8
FAMILIARTEKOEKIN HARREMANAK

FAMILIARTEKOEKIN HARREMANAK · 2013-12-02 · BIZIKIDETZA ESTRATEGIAK - Ez dugu espero behar senitartekoek euren jokabidea guk espero dugunera egokitzea edo aldatzea. - Aukera bat

  • Upload
    others

  • View
    6

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

FAMILIARTEKOEKIN HARREMANAK

DESKRIBAPENA: §  Senitarte politikoen arteko harremanak

sarritan zailak dira eramaten. §  Adibidez: aitaginarreba/amaginarreba,

koinatu/koinata “sudurluze” baten irudia errealitate egin daiteke, bikotearen jarreraren arabera.

§  Harreman hauek sentimendu nahasiak sortzen dituzte: beldurra, maitasuna, zalantzak… edo denak batera.

BIZIKIDETZA ESTRATEGIAK

- Ez dugu espero behar senitartekoek euren jokabidea guk espero dugunera egokitzea edo aldatzea. - Aukera bat da gogaikarriak diruditen, baina errealitatean horrenbesterako ez diren jokabide batzuk onartzea. - Gauza onez gozatzen ahalegindu eta tolerantzia-ezaren maila gutxitzen saiatu.

BIZIKIDETZA ESTRATEGIAK

§  Positiboa dena indartu: Kontuan hartu askotan pertsona batzuk besteen

jarrerak goraipatzeko zailtasunak dituztela. Beraz, horrelakoren bat naturaltasunez ateratzen denean, baloratu.

§  Haserrealdiak kontrolatu: Norbaitekin ados ez egotea erraza da, arrazoiei

buruz hitz egitea eta jarrerak gerturatzea da zaila. Saiatu bestearen azalean jartzen. Horrela elkartzeak erraztuko ditugu eta gatazkak saihestuko.

BIZIKIDETZA ESTRATEGIAK

§  Gogoratu haurrek tentsioa sumatzen dutela familia taldea deseroso, urduri edota asaldatuta dagoenean.

§  Senitartekoekiko harremana gaindiezina bada (aitaginarreba,/amaginarreba, suhi/ errain…), bisita gatazkatsuak saihestu eta jaso ditzakezun erasoei ez egin jaramonik. Norbere buruari esan:

- “Ez dut eztabaidatuko” - “Hobe beste gauza bati arreta jartzen badiot” - “Ez zait axola bere hitzekin erasotzen banau”

BIZIKIDETZA ESTRATEGIAK §  Fronte batua aurkeztu:

Zure bikotekidearekin hitz egin eta egin kasu ondorengo esaldiari: “ezin badut ezer onik esan, hobe ezer ez esan”.

Esaiozu ez zarela eroso sentitzen zure amaginarreba/aitaginarreba, koinatu/koinatarekin… eta nahiago duzula ezer ez bortxatu. Eskatu haiekin hitz egin dezan bitartekari lana egiteko eta gatazka ez handitzeko.

BIZIKIDETZA ESTRATEGIAK

§  Aldatu zeure itxarobideak:

Oso jende gutxik (edo inork) betetzen du aita/ama, aitona/amona, koinatu/koinatak…. izan beharko lukeen irudi ideala. Kontuan hartu hauek guztiak izateko modu asko daudela eta denak onak izan daitezkeela neurri berean, besteekiko errespetua dagoen bitartean.

BIZIKIDETZA ESTRATEGIAK

§  Ikuspuntua Aldaketa guztiek egokitzapen prozesu baten beharra dute eta aita/ama, koinatu/koinatak…maiz euren seme-alaben, neba-arreben… bizitzatik at daudela senti dezakete eta horren erru guztia suhi/errainari… bota diezaiokete. Begirada edo esaldi bategatik gatazka bati hasiera emateak ez du inolako egoerarik hobetzen. Komenigarria da gerturatzea lehenengo iritziak edo hasierako barrerak gainditu ahal izateko eta horrela era berean, bakoitzak bere espazioa eta denbora desberdindu ahal izateko.