7
ETXEBIZITZEN ERABILERA KOOPERATIBAK UDALAREN ORUBEETAN SARRERA Aspaldikoa eta ezaguna da gurean, Euskal Herri osoan bezala, etxebizitzaren arazoa: azkeneko hogei urteetan etengabea izan da etxebizitzaren salneurrien gorakada, espekulazioaren ondorioz eta arlo honetako politika desegokiek lagunduta. Honek ekarri du luxu bilakatu izana herritar guztiek duten etxebizitzarako eskubidea, espekulatzaileen mesederako. Herri askotan neurriz kanpoko hirigintza garapena bizi izan dute urteotan eta, ondorioz, gaur da eguna 100.000 etxebizitza inguru daudela hutsik Euskal Herriko mendebaldeko hiru herrialdeetan. Atxondon, ordea, egoera bestelakoa da eta, besteak beste, beharrizanen azpitik eraiki denez gero, dozenaka herritarrek, gazteak batez ere, eskualdeko beste nonbaiten (Abadiño, Berriz, Elorrio, Zaldibar, Durango...) bilatu behar izan dute bizitokia, bai errentan edota erositakoak (merkatu “librean” zein babes ofizialeko etxebizitzak). Horren ondorio zuzena da gure herriak azkeneko 20 urteotan biztanleria galdu izana (%10etik gorako beherakada) eta, gelditzen garenon artean, bataz besteko adina gero eta altuagoa izatea. UDALAREN EKARPENA EGOERA BIDERATZEKO Gorago azaldutako egoera tamalgarriari konponbidea bilatzako asmoz, Atxondoko Udalak hainbat egitasmo bultzatu ditu azkeneko urteotan.

Etxebizitza erabilera kooperatiboa

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Etxebizitza erabilera kooperatiboa

Citation preview

Page 1: Etxebizitza erabilera kooperatiboa

ETXEBIZITZEN ERABILERA KOOPERATIBAK

UDALAREN ORUBEETAN

SARRERA

Aspaldikoa eta ezaguna da gurean, Euskal Herri osoan bezala, etxebizitzaren arazoa: azkeneko hogei urteetan etengabea izan da etxebizitzaren salneurrien gorakada, espekulazioaren ondorioz eta arlo honetako politika desegokiek lagunduta. Honek ekarri du luxu bilakatu izana herritar guztiek duten etxebizitzarako eskubidea, espekulatzaileen mesederako.

Herri askotan neurriz kanpoko hirigintza garapena bizi izan dute urteotan eta, ondorioz, gaur da eguna 100.000 etxebizitza inguru daudela hutsik Euskal Herriko mendebaldeko hiru herrialdeetan. Atxondon, ordea, egoera bestelakoa da eta, besteak beste, beharrizanen azpitik eraiki denez gero, dozenaka herritarrek, gazteak batez ere, eskualdeko beste nonbaiten (Abadiño, Berriz, Elorrio, Zaldibar, Durango...) bilatu behar izan dute bizitokia, bai errentan edota erositakoak (merkatu “librean” zein babes ofizialeko etxebizitzak). Horren ondorio zuzena da gure herriak azkeneko 20 urteotan biztanleria galdu izana (%10etik gorako beherakada) eta, gelditzen garenon artean, bataz besteko adina gero eta altuagoa izatea.

UDALAREN EKARPENA EGOERA BIDERATZEKO

Gorago azaldutako egoera tamalgarriari konponbidea bilatzako asmoz, Atxondoko Udalak hainbat egitasmo bultzatu ditu azkeneko urteotan.

Horien artean aipa genitzake Arrazolako antzinako udaletxean egindako errentako udal etzebizitzak eta Hirigintza Antolatzeko Plan Nagusian babes ofizialeko dozenaka etxebizitza garatzeko egitasmoa.

Badago, baina, beste aukera bat etxebizitza beharrizanei erantzun ahal izateko, herritarren parte hartze zuzena bultzatzen duena, gainera. Ondorengo ataletan azalduko dugu zertan datzan.

Page 2: Etxebizitza erabilera kooperatiboa

ERABILERA KOOPERATIBAK EDO “ANDEL” EREDUA

Etxebizitzen erabilera eskubidean oinarritutako kooperatibak, ANDEL eredukoak ere deiturikoak, aspalditik ezagutzen dira munduko hainbat bazterretan. XX mende hasieran sortu ziren Eskandinabian eta, gaur egun, mundu osoan zehar daude zabaldurik.

Milioika etxebizitza eraiki eta erabiltzen dira eredu honi jarraituaz, eta herrialde batzuetan oso hedatuta daude, ondorengo datuok erakusten diguten moduan:

ANDEL EREDUAREN EZAUGARRIAK

Etzebizitzen erabilerarako kooperatibak beste edozein kooperatibaren moduan eratzen dira, Kooperatiben Legeak ezartzen dituen baldintza guztiak beteaz. Kooperatibako bazkideek diru ekarpen bat egin behar dute bazkide izan ahal izateko eta, egunen batean kooperatiba utziko balute, ekarpen hori berreskuratzeko eskubidea izango dute (dagozkion doiketak eginda).

Behin kooperatiba eratuta, orube bat behar du (edo zaharkitutako eraikin bat). Orube edo eraikin hori eskuratzeko, erosi edo lagata har dezake, kasuan kasuko ezaugarri eta baldintzen arabera.

Kooperatiba bera arduratu behar da finantziazioa bilatzeaz eta eraikina egiteaz (edo berriztatzeaz) eta kooperatiba izango da, mugagabeko epean, eraikinaren jabe edo titularra, baina ez oruberarena (ez derrigorrez, behintzat).

Behin eraikina egiteko lanak amaituta, bazkide bakoitzak etxebizitza bat erabiltzeko eskubidea eskuratuko du, hileroko diru kopuru edo kuota bat ordaintzearen truke. Kuota horren helburua izango da eraikuntza gastuak eta mantenua ordaintzea.

Bazkideak inoiz ere ez dira izango etxebizitzen jabe, baina erabilera eskubidea ondorengoei uzteko aukera izango dute. Egunen batean (bizilekuz

aldatu nahi dutelako, beste etxebizitza bat eskuratu dutelako edo dena delakoagatik) kooperatiba utzi nahiko balute, hasierako ekarpena

Frantziar estatua 300.000 etxebizitzaSuedia 400.000 etxebizitzaAlemania 3.000.000 etxebizitzaKanada 90.000 etxebizitzaDanimarka Etxebizitza guztien %13

Page 3: Etxebizitza erabilera kooperatiboa

bereskuratzeko aukera izango dute (dagozkion doiketak eginda), beste edozein kooperatibatan egiten den moduan.

ATXONDOKO KASUAREN EZAUGARRI BEREZIAK

Atxondoko Udalak badauka orube bat J.A. Agirre kalean, zeinean 8 bizitzako eraikina egiteko aukera jasotzen zen azkeneko Hirigintzako Ordezko Arauetan (NNSS). 2008an orube horretan bertan errentarako etxebizitzak egiteko proiektua prestatu zuen Udalak baina, krisiaren ondoriozko diru arazoak direla eta, une honetan ezinezkoa zaio era horrretako inbertsio bati (1.000.000 € inguru) aurre egitea.

Aurrekoa ikusita, dirutza hori noiz eskuratu zain egon gabe, aukera ona izan liteke ANDEL ereduaren baitan eratutako kooperatiba bati orube hori lagatzea, berau arduratu dadin etxebizitzak aurrera ateratzeaz.

Udalak ez du inoiz orubearen jabetza galduko eta, modu honetan, beti bermatuko du hasierako helburu soziala bere horretan mantentzen dela. Gainera, hala erabakiko balitz, Udala bera ere kooperatibako kide izan liteke: bazkide laguntzailea edo, etxebizitzarik eskuratuz gero, beste edozeinen pareko bazkidea.

Honez gero Atxondoko Udalak aukera honen berri eman du Udal Aldizkarian, web orrian eta bi batzarretan eta hainbat herritarrek erakutsi dute egitasmoan parte hartzeko asmoa.

LAGAPENA GAUZATU AHAL IZATEKO KOOPERATIBAK ETA BERONEN BAZKIDEEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK

Udalak orubearen lagapena egin ahal izateko aukera Euskadiko Kooperatiben Legeak aurrikusten du, 138.7 artikuluan: “Etxebizitzen kooperatibek, beren elkarteko helburuak betetzeko, herri-kudeaketako lursailak erosi ahal izango dituzte zuzeneko esleipenen bidez”.

Horrez gainera, une honetan Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzen ari den Etxebizitza Legean aurrikusten da gorago aipatutako esleipena preziotik behera edo baita debalde egiteko aukera, erabilera kooperatibek irabazi asmorik gabeko helburu soziala betetzen duten neurrian.

Orubearen lagapen hori are errezago uler genezake berorren trukean Udalak kooperatibako partaidetzarik lortuko balu.

Udalak beti zaindu beharko du Kooperatibako kide izateko aukera berdintasuna, gardentasuna eta publizitatea bermatzen direla. Hori dela eta,

Page 4: Etxebizitza erabilera kooperatiboa

egoki ikusten da Udala bera izan dadin, hasiera batean, kooperatibako kide izateko hautagaien zerrenda egiteko deialdia zabalduko duena eta hautaketarako irizpideak ezarri eta zainduko dituena.

Bazkideei dagokienez, bai izaera hori eskuratzeko zein mantentzeko, eskatu daiteke errentako udal etxebizitzetan sartzeko bete beharreko baldintzak betetzea edota Eusko Jaurlaritzak Babes Ofizialeko Etxe baten esleipendun izateko bete beharrekoak. Edonola ere, egitasmo honetan parte hartzeko prest egon daitezkeen herritarrei oztopoak ez ipintzeko helburuarekin, komeni da hasiera batean baldintzak (diru sarrerak, bizitokia...) irizpide moduan erabiltzea eta inor ere ez baztertzea. Eraiki daitekeen etxebizitza kopurua (une honetan 8) baino handiagoa balitz eskatzaileen kopurua, orduan erabiliko liratezke errentako etxebizitzen araubidean ezarritako baldintzak edota Eusko Jaurlaritzarenak modu zorrotzagoan.

Honela, ondokoak izango dira hautagaiek bete beharreko baldintzak:

1.- Beste etxebizitzaren baten jabea ez izatea. Jabetza osoa edo zati batena eskuratuz gero (oinordetza bidez, esate baterako), erakutsi beharko luke horrek ez diola etxebitza erabiltzeko aukerarik ematen edo, osterantzean, berehala saldu beharko luke, kooperatibako kide izaten jarraitu ahal izateko.

2.- Atxondon erroldatuta egotea, gutxienez urte biko antzinatasunarekin. Hala ere, baldintza hau ez da baztertzailea izango eta, hasiera batean, erroldatuta ez dagoen edozeinek ere eman lezake izena. Herriko hautagai nahikorik ez balego kooperatiba eratzeko, kanpokoei ere zabaldu ahal izango zaie atea horrela.

3.- Eusko Jaurlaritzak Babes Ofizialeko Etxebizitzak esleitzeko jartzen dituen gehienezko diru-sarreren mugatik behera egotea. Kasu honetan ere, baldintza hau ez da baztertzailea izango eta aipatutako mugatik gora daudenei ere emango zaie aukera kooperatibako kide izateko, mugen barruan dagoen hautagai nahikorik ez baldin badago.

Udalak izena emateko epea zabalduko du 2014ko urtarrilaren 7an, aurretik honen berri emanaz ohiko bitartekoen bidez (web orria, iragarki oholak eta prentsa). Izena emateko epea 2014ko urtarrilaren 31ean amaituko da.

Hautagaiek, izena emateko orria sinatzerakoan, berba emango dute ez direla etxebizitza baten jabe eta ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte:

- Errolda agiria.- PFEZ aitorpena.

Page 5: Etxebizitza erabilera kooperatiboa

JARRAITU BEHARREKO IBILBIDEA

Izena emateko epea amaitutakoan ondorengo urratsak egin beharko liratezke:

1.- Besteak beste, kooperatibako kide izateko asmoa duten eta horretarako baldintzak betetzen dituzten pertsona kopuruaren arabera eta Udalak duen interes eta aukeren arabera, Atxondoko Udala bera ere bazkide izateko aukeraren gainean erabaki beharko da (etxebizitzaren bat eskuratuaz ala ez).

2.- Kooperatiba eratu beharko da, aurreko puntuan azaldutakoa aintzat hartuaz.

3.- Kooperatibari orubea lagako dio Udalak, erabakia plenoak onartu beharko duelarik eta dagokion izapidetzea (argitarapena, alegazioak...) igaro ostean.

4.- Kooperatiba arduratu beharko da hortik aurrera egin beharreko guztiaz (finantziazioa, eraikuntza, mantenua...).

5.- Udalak kooperatiba zainduko du (esaterako, urteroko batzarrean parte hartzeko eskubidea gordeaz) hasierako helburutik desbideratzen ez dela bermatzeko helburuarekin.