraza be-hetik gora datorren talde bat gel-ditzea».

TOLOSA-CHAPELAAurreko bi partidetan horren-beste jokatu ez zutenek eurenminutuak izan zituzten igande-an. Dena erabakirik zegoen. Aur-kariarekiko errespetuz, gogorsaiatu ziren tolosarrak. Chapela-ko beteranoek irabazi zuten, or-dea, Galiziara garaipen batekinitzuliz.

ETORKIZUNAPorta, Nogues eta zuzendaritza-ko beste kideak hasiak dira Zila-rrezko Ohorezko Mailarako jau-zia prestatzen. Lanketa handiaizango da, ordea. «Hiru eguneta-rako prestatu dugun guztia bi as-tez behin prestatu beharko duguhurrengo denboraldian», zioenIraola zuzendaritzako kideak.Ondorengoa gaineratuz: «Orainlau multzo zituen liga bat joka-tzen ari ginen. Hemendik aurre-ra, liga bakarra izango da, etabertan estatu mailako 16 taldebakarrik egongo dira». Horrekbidaia luzeak ekarriko ditu, etaPorta presidentearen buruhaus-teetako bat hori zen: «Gure joka-lariek ikasketak eta lana dituzte.Gure lehentasuna bidaia horiekjokalarietara egokitzea izangoda, gastuak ere kontutan hartu-ta». Fitxaketak egon egongo dira,

baina orain arteko bidetik jarrai-tuko dute. Alex Nogues entrena-tzailea ere ados zegoen: «Izan di-tzakegun hutsuneak bete behar-ko ditugu orain. Taldea bereosotasunean indartu behar da,minutu gehien jokatzen dituz-ten jokalariek ere atseden gehia-go izan dezaten». Baina EstanisArsuaga kapitainak esan bezala,«orain gozatu eta atseden hartze-ko garaia da; hau izugarria izanbaita».

Urtzi Otegi Tolosa Eskubaloiko atezaina, Sant Quirzeren aurkako partida erabakigarrian geldiketa berri bat ospatzen. A. I.

BIDEO ETA ARGAZKIAKTolosa Eskubaloiaren partiden etaospakizunen argazki galeria eta bi-deoak, ikusgai: www.ataria.info

06 KIROLAK 107.6 fm • 105.0 fm • www.ataria.info ASTEARTEA, 2016ko maiatzaren 31@TOLOSALDEAKIROL

Page 7: ESKUBALOIAZILARREZKO OHOREZKORA ASIER IMAZ

KIROL EMAITZAKEskubaloia

ZILARREZKO OHOREZKOMAILARAKO IGOERA FASEALehen jardunaldiaTolosa CF-Cordoba 30-24Chapela-Sant Quirze 26-33

Bigarren jardunaldiaTolosa CF-Sant Quirze 25-24Cordoba-Chapela 28-20

Hirugarren jardunaldiaTolosa CF-Chapela 19-21Cordoba-Sant Quirze 31-29

Sailkapena1. Tolosa CF 4p2. Cordoba 4p3. Sant Quirze 2p4. Chapela 2p

Mendi lasterketaEMMONA ULTRA TRAIL 2016, ( Katalunia) 130 KILOMETRO Sailkapena1. Jon Azpiroz (Berastegi)

20 ordu, 54 min.

2. Alberto Vinagre 21 ordu, 17 min.

3. Jordi Casadella21 ordu, 35 min.

PilotaBILBO, IGANDEAAltuna III-Zabaleta 22Artola-Albisu 19PilotaGIPUZKOAKO HERRIARTEKOTXAPELKETAFinal zortzirenak, itzulerakoak:Zizurkil-Donostia: 2-1 (4-2)Oiartzun-Asteasu: 3-0 (5-1)Hernani-Aduna: 3-0 (5-1)Oñati-Tolosa: 2-1 (4-2)

LAU T’ERDIKO SAN JOAN SARIA,TOLOSAKadeteak:Gorka Iriarte (Ilunpe) 18Larramendi (Lazkao) 22Etorkizunekoak:Iñaki Elola (Aurrera) 22Aitor Aranguren (Pagazpe) 16Nagusiak:Peru Labaka (Zazpi Iturri) 6Joanes Bakaikoa (Erreka) 22

KIROLAK 07www.ataria.info • 105.0 fm •107.6 fm ASTEARTEA, 2016ko maiatzaren 31 @TOLOSALDEAKIROL

X. URTEURRENA, IRURAN Emakumea Pilotari Egunaren hamargarren urteurrena ospa-tu zuten larunbatean Irurako Ametsa frontoian. Topaketan,aisialdiko paleta ikastaroetan aritutako hainbat emakumegipuzkoar elkartu ziren. Emakumea Pilotari proiektuarenbaitan eskaintzen ditu ikastaro hauek Gipuzkoako Euskal Pi-lota Federazioak, 18 urtetik gorako emakumeentzat. JON MIRANDA

I. PAXAKA TXAPELDUNAKUgarteko I. Paxaka Txapelketa Aisha Etxeberria eta AnartzGoñik irabazi zuten gaztetxoen mailan, larunbatean. Ema-kumezkoetan, Olatz Balerdi eta Maite Tolosa izan ziren txa-peldunak, eta gizonezkoetan, Joseba Larreta ‘Latu’ eta EkaitzSaralegi.Finalak ikusten 100 lagun inguru izan ziren. Horieta-tik 30 bazkaltzera joan ziren ondoren Txindoki jatetxean. I.G.L.

BIZKAITARRAK NAGUSIEuskal Autonomia Erkidegoko lurraldeen arteko EuskalKopa jokatu zen larunbatean, Ibarrako Belabietan eta Tolo-sako Usabalen. Kadeteetan eta emakumeetan Bizkaia selek-zioa izan zen nagusi. Jubeniletan, txapela janzteko ez zi-tzaien asko falta izan bizkaitarrei, baina kasu honetan penal-tietan galdu zuten Gipuzkoaren aurka. IMANOL GARCIA LANDA

JAUREGIREN OMENEZIgarondo Urpekoak hegats igeriketa taldeak Roberto Jauregiomendu zuen, urtero bezala, maiatzeko laugarren larunbate-an. Aurtengoa XIV. edizioa izan zen. 11 eta 15 urte bitarteko150 gaztetxo elkartu ziren Usabalen, hegats igeriketan lehia-tzeko asmoz. Lehiatu bai, baina ez zen dominarik izan, Ro-berto Jauregiren filosofia jarraituz. IMANOL GARCIA LANDA

Hilberriak eta urteurrenak

Josefa Galarraga Izaandrea

Bilobak eta birbilobak

AZPEITIA, 2016ko maiatzaren 31Helbidea: Arana kalea 1- 3 eskubia.

Oharra: Hil beila Azpeitiko CARMONA tanatorioan egongo da gaur, 10:00etatik13:00etara eta 16:00etatik 17:30era arte.

Hileta elizkizuna GAUR, asteartea, arratsaldeko ZAZPIETAN, SOREASUKO SEBASTIAN parrokian, gorpua bertan dela.

(Satur Larrañagaren alarguna)Atzo hil zen, 99 urte zituela,

Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapenahartu ondoren.- Goian bego -

Sergio Lorenzo Fernandez

ESTANDAKO LAB SAIL SINDIKALA

Agur eta ohore

ORDIZIA, 2016ko maiatzaren 31

Page 8: ESKUBALOIAZILARREZKO OHOREZKORA ASIER IMAZ

Elkar hartuta, Asteasun

El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearekin senidetutadaude Asteasu, Zizurkil, Amasa-Villabona eta Adunako udalerriak.Elkartasuna adierazteko ekimena egiten dute aurten ere.

Jon Miranda Asteasu

U rtero, maiatza bukae-ran, El SalvadorrekoSegundo Montes ko-munitateari elkarta-suna adierazteko eki-

mena egiten dute eta larunbate-an Asteasun batu zirenhorretarako. Herrialde Katala-netako Lladó eta Vidreres he-rriak ere batu ziren oraingoan os-pakizunera.

El Salvadorreko SegundoMontes komunitateko kide diraJoana eta Cristian eta turismoa

ikasten dute. Aiztondo bailaratikjasotako laguntzari esker ikaske-tak burutzeko beka jasotzendute. Egunotan, Euskal Herrikogastronomia eta turismo ekime-nak ezagutzen ari dira.

Larunbatean, Asteasun ospa-tu zen senidetze egunean ome-naldia egin zieten bi gazteei.Dantzariak, Usarrabi abesbatza,Joakin Arregi eta Haritz Mujikabertsolariak eta udal ordezkariekhartu zuten parte herri harreran.Aurretik, Asteasuko udaletxean,harrera instituzionala egin zie-ten El Salvadorreko bi ikasleei.

KATALUNIARRAK BIDELAGUNHarrera ekitaldiaren ostean,bazkaria izan zen frontoian. Cal-dereta izeneko jakia prestatu zu-ten Vidreres (Herrialde Katala-nak) herriko biztanleek. 48 lagungerturatu ziren Asteasura, aste-buru pasa eta elkartasun ekital-dietan parte hartzera. Zizurkile-kin senidetuta dagoen Lladó he-rriaren bitartez egin dute hartuemana. Lladóko beste autobusbat ere gerturatu zen asteburuanTolosaldera eta larunbat eguer-diko ekitaldian ere parte hartuzuten.

Segundo Montes komunitateko kide dira Joana eta Cristian, omenaldia jaso zuten Asteasun. JON MIRANDA

ASTEARTEA 31AGENDA

Deialdiak

Amasa-Villabona.Amy. Amy Wi-nehouse abeslari britainiarraren in-guruko dokumentala da. Orain arteargitaratu gabeko irudiak eta elka-rrizketak ditu. Sarrera: 3 euro. Inge-lesez da, gaztelaniazko azpititulue-kin. 20:30ean, Gurea antzokian. Tolosa.Fishing for shadows. Aus-triatik etorriko da Wild Theatre kon-painia. Antzoki-lorategi bat da, txo-txongiloz, automataz, itzalez, txo-txongilo erraldoiez, jostailuzkoantzokiz, musikaz eta soinu-efek-tuz beterikoa. 16:00etan, Euskal He-rria plazan.

ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza.Eskualdeko berriak, artearen txokoa, errezeta eta lehiaketa, deitu10:45etik 10:55era. Oihana IguaranKale Kantoitik. Antton Telleriareneskutik eguneko abestia. 11:00-12:00. Hamaiketakoa.Aiztondo-Villabona eta Anoetalde-ko albisteak.12:00-13:00. Entzuteko jaioak.Musika saioa.16:00-18:00. Zebrabidea.18:00-20:00. Goizeko saioak utzitako onena. 20:00-20:30. Kokondo.Oskar Tenaren musika saioa.

28 KANALA12:30. Bergara ezagutzera nator.13:30. Gaurkoan Tolosaldetik.17:30. Gaurkoan Tolosaldetik.

20:00. Tolosako Udalaren Osoko Bil-kura zuzenean.22:30. Zegama Aizkorri mendi ma-ratoia.23:30. Gaurkoan Tolosaldetik.

FARMAZIAK

Gaur

IBARRA.Egunekoa.Mujika, E. Euskal Herria, 3. Telefonoa: 943 670915.Gauekoa.Morant, R. Zabalarreta lorategiak, 1. Telefonoa: 943 673849.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Jada ez dugu ekaitzzaparradarik izango, egural-dia zertxobait egonkortu

egingo zaigu baina hala ere giro mo-tela izango dugu, zeruan hodei askoizango dira egun osoan zehar, zapa-rradaren bat edo beste izango dugu.Ez dira zaparrada handiak izango etabotatzen duena euri txiki modurabotako du. Tenperatura altuena 20gradura iritsi ezinik geratuko da .ihar,eguna 00

Bihar.Goizean giro motela,hodei dezente eta tantarenbat bota dezake, eguerdi-

rako atertu eta arratsaldean ipar-mendebaldeko haizea nagusitu etazerua pixkanaka garbitzen joangoda. Tenperatura 20 gradutan.

TOLOSALDEKOATARIA-k ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

www.ataria.infoASTEARTEA, 2016KO MAIATZAK 31Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Naiara Roldan de AranguizKudeatzailea: Jexux MuruaEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 902 82 02 01

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM / 105.0FM