16

Helduen euskalduntze alfabetatzea

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Euskaltegietako ikasle kopurua eta irakas-orduak behera doaz. Euskaltegietara jende gehiago ez hurbiltzearen arrazoiketa konplexua da eta lau mahaikideek faktore horiek astindu dituzte. EAEn helduen euskalduntze alfabetatzearen arauketa zaharkituta dagoela diote, eta era berean, gizartea asko aldatu dela, eta beraz, herritarren nahiak eta beharrak ere bai. Astean ordu gutxi ditu eskaintzeko euskara ikasleak, dirua urri ere badauka eta matrikula ordaintzeko arazoak ditu. Ikaslea bai, baina hizkuntza politika izan dute batik bat mihian mahaikideek. Euskararen beharrik ez sortzea, motibaziorik ez eragitea, herritarrengandik urrun egotea eta sarri hizkuntza politika euskaltegiek egin beharra azpimarratu dute.

Citation preview

Page 1: Helduen euskalduntze alfabetatzea
Page 2: Helduen euskalduntze alfabetatzea

Hizkuntza politikaausartagoa eskatzen dute euskaltegiekEuskaltegietako ikasle kopurua eta irakas-orduak behera doaz. Euskaltegietara

jende gehiago ez hurbiltzearen arrazoiketa konplexua da eta lau mahaikideekfaktore horiek astindu dituzte. EAEn helduen euskalduntze alfabetatzearen arauketazaharkituta dagoela diote, eta era berean, gizartea asko aldatu dela, eta beraz,herritarren nahiak eta beharrak ere bai. Astean ordu gutxi ditu eskaintzeko euskaraikasleak, dirua urri ere badauka eta matrikula ordaintzeko arazoak ditu. Ikaslea bai,baina hizkuntza politika izan dute batik bat mihian mahaikideek. Euskararen beharrikez sortzea, motibaziorik ez eragitea, herritarrengandik urrun egotea eta sarri hizkuntzapolitika euskaltegiek egin beharra azpimarratu dute.

� Egilea: Onintza Irureta AzkuneArgazkiak: Dani Blanco

171. zka. 2012ko abendua

2

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Xabier Letona. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa: (00 34) 943 37 15 45 Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.351. zenbakiarekin banatua, 2012ko abenduaren 30ean)

Azala: Garbine Ubeda Goikoetxea · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

Euskaltegietan ikasle kopuruak etengabe ari dirabehera. Euskal Autonomia Erkidegoan 1986-1987ikasturtean 45.974 ikasle ziren eta 2011-2012 ikas-turtean 35.132 ikasle. Goia jo al da?

MERTXE MUGIKA: Ez dut uste. Azkenekohamabost urteetako datuak ikusita, egia da 10.000ikasle gutxiago hurbildu direla euskaltegietara.Behin baino gehiagotan esan digute helduen eus-kalduntze alfabetatzeak goia jo duela eta beraz,gure nahia bukatutzat eman beharko genukeela.Hemen garen denok jaio gara gure ateak ixteko.Dena dela, beste datu batzuk ikusten baldin badi-

tugu uste dut ez dugula jo goia inondik inora.Oraindino erdaldunen proportzioa, beti ere EAErilotuta, %50aren bueltan omen dago. Herri honekeuskaraz bizi nahi duela behin eta berriro esan du.Zerbaitek goia jo badu ez da izan helduen euskal-duntze alfabetatzea.

45.000 baino gehiago? Ez naiz ausartzen horibaino gehiago egongo den esaten, baina goia joduela inondik inora. Azkeneko urteetan behea joduena hizkuntza politika izan da, hizkuntza politi-ka ausartagoekin eta abarrekin, berriro gora egite-ko aldagai guztiak daude.

Page 3: Helduen euskalduntze alfabetatzea

Helduen euskalduntze alfabetatzea / Mahai-ingurua

3

JOXERRA OLANO: Kopuruak horrelaikusita ematen du etengabeko jaitsiera izandela eta hori ez da horrela izan. 94-95 eta95-96 ikasturteetan 45.000 horien pareangenbiltzan eta Nafarroan ia 6.000 ikasle iza-tera iritsi ginen.

Ikasle kopuruari erreparatzen dioguhemen, eta datu interesgarria litzateke, jar-duerak gizartean duen eragina neurtu nahi-ko bagenu, ikasle ordutan zer nolako pisuadaukagun jakitea. Nafarroan ez dugu datuzehatzik, baina irudipena dugu moduluakapaltzen ari direla, ikastaroen erritmoaapaltzen ari da, trinkotzera jo beharreanapaltzera.

Erabat ados nago Mertxek esan duenare-kin. Goia jo duen edo ez, ez naiz sartuko.Garbi dut hizkuntza politika jakin batzuenbaitan txertatuta dagoela gure jarduera.Hemen [EAEn] azken urteotan izan direnatzerapausoek eragina izan dute, dudarikgabe. Sektore honetan egin zitekeena etaegin daitekeena baino askozaz gutxiagoegin da. Borondate politikoa beste bat izanbalitz, helduen euskalduntze alfabetatzea-ren tamaina beste bat izango zen. Goiajotzearena… Behea joko genuen oraingohonetan. Nafarroan behintzat hala esatendugu, behea jo dugula eta orain gora egi-tea tokatzen zaigula.

PEDRO LONBIDE: Zerbaitek goia jo du. Ezdut uste ikasle kopurua denik, sistemak baizik. Hel-duen euskalduntze alfabetatzea arautzen eta mugi-tzen duen sistema topera eraman dugu eta gehiegiluzatu ere egin dugu. Gizartea aldatu egin da, ikas-leen beharrak eta nahiak ere bai, eta orain dela 30urteko parametro berarekin ari gara. Horrek jo dugoia eta hori da aldatu beharrekoa, deitu hizkuntzapolitika, deitu nahi dugun bezala.

Ikasle kopuruaren aldetik, nik uste dut hortikgora ezin dela ibili. Mugatu beharko dugu, 30.000

edo 35.000. Baina ez gara iritsiko garai bateko kan-titateetara, erdia euskaldunduta edo euskarara hur-bilduta dagoelako.

Sistema edo hizkuntza politika berrian kokatuta,nire buruari galdetzen diot ea zer lortu nahi dugungeratzen zaigun beste erdiarekin. Orain arte ezditugu erakarri edo ez dute beharrik sentitu gureraetortzeko. Ez dakit helburuak izan behar duenhoriek ere euskalduntzea ala horientzat beste zer-bait planteatu behar den. Horretarako beste siste-ma bat behar dugu.

Atzetik hasita, erlojuaren norabidean: Pedro Lonbide, Joxerra Olano, Mertxe Mugika eta Idoia Goñi.

Page 4: Helduen euskalduntze alfabetatzea

IDOIA GOÑI: Ez da asko gelditzen esateko.Euskal hiztun ez den %50 hori nola erakarrigurera. Ez dakit sistemak eman duen eman beha-rrekoa, euskaltegiak trinkotasun handia [astekoordu askoko ikastaroak] eskaini du urte askoan.Horrek eguneroko dedikazio handia esan nahidu. Pedrok esan du asko aldatu dela bizimodua.Trinkotasun gutxiagoko moduluak eskaini ditu-gu: astean bitan, larunbatetan, auto-ikaskuntza…Baina badago beste faktore bat: azken urteotanez da batere beharrik sortu euskararekiko. Hiz-kuntza politikara noa berriro, ez da interesatu, ezda asmatu, inolako beharrik ez da sortu hiritarrakezkatuta egoteko. Jende askok kezka dauka hiz-

kuntzak ikasteko; ingelesa ikasten da, alemanaikasten da, ez da merkea, baina badute euskararieman ez zaion prestigioa. Azken urteetan gain-behera egin du ikaragarri. Horrek ez du jendeaerakartzen euskaltegira.

Duela hogei urte zortzietatik hamarretara eus-kaltegia lepo edukitzen genuen, bazegoen mili-tantzia eta euskaraz bizi nahia. Gaur egun bada-kigu perfila ez dela hori, askoz ere helburufinalistagoarekin dator euskara ikastera. Beharraoso hankamotz dabil, prestigioa falta du eta gurekontra doa erabat.

171. zka. 2012ko abendua

4

Pasai-Antxon (Gipuzkoa) bizi da eta 1966an jaiozen. Magisteritza ikasi zuen Donostian; euskara hu-tsean jardun zuen lehenengo promoziokoa da.Itzulpengintza ikasketak egin zituen Martuteneko(Donostia) eskolan. Hainbat ikastolatan irakaslearitu ondoren, 1990ean Donostiako Ilazki euskalte-gian hasi zen irakasle lanetan.

Legazpin jaioa (Gipuzkoa), 1965ean. Gaur egunSanturtzin (Bizkaia) ari da lanean hango udaleuskaltegian. Magisteritzan diplomatua, Biga-rren Hizkuntzen Irakaskuntzan aditua, Psikope-dagogia ikasketak burutzen ari da. 1986an hasizen euskara irakasle lanetan eta hainbat lan eginditu irakasleen formazioan.

� IDOIA GOÑIIlazki euskaltegiko irakaslea

� PEDRO LONBIDE Santurtziko Udal Euskaltegiko zuzendaria

M a h a i k i d e a k

Page 5: Helduen euskalduntze alfabetatzea

Helduen euskalduntze alfabetatzea / Mahai-ingurua

5

J. OLANO: Ikaslegaiak %50 direla ari gara aipa-tzen. Nafarroan %80 da hori.

M. MUGIKA: Euskararen Legeak 30 urte beteditu, helduen euskalduntze alfabetatzea lerrobatean-edo aipatzen dela uste dut. Edozein hiz-kuntza normalizazio prozesutan bi zutabe daudegarrantzitsuak: hezkuntza eta transmisioa, gureraekarrita helduen euskalduntze alfabetatzea. Hez-kuntzarako jarri diren baliabideak eta indarrakgurean jarri izan balira beste leku batean egongoginateke beharbada. Eskubideak eta sarritankomentatzen dira. Erdara ikasteko beharra egonda hemen, baina euskara ikasteko eskubidea… ez

dakit. Nafarroara edo Iparraldera joaten bagara,zer esan. Bestalde, ordaindu behar izatea... Norabi-dea ez da oso argi egon eta urteak pasa eta geroheldu gara heldu garen egoerara.

Pedrok esan du sistema zaharkituta dagoela. Guarautzen gaituen legeak izango ditu… guk bezain-beste urte. Beharbada gaur egungo premiei ez dieondo erantzuten eta gizarteak dituen premiak guari gara erantzuten. Hizkuntza politika, sarritan,guk egin behar dugu, eta gu partaide gara, ez egile.

P. LONBIDE: Eskolak egin du nolabait bere lanaeta guk urte hauetan guztietan zenbat heldu eus-

Elorrion (Bizkaia) jaio zen 1963an eta han bizida. EHUko Hezkuntzaren Teoria eta HistoriaSaileko Euskalduntze eta Alfabetatze ikasketaosagarriak egin ditu. Arlo profesional guztiaAEKn garatu du; klaseak eman ditu, didaktikataldean aritu da eta gaur egun AEKren koor-dinatzaile nagusia da. Horretaz gain, EuskoJaurlaritzako HPSko Euskararen Aholku Ba-tzordeko kidea da.

� MERTXE MUGIKAAEK-ko koordinatzaile nagusia

Azkoitiarra (Gipuzkoa) da, eta urte asko da-ramatza Iruñean bizitzen. 1962an jaioa da.Sei urtez aritu zen Arabako Errioxako hain-bat herritan, besteak beste, Guardia, Bas-tida eta Oionen. AEK-ko irakasle zenorduan. Orduz geroztik, azken 21 urteakIKAren Barañaingo (Nafarroa) Sahatsa eus-kaltegiko irakaslea da.

� JOXERRA OLANOIKAko Barañaingo Sahatsa euskaltegiko irakaslea

Page 6: Helduen euskalduntze alfabetatzea

kaldundu dugun ere aldarrikatu beharrekoa da,jende piloa eraman dugu gizartera euskaldunduta.Geratzen diren horiek kezkatzen naute gehiago etazergatik ez dugun lortzen gurera ekartzea. Horre-gatik aipatzen nituen sistema eta hizkuntza politi-ka. Euskaltegi guztiak saiatu gara egoera berriraegokitzen. Mertxek esan du geuk egin dugulabatzuetan hizkuntza politika. Askotan ateak itxita

aurkitu ditugu ordea, trabak, arazoak izan ditugueta horri aurre egitea oso zaila da.

Zergatik izan da halako ikasle kopuru jaitsiera? Zeindira zuen ustez faktore garrantzitsuenak?

J. OLANO: Motibazioaren ahultze nabarmenagertatu da eta baliteke nire ikuspegia erabat baldin-tzatua egotea Nafarroatik natorrelako. Hala ere,iruditzen zait azken lau urteotan EAEn ere moti-bazioaren ahultzea gertatu dela. Askotan gasteizta-rrei esaten genien, “oraintxe nafartzen ari zarete”.Diskurtsoak, 1999-2000. urteetan gure [Miguel]Sanz maiteak erabiltzen zuena ekartzen zigungogora. Ingelesaren apologia adibidez.

Motibazio instrumentala edo finalista ere ahul-duko zen, euskararen garrantzia jaitsi egin dela iru-ditzen zait handik [Nafarroatik] ikusita. Azken lauurte hauetaz ari naiz.

171. zka. 2012ko abendua

6

Azken urteotan ez da batere beharriksortu euskararekiko. Hizkuntzapolitikara noa berriro, ez da interesatu,ez da asmatu, inolako beharrik ez dasortu hiritarra kezkatuta egoteko”

“ Idoia Goñi

������� ������� ������� �� ��� ���

��

��

���

��

��

���

��

�� ������

���������

�����

�����

������ �����

����

������ ��� ��� ������� ������� �� ���

��

��

��

�����

��

����

���

���

����

��

����

HELDUEN EUSKALDUNTZE ALFABETATZEA

EAEko ikasle kopuruaren bilakaera

Ipar Euskal Herriko ikasle kopuruaren bilakaera

Page 7: Helduen euskalduntze alfabetatzea

Helduen euskalduntze alfabetatzea / Mahai-ingurua

7

Hizkuntza ikasteak ahalegina eskatzen du eta ezda biderik errazten. Borondate politikoa falta da.Orain dela gutxi UPNko parlamentari batek esanzigun: “Oso gaizki irudituko litzaidake, zuek eska-tzen duzuen bezala, jendeak ordaindu beharrik ezizatea euskara ikasteagatik, eta alemana edo ingele-sa ikasteagatik ordaindu behar izatea”, gogorarazizitzaion gaztelaniaz ikasteko nola antolatzen direnikastaroak dohainik. Mentalitate horrekin herrita-rrak jasotzen duen mezua da…

I. GOÑI: … ez dela bere hizkuntza.

M. MUGIKA: Aurtengo ikasturtean hiru faktoreelkartu dira: krisi ekonomikoaren eraginez jendeakez dauka dirurik matrikula ordaintzeko; ikasleen-tzako diru-laguntzak kendu dira; eta prestigioafalta zaio hizkuntzari.

I. GOÑI: Gero eta ikasle gehiagok esaten du “nikezin dut dirua aurreratu”. Esaten diozu, “udalakemango dizu diru-laguntza asistentzia betetzenbaduzu”, “bai, baina orain ez daukat dirua aurrera-tzerik”.

M. MUGIKA: Hori asko ikusi da.

P. LONBIDE: Ez da denbora asko batek hitzezhitz esan zidala: “Nik baditut orain 300 euro etaordain nezake matrikula, baina diru horrekinnahiago dut antenista ikastaroa egin. Badakiterrentagarriagoa izango dudala”.

Diruarekin lotuta; hizkuntza eskolak ere badiraeta horiekin ere nolabait lehian ari gara. Han urte-ko matrikula 70 euro baldin bada, gurea 300 etagehiago da. Sistemaren inkoherentzia horiek ereikusten ditut.

J. OLANO: Hemen ari naiz kanpotik zirikatzen,baina salbuespen dekretuarena [ikasleek euskaraziurtagiria izango lukete eskolan ikasketak euska-raz egiteagatik] ere deigarria egin zitzaigun. Horrekere eragina izango du, motibazio instrumentalakhalako pisua izanda.

M. MUGIKA: Dekretu bidez egoera bat aldatudute, errealitatean inolako aldaketarik egin gabe.Dekretuz denak euskaldundu dira. Ez dut ustedekretua aldatuko dutenik.

P. LONBIDE: Horrelako dekretu batek existitubehar du. Hala diogu: “Ez-dakit-zein oposaketeta-ra noa eta ez didate gaztelania probarik egiten, etaeuskarazkoa zergatik bai?”. Dekretua hortik doa,euskaraz ikasi baduzu, zer eskatuko dizut bada?Baina eskolak ematen dituen fruituak horretarairisten dira? Oso zaila da Gobernuak esatea“dekretua egin dugu baina eskolak ez du berma-tzen”. Hori bermatzera jo beharko luke Gober-nuak.

M. MUGIKA: Horregatik esan dut legea ez dute-la kenduko, zure buruari ez diozu harririk botako.Baina errealitatea ez da aldatu eta derrepente kris-tolako iraultza eman du. Bestalde, ez da ondo azal-du, inork ez daki oso ondo lege horrek zer ekarri-ko duen. Hainbat ikastetxetan azaldu beharra izandugu.

Euskaltegietan igarri al duzue?

P. LONBIDE: Bai. “Ni libre geratu naiz eta eznaiz matrikulatuko”.

I. GOÑI: Horrek egin zaitu euskaldun, eta erabiliere ez duzu egin behar, zeren bazara.

M. MUGIKA: Gainera, erdaraz esan, “entonces yono tengo que…”. Ai ama!

“ Pedro Lonbide

Merkatu edo sektore berriak baino,eginkizun berriak aipatuko nituzke.Orain arte eginkizun bat izan dugu,orain zertarako beharko gintuzkehizkuntza politikak?”

Page 8: Helduen euskalduntze alfabetatzea

171. zka. 2012ko abendua

8

P. LONBIDE: Lehen esan duzu: hizkuntzapolitika askotan guk geuk egin dugu, euskalte-giek. Guk beste datu oso jende gutxik dauka, gurietortzen zaizkigu ikasleak eta guri egiten dizkigu-te komentario horiek guztiak. Horrelakoakentzunda nik esaten dut, baina hau ba ote dakijakin beharko lukeenak? Ez, ez daki, eta ez digu-te guri galdetu.

Sistema, hizkuntza politika… aipatu dituzue. Admi-nistrazioak zein egiteko du helduen euskalduntzealfabetatzean? Zer duzue eskatzeko?

J. OLANO: Eskatu? [Nafarroako Gobernuari]Euskararen kontra ez egiteko, euskara gaixotasunkutsakortzat ez jotzeko. Aldekorik egingo ez baduere, kontrakorik ez egitea, lehenbiziko urratsa horilitzateke. Euskara bultzatzeko borondate politikoaeskatzea txakur ametsa iruditzen zait. Vascuencea-ren Legea 1986koa da, lege txarra da, baina horigaratzean beste borondate bat izan balitz, aurreraegiteko aukerak emango zituen bere garaian. Bainaez da hori egin, izurriaren aurrean medikuak duenjarrera izan zen: ez zabaltzeko zer egin behar dut.Administrazioan euskararen erabilera arautzeko2003ko Foru Dekretua, esate baterako, erabileramurrizteko dekretua da. Asko izan dira horrelako-ak. Euskarabidearen lan praktikoa da Gobernuakemandako baliabide gero eta murritzagoak gestio-natzea. Helduen euskalduntze alfabetatzean, Nafa-rroako herri ekimeneko euskaltegiei, jasotzenzuten laguntzaren hiru-laurdenak kendu dizkieteazken hamaika urteetan.

Beste administrazio bat izango bagenu boron-date politikoa eskatuko genioke, euskalduntze pro-zesua ontzat hartzea, onuragarritzat jotzea etazabaltzeko borondatea izatea. 1999. urtetik honaNafarroako Gobernuaren hizkuntza politika era-sokorra izan da oso. Krisia aitzakia bikaina da,baina herri ekimeneko euskaltegiei murrizketa han-diena 2005ean egin zieten eta orduan ez zegoenkrisirik.

M. MUGIKA: Behin eta berriz entzun diegu esa-ten euskaltegiak estrategikoak garela, eta euskarak300.00 hiztun irabazi baditu azken 30 urteetan,100.000 inguru euskaltegiei zor zaizkiela. Hitzpolitak. Baina esanetatik ekintzetara pasa beharkogara. Euskarari dagokion lekua ematen bazaio etahelduen euskalduntze alfabetatzeari ere bai, alegiaaitortza, hurrengo pausoa ematea eskatzen diotadministrazioari. Zelan eman? Elkarlanean. HPSk

Nafarroan ez dugu datu zehatzik, bainairudipena dugu moduluak apaltzen aridirela, ikastaroen erritmoa apaltzen arida, trinkotzera jo beharrean apaltzera”

“ Joxerra Olano

Page 9: Helduen euskalduntze alfabetatzea

Helduen euskalduntze alfabetatzea / Mahai-ingurua

9

[Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza] legeamarkatzen du, baina gurekin aritu beharko luke gugarelako ikasleekin lanean ari garenak, katekoazkenekoak.

Administrazioarekin elkarlana ahula al da orain?

M. MUGIKA: Asko dauka hobetzeko. Oso poli-to geratzen da “zuek estrategikoak zarete” esatea.Zer edo zer izango gara, urtero gure euskaltegieta-tik 35.000 ikasle pasatzen baldin badira. Zifrak izu-garriak dira, Arabako hezkuntzako ikasleen beste-koa da. Asko da! Baina estrategikotasun hori jantziegin behar da, baliabidez, onarpenez eta beste.

Bestalde, hizkuntza politikak askozaz transber-tsalagoa izan behar du. Euskararen normalizazio-an agente asko ari gara lanean, lan mundua,komunikabideak… eta horretarako politika trans-

bertsalak behar dira. Adibidez, gu (AEK esan nahidut) lehiaketa batera aurkezten garenean galde-tzen digute ea berdintasun plana eginda dauka-gun, ingurumenarena… Horrelakoak eskatzendiren moduan zergatik ez dute galdetzen ea eus-kara planik daukagun? Transbertsala bada, etaeuskara ezagutzea bizikidetzarako tresna osoinportantea ere bada. Mezu hori bidalita, igoal,esanetatik ekintzetara pasako gara.

Lurralde osoa kontuan hartuko duen hizkuntzapolitika ere eskatuko nioke, kontuan hartzea bainoez bada ere. Nafarroarekin eta Iparraldearekinakordioak izaten dira; akordio horiek izan daitezelaeuskarak aurrera egiteko.

P. LONBIDE: Gizarteratzea edo… ez dakit noladeitu. Banakakoekin badakigu zer egin. Hor dau-kagu Jaurlaritza, nik uste dut oso urrun dagoela,egiten ditu kanpainak, helburuak markatzen ditu,baina ez da benetan iristen lurrera, herritarrarenga-na. Bestetik, hor gaude gu behetik gora eginnahian, baina ez dakit zenbateraino elkartzengaren. Eskatuko nioke hurbiltasun hori eta bene-tan hartzen dituen neurriak izan daitezela goitiketa beherainoko neurriak. Azter dadila neurrihoriek edozein herritarrengana heltzeko zeinbaliabide erabili behar diren. Esate baterako, nolalortu edozeini sentiaraztea euskarak balio duela,aberasgarri izango dela beretzat, ez dela derrigo-rrezkoa EGA ateratzea… Lan hori guk egitendugu, mezua (kanpaina) bai, baina gero ez dagoezer, ez dago ekintzarik hori garatzeko.

“ Mertxe Mugika

Elkarlanean jardun behar dugu.Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetzak legea markatzen du,baina gurekin aritu beharko luke gugarelako ikasleekin lanean ari garenak,kateko azkenekoak”

Page 10: Helduen euskalduntze alfabetatzea

171. zka. 2012ko abendua

10

Administrazioko langileak gogoan, euskaldun-du ditugun milaka eta milaka langileei errentaga-rritasuna ateratzea eskatuko nioke administrazio-ari. Konbentzituta nago ikaragarrizko esfortzuaegin dugula, ikaragarrizko dirutza erabili da etaez dugu lortu emaitza horiek izan beharko luke-ten efektu biderkatzailea gauzatzea. Euskaldun-duta daude, baina daude euskaraz ikasita, puntu.Zer egiten duten ikasitakoarekin, nik frogatutadaukat ikasi zutela, eta gehienetan kito.

I. GOÑI: Betikora goaz, borondate kontua da.Euskaldun sentitzen zarelako, saileko norbaitekbultza duelako… orduan frogatzen dugu erabiliegiten dela. Baina euskaltegiok ez dakigu ikasita-koa noraino erabiltzen den. Neurketa hori osogarrantzitsua da eta egin beharko litzateke.

P. LONBIDE: Oso garrantzitsua.

I. GOÑI: Erkidegoan diru asko gastatu daherritar guztion kontura.

P. LONBIDE: Asko. Ausartuko nintzateke esa-tera dirua bota dela. Bestalde, zehar-lerroarenaezinbestekoa da. Ezin da izan Eusko Jaurlaritza-ren adarraren adarra, eta gainerakoek ez dute ezikusi ez sentitu ere egiten. Hor gainean egonbeharko luke, esanez, hemen daukagu beste ater-ki bat guztiontzat.

M. MUGIKA: Prestigioari begira, parlamentukoburua euskalduna da. Mahaiak euskaraz funtzio-

natzeko bideak jartzen dira… Prestigiorako akui-lua da. Dena dela, hori albiste bihurtzen daCorreon!

I. GOÑI: Orain arte ez da ohikoa izan.

P. LONBIDE: Normalkuntzarako legeak 30urte dauzka!

M. MUGIKA: Ez da dirua, zeren esaten dizute,“orain ere dirua eskatzen” eta ez da hori. Beste-lako zeharkako neurri batzuek sarritan diruare-nak baino efektu handiagoa izaten dute.

J. OLANO: Administrazioari badagokio ereduizatea hizkuntza praktiketan ere.

M. MUGIKA: Horixe da berba, eredu.

J. OLANO: Baina ez dira hala. Nafarroan esatendiegu, egin keinua, has zaitezte parlamentariak eus-kara ikasten, hori da motibazioa lantzeko bidea,hizkuntzari prestigioa emateko bidea. Ez duteegingo, baina haiek ere garbi dute zein den bidea.

I. GOÑI: Politikari batek ikasteko borondateaadieraztea sekulakoa iruditzen zaio herritarrari.Urteak eman ditzake irrati-telebistetan behar ezden bezala euskaraz hitz egiten. Oso keinu politada, baina bost urte daramatzazu saiatzen. Ezdakit bada nik lehentasunak non diren…

“Pedro Lonbide

Marko europarrak ez du bereiztenikasle eta erabiltzaileen artean.Edozein hizkuntza ikasten ari denhiztuna definitzen du erabiltzaile gisa,maila batekoa edo bestekoa izan. Ikasieta erabili bereizketa egiteari utzi eginbeharko genioke”

Page 11: Helduen euskalduntze alfabetatzea

Helduen euskalduntze alfabetatzea / Mahai-ingurua

11

J. OLANO: Administrazioari eskatuko niokeherritarrari zerbitzua euskaraz emateko gauzaizateko. Motibazioa lantzeko modurik egokienairuditzen zait.

I. GOÑI: Administrazioari eskatu beharrekoak bibidetatik jo beharko luke. Batetik, euskara ikastekokanpainak suspertu beharko lirateke jendartean(maila gainditzeagatik ikasleei ematen zitzaienzuzeneko diru-laguntza, adibidez). Bestetik, sekto-rea indartzeko balioko luketen diru-laguntza iraun-korragoak eduki; izan ere, horrexek jarriko gintuz-ke aurrera begirako proiektu eta programa egokiakgaratzeko moduan. Horrek ez du esan nahi egitenez dugunik, baina egoera ekonomikoak, gureanere, baldintzatzen gaitu, jakina.

Zein dira edo izan daitezke merkatu-sektore berriak?

I. GOÑI: Sektore berria, merkatu berria… Ustedut ulertu dudala galdera, baina Joxerrak esan due-naren haritik, herritarrak ez badauka zerbitzu guz-tiak euskaraz jasotzeko eskubiderik, ez dakit zeinmerkatu berri ikertu behar dugun. Oinarrizkoabeteta bagenu.

Langabezian jende asko dago, orduak egitekorikgabe.

P. LONBIDE: Merkatu berriak eta langabetuakaipatzea adibidez, atzerapauso handia iruditzen

zait. Kontua ez da, “norbait euskaldundu behardugunez hartuko ditugu jubilatuak, gero…”.Garai batean bai, administrazioko langileak,Ertzaintza, Osakidetza, justizia, kolektiboak dei-tzen genien, eta halako batean esan ziguten,“bukatu dira kolektiboak”. Merkatuak edo sekto-reak baino, eginkizun berriak aipatuko nituzke.Orain arte eginkizun bat izan dugu, orain zerta-rako beharko gintuzke hizkuntza politikak? Gaz-teak adibidez, tituludunak izango dira dekretuadela-eta, baina horiei eskaintzeko ezer ez al dau-kagu? Badaukagu.

M. MUGIKA: Oraindino asko dira euskara ikasibehar dutenak, eta bada beste poltsa bat euskarahobetu behar dutenena. Horri lotuta hezkuntzare-kin elkarlana egin beharko dugu, zenbait ikastetxe-tatik gurera etortzen dira. Erabilerarekin lotutadauden kontuak ere elkarlanean egin beharko ditu-gu, eta horrek apur bat gure esparrua gainditzendu. Bestalde, lan mundua euskaldundu behar da,hor ere beste merkatu moduko bat daukagu etahor ere sartuta gaude. Hor dago ESEP [HPSrenEuskara Sustatzeko Ekintza Plana] eta goazen jar-tzera helburu neurgarriak. Lehengora noa, elkarla-nera, oso atomizatuta gaude. Horretara asko bul-tza gaituzte, bakoitza bere bidetik ibil dadin.

J. OLANO: Alorra sekulakoa dago, hemen alorzabala ikusten baldin baduzue Nafarroan zeresanik ez. Lau gaztetatik batek ikasten du gauregun D ereduan. Pentsa erdaldun elebakarraksortzeko nolako makina den hezkuntza.

“Idoia Goñi

Gero eta ikasle gehiagok esaten du‘nik ezin dut dirua aurreratu’. Esaten diozu, ‘udalak emango dizudiru-laguntza asistentzia betetzenbaduzu’, ‘bai, baina orain ez daukatdirua aurreratzerik’”

Page 12: Helduen euskalduntze alfabetatzea

171. zka. 2012ko abendua

12

P. LONBIDE: Marko europarrak ez du bereiztenikasle eta erabiltzaileen artean. Edozein hizkuntzaikasten ari den hiztuna definitzen du erabiltzailegisa, maila batekoa edo bestekoa izan. Ikasi eta era-bili bereizketa egiteari utzi egin beharko geniokeeta erabilera planak abian ipini, maila guztietakoak.Klabea iruditzen zait erabiltzailearena, bukaeranhori lortu nahi dugulako, ez bakarrik ikasi, ikasi etaikasi, baizik eta benetan erabili.

Hurrengo galderarako abiapuntua eman duzu,Pedro. Nola uztartuko dituzte euskaltegiek ezagutzaeta erabilera? Zein indar egin behar dute ezagutzaneta zein erabileran?

J. OLANO: Mertxek esan du, “ez dagokigu guribakarrik erabilera lantzea”. Erabilera… eta moti-bazioa ere gure kontu?

M. MUGIKA: Egiten dugu, e!

J. OLANO: Nafarroan behin baino gehiagotanesan izan digute, “zuek egiten ari zareten kanpainaGobernuak egin beharko luke”. Bai!

Asko aipatzen da erabilera, eta dudarik gabegarrantzi handia du, baina itsutu ere ez dugu eginbehar. Dugun ezagutza tasarekin erabilera tasa ezda kaskarra, inondik ere. Hizkuntza fideltasunahandi samarra da. Arantzazuko fraidearena dator-kit gogora: baserriko etxekoandreak afaria eskainizion, “zer nahi duzu, arrautza parea ala txuleta?”;

“etxekoandre, biak zergatik ez?”. Biak… eta hiru-garrena ere hor dago eta behar besteko garrantzi-rik ez zaiola ematen iruditzen zait. Motibazioaz arinaiz, ikasteko eta erabiltzeko motibazioaz. Horiindartzen ez du inork asmatzen, ez guk, ez gaine-rakoek.

M. MUGIKA: Sorreratik ari gara ezagutza eta era-bilera elkarrekin joateko bidea egiten. Euskaltegiguztiak ari gara horretan, metodologiak horrabideratuta daude, hain dira osagarriak biak. Gureerakundean ADNan daukagu.

P. LONBIDE. Baina nahiz eta askotan plantea-mendua hori izan, ez dugu lortu.

M. MUGIKA: Ez dugunez lortu, denok hasi garabestelako ekintzak eta programak egiten. Ikasleenonerako: dirutza ordaintzen dute, hainbat urte ego-ten dira, berriro gune erdaldunera doaz, eta berrirobueltatu behar izaten dute euskaltegira. Hortik jaioziren berbalaguna eta horrelakoak.

I. GOÑI: Jende askok esango dizu (Gipuzkoanari naiz), “euskara hemen [euskaltegian] bakarrikerabil dezaket, nire ingurua ez da euskalduna”.Zure jarduerak euskaldunak izan daitezen ohiturakalda ditzakezu. Hortik atera zen Bagera [Donostia-ko Euskaltzaleen Elkarteak antolatzen duen min-tzalagun egitasmoa]. Ezagutzen ditugu ikaslebatzuk ekimen horren bitartez abiatuko direnakgune euskaldunetara. Bestela esango dizu: “Nik ezdakit non erabili euskara”.

Euskaltegiek gune euskaldunetara hurbiltzeko bideajartzen diezue ikasleei. Hori al da zuen egitekoa?

I. GOÑI: Ataria gara. Gure lana da, eta noski, egi-ten dugu.

J. OLANO: Hori ere bada gure lana.

P. LONBIDE: Nik uste dut baietz. Ez dakidanada ikasleari hainbesteko esfortzua exijitu behar

“Joxerra Olano

Ezagutza eta erabilera, biak dirabeharrezkoak... eta hirugarrena ere hordago eta behar besteko garrantzirik ezzaiola ematen iruditzen zait.Motibazioaz ari naiz, ikasteko etaerabiltzeko motibazioaz”

Page 13: Helduen euskalduntze alfabetatzea

Helduen euskalduntze alfabetatzea / Mahai-ingurua

13

diogun eta dakiokeen: “Alda itzazu zure ohiturafuntsezkoenak”. Tresnak eman behar zaizkio.

I. GOÑI: Ez duzu inor behartuko berbalagune-ra joatera.

P. LONBIDE: Askok esan dezakete, “nikhauek ez ditut inondik inora ezagutzen!”. Gau-zak gehiegi aldatu gabe esan behar diogu: hemen,zugandik hurbil, gauza hauek dauzkazu, aprobe-txatu. Erosketetara bazoaz aukera hau daukazu,irakurtzeko egunkari hau, interneten hau, lore-zaintza egiten baduzu hau...

J. OLANO: Ikaslea zaletzea deitzen diogu horri.Dituen aukerak aprobetxatzea. Eta atari garela ezdut zalantzarik. Giltza jartzen diegu eskuetan…

P. LONBIDE: …eta eskutik eramaten ditugu.

Bizimodua aldatu dela eta ikasleek garai batekoikastaro trinkoak nekez egiten dituztela diozue. Ira-kas moldeek zein norabide hartu behar dute?

M. MUGIKA: Segitzen dut pentsatzen trinkota-suna dela bidea, baina gaur egungo egoeran gurenahiak eta bezeroaren nahiak uztartu behar ditu-gu.

I. GOÑI: Nahiz eta jakin ikasketa prozesualuzatu egiten dela.

P. LONBIDE: Luzatu egiten da muga ipintzendiogulako. Igoal mugak desmitifikatu egin behardira. Euskara erabiltzaile izango zara lehenengoegunetik eta zure gaitasunen arabera erabilikoduzu. Ez daukagu mugarik, lasai, horrela ere ikasdezakezu euskara, eta horrela ere erabiltzekoaukerak izango dituzu. Zeren planteatzen badio-zu, astean bi orduz arituta zortzi urte beharkodituela ikasteko, nik neuk esango nuke, “utziegingo dut”. Mezuak bestelakoa izan behar du.

M. MUGIKA: Halako mezua ematen dugu.

P. LONBIDE: Baina administrazioak ez dakitzenbateraino… “Arinaiztarrak” eta horrelakoakentzuten ditugu.

M. MUGIKA: Elebitasun pasiboarena ere bai.Kontua da zein diskurtso geratzen den denonburuan. Dena dela, argi daukadana da ikas pro-zesua samurtu (ez dakit zein den erabili behardugun berba) behar dela.

P. LONBIDE: Samurtu, erraztu, zabaldu…

M. MUGIKA: Abaniko zabala dauka ikasleak,eta batzuetan euskaltegira etorri arte ez du eza-gutu ere egiten. Beti ere zentzu positiboan aritubehar dugu, egiten duten esfortzua ikaragarriabaita. Esaten badiozu zortzi urte behar dituelaikasteko…

P. LONBIDE: Ez nator.

I. GOÑI: EGA nahi badu eta astean bi orduegiten baditu, esan beharko zaio zortzi urtebehar dituela. Baina bai, norberaren helburuenbaitan dago irakas moldea.

J. OLANO: Orain, ordea, ikastaro trinkoakemateko kondizio bikainak dauzkagu, langabeziadela-eta. �

“ Mertxe Mugika

Arautzen gaituen legeak izango ditu...guk bezainbeste urte. Beharbada gauregungo premiei ez die ondo erantzuteneta gizarteak dituen premiak gu arigara erantzuten. Hizkuntza politika,sarritan, guk egin behar dugu, eta gupartaide gara, ez egile”

Page 14: Helduen euskalduntze alfabetatzea

171. zka. 2012ko abendua

14

Hain zuzen ere, une honetan instituzioen aldetikesparrua kudeatzeko eta antolatzeko agertzenden prestutasunak ziklo baten bukaeran eta bestebaten hasieran koka gaitzake.

Dena den, sail honetan eta beste eragileengarrantzia gutxietsi gabe, prozesu osoan zeharAEK-k egin duen ekarpena balio handikoa delaezin uka. Hogeita bi urte iragan dira jadanik,1980ko urri hartatik Iparraldeko AEK, gau esko-letako federazio gisa, bere lehen urratsak egitenhasi zenetik. Geroztik ehunka izan dira gure era-kundean parte hartu duten ikasle eta irakasleak,eta ez dira arbuiatzekoak ere, urte hauetan herri-tarrak erakartzeko zein botere publikoen oniri-tzia lortzeko egin diren hamaika eginahal.

Haatik, denbora tarte horretan ezagutudugun testuingurua ez da beti aldekoa izan; ego-era soziolinguistiko kezkagarriari, lege babesikgabeko egoera eta botere publikoen uzkurkeriaendemikoa gehitzen ahal zaizkio. Tendentziaezkor hauei aurre eginez eta euskararen berres-kurapena ez dela haurrekin soilik bermatukokonbikzioarekin, AEK temati hedatu da Iparral-deko geografian barna. Horrela, 16 euskaltegie-tan banaturik, urtetik urtera 1.000 ikasle ingurubiltzen ditu. Hain zuzen ere, premia handiko

egoera honetan, AEKren egituraketa sendoa etaEuskararen Erakunde Publikoaren aldetik sekto-rea bultzatzeko xedeak dira gaur egun, helduenirakaskuntzan garatzeko bermerik garrantzitsue-nak. Bi eragile horien artean finkatuko diren ildoestrategikoen menpe baita zalantzarik gabe arlo-aren geroa.

Kontuan hartu behar da bistan dena, inkestasoziolinguistikoen emaitzek behin eta berrizbaieztatzen dutena; euskararen egoera larria delaIparraldean.

Euskararen egoera juridikoaren bilakaerak ezdu ororen buru, aldaketa nabarmenik ezagutuazken urte hauetan. Izan ere, legediari dagokio-nez, Frantziako hainbat gobernuren erabakiakgorabehera handien ondorioak dira. Legegintzal-dirako aurkeztu egitasmoan, François Hollandelehendakari berriak, Frantziak 1992an EuropakoKontseiluak ebatzi Hizkuntza Gutxituen AldekoEuropako Karta izenpetuko duela hitzemanbadu ere, oraino ez da argi ikusten zein epe etabaldintzatan gauzatuko den ekimena.

2006ko abenduaren 21ean, Euskararen Era-kunde Publikoko administrazio kontseiluakegiazko Hizkuntza Politika Proiektu baten onar-

AEKren eta EEPrenartean finkatuko duten estrategiari so

JOSE

BA

GA

RA

IKU

TZ

IA

Joseba Garai

Iparraldeko AEK-koarduraduna

Sektorearen bilakaeraren azterketa zehatza eginez etaazken hiru hamarkadetan helduen irakaskuntzak,

testuinguru zailean, ezagutu duen garapen baikorrakontuan harturik, Ipar Euskal Herriko heldueneuskalduntze alfabetatzea egonkortzeko bidean delaondoriozta daiteke.

Page 15: Helduen euskalduntze alfabetatzea

Joseba Garai / Iritzia

15

penarekin, helduen irakaskuntzan diharduteneragileen finantziazioa bermatzeaz gainera, espa-rruko helburuak, estrategiak, norabideak etaekintza programak jorratzen hasiko ginela pentsazitekeen. Alta bada, geroztik diruztatzeko mol-deetan nolabaiteko arrazionaltasuna nagusituden arren, sektorea bere osotasunean sustatzekodispositiborik ez da oraindik indarrean eman.Honela beraz, bada helduen euskalduntze alfabe-tatze alorrari buruzko antolaketa-esparrua iraun-korki zehazteko garaia. Eginkizun horri lotu diradagoeneko partaideak hainbat elkarrizketa etanegoziaketa saioak plantan emanez.

Gaur egun, orohar, hiru publiko mota hurbil-tzen da euskararen ikastera, hala nola: lanerakoikasi behar duten eta xede taldeetan biltzen direnadministrazioko langileak (AEK-ko ikaslegoaren%13,8a), publiko berezietan koka daitezkeenikasleak (ama eskolako gurasoak adibidez,%13a), eta gainerakoak beraien ekimenez euska-ra ikasten ari diren helduak orotariko %69a dira.

Geroari begira, azpimarratzekoak dira hala-ber, arloa eraginkortasunez kudeatu nahi izanezgero, EEPri legozkiokeen betekizun garrantzi-tsuak:

– Jendarte osoari begira, euskararen ikastekogogoa sustatzeko politika indarrean eman. Izanere, egoera juridiko eta soziolinguistikoak berezez du sortzen euskara ikasteko behar sozialik.Errealitate gordin horren aitzinean, administra-zioaren aldetik etengabeak izan beharko liratekemotibazioa sortzeko kanpaina eraginkorrak.

– Publiko desberdinen eskaerei erantzutekobaliabideak sortu. Hots, motibazio, interesguneeta betebehar anitzeko publikoa izanik ere, eragi-leen eskaintza osoa izan behar da, nahiz etakasuz kasu berezitasunak jorratzen ahalko diren.

– Administrazio eta lan munduko xede taldegehiago sortzeko ahalak eskaini. Azken urteetanEEPk lurralde elkargo batzuekin elkarlanean

sustatu duen hizkuntza politikaren ondorioz,publiko mota hau emendatuz joan da zorionez.Halere, ikusteke da oraino egin formakuntzekondorio zuzena izanen duten administrazioareneguneroko jardueran.

– Bestalde, komenigarria litzateke heldueneuskalduntze alfabetatzean ari diren formakun-tza egituren ezagutzaren bermatzea, formakun-tzak emateko egitura homologatuen estatutuasortuz adibidez.

– Egitura hauen egoera ekonomikoarenegonkortzeko xedean, lauzpabost urtetarako hel-buruak finkatuko dituzten hitzarmenei eskerdiru-laguntzak bideratu beharko lirateke.

– Moldakuntza jarraikiko prozedurak bultza-tuz (DIF, CIF...) besteak beste, ikasleentzat mai-laketaren araberako beka sistema ere indarreanematea onura handikoa litzateke.

– Irakasleen formakuntza eta titulazioarenezagupen sistemak ere ez lirateke ahantzi behareginbeharretako saskia betetzerakoan.

Haien jarduera ibilmolde autonomoan gara-tuz, helduen euskalduntzearen eremuko erakun-de eta elkarteena da kalitatezko irakaskuntza egi-karitzeko betebeharra. Horrez gain, EEPrenlaguntzarekin euskararen erabilera sustatukoduten sare eta eremu berriak sortzeko arduradukete.

Dena den, gaurko egoeratik atera eta hizkun-tza politikari bultzada indartsua eman nahibazaio diru baliabideak nabarmen handitu behardira. Horrela bada, EEPren ondoko aurrekon-tuek gaitasunik izanen al dute jendartean etahainbat administrazio sektoretan normalizazio-rako urratsak eraginkorrak izan dai-tezen? Geroak erranen digu finka-tutako helburuen parean heinbereko baliabideak ezartzen direnala ez. �

Page 16: Helduen euskalduntze alfabetatzea