20
Hendere eta koronabirusaren krisia 2. kapitulua

Hendere eta koronabirusaren krisia...2020/05/02  · Eta hauxe da onena: egunero, arratsean, 8etan, leihora ateratzen gara txalo egitera. Polita da hori, eta dibertigarria. —Dena

  • Upload
    others

  • View
    4

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • Hendere eta koronabirusaren krisia

    2. kapitulua

  • 2

    JATORRIZKO ITURRIA / FUENTE ORIGINAL

    Argitalpen hau lan honen parte da: HENDERE eta koronabirusaren krisia. Lana AECIDek eta MEFPek Garapenaren aldeko Irakasleak izeneko proiektuaren barrenean egin da, eta Garapenerako Irakasleen Sareko irakasleen eskuzabaltasunari esker, haiek egin baitute argitalpena. Ahalik gehiena zabaltzeko egin dira materialak, irakasleek hobeki landu dezaten Garapenerako Hezkuntza, eta zabal daitezen Garapen Jasangarrirako Helburuak eta Agenda 2030. Baimena dago lanaren kopiak egiteko, betiere iturriak aipatuz eta irabazi asmorik gabe erabiltzen bada: Creative Commons da lizentzia. Egileek AECIDi laga dizkiote egile eskubideak lanaren zabalkuntza eta aprobetxamendurako. / Los derechos de autor han sido cedidos por los autores y autoras a la AECID para su aprovechamiento y difusión.

    Jatorrizko lan osoaren izenburua/ Título de la obra original Lehen kapituluaren izenburua/ Título del primer capítulo

    Egileak/Autoras y autores

    Irudigilea/Ilustradora Koordinazio akademikoa eta edizioa/ Coordinación académica y

    de la edición NIPO (AECID) online NIPO (MEFP) online

    Hendere y la crisis del coronavirus Hendere se queda en casa Montserrat Alonso Álvarez, Konsue Salinas Ramos, Mercedes Laorga Lucas, José Ramón Núñez Santos, ,Mónica Sánchez Sandoval, Ana Isabel Simón Cornago y María Dolores Vidal Silva Montserrat Alonso Álvarez Pilar Debén Gómez (AECID) eta Álvaro Saiz de Miguel (MEFP) 109-20-019-9 847-20-048-9

    Catálogo General de Publicaciones Oficiales: https://publicacionesoficiales.boe.es

    ITURRIA EUSKARA:

    Jatorrizko lan osoaren izenburua Lanaren izenburua euskaraz

    Bigarren kapituluaren izenburua

    ITZULTZAILEAK

    ITZULPENAREN ETA EDIZIOAREN KOORDINATZAILEA

    Hendere y la crisis del coronavirus Hendere eta koronabirusaren krisia Hendere ikaskideekin jarri da harremanetan Fernando Rey Escalera Uxue Rey Gorraiz Konsue Salinas Ramos

    Licencia SAFE Creative 2004293821814

    Eskerrik asko itzultzaileei beren altruismoagatik

    https://publicacionesoficiales.boe.es/

  • 3

    HITZAURREA

    HENDERE ETA KORONABIRUSAREN KRISIA haur, familia eta irakasleei baliabide bat eskaintzeko egin da, hezkuntzaren ikuspuntutik modu egokian landu ditzaten koronabirusaren krisia dela-eta sortu diren egoera berriak.

    “Hendere eta Hezkuntzarako eskubidea. Garapen Jasangarrirako Helburuak eskolan” sortu zuen irakasle taldearen bultzadari eta altruismoari esker sortu da. AECIDen Garapenerako Irakasleen Programak eta Hezkuntzako eta Lanbide Hezkuntzarako Ministerioak abiarazi du proiektu berri hau.

    Obrak gure gogoeta piztu nahi du norberaren eta gizartearen jokabideak aldatu beharrari buruz eta planeta zaindu beharrari buruz, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJHak) eta Agenda 2030 erreferentzia izanik.

    Materialak bost kapitulu ditu: haietako bakoitzean istorio bat dago, eta protagonistak, hartan, bere eguneroko errealitatearen eta munduko egoeraren berri ematen du itxialdiak iraun bitartean; bestetik, 3 eta 12 urte bitarteko haurrekin egiteko jarduerak iradokitzen zaizkigu. Jardueren proposamena Garapen Jasangarrirako Helburuekin dago loturik (Agenda 2030), baita funtsezko gaitasunekin ere (Europar Esparrua 2018), betiere eta ongi kontuan hartuta ikasleen dibertsitatea, haientzat sortuak baitira irudikatzeko, adierazteko eta inplikatzeko hainbat modu.

  • 4

    Egunak joan eta egunak etorri, eta, pixkanaka, ohitzen ari naiz gure maistra Maitek bidaltzen dizkidan lanak egiten, ez baitu nahi guk ikasteari uzterik. Ez da erraza, ez, eskolako lanak etxean egitea!

    Goizean, Maitek, astero bezala, telefonoz deitu digu gutako bakoitzari. Lehenbizi nirekin hitz egin du, zer moduz nengoen jakiteko, eta, egia esan, hitz egiten dugun bakoitzean poza sentitzen dut. Gero aita mintzatu da harekin, Internetez eta wifiaz aritu dira… nola moldatzen ari garen etxean lanak egiteko.

    Gero aitak esan dit zer errepikatu dion Maitek behin eta berriz: oso inportantea dela betiko ohiturak ez galtzea: ordu berean jaiki, aurpegia-eta garbitu, gosaldu eta jantzi, eta ez egotea egun guztian pijama jantzita! Esaten dizkigun jarduerak edo ariketak egitea, eta… jolastea eta etxeaz gozatzea! Eta behin eta berriz esan du egunero egin behar ditugula eskolako lanak, ordu beretan, ohitura onak ez galtzeko.

    Baina pijamaren kontu hori gustatu zait gutxiena, ni izugarri gustura egoten bainaiz horrela, eroso. Uste dut aitari ere ez zaiola gustatu hori. Esaten didanean telelana duela, ez molestatzeko eskatzen dit, eta dotore janzten da gerritik gora, baina etxean egoteko galtzekin edo pijamaren galtzekin eta txapinekin… Hori da hori itxura xelebrea!

  • 5

    Maiterekin hitz egin eta gero, eskolako lagunak zertan ari ote diren galdetzen diot neure buruari. Asko sumatzen dut haien falta, eskolarena, baita irakasleena ere. Badakit zer egin! Aitari ordenagailua uzteko eskatuko diot, eta nire ikaskideak aurkitzen laguntzeko.

    Azkenean lortu dut, arratsaldean, Leire, Uxue, Dawit eta Hugo ikusi ditut bideo-dei baten bidez, eta gustura egin ditugu barre batzuk. Etxetik atera ezin garen honetan zer egiten dugun kontatu diogu elkarri, eta ideia batzuk eman dizkidate, aitarekin egiteko gauzak: elkarrekin jolastu, ongi pasatu, margotu… Eta hauxe da onena: egunero, arratsean, 8etan, leihora ateratzen gara txalo egitera. Polita da hori, eta dibertigarria.

    —Dena ongi aterako da! —esan dugu denok elkarri agur esatean.

  • 6

    Eta, bat-batean, aita esaten ari zitzaidanean mahaiko jokoak atera behar ditugula, eta orain dela momentu egokia horietarako, ganbara etorri zaio gogora, eta… denetik atera du: partxis zahar bat, bere anai-arrebekin erabiltzen zutena jokatzeko, bere aitonaren dominoa, xake-taula eta...

    —Hendere, ikusi, Antzararen jokoa! —esan du putz eginez hautsa kentzeko— Hau da hau!

    Bere jokoak erakutsi bitartean, bihotza hunkituta zegoen, eta begiak heze ikusi dizkiot! Zoriontsu zegoen! Uste dut altxor bat aurkitu dugula. Nire lagunei esateko irrikan nago. Batek daki. Agian haiek badituzte joko horiek!

    Gaur, afaldu baino lehen, partxisean arituko gara: “eta fitxa janda, hogei kontatu!”

  • 7

    Baina, badakizue zer gertatu den gero? Dawiten aitak whatsapp bat bidali dio nireari, eta kontatu dio zer gertatu zitzaien atzo paseatzera atera zirenean: ez sinestekoa da kasik. Bizilagun bat leihora atera, eta oihuka hasi zaie ezin zakarrago:

    —Ezin zarete kalera atera! Etxera mundu guztia bezala!

    Dawit nire laguna da. Gure familiek joan den urtean ezagutu uzten elkar, oporretan. Noizean behin, jolasteko elkartzen gara. Dawitek ile kizkurra du, nik bezala, erraza kutsatzen duen irribarrea, eta autismoa ere bai (aitak dioenez, izen egokia zera da: espektro autistako trastorno bat). Haren gurasoek paseatzera erabaki zuten, Dawitek libre ibiltzeko eta korrika egiteko premia izaten baitu, aire zabalera maizago ateratzekoa, batera eta bestera mugitzekoa, besoak astinduz hegan egingo balu bezala. Mugimendu horiei estereotipia deitzen omen diete, eta pozik dagoenean ere egiten ditu.

    Batzuetan jendeak harrituta begiratzen dio, baina ez al gara denak berdinak eta desberdinak aldi berean? Ez genuke inor juzgatu beharko begiratu hutsarekin. Solidarioak izan behar dugu denok, eta ulertu beharra dago behar eta gaitasun desberdinak ditugula. Eta guk haienganako errespetua baldin badugu, hobeki eramango dute itxialdi hau.

  • 8

    Maistrak berriz deitu dio aitari, baina oraingoan harekin hitz egin nahi zuen, ez nirekin. Irakasleak eta hezkuntzaren arduradunak den-dena antolatzen ari dira “inor ez gelditzeko atzean”.

    Maitek esan dio aitari haurrekin eta haien familiekin hitz egitean zenbait problemaz ohartu dela. Kezkatan jarraitzen du neska-mutiko batzuek ez dutelako ordenagailurik edo ordenagailu bakarra dutelako etxean. Familia batzuek ez dute wifirik ere, eta beste batzuk ez dira oso ongi moldatzen teknologia berriekin. Tira, kontua da ez dela erraza “arrakala digitala” konpontzea. Zer esan nahiko ote dute horrekin?

    Nire gelako lagun batzuei telefonoz bidaltzen dizkiete lanak, eskolan ikasten ari ginena egiten jarrai dezaten. Esan digu toki batzuetan boluntario talde batzuk arduratzen ari direla materialen kopiak egiteaz eta banatzeaz Internetik ez dutenak bazterrean ez gelditzeko. Zenbat herritan udaltzainak eta suhiltzaileak ere horretaz arduratzen ari dira. Eta beste batzuetan maisu-maistrak.

    Ahalik gehiena lagundu behar dugu!

  • 9

    Aitak erantzun dio berari berdin gertatzen zaiola bere ikasleekin. Eta ero moduan dabil teknologian eguneratu nahian, eta gora eta behera dabil Interneteko plataformekin, telelanarekin eta kontziliazio familiarrarekin... Eta niri begiratzen dit.

    —Sekulako kezka dut horrekin! —dio behin eta berriz, eta beste behin esaten du “arrakala digitala” dagoela.

    Gaur, azkenean, ikasi dut zer den arrakala delako hori: ezin izango diet bideo-deirik egin nire lagun guztiei, ez baitute ordenagailurik etxean. Jakina, eskolan denok genuen Internet erabiltzeko aukera eta gauza interesgarri mordoa bilatu genezakeen!

    Nonbait, nik uste baino askoz ere injustizia eta desberdintasun gehiago daude. Ume batzuek ordu pila pasatzen dute bakarrik etxean beren gurasoek lan egin behar dutelako, beste batzuk ez dituzte tratatzen behar bezain goxo eta ongi: “arrakala emozionala” da hori. Gure gelan, batzuetan ohartzen naiz Iñakiri aurpegia mudatzen joaten zaiola ostiraletan, eta urduriago egoten dela. Behin esan zigun, ahots apalean, aitak batzuetan gaizki tratatzen zuela, eta min egiten ziola. Oso kezkaturik geratu ginen denak, eta Maiteri kontatzeko konbentzitu genuen.

    Gure maistrak beti daki nola lagundu guri!

  • 10

    Zenbait familiatan, gurasoek ezin diete lagundu seme-alabei sekula joan ez zirelako eskolara edo justu-justu ikasi zutelako irakurtzen eta idazten, eta ez besterik, edo eskolan egiten den hizkuntza ez dakitelako: “arrakala kulturala” da hori.

    Aita beste batzuengatik ere dago kezkatuta. Lanik ez dutenak ditu gogoan edo egun hauetan lanpostua galdu eta zailtasun ekonomikoak izango dituztenak: hori “arrakala soziala” da. Eta, gainera, eskola itxita dago, eta jantokira joateko beka bat zuten umeak eskolara ezin dira joan, eta etxean bazkaldu behar dute: “elikaduraren arrakala” da hori.

    Tira…, gure amatxi Txelok dioen bezala, denok ez dugu alde berean egiten irri eta negar. Momentu honetan pertsona batzuk arrazoi desberdinengatik oso gaizki pasatzen ari dira, eta gainera, zenbait etxetan oso triste daude

  • 11

    familiako norbait edo lagun bat hil zaielako. Eta orain jabetzen naiz eskolan batzuetan ahaztu egiten zaizkigula tristeziak. Ana, astelehenetan, oso triste etortzen da, orain dela hilabete batzuk hil zitzaiolako ama, eta horregatik batzuetan negar egiten du… baina gurekin dagoenean pixka bat arintzen zaio tristezia, eta irri egiten du, eta kantatu ere bai. Eta, gainera, beti dago norbait bere ondotik pasatzean laztan bat egiten diona edo besarkada bat ematen diona, ia-ia besteen oharkabean, digitala balitz bezala.

    Aitak bere kezka kutsatu dit… Orain ongi jabetzen naiz nolako desberdintasunak dauden gizartean. Baina gure eskola toki segurua da, eta han beti dugu fruta + liburuak + jostailuak + lagunak + besarkadak… eta maitasun dosi estra bat denentzat. Tira! Zorte handia dudala pentsatu besterik ez dut egiten… Logela bat dut niretzat bakarrik. Eta balkoia ere bai. Eta horrela badut modua ateratzeko eta airea hartzeko!

    Nire lagun Katik esaten dit bere etxean asko bizi direla eta egun hauetan ez duela tokirik lasai irakurtzeko ere. Batzuetan inbidia ematen dit kontatzen baitigu oso ongi pasatzen dutela logelan gauean, bere hiru ahizpekin batera egiten baitu lo literetan. Eta esaten du batzuetan bere aita haserretu egiten dela zalaparta handia egiten badute!

    —Aski da, mukizuak! Lotara, bihar lan egin behar da-eta! —

  • 12

    Baina Katik atzo esan zidan nahiko itota dagoela itxialdiaren kontu honekin eta orain, hainbeste izanda etxean, gogorra dela hainbeste egotea gela batean eta kalera ez ateratzea. Bere ama oso pertsona praktikoa da, eta “txandak” antolatu omen ditu haietako bakoitzak aukera izan dezan gutxienez ordubetez bakarrik egoteko.

    Kati oso ume berezia da: mutil baten sexu organoekin jaio zen, baina oso txikitatik neska sentitu da. Gurasoek lagundu egin diote, eta orain dela hilabete batzuk bere izena jarri diote dokumentu ofizial guztietan. Eskolan sakon landu dugu errespetuaren gaia, tolerantziarena eta dibertsitatearena. Eta Kati harrezkeroztik, inoiz baino zoriontsuagoa da.

  • 13

    Hori gertatzen ari da hemen. Nire aitak dioen bezala, denen artean bilatu behar ditugu konponbideak. Iñakirekin, Katirekin, Leirerekin eta Uxuerekin hitz egin behar dut. Ea zer bururatzen zaigun! Nik, hasteko, problema edo arrakala horien zerrenda egingo dut… eta horiek konpontzeko ideia batzuk pentsatu ere bai. Eta denok berdin egin eta elkarri kontatzen badizkiogu?

    Baina, zer gertatzen ari da munduko beste bazter batzuetan? Zer moduz ote daude aitarekin batera munduko eskoletan ezagutu nituen lagunak? Haiekin hitz egiteko modua bilatu behar dut.

    ... har ezazue, oraingoz, beste besarkada birtual bat.

    Hendere

  • 14

    PROPOSATUTAKO JARDUERAK

  • 15

    ZAINTZEN ZAITUT, ELKAR ZAINTZEN DUGU Seguruago eta babestuago egoteko, etxean gelditu behar dugu. Horrela gugandik urruti mantentzen dugu birusa. Hitz egin ezazu etxekoekin.

    ● Zer behar dugu etxean seguru eta lasai egoteko? Zure ustez, ume guztiak sentitzen dira seguru eta lasai etxean?

    ● Familian tratu onaren iturri diren ekintzen zerrenda egin: adibidez, elkarrekin jolastu, besarkatu, errespetuz hitz egin elkarri, gauzak adostu… Egin, gero, gustatzen ez zaizkizun jokabideen zerrenda, min egiten dizuten edo besteak tratatzeko desegokiak diren jokabideen zerrenda.

    ● Etxekoen artean, egizue tratu onen dekalogoa. Horrela, gehien maite ditugunak ongi tratatzen ikasiko dugu. Dekalogoa toki nabarmenean jarriko dugu etxean.

    Revisa el código de actividades en el siguiente enlace: http//: www.blog.es

    PROPOSATUTAKO JARDUERAK

    NIRE ADISKIDE DAWIT Denentzat da zaila etxean gelditzea, baina segur aski ezagutzen duzu lagunen bat gehiago sufritzen duena etxetik ateratzeko aukera ez izateagatik. Henderek bere lagun Dawitez hitz egin digu. Pertsona horiek gaitasun desberdinak dituzte, eta zailtasun bereziak, eta premiak ere desberdinak dituzte.

    ● Egizu kartel edo bideo bat eta esaldi hau idatzi edo esan bertan: “DENA ONGI ATERAKO DA”. Erabili pertsona horientzako komunikazio bide egokiak: braillea, piktogramak, zeinuen hizkuntza. Webgune honetan aurkituko duzu horretarako laguntza: http://www.arasaac.org/ http://traductorbraille.com/

    ● Pentsatu zure gelako edo auzoko nork jaso nahi lukeen zure gutun bat. Eskatu amari edo aitari haren kontaktua emateko, eta mezuan bidali animoa eta indarra.

    http://www.arasaac.org/http://traductorbraille.com/

  • 16

    GELDITU ETXEAN Saiatuko gara ulertzen zergatik geratu behar dugun etxean:

    ● Hartu orri bat, gero tolestuz joateko, eta beste bat gauzak apuntatzeko eta kontuak egiteko.

    ● Pentsa dezagun orria kutsatu den pertsona bat dela. Erditik tolestu. Laukizuzen bakoitza kutsatutako pertsona berriak dira. Orduan, hiru dira kutsatuak: 1 + 2 = 3. Berriz tolestu. Orduan zenbat dira kutsatuak: 1 + 2 + 4 = 7

    ● Pentsatuta, betiere, pertsona batek beste bi kutsatzen dituela kalera ateratzen bada eta ez duela beste inor kutsatzen eta kutsaldia 5 minututik behin gertatzen dela. Beste bi aldiz tolestu, eta pauso bakoitzaren ondoren apuntatu zenbat diren kutsatutako pertsonak. Zenbat egongo dira kutsaturik orduan?

    ● Demagun zure herrian edo auzoan 100 pertsona daudela kutsaturik. Zenbat pertsona kutsatuko lirateke 20 minutuan, kalera ateratzen badira?

    Revisa el código de actividades en el siguiente enlace: http//: www.blog.es

    PROPOSATUTAKO JARDUERAK

  • 17

    Revisa el código de actividades en el siguiente enlace: http//: www.blog.es

    ZER DAGO GAUR BAZKATZEKO?

    Garrantzi handikoa da elikadura osasungarria eta jateko ohitura egokiak mantentzea. Horretarako, dieta osasuntsua izan behar dugu.

    ● Egun hauetan, etxekoekin batera pentsatu eta presta dezakezue menua.

    ● Aukera egokia da jan behar dituzuen platerak prestatzen laguntzeko. Zure adina zein den gosaria prestatzen lagun dezakezu, edo merienda edo baita bazkaria eta afaria ere. Sukaldeko lana elkarrekin egitea oso jarduera dibertigarria izan daiteke.

    ● Orrialde hau kontsulta dezakezu: ● http://publicaciones.hegoa.ehu.es/es/publications/423

    Ume askok etxean egoki bazkaltzeko aukera dute; beste batzuek, ordea, eskolako jantokira joan behar dute ezinbestean. Eskola itxita dagoen egun hauetan, baliteke ume batzuek ez izatea ziurtatuak beren premia guztiak.

    ● Egizu kontu zu zarela zure herri edo hiriko alkatea. Zer erabaki edo

    neurri bururatzen zaizkizu ume guztiek elikadura osasuntsua izateko eskubidea ziurtatua izan dezaten?

    ● Bazenekien entitate, GKE, elkarte edo talde batzuk lanean ari direla buru-belarri egun hauetan premia handiena dutenei laguntzeko? Bilatu haiei buruzko informazioa, eta egizu bideo edo marrazki bat lan hori eskertzeko edo haiei animoak emateko.

    PROPOSATUTAKO JARDUERAK

    http://publicaciones.hegoa.ehu.es/es/publications/423

  • 18

    Revisa el código de actividades en el siguiente enlace: http//: www.blog.es

    NIRE LAGUNAK SEKULAKO ALTXORRA DIRA

    Egun hauetan, normalean zurekin elkartzen diren lagun edo ahaideen falta sumatzen ari zara. Inportantea da haiekin harremanetan jarraitzea.

    ● Lagunekin komunikatzeko momentuak finkatzea: telefonoz, bideo-deiez edo posta elektronikoz.

    ● Sare sozialetako taldeen bidez, ahaideekin komunikatzeko momentuak finkatzea.

    ● Momentu ona da ahaide edo lagunei opari txikiak edo animatzeko hitzak bidaltzeko: marrazkiak, poemak, esaldiak, kantak…

    ANTOLATU ZURE EGUNA

    Egun hauetan oso garrantzitsua da egitekoak eta ohiturak finkatzea. Adostu etxekoekin egutegi bat, bakoitzaren adina eta zaletasunak eta etxearen espazioak kontuan hartuta... Pentsatu denbora tarte batez nola antolatuko duzun zure eguna:

    ● Egutegian gauza hauetako denborak agertu behar du: otorduak, ikasteko denbora, jostatzekoa, kirola, tabletarekin jostatzeko denbora, telebista eta etxean laguntzeko lanak.

    ● Konparatu zure egutegia egun hauetan zure etxean daudenen egutegiarekin, eta ahalegina egin denen jarduera edo momentuek bat egin dezaten.

    ● Marraztu zure ordutegia paper handi batean edo kartulina batean, eta ageriko toki batean jarri zure gelan.

    ACTIVIDADES PROPUESTAS

  • 19

    ARRAKALA DIGITALA DESAGERRARAZI Egun hauetan, teknologia lagungarria da elkarrekin hitz egiteko, komunikatzeko. Horri esker, hurbilago sentitzen gara maite ditugun pertsonengandik. • Zer baliabide teknologiko ditugu etxean beste batzuekin komunikatzeko? • Uste duzu pertsona guztiek aukera berdinak dituztela teknologien bidez

    hitz egiteko eta komunikatzeko? • Zer zailtasun izan ditzakete hemengo familia batzuek eta munduko beste

    toki batzuetako askok konexioa izateko? Egizu zailtasunen zerrenda. • Bada zure eraikinean Interneteko konexiorik ez duen umerik? • Zure familiaren laguntzarekin, gonbidatuentzako wifi sare segurua sortu,

    eta ireki ezazu 09:00etatik 14:00ak arte. Zure auzoko edo bizilagunek, horri esker, modua izango dute lanak deskargatzeko eta posta elektronikoa erabiltzeko.

    • Nola egin jakiteko, begiratu hemen: www.incibe.es (Zibersegurtasunerako Institutu Nazionala; INCIBE).

    • Utzi ohar bat atarian edo igogailuan, auzokoek ikus dezaten. #WIFIAPARTEKATZEN

    JOLASTUKO GARA?

    Egun hauetan denbora libre gehiago dugu, eta momentu egokia da jolasteko eta patxadan eta giro onean ongi pasatzeko. • Galdetu etxean bizi diren adinekoei zer jolas eta joko zituzten txikitan:

    antzararen jokoa, partxisa, artzain-jokoa, xakea, damak, txingoka, botila-txapekin, karabi-karaba, gordeketan, itsu-mandoka...

    • Ikertu ezazu pixka bat munduko beste toki batzuetako jolas eta jokoez. Nola dibertitzen dira munduko beste bazter batzuetako umeak?

    • Sartu jolas edo joko horiek familiarekin izango duzun denbora librean.

    Revisa el código de actividades en el siguiente enlace: http//: www.blog.es

    PROPOSATUTAKO JARDUERAK

    http://www.incibe.es/

  • 20