7
1 BIUEko Haur Hezkuntzako 1. Mailako, Klarionak Taldearen lana: Aitor Ayo, Udane Beaskoetxea, Alazne Bravo, Josean Cabarcos, Rocio Cervilla eta Aitziber Etxebarria HAUR HEZKUNTZAKO GELETAN AHOZKOTASUNA LANTZEKO BALIABIDEAK: HAUR HIZKERA 1.- HIZKUNTZA BEREGANATZEAREN INGURUKO TEORIAK Haurrek hizkuntza nola bereganatzen duten azaltzeko orduan, hurrengoak dira teoria nagusiak, edo gutxienez, haien artean gehien bereizten direnak, beste asko hauen nahasketak edo hauengandik eratorriak direlako: Frederic Skinner-en teoria konduktista: Skiner-en ustez hizkuntza imitazio, errepikapen eta errefortzuaren bidez bereganatzen du haurrak; konduktibismoa da teoria honen oinarria, beraz. Noam Chomsky-ren jaiotzatiko gaitasunean oinarritutako teoria: Haurrek hizkuntza ikasteko gaitasuna umetatik dute; hau da, gaitasun hori berezkoa da. Helduek, askotan, haurrekin amaitu gabeko esaldiak eta gramatikalki okerrak direnak erabiltzen badituzte ere, haurrek hizkuntza ondo ikasten dute; beraz Chomsky, horretan oinarritzen da, haurrek hizkuntza ez dutela imitazioz soilik ikasten baieztatzeko. Lev Vigotsky-ren interakzioan oinarritutako teoria: Vigotsky eta bere jarraitzaileen ustez, hizkuntza sozializazioari esker bereganatzen du haurrak. Beraien ustez, haurren hizkuntza ikasteko gaitasuna ez dago jaiotzatiko faktoreek zehaztuta; ikaste hori, kasuan-kasuko haurra haziko den gizartean edo inguruetan praktikatzen diren ekintzen ondorio izango da, gizarte eta inguruarekin duen interakzioaren ondorioa. Teoria hauek mahai gainean jarri ondoren, eta horietan gehiago sakondu gabe, aditu guztiek ulertzen dute hizkuntzaren bereganatze prozesuan etapa ezberdinak daudela: Umeek hizketan hasi baino lehen soinuak baino ez dituzte egiten. Geroago hitz antzeko soinu artikulatuak ikasten ditu, gehienetan berba laburrak eta errazak. Hemen agertzen da beraz, Haur Hizkera. Aditu gehienen ustez, Haur Hizkera hizkuntzaren bereganatze prozesuaren hasierako etapa horietako batean agertzen den baliabide bat da.

Haur Hizkera

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Haur Hizkera

1  BIUEko  Haur  Hezkuntzako  1.  Mailako,  Klarionak  Taldearen  lana:    

Aitor  Ayo,  Udane  Beaskoetxea,  Alazne  Bravo,  Josean  Cabarcos,  Rocio  Cervilla  eta  Aitziber  Etxebarria  

HAUR HEZKUNTZAKO GELETAN AHOZKOTASUNA LANTZEKO BALIABIDEAK:

HAUR HIZKERA

1.- HIZKUNTZA BEREGANATZEAREN INGURUKO TEORIAK

Haurrek hizkuntza nola bereganatzen duten azaltzeko orduan, hurrengoak dira

teoria nagusiak, edo gutxienez, haien artean gehien bereizten direnak, beste asko hauen nahasketak edo hauengandik eratorriak direlako:

• Frederic Skinner-en teoria konduktista:

Skiner-en ustez hizkuntza imitazio, errepikapen eta errefortzuaren bidez

bereganatzen du haurrak; konduktibismoa da teoria honen oinarria, beraz.

• Noam Chomsky-ren jaiotzatiko gaitasunean oinarritutako teoria: Haurrek hizkuntza ikasteko gaitasuna umetatik dute; hau da, gaitasun hori

berezkoa da. Helduek, askotan, haurrekin amaitu gabeko esaldiak eta gramatikalki okerrak direnak erabiltzen badituzte ere, haurrek hizkuntza ondo ikasten dute; beraz Chomsky, horretan oinarritzen da, haurrek hizkuntza ez dutela imitazioz soilik ikasten baieztatzeko.

• Lev Vigotsky-ren interakzioan oinarritutako teoria:

Vigotsky eta bere jarraitzaileen ustez, hizkuntza sozializazioari esker

bereganatzen du haurrak. Beraien ustez, haurren hizkuntza ikasteko gaitasuna ez dago jaiotzatiko faktoreek zehaztuta; ikaste hori, kasuan-kasuko haurra haziko den gizartean edo inguruetan praktikatzen diren ekintzen ondorio izango da, gizarte eta inguruarekin duen interakzioaren ondorioa.

Teoria hauek mahai gainean jarri ondoren, eta horietan gehiago sakondu gabe,

aditu guztiek ulertzen dute hizkuntzaren bereganatze prozesuan etapa ezberdinak daudela:

Umeek hizketan hasi baino lehen soinuak baino ez dituzte egiten. Geroago hitz

antzeko soinu artikulatuak ikasten ditu, gehienetan berba laburrak eta errazak. Hemen agertzen da beraz, Haur Hizkera. Aditu gehienen ustez, Haur Hizkera

hizkuntzaren bereganatze prozesuaren hasierako etapa horietako batean agertzen den baliabide bat da.

Page 2: Haur Hizkera

2  BIUEko  Haur  Hezkuntzako  1.  Mailako,  Klarionak  Taldearen  lana:    

Aitor  Ayo,  Udane  Beaskoetxea,  Alazne  Bravo,  Josean  Cabarcos,  Rocio  Cervilla  eta  Aitziber  Etxebarria  

Baina, zer da Haur Hizkera?

2.- HAUR HIZKERAREN KONTZEPTUA

Haur Hizkera hizkuntzaren moldaera bat da. Hizkera esaten dugunean egoera konkretu bati egokitutako hitz egiteko modua esan nahi dugu, beraz kasu honetan, adin tarte batean, 0 eta 3 urte bitartean gutxi gorabehera, hizkuntzaren barneratze prozesuan dauden umeekin, ingurukoek erabiltzen duten hizkera da Haur Hizkera.

Baina aditu guztiak Haur Hizkeraren aldekoak al dira?,   Aditu guztiek

onartzen al dute Haur Hizkera hizkuntzaren bereganatze prozesu horren baitan baliabide egoki bat bezala?

EZ, badira zenbait aditu Haur Hizkera erabiltzearen kontrakoak direnak. Aditu horien ustez, Haur Hizkera ez da hizkuntza ikasteko nahitaezkoa, horien

artean batzuk ere badira, Haur Hizkera, hizkuntza ikasteko inolako baliorik ez duela esaten dutenak.

Teoria hau hurrengo adierazpenetan oinarritzen dute: a) Munduko komunitate batzuetan ez da Haur Hizkerarik eta haurrek berdin

ikasten dute hizketan. b) Haur Hizkera, estetikoki bada ere, hizkera itsusitzat jo izan dute aditu eta

pertsona batzuek; beraz, baztertu beharreko zerbait da. c) Haur Hizkera, hizkuntza bere osotasunean oker ikasteko bide izan daitekeela

defendatzen dute. Hortaz, aditu hauen ustetan, hizkuntza bereganatzeko prozesuan, umeei hiztegi

egokia erabiliz zuzendu beharra dago hasiera-hasieratik, eta Haur Hizkera erabiltzeak, ez die inolako mesederik egiten haurrei.

Ikertzaile hauen ustez, haurrari mintzatzerakoan, begietara begiratu behar zaio,

hitz errazak erabili, hitzak eta objektuak lotu behar dira eta umeak egiten dituen soinu, hots eta zaratak errepikatu behar dira, beraiek intonazioa landu dezaten. Beraz, azken ideia hau azpimarratzen eta aholkatzen dute adituek.

Baina esan bezala, beste aditu askok (gehiengoak esango genuke), hizkuntzaren bereganatze prozesuan, Haur Hizkerak duen garrantzia azpimarratzen du, ez ordea edonolako Haur Hizkera, ondoren ikusiko dugunez, Haur Hizkerak badituelako barne arau batzuk.

Haur Hizkera, hizkuntzaren jabekuntzarako urratsa dela esaten duten aditu

hauek, ondoko arrazoietan oinarritzen dira: a) Haur Hizkerak komunikatzeko balio du. Haurrekin Haur Hizkera erabiltzen denean, emaitza hobeak lortzen dira umeen

arreta erakartzeko eta asmo afektiboak komunikatzeko garaian. b) Hasiera batean keinuak umeen arreta erakartzeko baliagarriak diren arren,

bigarren urtearen inguruan Haur Hizkerak hizkuntza helburu zehatzagoak lortzea baimentzen du.

c) Beste hizkuntza batzuetan gertatzen den bezala, euskaran ere, Haur Hizkeraren tradizio ederra dago eta beraz, erabili egin behar da gal ez dadin.

d) Adituen ustez, frogatuta dago Haur Hizkera erabilita, haurren adierazkortasuna handitu egiten dela, eta baita afektibitatea garatu ere.

Page 3: Haur Hizkera

3  BIUEko  Haur  Hezkuntzako  1.  Mailako,  Klarionak  Taldearen  lana:    

Aitor  Ayo,  Udane  Beaskoetxea,  Alazne  Bravo,  Josean  Cabarcos,  Rocio  Cervilla  eta  Aitziber  Etxebarria  

Oinarrizko ahozkotasun hau sentimenduak lantzeko oso baliagarria da aditu hauen ustez.

e) Hizkuntza gehienek mendeetan zehar haurrekin hitz egiteko modu berezia garatu izan dute. Denek dituzte aurretik aipatutako ezaugarri teoriko komun horiek, eta denboran iraun egin dute. Beraz, mendeetan zehar, enpirikoki frogatu egin da, Haur Hizkera “egokiak” emaitza onak izan dituela hizkuntza bere osotasunean ikasi eta irakasteko.

Hizkera “egokiaz” ari garenean, mendeetan zehar kontrastatutako eta aurretik aipatutako oinarri zientifikoa duen hizkera batez ari gara eta beraz, ez dute lekurik oinarri hori ez duten eta haurraren hizkuntzaren garapenean mesederik egingo ez duten, "mahituxu kotxokiak?" "Ni tein nai, otaba?", bezalako esaldiek.

f) Hizkuntza guztiek komuneko ezaugarri bat dute: oso konplexuak direla. Horregatik, hizkuntza guztietan bide pedagogikoak garatzen dira haurrei

hizkuntzaren oparotasuna pixkanaka eta era egokian eskaintzeko. Bide horietako bat Haur Hizkera da.

Baina, esan egin dugu adituek ez dutela edonolako Haur Hizkera defendatzen. Zeintzuk dira orduan Haur Hizkera egokiaren ezaugarriak?

3.- HAUR HIZKERAREN EZAUGARRIAK

Ikerketa askok adierazi izan dutenez, helduek haur txikiekin hitz egiterakoan,

beraien hizkuntza-maila egokitu egiten dute, egokitzapen hori da Haur Hizkera eta ondokoak egokitzapen horren ezaugarriak:

a.- Sinplifikazio fonetiko eta semantikoa: Umeentzako ahoskatzeko errazenak diren fonemak dira hizkera honen oinarri,

adibidez, “p” eta “m” duten fonemak. Bokalak ere normalean hiruko sisteman aukeratzen dira, “a-e-o” edo “a-i-u” konbinazioan normalean. Inoiz ez dira batera egongo adibidez, “a-e-i”. Batez ere, kontsonanteetan leherkariak erabiltzen dira (“p”, “t”, “k”), gehienetan silaba beraren errepikapenez osatzen delarik hitza; papa, pipi, pupu, etab. Semantikari dagokionez, beraien egoeran eta bizitzan oinarrizkoak eta gertuak diren hitzak erabiltzen dira. Hitzak beti ere ondo ahoskatuak izan behar dira.

b.- Errepikakorra da. c.- Kakofoniak erabiltzen dira: Haurrak, bere lehen hitzak ahoskatzeko egiten dituen soinu kakofonikoen

imitazioan oinarritzen dira hasierako hitz hauek. d.- Hizkera enfatikoa da: Intonazio markatuagoa eta erritmoa zertxobait motelagoa du hizkera honek,

geroago etorriko denarekin konparatuz. e.- Esanahi bereko keinuez lagundutako hizkera da: Hizkera honen jatorrian daude begiradak, aurpegiko espresioak, hurbiltasuna

eta buruaren mugimenduak. f.- Umearen uneko egoerari erreferentzia egiten dion hizkera da. g.- Galdera, erantzun eta aginduzko perpausen erabilera. Gainera, haur txikien

hizkuntzan bi pertsona besterik ez da izaten: haurra bera eta beste guztia, eta askotan haurra bera 3. pertsona bezala hartzen da (Adib: nork egin du hau? Osabak egin du? Peiok egin du? -Peio umea delarik-).

h.- Onomatopeien erabilera oso ohikoa da, helduen mundu erreala haurren irudimenezko mundura hurbiltzeko helburuarekin.

i.- Helduak duen hizkuntza maila, haurrak duen hizkuntza gaitasunera egokitzen du. Haurrak bere maila handitu ahala, heldua bere hizkuntzaren maila igotzen doa.

Page 4: Haur Hizkera

4  BIUEko  Haur  Hezkuntzako  1.  Mailako,  Klarionak  Taldearen  lana:    

Aitor  Ayo,  Udane  Beaskoetxea,  Alazne  Bravo,  Josean  Cabarcos,  Rocio  Cervilla  eta  Aitziber  Etxebarria  

j.- Formari dagokionean, zailtasun mailaketa garbi bat ere badago: gehienak bi silabakoak edo silaba bakarrekoak dira, gutxi batzuk hirukoak: taka-taka, koko-koko.

Zein egoeratan dago euskarazko Haur Hizkera? Zoritxarrez hizkera hau ez da etxeetan (haurren esparru gertuenean) asko

erabiltzen, guraso asko erdaldunak edo euskaldun berriak direlako eta ez dutelako hizkera hau ezagutzen (betiere herriaren arabera). Ondorioz, hizkera honen sustapenean, mantenuan eta garapenean ezinbesteko papera betetzen dute gaur egun haurtzaindegiek eta maisu-maistrek.

Bertan landu beharra dago euskarazko Haur Hizkera, umea osotasunean bere

inguru soziolinguistikoarekin erlaziona dadin eta hizkuntza horren jabekuntza eta garapen osoa burutu dezan. Gainera, haur hezkuntzako kurrikulumak berak, aparteko garrantzia ematen dio haur hezkuntzako lehen zikloan (0-3 urte bitartean), ahozko hizkuntzari, hau baita ikasi, jokabidea erregulatu eta bizipenak, sentimenduak, ideiak nahiz emozioak adierazteko baliabidea. Horregatik da hain garrantzitsua, gaur egungo eta etorkizuneko maisu-maistrentzat euskarazko Haur Hizkera hiztegia ezagutzea eta erabiltzea, etxetik altxor hori ekartzen ez duten umeei oparitzeko, eta etxetik dakartenei indartzen laguntzeko.

Zein jatorri dute euskarazko haur hiztegiaren hitzek? Haur Hizkera lexiko bildumetan oinarrituta dago eta bilduma hauek haurraren

inguruko munduari dagozkion eta gertuko mundu hori garbi azaltzen duten hitz bereziez osatuta daude.

* Euskaraz ere, haur hiztegia, haurren eguneroko jarduerarekin lotzen diren

hitzez osatuta dago; adibidez, apunbala, lolo, txitxi...

Hizkera berezi honen oinarrian, beraz, ondo egindako kontzeptu aukeraketa bat dago eta aukeraketa hori 3 multzotan sailka daiteke adituen esanetan:

a.- Hitz onomatopeikoak (guau-guau, pipi, pa, kikak...) b.- Itxuraldatutako hitzak (papo, koxo, itxuxi,...) c.- Itxuraldatutako eta jatorri onomatopeikoa ez duten hitzak, eta adituen esanetan jatorriz historiaurrekoak izan eta helduen hiztegian iraun ez arren, Haurren Hizkeran iraun duten hitzak (izan ere hauetako asko, ipuin zaharretan eta joko primitiboetan baino ez dira agertzen).

Ikus ditzagun, orduan, euskarazko haur hiztegiaren oinarrizko hitz batzuk:

Page 5: Haur Hizkera

5  BIUEko  Haur  Hezkuntzako  1.  Mailako,  Klarionak  Taldearen  lana:    

Aitor  Ayo,  Udane  Beaskoetxea,  Alazne  Bravo,  Josean  Cabarcos,  Rocio  Cervilla  eta  Aitziber  Etxebarria  

EUSKARAZKO OINARRIZKO HAUR HIZTEGIA

Ekintzak Tresnak - Gauzak - Objektuak Apapa(n) = kanpora/kalera joan Apatxo/apatxe/apatxin/apatxi= jesarri Apu= amaitu Api/aupi/apa/apala/aupale= lepoan hartu Arreburritxiko/arretxiko/arre-arre/arrelepo=bizkar gainean ibili Atxis: doministiku Bapo/papo= nahikoa, aski, kitto Bilin-bolaka= txirinbolaka Burrun-burrun= autoa/trumoia Fu egin= putz egin Haginkada/kausk= kosk egin Katuka/Katamarka= lau hanketan ibili Kili-kili= kilimak egin Kuku egin= ezkutatu Lolo/momo egin= lo egin Mañak egin= negara egin Mua= muxua eman Ñañan= jan Pa= muxu emon Pipi= txiza Popo= kaka egin Punba/punbala/punbalatx= jausi Pupu(a)= min (gaztelaniaz pupa) Purrut=puzkarra Tapa-tapa/tipi-tapa/taka-taka/ttaka-ttaka= oinez ibili Tas-tas/zarta-zarta=ipurdikoak Tato=salto egin, jaitsi Tok-tok= atea jo Ttiki= txiki Txalo-txalo=txalo egin Txasta egin =sartu Txipli-txapla/plisti-plasta= uretan ibili Txiribuelta= itzulipurdia Txista/txasta egin=ziztatu Zurrut/txurrut= edan

Burrun-burrun=trumoia, zaratea, motorra Dilin-dalan=kanpaia Din-dan= txinboa, zabua, kolunpioa Keka= panpina Kiki=koleta Popo= bozina, kotxea Potxingoa=putzua Pun= tiro hotsa Pun-pun=pistola Taka-taka= ibilgailua oinez ikastekoa Tete/pipi (Ondarrun)=txupete Tik-tak= erlojua Tilin-talan/txin-txauna/ziburua/txingoa= kolunpioa edota kanpaia Txintxarria= sonajerua Tirrin-tirrin= tinbrea Txin= dirua Txis-pun=suziriak Txoria= neskatoen buruko adornoa Txorta= koleta Txu-txu=trena Txunda-txunda= musika Txuri-txuri=edurra  

 

Gorputz atalak Animaliak Kika= hortza Pitito/pitilina/kikili(Ondarrun)/txilibitua= zakila Popa=ipurdia Potxolina=alua Titi= bularra Txirrine/tirrina= zilbor hestea, zile

Arre-arre= zaldia, behorra, astoa Uau-uau= txakurra Beee=ardia, akerra, ahuntza Bekereke= ardia Bis-bis/mis-mis= katua deitzekoa Kokoro=oiloa Kua-kua/bili-bili = ahatea, paitta Kukurruku=oilarra Kurra=oiloa Kurrin=txarria Muuuu= behia Miau/mixina/pitxitxu= katua Pio-pio/pi-pi=txoria Trakatan-trakatan= zaldia Txio-txio=txita

Page 6: Haur Hizkera

6  BIUEko  Haur  Hezkuntzako  1.  Mailako,  Klarionak  Taldearen  lana:    

Aitor  Ayo,  Udane  Beaskoetxea,  Alazne  Bravo,  Josean  Cabarcos,  Rocio  Cervilla  eta  Aitziber  Etxebarria  

Janariak Umeen jostailuak/pitxiak Kaka= edozer txarra, ez jatekoa Koko= txokolatea, edozein goxoki edota arrautza Mama= ura Nenea=esnea Ñan-ñan=jan Txatxa= fruta Txitxia= okela, haragia edota arraina

Dilin-dalan=kanpaia Keka= panpina Popo=autoa Tete/pete/pipi= txupetea Txetxita/txetxito/ninia= beste umeak Txintxarria= sonajerua

Pertsonak Sentimenduak/Sentsazioak Ninia= haurra Aitte= aita Amma= ama Aittettea= aitona Ammamma= amona Txetxita/txetxito/ninia= beste umeak

Pupu, ai-ai= mina Korrokada= jan osteko aho-haizea

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Page 7: Haur Hizkera

7  BIUEko  Haur  Hezkuntzako  1.  Mailako,  Klarionak  Taldearen  lana:    

Aitor  Ayo,  Udane  Beaskoetxea,  Alazne  Bravo,  Josean  Cabarcos,  Rocio  Cervilla  eta  Aitziber  Etxebarria  

 

4.- BIBLIOGRAFIA  

  Gai honetan sakondu nahi duenak, eskura ditu ondoko liburu, artikulu eta baliabideak. Guretzako oso baliogarriak izan dira, espero dugu zuentzako ere izatea:

- Akaitze Kamiruaga eta beste batzuk (Labayru Ikastegia), 2011 – “Zuztarretik Ahora, Gida Didaktikoa”

- Koldo Izagirre – “Ahozko narragintza eta haurrak” (artikulua)

- Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilgunea eta Eregi, 2006 – “Ku-ku! Haurrekin hitz egiten hasteko”

- Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilgunea eta Eregi, 2013 – “Ku-ku! Haurrekin hitz egiten hasteko”

- Jaione Elizagoien Elizegi, 2013, UPNA – “Haur hizkera etxetik eskolara: ezaugarriak, erabilera eta Baztango kasua”.

- Amaia San Vicente Roncal, 2014, UPNA – “Haur hizkeraren transmisioa: Eskolaren eginbeharra eta Azpeitiako kasua”.

- Jose Inazio Ansorena, 2002, Argia aldizkaria – “Haur hizkera” artikulua

- Maite Asensio, 2012 – “Haur hizkera” artikulua.

- Joseba Aurkenerena, 2009 – “Haurren hizkera zertan den” artikulua

- Juan Inazio Lizarraga, 2010, Nafarroako Gobernua- “Haurren Munduko Hiztegi Txikia”

- Magda Rivero, 1993, universidad de Barcelona – “La influencia del habla de estilo materno en la adquisición del lenguaje: valor y limites de la hipótesisi del input”

- Manuel Lekuona, 1921, Eusko Folklore koadernoa, 31-37 – “Lenguaje Infantil”

- Asuncion Gonzalez del Hierro, Univ. Autónoma de Madrid– “Perspectivas teóricas sobre la adquisición del lenguaje”

- Owens, R.E., 2003 Pearson 173-180 - “Procesos en la adquisición del lenguaje” en Desarrollo del lenguaje.

- Zubiri, J.J., 1995 Hizkuntzaren Filologia eta didaktika. 177-203 - “Euskarazko haur hizkuntzaren berezitasunak”

- Zubiri, J.J., 2002 HIZPIDE 49, 16-30 - “Haur hizkeraren erabileraz”