32
0 2012-2013 U.P.V. / E.H.U. L MODULARRA: HAKUNA MATATA GOIERRIKUAK TALDEA LH32.2

HAKUNA MATATA

Embed Size (px)

DESCRIPTION

lan modularra

Citation preview

Page 1: HAKUNA MATATA

0

2012-2013

U.P.V. /

E.H.U. L MODULARRA: HAKUNA MATATA

GOIERRIKUAK TALDEA LH32.2

Page 2: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

1

LABURPENA

Txosten honetan lan modularrean zehar egin dugun bideoaren eta jokoaren

muntaketa, helburuak, … azalduko dizkizuegu. Alde batetik, aste guzti hauetan

zehar landu eta burutu ditugun elementu guztiak azalduko ditugu; bideoaren

grabaketa, mozorroen aukeraketa, musikaren muntaia eta grabaketa, bideoaren

muntaia, … Beste aldetik, jokoaren ezaugarriak, helburuak eta baloreak

zehaztuko ditugu. Eta honekin batera izandako zailtasunak eta gure balorazio

orokor bat jarriko dugu.

RESUMEN

En este trabajo vamos a explicar un poco como ha sido el montaje del video,

los objetivos del mismo… Por un lado, vamos a explicar cuál ha sido el trabajo

llevado a cabo para completar este trabajo modular: grabación del video,

selección de los disfraces, grabación y montaje de la música, montaje del

video… Por otro lado, trataremos de explicar características, objetivos y valores

del juego. También intentaremos especificar cuáles han sido las dificultades y

nuestra valoración final sobre el trabajo.

ABSTRACT

Through this report we are going to explain how the edition of the video and all

the previous and the later work has evolved. On one hand, we are going to

focus on the elements and work we have been doing during this former period.

On the other hand, we pretend to define the videogame’s features, principles

and the problems we have had along this time. In addition, we will try to specify

which the final conclusion and evaluation has been for us.

Page 3: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

2

AURKIBIDEA

1- SARRERA ................................................................................................... 3

2- EGUNEROKOA ........................................................................................... 4

3- JOLASA ..................................................................................................... 18

4- BIDEOA ..................................................................................................... 20

BIDEOAREN TESTUINGURUA .................................................................... 20

EMAITZA ...................................................................................................... 21

BESTEEN EMAITZAK .................................................................................. 22

5- ERABILITAKO INFORMAZIO-ITURRIAK .................................................. 23

6- ERANSKINAK .............................................................................................. 24

Page 4: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

3

1- SARRERA

Lauhileko honetan egokitu zaigun Lan Modularra Jolas-Ikas proiektua izan da,

non jolas bat (helburu pedagogiko jakin batzuk dituena, noski) azaldu behar

genuen.

Oso lan ezberdina izan da, orain arte eginikoekin alderatuz, ikus-entzunezkoak

eta sormenak garrantzia izugarria izan baitute. Oso lan interesgarria iruditzen

zaigu, alor ugari ukitzen baititu: bideoaren eraketa, aurkezpena eta lanaren

txostena. Gainera, hasieratik bukaerara geuk eratu behar genuen zerbait izanik,

gogotsu eta motibazio handiz hartu dugu parte eta geure sormena zukutu dugu.

Oso atsegina eta entretenigarria egin zaigu guztia: jolas bat asmatzea eta

irudikatzea, mozorroak eta eszenatokia prestatzea, bideoa grabatzea,

muntatzea, gidoi teknikoa osatzea eta abar. Dena den, lan idatzia ohikoagoa

denez, bestelakoekin gehiago gozatu dugu, oso originalak baitziren.

Hau guztiaz gain, lan asko eskatzen duen proiektu bat dela adierazi nahi

genuke; askok bideo bat osatzea erraza eta sinplea dela pentsa dezaketen

arren, hori ongi egiteak ordu eta saiakera ugari hartzen baititu.

Ondorioz, gai bat lantzeko eta geure ideia propioak sortu eta baliatzeko modu

ezin hobea iruditzen zaigu Lan Modular hau. Agian beste hainbat gai jorratzeko

ere honelako gauzak proposatu beharko liratekeelakoan gaude.

Page 5: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

4

2- EGUNEROKOA

Page 6: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

5

TALDEA : GOIERRIKUAK SAIOA: 2012-11-10

NOIZ HASI: 08:30

NOIZ BUKATU: 13:00

TALDEKIDEAK:

IDAZKARIA (X)

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Bideoaren muntaia.

2.- ADOSTUTAKOAK

Bideorako azpitituluak idatzi eta txertatu ditugu. Ondoren, musika bakoitza non jarri adostu dugu, eta geuk

interpretatu behar ez duguna internetetik jaitsi dugu. Bideoaren kredituak osatu ditugu, gure argazkiak eta

taldearen izena adieraziz. Gainera, lagundu ziguten taldekideei eskerrak emateko esaldi bat ipini dugu.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Bihar musika sartuko dugu eta ahotsa sartzen saiatuko gara (grabatu eta txertatu).

Horrez gain, lanaren titulua ezarriko dugu bideoaren hasieran, eta denbora 3 minututara iristen denez,

egokitu egin beharko dugu.

Jarraian, azken ukituak egin beharko ditugu.

4.- JAZOERAK

Arazo ugari izan ditugu gaurkoan, ordenagailua blokeatu egiten baitzitzaigun, hainbatetan geure lanaren zati

bat ezabatuz. Beraz, berriro egin behar izan ditugu, hainbat ezaugarri. Musikak ere arazotxo batzuk eman

dizkigu, ezin baikenuen entzun ordenagailuan, eta, ondorioz, ezin izan dugu bideoan txertatu. IKT-ko

irakaslea bilera batean zegoenez, ezin izan diogu behar genuen laguntza eskatu ordenagailuarekin izan

ditugun arazoetan. Dena den, nola edo hala moldatu gara.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Gaurkoa ikusita, espero dugu, bihar guztia konpondu eta prest uztea. Horrela, segituan bukatzeko moduan

egongo gara.

JON VILLAR

MIREN SARRIEGI

ENEKO TXIKIRRIN

X AMAIA TELLERIA

Page 7: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

6

TALDEA : GOIERRIKUAK SAIOA: 2012-11-26

NOIZ HASI: 11:30

NOIZ BUKATU: 13:00

TALDEKIDEAK:

IDAZKARIA(X)

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Materiala, egin beharrekoak, aurretik adostutako ideien berrikusketa.

2.- ADOSTUTAKOAK

Alde batetik, disfrazak adostu genituen (lehoiarena, exploratzaileena eta tributarrarena), bai eta nork zer lortu

eta ekarriko zuen, edo zer egin beharko genukeen eskulan bidez. Materialarekin jarraituz, fondorako edo gaia

girotzeko osagarriak edo irudiak zehazten hasi ginen (afrikako animaliak, tribuko herrixka ...). Horrez gain,

prestatuko dugun proba baterako mugitzen den “animalia” bat behar dugunez, erabaki genuen kotxe

telegidatu bati gainean animalia baten panpina (edo bestela, geuk eginiko eskulan bat) jartzea, beraz, autoa

lortu eta panpina aurkitu edo egin behar dugu. Grabaketari dagokionean, bi zati nagusiak non grabatuko

diren erabakita daukagu. Musika afrikarra aurkitu eta geuk interpretatuko dugula adostua dugu, baina

zehazteko dago ze abesti izango den. Gainera, bideoaren montajerako hainbat ideia zehaztu genituen

(hasieran bidejokora sartuko gara, amaieran tribuko herrixka bateko irudiak txertatuko ditugu eta abar).

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Disfrazak behin betiko lotuta uzteko, abenduaren 2 (igandea) arteko epea utzi dugu, bakoitzak bere

ardurapean hartu duena lortu eta guztiak biltzeko. Gainera, egun horretarako abesti ezberdinak eraman

behar ditugu, bai eta jotzen ditugun instrumentuak, entsegu moduko bat egin eta abesti definitiboa

erabakitzeko. Material aldetik, geure dekorazioarekin jarraituko dugu egun horretan, material

gehigarriak(animali apaingarriak, eszenatokia, kotxe telegidatuko animalia, tributarraren jantziak) osatuz.

Astean zehar bai klase orduetan, bai klasez kanpoko orduetan materialak antolatu eta prestatzeko

aprobetxatuko dugu, honela datorren astean grabaketa posible izan dadin.

4.- JAZOERAK

Klase orduetan eman zaizkigun lehenengo orduetan ez dugu zeregin handirik izan (egitekoen eta materialen

zerrendak prestatzeaz eta bideoaren muntaiaz eztabaidatzeaz gain), oraindik materiala zehaztu gabe

baikeneukan. Behin hori eginda orduak hobeki aprobetxatu ditzakegu.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Oso gogotsu gaude, oso lan entretenigarri eta dinamikoa izaten ari delako eta guk geuk pentsaturiko ideia

batetik abiatzen ari garelako. Hasiera batean bideoak lan gutxi eskatzen duela eman dezakeen arren, nabaria

da lan asko egin beharko dugula, baina ongi antolatzen bagara, gaia hain motibagarria izanik, oso lasai eta

gustura arituko gara. Geure beldur bakarra denbora epeak ez ongi kalkulatzen joatea da, beste hainbat lan

ere baditugu eta, baina uste dugu momentuz nahiko ongi moldatzen ari garela.

X JON VILLAR

ENEKO TXIKIRRIN

MIREN SARRIEGI

AMAIA TELLERIA

Page 8: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

7

TALDEA : GOIERRIKUAK SAIOA: 2012-11-27

NOIZ HASI: 09:30

NOIZ BUKATU: 13:00

TALDEKIDEAK:

IDAZKARIA(X)

JON VILLAR

X MIREN SARRIEGI

ENEKO TXIKIRRIN

AMAIA TELLERIA

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Gaurko saioa oso baliagarria izan zaigu, batez ere, materialari eta antolaketari begira.

2.- ADOSTUTAKOAK

Arteko irakaslearen laguntzaz, ikasgai honetan erabiliko dugun materialaren zerrenda bat egin dugu, bai eta

ziurtasunez beharko ditugun hainbat baliabide (kola zuria edota kartulinak, esate baterako) eskuratu eta

gorde.

Ondoren, ordenagailu gelara joan gara. Bertan, taldea bitan banatu dugu: batzuk dekorazioko objektuen

ereduen bila ibili dira sarean eta besteak afrikako tribu ezberdinen eta euren herrixken inguruko bideoen bila

ibili dira.

Orainarte zehaztu gabe geneukan zein herrialdetan kokatuko genuen, zehazki, geure GKEa. Kenyan

kokatzea erabaki dugu gaur, beraz, bertan girotzea.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Aste honetako lanorduak eskulanak egiteko aprobetxatzea erabaki dugu, dena finkaturik uzteko.

Gainera, aste honetan musikako irakaslearekin hitz egingo dugu abestia aukeratzen eta interpretatzen lagun

diezagun.

Bestela, atzo adostu bezala, igandea izango da gehiena prestatuta uzteko baliatuko dugun eguna.

4.- JAZOERAK

Gaurkoan ez da jazoera berezirik egon, planen arabera aritu gara lanean.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Behin irudi apaingarrien ereduak topatuta, eskulanari ekitea geratuko zaigu eta, aste hau horretarako dugula

kontuan izanik nahiko ongi goazela uste dugu, geure planei jarraiki. Ea marrazketa eta muntaia lana ongi eta

bizkor samar egiten dugun, gero lasaiago ibili ahal izateko.

Page 9: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

8

TALDEA : GOIERRIKUAK SAIOA: 2012-11-28

NOIZ HASI: 10:45

NOIZ BUKATU: 14:30

TALDEKIDEAK:

IDAZKARIA(X)

JON VILLAR

MIREN SARRIEGI

X ENEKO TXIKIRRIN

AMAIA TELLERIA

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Gidoi teknikoa, material gehigarriak.

2.- ADOSTUTAKOAK

Gidoi teknikoa osatu dugu, bideoa egiten dugunean errazagoa izan dadin.

Bestalde, dekoratua prestatzen hasi gara (masaiaren jantziak, eskudoa…) .

Grabaketarako datak adostu ditugu.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Grabaketa hurrengo astean egitea erabaki dugu, muntaiarekin lasai ibiltzeko. Honela, eguraldiak laguntzen

badu abenduaren 3 eta 4a erabiliko genituzke.

Beraz, adostu bezala, igandean (abenduak 2) eskulan guztia prest utzi beharko da.

4.- JAZOERAK

Inongo jazoerarik.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Gaurko eguna eskulanak egiteko erabiltzea adosturik genuen, baina gidoi teknikoaz ahazturik genbiltzan,

beraz, geure eskemak aldatu behar izan ditugu, denbora hobeki aprobetxatu ahal izateko. Horregatik,

iganderako lan gehixeago geratuko zaigula uste dugu, eskulan aldetik, beraz juxtuxeago ibiliko garela.

Page 10: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

9

TALDEA : GOIERRIKUAK SAIOA: 2012-11-29

NOIZ HASI: 08:30

NOIZ BUKATU: 14:00

TALDEKIDEAK:

IDAZKARIA(X)

JON VILLAR

MIREN SARRIEGI

ENEKO TXIKIRRIN

X AMAIA TELLERIA

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Material gehigarriak eta musika.

2.- ADOSTUTAKOAK

Goizeko lehen saioan elkartu gara gaur plastikako gelan; adostu bezala material gehigarriak osatu ditugu

(Massaiaren ezkutua eta lepokoa lehenengo, eta Kenyako fauna ondoren). Alor honekin amaitzeko

tributarraren kareta falta denez, igandean amaitzea erabaki dugu. Ondoren, musikako atala landu dugu.

Horretarako, interpretatu behar dugun abestietako baten (Siyahamba) partitura inprimatu dugu eta lehenengo

entseguak egin ditugu (hasiera batean flauta eta pianoa bakoitza bere aldetik, eta ondoren biak batera).

Pianoarentzat bi eskuetarako partiturarik aurkitu ez dugunez, musikako irakasleari laguntza eskatu diogu eta

biharko prestatuko digula esan digu. Horrela, entsegu nagusia bihar goizean izango dela adostu dugu: flauta,

piano, perkusio eta ahotsez. Eguraldiaren aurreikuspenak aztertu ditugu, baserriko grabaketarako

ezinbestekoa baitzaigu eguraldi ona, eta astelehena (abenduak 3) izango dela egun aproposena adostu

dugu.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Eskulan aldetik, gehiengoa adostu dugunez, iganderako lana murriztu dugu, baina dena den, antolaketa eta

materialaren azken ukituak egun horretan amaituko ditugu. Astelehenean, baserriko grabaketa guztiak egiten

ahaleginduko gara, aste osorako eguraldi txarra emanda baitago. Bideojokoan jokatzen hasten garen

eszenak, aldiz, asteartean edo grabatuko ditugu, behin bestea lotuta utzita. Egun horretan, musikako abesti

nagusiaren grabaketa ere burutu beharko dugu, prest utzi ahal izateko.

4.- JAZOERAK

Gaurko lanari esker, Massai-aren mozorroa ia prest utzita (kareta amaitu eta jantziak bilatzea geratzen da)

eta animalia batzuk irudikatuta, iganderako lana nabarmen murriztu dugu.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Denboraren kalkulua oso ongi egin gabe geneukan, ez baikenuen espero animaliak horren azkar eta arazorik

gabe egitea, beraz, oso baliagarria izan da, gerora begira asko aurreratu baitugu. Oso motibaturik sentitzen

gara, gauzak ongi ari direlako irteten eta grabaketarako guztia prest egongo dela ikus baitezakegu! Musika da

oraindik gutxi samar landu dugun atala eta entsegu dezente beharko ditugu emaitza ona lortu ahal izateko,

beraz, hori da oraintxe gure beldurrik handiena.

Page 11: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

10

TALDEA : GOIERRIKUAK SAIOA: 2012-11-30

NOIZ HASI: 10:00

NOIZ BUKATU: 13:00

TALDEKIDEAK:

IDAZKARIA(X)

X JON VILLAR

MIREN SARRIEGI

ENEKO TXIKIRRIN

AMAIA TELLERIA

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Musika.

2.- ADOSTUTAKOAK

Musikako irakasleak hainbat iradokizun egin dizkigu Siyahamba abestiari begira: esate baterako, zeharkako

flautak eta pianoak melodia bera interpretatu beharrean, pianoak akonpainamendua egitea proposatu digu,

eta bat etorri gara berarekin. Honela, erabaki berri honekin, moldatu egin behar izan dugu pianoaren partitura

(irakaslearen laguntzaz) eta, behin finkatuta, entsegu ugari egin ditugu flauta eta pianoa konbinatuz. Ondoren

perkusiozko instrumentuak gehitzen hasi gara.

Abestea erabaki dugunez, hainbat proba egin ditugu, baina jende askorekin hobeto geratuko litzatekeela

ikusirik, datorren astean klase-kideei laguntza eskatzea erabaki dugu.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Igandeko eta asteleheneko plana mantendu ditugu.

Asteartean musikaren grabaketa egingo dugu, abesterako orduan kideei laguntza eskatuz.

4.- JAZOERAK

Pixka bat kostatu zaigu flauta eta pianoaren elkarlotzea, ez baikinen batera joaten, baina azkenerako nahiko

ongi atera zaigu. Irakaslearen laguntzaz hainbat moldaketa egin ditugu, musikaren interpretazioa hobeki

atera zedin eta errazago jo genezan.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Une batzuetan pixka bat desmotibatu da kide bat pianoarekin jo beharrekoak arazoak ematen zizkiolako,

baina buelta ematea lortu dugu eta astearteko grabaketa ondo joango delakoan gaude.

Page 12: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

11

TALDEA : GOIERRIKUAK SAIOA: 2012-12-02

NOIZ HASI: 10:30

NOIZ BUKATU: 12:30

TALDEKIDEAK:

IDAZKARIA(X)

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Material gehigarriak eta hurrengo egunerako grabaketaren antolaketa.

2.- ADOSTUTAKOAK

Kareta amaitu, pintura erosi, margotu, materiala zehaztu eta grabaketaren eszenak antolatu eta zehaztu

ditugu.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Bihar grabaketaren zati nagusia egingo dugu Idiazabalen eta asteartean azken eszenak grabatu.

4.- JAZOERAK

Pentsatutako eszena bat aldatu egin dugu zailtasun gehiegi duelako honen grabaketak gero bideoan izango

duen denborarako. Gainera, lehoiaren disfraza gaurko eduki nahi genuen, probatu ahal izateko, baina bihar

arte ez dugu izango.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Oso gogotsu gaude bihar egin behar dugun grabaketarako. Baina, eguraldiarekin zortea dugun ikusi beharko

da, oso garrantzitsua baita.

JON VILLAR

X MIREN SARRIEGI

ENEKO TXIKIRRIN

AMAIA TELLERIA

Page 13: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

12

TALDEA : GOIERRIKUAK SAIOA: 2012-12-03

NOIZ HASI: 08:30

NOIZ BUKATU: 16:00

TALDEKIDEAK:

IDAZKARIA(X)

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Bideoaren grabaketa.

2.- ADOSTUTAKOAK

Azken ukituak egin eta antolamendua prest zegoenean grabaketari ekin genion. Baserrian egin behar

genituen sekuentzia eta plano guztiak grabatu genituen.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Bihar jokoaren azala, kontrazala eta CDa egingo ditugu, bideoaren hasierako eszenak grabatuko ditugu eta

“siyahamba” abestia grabatuko dugu.

4.- JAZOERAK

Oso egun polita izan da, oso motibaturik lan egin dugu eta kolpe eta barre asko egin ondoren egindakoarekin

oso gustura gelditu gara.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Eguraldiarekin zorte handia izan dugu, oso eguraldi aproposa izan baita grabaketarako.

JON VILLAR

MIREN SARRIEGI

X ENEKO TXIKIRRIN

AMAIA TELLERIA

Page 14: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

13

TALDEA : GOIERRIKUAK SAIOA: 2012-12-04

NOIZ HASI: 09:00

NOIZ BUKATU: 15:00

TALDEKIDEAK:

IDAZKARIA(X)

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Bideojokoaren diseinua eta musika.

2.- ADOSTUTAKOAK

Bideojokoaren portada eta cd-a diseinatu, egin eta inprimatu ditugu plastikako saioan.

Ondoren, musikako abestia grabatu behar genuen, beraz, lehenbizi hainbat entsegu egin ditugu. Bi ataletan

banatu dugu grabaketa: zeharkako txirula eta pianoa bakarrik lehenengo eta ahotsa eta perkusioa ondoren.

Beraz, lehenengo grabaketa burutu ostean, klaseko jendea animatu dugu gurekin abestera, adostua

geneukan bezala, horrela politago gelditzen baitzen. Hainbat entseguren ondoren, hau ere grabatu egin

dugu.

Horrez gain, bideojokoan jokatzen azaltzen garen eszenak, hau da, bideoaren hasierako eszenak grabatu

ditugu. Horretarako eszena eta plano ezberdinak erabili ditugu, emaitza ona izan dadin.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Bihar goizean bideoaren muntaiarekin hasiko gara IKT-ko irakaslearen laguntzaz eta, ondoren, musika

berriaren aukeraketarekin hasiko gara.

Hurrengo egunetan muntaiarekin jarraituko dugu, ahotsa jarriko diogu bideoari eta baita azpitituluak eta

musika ere.

Gainera, gidoi teknikoan hainbat aldaketa egin beharko ditugu, egokitu egin beharko dugu egin dugunera.

4.- JAZOERAK

Ez dugu jazoera berezirik izan gaurkoan, planeatu bezala egin dugu guztia eta denboraz oso ondo ibili gara.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Oso gustura gaude egindako lanarekin, orain muntaia nola joaten den ikusi beharko dugu eta, baita musika

egokia aukeratzen jakin ere, agian abesti bizkorragoren bat topatu beharko dugu eta jolas honetako probak

azaltzerakoan erritmo bizia emateko.

JON VILLAR

MIREN SARRIEGI

ENEKO TXIKIRRIN

X AMAIA TELLERIA

Page 15: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

14

TALDEA : GOIERRIKUAK SAIOA: 2012-12-05

NOIZ HASI: 08:30

NOIZ BUKATU: 14:00

TALDEKIDEAK:

IDAZKARIA(X)

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Pinnacle ezagutu eta bideoaren muntaia.

2.- ADOSTUTAKOAK

Bideoaren muntaiarako atal guztiak formatuz aldatu beharko genituenez MovieMaker programa erabiltzeko,

Dani-ri Pinnacle uzteko eskatu diogu. Honela, bere mintegira joan gara lanera eta, lanean hasi aurretik

erabiliko genuen programa arakatzen ibili gara, inork ez baikenuen ezagutzen. Gauza gehienak nola egin

ikusten gindoazen heinean, muntaiarekin hasi gara pixkana: geure bideo guztiak ikusi eta txertatu beharreko

atalak aukeratu ditugu, ordena zehaztu dugu, bakoitzaren iraupena ezarri, eszenak euren artean nola lotu

adostu (efekturen bat sartuta edo efekturik gabe) eta muntai orokorra eginda utzi.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Astelehenean muntaiarekin jarraituko dugu eta, gutxi gorabehera amaitzea espero dugu, gehiena eginda

baitaukagu.

4.- JAZOERAK

Inoiz programa erabili gabe geneukan arren, nahiko ongi moldatu gara eta erraza egin zaigu bere erabilera.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Bihar bideoa amaituta utzi nahiko genuke, ea denbora ematen digun eta lasai-lasai ibiltzen garen.

X JON VILLAR

MIREN SARRIEGI

ENEKO TXIKIRRIN

AMAIA TELLERIA

Page 16: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

15

TALDEA : GOIERRIKUAK SAIOA: 2012-12-10

NOIZ HASI: 09:00

NOIZ BUKATU: 15:00

TALDEKIDEAK:

IDAZKARIA(X)

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Bideoaren muntaia, eszena desberdinen muntaketa.

2.- ADOSTUTAKOAK

Gaurko egunean, grabatutako eszena guztiak montatu ditugu. Prestatuta geneukan gidoia jarraituta egin

dugu, hala ere, komenigarriak iruditu zaizkigun aldaketak egin ditugu.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Hurrengo egunerako, bideoren muntaketari soinuak eta musika txertatuko dizkiogu horrela amaitutzat

emateko. Ez zaigu lan askorik geratzen beraz, gure ustez, hurrengo egunean muntaketarekin amaituko dugu.

4.- JAZOERAK

Bideoa montatzen ibili garen bitartean, Pinnacle programak zailtasunak sortu dizkigu, bat-batean programa

itxi eta ezabatutakoa berriro egin behar izan dugulako. Hori saihesteko, zerbait montatzen genuenean

berehala gorde dugu arazorik ez suertatzeko.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Edukitako arazoengatik ezin izan dugu muntaketa gaur bukatu, hala ere, denboraz ondo goazela pentsatzen

dugu eta biharko egunean lana bukatzeko aukera izango dugula uste dugu.

JON VILLAR

X MIREN SARRIEGI

ENEKO TXIKIRRIN

AMAIA TELLERIA

Page 17: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

16

TALDEA : GOIERRIKUAK SAIOA: 2012-12-11

NOIZ HASI: 09:00

NOIZ BUKATU: 14:00

TALDEKIDEAK:

IDAZKARIA(X)

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Bideoaren muntaiaren azken ukituak eta soinu guztiaren muntaia.

2.- ADOSTUTAKOAK

Azken aldaketa txiki batzuk egin ditugu bideoaren muntaian (titulua jarri diogu lagunak etxera jolastera

doazela azaltzen den unean, adibidez). Bestela, soinua prestatzen eman dugu saio osoa: geuk

interpretatutako abestiaren bi zatiak txertatu ditugu egokien ikusten genuen ataletan eta interneten soinu

ezberdinak aurkitu ditugu giroketarako (elefanteak, txoriak eta abar). Etxean genituen bonboekin grabatu

genuen fondoko musika ere hainbat lekutan txertatu dugu. Horrez gain, tentsioko musika aukeratu dugu

(azkenean Tiburón pelikulako soinu bandakoa izan da) eta lehoiaren atalean ipini dugu, bere orroaz gain.

Behin hau guztia muntatuta, geure ahotsak grabatu ditugu eta une egokietan txertatzen aritu gara.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Bihar bideoan zerbait falta den edo ez ikusiko dugu eta zuzenketaren bat geratzen bazaigu hori burutuko

dugu.

4.- JAZOERAK

Ez dugu jazoera berezirik izan gaur, bada ez bada ere denbora guztian gordetzen baikenuen geure lana

berriro atzokoa gerta ez ziezagun. Dena den, azpimarratzekoa da soinua une egokian txertatzea ez dela bate

erraza, eta bere lana eman digula.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Esan beharra daukagu bideoa musikarekin askoz ere hobeto geratzen dela, asko girotzen baitu eta ez da

horren sinple geratzen. Oso gustura geratzen ari gara emaitzarekin.

JON VILLAR

MIREN SARRIEGI

X ENEKO TXIKIRRIN

AMAIA TELLERIA

Page 18: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

17

TALDEA : GOIERRIKUAK SAIOA: 2012-12-12

NOIZ HASI: 08:30

NOIZ BUKATU: 11:00

TALDEKIDEAK:

IDAZKARIA(X)

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Bideoaren azterketa eta igoera.

2.- ADOSTUTAKOAK

Bideoa beste behin ikusi dugu guztien artean eta, gustura gelditu garela adostu ostean, youtube-ra igo dugu.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Honekin bideoaren lana amaitu dugu eta aurkezpena prestatzea baino ez zaigu geratzen, beraz, horrekin

jarraituko dugu.

4.- JAZOERAK

Hasiera batean pentsatu dugu arazoak izan genitzakeela igotzerakoan, irakasleak kalitate handia zuela eta,

beraz, agian kalitatea jaitsi arte Youtube-k ez zigula igotzen utziko esan zigun eta. Gainera, youtubetik

hartutako musika copyright-a zela eta ez zela entzungo ere posible dela esan digu.

Dena den, ez dugu arazorik izan kontu hauekin.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Oso gustura sentitu gara gure lanarekin eta, esan beharra daukagu, orain arteko lanik politena iruditu zaigula.

Oso-osorik guk geuk sortu behar genuen ideia eta proiektua izateaz gain, lan handia eskatzen duen arren,

aurretik egin dugun guztiarekiko desberdina izan da eta oso motibagarria. Horrenbeste lan idatziren ordez,

sormena lantzea eskatzen duten honelako lan gehiago egitea gustatuko litzaiguke: gehiago inplikatzen eta

motibatzen baikara eta, gainera, gai ezberdinak lantzeko aukera paregabea ematen du.

JON VILLAR

MIREN SARRIEGI

ENEKO TXIKIRRIN

X AMAIA TELLERIA

Page 19: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

18

3- JOLASA

Gure proiektua bideojoko bat izan da. Guk sortutako jostailu hau hezitzailea da,

balore ezberdinak transmititzeaz gain, besteei laguntzea zein garrantzitsua den

ere erakusten baitu. Gainera, laguntzea dibertigarria izan daitekeela erakusten

du eta, honela, motibazioa sorrarazten die haurrei laguntzerako orduan; Masai

herriari kasu honetan, laguntzea entretenigarriagoa bilakatuz. Horrez gain,

baloreei dagokienean, zintzo jokatu behar dutela erakusten zaie jokoan, izan

ere, probaren batean kiroltasunaren aurkako jarreraren bat agertuko balute,

zigor moduko bat jasoko lukete eta aurretik irabazitako puntu batzuk galduko

lituzkete. Gaizki jokatu dutela ikusarazteko, lehoia azalduko zaie zigor moduan.

Behin bideojokoa eskuetan dugula, honen ezaugarriak ikus ditzakegu: Plastikoz

eginiko kaxatxo bat da eta, honen barruan, jokoa ekartzen duen CDa dator.

Kaxa honen koloreak nahiko sinpleak dira, ez baikenuen oso deigarria edo

agresiboa bilakatu nahi, lasaia baizik. Atzealdeari dagokionean, gure argazki

batzuk txertatu ditugu jokoaren protagonistak izango bagina bezala. Honez

gain, honekin helarazi nahi diren zenbait balore ere aipatzen ditugu.

Erabiltzeko jarraibideei begira, bideojoko batez ari garenez, mando batekin

jolastuko gara. Lehendabizi, Masai tribuko pertsona bat agertuko zaigu ongi

etorria eman eta jokoaren nondik norakoak azaltzeko. Ondoren, froga

ezberdinak planteatuko zaizkigu, non gure puntuazioaren arabera lehengai

kopuru ezberdinak lortuko ditugun. Amaieran, lorturiko lehengaien kopuruak

ikusirik, sailkapena ageriko da irabazlea nor den adieraziz. Dena den, azken

zatian baliabide guztiak elkartuko dira (helburua kooperazioa baita) eta lagundu

behar den herrixkara eramango dira.

Aipatu bezala, jokoko araua jarrera egokia mantentzea izango da, bestela

zigorra jasotzeaz gain, aurretik lorturiko hainbat gauza galduko baitituzte.

Jolas honek helburu pedagogikoak ditu, beraz, didaktikoa da. Hala ere, oso

dinamikoa denez, denbora-pasa entretenigarria ere izan daiteke. Hau barkaka

egin daitekeen arren, berezko helburua lankidetza denez, familian edo

lagunartean jolasteko oso aproposa da.

Page 20: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

19

Jokatzeko behar diren gauzei begira, bideojokoa izanik, kontsola baten beharra

dago.

Jokoaren azalari dagokionez, Masai baten irudia ezarri dugu Kenyako paisaia

ikusten delarik. Aipatu dugun moduan, kontra-azalean gure argazki batzuk ageri

dira jokoaren balore jakin batzuekin batera.

Ageri diren balore atxikiei erreparatuz, hainbat gauza azpimarratu nahi

genituzke. Alde batetik, berdintasunari eta elkarbizitzari garrantzi handia eman

diogu gure egunerokotasunerako ezinbestekoak baitira eta ondo barneratu

behar diren balore batzuk iruditzen baitzaizkigu. Joko guztiaren zehar

nabarmentzen dira horiek, izan ere, gure zeregina beharra duen herrixka bati

lehengaiak eramatea da. Ildo beretik, hainbat probetan ingurumenari ere

begirunea erakusten zaio bertako paisaia errespetatu baita. Bideoko proba

batean ikusten den bezala ura aurreztea da helburua, baina horrez gain,

pentsaturik geneuzkan, bertan azaltzen ez diren proba jakin batzuk balore hau

indartuko luketenak: arbolak ezagutarazteko proba bat, zauriturik dagoen

animali bat hartzea sendatu ahal izateko, … Aipatu behar dugu, kiroltasuna

errespetatzea dela arau nagusia eta hori betetzen ez bada zigorra jasango da

lehen aipatu dugun bezala. Balio etikoen barruan, hauek ikusi ditzakegu;

eskuzabaltasuna, solidaritatea, errespetuzko lankidetza, … Azkenik, kultur

aniztasuna ere lantzen da Masai herriaren ohiturak eta ingurunea ezagutuz.

Joko hau 7 urtetik gorakoentzat bideratu dugu. Honen arrazoia ondorengoa da:

balore horiek helarazteko haurrek kontu horien kontzientzia izan behar dute,

bestela ez baitute ulertuko jokoaren funtsa.

Page 21: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

20

4- BIDEOA

BIDEOAREN TESTUINGURUA

Bideo honen bidez jolasaren nondik norakoa zein den era erakargarri batean

erakutsi nahi izan dugu.

Grabaketa egitera Idiazabalgo Iruin-Barrena baserrira hurbildu ginen, bere

inguruetako zuhaitz eta paisaiak erabiliz, afrikar paisai belartsua simulatzeko.

Aitortu beharrekoa da hasieran pentsatu genuela honelako paisai berde batek

ez zuela antzekotasun handirik izango afrikarrarekin, baina zenbait argazki eta

artikulu irakurri ondoren gure aurreiritzia guztiz aldatu zen eta ohartu ginen toki

egokia zela.

Bideoarekin jolasa dibertigarria eta motibagarria dela erakusten saiatu gara,

baita gurasoentzat ere. Gainera, lankidetza sustatzen dela adierazi nahi izan

dugu jolasaren balore atxikiak azaltzeko asmoz, hauen artean: errespetua,

lehiakortasun osasuntsua, ardura, solidaritatea, herrialde azpigaratuenganako

kontzientzia …

PROZESUA

Musika arloan, iragarkirako Siyahamba abestia interpretatu dugu. Horretarako,

instrumentu desberdinetarako notak atera, abesteko ahotsen tonuak zehaztu,

eta, azkenik, denok batera praktikatu ostean, grabatu egin genuen. Jarraian,

beste zenbait abesti eta soinu desberdin lortu ditugu, iragarkiko une

egokienetan ipintzeko.

Tresneria aldetik, argazki kamera, ahots grabatzailea, ordenagailua eta asko

lagundu diguten zenbait ordenagailu programa (Pinnacle, Format Factory…)

erabili ditugu.

Osagai plastikoak ugariak izan dira gure iragarkian. Alde batetik, tribuko

buruzagiaren lepokoa, babesgarria eta maskara burutu ditugu. Paisaia egokitze

aldera, zebra, lehoia eta elefantea ere marraztu eta margotu genituen.

Page 22: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

21

Bideoaren muntaiarekin denbora asko eman dugu, izan ere, plano ezberdinak

erabili ditugu, ahotsa berriro grabatu behar izan dugu, musika eta soinuak

konbinatu ditugu, bolumenarekin jolastu dugu, efektu batzuk txertatu ditugu...

Hau guztia egin ahal izateko aurrez ezagutzen ez genuen Pinnacle programa

erabili dugunez, lehenik eta behin gauza bakoitza nola egin ikasi behar izan

dugu.

Geure lan prozesuan egin genuen gidoi teknikoa eranskinen atalean sartu

dugu, oso luzea baita.

EMAITZA

Azkenean Siyahamba abestia bi zatitan banatu dugu. Bideoaren hasierako

zatiaren ondoren, Afrikara iristen garenean, flauta eta pianoarekin egindako

zatia entzuten da eta bideoaren bukaeran Siyahamba letra gure ahotsekin

interpretatuz entzuten da, honetarako oso baliagarria izan zitzaigun gure klase-

kideen laguntza.

Komunikazio-lanabesei dagokionez, bideoaren hasieran, Amaiaren etxean

grabatutako eszenetan komunikatzeko gure ahotsaren bitartez komunikatzen

gara, baina ongi entzuten ez zenez, doblatu egin behar izan genuen. Ondoren,

telebistan sartu eta gero, tribuko burua agertzen da bere hizkuntzan hitz eginez,

baina ulergarria ez denez azpitituluak ipini ditugu euskaraz.

Osagai plastikoei erreparatuz, gehiena mozorroetan erabili ditugu. Lehoiaren

mozorroa oso sinplea da, ez da guk egina. Masai-aren mozorroak, aldiz,

konplexutasun handiagoa izan zuen, baina hala ere oso originala eta polita

gelditu da. Azkenik, GKE-ko kideen mozorroak pelikuletako esploratzaileetan

oinarritu ditugu, baina ez dugu eskulanik egin horiek osatzeko; etxeko jantziak

eta materiala elkartu, baizik.

Bideoaren muntaia egiteko PINNACLE programa erabili genuen. Oso programa

ona, baino aldi berean konplexua zenez, gogor egin genuen lan eta bukaerako

emaitza, mila buelta eman ondoren, ona izan da gure iritziz. Bai musikak,

efektuek, audioak, … oso ondo egin dute bat bideoko eszenekin, beraz, oso

ondorio positiboak atera ditugu.

Page 23: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

22

Honetaz gain, nagusiki, egindako plano mordoa eta bideoan itsatsitako giroko

soinua, azpimarratu nahi dugu. Geure ustez, bideoan sartzeko eszena batzuk

ez ziren grabatzeko errazak, batik bat, lehoia eta esploratzailearen borroka.

Bost bat aldiz grabatu behar izan genuen eszena ezberdinak konbinatuz,

gustuko emaitza lortu ahal izateko.

Orokorrean gure balorazia oso ona eta positiboa da. Zorte asko izan genuen

eguraldiarekin, nahiz eta hotz asko pasa, eguzkia izan genuen goiz eta eguerdi

osoan, beraz, honek asko erraztu zigun grabaketa. Gainera, taldeko giroa ona

izateak, oso entretenigarria egin zuen lana, asko disfrutatu baikenuen.

Hobekuntzei dagokienez, ez gara oso gustura gelditu ahotsarekin. Ahotsa

gainetik dago grabatua, hots, doblatua, eta hainbat momentutan ez dator bat

eszenekin. Beraz, hurrengoan, ahotsa bideoa grabatzeko momentuan ongi

entzun dadin saiatuko gara. Baina, orokorrean, oso gustura gaude egin dugun

lanarekin.

BESTEEN EMAITZAK

Taldean bildu ondoren adostu dugu honako hauek direla gure arreta gehien

erakarri dute aurkezpenak.

Hasi aurretik, aipatu behar dugu leku guztietan gertatzen den bezala,

aurkezpen oso onak egon direla eta beste batzuk ez hain onak.

Gure ustez “ Sushi taldea” eta “ Grass taldea” izan dira bideo erakargarrienak.

“Sushi” taldeari dagokionez, aipatu behar dugu, bideoan zehar erabilitako

musika oso egokia zela eta aldi berean bideo berezia izatea lortu zuten. Baita

ere aipatu behar dugu transmititu nahi zituzten baloreak oso ondo ikusi zirela

bideoan.

Beste aldetik “Grass” taldea aukeratu dugu. Egia esan, talde honek eta gureak,

bideoa muntatzeko orduan, nahiko ideia antzekoak izan ditugu. Baina,

aipatzekoa da oso bideo pedagogikoa iruditu zaigula, gainera, aurkezpen

egunean ikusi genuen bezala, modu entretenigarri eta dibertigarrian sortu dute.

Page 24: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

23

Azkenik, iluntasunarekin jolasten zuen talde horren lana ere oso orijinala iruditu

zaigu, ezberdina.

Gure taldearen barruan iritzi desberdinak genituen bideoak ebaluatzeko orduan,

baina, taldeko guztiak ados gaude, gehien gustatutako bideoak, klaseko

pertsonek protagonizatutakoak izan direla, atentzioa gehien erakartzen zutenak

baitziren.

5- ERABILITAKO INFORMAZIO-ITURRIAK

Lan hau egiteko orokorrean ez ditugu informazio-iturri berezirik erabili,

irakasleek emandakoa soilik.

Page 25: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

24

6- ERANSKINAK

Page 26: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

25

Page 27: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

26

Page 28: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

27

Page 29: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

28

GIDOI TEKNIKOA

SEKUENTZIA PLANO

A

ENKOADREA MUGIMENDU

A

IRUDIA SOINUA OHARR

AK

1 1 Plano

orokorra

- Amaiaren

etxeko tinbrea

jotzen dute

eta Miren eta

Enekori ongi

etorria

ematen die.

Giroko soinua

1 2 Plano

amerikarra

- Amaiak bere

bideojoko

berria

erakusten die

bere lagunei.

Giroko soinua

1 3 Xehetasun

planoa

Bideojokoa

gertutik

agertzen da

eta ireki

egiten dugu

erakusteko.

Giroko soinua

1 4 Plano

orokorra

- Telebistak

arazoren bat

ematen duela

dirudi eta

gerturatu

egiten gara.

Telebistan

sartzen gara.

Giroko soinua eta

telebistara

sartzean

teletransportazioa

irudikatzen duen

soinu berezi bat.

Argitasu

n efektua

gehituko

dugu.

2 5 Plano

orokorra

Kenian

agertzen gara

eta zerbait

ikusten dugu.

Korrikan

hasten gara.

Geuk

interpretaturiko

Siyahamba

abestia eta giroko

soinua.

2 6 Plano

orokorra

Korrikan

jarraitzen

dugu, baina

atzetik ikusten

Siyahamba

abestiak jarraitzen

du.

Page 30: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

29

gara eszena

honetan.

2 7 Plano ertaina Aurrez

ikusten gara

korrikan eta

bat-batean

zerbait ikusi

dugulako

gelditu egiten

gara.

Siyahamba

abestia gero eta

baxuago entzuten

da eta giroko

soinua hasten da.

3 8 Plano ertaina Massai-ak

ongi etorria

ematen digu.

Giroko soinua.

3 9 Plano

orokorra

Massai-ak

jokoa zer den

azaltzen digu.

Giroko soinua eta

danbor hots

baxuak.

3 10 Plano

amerikarra

GKE-ko kide

berriak

agertzen dira

Massai-aren

azalpena

entzuten.

Giroko soinua eta

danbor hots

baxuak.

3 11 Plano

orokorra

Massaiak

azalpenarekin

amaitzen du.

Giroko soinua eta

danbor hots

baxuak.

Efektu

batekin

eszenaz

aldatzen

da.

4 12 Plano

orokorra

Mugimendu

horizontala

Probetarako

ingurua

ikusten da.

Giroko soinua.

4 13 Plano

orokorra

Aurrez

ikusten gara

lehen

probarekin

hasten: zaku

karrera.

Giroko soinua.

4 14 Plano

orokorra

Mugimendu

horizontala

Zaku

karreraren

beste plano

Giroko soinua.

Page 31: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

30

bat.

4 15 Plano ertaina Massai-ak egoera aztertzen du.

Giroko soinua.

5 16 Plano orokorra

Bigarren froga: ura aurreztekoa.

Giroko soinua.

6 17 Plano orokorra

Mugimendu horizontala

Pinudi bat agertzen da eta Mirenen burua agertzen da arbola batetik.

Giroko soinua.

6 18 Lehen planoa Mirenen burua gertuagotik agertzen da.

Giroko soinua isiltzen doa eta Benny Hill-en abestia hasten da.

6 19 Plano orokorra

Harrapaketa froga hasten da.

Benny Hill-en abestia.

6 20 Plano amerikarra

Amaia arbola atzetik agertzen da.

Benny Hill-en abestia.

6 21 Plano orokorra

Harrapaketan jarraitzen dute.

Benny Hill-en abestia.

6 22 Plano ertaina Enekok arbola atzetik burua ateratzen du.

Benny Hill-en abestia.

6 23 Plano amerikarra

Korrikan hasten da.

Benny Hill-en abestia.

6 24 Plano orokorra

Harrapaketan jarraitzen dute.

7 25 Plano orokorra

Palak hartu eta hurrengo frogarako kokalekura joaten dira.

Giroko soinua.

7 26 Plano orokorra

Altxorra bilatzeko antolatzen dira.

Giroko soinua.

7 27 Plano ertaina Miren gertutik agertzen da lanean.

Giroko soinua.

7 28 Plano ertaina Amaia gertutik agertzen da lanean.

Giroko soinua.

7 29 Plano orokorra

Eneko gertutik agertzen da lanean.

Giroko soinua.

7 30 Plano orokorra

Guztiok agertzen gara eta Enekok bronka

Giroko soinua. Efektu batekin aldatzen da

Page 32: HAKUNA MATATA

Goierrikuak taldea Jolas-ikas proiektua

2012-2013 ikasturtea

31

botatzen digu lurra botatzeagatik.

eszenaz.

8 31 Plano ertaina Massai-ak kontuz ibiltzeko esaten du.

Giroko soinua eta tentsiozko musika.

9 32 Plano orokorra

Ura aurrezteko frogan izandako jarrera txarra kamara motelean.

Giroko soinua eta tentsiozko musika.

10 33 Pikatua GKE-ko kideak atzetik agertzen gara eta Miren eta Amaiak bira ematen dute eta korrikan alde egin.

Tentsiozko musika.

10 34 Kontrapikatua Lehoia agertzen da eta salto egiten du.

Orroa.

10 35 Pikatua Lehoiaren saltoa ikusten da eta korrika alde egiten dute.

Orroa.

10 36 Plano orokorra

Lehoiak Enekori jarraitzen dio eta lurrera botatzen du.

Orroa eta danborrak.

11 37 Plano amerikarra

Lehoia eta Eneko adiskidetu egiten dira.

Danborrak (Siyahamba abestia hasten da).

12 38 Plano orokorra

Massai-ak irabazitako lehengaiak ematen dizkigu.

Siyahamba abestia.

13 39 Plano orokorra

Herrixkaruntz abiatzen dira guztiak, kamarari agur eginez.

Siyahamba abestia.

14 40 Xehetasun planoa

Bideojokoa ikusten da.

Siyahamba abestia.

15 41 Xehetasun planoa

Taldekideen irudiak eta izenak agertzen dira.

Siyahamba abestia.