34
GUIA GETXO IGUALA+ Gazteen arteko genero indarkeria saihesteko gida. Gida honetako eduki eta iritzi guztien erantzule bakarra Asociacion Moviendote da Esta actividad se ha llevado a cabo con la colaboración del Ayuntamiento de Getxo Getxoko udalaren laguntzarekin garatutako ekintza

GETXO IGUALA PLUS GIDA

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Agiri hau, irekia eta plurala da. ‘’Moviendote’’ elkarteko lan talde batek idatzi du, Getxoko udalaren laguntzarekin, gure laguntza txiki bat nahi emanez, globalki emakumeen eta gizonen arteko indarkeria sahiesteko egin dugu.

Citation preview

Page 1: GETXO IGUALA PLUS GIDA

GUIA GETXO IGUALA+

Gazteen arteko genero indarkeria saihesteko

gida.

Gida honetako eduki eta iritzi guztien erantzule bakarra Asociacion Moviendote da

Esta actividad se ha llevado a cabo con la colaboración del Ayuntamiento de Getxo Getxoko udalaren laguntzarekin garatutako ekintza

Page 2: GETXO IGUALA PLUS GIDA

2

AURKIBIDEA

1. ¿Zein da gure helburua? 5

2. ¿Zer motatako indarkeriak aurki ditzakegu? 15

3. Genero indarkeri adierazgarri batzuk 20

4. Adi egon baldin ba… 27

5. Genero indarkeri motak 28

6. Sare sozialak eta genero indarkeria 31

7. Nola sahiestu dezakezu genero indarkeria 32

8. Zergaitik komeni da zure familiaz fidatzea 33

9. Nola atera tratu txarretatik 34

10.Jo dezakezun helbide batzuk 35

Galderak 36

Page 3: GETXO IGUALA PLUS GIDA

3

BALORE POSITIBOAK

KONFIANTZA

ERRESPETUA

ONARPENA

DIBERTSIOA

ELKARRIZKETA

ASKATASUNA

LAGUNTASUNA

KONPRENTSIOA

ULERMENA

Page 4: GETXO IGUALA PLUS GIDA

4

BALORE NEGATIBOAK

KONTROLA

NAGUSITASUNA

ERRUDUNTASUNA

XANTAIA

MESFIDANTZA

BURLA

LOTSA

BELDURRA

Page 5: GETXO IGUALA PLUS GIDA

5

1. ¿Zein da gure helburua?

Gida honen bidez, berri ematea eta sahiestea gura dugu.

Nesken eta mutilen arteko harremanak berdinak, toleranteak eta

errespetatsuak izatea bultzatu, tratu txarretan edo diskriminazioan bukatu

dezakeen edozein motatako egoera sahiestuz.

Horretarako, hurrengo orrialdeetan jarraibide sinple batzuk irakurri

ditzakezue. Hauek bikoteen arteko indarkeria posibleak aurkitzen

lagunduko dizue eta garrantzitsuena, sahiesteko arrastoak.

Askatasuna eta bikoteen arteko harremanak norberarekiko eta besteen

errespetuan hasten da, errespetuzko harremanak esperientzia

ikarragarrietan bihurtu daitezkelako, garrantzitsua da hitz hauei begirada

bate matea. Eta emakumeen aurkako indarkeria gabeko mundu baten

sinisten dugulako. Gal dezakezu?

Gai hauei buruz jakitea eta harreman batean tratu txarrak noiz dauden

bereizten ikastea, horrelako zerbait ikusiz gero, zuen harremanetan edo

lagunen artekoetan, zer egitea jakiten lagunduko dizue, indarkeria denon

arazo bat delako, ez bakarrik sufritzen duen pertsonarena.

Indarkeria ez da beldurraren esprezio bat baino

gehiago.

Arturo Graf. 1848-1913. Italiar idazlea eta poeta

Page 6: GETXO IGUALA PLUS GIDA

6

Agiri hau, irekia eta plurala, ‘’Moviendote’’ elkarteko lan talde batek idatzi

du, Getxoko udalaren laguntzarekin, gure laguntza txiki bat nahi emanez,

emakumeen eta gizonen arteko indarkeria sahiesteko globalki.

Kontzeptu batzuekin hasiko gara…

Genero berdintasunaren definizioa

“Emakumeek eta gizonek eskubide eta aukera berdinak dituzten egoera

eta gizarteko mailetan berdintasunez parte hartu dezaketena, beraien

gaitasunak garatzeko aske izanez”

Genero indarkeriaren definizioa legediak dionez

“Gizonek emakumeen gain jarduten duten indarkeria soilik emakumeak

izateagatik, erasotzaileentzako ez dituztelako askatasun, errespetu eta

erabakiak hartzeko gaitasun gutxieneko eskubideak”.

Genero eginkizunen definizioa

“Sexu bat edo bestearentzako onartutako edo debekatutako jarrerak,

baloreak edo jokabideak”.

Sexu estereotipoeen definizioa

“Emakumeen eta gizonen ezaugarrien buruzko ideia motzak, gogortasunez

gai hartuak”.

Bikotearen gain jardutako indarkeria desberdintasunaren modu nabari eta

izugarriena da. Ez dago definiturik inolako profilik nor den genero

indarkeria sufritu dezakeena, ezta nork aurrera eraman dezakeen, beraz,

maila guztietan sahiestu behar da.

Page 7: GETXO IGUALA PLUS GIDA

7

Galdera batzuekin jarraituko dugu…

Zer ulertzen da genero indarkeriaz?

‘’Ley Orgánica 1/2004, de 28 de diciembre, de Medidas de Protección

Integral contra la Violencia de Género’’ dioenez, ésta sería aquella que,

“como manifestación de la discriminación, la situación de desigualdad y

las relaciones de poder de los hombres sobre las mujeres, se ejerce sobre

éstas por parte de quienes sean o hayan sido sus cónyuges o de quienes

estén o hayan estado ligados a ellas por relaciones similares de

afectividad, aun sin convivencia”, y “comprende todo acto de violencia

física y psicológica, incluidas las agresiones a la libertad sexual, las

amenazas, las coacciones o la privación arbitraria de libertad.”

Estereotipoekin lotuta dago?

Estereotipoek sexu femeninoa eta maskulinoa kualitate batzuekin lotzen

dute, nortasunaren ezaugarriak adierazten dutenak, bata bestearen

aurkakoak. Horrela, adibidez, sexu maskulinoa lehiakortasuna,

gorgortasuna edo akzioarekin lotuko genuke... eta sexu femeninoa, aldiz,

goxotasuna, enpatia, menpekotasuna edo ulermenarekin.

Neska edo mutila izateagatik markaturik datorzkingun rol edo estereotipo

hoiek gure jarrera modu batekoa izatera garamatza (ahula edo indartsua,

menpekoa edo ekimenduna, eta abar.).

Estereotipo hauen transmisioa, interpretazio sexista batekin zuzenki

lotuta dago, eta, noski, Genero Indarkeriarekin lotuta egon daiteke.

Askotan, Genero Indarkeriaren jatorria neska-mutilen arteko harreman

ezberdinetan aurki dezakegu, bata bestea baino indartsuagoa

Page 8: GETXO IGUALA PLUS GIDA

8

SEXUA ETA ESTEREOTIPOEN LOTURA:

EMAKUMEAK

GIZONAK

EDERTASUNA

(argaltasunarekin, gaztetasunarekin eta

Erakargarritasun sexualarekin lotuta)

INDARRA,GAITASUNA

Estimuak, SENTIKORTASUNA, gozotasuna, besteen zaiketa…

ADIMENA, jakinduria

MENPEKOTASUNA AUTONOMIA (laguntzarik behar ez izatearekin

lotuta)

Intimitatea,EREMU PRIBATUA EREMU PUBLIKOA

Ahultasuna, emozioa, intuizioa eta

PASIBOTASUNA

AKZIOA eta arrazoia

SAKRIFIKAZIO jarrera (besteengain pentsatuz) edo

Arazoen aurrean adiskidetasuna bilatuz

Lehia, GARAIPENA

ETXEA ZIENTZIA, teknologia

"Emakume ONAK" (beraiengan espero dena

betetzen dutenak) "emakume MALTZURREN"aurka (oharrak betetzen ez

dituztenak)

Baita gizon"ONAK" "MALTZURRAK"ere, bortxakeriaren bidez beraien nahiak lortzen

dituztenak.

Page 9: GETXO IGUALA PLUS GIDA

9

Eta zein da lotura genero rolekin?

Rolen banaketak, zerikusi handia du kultura eta banakotasunarekin.

Bizitzan zehar ditugun harremanetan finkatzen dira gure rolak.

Rol batek, itxaropena darama, hau da, espero dugun jarrera. Hori dela eta,

indarkerian ematen diren onargarritasunak eta betikotasunak genero

rolekin lotura handia daukate.

Zer ezaten digute mitoak vs

errealitateak?

Page 10: GETXO IGUALA PLUS GIDA

10

MITOAK ERREALITATEAK

Pentsatzen dena hau da… Egia hau da…

Neska batek EZETZ esaten duenean, benetan BAIETZ esan nahi du

- Horrelako adierazpenak erabiltzen direnean emakumeen erabakitzeko ahalmena eta ezetz esateko askatasuna baliogabetzen dira.

- Argudio hauek zuritzeko, genero indarkeriarik ez dagoela erakusteko edo arazoa txikitzeko erabiltzen dira.

- Emakume batek EZETZ estaten badu, horrela delako da.

Benetan MAITE zaituen pertsonak MALKOAK eragingo dizkizu

- Maitasuna eta errespetua ez dira inoiz erasoen bidez adierazten. - Maite zaituenak poza emango dizu, eta zure sentimenduak,

beharrak eta iritziak kontuan izango ditu.

EZIN da GAHIESTU, beraz ONARTU behar da

- Erasoari aurre egiteko baliabideak daude. - Inoiz ez da onartu behar gauza sahiestezin bat bezala, erasoen

maila gero eta arriskutsuagoa eta ikaragarriagoa izango delako.

BEHIN gertatzeak ez du nahi esan BERRIRO gertatuko denik “Edonorri joan ahal zaio eskua behin, ez du nahi esan berriro gertatuko denik”.

- Erasoa ez da bakarrik batzuetan gertatzen haserre baten

ondorioz. - Jarrera hauek denborarekin handitzen eta larritzen joaten dira.

INDARKERIA PSIKOLOGIKOA edo emozionala EZ DA fisikoa bezain LARRIA “Gauza asko esaten ditu, baina inoiz ez du jo, ez da horrenbesterako”.

- Indarkeria emozional jarraituak edo sistamatikoak, eraso fisikorik

ez egon arren, ondorio oso larriak eragiten ditu oreka emozional, buru-osasun eta erasotutako pertsonaren bizitzaren kalitatean.

Indarkeriaren biktimek batzuetan beraiek bilatzen dute, ERAGITEN DUTE

- Jarrera bortitza eragilearen erantzukizuna da. - Ezerk ez du indarkeria arrazoitzen.

Biktimak harremanarekin ez badu amaitzen, AGIAN GUSTOKO DUELAKO da (masokismoaren mitoa)

- Beldurra dute, babesik gabe sentizen dira, lotsatuta, bakarrik eta etsita, eta guztietan nabari da bizitzen ari direnak eragiten dien mina eta sufrimendua.

- Ez dute salatzen beldurragatik, menpekotasun emozinal,ekonomiko eta lan-menpekotasunagatik ;errua eta lotsa sentitzen dute ,eta, horrek, askotan laguntza eskatzea zailtzen du.

GAIXOAK dira, PRESTAKUNTZA GABEAK ETA DIRU GUTXIKOAK

- Arazo sozial honek ez du mugarik. Genero indarkeria gizarte estamentu guztietan ageri da, edukazio maila guztietan, baita lurralde guztietan ere.

ALKOLA EDO DROGAK KONTSUMITZEA da jarrera indartsuen arrazoi nagusia

- Alkolak eta drogek ez dute eragiten bortitzak ez diren pertsonak bortitz bihurtzea. Jarrera hauen eragileak izan daitezke, baina ez dira arrazoia.

- Gainera, alkolik eta drogarik hartzen ez duten tratu txarrak ematen dituzten pertsonak daude.

Page 11: GETXO IGUALA PLUS GIDA

11

Guzti hau jakin eta gero...

Nazio Batuek diotenez, nerabezaroa 10 eta 19 urte bitarteko denboraldia

da, eta gaztaroa 15 eta 24 urte bitartekoa.

Familia, ikastetxea eta lagunak gure nortasuna eraikitzeko ezinbestekoak

dira. Gure nortasuna sozializazio prozesu honetan jaioten da, rolak eta

baloreak geureganatuz, geure pertsona eta besteekin ditugun harremanak

definituz.

Agente sozializatzaile hauek, beraz, ezinbestekoak dira berdintasunean eta

elkartasunean oinarritutako harremanak sortzeko. Aro honetan definitzen

da nortasun pertsonala eta genero nortasuna.

Gizarte berdintsuago bat eraikitzeko, derrigorrezkoak dira bikote-

harreman berdintsuak eta inolako indarkeria, fisiko edo psikologiko,

arriskurik gabekoak.

Berdintasunean hezitea, norberaren bizitza proiekturako puntu

garrantzitsua da, edozein motatako genero indarkeria kanpo utziz.

Eta arrunta iruditzen bazaigu?

Eta indarkeria egoerak onartzen ari bagara? Eta txarrago oraindik,

justifikatzen baldin baditugu?

Ez ahaztu, indarkeria modu askotan mozorrotu

daiteke, baita manitasuna ere, eta horrek askoz

arriskutsuagoa bihurtzen du. Adi egon behar dugu

indarkeria agertu daiteken egoera desberdinetan.

Page 12: GETXO IGUALA PLUS GIDA

12

Genero indarkeria arazo konplexu eta multidimentsionala da. Bere

barnean, erasotzsileari, biktimari eta familia eta gizakultura testuinguruei

erasotzen dizkioten faktoreak bateratzen dira.

Nerabezaroan, maitasunak, laguntasunak, taldeak, besteenganako

fidantzak edo norberaren nortasunaren bilakaerak bezalako aspektuek

protagonismo berezi bat izaten dute. Guzti honek, aro honetan ematen

den genero indarkeriak min handiagoa egitea eragiten du.

Gehienetan, gazte eta nerabeen arteko bikote-harremanetan genero

Indarkeriarik ez dela ematen uste dugu, ezta fisikoki, ezta psikologikoki,

baina... Egia al da? Guztiz faltsua da.

Egoera hau ez da soilik espainiar gazteen arten ematen, pixka bat bilatuz

gero, beste herrialde batzuetan ere nabari dela ikusiko duzu. Bota iezaiozu

begirada bat Erresuma Batuan landu duten web orrialde honi:

“This is abuse” edo “Hau abusua da” (http://thisisabuse.direct.gov.uk),

ziur aski bakarrik ez sentitzen lagunduko zaitu...

Page 13: GETXO IGUALA PLUS GIDA

13

2. Zer motatako indarkeriak aurki

ditzakegu?

Mota askotariko indarkeriak daude: fisikoa, psikologikoa, soziala eta

sexuala.

Oso garrantzitsua da guztiak kontuan izatea:

Indarkeria ez da soilik bultzada edo zaplasteko bat. Irain bat, mespretxuak,

egiten duzun guztiaren kontrola, jeloskortasuna edo edozein motatako

bortxaketa edo mehatxua era indarkeria dira.

Sexualki, norbaitek zuk nahi ez duzun zerbait

egitera derrigortzen zaituenean, hori ere

indarkeria da.

Horregatik, ez ahaztu zure bikoteak ezin dezakela:

• Zure erabakiak hartu

• Zer egin behar duzun esan

• Norekin hitz egin dezakezun esan

• Leku batera joatea baimendu

• Zure lagunak nortzuk izan daitezkeen erabaki

• Jantzi behar duzun arropa aukeratu

• Entzun dezakezun musika aukeratu

Page 14: GETXO IGUALA PLUS GIDA

14

Laburbilduz, zure bizitzan garrantzia duten gauza

guztietan erabakitzea, zure bitzita, denbora

librea eta dibertsioa osatzen duten aspektu

guztietan...

Indarkeriak guzti hau eragin dezake zure barnean

✓ Beldurra

✓ Etsipena

✓ Erruduntasuna

✓ Lotsa

✓ Antsietatea

✓ Tristura

✓ Konfidantza galtzea

✓ Bakardadea

Eta noski fisikoki:

✓ Estresa

✓ Etsialdia

✓ Lo-arazoak

✓ Elikagarri-arazoak

✓ Eskola etekin baxua

✓ Itxura pertsonalaren hondapena

Page 15: GETXO IGUALA PLUS GIDA

15

Niri guzti hau ezin zait gertatu, edo bai?

Prebenitzeko, beharrezko lehen pausoa norbera zaintzea da.

Honek gure autoestimua sendotzen du, eta indibidualki eta kolektiboki

dugun indarraren jakinaren gainean egotera eramaten gaitu.

Bikote-harremanetan hasieratik erne egon behar zara zu kontrolatzeko,

menperatzeko edo bakartzeko agertu daitezken jokabideekin, zure osasun

psikiko eta fisikoarentzat oso txarrak diren ondorioen hasiera izan

daitekelako.

• Ez nahasi kontrola maitasunarekin

• Jakin ezazu jeloskorra bada ez zaituela maite

• Ez egin sexu-harremanetan berak nahi duena

• Autoritario bilakatzen bada, kontu handia izan

• Gehiegi kontrolatzen bazaitu, izutu zaitez

• Ez utzi zure familia eta lagunetaz banatzen

• Sarritan posesiboa baldin bada, utzi ezazu harremana

• INOIZ ez pentsatu berea zarenik

Page 16: GETXO IGUALA PLUS GIDA

16

Kontrolatu nahi zaitu:

Momentu bakoitzean zer egiten ari zaren, non zauden, norekin, pertsona

horrengan zer sentitzen duzun, nola ezagutu zenuen, gustatzen baldin

bazaizun, zer zeregin dituzun... jakin behar du.

Zure bikoteak zuen harremanean sentitzen duen ziurtasun-gabeziak zuri

mesfidantza erakustera eramaten dio; hori dela eta bere antsietatea

baretu beharra du, zu kontrolatuz, naiz eta horrek zuri min egin eta txarto

sentiarazi.

Menperatu nahi zaitu:

Berak nahi edo behar duen guztia egitera eramaten zaitu, eta ez du nahi

zuk atsegin ez duen zerbait egitea, naiz eta zure bizitzako gauza

pertsonalak izan.

Bere jarrera horrelakoa da zu berea zarela uste duelako, beraz, esaten

duen guztiari jaramon egin behar diozula uste du.

Bere irudipenez, zu derrigortzeko eskubidea du zure bikotea delako, eta

bortitza bihurtzen da aurre egiten badiozu.

Bakartu nahi zaitu:

Zu soilik beretzat egotea nahi du, ez zaitu besteekin partekatu nahi,

horretarako lagunak, familia, ikasketak, ekintzak edo denbora librea galdu

behar baduzu ere; berarekin ez bazaude inorekin ez egoten utziz edota

etxean geratzen derrigortuz.

Page 17: GETXO IGUALA PLUS GIDA

17

3. Genero indarkeriaren

adierazgarri batzuk. ZURE BIKOTEAK...

✓ Zure janzkera edo pentsatzeko modua kritikatzen du.

✓ Kalera bakarrik ateratzen bazara, edo nora zoazen ez badaki

haserretu egiten da.

✓ Beste neska edo mutilekin konparatzen zaitu.

✓ Zure erabakiak ezeztatzen ditu.

✓ Lagun batekin hitz egiten baduzu edo berarekin kalera joaten bazara,

kexkatzen da.

✓ Garrantzirik gabeko gauzengatik haserretzen da.

✓ Haserretzen denean beldurtzen zaitu.

✓ Mugikorreko dehiak eta mezuak edota posta elektronikokoak

kontrolatzen dizkizu.

✓ Zutaz burla egiten du zure lagunen aurrean.

✓ Beste mutil batzuekin ikustean, limurtu nahian zabiltzala esaten dizu.

✓ Beste neska batzuekin ikustean, mutiletan zabiltzala esaten dizu.

✓ Oker dagoela esateak beldurtzen zaitu.

✓ Egiten duzun guztia ez dela nahikoa sentitzen duzu.

Osasuntsua ez den harreman batek ezegonkor eta triste

sentizea eragingo dizu.

Page 18: GETXO IGUALA PLUS GIDA

18

1. ERRESPETU FALTAK

Irainak, beheramenduak eta burlak errespetu falta bat dira, baita zure

itxura, kultura, familia edo lagunen gain egindako mespretxuzko hitzak

ere.

Norbaitek zure errespetuari aurre egiten dionean, adibidez esan ahal dizu:

“Beti txorakeriak esaten ari zara”, edo “Ez zara inor niretzat”.

Ez du axola nola esaten den,errespetu faltak beti mina egiten du. Eta,

harremana bukatuz gero ere min egiten jarraitu dezake, zure autoestimari

aurre egin diolako, denbora luze batean jarraituz.

Jazarpena

Jazarpena antzemateko oztopo zail bat, normalean positiboa den zerbait

balitz bezala ikustea da, interes eta arreta adierazgarri bezala. Jazarpena

horrela agertzen da:

• Jarraitzea.

• Behatzea.

• Segika ibiltzea.

• Ikastetxearen edo lanaren kanpoan zain egotea.

•Telefono, Messenger, sare sozial edo mezu elektronikoen bidez

kontrolatzea.

Page 19: GETXO IGUALA PLUS GIDA

19

Bakardadea

Bakardadeaz hitz egitean, erasotzaileak neskak bera ez den inorrekin

harremanik ez izatea bilatzen du. Hauetaz banandu nahi du:

- Bere lagunak.

- Bere sendia.

- Ikastetxe edo laneko kideak.

- Eta bere bizitza osatzen duten beste guztiak.

Deskalifikazioa

Deskalifikazioa, neskaren autoestimarengain eragindako erasoa da. Ez

duela ezertarako balio esatea, enbarazu bat dela, inoiz zuzen ez dagoela,

bere pentsakerak baliorik ez duela, itxura itsusia duela, jarrera okerra

duela, burla egitea, jendearen aurrean lotsan iztea...

Beheramendua

Beheramendu bat, batez ere, errespetu falta bat da, pertsonen

autoestimari eta duintasunaren aurka doana.. Era askotan azaldu daiteke:

• Mespretxuak.

• Burlak.

• Gaitzespenak.

•Barre eginez.

•Orohar, txarto sentitzea eragiten

duen edozer.

Page 20: GETXO IGUALA PLUS GIDA

20

Ezaxola afektiboa

Burutsuena eta antzemateko zailena da. Mutila bihozgabe edota adigalkor

azaltzen da neskaren edo bere arazoen aurrean: erruak ez onartzea, hauek

gezurra direla esatea, norberaren gauzen ardurarik ez izatea, hoztasuna,

desberdintasuna, arreta galtzea… etab. Ixiltasuna ere adigalkortasunaren

adierazgarri bat izan daiteke.

Presioa eta zabartasun sexuala

Aurrera eraman nahi ez diren edozein modutako sexu-harremanak

onartzea suposatzen du. Mutilaren haserreaz, presioaz, mehatxuekin,

beldurra emanez, biktimismoarekin etab. adierazi daiteke. Adibide bat:

Zure mutilak zuk nahi ez duzun momento baten harreman sexualak izatea

gura du, eta ez baduzu egiten prest legoken beste neska bat aurkituko

duela esaten dizu.

Page 21: GETXO IGUALA PLUS GIDA

21

2. JELOSKORTASUNA

Gutaz harro ez garenean sentitzen edo maite dugun zerbait galdu

dezakegula sentitzen dugunean agertu daiteken sentimendu bat da.

Sentimendu hau, berez, ez da txarra; edozerrek jeloskor sentitzera

eramaten gaituenean eta beste pertsonak aldatu behar direla uste

dugunean agertzen da sentimendu honen alde txarrena.

Zer senti dezakegu jeloskortasunaren ondorioz: bakardadea, autonomia

galtzea, mesfidantza, harreman itogarria, emozio xantaia (ni jeloskor

sentizea eragiten duzu...), kulpabilitate sentimenduak (jeloskor jartzen

dut…).

Jeloskortasunak oso ondorio txarrak erakartzen ditu bikote harremanetan

eta gazteen arteko indarkerien eragile nagusiena da.

Askotan maitasunarekin nahasten ditugu. Oraindik “jeloskorra da maite

nauelako”, uste da, “askatasuna ematen dit nik nahi dudana aukeratzeko

maite nauelako” esan beharrean. Ezin dugu jarraitu jeloskortasuna

maitasunarekin lotzen.

3. EGINKIZUNAK

Inork ez du eskubiderik ezer inposatzeko.

Guztiok desberdinak gara eta gustuko gauza desberdinak ditugu,

horregatik besteak jasaten ikasi behar dugu. Inork ez du inolako

eskubiderik gure janzkera aukeratzeko, gustuko ez ditugun gauzak egiteko,

leku batzuetara joateko edo jende batekin egoteko aukeratzeko. Aske gara

eta guk nahi duguna aukeratzeko eskubideak ditugu. Bere kabuz

erabakitzen badu, zure iritzia kontuan izan gabe, ezta espezialki zuretzat

garrantzitsuak diren gauzetan, pentsa ezazu aske bazara edo ez.

Page 22: GETXO IGUALA PLUS GIDA

22

4. MEHATXUAK

Mehatxu baten bidez argi geratzen da beti min egin nahi dela. Hau da,

neska, mutilak nahi duena egiten ez baldin badu, ondorioak izan

ditzakeela jakinaren gainean egotea.

Mehatxuak egin daitezke:

• Neskari zerbait kenduz.

•Indarkeria erabiliz.

• Suizidioaz.

• Bakarrik usteaz.

Xantai emozionala presio eta intimidazio bat da, neskaren muinean

erruduntasuna eraiki dezakena, mutilak nahi duena ez egiteagatik.

5. GUZTIZKO KONTROLA

Inoiz galdetu al diozu zeure buruari: Nor da zure jabea? ZU BAKARRIK!

Inork ez du eskubiderik zuk egin dezakezuna erabakitzeko, nola jantzi

behar zaren edo nora joan ahal zaren deliberatzeko.. “Egin ezazu nik

esaten dudana baina ez nik egiten dudana”. Zu baimenduta ez zauden

gauzak egiteko aske sentitzen da. Kalera joateko baimena eskatu behar

baduzu, lagun batekin geratzeko, bera gabe mugitzeko, zer egin edo nora

joan berak aukeratzen badu, zure ordez hitz egiten badu, zure arropa

aukeratzen badu, beti non zauden jakin nahi badu, eta hori jakiteko

denbora guztian dei egiten badizu, zure bikoteak zuen harremanaren

control guztia eramaten badu… Zerbait txarto dago!.

Page 23: GETXO IGUALA PLUS GIDA

23

Kontrola independentziaren eta pertsonen autonomiaren aurka doa.

Baina, zerren gaineko kontrola?

Egiten duzunarengatik “orduro mezuak bidaltzen dizkizut mugikorrera

zutaz kezkatzen naizelako”.

• Zure harremanei buruz: “Norekin egon zara?”, “Zeintzuk dira zure

Facebook, Tuenti edo Messengerreko lagunak?…”.

• Zure janzkerari buruz: “Nora zoaz gona motz hori jantzita?”.

• Nora makilatzen zaren buruz: “puta bat dirudizu horrela

margoztuta”.

• Mugikorrari buruz: “Norekin hitz egin duzu?”.

• Poltsetan edo motxiletan daramazunari buruz: “zergatik daramazu

argazki hori diru-zorroan?”.

Page 24: GETXO IGUALA PLUS GIDA

24

4. Adi egon baldin ba…

Nola sentitzen zara Genero Indarkeriaren biktima

izan ondoren?

Min egiten dizun harreman batek horrelako arazoak erakarri ahal dizkizu:

Ondo lo ez egitea.

Buruko mina edota bestelako min fisikoak.

Lanean edo ikasketetan arazoak, arreta edo kontzentrazio

faltagatik.

Lanera edo klasera ez joatea.

Lagunak eta familia alde batera uztea, bakarrik sentitzea.

Zure ondoan daudenen pertsonetaz ez fidatzea eta urduri egotea.

Lehen gustuko zenituen gauzak egiteko gogorik ez edukitzea.

Zutaz, zure ideietaz, iritziez edo iradokizunez ez fidatzea.

Zuretzat garrantzitsua dena argi ez izatea.

Lehen zuretzat interesgarriak ziren proiektuetan gogoa galtzea.

Triste sentitzea eta motibazioa galtzea.

Page 25: GETXO IGUALA PLUS GIDA

25

5. Genero indarkeri motak

INDARKERI FISIKOA

Ustekabekoa ez den eta min fisikoa, gaixotasuna edo azken hau izateko

arriskua eragiten duen edozein ekintza.

• Kolpeak.

• Zauriak.

• Bultzakadak.

• Ostikadak eta matrailekoak.

• Hozkadak.

• Jipoiak.

• Ileko tirakadak.

• Erredurak.

• Atximurkadak.

• Hausturak.

• Sastaketak.

INDARKERIA PSIKIKOA

Indarkeria fisikoa erabiliko dela mehatxatuz egiten da, iraien bidez edo

handikotasunaren bidez apalduz.

• Irainak, apalkuntzak eta

mesprexuak.

• Mehatxuak eta bortxaketak.

• Manipulazioa eta beldurra.

• Jendearen aurrean eta

bakarrik zaudetenean zu

gaitzetsea.

• Obeditzea derrigortzea.

• Zure erabakietan parte

hartzen du.

• Kontrol eta zainketa

jarraitua, zure gizarte

harremanetan ere bai.

• Jeloskortasuna .

• Zure gutunak irakurtzea,

zure deiak entzutea, mezuak

irakurtzea…

INDARKERIA SEXUALA

Page 26: GETXO IGUALA PLUS GIDA

26

Borondatearen aurka inposatzen diren harreman sexual guztiak, bai bukatuak,

baita bukatu gabeak ere, nagusitasunez, autoritatez edo engainuaren bidez

eginak (abusua, bortxaketa…)

• Indar fisikoaren edo indarrik

gabe harreman sexualak

izatera derrigortzen zaitu.

Edozein motatako

trikimailuak erabiltzen ditu:

zaharra dirudizula esatea;

beragatik sentitzen duzun

maitasuna gezurrezkoa dela

esatea…

• Zuk atsegin ez duzun zure

gorputzeko zerbait ukitzen

du baimenik gabe.

• Gustuko ez dituzun harreman

sexualak izatera derrigortzen

zaitu, iraintsuak badira ere.

Irain sexualak era askotan agertu daitezke: sexu harremanak izateko

presioan hasita, abusua, sexu explotazioa, prostituzioa egitera animatzea

edo biolazioraino.

INDARKERIA SOZIALA

Neska bere ingurugirotik baztertzea.

• Ahozko indarkeriak beste

pertsona batzuen aurrean,

• Zure gizarte harremanak

kontrolatzea

• Zure lagunetaz eta familiaz

bakartzea.

• Zure teléfono deiak, janzkera

edo sartu-irteerak

kontrolatzea.

• Berarekin norbaitera joatea

ez iztea edota derrigortzea.

INGURUGIRO INDARKERIA:

Ateeik kolpeak ematen dizkio, gauzak apurtzen ditu, zure obkjetuak

hausten ditu, animaliak jipoitzen ditu, apropos zikintzen du, etc.

Page 27: GETXO IGUALA PLUS GIDA

27

6. Sare sozialak eta genero

indarkeria

Teknologia berrien gorakadak indarkeri mota desberdinak sortzea eragin

du, batez ere sare sozialen bidez eragiten den erasoaren bidez.

Tresna hauek kontrola gauzatzea baimentzen dute, mugikorraren bidez,

argazki eta irudien dibulgazioaren bidez…

Indarkeri mota berri bat da eta oso garrantzitsua da sahiesteko

beharrezkoak diren tresnak martxan jartzea.

Ziber-jazarpena, genero indarkeritzat hartua, sarean jaioten da, baina bere

ondorioak, beste indarkeria motak bezala, fisikoak dira.

Adi egon behar zaren egoerak:

Zure baimenik gabe Interneten bidez mugikorrekin edo kamara

digitalekin egindako grabaketak hedatzen badira.

Zure mezu elektronikoko helbidea norbaitek erabiltzen badu eta

desezagunek iraintzen bazaituzte.

Watsap, SMS, edo sare sozialen bidez min egiten dizuten mezuak

jasoten badituzu.

Dei telefonikoen bidez mehatxuak, irainak edo hitz sexual itsusiak

jasoten badituzu.

Page 28: GETXO IGUALA PLUS GIDA

28

7. Nola sahiestu dezakezu genero

indarkeria?

Zeure burua zainduz!

Sahiesteko eman behar den lehen pausuetako bat norberaren zaiketa da.

Honen bidez, gure autoestimua handitzen da eta guk bakarrik eta

besteekin batera dugun indarraz ohartzen gara.

Zer egin dezakezu?

Zuretzat denbora hartu: zure proiektuak, nahiak, planak, etab.

Erabaki norekin nahi dituzun harremanak eta zer motatakoak izan

behar diren.

Utzi besteek nahi dutena egiteari.

Onartu guztia ezin dela ondo atera eta ez dela zure errua izan

beharrik.

Bakardadea onartu, ikasi bakarrik egoten komeni ez zaizun pertsona

batekin egon baino lehen.

Beste pertsonei mugak ezarri.

Ez saiatu ezin hobea izaten, ez daukazu zertan izan.

Zeure buruari erruak barkatzen ikasi.

Mina eragiten dizuten harremanetatik ospa egin .

Page 29: GETXO IGUALA PLUS GIDA

29

8. Zergatik komeni da zure

familia eta lagunetaz fidatzea?

Zure ondoan egoteagatik eta zuretzat onena nahi dutelako, komenigarria

da zer gertatzen zaizun esatea edota zure arazoetaz hitz egitea. Fidatu

zure lagunez eta sendiaz, eta laguntza behar baldin baduzu, eska ezazu.

Zu laguntzeko, zure familia eta lagunak dira hoberen ezagutzen

zaituztenak, eta zu ondo egotea nahi dutenak.

Hurbilen dauden pertsonak dira, eta zure arazoaz lehen ohartu

daitezkenak dira.

✓ Beraiekin hitz egin eta babesa senti dezakezu.

✓ Behar duzun guztian lagunduko dizute.

✓ Osasun zentrora lagundu ahal dizute, ez hain bakarrik sentitzen

lagunduz.

✓ Ez dizute errurik leporatuko, ezta mesprezurik edo kritikarik egingo

zure bikotearekin egoteagatik.

✓ Beti sinetsiko dizute

✓ Lasaitasunez eta heldutasunez lagunduko zaituzte.

Zure familiako kideen laguntzaz genero indarkerian espezializatutako

zentro batera joatea erabakitzen duzunean, han aurkituko dituzun

langileak beraien lana ahalik hobeen egiten saiatuko dira zu laguntzeko

(psikologikoki, sozialki edo juridikoki). Zure arazoetaz lasai hitz egiteko gai

izango zara, fidantzaz eta lasaitasunez, eta beharrezko laguntza

guztiarekin.

Page 30: GETXO IGUALA PLUS GIDA

30

9. TRATU TXARRETATIK NOLA

ATERA. Zuk ahal duzulako!!

NOLA LAGUNDU TRATU TXARRAK SUFRITZEN ARI

DEN LAGUN EDO FAMILIA-KIDE BATI:

• Inoiz ez pentsatu beraien bien arazo bat denik.

• Zure beharra du, laguntzarik eskatzen ez badu ere, bikotearen beldur

izan daitekelako.

• Lagundu nahi diozula jakin behar du.

• Lagundu behar diozu, hitz egiten utziz eta esaten dizuna sinetsiz,

naiz eta zuk horrela ez ikusi.

• Ez diozu errurik leporatu behar harremanean jarraitzeagatik.

• Zurekin hitz egiteak ez du nahi esan harremanari amaiera eman nahi

dionik, horregatik, behar bazaitu, bertan egon behar zara.

• Harremanarekin bukatu nahi badu eta beldur baldin bada, gain

egiteko planteakuntza bat egiten lagundu.

• Inori ezer ez esatea esaten badizu ere, laguntza eskatu behar duzu

ondo jokatzeko arazoarekin.

• Tratu txarretatik ateratzea posiblea da eta horretarako neska-

mutilek batera lan egin behar dute.

Page 31: GETXO IGUALA PLUS GIDA

31

10. Jo dezakezun helbide batzuk

OSO garrantzitsua da, tratu txarrak sufritzen ari bazara, lehen bai lehen

zure burua zaintzea lesio larriagoak sufritu baino lehen. Gomendio

baliagarri batzuk emango dizkizugu:

Doako laguntza telefonikoa: 016-an. EAE-an 900 840 111 ere bai.

Hizketa bidezko komunikaziorako arazoak dituzten pertsonak (fax SOS-

Deiak eta SOS Nafarroa): Áraba (945 13 68 73), Bizkaia (94 442 52 06),

Gipuzkoa (943 44 79 04) eta Nafarroa (948 22 22 24).

Lesio fisiko edo psikikoak badituzu, Osasun Zentro batera joan zaitez.

Lesioen jatorria azaldu eta medikuaren txostenaren kopia eskatu.

Mediku asistentziaren beharrik ez duten lesioak badituzu, zure udaleko

Zerbitzu Sozialetara joan, bertan aholkatuko zaituzte eta doaineko

laguntza eskeiniko dizute: psikologikoa, juridikoa, ekonomikoa, ostatu

laguntza…

Orduz kanpo harrera pisu baten beharra baduzu, 24 orduko Zerbitzu

Sozialetara deitu: Araban (945 13 44 44 eta 112) Bizkaian (94 470 14 59

eta 112) eta Gipuzkoan (943 44 22 11).

Babesa behar baduzu, eskatu Babes Agindu bat, ahal izanez gero, Polizian,

eta, bestela, Epaitegian, Fiskaltzan, Biktimen Sorospen Zerbitzuetan,

gizarte edo sorospen zerbitzuetan. Galdetegi bat erantzuteko esango

dizute, eta behin beteta, Epaitegira bidaliko da. Honek deklaratzera

deituko dizu, baita zuri baita erasotzaileari ere eta beharrezkoak izanez

gero, zure babeserako baliabideak jarriko ditu.

Page 32: GETXO IGUALA PLUS GIDA

32

GALDEKETA

Galdeketa honen bidez ZURE HARREMANEAN INDARKERIA

SUFRITZEN ARI BAZARA EGIAZTATU dezakezu. Ez dira erantzun

onak edo txarrak. Erantzun galdera bakoitzari zure gaur eguneko

egoeran oinarrituz.

NESKENTZAKO

E G

Apaltzen nau

Beraren apetak egitea exijitzen dit

Asko edaten edo jaten duela ezaten badiot, haserretzen da

Gustatzen ez zaizkidan aktu sexualak egitera behartzen nau

Jeloskor jartzen da nire lagunekin

Ukabilez jotzen nau

Itsusia naizela errepikatzen dit

Berarekin gabe ezin naizela balio errepikatzen dit

Bere morroia naizela sinesten du

Besteen aurrean irauntzen eta apaltzen nau

Asko haserretzen da berak pentsatzen duenarekin ados ez banago

Ergela naizela esaten dit

Ez du nahi nire lagunekin joatea

Harreman sexualak izatera behartzen nau, nik naita ez

Oihukatzen dit

Buruan kolpeak ematen dizkit

Edaten duenean oldakor bihurtzen da

Page 33: GETXO IGUALA PLUS GIDA

33

Beti aginduak ematen dizkit

Ez zaizkio inporta nire sentimenduak

Beldurra diot

Zarama bezala tratatzen nau

MUTILENTZAKO E G

Apaltzen nau

Beraren apetak egitea exijitzen dit

Asko edaten edo jaten duela ezaten badiot, haserretzen da

Gustatzen ez zaizkidan aktu sexualak egitera behartzen nau

Jeloskor jartzen da nire lagunekin

Jotzen nau

Itsusia naizela errepikatzen dit

Berarekin gabe ezin naizela balio errepikatzen dit

Besteen aurrean irauntzen eta apaltzen nau

Asko haserretzen da berak pentsatzen duenarekin ados ez banago

Aizto edo arma batekin mehatxatzen nau

Ergela naizela esaten dit

Ez du nahi nire lagunekin joatea

Harreman sexualak izatera behartzen nau, nik naita ez

Oihukatzen dit

Buruan kolpeak ematen dizkit

Edaten duenean oldakor bihurtzen da

Beti aginduak ematen dizkit

Ez zaizkio inporta nire sentimenduak

Beldurra diot

Zarama bezala tratatzen nau

Page 34: GETXO IGUALA PLUS GIDA

34

Erantzunak:

Gezurra erantzun baduzu galdera guztiei, harreman osasuntsun eta begirunetsu bat

duzu.

NESKAK: EGIA erantzun baduzu

3, 6, 12, 17, 18, 22, 24 galderei: tratu txar fisikoak sufritzen ari zara.

1, 2, 5, 7, 8, 9, 10, 11, 13, 14, 16, 19, 20, 21, 23 galderei: tratu txar psikologikoak

sufritzen ari zara.

4 y 15 galderei: tratu txar sexualak sufritzen ari zara

MUTILAK: EGIA erantzun baduzu

3, 6, 12, 16, 17, 21, 23 galderei: tratu txar fisikoak sufritzen ari zara.

1, 2, 5, 7, 8, 9, 10, 11, 13, 14, 18, 19, 20, 22 galderei: tratu txar psikologikoak sufritzen

ari zara.

4 y 15: tratu txar sexualak sufritzen ari zara.

(*) Galdeketa hau liburu honetatik atera da: “Violencia física, psicológica y sexual en el

ámbito de la pareja: papel del contexto” Cáceres Carrasco, J. Servicio Navarro de Salud.

Deustuko Unibertsitatea.