24
FEDERIKO KRUTWIG SAGREDO (1921-1998)

FEDERIKO KRUTWIG SAGREDO (1921-1998) · Italiako herriaren izaera alaia, umoretsua eta kulturazalea biziki miresten zuen eta. Hortaz, burges-maila oneko familian hezi zen Federiko,

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: FEDERIKO KRUTWIG SAGREDO (1921-1998) · Italiako herriaren izaera alaia, umoretsua eta kulturazalea biziki miresten zuen eta. Hortaz, burges-maila oneko familian hezi zen Federiko,

FEDERIKO KRUTWIG SAGREDO(1921-1998)

Zerbitzu Nagusia

el Gobierno Vasco

KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE CULTURAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza Viceconsejería de Política Lingüística

Page 2: FEDERIKO KRUTWIG SAGREDO (1921-1998) · Italiako herriaren izaera alaia, umoretsua eta kulturazalea biziki miresten zuen eta. Hortaz, burges-maila oneko familian hezi zen Federiko,

Egilea:

XABIER KINTANA

Page 3: FEDERIKO KRUTWIG SAGREDO (1921-1998) · Italiako herriaren izaera alaia, umoretsua eta kulturazalea biziki miresten zuen eta. Hortaz, burges-maila oneko familian hezi zen Federiko,

∆Ekei'no" h\n oJ luvcno" oJ kaiovmeno"

kai; faivnwn. ∆Iwavnnh", V, 35.

Gure historian ez dira gutxi izan,jatorriz atzerritarrak izan arren, EuskalHerriaz maitemindurik, euskaldunonhizkuntza eta kultura berenak egin etagure herriaren alde lan egindakopertsonak. Horietako bat FederikoKrutwig izan da, mende honenbigarren erdian izan dugun pentsalarieraginkorrenetakoa, hizkuntzan, kulturjokabidean eta politikan bere ikuspegipropioak utzi dizkiguna.

JAIOTZA ETA ETXEKO GIROA

Federiko Krutwig Sagredo 1921.ekomaiatzaren 15ean jaio zen GetxokoAreetan. Aita alemana zuen,Koloniakoa, eta hemengo enpresabatean lan egiten zuen. Ama, aldiz,bizkaitarra zen, baina deiturak beraksalatzen duenez, jatorriz Italiakoa,veneziarra hain zuzen. Kanaleenhirian badirau oraindik Sagredotarrenleinu-jauregiak. Federiko oso harrosentitzen zen bere italiar jatorriaz,Italiako herriaren izaera alaia,umoretsua eta kulturazalea bizikimiresten zuen eta.

Hortaz, burges-maila oneko familianhezi zen Federiko, eta ez, soilki, dirualdetik. Gurasoen jakite-maila ere ezzen edonolakoa eta, beraz, etxeanbertan kulturarako giro ezin hobeaizateko parada izan zuen. Hori delaeta, txikitandik liburutegi ederra etaarteetarako zaletasun nabarmena izanzituen lagun, garai hartan gure artean,bertoko handikien artean ere, hainmaiz gertatzen ez zena. Etxeko etaherriko giro eleaniztun hartanFederikok laster gaztelania, alemanaeta frantsesa ikasi zituen.

1

FEDERIKO KRUTWIG SAGREDO

Federiko Krutwig Sagredo, 1921-1998

Page 4: FEDERIKO KRUTWIG SAGREDO (1921-1998) · Italiako herriaren izaera alaia, umoretsua eta kulturazalea biziki miresten zuen eta. Hortaz, burges-maila oneko familian hezi zen Federiko,

IKASKETAK ETA HIZKUNTZAZALETASUNA

Lehen ikasketak frantses ikastetxeaneginak zituen, eta geroago alemanikastetxean batxilergoa burutuko zuen.Ingelesa ere ongi menderatu zuen.Aitortu beharra dago hizkuntzakikasteko erraztasun eta zaletasungoiztiarrak izan zituela Federikok.Ikasketengatik ez eze,kuriositateagatik ere, bere eskuetaraheltzen ziren liburu guztiak gogozirakurri eta irensten zituen, mintzairaarrotzen gramatikak batez ere.

Latina, greziera, euskara,hungariera, nederlandera, errusiera,arabiera, hebreera, persiera, Indiakohizkuntzak, txinera, georgiera,afganiera... hainbat eta hainbathizkuntzaren berri zekien. Horietakobatzuk, gainera, aski sakon,mintzatzeko adina; beste batzuenkasuan, ordea, haien grafia, gramatikaeta ezaugarri nagusiak, gehienetanazalkerietan gelditu gabe.Euskaltzaindiko bileretan, adibidez,askotan hitz baten etorkia azaltzeko,haren etimologia jatorrizkohizkuntzaren idazkeraz marraztenzuen inolako arazorik gabe...hebreera, arabiera edo hindierazkoletrekin!

Ikasketa formalak Merkataritzan,Zuzenbidean eta Ekonomian eginzituen, Merkatal Irakasletza lortuz.Hortik landa, Sorbonne-n eta Bonn-enEkialdeko hizkuntzak ikasi zituen,gaztedanik zetorkion jauginari jarraikiz.

2

F. Krutwig gaztea bereaitarekin Düsseldorff-en,

1930.eko abuztuan

Page 5: FEDERIKO KRUTWIG SAGREDO (1921-1998) · Italiako herriaren izaera alaia, umoretsua eta kulturazalea biziki miresten zuen eta. Hortaz, burges-maila oneko familian hezi zen Federiko,

Hizkuntzez gainera, mintzairahorietan hitz egiten zuten herrien berriere jakin nahi izaten zuen Krutwigek.Alde horretatik, hizkuntza-zaletasunarekin batera,herrien geografia, historia etazibilizazioak ere biziki interesatzenzitzaizkion. Herrialde ezberdinen mapahistorikoak egiteko ohi ez bezalakotrebetasuna zuen, muga aldakorrenzergatiak ere ongi gogoan izanik.Federiko, bestalde, garai batean osokezkaturik ibili zen Ekialdeko erlijioezere, buddhismoaz batez ere, etadakigunez hor ikasketa sakonakburutu zituen.

FEDERIKOREN LEHENEUSKAL URRA TSAK

Euskarari gagozkiola, gaztetan hasizen gure hizkuntza ikasten, hamar urteinguru zituenean, aitaren etxean, berakbeti kontatzen zigunez, neskamearengelako ohepean, inork ikus ez zezan,ez baitzen garai hartan, non etaGetxoko giro aristokratikoan, batereongi ikusia denbora hala galtzea,euskara bezalako hizkuntza kaxkar batikasten. Hamalau urte betezituenerako, ba omen zekienmintzatzeko adina euskara.

Hamazortzi urte inguru zituenean,euskal zaletasunak FederikoEuskaltzaindira erakarri zuen, gerragalduaren ondoko bakartasunean iaerabat ahantzirik zegoen erakundera.Han R. M. Azkue ezagutu zuen etalaster biak lagun minak izatera helduziren.

3

Bigarren aldiz ezkonduzen garaiko argazkiezaguna (1972)

Page 6: FEDERIKO KRUTWIG SAGREDO (1921-1998) · Italiako herriaren izaera alaia, umoretsua eta kulturazalea biziki miresten zuen eta. Hortaz, burges-maila oneko familian hezi zen Federiko,

KRUTWIG ETA EUSKAL TZAINDIA

Ez datorke gaizki gogoratzeaKrutwigek zer nolako Akademia aurkituzuen orduan. Dakigunez, garaikoerrepresio politiko espainolistagatik,euskara guztiz zapaldurik zegoen, etakalean euskaraz mintzatzeagatik ereisunak jartzeraino heltzen ziren agintarifrankistak.

Halere, honekiko kontraesanean,Euskaltzaindia bizirik zegoen. Egia da,ordea, Francoren gobernuak de factoberehala galarazi zuela. Izan ere,Errepublika garaiko AutonomiaErkidegoen ahalbideei ate guztiakixteko, Estatuaren eta probintzienarteko erakunde guztiak ezabatuzituen, eta horrela, Euskaltzaindia,Hegoaldeko lau diputazioenbabespeko akademia izanik, lege--nortasunik gabe gelditua zen. BainaAzkue orduko alderdi nazionalistetanbehin ere afiliatu ez nabarmendua ezzelako, eta, bestalde, zeukan apaiz--kontsiderazioagatik, agintariek bereEuskaltzaindi «izoztuan» utzi zutenbakean. Horrela, gainera, Estatuak,kanpora begira, museoko hizkuntzazahar hura errespetatzen zuelakoitxura egin zezakeen.

Bilerak bakan eta erdi klandestinoakizaten ziren urte ezin tristeago haietan.

Euskaltzain abertzale asko ihes eginikedo atzerrian zeuden, euskaraikertzeko bitartekorik ez, etaofizialtasun hispano-frantsesetikkontrako eraso etengabeak zetozkion,desprestigiatze-kanpaina latzekin.Idazleen arteko giroa, bestalde,garbizalekerian itorik zegoen,erdarazko eztabaida antzuetannoraezean. Euskal argitalpenak oro,zer esanik ez, erabat debekaturik...Eta Azkue lekeitiarrak, gure kostetakokarramarro ermitauen antzera, legezkanpoko Euskaltzaindi hartako oskolahulean gorderik, gerrarik izan ezbalitz legez, gure hizkuntzarenaurkako girorik ez balego bezala,egunero lanera joaten segitzen zuenIbaiondo kalean, berba aurkituberriekin bere hiztegirako eranskinakprestatzen, folklore eta herri-musikaaztertzen, bera inguratzen zuten bainaatsegin ez zituen egoera eta denborahaietatik at erabat.

Desmoralizazio-giro benetan hitshorretan, Federiko Krutwigen agerreraegiazko argia izan zen euskalmunduaren iluntasunean, zerenhizkuntzetarako zaletasunaz gainera,Krutwig antolatzaile ona baitzen,hurrengo urteetan ederki erakutsikozuenez.

Azkuek 1942.eko urriaren 29aneuskaltzain urgazle izendatu zuen,

4

Page 7: FEDERIKO KRUTWIG SAGREDO (1921-1998) · Italiako herriaren izaera alaia, umoretsua eta kulturazalea biziki miresten zuen eta. Hortaz, burges-maila oneko familian hezi zen Federiko,

21 urte zituenean, eta urte batzukgeroago, 1947.eko azaroaren 29aneuskaltzain oso, 26 urterekin: beraizan zen gure akademiak inoizizandako euskaltzainik gazteena.

Krutwig pausoka Euskaltzaindiarenbarne-funtzionamendua eta egituraegokitzen saiatu zen. Ordurarte bilerakerdaraz egiten baziren, berari eskereuskara «lan-tresna» izatera pasatuzen. Hori, garai hartarako, urratsgarrantzitsua izan zen, eta aurrekomentalitatearekin haustura garbiazekarren. Bestalde, euskaltzain berribatzuk izendatzea ere proposatu zuen.Horietako batzuk frankismoak begionez ikusiriko euskaltzaleak ziren,horiei esker gobernuak Akademiazizan zitzakeen susmo txarrakuxatzeko, baina beste batzuk mailahandiko idazle eta azterlariak ziren —Luis Villasante, eta René Lafon,adibidez—, gure erakundearenprestigioa goratzeko asmoz.

5Krutwig Hego EuskalHerrira itzuli berria.Garaldea liburuarenaurkezpenean,1978.eko abenduan

Page 8: FEDERIKO KRUTWIG SAGREDO (1921-1998) · Italiako herriaren izaera alaia, umoretsua eta kulturazalea biziki miresten zuen eta. Hortaz, burges-maila oneko familian hezi zen Federiko,

KRUTWIG IDAZLE ETA ITZULTZAILE

Literaturzalea ere genuen Federiko.Euskaltzaindiarekin erabat loturik egonzen garai horretan artikulu, poema etaitzulpen ugari argitaratu zituenGernika, Egan eta Euzko Gogoaaldizkarietan. Horiez gainera, ehunakapoema aleman itzuli zituen Bizkaikoeuskarara, atzerriratu behar izanzuenean, familiaren kalterako izangozirelakoan, itsasora jaurtiak. Berezikigogoratzekoak dira, besteak beste,Euskaltzaindiaren berregituraketazeginiko txostenak.

Ikerkuntza ere ez zuen alde baterautzi Krutwigek. Julio UrkixoMintegiaren buru izendatua izanik,Ekialdeko Ikasketen Atalean arabiar,persiera eta hindierazko gramatikakidatzi zituen, obra hauek, dirudienez,geroago galdu ziren arren.

EUSKARAREN BA TASUNAERAIKI NAHIAN

Akademiaren egitekoak —fundaziogaraian argi ezarriak baina geroago,giro egokirik ezagatik, tamalez,luzaroegi zokoratuak—, hau da,hizkuntzaren ortografia eta hizkuntzabatuaren literatur eredua finkatzea,berriro ere plazaratu zituen Federikok.Berak euskal tradizio zaharra,Iparraldeko idazle klasikoena bereziki,berreskuratu beharra aldarrikatu zuen,Europako beste hizkuntza batzuenbatasunean gertaturikoaren ildotik.Bestalde, gerraurreko garbizalekeriagainditu behar zela ikusten zuen, etaeuskaldunok mendebaldeko mundugreko-latindarrean partaide izanik,nazioarteko terminologia kulturalhorretaz baliatzeko eskubidea etapremia planteatu zuen zuhurki.

Krutwigek literatur euskara baturakoproposatu zuen bide berriak, hots,alde batetik gure klasikoei atxikiak etabestetik nazioartekotasunterminologiaz osatuak, lasterbereganatu zituen haren ingurukoidazleak (Villasante, Erkiaga, Berriatua,Mirande...). Noski, geroago, ingurukoegoera soziologikoak eta denborakerakusten duten pragmatismoak,idazle horiek, gauza batzuetan —grafia etimologikoetan batez ere—,bide teorikoegi hartatik urrunarazi

6

Page 9: FEDERIKO KRUTWIG SAGREDO (1921-1998) · Italiako herriaren izaera alaia, umoretsua eta kulturazalea biziki miresten zuen eta. Hortaz, burges-maila oneko familian hezi zen Federiko,

zituzten, baina ezin ukatuzkoa daberak, oro har, seinalatu zigun bideakgaur arte iraun duela bere balio osoan.Alde horretatik, zinez jo dezakeguFederiko Krutwig gaurko euskarabatuaren gerraondoko lehen teorilarieta bultzatzaile nagusitzat.

BILBOKO KUL TUR MUNDUAN

Euskaltzaindiaz gainera, FederikoKrutwigek harreman zabalak izanzituen bere inguruko herritarrekin, arteeta kultur munduan batez ere, etaBilboko Ateneo Berrian parte hartuzuen Blas de Otero, Antonio Menchacaeta beste lagun batzuekin. Horretara,Bilboko Asociación Artística Vizcaína-k1951n hitzaldi bat eskatu zion: «ElSimbolismo en la Plástica». Lan horiMikelditarrak deritzon bere eleberrian,107. orrialdetik aurrera tartekatutadago. Mikeldi pintatzaile-taldearensortzailea ere izan zen. Horrez gainera,animalien eta landareen aldekoelkartearen kide izan genuen Krutwig.

Alde horretatik, kultur foroezberdinetan zehar zebilelarik,Federikok adiskide ugari egin zituen eraguztietako artista eta intelektualenartean, politika- eta iritzi-ezberdintasunekhor inolako oztoporik jarri gabe.Adibidez, Agustin Ibarrola pintatzailekomunistaren adiskide ona zen, bai etaEnrique Múgica ministro sozialistaohiaren eta Aldolfo Careaga UnidadVizcaína-ren fundatzailearena ere.

Federiko Krutwigek bazuenzaletasun berezi bat, gutxik zekitena:fotografia. Loreen argazki-bildumahandia utzi du, bikain-bikaina, berearte-ahalmenen proba gisa.

7

Federiko Krutwig eta Enrique Múgica afari batean

Page 10: FEDERIKO KRUTWIG SAGREDO (1921-1998) · Italiako herriaren izaera alaia, umoretsua eta kulturazalea biziki miresten zuen eta. Hortaz, burges-maila oneko familian hezi zen Federiko,

HITZALDI ZARA TATSUARENONDORIOAK

Bada, ordea, Federiko Krutwigenbizitzan gertatu zen une erabakigarria,haren harrezkeroko ibilbidea errotikmarkatuko zuena. 1952.eko maiatzeanLuis Villasante Kortabitarte jaunak beresarrera-hitzaldia egin zuen BizkaikoDiputazioaren Jauregian, «LitteraturEuskara Laphurtar Klassikoaren gaineratua» zeritzona. Erantzunez, harrera--hitzaldia Federikok egin zion. Hartan,Krutwigek, garai hartarako ezinsinetsizko ausartziarekin, Franco peanEliza Katolikoak euskararekikozerabilen zabarkeria salatu zuengogorki, hargatik kritika bortitza eginez.Oso txalotua izan zen, baina bertan

zeuden agintari faxistetako batek,susmo txarrez, euskarazko hitzaldi huraeskuetatik kendu zion eta itzularazi,Krutwigen aurka kartzela-neurriakhartzeko asmoz. Federikok baina,«euskaldun separatista» gisa salatuzgero 20 kartzela-urte luzeetanitzalpean egoteko gogorik ez eta, bereaitaren kontseiluari kasu eginez,atzerrirako bidean abiatu nahiago izanzuen, gure herriko beste hainbesterenantzera.

8Euskaltzaindiak aita Barandiarani 1989.eko otsailean eginikoomenaldian

Euskaltzaindiaren 75. urteurrenean, 1994.ean

Page 11: FEDERIKO KRUTWIG SAGREDO (1921-1998) · Italiako herriaren izaera alaia, umoretsua eta kulturazalea biziki miresten zuen eta. Hortaz, burges-maila oneko familian hezi zen Federiko,

ERBESTEALDI LUZEA

Erbestean hogeita sei urte emanbehar izan zituen Federikok, harik eta1978.ean, Franco hil ondoren, HegoEuskal Herrira itzuli arte. Artean,Parisen hiru urtez egon zen eta bertanJon Mirande, Andima Ibiñagabeitia,J.J. Azurza, Manuel Irujo etaLandaburu ezagutu eta tratatu zituen.Ondoren, sei urte pasatu zituenAlemanian, bertan lehen aldizezkonduz, Johanna Lück andrearekin.Ezkontza horretatik seme bat izanzuen, Chandra Alexander, sinologoa,euskaraz ere badakiena. Geroago

Euskal Herrira itzulirik, Biarritzen hiruurte egin zituen, De Gaulle-rengobernuak, Vasconia liburuaargitaratzeagatik (1963), kanporaraziarte; tarte horretan Iker Gallastegiezagutu zuen, Krutwigek benetanmiretsi zuen abertzalea. Ipar EuskalHerrian izan zen garaian, bestalde, ezzuen Euskaltzaindiarekiko harremanikgaldu; aitzitik, Iratzederren izendapenabultzatu zuen. Geroztik, Belgikan izanzen, Erroman (lau urtez), Aljerian(zazpi hilabetez) eta Aosta Haranean(zortzi hilabetez), hortik berriz ereBelgikara joanez. Han Agnes Caersirakaslearekin ezkondu zen.

9

Euskaltzainekin Gernikako Arbolapean, 1989.eko uztailean, J.A. Aranaren sarrera-hitzaldian

Page 12: FEDERIKO KRUTWIG SAGREDO (1921-1998) · Italiako herriaren izaera alaia, umoretsua eta kulturazalea biziki miresten zuen eta. Hortaz, burges-maila oneko familian hezi zen Federiko,

KRUTWIG-EN IDEOLOGIAPOLITIKOA

Atzerrian zelarik, gorago aipatuVasconia-z gainera, FederikoKrutwigek anitz liburu idatzi zituen,Fernando Sarrailh de Ihartzaezizenarekin: La Cuestión Vasca,Espainiako Alderdi Komunista MarxistaLeninistaren eskariz prestatua (1965);Praktikaz (1968), Mao TzedungBuruzagiaren aiphuak edo LiburuGorria (1970), Vasconia y la nuevaEuropa (1976). Herriratu ondoren, ezzion argitaratzeari utzi eta beste obrabatzuk ere kaleratu zizkigun: Garaldea(1978), La nueva Vasconia,berrargitarapena (1979), Ekhaitzaeleberria (1980), Belatzen baratzasaila (9 liburuki) (1979-1983),Computer Shock Vasconia. Año 2001(1984). Idaztean fantasia nahiagozuen errealismoa baino.

Obra horiez gainera, erbesteratze--urte horietan Federiko ETAren ideologoeta militantea ere izan zen. Brankaaldizkarian gerrilla-borrokari buruz,taktikaz eta estrategiaz maiz idatzizuen. Berak esanik, jakin badakigugarai batean frankismoaren aurkakoerresistentziarako armak erostenjardun zuela, non eta Txekoslovakian,Pragako udaberriaren bultzatzaile izanzen Alexander Dubcek-en inguruan.ETAren V. Asanbladan Krutwigek

eginiko txostena oinarrizkotzat jo zen,erakundean sortzen ari zenespainolismoa saihesteko. Bera izanomen zen, bestalde, ETAkoakIrlandako IRArekin lehenbiziko aldizharremanetan jarri zituena.

Diktadura-egoera hartakobidegabekeriei aitzi, Federikok armakerabiltzeari beharrezko bazeritzon ere,behin demokrazia formala helduondoan, berehala aldatu zuen lehengojarrera, eta behin eta berriro esatenzuen egoera berrian borroka armatuakeuskal kausari mesede baino kaltehandiagoa egiten ziola, eta huraerabat gaitzetsi beharra zegoela,aurrera egin ahal izateko.

10Euskaltzaindiko bileretara ia hutsik egin gabe joaten zen

Page 13: FEDERIKO KRUTWIG SAGREDO (1921-1998) · Italiako herriaren izaera alaia, umoretsua eta kulturazalea biziki miresten zuen eta. Hortaz, burges-maila oneko familian hezi zen Federiko,

Ideologiaz ezkerreko gizona zenbaina pixkanaka marxismo klasikotikkulturan eta jakintzan oinarriturikoezker-aristokrazia intelektualerantzlerratuz joan zen. Errusiarren politikaeta jarrerak gogoko ez zituen bitartean,txinatarren kultura eta maneraherritarragoak biziki estimatzen zituen.Komunismo errealak eginiko kalteaketa izandako porrot ekonomiko-sozialaikusita, ez zuen dogmakeria itsuetaniraun nahi izan. Halere, berak ez zuenhorregatik herriarekiko eta egunerokoarazoekiko loturarik behin ere hautsieta, hil arte, konpromiso politikoakonartzen jakin zuen, Euskal Herritarroktalde eratu berriaren bultzatzaile gisaaurkeztu zen eta.

VASCONIA OBRAREN ERAGINA

Haren obra politiko guztietatik eraginhandiena utzi duena, ordea, Vasconiaizan da, zalantzarik gabe. Egia esan,liburu gutxi izan dira Euskal Herriangerra ondoko belaunaldiakhorrenbeste inarrosi dituenik. Obrahori, noski, erabat galarazirik zegoen,baina ironiaz, Manuel Fraga Iribarnejaunaren kalkulu txarrei esker jakingenuen euskaldun askok horren berri.Galiziako gaurko Xuntako presidenteagarai hartan Francoren gobernukoInformazio eta Turismoko ministroazen. Jendearen irizpidea moldatu etagidatzeko, propaganda-astekari batargitaratzea bururatu zitzaion, ElEspañol deitua, hain zuzen. Eta noneta aldizkari horretan hasi zirenpublikatzen, Krutwigen Vasconia-renpusketa hautatuak, «Los delirios delseparatismo»-ren izenburupean.

Eta zer esanik ez, aitortu beharradago, katakonbetako urte haietandelirio haiek Euskal Herriko gazteriaerabat liluratzen zutela, gure historiazaharra era berriaz kontatzeazgainera, gertakari hurbilakinterpretatzeko era tremendista etazirikatzaile hartan egia sakon ugariesaten zituelako, askoren begienirekiarazle. Ordurarteko nazionalismogeldikor, erdaltzale eta probintzianoak

11

Umore onekoeta izaeraatseginekogizona zenKrutwig

Page 14: FEDERIKO KRUTWIG SAGREDO (1921-1998) · Italiako herriaren izaera alaia, umoretsua eta kulturazalea biziki miresten zuen eta. Hortaz, burges-maila oneko familian hezi zen Federiko,

ez bezala, Krutwigek askatasunarenaldeko borroka, euskara,unibertsaltasuna eta kulturapredikatzen zituen. Eta euskalgazteriak era horretako mezuak nahizituen; eta behar ere bai.

BERRIRO EUSKAL HERRIRA

Euskal Herrira itzuli ondoren, Krutwigzenbait urtez Zarautzen bizi izan zen,azkenean Bilbon kokatu arte. Gureartera etorri bezain laster bere lehengotokia bete zuen Euskaltzaindian,Literatura batzordean (1981-1991),Jagon Sailean (1988) eta Exonomastikaazpibatzordean (1985-1998) lan eginez.Azken honetan maiz gainerakoeuskaltzainak txunditurik uzten zituen,bere jakituria sinesgaitzarekin, ekialdekohizkuntzetan batez ere, horiei buruzkofonetika-datu zehatzak eskaintzean.

Liburugile izateaz gainera, artikuluugari ere idatzi zituen azken urteotan,Egin-en, Deia-n eta Bilbao udalhilabetekarian batik bat. Irrati- etatelebista-elkarrizketak ere izan ditu,gehienetan zorrotz eta kritiko, gizarte--akuilari. Azken urteetan zibernetikaz etafisika kuantikoaz kezkatua zebilkigun,euskarak denboraren kontzepzio berriakadierazteko zeuzkan baliabideinteresgarriak azpimarratuz. Hor garbiageri da Krutwigek ez zuela hautsi nahi,P. M. Etxenike fisikariak hainbestetansalatu duenez, zientzien eta letren artekozubia, XX. mendearen bukaerakointelektualak arlo biak ongi gogoan izanbehar zituela kontsideratuz. Honek,besterik gabe, ederki asko erakustendigu nolako jakintza-egarria mantentzenzuen Federikok bere azken urteetan ere.

12

Federiko Krutwig Bilboko Albiako lorategian, eskuan Vasconia duela.Liburu honetan, Euskal Herriaren behialako eremu historiko zaharrak ezahanztea proposatzen zuen

Page 15: FEDERIKO KRUTWIG SAGREDO (1921-1998) · Italiako herriaren izaera alaia, umoretsua eta kulturazalea biziki miresten zuen eta. Hortaz, burges-maila oneko familian hezi zen Federiko,

Bazuen gure gizonak beste ezaugarribat, behar bezainbat azpimarratu ezdena: bere Akitania-zaletasuna.Vasconia irakurri duen orok badakiAkitania behialako Euskal Herriarenfuntsezko ataltzat aldarrikatzen zuela.Dirudienez, René Lafon frantseshizkuntzalaria Akitaniako eskualdeareneuskaltzaintzat proposatu zuen. Eraberean, gaskoiera Euskal Herrikoerromantze berezitzat jotzen zuen etaAkitaniarekiko loturak sendotzearenaldekoa izan zen beti. Hortaz, EuskalAutonomia Erkidegoa, Nafarroa etaAkitaniarekin Atlantiko aldeko ekonomieskualde nagusia antolatzeko, azkenaldion ibilian hasi den proiektua,nolabait, Sarrailh de Ihartzak aspaldianaurreikusia betetzera letorkiguke.

ARISTOKRATA INTELEKTUALA

Krutwigek, bere agerraldi guztietan,europar tradizio klasikoaren bidearijarraikiz, ongi bereizten zituen, aldebatetik, herri mailako kultur adierazpenxumeak eta, bestetik, goi mailakokultura landua. Eta Euskal Herrianbereziki laudatzen zena herri mailakoemaitza apala zela kontuan izanik,baserri-girokoa batik bat, berak behinbaino gehiagotan salatu zuenjebismoaren apoteosi horretatikurruntzen saiatu zen.

Bera hiritarra zen, kaletar-kaletarra,eta horregatik taberna ilun etamerkeetako ardo txar edo sagardogarratzaren ordez, Bohemiako kristallanduzko kopa garbian zerbitzaturikoardo onaren maiestatea gurago zuen.Arrazoi berberagatik, letra gabeko bat--batekotasuna barik, berak ikasketetan,irakurketetan eta luzaroko gogoetetanoinarrituriko lan ongi pentsatu etamamituak zituen nahiago. Horrexegatik,noski, erdeinatzen zuen bertsolaritza,era horretako lan gehienak irautelaburreko lore zirelakoan. Bai,aristokrata genuen Krutwig, jakitearenaristokrata intelektuala, agianzorrotzegia, baina gaztetako hainbaturtetan ikasteari egunero hamalau ordueskaintzen zizkion pertsonak bazuen,nolabait, besteekin ere zorrotz izatekoeskubiderik.

13

Federiko Euskaltzaindiak 1997.ean bere 50.urteurrenean egin zion omenaldian

Page 16: FEDERIKO KRUTWIG SAGREDO (1921-1998) · Italiako herriaren izaera alaia, umoretsua eta kulturazalea biziki miresten zuen eta. Hortaz, burges-maila oneko familian hezi zen Federiko,

KRUTWIGEN HELENISMOA

Ba omen zekizkien hogeitakahizkuntzen artetik, Federikok bi maitezituen bereziki: euskara eta greziera,eta bietan goi mailako aditua izanzen. Lehenak euskaldun egiten zuen,bigarrenak, ordea, europar,unibertsal, mundutar; eta bi maitehoriek lantzen saiatu zen gaztetandik.Haren ustez, pertsona kulturadunaizateko, greziera klasikoa jakiteaezinbestekoa zen, eta greziarikasketak gure artean bultzatzekoasmoz, Jakintza baitha izenekoelkartea sortu zuen 1985.ean Bilbon,lagun batzuekin. Horko kideen arteanJoan Jose Pujana Arza EuskoLegebiltzarraren buru-ohia, JosuLavin, Manu Ertzilla, Juan LuisGoikoetxea, Mikel Morris, ErramunGerrikagoitia eta beste euskaltzaleezagun batzuk aurkitzen dira. Erahonetako elkarteetako tradiziozkoohiturarekin bat, kide bakoitzak beregoitizena darama grezieraz. Federena“Ariotwn “Ammwn (Ariston Ammon)zen, Getxoko «Areetako Hoberena»alegia. Elkarte honek ÔIEvPAX(Hierax) aldizkaria publikatzen du,«belatza» hain zuzen, eta plazaratzenden bakoitzean, Greziako telebistaksaio berezia eskaintzen omen dio.Hor Krutwigen artikulu luze bezainsakonak argitaratu dira grezieraz.

Kultura bultzatu nahian, Krutwigkultur erakunde batzuen kide izan zen,adibidez Erromako AccademiaInternazionale di PropagandaCulturale (1994), AtenaskoNazioarteko Zientzi Forum-arenohorezko presidentea (1994),Thessalonikako grezierarenzabalkunderako erakundearenohorezko kidea (1994) eta AtenaskoBizantziar Ikasketen Zientzi Elkartekoaere (∆Episthmonikh; JEtaireivaBuzantinwn Spoudwn) (1988).

14

F. Krutwig eta J. Haritschelhar euskaltzainburua Bilbon, 1997an

Page 17: FEDERIKO KRUTWIG SAGREDO (1921-1998) · Italiako herriaren izaera alaia, umoretsua eta kulturazalea biziki miresten zuen eta. Hortaz, burges-maila oneko familian hezi zen Federiko,

Grezieraren eta nazioartekokulturaren alde eginiko lanen eskeronez, Federiko Krutwigek sari etaezagutza asko jaso zituen berebizitzan zehar. Horien artean AtenaskoHomero saria (1989), Greziako Kabalahiriko ohorezko domina (1995), bai etaDelphos hirikoa ere (1989). Hermesfundazioak, bestalde, beka eman zionEuropako munizipalismoari buruzkosaiakera bat idazteko (1995).

KRUTWIGEN IZAERA

Federiko Krutwigen planteamenduerradikalak ikusita, baten batek pentsalezake gizon gogorra eta zurruna zela,baina ez da halakorik. Tratuz erabatatsegina zen, umoretsua, ironiarakojoera nabarmenarekin. Elkarrizketetanparte hartzen zuenean, maiz berehondo gabeko jakituriaren putzuaerakusten zuen, baina era naturalean,apalik, hargatik inolako harrokeriarikizan gabe.

15

Krutwig Grezian, helenisten bilera batean

Page 18: FEDERIKO KRUTWIG SAGREDO (1921-1998) · Italiako herriaren izaera alaia, umoretsua eta kulturazalea biziki miresten zuen eta. Hortaz, burges-maila oneko familian hezi zen Federiko,

Ez zen erraz berotzen diren lagunhorietakoa, eta eztabaidetan ere, bereusteak eta pentsaera nolakoak ziren argiazaldu ondoren, ez zuen inoizsolaskideekin kalapita luzeetan jardutekogogorik izaten. Era guztietako lagunakzituen, bai eta bere ideologiarenantipodetan zeudenen artean ere.Ororen gain, pertsonaren giza kalitateakestimatzen zituen: zintzotasuna, maneraonak, jakin-min intelektuala, zientzia etajakituria, arte-zaletasuna eta gizabidea.

Behialako jakintsu askoren antzera,bere azken urteetan ez zen gehiegiarduratzen janzkeraz, eta inoiz arlotexamar ibiltzen zen, baina kanpokoitxurari barkatzen ziona ez zion behinere barkatzen bere buruari, etaetengabe irakurtzen ari zen, barruajantzi intelektual eguneratuaz ongiapaindurik edukitzeko.

Federiko Krutwigek, gorago esandenagatik, bere bizitzako zati luzeanerbesteraturik bizi izan behar izan zuen,kanpoan era askotako lanetan(itzultzaile, interpretari...) ibiliz. Hori delaeta, Euskal Herriratu zenerako, jadanikadineko pertsona zen eta, bertonGizarte Segurantzapeko jardunik askiez zuenez, egoera ekonomiko larrianaurkitzen zen. Horretaz jabeturik, baibere lagunek eta bai Euskaltzaindiaklaguntza eskaini nahi izan zioten, bereazken urteetan lasaitasunez bizi zedin.

Lagun zintzo bezain eskuzabalhoriengandik etxea eta bestelakosorospideak eskuratu zituen,Euskaltzaindiarengandik, ordea,hileroko diru-laguntza. Akademiarenbileretara joateko, bestalde, hainbateuskaltzainentzat ohorea zen bera lekubatetik bestera eraman ahal izatea.

Batzuek eta besteek gehiago ereeskaini nahi zioten, egia, bainaezinezkoa zen. Federiko Krutwigek berebakartasun intelektuala eta askatasunpertsonala uki ezineko altxortzat jotzeneta babesten zituen. Alde horretatik, ezzuen inola ere nahi inor bere etxean etabere barruko gauzetan sartzerik. Alferrikizan ziren, beraz, bere bizilekuraneskame edo zerbitzariren batbidaltzeko proposamen guztiak. Etahorren aurrean, bai lagunek eta baiEuskaltzaindiak azken unera arteerrespetatu nahi izan zuten harenborondatea.

Bere azken urteko udaberrianaldakan istripua izan eta ospitaleratubeharra ukan zuen. Orduan, bereinguruko adiskideen urgazpenazgainera, Euskaltzaindiak eta EuskalIdazleen Elkarteak andre laguntzailebat jarri eta ordaindu zuten, harenezintasunetan sorosteko. Lagundu bai,baina edozein kasutan berak nahi etauzten zuen neurrian, haren nahia behinere bortxatu gabe.

16

Page 19: FEDERIKO KRUTWIG SAGREDO (1921-1998) · Italiako herriaren izaera alaia, umoretsua eta kulturazalea biziki miresten zuen eta. Hortaz, burges-maila oneko familian hezi zen Federiko,

HAREN AZKEN URTEETAKOOMENALDIAK

Euskaltzaindiak ongi gogoan izanzituen Krutwigek euskararen etahizkuntzaren akademiaren aldeeginiko lan ugariak. Horregatik,1997an, haren euskaltzaingoarenberrogeita hamargarren urteurrenabetetzean, gorazarre berezia eskainizion, omenezko liburu eder batekinbatera. Bera zen euskaltzainikzaharrena, urtez ezpada, izendapenezbederen, eta ongi merezia zuenguztien ezagutza.

Bilbok, halaber, ez zeukan ahantzirikFederiko. Bidebarrieta BibliotekaKulturguneak —horren zuzendaria zenJoseba Agirreazkuenaga jaunarenekimenez antolaturik— 1997.ekoekainaren 19an omenaldia egin zion,Bilboko agintarien, Bizkaikointelektualen eta Greziatik berezikietorririko Triantaphylos KarayannisIrakasle Akademikoarenpresentziarekin. Han euskaraz,greziera klasikoaz eta modernoaz, etagaztelaniaz, gure humanistabikainaren merezimenduak goraipatuziren, geroago liburu batean bilduak.

Obra horretan Josu Lavinek gogoratzendigunez, ejgw; movnon lovgo" eijmiv («hitzabesterik ez naiz») idatzia zuen Federikokbere buruaz, apalki. Hitza, egia, baina hitzbizia, hitz eragilea, gogo-bultzatzailea,kezkak sortzen zekien hitza. Hitzak maizideia eraberritzaileen lehen haziak izatendirelako, proiektu handien aitzindari.Horrexegatik goraipatzen zuen hitzaDone Joanek bere ebanjelioarenhasieran, berri onaren ekarle: ∆En ajrch'/h\n oJ lovgo" («Hatsean zen Hitza») etamaiz, bataiatzaileari gertatzen zitzaionez,fonh; bowvnto" ejn th/ ejrhmw/(«desertuan oihuz dagoenaren boza»)irudi dakigun arren, historiak eskuarkierakusten duenez, arrazoizkoargudioetan oinarrituriko hitzei arrakastaohi darraie atzetik.

17

Krutwig Bilboko bere etxean, bere azken urtean

Page 20: FEDERIKO KRUTWIG SAGREDO (1921-1998) · Italiako herriaren izaera alaia, umoretsua eta kulturazalea biziki miresten zuen eta. Hortaz, burges-maila oneko familian hezi zen Federiko,

18

Bere idazlan ezagunenen azalak

Page 21: FEDERIKO KRUTWIG SAGREDO (1921-1998) · Italiako herriaren izaera alaia, umoretsua eta kulturazalea biziki miresten zuen eta. Hortaz, burges-maila oneko familian hezi zen Federiko,

FEDERIKOREN HERIOTZA

Goraxeago aipaturiko aldaka-istripuaizan zuenetik, makal samar zebilenFederiko azken hilabeteetan,horregatik, ahal zuen neurrian, gizarte-eta politika-ekintzetara joateari ukoegin gabe. Horrela, Guggenheim-enegon zen irailean, ETAren su-etenabaino bi egun lehenago, Katalan-galego-euskaldunen forumarenaurkezpenean, bai eta EuskalHerritarrok taldearen prentsaurrekoanere. Heriotza 1998.eko azaroaren15ean etorri zitzaion, igandez, bereetxean bertan.

Fededuna ez izaki, haren omenezkoospakizun laikoak Derioko hilerrianegin ziren, senide, adiskide,euskaltzain, unibertsitario eta eraguztietako politika- eta kultura-agintarieta lagunen artean. Azpimarratzekoada, berriz ere, bertan izandakoen iritzi,pentsamolde eta ideologia ugariak,Federiko Krutwigen gogo zabal etaanitzaren ispilu.

Haren hilkutxa euskaltzain etalagunen artean jasorik, JeanHaritschelhar euskaltzainburuak,euskaraz, Krutwigen merezimenduakgoraipatu zituen, hura gerra aurrekoeta ondoko belaunaldien zubia izanzela azpimarratuz. Josu Lavinek,greziera klasikoaz, haren glosa egin

zuen bokantza handiz. Haren lobaere esker oneko hitzekin mintzatuzen. Xabier Amuriza bertsolariak,bere boz ederraz, guztion izeneanazken agurra eskaini zion bertsohunkigarrietan.

Egun batzuk geroago, azaroaren27an Euskaltzaindiak, Bilbokoegoitzan egin zuen hileroko bileran, hilondoko azken gorazarrea eskaini zion,euskaltzainburuaren bidez. Hartan,Agnes Caers haren emazteak,Belgikatik bereziki helduak,Federikoren laudorio eta omenezkohitzak esan zituen.

19

J.J. Pujana,Eusko

Legebiltzarrekoburu-ohia, eta

X. Kintana,Kretan

Federikorenerrautsak

itsasoratzen(1999-9-4)

Page 22: FEDERIKO KRUTWIG SAGREDO (1921-1998) · Italiako herriaren izaera alaia, umoretsua eta kulturazalea biziki miresten zuen eta. Hortaz, burges-maila oneko familian hezi zen Federiko,

Biharamunean, azaroaren 28an,Federiko Krutwigen azken nahiarijarraikiz, emazteak eta adiskideekharen errautsen herena Laidakohondartzan itsasoratu zuten, gureherritik mundu osora heda zedin,zenduak «eman ta zabal zazu» lemaberea eginik. Horrela, bi urtelehenago,1997.eko omenaldian XabierIratzederrek eskaini zion poemaniragarririko hitzak betetzen ziren:«Badakit euskaltzain bakoitzak, zukbezala, bi Herri dauzkala: EuskalHerria... eta mundu zabala».

Errautsen beste heren bat senideekgorde dute, familiaren panteoirako.Azken herena Grezian, Kretakokostaren aurrean eta Atenasenbarraiatu zen 1999.eko irailarenhasieran, Federen azken ekaiak hegazegin dezan betiereko, berak hainbatmaite ukan zuen Heladeko zeruurdinetan zehar.

Gure artean ere haren bizialdi etamezu distiratsuaren itzala ez da erraziraungiko, hark pizturiko kandelakaskoren gogo-bihotzetan argi egitensegituko du eta.

20

J.J. Zearreta, A. Artiñano eta X. Kintana, Krutwigen errautsakAtenasko Partenon ondoan hedatzen (1999-9-5)

Egunkaria-ko Mattinek Greziako klasikoen panteoira hegaldaka irudikatuzuen Krutwig

Page 23: FEDERIKO KRUTWIG SAGREDO (1921-1998) · Italiako herriaren izaera alaia, umoretsua eta kulturazalea biziki miresten zuen eta. Hortaz, burges-maila oneko familian hezi zen Federiko,

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka honen material grafikoa ondorengoei esker lortu du:

¥ Azkue Biblioteka

¥ Josu Lavin

¥ Jos� Luis Villar argazkilaria

Zuzendaritza: Mikel Atxaga

Argitaraldia: 1.a., 1999ko azaroa

Ale-kopurua: 2.000

© Euskal Autonomi Erkidegoko AdministrazioaKultura Saila

Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaDonostia-San Sebastián, 1 -01010 Vitoria-Gasteiz

Fotokonposizioa: Ipar, S. Coop. Particular de Zurbaran, 2-4 - 48007 Bilbao

Inprimaketa: RGM, S.A.Padre Larramendi, 4 - 48012 Bilbao

ISBN: 84-457-1440-6 (Obra osoa)84-457-1441-4

L.G.: BI - 2.675-99

Page 24: FEDERIKO KRUTWIG SAGREDO (1921-1998) · Italiako herriaren izaera alaia, umoretsua eta kulturazalea biziki miresten zuen eta. Hortaz, burges-maila oneko familian hezi zen Federiko,

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco

KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE CULTURAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza Viceconsejería de Política Lingüística