7
• ostirala 2000ko abenduaren 22a Gehigarri honetari # Gure Aukerak «Oleritzerok opariak eta ikatza banatuko du lNafarroako hairibat herritari gaur eta etzi bitarteari Juan Carlos Pikabea ««Kolorea da garrantzitsuena, giro berezi bat sortzea» BiztiHTO Ibamrrik mmn Baztan ibar berdeko haurrak sareratu dituzte. Haurrak ordenagailuen eta lnterneten erabileran trebatzeko egitasmoan ari dira Baztango hamar eskola publikoak. Hamarren artean K@zet@ izeneko aldizkari elektronikoa egiten dute, eta batzuek, Zigakoak adibidez, beren vvebgunea dute. Baztan berdean arrunt ordenagailu guti dira etxeetan. Eskolan ezagutzen dute haurrek ordenagailua, baina ez dira gaizki moldatzen. Akaso, irakasleek arazo gehiago dituzte.

Gure Aukera «Oleritzerok opariak etka ikatz banatuka do u ...€¦ · Gure Aukera «Oleritzerok opariak etka ikatz banatuka do u lNafarroak hairibao herritart gaui etr a etz bitarteari

  • Upload
    others

  • View
    18

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Gure Aukera «Oleritzerok opariak etka ikatz banatuka do u ...€¦ · Gure Aukera «Oleritzerok opariak etka ikatz banatuka do u lNafarroak hairibao herritart gaui etr a etz bitarteari

• ostirala • 2000ko abenduaren 22a

G e h i g a r r i hone ta r i #

Gure Aukerak «Oleritzerok opariak eta ikatza banatuko du lNafarroako hairibat herritari gaur eta etzi bitarteari Juan Carlos Pikabea ««Kolorea da garrantzitsuena, giro berezi bat sortzea»

BiztiHTO Ibamrrik mmn

Baztan ibar berdeko haurrak sareratu dituzte. Haurrak ordenagailuen eta lnterneten erabileran trebatzeko egitasmoan ari dira Baztango hamar

eskola publikoak. Hamarren artean K@zet@ izeneko aldizkari elektronikoa egiten dute, eta

batzuek, Zigakoak adibidez, beren vvebgunea dute. Baztan berdean arrunt ordenagailu guti dira etxeetan. Eskolan ezagutzen dute haurrek ordenagailua, baina ez dira gaizki moldatzen.

Akaso, irakasleek arazo gehiago dituzte.

Page 2: Gure Aukera «Oleritzerok opariak etka ikatz banatuka do u ...€¦ · Gure Aukera «Oleritzerok opariak etka ikatz banatuka do u lNafarroak hairibao herritart gaui etr a etz bitarteari

'afarkaria

Baigorri V

Bil Etxea kolegioko ikasleek antzerkia

eskairiiko dute gaur eta bihar

Etxauzko jauregiaren

hutarian zehar Bil Etxea Baigorriko eskola pribatuetako

ikasleek eta erakasleek Etxauzko

jauregia berriro gaitzat hartu dute lan

zabala eramateko. Izan ere, Internet

gunea sortu ondoren, 82 ikaslek lan egin

dute Baigorriko jauregiaren historia

lantzeko.

Bil Etxea kolegioko ikasleek Etxauzko jauregiaren historia eskainiko dute gaur eta bihar. • C.P. S A M A R U T T I

1 I E L B U R U A Z E N E T X A U Z K O

• • historia aurkeztea antzerki baten medioz. Hiru hilabetez lan egin ondoren, Bil Etxeko ikasle-ek antzeztuko dute beren lana ostiral a r r a t sean eta l a runba t arratsaldean, Bil Etxean.

Ikusgarria egiteko proiektua bultzatu zuen Etxauzko adiski-deen elkarteak. Izan ere, Baigo-rriko jauregiaren historia abera-tsa da, batez ere izan dituen ja-beengat ik , e ta e lkar teak nahi zuen historia ezezaguna zabal-du. «Gazteluaren historia aur-kezteak zailtasun anitz pausatu zigun hasieran, historia abera-tsegian galtzeko arr iskua bai-tzen»; adierazi zuen Mikel Erra-mouspe Bil Etxea eskolako zu-zendariak. Bestalde, aurrekon-

tua murriztua izanez, hautu zo-rrotza egin behar zen mendeeta-ko gertakarien artean.

Lau zatik osatuko dute antzer-kia, eta Baigorriko balearen ger-takari garrantzitsuak ezagutze-ko aukera e m a n e n dute . Izan ere, jauregiko pertsonaia ospe-tsuak ildotzat hartuz, antzerkiak kokatuko ditu gertakariak garai-ko giroan, eta egoera politikoa ere aztertuko du. Alabaina, his-toriako gertakarien bi irakurketa egi ten ahalko da. «Historia arrunta aurkeztu ordez, nahi ge-nuen gogoeta bultzatu historia-ko egoeraz, ikertzeko zergatik h is tor ia egi ten den», azaldu zuen kolegioko zuzendariak.

Kronologiari jarraikiz, ahtzer-

kiaren lehen zatiak aipatuko du 1212ko Tolosako Las Navasen bataila. Urte horretan, Etxauzko jaunak eta Baigorriko etxe han-dietako s e m e e k b a t egin zuten Santxo Azkarrarekin Miramoli-nen aurkako borrokan. Antzer-kiaren bigarren zatia i raganen da Parisen, 1614an. Bertan iku-siko da nola Etxauzko Bertrand apezpikuakzehaztu zizkion Luis XIII erregeari Nafarroako mu-gak finkatzeko zailtasunak. Bes-te hiru mendeko bidaia eginen da hirugarren zatian sartu baino lehen, 193 lko agorrilean. Harry D'Abbadie jauregiko jabeak go-mi ta tu zuen Charl ie Chap in adiskidea Baigorriko gaztelura, bi pertsonalitate handien arteko

har remanak okertu arte. Azke-nean, laugarren zatiak gaurko jabeak aipatuko ditu. Gaztelua osoki funditua eta suntsitua izari ondoren , ikasleek aurkeztuko dute gaz te luaren konponke t a obrak.

Ikasle eta irakasle guztien tre-b e t a s u n a e ska tua izan da an-tzerkia sortzeko. Izan ere, iker-keta historikoak egin ondoren, denek lanari ekin diote jantziak edo apainketak egiteko, dantzak edo kantuak lantzeko, edo tes-tuak gogoz ikasteko. Gurasoek ere parte hartu dute prestakun-tzan, eta salduko dituzte taloak, egindako gastuak ordaintzeko.

—^ Lutxi Fourcade

Zangoza

'Zarigotzarra'-ren laugarrena

kalean Zangozako Enrique de Albret kultura taldeak laugarren ur-tea egin du aurten eta, ohitu-rari jarraituz, Zangotzarra al-dizkariaren zenbaki berria ka-rrikaratu dute, 4. alegia.

Zangoza hiriaren inguruko kontuakbiltzen dituzten iker-ke ta edo az te rke ta l anen lehiaketa antolatzen dute ur-te ro , e ta lan hor iexek dira Zangotzarraren oinarri. Aldiz-kar iaren laugar ren zenbaki honek zazpi lan biltzen ditu.

David Marurik Aurelio Er-dozain zangozararren ingu-ruko lana osatu du. Erdozain, Enrique de Albret taldeko le-hendakar i a , duela h i labe te guti zendu zen. Bruno Jime-nezek Vallejos abizeneko hi-ru musikariren gainean idatzi du. Carlos Mata Indurainek Raimundo Lumbier karmei-darraren lana aztertu du. Car-los Solak Zangozako eta Na-farroako XVI-XIX..mendee-tako legediak erkatu ditu. En-rique Galdeanok Santa Maria la Real elizako atarian diren fidulak (biolin antzeko tresna) ikertu ditu. Alvaro Adotek, Zangozak errege egoitza be-zala izan zuen garrantzia. Eta, azkenik, Juan Cruz Labeagak Zangozako herri erlijiotasu-naz hitz egin du.

Otsa i l ean ikerketa l a n e n lehiaketa berrirako deia egi-nen dute, eta urte bukaeran Zangotzarraren b o s g a r r e n zenbakia aterako dute. Gai-nera, zenbaki horretan aur-tengoan sartu ez dituzten bi lan argitaratuko dituzte. Era berean, kultura taldekoek ira-garri dutenez, Zangozako hi-larrien eta pieza arkeologiko-en erakusketa iraunkorra an-tolatu nahi dute.

—^ Daniel Llrrutia

bi hormetara

JOSETXO AZKONA Gonbidapena egin nahi diot irakurle horri, nahi izanez gero, elkarrekin jauzi egin dezagun baso aldera, bertan kokatzen den Matxinea

baserri bakartua bisitatzearren. Sar gaitezen barru-ra, zaratarik egiteke, mesedez.

Antonio deritzan agure zahar bat badago supazter txokoan, bera bezain zaharra den egurrezko meze-dora batean eserita. Betazalak itxita dauzka, eta, hala ere, badirudi suari so egiten diola. Aldian behin, eta eskuetako hatzak baliatuz, begiak igurzten ditu gogotik. Bitartean, gorputza, soin mehe hori, aurrera eta atzera botatzen du, mezedorarekin batera, noski.

Baina, zertan ari da Antonio, zer gertatzen zaio gizon horri?

Txinpartak Antonio, firin-faran batean bizi izan da jaioz

geroztik, beti baserriko lantegiari emana, aziendari beti makurturik; behiak burutik sano zireneko garaikoa baita. Pozkaririk ere izan du bere bizitzan; dena dela, ezagutu duen poz bakarra, poz intimoa, gaueko suak eman dio, supazter txokoa izan delako beretzat eguneroko babesle eta atse-dena.

Orain, berriz, ez ditu sugarrak ikusten ahal; ez da gauza, hitz batean, suak pago hezea hartzen due-nean botatzen dituen txinpartak antzemateko ere. Zeren Antonio, agure zaharra, itsu geratu baita begietako gaitz larri bat tarteko; glaukoma dauka aspaldi, finean.

Supazter txokoan, agurearengandik gertu, egur puska on bat ere ikusten da suaren abaroan. Lehor dadin paratua, nonbait.

Bi egunen buruan, igande arratsaldean, hain zuzen, enbor hori pizten dutenean, berriro igurtziko ditu begiak gure agureak, eta izar txikitxoak agertu-kozaizkiobarrenean, han non —dirudienez— memoriari tinko atxikia baitauka suaren irudi pozga-rri behialakoa.

Eta hala omen da. Izan ere, bizi-poza erakarri duen guztia, goiz zein berandu, beti itzultzen baita norberarengana.

Memorian, bai, igurtziaren igurtziz; iluntasunean barne-txinpartak sorrarazi arte.

Egunkar ia ostirala, 2000ko abenduaren 15a ostirala, 2000ko abenduaren 15a Egunkaria

Page 3: Gure Aukera «Oleritzerok opariak etka ikatz banatuka do u ...€¦ · Gure Aukera «Oleritzerok opariak etka ikatz banatuka do u lNafarroak hairibao herritart gaui etr a etz bitarteari

Baztan Alkatejuradoen BAZTANGO BATZAR OROKORRA

lau aldiz biltzen da urtero. Urtarrilaren 6an izaten da lehe-nengoa , Errege egunean , eta ordurako, herri guztiek kontuak aurkezteaz gain, alkate jurado berria zein den adieraziko dute. Ordurako herriren batean hau-tagairik ez bada aurkeztu, Baz-tango alkateari egokituko zaio pertsona bat bilatzea, hilabete bateko epean.

Alkate juradoek egun ez dau-kate eskumenik, udalaren eta herriaren arteko bitartekari soi-lak dira, eta horregatik, herri au-nitzetan arazoak daude alkate juradoak aurkitzeko.

Erran bezala, Eguberri egu-naren aitzineko igandean egi-ten da batzarra herri guztietan. Hautagairen bat badago, zuze-nean izendatuko dute alkate ju-rado; bi edo gehiago baleude, herritarrek goizeko 10:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte eman di tzakete bozak. Hautagair ik egon ezean, Urteberri egunean batzarrera deituko dute berriro; berriz ere inor aurkeztuko ez balitz, urtarrilaren 6ko Batzar Orokorra arte luzatuko litzate-ke epea.

Azken bi urteetan, Elizondo-ko alkate jurado Anastasio Na-gore izan da, eta ez da berriro aurkeztuko. «Herriei bo te re ekonomikoa eman beharko lie-kete, autonomia eduki dezaten; orain, juradook konpartsa hu-tsak gara, eta ezin dugu eraba-kirik hartu», kexu azaldu da Na-gore. Alkate juradoek herrien beharrak gestionatzen dituzte, baina erabakiak udalak hartzen ditu. Botere ekonomiko osoa, beraz, Udalek dute. «Paperak aurkezteaz gain, gutxi gehiago egin dezakegu», adierazi du

Anastasio Nagore zinpeko alkatea (ezkerrean, zutik), Isabel Gaztelumendi, Raul Garate, Mari Carmen Iribarren eta Agustin Larretxea kargudunekin. • R A K E L G O Ñ I

lgandean izanen da hautaketa

Baztango herri guztietan

Baztango balleak alkate bakarra dauka 15 herrientzat. Hala ere, herri

bakoitzean bi urterik behin alkate juradoa deritzona hautatzen da,

Eguberri egunaren aitzineko igandean egiten den batzarrean.

Anastasio Nagorek. Elizondoko herriak, adibidez, aur ten 1.200.000 pezeta jaso ditu gas-tu orokorrentzat; kontuan har-tuta 2.700 bat biztanle daudela, erabat mugatua da juradoaren gestioa. Hori dela eta, Elizon-don kuota bat ezartzea erabaki zuen alkate juradoak. Honela, Orakunde eguna, bes t e t ako gastuak eta beste zenbait ekital-

di ordaindu ahal izan dira. Baz-tanen hain errotua dagoen au-zolanak ere zer edo zer lagundu du. «Ohiturak zer edo zer aldatu beharko lirateke, eta alkate ju-radoen izaera indartu beharko luke Baztango Udalak».

Elizondoko alkate juradoak gauza onak ere azp imar ra tu ditu bi urte hauetan. Berarekin izan diren kargudunen lana go-

raipatu nahi du. Bere ustez, jen-de aunitz ezagutzeko balio izan dio postu honek, eta era berean herria hobeto ezagutu du. Aur-ten hautagai berria aurkeztuko den itxaropena dauka: «Orain-dik ez dakigu ezer, jendea oso muku delako, baina ziur norbait aurkeztuko dela».

—^ Rakel Goñi

urdai arer i

mintzoa Xabier Larraburu

Izarren liga • Astero-astero jokatzen dute Osasu-

• nakoek beraien partidua, eta, era

• berean, berdin-berdin idatzi behar

: dut nik astero-astero zutabetxo de-

• moniokoa. Orain, harrigarria irudi-

• tuko baldin bazaizueere, zeraesan

• behardut: nireetxerasekulanez

• dutela deitu hurrengo zutabeari be-

• gira ea nola eramaten ditudan en-

| trenamenduak galdetzera. Sekulan

• ez! Igoal astearte batean jaiki eta

: ariketa batzuk egiten ari naizela

i ideiaren bat, edo metaforaren bat,

: eskolofilindratzen zait goitik behe-

• ra, zeharo, eta hemen ez da deus

• ere ez pasatzen, inori ez zaio axola-

: rik, eta, noski, iristen da ostirala eta

: irakurtzen duzue zutabetxo demo-

: niokoa eta «gaurkoan ez du asma-

: tu» esaten duzue zeuen kolkorako

: eta, klaro, nola asmatuko dut bada

: bada bada asteartean eskolofilin-

: dratutako metaforarekin atera ba-

: naiz zelaira! Eta nor jabetzen da ho-

: rretaz? Inor ez. Igoal asteazken ba-

: tean, ariketak egin ondotik,

: Marengora joaten naiz eta bertan

: mozkortu eta kamareroekin kristo-

: ren iskanbila izaten dut eta atxilo-

: tzen naute, ileetatik tiraka, eta «ami-

: nomehablesenvascocachocabron»

: esaka... Eta nori axola zaio? Inork

: irakurtzenalduhurrengoostirale-

: an zutabe demoniokoa «Xabier, zu-

: rekingaude!» pankartabateskuan

: duelarik? Ez dut uste. Nola anima-

: tuko naiz bada? Ez al zarete kontu-

i ratzen ni ere nire Izarren Liga bere-

i zia jokatzen ari naizela? Eta horrela

i segituz gero (gol average negarga-

i rri honekin) hurrengo urtean maila

i bat baxuago jokatu beharko duda-

i la? (maila bat baxuago! Ene, Jesus!

i ba al dago maila baxuagorik?!). Eta

i min handiena eragiten didana: osti-

: ral arratsalde horietan egin ezin di-

: tzakedan prentsaurrekoak. Lotinak

i bai! Lotinak noski! Berak, gaizki

: joan bada kontua, dena argitu deza-

: ke. Etanik?Zergatikez?Nikere

j nahi nuke zutabearen ondoko pren-

: tsaurreko bat. Bertan txandala jan-

i tzita agertuko nintzake eta Elhuya-

i rreko hiztegiarekin. Bertan Maren-

i gokokamareroenkontraegingo

i nukeetapolizientxostenguztiak

i ezeztatuko. Bertan eskolofilindratu-

i tako metaforen plakak aurkeztuko

i nituzke, eta argazkilarien aurrean

i agertuko zer dela-eta ez dudan zu-

i tabearekinasmatu.Bertannireal-

i deko pankartak bihotzez eskertuko

: nituzke. Bertan. Ai! Bertan®

herrt aldizkariak Edurne Elizondo

Froritoiak, herritarren bilgurie Pilotalekuen inguruan osatu du Ttipi-tta-pakbere azken zenbakiko erreportaia, Ai-tor Arozena kazetariak idatzi artikuluaren bidez: «Norbaitek imajinatzen al du bere herria pilotalekurik gabe? Eskualdeko gehienakmende honetan eginakbadira ere, edozein herriri zerbait faltako litzaio-ke pilotalekurik ez balu. Bertan kirola egi-tea da beraien funtzio nagusia, baina gure herrietan bazkari-afariak, bertso saioak, kontzertuak, herri kirol saioak eta bertze mila ekitaldi antolatzeko aprobetxatzen dira. Ez da harritzea, beraz, 1997-1999 hi-

rurtekoan kirol arloan Nafarroan egin di-ren eraikuntza gehienak pilotalekuak iza-tea. Gure eskualdean dago horren adibi-derik garbiena: frontoi berriak egiteaz gain (Legasakoa, adibidez), bertze anitz berritu egin dira edo teilatua eman zaie (Eratsun, Igantzi, Donamaria...) azken ur-teetan, urte guzian erabiltzeko modua izan dezaten».

«Baina pilotalekuak, frontis eta ezker-paretarekin, gaur egun ezagutzen ditugun bezala, ez dira aspaldiko kontua. Tiburtzio Arraztoa, Laxoa Elkarteko kideakaipatu

digunez, «ezker pareta 1870. urteaz ge-roztik sortutakoa da. Beraz, erraten ahal da gaur hedatuen dauden pilota modalita-teak orduz geroztik sortutakoak direla: zesta-punta, joko-garbi, pala... Erremon-tea, adibidez, XX. mendekoa da, 1904. ur-tean sortu baitzen». «Ordura arte, pilotan aitzinez aitzin jokatzen zen, aurkariak— bakarka, binaka zein launaka— aurrez au-rre zirela. Inguru honetako toponimian maiz xamar agertzen omen dira Pilotaso-ro eta gisako izenak, beraz, belagietan ere jokatzenzenboteluzean». _

ostirala, 2000ko abenduaren 15a Egunkar ia

Page 4: Gure Aukera «Oleritzerok opariak etka ikatz banatuka do u ...€¦ · Gure Aukera «Oleritzerok opariak etka ikatz banatuka do u lNafarroak hairibao herritart gaui etr a etz bitarteari

Biztondr ttiilkiik immmmsx^ Immmmmm %mm Iro Lsa \ U %smw fc« ™m ^ • h a i !km ^nm,

Mafarkaria

Baztarigo hamar ikastetxe publikoek aldizkari

elektronikoa dute lnterrieteri

Baztango haurrak sarean dira. Haurrak ordenagailuen eta

Interneten erabileran trebatzeko egitasmoan ari dira Baztango

hamar eskola publikoak. Hamarren artean K@azet@ izeneko

aldizkari elektronikoa egiten dute, eta batzuek, Zigakoak kasu,

vvebgune propioa dute. Baztan berdean arrunt ordenagailu guti

dira etxeetan, eta klasean ezagutzen dute haurrek lehenbizikoz.

1 o s u , K O N T X I , J O X E A N , XABIER, IZASKUN,

Xabier, Mikel, Cesar, Ixabel eta Ixiar. Zigako ikastetxe publikoan 3 eta 11 urte b i t a r t e k o h a m a r h a u r ari d i ra i k a s t e n . Xabier Ballarena irakasleak gobernatzen ditu. «Hezkuntza pertsonalizatua eskain-tzen diegu», erran du umorez.

Zaila da etxe handiosoetako Baztan ber-dea ordenagailuekin nahasten. Ballafenak egin du. Irakaskuntza du ofizioz, eta infor-matika afizioz. Ballarenak sartu ditu Baz-tango D ereduko hamar eskola publikoak Interneteko mundu elektronikoan.

«Iaz hasi ginen afera honekin», azaldu du Ballarenak. «Ziberipuina izeneko proiektu bat muntatu genuen. Eskola guzien artean ipuin bat osatzea genuen xede. Horretara-ko, talde bakoitzak narrazioaren inguruko erabakiak hartu eta posta elektronikoz igo-rri behar zituen. Denen erabakiak kontuan hartuz ipuinaren puska guztiak osatu geni-tuen». Ziberipuina Oronozko webgunean da ikusgai.

Aldizkari elektronikoa Ondoren K@zet@ aldizkari elektronikoa-ren p r o i e k t u a e to r r i da . Ber tan , h a m a r eskoletako ikasleek hainbat eduki para tu behar dituzte urtean zehar: ipuinak, erreze-tak, kantak , e r r epor t a i ak . . . Konparaz io baterako, K@zet@-ren azken alean Erra-tzukoen TxoriXikia ipuina irakur daiteke, baita Iruritakoek Peio Añorga idazleari egi-niko elkarrizketa ere. Izan ere, Añorga ipui-na kontatzera joan zen Iruritara, eta truke-an h a u r r e k e l k a r r i z k e t a eg in z i o t e n . Zigaraino joan zen NAFARKARIAko kaze-tariari ere elkarrizketa egin zioten zigata-rrek, eta hurrengo K@zet@-ren alean para-tuko dute.

K@zet@-ren bidez, haurrek ordenagai-luen eta Interneten baliabideak erabiltzen ikasten dute: e-posta, txata, bisita liburuak, webgunea , foroak. . . E r a b e r e a n , eskolen ar teko h a r r e m a n e a n sakondu nahi du te teknologia berriak erabiliz. Hori guzia Nafa-rroako Gobernuaren Teknologia Berriak e ta H e z k u n t z a p r o g r a m a r e n b a i t a n da . Gobernuak ikastetxe guzietan ordenagai-luak paratu ditu, baita sarerako konexioa egin ere.

Irakasleen beldurra Konexioa duela lauzpabortz urte instalatu zieten, baina ez zuten erabiltzen. «Haurrek orain arte ez dute ordenagailu bat ukitu, eta kostatzen zaie», erran du Ballarenak. «Kos-

Egunkaria ostirala, 2000ko abenduaren 15a

tatzen zaigu, baina nik uste dut arazoa ira-kasleengan dagoela, ez dugula nahi, beldu-rra e m a t e n bait igu, ea gaizki eg inen ote dugun; b ideoa p r o g r a m a t z e a beza la da. Haurrek ez d u t e h a l a k o arazorik. Berdin zaie, botoi bat sakatu eta aitzina».

Beldurra alde b a t e r a utzi e ta bad i rud i baztandarrak, ikasle zein irakasle, Interne-ten sartu direla. «K@zet@-ren eg i tasmo h o n e n b idez lor tu nahi dugu egi ten den guziak funtzionalitatea izatea», dio Ballare-nak. «Hala, errezeta bat egin eta webgune-an paratzen dugu. Norbaitek ikusten du eta mezua bidaltzen du arras polita dela erra-nez. Haurrak motibatzeko modu bat da».

Dena dela, Baztanen arrunt ordenagailu guti daude Interneteko konexioa dutenak, eta zaila egiten da eskolakoen eta kanpoko-en arteko harreman elektronikoa sortzea. «Ikasle batek badu izeba bat posta duena eta hark igortzen dizkio mezuak», esplikatu du Ballarenak. «Bertzeek oraindik ez dute inor. Nik igortzen diet batzuetan postalen bat, agurren bat. Erabiliz ikasten da, baina h o r r e t a r a k o b e h a r duzu b e r t z e n o r b a i t pos ta t rukatzeko. Behintzat badaki te zer den, eta inoiz erosten badu te e txean ani-tzez errazago eginen zaie. Batzuek Olentze-rori eskatu diote, baina ez dakit nik...».

Erabilera Ordenagailuarekin handienak ibiltzen dira, Mikel, Ixabel, Ixiar, Zesar eta Xabier. Ber-tzeak oraindik ez dira askorik ohar tzen . «Ttikienak nirekin ibiltzen dira», azaldu du Ballarenak. «Handiak bakarrik ibiltzen dira, baina oraindik ez dute batere kuriositate-rik». Kontua da ordenagailua «lan» egiteko erabiltzen dutela eta, apika horregatik, ez dute sobera gustuko. Mikelek —9 urte:— uste du «aski eta sobera» erabiltzen dutela ordenagailua. Are gehiago, Internet «txora-keria» dela dio. Ixiar —11 ur te— eskribi-tzen aspertzen da, ez, ordea, Oronozkoekin K@zet@-ren bidez itsasontzien jokoan jos-tatzen edota Interneten gauzak «harrapa-tzen». Mikelek, gustuko ez izan arren, Olen-tzerori ordenagailua eskatu dio. «Hausteko nahi dut», dio. «Olentzero ez baita existi-tzen, apezak eirran dit hori». Antza denez, Mikeli ez zaio o r d e n a g a i l u a g u s t a t z e n , nahiago dubertze edozerekinjostatu, baina Internetetik nabigatzeko tenorean bera da sagua hartzen lehena. Eta bere atzetik, ber-tze guziak.

—6» Asier Azpiiikueta

Oronoz, aitzindari Xabier Baliarena, Baztango eskoletako egitasmo elektroniko guzien atzean dagoen frakasiea, aur-

ten Zigako ikastetxera etorri aitzin, Oronozkoan izan zen. Hori dela eta, Oronoz izan zen Baztan-

go eskoletan webgunea izan zuen lehena. Ondoren, noski, Zigakoa etorri zen, Ballarenaren

lekualdatzearekin batera.

Haurrak protagonista Baztango eskoletako vvebguneetan haurrak dira protagonista. Bailarena irakasieak azaldu du:

iNormalean ikasteetxeetako vvebguneetan hitz potoloak erabiltzen dituzte: filosofia, kurrikulu-

ma... Publizitate hutsa dira. Gurea haurrei begira dago, haiek ikus eta erabil dezaten». Zigako

haurrek euren argazkiak, biografiak, marrazkiak eta lanak paratzen dituzte vvebgunean

Baztango D ereduko hamar eskola publikoek ikasleak ordenagailuen erabileran trebatzeko egitasmoa dute, eta horren isla K@zet@ aldizkari elektronikoa da.* E G U N K A R I A

Hamar eskolak sarera Baztanen badira D ereduko hamar eskola haur eta lehen hezkuntzako haurrakbil-tzen dituztenak: Amaiur, Azpilkueta, Erratzu, Arizkun, Gartzain, Irurita, • Arraioz, Oronoz, Almandoz eta Ziga. Es-kola ttikiak dira denak. Iruritakoa da han-diena, eta 35 haur ditu; Arraiozkoakbe-rriz, 7. Euren artean harreman handia du-te, eta elkarrekin egiten dituzte lan gehie-nak. Klaustroa ere elkarrekin egiten dute, nahiz eta ofizialki baliorik ez izan.

Harreman horretan sakontzeko sortu dute K@zet@ (www.pnte.cfnavarra.es/

kzeta), Baztango herri eskoletako aldiz-kari elektronikoa. Gainera, Oronoz eta Zigako eskolek beren webgunea dute (www.pnte.cfnavarra.es/oronoz eta www.pnte.cfnavarra.es/cpziga). Zigako irakasle Xabier Ballarenak esplikatu due-nez, Arraiozko eta Iruritako webguneak ere sareratzeko prestatzen ari dira. «Hurrengo pausoa hori izanen da, eskola bakoitzak bere webgunea izatea», erran du. «Baina, horretarako, irakasleak Inter-neten mundu honetara erakarri behar dira».

Marrazkiak eta azalpenak Zigako eskolaren webgunean ikasleek euren marrazkien gaineko azalpenak ematen dituzte. Hona

hemen Izaskunek ondoko marrazkiaren inguruan eman duena: «Traktorea karreteran barna

doaie». Josuren marrazkia ehunka zirkulu eta marra gorrik osatzen dute; eta azalpena: «Etxea eta

ateka». Haurrek botatzen dutena, huraxe paratzen du irakasleak vvebgunean.

ostirala, 2000ko abenduaren 15a Egunkaria

Page 5: Gure Aukera «Oleritzerok opariak etka ikatz banatuka do u ...€¦ · Gure Aukera «Oleritzerok opariak etka ikatz banatuka do u lNafarroak hairibao herritart gaui etr a etz bitarteari

K l a s i k o b i t x i • a r r o r i t k l a s i k o

Joxemiel Bidador

Biba Xalio! Biba Eskual Herria!

Milurteko zahar honen azken mendea ahitzera doan honetan, zaharrak berri, eta etorriko zaigunaren modernitatearen ikurtzat

har dezagun Agosti Xaho zuberotarra, gure lehenbiziko apurtzailea, gure lehenbiziko modernoa.

Jon Juaristik El linaje de

Aitor 1987ko liburuan «el precursor» deitzen zuen Agosti Xaho zuberotarra. Hobe zitzaiokeen ausaz erruduna dei-tzea, buruan zeukana horixe baitzeñ doakai. Jaime Ignazio Del Burgoren pasadizoa gogo-rarazten digu honek, Aldundi-ko lehendakari izendatu berria karguaz jabetzera Karlos III.eko karrikako jauretxean Zigak eginiko Campionen mar-golanaren azpian goriki sutu-tua oihuka hasi zenekoa: «Hori duk guztiaren erruduna, hori duk!».

Ez dugu Agosti Xahoren bizitzaz zein bere lanei buruz-ko lan monografiko sendorik eta gaurkoturik, oraino. Orain dela hamar bat urte Patri Urki-zuk entsegu txikia taxutu zuen Xaho gaitzat harturik, Mikel Zarate Saria 1991n jaso zuena eta Euskaltzaindiak 1992an argitara eman zuena; aiabaina, Xahok ikerketa lan sakonago eta maratzagoa merezi duela-koan bagaude, dela soziologo, dela historialari edota dela filo-logoren batek egin beharreko tesi lan baten gaia aisa daitekeelarik. Ez liteke ideia txarra Zuberoa aldean fundazioren batek Xaho saria erakiko balu literatu-ra edota bestelako arloren batean egini-ko lanaren bat sariz-tatzeko. Tamalez, ezkor gara, eta lehe-nengoa zaila bada, bigarrena are zaila-goa dakusagu, area-go, eta Juaristik mal-tzurki esan bezala, hainbatek Xaho baitu «aprendiz de conspirador sobre cuya figura pesan aun tantas ingognitas, lla-mado a convertirse en el Juan Bautista de aquel mesias del nacionalismo que se llamd Sabino Arana Goiri».

Agosti Xaho Lagarde Atha-rratzen sortu zen 181 lko urria-ren lOean. Hamar urterekin Olorueko apezgaitegira joan zen bigarren mailako ikasketak burutzera. HandikParisajoan zen, 183 ln, legeen ikasle. Dena dela, legeak ez ezik, Frantziako hiriburuan ekialde-ko hizkuntzak ere ikasi egin zituen Xahok Charles Nodier irakaskearen eskutik. Ikaskete-tan zein giro literarioetan behin trebaturik, Tolosara aldatu zen. Okzitaniako hiribu-ruan bere asmo literarioak Revue des voyants aldizkaria sortuz gauzatu zituen. Aldizka-ri horretan ateratako zenbait informaziorengatik, aldiz, Tolosatik hanka egin behar izan zuen, berriz ere Zuberoara itzuliz. 1844an duelubatean zauriturik, LespZs inprimatzai-leak berekin eraman eta zaindu zuen. Lau urte beranduago, Baionan jada, Ariel aldizkari famatua argitaratzen hasi zenean, politikan sartu zen, alderdi errepublikanoaren

ordezkari gisa. Horregatik, Luis Napoleonek 185 ln estatu kolpea eman zuenean Pirinio-ak igaro eta Gasteizen ezarri behar izan zuen bizitoki berria., Gasteizen labur jo zuen, bi urte eskas besterik ez baitzen egon. Baionara 1853an itzuli zen, acte de soumission sinatu ondo-ren, eta berriz ere ekintza poli-tikoetan debekaturik izanik, bere hiztegia ontzeko aprobe-txatu zituen bere azken urteak, langintza horretan zegoela, eta hortaz, hiztegiaren lana buka-tzeko dexente falta zitzaiola zendu baitzen Xaho 1858ko urriaren 24an. Xahorena, bes-talde ere eta ezagun denez, euskal historian agerian egini-ko lehenbiziko hileta zibila izan zen. Herri suskripzioz ordain-duta Roland eskultoreak egini-ko oroitarria eraiki zitzaion, eta hiletaren predikua Reclus anarkistak ogutzi zuen.

Anitz idatzi zuen Xahok, eta ongi, gazte-gazte zenetik, erda-raz zein euskaraz. Euskal izki-riakintzan trebatze aldera Pre-ces Sancti Nersetis Cantabrice Nersesen otoitzak euskaratu

zituen, zubereraz, 1830 ingu-ruan. Alabaina, bere

lehenbiziko lan argitara-tuak 1834an agertu

ziren, frantsesez egini-ko Paroles dun Biska'ien aux liberaux de la Reina Christine eta Paroles dun voyant en reponse aux paroles dun croyant eta euskaraz taxuturi-ko Azti-begia ezaguna. Azti-begia zein Ariel aldizkarian agertu zituen bestelako eus-kal lanak, zorionez, bilduta eta eikarrekin argitaraturik badaude, Patri Urkizuren esku-tik, nonbait egunean erabat gelditurik diru-dien Euskal Editoreen Elkartearen Klasikoak sailean, 64. zenbakia-rekin. Bada non josta, beraz, mende akabera honetari!

Kalitatea da merkatuen berme nagusia. • MIKEL SAIZ

Kardua T T arduaren truke patatak. XxKarduaren truke pezetak. Karduaren truke Visa card. Karduak erakusten du giza zi-bilizazioaren bilakaera. Kar-dua jatea besta bihurtu da. Karduaren usainean familiak bat egiten du. Gabonak dira karduaren sasoia. Gabonak bestabihurtu dira. Gabonetan familiakbat egiten du. Kardua salgai dago merkatuan. Eros-tea besta bihurtu da. Gizarte-akkontsumoarekin bat egiten du.

Argiñano sukaldariaren aholkuari kasu egin diogu oraingoan. Merkaturajo dugu Magdalenako baratzeetatik ekartzen duten karduaren bi-la. Gabon gauerako kardua erosi ondoren, saltzaileen or-dezkari Angel Obanosekin so-lasean aritu gara II. Zabalgu-neko merkatuan. «Iruñeanba-dira beste bi udal merkatu, Santo Domingoko plaza zaha-rra eta Ermitagañako merkatu berria. Betiere, Amaiakalekoa da nagusia».

Berrehun lagun inguru ari dira bertan lanean, 76 saltoki-tan banatuta. Gabonetan kar-dtsa jaten duen familia bezala-koa da 53 urte bete dituen merkatua. «Langileon artean oso giro ona daukagu, eta be-zeroekin harremana zuzena eta estua da. Haien izenak eta etxeko arazoak ezagutzen di-tugu». Erosleen konfiantzaren truke kalitatea eskaintzen du-te saltzaileek. Kalitatezko kar-dua. Bi aldeek konpromiso hori egunero berritzen dute.

Aspaldi berritu gabe dagoe-na merkatu bera da. «Ez dugu ate automatikorik, zinpeko zaindaririk edota berogailurik jarri nahi. Bestelaprezioekgo-ra eginen lukete». Horrenbes-tez, kardua ere garestituko li-tzateke.

Negu garaiko tenperatura hotza hurbileko tratuaren be-rotasunarekin uxatzen dute. Bertara jotzen duten gehienak emakumezkoak dira, baina asteburuetan egoera franko aldatzen da. «Gizonezko asko azaltzen da, baita izen eta kar-gu ezagun zenbait ere. Carlos Garaikoetxea, Nafarroako Gobernuko kontseilari zen-bait, Lola Eguren, Espainiako gobernadorea, besteakbes-te».

Tamalez, gazte askorik ez da hurbiltzen atariak goizez bakarrik zabaltzen dituen merkatura. «Oraingo gazteek, gainera, nahi izaten dute eros-ketak astean edo hamaboste-an behinhiperrean egitea». Dena den, azken urteotan eli-kaduraren kalitateari eta osa-sunari erreparatzen dion be-zero klase bat erakartzea lortu dute. «Barazki eta fruta ekolo-gikoa erostera datoz, jatorriz-ko izendapeneko haragia es-katzen dute, Ondarroa eta Pa-saiatikekarritako arrainak».

Tarteka ere gertatzen dira ezusteko egoerak. Azken as-teotan, behieroen afera dela eta, haragiaren salmenta fran-ko jaitsi da arrandegien mese-detan. Karduak ere gehiago salduko dira.

• Motxorrosolo

Itsutasuna

Akitzear den mende honetan, Hipokratesen jarraitzaile-ek hainbat gaixotasun sendabidean jarri dute. Beste

batzuek, aldiz, milurteko andana ezagutzeko sortuak dirudi-te. Konparazio baterako, erreal i ta tearen aurrean anitzek erakutsi ohi duten itsutasuna. Oinarrizko osabidea ez omen da aski.

Egunkaria ostirala, 2000ko abenduaren 15a ostirala, 2000ko abenduaren 15a Egunkaria

Page 6: Gure Aukera «Oleritzerok opariak etka ikatz banatuka do u ...€¦ · Gure Aukera «Oleritzerok opariak etka ikatz banatuka do u lNafarroak hairibao herritart gaui etr a etz bitarteari

Juai) Dar lii Pilabea 1VIARG0LAR1A

«MOftl cfa iiffiillteltflCiTli, §W@ IbtSltaH^ ••••

> J O X E L A C A L L E

Lesakako bere etxean erakusketa zabaldu du Juan Carlos Pikabea margolari lesakarrak, hilaren 30a

bitarte. Azken hiru urteetako koadroak bildu ditu, aurten egindako urmargoekin batera.

ETXEKO GANBARA ERAKUSKETA

areto zabal bilakatu du Pi-kabeak, bere koadroak nahi duenean erakusteko. Duela ho-gei urte sar tu zen p in turaren munduan, eta egun, lanbide du. Bere burua inpresionistatzat jo eta kolorearen garrantzia na-barmendu du.

• Zer bi ldu duzu erakuske-tan? Azken hiru urteetako koadro-

a k b a d i r a erakusketan, baina gehienak aurtengoak dira. Aur-ten egin ditut, adibidez, Iruñeko paisaiak agertzen dituzten koa-dro handiak, bai eta urmargoak ere. Aurten arte ez nituen akua-relakbehin ere margotu.

• Eta kontent al zara emai-tzarekin? Bai. Teknika frogatzen hasi

nintzen eta hagitz gustura geldi-tu naiz. Koadro handi batek lan asko badu, eta denbora eska-tzen du; urmargoekin, berriz, az-karrago egiten da lan. Lanbide guztietan bezala, pinturan ere denboraren poderioz gero eta gauza gehiago ikasten duzu, eta gauza zailagoetan edo gauza be-rrietan sartzen zara.

• Lesaka inguruko, Iruñeko edo Bilboko paisaiak ageri dira zure koadroetan, bai eta hemendik kanpoko ba-t e n bat ere . Ze in da zure lan egiteko modua? Kalera ateratzen al zara? Saiatzen naiz kanpoan lan

egiten, gauzak ikusten. Gehien-bat hurbileko gauzak margotzen ditut, ezagutzen dudan argia eta ezagutzen dudan lurraldea agertzen dut. Bidasoaldeko ar-gia eta giroa islatzen saiatzen naiz. Iruñeko edo Bilboko hiri paisaiak ere egiten ditut. Tekni-ka aldetik lan ezberdina da: lan gehiago du arkitekturaren ma-rrazkia egiteak, baina agian zai-lagoa da lortzea kolorearen bi-dez giro berezi hori. Margola-riok beti dugu koadroa buruan; leku bat ikusten duzunean boze-to bat egin edo koadroan nola geldituko li tzatekeen pentsa-tzen duzu. Ofizioak ematen dizu emaitzak agudoago lortzeko ahalmena.

• Urte batzuk pasatu dira zu Juantxo Larramendirekin (Juan Larramendiren se -mea) margotzen hasi zine-netik. Zeriritziduzuurteo-tan egindako lanaz? Teknikan asko hobetu dudala

uste dut, eta gero eta koadro ho-beak egiten ditudala. Teknika hobeto menperatzen duzu, gai zai lagotan sar tzen zara eta emaitza hobeak lortzen dituzu. Edo horrela izan beharko luke, behintzat.

• Duela hogei urte uste izan zenuen zure areto propioa i zanen zenue la eta pintu-rari esker biziko zinela? Ezta pentsa tu ere. Pinturan

buru-belarri sartuta nabil azken lauzpabost urteetan. Duela ha-marba t urte hasi nintzen fami-

«Margolariok beti dugu

koadroa buruan; leku bat

ikusten duzunean bozeto bat

egin edo koadroan nola

geldituko litzatekeen

pentsatzen duzu»

liaren zerrategian lanean, baina orduan ere lauzpabos t ordu ematen nituen egunean margo-tzen. Pixkanakagehiago murgil-duzjoan naiz, zerrategia utzi eta egun, pintura dut lanbide.

• B i d a s o a k o E s k o l a z a s k o hitz egin da; Bidasoako Es-k o l a b a i n o B i d a s o a iba ia d a g o e l a erran i z a n d u z u zuk. Bai, nik Bidasoa hutsa margo-

tzen dut. Jende anitz pasatzen da Bidasoa ingurutik, eta ez ditu ikusten ibaiak dituen koloreak. Begiak irekita margotu behar da, kolorea hor dago.

• K o l o r e a da z u r e t z a t ga-rrantzitsuena? Bai. Nik neure burua inpresio-

nistatzat joko nuke. Marrazkiak garrantzia badu, baina garran-tzitsuagoa da kolorea, emaitza, lortzen duzun giroa. Iruñeko ze-ruak ez dira hemengoak bezala-koak, eta nik koadroetan hori is-latzen dut. Ikusleari koadroaren barruan dagoela sentiarazi nahi diot nire lanaren bitartez.

• Eskola e g o n edo ez e g o n , egia da Baztan eta Bortzi-rietan pinturarako zaleta-sun handia izan dela beti , m a r g o l a r i e z a g u n a n i t z

s o s I a i

Juan Carlos Pikabea bere kabuz

hasi zen margotzen, baina duela

hogei urte, Juantxo Larramendi

margolariak lesakarraren lana ikusi

eta harekin hasi zen ikasten.

«Teknika menperatu ondoren,

norberak bere nortasuna garatzen

du bere koadroetan. Lanak ematen

du ezagutza».

Lehen koadroa 1984. urtean saldu

zuen Pikabeak, Herri Urratsen.

«Artisauen azoka zegoen eta

hantxe nengoen ni nire koadroekin.

Egun hartan saldu nuen

lehendabizikoa». <@>

Euskal Herrian eta hemendik kanpo

erakusketa ugari egin du

lesakarrak, eta, orain, bere etxean

du erakusketa aretoa. Bere

koadroak nahi duenean erakusteko

askatasuna ematen dio horrek.

b a d e l a . M u g i m e n d u ho-rrek jarraipenik duela uste duzu, hau da, agertzen ari al dira margolari berriak? Nikikustendut zaletasun han-

dia dagoela. Baina uste dut le-

henbiziko urratsak egiteko zail-tasun handiak dituztela gazteek. Orain hagitz zaila da erakusketa bat egitea artista ezaguna ez ba-zara. Gauza garrantzitsua daha-laber hasten zarenean zure urra-tsak zuzenduko dituen irakasle on bat izatea; aukera ematen du horrek norberakbere burua aur-kitzeko.

• Baztan-Bidasoa alde hone-taji, A p e z e t x e a eta Larra-mendi izan dira margolari askoren irakasle, eta beste batzukhaien aurretik. Bai, eta agian horrek lagundu

du p in tura h e m e n zabal tzen. Harrigarria baita hain eremu txi-kitan hor renber tze margolar i egotea. Kopuruazgain, kalitatea ere badago, gainera. Nik Baz-tango margolariekin harreman handia dut, eta, haiek egiten du-ten bezala , nik ere udan nire etxeko ateak zabaltzeko erraten didate behin eta berriz. Egia da inguru honetan sortu dela nola-baiteko kultur ibilbide bat. Jen-dea propio etortzen da hemen-go margolarien lana ikustera. Uste dut Bidasoa eredu dela Euskal Herrian.

—^Edurne Elizondo

ostirala, 2000ko abenduaren 15a Egunkar ia

Page 7: Gure Aukera «Oleritzerok opariak etka ikatz banatuka do u ...€¦ · Gure Aukera «Oleritzerok opariak etka ikatz banatuka do u lNafarroak hairibao herritart gaui etr a etz bitarteari

KJafarkaria Egunkaria

»ostirala »20001(0 abenduaren 22a

Martxelo Sotes

Misterioak

I aiotzajarriko dute alkatearen bulegoan eta 1 %Jf' hantxe egonen da Eguberrietan. Hala zioen | hedabideetara igorritako prentsa oharburrun-1 batsubatek. Berrikuntza garrantzitsua, irunse-1 me-aiabei bizitza zeharo aldatuko diguna.

Jaiotzak Samariako ibilbide biblikoa du pai- { saia modura, eta bertan agertzen diren gizon-emakumeen iruditxoak Murtziako Eskolak eginikoak dira. Agian ez dira hiriburuko Udale-an jartzen ahal diren egokienak.

Belengo atariaren ondoan ohiko aingerutxo hori, «aintza» edo gloria hitza oihal baten gai-nean idatzia duen hori, Iruñeko pertsonaia no-nahiko edo omnipresente horietako batekin ordezkatuko dugu. Alde urdina gainbegiratzen duten sasiudaltzain horietako bat. Hau da zo-nalde urdina edo ORA horretaz arduratzen den horietako bat: Beraz ORA pro nobis, era-man dezake idatzia oihaltxoan.

Errege Magoak jarriko genituzke (Iholanda Bartzina oso monarkikoa izanen da segurue-nik; Olentzero errepublikanoegia da nonbait): hiru Baltasar, Zagit edo Mesonen ibiltzen diren mutiko beltz itxuroso horietako hiru. Besteia ere hortxe genituzke eredu, La Farola, la revista que mas mola saltzen duten errumaniarrak eta albaniarrak, krabelin eta arrosa saltzaile korea-rrak eta indiarrak. Iruñea, oso polita izateaz gain, kosmo-polita dela erakutsiz. Erregeen gameluak berehala aurkituko ditugu.

Beste jaiotza eredu bat: Arrotxapea auzoan 1 • kokaturikoa, festak egitea debekatu zieten f • eguna islatzen duena. Hori bai belen bizia. I

Pontzio Pilatosen erromatarraketa guzti.

ISegur asko gure alkateak ez ditu iradokizun hauek gustuko izanen. Azken proposamena eginen diogu. Paisaia, pertsonaiak eta gainon-tzeko zertzeladak berak hauta ditzala baina haurtXoa bederen egungo beste edozein iko-norekin truka dezala. Benetan egungo bizitza-ren sinboloa dena. Telefono mugikorra, Euroa, ordenagailu Intemet-duna, tamagotxia, Poke-mon esponjiformea... Eta idia eta mandoa? Idirik ez, Iruñean zezena, ahal dela, karrikiri bat. Mandoa ere aukeran: udaltzainen burua edo mandoa, edota egungo benetako mandoa, hau da, telebistarena, zapping egiteko prest. Hauexek gure proposamenak. Iruñeko Udalak kontuan hartuko dituen? Hori bai misterioa.

OLENTZERO

i Aranguren: Bihar, larunbatare-kin, Olentzero Taxoareko kontzejuko lokaletan izanen da 17:00etan. Igandean, 17:30ean, Aranguren herri ondoko menditik jaitsiko da, Altxeta txistulari taldea lagun. 18:15ean Labianoko ermitara ailegatuko da eta, ordubete geroago, Muti loabeit iko eskoletako zubitik pasatuko da.

) Areso: Olentzerok oparitxoak banatuko ditu igandean, 12:00etan, eskolan, eta 18:30ean asto gainean ailega-tuko da herriko plazara.

I Barañain: Olentzero herriko karriketatik ibiliko da igandean. 18:00etan abiatuko da kultur etxe-tik, Barañaingo herri kolektiboekin batera.

» B a z t a n : Olentzerok Amaiurko eskolan hasi-ko du bere ibilbidea, ostiralean, goizeko hamaiketan. Igandean Elizondoko ikastolatik aterako da, arratsaldeko bostetan; 17:01eanlru-ritan izanen da; 18:00etan Arizkungo plazan; eta 19:00etan Arraiozen.

» Bera: Igandean, 16:00eta-tik aurrera, ttikien olen-tzeroak kalez kale ibiliko dira, 17:30ean Herriko Etxeko plazan Olentzero nagusiarekin elkartuko diren arte. Ikatza banatu eta gero kalez kale ibiliko da hori ere, asto gainean.

\ Burlata: Herriko zubi zaharretik 18:00etan eta herriko karrike-tatik ibiliko da igandean Olen-tzero Zaldua karrikatik Ezka-bazabal plazarainoko bidean.

> Le i t za : Igandean, goizeko hamabietan, eskolako haurre-kin bilduko da Olentzero, eta 18:00etan herrira hurbilduko da. Eskolako gaztetxo batek

bertsoz agurra eginen dio eta, ondoren, txistulariekin eta Azketa abesbatzarekin herrian barrena ibiliko da.

> Lesaka: Nafarroako olentzeroe-tan olentzeroena igandean aterako da, 12:00etan, Plaza Zaharretik. Bertan jaiotza lehiaketa ere eginen dute.

» Lizarra: Igandean, 17:30ean, Lizarra ikastolatik abiatuko da Olentzero asto gainean herri-ko karrika nagusietatik pasea-tzeko.

» Sakana: Olentzero arratsaldeko seietan Altsasuko foruen pla-zan izanen da igandean. 18:01ean Irañetan izanen da

eta 19:00etan, Etxarri-Ara-natzen

» Uhar te : Igandean, 16:30ean, txokolatada eginen dute Ber-dintasuna elkartean. Ondoren musika izanen da, eta 19:00etan iritsiko da Olentzero herriko karriketan barrena ibil-tzeko.

t Zangoza: Olentzero Ttikia gaur aterako da, ll:30ean, ikastola-tik. Arkupeetan hamaiketakoa izanen da. Olentzero Handiak, berriz, igandean eginen du ohiko ibilbidea, 20:00etan hasita.

» Zizur Nagusia: Kontzeju Zaha-rretik aterako da Olentzero

(Aide Zaharra), igandean, 17:00etan, eta 19:00etan igeri-lekuetara ailegatuko da.

PAILAZOAK

I Z izur Nagusia: Takolo, Pirritx eta Porrotxek Parrandan ikus-kizuna eskainiko dute gaur, 17:00etan eta 19:00etan, fron-toi handian.

ZINEMA

» Baraña in : Ostegunean, Gezi urdina haurrentzako filma pan-tailaratuko dute Kultur Etxean, 12:00etan.

• J O X E L A C A L L B

Horra, horra gure zer? Olentzero, gure tripazaku maitagarria, Azkoien herrira ailegatuko zaigu aurten lehenbizikoz. Eta herriko

bizitza baketsua aztoratu egin omen du. Azkoiendar batzuk alde eta beste batzuk kontra agertu zaizki-

gu; eta kontra daudenak, Bizarzuri cocacolazalearen alde. «Olentzero Nafarroako iparraldeko ikurra da,

eta ez Erriberakoa», eta gisako argudioak erabili dituzte. «Lekuz kanpo» dagoela, alegia. Olentzero Le-

sakatik kanpo ikustea Iruñeko erraldoiak sanferminetatik kanpo ikustea bezain desegoki ikusten dute

batzuek. Baina Iruñeko konpartsako erraldoiak uztailean ez ezik San Saturnino egunean ere ateratzen

dituzte paseatzera.

Balkoiko andreak behin eta berriz espiikatu zion txakurrari, baina hark ez zuen ulertu. «Ez, ez, ez, Afrika-

ko erregina ezin dute azaroan atera», pentsatu zuen. «Ez, ez, ez, Olentzero ezin dute Azkoieneraino eka-

rri», pentsatu dute besteek.