3
EUSKARAREN C2 edo 4. MAILA ON-LINE IKASTAROA Euskararen goreneko gaitasun-maila lantzeko eta egiaztatze-proba prestatzeko ikastaroa da hau. Ikastaro mota Ikastaro konbinatua da; hau da, aurrez aurreko saioak eta IKTetan oinarritutakoak elkarren osagarri izango dira. Saio mota horien bitartez ziurtatu nahi dugu trebetasun guztien lanketa orekatua. Europako Markoak C2 mailarako eta HABEren HEOK-k 1 4. mailarako zehazten dituzten helburu, eduki, metodologia- eta ebaluazio-irizpideez gainera, proiektua, tutoretza-orduak eta egiaztatze-proba prestatzeko saioak ere izango ditu ikastaro honek. Egutegia eta iraupena Ikastaroa urrian hasi eta maiatz-ekainean amaituko da. Landuko diren unitateetan 120 lan-ordu inguru aurreikusten dira, proiektua gauzatzeko orduak eta tutoretza-orduak kontuan izan gabe. Ikastaroaren atalak Hiru atal nagusitan banatzen da ikastaroa. Labur bilduz honelaxe genuke: 1.- Edukiak lantzeko ikasunitateak: - Aurrez aurreko unitateak: aurkezpen-unitatea, egiaztatze-proba,... - Gainontzekoak on-line. Profesionalen ekintza komunikatibo esanguratsuei dagozkien eduki estrategikoak landuko dira, ikuspegi komunikatiboan oinarrituta. Hona aipatu edukien zerrenda: Gaitasun soziolinguistikoa. Ekintza komunikatiboen testuingurua deskribatzen duten elementuak: o Enuntziatzailea o Enuntziatarioa o Testu-generoak o Erabilera-esparrua o Xedea Gaitasun testuala. Testu-arkitektura: o Plan orokorra o Sekuentziak o Interaktibotasuna o Ahots enuntziatzaileak o Modalizazioa o Izen-kohesioa o Aditz-kohesioa o Konexioa Gaitasun estrategikoa. o Ikuspegi gramatikaletik ikuspegi komunikatibora o Estrategiak o Testu-antolatzaileen erabilera estrategikoa o Azalpen diskurtsoaren estrategiak: enfasi-estrategiak eta hedapen-estrategiak 1 Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua.

Euskararen C2 edo 4. maila on-line ikstaroa

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Ikastaroaren gaineko informazioa

Citation preview

Page 1: Euskararen C2 edo 4. maila on-line ikstaroa

EUSKARAREN C2 edo 4. MAILA ON-LINE IKASTAROA Euskararen goreneko gaitasun-maila lantzeko eta egiaztatze-proba prestatzeko ikastaroa da hau. Ikastaro mota Ikastaro konbinatua da; hau da, aurrez aurreko saioak eta IKTetan oinarritutakoak elkarren osagarri izango dira. Saio mota horien bitartez ziurtatu nahi dugu trebetasun guztien lanketa orekatua. Europako Markoak C2 mailarako eta HABEren HEOK-k1 4. mailarako zehazten dituzten helburu, eduki, metodologia- eta ebaluazio-irizpideez gainera, proiektua, tutoretza-orduak eta egiaztatze-proba prestatzeko saioak ere izango ditu ikastaro honek. Egutegia eta iraupena Ikastaroa urrian hasi eta maiatz-ekainean amaituko da. Landuko diren unitateetan 120 lan-ordu inguru aurreikusten dira, proiektua gauzatzeko orduak eta tutoretza-orduak kontuan izan gabe. Ikastaroaren atalak Hiru atal nagusitan banatzen da ikastaroa. Labur bilduz honelaxe genuke:

1.- Edukiak lantzeko ikasunitateak:

- Aurrez aurreko unitateak: aurkezpen-unitatea, egiaztatze-proba,... - Gainontzekoak on-line. Profesionalen ekintza komunikatibo esanguratsuei dagozkien eduki estrategikoak landuko dira, ikuspegi komunikatiboan oinarrituta. Hona aipatu edukien zerrenda:

Gaitasun soziolinguistikoa. Ekintza komunikatiboen testuingurua deskribatzen duten

elementuak: o Enuntziatzailea o Enuntziatarioa o Testu-generoak o Erabilera-esparrua o Xedea

Gaitasun testuala. Testu-arkitektura: o Plan orokorra o Sekuentziak o Interaktibotasuna o Ahots enuntziatzaileak o Modalizazioa o Izen-kohesioa o Aditz-kohesioa o Konexioa

Gaitasun estrategikoa. o Ikuspegi gramatikaletik ikuspegi komunikatibora o Estrategiak o Testu-antolatzaileen erabilera estrategikoa o Azalpen diskurtsoaren estrategiak: enfasi-estrategiak eta hedapen-estrategiak

1 Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua.

Page 2: Euskararen C2 edo 4. maila on-line ikstaroa

o Ahozko argudiaketa: estrategiak Gaitasun linguistikoa:

o Puntuazioa o Lexikoa o Hitz elkarketa o Ortotipografia o …

2.- Proiektua: ikasketari bakoitzak proiektu bat landu beharko du arlo espezifiko baten inguruan, ikasturte batean edo bitan.

3.- Egiaztatze-proba prestatzea.

Helburu orokorrak Oro har, ahozko nahiz idatzizko ekintza komunikatiboei erreparatuko diegu ikastaroan. Hartara, ahalegin berezia egin dugu, Hezkuntzako profesionalei ez ezik, C2 gaitasun-maila eskuratu nahi duen orori ere esanguratsuak gerta dakizkiokeen askotariko ekintza komunikatiboak biltzen.

4. mailako gaikuntza-ikastaro hau unitatez unitate gauzatzen da. Horietariko bakoitzaren ezaugarri nagusia komunikazio-ekintza jakinen azterketatik abiatu eta jite berdintsuko komunikazio-ekintza berria gauzatzean amaitzen da, bidean aldian aldiko eduki estrategiko zein linguistiko esanguratsuak aztertuz.

Metodologia Hasierako unitatea aurrez aurre garatuko bada ere, moodle plataformaren bidez bideratuko da ikastaroa. Oro har, bakarkako eta taldekako lanetan oinarrituko da ikastaroa.

Hasierako aurrez aurreko saioa ikastaroan parte hartuko duten kideek elkar ezagutzeko eta ikastaroari buruzko informazio praktikoa eskuratzeko izango da. Baita tutoreak ikasle bakoitzari buruzko aurre-ebaluazioa egiteko ere. Gainontzean, www.e-ikastola.net Moodle plataforma baliatuko da ikastaroa emateko. Tresna honek abantaila handiak eskaintzen ditu: foroen bidez lana egiteko ematen duen aukera, izan ere, ezin hobea da ikasleen arteko ikasketa kooperatiboa eta auto-ebaluazio sistematikoa bultzatzeko. Horixe da ikastaro honen helburuetako bat, hots: ikasketaria bere ikasketa-prozesuan kontziente egitea eta, aldian aldiko ekintza komunikatiboak arrakastaz gauzatzeko bidean, zuzentasuna eta egokitasuna ezaugarri izango dituzten testuak osatzeko gaitzea.

Ikastaroak ikaslearen eten gabeko parte-hartzea eskatzen du: unitate bakoitzak ekintza komunikatibo jakin bat gauzatzera darama, beti ere, tutoreak aldi oro eskainiko dion feed-backaren gidaritzapean. Era honetara auto-zuzenketa estrategiak garatzen lagundu nahi zaio ikasketariari.

Horretaz gainera, baliabide informatiko honek aukera ezin hobea eskaintzen du ikasketarien zalantzak argitzeko eta era guztietako kontsulta-materiala eskura jartzeko.

Bestalde, tutoretza burutzeko zenbait ordu finkatu dira une estrategikoetan. Ebaluazioa

Page 3: Euskararen C2 edo 4. maila on-line ikstaroa

Hasierako ebaluazioa aintzat hartuta, ebaluazio hezitzailea bideratuko da. Unitate bakoitza gainditutzat emateko, egindako jardueren %75ek gutxienez GAI kalifikazioa jaso beharko du eta azken jarduera, ekintza komunikatiboa gauzatzea eskatzen duena, gainditua izan beharko du.

Unitate guztiak ez ezik, proiektua ere gainditu behar du ikasketariak. Beraz, unitateen eta proiektuaren bidez ebaluatuko du tutoreak ikasketariaren gaikuntza-maila.

Ebaluazio-irizpide nagusia honako hau izango da: dena delako ekintza komunikatiboak, zuzena ez ezik, egokia ere izan beharko du. Horretarako, zuzentasun gramatikala eta ortografikoa zaintzeaz gainera, 4. mailakotzat jotzen diren eduki estrategikoak, landu ahala, aplikatu egin behar dira askotariko komunikazio-ekintzatan.

Azkenik, proiektua izango da ikasketariak onduko duen testu nagusia, zeinetan hautatu ekintza-komunikatiboa zuzen eta egoki gauzatzeko gai dela frogatu beharko duen. Horixe izango da ikaslea ebaluatzeko erabiliko den azken lana. Beraz, unitateen bidez eginiko ikastaroa eta proiektua gaindituz gero, HABEren egiaztatze-probara aurkezteko moduan izango da ikaslea.