16
GIPUZKOAKO HITZA JAGOBA MANTEROLA / FOKU 55 urtetik gorakoen %5,5ek aitortu dute bakarrik sentitzen direla, baina kopuru hori askoz handiagoa dela uste du aldundiak b COVID-19ari aurre egiteko neurriek egoera oker dezakete b 2-3 Bakardadea handitzeko kezka Politika Giza eskubideen urraketen testigantzak jaso ditu Hernaniko Udalak, webgune batean 8 Elkarrizketa Agin Laburu bertsolaria eta sagardogilea: «Bertsoa, oinarri-oinarrian, jolasa da» 4 Ostirala 2020ko irailaren 25a XI. urtea 460. zenbakia PREZIOA: 0,50 € www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]

GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2020/09/25  · tu dute Jong Giervelden eskalaren bidez —hau da, bakarrikhitza agertzen ez den eskala baten bi-dez, zeharka galdetuz—, eta kal-kulatu

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • GIPUZKOAKOHITZA

    JAGOBA MANTEROLA / FOKU

    55 urtetik gorakoen %5,5ek aitortu dute bakarrik sentitzen direla, baina kopuru hori askoz handiagoa dela uste du aldundiak bCOVID-19ari aurre egiteko neurriek egoera oker dezakete b 2-3

    Bakardadea

    handitzeko kezka

    Politika Giza eskubideenurraketen testigantzak jaso ditu

    Hernaniko Udalak, webgune batean

    8Elkarrizketa Agin Laburubertsolaria eta sagardogilea:«Bertsoa, oinarri-oinarrian, jolasa da»

    4Ostirala

    2020ko irailaren 25aXI. urtea460. zenbakiaPREZIOA: 0,50 €

    [email protected]

  • 2 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 25aAstekoa

    Adineko bat, bakarrik, Donostiako pasealeku batean eserita eta maskara jantzita. JON URBE / FOKU

    Miren Garate

    Gipuzkoako Foru

    Aldundiaren Ba-

    kardadea-K. Gi-

    puzkoan pertso-

    nak konektatzen

    estrategiaren barruan, azterketa

    kuantitatibo bat egin dute, he-

    rrialdean dauden bakardade pro-

    filak aztertzeko asmoz. 55 urtetik

    gorako 2.050 pertsonako lagin bat

    hartu dute, eta ateratako emaitze-

    tako bat hau izan da: %5,5ek esan

    dute bakarrik sentitzen direla

    —15.000 lagun lirateke—. Inkesta

    berean, zeharkako bakardadea

    edo bakardade pribatua ere neur-

    tu dute Jong Giervelden eskalaren

    bidez —hau da, bakarrik hitza

    agertzen ez den eskala baten bi-

    dez, zeharka galdetuz—, eta kal-

    kulatu dute nahi gabeko bakarda-

    dea sentitzen dutela %29,5ek

    —80.000 pertsonak baino gehia-

    gok—. Generoa kontuan hartuz

    gero, bakarrik sentitzen direla

    esan duten emakumeen ehune-

    koa %7koa da; gizonena, berriz,

    %3,7koa. Adinean aurrera egin

    ahala bakardade sentimendua

    areagotu egiten dela ere ondo-

    rioztatu du azterlanak; izan ere,

    55-64 urte dituztenen %4k eran-

    tzun dute bakarrik sentitzen dire-

    la, eta 80 urtetik gorakoen

    %8,5ek.

    COVID-19ari dagokionez,

    bereziki zaurgarriak dira adine-

    koak, eta etxetik ateratzeko bel-

    dur dira zenbait. Beldurrik ez

    dutenei ere nabarmen aldatu zaie

    eguneroko bizitza; esate batera-

    ko, haientzako antolatutako jar-

    duerak murriztu egin direlako —

    Imsersoren bidaiak, kultur

    ekitaldiak eta abar—, agintariek

    harreman sozialak murrizteko

    agindu dutelako kutsatzeko

    arriskuagatik, seme-alabek bilo-

    ben zaintza lanak ez egiteko

    eskatu dietelako nahiz beste

    hainbat arrazoirengatik. Ez gai-

    xotzea garrantzitsua izanik ere,

    adituek ohartarazi

    dute norbere ongizatean eragiten

    duten bestelako alderdiak ere

    zaindu egin behar direla.

    Bakardadean dauden adineko-

    ei laguntzea da Nagusilan elkarte-

    aren helburuetako bat. Asun

    Ugarte hango boluntarioetako

    bat da, Legazpiko taldearen koor-

    dinatzailea. «Egoera honetan,

    adineko pertsona asko bakarda-

    dean harrapatuta geratzen dira»,

    esan du. Pandemia iritsi aurretik,

    elkarteko kideek egunero egiten

    zituzten bisitak eguneko zentrora

    eta zahar egoitzara, eta aldiro an-

    tolatzen zituzten jarduerak, hala

    nola bingoa eta bideo emanal-

    diak.

    Otsailaren amaieran, inaute-

    riak ospatu zituzten egoitzan, eta

    hura izan zen orain arteko azken

    ekitaldia, urte erdia igaro den

    arren oraindik ez baitute lehengo

    martxa berreskuratzerik izan.

    «Badakigu pertsona askok suma-

    tzen dutela guk ematen diegun

    horren falta, ordubete horretan

    egiten genituen ekintzekin oso

    pozik egoten baitziren». Ulertzen

    dute egoitzetan neurri zorrotzak

    jarri izana egoiliarrak babesteko.

    «Baina aztertu nahi dugu zer egin

    dezakegun berriz ere gauza txiki

    batzuk antolatzen hasteko, inor

    ez dutenekin paseotxo batzuk

    eman eta horrelako gauzak».

    Ugarteren esanetan, adinekoen-

    tzat ere izugarri garrantzitsuak

    dira harreman sozialak. «Behar

    ditugu, eta egunerokotasun edo

    normaltasun bat ere bai. Neurriak

    hartzen jarraitu behar dugu, bai-

    na ahalik eta normaltasun han-

    dienari eutsiz».

    Orekaren beharraBat dator Maria Zunzunegi psiko-

    logoa. Gaur egun psikologia kabi-

    nete bat du Azpeitian, eta aurrez

    zahar egoitzetan aritu izan da psi-

    kologo lanetan, egoiliarrekin

    nahiz senideekin. «Lehenik eta

    behin, ez dezagun ahaztu osasun

    fisikoaz gain buru osasuna ere be-

    harrezkoa dugula gure ongizate-

    rako, bien arteko oreka bat behar

    dugula osasuntsu mantentze-

    ko». Esate baterako, gogoratu du

    zenbait ikerketak ondorioztatu

    dutela bakardade sentimenduak

    eragin zuzena duela hilkortasun

    55 urtetik gorakoen %5,5ek aitortu dute bakarriksentitzen direla; kopuru hori, ordea, dezente handiagoadela ondorioztatu dute beste galdera batzuei emandakoerantzunetatik. COVID-19ari aurre egiteko hartutakoneurriek are gehiago oker dezakete egoera.

    Bakardadea ereosasunaren etsai

    Egoera honetan,adineko pertsona asko bakardadeanharrapatuta geratzen dira»

    «Neurriak hartzenjarraitu behar dugu,baina ahalik etanormaltasun handienari eutsiz»Asun UgarteNagusilaneko boluntarioa

    «Ez dezagun ahaztuosasun fisikoaz gainburu osasuna erebeharrezko dugula gure ongizaterako»

    «Bizitzaren zentzuamantentzea ez da errazaizaten gure bizitzanesanguratsuak izandiren rolak galtzean»Maria ZunzunegiPsikologoa

    ‘‘

  • 3GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 25a Astekoa

    tasetan; hau da, bakarrik senti-tzen diren nagusiek behar bainolehenago hiltzeko arrisku han-diagoa dutela. Diputazioak bakardadeari bu-

    ruz emandako datuak ez zaizkioharrigarriak egin. Alde batetik,azaldu du pertsonak behartutadaudela une oro egokitzapen pro-zesu batean bizitzera, eta adin na-gusikoek oso aldaketa handietaraegokitu behar izaten dutela, halanola erretirora, alarguntzeranahiz gurasoen edo lagunen he-riotzari aurre egitera. «Bizitzarenzentzua mantentzea maiz ez daerraza izaten gure bizitzan esan-guratsuak izan diren rolak galtze-an: langile, guraso, senar-emaz-te…». Bestetik, egungo indibidua-lismoa aipatu du. «Indibidualis-moak eta zahartzearen ingurukoaurreiritzi negatiboek adin tartehorretan daudenak baztertzekojoera bultzatzen dute, bakardadesentimendua areagotuz».Bakardade aitortuaren (%5,5)

    eta zeharka ondorioztatu denaren(%29,5) artean halako aldea egote-ari ere ikusten dizkio zenbait arra-zoi posible. «Buru osasuneko bes-te hainbat kasutan bezala, bakardadearen eta haren ingu-ruan sortzen diren emozioen in-guruan tabu bat dago: esan ezina,lotsa eta beldurra. Kontuan izanbehar da, gainera, adin tarte ho-rretatik gorakoek hezkuntzaemozionalik ez zutela jaso ez etxe-an, ez ikastetxean; beraz, barnekosentimendu eta emozioen kudea-ketan zailtasunak izaten dituzte». Familia egituretan, zaintza ohi-

    turetan eta jendearen bizimo-duan aldaketa handiak izan direnarren, eraldaketa horretan nagu-siek dituzten ezagutzak, balioaketa abar txertatzea eta estimatzea«ahaztu» egin zaigula uste duZunzunegik. Horren harira, CO-VID-19a iritsi zenetik adinekoenbakardadea handitzen ari deladio, bai sentimendu gisa, bai erre-alitate gisa. «Gertutasun fisikoariezarritako mugak kontuan iza-nik, teknologiak eskura jartzendizkigun tresnez baliatu beharkogenuke gure nagusiekin ditugunharremanak mantentzeko edosendotzeko». Bideo deiak, betikodeiak nahiz iraganean ohikoago-ak ziren idatzizko gutunak go-mendatu ditu.

    ‘Zilarrezko haria’Hain zuzen, eguneroko bisitakegiteko aukerarik gabe geratu zi-renean, Zilarrezko haria izenekozerbitzua indartzea izan zen Na-gusilanek hartu zuen erabakieta-ko bat. «Izugarrizko arrakastaizan du», kontatu du Ugartek.Telefono linea bat da, eta zerbi-

    tzuaren bidez, jendeari norbaite-kin hitz egiteko aukera ematenzaio, adostutako egun eta orduan.Nagusilaneko boluntarioak deituohi dio, baina zerbitzua eskatuduenak esaten du zeri buruz hitzegin. «Hasieran jendeari errepa-ro pixka bat ematen dio: zer gal-detuko ote dit, igual nire bizitzariburuzko zerbait jakin nahikodu... Baina ez da horrelakorik ger-tatzen; pertsonak nahi duenariburuz hitz egiten da». Kanpainabat egiteko asmoa du elkarteak,zerbitzua hobeto ezagutarazteko.«Poliki-poliki harremanak sor-tuz joaten dira, eta jendea osogustura egoten da, pozik norbai-tek deitu behar diolako ordu jakinbatean».

    Hilabeteotan, saiatu dira egoi-tzetako arduradunekin telefonobidezko harremanari behintzateusten, eta bideoak eta abar ereegin dituzte egoiliarrentzat, kon-taktua mantentzeko. Boluntario-en arteko harremanari eustekoahalegina ere egin dute, Wha-tsapp bidez eta halakorik ez dute-nei zuzenean deituz, talde giroa ezhozteko.Boluntario lan horietan ari di-

    renean bakardade asko ikusten alduten galdetuta, Ugartek zehaztudu era askotakoa izan daitekeelabakardadea. «Baten batek eraba-ki dezake bakarrik egotea: bada,primeran, baina izan dadila berakerabaki duelako». Nagusilanenhelburuetako bat da «antena mo-

    duko bat» izatea, nahi gabeko ba-kardadea bizi duten horien ka-suak detektatzeko. Etengabekoharremana dute gizarte zerbi-tzuekin eta lehen mailako arreta-rekin, eta elkarrengana bidera-tzen dute jendea. «Baina argi du-gu arau bat: gu ez gara sartzen lan-gile profesional baten lanean. Gu-re egitekoak beste batzuk dira». Nagusilaneko boluntarioen ar-

    tean, emakumeak gehiago diragizonak baino. Alabaina, datuekdiote emakumeen artean handia-goa izan ohi dela bakardade senti-mendua. Bi arrazoi nagusi ikustenditu Zunzunegik: «Emakume na-gusiak, beraien bizitzan zehar, in-guru sozialaz baino gehiago ardu-ratu izan dira etxeko lanez eta

    zaintza lanez; beraz, urteetan jo-rratu gabeko erlazio sozialen hu-tsunea handiagoa izan ohi da bes-telako rolak galdutakoan». Biziitxaropen luzeagoa izateak erebadu zerikusia. «Alarguntze pro-zesuak oso sarri gertatu ohi dira,baita ingurukoen heriotzen doluprozesuak bizi behar izatea ere».

    Nola aurre egin? Bakarrik senti zitezkeela pentsa-tuta, Nagusilaneko kideek behinbaino gehiagotan gonbidatu izandute jendea elkartera, eta propo-samena onartu izan dutenek askoeskertu izan diete emandako au-kera. Izan ere, bakardadeari aurreegiteko gomendio bat eskatuta,Ugartek argi du talderen batekokide izateak asko laguntzen duela.«Aukera asko daude bakardadeapixka bat alde batera uzteko: bo-luntario lanak, zerbait ikasi, dan-tza, paseoak eman... Taldetxorenbatean egonez gero, jendea ezagu-tzen da, eta akaso bizpahiru lagu-nekin kafea hartzeko geratuko za-ra egunen batean, eta gero haienbidez beste jende bat ezagutukoduzu...». Haren esanetan, ordea,bakoitzari dagokio bere egoeranoiz eta nola bideratu erabakitzea,eta barrutik indar pixka bat atera-tzea. «Nik jendeari aholkatukonioke ez geratzeko etxean. Ga-rrantzitsua da aktibo mantentzeaeta leihoak pixka bat irekitzea». Antzeko aholkuak eman ditu

    Zunzunegik ere. Haren esanetan,bakardade sentimenduari aurreegiteko beharrezkoa da norberesentimenduak onartzea eta adie-raztea —idatziz, margotuz, musi-karen bidez—; gure barnean ba-kartu beharrean, besteekiko ger-tutasuna bilatzea; bizitzarekikojokaera aktiboago bat bultzatzea—ariketa fisikoa egitea, telefonodeiak egitea…—; gustuko ditugunjarduerak egitea —irakurri, arike-ta fisikoa egin, kozinatu…— eta la-gunarteko edo familiako kidee-kin elkartzea. «Boluntariotza egi-tea ere baliabide bikaina dabakardadeari aurre egiteko eta,bide batez, besteen bakardadeauxatzen laguntzeko».Kontatu du bakardadea aipa-

    tzen denean hutsune fisiko batiegiten zaiola erreferentzia ba-tzuetan, baina beste batzuetan,geure buruarekin egoteak sortzen digun egonezinari, hutsune emo-zionalari. «Askotan esaten da,adibidez, jendez inguratuta ego-nik ere, bakarrik senti gaitezkee-la». Horri lotuta, trabak jartzeazgain, pandemiak aukera batzukere sortu dituela uste du. «Gure buruarekin egoten ikasteko etadisfrutatzeko aukera ematen arizaigu».

    Taldetan batzeko, paseatzeko eta abar gomendatzen dute adituek bakardadeari aurre egiteko. GORKA RUBIO / FOKU

  • 4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 25aElkarrizketa

    Julen Aperribai

    Etenaldirik ez dute izan bertsola-ritzak eta sagardogintzak udan,baina egoerak behartutako mote-laldian eta testuinguru berriramoldatu beharrean ikusten ditubiak Agin Laburuk (Astigarraga,1985). Etxean jaso ditu bata zeinbestea. Ofizio du sagardoa, etaIpintza familiako sagardotegianematen ditu lan orduak, arreba-rekin batera. Bertsora, berriz,«jolasean» iritsi zen. Egun erebanaezin ikusten du bertsolaritzabere aspektu ludikotik, bainaegun bere bizitzan duen lekuahortik nabarmen harago doa,hark hala baimenduta.Neguan izaten da sagardotegi

    garaia, baina aurten uda negutu

    egin zaizue, nolabait.

    Lehendik ere urte osoan zabalikizaten genuen, eta, alde horreta-tik, guretzat ez da aldaketa handi-rik izan. Bertako jendearekin lanegiten saiatzen gara, turismoare-kin baino gehiago, eta lan egitekomoduan ez digu plana asko alda-tu. Egia da guretzat diru sarreraoso garrantzitsuak direla txotxgaraikoak, eta horrek asko eragi-ten digula. Dena den, nik uste dutudan lan egiten ez duten sagardo-tegiei min gehiago egingo diela. Neguko galera ekonomikoak

    orekatzerik izan duzue?

    Ahalik eta gutxien galtzeko etairauteko urtea da aurtengoa. Uz-tailean herriko festak puntu ga-rrantzitsu bat izaten ziren, esatebaterako, eta hori ez da aurtenegin. Behobia-Donostiarik ere ezdago, eta horrek ekartzen zuenjende saldo bat. Turismotik erediru gutxi bilduko dugu. Denbo-

    raldia irabaziak ateratzeko garaiaizaten da, eta halakorik ez da egonaurten. Orduan, ez galtzea etairautea da helburua.Eta aurtengotik harago, nola

    molda daiteke sagardogintza

    egoera arraro honetara?

    Berrasmatu egin beharko du,orain arteko formulek ez baitutebalioko. Dena ez dago gure gaita-sunaren menpe; autobusak ere ezdira lehen bezala etorriko, etamasifikazio hori, guk ezer egingabe ere, ez da sortuko. Arazo na-gusia txotxarekin egongo da, horpilatzen baita jende gehien. Sa-gardotegioi eragingo digu, bainabaita tabernariei ere. Astigarra-gan eta inguruan asko nabaritukoda. Guk, azkenean, larunbat

    batean 120 eman beharrean 70otordu eman baditzakegu, mol-datuko gara edo iraungo dugu,baina beste askok alde handiagoanabarituko dute. Autobusetatik-eta bizi direnek gorriak pasatukodituzte. Etxetik datorkizu ofizioa: sagar-

    dogintza. Kazetari ere arituta-

    koa zara. Etxeko sokari eutsi ala

    horrekin apurtu; ataka horretan

    ikusi al duzu inoiz zure burua?

    Kazetaritza gustatzen zitzaidaneta gustatzen zait, eta noizbait badut itzultzeko asmoa. Familia-ko egoera medio sartu behar izandut sagardotegi mundura, etaataka batean geundelako. Nirihorri heltzea tokatu zait, eta,behin ataka hori pasata, agianbeste bidegurutze batean aurki-tuko naiz laster. Orduan ikusikodugu ezkerrera edo eskuinera,nora hartuko dudan. Etxean jaso duzu bertsoa ere.

    Horri heldu edo ez, zalantza gu-

    txiago izan duzu?

    Hor ez dago zalantzarik; pasio batda. Betidanik gustatu izan zaithizkuntzarekin jolas egitea, etabertsoak horretarako aukeraematen dit. Asko disfrutatzen dut

    bertsoarekin. Momentuhonetan, nire bizitzakozati garrantzitsu bat erehartzen du, nik hala nahidudalako eta hala izandadin utzi dudalako. Ber-tsoa kenduko balidate —eta ez plaza, urte ba-tzuetako kontua izan ohibaita plazako jarduna—,nire bizitzaren zati handibat faltako litzaidake. Laguntasunak, harre-manak, jolasak eta gauza

    horiek denek, sozializazio horrekguztiak, zati handi bat okupatzendute.Bertsoa zuretzat jolasa dela

    esan izan duzu; jolasean iritsi

    zinela plazetara?

    Orain horrela da, eta gerora erehala izango da. Bertsoa, oinarri-oinarrian jolasa da. Espresio bidebat ere bada, barruko kezkak aza-leratzeko modu bat da, transmi-sioari eta euskarari ere laguntzen

    dio... Hori guztia ere bai, noski,baina, oinarri-oinarrian, jolasadago. Esentzia hori ez luke inoizgaldu behar.Nola aurkitu duzu plaza konfina-

    mendu ostean?

    Izan den hori albait hobekienaprobetxatzen saiatu gara, bainadistantziak, maskarek eta hala-koek hoztu egin dute publikoare-kin harremana. Bertsolariareneta publikoaren arteko harremanzuzena da bertsoaren ezaugarrie-tako bat, eta, harreman hori hoz-ten bada, bertsolaria ere hoztenda, eta horrek eragiten du. Horiaintzat hartuta, iruditzen zait osozaila zela konfinamendu osteansaio oso on bat ateratzea. Gauregun daukagun markoan, bal-dintza onenak jarrita ere, zailairuditzen zait. Baldintza duinakbadaude, noski, baina zaila da

    baldintza guztiak betetzea, bertsosaio on batek dituen osagai guz-tiak izateko. Entzuteko gogoz etabertso gosez dagoen publikoa topatu dut, baina, antolatzaileekoso baldintza duinak jarriagatikere, oso baldintza ez-naturalakdira, eta zaila da baldintza horie-tan bertso saio on edo oso on batateratzea.Publikoaren feedback-a edo

    erreakzioa falta dutela nabar-

    mendu dute zenbait bertsolarik.

    Bertso bat bota eta jendeak esker-tzen dizunean, keinu bidez-edoantzematen baduzu, apustu horibikoiztu egingo duzu, eta hurren-goan igerilekura salto egitera au-sartuko zara, urik dagoen edo ezjakin gabe. Feedbackhori ez ba-duzu, kontserbadoreagoa bihur-tuko zara, nolabait. Saioa ona izandadin ahaleginduko zara, baina

    «Sarritan, mezuaribaino garrantzihandiagoa ematendiogu formari»Agin Laburu b Bertsolaria eta sagardogilea

    Zirtoa eta umorea ezinbestekoak ditu Agin Laburuk, baina rolhorretatik harago doa haren bertsokera. Egun den horretatik etadagokion garaitik abiatuta kantatzeko gogoa du, udaberrikobalaztadaren aurretik nabari zuen sasoi onera itzultzekoa.

    Baldintza ez-naturalak dira, eta zaila da baldintza horietanbertso saio on bat edo oso on bat ateratzea»

    «Umorearen arazoa da sarritanmugara eramaten dugula, eta batzuetan muga horiek pasatu ere egiten ditugula»

    ‘‘

  • 5GIPUZKOAKO HITZA

    Ostirala, 2020ko irailaren 25a Elkarrizketa

    ez zara sekulako jauzia egitera au-

    sartuko. Saio txukunak ateratzea

    posible da, baina baldintza haue-

    tan oso saio on bat egitea zaila iru-

    ditzen zait, ez dagoelako harre-

    man esturik publikoarekin. Zaila

    da saioa berotzea.

    Zure esaldi bat da: «Gustatuko

    zaizu ala ez, baina Aginek horre-

    la egiten du bertsotan». Nola da

    «horrela»?

    Uste dut oso garrantzitsua dela

    norberak nahi duena egitea. Bes-

    teek nahi dutena egitera makur-

    tzen bazara etengabe segur aski

    zu zeu ere ez zara gustura sentitu-

    ko, batetik, eta besteek nahi du-

    ten hori egiten ere ez duzu asma-

    tuko, bestetik. Zuk egiten duzun

    horretan sinestea garrantzitsua

    dela uste dut; botatako bertso

    guztiak sinatzea, nahiz eta hanka

    sartzeren bat egin. Beldurrak gal-

    tzea eta norbere buruarekin fidela

    izatea, finean. Iraganean izan di-

    ren bertsolari batzuek agian plaza

    gehiago egingo zituzketen euren

    bertsokera moldatu izan balute,

    baina ez zuketen euren bertsoke-

    ra jarraituko. Horri leial jarraitu

    zietelako jarraitu zuten zituzten

    plaza horietan. Beste batzuk,

    aldiz, saiatu izan dira bertsokera

    aldatzen, eta erdibidean geratu

    dira; zirena ukatu diote euren bu-

    ruei, eta izan nahi zutena izatera

    ez dira iristen. Uste dut garrantzi-

    tsua dela estiloari fidel manten-

    tzea. Estilo aldetik oso abaniko

    zabala dago gaur egun bertsola-

    rien artean. Bertsolaritzaren abe-

    rastasuna horretan oinarritzen

    dela uste dut, eta estilo jakin bat

    gustatzen ez bazaizu, bestelako

    bertso saio batera joateko aukera

    duzu.

    Zure bertsokeran umoreak leku

    handia du. Ezinbestekoa da ber-

    tsolaritza zure moduan ulertze-

    ko?

    Bai, jolasean oinarritzen baita

    nire bertsokera. Horrek ez du

    esan nahi serio kantatzeari uko

    egiten diodanik. Bere momen-

    tuan, gainera, apustu egin nuen

    esateko nik ere badakidala serio

    kantatzen, eta bereziki hori landu

    nuen. Ez dut uste umorean baka-

    rrik sailka naitekeenik. Nire esti-

    loaren oinarrietako bat umorea

    da, noski, baina ez bakarra.

    Umoretik kanpo ere moldatzen

    zarela erakutsi beharraren zama

    izan duzu inoiz?

    Bai, noski. Umoretik heltzeko

    moduko gai bat jarri, eta nik pro-

    pio serio heldu; halakoak ere egin

    izan ditut. Ulertzen dut badirela

    ni baino bertsolari hobeak gai

    batzuetan tonu jakin batean kan-

    tatzeko. Nire rola onartzen dut

    kasu batzuetan, baina ez bestea

    menperatzen ez dudalako. Eta,

    gainera, gustura ere sentitzen

    naiz tonu horretan, hala egitea

    dagokidanean.

    Umorea ez da gauza lau eta ob-

    jektibo bat, ordea. Publikoan

    nabaritu duzu zure umoreari

    erresistentziarik?

    Nire umorea gustatzen ez zaionak

    erraza dauka; Agin ez entzutea

    oso erraza da... Ulertzen dut jende

    bati nire bertsokera ez gustatzea

    edo beste bertsokera bat nahiago

    izatea. Natural bizi dut hori guz-

    tia. Nire bertso guztiak nireak

    dira, eta nire hanka-sartze guz-

    tiak ere bai; ez daukat konplexu-

    rik, alde horretatik. Eduki dut

    meditazio fase bat, eta kezka ba-

    tzuk ere bai, baina momentu ho-

    netan seguru nago nire buruaz,

    eta ez daukat arazorik plazara la-

    saitasun osoz ateratzeko, jakitun

    izanda gauza batzuk ez ditudala

    ongi egingo eta jende bati agian ez

    zaiola gustatuko egiten dudana.

    Mezua teknikaren zerbitzura jar-

    tzen duen bertso modu bat ez

    ote den gailentzen ari; kezka

    hori azaleratu zenuen Txapelke-

    ta Nagusian.

    Txapelketa garaiari dagokion go-

    goeta bat da hori. Arriskutsua iru-

    ditzen zait kontatu nahi duzuna

    kontatzeari uko egitea, jakinda

    horrek puntuak emango dizkizu-

    la. Formari mezuari baino ga-

    rrantzi handiagoa ematen diogu

    sarritan, eta ez diogu behar beste

    begiratzen esandako horri. Ez da

    zuria edo beltza, noski; prosaz

    esango zenukeen hori bera ezin

    duzu bertsoz esan, eta hori ere jo-

    koaren parte da: hitz gutxirekin

    gauza asko esatea. Askotan ez

    diogu galdetzen geure buruari,

    ordea, bertsolaria zer ari zaigun

    kontatzen. Arriskua ikusten diot

    mezuari behar bezala ez errepa-

    ratzeari. Txapelketa garaiko go-

    goeta bat da, iruditzen zitzaidala-

    ko ari ginela gauza batzuk balora-

    tzen, garrantzitsuagoak iruditzen

    zaizkidan beste gauza batzuk

    ahaztuta.

    Nolakoa izaten da zuretzat txa-

    pelketa garaia?

    Asko gustatzen zait, egia esan; en-

    trenamenduak edo prestatze fase

    hori, batez ere. Beti igarotzen dut

    gau txarren bat edo beste, nire ur-

    duritasunagatik nahiz inguruko-

    enagatik. Badaude kenduko ni-

    tuzkeen aspektu batzuk, baina

    sortzen den giroa gustatzen zait,

    eta biltzea, saioez hitz egitea...

    Hobetzeko aukera ona izaten da,

    gainera. Urtean zehar progresio

    bat izaten saiatzen gara, baina

    txapelketak progresio hori biz-

    kortu eta koxka bat gora egiten

    laguntzen digu. Fruituak agian ez

    ditugu txapelketa garaian jasoko.

    Ni orain ari naiz nabaritzen Gi-

    puzkoako Txapelketarako landu-

    tako gauza batzuk, adibidez. Egia

    da, bestalde, txapelketa oso era

    transzendentalean bizitzeko joe-

    ra dugula, ahaztuta oinarrian da-

    goen jokoa.

    Dena biderkatzen da txapelke-

    taren bueltan. Fokupean eroso

    sentitzen al zara?

    Kontua da fokua zuk aukeratu

    duzun edo gainean jarri dizuten;

    hor dago desberdintasuna. Espo-

    sizio publikoa asko igotzen da

    txapelketetan, baina, kasu ba-

    tzuetan, eztabaida publikoan

    dauden gai batzuen erdian egoten

    gara guk hala nahi izaten dugula-

    ko, eta, beste batzuetan, aldiz,

    guk hala nahi izan gabe. Hori ger-

    tatu zitzaidan niri azkeneko txa-

    pelketa nagusian, adibidez: ezta-

    baida batean erdigune bilakatu

    nintzen. Garai zehatz horretan

    oso gaizki pasatu nuen, baina,

    gainontzean, ez dut arazorik fo-

    kuekin. Umorearen arazoa da sa-

    rritan mugara eramaten dugula,

    eta batzuetan muga horiek pasa-

    tu ere egiten ditugula. Arrisku ho-

    riek hartzea da umorea. Hartuko

    ez bagenitu, joko aspergarri bate-

    an eroriko ginateke.

    Buruz burukora heldu zinen iaz

    Gipuzkoako Txapelketan. Le-

    hen aipatu duzun progresio ho-

    rretan koxka bat gora egitea

    izan al zen?

    Emaitzei erreparatuta ematen du

    koxka bat gora egin dudala, baina

    ez nuke horren arabera neurtu

    nahi. Koxka bat gora egin dudala

    esango nuke, baina ez emaitzei

    dagokienez, heldutasun aldetik

    baizik; gaien trataeraren aldetik

    eta ni neu oholtzan jartzeko

    moduagatik. Lehen aipatu dudan

    kontu horrengatik, azkeneko

    txapelketa nagusia nahikoa be-

    hean amaitu nuen, bai animoz eta

    bai indarrez, eta bertsotan ere

    nahikoa behean nengoela uste

    dut. Orduan, lan handia egin dut

    lehengo mailara itzultzeko, eta,

    bide horretan, gauza berriak ikasi

    ditut. Alde horretatik ikusten dut,

    batez ere, nire garapena.

    Eta garapen horretan, bat-bate-

    an, behartutako geldialdia.

    Balaztada handi samarra izan da,

    bai. Baina gogoz nago, eta, kurtso

    berriarekin batera, garapen

    horrekin jarraitu nahi nuke. Per-

    tsonarekin batera garatzen da

    bertsoa. Horrela bizi dut nik,

    behintzat. Ez ditut 25 urte, ezin da

    beti gazte izan edo beti rol beretik

    kantatu. Gaur egun nagoen toki-

    tik eta dagokidan garaitik kantatu

    nahi dut.

    ANDONI CANELLADA / FOKU

  • Kartzela ondoan

    Ez didak sinistuko! —esan zidan, tabernakoterrazan garagardobanaren aurrean eseri

    ginenean—. Ba al dakik zein agur-tu dudan oraintxe?—Aztarrenik ere ez.—Preso bat! Ziegako leihoan

    zegoan, barroteen atzean, pelikuletan bezala, eta begira ge-ratu natzaiok, ezin izan diat besteinora begiratu. Eta nola berak ereni ikusi nauela konturatu naizen,besoa altxatu diat agur moduan, eta berak gauza beraegin dik.—Niri ere gauza bera gertatu zi-

    tzaidanan orain hurrengoan. Le-hen estalita zegonan kartzelareneraikin osoa, baina auzoa berritueta etxe berriak egin dituztenetikkaletik ikusten ditun ziegetakoleihoak beren barroteekin, eta ba-

    tzuetan presoak ere bai leiho horietan.—Artegagarria izan duk. Bate-

    tik, damu moduko bat sentitudiat, muturra sartu behar eznuen lekuan sartu banu bezala,baina, bestetik, preso horrekinegoteko eta hitz egiteko gogoasartu zaidak... —Ohitu egiten haiz horretara

    ere. Kartzela ondoan eraiki dituz-ten etxe berrietako leihoetatik etaetxe horiek goian duten terraza-tik presoak patioan ikusten ditiz-ten. Eta bitxia dun: etxeak eraiki-tzen zituzten bitartean ertzainekez zinaten uzten kartzela alderahurreratzen, hain zuzen ere, kar-tzela barrua ikustea eragozteko.Orain, aldiz, nahi ez duenak erekartzela ikustea beste erremedio-rik ez zeukan.—Kasualitatea! Frederic Beig-

    bederren Un roman français ira-kurtzen ari nauk egunotan, etajustu etxetik irten aurretik iraku-rri dudan pasartean kontatzen diknolako tratu txar laidogarriak jasozituen Dépôt deritzon espetxean,Parisen erdi-erdian, Justizia Jau-regiko sotoetan, Sena ibaiaren ba-rruko Île de la Cité uhartean, Notre-Dametik gertu, BateauxMouches turistikoen joan-etorripausatu eta lasaigarriaren ondo-ondoan. Eta ez pentsa delitu ika-ragarri bat egin zuenik hara iriste-ko. Kalean kokaina kontsumitzenharrapatu omen ziaten.—Hemen, zeldako leihoan pre-

    so bat ikusten dudanean, betipentsatzen dinat zer egin oteduen horra iristeko. Ezin jakinbenetan hortxe usteltzen uztea

    merezi duen norbait den, inorkhalakorik merezi baldin badu,edo semaiko baten kulparik gabezigortutakoa, horrelakoak erebazeuden eta, ez gutxi gainera.Hil honetan bi lagun hil ditunEuskal Herriko kartzeletan, ho-rietako bat hemengoan, bere buruaz beste eginda biak, antzadenez. Ez ditun kasu isolatuak, ez ditun kasualitate hutsak, horibegien bistakoa dun.

    —Begira zer dioen Beigbede-rrek —esan zidan, eta Un romanfrançaisnobelako pasarte batirakurri zidan, eskuko telefonoanbilatu eta gero—: «Frantzian, per-tsonak torturatzeko erabaki arra-zionala hartu zuen norbaitek.Frantzia I. barrutian torturapraktikatzen duen herrialdea da,justu Samaritaineren parean. Etani neu zorigaitz horren konplizeizango nintzateke hemen horideskribatuko ez banu. Nola biziahal izan naiz berrogeita bi urteznire hirian bertan gertatzen denizugarrikeria honekiko interesiktxikiena ere sentitu gabe? Nolaizan dezakegu Txinari, Irani edoLibiari lezioak emateko ausardia,Frantziak bere burua ere errespe-tatzen ez badu? (...) Irakurle fran-tses maiteok: egunero, ustezerrugabeak diren pertsonak gil-tzaperatzen dituzte estolda izoztueta ustel horretan, Gizakiaren Eskubideen Aldeko Herrialde-an».—Hortik atera kontuak!

    Hil honetan bi lagunhil ditun Euskal

    Herriko kartzeletan,horietako bat

    hemengoan, bereburuaz beste egindabiak, antza denez.

    Ez ditun kasuisolatuak, ez ditunkasualitate hutsak

    GIPUZKOAKO HITZAk irakurle-

    en eskutitzak plazaratzen ditu. Ez

    dituzte 1.400 karaktere baino

    gehiago izan behar, tarteak bar-

    ne, eta HITZAk mozteko eskubi-

    dea du. Helbide honetara bidali

    behar dira, izen-abizenak eta he-

    rria adierazita:Gipuzkoako Hitza,

    Martin Ugalde kultur parkea z/g,

    20140 Andoain. Eskutitzak Inter-

    net bidez bidaltzeko: gipuz-

    [email protected]

    %

    Irudia b Donostia

    Zinemira saria, Sara Bilbatua casting zuzendariariZineman argien itzalpean lan egitera ohituta dago, baina fokuak hari begira izan zituen astearte gauean Sara Bilbatua Eibarko casting zuzendariak

    —argazkian, orduan—, Donostiako Zinemaldiko Euskal Zinemaren Galan. Urteetan egindako lana aitortu zion Donostiako Zinemaldiak, Zinemira

    saria emanez. Aizpea Goenaga aktorearen eskutik jaso zuen oroigarria, hunkituta. Eskertzen ostean, emakumeak «filmak ekoitzi, zuzendu eta, batez

    ere, idaztera» animatu zituen, haren esanetan «gizarte moduan hobetzeko oso garrantzitsua» baita. DONOSTIAKO ZINEMALDIA

    Zestoako Udalakneurriak laxatu ditu,egoera bideratuta

    ZESTOA bKoronabirusaren age-rraldia egonkortu egin da, etapositibo berrien kopurua nabar-men jaitsi da Zestoan; aste hasie-ran egoera kontrolatzeko berekabuz hartutako neurriak arin-du ditu udalak. Asteazkenean,esaterako, ostalariek establezi-menduak zabaldu zituztenberriz, positibo kasu berririk ez baitzuten atzeman.

    6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 25aIritzia

    RIRITZIAJuan Luis Zabala

    Zahar egoitzetakolangileek greba hasiko dute

    DONOSTIA bPandemiari aurreegiteko eten egin zuten greba za-har egoitzetako langileek, mar-txoan. Orain, ordea, berriz greba-ra jotzea erabaki duela jakinarazidu ELA sindikatuak, «Foru Al-dundiak eta enpresek egungoegoera oso larriaren aurrean du-ten borondate ezak behartuta».Urriaren 6an ekingo diote.

  • Aitziber Arzallus

    Bidasoa eta Oria ibaie-

    tan badira izokinak;

    Urola ibaian, ez. «Hori

    esaten dute, baina ez

    da guztiz egia», dio Aitor Leiza

    Naturkon Gipuzkoako natur tal-

    de eta talde ekologisten elkarteko

    kideak. «Urola ibaira ere sartzen

    dira izokinak; neure begiekin iku-

    sia naiz», baieztatu du. Arrantza-

    le batek erakutsi zion izokin bat

    Leizari, Zumaian, Urola ibaia itsa-

    soratzen den lekuan. «Arrantzan

    ari zela harrapatu zuen, eta atzera

    berriz uretara bota zuen», konta-

    tu du. Baina, orduan, zergatik ez

    doaz ibaian gora? Argi du eran-

    tzuna: «Ezin dutelako, bidean

    oztopoak besterik topatzen ez du-

    telako». Aurrerantzean, oztopo

    bat gutxiago izango dute bidean,

    Zestoako Osinbeltzeko presa erai-

    tsi berri baitute. Uraren Euskal

    Agentziak gidatu ditu eraisketa

    lanak, Zestoako Udalaren baime-

    narekin.

    Osinbeltzeko presa Zestoako

    harrobiaren parean zegoen, eta

    garai batean, izen bereko zentral

    hidroelektrikoari ura emateko

    erabiltzen zuten. 1983an izandako

    uholdeek, baina, kalte larriak era-

    gin zituzten zentralaren azpiegi-

    turetan, eta ez ziren erabiltzeko

    moduan gelditu. Orduz geroztik,

    utzita zegoen zentrala, eta alferrik

    zegoen presa. Horregatik, hura

    eraistea erabaki du Uraren Agen-

    tziak. Hala, erakundeak uste du

    hesi fisiko hori kentzeak Urola

    ibaiko arrain faunaren iragazkor-

    tasunari mesede egingo diola;

    hain zuzen, «arrainen zirkulazio

    naturalagoa eta dibertsifikatua-

    goa» ahalbidetuko duela, «ibaiko

    baldintzak presa eraiki aurrekoak

    bezalakoak» izango direlako.

    Hilaren hasieran hasi zituzten

    presa eraisteko lanak, eta dagoe-

    neko bukatu dituzte, baina kontu

    handiz gauzatu behar izan dituz-

    te, presa zegoen ibai zatia GI-631

    errepidearen albo-alboan baita-

    go. Horregatik, errepidearen eus-

    te hormaren egonkortasunari ez

    kalte egiteko, presa guztiz ez

    eraistea hobetsi du Uraren Agen-

    tziak. Errepidearen aldeko alder-

    dian, hiru metroko zati bat zegoen

    bezala utzi dute, eta baita beste

    aldeko arintze konporta ere, dau-

    kan ondare balioagatik aztarna

    gisa kontserbatzeko .

    Eraisketa lanek inguruko lan-

    daredian ere eragina izan dute;

    izan ere, presarainoko sarbidea

    egiteko, zuhaitzak moztu eta sas-

    trakak kendu behar izan dituzte.

    Lanak amaitutakoan, ordea, sar-

    bidea sortzeko erabilitako mate-

    rialak kentzeko eta bertako lan-

    daredi potentziala, haltzadi kan-

    tabriarra, landatzeko konpromi-

    soa hartu zuen Uraren Agentziak.

    Plangintza baten beharra Osinbeltzeko presa eraitsi izana

    berri ontzat jo du Leizak, «ibaie-

    tan artifizialki eraikitako oztopo-

    ak kentzea beti delako berri ona»,

    baina ez du uste nahikoa denik:

    «Jai dute uste badute horrekin

    bakarrik Urola ibaiko arrainen

    zirkulazioa hobetu eta dibertsifi-

    katuko dela». Naturkon taldeko

    kideek urteak daramatzate ibaie-

    tako oztopoak identifikatzen eta

    administrazioei horiek kentzeko

    eskatzen, eta naturazale zumaia-

    rrak ezinbestekotzat jo du horiek

    guztiak kontuan hartuko dituen

    plangintza oso bat egitea. «Zestoa

    pareko oztopoa kenduta ere,

    oraindik hor daude Zumaiaren

    eta Zestoaren artean daudenak,

    eta horiek kentzen ez dituzten bi-

    tartean ezinezkoa izango da arrai-

    nen zirkulazioa bermatzea».

    Leizaren esanetan, Zumaiatik

    abiatu eta Urola ibaian gora, le-

    hendabiziko «oztopo handia»

    Zubiaurreko paper lantegiaren

    parean dute, «hiruzpalau metro-

    ko presa», eta goraxea-

    go, Aizarnazabal parean,

    badituzte beste bi. «Ho-

    riek kentzen ez badituz-

    te, alferrik ari dira». Na-

    barmendu du «zentzuz-

    koena» litzatekeela au-

    rrena beheren dauden

    oztopoak kentzea eta ge-

    ro ekitea goragokoei.

    «Arrainek Altzolarats

    errekara arteko bidea li-

    bre izango balute, beste

    biodibertsitate bat izan-

    go luke Urola ibaiak».

    Naturkoneko kideak

    ez du ulertzen administrazioen

    «aldebiko jokabidea», eta gogor

    kritikatu du: «Tartean behin

    ibaiertzen batean lau zuhaitz lan-

    datzen dituzte eta oztoporen bat

    kentzen dute, eta saltzen dizkigu-

    te egundokoak egin izan balituzte

    bezala, baina bitartean, ibaiertze-

    tan sekulako azpiegiturak eraiki-

    tzeko baimenak ematen ari dira».

    Besteak beste, olatu artifizialak

    sortzen dituen Aizarnazabalgo

    Wavegarden enpresari eta handik

    oso hurbil dagoen Forjas Iraeta

    enpresari emandako baimenak

    aipatu ditu. «Wavegardenek

    Urola ibaitik hartzen du olatuak

    sortzeko azpiegituretan behar

    duen ur guztia, eta Forjas Iraetak,

    azpiegiturak handitzeko lanak

    egin zituenetik, ibaiaren alboan

    uzten du hainbat material. Hori

    guztia administrazioen baimena-

    rekin egiten dute, eta ezin dut

    ulertu nolatan eman zizkieten ho-

    rretarako baimenak». Politika-

    riek antolatzen dituzten «ibai

    garbiketak» ere hizpide izan ditu

    zumaiarrak: «Ibai garbiketa dei-

    tzen diote ibaietako landaredia

    naturala kentzeari. Zergatik ken-

    du behar da ibaitik hara naturalki

    erori den zuhaitz -adar bat? Gau-

    za horiek ez daukate zentzurik».

    Irizpideez kritikaZergatiaz galdetuta, argi mintzo da

    Leiza: «Gauza horiek egiten dituz-

    te erabakiak hartzen dituztenek ez

    dutelako beharrezko prestakun-

    tzarik eta irizpide egokirik». Na-

    turkoneko kideek argi dute zerk

    izan beharko lukeen lehentasuna:

    «Guk esaten dugu lurraldea bioa-

    niztasunaren ikuspuntutik kudea-

    tu behar dela; hain zuzen, horixe

    eskatzen diegu erakunde publiko-

    ei, eta gaur egun ez dute egiten».

    Haren irudiko, gauza askotan ari

    dira «hanka sartzen». Azken urte-

    etan eukalipto basoek izan duten

    hazkundea horren adibide garbia

    dela dio. «Basoetan eukaliptoa lan-

    datzeak izugarrizko kaltea egin dio

    ibaietako biodibertsitateari, natu-

    ran dena elkar lotuta baitago». Lei-

    zaren esanetan, frogatuta dago ba-

    so mistoak dauden inguruetako

    ibaietan askoz fauna aberatsagoa

    dagoela. «Erraza da azaltzen: xo-

    morro jakin batzuek jaten dituzte

    eukalipto hostoak, eta eukalipto

    hostoak erortzen diren ibaietan era

    horretako xomorroak izango dira.

    Baso mistoen inguruetako ibaieta-

    ra, berriz, mota askotako hostoak

    eroriko dira, eta haiek jaten dituz-

    ten mota askotako xomorroak

    izango dira».

    Oraindik, baina, gauza bat esan

    eta bestea egiten duten politikariek

    agintzen dutela iritzi dio, eta Natur-

    koneko kideei ez zaiela beste erre-

    mediorik geratzen: «Beharrezkoa

    bezain nekagarria den borrokan

    jarraitu beharko dugu».

    Zestoako Osinbeltzeko presa eraitsi du UrarenEuskal Agentziak, «arrainen zirkulazionaturala» berreskuratzeko. Aitor LeizaNaturkoneko kideak ez du uste nahikoa denik.

    Izokinik ez doaUrolan gora

    Urola ibaia, Zestoako herrigunearen bukaeratik Osinbeltzera arteko zatian. AITZIBER ARZALLUS

    7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 25a Gaiak

    Jai dute uste badute horrekinbakarrik Urola ibaiko arrainenzirkulazioa hobetu etadibertsifikatuko dela»

    «Arrainek Altzolarats errekaraarteko bidea libre izangobalute, beste biodibertsitatebat izango luke Urola ibaiak»Aitor LeizaNaturkon elkarteko kidea

    ‘‘

  • Karmele Uribesalgo

    Aranzadi elkartea 36ko

    gerraren hasieratik

    gaur egunera arte

    izandako giza eskubi-

    deen urraketak jasotzen eta iker-

    tzen ari da, eta, Hernaniko Udala-

    rekin batera, testigantzak biltzen

    dituen Hernani Oroimenaweb-

    gunea aurkeztu berri du. Herri

    horretan izan diren urraketak

    edo hernaniarrek beste leku ba-

    tzuetan jasan dituztenak jaso di-

    tuzte. Bildutako informazioa igo-

    tzen ari dira jada www.herna-

    nioroimena.eus atarira, eta

    asmoa da etengabe eguneratzen

    joatea. Informazio horrekin, ger-

    tatu zenaren inguruko egia eza-

    gutarazi nahi dute, baita biktimei

    aitortza egin eta erreparazioaren

    bidean pausoak eman ere. Gipuz-

    koako beste dozena bat herritan

    ere ari dira ikerketak egiten.

    Hernaniko alkate Xabier Ler-

    txundiren iritziz, beharrezkoa da

    horrelako proiektu baten aldeko

    apustua egitea, besteak beste,

    gertatu denaren inguruko ezagu-

    tza «objektibo eta erreal» bat lor-

    tzeko aukera ematen duelako.

    «Bizi izan den sufrimendua lan-

    tzen ez bada, oso zaila da normal-

    tasuna edo bizikidetza lortzea».

    dauden webgunean. Memoria

    historikoaren kasuan, berriz,

    hamabost elkarrizketa egin

    dituzte, eta bakarra dago sarean.

    Jasotako informazioa lantzen

    doazen neurrian eskegiko dute

    webgunean. Izan ere, etengabe

    eguneratzeko aukera izatea inte-

    resgarria iruditzen zaie egitasmo-

    aren bultzatzaileei. «Liburu bat

    ezin da editatu, baina webgunea

    bizirik dago», adierazi du Javier

    Bucesek.

    Proiektuak 2015ean du abia-

    puntua. Herrian ordezkaritza du-

    ten talde politiko guztiek —EH Bil-

    duk, EAJk, Elkarrekin Podemo-

    sek eta PSE-EEk— adostu zuten

    Memoriaren harriaoroitarria jar-

    tzea Hernaniko Ave Maria parke-

    an. Horren ondotik iritsi zen

    Aranzadik egindako ikerketa;

    2019 hasieran argitaratu zuten

    1960tik gaur egun arte motibazio

    politikoarekin egindako giza es-

    kubideen urraketen txostena.

    Behin hori eginda, 36ko gerran

    eta frankismoaren lehen urteetan

    izan zirenak ere bildu dituzte.

    Izan ere, Javier Buces Aranzadiko

    ikertzaileak azaldu duenez, bi tal-

    detan banatu dituzte urraketak:

    «Oroimen historikoan bildu di-

    tugu 36ko gerraren hasieratik

    1959ra arte gertatutakoak, eta

    gertuko oroimenean jaso ditugu,

    berriz, 1960tik gaur egunera arte

    izan diren urraketak».

    Hernaniko alkateak aitortu du

    ez direla «gai errazak» proiek-

    tuan lantzen direnak; testigantza

    «gogorrak» jaso dituzte. «Bere-

    ziki gertuko oroimenaren ka-

    suan, oso berriak dira gertaerak,

    eta oraindik ere mina dago», az-

    pimarratu du. Hori dela eta, Ler-

    txundiren hitzetan, biktimen

    sentsibilitatea zainduz ari dira la-

    nean, inor mindua senti ez dadin.

    Besteak beste, testigantzak ema-

    ten dituenak anonimotasuna

    mantendu nahi badu, errespetatu

    egiten dute erabaki hori. «Argi

    utzi nahi dugu pertsona horrek

    baimena ematen digun lekuraino

    goazela», azaldu du alkateak.

    Tresna dinamikoaAranzadiko zortzi ikerlari ari dira

    elkarrizketak egiten eta jasotako

    informazioa lantzen. Gaur-gaur-

    koz, gertuko oroimenaren atale-

    an sailkatutako hogei pertsona

    inguru elkarrizketatu dituzte,

    nahiz eta momentuz lau bakarrik

    Gauza bera azpimarratu du Ler-

    txundik, eta esan du «tresna dina-

    mikoa» dela. Hala ere, badute as-

    moa aurrerago bildutako infor-

    mazioa liburu batean argitaratze-

    ko. Horrez gain, gonbita egin diete

    hernaniarrei testigantza gehiago

    ezagutarazteko. Bai Aranzaditik,

    bai udaletik, animatu egin dituzte

    herritarrak parte hartzera, eta

    ekarpenak egiteko atal bat presta-

    tu dute webgunean bertan.

    Lertxundik azaldu duenez, na-

    zioarteko irizpideen arabera dau-

    de sailkatuta urraketak, modu

    objektibo batean: «Sailkapena ez

    da erasotzaileen araberakoa, eta

    hori da segur aski ikerketa honek

    dauzkan berezitasunetako bat».

    Bucesek nabarmendu du liburu

    edo ikus-entzunezko ugari egin

    direla giza eskubideen urraketen

    inguruan, baina sarri horrelakoe-

    tan kontaketa «partzialak» egi-

    ten direla. «Gurea ikerketa zien-

    tifiko bat da; gertatu dena bildu

    dugu, biktima guztien testigan-

    tzak daude, eta, hortik abiatuta,

    bakoitzak egin dezala bere ira-

    kurketa».

    Hernaniko proiektuaren bul-

    tzatzaileek uste dute lehenbaile-

    hen egin beharreko lana dela tes-

    tigantza bilketarena. Bucesek

    azaldu duenez, garrantzitsua da

    istorio horiek orain jasotzea, bes-

    tela galdu egingo baitira. «36ko

    gerraren kasuan, ikusi dugu

    jende asko hilda dagoela jada»,

    zehaztu du. Motibo hori dela

    medio, oroimen historikoaren

    atalean sailkatu dituzten elka-

    rrizketatu asko ez dira biktima

    zuzenak; urraketak jasan zituzte-

    nen senitartekoenak izan ohi

    dira, kasu askotan, testigantzak.

    «Horrelakoetan seme-alabek

    kontatzen digute zer gertatu zen

    haien etxean gurasoekin edo

    familiakoekin», esan du Buce-

    sek.

    Gertukoa, «sentiberagoa»Gertuko oroimena «sentibera-

    goa» dela nabari du Aranzadi el-

    karteko ikertzaileak, gertaerak

    duela denbora gutxiago jazotako-

    ak baitira. «Elkarrizketatuen

    artean oso profil ezberdinak dau-

    de; gaia oso konplexua da, eta

    oreka hori mantendu egin behar

    da», azaldu du. Orain arte jasota-

    ko testigantzen artean daude,

    adibidez, PSE-EEko zinegotzi ba-

    tena, EAJko beste batena, HBko

    alkate ohi batena eta ETAko mili-

    tante baten senitarteko batena.

    Aranzadi elkartea Gipuzkoako

    hainbat herritan ari dira giza

    eskubideen urraketen inguruko

    memoria berreskuratzen. Herna-

    nin bezala, Azpeitian ere jarri

    dute dagoeneko martxan webgu-

    nea. Gauza bera egin nahi dute

    beste udalerri batzuetan: Orion,

    Tolosan eta Villabonan, esate

    baterako. Olaberrian eta Zestoan

    ere ari dira lanean. «Helburua da

    biktima guztien testigantzak

    jasotzea, inor ahaztu gabe», azpi-

    marratu du Bucesek. Gauzak

    horrela, gertatutakoa herritarrei

    helarazteko asmoz jarraituko

    dute lanean.

    Hernaniko Udalak eta Aranzadik webgunebatean jaso dituzte 1936tik gaur egunera arteherri horretan izandako giza eskubideenurraketen testigantzak. Gertatutakoaezagutarazi nahi dute, eta biktimei aitortza egin.

    Testigantzakbiltzen, gal ez daitezen

    Emakumeak bozkatzeko itxaroten, Hernaniko Biteri eskolaren aurrean, 1933an. HERNANI OROIMENA

    GALek hildako Rafael Goikoetxearen hileta,1984an. HERNANI OROIMENA

    8 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 25aGaiak

    Bereziki gertukooroimenaren kasuan,oso berriak diragertaerak, eta oraindik mina dago»Xabier LertxundiHernaniko alkatea

    «Gurea ikerketazientifiko bat da: gertatu dena bildu dugu; biktima guztientestigantzak daude»Javier BucesAranzadi elkarteko ikertzailea

    ‘‘

  • Urko Etxebeste Errenteria

    Sailka dute antolatua el-

    kartearen egoitza. Txu-

    kun. Sarreran, tailerra;

    ondoko aretoan, erabil-

    garri dauden bizikletak —bidaieta-

    rako, hobeak; bestelakoak, ondo-

    an—; horren ezkerreko gelan, iritsi

    diren bizikletak sailkatzeko gunea

    dago, eta, harago, sormenerako la-

    borategia, proiektuen txokoa. Bos-

    garren aretoa balioaniztuna da: bu-

    legotxoa eta ikastaroak emateko

    eremuak daude. Lokalak badu me-

    tro koadro mordoska, baina bazki-

    deak ezin dituzte onartu oraingoz,

    ez dituelako elkarteen legediari bu-

    ruzko arau guzti-guztiak betetzen.

    Berri bat izango dute aurki. Horiek

    guztiak Errenteriako Gurpil Artea

    elkartearen gune sozialaren ezau-

    garriak dira. Bizikletan ibiltzera eta

    gailuei bigarren aukera bat emate-

    ra bideratu dute dena, ikuspegi

    sozial batetik, betiere. Elkartean

    boluntario lana egiten dutenek eu-

    ren jarduna ez dute ulertzen gizarte

    onurarako ez bada.

    Bizikletazaleen elkartea da Gur-

    pil Artea, bizikletazale hitzak onar

    dezakeen zentzurik zabalenean.

    Garraiobidea erabiltzeak dituen

    askotariko onurak zabaldu nahi

    dituzte. «Zenbait lagun batu gi-

    nen, dozena bat inguru, nor bere

    ikuskerarekin, eta ideien bidez el-

    kar kutsatzen hasi ginen. Bizikleta

    garraiobide alternatibo oso on eta

    zuzena da, edozeinek erabil deza-

    keena», zehaztu du Oihan Lopez

    elkartearen arduradunak. Or-

    duan, egindako ideia zaparrada-

    ren artean, bizikletak errekupera-

    tzearena sortu zen. Abiatu zituzten

    proiektuetako bat da bizikletak

    berreskuratzeko tailerra, beraz.

    Gipuzkoan gisa horretako lehen

    tailerra da; ez dago horrelakorik

    herrialdean. Horregatik, Gipuzko-

    ako Foru Aldundiaren Bir-Ziklatu

    proiektuaren erdigune da Errente-

    riako elkartea. Herrialdera zabal-

    du nahi dute.

    Autogarapenerako gailutzat

    dute bi gurpilekoa, arrazoi baten-

    gatik edo besteagatik ohiko ga-

    rraiobideak —trena, autobusa, au-

    toa...— erabili ezin dituztenentzat

    alternatiba. Baina denek ezin dute

    eduki bizikletarik. «Beraz, bizi-

    kletak errekuperatzeari ekin ge-

    nion», dio Lopezek. Euren filoso-

    fia edo jarduteko eraren ondorio

    logikotzat du hori: «Jendeak bizi-

    kletak behar ditu, bada bilatu

    ditzagun alternatibak».

    Orduan, erabiltzen ez ziren ibil-

    gailuak jasotzeari ekin zioten; za-

    bortegietatik, dohaintza bidez, eta

    Errenteriako Udalak emandako-

    ak biltzen dituzte. «Dena ondo.

    Bagenituen bizikletak buruan ge-

    nuena aurrera eramateko. Baina

    pentsatu genuen: jendeak ba al

    daki segurtasunez ibiltzen?».

    Erantzuna ezezkoa izan zen; or-

    duan hasi ziren bizikletan era se-

    guruan ibiltzeko ikastaroak ema-

    ten, betiere, eurek tailerrean be-

    rreskuratutako flotarekin.

    Bizikleta izan eta segurtasunez

    ibiltzea beharrezkoa da. Baina

    mantendu beharra dago. Eta eu-

    ren ikuskera sozialetik diruaren

    dependentziarekin hausteko bide

    horretan beste harritxo batekin

    topo egin zuten. «Mekanika eta

    mantentze ikastaroak ematen ha-

    si ginen horregatik», azaldu du

    Lopezek.

    Egiten dituzten ekintza eta eki-

    taldiak era kolektiboan lantzen

    dituztela adierazi du, elkartearen

    izaerarekin lan egiten dutela lan

    mota edozein dela ere. Horrez

    gain, nabarmendu du boluntario-

    ak direla.

    Egoitza barruan bakarrik ez;

    kalera ere ateratzen dira bizikleta-

    ren erabilerarako sentsibilizazio

    kanpainak egitera, eurek duten

    sorkuntza laborategian egindako

    bizikleta-sound systemeta guzti

    —eguzki plakekin ematen diete

    autonomia—. Eta inguruko beste

    bizikleta elkarteekin harreman

    sendoa dute.

    FuntzionamenduaGurpil Artearen jardunean aten-

    tzioa gehien deitzen duen eremua

    bizikleten berreskuratze lanena

    da. Prozesu zehatza darabilte zere-

    gin horretarako. Hasteko: bizikle-

    tak jasotzen dituztenean, erabaki-

    tzen dute zein izan daitekeen be-

    rrerabilgarri eta zein ez. Azken

    horien kasuan, aprobetxa daitez-

    keen piezak kentzen dizkiete, ba-

    lizko eraberritzeetarako. Izan di-

    tuzte pieza asko pilatu dituzten

    boladak. Kasu horretan, horiei

    hainbat irtenbide eman dizkiete,

    tartean, Errenteriako Don Bosco-

    ko Lanbide Heziketako zentroare-

    kin dute harremanari esker, han-

    go soldadurako ikasleek hainbat

    erabilera ematen dizkiete soberan

    zituzten piezei.

    Biziberritu dituzten gailuek hiru

    irtenbide dituzte: lehena da Gurpil

    Arteak ematen dituen ikastaroeta-

    rako erabiltzen dituztela; bigarre-

    na, nahi duenak eska ditzakeela

    erabiltzeko —bidaiak egiteko, edo,

    ikastetxeren baten kasuan bezala,

    haien ikastaroetarako—; hiruga-

    rrena, salmentan edo dohaintzan

    nahiz trukean ematea da.

    Lopezek aitortu du satisfazio

    pertsonaletik asko duela egiten

    dutenak, eta, aldi berean, bizikle-

    taren gaineko euren ikuspuntua

    garatzeko aukera eman diela el-

    karteak, bizikletaren erabilera soi-

    letik harago doana. «Elkartekide

    bakoitzak bere harrikada du bu-

    ruan, eta saiatzen gara norberak

    dituen ideiek eragina izan dezaten

    besteen artean ere», azaldu du.

    Erabiltzen ez dena errekupera-

    tu, berrerabili, eta herritarrak egin

    horren onuradun. Era komunita-

    rio eta boluntarioan, gainera. Gur-

    pil Arteak garbi du norantz eman

    pedalkadak.

    Inork nahi ez dituen bizikletak jaso eta berrizere erabiltzeko moduan uzten ditu ErrenteriakoGurpil Artea elkarteak. Tailerrean egiten dutenlana, haien jardunaren zati bat baino ez da.

    Bi gurpilen arte berria

    Oihan Lopez Gurpil Artea elkarteko kidea bizikleta bat konpontzen, elkartearen tailerrean. URKO ETXEBESTE

    Bir-Ziklatuegitasmoarenbihotza

    RGipuzkoako Foru Aldun-

    diak Bir-Ziklatu proiektua

    abiatu du, Gurpil Artea elkartea-

    ren partaidetzarekin. Horren bi-

    tartez, bota diren edo erabiltzen

    ez diren bizikletak berreskuratu

    eta berrerabili nahi dituzte, sis-

    tema publiko-sozial baten bi-

    dez.

    Errenteriako elkartearen jar-

    duna eredutzat hartu dute. Izan

    ere, Gipuzkoan zerbitzu hori

    eskaintzen duen tailer bakarra

    da Gurpil Artea, oraingoz, eta.

    herrialdean tailerren sare bat

    osatzea da aldundiaren

    asmoa, ekintza esparru adostu

    eta koordinatu batean jardute-

    ko. Ez dute irabazi asmorik

    izang, eta boluntarioekin lan

    egingo dute. Bizikletak berres-

    kuratzeko taldeak nahiz

    bakarkako lana sustatu nahi

    dituzte.

    Joan den astean bisita egin

    zuten aldundiko Ingurumen

    eta Mugikortasun diputatuek

    Errenteriako tailerrera. Gustura

    atera ziren bertan ikusitakoa-

    rekin.

    Bizikleta garraiobidealternatibo oso on eta zuzena da;edozeinek erabildezake»Oihan LopezGurpil Artea elkartearen arduraduna

    ‘‘

    9GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 25a Gaiak

  • Beñat Alberdi Arrasate

    Integrazioa hitzak berakbadauzka hainbat erpin.Ezezaguna denak ez du,hasieran behintzat, gertu-ratzeko panorama ederrik

    eskaintzen; kasuak kasu, noski.Integrazioa lortzeko, azken bate-an, beharrezkoa da bestea ezagu-tzea. Egoerari buelta ematekourrats bat egin du Euskal Gizarte-an Emakume Musulmanen Inte-graziorako (IMME, gazteleraz) El-karteak. Arrasateko Biteri plazanzabalduko duten Krepost kafete-gia izango da bi kulturen artekozubia; batetik, benetako elkarbi-zitza sortzeko, bizitzako eremuakelkarbanatuta, eta, bestetik, el-karteko emakumeei ahalduntze-ko aukera eskaintzeko.Integrazioak dakarren lanaren

    zama bizkar gainean darama Dja-mila Zereiby elkartearen sortzaileeta proiektuaren sustatzaileak. Al-jeriarra da jaiotzez, eta arabiera,frantsesa eta ingelesa zekizkienEuskal Herrira iritsi zenean, duela16 urte. Gaztelera ikasteko ez zeu-kan zailtasunik, belarriz hizkun-tzak aise menderatzen dituela na-barmendu baitu. Iritsitako lekuan

    erabiltzen ziren aukeretako batbehintzat kontrolpean izanda lor-tu zuen integratzea.Gerora, beste emakume etorkin

    musulmanekin harremanetan ja-rri zen. Helduen eskolara bideratunahi zituen, hezkuntza jaso zeza-ten. «Beldur ziren, gizonezkoakzeudelako ikasgelan», azaldu duZereibyk: «Zu eta ni bezalako per-tsonak badira, zergatik ez zareteikasgela berean egongo?».Ataka horretatik irteteko sortu

    zuen, hasieran, IMME, bere bide-ak hortik aurrera jarraitu duenarren. Era berean, nabarmendudu migratzaileek sortutako anto-lakundeak falta zirela, egoerabertatik bertara bizi behar izandutenen taldeak. Hizkuntzakikasten laguntzeko ere bideratuditu ariketa eta programak. Besteera batera esanda, zubiak eraikinahi ditu kulturen artean.

    Euskal errealitaterantzEgun, euskara ikasten dabil Ze-reiby, hizkuntza eta kultura horrigarrantzia ematen diolako. Gai-nera, euskaldunen historia eresartu du ikasgaien artean. Enpa-tiari, besteen lekuan jartzeari, ga-rrantzi nabarmena eman dio,

    dioenez, bestearen lekuan jarritabakarrik ulertu dezakezulakohark daukan posizioa. «Euskal-dunek asko sufritu dute, eta eu-ren identitatea berreskuratunahian dabiltza», gaineratu du.

    «Egoera horretan, iruditzen zaitbeldurra ematen diela kanpoko-engana zabaltzeak, eurena galdu-ko balute bezala delako». Beldu-rra kokatu du zubiak eraikitzekozuzeneko zailtasun modura: bes-tearekiko ezjakintasuna.2014an sortu zuen elkartea,

    eta, bitarte honetan, hainbat egi-tasmo jarri dituzte abian. Bereziki

    gordeta dauka Bideak gurutza-tzen dokumentalaren oroitzape-na; amaierako produktuarenabaino gehiago, grabatzeko proze-suarena, zehazki. «Mahai batenbueltan eseri ziren kultur jatorriezberdinetako pertsonak. Hain-bat gairi buruz hitz egin zuten»,adierazi du Zereibyk. «Urratsikaragarria izan zen elkar ezagu-tzeko». Azken batean, elkar eza-gutze horrek lausotuko duelakohasierako beldurra.Egun, emakumeak ahaldun-

    tzeko lanetan dabil. Hortik jaioda Krepost kafetegiaren proiek-tua. «Lana norbaitek emangodigula pentsatzen dugu, baina,ez badigute ematen, geuk sortubeharko dugu», zehaztu duZereibyk. Ekintzaile izan daite-zen bultzatu nahi ditu elkarteanparte hartzen duten emakume-ak. Berez, hainbat gaitasundituztela nabarmendu du, bainahorietako bat ostalaritzarakoabilezia dela. Nolabait, taldeakdauzkan trebeziak aztertutaikusi du zertara bideratu zitzake-en; kafetegi batera, alegia.Arrasateko Biteri plazan prest

    daukate lokala; prest daude kafeeta zukuen makinak, erakus-

    leihoa eta hozkailua. Egun edoaste batzuetako kontua da ateakzabaltzea.Zer eskainiko dute bertan?

    Edateko aukerekin beste kafete-gien pareko jardungo dira: kafe-ak, infusioak, zuku naturalak etaalkoholik gabeko freskagarriak,esaterako. Infusioen barruan,dena den, tea izango dute berezi-tasun nagusia. Jateko orduanegongo da alderik nabarmenena.Arabiar gozogintza eskainikodute, ekialdekoarekin batera;hots, egiptoarrarekin, turkiarra-rekin eta siriarrarekin batera. Bezeroentzat eskuragarri egongodira briwat-ak eta baklava-k.Euskal gozogintzak ere izango dubere tokia menuan.Horrez gaindi, gozozaleak ez

    direnei ere izango dute zer eskai-nia; batbut enpanadak, kasura-ko, baina baita pizzak eta sand-wichak ere. Zapore berriakprobatu nahi dituztenek izangodute esperimentaziorako beta,eta, aldiz, horren seguru ez dau-denentzako eskaintza ere eduki-ko dute.

    Proiektuaren lehen urratsakHasieran pare bat eserleku izangoditu, baina jana eta edana erama-tekoa izango dira, gehienbat.Momentuz ez da azkar bateanterraza jarriko, baina elkartearensortzaileak buruan dauka aukerahori, batez ere, eman ditzakenaukerengatik. «Emakumeek teaeuren jatorrian prestatzen dutenmodura eskaini dezakete. Besteesperientzia bat da», zehaztu du.Hala ere, garbi dauka kafetegiaaitzakiatzat hartuta hamaikakultur ekitaldi prestatuko dituz-tela; dantza ekitaldiak, besteakbeste. Kulturak erakustekomodu bat izatea nahi du, azkenbatean.Hasieran, Zereiby bera jardun-

    go da zerbitzari. Ezer baino lehen,negozioa aurrera doala ikusi nahidu, nahiz eta koronabirusak bal-dintzatutako egoera ez duen la-gun. Proiektua garatu ahala, el-karteko emakumeak kontrata-tzea du asmoa.Gozoak, berriz, Basauriko El

    Palestino gozogintza lantegiakprestatuko ditu. Proiektuarenhurrengo urratsa izango da, denaden, prozesua hasieratik amaie-raraino eramatea. «Nire ametsada emakume musulmanek bide-ratutako gozogintza lantegi batizatea», argitu du Zereibyk.«Ikus dezatela eurek egindakolanak zer balio duen, nola gozobat, eurek euren abileziaz presta-tutakoa, jendeak jaten duen, etanola gizarteari zerbait eskaintzendioten».

    Emakume Musulmanen Integraziorako Elkarteak arabiar eta euskal gastronomiaeskainiko dituen kafetegi bat irekiko du Arrasaten. Proiektuaren hari bat soilik da hori.

    Kulturartekotasuna, kafean

    Djamila Zereiby, Arrasateko Biteri plazan aurki zabalduko duen Krepost kafetegiaren atarian. GIPUZKOAKO HITZA

    10 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 25aGaiak

    Lana norbaitek emangodigula pentsatzen dugu,baina, ez badiguteematen, geuk sortubeharko dugu»

    «Nire ametsa daemakume musulmanekbideratutakogozogintza tailerbat izatea»Djamila ZereibyKrepost kafetegiaren sustatzailea

    ‘‘

  • Eneritz Maiz Etxarri

    Urteak dira Gazta-

    ren Ibilbidea sor-

    tuta dagoela Goie-

    rrin. Baina, aurten,

    egoerak horrela

    behartuta, lantoki bilakatu dute

    Nairobitarra elkarteko Josu Iztue-

    ta tolosarrak eta Iker Iriarte ale-

    giarrak. Udan haurren eta hel-

    duen taldeekin egin dute behin

    baino gehiagotan ibilaldia, eta,

    eskaerei erantzunez, urrian beste

    bi egingo dituzte; bata, euskaraz,

    eta bestea, gaztelaniaz.

    «Ez dugu ezer originalik edo

    ezer berezirik asmatu: dagoeneko

    markatuta dagoen ibilbide bat

    da», argitu du Iriartek. Gipuzko-

    ako bi parke natural elkartuko zi-

    tuen ibilbide bat asmatzea izan

    zuten helburu, eta Araitz-Aizko-

    rri eta Enirio-Aralarko parke na-

    turalak lotu zituzten. «Logika

    zuen ibilbide bat izan behar zuen,

    eta hori guztia lotuko zuena gazta

    izan zitekeela pentsatu zuten»,

    kontatu du. «Hortik izena, eta

    baita ibilbidearen arrazoia ere».

    Ibilbide zirkularra da, eta hasi

    eta bukatu toki berean egiten da,

    baina sei etapako ibilbidea da, eta

    nahi den tokian has daiteke. Iz-

    tuetak eta Iriartek Ordizia auke-

    ratu dute irteera eta helmuga

    punturako. Sei etapa eta bost gau.

    «Nahiz eta Gaztaren Ibilbidea

    izena eduki, eta gazta eta artzain-

    tza oso presente izan, askoz ere

    gauza gehiagorekin jantzi nahi

    izan dugu gure bide hau», azpi-

    marratu du Iriartek. Ordizia eta

    Idiazabal gazta tradizioa duten bi

    herri dira. Toki esanguratsuak

    dira gaztarentzat, baina, hark

    dioenez, Goierriko industriaren

    berri ere ematen diete lehenengo

    bi egunetan parte hartzaileei:

    «Europako eskualderik indus-

    trialenetako bat da, eta ekonomi-

    koki ere eskualde indartsueneta-

    ko bat. Zeri esker den eta horren

    guztiaren historia ere azaltzen

    diegu».

    Zerain eta Mutiloako meatzeak

    ere erakusten dizkiete, ingurue-

    tatik pasatuta. Mirandaola ere

    bisitatzen dute. «Nahiz eta Ordi-

    ziatik eta Idiazabaldik pasatu,

    gure herri honen, Euskal Herria-

    ren beste historia bat ere azaltzen

    saiatzen gara. Askoz ere indus-

    trialagoa, eta ziurrenik hona abe-

    rastasun gehiena ekarri duena

    zehazteko».

    Hirugarren egunean, Arantza-

    zura joaten dira, han dagoen Go-

    miztegiko artzain eskolara. Berta-

    ra bisita egin, eta gaztaren eta ar-

    tzainen mundua hobeto ezagutze-

    ko baliatzen dute eguna. Nola ez,

    gazta dastaketa ere egiten dute.

    Baina, Arantzazun egonda, Aran-

    tzazu bera ere bisitatzen dute, eta

    euskaldunen historian arakatzen

    dute. «Euskara batuaren histo-

    rian eta sinbolo moduan Arantza-

    zuk euskaldunontzat zer garrantzi

    izan duen nabarmendu nahi iza-

    ten dugu», azaldu du Iriartek.

    Laugarren egunetik aurrera, Ur-

    biara iristean, artzaintzaren eta

    gaztaren munduan are gehiago

    murgiltzen dira.

    Interpretazio ZentroraOrdiziatik abiatu, eta Idiazabalen,

    lehenik eta behin, Gaztaren Inter-

    pretazio Zentroa bisitatzen dute.

    Iriarte: «Bertan, oinarrizkoena

    erakusten digute: non eta noiz

    duen jatorria euskal artzaintzak,

    nolako garrantzia eduki duen,

    noiz hasi ziren gazta egiten... Hori

    guztia azaltzen digute bertako la-

    gunek». Teoria barneratuta ate-

    ratzen dira Idiazabaldik, eta

    Arantzazuko eskolan gauza prak-

    tikoago bat ikasten dute: «Noiz

    sortu zen eskola, zenbat ikasle

    dauden, gaztak nola egiten dituz-

    ten ikusten dute, bertako instala-

    zioak nola aldatu diren...».

    Sei egunean itzulia eginda, Or-

    diziako turismo bulegoko

    D’elikatuz gunean amaitzen

    dute. Hasieratik bukaerara, ar-

    tzaintza eta gazta presente izaten

    saiatzen dira bi gidariak: «Oso

    ondo antolatuta daukate, eta,

    nahiz eta ibilbide osoa ez egin,

    merezi du gune horiek bisita-

    tzea».

    Aralar eta Aizkorriko paisaia da

    artzaintzaren erakusleihoa. Ber-

    tako zelaietan ganaduak duen

    eragina bistakoa da. Oraindik ere,

    ganadua mendiko zelaietan dabil

    negua iritsi bitarteko egunak

    aprobetxatzen. Horiek horrela,

    artzainekin hitz egiteko aukera

    izaten dute, eta baita ardiak eta

    ganadua bertatik bertara ikuste-

    koa ere.

    Etxera begira jarri beharraCOVID-19aren arrastorik ez ba-

    litz izan, Iztueta eta Iriarte ez ziren

    etxe inguruan ibiliko, segur aski.

    «Zein politak diren gure bazte-

    rrak, eta zein polita den Euskal

    Herria» diskurtsoarekin gogaitu

    samar agertu da Iriarte, baina

    «gu ere horren parte gara, eta iaz

    ere Gaztaren Ibilbidea hemen ze-

    goen», aitortu du: «Gu ere ibilbi-

    de hau egiten ari gara kanpora jo-

    ateko aukerarik ez dugulako izan.

    Gure lana hemengo jendea kan-

    pora eramatea izaten da». Mun-

    dura atera eta bizimodu eta kul-

    tura ezberdinak ezagutzea dute

    gustuko. Hori aitortuta, etxera

    begira jarri eta hasieratik garbi

    ikusi zuten zerbait «interesgarria

    eta polita» egin zezaketela, eta,

    batik bat, beraiek motibatuko zi-

    tuena: «Lehenik eta behin, Josu

    eta bioi interesgarria egingo zi-

    tzaiguna behar zuen izan, eta,

    noski, horrekin batera, jendea ere

    motibatuko zuena».

    Kritiko ere agertu da Iriarte, tu-

    rismoari begirada botatzean:

    «Azkeneko urteetan oso turismo

    jakin bat bultzatu da agintarien

    aldetik. Euskalduna zarela esan

    eta ‘zeinen ondo jaten den’ esaten

    dizute, eta ez, esaterako, ‘zein hiz-

    kuntza edota kultura dauka-

    zuen’». Hiru izarreko jatetxeez

    edota film eta telesailetan ager-

    tzen diren tokiez gain, beste hain-

    bat gauza badirela erakusteko dio

    Iriartek: «Izan paisaiari dagokio-

    nez, izan gure historiari dagokio-

    nez, edo izan gure hizkuntzaren

    normalizazioan ari diren erakun-

    deen bidez, egin daiteke beste tu-

    rismo mota bat, eta badago zer

    erakutsia bai Tolosaldean, bai Gi-

    puzkoan eta baita Euskal Herrian

    ere». Horren aldeko apustua egi-

    ten ari direla azaldu du: «Etorki-

    zunean ere mundura joatea gus-

    tatuko litzaiguke, baina badauka-

    gu orain hartu dugun bide

    honetan arakatzen jarraitzeko as-

    moa».

    Nairobitarra, gertu aurtenNairobitarrak udazkenean ere

    kanpora begira bidaiatu izan du,

    baina aurten etxetik gertu gera-

    tuko da. Opor gosez edo mendi

    gosez denak aukera du oraindik

    mendiaz, artzaintzaz eta gaztaz

    gozatzeko: urriaren 2tik 7ra, edo-

    ta urriaren 9tik 14ra. Kasu horie-

    tan, otorduak eta loa bidean diren

    aterpetxe edota ostatuetan egin-

    go dituzte. Harremanetan jarri

    nahi duenak nairobitarrabidea-

    [email protected] ida-

    tzi dezake, edo 685-709 287 tele-

    fono zenbakira deitu.

    Kanpora lanera joan ezin, eta, udan, sei etapako Gaztaren Ibilbidea ogibide bilakatudute Josu Iztueta eta Iker Iriarte gidariek; urrirako, bi irteera dauzkate antolatuta.

    Gazta baino askoz ere gehiago

    Udan ibilaldia egin zuten taldeetako bat, Idizabalen, artzainei eskainitako oroigarri baten aurrean. TOLOSALDEKO ATARIA

    Nahiz eta Ordiziatik eta Idiazabaldik pasatu,gure herri honen beste historia bat ere azaltzen saiatzen gara»Iker IriarteGidaria

    ‘‘

    11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 25a Gaiak

  • harreko igande gastrokulturala

    antolatu dute, eguerdian. Aldapa,

    Goiko Kale, Ezkurra eta Navarro

    tabernek XIX. mendeko itxura

    hartuko dute. Iparragirreren

    abestiekin girotuko dute ingurua,

    eta garai hartako irudiak ikusgai

    egongo dira. Iparragirrepintxoa

    ere sortu dute, eta edariarekin

    opari emango dute. Urriaren

    25ean berriz errepikatuko dute.

    Urriaren 4an ere Iparragirreri

    buruzko bisita gidatua egingo

    dute alde zaharreko kaleetan. Ar-

    tistaren bizitza gogoratuko dute

    alde zaharreko eraikin esangura-

    tsuenen bitartez, eta XIX. mende-

    ko testuingurua ere jorratuko

    dute: gerrak, erbestea, migra-

    zioa... Jende asko ez pilatzeko,

    izena eman behar da aldez aurre-

    tik, urriaren 2a baino lehen. Eus-

    karaz nahiz gaztelaniaz egingo

    dira bisitak.

    Urriaren 25ean beste txango

    bat izango da; QR kodeen atzetik,

    oraingoan. Urretxun hainbat QR

    kode jarri dituzte. Lehendabizi-

    koa Iparragirre kalean egongo da,

    eta, hori eskaneatzean, Iparragi-

    rreri buruzko informazioaren zati

    bat emango du. Hark bidaliko zai-

    tu bigarren puntura, eta formula

    behin eta berriz errepikatuta,

    amaieran historia osatu egingo da.

    Edonoiz egiteko modukoa da ibil-

    bide hau, sakelako bat besterik ez

    baita behar, baina urriko azkene-

    ko igandean taldean egingo dute.

    Antzezlan berriaIparragirre 200 urteantzerkia ere

    urriaren 25ean estreinatuko dute,

    Labeaga aretoan, 19:00etan. Ha-

    ren zortzi abestiren bidez, ikuslea

    artistaren nortasunari, ibilbideari

    eta garaiari begira jarriko da;

    «epikarik gabe, Iparragirre giza-

    seme modura ikusita», nabar-

    mendu dute antolatzaileek.

    Urte amaierako ekintzak pan-

    demiaren bilakaerak baldintza-

    tuko ditu. Ekitaldiak egiteko au-

    kera baldin badago, segurtasun

    neurriak betez egingo dituzte.

    Kerman Garralda Zubimendi

    Urretxu

    Urretxuko Udala herriguneko

    alde zaharra berritzen ari da. Na-

    gusiki, udaletxe aurreko plaza eta

    garai bateko kale nagusia; Iparra-

    girre plaza eta kalea, hain justu.

    Izan ere, Urretxuko semerik eza-

    gunenetako bat jaio zela 200 urte

    bete dira aurtengoan, eta haren

    izena daramaten lekuak atondu

    dituzte.

    Udalak alde zaharra biziberri-

    tzeko plana aurkeztu zuen urte

    hasieran, eta aldaketak iragarri

    zituzten: Iparragirre plaza eta

    Jauregi kalea bereizten dituen

    hormaren erdian estalitako har-

    maila bat egingo zutela aurreratu

    zuten, plaza zabaldu eta egonean

    egoteko atseginagoa izan zedin.

    Iparragirre kalea eta bertako ar-

    kupeak ere apainduko zituztela

    esan zuten, eta emaitza ikusgai

    dago aurreko astetik.

    Iparragirre kaleko arkupeek 65

    metro inguru dituzte luzeran, eta

    alderik alde oihal zuri batek guru-

    tzatzen ditu orain. Oihalak, albo-

    etan, detaile grisak, gorriak eta

    urdinak ditu; eta, erdian, eskuz

    idatzita baleude bezalaxe, Iparra-

    girreren kantu-hitz ezagunenak

    daude: Gernikako Arbola, Gazte-

    gaztetatikan, Gitarra zahartxo

    bat, Zibilak esan naute... Gaue-

    tan argiztatu egiten da. Sabaitek

    enpresa arduratu da sabaia aton-

    tzeaz. Paulo Elkoro bertako ardu-

    radunaren arabera, «hilik zeu-

    den arkupe batzuetara argia eta

    artea» eraman dute. «Oso gustu-

    ra gelditu gara lanarekin. Xabier

    Arruabarrena arkitektoak oso lan

    egokia egin du. Inguruko denda-

    rien eta bizilagunen erantzuna

    ere ona izan da», borobildu du.

    Iparragirrek kantatu zuen tra-

    pu zaharrak erosten zituela:

    «praka zahar urratuak/gona

    gorri zaharrak eta/atorra-

    txuak». Gore-Tex-ezko jakarik,

    ez. «Oihala poliesterrezkoa da,

    jantzita eramaten ditugun arro-

    pak bezalakoa. Ia-ia Gore-Tex

    moduko bat da, baina eraikuntza-

    rako pentsatua», zehaztu du El-

    korok. «Poliesterrari gero hain-

    bat tratamendu ematen dizkiogu

    erresistenteagoa izan dadin: tra-

    tamendu akustikoa, bakterioen

    kontrakoa, suaren kontrakoa...».

    Pladurra ordezka dezake, hala,

    Elkororen esanetan: «Sistema be-

    rria da, eta askok oraindik ez dute

    ezagutzen, baina datozen urtee-

    tan toki askotan ikusiko dugu».

    Urria, ekintzaz betetaUrretxun kalean egon arren,

    oihalezko sabaiak eta hormak ez

    daude kalean egoteko pentsa-

    tuak. «Arkupearen azpian ba-

    bestuta dago oihala, baina euriak

    eta eguzkiak luzera kalte egingo

    liokete oihalari. Barne diseinura-

    ko dago egina», dio Sabaitek

    konpainiako arduradunak. En-

    presa Bergaran dago, oihalekin

    lotura estua duen herrian. «Ber-

    garan 500 urte daramatzagu

    oihalak lantzen. Oso propietate

    interesgarriak ditu oihalak, baita

    eraikuntzarako ere. Esaterako,

    zaratak xurgatu egiten ditu, eta

    konfort akustikoa lortzeko gaita-

    suna du. Zeharrargia ere bada,

    eta, tratamenduei esker, mikro-

    bioak eta bakterioak ez dira ber-

    tan hazten. Gainera, hondakin

    gutxiago sortzen du, eraikuntza-

    rena zabor asko sortzen duen in-

    dustria baita». Eskoletarako, ki-

    roldegietarako eta antzokietara-

    ko ezin aproposagoa dela

    baieztatu du Elkorok.

    Urretxuko Udalak urte osoko

    egitaraua antolatu zuen, Iparragi-

    rren jaiotzaren urteurren borobi-

    laren harira. COVID-19ak plan

    guztiak hankaz gora jarri zituen,

    baina ahal den neurrian egiten ari

    dira ekintzak. Urrian ere izango

    dira askotariko ekitaldiak.

    Hilaren 4an, esaterako, alde za-

    Iparragirreren hitzak,haren arkupeanIparragirre kaleko arkupeari oihalezko sabaia jarri diote: Urretxukomusikariaren hitz ezagunenekin dago apaindua, eta gauetan argiztatuegiten da b Iparragirre jaio zela 200 urte dira, eta programazioa berrizere abian da etenaldiaren ondoren bUrriaren 25ean antzerkia izango da

    Urretxun Iparragirre kaleko arkupean ezarri duten oihalezko sabaia. KERMAN GARRALDA ZUBIMENDI

    12 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 25aGaiak

    Oso gustura gelditu gara lanarekin; Xabier Arruabarrenaarkitektoak osolan ona egin du»

    «Bergaran 500 urtedaramatzagu ohialaklantzen; oso propietateinteresgarriak ditu, baitaeraikuntzarako ere»Paulo ElkoroSabaitek enpresako arduraduna

    ‘‘

  • Julen Aperribai

    Maiatzean egin ohi

    dute ohiko jaialdia,

    baina, pandemia

    tarteko, bertan be-

    hera utzi, eta udazkenak lortu du

    Zarauzko Literaturia berriz har-

    tzea. Gaur hasi eta igandera arte

    Zarauzko erdigunea hartuko du

    letren jaialdiak. Aforoak murriz-

    tuta eta segurtasun neurri zorro-

    tzak aplikatu beharrak baldintza-

    tutako aldia izango dute aurten-

    goa, baina jaialdiak eutsi dio bere

    ohiko egiturari. Atea: hitza da gil-

    tza goiburupean egingo dute, ate-

    ak zabaltzeko hitzak duen poten-

    tzialitatean indarra jarrita.

    Apirila hasieran, konfinamen-

    du betean, jaialdia bertan behera

    uztea erabaki zuten antolatzaile-

    ek. Egitaraua itxita zuten ordura-

    ko. Lehen kolpe hura leundu

    zuen bigarren iragarpenak: udaz-

    kenera atzeratuko zuten jaialdia.

    Moldez aldatuta izan arren, jaial-

    dia egitea bera poztekoa da Ima-

    nol Manterola antolakuntza tal-

    deko kidearentzat: «Garbi ge-

    neukan egin egin behar genuela.

    Aurrekontu bat bageneukan, eta,

    krisi egoera honetan galtzaile

    handienetarikoak sortzaileak

    direnez, beraien lana publiko au-

    rrean aurkezteko aukera eman

    nahi genien». Gerora ezarri be-

    har izan dituzten protokoloetatik

    harago, hori izan dute jaialdiaren

    baldintzatzaile nagusia, onartu

    duenez: egin ala ez erabakitzea.

    Kultur ekitaldiak berrabiaratu

    ahala, ordea, argiago ikusi dute

    egiteko aukera, «udako martxa

    ikusita, eta kontuan hartuta

    Zarauzko Modelon eta beste leku

    batzuetan ari zirela ekitaldiak an-

    tolatzen».

    Liburu aurkezpenak, literatu-

    raren bueltako emanaldiak eta li-

    buru azoka. Horiek dira Literatu-

    riaren zutabeak, eta aurten ere

    hala mantenduko dituzte progra-

    mazioan. Bi espaziok egingo dute

    bateko eta besteko ekitaldien ar-

    teko banaketa. Modelo aretoan

    plazaratuko dituzte modu batera

    letraz bustitako emanaldiak:

    mahai inguruak, kontzertuak,

    antzezlanak eta bestelakoak.

    Lege Zaharren enparantzan eza-

    rritako karpak hartuko ditu,

    berriz, liburu azoka eta liburu

    aurkezpenak. Ahotseneako kide-

    en laguntza izango dute azken

    horietarako. «Liburuen aurkez-

    penekin-eta Durangoko Azokan

    zaila izango zutela ikusi zuten, eta

    jaialdian parte hartzea eskaini zi-

    guten», azaldu du Manterolak.

    Hori du aurtengoak berrikuntza

    nabarmenetako bat, haren ara-

    bera, liburu azoka lekuz aldatzea-

    rekin batera. Musika plazan egin

    dute aurreko aldietan, eta Lege

    Zaharren enparantzan izango da

    aurten. Horrek azokari «ikusga-

    rritasuna» emango diola uste du

    Manterolak.

    Udaberrikoak, udazkeneanBi uztatan banatu ohi da urteko

    literatur ekoizpena. Lan asko

    udaberrian aurkezten dituzte,

    baina udazkenean pilatzen dira

    gehientsuenak, Durangoko Azo-

    karen aurretik. Joera hori hankaz

    gora jarri du pandemiak, eta

    ekoizpen berriei nahiz aurrez

    aurkezterik izan ez duten beste

    zenbaiti emango die plaza jaial-

    diak. «Aurkezpenak udaberrian

    egiteko aukera ematen zuen Lite-

    raturiak. Aurten, ordea, denak

    tropelean etorri dira», adierazi du

    Manterolak.

    Guztiei jaialdian lekua egiten

    ahalegindu badira ere, egitaraua-

    ren oinarria aspalditik finkatuta

    zutela dio Manterolak, eta egoera

    ziurgabeak behartutako eraba-

    kiak gorabehera, lortu dutela hila-

    bete hauetan guztietan horri eus-

    tea. Pozik eta eskertuta dago, par-

    te hartu behar dutenek uneoro

    «erantzun ona» eman dietelako.

    Eskertzak eta omenaldiak

    izango dira egitarauan bertan ere.

    Itzulpengintzari aitortza egingo

    diote bihar, eta EIZIE Euskal

    Itzultzaile, Zuzentzaile eta Inter-

    preteen Elkartea omenduko

    dute. «Azkeneko urteetan, hain-

    bat idazle itzulpengintzak euskal

    literaturari egindako ekarpena

    nabarmentzen ari dira, eta, guk

    ere ildo horrekin bat egiten dugu-

    nez, omenaldi hau egiteko

    momentu egokia zela iruditzen

    zitzaigun», arrazoitu du Mante-

    rolak. Ekitaldi horren ostean ere

    itzulpengintzari begira jarraituko

    dute, Itzulpengintza: mundura

    zabaltzeko eta mundua ekartze-

    ko izenburuko mahai inguruan

    parte hartuko baitute Idoia San-

    tamariak, Beñat Sarasolak eta

    Isabel Etxeberriak.

    Igandean, berriz, Leire Bilbao

    idazlea omenduko dute, haur

    literaturari egindako ekarpena-

    gatik, 12:00etan. Horren aurretik,

    Bilbao bera ipuin kontalari ariko

    da Modelo aretoan.

    Udaberrian atzeratutakoa berriz hartuta, Literaturiajaialdia egingo dute gaurtik igandera Zarautzen.Literaturaren bueltako emanaldiak, liburuenaurkezpenak eta liburu azoka egingo dituzte.

    Letren atari konpartitu bat

    Patxi Santamaria aktorea, iazko jaialdian egindako kale ikuskizun batean, Zarauzko Musika plazan. ANDONI CANELLADA / FOKU

    EGITARAUA

    Gaur

    Modelo aretoan:

    20:00.Manifestua. Garazi Arrula.

    20:15. Metrokoadroka konpai-

    niaren: Modelo baten bizitza

    sekretua antzerki performancea.

    Bihar

    Lege Zaharren enparantzan.

    12:00.Azokaren irekiera, EIZIEri

    Literaturiako oroigarria emanez.

    12:00-13:30.Liburu azoka.

    16:30-19:30.Liburu azoka.

    Egun osoan:Liburu aurkezpenak,

    Ahotsenearen eskutik.

    Modelo aretoan:

    11:00.Ezberdin bezain eder ipuin

    kontaketa: Mariano Hurtado eta

    Nerea Ariznabarreta.

    12:30. Itzulpengiltza: mundura

    zabaltzeko eta mundua ekartzeko.

    Idoia Santamaria, Beñat Sarasola

    eta Isabel Etxeberria

    18:00.Kax-kax-kax! ikuskizuna.

    Katixa Agirre eta Maite Larburu.

    22:00.Petti: Manipulazio estrate-

    giak diskoaren aurre estreinaldia.

    Igandea

    Lege Zaharren enparantzan:

    11:00.Liburu azoka.

    Modelo aretoan:

    11:00.Ateko zirrikitutik ipuin

    kontaketa. Leire Bilbao.

    12:00. Leire Bilbaori omenaldia.

    12:30.Literateak mahai ingurua:

    Miren Amuriza, Antton Olariaga

    eta Aitor Arregi. Mikel Soto

    moderatzaile.

    17:00.Letragintza: hitza musikaren

    giltza? Anari eta Ruper Ordorika.

    Jon Eskisabel moderatzaile.

    Aurkezpenak udaberrianegiteko aukera ematenzuen Literaturiak; aurten,ordea, denak tropeleanetorri dira»Imanol ManterolaLiteraturiako antolakuntzako kidea

    ‘‘

    13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 25a Proposamena

  • MUSIKA

    AZPEITIAConvoi eta Siete C.

    bGaur, 19:00etan,

    Sanagustin kulturgunean.

    AZPEITIAGrises eta Unclose.

    bBihar, 22:30ean,

    Sanagustin kulturgunean.

    BEASAINMaider Zabalegi.

    bGaur, 22:00etan,

    Igartza jauregian.

    BERGARAKea ahots taldea.

    bGaur, 20:00etan,

    Santa Maria elizan.

    BERGARAAritzeta abesbatza,

    Bergarako Orfeoia eta

    Orfeoi Gaztea.

    bBihar, 19:00etan,

    San Martin plazan.

    BERGARAEuskal

    Barrokensemble: Hego koloreak.

    b Igandean, 19:00etan,

    Santa Maria elizan.

    ELGOIBARUdal Musika Banda.

    b Igandean, 12:30ean, antzokian.

    ERRENTERIAAtlantikaldia:

    Guilem Roma eta Afrika Bibang.

    bGaur, 19:00etan,

    Fanderiako tenis pistan.

    ERRENTERIAAtlantikaldia:

    Arta Kilo & Mamari Keita

    eta Mad Mausel.

    bGaur, 21:00etan,

    Fanderiako tenis pistan.

    ERRENTERIAAtlantikaldia:

    Pedro Pastor y los locos descalzos

    eta Izaro.

    bBihar, 12:00etan,

    Fanderiako tenis pistan.

    ERRENTERIAAtlantikaldia:

    Garbacho Maroc, Ainara Ortega.

    bBihar, 19:00etan,

    Fanderiako tenis pistan.

    ERRENTERIAAtlantikaldia:

    Che Sudaka, Josune Arakistain,

    Uxue Amonarriz eta Aitor

    Huizirekin (Huntza).

    bBihar, 21:30ean,

    Fanderiako tenis pistan.

    IRUNDantz Point.

    bGaur, 19:30ean,

    Etorbidearen zubian.

    IRUNLuis Marianoren omenezko

    orkestra.

    bBihar, 20:00etan,

    Amaia lultur zentroan.

    LEZOOlatz Salvador.

    bBihar, 22:00etan,

    Herri Eskolako

    jolastokian.

    ZARAUTZLiteraturia:

    Petti.

    bBihar, 22:00etan,

    Modelo aretoan.

    ZUMAIAAinhoa Barredo,

    Nuria Orbea, Vicente Olmos.

    Nazioarteko Flysch organo

    zikloa.

    bBihar, 20:00etan,

    San Pedro parrokian.

    ZUMARRAGA Juan Mari Beltran.

    bGaur, 22:30ean,

    Zelai Arizti aretoan.

    ANTZERKIA

    ANDOAINHika: Tonbola. raz.

    bAstelehenean, 19:30ean,

    Ondarreta eskolako patikoan.

    DONOSTIAErradikalak ginen.

    Ane Labaka Mayoz eta Beatriz

    Egizabal.

    bGaur, 20:00etan,

    Tomasene kultur elkartean.

    DONOSTIAZoaz pake santuan.

    Mikel Laskurain eta Ane Gabarain

    aktoreak.

    b Igandean, 19:30ean,

    Imanol Larzabal aretoan.

    LEZOMarie de Jongh:

    Ikimilikiliklik.

    bGaur, 20:00etan,

    Herri Eskolako jolastokian.

    LEZOChe y Moche: El funeral.

    b Igandean, 20:00etan,

    Herri Eskolako jolastokian.

    OIARTZUNKillirikuperen 30.

    urteurreneko antzerki emanaldia.

    bBihar, 18:00etan,

    Udaletxeko pleno aretoan.

    OIARTZUNKamikaz eta Ttak

    teatroa: Matriuska.

    b Igandean, 19:00etan,

    udal aretoan.

    TOLOSATxalo produkzioak:

    Losers (Galtzaileak).

    bGaur, 20:30ean, Leidor aretoan.

    ZARAUTZLiteraturia. Modelo

    baten bizitza sekretua. Metrokoa-

    droka Sormen Laborategia.

    bGaur, 20:15ean, Modelo aretoan.

    BERTSOLARITZA

    AIZARNAZABALBertso saioa:

    Maialen Lujanbio, Aitor

    Mendizule, Julio Soto eta

    Iker Zubeldia.

    bAsteartean, 19:00etan,

    frontoi zaharrean.

    DONOSTIABertso jasa,

    bat-bateko jolasa. Amaia Agirre

    eta Haritz Mujika.

    bBihar, 18:00etan,

    Larratxoko kultur etxean.

    DONOSTIAAitor Sarriegi,

    Maider Arregi, Nerea Elustondo

    eta Unai Iturriaga.

    b Igandean, 18:00etan,

    Altzagainan (Plaza Gorria).

    IRURAndoni Egaña, Oihana

    Iguaran, Maialen Lujanbio

    eta Aitor Mendiluze.

    b Igandean, 18:30ean, plazan.

    LAZKAO Iker Zubeldia, Iban

    Urdangarin, Maialen Lujanbio

    eta Oihana Iguaran.

    Gai-jartzailea: Aizpea Garmendia.

    bGaur, 20:30ean, Areria aretoan.

    USURBILBertso-magia.

    bBihar, 18:30ean, Ema plazan.

    ZUMAIABertso-trama: Post.

    Maider Arregi Markuleta, Jokin

    Bergara, Eli Pagola. Gai-jartzailea:

    Amaia Iturriotz Etxaniz.

    bGaur, 22:00etan, Gaztetxean.

    DANTZA

    ARRASATE#56 (Thirty, hombre

    masa, walls).

    bBihar, 19:30ean, Amaia

    antzokian.

    DEBAFestamentua.

    bBihar, 13:30ean,

    Aldats frontoian.

    HERNANIErrimak bi oinetan.

    Haatik konpainia.

    bOstegunean, 20:00etan,

    Biteri kultur etxean.

    HONDARRIBIADantza Hirian

    jaialdia.

    b Igandean, 18:30ean,

    Kasino Zaharrean.

    HONDARRIBIADantza Hirian:

    Julia Godino eta Alex Moyarekin,

    nahiz Zum Zum Teatre taldearekin.

    b Igandean, 18:30ean,

    Kasino Zaharrean.

    PASAIAPool + Sardina freskue!.

    Amaia Elizaranen eta Organik

    konpainia.

    bOstegunean, 19:00etan,

    Ibaiondo frontoi estalian.

    Antzerkia b Oiartzun

    Hezur-haragizko errusiar panpinakBata bestearen barruan sartutako panpinek osatzen dituzte matriuskak, eta ideia horri tiraka ondu zuten Iraia

    Eliasen eta Amancay Gaztañaga aktoreek –argazkian– izen bereko antzezlana. Ikerkuntza garrantzitsu batean

    murgilduko diren bi zientzialariren azalean jarriko dira Elias eta Gaztañaga. Oiartzunen izango da ikusgai obra,

    igandean, 19:00etan, udal aretoan. Poltsiko Sorkuntza Lehiaketa irabazi du obrak aurten. EIDER ITURRIAGA

    14 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 25aAgenda

  • VILLABONA Aukeran:

    Maurizia naz.

    b Igandean, 13:00etan,

    Errebote plazan.

    ERAKUSKETAK

    DONOSTIA Postigo, garai baten

    kronika. Argazkiak.

    bAzaroaren 1era arte,

    San Telmo museoan.

    DONOSTIA Lucio Urtubia:

    una vida en lucha, en viñetas.

    bUrriaren 7ra arte,

    Intxaurrondo kultur elkartean.

    DONOSTIA Emakumea palestinar

    kooperatibetan. Imanol

    Manterola.

    bHlaren 30era arte,

    Egia kultur elkartean.

    EIBAR ALFA 1920-2020.

    bUrriaren 25era arte, Portalean.

    ORMAIZTEGI Igala.

    Iñaki Galabide.

    bAstelehenera arte,

    Gizarte etxeko tabernan.

    ZUMAIA Zuloaga eta Zumaia.

    bUrriaren 5era arte,

    Oxford aretoan.

    HITZALDIAK

    DONOSTIA Mindfulnees Tailerra

    eta Beldurra prozesuen

    ingurukoa.

    bAsteartean, 17:00etan,

    General Etxague kalea, 4n.

    DONOSTIA Testuingurua eta

    estetika Nestor Basterretxearen

    begirada fotografikoan.

    Peio Agirre.

    bAsteazkenean, 19:00etan,

    Tabakalera. Kutxa kultur plazan.

    ELGETA Debagoieneko haur

    erbesteratuak hitzaldia.

    Juan Ramon Garai.

    bOstegunean, 18:30ean,

    Espaloia kafe antzokian.

    GETARIA Cristobal Balenziagari

    buruzko nazioarteko I. biltzarra.

    bOstegunean, Cristobal

    Balenciaga museoan.

    IRUN Graffiti II hitzaldia. Blek

    Le Rat artista frantziarraren

    obraz ariko dira Xabier Arribas

    eta Rakel Salinas.

    bGaur, 19:00etan,

    Amaia kultur zentroan.

    IRUN Mugikorreko argazkilaritzan

    trebatzeko hitzaldia, gazteleraz.

    Online egingo dute .

    bAsteartean, 18:00etan,

    Online bidez.

    ZARAUTZ Manifiestua.

    Garazi Arrula.

    bGaur, 20:00etan, Modelon.

    IKUS-ENTZUNEZKOAK

    BERGARA Laburbira.

    Euskarako film laburren zirkuitoa.

    bAsteazkenean, 20:00etan,

    Seminarixoan.

    ELGETA Goazen gabiriar danok

    dokumentala. Memoria Astea.

    bAsteartean,