13
Heriotza-zigorra “Zer uste duzue, goiz batean urka bat minutu gutxi batzuetan altxatuta, gizon bati soka lepo inguruan jarrita, arima batek oihu artean zigortuaren gorputz errukarritik alde eginda dena konponduko dela? Hori da, hori, giza zuzentasunaren laburtasun zekena! “ Victor Hugo (1802-1885)

Heriotza-zigorra

  • Upload
    habib

  • View
    86

  • Download
    2

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Heriotza-zigorra. “Zer uste duzue, goiz batean urka bat minutu gutxi batzuetan altxatuta, gizon bati soka lepo inguruan jarrita, arima batek oihu artean zigortuaren gorputz errukarritik alde eginda dena konponduko dela? Hori da, hori, giza zuzentasunaren laburtasun zekena! “ - PowerPoint PPT Presentation

Citation preview

Page 1: Heriotza-zigorra

Heriotza-zigorra

“Zer uste duzue, goiz batean urka bat minutu gutxi batzuetan altxatuta, gizon bati soka lepo inguruan jarrita, arima batek oihu artean zigortuaren gorputz errukarritik alde eginda dena konponduko dela? Hori da, hori, giza zuzentasunaren laburtasun zekena! “  Victor Hugo  (1802-1885)

Page 2: Heriotza-zigorra

Heriotza-zigorrari buruzko zenbakiak

“2008ko urtarriletik abendura, gutxienez 2.390 pertsona exekutatu zituzten 25 herrialdetan, eta gutxienez 8.864 laguni ezarri zieten heriotza-zigorra 52 herrialdetan. Batez beste, egunean 7 pertsona hil zituzten mundu osoan."

Heriotzaren korridorea, Ellis 1 Huntsville zentroa, Texas. Ameriketako Estatu Batuak. 1997

Page 3: Heriotza-zigorra

Heriotza-zigorrari buruzko datuak

“2008an, metodo hauek erabili zituzten, besteak beste, zigortuak exekutatzeko: •burugabetzea, •elektrokuzioa, •urkatzea, •injekzio hilgarria, •su-arma eta •harrikatzea. Mundu osoko exekuzioen %93 Txinan, Iranen, Saudi Arabian, Pakistanen eta Ameriketako Estatu Batuetan gauzatu zituzten.

Page 4: Heriotza-zigorra

Heriotza-zigorra eta adinez txikiak

“Haurren Eskubideen Konbentzioak eta Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunak debekatu egiten dute delitu bat egitean 18 urte baino gutxiago dituen edonor hiltzera zigortzea.

Europako, Amerikako eta Afrikako eskualde-hitzarmen nagusietan ere jasota daude halako xedapenak. Hala ere, Txinan, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Nigerian, Yemenen, Saudi Arabian, Pakistanen, Iranen eta beste herrialde batzuetan horrelako exekuzioak indarrean daude oraindik. Iranen, delitua egitean 18 urte baino gutxiago zeuzkaten 8 pertsona exekutatu zituzten."

Poloniako AIren ekintza, Iranek Varsovian duen

enbaxadan, Delara Darabiren exekuzioaren aurka.

2009ko maiatzaren 6a.

Page 5: Heriotza-zigorra

Exekuzio-metodoa: harrikatzea

“Harrikatuta hiltzeak areagotu egiten du zigorraren basakeria, eta zigortuaren sufrimendua handitzea da, zehazki, haren helburua.

Iraneko Zigor Kodean ezarritakoaren arabera, harriek ez dute zigortua harrikada batez edo biz hiltzeko bezain handiak izan behar, ezta harritzat hartu ahal ez izateko bezain txikiak ere. Kode horren arabera, halaber, gizon adulteriogilea gerriraino sartu behar dute zulo batean, eta emakumea, berriz, bularreraino.

Gero, hil arte harrikatu behar dituzte."

Kabuleko espetxe nagusiaren sarrera. Afganistan

Page 6: Heriotza-zigorra

Exekuzio-metodoa: injekzio hilgarria

“Injekzio hilgarria Estatu Batuetan, Txinan, Guatemalan, Taiwanen edo Tailandian erabili ohi dute, besteak beste.

Halako exekuzioetan, hiru konposatu hauen dosi masibo bat injektatzen diete presoei:

thiopental sodikoa (pentotal izen komertzialez ere ezaguna), anestesia osoa eragiteko;

pankuronio bromuroa, muskuluak paralizatzeko, diafragma barne;

eta potasio kloruroa, bihotza geldiarazteko."

Osasun arloko profesionalak, Manuel Martínez Coronadoren exekuzioa prestatzen. Injekzio hilgarri bidezko lehen exekuzioa izan zen Guatemalan. 1998ko otsaila.

Page 7: Heriotza-zigorra

Exekuzio-metodoa: urkatzea”Zigor Kodearen arabera, exekuzioak

urka bidez eta Justiziako ministroak aginduta gauzatuko dira. Gaur egun, presoei hilko dituzten egunean bertan ematen diete exekuzioaren berri. Zenbait kasutan, ez diete esan ere egiten. Txostenen arabera, Justizia Ministerioko funtzionario batek honako hau adierazi zuen: “Presoei aldez aurretik jakinarazten badiegu, haien egoera emozionala nahasi egin daiteke. Hori dela-eta, ezin diogu inori aldez aurretik eman urkatzearen berri, ezta presoari berari ere. Exekuzioaren ondoren, lehenbailehen jakinarazten diegu senideei.”

Osakako Atxilotze Zentroko exekuzio-gela. Japonia.

Page 8: Heriotza-zigorra

Exekuzio-metodoa: fusilatzea

• ”Exekuzioak bost pertsonako fusilamendu-talde batek gauzatzen ditu; dirudienez, sarri ikusleak izan ohi dira, eta fusilatuak azkar lurperatzen dituzte. Senideei ez zaie aldez aurretik jakinarazten, eta hildako presoen objektu pertsonalak jasotzeko eskatzen zaie bi edo hiru egun geroago. Gainera, beste pertsona batzuei exekuzioa ikustera joateko esaten diete. 1998ko martxoan gauzatutako exekuzio publiko baten lekuko batek kontatu zuenez, droga-trafikoa zela-eta zigortutako sei gizon eta emakume bat goizaldean eraman zituzten Hanoi kanpoaldeko eremu batera; begiak estalita zeuzkaten, eta egurrezko makil batzuetara lotuta zeuden. Txosten horien arabera, mila pertsona baino gehiago bildu ziren exekuzioa ikusteko. Lekukoaren esanetan, emakumea oso urduri zegoen, eta hiru aldiz galdu zuen konortea exekuzioaren aurretik. Preso bakoitzak bost tiro jaso zituen, eta azken bat, buruan. Exekuzioak ikusi dituzten beste pertsona batzuek adierazi dutenez, presoak begiak estalita eta limoiak ahoan sartuta zeuzkatela eramaten zituzten exekuzio-eremura."

Fusilamendu-talde batek gauzatutako exekuzioa. Vietnam.

Page 9: Heriotza-zigorra

Drogekin lotutako delituengatik ezarritako heriotza-zigorrak

“Drogekin lotutako delituak egiten dituztenei heriotza-zigorra ezartzen dieten 16 herrialdeei dagokienez, Amnesty Internationalek ez dauka zigor horrek estupefazienteen kontsumoa edo trafikoa murrizten duela frogatzen duen inolako daturik. Txinan, esaterako, 2000tik 2005era kontsumitzaileen kopurua %35 handitu zela adierazten dute poliziaren datuek. BBCk Vietnameko funtzionario baten hitzak jaso zituen, eta, haren esanetan, 2005ean aduana-zerbitzuak konfiskatutako droga kopurua aurreko urtean baino %400 handiagoa izan zen, heriotza-zigorra erabili arren. (...) Asia eta Ozeaniako 16 herrialde hauek ezartzen dute oraindik heriotza-zigorra drogekin lotutako delituengatik: Bangladesh, Brunei, Txina, Ipar Korea, Hego Korea, India, Indonesia, Laos, Malaysia, Myanmar, Pakistan, Singapur, Sri Lanka, Tailandia, Taiwan eta Vietnam."

Emakume baten erantzuna, bere epaia entzutean. Drogekin

lotutako delitu batengatik zigortu zuten, eta berehala hil zuten,

beste hiru zigorturekin batera. Txina.

Page 10: Heriotza-zigorra

Adulterio-delituengatik ezarritako heriotza-zigorrak

”Zigor Kode Islamikoa. II. Liburua –Hudud (islamiar legearen nahitaezko zigorrak). I. Atala – Islamiar legearen nahitaezko zigorra adulterio-deliturako. 99. artikulua – Ezkondutzat har daitekeen pertsona batek adulterioa egin duela aitortuz gero, harriz hiltzeko lehen harria shari’ako epaileak jaurtiko dio, eta hurrengoak, gainerako pertsonek; adulterioa lekukoen adierazpenen bidez frogatuz gero, lekukoak izango dira harriak jaurtitzen lehenak; gero, shari’ako epaileak jaurtiko ditu, eta, azkenik, gainerako pertsonek."

Emakumeak Katsinako espetxean. Nigeria, 2003.

Page 11: Heriotza-zigorra

Abortuengatik ezarritako heriotza-zigorrak

“Amnesty Internationalek ezagutzen dituen kasuetan, abortuarekin zerikusia daukaten delitu asko erruzko hilketatzat hartzen dituzte, eta heriotza-zigorra ezar diezaiekete, Zigor Kodearen eta Krimen Kodearen arabera."

Emakume bat Katsinako espetxe nagusian. Hiltzera zigortu zuten, abortu bat izateagatik. Nigeria, 2003.

Page 12: Heriotza-zigorra

Homosexualei ezarritako heriotza-zigorrak

”Sexu bereko norbanakoen artean adostasunezko harremanak edukitzeak heriotza-zigorra ekar dezake zazpi herrialdetan.

Saudi Arabian, Iranen, Mauritanian, Nigerian (shari’a edo islamiar legea darabilten 12 estatuetan), Qatarren, Sudanen eta Yemenen, gizonek heriotza-zigorra jaso dezakete, homosexualitatea leporatuta. Lau herrialdetan (Saudi Arabia, Iran, Nigeria –shari’a darabilten estatuak– eta Qatar), emakumeek heriotza-zigorra jaso dezakete, lesbianismoa leporatuta."  

Exekuzioa Iranen. 2007.

Page 13: Heriotza-zigorra

…indargabetzeko bidean

Mundu osoan, gero eta pertsona gehiagok gaitzesten dute heriotza-zigorra, zigor basati bat delako eta ez daukalako tokirik bidezko gizarte batean.

Amnesty Internationalek heriotza-zigorra erabat indargabetzeko kanpainak egiten ditu, eta nazio guztiei eskatzen die exekuziorik gabeko mundu baten alde lan egin dezatela.