44
hh GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA • ESPERIENTZIAK: ANTZERKI SOZIALA • EKARPENAK: ESKOLAKO GATAZKAK • GALDEIDAZUE: FEDERICO MALPICA • BARANDIARAN MUSEOA • ATZEKO ATETIK: REYES ILINTXETA 161 hik hasi 4 EURO • 2011KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA David Altimir eta Irene Balaguer Kataluniako Rosa Sensat elkarteko arduradunak ELKARRIZKETA

GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

  • Upload
    others

  • View
    7

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

hhGAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA • ESPERIENTZIAK: ANTZERKISOZIALA • EKARPENAK: ESKOLAKO GATAZKAK • GALDEIDAZUE: FEDERICOMALPICA • BARANDIARAN MUSEOA • ATZEKO ATETIK: REYES ILINTXETA

161hik hasi4 EURO • 2011KO URRIA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

David Altimir eta Irene BalaguerKataluniako Rosa Sensat elkarteko arduradunak

ELKARRIZKETA

Page 2: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik
Page 3: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

aurkibidea8gaia

ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMAEstoniako kultura ahoz aho transmititu da mendez mende,inguruko nazioen okupazioei aurre eginez. Horren ondorioz,Estoniako kultura oso aberatsa da kantu, olerki eta ipuinetan.

15elkarrizketa

DAVID ALTIMIR ETA IRENE BALAGUERRosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleakprestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzanespezializatua hastapenetatik dabil murgilduta, eta, gaur egun,David Altimirrekin, Josep Fernandez eta Montserrat Ramosekinpartekatzen du Rosa Sensateko zuzendaritza.

Argitaratzailea: XANGORIN Errekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 ; www.hikhasi.com; Posta Elektronikoa:[email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690. Erredakzioa: Joxe Mari Auzmendi, Ainhoa Azpiroz, Ainara Gorostitzu eta Arantxa Urbe. Erredakzio batzordea: Nerea Agirre, Izarne Garmendia, Miren Guilló, Mari Karmen Irastorza, Pello Jauregi, Iñigo Larrañaga, Aritz Larreta, Josi Oiarbide, Maite Saenz, Xabier Sarasua. Aholkulkariak: Nerea Alzola, Abel Ariznabarreta, Felix Basurko, Begoña Bilbao, Mariam Bilbatua, Aines Dufau, Luis Mari Elizalde, Lore Erriondo, Guillermo Etxeberria, Gurutze Ezkurdia, Idoia Fernandez, Xabier Isasi, Irene Lopez-Goñi, Izaskun Madariaga, Karmele Perez Urraza, Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Fito Rodriguez eta Matilde Sainz. Administrazioa: Arantxa Goiburu. Diseinua: Graf!k. Maketazioa: Xangorin. Inprimategia: ANtzA S.A.L. Azaleko irudia: Hik Hasi. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia (2011-09-26). Kopurua: 3.600 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

5 editoriala

6 kronika8 gaiaESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMAINDEPENDIZATU BERRI DEN HERRI BATEN HEZKUNTZA SISTEMA

16 elkarrizketaIRENE BALAGUER ETA DAVID ALTIMIR

24 esperientziakAntzerki soziala Arantzazun.

26 ekarpenakEskolako gatazkak bitartekarien bidez konpontzen.

29 galdeidazueNola neurtzen da irakaskuntzaren eta ikasketarenkalitatea?Federico MALPICA. Bartzelonako Escalaeko zuzendaria

33 berriak

40 nora joango gara?Barandiaran Museoa. Ataun

42 Atzeko atetikReyes Ilintxeta

www.hikhasi.com

Page 4: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

Euskarak merezi du, hezitzaileentzat ona da eta HIK HASIk behar du.

hik hasiren harpidedun izan nahi dut, urtean 10 ale eta atera daitezkeen ale bereziak etxean jasoz

Izena 1. Deitura

Telefonoa

Posta Kodea

2. Deitura

Helbidea

Herria Herrialdea

Lantokiaren herriaLantokia

IFZ-NAN

Entitatea Sukurtsala K.D. Zenbakia

Sinadura

hik hasi Euskal heziketarako aldizkariaErrekalde hiribidea, 59 Aguila eraikina, 1. solairua

20018 DONOSTIA. GIPUZKOA Tel: 943/37 14 08 Faxa: 943/37 21 54

HARPIDETZA SARIAK (BEZ barne) 50 euro

Prezio horren barruan 10 aldizkari, ale monografikoaketa Euskal Herriko baliabidepedagogikoen gida.Horrez gain, prezio bereziakUdako Topaketetan etaargitararatzen ditugungainonerako materialetan

hik hasik zure parte-hartzeaezinbestekoa du, harpide zaitez!50 euro urtean

Posta elektronikoa

Harpidetu eta

HIK HASI egitasm

oa

bermatu

Page 5: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

161. zenbakia. 2011ko urria • hik hasi • 5

e d i t o r i a l au r r i a

Krisiak eragiten digunean

Ekonomia Lankidetza eta Gara -penerako Erakundeak (ELGE-OCDE)Hezkuntzaren egoera 2011 txostenaaurkeztu berri du.

Erakunde horrek munduko hain-bat herrialdetan hezkuntzak herrialdehorietako ekonomian, edo beste erabatera esanda, herrialde horietako biz-tanleek duten formazioak herrialde ho-rretako ekonomian duen eragina iker-tu du, besteak beste.

Txosten horretako zenbait datu na-barmendu ditu Espainiako gobernuak.Esaterako, espainiar estatuan hezkunt-zan inbertitzen den euro bakoitzeko3,9 euroko mozkina erdiesten dela. Begi bistakoa dirudien ondorioa ere atera dute: hezkuntzako onurak osohandiak dira, norbanakoentzat eta bai-ta jendartearentzat ere.

Mundu ekonomian jarduten duenerakunde horrek argitan utzi du, beraz,jada jende asko esaten ari dena: hez-kuntza gastua baino inbertsioa dela.

Ez doaz bide horretatik, ordea, Na-far Gobernua, Eusko Jaurlaritza eta

tertu behar dira eta bakoitzari esleitzenzaion kopurua berraztertu beharko lit-zateke. Hori guztia, lehentasunak ongifinkatze aldera eta garrantzitsuak iza-nik ere behar-beharrezkoak ez direnakgarai oparoagoetarako uzte aldera.

Jokatzeko era horrek hezkuntzanfuntsezkoa eta garrantzisua zer denhausnartzera eramango liguke, hez-kuntzaren oinarri-oinarrietara jotzea.

Krisia bere iluntasunean eta berezorigaitzean aukera bihur dakiguke.Hezkuntzan egindako inbertsioari ete-kin handiena ateratzeko munduan etaEuskal Herrian zehar emaitza onak eman dituzten ekimenak abian jarri beharko lirateke: gertuko gestioak etaudalen parte hartzeak, eskola protago-nista izatea bere Hezkuntza Proiek-tuan. Proiektu horretatik abiatuta etazentroei autonomia gehiago emanez,bertako langile talde iraunkorrak inorkbaino hobeto jakingo du beharrak nondauden eta nola inbertitu iristen den di-rua modurik hoberenean. Hor legoke,zalantzarik gabe, benetako aurrezkia.

Frantziako Gobernua Euskal Herrikohezkuntzan hartu dituzten eta hartzekoasmoa duten neurriak. Krisiaren babe-sean –edo krisiaren aitzakian, akaso–,hainbat murrizketa garrantzitsu eginbaitituzte jada. Haien artean, langileakmurriztea, ikasle kopuruak handitu arren langile kopurua mantentzea etaabar.

Jende andanak desadostasuna era-kutsi du neurri horien aurka. Motibaziodesberdinak izan arren, mundu maila-ko erakunde horrek ere adierazi du egin dituzten ikerketek zer dioten, hezkuntzak ekonomiaren suspertzean izan dezakeen eraginaz.

Askotan esan dugu hezkuntzak ezin duela jendartetik at egon. Jendar-tean eragiten duten arazoak ere badire-la eskolaren arazoak. Beraz, sekula bai-no behar handiagoz, dagoen diruari ahalik eta etekin handiena ateratzekoerronka dugu.

Lehenik eta behin, behar den in-bertsioa eginez, hezkuntzarako aurre-kontuetan dauden idazpenak ongi az-

Sekula baino beharrezkoagoa dahezkuntzan eginiko inbertsioeiahalik eta etekin handienaateratzea.

Page 6: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

6 • hik hasi • 161. zenbakia. 2011ko urria

Hasi da 2011-2012 ikasturtea.Euskal Herriko eskoletan arituko

diren ikasle kopurua, 500 batmilakoa da. Ikasle kopurua,

urtez urte, etengabe hazten arida. Ez, ordea, ikasle horienheziketa beharrei erantzuna

emango dieten langile kopuruaezta baliabideak ere.Krisia k jo omen ditu

hezkuntzako ateak, eta ikasturteberriaren hasierarekin,

murrizketa kontuak dira EuskalHerriko eskola guztietan zabaldu

diren kontuak. Murrizketaoihartzunek berdindu dituzte

sare, herrialde eta maila guztiak.Neurri desberdinak izan badiraere, guztiak harrapatu baitituzte.

Kontuak kontu, gure ikasleekbete dituzte ikasgelak eta

dauden bitartekoekin haienheziketa premiei erantzutea

izango da aurtengo ikasturtearenbenetako erronka.

kronika

Greba eguna izango da irailaren27koa Nafarroako Hezkuntza Publiko-an, Nafarroako Gobernuak egin ditueneta egin nahi dituen murrizketen aurkaprotesta egiteko. Ikasturtea hasi zene-tik, hainbat bilera egin dituzte irakasle-ek eta ikastetxeetako ordezakariek etahainbat neurriren artean greba egitea adostu dute ordezkaritza duten bede-ratzi sindikatuek: Afapna, ANPE, APS,CCOO, CSIF, ELA, EILAS, LAB eta UGT.

Institutuko irakasleei astean eskolaordu bat gehiago jarri diete, 17tik 18rapasatuz. Ondorioz, 200 irakasle gutxia-go kontratatu dituzte. Gainera, ordez-kapenak betetzeko aldaketak egin di-tuztela salatu dute hezkuntzako eragi-leek. Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza

kontseilariak aditzera eman zuenez,ordezkapenak lanera joan gabe 15 e-gun pasa ondoren egingo dira. Sindika-tuen, ikastetxeetako zuzendaritzen etafamilien aldarrikapenei esker Iribasekzuzendu egin behar izan zuen neurria.Hala ere, zenbait ikastetxeetan irakas-leak falta dituztela hasi behar izan duteikasturtea. Irakasleek agertu dutenkezkarekin bat egin dute Herrikoa etaSortzen guraso elkarteek, besteen arte-an. Irakasleei beren elkartasuna azalt-zeaz gain, haiekin mobilizazioetan par-te hartuko dutela adierazi dute.

Irakasleek, sindikatuek, zuzenda-riek eta gurasoek dituzten kezkak uxat-zera etorri da Iribas, ordea. Harek esanduenez “Nafarroako hezkuntzaren ka-litatea bikaina da, eta hala izaten jarrai-tuko du. Izan daitezkeen gorabeherekez dute inolaz ere kaskartuko hezkunt-za sistemak ematen duen zerbitzuarenkaliatea”.

Egoera nahasi horren aurrean Iriba-sek azpimarratu du ere zein den berelehentasuna “Hezkuntza sisteman ele-aniztasuna ahalik eta gehien garatzeadugu helburu”, atzerriko hizkuntzetaneskolak eman ditzaketen irakasleaklortzen saiatuko dela gaineratu duela-rik.

Murrizketen aurka greba

Nafarroako irakasleek

deituta

Page 7: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

161. zenbakia. 2011ko urria • hik hasi • 7

"Ikasle nintzelarik, gutariko onenak zientzieta-ra, irakaskuntzara, humanitateetara edo senda-kuntzara bideratzen ziren. Bere ahaleginei eskermundua aldatu nahi zuten. Orain, ikasle onenakfinantza mundura lerrokatuta ikusten ditut. Diruabarra-barra irabazteari uko egin ezinean"

Joseph E. Stiglitz

Inguruko gobernuen bideariez diola jarraitu adierazi du

Isabel Zelaak, EuskoJaurlaritzako Hezkuntza

sailburuak; beraz, ez duelamurrizketarik egin ikastetxepublikoetan, eta ez dituela

egingo. Horrez gain, gaineratudu, hezkuntzara bideratutakodiru kopurua mantentzearen

aldekoa dela. Araban, Bizkaianeta Gipuzkoan arituko diren

ikasleak iaz baino 9.000 ingurugehiago izango dira. Sindikatueksalatu dutenez, ordea, HezkuntzaSailak ezingo ditu ordezkapen

kontratuak egin, ikastetxepublikoetan lanpostuak hartzeko

garaian arazoak izan dira etaikastoletan sortu diren gela

berriak ez ditu itunpean hartu.Heldu den ikasturterako dituztenerronka nagusienak: Hiru elekoereduaren alde egiten jarraitzea,

teknologia berriak sustatzeaEskola 2.0 egitasmoarekin

batera eta “memoriaren kutxa”bilakatu nahi duen Bakerako

Hezkuntza planarekin jarraitzea,bizikidetzaren balioetan,

terrorismoarendeslegitimizazioan eta

biktimekiko enpatia sustatzelanari segida emanez.

Lapurdi, Nafarroa Behe-

rea eta Zuberoako murriz-

ketak eta erronkak

Irailaren 27a greba eguna izango daLapurdi, Nafarroa Beherea eta Zubero-ako ikastetxeetan. Nafarroako eskolapublikoekin eta Frantziako beste esko-lekin batera egingo dute greba. Frant-ziako irakaskuntza publikoko eta pri-batuko sindikatuek eta ikastoletakolangileek egin dute deia. Irakasle pos-tuak murriztea, 30 ikasletik gorako ge-lak osatu behar izatea, 3 urtetik behera-ko haurrak eskolatzeko eragozpenaketa abar dira, besteak beste , protesta egiteko arrazoiak. Gobernuak, bere aldetik, murrizketak zuritu eta langile-ei eskatu die egiteko gehiago gutxiago-rekin.

Bestalde, Ikas Bik, hezkuntza elebi-duneko gurasoen elkarteak, ez du izen-

petuko Euskararen Erakunde Publiko-aren (EEP) hitzarmena, eta, ondorioz,ez ditu jasoko bertan esleitu zaizkion20.000 euroko diru laguntzak. Arra-zoia, euskalduntze prozesuan gazteakbadira helburua, EEPk Hezkuntza Mi-nisterioaren irizpideei men eginez hutsegin izana izan da, Ikas Biren iritziz.

Kexu dira, era berean, ahalmen u-rria duten haurren senideak. Salatu du-tenez, ikasturtea hasi bada ere, beharbereziak dituzten 20-25 haurrei ez dietelaguntzailerik ezarri. Haur horiek, be-raz, ikasturtea jarraitu ezinean daudeeskolatzeko eskubidea ez zaielarik ber-matu. Hori dela eta, zazpi familia gaia e-pai bidean jartzekotan dira.

Seaskak, berriz, iaz baino 152 ikas-le gehiago ditu eta ikasturte amaierara-ko 3.000 ikasle izango dituztela aurrei-kusi dute. Ikasle berri horiei denei e-rantzun ahal izateko, joan den udabe-rriko manifestazioaren ondoren, Frant-ziako Hezkuntza Ministerioak 1,25 ira-kasle postu gehiago eman dio Seaskari;hala ere, 18 irakasle geratuko dira Seas-karen gain. Aurtengo dituzten erron-ken artean, euskalduntze prozesuaribegira bi urteko haurren eskolatzea etaBaxoa euskaraz pasatzeko eskubideamahai gainean izatea izango dira.

Page 8: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

G A I A

8 • hik hasi • 161. zenbakia. 2011ko urria

Estoniako Hezkuntza SistemaIndependentzia lortu berri duen herri baten

Hezkuntza Sistema ezagutuz

Page 9: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

Estonia: historikoki hezkuntzari garrantzihandia eman dion herrialdea

Oso atzera egin behar da Estoniakohezkuntza-sistemaren hastapenetara iristeko, XIII. mendean, lehen eskolaksortu zirenean, hasi baitzen hezkuntzaformalaren historia Estonian. Alema-niar eta daniar feudoen mende zegoenorduan Estonia. Beraz, hezkuntza-sis-temak ere gorabehera historikoei ja-rraitu die: orain, Finlandiaren mendekoizanez; gero, Suediaren menpeko, etaAlemaniaren, Errusiaren eta abarrenmendeko hurrena. Hala ere, hezkuntzajasotzeak berebiziko garrantzia izan duestoniarrentzat. Estoniako lehen uni-bertsitatea, hau da, Tartuko Unibertsi-tatea, 1632an sortu zen; XVIII. mendebukaeran, hiru estoniarretik bik baze-kiten irakurtzen; eta 1881eko errolda-ren arabera, estoniarren % 90 alfabeta-tua zen.

Orain, independentzia lortu ondo-ren, bi helburu nagusi ditu Estoniakohezkuntza-sistemak: bata, haur guztiakeskolatzea; eta, bestea, beste ama-hiz-kuntza bat duten haur guztiak estonie-rara ekartzea.

Estonian, hezkuntza-sistema eta

hizkuntza oso lotuta daude, eta ez gauregun, independentziaren aroan, soilik;lehenago, 1940tik 1990era bitarteko so-bietarren okupazio garaian, eskolekborroka handiak egin zituzten hez-kuntza estonieraz garatu ahal izateko,Errusiak errusiera ezarri baitzuen hez-kuntzan hizkuntza gisa. Gaur egun, Es-tonian, errusiarren komunitatea gut-xiengo garrantzitsua da, herritarren %26 da errusiarra; Tallinn hiriburuan, al-diz, herritarren erdia da errusiarra.

Herrialde subiranoa denetik, esto-niera da errepublika baltiko horretakohizkuntza ofizial bakarra, eta baita es-kolako hizkuntza ere. Derrigorrezkohezkuntzan (7-17 urte), % 60, gutxie-nez, estonieraz irakatsi behar dute; eta,horrela, batxilergoa eta unibertsitateaestoniera hizkuntzaz ikasi ahal izangodituzte. Eskoletako bigarren hizkuntzaerrusiera da.

Hizkuntza berreskuratzeko, eskolaegiten ari den lanak erakarrita, Hik Ha-sik bidaia egin du Tallinnera, hangohezkuntza-sistema gertutik ezagutze-ko helburuarekin.

G

Hik Hasik Tallinnera bisitaegin du Infancia aldizkariko-ekin Estoniako HezkuntzaSistema ezagutzeko; batetik,independentzia lortu berriduen (1991n) herrialdea dela-ko, eta, bestetik, hizkuntzaberreskuratzeko eskoletanlan handia ari direlako egiten.

Euskal Herria halako bi dahedaduraz Estonia, 45.000km karratu baititu; aldiz, Eus-kal Herriko biztanleen erdiadu, 1.374.510. Tallinn hiribu-ruan bizi da estoniarren here-na, 403.000 herritar. Besteherrialde baltikoetako herri-tarrak ez bezala, etnikoki etalinguistikoki finlandiarrarensenide da estoniarra, eta harreman kultural handia duEskandinaviarekin.

Estoniako kultura ahoz aho transmititu da mendezmende, inguruko nazioen okupazioei aurre eginez. Horren ondorioz, Estoniakokultura oso aberatsa da kantu, olerki eta ipuinetan.

161. zenbakia. 2011ko urria • hik hasi • 9

Page 10: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

10 • hik hasi • 161. zenbakia. 2011ko urria

Estoniako Hezkuntza Sistema

Page 11: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

161. zenbakia. 2011ko urria • hik hasi • 11

G A I A ESTONIAKO HEZKUNTZA

Independizatu berri da (1991)

Urte eta erditik (18 hilabete) aurreraeskolatu daitezke haurrak, urte eta er-ditik 7 urtera bitartekoak baitira haur es-kolak. 3 urtera bitartean, haurtzainde-gietan egoten dira haurrak gaur egun.Duela gutxi arte, aldiz, amarekin eta etxean egon ohi ziren seme-alabak, amei lanpostua gorde egiten baitzit-zaien eta ia soldata osoa kobratzen bait-zuten. Aldiz, krisiaren ondorioz, ama-tasun-baimena eta lan-utzialdietarakobaldintzak okertu egin dira: haurrak 3

urte egin arte gordetzen zaio amari lan-postua, baina diru-sarrerak ia erdirainojaisten dizkio estatuko ministerioakgaur egun. Datuetan, agerikoa da kri-siaren eragina: 2003an, 15.698 haurzeuden eskolatuta Tallinn hiriburuan;iaz, aldiz, 21.512. Zazpi urtean ia % 40 igo da, beraz, eskolatutako haurren ko-purua.

Haur-eskolen kasuan, ikasle ba-koitzeko diru-kopuru bat ematen dioudalak ikastetxeari, izan publikoanahiz pribatua. Gaur egun, esate bate-rako, Tallinnen ikasle bakoitzeko 1.279euro ematen dizkie udalak haur-esko-lei. Horrez gain, gurasoek 22 euro or-daintzen dituzte hilean ikasle bakoitze-ko. Eskolan jaten duten egun bakoitze-ko (3 otordu bero egunean) 1,6 euro. U-dalak ematen duen diru-kopuru horre-kin eta gurasoek hilero ordaintzen du-

ten kuotarekin, langileei ordaindu egi-ten zaie eta eskolako mantentze-lanakegiten dira.

1,5 urtetik 3 urtera bitarteko geletan14 haur egoten dira bi hezitzailerekin,eta, beharren arabera, beste bi edo lauhaur ere har ditzake gela bakoitzak.Talde bakoitzean, irakasle bat eta zer-bitzuko langile bat egongo dira haur es-koletan. Alabaina, 14 haur horietatik er-diak inguru joaten dira egunero eskola-ra, haurren batez besteko asistentzia %50ekoa baita. 3-7 urte bitartean, berriz,24 haurrek osatzen dute gela, eta haurhoriek ere bi hezitzailerekin egoten dira.

Haur-eskola bakoitzak bere nora-bidea zehatz dezakeen arren, oro harEstoniako haur eskolek eta, bereziki,Hik Hasik Tallinnen bisitaturikoek ezaugarri komun batzuk dituzte. Haur

Hezkuntza-sistemaren antolaketa: udalagertu duten ikastetxeakEstonian, derrigorrezko hezkuntza 7urterekin hasten da, eta 9 ikasturtehartzen ditu: ikasleek eskolan egon behardute 17 urte bete arte. EstoniakoHezkuntza Sistemak Haur Hezkuntza,Oinarrizko Hezkuntza, Bigarren Hez -kuntza, Lanbide Hezkuntza, Goi MailakoHezkuntza eta Helduen Hezkuntzahartzen ditu bere gain. Ikastetxe gehienakestatuko gobernuak edo udal gobernueksortuak dira, eta bakan batzuk kapitalpribatuarekin. Estatuko hezkuntzaministerioak ezartzen ditu ildo nagusiak:nortasunaren, familiaren eta estoniarnazioaren garapena bultzatuko dutenbaldintza egokiak sortzea; Estoniakokultura, politika, ekonomia eta gutxiengoetnikoen garapena bultzatzea; herri -tartasun balioak irakastea; eta, azkenik,bizitza guztiko ikasketa-tradizio na -zionala sortzeko baldintzak eskaintzea.Alabaina, udal bakoitzak bere hezkuntza-batzordea du, eta bere hezkuntza-politikagaratzeko eskumena du.

Page 12: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

12 • hik hasi • 161. zenbakia. 2011ko urria

Jolasaren garrantzia

bakoitzaren nortasunaren errespetuanoinarritzen da hezkuntza-sistema txiki-txikitatik, eta ikasketa jolasean eta hau-rren arteko elkarbizitza demokratiko-an oinarritzen da. Hezitzaileez gain, psikomotrizitateko, musikako eta lo-gopediako espezialistak daude ikastet-xeetan, eta, haurren hezkuntzaren ar-duradun, hezitzaile horiek guztiak eta,noski, familiak direla onartzen da. On-dorioz, eskolaren eta familiaren artekoharreman estua lantzen da haur-esko-letan. Gurasoei erraztasunak emateko,gainera, haur-eskolak goizeko 7etatikarratsaldeko 7etara egoten dira irekita,nahiz eta eskola-orduak, formalki, 9etan hasten diren, eta arratsaldeko 5etan amaitzen diren. Horrez gain, la-nagatik edo beharragatik haurra gauezetxean izan ezin duten gurasoentzat,gaueko zaintza duten eskolak ere ba-daude; Tallinnen, esate baterako, ho-rrelako hiru ikastetxe daude.

Behar bereziak dituzten haurrent-zat ikastetxe bereziak daude estatu osoan, baina, gurasoek hala erabakizgero, ikastetxe arruntetara ere eramanditzakete haurrak. Tallinnen, adibidez,behar bereziak dituzten haurrentzat bieskola daude, baina gurasoek hirikobeste 13 eskoletan ere matrikula deza-kete haurra, behar arruntak dituzten hi-ru ikasleko behar bereziko haur bat onartzen baitute eskolek.

Ildo pedagogikoari dagokionez,eskola bakoitzak erabakitzen du bereildoa, baina badira Estoniako eskole-tan nagusitu diren pedagogo batzuk:Maria Montessori, Loris Malaguzzi (Re-gio Emilia) eta Johannes Kais estoniarra(1900). Kaisen ildo pedagogikoarenfuntsak bi dira: inguruarekin harremanintegrala bideratzea, eta jolasa ikaske-taren oinarri gisa erabiltzea.

Jolasak presentzia berezia du haur-eskoletan, haurren heziketarako funt-sezko baliabidetzat hartzen baita. Egu-nero, ordu eta erdiz kanpoan jolastendira haurrak, eta udaberrian eta udaz-kenean, egunak luzeagoak direnean,ordu eta erdiko bi saio egiten dituztekanpoan. Eskolak, alabaina, ez dira edukiak transmititzeko zentroak baka-rrik: haurrek egunean hiru jatordu beroizaten dituzte ikastetxean, 9:00etan,12:00etan eta 15:30ean, eta, bazkalduondoren, 7 urte bitarteko ume guztiek

ordu eta erdiko edo bi orduko lo-ku-luxka egiten dute. Ikusi bezala, eskolaklotura handia du osasunarekin, eta hau-rren jolasaz, loaz, eta otorduez gain, ga-rrantzi handia ematen diote ariketa fisi-koari ere; Estonian neguan hotz handia egiten duenez, izerdia botatzeko sau-nak erabiltzen dituzte ikasle guztiekin:18 hilabetetik 3 urtera bitarteko haurrek10 minutu igarotzen dituzte 60 gradukosaunan; eta 3-7 urte bitartekoek, berriz,20 minutu, 65 graduko saunan. Osasu-narekin lotuta, botika-kutxa izaten du-te gela guztietan, eta erizain bat dagoeskolako.

Jolasaz gain, gaur egungo ikasketa-plana lau zutabetan oinarritzen da: jola-sa, sormena, ingurumena eta kultura.Estoniako kulturaren transmisiorakotresna garrantzitsuak dira eskolak, baihizkuntza biziberritzeko eta irakaste-ko, bai kultura bera transmititzeko ere,batik bat ahozko kultura.

Jolasaren garrantziaz

Page 13: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

161. zenbakia. 2011ko urria • hik hasi • 13

G A I A Internet eta eskolaGero eta aukera gehiagoG A I A ESTONIAKO HEZKUNTZA

Independizatu berri da (1991)

18 hilabetetik 17 urtera bitarteko ikasleekin irakasle izateko, gradu-mai-lako ikasketak egin behar dituzte ira-kaslegaiek, hau da, unibertsitateko lauurteko karrera. Lau ikasturte horietan,11 asteko praktikak egiten dituzte es-koletan. Bestalde, ikastetxeko zuzen-dari izateko, lau urteko karreraz gain,graduko masterra eduki behar dutehautagaiek. Ondoren, bi urtetik behinebaluazio bat gainditu behar du ikastet-xeko zuzendariak, eta segidako bi ebaluazio gainditzen ez baditu, lanpos-tua utzi egin beharko du, eta beste nor-bait sartuko da haren ordez. Irakasleguztiek bost urtetik behin etengabekoprestakuntzan parte hartu beharra du-te. Horrez gain, irakasle guztiek eskolabarruko ebaluazioa izaten dute urtero-urtero, eta, horretarako, ebaluazio-iriz-pideak eta tresnak jarriak ditu hezkunt-za ministerioak 2006tik; eta hiru urtetikbehin, eskolaz kanpoko ebaluazioa izaten dute. Zuzendaritzaren eta ira-kasle nahiz langileen ebaluazioaz gain,eskola-giroko elkarlana, administra-zioaren lana (bereziki aurrekontuak) eta proiektu pedagogikoak ebaluatzendira urtero.

Ebaluazioaz gain, sariketa ugaritanhartzen dute parte irakasleek zein es-kolek, batik bat udalek bideratuta, irakasleen eta langileen lana sustatze-ko, ezagutarazteko eta biziagotzeko.

Lanpostuak esleitzeko garaian, zu-zendaria aukeratzetik hasten da proze-sua. Zuzendari posturako dei publikoa

jasotzen dute Pedagogiako ikasketezgain zuzendari izateko masterra eginaduten irakasleek. Zuzendaria aukerat-zen denean, kontratu mugagabea egi-ten zaio, eta zuzendari horrek behar di-tuen irakasleak eta gainerako langileakaukeratuko ditu, udal ordezkariaren,arduradun pedagogikoaren, irakasle-en ordezkarien eta gurasoen ordezka-riaren laguntzarekin. Ordezkari horiekguztiek osatzen dute hezkuntzako udal-batzordea. Irakasleak aukeratuta,haiei ere behin betiko kontratua egingozaie. Lanpostuen esleipen-sistema ber-dina da sare publikoko zentroetannahiz pribatukoetan. Ikastetxe berrienkasuan, esate baterako, herri edo hiribakoitzeko udalak bideratzen du eslei-pena.

Irakasleen oinarrizko soldata 750eurokoa da, Estoniako batez bestekosoldata baino 100 euro baxuagoa. Haa-tik, lanean bost urte egin ondoren, ho-bekuntza ekonomikoak lor ditzakete irakasleek. Errepublika horretan, esta-tuko gutxieneko irabazia 300 eurokoada.

Semea edo alaba 18 hilabeterekinhaur-eskolara ez eramatea eta etxeanheztea erabakitzen duten gurasoeihaur-zaintzako ikasketak eginda dituz-ten hezitzaileak aukeratzako aholkat-zen zaie. Pedagogia, psikologia, gizar-te-lan, osasun eta segurtasun arloetakoirakasgaietan 160 orduko ikasketak egiten dituzte hezitzaile horiek.

Derrigorrezko hezkuntza2006az geroztik, 601 ikastetxe dau-

de Estonian; horietako 85 haur-eskolakdira (escuela primari); 264, oinarrizkohezkuntzakoak; 236, derrigorrezko bi-garren hezkuntzakoak; eta 16, hel-duentzako derrigorrezko bigarren hez-kuntzakoak. Hezkuntza bereziko ikas-

tetxeak eta ofizio-eskolak gehitu beharzaizkie horiei.

Haur gehienak 18 hilabeterekin es-kolatzen dituzten arren, derrigorrezkohezkuntza 7 urterekin hasten da erre-publika baltiko horretan, eta 17 urte bi-tarteko ikasketak egin behar dituzte.Oinarrizko hezkuntzak bederatzi mailaditu, eta Estatuak eta Udal-gobernuakfinantzatzen dute. Oinarrizko hezkunt-zako bederatzi maila horiek egin ondo-ren, derrigorrezko bigarren hezkuntza-ra joaten dira gaztetxoak, eta, batxiler i-kasketak amaitzeko, beste hiru ikasturte egin behar dituzte. Derrigo-rrezko ikasketak amaitu dituzten ikas-leen % 72k aukeratzen du batxilerra; etaondoren, batxilerra amaitu duten ikas-leen % 70 unibertsitatera joaten da, eta% 28k lanbide heziketaren alde egitendu. Aldiz, derrigorrezko hezkuntza amaitu dutenen artean, gainerakoak, %28k, lanbide heziketa egiten du, horre-tarako estatu osoan dauden 48 ikastet-xeetan. Azken 8 urteetan indartu da be-reziki lanbide heziketa, ikastetxe publi-koen zein pribatuen arteko sareak eginez eta irakasgaiak elkarren arteanosatuz. Lanbide heziketako ikastetxe-ez gain, derrigorrezko hezkuntza a-maitzeko zailtasunak dituzten ikasleeibideraturiko 80 ofizio-eskola daudeTallinnen.

Derrigorrezko hezkuntzan, haureskoletan bezala, hezkuntza-ministe-rioak hainbat ildo eta bete beharrekogutxiengo batzuk zehazten ditu, bainazentro bakoitzak aukeratzen du curri-culumetik kanpo zer ikasketa landunahi dituen, eta baita curriculumekozer ikasketa indartu nahi dituen ere. Ikasleek estatutik datozen hiru azterke-ta gainditu behar dituzte, derrigorrezkobigarren hezkuntzako diploma jaso ahal izateko.

Irakasleen lana

Page 14: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

14 • hik hasi • 161. zenbakia. 2011ko urria

Estoniako ikastetxeetan

Estoniako Haur Eskolako ikasle ba-ten eskolako ordutegia, gutxi gorabe-hera, honelakoxea izango litzateke:

- Eskolara iristerakoan, etxetik da-kartzaten oinetakoak kendu eta esko-lan egoteko zapatilak janzten dituzte ikasgela bakoitzak sarreran duen alda-gelan.

- Behin ikasgelan daudela, hainbattxoko dituzte bakarka ala ikaskideekinaritzeko.

- 9:00etan, lehen janari beroa es-kaintzen zaie.

- Gosaltzen amaitzen duten heine-an, aukeratzen dituzten txokoetan arit-zen dira.

- Ondoren, txokoetan jarraitzen du-te, edo, denon arteko ekintzaren bat egiten dute (ariketak, hizkuntza...).

- 10:15ean, kaleko oinetakoak jant-zi eta behar den gisara jantzita (hotza ala beroa egiten duen) kalera joaten di-ra. Izan ere, ikastetxe bakoitzak jolasto-ki handia du bere inguruan, ongi pres-tatua eta inguratua.

- 11:45ean, ikastetxera itzultzen di-ra. Behar diren jantziak aldatu, eskuaketa oinak ongi garbitu, lehortu eta baz-kaltzeko prestatzen dira.

- 12:00etan, bigarren janari beroaeskaintzen zaie.

- Bazkalostean, ordu eta erdiko edobi orduko lokuluxka egiten dute.

- Esnatzen doazen heinean, ikasge-lako txokoetara joaten dira jolastera.

- 14:00etan, txokoetako edota tal-deko lana egiten dute. Uda aldean, egu-nak epelagoak direnez, kaleko besteordu eta erdiko saioa egitera doaz. Ne-guan, berriz, astean behin edo bitansauna (izerdia isuritzeko) edo piszina-ko saioak dituzte.

- 16:00etan, hirugarren janari beroaegin eta etxera joateko prestatzen dira.

- Jasotzera datoz etxekoak eta17:00etarako denak joanda daude.

Osasunari berebiziko garrantzia ematen zaio

Page 15: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

161. zenbakia. 2011ko urria • hik hasi • 15

G A I A Internet eta eskolaGero eta aukera gehiagoG A I A ESTONIAKO HEZKUNTZA

Independizatu berri da (1991)

Barruko espazioak Kanpoko espazioak

Page 16: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

“Pedagogiako aurrerapausohandienak araudiak hautsiz egin dira”

Associació de mestres Rosa Sensat-eko arduradunak

Irene BalaguerDavid AltimirE L K A R R I Z K E TA

16 • hik hasi • 161. zenbakia. 2011ko urria

Page 17: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik
Page 18: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

18 • hik hasi • 161. zenbakia. 2011ko urria

irene balaguerdavid altimir

E

“Konfiantzahandia geneukandemokrazian, eta

pentsatu genuen ez zelamugimendu sozialik

behar... Gero etademokrazia gehiago,

orduan eta mugimendusozial handiagoa behar

da, parte-hartzeaareagotu egin behar da...Sarri esan behar izaten

dugu, neurri etaaraudiak demokratikokiegin eta onartu diren

arren, ez daudelahaurren mesedetaneginak. Horrelakoenaurka, beti aurkituko

gaituzte gu.

Rosa Sensat irakasle eskolak 46urte daramatza irakasleak prestatzen.Irene Balaguer pedagogoa eta HaurHezkuntzan espezializatua hastapenetik dabil murgilduta irakaskuntza berritzeko proiektuan, eta ,gaur egun, David Altimirrekin etaJosep Fernandez eta Montserrat Ramosekin partekatzen du Rosa Sensateko zuzendaritza. Altimir jaiozenerako, urteak zeramatzan laneanelkarteak. Bi kideek hartu dute Hik Hasi Bartzelonako erdigunean duten eraikinaren bulegoetan, hezkuntzariburuz gogoz eta ilusioz beterik mintzatzeko prest. “Eskolara joan etahaurrekin ikasteko estimuluak umoreoneko jaikiarazten gaitu”, dio Balaguerrek, irribarrez.

Irakasleen elkarte honek 2.000bazkidetik gora biltzen ditu, eta 500 kidek egiten dute lan boluntario gisara.Batzar eta lan batzordeetan biltzen dira, eta batzar horiek aukeratzen dituzte zuzendaritzako 16 kideak. Horiez gain, 30 langile dauzka elkarteak.

Nola dago Rosa Sensat, 46urteren ondoren?

David Altimir:Orain, inoiz bainogehiago, Rosa Sensat esperantza bat da,gure ofizioarekiko berriro ilusioa bilat-zen lagunduko digun elkarte bat. Hez-kuntza sailburuari entzun berri diot ira-kasleen motibazioaz hitz egiten. “Nolaez dira, bada, irakasleak motibatuta egongo, bizi osorako lana izango badu-te!”, zioen berak. Ezinezkoa da pentsa-mendu horrekin irakaslearen lanean ilusioa edukitzea. Eta horretarako dagoRosa Sensat, Sensat ilusioz beteko zai-tuen leku hori da, prestatuko zaren lekua, eta ondoan dituzun irakasleenesperientziarekin hazi egingo zara. Errepublika garaian eta frankismoanlan egin duten irakasleen ondarearekinhaz zintezkeen lekua da Rosa Sensat.Gaur egun, elkarteak duen erronka damezu hori zabaltzea, irakaskuntzareki-ko ilusioa eta motibazioa zabaltzea.

Baina erronka hori hasieratik izandu Rosa Sensatek. Zer aldatu da?

Irene Balaguer: Hasieran klan-destinitatean geunden, eta hori zen ira-kasleontzat eta Rosa Sensatentzat zailta-sunik handiena, klandestinitatea bera.Baina, era berean, denok elkarturikgeunden ezarrita zegoen erregimena-ren aurka, eta hezkuntzan ere batasunazegoen. Erregimena eta klandestinita-tea kontra geneuzkan faktoreak ziren,baina, era berean, indarra eta batasunaematen zizkiguten irakasleoi. Guztiokegin genuen borroka demokrazia lort-zeko, eta, orain, urte askotako demo-krazia dugun honetan, legeak, arauaketa araudiak demokratikoak dira, etahorrek zilegitasuna ematen diete araudihoriei, jendeak bozkatuak direlako;baina, sarri esan behar izaten dugu,

Page 19: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

161. zenbakia. 2011ko urria • hik hasi • 19

neurri eta araudi horiek demokratikokiegin eta onartu diren arren, ez daudelahaurren mesedetan eginak. Horrelakojarreren eta araudien aurrean, horrela-koen aurka, beti aurkituko gaituzte gu.Hor dago hasierako garaietatik hona izan dugun aldaketa handiena: oso zai-la da demokratikoki egina, eta onartua, eta bozkatua izan den lege baten kontraegitea. Horrek aldeak dakartza irakasle-en artean eta gure taldearen barruan:ñabardurak daude; lehen berriz, aurka-ri berari aurre egiten genion guztiok el-karrekin.

Azkena, Kataluniako HezkuntzaLegearen aurka agertu da RosaSensat.

IB: Iaz onartu zen Hezkuntza Lege-aren kontra azaldu zen Rosa Sensat, sis-tematikoki, demokratikoa izanagatik ere, atzerakoia delako guztiz. Aurrekolegegintzaldian, pentsatzen genuen go-bernu aurrerakoi batek ideia aurrera-koiekin egitura zezakeela herrialdekohezkuntza, baina, guztiz bestela, ideiazeharo erreakzionario eta merkantile-kin egituratu du herria, eta ezin izan di-tugu gure ideiak haiekin partekatu. Ororen gainetik, guk esperantza gehienKataluniako Hezkuntza Legean ge-nuen, eta bakarrik gelditu gara legearikontra egiteko unean. Batzuek erosozeudelako; besteak, haien alderdikide-ak zirelako; eta hurrengoek, alde boz-katuz gero mesederen bat jasotzen zu-telako, Rosa Sensat bakarrik gelditu daHezkuntza Legearen kontra egiten.

Dena den, Kataluniako HezkuntzaLegea ez da salbuespen bat Europan.Europako herrialdeetako bizimodua atzerakoia da, erregresiboa, testuingu-ru orokorra atzerakoia da Europan, etahiritarrak eta irakasleak desorientatutagaude, ez daukagu ez ezkerrik ez eskui-nik, guztiak berdinak dira. Eta hori ara-zo handia da. Lehen gauzak zuri edobeltz ziren, sinpleak, orain, berriz, zuri-tik beltzera, ñabardura guztiak dauzka-zu ostadarrean.

Rosa Sensat KataluniakoLegearen aurrean bakarrik gelditu

zela diozue, eta zer ziotenirakasleek?

DA:Gure iritzia behetik gora eraikit-zen da, eskoletan dauden irakasleekhaien iritzia guri helarazten digute, etagure argudioak horien arabera lantzenditugu, behetik gora. Eta, argi eta garbi, iritzi horiek legearen kontrakoak dira.

IB: Beti gutxiengo bat izan da RosaSensat, nahiz eta asko garen. Eskoletandauden irakasleekin gero eta sintoniahandiagoa dauka Rosa Sensatek, Kata-luniako irakasleak, nagusiki, Hezkunt-za Legearen aurka baitaude, eta ez bai-tute bat egiten azken urteetako politi -kekin.

Rosa Sensat sortu ondoren, behinfrankismoa amaituta ere,gorakada bizi izan zuenirakaskuntzaren berrikuntzak;gero, instituzionalizatu egin da.Zer gertatu da?

IB: 70eko hamarkadan, frankismobukaerako eta demokraziaren hasiera-ko urteetan, gauzak aldatu nahi zituztenirakasleek gure lana erreferente zuten,bai udako eskoletan parte hartzen zute-lako, bai beste lan batzuen bidez eza-gutzen gintuztelako. Urte luzeetan dik-tadurak inposatu zuen pedagogia-ere-du tradizionalaren aurrean pedagogiaberritzaileagoa eskaintzen eta aldarri-katzen genuen guk, eta hori irakasle as-koren erreferente izan zen. Sare bat sor-tu zen pedagogia berritzeko autonomiaerkidego guztietan. HSAOL onartu ze-

nean, irakasleen zentroak sortu ziren, eta mugimenduan zeuden irakaslehaiek guztiak zentro haietan murgilduziren, eta ezin da bi lekutan egon aldi be-rean. Hezkuntza-sistemak, bere kabuz,guztia irensten du herrialde honetan,guztia funtzionarizatu egiten du, eta ho-rixe gertatu da. Orain, irakasle zentrogehienak oso funtzionarizatuta daude,eta egitura arkaikoa dute, aurreko erre-gimeneko garaien antza handiagoa du,gaur egungo egiturena baino.

Pedagogia berritzailearen aldekomugimendu hura desagertu egin da, etaberriro beharren oinarrietara joan behardugu, ez soilik gure errealitatea dinami-zatzeko, baita beste mugimenduak aktibatzeko ere.

Konfiantza handia geneukan de-mokrazian, eta pentsatu genuen ez zelamugimendu sozialik behar, eta hori akats handia izan zen. Zenbat eta demo-krazia gehiago, orduan eta mugimendusozial handiagoa behar da, parte-hart-zea areagotu egin behar da. Akatsetatikikasi dugu lezio hori, noski. Benetakogizarte demokratikoa nahi badugu, ezin dugu mugatu gizarte horren parte-hartze demokratikoa lau urtean behine-ko bozketara mugatzea, baizik eta gi-zarte aktiboa izan behar du, iritziak sor-tuko dituen gizartea, bestela oso demo-krazia aspergarria proposatzen digute.

Legez eta funtzionarizazio egiturazhain arkaikoa eta kontrolatua denegitura horretan, eskola

Page 20: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

20 •hik hasi • 161. zenbakia. 2011ko urria

irene balaguerdavid altimir

E

“Hobekuntzapedagogiko handiaketorriko dira ekintza

politiko txikiak eginezegunerokoan, horiek diragauza handiak, haurren

bizimoduan etaegunerokoan eragin

zuzena baitute... Adibide bat: eskola

txikietan gauzak egiteaerrazagoa da, emaitzakhobeak dira, baina, hala

ere, etenik gabe jarraitzendute makroeskolak egiten,

zailtasunak jartzen...ikusten ari gara sistema

horrek ez duelafuntzionatzen.

berritzaileak garatu daitezkeelauste al duzue?

IB: Begira, gaur egun ez gaude le-hen baino kontrolatuago, ea gauzak ar-gitzen ditugun! Kortsea buruan dauka-gu. Diktadura garaian arauak haustengenituen: eskoletan katalanez hitz eginezin zenean, katalanez hitz egiten ge-nuen; diktadura garaian neskatoak etamutikoak bereizirik eduki behar geni-tuen, baina elkartu egiten genituen, erahorretan pedagogia aktiboa egiten ge-nuen. Orduan hori guztia egiten bage-nuen, gaur egun, nork ukatuko digu es-kola berritzailea egitea?

DA: Gaur egun arauak hauts ditza-kegu, kartzelara joateko beldurrik edu-ki gabe.

Gaur egun, sistema bestelakoada, eta arazoak eta beldurrak erebestelakoak dira, diru-laguntzakkentzekoa, adibidez.

DA: Ernest Maragall aurreko hez-kuntza kontseilariak, araudiaren ba-rruan dagoen eskola “desberdin” bat ikustean, hauxe esan zuen: “hemen me-tro koadroko hamaika arau hausten di-tuzue”; eta irakasleek erantzun zioten:“bai, bai, kontseilari jauna, araudiarimuzin egiten diogu gauzak hobetze-ko”. Eta bere horretan onartu zuen Ma-ragallek irakasleek esandakoa. Helbu-ru eta ideia konkretu batzuei erantzute-ko eta ho betzeko denean, araudiakhautsi egin behar dira.

IB: Ez dakit, gaur egun, Euskadi ze-hazki nola dagoen, baina ni hara joannintzenean ere ikusi nuen jendeak araudiak haustsi egiten zituela, bai es-kola publikoetan eta baita ikastoletan ere. Pedagogiako aurrerapauso han-dienak araudiak hautsiz egin dira, arau-diak egiten dituenak ez daukalako ideiarik ere, edota ez dietelako haurreimesederik egiten. Irakasleak dira hau-rren errealitatea ezagutzen dutenak etaaldaketak eta hobekuntzak egin ditza-ketenak.

Gutxiengoen kasua den arren,bada jendea eskola berria egitekoilusioa duena, baina ez du

asmatzenilusio horri gorputza ematen. Ba aldator mugimendu berriren bat?

IB:Gauza berriak egin nahi dituztenirakasle horiei laguntza ematea da gurelana. Eskolan irakasleak duen egitekobera dugu guk: irakaslea laguntzeko da-go. Gure belaunaldia zorionekoa izanda, Marta Mata, Jordi Coch, Maria Anto-nia Aznar… izan ditugu, eta segurtasu-na eman digute berritu eta hobetu nahiizan dituzten gauza horietan guztietan.Guk ere gazteen ondoan egon behardugu, baina haiek izan behar dute pro-tagonista.

DA: Irakasleek elkartu egin behardute, hitz egin, eta guk oxigenoa emanbehar diegu gero beraiek egiteko, hau-rrek bezala.

Unibertsitatean zabiltzate biok.Nola ikusten duzue mundu hori?

IB:Hezkuntzaren errealitateak zeraerakusten du: aldatzeko ezintasun han-dia duela. Amak eta aitak beraien seme-alabekin bezala, irakasleok, egin digu-tena ikasleengan errepikatzeko joeradugu, hezkuntzan asko eragiten baituegin dizutenak. Irakasle desberdina, irakasle berritzailea izan nahi baduzu,erantzi egin behar duzu esperientziazbetea dakarzun motxila, eta horrek aha-legin berezia eskatuko dizu, betiere ezbaduzu irakasle aurrerakoi izateko zo-riona eduki. Pedagogo handi guztiekeskola-prestakuntza egin dute haurreneskolaren ondoan, Pestaloggi, Frebel,Malaguzzi… Malaguzzik zera esanzuen: “Ez iezazkidazu formatu haurrak,deformatzen eta formatzen lan bikoitzaeman behar baitidazue”. Eta hori da uni-bertsitatearekin gertatzen dena. Bene-tan ikasteko bidea umeekin egotea da,haiekin esperientziak bizitzea eta, on-

Page 21: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

161. zenbakia. 2011ko urria • hik hasi • 21

doren, hausnartzea. Praktikarik eta ekintzarik gabe ez dago gogoetarik, etahori da, gaur egun, unibertsitateak dau-kan drama handia. Praktikari bizkarra ematen dio guztiz, esperientzia etahausnarketarako laborategia falta zaio,eta ez dago Bolognarik horri aurre egin-go dionik!

Irakasle bokazioa krisian otedago?

IB: Irakaslegaien artean beti dagoproportzio bat bokazioagatik egiten di-tuena irakasle ikasketak, baina bestekopuru handi bat bestelako baldintzekerakarrita etortzen da; ezin dugu inoizpentsatu % 100 mundua aldatzeko go-goz doanik irakasle eskolara. Teoriariloturik dago unibertsitatea, nahiz etaBolognak praktikak bultzatzen dituen.Baina, praktika guztiek ez dute pedago-gia berritzailea eskainiko, praktiketanfitxak betetzen pasatzen dute egun er-dia irakaslegaiek. Horrek erakusten duunibertsitatearen krisia.

Jarrera aldatu egin behar da, eta gau-za bat izan behar da oso kontuan: ira-kasleak ere ikasi egiten duela eskolan;guk, irakasleok, etengabe hitz egin be-harrean, entzun ere egin behar dugu.

DA: Unibertsitatetik ateratzen denjende berriak ez daki beste era bateralan egin daitekeela, irakaskuntza tradi-zionala bakarrik ezagutzen du, eta ezdauka ez tresnarik eta ez jakintzarik es-kola berritzeko. Unibertsitateak eta es-kolek oso harreman gutxi dute. Vic hiri-ko adibidea jarriko dizuet, unibertsita-teak eskolen errealitatea aldatzeko zergaitasun gutxi duen erakusten du: oso i-rakasle interesgarriak daude han, bainaez daukate inolako harremanik unibertsitatearen ondo-ondoko ikas-tetxeekin; eskola horiek ez dira berrit-zaileak, ez punta-puntakoak, ez aurre-rakoiak. Eskola horiek unibertsitatekogela izan beharko lukete, laborategi;beste era batera lan egiten duen eskola izan behar luke unibertsitatearen ondo-an dagoen ikastetxe batek.

Baina sistemak ez du laguntzeneskola berritzen.

DA:Gaur egun, irakasleok aukerat-zen dugu nora joango garen lanera, ikastetxeetako proiektuek edo taldeekez dute aukeratzen beraiekin lan egite-ko behar duten jendearen profila. Horida sistema honen arazoetako bat.

IB: Lege berri bat egiten duten aldi-ko gauzak okertu egiten dituzte. Utzdiezaiotela legeak egiteari eta jar daite-zela eskoletako errealitateari begira;zail tasunak zailtasun, interes handikoproiektuak ari dira sortzen, eta proiektuhoriek lagundu egin behar dira, eredu izango baitira ondokoentzat ere.

Adibide bat: eskola txikietan gauzakegitea errazagoa da, emaitzak hobeakdira, baina, hala ere, etenik gabe jarrait-zen dute makroeskolak egiten, zailtasu-nak jartzen. Politika horiek ez dira zuze-nak, bizitzeko egokiagoak diren erreali-tateak behar ditugu. Adin guztietakohaurrek egunean ordu asko egiten di-tuzte eskolan; nolakoa izan behar du es-kolak haurrak modu osasuntsuan egondaitezen eskoletan? Bada, aire librekoespazioak dituztenak. Baina ez, makro-eskolak eta espazio itxiak egiten dituz-te, eta, horretarako, ez da legerik behar.Hobekuntza pedagogiko handiak eto-rriko dira ekintza politiko txikiak eginezegunerokoan, horiek dira gauza han-diak, haurren bizimoduan eta egunero-koan eragin zuzena baitute. Ez ditugu adierazpen ponposoak nahi, horretanguztiok ados geundeke, eta, benetan, ikusten ari gara sistema honek ez duelafuntzionatzen.

Zein dira, zuen ikuspegitik,Kataluniako Hezkuntza Legeberriaren puntu ahulenak?

IB: 0-3ari ematen zaion tratua, adi-bidez. Ikastetxeei autonomia eman be-har zaie, eta autonomiak zuzendaritza-rekin lotuta egon behar du; autonomiadeitu dutena ez da onargarria, eskolapublikoen artean zauri handia eragingodu haiek proposatzen dutena aurrera ateratzeak, zentroko zerbitzu eta espa-zioak merkaturatzeko aukera ematenbaitu legeak. Legeak demokrazia anulatu egin du. Umeez ez da hitz egin ere egiten; familiez gauza konkretu bat-zuetarako bakarrik hitz egiten da, eta irakasle-taldeaz ere ez da hitz egiten; epeak estutu egiten dira, irakasleak el-kar ez daitezen eta eztabaida ez deza-ten. Ez badugu denborarik hitz egiteko,elkarrizketarako, ezin dugu ezer eraiki,eta hitz egitea eta pentsatzea ez da den-bora galtzea, kontrakoa da, denbora au-rreztea.

Gure kasuan, haur eskolakpartzuergoan bildu dira EuskalHerriko zenbait kasutan, etahorrek nortasun arazoak dakartza.

IB:Euskadin arazo handi bat duzue:2 urteko haur guztiak eskolatuta ditu-zue. Hemen ez da esaten, baina ni au-sartzen naiz esatera: hori arazo handiada, 0-3ko tartea 0-2ra mugatuta geldit-zen da, eta zaila da hor lan egitea, zerenidentitate zaileko epea da 0-2koa. Zen-tro horiek hezkuntza-zentroak dira, bai,

Page 22: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

22 •hik hasi • 161. zenbakia. 2011ko urria

irene balaguerdavid altimir

E

“Zalantzarikgabe, eskolen kudeaketaudalek egin behar dute,gertukoenak dira. Baina

ezin zaio transferitueskumen bat

baliabiderik transferitugabe, hori guztizarduragabea da.

baina ez bakarrik hezkuntza-zentroak.0-2tik aurrera, badirudi gurasoak ez di-rela garrantzitsuak, eta pertsona guz-tientzat gurasoak garrantzitsuak dira, ez0-2koentzat bakarrik; bizitza osoan oinarrizkoa da familia, eta 3 urtetik au-rrerakoei kendu egiten zaizkie guraso-ak. Hezkuntzaz gain, zerbitzu sozialetikere badute haur eskolek, eta hori guztiakudeatzeko tresnak behar dituzte uda-lek. Kudeaketa udalei transferitu zaie,0-3 etapak dituen beharrei aurre egite-ko nahikoa baliabide transferitu gabe,eta, ondorioz, udalak bere lanak kan-poratu egiten ditu, eta hori arazo bat da.Udal titulartasuna dute, baina kanpoankontrataturiko langileak ditu. Horrega-tik, gaur egun Katalunian, 0-2 urte bitar-teko haur eskola publikoak egoera okerragoan daude pribatuak baino.

Baliabideak izango balitu, eskolakudalaren esku egotea irtenbideona litzateke, ezta?

IB:Zalantzarik gabe, eskolen kude-aketa udalek egin behar dute, gertuko-enak dira. Baina ezin zaio transferitu es-kumen bat baliabiderik transferitu ga-be, hori guztiz arduragabea da. Uda -lentzat arazo larria da baliabiderik ez izatea. Udal askok itzelezko lana egindute beraien ikastetxeekin, eta hori ger-tu dagoen batek bakarrik egin dezake.Kontua da sistema Napoleonen garai-koa dela, guztiz zaharkituta dagoela. Eta, aldiz, modernotzat saltzen digute-na komertzializazioa da, merkatua. Etaez bata eta ez bestea, gobernuek ezindiete uko egin beraien erantzukizunei:arduratsu izateak udalen zerbitzura ba-liabideak jartzea dakar.

Haur Hezkuntzan esperientziahandia duzu, Balaguer. Zein diragaurko erreferenteak?

IB:Perspektiba ireki egin behar du-gu, baita geografikoki ere: Latinoameri-kari begiratu behar diogu, 0-6 urte bitar-teko haurrekin nola lan egiten dutenmiresgarria da. Era berean, une hone-tan zientifikoki frogatuta dago bizitzakolehen urteak direla pertsonarengan in-portanteenak, psikologiak, neurolo-

giak eta antropologiak argitu dute hori.Horrek lehendik bagenekiena baieztat-zen du, hau da, Haur Hezkuntza funt-sezkoa dela. Oso profil berezia eragitendu Haur Hezkuntzak profesionalen-gan: irakaskuntzan dabilen langilesuharrena eta motibatuena, mundu osoan, Haur Hezkuntzan dabil. Opti-mistak izateko aukera dugu, zientziakerakutsi du irakasle eta pedagogoek au-rreikusten zutena, hau da, lehen urteakoso garrantzitsuak direla, eta Haur Hez-kuntzako irakasleak dira gartsuenak.

Horrek erakusten du hezkuntzarizer-nolako garrantzia ematendioten instituzioek, diskurtsoetanhezkuntzak garrantzi handia du,bizitza guztiko hezkuntzazmintzatzen dira, baina, gero,neurriak kontrakoak dira.

IB: Bizitza guztiko hezkuntzaz Jac-ques DeLors-en Liburu Zuriamintzat-zen zen duela 20 urte. Gaur egungo Eu-ropak ez du zerikusirik DeLorsek aipat-zen zuen Europa harekin. Esloganakhartzen dituzte Europako agintariek, eta beraien erara interpretatzen dituzte,DeLorsen Hezkuntzak bere barneanezkutaturiko altxor bat du liburuan esaten zituen ideiak akordio merkanti-listetara moldatu dituzte. Horrelakoakdira Lisboako akordioak hezkuntzariburuz egiten dituen erreferentzia guz-tiak ere, kopuruan oinarritzen du denaLisboako akordioak: eskolatuen kopu-rua; prestakuntza profesionalari lehen-tasuna ematea, arrazoi ekonomikoen-gatik; unibertsitateko ikasleen kopuruajaistea, garestiegi ateratzen direlako…

1990ean, Europako Batzordeko sa-rean nengoenean, gomendio-gutunbat egin genuen, eta urte gutxira atzerabota zituzten gomendio haiek denak, eta zenbakitan neurtzen hasi ziren guz-tia. Gure ideiak hartu zituzten, edukizhustu egin zituzten, eta beraien eraramoldatu zituzten. Europako mapari be-giratu besterik ez dago, zenbat gobernukontserbadore eta zenbat aurrerakoidauden ikusteko. Eta proposatzen du-ten hezkuntza ere estilo berekoa da,noski. Ezin dugu ahaztu ingelesez edu-

“Zientifikokifrogatuta dago bizitzako

lehen urteak direlapertsonarenganinportanteenak,

psikologiak, neurologiaketa antropologiak argitu

dute hori.

Page 23: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

161. zenbakia. 2011ko urria • hik hasi • 23

cationek instruction esan nahi duela.Eta gu ez gara ari horri buruz hitz egiten.Arazo ideologikoa dut gaur egungo Eu-roparekin.

Jarrera kontserbadoreak aipatudituzuenez, PPk esan duKatalunian ezin dela gaztelaniazikasi. Lehen ez zuen horrelakorikesaten. Giroa aldatu egin al da?

IB: Patetikoa da gai hori. AuzitegiGorenera hiru salaketa iritsi ziren, Kata-lunian ezin dela gaztelaniaz ikasi argu-diatuta, ez dira gauza ezta 300 salaketabiltzeko ere! Gai hori oso ondo jorratudute irakasleek Katalunian, eta gaztela-niadun familietako jatorria zutenek ere,duela 30 urte katalana ikasi zuten haurhaiek, errespetuz ikasi zuten. Gure be-launaldikoak iraindu egiten gintuztenkatalanez hitz egiteagatik, eta jazarri ka-talanez irakasteagatik. Gaur egun, hau-rrek naturaltasunez eta errespetuz ikas-ten dute katalanez, gure hizkuntzakmaitatua izan behar du, ez inposatua. Eta katalana eta gaztelania, biak ikasibehar dira.

DA: Gurasoek haurren hizkuntza erabakitzen badute, bereizi egiten di-tuzte, hizkuntza gutxitua ez dakitenhaurrak ari baitira sortzen.

Katalanaz eta gaztelaniaz gain,eskoletan ingelesa sartzearenanola daramazue Katalunian?

IB: Kontua da ez direla gauza beraeskubide-berdintasuna eta terrenteria.Ingelesa ezarri nahi duten moduak ara-zo ugari ditu: lehenengoa, ez dauzka-gula behar adina irakasle ingelesez on-do hitz egiten dutenak; gero eta lehena-go ikasten hasteak ez du esan nahi hiru-garren hizkuntza hori gertukoagoa izango denik; eta, bestetik, teknologiaberriak erabili behar ditugu hizkuntzahau edo bestea ikasteko.

Ingelesetik aparte, testuinguru elea-niztun hori baliatu egin beharko genu-ke ikasleari bere lagunen hizkuntzaguztiak ezagutzen laguntzeko, eta hitzbatzuk behintzat ulertzeko. Errealitatedesberdin asko dauzkagu inguruan, etaeleaniztasun hori ezagutzea oso aberat-

sa izan daiteke, eta oso erraz egin daite-ke, gainera; haurra protagonista izandaitekeela dioen teorian bete-beteansartzen da ideia hori. Haurrak bere ama-hizkuntzan konta dezake ipuin bat, be-re senide batek lagundurik; gutxienez,ikasleek hizkuntza horren musika eza-gutuko dute, eta hori oso aberatsa da.Harro esaten dut eskola aberatsena pu-blikoa dela, hizkuntza asko ditugu, kul-tura asko, eta aberastasun hori partekat-zen ikasi behar da.

Guk hemen, nagusiki, ingelesa dau-kagu buruan, baina ez da leku guztietanhorrela: Berlinen izan nintzen duela hi-ru urte, eta bisitatu nituen ikastetxe guz-tien artean batek berak ere ez zuen in-gelesa irakasten, latina edo txinera es-kaintzen zuten, zentroak autonomiazuen zer hizkuntza ikasiko zituen hau-tatzeko.

Ikasgaiak adinean aurreratzea eta ikasgai batekin gero eta lehenago has-tea irakaskuntza-akats handia da. Zerta-rako behar dute ingelesa haur txiki ho-riek?

Ingelesa bezala, informatika eregero eta lehenago sartu nahi da…

IB: Informatikan arazoa dugunokhelduak gara, haur horiek informatika-ren aroan jaio dira, eta nik bolaluma era-biltzen ikasi nuen bezala dakite haiekordenagailuak eta teknologia berriak erabiltzen. Gu blokeatu egiten gara, bai-na haiek ez. Haurrak irakasleen eta gu-rasoen irakasle izan daitezke, eta ez da-go arazorik, haiei eman behar dieguprotagonismoa. Guk lagundu behar

diegu irizpideak ezartzen, zer den inte-resgarria eta zer ez bereizten lagundubehar die irakasleak, nahiz eta tresnahaurrak baino okerrago erabili.

Zer lan ditu oraintxe eskuarteanRosa Sensatek?

DA: Esandako erronkak betetzen eta ilusio horri erantzuten lan handiadugu. Baina, bestelako lan “praktikoa-goak” ere baditugu. Udako ikastaroek,adibidez, goraka egin dute azken lau ur-teetan. Irakasle berriak oso gustura etortzen dira, gauza berriak ezagutzendituztelako. 175 bat ikastaro antolatugenituen iaz, eta hezkuntza birsortzekobeharrari buruzko eztabaidak egin ge-nituen. Infancia aldizkarian lanean jarraitzen dugu, Infanciaren ale katala-na eta gaztelaniazkoa daude, baina biakautonomoak dira, ez dira itzuliak. Infancia katalanak Balear Uharteak,Valentzia eta Ipar Katalunia hartzen di-tu. Eta Infancia Europan16 hizkuntza-tan idazten da, eta 16 herrialde horieta-ko langileekin osaturiko erredakzio-kontseiluak dauzkate.

IB:Aurrera begira, jardunbide ego-kiak zabaltzeko telebista bat sortukodugu. Jardunbide egokien eredu askodaude, eta 2011 honetan telebista digitalbat sortu nahi dugu ikastetxe horiek ezagutarazteko, eta 2012an jarriko duindarrean Rosa Sensatek telebista hori.Ikusiko dugu haurrak nola antolatzendiren espazioetan, adibidez. Gaur egungo baliabideekin lan egiten ikasibehar dugu. Eta galtzak bete lan dugu.

Page 24: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

24 • hik hasi • 161. zenbakia. 2011ko urria

e s p e r i e n t z i a k

Bi atezainek, oso serio, nortasun- agiriak eskatu dizkiete gaztetxoei, etabiribilean eserarazi dituzte guztiak. Ba-ti motxila irekiarazi diote. Serio. Ez da-go irribarrerik ia, esan liteke urduritasu-na nabari dela airean.

“Hasi da ikuskizuna”. Atezainak ak-toreak dira, eta gaztetxoak, ikasleak.Guztiak antzezlan baten parte dira, gaz-tetxoek ez jakin arren. Eta Hik Hasik eresaio batean parte hartu du, ikasleekinbatera. Antzezlan horrek ezaugarri be-reziak ditu, antzerki-foroa baita: antzer-ki modu horretan, aktoreek arazo batiburuzko lan bat antzeztuko dute, amaiera gaiztoko antzezlan bat, hainzuzen, eta ikasleen lana eszenak eta es-zenatokia aldatuz istorioa hobeto amaitzea izango da, ikasleak beraiekaktore bihurtuta. Gizartean eragitenduen metodo pedagogikoa da antzerkisoziala.

Lehenik eta behin, Gilbertoren ka-sua antzeztu dute Elena Azkargorta etaMai Gorostiaga aktoreek. Gilberto Bra-sildik Euskal Herrira etorri berria da, eta,euskaraz eta gaztelaniaz deus jakin ga-be hasi da eskolan. Berehala bihurtu dagelakideen irainen eta burlen jomuga.

Jazarpenaren eta integrazioaren

gaia bi antzezlan laburren bidez aur-keztu dute aktoreek, eta, bitartean, isi-lik eta adi daude ikasleak. Berehala alt-xatu du eskua ikusleen artean biribile-an eserita dagoen gaztetxo batek. Ra-mon du izena: “Ni asko identifikatutanaiz Gilbertoren kasuarekin. Erruma-niatik etorri nintzen, ez euskaraz eta ezgaztelaniaz ezer ez nekiela, eta hasie-ran oso bakarrik sentitu nintzen”. Ra-monen gelakide gehienak ere jatorrizEuskal Herriz kanpokoak dira, eta, apurka-apurka, haiek ere beren espe-rientziak kontatzen hasi dira.

Azken batean, horixe da Antzerki

Forumaren helburua, metodo pedago-giko gisa eztabaida ikasle eta irakasleenesku jartzea, eta errealitatea ezagutze-ko eta aldatzeko hausnarketa metodogisa erabiltzea. “Ikusle pasiboa egile etaaktore aktibo bihurtzea lortu nahi da,lehenik antzezlan batean, eta, gero, agian, bakoitzaren errealitatean”.

Duela bost urte abiatu zuten Antzer-ki Foruma Arantzazun, eta ordutik ho-rretan dabiltza Elena Azkargorta etaMai Gorostiaga, adibidea Irlandan har-tuta, eta “gizartean eta eskolan jazarpe-nak sortzen duen kezka ikusita”. Jazar-penaren aurkako esku-hartze preben-

Antzerki soziala ArantzazunFikzioa, errealitatea eraldatzeko tresna

Antzerki sozialaren bidez,jazarpenaren aurkako esku-hartze prebentiboa lantzenda Arantzazun, Baketikgatazken lantze etikoarenbake-zentroan

Page 25: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

161. zenbakia. 2011ko urria • hik hasi • 25

tiboa lantzen da, beraz, Arantzazun,Baketik gatazken lantze etikoaren ba-ke-zentroan. 8 urtetik 16 urte bitartekohaurrentzat dago prestatua, eta, adina-ren arabera egokituta, arrazismoaren,jazarpenaren edota bullying-aren aur-kako esku-hartze prebentiboa lantzendute, antzerkiaren bidez.

Hiru ataleko esperientziaGilbertoren kasua eta lankide ijito

bat onartzeagatik amarekin arazoak di-tuen mutilaren kasua planteatu ostean,gaztetxoek antzezlanetan aurkeztuta-ko jarrerak aldatzeko proposamenakegiten dituzte, eta ikasleek beraiek ant-zezten dituzte jarrera horiek, zorigaiz-toko amaiera aldatu eta zuzenago bat emanez egoera horiei.

Fikziozko bi kasu aurkeztu eta lan-du ondoren, jazarpen- eta integrazio- arazo erreal bat aurkeztuko diete hau-rrei, Babaren kasua. Babak berak adie-

razi duenez, Senegaldik etorri zen Eus-kal Herrira lanera, eta hemen bizi izan-dako egoera gogorrak aurkeztu dizkieikasleei. Babari galderak egiteko auke-ra izan dute, eta elkarrekin esperient-ziak partekatu dituzte.

Esperientzia horren hirugarren za-tian, analisi- eta gogoeta-lantegi bat egingo dute guztiek elkarrekin, eta nor-berak bizi izandakoa, ikusitakoa eta ja-rrera egokiagoak mahai gainera ekarri-ko dituzte. Hezitzaileen arabera, hiru-garren atal horretan hausnarketa ugariplanteatzen dituzte ikasleek, antzerkia-ren bidez emozioak azaltzen baitituzte

17.000 ikasleren esperientziaArantzazuko Antzerki Forum egi-

tasmoan, antzerkiaren bidez eskolanbalio etikoak bultzatzen dituen progra-ma horretan, 310 ikastetxek eta 8 urtetik12 urtera bitarteko 17.000 ikasle ingu-ruk hartu dute parte dagoeneko. Bake-tik-ek ikastetxeei zerbitzu hori kosturikgabe eskaini die azken bost ikasturtee-tan; baina, krisiaren ondorioz eta era-kundeen laguntzak gutxitu egin dire-nez, ikastetxe bakoitzari laguntza eko-

nomiko xume bat eskatuko diote au-rrerantzean Arantzazutik, egiten duenAntzerki Forumeko saio bakoitzeko.Horrez gain, aurtengo programazioaribeste gai bat, laugarrena, gehituko dio-te, giza duintasunaren ikaskuntza oina-rri hartuta: droga-mendekotasunarenprebentzioa landuko dute 16 urtetik 18urte bitarteko ikasleekin. Hauxe da ikasturte honetan izango duten egita-raua: irailaren 19tik azaroaren 14ra, es-kolako indarkeria- eta jazarpen-jarre-ren prebentzioa, 10 urtetik 13 urte bitar-teko ikasleentzat; urtarrilaren 16tik otsailaren 16ra, giza duintasunaren ikaskuntza oinarri hartuta, droga-men-dekotasunaren prebentzioa, 16 urtetik18 urte bitarteko ikasleei zuzendua; otsailaren 27tik martxoaren 29ra, esko-lako afektibitate- eta bizikidetza-harre-manetan errespetu-, askatasun- etaberdintasun-balioak lantzea, 13 eta 14urteko ikasleentzat; apirilaren 16tikmaiatzaren 22ra, eskolan errespetu- etaberdintasun-balioak lantzea, kultura aniztasunarekin eta immigrazioarekinlotuta, 15 eta 16 urteko ikasleentzat.

Page 26: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

26 • hik hasi • 161. zenbakia. 2011ko urria

e k a r p e n a k

Bitartekaria zer den azaldu du, lehe-nik eta behin, Perez Azkona irakasleak:“Bitartekaritza hirugarren pertsona batbitarteko hartuta egiten den negoziazioprozesua da. Pertsona hori neutrala da.Prozesu horretan, bitartekaria parte ak-tiboa da, eta akordioa lortzeko iradoki-zunak eta gomendioak egiten ditu. Bai-na ez du inongo ardurarik ez eta botere-rik ere, gatazka konpontzeko bideratu-ko diren erabakiak hartzeko”. Zehazki,eskolako bitartekaritza ikasleen artekogatazkak konpontzeko erabiltzen denteknika da, baina eredu horrek, pertso-nen arteko gatazkak konpontzeazgain, “elkarbizitzako eredu baketsua-goak” sustatzea du helburu.

Ikasleak, irakasleak edo bitarteka-

ritza zerbitzuko langileak izan daitezkebitartekariak. “Bitartekari-lanak egitendituena boluntario gisa aritzen da, eta,lehenengo, prestakuntza jasotzen du,gai zehatz batzuen inguruan: bitarteka-riaren funtzioaz, entzute aktiboaz, au-toestimuaz, begiruneaz eta tolerant-ziaz”. Alabaina, bitartekari horren lanaez da epailearena izango, bi alderdiekkonponbide baketsu bat bilatzea bai-zik. Eskoletan, berdinen arteko bitarte-karitza-proiektua ari dira garatzen, hauda, ikasleen arteko bitartekaritza-proiektua.

Abantaila ugari ikusten dizkio Pe-rez Azkonak bitartekaritza-teknika es-kolan erabiltzeari: “Errespetua, partehartzea, komunikazioa…. Balio positi-bo ugari lantzen dira; horrez gain, ga-tazkak modu baketsuan konpon dai-tezkeela ikasten dute ikasleek, eta nor-

berak izan duen jarreraz gogoeta egite-ko aukera dauka, norberaren emozio-ak eta besteenak aztertzen dituzte; az-ken batean, menderatze-harremanakezabatu egiten dira”. Haatik, zenbaitgabezia ere baditu teknika horrek, “bi-tartekaritza ez baita nahikoa eraso la-rrien kasuan”.

Lago Pueloko esperientziaArgentinako Chubut probintzian,

2002an hasi ziren gatazkak modu ba-ketsuan konpontzeko bitartekaritza e-rabiltzen, eta handik 5 urtera sartu zenLago Pueloko eskoletan berdinen arte-ko bitartekaritza-proiektua. Argentina-ko estatuak eskaintzen duen zerbitzuada, eta ez da hezkuntzara mugatzen.Eskolan garatzen den bitartekaritza-la-nak indarkeria modu prebentiboanlantzeko aukera ematen du, “gaitasunsozialen ikaskuntza sustatuko dutenestrategiak eta ekintzak jartzen direla-ko abian, eta elkarbizitza hobetu egin-go dutelako horiek”, azaldu du PerezAzkonak. Eskola programa horrek ber-dinen arteko bitartekaritza gararazikoduten ekintzak diseinatzera bideratu-ko du eskola, eta horretarako, ikaslee-kin gatazkatsuak izan daitezkeen zen-bait egoera landuko dituzte aurrez. Lanprebentibo horren parte da, esate bate-rako, ikasleak prestatzea.

Prestakuntza jaso duten ikasle ho-riek bitartekari izan daitezke ikaskide-en arteko gatazketan, beren burua bo-luntario aurkezten badute eta gatazkandauden bi alderdiek onartu egiten ba-

Eskolako gatazkak bitartekarien bidezkonpontzenArgentinako Chubut eskualdean egindako proiektua

Gatazka gure egunerokobizitzaren parte da, eta,beraz, eskolako bizitzarenparte eta ikasleen bizitzarenparte ere bada. ArgentinakoChubut eskualdean, LagoPuelo herriko eskoletan,bitartekaritza-sistema era-biltzen dute ikastetxe barru-ko gatazkak konpontzeko.Bertatik bertara ezagutu dusistema hori Leire PerezAzkona Haur Hezkuntzakoirakasleak, han egin baitituPsikopedagogiako praktikak.

Leire Perez Azkona andereñoa

Page 27: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

161. zenbakia. 2011ko urria • hik hasi • 27

dituzte. Perez Azkonak zehaztu due-nez, bitartekaritzak ezaugarri hauekbete behar ditu: isiltasuna, neutraltasu-na, elkarlana, nahitasuna eta etorkizu-nari begiratzea. Baldintza horiek betet-zen direnean, bi alderdien artekoko-munikazioa eta ulermena bultzatukoduten zenbait fase bereiziko dira bitar-tekaritza horretan: alderdi bakoitzare-kin hitz egingo du bitartekari bolunta-rioak, eta zer prozesu egingo duten azalduko die; arauak eta prozesua aur-keztu ondoren, bi alderdiek gertaerenbertsioa azalduko dute, eta pixkanakagatazkaren korapiloak identifikatu egingo dituzte guztien artean eta gataz-ka konpontzeko abiapuntua ezarri. Az-kenik, bitartekariak konponbideakproposatuko dizkie alderdiei, eta adosjartzen ahaleginduko dira, neurri ore-katuak, zehatzak eta egingarriak ados-tu ondoren.

Prozesu hori guztia hainbat jardue-raren bidez egiten dute alderdiek eta bi-tartekariak, eta jarduera horien helburunagusia bizitzarako baliagarriak izangozaizkien gaitasunak garatzea da. “Gai-tasun horiek, bereziki, elkarbizitza etagatazken konponbide baketsua lortze-ra bideratzen dira, eta hainbat ezaugarrilantzen dira jardueren bidez, besteakbeste, pentsamendu kritikoa eta sor-mena, komunikazio eragilea, harrema-nak ezartzeko eta harreman horiei eus-teko gaitasuna, emozioen eta tentsioenkudeaketa egokia, enpatia eta gataz-kak konpontzeko gaitasuna.

Jokoen bidez, antzezpenen bidez,ipuinen bidez, telebistako programenbidez edota komikien bidez garatzendira jarduera horiek, eta bakoitzak hel-buru zehatz bat dauka. Altxorraren bilajokoaren bidez, esate baterako, taldekokideen arteko elkarrekintza sustatzendute; antzezpenen bidez, sentimendu,ideia eta sentsazio komunen ingurukogogoeta eta ikerkuntza egiten dute; Edurne Zuri, Errauskineedota Txano

Gorritxo ipuinetako testuak aztertuz,edota telebistako programen bidez edokomikien bidez, berriz, gatazkak etahorien konponbidearen inguruko azalpenak aztertzen dituzte. Azken ba-tean, ikasleek gatazkei buruz gogoetaegitea eta hitz egitea bultzatzen dutejarduera horiek, eta baita gatazkek era-giten dituzten sentimendu eta jarrereninguruan hitz egitea ere. Eta, azkenik,negoziazioaren garaia dator: “Gataz-kak konpontzeko bide bat negoziazioadela azaldu behar zaie ikasleei, eta zen-bait estrategia eta baliabide identifikat-zeko ariketa egin behar da”.

Bitartekaritza- eta negoziazio-lanhori, baina, ez da soilik boluntariorenesku gelditzen; izan ere, koordinazio-talde bat dago eskolan, eta talde horrekgatazken konponbidearen jarraipenaegiten du. Koordinazio-taldeak bitarte-kari diren ikasleen taldearekin bilerakegingo ditu hamabostean behin. Ho-rren ondoren, eskolak erabakitzenduen maiztasunez, proiektuaren ingu-ruko txosten laburrak eta iritzi-bilketakegingo dira, eta ikasturtearen amaie-ran, proiektua ebaluatuko duen txoste-na egingo da, eta erabilitako tresnak,teknikak, estatistikak, inkestak… jasoegingo dira txosten horretan.

Lago Puelon, bitartekaritza-lana ezda mugatzen ikasleen artean egitenden “ariketa”; izan ere, gatazkak modubaketsuan konpontzeari buruzko sent-sibilizazioa, prestakuntza eta zabal-kundea bultzatzen ditu proiektuak, etaikerlan jarraitu bat egitea eskatzen du.Era berean, erakundeekin batera ari di-ra lan hori egiten ikastetxeetan, Argen-tinako estatuak eskaintzen duen bitar-tekaritza-zerbitzu hori ez baita mugat-zen hezkuntzara, edozein gatazka mo-ta konpontzeko teknika gisa erabiltzenbaitute.

Ondorioetara iristean, Leire Perez i-rakasleak dio oso garrantzitsua irudit-zen zaiola eskolan balio eta jarrera bat-zuk lantzea eta irakastea, hala nola, el-karlana, elkarrizketa, begirunea, onar-pena, eta bortizkeria bilatzen dutenakbaztertzea. “Bitartekaritzak gatazka ho-riek guztiak modu baketsuan konpont-zeko aukera ematen digu”. Baina,proiektu horren bidez, Gasteizko ira-kasleak argi ikusi du bitartekaritzarekinez dela soilik irakasten gatazkak kon-pontzeko bide bat: “demokrazian, ba-kean eta giza eskubideetan oinarritzenden ikaskuntzan sakondu nahi da, be-netako protagonistei, ikasleei, hitza emanez”.

Page 28: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

- Hainbat berba haurren ongizateaz eskolan. * Alexander Barandiaran eta Iñaki Larrea.Mondragon unibertsitateko irakasleak.

- Bizi eta ikasi haur txikiekin. (gaztelaniaz)* Rosa Ferrer. Sant Cugat del Vallès-eko Cavall Forthaur eskola. Katalunia.* Elia Martinez. Sant Adrià dels Besos-eko JosepMiquel Céspedes haur eskola. Katalunia.

- Kalitate eredu proposamena 0-3 eskoletarako. * Txusma Azkona. Haur Hezkuntzako irakaslea etaLizarrako Arieta Haur Eskolako zuzendaria.

informazio osoa eta izena emateko aukera: www.hikhasi.com Tel.: 943 371 408

KALITATEA HAUR ESKOLETAN

Jardunaldiak

Azaroaren 11an (ostirala) DURANGON Azaroaren 12an (larunbata) DONOSTIAN

- Hainbat berba haurren ongizateaz eskolan. * Alexander Barandiaran eta Iñaki Larrea.Mondragon unibertsitateko irakasleak.

- Bizi eta ikasi haur txikiekin. (gaztelaniaz)* Rosa Ferrer. Sant Cugat del Vallès-eko Cavall Forthaur eskola. Katalunia.* Elia Martinez. Sant Adrià dels Besos-eko JosepMiquel Céspedes haur eskola. Katalunia.

- Kalitate eredu proposamena 0-3 eskoletarako. * Txusma Azkona. Haur Hezkuntzako irakaslea etaLizarrako Arieta Haur Eskolako zuzendaria.

- Mahai-ingurua. Txusma Azkona, AlexanderBarandiaran, Rosa Ferrer, Iñaki Larrea eta EliaMartinez.

Page 29: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

Nola neurtzen dairakaskuntzareneta ikasketaren

kalitatea?

Nola zehazten da beste lanbide bat-zuetan jardun profesional bat zenbate-raino den egokia?

Gure ikastetxeetan kalitatea eskai-ni nahi badugu, ezinbestekoa da hez-kuntza-erakundeko irakasgai guztieta-ko eskola-ordu guztietan eta ikasturteguztietan irakaskuntza ona izatea, etahorregatik, zenbait galdera egin behardizkiogu geure buruari:

• Zer da irakaskuntza ona?• Zerk egiten du irakaskuntza

“konpetentea” izatea?• Nola ezagutuko dugu, ikusten

dugunean?• Zer egin behar dugu gure irakas-

leen eta zuzendarien konpetentziak etengabe hobetzeko?

• Nola abiatuko ditugu irakaskunt-za efektiboa, kalitatezkoa edo ona zerden argitzeko eztabaidak?

Lehenik eta behin, denok ikuspegibera eduki behar dugu gure ikastetxe-an hezkuntza-jardun ontzat zer hartzenden definitzean. Horretarako, beha-rrezkoa da, beste edozein kalitate-sis-tematan bezala, batetik, irizpideetara-ko parametroak zehaztea, hezkuntza-

jardun onak behin eta berriz aztertuz,harik eta irizpideak bateratu arte, etabestetik, pisu espezifikoetan ados jart-zea, harik eta denok kalitate pedagogi-koaren kontzeptu bera izatea lortu arte.

Ez da erraza irakaskuntza onaren eta hezkuntza-jardun egokiaren des-kripzio argi eta zehatza ematea eta de-nok bat etortzea. Horixe da hezkunt-zan dugun arazoetako bat, eta, beraz,erronka handienetako bat.

Edozein lanbidetan, profesional

onaren helburuetako bat bere lanbide-an gero eta hobea izatea da. Edozeinprofesionalen azken xedea beren jar-duna hobetzea da. Lanbide gehiene-tan, badituzte ezagutzak jardun profe-sional bat zenbateraino den egokia ja-kiteko. Ezagutza horiei esker, zein jar-duni eutsi behar zaien eta gutxi-askozein aldatu behar diren jakin dezakete.

Zer neurritan aplika daiteke ikastet-xean jardun profesionalari buruz era-bakiak hartzeko modu hori? Aztertzenbadugu zer uste sendo ditugun irakas-kuntzan zer hobetu behar den identifi-katzeko, ikusiko dugu zoritxarrez ezdugula nahikoa datu beste lanbide batzuetan jokatzen duten bezala jokat-zeko.

Eta hori horrela da, orain arte ikas-tetxean irakaskuntza-jarduna ona denala ez den aztertzeko erreferentzia teo-riko ezegonkorrak erabili direlako (pa-radigmak, korronteak, metodo jaki-nak), eta batzuetan hori ere ez. Nola-nahi ere, profesionalen komunitateakaldaezintzat zituen, behintzat. Egoerahor izanik, irakaskuntza-jarduna arteada askoren iritziz.

galdeidazue

?Federico MALPICA

ESCALAEKO ZUZENDARIA. BARTZELONA

161. zenbakia. 2011ko urria • hik hasi • 29

Page 30: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

30 • hik hasi • 161. zenbakia. 2011ko urria

Hezkuntza artea al da?Ia irakaskuntza bezain konplexua

den beste lanbide bati erreparatukodiogu, medikuntzari alegia, eta ikusikodugu alor horretako profesionalek ustedutela beren jardunean bi alderdi dau-dela elkarrekin lotuta: teknikoa eta “ar-tistikoa”. Beraz, medikuntzako profe-sionalek beren jardunaren analisia egi-ten dutenean, honela esan dezakete: egoera jakin baterako irizpide bat da-goenean, profesionalak zientifikokijardun behar du, baina irizpiderik ezdagoenean, medikuak artistikoki jar-dun dezake.

Irakaskuntzan ere alderdi artistikonabarmen bat badagoela onartuz gero,plantea dezakegu ba ote dagoen eza-gutza bat, zenbait alderdi profesionaliburuzko informazioa ziur emango di-guna, horrenbestez guk ere medikuekbezala esan ahal izateko irizpide batbaldin badago gure irakaskuntza-jar-dunak zientifikoa izan behar duela, etairizpiderik ez badago, berriz, artistikokijoka dezakegula.

Ez dagoenez erreferentzia kontras-taturik hobetu behar denari buruz era-bakiak zalantzarik gabe hartzeko, arbi-trariotasunez jokatzera behartuta gau-

de, eta, beraz, segurtasunik gabe. Ho-rrelakoetan, irakastea artea da, eta edo-zein aukera izan daiteke ona. Horrek ir-tenbiderik gabeko egoera batean uztengaitu; intuizioaren esku uzten du eraba-kitzea zer mantendu behar den eta zerberrikusi behar den irakaskuntza-jar-dunean, eta erabaki hori erantzukizunhandikoa da.

Bestalde, guk egindako ikerketan,hezkuntza-jarduna ebaluatzeko adie-razleei buruz galdetzean, ohartu gara ikastetxeetan normalean erabiltzen di-tuztenak ez direla benetan jardunaridagozkionak, baizik eta antolamen-duari edo emaitzei buruzkoak. Adibi-dez:

A) Irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuei buruzko adierazleak (baina ezdute adierazten zein diren egokiak):

- Ezagutzen eta esperientziaren au-rre-eskakizun esanguratsuak.

- Ikasketa-plan eta –programen ga-rapena, berrikuspena eta eguneratzea.

- Ikasketa-planen diseinua eta egu-neratzea.

- Ikastaro-katalogoen garapena.- Irakats-zamen esleipena.- Laborategi eta tailerretarako jardu-

nen eskuliburuen hornikuntza.- Irakaskuntzarako material didak-

tikoaren edo materialen garapena etaprebentzioa.

- Eskolen ordutegia.

B) Ikastaroen (eskolen) antolamen-duari buruzko adierazleak (baina ez me-todologia pedagogikoari buruzkoak):

- Irakasleen gaikuntza.- Ikasleen aukeraketa eta onarpena.- Ikaslearen eskolen erregistroa.- Eskolen ikasketa-programa.- Irakasleen kalifikazioak.- Ikastaroetako apunteak eta azter-

ketak.- Erregistroen informazioa.- Baliozkotzea zenbatero berritzen

den.

C) Ikastaroko emaitzei buruzko adierazleak (baina ez dute azaltzen nolairitsi den emaitza horietara):

- Ikastaroa/Ikasturtea gainditu du-

ten, gainditu ez duten ikasleen kopu-rua.

- Maila berritu behar duten ikasleenkopurua.

- Ikasturtean zehar baja eman dutenikasleen kopurua.

- Ikasleen eta familien asebetetzemaila.

- Ikasketa-plan edo –programen di-seinu eta garapenaren baliozkotzearenemaitzak.

Adierazle horiek guztiek ez dute be-netan irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuei buruzko daturik ematen,baina XXI. mende honetan hezkuntza-erakundeetan adierazle horiek ari diraerabiltzen: beraz, azter al dezakegu ira-kaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuenkalitatea?

Egiaz, bai, azter dezakegu hezkunt-za-jardunaren kalitatea, badugulakojardun hori oinarritzeko zientzia bat.

Lanbide bat eta bi erreferentziaBeste lanbide batzuetan erreferent-

zia bakarra dute beren jardun profesio-nala azaltzeko, baina hezkuntzaren alorrean, arkitekturan bezala, bi errefe-rentzia ditugu, oso ondo identifikatuta,gure jardun profesionala azaltzeko. Ar-kitekto-talde bat bilduko bagenu obrabaten inguruan, eta hura baloratzekoeskatu, seguru asko honela galdetukoligukete: zer nahi duzue baloratzea, es-tetika ala eraikuntza? Estetika erantzu-nez gero, seguru asko ez lirateke denakbat etorriko, arkitekto bakoitzak esteti-karen bere ideia duelako. Batzuk klasi-koagoak dira, beste batzuk funtziona-listagoak, beste batzuk gaur egunekoa-goak. Estetika bakarra ez dagoenez, ezin dira protokolo unibertsal bakarrakegon, estetika bakoitzak bereak ditu.Bestalde, arkitektoei eraikuntzari bu-ruz galdetuko bagenie, etorriko al lira-teke bat? Seguru asko, bat etorriko lira-teke jardun profesionalaren balorazioaegitean, zientzian oinarrituko litzateke-elako; hau da, ingeniaritzan, matemati-kan, materialen fisikan eta abarretan.Zutabeei erreparatuko liekete, distant-ziei, erresistentziei, lehengaiei… Azter-tuta, esperimentatuta eta frogatua da-

Zenbait ikerketak –psiko-logiatik datozenek, beste-ak beste- nahikoa datufidagarriak eta kontrasta-

tuak ematendizkigute, iden-tifikatzeko zerezaugarri etairizpide izan

behar dituzten irakaskunt-za- eta ikaskuntza-jardue-rek, ezarritako helburuaklortzeko modukoak izandaitezen.

?

Page 31: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

161. zenbakia. 2011ko urria • hik hasi • 31

Jardun profesionala baloratu eta hobetu nahibadugu, ezinizango dugu ezunibertsalkiegin, ez emait-zetan bakarrikoinarritu, ebaluazio estan-darizatuek proposatzendiguten bezala.

?

goen orori. Hori dela eta, badira erai-kuntzarako protokolo unibertsalak,mundu osoan erabiltzen direnak, etadauden eta agertzen diren estetika des-berdinekin konbinatzen dira.

Hezkuntzaren eta prestakuntzarenalorrean gauza bera gertatzen zaigu.Eztabaidagarria dena eta ez dena berei-zi behar ditugu. Zientifikoa den horre-tan bakarrik etor gaitezke denok bat,baina ezin dezakegu “estetika” alde ba-tera utzi; hau da, gure kasuan, irakas-kuntzaren funtzio soziala, hezkuntza-ren xedeak, irteera-profila, edota, gau-za bera dena, zer ikasle-mota prestatunahi dugun.

Hezkuntza-jardun profesionala-ren bi erreferentziak

Egiaz, bi erreferentziak erabili be-har ditugu. Bata zientifikoa da, tekni-koa, eta, beraz, funtzionatzen duen ho-rretan oinarritua egon behar du. Besteaideologikoa da, ez-zientifikoa, eta, be-raz, erakunde bakoitzaren neurrira eraiki behar da. Azken erreferentziahori hezkuntzaren xedeak dira: era-kunde batek zer nahi duen bere ikasle-entzat, beren prestakuntza bukatzendutenerako; horri irteera-profila derit-zo (ingelesez, Learning Outcomes).Profil hori ez da denontzat berdina: era-kunde bakoitzak, programa-mota ba-koitzak, hezkuntza-maila bakoitzak,testuinguru bakoitzak bere profila du.“Hatz-marka” bezalakoa da: eskola, erakunde, instituzio fakultate eta pro-grama baten “hatz-marka”. Eztabaida-garria da, eta prestakuntzako ardura-dunek, irakasleek eta parte-hartzaileekadostu egin behar dute. Hezkuntzarenxede horiek, lehenik eta behin, lege-es-parruan daude adierazita, gizarteak erabaki behar duelako, gobernuarenbitartez, zer-nolako herritarrak presta-tu nahi dituen derrigorrezko hezkunt-zan. Baina, horrez gain, beste leku bat-zuetan ere adierazita daude: erakunde-en idearioetan, arauetan, liburuxka etawebguneetan, non ikasleari hitzema-ten zaion programaren bidez hainbatjakintza, trebetasun eta jarrera lortukodituela, testuinguru espezifikoetan el-

karri lotuta erabili ahal izateko; hau da,ikasleak ustez garatu beharreko kon-petentziak agertzen dituzten horietanguztietan daude adierazita hezkuntza-ren xedeak. Erreferentzia horrek print-zipio soziologikoak eta epistemologi-koak erabiltzen ditu, testuinguruarenarabera zer irakatsi beharko litzatekeenerabakitzeko.

Beraz, obra berri batean arkitekto-talde bat jarri nahi badugu lanean, ba-koitzaren estetika alde batera utzi eta eraikuntza berriaren estetikari buruz ja-rri behar ditugu ados (edota onar deza-tela eraikuntzarako lehendik erabakizen estetika). Hala egiten ez badugu,teknika bera txartzat emango dute az-kenean, estetikaren alde egiteagatik.Hortik aurrera, denak estetikarekin batbadatoz, ez da eztabaida antzu gehiagoizango. Denek egin ahal izango dutelan irizpide zientifikoei jarraiki, denak izango dira efizienteak eta denek beteahal izango dituzte beren helburuak.

Hezkuntzan, arduradunak eta ira-kasleak hezkuntzaren xedeetan bat etortzea lortu behar dugu (alde baterautzita irakasle bakoitzaren xedeak; hauda, ikasleentzat prestakuntza-aldia bu-katzen dutenerako nahi duten ikasle-profila), ez ditzaten azkenean metodo-logia pedagogikoak txartzat eman me-todologia horien osaera ideologikoa-rengatik. Behin denak ados jarrita, tal-de-lanean aritu ahal izango dira, talde-an irakatsi ahal izateko; izan ere, beha-rrezkoa da hori, ikastetxean nahiz era-kunde-mailan proposatutako hez-kuntza-helburuak betetzeko.

Behin irakasten den horren etaprestatu nahi den pertsona-motaren ar-teko koherentzia identifikatu dela, be-rrikusi behar da ea egiten diren irakas-kuntza-jarduerak egokiak diren ala ez ikaskuntza hori lortzeko. Hortxe eragi-ten du erreferentzia zientifikoak; hauda, zenbait zientziak –gizakiok ikas de-zagun zer baldintza eta prozesu betebehar diren aztertu dutenek- ematendizkiguten ezagutzak.

Beste lanbide batzuetan bezala eza-gutza zientifikoen baliabidea bilatzenbadugu, ikusiko dugu irakaskuntzan,

nahikoa azterketa zientifiko ez dagoe-nez, irakaskuntza- eta ikaskuntza-pro-zesuei buruzko azalpen-eredua zen-bait paradigma ezartzera mugatzen de-la, prozesu horiek interpretatzen saiat-zeko. Horrenbestez, irakaskuntza-jar-dun bat zenbateraino den egokia adie-razteko, paradigma jakin bat izango du-gu. Irakaskuntzan hainbat paradigma-mota daudenez (teknologikoa, sozio-kritikoa, humanista, etab.), edozeinproposamen pedagogikok ere hainbatbalorazio izan ditzake, azterketarako erabili den paradigmaren araberakoa izango baita. Beraz, azken ondorioa daia ezinezkoa dela jardun profesionalahobetzeko erabakiak taldean hartzea,guztiok ez baitugu paradigma bera, eta,beraz, denak balio duelako ustea gai-lentzen da: onartzen da “zenbat buruhainbat aburu” dagoela (edo gaztela-niazko “cada maestrilo con su librillo”),eta “katedra-askatasunaren” interpre-tazio maltzur bat erabiltzen da.

Bigarren erreferentzia, beraz, tekni-koa da, eta oinarri zientifikoa du. Giza-kion ikasteko modua adierazten duenzenbait printzipiotan dago oinarrituta,eta printzipio horiek esperimentatu etafrogatuta daude XIX. mendearen a-maieratik, XX. mendean zehar eta XXI.mendean iragan dugun denboran.Printzipio horietako asko, gainera,zentzuzkoak dira. Adibidez, azaltzenduena ikasleen aurretiko ezagutzakkontuan hartu behar direla, ikasi beha-rreko eduki berriarekin loturak sortze-ko. Edota adierazten duena ikasleak e-

Page 32: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

duki berriaren alde motibatu behar di-rela, aurrera egiten ari direla sentiaraz-teko moduko jarduerak eginez. Edotadioena irakaskuntzak urrats txikiak e-manez egin behar duela aurrera gara-pen hurbileko eremuan, gabeziarik ezsortzeko. Edota adierazten duena ira-katsi nahi ditugun eduki guztiek ikasle-entzat zentzua eduki behar dutela, ikas-leek eduki horiek zertarako balio dutenjakin behar dutela; hau da, esangurat-suak eta funtzionalak izan behar dute-

la.Gaur egun ez al dago nahikoa eza-

gutza, irakaskuntzak eduki beharrekoezaugarri edo baldintzei buruzko zen-bait adierazle identifikatzeko?

Gure ustez, eta erabat ziur gaudehorretaz, mende honetan neurri handibatean gaindituko dugu paradigmetan

oinarritutako ezagutza, erreferentziateorikoak baititugu hezkuntza-jardunaaztertzeko eta oinarri zientifikoko zen-bait neurri hartzeko. Zenbait ikerketak–psikologiatik datozenek, besteak bes-te- nahikoa datu fidagarriak eta kon-trastatuak ematen dizkigute, identifi-katzeko zer ezaugarri eta irizpide izanbehar dituzten irakaskuntza- eta ikas-kuntza-jarduerek, ezarritako helbu-ruak lortzeko modukoak izan daitezen.

Irakaskuntza- eta ikaskuntza-pro-zesuak hainbat korrontek aztertu dituz-ten arren (kognitibismoak, konduktis-moak, konstruktibismoak…), badiraune honetan ikaskuntza-prozesuen al-derdi askori buruzko zenbait akordio,esplizituak edo ez, irizpide eta jarraibi-

deak ezartzeko aukera ematen digute-nak, hezkuntza-jarduna aztertzeko.

Hezkuntza-jardunari buruzko az-terketa honek, bai eta bi erreferentzia

teoriko identifikatuz jardun hori egokiaden ala ez zehazteak ere, funtsezko al-daketa ekarri du orain arte erabili izan

diren azterketa-ereduetan.Ikusi dugunez, errealitatea konple-

xua da, eta konplexutasun hori guztiahartu behar da kontuan, bi erreferent-ziak erabiliz hezkuntza-proiektuak eraikitzeko, bai eta irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak kudeatzekonahiz hobetzeko eta hezkuntzaren be-netako kalitatea garatzeko ere.

Horrenbestez, jardun profesionalbat baloratu eta hobetu nahi badugu, ezin izango dugu ez unibertsalki egin,ez emaitzetan bakarrik oinarrituta, eba-luazio estandarizatuek proposatzen di-guten bezala, besteak beste ikasleekhezkuntza bukatu arte itxaron beharkogenukeelako, eta ez genukeelako gurejarduna zuzentzeko astirik izango. Ba-lorazioak neurrira egina izan behar du,eta prozesuetan ere oinarritua, eta kon-tuan hartu behar ditu bai kulturari lotu-tako baldintzatzaileak, bai irakaskunt-zarako konpetentziak, bai baliabideak,bai eta hezkuntza-erakundearen tes-tuingurua bera ere, hartara urratsez u-rrats aurrera egin ahal izateko.

Laburbilduz, hezkuntzaren alorre-an hori lortuko bada, bi hauetan oina-rrituta eraiki behar dira irizpideak eta adierazleak: (a) hezkuntzaren xedeak(erakundeak bere ikasleentzat nahiduena, hezkuntza-aldia bukatzen dute-nerako), eta (b) gizakiok nola ikustendugun azaltzen duten printzipio psiko-pedagogikoak. •

Oharra: Federico Malpicak Ikas -tolen elkartearen XVIII. JardunaldiPedagogikoetan parte hartu zuen

Zientifikoa denean baka-rrik etor gaitezke denokbat, baina ezin dezakegu“estetika” alde batera

utzi; hau da,irakaskuntzarenfuntzio soziala,hezkuntzarenxedeak, irteera-profila, edota,

gauza bera dena, zer ikasle-mota prestatu nahidugun.

?

32 • hik hasi • 161. zenbakia. 2011ko urria

Page 33: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

Bide eginean jarraitzen dugu zuen

ekarpenekin eta parte-hartze

handiagoarekin aberastu nahi dugularik.

Hik Hasi proiektua irekia

den heinean, interesa duen edonoren

parte-hartzea gustu handiz hartzen dugu.

Jar ezazu zure aletxoa euskal

hezkuntzaren

aldeko ekimen honetan.

berriakurria

Page 34: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

34 • hik hasi • 161. zenbakia. 2011ko urria

Uztailero bezala, aurten ere egin zi-ren XII. Hik Hasi Udako Topaketak.Ohi denez, HIK HASIk eta EHUko Hez-kuntzaren Teoria eta Historia Sailak an-tolatu dituzte elkarrekin. Berrikuntzagisa, Topaketetan Foro bat egin zen,Hezkuntzaren etorkizunaz hausnart-zen aritu zena. Bestalde, DonostiakoSanto Tomas lizeoan egin dira; ikastaroguztiak, bat izan ezik.

Hasierako ekitaldian, Marije Urangapsikologoa eta psikomotrizista omen-du genuen. Izan ere, elkarrekin aritu ga-ra hainbat urtetan aldizkarian, jardunal-dietan, Topaketetan eta abarretan. De-

XII. hik hasi Udako Topaketak

non esker handienak berarentzat!Hogei ikastaro egin dira: euskara

ebaluatzeko probak, ipuinak, gure adi-menaren gainekoak, ez dut zigortunahi, familia eta irakasleria, dibortzioaeta eskola, coaching, maskaragintza,autismoa, bideoa, irudien trataera, Web2.0, psikomotrizitatea, haurrentzakomasajea, yoga, jolasak, kantuak, ant-zerkia eta abar.

Topaketetan bildutako indarrari se-gida emateko, datozen hilabeteetanHik Hasi egitasmoaren inguruan lane-an arituko diren hainbat lan talde sortudira. Animatu zu ere eta izena eman!

HH eta LHko irakasleentzako GITARRA ikastaroaHirugarren urtez, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan

arituko diren irakasleentzako gitarra ikastaroa antolatu duXirula Mirulak .

Asmoa, ezertxo ere ez dakiten irakasleekin hastea da. Hel-burua, ikastaro amaieran, eskola giroko kantuak eta zenbait abesti herrikoi gitarraz laguntzeko gai izatea da.

Noiz: ostiraletan, urriaren 21ean hasita.Ordua: 18:00 - 19:15.Argibideak: 943 46 3 5 55 edota [email protected]: Catalina Erauso, 12 (Amara auzoa). DONOSTIA.

Page 35: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

X. Psikomotrizitate jardunaldiak

HIBFren VIII. Biltzarra

Urriaren 7an eta 8an, Hezkuntza Ildo Berriak Fundazioak antolatutako jardunaldiak izango dira Bilboko Deustuko uni-bertsitatean. Hitzaldi eta hizlarien artean, hauek daude:

161. zenbakia. 2011ko urria • hik hasi • 35

Creanova 2011Sormena eta ikaskuntza: etorkizuna diseinatzen

Bergarako Psikomotrizitate taldeak antolatuta, azaroaren 4an, 5ean eta 6an Gas-teizko Europa jauregian egingo dira X. Psikomotrizitate praktikari buruzkojardunaldiak.

Hizlariek halako azalpenak egingo dituzte:? Jose Angel Rodriguez medikua. “Gaur egungo gorputzen ondo-

ezak” eta “Haurren ondoezak antzemateko eta aurrea hartzeko adierazle-ak”.

? Sabine Michiels fisioterapeuta. “Tonua, pertsonaren eraikuntza-ren azpiko erakuslea”.

? Myrtha Hebe Chockler psikomotrizista. “Mugimenduaren sor-burua eta subjektibotasuna eraikitzean duen garrantzia”.

Horiez gain, ikuskizunak, mahai-inguruak eta abar egongo dira.

praktikoagoa aurkezten da.Aldaketa garai honetan, sormena

nola landu gaia hartuta, hainbat hizlariizango dira Bilbon: Yrjo Engestrom, Yves Punie, Frances Scott, Carlos Gon-zález Tardón, Maruja Gutiérrez-Díaz eta Jim Devine, besteen artean.

Biltzarrean parte hartzeko sarrera behar da. Informazio gehiago:

[email protected]

Urriaren 7an eta 8an CreanovaBiltzarra izango da Bilbon. CreanovaEuropar Proiektuko amaierako biltza-rra izango da, eta, elkarte gisa, lehena.

Lehen eguna Bizkaia Aretoan izan-go da, Euskal Herriko Unibertsitatekoeraikin berrian, Guggenheim Bilbaomuseotik oso gertu, eta bereziki alderditeorikoen gainekoa izango da.

Bigarren eguna Bilboko ItsasadarraItsas Museoan izango da eta programa

- Daniel Wilson: “Pentsamendua ikusgarri egin. Pentsa-menduaren errutinak” .- Roger Schank: “Ekinez ulertu”.- Patricia Leon: “Ulermena heziketaren funtsa”. - Robert Swartz: “Ulermenerako ikaskuntza. Thinking- Based Teaching”.Biltzarrean bertan, HIBFk bere bigarren hezkuntza saria emango du.Informazio gehiago:

Page 36: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

36 • hik hasi • 161. zenbakia. 2011ko urria

Elikaduraz eta Eskolaz Larrabetzun

Nagore, genero indarkeriaren aurka egiteko material didaktikoa

Nagore Laffage 2008ko San Ferminjaietan eraila izan zen. Kasuaren gora-beherek oso ezaguna egin dute.

Gertaera hori eta bere ingurukoakoinarritzat hartuta, material didaktikoaargitaratu dute hezkuntzan berdintasu-naren eta genero indarkeriaren aurka-ko gaiak lantzeko.

Materiala, Nagore izeneko doku-

Kulturartekotasuna: herria, hizkuntzaeta hezkuntza EMUNen eskutik

Larrabetzuko Herri-Eskolak, EHNE Bizkaiak eta Euskal Herriak bere eskolakantolatuta, elikadura, osasuna, kalitatea, eskolako jantokien kudeaketa-ereduak,bertako produktuak merkaturatzeko aukerak, baserrien etorkizuna, tokiko eko-nomia eta elikadura burujabetza gaiak jorratu zituzten, besteak beste.

Eusko Jaurlaritzak dekretu bidez behartu zituen Arabako, Bizkaiko eta Gipuz-koako eskola publikoetako jantokiak kudeaketa zuzenera pasatzea; hau da, eskoletako jantoki zerbitzua catering bidez betetzera. Hainbat eskolek ez zuten dekretua bete, tartean Larrabetzukoa, eta beste eredu bat garatzen ari dira.

Larrabetzuko esperientzia plazaratzeaz gain, elikadura burujabeak osasune-an eta tokiko ekonomian duen eraginaz aritu ziren. Gure ikasleen osasunerakofuntsezkoa baita zer jaten duten eta elikagai horiek non eta nola ekoiztu diren jakitea. Informazio gehiago: www.larrabetzukoeskola.org/elikadura/

duradun Xavier Casademonte; eta JoseManuel Palacios, Gasteizko Berritze-gunekoa. Gainera, Mario HumbertoCalixtok eta Oriol Amorosek, hitzal-diak eskaini zituzten.

Nola landu daiteke arlo bat ikasleekez badituzte eskolako hizkuntza/kmenderatzen? izan zen hausnarketara-ko gaietako bat. Informazio gehiago:www.immigrazioa.com

EMUN lan mundua euskalduntze-ko kooperatibak EMUN immigrazioazerbitzua zabaldu du. Hura ezagutazte-ko jardunaldiak antolatu zituen. Helbu-rua, etorkinekin lan egiten duten profe-sionalei egunerokoan hobetzen, be-rritzen eta indartzen laguntzea zen.

Bertan izan ziren Plataforma per laLlenguako Carmen Perez; Garrotxakohiritartasun eta immigrazio saileko ar-

mentalak eta gida liburu batek osatzendute, eta biak Elena Taberna zinemagi-learen zuzendaritzapean ekoitzitako-ak dira.

Gida liburuak bost gai nagusi lant-zen ditu: generoaren araberako anali-sia, emakumeen aurkako indarkeria, a-nalisi juridikoa, linguistikoa eta filmi-koa. Dokumentala oinarritzat hartuta,

Laffageren hilketa aztertzen da atal ba-koitzaren ikuspegitik.

Gida liburua, oro har, hezkuntzanerabiltzeko egina dago. Euskaraz etagaztelaniaz banatuko da eta AstelehenLilak berdintasunaren aldeko ekimenaarduratuko da materiala eskola guztie-tan hedatzeaz. Gainera, liburu-dende-tan eta sarean ere salduko dute.

Page 37: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

Hezkuntza afektibo-sexualaGehitu (+tu) elkarteak antolatuta,

urriaren 15ean goizeko 9:30ean hasita,bere V. jardunaldiak egingo dira Donos-tiako San Patricio ikastetxean.

“Gure ikasleen jarrera ikasgelako lgtberrealitatearen aurrean” izenburua dara-mate aurtengo jardunaldiek.

Besteen artean, Mercedes Sánchez eta Jose Joaquin Alvarez de la Roza ma-

drildarrek hitz egingo dute.Informazio gehiago: 943 468 516 tele-

fono zenbakian edo [email protected] jaso liteke.

Izena emateko: [email protected] edo 943 468 516 telefonora deituta egin li-teke.

Urtero gisa, bazkaria ere antolatzendute, matrikula eta bazkaria 20 euro tan.

Page 38: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

Zure helbide elektronikoan Hik Hasiri buruzko azken berriak eta hainbat albiste jaso nahi badituzu, gure buletin elektroni-koan harpidetu besterik ez duzu egin behar. www.hikhasi.com web orrian izena eman, eta etxetik mugitu gabe jasoko duzuHik Hasiren berri!

Gure buletin elektronikoa jaso nahi al duzu?

Datorren hilabeteko eztabaidarako galdera...>>> Nola hezi behar ditugu hurrengo belaunaldiak? galdera bera mantenduko dugu.

Hik hasiren web gunean dugun EZTABAIDAGUNEA paperera ekarri dugu. Hilero, web orrian jasoko ditugun iritzienlaburpena izango duzue eta baita hurrengo galdera zein izango den ezagutzeko aukera ere. Hona hemen azkeneztabaidak utzi diguna...

>>> Hamaika buruhauste izaten ditugu eguneroko jardunean. Haien artean, geroz eta ozenago eta bazter gehiagotatik,kezka nagusi bat zabaltzen ari da lau haizetara. Gure arreta bereganatu du kezkak eta hausnarketa laguntze aldera jarrinahi izan dugu hemen gure ale. Galdera bota dugu eta hona zure irakurleek zer esan diguten: Nola hezi behar dituguhurrengo belaunaldiak?

>Planteatutako galdera dela eta...Ezer erantzuten hasi baino lehen, Hik HAsikoek eztabaidagunera ekarri duten galderari buruz zer edo zer esan nahi nuke, iru-

ditzen baitzait, ezer erantzuten hasi aurretik, zer galdetzen zaigun ongi ulertu behar genukeela."Nola hezi behar ditugu hurrengo belaunaldiak?", galdetzen digute Hik Hasikoek. Zeri egiten dio erreferentzia "hezi" horrek?

Instrukzioari? Heziketari oro har? Estimatuko nuke galdera gehixeago zehaztea; izan ere, "hezi" horri ematen zaion esanahiaren a-rabera, erantzun diferenteak emango nituzke nik behinik behin. Alegia, galdera balitz, "Nola irakatsi behar diegu hurrengo belau-naldiei?", kontu batzuk esango nituzke; aldiz, galdera balitz, "Nolako pertsonak nahi ditugu hurrengo belaunaldietan?", beste kon-tu batzuk esango nituzke.

Hala eta guztiz ere, egia ere bada, bai, bi galderak bata bestearekin oso lotuta daudela. Beraz, eztabaidagunea martxan jartze al-dera, baieztapen hau egingo nuke: "KONPETENTZIETAN OINARRITUAKO HEZKUNTZA" DA MARTXAN JARRI BEHAR DUGU-NA. BA AL DAKIGU, ORDEA, HORI NOLA EGITEN DEN? HORREN ZER-NOLAKO INPLIKAZIO PSIKOPEDAGOGIKO DITUEN?NON GELDITZEN DA KONSTRUKTIBISMOA? BATERAGARRIAK OTE?

zer dio herriak? Aritz.

>Kontu merkeakHeztea eta irakastea ez al dira gauza bera? Niri ez zait iruditzen bi kontzeptu horien artean omen dauden aldeez hainbeste haus-

nartu beharrik dagoenik. Kontu merkeak alde batera utzi, eta hitz egin dezagun serioski:Irakasle-ikasle arteko rolak aldatu ezean, posible al da ikasleak konpetentzien arabera heztea/instruitzea? Horiek aldatzen ez

diren artean, posible al da hezkuntza eraldatzea? Iker.

>Pedagogia edo didaktikaBa al dago alderik pedagogia eta didaktikaren artean? Ba, horixe, alde hori bera ikusten dut heziketaren eta irakaskuntzaren ar-

tean. Marisa.

38 • hik hasi • 161. zenbakia. 2011ko urria

Page 39: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

argitalpenak

Posta tigrearentzatJan Osch PAMIELA

Berezkoa duen moldearekin, bai li-teraturaren arloan bai arlo artistikoan,samurtasunez beteriko marrazki eta bi-netekin, Janoschek irudikatzen du nolaistorio bitxi honetako protagonistek lurreko posta, aireko posta eta telefo-noa asmatu zituzten. Adiskidetasuna eta komunikazioa gai nagusitzat du etaegokia da 7 urtetik aurrerako haurrent-zat.•

Azazkalak jaten ditut, eta zer?Ana Urkiza

ELKAR

“Eta zer?” bildumaren ezaugarria da

desberdintasunak onartzea eta

baloratzea; konplexuak eta mar -

jinazioak gainditzeko modua, hemen,

istorio dibertigarri bat da, azazkalak

jaten dituen pintore batek bere

haurtzaroari buruz kontatzen

diguna.•

Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak

Patxi PetrirenaHEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA

IKERKETA SAILA EIMA programaren ildotik, atalka

atontzen ari diren Estilo Liburuarenzazpigarrena da hau.

Zuzentasunari eta egokitasunarigehiago begiratzen dion liburukiarenxedea erabat praktikoa da. Adibide ze-hatzez hornitua.•

JakingarriakHUMANITATE ETA HEZKUNTZA

ZIENTZIEN FAKULTATEA,

HUHEZI

Uztailekoak osatzen du Jakinga-

rriak aldizkariaren 69. zenbakia. Ale

horretan, umeen tratu txarrak gaia jo-

rratu dute honokoek: Alexander Mue-

la, Amaia Arrieta, Nora Amiano, Agus-

tin Linazasoro, Nekane Ba lluerka eta

Irantzu Del Portillo.•

Mari Zipriztinek ez du zorionekogaleperrik nahi

Myriam Cameros-Nunila López

TXAPALAPARTAModernoa, errealista, dibertigarria

eta bihotz-altxagarria da Mari Ziprizti-

nen istorioa. Testuen ironia eta irudien

indar eta adierazkortasuna emakumea

eta gizarte-arrakasta lotzen dituzten es-

tereotipoak hankaz gora jartzeko tres-

na ezin hobea dira. •

Nur eta alfonbra hegalariaToti Martinez de lezea / JL Landa

EREINNur Damaskora, Siriako hiriburura,

doa oraingo honetan bere gurasoekin.Nurren aita han jaioa da, eta urte luzeakeman ditu hara itzuli gabe. Hiri zaharre-ko kaleetan ibiliz, zokoan sartuko dira,azoka tradizional handian; gozoki, urrin, xaboi eta janari-gozagarrien arte-an..., alfonbra-denda misteriotsu, ma-giko bat aurkituko dute Nurrek eta berelehengusuek. 9 urtetik aurrera.•

161. zenbakia. 2011ko urria • hik hasi • 39

Page 40: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

... nora joangogara?

Barandiaran Museoa: Euskal Herriko ondaremateriala eta immateriala ezagutuz“Sagarrondo horiek lezio handiaematen zigutek: zama handiago,orduan eta apalago”. Jose MigelBarandiarani amak irakatsitakolezioak egiten dio ongietorriaharen izena eta izana jaso nahidituen museoan sartzen denari.Euskal Herriak hainbeste zor dionetnografo eta antropologoarenbizitza eta lana ezagutzeko funt-sezko leku bilakatu da, Larruntzaerrotan, Ataungo San Gregorioauzoan.

Lan mardula egin zuen Barandiara-nek (Ataun, San Gregorio, 1889-1991)bere herritik hasi eta Euskal Herri oso-ko kondaira mitologikoak jasotzen, ar-keologia-indusketak egiten edo azter-keta etnografikoetan. Atalka bereizirik,lan horien guztien emaitzak ikus dai-tezke museoan.

Museoan barreneko ibilbidea goi-ko solairutik zein behekotik has daite-ke. Behekoa 1928an Barandiaranekberak egindako filmazio argitaragabe-ekin hasten da. Filmazio horietan, anar-tean Ataunen bizirik zirauten jardunmagikoen berri ematen zaigu, Ataungoantropologoa Euskal Herrian aitzindariizan baitzen ondare immateriala jasot-zen. Baina, gaur egun ezagutzen du-gun ondare materialaren zati handi batere Barandiaranen lanari esker ezagut-zen dugu, Euskal Herriko hainbat az-

tarnategi ere hark aurkitu eta induskatubaitzituen. Ondare materiala eta imma-teriala eskutik helduta joan ziren Ba-randiaranen ibilbidean, eta halaxe do-az museoan barrena ere; izan ere, histo-riaurreko trikuharriak aztertzen ari zelaentzun zuen lehen aldiz, artzain baten ahotik, jentilen akabera adieraztenzuen Kixmiren kontakizuna.

Barandiaranek Aralarren hasi zuenbere ibilbide arkeologikoa, 1916an.Gainera, mendikate horixe da EuskalHerriko megalitoetan oparoenetakoa,guztira 60 trikuharri, 8 zutarri, 7 tumulueta 2 harrespil baitaude inguru horretangaur egun, Gipuzkoa eta Nafarroakolurretan barreiatuta. Museoak trikuha-rri horietan barrena hegaldi birtuala e-giteko aukera ematen du, eta, horrezgain, Lizarrustiko parketxearen bidez,

ibilaldia lur gainean bertan egiteko au-kera dute bisitariek ondoren.

Mitologia apur bat ikusi eta megali-toetan zeharreko ibilbide birtuala eginostean, Barandiaranen garaiko indus-keta arkeologiko baten erreplika duguikusgai. Museoko mapa batek erakus-ten digunez, Barandiaranek, Karrant-zatik Donibane Garaziraino, EuskalHerri osoan aurkitu edo induskatu zi-tuen aztarna arkeologikoak, besteakbeste, Abodin, Auritzen, Urbasan, Bias-terin, Deban, Oiartzunen, Saran, Kuar-tangon eta, noski, Ataunen. Indusketahorietan aurkitutako piezen faksimile-ak ere ikus daitezke museoan, Urtiaga-ko burezur bat, Zabalaitzeko aizkorabat, kanpai formako ontzi bat, aiztoak,Behe Paleolitoko piezak, arpoiak…

Goiko solairuak ikus-entzunezko

40 • hik hasi • 161. zenbakia. 2011ko urria

Page 41: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

161. zenbakia. 2011ko urria • hik hasi • 41

i

www.gipuzkoamendizmendi.comJM BARANDIARAN MUSEOA:Larruntza errota, San Gregorio (Ataun). Tel.: 943 18 03 35

943 67 02-49 [email protected] PARKETXEA:Lizarrusti gaina (Ataun). 943 18 03 35. [email protected]

gela bat du, eta Barandiaranek idatzita-ko lanen berri ematen du. Megalito etaharpe ugaritan egiten zituen induske-tak Barandiaranek, eta, aldiro, emait-zak argitaratu egiten zituen, beste ikert-zaileen esku uzteko. Horri esker, harenlanari zor diogu euskal historiaurreazdakiguna. 75 urtean 575 lan argitaratuzituen Barandiaranek. Bestetik, 15 mi-nutuko ikus-entzunezkoak Barandia-ranen bizitza eta ekarpena laburbiltzenditu, haurtzaroaz dihardu, mitologia e-ta kristautasuna elkarri lotuta zeudengaraiaz; apaiztegiko urteez; Alemania-ko ikasketez; Aranzadi eta Egurenekinigarotako lanaldiez…

1991n hil zen arte, egin zuen lan oparoaren esker ona eta aitortza ugarijaso zituen Barandiaranek, solairu ho-rretan ikus daitekeen moduan.

Kultura, naturagune paregabearen erdianMuseoaren osagarri, Barandiara-

nen lanean sakontzeko aukera dago Jo-xe Martin Apalategi dokumentazio-zentroan. Horrez gain, Errotatxo zerra-tegia eta errota izan zena ere bisita dit-zakete ikasleek. Herritarrek, gainera,hilean behin, igandez, errota abian jart-zen dute, garai bateko lana ezagutaraz-teko.

Horrez gain, Ataunera joaten denbisitariak Barandiaranek egin zituenaurkikuntzak lekuan bertan ikustekoaukera du.

Lizarrustiko parketxean ekintzak egiteko aukera dute ikasleek zein bisi-tariek, lantegi, unitate didaktiko edo ibilbideen laguntzaz. Bisitarientzat ha-rreran-gunea, taberna, jatetxea, ater-petxea eta interpretazio-zentroa ditu.Zentroak hiru areto nagusi ditu: zentzu-menak lantzen dituen gela, ibilbideeiburuzkoa, eta gune ludikoa.

Barandiaran-Lizarrusti parketxehedatuak heziketa-eskaintza zabaladu, kultura eta natura lotzeko. Goiz bat,egun bat, bi egun edo hiru egun Atau-nen igarotzeko heziketa-programakdituzte, Joxe Migel Barandiaranen lana,Aralarko mitologia, kultura-ondarea, ekosistema eta abeltzaintza ezagutze-ko parada eskaintzen dutenak. •

• Goiz bat AtaunenAralarko mitologia eta Joxe Migel Barandiaran: LH, DBH eta Batxilergo-

ko ikasleentzat. Joxe Migel jaio zen etxea eta ondoren bizi izan zen Sara etxea ezagutu ahal izango dira, Ataunen zehar ibilaldia eginez. BarandiaranMuseora bisita eta unitate didaktikoaren lanketa ere sartzen dira.

• Goiz bat Aralarko Parke NaturaleanAralarko ekosistema ezagutzeko parada ematen du LHko 2. eta 3. ziklo-

etako ikasleentzat, DBHkoentzat eta Batxilergokoentzat egitasmo horrek.Lizarrusti-Lareo-Lizarrusti ibilaldiaren bidez, biodibertsitatea eta geologiasakonago ezagutuko dira, horretarako prestaturiko unitate didaktikoa landuz.

• Egun bat Ataunen Aralarko kultura-ondarea ezagutzeko aukera ematen die LHko 2. eta 3.

zikloetako ikasleei, DBHkoei eta Batxilergokoei. Goiz bat Ataunen progra-maren ostean, arratsaldez, Errotatxo errota eta zerrategia ikusi ahal izangodira, eta indusketa arkeologikoan eta labar artean aritzeko lantegia ere egindezakete ikasleek.

• Egun bat Aralarko Parke Naturalean Parke naturalean barrena egingo den ibilbidearen bidez, LHko 2. eta 3.

zikloetako ikasleek, DBHkoek eta Batxilergokoek megalitoei eta abelt-zaintzari buruzko unitate didaktikoa landu dezakete; eta, horren ondoren,Lizarrustiko interpretazio-zentroa ikus dezakete.

• Bi eta hiru eguneko irteerakBarandiaran Museora bisita, Ataunen barrena egingo den ibilaldi mito-

logikoa, indusketa arkeologikoari buruzko lantegia, labar arteko lantegia,unitate didaktikoak, Aralarko Parke Naturalean barrena egingo diren ibilal-diak eta basoan eta parketxean egingo diren jolas eta lantegiak bateratuta,bizpahiru eguneko irteerak antolatzen dituzte Barandiaran Museoak eta Li-zarrustiko parketxeak, otorduak eta lo parketxean egiteko aukera baitago.

Heziketa-eskaintza:

Page 42: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

42 • hik hasi • 161. zenbakia. 2011ko urria

atzeko atetik

*

Joan den mendeko oroitzapenak

“Colegio Nacional José Vila Mar-qués”, halaxe zuen izena nire eskolak.Iruñeko Arrosadia auzoko ikastetxepublikoetarik, gure etxetik gertuen ze-goena zen eta hori izan zen, hain zuzen,gurasoek gu hara bidaltzeko arrazoia.

Lehenbiziko eskola egunean,1972ko irail urrun hartan, harrigarria iruditu zitzaidan zenbat jende zegoengelan. Neskatiko-mutiko pila. Binakaeseri behar izan genuen aulki txiki haie-tan. Segituan andereño zahar-zahar batetorri zen lauki berdedun bata batekin,“laseñoritahumbelina” zen. Ordurako80 urte edo 90 urte izanen zituen, edohori iruditu zitzaidan niri, bederen. Gu-re osaba batek irri egiten zuen andere-

ño zahar-zaharrak genituela kontatzengenionean. Egia esan, eskolan bat bai-no gehiago ziren adinean oso aurrera-tuak zeudenak. Gizonezko irakasleenartean bazegoen, bestalde, nahiko za-baldua zegoen beste ezaugarri bat: as-kok elbarritasunen edo orbanen bat ba-zuten. Klemente jauna maingua zen.On Jesusek masailean tiro batek egini-ko zulo sakona zeukan…gerrako “he-rentziak”, nonbait.

Francoren garaian hasi nintzen nieskolan, eta noiz edo noiz otoitz egitengenuen gelan, baina ez genuen ereser-kirik abesten eta, egia esan, ez dut oroi-menean aparteko diziplinarik edo girohertsirik. Irakasle zahar, eta askotanmaitagarri, horiekin batera gazte askoere bagenituen “Pepe Vila”n. Oso atse-ginak ziren, langile amorratuak, gelak ilusioz eta alaitasunez betetzen zituzte-nak. Eskola berria egiteko ahalegin ho-rretan, ingelesa eta yoga, adibidez, eka-rri zuten laster gurera.

Ezin da ukatu gure eskolan irakaslebatzuk egurra banatzen zutela ausarki.Bosgarren mailan izan genuen On

Josék, esate baterako. Zorionez, muti-lak baizik ez zituen jotzen, eta berezikiikasle txarrak zirenak. Beraz, neska ikastunak oso ongi bizi ginen gelakogure bizpahiru lerrotako paradisu txikihartan.

Eskolan bikain pasatzen nuen niketa klaseak bukatuta denbora aski iza-ten genuen Sadar erreka ertzera askalt-zera joateko edo karrikan jolasean ibilt-zeko. Etxe ondoko parke batean or-duak eta orduak pasatzen genituen.Garai hartan zegoen arrisku bakarra za-buetatik edo txirristatik erortzea zen, eta hala gertatuz gero, “mikromina” eman eta aire! Burdinezko tramankuluhaien usaina oraindik ere eskuetan du-dala iruditzen zait. Gogoratzen dut gu-re parke gogokoena Santa Cecilia pla-zan zegoela eta hango etxabe batean ikastetxe berezi bat bazela. Hango hau-rrak tarteka jolastera ateratzen ziren. Arraroak ziren, baina nik orduan ez ne-kien zergatik. Gerora jakin nuen arra-zoia: Iruñeko lehen ikastolako umeakziren eta “en vasco” ikasten zuten. Nolaaldatu diren garaiak, zorionez.

Reyes ILINTXETAIRRATI ESATARIA

“Nafarroako Gobernuak, 3.000 milioi euro xahutu beharko luke Tuteraeta Gipuzkoa arteko tren lasterra egiteko, alegia, hezkuntzarako bost urteko aurrekontua adina”.

Iñaki Petxarroman.

Page 43: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik

Hainbat eskolatan lantzen ari den hausnarketa sustatzen duen liburua.

Hainbat adinetako haurrentzat prestatutako

ipuin kontaketa dramatizatuaBI IKUSKIZUN MOTA:*5-6-7-8 urtekoentzat(Aktoreak:­Ainara­Gurrutxaga­eta­Urko­Redondo)

*9-10-11-12 urtekoentzat(Aktoreak:­Ander­Lipus­eta­Miren­Tirapu)

Informazio gehiago:Xabino­Alkorta (+34) 615 779 511

[email protected]

www.artedrama.com

Egitasmoaren sustatzaileak:Artedrama eta

Deja­bu­Panpin­laborategia

JOSEBA SARRIONANDIAren

“Idazlea zeu zara, irakurtzen

duzulako” liburuko ipuinak

eskoletara eramateko prest.

Argazkiak: Kanboko Errobi ikastolan egindako saioak

Page 44: GAIA: ESTONIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ......Rosa Sensat irakasle eskolak 46 urte daramatza irakasleak prestatzen. Irene Balaguer pedagogoa eta Haur Hezkuntzan espezializatua hastapenetatik