17
ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013 GARDEAKO AUZO BATZARRA Noiz: asteartea, 2012ko ekainaren 12a, 18:00ak izanik. Non: Zentro soziala Bertaratutakoak: Udal ordezkari politikoen mahaia: Natxo Urkixo (Alkatea BILDU), Amets Meaza (BILDU), Txaro Balado (BILDU), Mikel Lasa (EAJ), Nando Lacalle (EAJ), Julian Larisgoitia (PSE-EE), Nerea Gonzalez (OMNIA) Udal teknikari eta langile beharginak: Jokin Arruti (Obra, Zerbitzu eta Mantentze- lanen Arloko burua), Felipe Markuartu (Obra eta Zerbitzuen arduraduna), Miren Larrinaga (Ingurumeneko goi teknikaria), Fernando Hevia (Udal arkitektoa) Moderazioa: Xabi Ramirez Aktak: Epi Zurimendi Auzokoak: 12 pertsona (7 gizon, 5 emakume) Auzo batzarraren hasiera: bertaratu diren Mahaiko eta langile teknikarien aurkezpena, eta dinamizatzaileak azaldu du batzarrak jarraituko duen tratatu beharreko gaiak hauexek izango direla. 1.- Gobernu taldeak azalduko du 2012 urteko udal aurrekontua. 2.- Aurreko puntuaren gaineko galdera edota azalpenen txanda. 3.- Gobernu taldeak erantzungo die 2011 urteko batzarrean proposatu ziren gaiei. 4.- Aurreko puntuari buruzko argibideen txanda, zalantzak, galdera edo iritziak. 5.- Gobernu taldeak 2011ko batzarretik datozen gaiak aurkeztea, inbertsioetan eragina izan dezaketenak. Gai horietan oinarrituta zehaztuko dira gero lehentasunak. 6.- Aurreko puntuari buruzko eztabaida.

GARDEA_06012EU

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: GARDEA_06012EU

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

GARDEAKO AUZO BATZARRA

Noiz: asteartea, 2012ko ekainaren 12a, 18:00ak izanik.

Non: Zentro soziala

Bertaratutakoak:

Udal ordezkari politikoen mahaia: Natxo Urkixo (Alkatea – BILDU), Amets Meaza

(BILDU), Txaro Balado (BILDU), Mikel Lasa (EAJ), Nando Lacalle (EAJ), Julian

Larisgoitia (PSE-EE), Nerea Gonzalez (OMNIA)

Udal teknikari eta langile beharginak: Jokin Arruti (Obra, Zerbitzu eta Mantentze-

lanen Arloko burua), Felipe Markuartu (Obra eta Zerbitzuen arduraduna), Miren

Larrinaga (Ingurumeneko goi teknikaria), Fernando Hevia (Udal arkitektoa)

Moderazioa: Xabi Ramirez

Aktak: Epi Zurimendi

Auzokoak: 12 pertsona (7 gizon, 5 emakume)

Auzo batzarraren hasiera: bertaratu diren Mahaiko eta langile teknikarien aurkezpena,

eta dinamizatzaileak azaldu du batzarrak jarraituko duen tratatu beharreko gaiak

hauexek izango direla.

1.- Gobernu taldeak azalduko du 2012 urteko udal aurrekontua.

2.- Aurreko puntuaren gaineko galdera edota azalpenen txanda.

3.- Gobernu taldeak erantzungo die 2011 urteko batzarrean proposatu ziren

gaiei.

4.- Aurreko puntuari buruzko argibideen txanda, zalantzak, galdera edo

iritziak.

5.- Gobernu taldeak 2011ko batzarretik datozen gaiak aurkeztea, inbertsioetan

eragina izan dezaketenak. Gai horietan oinarrituta zehaztuko dira gero

lehentasunak.

6.- Aurreko puntuari buruzko eztabaida.

Page 2: GARDEA_06012EU

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

7.- Batzarrean bertaratutakoek lehentasunak adieraziko dituzte, horretarako

emango zaizkien orrietan.

1. puntua. Gobernu taldeak 2012ko udal aurrekontuak azaltzea.

Ideia nagusiak (batzarrean erabilitako aurkezpen digitalari dagozkion diapositibak

ikusi):

Orain eman dizuegun eta gero komentatuko dugun udal aurrekontuari buruzko

dosierra informaziorako baino ez da. Agiri horren helburua da udal

aurrekontuaren funtzionamendua ulertaraztea, hau da, nondik datozen sarrerak

eta zertan gastatzen ditugun azaltzea. Aurrekontua Udalaren Osoko Bilkuran

onartutako agiria denez, aurkezpen honen helburua ez da bera aldatzeko

ekarpenak edo balorazioak hartzea. Funtsean nahi dugu zuek aurrekontuaren

tresna eta haren mekanika ezagutzea. Batzarreko inork aurrekontuari loturiko

gairen batean sakondu nahi badu, harremanetan jar daiteke Udaletxean Amets

Meazarekin, Ogasun eta Ondare Arloko zinegotziarekin.

Udal aurrekontua da herriak duen tresnarik garrantzitsuena. Aurrekontuari esker,

espaloiak konpontzen dira, belarra mozten da, ura etxeratzen da, zaborrak biltzen

dira, etab. Aurrekontuan ere auzo batzarretako eskaeren isla dago.

Laudion, aurrekontua maiatzeko Osoko Bilkuran onartu zen. Orain ari da

izapidetzen eta behin betiko izango da, ekainaren erdialdean, gutxi gorabehera.

Une horretatik aurrera erabili ahal izango dira partida ekonomikoak, inbertsioak

barne, zein bere helburu zehatzerako.

Hau azalpen laburra izango da, Udalak lan egiteko zenbat diru duen jakin

dezagun, baita nondik datorren dirua eta nondik doan ere.

Diru-sarrerak: Onartutako aurrekontua aurrekontu orekatua da, sarrerak eta

gastuak bat datoz eta. Aurrekontua guztira 22.205.730 eurokoa da. Kopuru

horretatik, sarreren % 23,33 zerga zuzenetatik dator, OHZ, Ibilgailuen gaineko

zerga, Ekonomia jardueren gaineko zerga eta Gainbalioa, hain zuzen. Sarreren %

1,17 zeharkako zergetatik dator, esaterako, EIOZ (Eraikuntzen, Instalazioen eta

Obren gaineko Zerga). Tasengatiko sarrerak % 16,55 dira eta honako hauek dira:

estolda-sarea, zaborra, hiltegia, ikastaroak, larreak, bide publikoa okupatzea,

lizentziak, isunak, ura… Sarreren atal garrantzitsuena (% 57,38) transferentzia

arruntetakoa da, Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsetik, AFArekiko edo

Page 3: GARDEA_06012EU

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

Eusko Jaurlaritzarekiko hitzarmenetatik eta diru-laguntzetatik datozenak.

Azkenik, ondarearengatiko sarreren % 1,40 eta finantza-aktiboen % 0,18 daude.

Ikus dezakezuenez, udalok kanpoko finantzaketaren mendekoak gara.

Gastuak: langileriaren kapituluak (% 54,62) eta gastu arruntak (% 38,53)

hartzen dute gastu gehiena ia-ia. Ekitaldi arrunt honetan, inbertsioak –auzokoen

eskaera batzuk agertzen diren aurrekontu-zati hori– praktikan lekukotza baino ez

dira. Inbertsioetarako baliabide ekonomikoen falta hori konpentsatzeko,

diruzaintza orokorreko gerakinaz, udalaren aurrezkiez baliatu gara, 956.522

euro, aurrerantzean ikusiko dugunez.

Arloka: Obra eta Zerbitzuak (% 31,03) eta Hezkuntza, Emakumea eta Gazteria

(% 21,95) dira gastu gehien behar duten arloak. Obra eta Zerbitzuetan honakoez

arduratzen dira: babes zibila, herriko argiak, lorategiak eta parkeak, eraikinak,

ura, estolda-sarea, kale-garbiketa, zaborrak, hilerria, hiltegia eta bide publikoak.

Hezkuntza, Emakume eta Gazteria arloan honakoez arduratzen dira:

emakumeentzako programak, Lanbide Heziketako Ikastetxea, haur eskola,

eskola publikoak, Ikastolarekiko eta La Milagrosarekiko hitzarmenak, HHE eta

gazteentzako programak.

Inbertsioak: inbertsioen kapitulua azalduko dugu. Lehen diapositiban inbertsio

guztiak jaso dira, baita 2011tik datozenak ere. Horietariko batzuk amaituta

daude (Gardeako espaloia) eta beste batzuk egiten ari dira (Altzarrate plaza,

Estatuaren diru-laguntza izenduna duena). Aurreikusitako inbertsio guztietan,

gastuaren % 56 auzo batzarretan landutako gaiei dagokie. Inbertsio berrietan

jarrita, ekitaldi honetan sartutakoetan (977.272 €), gastuaren % 72 (712.207 €)

auzo batzarretan landutako gaiei dagokie.

Lan eta Zerbitzuen Foru Plana: Aurrekontuaz gain, udal proiektuak

finantzatzeko beste modu garrantzitsu batzuk daude, azpiegiturei loturikoak,

alegia. Lan eta Zerbitzuen Foru Plana da. AFAk diru-kopuru bat ematen du, guk

kopuru hori gure aurrezkien kargura osatu behar dugu (gehienez % 80raino,

proiektu-motaren arabera). Gainera, proiektu zehatzetarako baino ez du balio.

Oraingoan, LZFP 2012-2015 laurtekorako deitu dute eta gehienez bi proiektu

aurkezteko aukera izan dugu. Proiektuetako bat hitzartuta zegoen, Lamuza

parkekoa (saneamendua eta azpiegiturak). Gogora ezazue AFAk eten zituela

lehengo foru gobernuak Lamuza parkea berregokitzeko hartuta zituen

konpromisoak. Inguruabar horrek eraman gaitu proiektuaren parte bat laurteko

plan horren bitartez finantzatzera, gure aurrezkiak horretarako jarrita. Beste

proiektua Jose Matia kalea, Geltokiko plaza eta Maestro Elorza urbanizatzen

segitzea da. Hasiera batean aurreikusita genuen Zubiko kaleraino heltzea, hor

Page 4: GARDEA_06012EU

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

etxebizitza-blokeen barruan saneamendu-arazo gehiago dutelako. Azkenik, eta

hartu dugun programa osoa arriskuan ez jartzearren, oraingoz, proiektuaren

azken fasea egin gabe utzi beharra suertatu zaigu, Zubikori dagokiona, nahiz eta

lehentasunezkoa izan. Horrela egin ezean, diru-laguntza guztia galtzeko arriskua

genuen, uko partzialik onartzen ez dutelako. Batzuek esan dute Udala oker ibili

dela lehentasunak aukeratzen, Zubikoko lanak Geltokiko tunelak baino premia

handia zuelakoan. Baina, tunelaren lana sartu ezean, oker ibiliko ginatekeen;

izan ere, gerora tunela egiteko, urbanizazio berria apurtu beharko genukeelako.

Zubiko lana egiteko, segitzen dugu aldi baterako irtenbideak eta finantzaketa

bilatzen.

Azken sei hileotan hasi edo bukatu diren obren berri ere eman nahi

dizuegu. Diapositiban ikus dezakezuenez, hauexek dira: Altzarrate plaza,

Estatuak diruz lagunduta; Gardeako ikastetxearen aurreko espaloia, amaitu egin

dutena; Granja plazako jolasak ere instalaturik daude, HHEko eta Rosalia de

Castroko estalkiak, Latiorrondotik Goikoganerainoko oinezkoentzako arrapala,

Latiorron; Goikogane eta Apaloeta arteko oinezkoentzako ibiak; Santa Luziako

horma berreraikitzea, eta Gasteiz kalea urbanizatzea (gehien bat AFAk

finantzatuta).

Auzo batzarren Jarraipen batzordearen azken bileran eskatu ziguten egiteke

zeuden proiektuen zerrenda. Hori aurkeztu nahi dizuegu azken taula honetan eta

aurrekontuari buruzko dosierraren azken orrialdean.

2. puntua. Aurreko puntuari buruzko galderak edota argibideak.

Ez dago aurrekontuaren puntuari buruzko galderarik, ezta parte-hartzerik ere. En

este bloque se formula una pregunta, no relacionada con el tema del presupuesto

anteriormente tratado, sobre el estado del proyecto para realizar una rotonda en

Garmaka. Entienden este proyecto como una oportunidad para dar una solución

a los ruidos derivados del tránsito de vehículos en el acceso a la circunvalación

desde la rotonda de Eroski. Para solucionar este problema se propone la

colocación de mamparas antiruido. También se solicita que desde el

ayuntamiento se inista ante la DFA, urgiendo la realización de esta obra.

o Natxo dice que se trata de una actuación en la que la DFA tiene la

competencia y que es ella quien marca las prioridadedes, aunque desde el

ayuntamiento se está insistiendo en la importancia de esta obra. Una vez

realizada la obra, la DFA haría un traslado de la competencia al

ayuntamiento de Laudio.

Page 5: GARDEA_06012EU

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

3. puntua. Gobernu taldeak 2011ko batzarrean proposatutako gaiak erantzun.

Baliteke iaz gaiak azalarazi zituzten pertsonetariko batzuk hemen ez egotea.

Hala eta guztiz ere, saiatuko gara Udalaren jarrera argitzen, landutako gai guztiei

dagokienez. Denboraldi honetan aztertzen ibili gara 2011ko batzarretan

aurkeztutako gaiak, agiri bakarrean jaso ditugu eta Beharren mapa deitu diogu,

eta saiatu gara zentzuz erantzuten, nahiz eta seguruenik beti oso egokiro ez egin.

Agiri hori itzulita egon bezain pronto, herritarren parte-hartzerako webgunean

jarriko dugu; azken ukituak ematen ari gara eta laster abiatuko dugu. Ez dago

esan beharrik kontu batzuetara ez garela heldu, nahiz eta nahi ez dugun inork

interpretatzea Udalak ez duela interesik izan.

Ondoren azalduko dizkizuegu Udalak gai horietan izan dituen jarrerak,

planteamenduak; hala ere, bakarrik aipatuko ditugu datorren aurrekontuari

begira, gure iritziz, lehenetsi behar ez diren gaiak.

Zentro sozialeko igogailua. Eusko Jaurlaritzari diru-laguntza eskatu zaio

(irisgarritasun egitarauak), proposamen honetarako. Orain gutxi eman da (oso

egun gutxi). Aurrekontua 75.520 eurora heltzen da.

Gardea plaza. Lorazaintzako udal zerbitzuak plazako zuhaitz lehorra kendu du

eta gainontzeko zuhaitzak inausi ditu.

Gometegiko zuhaitzak. Udalak zuhaitz apurtuak berriro jartzeko politika izan

zuen, baina ez zen eraginkorra izan (ingurumeneko tailerrak); hori dela eta,

marra berdearen zati horretan zuhaitz gutxiago utzi dira.

Gometegi-Txirrita bankuak. Gure ustez nahiko banku dago, diapositiban ikus

dezakezuenez.

Komun autogarbigarria. Ari zaigu oso gai konplexua suertatzen, URArekin

edota Errepideetakoekin adostu beharra dago eta. Esku artean izan ditugun

proposamen biak, diapositibakoak, ukatu egin dituzte; lehena, parke linealeko

zubi gorriaren parean dagoena, URAk; bigarrena, autobiako zubiaren azpian

dagoena, Errepideetakoek. Une honetan URArekin harremanetan segitzen dugu,

ea beste kokalekurik onartzen diguten.

Olarteko komun autogarbigarria. Ez da atseginez hartzen dugun aukera,

udalerriko hiriguneetatik oso urrun dagoelako. Hala ere, ez dugu baztertzen hor

komuna jartzeko aukera, ez badugu URAk edo Errepideetakoek jarritako

iragazkiak igarotzen dituen beste aukera bat topatzen.

Goikoetxe tailerrak. Udal garbiketako zerbitzuei kontsulta egin diegu eta esan

digute, zonalde horretan, tailerrak egon arren, ez dela asko zikintzen.

Page 6: GARDEA_06012EU

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

Salbuespenezko gorabeheraren bat izan dela, zonaldeko tailerrekin zerikusirik

izan gabe, pertsona ezezagunek edukiontzietako poltsak atera eta inguruan

sakabanatu zituztelako. Ekintza horien jarraipen zorrotza egin zen, eta ez da

berriro gertatu. Kalea astean hirutan garbitzen da eta autobiaren ondoko

kalezuloa igandero. Ostegunetan urez garbitzen da.

Gardeako espaloia. Lanak amaituta daude. Obra osoa guztira 64.349,54 euro

izan dira.

HAPO. HAPOren berrikusketa gelditu egin zen, plana idazteko ardura zuen

enpresak kontratua eteteko eskatu baitzuen. Likidazio bidean dago gaur egun.

Gure ideia da berrikusketari jarraipena ematea, plan estrategiko bat egitetik

abiatuta, berrikusketarako gida izan dadin; eta hori herritarron parte-hartzea

barne sartuta egingo da.

Ibaiertzak. Gai hori ari dira aztertzen ingurumeneko udal zerbitzuan; izan ere,

ibaiertzek ibai-ekosisteman duten garrantziari buruzko dibulgazio-zikloa

planifikatzen ari da.

Zurak. Orain gutxi bildu zarete Ingurumeneko udal arduraduna eta zeuek, areto

honetan bertan, gai horretaz hitz egiteko. Horretaz gain, segitzen dugu arazoak

ebazteko izapideak egiten, nahiz eta gaia izatez oso konplexua den. Horretaz

gain, segitzen dugu enpresarekiko harremanetan, arazoak ebazteko beharrezko

neurriak har ditzaten.

4. puntua. Aurreko puntuari buruzko argibideen txanda, zalantzak, galdera edo

iritziak.

Auzokide batek galdetu du nola dagoen Garmakako errotondaren proiektua, eta

esan du bere ustez hari loturik konponbide bat egon beharko litzatekeela,

Goikoplazan zaratarako pantaila babesgarriak jartzea, alegia. Galdetu du zein

instituzioren eskumena den.

o Natxo: AFAren eskumena da, bera baita Eroskiko errotondarainoko

errepidearen jabea. Orain gutxi jarri dira plastikozko piboteak,

galtzadaren ardatza mugatzeko. AFAk badu interesa obra hori egiteko,

titularitatea Udalari emateko, baina ez dakigu noiz egin ahal izango den.

o Auzokoa: Nahi dut indarra jartzea jarduera horren garrantzian, bi

alderdiri begira, errotondari eta pantailei begira.

Auzokide batek dio, komuna jartzeko hainbeste arazo dagoenez, esan

diezagutela non jarri behar den.

o Natxo: saiatzen ari gara konponbide bat topatzen, eta konponbidea izatez

Page 7: GARDEA_06012EU

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

teknikoa da eta izan behar da.

o Auzokoa: bidearen eta ibaiaren artean badago tokirik.

o Jokin: Gure ustez, desmuntagarria eta, ondorioz, behin-behinekoa denez,

baimena eman beharko ligukete, baina oraindik ez dugu URAren

baimena lortu. Horretan segituko dugu.

Auzokide batek dio Katuxan ferietakoek aparkatzen dutela eta lotura elektrikoa

oso gune arriskutsuan egiten dutela. Zergatik ez diezue zerbait erosoagoa

jartzen?

o Felipe: iaz erreklamazio bat egin genuen, loturak zuzen egiten ez

zituztelako. Ikusiko dugu ea jar daitekeen kaxa elektriko eskuragarriago

bat.

Auzokide berak dio Santa Kurutzerako errepidea hondoratzen ari dela, Katuxa

jauregiaren atzean, euste-hormarik ez dagoen aldean, eta jauregiko finka

mugatzen duen hormaren aurkako presioa egiten duenez, horma hori barrualdera

mugitu eta zartatu egin dela. Hortik tona askotako kamioiak pasatzen dira.

o Jokin: hara joan eta ez dugu ezer ikusi.

Auzokide berak dio auzoan kutxatilen tapak eta erretenak falta direla. Lapurreta

horiek jasota gera daitezela nahi du. Adierazi du, adibide gisa, Santa

Kurutzerako igoerako edukiontziaren ondokoa.

o Felipe: kutxatila kendu badute, berriro jarri beharko dugu.

Auzokide batek1 dio iaz azalarazitako kontuetako batzuk egin direla eta beste

batzuk ezetz. Batzuei behin-behineko tratamendua eman zaie. Santa Kurutz

zubian zuloak baino ez dira estali. Zubi horren zabalera handitu egin behar da.

Informazioa lortu dugu eta zubi hori Udalarena da. Eskatu nahi dugu zuloak

bakarrik ez estaltzeko, oso-osorik konpontzeko baizik. Zubiaren beste aldean

etxetxo bat egin dute eta lursaila horma batez itxiko dute. Horma hori eginez

gero, uste dugu zubia ez litzatekeela zabalduko. Puntu horretan ez dago ikuspen

onik.

Auzokide berak dio Hyundairen zonaldean danborrak kanpoan entseatzen direla

eta zarata jasanezina dela. Egun batzuetan, 10:30ak izan arren, oraindik ari dira

entseatzen. Oso gogaikarria da.

Auzokide berak azalarazi du ibaiko landaretzaren gaia. Esaten duzue URAren

kontua dela. Santa Kurutz erreka ez da URAren kontua, eta zuhaitz batzuek

etxeak estaltzen dituzte.

Page 8: GARDEA_06012EU

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

Santa Kurutzeko arekak belarrez estalita daude. Oso arriskutsu dago. Areka

horiek tutuz eskatzeko eskatzen dugu.

Maderas enpresako zarata. Gero eta zarata handiagoa dago eta ez da ezer egin.

Arlasako irteerak ikuspen txarra du. Oso arriskutsua da.

Santa Kurutzeko edukiontzia beti aldatzen dute toki batetik bestera. Ez dago

bere tokian.

Eskatzen dugu Gardeagotxiko fekaletarako konexioa egiteko, kolektore

nagusiraino.

Tubacexen emisioengatiko istripu bat izan da. Ingurumenekoek tximinia horiek

konpontzea espero dugu, eta informazioa izatea.

Osoko Bilkuraren baterako deia egiten denean, gustatuko litzaiguke aldez

aurretik gaien zerrenda jendaurrean jartzea, landuko diren gaien berri jakiteko.

Ibaiko baranda oso hondatuta dago.

Geralekukoa neurri batean konpondu egin da, baina eskailerak ukitu gabe daude.

5. puntua. Gobernu taldeak 2011ko batzarretik datozen gaiak aurkeztea,

inbertsioetan eragina izan dezaketenak. Gai horietan oinarrituta zehaztuko dira

gero lehentasunak.

Dagoeneko esan dugunez, batzarren helburuetako bat da bertaratzen zaretenok

adieraztea auzo bakoitzean zein diren lehentasunak edo gai premiazkoenak. Atal

hau amaituta, tarte bat izango duzue adierazteko zuetariko bakoitzaren ustez

premiazkoena zein den. Hiru jarduera adierazteko eskatuko dizuegu, modu

honetan: garrantzitsuenari 1, hurrengoari 2 eta garrantzian hirugarrenari 3 bat

jarrita.

Ondoren, 2011ko batzarrean proposatu eta gure ustez inbertsioa behar duten, eta

ondorioz lehenetsi beharko liratekeen gaiak aurkeztuko dizkizuegu. Uste

baduzue inbertsio-proposamenen bat jaso barik dagoela eta nahi baduzue

eztabaidan sartzea, esan eta taulan “besterik” izeneko lerroan sartuko dugu.

Ekaineko 24 batzarrak amaitzen direnean, inbertitzeko 24 proposamen izango

ditugu eta horiei buruzko informazio guztia jaso eta aurkatu beharko dugu, gero

azaroko batzarretan, eta horretarako berariaz sortutako guneetan, udal mailako

lehenespena egiteko.

Gogoratu jarduerak lehenesteko ekintza funtsezkoa dela, udalaren baliabide

1 Auzokide horrek, Gardeako auzo elkarteko presidenteak, puntu honetako gainontzeko gaiak ere

komentatu ditu.

Page 9: GARDEA_06012EU

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

ekonomikoak mugatuak direlako eta proposatutako guztia egin ezin delako.

Gardeagotxiko fekalak. Udal arkitektoaren ustez, bai lurzoru urbanizagarrian

bai lurzoru urbanizaezinean –Gardeagotxi kasurako–, urbanizatze-lana den

guztia, saneamendua barne, partikularrei dagokie. Hiri lurzoruan baino ez luke

Udalak izango urbanizatze-azpiegitura horren gainetiko erantzukizuna. Azalpen

hau amaituta, Fernandok azal dezake zehatzago Udalaren ikuspegia.

Santa Kurutz zubia. Horma berreraiki da eta Burdin enpresari baranda eskatu

zaio, zubiko segurtasuna handitzeko.

Geralekuko irisgarritasuna. ADIFen erantzukizuna da, geralekuko

irisgarritasuna ebaztea. Beraz, arazoa konpontzen zaila da, eta horretarako

hainbat bilera izan ditugu; horietariko baten batean auzoetako bozeramaileak ere

hor izan dira. Hala ere, geralekurako sarbidea bermatutako dago Industrialdetik.

Antzera edo okerrago daude Urduña eta Bilbo arteko geralekuak eta geltokiak;

kasurako, Laudio, Areta eta Arrankudiaga, baten bat aipatzearren. Horretaz gain,

esan nahi dut, hala ere, segituko dugula lanean geralekuko sarbidea hobetzeko,

baina horrek ez dezala itxaropen faltsurik sortu.

LIDLeko putzua. Arazo hau konpontzeko, ibairainoko errepidea zeharkatu

beharko litzateke, euri-urak husteko beste bide bat eginda. Lehentasunen taulan

sartu dugu, bera markatzeko aukera izan dezazuen; izan ere, dakizuenez, udal

baliabide ekonomikoak oso mugatuta daude eta jardueretan lehentasunak

markatu behar ditugu, ados jarri beharko zarete premiazkoena zer den.

Elizarako irisgarritasuna. Ez dago elizara iristeko arazoak daudela aitortu

beharrik, baina eraikin pribatua da; beraz, hori konpontzea ez da jaso indarreko

irisgarritasun-planean, berariaz bide publikoetako espazioetarako eta eraikin

publikoetarako egin baita. Irisgarritasun-planean ibaiaren ondoko

oinezkoentzako ibilbidea lehenetsi da; haren irisgarritasuna ebatzita dago. Beste

alde batetik, baliabide ekonomikoen faltak, egungo egoeran bereziki, bideraezin

egiten du baita indarreko irisgarritasun-planean zehaztutako helburuak betetzea

ere.

6. puntua. Aurreko puntuari buruzko eztabaida.

Auzokide batek, elkarteko bozeramaileak, dio Gardeagotxin planteatzen dutela

konexioa landatik kolektorea egitea. Harritzen gaitu konexio hori egitea

partikularren erantzukizuna izateak.

Page 10: GARDEA_06012EU

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

o Fernando: bai. Kolektorera heltzea eta lotura egitea partikularrari

dagokion zerbait da. Gardeagotxi lurzoru urbanizaezina da. Imajina

ezazu Udalak konektatu beharko balitu lurzoru urbanizaezineko

saneamendu guztiak kolektore nagusira. Imajina dezakezu zertaz ari

garen? Dubirizen antzera, adibide bat jartzearren.

Auzoko bera. ADIFekoekiko bilera batean esan zuten Santa Kurutz zubia

Udalarena zela. Beraz, Udalari dagokio bera konpontzeko edota eraldatzeko

eskumena. ADIFi geralekuko irisgarritasuna bermatzea dagokio.

o Fernando: azter dezagun gai hori; izan ere, baliteke, zubiaren egitura

ukitzen duen obrarik egitea aukeratuko balitz, ADIFen baimena behar

izatea. Buruan daukat ADIFek aitortzen duela geralekuaren

irisgarritasunaren arazoak ebatzi beharra. Beste eskaera bat ere badago,

irisgarritasuna hornitzeko, Jez eta Maderas enpresetatik. Arazoa eta

konponbideak aztertu nahi ditugu osotasunean.

Auzokide batek dio bi gai azalarazi nahi dituela. Lehena, parte-hartzeko aukera

eskertzea. Bigarrena, auzoan ditugun kirol instalazioak eta ikasgelak

aprobetxatuta, gustatuko litzaidake kirol eskaintza berriro pentsatzea

(gimnastika, yoga, etab.). Berriro diot proposamena da lehendik dauden

azpiegiturak hobeto aprobetxatzeko. Uste dut auzoan eskaerak egongo

liratekeela. Beste gai bat, nahiz eta ez dakidan horretarako foro egokia den, kexa

bat da, auzoko jaietako gai bati buruz, haurrentzako jardueren diseinuari

dagokionez. Urterik urtera gero eta gutxiago dira haurrentzako aukerak, eta

aurten egin ere ez da egin, ezta egin ez izanarengatiko azalpenik eman ere. Oso

gutxirekin egin daitezke haurrentzako gauzak.

o Natxo. Badakit zinegotzia jakinaren gainean dagoela eta gai horrek

kezkatzen duela.

o Auzokoa: haurrentzako jarduerak antola litezke, auzoan badauzkagun

espazioez baliatuta.

Auzokide batek eskatu du azaltzeko zein den udal hiltegiaren egoera.

o Natxo: iazko erdialdean, hiltegia Osasunak (EJ) eskatutako

betekizunetara egokitzeko lanak egin ziren. Aurten inbertsio handia egin

da. Pasatu den astean azken osasun-ikuskapena egin zen. Teknikariaren

txostena aldekoa izan zen, beraz, badugu baimena, eskualdeko baimena,

lehen geneukan udal baimenaren aldean. Konpromiso bat hartu dugu, lan

trinkoa ez egitekoa, horrek kalitatean eragin txarra zuelako, eta

horretarako egunean hilko den abere-kopurua murriztu egin da (kalitatea

kantitatearen aurka). Funtzionamendurako baimen guztiak dauzkagu.

Page 11: GARDEA_06012EU

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

o Auzokoa: Uste dut prezioak jaitsi beharko liratekeela, abereak hiltzera

kanpora joan ez daitezen.

o Natxo. Kalitatearen aldeko apustuak bere prezioa du. Egungo tasek ez

dituzte kostuak ordaintzen. Aurten tasak aldatuko dira.

Auzokide batek azalarazi du ibaiertzetako landaretzaren gaia.

o Miren: URAri planteatu zaio gaia, bera baita gai horretako organo

eskuduna. Aldiro eskatzen dira garbiketak, baina URA ibaiertzeko

landaretzaren aurka ezer egitearen kontrakoa da, uholdeen kontrolean

onura gehiago ekartzen duelako kalteak baino. Egia da kasu zehatzak

aztertu beharko liratekeela. Horregatik pentsatu dugu interesgarria izan

daitekeela dibulgazio-kanpainaren bat egitea, URAko teknikarien

laguntzaz, gaia azaldu eta horretaz hitz egiteko, herritarrek oso modu

desberdinetan ikusten dute eta.

o Auzokoa: sastrakak kentzeko diot nik, ibaia ikusi ahal izateko. Arratoiak

ere arazoa dira.

o Natxo: Horregatik da garrantzitsua jardunaldi horiek antolatzea, denok

jakiteko zer ingurumen-irizpide darabiltzan URAk, eta zertan oinarritzen

diren. Ikuspegiak alderatu behar dira, jakinda ibaien arloko organo

eskuduna URA dela (Uren Euskal Agentzia, Eusko Jaurlaritzaren

mendekoa).

Auzokide batek galdetu du ea OHZ azal daitekeen, eta zer egin daitekeen

hobaririk izateko.

o Amets: 21.000 eurotik beherako errenta jasotzen duten famili unitateak

HAZera joan daitezke eta bertan azalduko zaie zer-nolako agiriak bete

behar dituzten. Agiri horiek Ogasunera bidaliko dira, hor egiaztatu eta

hobariak ezarriko dira. Informazio-orrietan dago zehaztasunen taula.

HAZera jo dezakezue.

7. puntua. Batzarrean bertaratutakoek lehentasunak adieraziko dituzte2,

horretarako emango zaizkien orrietan (ikus I. eranskina).

GAIA ESKUMEN

A

ZENBAT € LEHENTASU

N-MAILA3

HAZTAPENA

Gardeagotxiko Partikularra

2 Lehentasunak zehazteko emandako 6 orrietatik 2 baino ez dira ondo bete.

3 Haztapen-balioak: 1 = 1, 2 = 0,75, 3 = 0,5

Page 12: GARDEA_06012EU

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

fekalak

ADIF-Santa

Kurutz zubia

Udala 311 2.5

Geralekuaren

egoera eta

irisgarritasuna

ADIF 1 1

LIDL zuloa Udala 2 0.75

Elizarako

irisgarritasuna

23 1.25

Auzoan dauden

baliabideak

aprobetxatzea,

auzoko kirol eta

kultur

eskaintzarako

1 1

Lehentasunak adierazteko orrialdearekin batera, beste orrialde bat emango da, eta bertan

eskatzen zaie bertaratutako pertsonei, “udal azalpenak entzun ostean”, zehazteko

sakondu behar diren gaiak (ikus II. eranskina). Proposatutako gaiak ondorengoak dira:

Auzoan dauden baliabideak kultur eta kirol jardueretarako, auzoaren onerako,

aprobetxatzea proposatzen duen pertsonak ondorengoa nabarmendu nahi du:

“Gimnastikako makinetan ez inbertitzea; bakarrik antolamenduan eta

irakaslerian”.

Ez ahaztea haurrentzako jarduerak eskaintzea, auzoko jaietan zehar, (Santa

Kurutz-Gardea maiatzean)

Argitzea zergatik ez den haurrentzako proposamenik egin 2012rako, nahiz eta

onetsita egon.

Zentro soziala aprobetxatzea, eguraldia edonolakoa izanda ere, instalazio

egokiak dituelako.

Santa Kurutzeko arekak.

Santa Kurutz zubia eta geralekua

Irukurutzetako aparkalekuak

Kirol eskaintza Gardean

Gasteizen bezala, ortuak langabetuei eskaintzea.

Egoitza berriko oinezkoentzako pasabide goratua.

Page 13: GARDEA_06012EU

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

Itxitura babesgarria jartzea, egun euritsuetarako, nagusientzako joko-eremuan

(Goikoetxe parkean).

Ibaia garbitzea.

Santa Kurutzeko geralekua.

San Roke hirugarren adineko egoitzan toki nahikorik ez dagoenez, Laudioko

auzokoei lehentasuna ematea.

Katuxako ferietakoen kokalekuan energia elektrikorako lotune egokia jartzea.

Santa Kurutzerako errepideko euste-horma luzatzea, Katuxa atzetik. Katuxa

jauregia mugatzen duen hormak konkorrak eta arrail ikusgarriak dauzka,

galtzadak bultzatzen duelako.

Lantzeko gai gehiagorik gabe, batzarra amaitutzat eman da.

Page 14: GARDEA_06012EU

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

ERANSKINA:

Page 15: GARDEA_06012EU

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

Page 16: GARDEA_06012EU

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

II. ERANSKINA:.

Page 17: GARDEA_06012EU

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013