4
30 1~4. EUSKARAREN BILAKAERA 1991-2016. JON AIZPURUA EUSKAL FILOLOGIAN LIZENTZIADUNA ETA EUSKO JAURLARITZAKO HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAKO PLANGINTZA ETA AZTERLANETAKO ARDURADUNA EUSKARAREN BILAKAERA 1991-2016 JON AIZPURUA D atozen lerrootan, euskarak azken 25 urteotan izan duen bilakaera azalt zeko ahalegina egingo da, eta horretarako Inkesta Soziolinguistikoaren datu nagusiak erabiliko dira. Kontuan hartu behar da Inkesta Soziolinguistikoa Eus- kal Herri osoan egiten dela, eta aztert zen duen unibert soa 16 urte edo gehiagoko biztanleena dela. EUSKARAREN EZAGUT ZA Azken 25 urteotan, euskal- dunen ehunekoak sei puntu egin du gora Euskal Herrian. Horrek esan nahi du 2016an 1991n baino 223.000 euskaldun gehiago dau- dela. Euskaldun hart zaileak, hau da, euskaraz ondo hit z egin ez arren, ulert zeko gai direnak ere 251.600 gehiago dira, eta erdaldun elebakarrak 198.300 gut xiago. Bilakaera hori, baina, ez da homogeneoa izan. Ez da modu berean gertatu lurralde, adin-talde edo gune guztietan. Izan ere, eta lurraldeei begiratuz gero, EAEn eta Nafarroan, neurri desberdinean bada ere, ezagut zaren bilakaera positiboa izan den bitartean, Ipa- rraldean galerak izan dira azken 25 urteotan, nahiz eta gaur egun joera- aldaketaren zant zuak ant zematen diren azken lurralde horretan.

EUSKAL FILOLOGIAN LIZENTZIADUNA ETA EUSKO ...PLANGINTZA ETA AZTERLANETAKO ARDURADUNA EUSKARAREN BILAKAERA 1991-2016 JON AIZPURUA D atozen lerrootan, euskarak azken 25 urteotan izan

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: EUSKAL FILOLOGIAN LIZENTZIADUNA ETA EUSKO ...PLANGINTZA ETA AZTERLANETAKO ARDURADUNA EUSKARAREN BILAKAERA 1991-2016 JON AIZPURUA D atozen lerrootan, euskarak azken 25 urteotan izan

30 1~4. EUSKARAREN BILAKAERA 1991-2016. JON AIZPURUA

EUSKAL FILOLOGIAN LIZENTZIADUNA ETA EUSKO JAURLARITZAKO HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAKO PLANGINTZA ETA AZTERLANETAKO ARDURADUNA

EUSKARAREN BILAKAERA 1991-2016

JON AIZPURUA

Datozen lerrootan, euskarak azken 25 urteotan izan duen

bilakaera azalt zeko ahalegina egingo da, eta horretarako Inkesta Soziolinguistikoaren datu nagusiak erabiliko dira. Kontuan hartu behar da Inkesta Soziolinguistikoa Eus-kal Herri osoan egiten dela, eta aztert zen duen unibert soa 16 urte edo gehiagoko biztanleena dela.

EUSKARAREN EZAGUT ZA

Azken 25 urteotan, euskal-dunen ehunekoak sei puntu egin du gora Euskal Herrian. Horrek esan nahi du 2016an 1991n baino 223.000 euskaldun gehiago dau-dela. Euskaldun hart zaileak, hau da, euskaraz ondo hit z egin ez arren, ulert zeko gai direnak ere 251.600 gehiago dira, eta erdaldun elebakarrak 198.300 gut xiago.

Bilakaera hori, baina, ez da homogeneoa izan. Ez da modu berean gertatu lurralde, adin-talde edo gune guztietan. Izan ere, eta lurraldeei begiratuz gero, EAEn eta Nafarroan, neurri desberdinean bada ere, ezagut zaren bilakaera positiboa izan den bitartean, Ipa-rraldean galerak izan dira azken 25 urteotan, nahiz eta gaur egun joera-aldaketaren zant zuak ant zematen diren azken lurralde horretan.

Page 2: EUSKAL FILOLOGIAN LIZENTZIADUNA ETA EUSKO ...PLANGINTZA ETA AZTERLANETAKO ARDURADUNA EUSKARAREN BILAKAERA 1991-2016 JON AIZPURUA D atozen lerrootan, euskarak azken 25 urteotan izan

312 ~4. EUSKARAREN BILAKAERA 1991-2016. JON AIZPURUA

Euskararen ezagut zaren hazkundearekin batera, euskaldu-naren ezaugarrien aldaketa etorri da. Aldaketarik esangurat suena adinaren araberakoa izan da. 1991n, 65 urtetik gorakoen artean zegoen euskaldunen port zentaje-rik handiena, eta 25 urte geroago, 25 urtetik beherako gazteenak dira adin-talderik euskaldunenak.

LEHEN HIZKUNT ZABeste aldaketa esangu-

rat su bat euskaldunen lehen hizkunt zarena izan da. 1991n, lau euskaldunetik hiruk baino gehia-gok (%79,3) euskara zuen lehen hizkunt za (euskaldun zaharrak). Hogeita bost urte igarota, lehen hizkunt za euskara duten euskal-dunak %50,2 dira.

Aldiz, lehen hizkunt za eus-kara eta erdara zuten euskaldu-nak (jatorrizko elebidunak) %7,1 ziren 1991n, eta %13,6 dira 2016an. Azkenik, lehen hizkunt za euskara ez zuten euskaldunak (euskal-dun berriak) %13,6 ziren 1991n eta %36,2 dira 2016an.

Laburbilduz, euskaldun zaharrak herena inguru gut xiago dira, jatorrizko elebidunak bikoiztu egin dira eta euskaldun berriak ia hirukoiztu.

Euskaldun berrien hazkun-dea oso handia izan da gazteen artean. Izan ere, 25 urtetik behe-rako euskaldunen artean, nagusi dira dagoeneko lehen hizkunt za erdara duten euskaldunak.

Beraz, azken 25 urteotan, euskaldun askok eta askok, gaz-teenen artean gehienek, et xetik kanpo ikasi dute euskara: euskal-tegian eta, batez ere, eskolan. Hau da, euskaldun horietako gehienen et xeko eta gertuko harreman-sareak erdaldunak dira. Horrek eragin zuzena izan du euskaldun horiek euskaraz hit z egiteko duten

Page 3: EUSKAL FILOLOGIAN LIZENTZIADUNA ETA EUSKO ...PLANGINTZA ETA AZTERLANETAKO ARDURADUNA EUSKARAREN BILAKAERA 1991-2016 JON AIZPURUA D atozen lerrootan, euskarak azken 25 urteotan izan

32 3~4. EUSKARAREN BILAKAERA 1991-2016. JON AIZPURUA

erraztasunean. Izan ere, 7 puntu egin du gora erdaraz errazago moldat zen diren euskaldunen ehunekoak eta 8,6 puntu behera euskaraz errazago moldat zen direnenak.

Harreman-sarea eta erraztasuna dira erabileran gehien eragiten duten faktoreak, gaine-rako guztien oso gainetik. Beraz, ezinbestekoa da bi faktore horiek kontuan izatea erabileraren irakur-keta egiteko orduan.

EUSKARAREN ERABILERA

Euskal Herrian, euskara erdara beste edo gehiago era-bilt zen dutenak duela 25 urte baino 112.000 pert sona gehiago dira gaur egun. Hau da, euskara-ren erabilera trinkoak 2,8 puntu egin du gora 1991 eta 2016 bitar-tean.

Ezagut zarekin gertatu den bezala, euskararen erabileraren bilakaera ez da bera izan lurralde, gune, adin-talde edo erabilera-eremu guztietan. Lurraldearen arabera, esaterako, EAEn euskara-ren erabilerak gora egin du (+ 4,9 puntu), Nafarroan ia bere horretan mantendu da (+ 0,6 puntu) eta Iparraldean behera egin du (- 5,9 puntu).

Gune soziolinguistikoetako bilakaerari dagokionez, azken 25 urteotan euskararen era-bilera trinkoak gora egin du 1. (< %20), 2. (%20-%49) eta 3. gune (%50-%79) soziolinguistikoetan, eta behera egin du 4. gunean (≤ %80). Azken horretan, erabile-raren jait siera 9,6 puntukoa izan da.

Page 4: EUSKAL FILOLOGIAN LIZENTZIADUNA ETA EUSKO ...PLANGINTZA ETA AZTERLANETAKO ARDURADUNA EUSKARAREN BILAKAERA 1991-2016 JON AIZPURUA D atozen lerrootan, euskarak azken 25 urteotan izan

334~4. EUSKARAREN BILAKAERA 1991-2016. JON AIZPURUA

4. gune soziolinguistikoan, euskararen erabilerak izan duen jait sieraren oinarrian biztanleen mugimenduak daude, neurri handi batean. Mugimendu horien ondo-rioz, gune euskaldunetara beste hizkunt za-ezaugarri bat zuk dituzten biztanleak joan dira bizit zera. Izan ere, euskararen erabilera biztanle-ria osoa aint zat hartuta egin beha-rrean, euskaldunak bakarrik kontuan hartuta eginez gero, 4. gune sozio-linguistikoan euskararen erabilerak behera egin du, baina jait siera hori askoz t xikiagoa izan da (-2,1 puntu).

Erabilera-eremuei dago-kionez, et xeko erabilerak (et xeko guztiak elkarrekin daudenean) ez du igoerarik izan azken 25 urteo-tan. Hala ere, azpimarratu behar da seme-alabekiko erabilerak eta neba-arreben artekoak gora egin duela (2,9 eta 2,6 puntu, hurrenez hurren).

Azken 25 urteotan, euskara-ren hazkundea batez ere lagunekin (3,2 puntu) eta eremu formalean gertatu da. Hazkunderik handienak udal-zerbit zuetakoa (8,9 puntu) eta osasun-zerbit zuetakoa (8,7 puntu) izan dira.