6
2019an Getxoko ostatu-establezimen- duek 80.528 ostatu-gau izan zituzten, aurreko urtean baino %3 gehiago, Tu- rismo Bulegoak jakitera eman duen ba- lantzearen arabera. Urteko batez beste- ko okupazioa azken urteetako onena izan zen, %78,38; hoteletan %76,84koa izan zen, eta pentsioetan %80,96koa. Batez besteko egonaldiak ere gora egin zuen; hoteletan 2,60 egunetik 2,68 egu- nera pasatu zen, eta pentsioetan 2,37 egunetik 2,58 egunera. Ehunekotan, turisten bolumena (bisita- ri guztiak, bizkaitarrak eta getxotarrak izan ezik) guztizkoaren %81 izan zen, 2018an erregistratutako zifra bikainak ere gainditu zituen eta Turismo Bule- goaren jarduera hasi zenetik turisten urteko ehunekorik handiena lortu zuen. Irantzu Uriarte Turismo zinegotzia oso pozik agertu da datu horiekin. “Duela gutxi FITURen jaso dugu Turismo Bulego- ko Kalitatearen Q ziurtagiria, turistei eta bisitariei eskaintzen dizkiegun produktu eta zerbitzuen kalitatea ziurtatzen duen eta udal-zerbitzuak egindako bidearen isla ide- la den sistema, eta etengabeko hobekuntza- ren eta erabiltzaileei kalitatezko zerbitzuak ematearen aldeko apustu garbia”. Bisita- rien luxuak ere datu onak erakusten ditu urteko bigarren eta laugarren hiruhilekoe- tan: “horrek erakusten du, pixkanaka, de- sestazionalizazioaren aldeko gure apustua eta, ondorioz, turismoaren iraunkortasuna bide onetik doala”. Datu horiek, ondorioz, 4.745.000 eu- roko eragin ekonomiko zuzena ekarri dute, eta horrek esan nahi du %7,72ko igoera izan dela 2018. urtearekin alde- ratuta. Horri beste 9,7 milioi euro gehi- tu behar zaizkio, Euskadin abonatuta- ko pertsona eta egun bakoitzeko gastu turistikoagatik zenbatesten direnak, hau da, 83 euro Euskal Kostaldeko hel- mugetan. Baliabide turistikoak 174.624 turista eta bisitari izan ziren Getxon, turismorako prestatutako ins- talazioetan (Turismo Bulegoak, Biz- kaia Zubiko oinezkoen pasabidea, Taxi Tour, Kirol Portua, hotel-establezimen- duak…). Informazio eta Harrera turistikoko zerbitzuak 49.987 bisitari izan zituen (+%9). Jatorriz, %48 Estatuko hainbat tokitatik iritsi ziren, Madril eta Kata- Steven Lin taiwandar jatorriko pianista estatubatuarrak kontzertua eskainiko du igandean, otsailak 2, 19:00etan, Muxikebarriko Arrigunaga aretoan. Sarreraren prezioa 12 eurokoa da. Errezitaldian Schumann, Manuel de Falla, Beethoven eta Liszten obrak interpretatuko ditu. S. Lin piano-jotzaile estatubatuarra gazte konprometitua eta irudimenduna da. New York Times aldizkariak honela goraipatu zuen: “interpretazio aratza eta kolore nahiz dinami- ka zolitasun harrigarriez liraindua”. Sari ugari jaso ditu, bes- teak beste 2014ko Arthur Rubinstein Piano Lehiaketako zilarrezko domina, bere piano-jotze bikainagatik. Denboraldi honetako emanaldi garrantzitsuen artean ho- nako hauek daude: Washington DCko Smithsonian Mu- seum of American Arteko eta Shenandoah Universityko errezitaldiak, Txinako bost hiritan egindako bira eta India- napolis Symphony Orchestrarekin, Chamber Orchestra of South Bayrekin (Kalifornia) eta Taiwango Evergreen Sym- phonyrekin. Berriki izan dituen orkestra konpromisoen artean, Kansas Cityko orkestra sinfonikoarekin eta New Yorkeko Youth Symphonyrekin aritu da. Turisten okupazioa eta batez besteko egonaldia hazi ziren 2019an Steven Lin pianistaren kontzertua Muxikebarrin Getxok 80.528 ostatu-gau izan zituen, 2018an baino %3 gehiago luniatik batez ere, ondoren Gaztela eta Leon, Andaluzia eta Valentziako Erkidegoetatik. Atzerriko turisten ko- purua 14.748 izan zen (%30), hau da, %8ko igoera 2018. urtearekin aldera- tuta. Frantziako merkatua dago lehen postuan, Alemania, Erresuma Batua eta Italia atzetik. Turismo-informazioko puntuetan 140.084 kontsulta jaso ziren (+%9), eta turismo-produktu eta -zerbitzuen erre- serba-zerbitzuak 1.905 bezero artatu zi- tuen; horrek 49.156 euroko diru-sarre- rak eragin zituen. Bizkaia Zubiko oinezkoen pasabideak 62.177 bisitari izan zituen (+% 3) eta Kirol Portuak 271 belaontzi (+% 19) eta 691 nabigatzailek igaro zituen. #GetxoBiziEzazu Doako alea 1577 zb. www.getxo.eus Urtarrilak 30 >> Otsailak 9 2020 / Nabarmentzekoak > Gitarra flamenkoaren kontzertua, Rafael Riquenirekin (3. or.) > Enrique San Franciscoren “La penúltima” ikuskizuna bertan behera geratu da (3. or.) > Kike Amonarrizen solasaldia Euskaraldia aktibatzeko (3. or.) Liburuaren aurkezpena. Otsailak 6, osteguna, 19:00etan, Algortako Kultur Etxean, Juan Carlos Pérez Álvarezen “Burdinsare: el Honor de un Berrozi” liburuaren aurkezpena. Dantza plaza. Otsailak 8, larunbata, 19:00etan, Algortako San Nikolas plazan, herri-erromeria bertoko dantza-taldeen eskutik. Anfitrioia: Itxartu Taldea. Kostaldeko txilardi atlantikoaren eremua handitzeko proiektua Aixerrotan (4. or.)

Getxok 80.528 ostatu-gau izan zituen, 2018an baino %3 ... · 2019an Getxoko ostatu-establezimen-duek 80.528 ostatu-gau izan zituzten, aurreko urtean baino %3 gehiago, Tu-rismo Bulegoak

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Getxok 80.528 ostatu-gau izan zituen, 2018an baino %3 ... · 2019an Getxoko ostatu-establezimen-duek 80.528 ostatu-gau izan zituzten, aurreko urtean baino %3 gehiago, Tu-rismo Bulegoak

2019an Getxoko ostatu-establezimen-duek 80.528 ostatu-gau izan zituzten, aurreko urtean baino %3 gehiago, Tu-rismo Bulegoak jakitera eman duen ba-lantzearen arabera. Urteko batez beste-ko okupazioa azken urteetako onena izan zen, %78,38; hoteletan %76,84koa izan zen, eta pentsioetan %80,96koa. Batez besteko egonaldiak ere gora egin zuen; hoteletan 2,60 egunetik 2,68 egu-nera pasatu zen, eta pentsioetan 2,37 egunetik 2,58 egunera.Ehunekotan, turisten bolumena (bisita-ri guztiak, bizkaitarrak eta getxotarrak izan ezik) guztizkoaren %81 izan zen, 2018an erregistratutako zifra bikainak ere gainditu zituen eta Turismo Bule-goaren jarduera hasi zenetik turisten urteko ehunekorik handiena lortu zuen.Irantzu Uriarte Turismo zinegotzia oso pozik agertu da datu horiekin. “Duela

gutxi FITURen jaso dugu Turismo Bulego-

ko Kalitatearen Q ziurtagiria, turistei eta

bisitariei eskaintzen dizkiegun produktu

eta zerbitzuen kalitatea ziurtatzen duen eta

udal-zerbitzuak egindako bidearen isla ide-

la den sistema, eta etengabeko hobekuntza-

ren eta erabiltzaileei kalitatezko zerbitzuak

ematearen aldeko apustu garbia”. Bisita-

rien luxuak ere datu onak erakusten ditu urteko bigarren eta laugarren hiruhilekoe-

tan: “horrek erakusten du, pixkanaka, de-

sestazionalizazioaren aldeko gure apustua

eta, ondorioz, turismoaren iraunkortasuna

bide onetik doala”.Datu horiek, ondorioz, 4.745.000 eu-roko eragin ekonomiko zuzena ekarri dute, eta horrek esan nahi du %7,72ko igoera izan dela 2018. urtearekin alde-ratuta. Horri beste 9,7 milioi euro gehi-tu behar zaizkio, Euskadin abonatuta-ko pertsona eta egun bakoitzeko gastu turistikoagatik zenbatesten direnak, hau da, 83 euro Euskal Kostaldeko hel-mugetan.

Baliabide turistikoak

174.624 turista eta bisitari izan ziren Getxon, turismorako prestatutako ins-talazioetan (Turismo Bulegoak, Biz-kaia Zubiko oinezkoen pasabidea, Taxi Tour, Kirol Portua, hotel-establezimen-duak…).Informazio eta Harrera turistikoko zerbitzuak 49.987 bisitari izan zituen (+%9). Jatorriz, %48 Estatuko hainbat tokitatik iritsi ziren, Madril eta Kata-

Steven Lin taiwandar jatorriko pianista estatubatuarrak kontzertua eskainiko du igandean, otsailak 2, 19:00etan, Muxikebarriko Arrigunaga aretoan. Sarreraren prezioa 12 eurokoa da. Errezitaldian Schumann, Manuel de Falla, Beethoven eta Liszten obrak interpretatuko ditu.S. Lin piano-jotzaile estatubatuarra gazte konprometitua eta irudimenduna da. New York Times aldizkariak honela goraipatu zuen: “interpretazio aratza eta kolore nahiz dinami-

ka zolitasun harrigarriez liraindua”. Sari ugari jaso ditu, bes-teak beste 2014ko Arthur Rubinstein Piano Lehiaketako zilarrezko domina, bere piano-jotze bikainagatik.Denboraldi honetako emanaldi garrantzitsuen artean ho-nako hauek daude: Washington DCko Smithsonian Mu-seum of American Arteko eta Shenandoah Universityko errezitaldiak, Txinako bost hiritan egindako bira eta India-napolis Symphony Orchestrarekin, Chamber Orchestra of South Bayrekin (Kalifornia) eta Taiwango Evergreen Sym-phonyrekin. Berriki izan dituen orkestra konpromisoen artean, Kansas Cityko orkestra sinfonikoarekin eta New Yorkeko Youth Symphonyrekin aritu da.

Turisten okupazioa eta batez besteko egonaldia hazi ziren 2019an

Steven Lin pianistaren kontzertua Muxikebarrin

Getxok 80.528 ostatu-gau izan zituen, 2018an baino %3 gehiago

luniatik batez ere, ondoren Gaztela eta Leon, Andaluzia eta Valentziako Erkidegoetatik. Atzerriko turisten ko-purua 14.748 izan zen (%30), hau da, %8ko igoera 2018. urtearekin aldera-tuta. Frantziako merkatua dago lehen

postuan, Alemania, Erresuma Batua eta Italia atzetik.Turismo-informazioko puntuetan 140.084 kontsulta jaso ziren (+%9), eta turismo-produktu eta -zerbitzuen erre-serba-zerbitzuak 1.905 bezero artatu zi-

tuen; horrek 49.156 euroko diru-sarre-rak eragin zituen.Bizkaia Zubiko oinezkoen pasabideak 62.177 bisitari izan zituen (+% 3) eta Kirol Portuak 271 belaontzi (+% 19) eta 691 nabigatzailek igaro zituen.

#GetxoBiziEzazu

Doako alea

1577 zb.

www.getxo.eus

Urtarrilak 30 >> Otsailak 9

20

20

/ Nabarmentzekoak> Gitarra flamenkoaren kontzertua, Rafael

Riquenirekin (3. or.)

> Enrique San Franciscoren “La penúltima” ikuskizuna bertan behera geratu da (3. or.)

> Kike Amonarrizen solasaldia Euskaraldia aktibatzeko (3. or.)

Liburuaren aurkezpena. Otsailak 6, osteguna, 19:00etan, Algortako Kultur Etxean, Juan Carlos Pérez Álvarezen “Burdinsare: el Honor de un Berrozi” liburuaren aurkezpena.

Dantza plaza. Otsailak 8, larunbata, 19:00etan, Algortako San Nikolas plazan, herri-erromeria bertoko dantza-taldeen eskutik. Anfitrioia: Itxartu Taldea.

Kostaldeko txilardi atlantikoaren eremua handitzeko proiektua Aixerrotan (4. or.)

Page 2: Getxok 80.528 ostatu-gau izan zituen, 2018an baino %3 ... · 2019an Getxoko ostatu-establezimen-duek 80.528 ostatu-gau izan zituzten, aurreko urtean baino %3 gehiago, Tu-rismo Bulegoak

Tratu txarren biktimak artatzeko Eusko Jaularitzaren telefono zerbitzua: 900 840 111

Norberaren iragarkiak direnez gero, aldizkari hau ez da horien edukiaren egiazko-tasunaren erantzule izango.

LANPOLTSA SALEROSKETAGALDUTAKOAK

- Ingelesa azterketa ofizialak prestatzeko eskarmentua duen

lizentziadu baten eskutik. Mai-la guztiak. Emaitza onak. Tel.: 620 60 82 32.

- Euskarazko eskolak, etxean edo talde txikietan, arinak. Eskarmentu handia, Algortako erdigunean. Tel.: 656 740 317.

URTARRILAK 30 OSTEGUNA

GetxoLive! La Tropa taldearen kontzertua (popa), 20:00etan, Fangalokan (Azkorri). Sarrera dohainik.Haurrentzako ipuin kontaketa eta tailerra. Romoko (17:00-18:00) eta Villamonteko (18:30-19:30) liburutegietan. Adina: 4-6 urte (heldu batekin). Leku-kopuru mugatua. Izen ematea: www.ge-txo.eus/apuntazaitez.Kultura eta gastronomia topake-ta Palestinari buruz, Biladi GKEa-rekin, SolidaridUP proiektuaren barruan. 18:30ean, Areetako La Kazuela tabernan. Doako sarrera.

URTARRILAK 31 OSTIRALA

Kontzertua: gitarra flamenkoa. Muxikebarrin (Ereaga aretoan), 20:00etan, Rafael Riqueni. Sarre-ra: 12€.Kontzertu didaktikoa. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, harizko instrumentuen kontzer-tua. 11:00etan (ikastetxeentzat) eta 18:00etan (Musika Eskolako ikasleentzat eta beren familien-tzat).Zine-kluba. Areetako Andrés Isa-si Musika Eskolan, 21:00etan, “Animales nocturnos” filmaren proiekzioa. Zuzendaria: Tom Ford. 16 urtetik aurrera. Sarrera: 3,50€.Haurrentzako ipuin kontaketa eta tailerra. Romoko (17:00-18:00) eta Villamonteko (18:30-19:30) liburutegietan. Adina: 4-6 urte (heldu batekin). Leku-kopuru mugatua. Izen ematea: www.ge-txo.eus/apuntazaitez.

OTSAILAK 1 LARUNBATA

Neguko Bidaia zikloa. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 19:30ean, Angéline Danel sopra-noa eta Marion Desjacques arpa-jotzailea. Sarrera: 5€ (eskolako ikasleentzat 3€). Ipuin kontaketa haurtxoentzat: Storytime for babies. Algorta-ko Kultur Etxean, 10:30ean eta 11:45ean, Kids&Us Getxo-Algor-taren eskutik, “Mousy and the big red ball”. Ingelesez. Adina: 10-36 hilabete. Sarrera: Kids&Us Algortan jaso beharreko gonbida-penez.Ingurumen Aretoa. Familien-tzako Escape Room-a. Bi saio: 10:15ean eta 12:15ean.

OTSAILAK 2 IGANDEA

Kontzertua. Muxikebarrin (Arri-gunaga aretoan), 19:00etan, Ste-ven Lin piano-jotzaile taiwanda-rra. Sarrera: 12€. Haur Zinea. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 17:00etan, “Te-rra Willie. Lur ezezaguna”. Adin guztientzat. Sarrera: 2,50€. Ingurumen Aretoa. 10:30-13:30. Familientzako ibilbide gidatua:

Bolue Hezeguneko hegaztiak.

OTSAILAK 4 ASTEARTEA

XXXIV. Agate Deuna Koru Jaial-dia. Herriko kaleetan zehar, 18:00etatik aurrera. Taldeen baterako ekitaldia: Areetako eta Algortako Geltokia plazetan, 20:00etan.Gizatiar. Romo-Areetako Ema-kumeen Elkarte Sozio-kulturala. Guggenheim Museora "Kunstha-lle Bremenen maisulanak: De-lacroixetik Beckmannera" bisita gidatura joateko izen-emateak. 11:00etatik 12:00etara Gobelau-rreko bulegoan.

OTSAILAK 5 ASTEAZKENA

Kontatu erretratu hau. Romo Kultur Etxean (3. solairuan), 17:30etik 18:30era, tailerra eta parte hartzeko solasaldia, 60 urtetik gorako pertsonek udal liburutegietako artxiboaren ar-gazkiei buruz dakiten guztia azal dezaten.

OTSAILAK 6 OSTEGUNA

Liburuaren aurkezpena. Algorta-ko Kultur Etxean, 19:00etan, Juan Carlos Pérez Álvarezen “Burdin-sare: el Honor de un Berrozi” li-buruaren aurkezpena.GetxoLive! Beautiful Brains taldearen kontzertua (popa), 20:00etan, The Piper´s Irish Pu-ben. Sarrera dohainik.Mugabarik. Norbanakoen treba-tze eta garapenerako Elkartea. Hitzaldia: “Apo-Estress”. Hizlaria: Javier Martínez (Coaching psiko-logoa). 19:30ean, Villamonteko Kultur Etxean. Sarrera dohainik.Gizatiar. Romo-Areetako Ema-kumeen Elkarte Sozio-kulturala. Hitzaldia: “Bibliaren interpreta-zio feminista”. Hizlaria: Carmen Bernabé. 18:15ean, Romoko San José parrokiako lokaletan.

OTSAILAK 7 OSTIRALA

Zine-kluba. Areetako Andrés Isa-si Musika Eskolan, 21:00etan, “Gracias a Dios” filmaren proiek-zioa. Zuzendaria: François Ozon. Hizkuntza: frantsetsa. 12 urtetik aurrera. 3,50€.Erakusketa. Torrene Aretoan, Jorge Rubioren pinturak. Hilaren 27ra arte.

OTSAILAK 8 LARUNBATA

Dantza plaza. Algortako San Ni-kolas plazan, 19:00etan, herri-erromeria bertoko dantza-taldeen eskutik, koreografiak ezagutaraz-teko eta jendea dantzetan parte hartzen animatzeko. Anfitrioia: Itxartu Taldea.Neguko Bidaia zikloa. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 19:30ean, Los parranderos de México mariachi taldearen kon-tzertua. Sarrera: 5€ (eskolako ikasleentzat 3€). Ingurumen Aretoa. 10:00-14:00. Bolueko esploratzaileak + Altxo-rraren bila.

OTSAILAK 9 IGANDEA

Haur Zinea. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 17:00etan, “Dra-gon Ball: Super Broly”. 12 urtetik aurrera. 2,50€. Ingurumen Aretoa. 10:30-13:30. Txiki tailerrak: egin ezazu “Nor da nor” jolasa! (6-14 urte).

Getxoko Aquariumeko arrain eta koral batzuk Donostian hartuko dituzte

Jakiren eta produktu higienikoren bilketa saharar herriarentzat

Getxo Aquariumeko instala-zioen behin betiko itxieraren aurrean, Donostian duen ho-monimoak Udalari baieztatu dio arrain tropikalen eta kora-

len zati baten eta ur hotzeko espezie batzuen kargu egingo dela, Gipuzkoako Ozeanogra-ia Fundazioaren bitartez. Gai-nerako koralak kontserbatzeko,

Donostiako Aquariuma Gijon-go Aquariumarekin koordina-tuko da, espezieen biziraupena maximizatzen saiatzeko. Era berean, instalazio teknikoen zati baten ardura hartuko du erakunde gipuzkoarrak, eta jarduera bera denez, Donos-tian berrerabili ahal izango du, modu horretan hondakinen so-rrera minimizatzea lortzeko.Udala, Donostiako Aquariuma-rekin koordinatuta, beharrezko izapideak egiten ari da otsai-lean zehar arrain eta koralen lekualdatzea ahalbidetzeko.Horrekin guztiarekin, proiek-tuari eta urte hauetan lortuta-ko emaitzei jarraipena ematen saiatuko da Udal Gobernua.

Datorren otsailaren 7ra arte Fa-durako eta Gobelako kirolde-gietan eta udalerriko hainbat ikastetxetan jakiak eta produk-tu higienikoak biltzeko ontziak egongo dira, Aljerian dauden errefuxiatuen kanpamendue-

tako Saharako biztanleek pai-ratzen duten elikadura-krisia arintzen laguntzeko. Bildutako produktuak Sahararen aldeko Euskal Karabanaren bitartez bidaliko dira errefuxiatuentza-ko kanpamenduetara, horrekin

kolaboratzen baitu ATFAL, Ge-txoko Sahararen aldeko Elkar-teak, Udalaren laguntzarekin. Karabana Fronte Polisarioak, Euskal Fondoaren Sahararekin koordinatzeko Unitateak eta herri sahararrekiko elkartasun elkarteek antolatzen dute. Kolaboratu nahi duten pertso-nek jaki iraunkorrak eman di-tzakete, horien artean, arroza, atuna oliotan, azukrea, pasta, sardinak oliotan eta lekaleak, eta produktu higienikoak (kon-presak, eta helduentzako eta adingabeentzako oihalak). Informazio gehiago Lankide-tzako sailaren 94 466 00 17 eta ATFAL elkartearen 658 751 35 telefono zenbakietan eska dai-teke.

2020ko jaiak antolatzeko diru-laguntzen deialdia

Getxoko Kultur Etxeak onetsi egin du 2020an Getxon jaiak an-tolatzeko diru-laguntzak eska-tzeko deialdia. Diruz lagunduko diren jaiak Inauteriak (Romo eta Algorta), Andra Mari, San Juan (Zubilleta eta Andra Mari au-zoak), Santa Ana, Nazioarteko Paella Txapelketa, Iñaki Deu-naren jaiak, Romo, Portu Zaha-rra, Mesedeetako jaiak eta San Martin dira. Deialdi horretarako aurtengo aurrekontua guztira 227.920 eurokoa izango da.Diru-laguntzak eskatzeko epea joan den ostegunean, urtarrila-ren 23an, ireki zen eta auzo ba-

koitzeko jaiegun zehatza baino 45 egun natural lehenago itxiko da, Romo eta Algortako Inaute-rietan izan ezik, hauetan epea 20 egun natural lehenago bukatuko da.Baloratuko diren irizpideak honakoak izango dira: ekitaldi bera aurreko urteetan antolatzen eskatzaileak duen eskarmentua, antzeko ekitaldiak antolatzen duen eskarmentua eta aurkeztu-tako egitaraua. Oinarriak eta eranskinak hemen deskarga daitezke:https://www.getxo.eus/eu/servicios/avisos/1143

Kimera Elkartea sortu dela eta, Romo Kultur Etxean karta-jo-koari buruzko jardunaldiak egingo dira otsailaren 2an, eta mahai-jokoak hilaren 9an. Lehenengoa, 16:30etik 20:30era, Magic jokoei buruzkoa izango da: The Gathering, Keyforge eta Pokemon J.C.C.; eta bi-garrena, 10:00etatik 20:30era, mahai joko ugariri eskainia egongo da.Bi egun horietan, rol-jokoen partida ere antolatuko da adin guztietako jendearentzat eta hasiberrientzako (antolatzai-leek irakatsiko diete) zein es-perientzia dutenentzat ere. Kontua da elkartzea eta ondo pasatzea.Keyforgeko txapelketarako izena ematea baino ez da nahitaezkoa, Kimerarekin ha-rremanetan jarriz sare sozial hauetan: Twitter: @KimeraA-so; Facebook: Kimera Aso; Instagram: asociacionKimera. Posta: [email protected] eta Wordpress: ht tps ://asociac ionkimera .wordpress.com/

Karta eta mahaiko

jokoak, RKEn

Page 3: Getxok 80.528 ostatu-gau izan zituen, 2018an baino %3 ... · 2019an Getxoko ostatu-establezimen-duek 80.528 ostatu-gau izan zituzten, aurreko urtean baino %3 gehiago, Tu-rismo Bulegoak

Kultur Etxearenak ez diren arrazoiak direla eta, bertan behera geratu da otsailaren 8rako Muxikebarri zentroan programatutako Enrique San Fran-cisco aktorearen La penúltima umore ikuskizuna. Ikuskizuna maiatzaren 30ean egingo da, leku eta ordu berean (20:00etan).San Francisco artista berak azaldu duenez, bere ordezkariak eta bere kontratazio-agentziak akats egin zu-ten eta, konturatu gabe, egun berean bi saio jarri zituzten. Hori dela eta, ikus-kizuna ezin izango da Getxon egin. Enrique San Francisco aktoreak berak komunikatu bat bidali du egoera hau deitoratu eta getxotarrei zein saiorako sarrera erosi duten pertsona guztiei barkamena eskatzeko.Ikuskizunerako sarrerak txartelaz ero-si dituztenei laster itzuliko zaie dirua, automatikoki. Eskudiruz ordaindu dutenak, berriz, Muxikebarriko txar-teldegira joan beharko dira dirua itzul-tzea eskatzeko. Txarteldegia zabalik egongo da astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara eta baita astebu-ruetan ere, ikuskizuna baldin badago,

Muxikebarriko Erea- ga aretoan Rafael Riqueniren gitarra lamenkoa-ren errezitaldia eskainiko da ostiral honetan, urtarrilak 31, 20:00etan. En- tzunaldira sartzeko prezioa 12 €-koa da.Riqueni, Se- villan jaioa, Manolo Carmonaren eta Mano-lo Sanlucarren ikasle izan zen, besteak beste,

eta 14 urterekin hasi zen sariak irabazten. En-rique Morenterekin grabatu du, eta Aldi Meola, Matias Fray, Anouar Brahem eta abarrekin ko-

laboratu du. Bere konposizio asko, naziona-lismo musikaltzat

ezagutzen den horretan inspi-ratuta daude,

Albéniz, Falla edo Turinaren pasarterik ederrenak

gogora ekarriz.

Enrique San Franciscoren “La penúltima” ikuskizuna bertan

behera geratu da

Maiatzaren 30ean izango da, toki eta ordu bereanGitarra flamenkoaren kontzertua, Rafael Riquenirekin

Angéline Danel eta Marion Desjacques Neguko Bidaia

zikloan

30 bat taldek parte hartuko dute datorren asteartean, otsailak 4, Kultur Etxeak urtero antolatzen duen Agate Deuna Koru Jaialdiaren beste edizio batean. Eskolako taldeak goizez aterako dira abestera, eta 18:00etatik aurrera, udalerriko abesbatzak. Ohi bezala, koroek Romo-Areeta eta Algorta-Andra Mari aldeak zeharkatuko dituzte. 20:00etan, gune bakoitzeko taldeen baterako ekitaldia izango da Areetako Geltokia eta Algortako Geltokia plazetan, beraien makilak eta ahot-sak batera entzuten.

Agate Deunaren omenezko abestiak kaleetan zehar berriro

Javier Olabarrieta, Getxoko auzokideak Los claroscuros de una vida izenburuko liburua aur-keztu berri du. Bere lehenengo eleberria da eta bertan Salamancako gazte baten ibilbidea kontatzen du, gerra ondoren La Albercatik Zeanurira emigratzea erabakitzen duenean. Han euskara ikasten du eta euskal herriaren kulturan eta idiosinkrasian integratzea da. Idazlea Leioan jaio zen eta 15 urte zituenetik Getxon bizi da. Olabarrieta industria alorrean lan egin arren, betidanik irakurtzea eta idaztea gustatu zaizkio eta horregatik, bere burua entreteni-tzeko, istorioa idaztea erabaki zuen.

“Los claroscuros de una vida”Gonzalo González Landak hortentsia eta artearekiko beti izan duen interesak eraman du Donostian jaiotako eta Algortan bizi den haurrentzako zirujau hori Hortensias en la pintura goiburuko liburua idaztera. 90. hamarkadatik hortentsia-bildumagilea da (150 bat barietate ditu) eta artearekiko zaletasunarekin bat eginda, aipatutako liburua sortu du idazleak. Lis-boako Calouste Gulbenkian museora egindako bisita eta bertako erakusketako hiru koadro-tan hortentsiak agertzea erabakigarriak izan ziren hortentsien presentzia pinturan aztertzea erabakitzeko.

“Hortensias en la pintura”

Euskaraldia gehia-go, gehiagore-kin, gehiago-tan lelopean, euskararen e r a b i l e r a s u s t a t z e a helburu duen ariketa pres-tatzen hasteko, Bizarra Lepoan eta E g i z u elkarteek, udalaren laguntzarekin, hitzal-di bat antolatu dute otsailaren 8rako, la-runbata, RKE-Romo Kultur Etxean. Kike Amonarriz hizkuntzalaria hurrengo gaiei buruz mintzatuko da: herritarrek EUSKARALDIAn modu aktiboan parte hartzeko bideak, herritarren partaidetza, auzoetako dinamikak iraultzen lagun-tzea, euskararen aktibazio soziala… Aldi berean, hizlariak datorren azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango den Euska-raldiaren edizioan aktibazio prozesuan parte hartzeko deia luzatuko die intere-satuei, antolatzen eta aktibatzen hasteko. Solasaldia 11:30ean hasiko da eta amaitu-takoan mokadua izango da.

Angéline Danel sopranoak eta Ma-rion Desjacques harpa-jotzaileak kon-tzertua eskainiko dute larunbatean, otsailak 1, 19:30ean Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, Neguko Bidaia zikloaren barruan.Angéline Danel Frantzian jaio zen eta, 2010etik Bilbon bizi da. Biolinista gisa hasi zuen bere musika ibilbidea, baina laster erabaki zuen kantuan aritzea. Munduan zehar abestu du, duela gu-txi Arriaga antzokian, Elkarte Filarmo-nikoan, Campos Eliseos antzokian eta Euskalduna jauregian ere.Marion Desjacques Parisen jaioa, BO-Seko arpista bakarlaria da, hainbat orkestrarekin kolaboratzen du (A Co-ruña, Santiago de Compostela, Malaga eta Pau-pays Béarn …) eta ganbera-musikako hainbat taldetan ere parte hartzen du.Operako errepertorioko maisulanez osatutako bilduma eskainiko dute in-terpreteek, besteak beste, Pucciniren Gianni Schicchi, Mozarten Così fan tut-te, Dvoraken Rusalka, Donizettiren Lu-cia de Lamermoor, Pucciniren La Bohème, Belliniren Norma, Gounodren Roméo et Juliette, Torrobaren La Marchenera eta Bizeten Carmen. Kontzertura joan nahi duten pertso-nek sarrera erosi ahal izango dute 5€-ko prezioan eta Musika Eskolako ikas-leek 3€-ko prezioan.

Kike Amonarrizen solasaldia

Euskaraldia aktibatzeko

emanaldia hasi baino ordubete lehena-gotik.Azkenik, datorren maiatzaren 30eko saiorako sarreren salmenta otsailaren 3tik aurrera izango da.

Marion Desjacques Angéline Danel

Page 4: Getxok 80.528 ostatu-gau izan zituen, 2018an baino %3 ... · 2019an Getxoko ostatu-establezimen-duek 80.528 ostatu-gau izan zituzten, aurreko urtean baino %3 gehiago, Tu-rismo Bulegoak

Udalak Aixerrotako itsaslabarraren gainean dagoen eremuko ingurume-na hobetzeko lanak egingo ditu las-ter, babestutako espezie autoktonoa den kostaldeko txilardi atlantikoa (Erica vagans) bere onera ekarriz. Ze-regin horiek aste honetan hasi dira eta 31.162 euroko aurrekontua dute; horietatik %75 Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak jarriko ditu. Udalak, bere Ingurumen Arloaren bidez, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundiaren laguntzarekin, Galea inguruko itsaslabarren ingu-rumena lehenera ekartzeko lanak egiten ditu 2014tik, gure udalerriko gune pribilegiatua baita. Beraz, Ai-xerrotan egingo den jarduera Galean egindako ekintzen jarraipen gisa ulertzen da, han jada txilardi atlanti-koa birsortzen ari baita. Kostaldeko txilardiak habitat-mota urria, deli-katua eta biodibertsitate handikoa osatzen du, eta azken hamarkadetan galdu egin du bere hedadura poten-tzialaren zati handi bat gizakiaren ekintzaren ondorioz.Esku hartuko den lurzatiak 3.100 m2 inguruko azalera du, eta Aixerrotako errotaren inguruan dago, oinezkoen pistaren eta itsaslabarraren artean. Eremu osoak, Arrigunagako harea-tzatik Gotorlekuraino doanak eta aipatutako lursaila hartzen duenak, zortzi hektareako azalera du guztira. Getxoko eta inguruko herrietako biz-tanleek asko erabiltzen dute pasea-tzeko edo bizikletan ibiltzeko.

Habitat interesgarria eta babestuaLandare-estalduraren eta habitaten ikuspegitik, Aixerrota multzoan lau eremu nagusi bereizten dira: belardi erdi-naturala, sasitza, txilardi inka-tua eta albitz-belardia (albitzak, ta-maina handiko landare gramineoa, nagusi diren larrea). Hain zuzen ere, jarduketak helburu duen lurzatia al-bitz-belar eremu horretan kokatzen da. "Txilardi inkatuari hazten eta heda-tzen laguntzea da lanekin bilatzen dena, giza jardueraren ondorioz azken hamar-kadetan galdu duen lurralde potentziala berreskura dezan. Gainera, Europar Ba-tasunaren ‘Habitataren Zuzentarauak’ babestutako eremua da”, Ingurumene-ko Hiri Zerbitzuetako eta Ingurumen Kalitateko zinegotzia den Joseba Arregik azaldu duenez.Bizkaiko alderdi honetako itsasla-barretan eta kostaldeko txilardietan hainbat flora- eta fauna-espezie en-demikoak daude. Espezie horietako askok mehatxu-mailaren bat dute, habitat hori delikatua eta urria de-lako. Espezie hauen biziraupenean eragin zuzena du txilardiak: belatz handia, belatza, belea, harkaitz-zozo urdina, mozoloa edo txinbo burubel-tza. Era berean, oso egokia da bertan narrastien zerrenda zabal bat aurki-tzeko: Schreiber muskerretik hasi eta suge espezie ezberdinetaraino, eko-sistemaren osasungarritasunean eta mikrougaztunen eta intsektu han-dien kontrolean paper garrantzitsua betetzen dutenak. Gainera, Arregik

Aixerrotako ingurumena biziberritzeko lanak egingo dira, kostaldeko txilardi atlantikoaren eremua

handitzeko proiektu bat gauzatuz

Europako zuzentarauak babestutako eremua da, eta bertan bizi dira espezie mehatxatuak eta babestuak

Udalak, Ingurumen Aretoaren bitartez, Familientzako ibilbide gidatua: Bolueko hezeguneko hegaztiak jarduera antolatu du igande honetarako, otsailak 2. Hezeguneen Munduko Egu-na dela eta antolatuko da ibilbide hori. Hegaztiak behatzeko jarduera 10:30ean hasiko da Larrañazubiko Ingurumen Aretoan, eta, jarraian, hezegunera eramango da; eta 13:30ean amaituko da. Matrikula doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da 688 88 35 96 telefonoan edo [email protected] helbidean. Prismatikoak, botak eta ura eramatea gomendatzen da.

Familientzako ibilbide gidatua, Bolueko hezeguneko hegaztien inguruan

gehitzen duenez, "txilardiaren be-rreskurapenarekin apo lasterkariaren-tzat (Epidalea calamita) bizi-baldintza-rik onenak sortu nahi ditugu, Espezie Mehatxatuen Euskadiko Katalogoan kaltebera gisa sailkatuta eta Europako Habitat Zuzentarauan sartuta baitago. Espezie hori Azkorriko eremura muga-tuta dago, eta birsortzeko proiektatutako eremura hedatzea oso interesgarritzat jotzen dute adituek populazioaren bizi-raupenerako eta eskualdeko biodibertsi-taterako”.

Aurreikusitako jarduerakAzaldu den bezala, proiektu berri-tzaile honen helburua txilardi-ere-mu inkatuaren hedadura handitzen laguntzea da; eta asmo hori betetze-ko, aipatutako egitasmoak hainbat eragiketa proposatzen ditu, gauzatu beharko direnak.Lehenengo proposamena da, hain zu-zen ere, biziberritu nahi den esparrua zatitzea eta babestea, hesi perimetral baten bidez (akazia-zurezko zutoinez eta ehiza-sare batez osatutako sistema batekin); hesi horren bitartez eremua inguraturik, pertsonak eta etxeko ani-maliak barrura sartzea eragotziko da.Bestalde, txilardiaren landaketa bat egingo da, korroetan, jarduketa-aza-lera osoaren% 25ean, hiru arrazoiren-gatik: birsortze-eremu osoa babesik gabe ez uzteko; albitz-belardiak be-rak babestu ditzan eguraldi txarretik, errotze-urteetan; eta landarea ahalik eta gehien kontzentratu ahal izateko, txilardiaren landareztatze-dentsitate optimoa lortzeko.Hirugarren propsamen baten modu-ra, itsaslabarraren ertzaren ondoan babes-zerrenda bat gordeko da; izan ere, itsaslabarreko alderdi horretan sasitza nagusitzen da, eta proposa-menaren helburua da aipatutako ko-rroetan sasitza horrek aurrera egitea galaraztea. Eta, azkenik, esku-hartzeko gunearen eta pasealekuaren artean proiektua azaltzen duen informazio-panel bat jarriko da.

Page 5: Getxok 80.528 ostatu-gau izan zituen, 2018an baino %3 ... · 2019an Getxoko ostatu-establezimen-duek 80.528 ostatu-gau izan zituzten, aurreko urtean baino %3 gehiago, Tu-rismo Bulegoak

Euskadiko brontzezko domina arku tiroan

II. Getxoko Krosa larunbatean, otsailak 1

Raspas euskal arraunketa olinpikoaren buruan da

Irantzu Coto Revuelta getxotarrak brontzezko domina lortu du Euska-diko Arku Tiro Txapelketan, arku bi-luzia modalitatean; Amurrion jokatu zen txapelketa, aurreko asteburuan. Kirolaria D’Arco-Getxo Arkua klube-

ko kidea da, neguan Andra Mariko probalekuan entrenatzen du eta udan Sopelan, aire librean. Brontzezko do-mina kirol honetan bost hilabete baka-rrik eman ondoren iristen zaio Irantzu Cotori.

Raspas Arraun berriz ere euskal aulki mugikorraren modalitatearen buruan jarri da, Euskadiko Distantzia Luzeko Txapelketan taldeak lortutako hamahi-ru dominek –zortzi urre, hiru zilar eta bi brontze– hala erakusten baitute. Au-rreko larunbatean jokatu zen txapelketa, Orion. Lan ona egin zuen Getxo Arrau-nek ere, zilarrezko domina eskuratuta, skif modalitatean, gizonezkoen kadete mailan.Raspasen zortzi urreak honela bana-tzen dira: kadeteetan, scull bikoitza (2x), emakumezkoetan; skif (1x), gizonez-koetan; eta lau scull (4x), gizonezkoetan. Gazte mailan, emakumezkoen skif (1x); eta gizonezkoen scull bikoitza (2x). Mai-la absolutuan, emakumezkoen scull bi-koitza (2x); eta gizonezkoen skif (1x) eta lau scull (4x).

*Fadurako jendearen arre-tarako bulegoaren ordutegia

zabaldu da asteazkenetan eta, hortaz,

irekita egongo da 08:15etik 19:30era.

Horrela, herritarrek aukera dute iza-

pideak egiteko arratsaldez ere. Gaine-

rako lanegunetako ordutegia: 8:15etik

14:15era. Denboraldiko eta neguko

ikastaroetan izena emateko garaietan

ere arratsaldeko ordutegia indartuko

da. Horrez gain, instalazioak erreserba-

tu edo ikastaroetan altak/bajak eman

daitezke Getxo Kirolak-en web orrian.

Irantzu Coto Revuelta, lehena eskuinetik, podiumean.

Zilarra, gizon kadeteen scull bikoitzak (2x); gizonezkoen skif (1x) gazteak; eta gizonezkoen lemazain gabeko bikoak (2-). Azkenik, bi brontzeak maila abso-lutuko gizonentzat: 1x-ean eta 4x-ean.

Fadurako kiroldegian izango da, lla-runbatean otsailak 1, Getxoko Krosa-ren bigarren ekitaldia. Getxo Atletismo Taldeak antolatuta, Getxo Kirolak-en laguntzarekin, lasterketa udal kirolde-giaren barruko zirkuitu batean egingo da. Benjamin, kimu, ume, kadete eta he-rrikoi kategorietan sailkatuko da. Atletis-mo jardunaldiari 10:30ean emango zaio

hasiera haurren lasterketekin; horiek 550 eta 2.300 m arteko ibilbideak egin behar-ko dituzte, adinaren arabera. Amaiera 12:00etan emango zaio, 4.600 m-ko las-terketa herrikoiarekin. Haurren probetan ez da ezer ordaindu be-har eta lasterketa herrikoirako 5€. Informa-zio gehiago eta inskripzioak: www.getxo- atletismo.eus.

Page 6: Getxok 80.528 ostatu-gau izan zituen, 2018an baino %3 ... · 2019an Getxoko ostatu-establezimen-duek 80.528 ostatu-gau izan zituzten, aurreko urtean baino %3 gehiago, Tu-rismo Bulegoak

Udal talde politikoen iritzia GETXO SMART TURISMOA DA

GETXOKO ONENA: GIZA KAPITALA

GETXOKO AQUARIUMA EZ ITXI

Jada ohikoa da Bidezabal eta Salsi-duko arrapala mekanikoak apurtuta ikustea. Arrapala horiek herritarrei zerbitzua eman beharrean, buruhaus-teak ematen dizkiete eta ezintasuna sortzen diete, gehienetan erabili ezin direlako. Premiazko jarduketa-proto-kolo bat izan beharko genuke, baten bat apurtuz gero berehala konpondu dadin.

Askotan euriagatik, zikinkeriaga-tik eta eguraldi txarragatik apurtzen dira. Hori dela eta, PPko kideok pre-miazko konponketa-neurriak ez ezik, arrapalak babesteko estalkiak jartzea ere nahi dugu. Gai hau oso larria dela deritzogu, horregatik aurkeztuko di-tugu eskaera horiek osoko bilkuran. Eztabaida irekita dago. Ikusteke dago nork hartuko duen erabakia.

Ostiral honetan, hilak 31, Getxo Aquariuma itxiko da. Ehunka mila lagun joan gara bertara, eta berari esker gure ikasleek itsasoa errespe-tatzen ikasi dute. Barne- zein hiri-ekosistemei buruzko ingurumen-gela bat dugu, baina ez dago ezer gure udalerriaren identiikazio-ikur den kostaldeko ekosistemaren berri emateko eta kontzientzia sortzeko. Akuarioa ezaugarri ezin hobeak di-

tuen ingurumen-gela bihurtzeko proposamena aurkeztu dugu, eta hori guztia oso kostu txikian, zeina Getxo udalerriak sobera ordaindu ahalko lukeen. Alabaina, EAJk eta PSE-EEk aspaldi erabaki zuten gure poltsikoko milioi euro bat baino gehiagoko kostua izan zuen akua-rioa kentzea eta lantalde osoa kale-ratzea. Eta gehiengo osoa dute... / Harremanetarako: 944660290

“GETXO CENTRAL” BAT POSIBLE DA?

ARRAPALEK ONDO FUNTZIONATZEKO PREMIAZKO NEURRIAK

Datozen hilabeetan aldaketa kli-matikoaren kontrako lege berri bat bozkatuko da Espainiako Kongre-suan. Horren arabera, 50.000 biztan-le baino gehiagoko herri guztietan "Madrid central" moduko bat eza-rri beharko da. Hau da, Getxon ere, auto pribatuaren erabilerari mugak

ipini beharko dizkiogu herriaren er-digunean, eta oinezko eta bestelako garraiobideei lehentasuna eman.Baina EAJk eta PSEk kudeatzen di-tuzten erakundeak beste norabide batean lanean ari dira. Horren adi-bide argia da urte hasieran Aldun-diak aurkeztu zuen Getxo eta Sestao arteko tunela. Azpiegitura horrek 400 milioi euroko kostua izango du (eraikuntza-enpresek eta promo-torek negozio borobila egingo dute gainkostuarekin), eta gainera Ar-

taza parkean eragin zuzena izango du, sarbidea bertatik izango baitu. Horrez gain inork gutxik erabiltzen duen Supersur errepidea ere luza-tuko dute. 1080 euroko gutxieneko pentsioa bermatzeko ez ei dago di-rurik; hori bai, kotxez 10 minutuko bidaia arintzeko badirudi aurre-kontua soberan dugula. Lehentasun kontua baino ez da.Zenbat eta errepide gehiago erabili, orduan eta kotxe gehiago egongo da errepidean. Ez du inolako zentzurik urtean behin "kotxerik gabeko egu-na" antolatzeak, gainontzeko 364 egunetan autoaren erabilera bultza-tzen badugu. Aldaketa-klimatikoari aurre egiteko beharrezkoa da denon

konpromisoa. Has gaitezen benetan neurriak hartzen beranduegi izan baino lehen.

Getxok munduko bi agertokitan har-tu du parte gure udalerriko eskaintza turistikoarekin: FITUR azokan eta Düsseldorf BOOT 2020ko Itsas Are-toan. Getxoko turismo-sustapeneko ibilbidean erreferente garrantzitsu bihurtu gara Euskadin, bai Getxok oso eskaintza zabala eta ona izatea-gatik ondareari, naturari, kulturari eta kirolari dagokienez, bai Olatua izeneko gurutzaontzien terminala izateagatik, zeinaren bidez Euskadin itsaso bidez sartzeko ate bihurtu bai-kara.Getxoko EAJ/PNVk eta Amaia Agui-rre alkateak duela hilabete batzuk adierazi zuten hartutako konpromi-soari esker Getxo bizi-kalitatezko erreferentzia gisa nabarmentzen dela, eta aurrera egiten jarraitzen duela, hala nola honako hauek barne har-tzen dituzten proiektuen bidez: eki-pamenduak, zerbitzuak, irisgarrita-suna, parkeak, plazak, pasealekuak, kirol-espazioak, bidegorriak, etab. Azken inean, berrikuntzaren eta oparotasunaren sinonimo da, hazte-ko, bizitzeko, lan egiteko eta gozatze-

ko udalerri onenetako bat baita.Bisitatzen gaituzten pertsonek go-zatu ahal izateko, garrantzitsua da gu ezagutzea, baita Getxon egun batzuetan turismo egiteko dauden aukera ugari eta zoragarriak ere. Udal-gobernuaren helburu da Getxo udalerrira datozen turistek, dauden proposamenak ezagutu ondoren eta gure inguruak eskaintzen dien guz-tiaz gozatzeko asmoarekin, gure herrian egin ohi duten batez beste-ko egonaldia areagotzea, eta horrek eragina izatea kalitatezko hotel-es-kaintzan, tokiko merkataritzan zein ostalaritzan, eta Getxoko pertsona ekintzaileek proposatzen dizkieten aisialdiko ekimenetan.FITUR nazioarteko turismo-azoka nagusienetako bat da, eta bertan, besteak beste, DEAPIE: IBILBIDE AUTOGIDATUAK GETXON proiek-tua aurkeztu da. Hala, Getxo uda-lerriko ondarea eta paisaia zehar-katzen dituzten ibilbide kulturalak erakutsi dira gure udalerria eta ber-tako jendea ezagutarazteko. Proiektu hori Getxoko Udalak aurkeztu du

Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, eta berrikuntzako zein smart turis-moaren (turismo adimendunaren) adibide da. Kirol, arte, kultura, arki-

tektura eta naturako ondarearen ga-rrantzia nabarmendu da, eta FITUR azokan Getxok kalitate turistikoaren Q ziurtagiria lortu du. Horrela, be-rriz ere egiaztatu da oizialki turistei eta bisitariei eskainitako produktu eta zerbitzuen kalitatea; izan ere, Getxok bikain bat lortu du: 1000 puntutik 971.Getxoko turismoko berrikuntza eta kalitatea presente egon dira ere azken egunotan Düsseldorfen, zeinaren itsas aretoa munduko ga-rrantzitsuena baita. Getxok aur-keztu ditu bai gurutzaontzietarako turismo-aukerak, bai Getxoko Kirol Portuko itsas turismoko aukera na-barmenak. Ekimen hori Eusko Al-derdi Jeltzaleak gure herritarrekin hartu duen konpromisoaren ba-rruan sartzen da, Abra eta ur-xafla bultzatzeko, aisialdi-, kirol- eta en-presa-garapeneko espazio gisa, bai-ta itsasoari lotutako ikaskuntzako espazio gisa ere.Getxo smart turismoko (turismo adi-menduko) laborategia da, berrikun-tzarako eta balioa sortzeko.

Gazteria Arloko Wanted programa ideiak sustatzeko eta gazteei ideia horiek martxan jartzen laguntzeko espazioa da, eta 10 urte bete ditu jada. Hamar urte hauetan gazte-ekimen asko garatu eta sendotu dira, Getxo talentuz josita dagoelako. Talentu horri bultzada, orientazioa, inantza-ketaren bilaketa, laguntza teknikoa eta gertuko laguntza gehitzen badiz-kiogu, arrakasta bermatuta dago. Gazteak zaindu eta bultzatu behar ditugun giza kapital garrantzitsua dira, gure herrian batez ere; izan ere, hainbat arrazoi direla bide, hala nola

etxebizitzen prezio garestiengatik eta lan-eskaintza faltagatik, gazte askok Getxotik joan behar izaten dute be-ren bizi-proiektua garatze aldera. EAJk eta PSE-EEk osatutako gober-nu-taldea lanean ari da honako gai hauetan: ekimen ekintzaileen babe-sean; HAPO berriaren idazketan; eta alokairu sozialerako etxebizitza berrien plangintzan, berdintasu-nean nahiz jasangarritasunean oi-narritutako Getxoko bizitza sozial, ekonomiko eta kulturala aberasten lagunduko duten neurrien bidez herritarren parte-hartzea sustatze-ko.