9
FAMILIAN JOLASTEA: JOLAS KOOPERATIBOAK EZAGUTZEN

FAMILIAN JOLASTEA - InteRed

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: FAMILIAN JOLASTEA - InteRed

FAMILIAN JOLASTEA: JOLAS KOOPERATIBOAK EZAGUTZEN

Page 2: FAMILIAN JOLASTEA - InteRed

Editorea: InteRed

Egilea: Olatz Aldabaldetreku

Diseinua: HORREGATIK KOMUNIKAZIOA

Argitalpen honek Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Bulegoaren babesa izan du.

1.AURKEZPENA

2. JOLASAREN DEFINIZIOA ETA EZAUGARRIAK

3. JOLASA, BALIOAK TRANSMITITZEKO BITARTEKOA

4.JOLAS KOOPERATIBOA FAMILIAN

5.JOLAS-PROPOSAMENAK

6.ONDORIOAK

Page 3: FAMILIAN JOLASTEA - InteRed

Gure giza dinamika ugarietan nahi edo ez nahi iragazten diren eta gaur egungo garapen ereduak bultzatzen dituen lehiakotasun eta bazterkeri baloreen aurrean, lankidetzan, enpatian eta errespetuan oinarritzen den alternatiba aurkeztu nahi dugu. Gure gizartea osatzen dugun persona ororen eskubideen

babesa eta erabilera hala nola harreman era desberdinak ahalbidetuko duen altenatiba.

Familia pertsona ororen bizitzaren erreferentzia da, afektuzko lehenbiziko loturak ezarri eta nortasuna, balioak eta jokabide-ereduak eratzeko gunea baita. Familiako dinamikak, beste pertsonekin gizarte-harremanak ezartzeko eredua izateaz gain, etorkizunean gure familietan jarraibideak ere izango dira.

Familiaren funtsezko eginkizuna kontuan hartuta, uste dugu oso garrantzitsua dela giro egokia izatea, familiako kide bakoitzaren ongizate eta garapen optimoa lortzeko behar diren elementuak egon daitezen. Horregatik, garrantzitsua da familia-harremanak harmoniatsuak izatea; hau da, komunikazioa, konfiantza, babesa eta elkartasuna egotea. Gure esperientzia pertsonala eta familiekin eginiko lan ugaria dela eta, badakigu familiek dutela horrelako giroa izateko kezka, baina ez da beti erraz lortzen. Gure inguruko garapen-ereduan, merkatua eta etekin ekonomikoa dira gizartearen ardatzak. Hori dela eta, energia, denbora eta ahalegin ugari bideratzen ditugu alor publikora, ekoizpenera, ordaindutako lanetara. Eta bitartean, bizia zaintzeko eta kontserbatzeko

eguneroko funtsezko erantzukizuna alor pribatu, doako eta ikusezin horretan geratzen da. Gure dinamika pertsonal eta sozialetan, pentsatzeko eta jarduteko

modu hori erreproduzitzen da eta zailtasunak ekartzen ditu geure eta gure inguruko pertsonen (familia, esaterako) bizitzarako eta ongizaterako hain funtsezkoak diren zaintza-lan horiek egiteko.

Horregatik, familiaren baitako zaintza-, harreman- eta gozamen-eremuak sortu eta kontserbatzeko gizarte-dinamika berrietarako sustatze-estrategiak bilatzeko jardunean, InteRed Euskal Herria erakundekook jarduera bat proposatu nahi dugu: jolasa, eta bereziki, jolas-kooperatiboak. Jarduera hori itxuraz sinplea bada ere, erabilgarria eta onuragarria ere bada. Familia-elkarreraginerako aukera ematen duen bitartekoa da jolasa, tresna garrantzitsu eta magikoa, eta familia elkartu eta afektu-loturak sendotzen ditu. Familiarekin konpartitzea eta jolastea familia-komunikazioa eta -kohesioa sustatzeko tresna aparta da. Eta horretan ematen den denborak baino garrantzi handiagoa du une horien kalitateak.

Jolasak sormena eta sozializazioa suspertzen ditu eta komunikazio-bitartekoa da familia osatzen duten pertsona guztientzat. Gure

familiako kideen jolasei erreparatzen badiegu, haien trebetasunen, gustuen, zaletasunen, gaitasunen eta sentimenduen berri jakingo dugu. Jolasaren bidez, pertsonok elkar komunikatzen gara eta gure emozioak bideratzen ditugu. Jolastean, erlaxatuta egoten gara, dibertitu egiten gara eta gure kezkak ere alde batera uzten ditugu. Are gehiago, familian jolastean, oso alderdi garrantzitsuak garatzen ditugu, neurri handiagoan elkarganatu eta komunikatzen gara, eta gure emozioak eta afektuak adierazten ditugu, dibertimendu- eta naturaltasun-giroan. Hain zuzen ere, jolasteko, nahikoa da gure denboraren une bat edukitzea eta jolasteko gogoa izatea.

1

“FAMILIAN JOLASTEA: JOLAS KOOPERATIBOAK EZAGUTZEN” GIDA DONOSTIAKO UDALETXEKO GIZA ESKUBIDEEN BULEGOKO DIRU-LAGUNTZA BATI ESKER GAUZATU AHAL IZAN DA. JOLAS KOOPERATIBOAK GAITASUN HANDIKO ETA BIZIPEN ERREMINTA IZANIK, HIRIKO FAMILIA EREDU DESBERDINEN ARTEAN BAKE ETA KOOPERAZIO BALOREAK SUSTATU NAHI DITU. BAINA ZER DA JOLASTEA

ETA ZER-NOLAKO ONURAK EKAR DITZAKE NORBANAKOENTZAT ETA FAMILIENTZAT?

2JOLASAREN DEFINIZIOA ETA EZAUGARRIAK

EZAUGARRIAK:≥ Aske eta berezkoa da.

≥ Gogobetetasun-iturria da.

≥ Jolasaren helburua jolasa bera da, eta aurkikuntzak egitera bultzatzen du.

≥ Pertsonak askatasunez erabiltzen ditu bere adimenaren baliabideak eta gizarte-trebetasunak.

≥ Beste mundu batzuk sortzeko aukera ematen du.

≥ Gozamena eragiten du.

≥ Bitartekoek helburuei gailentzen zaizkie.

≥ Jolasaren bidez, portaerak lantzen dira.

≥ Antolaketa jakin bat izaten du.

≥ Fikzio-elementuak sartzen dira jolasetan.

≥ Denbora eta eremu jakin batean kokatzen da.

≥ Zentzu globala du (nortasun osoa inplikatzen du).

ASKO IDATZI DA JOLASAREN KONTZEPTUARI BURUZ.Psikologia, pedagogia eta antropologia saiatu dira jolastu hitzaren esanahiaren definizioa ematen. Adituen artean gehien erabilitako definizioetako bat JOHAN HUIZINGAk adierazitakoa da. Honela definitzen du jolasa: “Jolasa jarduera aske bat da, denbora eta eremu jakin batean egiten dena, askatasunez onartutako arau jakin batzuk betez. Jardueraren (jolasa) helburua jarduera bera da (jolastea), eta zentzu ludikoa eta alaitasunekoa du”.

InteReden jolasa pertsonaren berezko jarduera dela pentsatzen dugu, gozamena, gogobetetasuna eta dibertimendua dakarrena. Beraz, jarduera motibatzailea da, nahita egiten dena, eta jarduera bera helburua ere bada. EDUARDO LUIS RIBO BASTIANek dioenez, “Jolasa adierazpide ederrenetako bat da, eta aukera ematen du askatasunez mugitzeko lotutako mundu honetan”.

JOLASTEA baliabide eta jarduera bikaina da, eta aukera ematen du familia- elkartasuna sustatzeko eta aisialdiaz modu positiboan gozatzeko. Jolasa, gainera, familia-jarduera ezin hobea da.

JOLASTEA ekintza dibertigarria eta gozagarria da, eta lagungarria da, halaber, bizitzarako jarrera ludikoak garatzeko.

JOLASTEA errealitatera sartzeko eta errealitatetik irteteko atea da. Pertsonari libre izateko aukera ematen dio, alegiazko egoeretan erabakiak hartzeko, ezer gertatu gabe (Grunner).

JOLASTEA errealitatearen entsegua egitea da, jakinda egoera alegiazkoa dela, nahiz eta egoera benetakoa balitz bezala bizi daitekeen. Beste pertsona bat izateko aukera ematen du, nahita, edo norbera izanda beste modu batean edo beste egoera batean jardutekoas (Huizinga).

JOLASTEAK zerbait egitea, erabakiak hartzea, motibazioa eta inplikazioa dakartza.

JOLASTEAN norbera den bezalaxe agertzea da, pertsona bakoitzaren barrutik, jatorritik.

JOLASTEAK beste pertsona batzuekin eta ingurunearekin elkartzea errazten du. Gizarte- eta sozializazio- ekintza nagusietako bat da (Vigotski).

JOLASTEAK enpatia sendotu egiten du, besteen lekuan jartzeko gaitasuna lantzen du.

JOLASTEAK asperraldiei aurre egiteko balio du, energia berritzeko, nekea kentzeko, eta lasaitze- eta erlaxazio- uneez gozatzeko.

Page 4: FAMILIAN JOLASTEA - InteRed

3Familian jolastuz, familiako pertsonekin harremanak izaten ditugu. Horrela, haurrek eta pertsona helduok gauza berriekin esperimentatzen dugu, geure trebetasunak probatu, landu eta erabiltzen ditugu. Beraz, jolasak aukera ematen digu mota guztietako gaitasunak garatzeko (intelektualak, fisikoak, emoziozkoak, sozialak…), bai eta geure ezaugarri, ahalmen eta mugak jakiteko ere.

Haurrei, gainera, inguratzen dien mundua ulertzeko aukera ematen die. Gizarte-munduaren ezagutza horrekin

batera, haurrak bere inguruneko gizarte-egitura bereganatzen du, hau da, bere burua identifikatzen duten

gizarte-balioak, -arauak eta -ohiturak, familiaren eta gizartearen ingurunean transmititzen direnak.

Jolasa, dibertitzeko, trebetasunak lantzeko, gauza berriak ikasteko edo beste pertsona batzuekin harremanetan jartzeko jarduera izateaz gain, gizarte- eta familia-balioak eta -arauak transmititzeko bitartekoa ere izan daiteke. Jolasak eta balioak elkar lotutako terminoak dira, elkarren mendekoak eta elkarrekikoak. Jolasak giza harremanak aktibatu eta egituratzen ditu. Jolastuz, pertsonek harremanetan jartzen dira elkarrekin, aurreiritzirik eta loturarik gabe, eta norberaren nortasuna definitzeko balio dizkieten bizi-egoerei aurre egiteko prestatzen dute beren burua.

Vigotskik dioenez, jolasak aurreratze-eginkizuna ere badu. Izan ere, haurrak, jolastean, bizitza errealeko portaerak lantzen

ditu eremu ludikoan, horietarako prestatuta egon gabe; beraz, etorkizuneko egoerei aurrea hartzeko balio dio jolasak. Era berean, helduek, jolasaren bidez, etorkizunean gerta daitezkeen gatazka-egoerak imajinatu, aurreratu eta konpontzen ditu.

Jolasa funtsezko elementua da pertsonek bizitzarako prestakuntza osoa eskuratzeko. “Aparta izango litzateke hezkuntzaren helburu gorena zoriontasuna izatea. Horrela balitz, jolasak eginkizun nagusia izango luke” (Delgado 1991).

Hezkuntzaren ikuspegitik, garrantzitsua da hau aipatzea: familian jolastean, pertsonek gizarte-balioak sustatzen ditugu, eta balio horiek funtsezkoak dira gure familia- eta gizarte-inguruneko bizikidetzarako. Ezin dugu ahaztu, balioak gizakien sozializazio- eta transmisio-prozesuen bidez bereganatzen direla. Horregatik, uste dugu oso garrantzitsua dela pertsona helduak ohartzea jolasek pertsonen garapenean duten eginkizunaz, eta jolaserako denbora eta eremuak bilatzea.

Hezkuntzaren, gizartearen eta lankidetzaren arloko ikuspegitik, geure buruari galdetzen diogu zer-nolako balioak transmititzen dituzten zenbait jolasek, eta munduaren zer irudi transmititzen dioten jolas horiek pertsonei. Jakin nahiko genuke zer ikasten duten pertsonek, zer eremu geratzen diren mugatuta, eta zer balio, trebetasun eta jarrera garatzen diren.

Xexus R. Jarezek dioenez, jolasak ez dira neutralak; hau da, jolasek balio-kode jakin bat transmititu eta indartzen dute, eta kode horren bidez, jokalari-mota bat, jokalarien arteko harremanak eta dibertimendua ulertzeko modu jakin bat eratzen da.

Jolasa lehiakorrari eta lehiaren pedagogiari dagokionez, interesgarria iruditzen zaigu Rosa Guitart gai horren inguruan egiten duen gogoeta: Lehiaren balio pedagogikoei erreparatzen badiegu (emulazioa, irabazten eta galtzen jakitea, pertsona batek taldean duen lekua jakitea eta abar aipatzen dira),

ikusiko dugu emulazioak, adibidez, ez duela beti behar bezala funtzionatzen. Izan ere, pertsona batzuek ez dituzte emulatutako pertsonaren mailara heltzeko behar adina trebetasun, eta horrek frustrazioak dakartza. Gainera, baliozkoa al da pertsona bati aplikatzea beste pertsona baten trebetasunetan oinarrituta egindako baremoa? Irabazten eta galtzen jakitea interesgarria iruditzen zaigu hezitzaileoi. Bizitzan horrelako egoera ugari bait daude. Nolanahi ere, irabaztearen eta galtzearen inplikazioak zehaztu behar dira: horrenbeste garrantzi eman behar al zaie batari eta besteari? Ez al da hobe egindako ahaleginari eta baliatutako prozesuari erreparatzea, ikusteko zertan huts egin den edo zer hobetu behar den emaitza hobeak lortzeko? Gizartean garrantzi handiegia ematen zaio irabazteari edo galtzeari. Sarritan, arazoa pertsonok jolasaren aurrean hartzen dugun jarreran datza. Lehen aipatu bezala, gure gizarte-dinamikek erreproduzitu egiten dituzte lehian, indibidualismoan eta botere hierarkikoan oinarritutako munduaren pentsatzeko, jarduteko eta sentitzeko moduak, eta horrela sortzen dira genero-harremanak eta desberdintasunak: dutenak eta ez dutenak, onenak eta txarrenak, direnak eta ez direnak… Bizitzaren hasieratik gizarteak transmititutako balioen, ikusten diren ereduen eta jasotako errefortzu eta estimuluen ondorio dira gizarte-dinamika horiek. Horri aurre egiteko, eredu berri bat behar da, aukera eman behar duena lehia-harreman horiek apurtzeko zein harreman- eta jardute-forma berriak erabiltzeko. Horretarako, jolas kooperatiboen alde egiten dugu, norbanakoen eta taldeen trebetasunak, gaitasunak, ahuleziak eta abar esperimentatzeko eta onartzeko tresna izan daitezen. Jolasean, hauek dira

garrantzitsuak: dibertimendua, gozamena eta familiako pertsona guztiek elkarrekin bizitzea zoriontasun-uneak eta elkarri aberastekoak. Hortaz, esperientzia atseginei inklusioa, bizikidetza, indarkeriarik eza, besteekiko errespetua, lankidetza eta boterearen erabilera konstruktiboa eta kolektiboa gehitzen badiegu, ohitura horiek sendotuko ditugu gure eguneroko bizitzan.

InteRed Euskal Herria erakundekook, jolasen bidez, gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa eraikitzen lagunduko dieten balioak transmititu nahi dizkiegu pertsonei.

Hamarkada batetik gorako esperientzia dugu jolasaren eta lankidetzaren alorrean, eta ibilbide horretan, egiaztatu dugu jolas kooperatiboa oso tresna egokia dela gizarte-harremanetan eta -egituran eragiteko eta pertsona guztien dibertimendua sustatzeko. Horren froga da pertsona askok adierazitako gogobetetasun-maila altua, familia edo pertsona helduentzako jolas kooperatiboen saio edo tailer batean parte hartu ondoren. Hona hemen gogoeta batzuk: “Irabazteko jolasten irakatsi zidaten, eta gaur gozatzeko jolasten ikasi dut”, “aspaldian ez dut horrenbeste barrerik egin”, “inor kanporatu gabe jolastea dibertigarriagoa da”, “besteekin integratuta sentitu naiz”, “gaur txikitan jolastu ezin izan nuena jolastu dut”, “zoriontsu sentitu naiz”...

GIZADIAREN HISTORIAN, JAKINTZAREN HAINBAT ARLOTAKO ADITUEK AZTERTU DUTE JOLASAREN KONTZEPTUA, BAI ETA HARI BURUZKO GOGOETA EGIN ERE, HIZKUNTZA UNIBERTSALAREN PARTE ETA JAKINTZAK ETA BALIO SOZIOKULTURALAK TRANSMITITZEKO BITARTEKO DEN ALDETIK.

“IRABAZTEKO JOLASTEN IRAKATSI ZIDATEN, ETA GAUR GOZATZEKO JOLASTEN IKASI DUT”

“GAUR TXIKITAN JOLASTU EZIN IZAN NUENA JOLASTU DUT”

“INOR KANPORATU GABE JOLASTEA DIBERTIGARRIAGOA DA”

JOLASA, BALIOAK TRANSMITITZEKO BITARTEKOA

Page 5: FAMILIAN JOLASTEA - InteRed

Jolas kooperatiboak AEBn eta Kanadan sortu ziren, 1960ko hamarkadan. Hamarkada bat geroago, psikologo alemaniarrek Europara ekarri zituzten: aire zabaleko jolasen barne-mekanismoak egokitu zituzten, bai eta mahai-jolas kooperatiboak sortu ere. Margaret Mead antropologoak egindako ikerketek frogatu dute lotura zuzena dagoela zenbait jolas kooperatibo egitearen maiztasunaren eta zenbait kulturatako indarkeriarik ezaren artean. Jolas tradizionalarekin alderatuta, jolas kooperatiboek beste ikuspegi bat transmititzen dute, eta aldaketak eragin ditzakete gure portaeran eta gure talde edo familiaren bilakaera-gaitasunean.

HAUEK DIRA JOLAS HORIEN EZAUGARRIAK:

≥ Lehian aritu beharrean, parte- hartzaile guztiek elkarrekin egiten dute lan, helburu bera lortzeko.

≥ Helburua lortzen bada, pertsona guztiek irabazten dute; ez bada lortzen, berriz, denek galtzen dute.

≥ Pertsona guztiak jolasaren kanpo- elementuen (giza elementuak ez direnak) aurka aritzen dira lehian.

≥ Jokalariek beren trebetasunak uztartu eta baterako ahaleginak egiten dituzte denen helburua lortzeko.

InteReden, familian jolasteko jolas kooperatiboaren alde egiten dugu, taldean jolasteko jolas fisiko zein mahai-jolasak direlako, eta horietan talde osoak irabazi edo galtzen duelako. Ez dago irabazle bakarra, erronka talde guztiarentzat baita. Beraz, taldeko parte-hartzaile guztien irudimena eta sormena elkartu behar da, denen artean helburu bera lortzeko eta taldearentzako arriskutsua den kanpo-elementu edo -pertsonaia bati aurre egiteko. Beraz, nire jolaskidea ez da izango mehatxua niretzat, elkarrekin irabazten saiatuko garelako, denok elkarri lagunduz. Hau da, ez da lehia ezabatzen, baizik eta bideratuz, beste modu batean kudeatzen, lehia-faktorea gozamenaren osagaia baita. Eta gozamenik gabe, ez dago jolasik!

Jolas kooperatiboa tresna aparta da, sinplea, naturala, eta bizitzari sakontasun handiko mezuak dakartzana. Esate baterako, positiboa eta aberasgarria dela esperimentatzea, familian –guztien artean- sortzea, komunikatzeko modu desberdinez gozatzea, pertsonen erritmo desberdinak errespetatzea, pentsatuz taldearen mesedetan denek ahalegin handiena egingo dutela. Horrela, jolas kooperatiboen bidez, elkartasuna eraikitzeko ezinbesteko zenbait balio transmititzen dira: inklusioa, bazterketaren ordez; aniztasunaren onarpena; entzutea eta komunikatzea; autoafirmazioa; sormena eta irudimena; eta negoziazioa eta elkarrizketa. Ez badugu lortzen gauza txiki horietan gozamena aurkitzen, eguneroko bizitzan gozatzeko milaka eta milaka aukera galduko ditugu.

4 FAMILIAN JOLAS KOOPERATIBOEN ABANTAILAK Hamarkada batetik gorako aldian jolas kooperatiboak familian eginiko tailer eta proiektuetan, jolas kooperatiboen onura hauek dakartzala egiaztatu ahal izan dugu:

≥ Familian gozatzea (bizitzarekiko gozamen-gaitasuna garatzeko aukera ematen du).

≥ Familia-harremanak hobetzea.

≥ Taldean bizitzea, eta nork bere buruaren eta familiako gainerako pertsonen arduradun dela sentitzea.

≥ Pertsona guztiekin komunikazio positiboa izatea (jolasaren bidez, pertsonok zer garen, zer pentsatzen dugun eta zertan uste dugun transmititzen dugu).

≥ Gizarte- eta familia-erantzukizunaren sena eta lankidetzarako gaitasuna garatzea.

≥ Familia-nukleokoen arteko konplizitatea sustatzea. (Jolasak komunikazio-kanalak irekitzen ditu, afektu-adierazpenak kanporatzeko aukera ematen du, bai eta emozioak naturaltasunez azaleratzeko aukera eman ere).

≥ Egozentrismoa gainditzea eta enpatia garatzea.

≥ Pertsonen motibazioa eta interesa hobetzea.

≥ Norberaren eta besteen gaitasunetan konfiantza izatea.

≥ Gatazkei familian positiboki aurre egitea.

≥ Sentimenduak adieraztea eta bereizten jakitea, besteenak ulertu eta onartzeko.

≥ Autoestimu positiboa eta autokontrola areagotzea.

≥ Pertsonen portaera desberdinen behatzeko gaitasuna sustatzea.

≥ Trebetasun ezezagunen berri izateko aukera ematea.

≥ Familia-taldearen elkarreraginak eta funtzionamendua hobeto ezagutzea.

JOLAS KOOPERATIBOAK PROPOSAMEN BAT DIRA GURE EGUNEROKO BIZITZAN DUGUN JARRERA ALDATZEKO. LANKIDETZAK PARTE-HARTZEA SUSTATZEN DU, ETA ANTOLAKETA, PERTSONA BAKOITZAREN TREBETASUNEN ETA ZAILTASUNEN IDENTIFIKAZIOA, ETA LAN KOLEKTIBOA SUSPERTZEA ERRAZTEN DITU.

JOLAS KOOPERATIBOA FAMILIAN

FAMILIAN JOLASTEKO JOLAS KOOPERATIBOEN ADIBIDEAK.MAHAI-JOLASAK

5

ADINA:

3 urtetik gora.

JOKALARI-KOPURUA :

2-4

HELBURUA:

Arboletatik frutak hartzea eta jokalarien saskietan banatzea, belearen puzzlea osatu baino lehen.

JOLASAREN ZENTZUA:

Fruta elkarbanatzera gonbidatzen die arbolak pertsonei, behartu gabe, eta aukera ematen die ikusteko gozatu egiten dela ere gauzak elkarbanatzen. Fruta ematen dutenen eta jasotzen dutenen pozean islatzen da hori. Jolas horrek balio dezake haurrak sentsibilizatzeko, naturaren balioaz ohar daitezen.

JOLASAREN AMAIERA:

Belearen puzzlea fruta guztia jaso baino lehen amaitzen bada, beleak irabazten du eta jokalari guztiek galtzen dute. Talde guztiak fruta guztia bildu eta saskietan fruta bakoitzeko bi mota izatea lortzen badu, jokalari guztiek irabazten dute.

Fruitarbola

3+

Page 6: FAMILIAN JOLASTEA - InteRed

ADINA:

7 urtetik gora.

JOKALARI-KOPURUA:

2-4

HELBURUA:

Jokalariek arriskuan dauden bidaiari guztiak erreskatatu behar dituzte, elurrak haraneko sarrera blokeatu baino lehen.

JOLASAREN ZENTZUA:

Parte-hartzaileek lankidetzan aritzeko eta konpartitzeko aukera izatea eskertuko dute. Zenbait estrategia erabiliko dituzte, arriskuan dauden bidaiariak salbatzeko: puntuak konpartitu, haran batera elkarrekin igoz, ez dagozkien elur-jausiak jaso... eta horretarako, jolasean hitz egin eta negoziatu beharko dute. Parte-hartzaileak jolasean inplikatuko dira, erreskatea abenturatzat hartuko baitute. Jolasak aurrera egin eta gero eta elur-jausi gehiago gertatu ahala, handiagoa izango da emozioa eta kohesioa: haranak elur-jausiz bete eta bidaiariak erreskatatu gabe egongo direnez, jokalariak ohartu beharko dira beharrezkoa dela lankidetzan aritzea eta elkar laguntzea.

JOLASAREN AMAIERA:

Arriskuan dauden bidaiari guztiak erreskatatzean amaituko da jolasa. Hori gertatuz gero, jokalariek irabazten dute. Jolasa amaituko da, halaber, elur-jausiek haranetako bat ixten badute, haran horretako bidaiari guztiak erreskatatu baino lehen. Horrelakoetan, jokalariek, guztiek galtzen dute.

Argazkiak www.kometak.com webgunetik hartu dira.

7+

ADINA:

6 urtetik gora.

JOKALARI-KOPURUA:

2-10

HELBURUA:

Denen artean, marrazki bat egitea, arazo bat ebaztea.

JOLASAREN ZENTZUA:

Lankidetza eta koordinazioa funtsezkoak dira talde gisa jarduteko eta helburu bera lortze aldera jolasteko. Kohesio-eta sormen-giroa sortzen da taldean.

6+

ADINA:

4 urtetik gora.

JOKALARI-KOPURUA:

1-8

HELBURUA:

Jokalariek saiatu behar dute marigorringoak inauteriko dantzaldira eramaten, inurriak iritsi baino lehen. Dantzaldira joan ahal izateko, marigorringoek mozorrotuta egon behar dute; hau da, 5 kolore desberdinetako barratxoak dituztenean bizkarrean.

JOLASAREN ZENTZUA:

Jolas horren bidez, parte-hartzaileek lankidetzan jardun eta hitz egin beharko dute, marigorringo guztiak mozorrotzeko. Talde-memoria, irudimena eta enpatia suspertzen dira.

JOLASAREN AMAIERA:

Marigorringo guztiak heltzen badira hosto handira zurtoin bertikaleko 7 hostoak inurriz bete baino lehen, jokalariek irabazten dute, denek. Inurriak bizkorragoak badira, berriz, pertsonek galtzen dute.

4+Inauteri Dantzaldia

ADINA:

7 urtetik gora.

JOKALARI-KOPURUA:

2-20

HELBURUA:

Ahalik pieza gehien kentzea taulatik, hura erori gabe (taulak kulunka egiten du).

JOLASAREN ZENTZUA:

Oso jolas orijinala da, eta ikusmina sorrarazten du jokalariengan. Jolasaren nondik norakoak erraz ulertzen dira; beraz, bermatuta dago jolasteko gogoa sortuko dela. Pertsonek helburu bera lortzeko jarduten dute jolasean. Jokalari bat taulara fitxa mugitzeko hurbiltzen denean, taldeak zer egin esango dio. Jokalariak erabaki beharko du taldeak esandakoa egin edo bere senari jarraitzea.

JOLASAREN AMAIERA:

Jolasa amaituko da taula edo piezak erortzen denean, edo bestela, taula piezarik gabe, hutsik, geratzean. Pieza guztiak kentzea lortzen bada, taula erori gabe, taldeak irabazten du.

7+

Bamboleo

FAMILIAN JOLASTEKO JOLAS KOOPERATIBOEN ADIBIDEAK.MAHAI-JOLASAK

Elur-jausiak

lapitz kooperatiboa

Page 7: FAMILIAN JOLASTEA - InteRed

Gofi dragoia

ZooaADINA:

4 urtetik gora.

JOKALARI-KOPURUA:

8-30

HELBURUA:

Energia askatzeko eta familia-kohesioa indartzeko tresna bat eskaintzea.

DESKRIBAPENA:

Jausgailua, zirkulu forma duen oihal iraunkor bat da, txandaka lau kolore desberdin dituena, eta irekidura zirkular bat erdian. Jolas aparta da dinamizaziorako eta integraziorako, eta jolasteko eta esperimentatzeko aukera ugari ematen ditu.

Jolas Kooperatibo gehiago ikusi nahi izanez gero, sartu www.kometak.com webgunean

4+

JOKALARI-KOPURUA:

8-30

HELBURUA:

Pertsonak elkartzeko alderdiei garrantzia ematea.

DESKRIBAPENA:

Animalia laguna beste taldean aurkitzea eta animaliaren soinuaz adieraztea.

MATERIALA:

Paperak, animalien izenekin (bi paper animalia bakoitzeko), eta musuzapi batzuk.

GARAPENA:

Bi talde osatu behar dira. Talde bakoitzean, pertsona bakoitzak animalia bat hautatu behar du, eta bere bikotea identifikatu beharko du beste taldean. Elkar identifikatzeko, animaliaren soinua egin behar dute bi pertsonek, begiak itxita dituztela.

GOGOETA:

Animalia guztiek aurkitu al dute bere bikotea, soinua desberdin batez adierazita ere? Animalia bera garela ohartzea da garrantzitsuena, baita soinu desberdinak erabilita ere. Hau da, pertsonak gara, eta gainera familia, eta horrek elkartzen digu, nahiz eta desberdinak garen zenbait alderditan.

HELBURUA:

Parte-hartzaileengan taldekidetza-sentipena garatzea.

DESKRIBAPENA:

Gofi izeneko dragoi mutua aurkitzea, begiak itxita.

MATERIALA:

Musuzapiak.

GARAPENA:

Parte-hartzaileek begiak itxi behar dituzte. Taldeko pertsona bat dragoia izango da, eta besteek ez dute jakingo nor den. Identifikatzeko, “Gofi?” galdetuko diote elkarri. Dragoia ez bada, galdera egiten zaion pertsonak galdera errepikatu egingo du. Dragoia bada, berriz, isilik geratuko da. Aurkitu duela jakinda, galdera egin duen pertsonak atzean jarriko zaio eta bizkarretik helduko dio. Dragoia aretoan gora, aretoan behera ibil daiteke, denek bat egin arte.

GOGOETA:

Nola egin dugu gure ahotsa entzunarazteko? Besteek baino ozenago hitz egiten saiatu al gara?

FAMILIAN JOLASTEKO JOLAS KOOPERATIBOEN ADIBIDEAK.JOLAS FISIKOAK

5

TxalupakJOKALARI-KOPURUA:

8-36

HELBURUA:

Azpitaldetan antolatutako lankidetza-egiturako eremu bat eskaintzea, taldeak elkarreraginean aritzeko.

DESKRIBAPENA:

Ura ukitu gabe txalupak iraultzeko konponbide bat aurkitzea.

MATERIALA:

Egunkari-orri bat edo kartoi-puska bat 4 jokalariko talde bakoitzarentzat.

GARAPENA:

Egunkari-orriak edo kartoiak txalupa bat irudikatzen du, eta parte-hartzaileek haren gainean jarri behar dute. Irauli egin beharko dute, inor uretara erori gabe. Konponbide bat baino ez dago: beste txalupa batzuetara aldatzea, eta norberarena handik iraultzea.

JOKALARI-KOPURUA:

8-30

HELBURUA:

Lankidetzaren bidez jolasarekin berradiskidetzeko eremua eskaintzea.

DESKRIBAPENA:

Aulkietara igo behar da denbora-une batez, inork lurra ukitu gabe egoteko.

GARAPENA:

Ezagutzen al duzue aulki musikalen jolas klasikoa? Bai? Lehia-jolasa da, eta esklusioa du oinarri. Jolas klasikoan, bizkorrenak irabazten du, eta besteak kanporatu egiten dira, geldoagoak izateagatik. Baina jolas honetan, ez dira pertsonak kanporatzen, aulkiak baizik. Jokalariek aulkietara igo beharko dute, denek lurra ukitu gabe geratzeko moduan. Lortzean, aulkiak kenduz joango dira, ahal den neurrian.

KONTUZ!:

Ez dadila beste objekturik egon eremuan. Zoruak labaingaitza izan behar du. Aulkiek edo bankuek gogorrak, seguruak eta fidatzeko modukoak izan behar dute. Aulkien ordez, uztaiak, kartoiak eta abar jar daitezke.

Aulki musikal Kooperatiboa

Jausgailua

Page 8: FAMILIAN JOLASTEA - InteRed

Bakerako hezten dugu, jolas kooperatiboetan honako hauen esperientzia izaten delako: besteak onartu eta balioestea; familian lankidetzan aritzea, komunikatzea, gatazkak konpontzea eta gozatzea.

Jolasa tresna ederra eta aparta da familia-nukleoaren pertsona guztien gozamenera eta zoriontasunera hurbiltzeko, adina dena delakoa izanda ere.

Uste dugu jolasa funtsezkoa dela pertsona izateko, oso lotuta baitago gozamenarekin eta zoriontasunarekin. Pertsona guztiek zoriona lortu nahi dute bizitzan. Helduok asko dugu ikasteko jolasaren munduaren magiari buruz. Zenbat eta gehiago eta hobeto jolastu, orduan eta hobeto biziko gara eta bizi-kalitatea hobea izango dugu.

ETA BA AL DAGO FAMILIAN JOLASTEA BAINO ZERBAIT HOBERIK? ZATOZTE BIDE LILURAGARRIA HAU EGITERA!

Jolas kooperatiboak zenbait onura eta abantaila dituzte garapen pertsonalerako eta familiaren garapenerako: familia-harremanak hobetzen dituzte; pertsonen arteko komunikazio positiboa errazten dute; gizarte-erantzukizunaren sena eta lankidetza-gaitasuna garatzen dituzte; familia-integrazioa, enpatiaren garapena, autoestimua areagotzea eta pertsonen autokontrola sustatzen dituzte; kultura-artekotasuna errazten dute; eta gozamena eta poza eragiten dituzte familian.

Jolas kooperatiboak tresna baliotsua dira familia osatzen duten pertsonentzat, honako hauek lortzeko: senideen jokabideen behaketa erraztea; trebetasun ezezagunak aurkitzeko aukera ematea; eta familia-taldearen elkarreraginak eta funtzionamendua hobeto ezagutzea.

Familian jolas kooperatiboan lagungarria izan daiteke lehia-jolasetan beste modu batean jolasten ikasteko, besteak suntsitu gabe, gozamenenerako jolasteko, eta ez soilik irabazteko.

Page 9: FAMILIAN JOLASTEA - InteRed