Gune babestuak - Zientzia.euszientzia.eus/site_media/pdf/A166_O23-43_3.pdf · taktu fisikoa bermatu eta ekosistemak zatikatzea mugatu nahi da, landareen eta animalien migrazioa errazteko

  • Upload
    lemien

  • View
    252

  • Download
    5

Embed Size (px)

Citation preview

  • IN

    GU

    RU

    GI

    RO

    AD

    OS

    IE

    RR

    A

    23EL H U YA R. 166. Z K .

    Gune babestuakEneko Imaz Amiano

    Elhuyar

    BABESLEA

    Eusko JaurlaritzaLurralde Antolamendu,Etxebizitza eta Ingurugiro Saila

    Aurten ere iritsi da ekainaren 5a eta, beraz, nazioarteko ingurugiro-eguna. Egun horren inguruanhainbat ekitaldi, asmo oneko adierazpen, jarduera, protesta eta abar egiten da. Eta guztiak dira

    beharrezko ingurugiroa zaindu eta babestu nahi badugu; ez baita lan makala. Izan ere, erraza izandaiteke hitz eta ekintza polit eta ikusgarriak egitea, baina ez da batere erraza jendearen pentsatzekoeta jokatzeko modua aldatzea; ez da erraza natura agortezina dela eta bertan dagoen guztia ustiatu

    genezakeela burutik kentzea; ez da erraza bizimoduari lotu dizkiogun hainbat erosotasuni uko egitea;beti ez da erraza, gure bizi-kalitatea murriztu gabe, ingurugiroari kalte gutxiago egingo dioten ohitura

    eta baliabide berriak erabiltzea; ez da erraza betiko produkzio-sistemen ordezkoak bilatu etabilatzeko baliabideak eskura izatea...

    Eta hala ere, hori guztia egin beharrekoa dugu. Beharrezkoa dugu ingurugiro-urtea izatea etahorretarako neurriak hartzen jarraitzea, baita natur gune babestuak sortzea ere helburu horibetetzeko balio badute. Egoki kudeatuta, ingurune eta espezie jakinak babesteko eta jendea

    kontzientziatzeko balio baitezakete, besteak beste.Baina babesteko beharra ez da Natura gaixoa suntsitzeko arriskuan dagoelako sortzen (iraungo duera batera edo bestera), baizik eta inguruan dugun Natura zoragarria delako eta guztiok dugulako

    horretaz gozatzeko eskubidea. Baita gure ongizaterako ezinbestekoa delako ere, elikagaiak, ura etaairea bertatik hartzen ditugulako eta horiek egoera onean ez badaude guri kalte egiten digutelako.

    Ez al da nahiko arrazoi? Beraz, izan gaitezen geurekoiak!

    E. I

    MA

    Z A

    MIA

    NO

  • Natura eta Baliabide NaturalakKontserbatzeko Nazioarteko Batasunaren(NKNB) arabera, gune babestuabiodibertsitatea zein baliabide natural edokulturalak babesteko, berariaz izendatutakolur edo itsas gunea da, lege ofizialen bidezedo atxikimenduz kudeatzen dena.XX. mendean ia herrialde guztiek izendatudituzte gune babestuak edo, gutxienez,haiek izendatzeko planak egin dituzte.Hala ere, lurraren % 8,83 besterik ez dagobabestua.

    EGUN 30.350 GUNE BABESTU DAUDE MUNDUAN, guztira13.232.275 km2. Beste hitz batzuetan esanda, lurrazala-ren % 8,83, hau da, gutxi gorabehera Txina eta Indiabatera bezainbeste, beti ere NKNB erakundeak jasota-ko datuen arabera eta zenbait kasutan gune babestuhorien barruan itsaso-zatiak ere zenbatu direla kontuanhartuta. Horiez gain, beste 30.000 gune daude gunebabestuen estatusa guztiz betetzen ez dutenak.

    Definizio-arazoakBasa bizitza babesteko, ekosistema eta espezieak gor-detzeko, ikerketa zientifikoa egiteko, turismorako, hezi-ketarako, ekosistema naturalak era jasangarrian ustia-tzeko, ezaugarri kulturalak gordetzeko... hainbat arrazoieta helbururekin izendatzen eta kudeatzen dira gunebabestuak. Izan ere, gune babestua ez da halabeharrezgizakiagandik isolatutako gune naturala. Herrialde ez--industrializatuetan, adibidez, nazioarteko turismoa era-kartzeko izendatu ziren natur parke gehienak.

    IN

    GU

    RU

    GI

    RO

    AD

    OS

    IE

    RR

    A

    24 EL H U YA R. 2001 EK A I N A

    Mundukogune babestuak

    Eider Carton Virto

    Elhuyar

    ART

    XIBO

    KOA

  • IN

    GU

    RU

    GI

    RO

    AD

    OS

    IE

    RR

    A

    25EL H U YA R. 166. Z K .

    Helburuen baitan NKNBk sei kategoria bereizten ditu:erreserba zientifikoak eta natur erreserba integralak,parke nazionalak, natur monumentuak, natur erreser-ba zuzenduak, paisaia babestuak eta baliagaien erre-serbak. Edozein kasutan ere, kategoria horiek ez dirahierarkikoki sailkatu behar. Azken finean, kategoriaguztiak dira biodibertsitatea babestu eta kontserba-tzeko garrantzitsuak.

    Ekosistema zatikatuakAzken urteetan, jatorrizko egoeratik gertu dauden hain-bat natur gune bere horretan mantentzea eta babesteahelburu duten babes-politikak onartu dira herrialdegehienetan. Ez da ordea nolanahi egiteko lana, babes-tuta ere, mehatxuen zerrenda amaiezina baita: poluzioaeta klima-aldaketa, turismo axolagabea, azpiegitureta-rako eta nekazaritzarako lur gehiago beharra, popula-zioa handitzea, garapen basatia, gerrak, utzikeria... Natu-raren lepotik garatu baita gure gizarte modernoa eta ezda erraza orain horri buelta ematea.

    Hasteko, mundua jendez gainezka dago. 12 urtean5.000 milioi izatetik 6.000 milioi izatera pasatu gara.Lurra ez da handitu, baina naturarekiko presioa baieta kontserbaziorako teoriek diotena betetzea zaila da.Haien arabera gune babestuek ahal bezain handiakizan behar dute, tamainaren baitan eskualdearenezaugarriak mantentzea, komunitate ekologikoen pre-sentzia nabarmentzea eta espezien iraungitzea era-goztea errazagoa delako. Teorian behintzat, zenbat etahandiagoak izan, orduan eta hobeto arin dezaketekanpoko presioa. Hala ere, munduko gune babestuen% 59 ez da 1.000 hektareara iristen eta horiek babes-tutako azaleraren % 0,2 besterik ez dute osatzen. Aldiz,gune babestuen % 6ari babestutako azaleraren % 87dagokio, hau da, 11,56 milioi km2.

    Bakoitzak bere irizpideak zituelako, hasieratik egondira arazoak gune babestuak izendatu eta sailkatzeko.Horren adibide dira haiek deskribatzeko dauden 1.388terminoak, baina ez gara hemen banan-banan guztiakaipatzen hasiko. Adibide klasikoa parke nazionalarenada. Amerikan, Afrikan, Hegoaldeko eta EkialdekoAsian, Australian eta Zeelanda Berrian parke naziona-lak gune handi eta naturalak dira eta Europako asko,aldiz, gizakia eta naturaren elkarrekintzaren baitaneboluzionatu duten guneak. Ingalaterra eta Galeskoguztiak, Alemaniako gehienak eta Frantziako Cevenneszein Hungariako Danubio-Drava parke nazionalak erahorretakoak dira.

    1948an, Nazio Batuek sustaturik, Natura eta BaliabideNaturalak Kontserbatzeko Nazioarteko Batasuna(NKNB) sortu zen eta orduz geroztik erakunde horiarduratzen da gune babestuen inguruko araudi etaildo nagusiak zehazteaz. NKNB 78 estatuk, gobernue-tako 112 erakundek eta gobernuz kanpoko 735 era-kundek osatzen dute eta 181 herrialdetako 10.000zientzialarik egiten dute bertan lan. NKNBk ereduakezarri eta herrialde bakoitzak bere berezitasunetaraegokitzen ditu.

    [ ]gune babestuek

    ahal bezain handiakizan behar dute,

    eskualdearenezaugarriak, komunitate

    ekologikoak etaespezieak hobeto

    babesteko

    K. N

    U

    EZ B

    ETEL

    U

    1872an izendatua,Estatu BatuetakoYellowstoneko ParkeNazionala mundukozaharrena da.Turismoa, mehagintza,petrolioaren industriaeta parkea kudeatzekoaurrekontuarenmurrizketa mehatxularria diraparkearentzat.

  • Gainerako gehienen tamaina txikia ikusirik, babestu-tako guneen sareak sortu dira, ahaleginak bateratze-ko eta gune batetik besterako korridore naturalakprestatzeko. Korridoreen bidez, habitaten arteko kon-taktu fisikoa bermatu eta ekosistemak zatikatzeamugatu nahi da, landareen eta animalien migrazioaerrazteko. Gainera, zenbait ikerketaren arabera, mun-duko natur erreserba handienen bostenak paisaia era-bat desberdina izan dezake 30 urte barru klima--aldaketaren erruz.

    Bizilekuaren eraldaketa horrek espezieen iraupenaarriskuan jar dezake eta korridoreak konponbidea izandaitezke. Europan "erreserben sareak" egin nahi dirahabitat batetik bestera higitzen diren animalientzat etaIsraelen herrialde guztia zeharkatzen duten linea elek-trikoen lur-sailak korridore bezala erabiltzea iradokidute. Ideia horietako oso gutxi igaro dira, ordea, pape-retik errealitatera. Izan ere, gune babestuak zaindubehar dituztenek berehalakotasun handiagoko arazo-ak dituzte eta klimaren aldaketa zeruertzean oso urrunagertzen den erronka da.

    Estatu Batuetan, adibidez, arazo larriak dituzte turis-moarekin. Parke nazionalen kultura ondo sustraitu dabertako gizartean eta geroz eta jende gehiago hurbil-

    IN

    GU

    RU

    GI

    RO

    AD

    OS

    IE

    RR

    A

    26 EL H U YA R. 2001 EK A I N A

    Gune babestuensailkapen orokorra

    Natur erreserba integralak (babestutakoazalera osoaren % 7) eta Gune Basatiak(% 7): helburu nagusia komunitateak etaespezieak zaintzea da eta betiere prozesunaturaletan gizakiaren parte-hartze zuzenaerabat baztertzen da. Gainera, eskualdebasation helburu nagusia zientifikoa denez,giza presentzia jarduera horretaramugatuko da. Gune Basatietan herriindigenen jarduerak ez dira debekatuko.

    Parke nazionalak (% 30): kategoria honenkudeaketa-helburua, nazio edo nazioartekoekosistema edo paraje erakusgarriak gordedituzten paraje naturalak babestea da,horietan hezkuntza, aisialdia eta zereginzientifikoen inguruko jarduerak aurreraeramateko.

    Natur monumentuak (% 1): kategoria honenbarruan gizakiak ia aldatu ez dituen,arriskuan dauden edota apartak diren txokonaturalak (formazio geologikoak, gunenatural bitxiak...) gorde eta babesten dira.

    * Natur erreserba zuzenduak (% 19):garrantzi nazionaleko komunitate biotikoaketa espezieak babesteko eta beharrezkobaldintza naturalak gordetzeko izendatutakoguneak dira eta, helburuak erdiestekobeharrezkoa izatekotan, gizakiaren parte-

    -hartze zuzena zilegi da. Gune horietakojarduera bakarrak ikerketa zientifikoa,hezkuntza eta etengabeko zainketa izangodira.

    Paisaia babestuak (% 8): alde batetik,eskualdeko bizimodu eta jardueraekonomiko normalaren baitan gauzatzen dengizakiaren eta ingurunearen artekoharreman orekatua eta, bestetik, aisialdirakoeta turismorako erakusten duten potentzialadira kategoria honetako guneen ezaugarrinagusiak.

    Baliagaien erreserbak (% 27): etorkizuneanerabilgarriak izango diren baliagaiak gordeeta babestuko dira. Kategoria honetakoguneak, oro har, zabalak, bakartuak etapopulatu gabekoak dira. Babeskuntza,ikerketa eta planifikazioa izango dirapremiazko zereginak.

    Bestelako gunebabestuak

    Erreserba antropologikoak: kategoriahonetan sailkatzen diren guneetaningurugiroarekin era harmoniatsuan bizidiren gizarteak euren bizimoduarekinjarrai dezaten, teknologia modernoareneraginetik salbu, lortu nahi da. Dibertsitategenetikoari eustea eta giza eboluzioareninguruko gorabeherak ezagutu ahal izatea

    aipatzen dira erreserba hauen zergatienartean.

    Erabilpen Anizkoitzerako Aldeak: hainbatsektorek (basogintza, ura, belardiak,animaliak, aisialdia) ustiatzeko aproposakizateaz gain, baso eta mendiz osaturikoeskualde zabalak dira eta, neurri bateanbehintzat, gizakiak koloniza ditzake, betiereustiaketa jasangarria eginez.

    Biosfera-erreserbak: UNESCO erakundeakizendatzen ditu eta biosfera-erreserbennazioarteko sarea izendatzea du helburu.Kategoria honetako nazioarteko guneak,alde natural klasikoaz gain, gizakiakeraldatutako ekosistema egonkorrez zeindegradazioa jasan duten ekosistemezdaude osatuak eta hurrengo ezaugarrietakobat izaten dute beti: komunitate naturalenadibide ikusgarriak dira, alde bitxi edoaparta dute, paisaia egonkorrak dira edodegradatutako ekosistemak dira.

    Mundu-ondareko leku naturalak: mundukoondare bihurtuko diren lekuen bitartezLurraren historiaren urratsak, egungoprozesu geologikoak, eboluzio biologikoa,gizakiaren eta bere inguruaren artekoelkarrekintza, edota landare edo animalia--komunitate bitxiak dituzten habitaten laginedo adibide bikainak babestu nahi dira.

    (UEUren, Naturaren kontserbazioa,nora goaz? liburutik egokituta)

    K. N

    U

    EZ B

    ETEL

    U

    Estatu Batuetako Yosemiteko Parke Nazionala (1890):Bridelveil urjauziak.

  • 27EL H U YA R. 166. Z K .

    tzen da haiek eskainitako paisaiaz eta aisiaz gozatze-ko asmoz. Urtero 270 milioi bisitari hartzen dituzte etadirua uzten badute ere, baliabide naturalak hondatuegiten dituzte. Hori saihesteko, giza jarduerak muga-tu eta arautu egin behar dira, azken finean parkeakez direlako espreski turismorako egin. Ala bai?

    Babestutako guneen bidez, naturatik urrundu dengizarteari haren balioak erakusten zaizkio, baina argidago naturaren kontserbazioa eta turismoa uztartzeazaila dela. Orain dela gutxi jakin da pandaren habitatapolikiago suntsitzen ari dela babesturik ez daudenguneetan pandaren habitata babesteko berariaz sor-tutako Txinako Wolong Natur Erreserban baino, etasuntsiketaren abiadura handitu egin dela erreserbaizendatu zenetik. Pandak eta gizakiak habitat bera mai-te dute eta, ikertzaileen ustez, hor dago suntsiketarengakoa. Izan ere, 25 urtean erreserbako giza populazioa% 70 hazi da, gutxiengo etnikoa direnez ume bat bai-no gehiago izan ditzaketelako eta parke izendatu zene-tik egoera ekonomikoak hobera egin duelako, erreser-bak turismoa ekarri baitu eta turismoak dirua.

    Bakerako erreserbakMugak eta gatazkak ere mehatxu handia dira. Babes-tutako azaleraren % 10, gutxi gorabehera, estatuen arte-an dago eta mugaz gaindiko kooperazioa eskatzen du.NKNBk garrantzi berezia ematen die, politikoki banatu-tako ekosistemak zaintzeko bidea izateaz gain, nazioar-teko kooperazioa bultzatzen dutelako maila politiko etazientifikoan. Ildo horretatik, NKNBk bakerako parkeakdeituriko proiektua du. Batetik, txirotasuna eta gataz-

    IN

    GU

    RU

    GI

    RO

    AD

    OS

    IE

    RR

    A

    kak larriak diren herrialdeetan nekeza delako gunebabestuen gaineko politikarik egitea eta, bestetik,mugaz gaindiko gune babestuak eskualde askotakoegoera politiko, ekonomiko eta sozial penagarria gain-ditzen hasteko tresna izan daitezkeela uste dutelako.

    Ruanda, Uganda eta Kongo arteko mugan daudenVirunga mendietan, esaterako, mugek eta gatazkekbat egiten dute. Estatu bakoitzak parke nazional gisakudeatzen du bakoitzari dagokion zatia, baina barruanbizi diren gorilek ez dute herrialdeen arteko muga fisi-korik ezagutzen. Oso gune turistikoa denez, diru-iturribikaina izan zen Ruandako gerra zibila hasi zen arte.Ordutik, Virunga mendietarantz ihes egin zuten erre-fuxiatuek basoaren 150 km2 suntsitu dituzte eta ani-maliak bereizketarik gabe ehizatu dituzte. Parkekoazpiegiturak suntsitu egin ziren eta ia zaintzarik gabegeratu zen 7 urtez. Gainera, jarduera militarra handiaizan zen parkean. Egoera ez da asko hobetu Ruandaneta Virunga mendiek presio demografiko handia jasa-ten dute oraindik, ez baita erraza oinarrizkoena ere fal-ta duen jendeari parkea bere horretan mantendubehar dela esatea.

    Halako egoeran gune babestua eta garapen jasanga-rria uztartzea nahitaezkoa da. Gizartea naturaren lepogaratzea zilegi ez den bezala, naturaren kontserbazioagiza garapenetik banatzea ere zilegi ez delako.

    [ ]gune babestua

    eta garapenjasangarria uztartzea

    nahitaezkoa da,bereziki herrialde

    txiroetanA

    RTXI

    BOKO

    A

    E. I

    MA

    Z A

    MIA

    NO

    Virunga mendietan gorilen bizilekua arriskuan dago.

    Ordesako Parke Nazionala. Turismoaren gorakadanabarmena argi erakusten du argazki honek.

  • IN

    GU

    RU

    GI

    RO

    AD

    OS

    IE

    RR

    A

    28 EL H U YA R. 2001 EK A I N A

    Gune babestuak Euskal HerJoana Mendiburu Garaiar

    Elhuyar

    Valderejo

    Gorbeia

    Urkiola

    Urdaibai

    Gaztelugatxe

    Itxina

    Biasterikoaintzirak

    Izkiz

    1

    2

    3

    4

    5

    6

    7

    11

    12

    13

    14

    15

    16

    NATUR PARKEAK

    Bertiz: 1984-04-282.040 ha

    Urkiola: 1989-12-295.958 hajabego publikoa % 31,9jabego pribatua % 68,1

    Valderejo: 1992-01-143.496 hajabego publikoa % 83jabego pribatua % 17

    Aralar: 1994-04-2610.971 hajabego publikoa % 57jabego pribatua % 43

    Gorbeia: 1994-06-2120.016 hajabego publikoa % 78jabego pribatua % 22

    Aiako Harria: 1995-04-116.913 hajabego publikoa % 79,5jabego pribatua % 20,5

    Urbasa eta 1997-03-12Andia: 21.408 ha

    Izkiz: 1998-05-319.081 hajabego publikoa % 97jabego pribatua % 3

    Pagoeta: 1998-09-291.335 hajabego publikoa % 97jabego pribatua % 3

    Bardeak: 1999-12-2739.263 ha

    Euskal Herrian 1980ko hamarkadan hasi ziren gunebabestuak izendatzen eta,jadanik, gatazkak eta zailtasunak gaindituz, era guztietako guneak aurki daitezke.Baina, azken hamarkadan puri-purian egonondoren, kezka bat ari da nagusitzen. Ez al da gune babestuen eta babestugabekoen artean desoreka handiasortzen ari?

    1 Muxikako artea2 Artzentalesko haritz

    kanduduna eta ametz arrunthibridoa

    3 Artziniegako artea4 Altubeko haritz kanduduna5 Izarrako hagina6 Angostoko artea7 Lantaroneko pinazi-pinua8 Antoanako hagina9 Antoanako ezkia

    10 Santa Teodosiako lizarra11 Gasteizko sekuoia

    ZUHAITZ APARTEKOAK

  • IN

    GU

    RU

    GI

    RO

    AD

    OS

    IE

    RR

    A

    29EL H U YA R. 166. Z K .

    an

    Aralar

    Aiakoharria

    Bertizkojaurerria

    Pagoeta

    Inurritza

    Leitzaranibaia

    Arbaiungoarroila

    Burgiko arroila

    Benasako arroila

    Irunberriko arroila

    Olletako mendia

    Monte del Conde

    Arquillo etaBarbaracesibar-basoak

    La Lobera eta Sotilloibar-basoakGil eta

    Ramal Hondoibar-basoak

    Eguarats

    La Negrako amildegiak

    Rincn del B

    Rincn del BEl Ramaleteibar-basoa

    Itzaga

    Gaztelu

    Pitillasko aintzira

    Bardeak

    El Plano-Blanca Alta

    Leireko mendikatea

    Illongo mendikatea

    San Migelmendikatea

    Arrigorrietamendikatea

    Zarikieta etaArtxuba mendiak

    Arabarko

    Urederraren iturburua

    Puttarri

    Itsusi

    Irubetakaskoa

    Mendilatz

    Tristuibartea

    Iarbeko arroila

    Txintxurrumear

    LizardoiaLarra

    UkerdiAztaparreta

    de la Abeja

    Lasiakoerreka

    Basaula

    Xurrunbillatx

    Errota handia

    Xabaten

    Arranomendi

    Iratikoohiana

    Aztaparreta

    Sarakoleizeak

    Hendaiakokostaldea

    Urbasa eta Andia

    8

    9

    10

    17

    18

    1920

    21

    22

    23

    24 25

    Natur parkeak

    Natur parkea eta biosfera-erreserba

    Biosfera-erreserba

    Hegaztientzako babesbereziko eremua (HBBE)

    Erreserba integrala

    Natur erreserba

    Biotopo babestua

    Itsasertzarenkontserbaziorako gunea

    Borondatezko natur erreserba

    Zuhaitz apartekoa12 Ondategiko haritza13-14 Arimekoitako hagina15 Garaiko artea16 Monterron parkeko sekuoia17 Bergarako magnolioa18 Aizarnazabaleko artea19 Getariako artelatza20 Pagoetako hagina21 Donostiako artea22 Igarako haritza23 Hernaniko ginkgoa24 Albizturko Douglas izeia25 Altzoko pagoa

  • Bestalde, Euskal Herrian hiru errealitate administrati-boren ondorioz (Pirinio Atlantikoen zati den Iparraldea,Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erki-degoa), gune babestuak izendatzeko administrazioeninplikazio-mailen desoreka nabaria da. Ipar EuskalHerrian esaterako, administrazioaren eta hainbat era-gileren partetik traba handiak topatzen dituzte. Alde

    IN

    GU

    RU

    GI

    RO

    AD

    OS

    IE

    RR

    A

    30 EL H U YA R. 2001 EK A I N A

    EUSKAL HERRIKO GUNE BABESTUEN HISTORIA ez da osoluzea, baina azken hamarkadan gune horien kopuruakgorakada handia izan du. 1984an Urdaibai biosfera--erreserba izendatu zutenetik, natur gune babestuensareari izen guztietako guneak gehitu zaizkio. Hala ere,gehien aipatzen den babes eta kontserbaziorako figu-ra, natur parkearena da eta ez da harritzekoa, 1989ezkeroztik hainbat eredu ditugulako: Urkiola (1989),Valderejo (1992), Gorbeia (1994), Aiako Harria (1995),Bardeak (1999)...

    Azalera txikiagoa hartzen duten kontserbaziorako figu-ren adibideak ere ez zaizkigu falta: natur erreserbak(Irunberriko arroila), erreserba integralak (Irati), hegaz-tientzako babes bereziko eremuak (HBBE) (Biasterikoaintzirak), biotopo babestuak (Leitzaran) eta abar (ikusmapa). Guztiak natur guneen babes-politikaren aldedesberdinak baino ez dira: izen desberdinak eta hel-buru bat, naturaren kontserbazioa.

    Zer egin behar da natur gune babestu batsortzeko?Natur gune babestuak izendatzekogainditu beharreko etapak konplexuak etaoso luzeak dira, oniritzia eman behar duten

    pertsonen eta erakundeen zerrenda luzeadelako (auzapezak, departamendukokontseilu nagusiko hautetsiak, Akitaniakokontseiluko kideak, Pirineo Atlantikoetakodepartamenduko prefeta eta ingurugiro--ministerioa) eta natur gune babestuizendatzeak hainbat jarduera arautzeadakarrelako. Adibidez, gune bat naturerreserba izendatzeko 5-6 urte igarobehar dute.

    Zein dira Hegoaldeko lanarekinalderatuta ikusten dituzun desberdintasunak?Hemendik begiratuta, Hegoaldean naturgune babestuak sortzeko egin beharrekoizapide administratiboak askoz ereerrazagoak direla dirudi. Hegoaldeko etaIparraldeko natur gune babestuen kopuruaikusi besterik ez dago hortaz ohartzeko.Oker ez banago, EAEn 21 natur gunebabestu daude eta Nafarroan 43.Iparraldean bakarra dugu (Abbadiakoingurunea, Hendaian). Alta, hemen natur

    gune babestuak nahi dituzten pertsonakegon badaude.

    Natur gune babestuak sortzea zaila bada,zein lan egiten duzue?Iparraldea txikia da, baina ikuspegibiologikotik benetan aberatsa da (isurialdeatlantikoko mendi hezeak, isurialdemediterraneoko mendi idorrak, arrokazkoitsasertza, mendixkak, bartak). Zoritxarrez,urtetik urtera, gune askoren egoeraaldatu eta aberastasuna galdu egiten delaikusten da. Ofizialki interes ekologikokoguneak babesteko interesik ez dagoenez,jabeekin ondarea kontserbatzekoproiektuak martxan jartzea izaten da gurehelburua.

    Lehenik, guneen interes biologikoadefinitzeko, floraren eta faunareninbentarioak egiten dira. Aberastasunakbabesteko, eremu interesgarriarenjabearekin harremanetan jarri etahitzarmena sinatzen da; jabeak eremuazainduko du eta guk eremuaren

    Iparraldean natur gune babestu gutxi eta oztopoak ugari

    ARLOT Pascal Akitaniako NaturGuneen KontserbaziorakoErakundeko teknikaria.

    Aralar 1994an izendatu zuten natur parke.Argazkian Aralarko Malloak.

    J. M

    END

    IBU

    RU

  • IN

    GU

    RU

    GI

    RO

    AD

    OS

    IE

    RR

    A

    31EL H U YA R. 166. Z K .

    Hala ere, nabarmena izan da 15 urteetan gune babes-tuen kopuruak izan duen gorakada. Bidea poliki eginda, baina azkenean, batez ere Hegoaldean, lortu dagune babestuak sortzeko trabak, oztopoak eta gataz-kak gainditzea.

    batetik, departamenduan bi kultura daudelako (biar-nesa eta euskalduna) eta, bestalde, gune babestuizendatzeak hainbat jarduera arautzea dakarrelako.Interes desberdinak (biologikoa, politikoa, pertsonala)tarteko, gune babestuak izendatzeko prozesuetan aur-kariak asko izaten dira. Aipatzekoa da, adibidez, mai-la horretan ehiztariek duten eragina. Frantzian 1,6milioi ehiztari daude eta hautetsiek ez dute ehizarenaurka doan ezertxo ere egin nahi izaten.

    Hainbat administraziotan zatitua egotearen besteondorio bat hainbeste izendapen desberdin topatzeada. Gune horien alde lan egiten dutenen helburuaekosistema bakoitzaren aberastasuna babestea eta,horiez gain, arrazoi sentimentalak eta estetikoak ereizaten dira, baina gune batzuk legeak babestutakoakdira eta beste batzuk, berriz, ez.

    kudeaketa-plana egiten dugu, betieregainerako eragile guztiak jakinarengainean ezarriz. Kudeaketa horrekin diru--galerarik balu, konpentsazioa lortzensaiatzen gara. Hori lortu ezean, eremuaerosten edo alokatzen saiatzekoahaleginak egiten ditugu.

    Inbentarioetan ornodunak etaornogabeak hartzen dira aintzat;

    ornodunetan, txorien, narrastien,ugaztunen eta anfibioen jarraipena egitenda eta ornogabeetan interes-taldeetakoespezieak, burruntziak, tximeletak etakoleopteroak besteak beste.

    Lan hori eginda, lehentasunez babestubeharreko espezieak izendatu eta bosturterako helburuak finkatzen dira.Plana oso zehatza da; urte eta garai

    bakoitzean zer egingo den zehazten da.Bost urteren buruan, berriro, jarraipenzehatz bat egiten da babestu nahi zirenespezieen egoeraren bilakaera zehaztuz.

    Oraingoz, Akitania osoan, kudeatzenditugun kontserbaziorako guneak guztira750 ha hartzen dute.

    Pozik al zaudete egiten duzuenlanarekin?Gure erakundea duela 11 urte sortu zen,baina serioski duela 5 urte hasi ginenlanean (bi langile hartu zirenetik). Goizegida balorazio orokorrak egiten hasteko eta,oraingoz, urtetik urterako aldaketak neurtubesterik ez dugu egiten. Hala ere, Frantziamailan era horretara kudeatutako gunebatzuen adibideak ditugu eta benetanemaitza itxaropentsuak lortu dituzte.Batzuetan, ezusteko txarrak ere izan arren,orokorrean itxaropentsu gaude.

    [ ]elkarlana eta

    kontzientziazio--maila handiagoa

    sustatu nahi dituzteadituek

    J. L

    ARR

    A

    AG

    A

    Hendaia eta Sokoabitarteko

    itsasertza da IparEuskal Herrian

    legez babestutakogune bakarra.

    E. C

    ART

    ON

    Natur guneetako ibilbideetan non-nahi topa daitezke paraje zoragarriak.

  • IN

    GU

    RU

    GI

    RO

    AD

    OS

    IE

    RR

    A

    32 EL H U YA R. 2001 EK A I N A

    Alejandro Urmeneta.Bardeetako natur parkekobiologoari elkarrizketa.

    Zein dira Bardeetako ezaugarri

    nagusiak?

    Bardeek 41.850 hektareako eremuhandia hartzen dute eta horietatik39.263 ha gune babestuak dira.

    1999an natur parke izendatu zen,Bardeak ikuspuntu ekologikotik baliogarrantzitsuak eta ingurukoetatikdesberdinak dituen gunea direlako.Nahiko egoera onean dauden Iberiarpenintsularen eta Ebroren erdialdekoharanetako estepen adibide ona da. Bestalde, natur parke izendatua izanarren, 42.000 ha horietatik % 54 ingurulanduta daude. Hala ere, natura etanekazaritza elkarrekin uztartzekohelburuarekin, partzelen % 90 bainogehiagotan, zereala urtero ereinbeharrean bi urtetik behin bakarrikereiten da. Beste jarduera nagusia behi--hazkuntza estentsiboa da. Hain zuzenere, natura zainduz giza jarduerakgaratzeko egiten den lana ikusirik,

    maiatzean, UNESCOk biosfera--erreserba titulua eman zion.

    Azkenik, aipatu beharrekoezaugarria Bardeetako kudeaketahistoriko, juridiko eta administratiboberezia da. Bardeak Nafarroakoerregeen eskuetatik Gaztelakoerregearen eskuetara pasa ziren eta,1705. urtean, erregeak lurrarenerabileraren eskubideak inguruetakoherriei saldu zizkien. Orduz geroztik,esklusiboki eta betiko, Bardeetakoerabilera 19 herrik osatzen dutenBardeetako komunitatea deritzonarenesku dago.

    Zer babestu nahi da zehazki izendapen

    horiekin?

    Bardeetako eremuaren parte handi batnatur gunea da eta natur parkearenbidez, estepa horietako landaretzababestu nahi da. Izan ere, estepetandauden landare-espezie gehienakEuropako sailkapeneanlehentasunezkoak dira. Estepako faunaeta harrapari-populazioak ere babestunahi dira.

    Biosfera-erreserba titulua, berriz,balio naturalak eta gizakiarenbeharrak eta erabilerak kontuan hartuzematen da. Erabilera jasangarriakdituzten eta beste gune batzuentzatadibide gisa erabil daitezkeen guneeiematen zaie.

    Zein da orain arte egin duzuen lana?

    Gure helburuetako bat erabilera guztiakaldi berean eta era egokian uztartu ahalizatea da. Lehen aipatutako nekazaritzazgain, ehiza, arrantza, turismoa, energiaeolikoa eta eguzki-energia diraaipagarrienak. 1951n martxan jarri zentiro-eremua ere hor dago eta,maila horretan desadostasun handiakbadaude ere, estatuaren esku dagotiro-eremuaren etorkizuna.

    Bestalde, 80ko hamarkadarenamaieran eta 90eko hamarkadarenhasieran, eta are gehiago orain babes--figura berriekin, gune horien etaerabileraren kudeaketan baliabidenaturalen kontserbazioa bultzatu nahida. Kontserbazioa da hain zuzenkudeaketa zehaztuko duena. Besteakbeste, Europako nekazaritza-politikarenildotik, jarduera horrek kontserbazioagero eta gehiago aintzat hartzeabultzatu nahi da.

    Azkenik, fakultateek edo zientzia--ikerketarako goi-kontseiluak bultzatzendituen ikerketak ahalbidetzen ditugu.Oraingoz, estatuko ikerketa-taldeaketorri dira fauna ikertzera etaaurrerantzean landaretza ere ikertukodutela espero dut.

    Bardeetan erabilera guztiak uztartu nahi dira

    Casteldetierra. Hareharri-geruzakbuztin-higadura zenbat galarazdezakeen erakusten duen adibidegarbia.

    E. I

    MA

    Z A

    MIA

    NO

    E. I

    MA

    Z A

    MIA

    NO

    Landaredia desagertzean, higadura-forma bitxiak sortzen dira. Argazkian Pisquerra(Barde Zuria).

  • IN

    GU

    RU

    GI

    RO

    AD

    OS

    IE

    RR

    A

    33EL H U YA R. 166. Z K .

    tu duenez, informazio publikoa behar adina ez emateaizan zen beren hutsegite nagusia, baina beren akatsakhurrengo urteetan sortu diren natur parkeentzat ikasgaibihurtu direla ikusteak poztasun handia ematen dio.

    Gune babestuen helburuetako bat ekosistemak zainduzgaltzeko arriskuan dauden espezieak berreskuratzea da.Maila horretan, ingurune hezeetan eskaintzen denbabesak, adibidez, emaitza positiboak ematen dituelanabaria da. Adibidez, Txingudin 1991n plan berezia mar-txan jarri eta Plaiaundi txikia 1998an inauguratu zute-netik, hegazti migratzaileen egonaldiak luzatu eta habia--egileen kopurua emendatu egin da. Gaur egun, 10-15espezie ibiltzen dira inguru horietan.

    Hala ere, gune babestuen inguruan kezka berriak sor-tzen ari dira eta askok zalantzan jartzen dute gunehorien kudeaketa eta, kasu batzuetan, baita beharraere. Mundu mailan topatzen diren arazo berak azaltzenari dira Euskal Herrian bertan: turisten eragina, gunebabestuen eta babestu gabekoen arteko desoreka,gune babestuen arteko lotura falta...

    Balantzeak egiteko ordua10-15 urteko historia egin ondoren, balorazioak egitenhasteko garaia dela dirudi, aditu bat baino gehiago gunebabestu zenbait baino babes orokorragoaren eta kon-tzientziazio-maila handiagoaren alde agertzen baitira.

    Euskal Herriko lehen natur parkea Urkiolakoa izan zen.Sorreran parte hartu zuen eta, gaur egun, parkekozuzendari den Antonio Buesaren esanetan zailtasunhandiei aurre egin behar izan genien Urkiolako NaturParkea sortzeko. 6 urte behar izan genituen, ingurukoudalak, ENHE, Gerediaga Elkartea eta Bizkaiko MendiFederazioa lehen bilerak egiten hasi eta Urkiola naturparke izendatu ahal izateko. Guztia nahiko inprobisatuaizan zen Euskal Herrian ez baitzegoen eredurik. Aitor-

    [ ]gune batzuk naturgune izendatzeakez ditu beti nahi

    bezain emaitza onakematen

    NAZIOARTEKOAK

    Biosfera-erreserba (UNESCOk izendatuak) Nazioarteko garrantziko hezegunea (Ramsar-eko Hitzarmenak ezarriak)

    EUROPAKO BATASUNEKOAK

    Hegaztientzako babes bereziko eremua Kontserbazio bereziko eremua

    ESPAINIAKOAK

    Parke nazionala Natur erreserba Natur monumentua Paisaia babestua

    NAFARROAKO FORU ERKIDEGOKOAK

    Erreserba integrala Natur erreserba Lekune naturala Natur monumentua Natur parkea

    FRANTZIAKOAK

    Parke nazionala Natur parke erregionala Baso-erreserba biologikoa Natur erreserba Borondatezko natur erreserba Interes ekologiko, faunistiko eta floristikoko eremu naturala Itsasertzaren eta aintzira-bazterren kontserbaziorako gunea

    EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKOAK

    Natur parkea Biotopo babestua Zuhaitz apartekoa

    A.

    ELO

    SEG

    I

    rederra errekaren iturburua natur erreserba da.

    Natur gune babestueneskema eremugeografikoarenarabera.Eusko JaurlaritzarenIngurugiro HiztegiEntziklopedikotikhartutako datuak.

  • IN

    GU

    RU

    GI

    RO

    AD

    OS

    IE

    RR

    A

    34 EL H U YA R. 2001 EK A I N A

    Urdaibai Euskal Herriko eremubabestu zaharrena da. Noiz eta nork bultzatuta hasi zenUrdaibai biosfera-erreserbaizendatzeko prozesua?70eko hamarkadaren amaieran,Urdaibai asfaltatu eta erabatdeuseztatuko zuten pare batproiektu agertu ziren eta,hori ikusirik, 80ko hamarkadarenhasieran, Eusko Jaurlaritzakgaldetuta, Aranzadik hemengoaberastasun naturala eta egoerasoziologikoa aintzat hartuz ikerketamardula egin zuen.

    Ikerketa horren emaitzanagusia bikoitza izan zen.Alde batetik, Urdaibairen naturondarea babesteko, itsasadarreramugatu gabe, arroa osoa kudeatubeharra nabarmendu zen.Bestalde, eskualdeko nortasuna ezgaltzeko, jarduerak mantendubehar zirela industria,nekazaritza, basogintza, etab.ikusi zen. Oreka hori lortzeko,onena Urdaibai biosfera erreserbaizendatzea zela pentsatu zen.

    Noren esku dago Urdaibairenkudeaketa?Urdaibai Biosfera Erreserba EuskoJaurlaritzaren Ingurugiro Sailarenardura da. Beste hainbaterakundek ere parte hartzen duteeguneroko jardueretan. BiosferaErreserba patronatuak kudeatzendu, baina lurraldea denon artean

    landu behar dugu. Beste erakundepublikoek, elkarteek, gizarte--eragileek, jabe partikularrek...badute zeresana.

    Nola finkatzen dira helburuak?Urdaibairen kudeaketangabiltzanok bi helburu nagusiditugu. Alde batetik, lurraldea bereosotasunean babestea eta,bestetik, eskualdean gizakiarenetorkizuna bermatzea. Egia dapopulazioa ez dela galtzen, bainalanda-eremua krisian egon da.Herri txikiek beren bizia mantendubehar dute eta giza jardueraguztiak bermatu behar dira.Adibidez, baserritarrak oso kinkalarrian daude eta presio handiadute, hirigintzakoa eta turistikoa.

    Helburu horiek lortzeko,hiru arlotan banatzen ditugu gureindarrak: lurralde-antolamendua,egitarau sozioekonomikoa, etahezkuntza eta informazioa.

    Zein arazori egin behar izatendiozue aurre?Urdaibaiko proiektua epe luzekoada, Urdaibai ez delako naturerreserba eta, beraz,bere bilakaera izango duelako.Hemen garapen jasangarria lortunahi da eta, horretarako, giza

    jarduerentzat ezinbestekoak direningurugiro-baliabideak ura,lurzorua, airea, hirietako bizi--kalitatea... babestu behar ditugu.Eskualdeko biztanle guztiekproiektua ez bereganatzea izan ohida arazoa sarritan. Itsasadarrekopaisaia zoragarri horretan gelditugabe, herrietara hobeto heltzea dagure erronketako bat.

    Helburuak lortzen ari zarete?Nik baietz esango nuke.Eskualdeko jendeak orain hobetoezagutzen du Urdaibai, nahiz etabeti dagoen iritzi kritikoren bat.Batzuek zorrotzegiak garela dioteeta besteek, berriz, alderantziz.Baina pozik dagoen jendea eregero eta gehiago da. Bertakotaldeen inplikazioa ere azken biurte hauetan handiagoa da,Galtzagorri plataforma sortuzenetik.

    Administrazioen arteko loturanormalizatuagoa dago eta hori ereoso positiboa da. Hasieran,gatazka handiak egon ziren etabazirudien proiektua bertan beherautzi beharko zela. Zorionez,desadostasunak gainditzenjoan gara.

    Urdaibain garapen jasangarria bultzatu nahi da

    Xabier Arana UrdaibaikoPatronatuko kidea.

    Urdaibai 1984an izendatu zuten biosfera-erreserba, hortaz Euskal Herrikogune babestu zaharrena da.

    URD

    AIB

    AIK

    O P

    ATRO

    NAT

    UA

    J. M

    END

    IBU

    RU

  • IN

    GU

    RU

    GI

    RO

    AD

    OS

    IE

    RR

    A

    35EL H U YA R. 166. Z K .

    diagoa izatea ongi dago, baina gizakiaren jarduerak lekuguztietan neurtu beharko lirateke.

    Xabier Arana, Urdaibai Biosfera Erreserbako arduradu-naren arabera ere, egia da Euskal Herri mailan naturguneen azalera asko handitu dela, baina gero gainera-koa hormigoi eta pinudiekin jateko arrisku handia dago.

    Lurralde-antolamendua egin behar da eta naturarenkontserbazioa bermatzeko administrazioek plan indar-tsuak izan behar dituzte.

    Azkenik, Mikel Etxaniz Plaiaundiko biologoaren iritziz,plan bereziak egitea metodo ona da, baina bultzada-txo batzuk behar izaten ditu. Bestalde, positiboa litza-teke itsasaldeko gune guztien sarea sortu eta elkarla-na sustatzea.

    Bisitari-kopuru handiagatik balio biologikoa galduduten natur parkeen adibide ona Valderejo da. Berta-ko fauna ezagutzen dutenen arabera, 1992an naturparke izendatu aurretik, Valderejo arrano beltzarenehiza-lekua zen, baina, zoritxarrez, jadanik ez da hala-ko hegaztirik ikusteko ia aukerarik izaten.

    Beste zenbait eremu interesgarritan, berriz, gune ba-bestuen izendapena zurrumurru hutsean gelditzen da(onerako edo txarrerako). Adibidez, Aizkorri-Elgea na-tur parke izendatzeko zurrumurrua egon zen, baina ezdirudi gauzatuko denik. Izan ere, geroztik parke eoli-koa egin da eta, beraz, natur parke izendatzen badaere, mugak parke eolikoari doitu beharko zaizkio, garaibatean Maariko harrobiengatik Urkiolako Parkeangertatu zen bezala.

    Ez da erraza gune babestu horien beharra zenbaterai-nokoa den esatea eta ezadostasun gehienak izenda-penen ingurukoak dira. Hala ere, adituak elkarlana etagune babestuen arteko koordinazioa sustatzearen aldeageri dira.

    Alejandro Urmeneta Bardeetako natur parkeko biolo-goaren iritziz, arazoa da munduko mapan orban bakar-tu batzuk bakarrik babesten direla eta beste lekuetan,berriz, garapenak aurrera egiten duela, maiz inongokontrolik gabe. Horrela, poliki-poliki, orban horiek beharluketen koordinazioa eta harremana galdu egiten duteeta horrek etorkizunari begira okerreko bidea hartzen arigarela frogatzen du. Merezi duten guneek babes han-

    [ ]naturaren

    kontserbaziorakokontzientziazio--maila handia

    beharrezkoa da

    Antzarak Biasteriko Prado aintzira gainean. Biasteriko aintzirak hegaztientzako babesgune bereziak (HBB) dira.

    A.

    ELO

    SEG

    I

  • IN

    GU

    RU

    GI

    RO

    AD

    OS

    IE

    RR

    A

    36 EL H U YA R. 2001 EK A I N A

    Urkiolako Natur Parkeanbertan kokatua dagoengasolina-zerbitzugunea.Orain itxita dago,isurketa baten ondorenondoko errekako arrainguztiak hil eta gero.

    Busturiako hondartzara isurtzen den urzikina. Arazo administratiboak direlamedio, oraindik ez dago Urdaibaikour zikin guztiak garbitzeko araztegirik.Bardeak 1999an natur parke eta 2001ean biosfera--erreserba izendatu arren, tiro-eremua dagoenlurraren alokairu-epea luzatu egin dio Bardeetakokomunitateak Barne Ministerioari berriro ere.

    Zarata handia ateratzeaz gain

    ,

    inguruko paisaia erabat apurt

    zen duen

    Aiako Harriko zutoin elektrik

    oa.

    Urkiolako Parkearen mugan d

    agoen harrobia.

    Gune babestuak,baina ez hain babestuak

    J. M

    END

    IBU

    RU

    J. M

    END

    IBU

    RU

    EUSK

    ALD

    UN

    ON

    EG

    UN

    KARI

    A

    E. C

    ART

    ON

    J. M

    END

    IBU

    RU

  • FICHA

    TEKNIKOA

    EL

    KA

    -

    37EL H U YA R. 166. Z K .

    BIBLIOGRAFIA

    JON

    arrantza-erreserben % 70 gehiegi edo gaizki ustiatuda. Uraren poluzioa ere arazo larria da eta horrekikosentikorrak diren espezie asko desagertzeko zoriandaude. Arriskuan dauden espezieen harrapaketa ez daeten. Ondorioa argia da: itsasoa babestea ezinbeste-koa da.

    Dagoeneko 1.300 itsas gune babestu baino gehiagosortu dira. Handienak Groenlandiako Parke Nazionalaeta Australiako Koralezko Hesi Handia dira. Lehenen-goak itsaso tropikal edo subtropikaletan eta lehorretikgertu izendatu ziren. 1935ean Floridan eta 1936anAustralian izendatu ziren eta handik aurrera Filipine-tan, Bahametan, Mexikon eta abar. Gaur egun ere,arreta handiena eremu horiek hartzen dute, bainamundu osoan ari dira proiektu berriak abian jartzen.

    IN

    GU

    RU

    GI

    RO

    AD

    OS

    IE

    RR

    A

    37 EL H U YA R. 2001 EK A I N A

    Lurraren azalaren % 70 ozeanoek estalitadago eta, hala ere, % 1 baino ez dagobabestua. Mota guztietako trabak azaltzendira itsasoaren kudeaketa egokia egiteko eta,gainera, itsasoko gune babestua terminoakhainbat erabilera izan ditu, atera nahi izanzaion probetxuaren araberakoak.

    XX. MENDERA ARTE GIZAKIAK EZ DITU EKOSISTEMAK AGORDAITEZKEEN ONDARETZAT HARTU. Oraindik ere itsasoakagortezina dirudi, baina alarma piztu da. Koral--kolonien % 25 baino gehiago hondatuta dago eta

    Itsasoa erezaindu behar

    Guillermo Roa Zubia

    Elhuyar

    ART

    XIBO

    KOA

  • 38 EL H U YA R. 2001 EK A I N A

    []

    munduabost

    eskualde

    zoogeografikotanbanatuta ageri da:

    BIOGRAFIA

    IN

    GU

    RU

    GI

    RO

    AD

    OS

    IE

    RR

    A

    38EL H U YA R. 166. Z K .

    sarbide irekiko guneak dira eta ezin zaie hesirik jarri.Naturak ez du erraztasunik ematen, baina onartubehar da trabarik handienak beste jatorri bat dutela.Zenbait kasutan, administrazioen zentzugabekeriak erearazoa areagotu egin du.

    Galapagoetan, esate baterako, hala gertatu da Ekua-dorko Parke Nazionalen Zerbitzuaren eta Arrantza Sai-laren artean. Bien arteko lehia lotsagarria zen eta,azkenik, 1998ko lege batek ardura Parke NazionalenZerbitzuari eman zion.

    NKNB (Natura eta Baliabide Naturalak Kontserbatze-ko Nazioarteko Batasuna) erakundeak gune babes-tuak sei mailatan banatzea proposatu du (ikus 26. or.).Banaketa horrek lehorreko zein itsasoko gune babes-tuak sailkatzeko balio du eta ustiapenaren helburuenaraberakoa da. Dena dela, sailkapena ez da orokorra.Erakundeak itsasoko gune babestu esan nahi duten140 termino baino gehiago jaso ditu.

    Ekosistema bihurriaItsasoa babestea ez da erraza hainbat arrazoigatik.Lehen traba handia herrialdeetako administrazioakdira, ekosistema babesteko legediak oso poliki egoki-tzen ari direlako eta gehienetan lehorrekoentzat soilikdiseinatu direlako. Kostaldearen ingurua babestea ezda nahikoa izaten, ozeanoen tamainak beste plantea-mendu zabalago bat eskatzen du.

    Biologiaren ikuspuntutik ere arazoak sortzen dira. Onar-tuta dago gune babestuak eraginkorrak izateko, eko-sistema osoak hartu behar dituztela barnean. Baina itsa-soaren muga ekologikoak finkatzea ez da erraza, fakto-reen arteko eragina lehorrean baino konplexuagoa bai-ta. Adibidez, izakiak nahiz poluitzaileak erraz garraia-tzen dira korronteen bitartez eta horregatik ezinbeste-koa da distantzia handiko efektuak kontuan hartzea.Itsasoko espezie asko migratzaileak dira eta korrontee-kin higitzen dira tenperatura egokien bila. Askotan lar-bak toki batean jaio eta beste batzuetan hazi eta bizidira. Espezie horiek babesteak eremu batean bainogehiagotan lan egitea eskatzen du, beraz.

    Ardura zailaItsasoko gune babestuak kudeatzean gure jakinduria-ren mugarekin egiten dugu topo. Kontuan hartu beharda, ekosistema konplexuak direnez, okerreko erabakibatek ondorio larriak izan ditzakeela. Bestalde, oro har,

    [ ]gune babestuak

    eraginkorrak izateko,ekosistema osoak

    hartu behar dituztebarnean

    ART

    XIBO

    KOA

    ART

    XIBO

    KOA

    Australiako Koralezko Hesi Handiak bizidunen egituraharrigarriak ditu.

    Ur beroetako arraina.

  • 39EL H U YA R. 166. Z K .

    Ideia berberarekin arrantzarako debekatutako espa-rruak asmatu dira. Eremu horiek bereziak dira gunebabestuen esparruan, indigenen kudeaketaren kasuanez bezala, arrantzale askorengandik babestu beharre-ko guneak baitira, itsas zabalean eta urte osoan zehar.Gune horiek, NKNBaren sailkapenean, nahitaez Erre-serba Integralen taldearen barruan egon behar dute(beste edozein sailkapenek gutxienez herri indigenenarrantza onartzen du eta).

    Arrantzarako debekatutako esparruak izendatzea ezda lan erraza. Arrantzaren beraren jarduerarako onu-ragarria dela frogatu den tokietan oztoporik gabe sor-tu izan dira, baina, oro har, arrantzaleen interesak iza-ten ditu aurrez aurre. Abantailak epe luzekoak izatendira eta arrantzaleen beharrak, aldiz, egunerokoak.

    Baina ez da hori arazo bakarra. Horrelako eremuei bu-ruzko ikerketa gehiena koral-hesietan egin da, bainaemaitzak ezin dira itsaso osoaren adierazgarritzat jo,bertako espezieak oso sedentarioak direlako. Ozeano-etako ekosistema gehienak beste mota batekoak dira,askoz ere dinamikoagoak, alegia. Oraindik ikerketaasko egin behar da ekosistema horien antolamenduaeta ezaugarriak ulertzeko. Behin eta berriz, jakinduriafalta gune babestuen ideiaren aurka agertzen zaigu.

    IN

    GU

    RU

    GI

    RO

    AD

    OS

    IE

    RR

    A

    39 EL H U YA R. 2001 EK A I N A

    Gune babestuak izateko bete beharreko baldintzaknazio bakoitzaren legedian zehaztuta daude eta nazio-arteko araudi adosturik ez dago. Kanadan, adibidez,arrantzarako espezifikoki esleitutako guneak izenda-tzen dira. Europako Batasunean, aldiz, ez. Beraz, herriguztietan baliagarria den gune babestuen helburu oro-korrik ez da zehaztu. Gainera, zientzialariek egoeragehiago nahasi zuten, ikerketarako guneak ere babes-tea eskatu zutelako.

    Itsasoko berezitasunakTradizionalki, arrantza galarazita dagoen guneen ideiatropikoko arrantzaleek landu izan dute. Oso hausnar-keta sinple eta argia da; eremu batzuetan arrantzarikez egiteak harrapakina ez dela agortuko ziurta deza-ke. Izan ere, eremu horietan hazten diren espezieakpixkanaka ingurura hedatu ohi dira. Bertakoek eremubatzuk errespetatzen zituzten, urte osoan ez bazen ere,ugalketa oparoa izateko egokiak diren urtaroetan.

    [ ]eremu batzuetan

    arrantzarik ez egiteakharrapakina ez dela

    agortuko ziurtadezake

    ART

    XIBO

    KOA

    ART

    XIBO

    KOA

    ART

    XIBO

    KOA

    Itsasoa babestekoarrazoietako bat koral-

    -kolonien zaintza da.

    Babestutako itsas santutegietako altxor handia baleak dira.

  • EL

    KA

    RR

    IZ

    -

    40 EL H U YA R. 2001 EK A I N A

    []

    munduabost

    eskualde

    BIOGRAFIA

    IN

    GU

    RU

    GI

    RO

    AD

    OS

    IE

    RR

    A

    40EL H U YA R. 166. Z K .

    Esate baterako, planktonaren populazioak kontrolatze-ko, ezinbestekoa da toki horietako batzuk ofizialkibabestea. Krillaren mugimenduak eta ugaritasunahainbat faktoreren menpekoa da eta, beraz, itsas zaba-laren egoeraren markatzaile ona da.

    Horretaz gain, planktonak eragin zuzena du kate tro-fikoan gainetik dituen espezie guztiengan, elikagai uni-bertsala delako eta inguruaren propietate kimikoakaldatzen dituelako. Hainbat konposatu isurtzen dituuretara nahiz atmosferara. Gainera, fitoplanktonakfotosintesia egiteko ahalmena duenez, oxigeno-maila-ren gorabeheretan zerikusi handia du.

    Itsasoko guneak babesteko, beraz, kontuan hartubehar dira lehorrean azaltzen ez diren ezaugarri asko.Ahalegin horrek nazioarteko legedi aproposaren beha-rra du eta hori lortzea oso zaila da. Baina gune handibatzuetan nolabaiteko saioak egiten ari dira, ipar ekial-deko Atlantikoaren ipar-ekialdean, adibidez. Etorkizu-na argia ala latza du itsasoak? Itxaron egin beharerantzun ahal izateko.

    Itsasoko berezko beste gune-mota bat ontzien erre-gaien hondakinetatik babestu nahi diren eremuak dira.Eremu horiek poluitzaileekiko oso sentikorrak direlakoaukeratu ohi dira. Australiako Koralezko Hesi Handiatalde horretan ere sartzen da, baina beste proposa-men batzuk ere kaleratzen ari dira. Esate baterako,Kubako eremu batzuk mota horren barruan babestunahi dira. Duela urte batzuk Galapagoetarako propo-samena ere plazaratu zen, baina ez zen inoiz taldehorren barruan onartu.

    Azkenik, itsasoko gune babestuek duten berezko zail-tasun administratibo batek herri bakoitzari dagozkion200 miliako izendapenarekin du zerikusia. Izendapenhorren arabera, muga horretatik at dagoen itsas zatiasarbide askeko definitu zen. Herrietako administrazio-ek ez dute eremu horiek kudeatzeko baimenik.

    Ezaugarri hori oso baliagarria da nazioen arteko arau-diak zehazteko, baina oztopo bilakatzen da guneakbabesteko garaian. Izan ere, hainbat espezie babeste-ko bide bakarra itsas zabaleko guneak babestea da.

    [ ]herri bakoitzari

    dagozkion 200 miliakoizendapena oztopo

    bilakatzen da guneakbabesteko garaian

    Korala biotopo sedentario baten oinarria da.

    ART

    XIBO

    KOA

    ART

    XIBO

    KOA

    ART

    XIBO

    KOA

    Lehorreko espezieentzat ere itsas zabala zaintzeakomeni da.

    Lanperna--musua.