8
2011ko ekainaren 9a, osteguna::: 3.664zk. ::: www.kronika.net KONTZERTUAK `Chacarera doble´ bikotearen emanaldia, gaur Joana Ortega hernaniarrak eta Sebastian Ustarroz argentinarrak, Chacarera doble bikoteak, kontzertua eskainiko du gaur Kixkalen. Ortegak pianoa joko du eta kantuan ariko da, eta Usta- rrozek gitarra joko du eta kantuan ariko da. Kontzertuan musika argenti- narraren folkloreari eutsiko diote, eta Atahulpa Yupanqui, Juan Quintero edota Edgardo Cardosoren kantuak eskainiko dituzte, besteak beste. Kontzertua 22:00etan hasiko da. ❙❙ Ozenkik kontzertua eskainiko du gaur, Gurian Ozenkin abesbatzak emanal- dia eskainiko du gaur, Guria tabernan, 20:00etan. ❙❙ OSASUNA Tabakoa uztera animatzeko postua gaur, Urbietan Tabakoa uztera animatu eta laguntzeko postua jarriko dute gaur Urbieta kalean. Eguraldi txarra egiten badu, anbulatorioan jarriko dira. ❙❙ Laburrak /2-8 Berriak Elkartea: Argazki Lehiaketa /2 The Joselontxo´s Band: disko berria /8 Eskelak /8 GAUR KRONIKAN EMAITZA bikainekin itzuli ziren astebu- ruan Hernaniko igerilariak Ordiziatik. Udako Partaidetza Saria jokatu zen bertan, eta Hernaniko hamahiru igerilarik hartu zuten parte, hiru maila ezberdinetan: infantiletan, juniorretan eta seniorretan. Guztiek irabazi zuten dominaren bat, eta guztira, 20 lortu zituzten: 12 urre, 5 zilar eta 3 brontze. Infantiletan, A kategorian, honela bana- tu zituzten dominak: Ibargoyenek zilarra lortu zuen 200m libretan eta 1go postua 50m libretan; Sarasua 3garrena izan zen 100m libretan; Usandizaga 1goa 100m lau estilotan eta 50m tximeletan; eta Arenales 2garrena 100m lau estilotan eta 3garrena 100m libretan. Juniorretan eta seniorretan berriz, B Kategorian, Mujika 1goa izan zen 200m libre eta 50m libre probetan; Huizi ere 1goa izan zen 100m bular eta 200m lau esti- lotan; eta postu bera eskuratu zuen Ezeizak 100m lau estilo eta 50m libre probetan; Sañudok 1go postua lortu zuen 100m lau estilotan eta 2garrena 50m libretan; eta azkenik Gartziak 2garrena 100m lau estilo- tan eta 3garrena 50m libretan. Sailkapenak orokorretan hartuta berriz, Ezeiza herna- niarra izan zen nesketan onena; eta mutile- tan, Huizi hernaniarra ere lehenengo gera- tu zen, eta Mujika bigarren. Taldeka ere, bikain Azkenik, taldeka, sailkapen orokorrean, mutilak aurrenekoak izan ziren, eta nes- kak hirugarrenak. ❙❙ UDAKO PARTAIDETZA SARIA ORDIZIAKO IGERILEKUAN Hogei dominarekin itzuli dira igerilari hernaniarrak: 12 urre, 5 zilar eta 3 brontze Udako Partaidetza Sarian izan ziren asteburuan Hernaniko ha- mahiru igerilari, eta banaka infan- til, junior eta absolutu mailako txapelketetan hartu zuten parte; eta taldeka ere aritu ziren. Guztiek eskuratu zuten dominaren bat. IKASLEEN TXOKOA: ELIZATXO IKASTOLA Bost tolosar, eskiatu zuten lehenenengo euskaldunak /I-IV

Hogei dominarekin itzuli dira igerilari hernaniarrak: 12 urre, 5 zilar … · 2019. 10. 17. · txangoa antolatu zuten Le - kun berrira eta Aimond Ene - bo kekin batera Po li car

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Hogei dominarekin itzuli dira igerilari hernaniarrak: 12 urre, 5 zilar … · 2019. 10. 17. · txangoa antolatu zuten Le - kun berrira eta Aimond Ene - bo kekin batera Po li car

2011ko ekainaren 9a, osteguna::: 3.664zk. ::: www.kronika.net

� K O N T Z E R T U A K

`Chacarera doble´bikotearen emanaldia, gaur

Joana Ortega hernaniarraketa Sebastian Ustarrozargentinarrak, Chacareradoble bikoteak, kontzertuaeskainiko du gaur Kixkalen.Ortegak pianoa joko du etakantuan ariko da, eta Us ta -rrozek gitarra joko du etakan tuan ariko da.Kontzertuan mu sika argenti-narraren folkloreari eutsikodiote, eta Atahulpa Yupanqui,Juan Quintero edota EdgardoCardosoren kantuak eskainiko dituzte, besteakbeste. Kontzer tua 22:00etanhasiko da. ��

Ozenkik kontzertuaeskainiko du gaur,Gurian

Ozenkin abesbatzak emanal-dia eskainiko du gaur, Guriatabernan, 20:00etan. ��

� O S A S U N A

Tabakoa uztera animatzeko postuagaur, Urbietan

Tabakoa uztera animatu etalaguntzeko postua jarrikodute gaur Urbieta kalean.Eguraldi txarra egiten badu,anbulatorioan jarriko dira. ��

Laburrak /2-8

Berriak Elkartea: Argazki Lehiaketa /2

The Joselontxo´s Band: disko berria /8

Eskelak /8

GGAAUURR KKRROONNIIKKAANN

EMAITZA bikainekin itzuli ziren astebu-ruan Hernaniko igerilariak Or diziatik.Udako Partaidetza Saria jokatu zen bertan,

eta Hernaniko hamahiru igerilarik hartuzuten parte, hiru maila ezberdinetan:infantiletan, juniorretan eta seniorretan.Guztiek irabazi zuten dominaren bat, etaguztira, 20 lortu zituzten: 12 urre, 5 zilareta 3 brontze.

Infantiletan, A kategorian, honela bana-tu zituzten dominak: Ibargo ye nek zilarralortu zuen 200m libretan eta 1go postua50m libretan; Sarasua 3garrena izan zen100m libretan; Usandizaga 1goa 100m lauestilotan eta 50m tximeletan; eta Arenales2garrena 100m lau estilotan eta 3garrena100m libretan. Juniorretan eta seniorretanberriz, B Kategorian, Mujika 1goa izan zen200m libre eta 50m libre probetan; Huizi ere

1goa izan zen 100m bular eta 200m lau esti-lotan; eta postu bera eskuratu zuen Ezeizak100m lau estilo eta 50m libre probetan;Sañudok 1go postua lortu zuen 100m lauestilotan eta 2garrena 50m libretan; etaazkenik Gartziak 2garrena 100m lau estilo-tan eta 3garrena 50m libretan. Sailkapenakorokorretan hartuta berriz, Ezeiza herna-niarra izan zen nesketan onena; eta mutile-tan, Huizi hernaniarra ere lehenengo gera-tu zen, eta Mujika bigarren.

Taldeka ere, bikainAzkenik, taldeka, sailkapen orokorrean,mutilak aurrenekoak izan ziren, eta nes-kak hirugarrenak. ��

UDAKO PARTAIDETZA SARIA ORDIZIAKO IGERILEKUAN

Hogei dominarekin itzuli dira igerilari hernaniarrak:12 urre, 5 zilar eta 3 brontze

Udako Partaidetza Sarian izan

ziren asteburuan Hernaniko ha -

mahiru igerilari, eta banaka infan -

til, junior eta absolutu mailako

txapelketetan hartu zuten parte;

eta taldeka ere aritu ziren. Guztiek

eskuratu zuten dominaren bat.

IKASLEEN TXOKOA: ELIZATXO IKASTOLA

Bost tolosar, eskiatu zutenlehenenengo euskaldunak /I-IV

Page 2: Hogei dominarekin itzuli dira igerilari hernaniarrak: 12 urre, 5 zilar … · 2019. 10. 17. · txangoa antolatu zuten Le - kun berrira eta Aimond Ene - bo kekin batera Po li car

22011-VI-9 osteguna

Fernando Martinen eta Sofia Arostegiren argazkiak, onenakBERRIAKEK argazki lehiake taantolatu du aurten, Her naninbisitatu daitezkeen lekueningurukoa. Lehiake tak ha rreraona izan du, eta dagoeneko,jakinarazi dute bi irabazleenizen abizenak: Fernando

Martin Alonso eta SofiaArostegi Parra. Fer nandoMartinek HernanikoMerkatuari elurretan atera takoargazki bat aurkeztu zuen, etahorrekin irabazi du. SofiaArostegik berriz, Ako lako

parkeari ateratako batekinirabazi du lehiaketa; ar gazkiaudazkenean atera takoa da.

Irabazleek bina afari jasodituzte sari gisa. Afaria SantaBarbarako Arrobi jatetxeanegingo dute.

Sare sozialak indartzekolehiaketaBerriak elkarteak sare so -zialak indartzeko asmoarekinantolatu du lehiaketa. Ho rre -gatik, lehiaketa Facebookbidez egin dute. Parte hartu

nahi zutenek Berriak El -karteko fan egin behar zutenfacebooken. Ondoren, argaz -kia bidali behar zutenBerriakeko helbide elektro -nikora. Orain, 21 argazkiakikusgai daude, Facebooken. ��

Lehiaketan 21 herritarrek hartu dute parte. Irabazleek bina pertsonako afaria jaso dute sari gisa, Arrobi Ostatuan.

� B E R R I A K E L K A R T E A - A R G A Z K I L E H I A K E T A

� O S I Ñ A G A A U Z O A

Jaietako zenbaki saritua 7.142a da

Osiñagako festetan jaien aldeko errifak saldu zituzten,eta festak amaituta, zozketa egin zuten. Zenbaki saritua7.142a dela jakinarazi dute. Saria jasotzeko epea hila-betekoa da, eta kobratzeko errifan bertan dagoen tele-fono zenbakira deitu behar da; edo bestela, JaiBatzordearekin jarri behar da harremanetan. ��

«Eskerrik asko Osiñagako jaietanlagundu diguzuen guztioi»

Osiñagako Jai Batzordeak eskerrak eman nahi dizkiefestetan lagundu dieten guztiei: Udalari, Udal langileei,esponsorrei, errifa eroslei, jaiak ospatzera gerturatuziren guztiei... «eskerrik asko guztiei». ��

� E R E Ñ O T Z U A U Z O A

San Antoniotako zenbaki saritua 0018a da

San Antoniotako errifen zenbaki saritua 0018a izan delajakinarazi du Ereñotzuko Jai Batzordeak. ��

� P O E S I A E M A N A L D I A

Juan Carlos Ordoñezek bere poesiakirakurriko ditu, gaur

Juan Carlos Ordoñez idazle donostiarrak ezagutzeraemango ditu gaur bere poemak, emanaldi baten bidez.Emanaldia Urbieta kalean izango da, erderaz. ��

� K A N T A I T A

Bigarren eta azken entsaioa, gaurSan Joan Kantaitako bigarren eta azken entsaioa egin-go dute gaur, arratsaldeko 20:30etan, Gay Murren. ��

� B I T E R I K O I K A S T A R O A K

Antzerki eta Dantza Latinoen emanaldia gaur, eta DantzaGaraikide eta Laburmetraiena, bihar

Biteriko lau ikastaroetan parte hartu dutenek gaur etabihar erakutsiko diete herritarrei kurtso guztian ikasita-koa. Gaur, Antzerki eta Dantza Garaikideko ikasleekeskainiko dute emanaldia; eta bihar Dantza Garaikideaeta Laburmentraiak ikasi dituztenek. Bi egunetako ema-naldiak 20:00etan izango dira, Biterin. ��

� A K E L A R R E A

Akelarreko entsaioan, dantza etaantzerkia entsaiatuko dituzte gaur

San Joan Jaietan Akelarrean aterako direnek gaur en -tsaioa dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, gaurkoandantzaz gain, antzerkia ere entsaiatuko dute. GoizEguzkin egingo dituzte bien entsaioak, eta euria egingobalu, Atsegindegin. 18:00etan hasiko da. ��

� G A L D U T A K O A K

Urrezko eraztuna galdu zen herenegun Zubipen edo Kiroldegian

Urrezko eraztuna galdu zen asteartean, hartza forma-koa, Zubipe edo Kiroldegian. Eraztuna, erdian, urdinkolorekoa da. Topatuz gero, deitu 670 22 81 99. ��

Urrezko katea galdu zen larunbatean Ereñotzun

Urrezko katea galdu zen larunbatean Ereñotzun, laubu-ru eta guzti. Bilatuz gero, deitu 637 16 48 49ra. ��

Ezkerretara Fernando Martinek Hernaniko Merkatuari ateratako argazkia. Eskubitara, Sofia Arostegik Akolako parkean ateratakoa.

� S A N J O A N A K

Zazpi taldek hartuko dute partebihar, Preludio Txikian

San Joan jaiak iragartzeko asmoarekin, herriko txikie-nek ere Preludio Txikia egiten dute festak hasi aurre-tik. Aurtengoa bihar izango da, Plazan, arratsaldeko19:00etan hasita. Bertan zazpi taldek hartuko duteparte: Elizatxo, Langile eta Urumea ikastolek,Inmakulada Ikastetxeak, Hernani Musika EskolaPublikokoa, Kantuz Musika Taldekoak eta Ttarladantza taldekoak. ��

Page 3: Hogei dominarekin itzuli dira igerilari hernaniarrak: 12 urre, 5 zilar … · 2019. 10. 17. · txangoa antolatu zuten Le - kun berrira eta Aimond Ene - bo kekin batera Po li car
Page 4: Hogei dominarekin itzuli dira igerilari hernaniarrak: 12 urre, 5 zilar … · 2019. 10. 17. · txangoa antolatu zuten Le - kun berrira eta Aimond Ene - bo kekin batera Po li car

2011-VI-9 osteguna

I I

ikas

leen

txo

koa

Ikasleen Txokoa kaleratzen da Hernaniko ikastola eta ikastetxeek Hernaniko Udalarekin eta Hernaniko Kronikarekin egindako elkarlanari esker.Datozen hilabeteetan jarraipena izango du.

ELIZATXO IKASTOLA

46zenbakia

Clara Campoamor, Espain ian sufragio unibertsa la ezarr i zuen emakumeaClara Campoamor izanzen, 1931n onartutako etalehen aldiz 1933ko hau-teskundeetan erabilitakosufragio unibertsalarenbultzatzaileetariko bat;hura izan zen emakumeoibozkatzeko eskubideaeman ziguna.

Sufragio unibertsala oso garran -tzitsua izan zen, hiritar guztieiematen baitie bozkatzeko esku-bidea, legezko mugak kontuanharturik. Errepublika garaiakziren eta errepublikarren arteanere baziren emakumeak bozka -tzearekin ados ez zeudenak; izanere, emakumeak beraien botoaematen bazuten, frankistek ira-baziko zutela zioten.

Clara Campoamor, 1888kootsailaren 12an Madrilen jaioaeta 1972ko apirilaren 30ean Lau -sannen (Suitzan) hila, Espai nia -ko sufragio unibertsalaren eragi-leetako bat izan zen. Espainiarpolitikaria izan zen, emakumeeneskubideen defendatzailea.

Zuzenbide ikasketak egin, eta1924ean lizentziatu zen, Ma dri -leko unibertsitatean. 36 urtere-kin lortu zuen, abokatuak zirenemakume espainiar gutxietarikobat izatea. Abokatutzan laneanzebilela, Unibertsitateko Ema ku -meen Elkartea sortu zuen. Bidehorretan jarraitu zuen, eta azke-nean, pixkanaka politikan sartuzjoan zen.

Berak sortu zuen elkartehorretan eta baita beste batzue-tan ere, hitzaldiak eman zituen,beti emakumeen eskubideakdefendatuz.

Errepublikako gobernuak,hainbat kargu agindu zizkion.Gainera, Emakumeen Erre pu bli -kar Elkartea sortu zuen.

1930eko martxoan, gobernu-ko kide zen lehenengo emaku-mea izan zen. Geroago, gobernu-ko kide zela, beste emakume ba -tzuekin batera egin zuen lan;horien artean, Margarita Nelken,Victoria Kent eta Maria MartinezSierra.

Urte baten buruan, apirilaren14an, bigarren errepublika hasizen. Urte berean, urriaren 1ean,Clara Campoamorrek emaku-meen eskubidea defendatu zuen,

botoa emateko; horren eraginez,beranduago, Espainiako Konsti -tu zioan onartua izan zen, lehe-nengo aldiz estatu honetan.

«Tenéis el derecho que os ha dadola ley, la ley que hicisteis vosotros,pero no tenéis el Derecho Natural, elDerecho fundamental que se basa enel respeto de todo ser humano, y loque hacéis es detentar un poder;dejad que la mujer se manifieste yveréis como ese poder no podéisseguir detentándolo...». Hau izanzen 1931ko urriaren 1ean Dipu -ta tuen Kongresuan esan zuena.Hemen, honako hau dio: «Legeakeman dizuen eskubidea duzue, zuekegindako legea, baino ez duzueEskubide Natu ralik; funtsezko esku-bidea, gizaki guztionganako errespe-tua da, eta zuek egiten duzuena,bidegabekeriarekin boterea erabili;utz ezazue emakumea manifestatzeneta horrela ikusiko duzue nola ezin-go duzuen boterea bidegabekeriare-kin erabiltzen jarraitu…». Esan da -ko honekin bultzatu zuen Cam -poamorrek gaur egun horrengarrantzitsua den sufragio uni-bertsala.

Hala eta guztiz ere, sufragiounibertsala, lehen aldiz, 1933kohauteskundeetan onartu zen.

Frankoren estatu kolpearenondorioz (1936), lehenik Fran tzi -

an, gero Buenos Airesen eta az -kenik Suitzan erbesteratu zen.Azken honetan bizi izan zen,

Lausannen hain zuzen, bereheriotzera arte (1972), Frankis -moaren eraginez ezin izan bai -tzuen Espainiara itzuli.

Lausannera 1955ean helduzen. Lau urte beranduago, esku-titz bat idatzi zuen, eta bertan,honako hau idatzi zuen: «Creoque lo único que ha quedado de laRepública fue lo que hice yo: el votofemenino». Hemen, egia dengauza bat azaltzen du: «Uste dut,Errepublikatik iraun duen gauzabakarra, nik egindakoa izan dela:emakumeon botoa, hain zuzen».

Lehen esan bezala, Lau sa -nnen (Suitzan) hil zen, 1972koapirilaren 30ean, 84 urte zituela.Minbizi baten ondorioz hil zen,baita herri-minaren eraginez ere.Bere gorpua erraustea nahi izanzuen, eta bere errautsak Donos -tian gelditu ziren, berak nahiizan zuen bezala, bertan biziizan baitzen bigarren errepubli-ka ezarri zenean.

Beraz, Clara Campoamorrizor diogu gaur egun emakume-ok dugun eskubide garrantzi -tsuenetariko bat; eta eskertzekoada emakumeon eskubideen aldeegin zuen lana eta hauen eskubi-deen defendatzaile sutsua izatea.

� EGILEAMaider Perez Arzak

Emakumeen errepublikar elkartea.

Clara Campoamor.

.

Clara Campoamor: «Uste dut,Errepublikatik iraun duen gauzabakarra, nik egindakoa izan dela:

emakumeon boto eskubidea»..

Page 5: Hogei dominarekin itzuli dira igerilari hernaniarrak: 12 urre, 5 zilar … · 2019. 10. 17. · txangoa antolatu zuten Le - kun berrira eta Aimond Ene - bo kekin batera Po li car

I I I2011-VI-9 osteguna

Eskia praktikatu zutenlehenengo euskaldunak...

Orain dela 103 urtebost tolosar eta norve-giar batek Tolosakokaleetan eskiatu zute-netik, gaur egun arte,aldaketa asko izan ditukirol honek.

ESKIAREN hastapena biziizan zuten lehenengo eus-kaldunak bost tolosar etanorvegiar bat izan ziren.Hori gertatu zenetik 103urte pasa dira eta ez dagohaietatik inor bizirik. Es -kan dinavian, elurretan bi -dea egiteko eski gaineanibiltzea aspalditik izan daohikoa, baina XIX. mendeerdialdean hartu zuen kirolizaera Sadre Northein nor-vegiarrari esker. Europaneskia zabaldu zenean, he -rrialde gehienetan erabileramilitarrari lotua zegoen,baina Euskal Herrian ez.

XX. mendean, Tolosanpaper fabrika ugari sortuziren. Haietako bat Mustadiltze enpresa izan zen. Lan -tegi hau Norvegiatik ekarrizuten, eta handik etorritakonorvegiarrek Euskal Herri -ra, hain zuzen Tolosara,euskaldunentzat ezezagunazen mendi dibertsioa ekarrizuten.

1908ko urtarrilean, Tolo -san elurra egin zuenean,langile norvegiarrak eskia -tzera atera ziren Tolosakokaleetara eta tolosarrak ha -rriturik geratu ziren, gehie-nek ez zekitelako eskia zerzen, eta zekitenek aldizka-rietatik baino ez zutelakoezagutzen. Hori ikusita, To -lo sako zenbait gizoni es kia -tzeko harra piztu zitzaioneta urteko bi ga rren elurteaneskiatzera animatu ziren,Aimond Enebok ingeniarinorvegiarrarekin batera.

Beranduago, lehenengotxangoa antolatu zuten Le -kun berrira eta Aimond Ene -bo kekin batera Po li car poElosegi, Jenaro Ruiz Az kue,Jose Eizagirre, Isaac Lo pezMendizabal eta Ra mon Ira -zusta tolosarrak abia tu ziren.

Bertan lehenengo pausoaketa birak egiten hasi ziren.

Gipuzkoako lehenengoeski klubaUrte bat geroago, Ski ClubTolosano elkartea sortuzuten. Irteerak egiten zituz-ten Lekunberrira eta Uitzi ra.Harriak eta elurra pilatuztranpolinak egin zituzten etahonela txapelketetan partehartzen hasi ziren. Lehe -nengo Mundu Gerra eta hu -rren go urteetan, elkar te horigeldirik egon zen, baina be -randuago berpiztea lortuzuten eta Can dan chura bi -daiak egiten hasi ziren. Ge -rra Zibila re kin berriz geldituegin zen, ondoren klubak1963 arte martxan jarraituzuen. Urte horietan, kluba-ren datuen arabera, 98 gizoneta 47 emakumek osatzenzuten taldea.

Eskiatzeko erabiltzenzuten materialaGarai hartakoek ere ipurdi-koak hartuz ikasi zuten;aldapak igotzea oso gogo-rra zen ez zegoelako teleski-rik. Erabiltzen zuten mate-riala norberarentzako baka-rrik erabil zezaketen, etalor tzea ez zen erreza. Fon -doko eskia egiteko bertakoarotzek marka ezagunakkopiatzen zituzten, etahonela lizar egurrezkoeskiak prestatzen zituzten.Eskia aurrean doblatu ahalizateko ur irakinetan sar -tzen zuten egurra, botakneurrira egiten zituzten etaloturak botara sopleteare-kin berotuz akoplatzenzituzten.

Klub hau bi aldiz saiatuzen teleskia jartzen Arala -rren; lehenengoan ez zutenlortu martxan jartzea arazo

asko izan zituztelako; biga-rrenean, berriz, jarri zutenbaina uholdeek eramanegin zuten jarritako guztia.

Bitxia da urte horietaneskiatzeko erabiltzen zutenarropa: gizonezkoek trajeazeramaten eta emakumeektxorkatilarainoko soinekoak.

Gaur egun oso desberdi-na da, jendeak hotzarenkontrako arropa eramatendu eta denek galtzak era-maten dituzte. Kirol honeninguruan arropa markaasko saltzen dira eta hain-bat arropa oso garestiakdira. Eskiak eta botak,noski, eraman behar dirabaina, eros daitezke edoaloka daitezke. Loturak ezdira sopleteekin egin behar,aspaldian bezala, baizik etatorloju batzuekin. Azkenurteetan kirol hau egitera-koan kaskoa erabiltzeaaholkatzen da, nahiz etajende askok ez jantzi, ero-soa ez delako.

Eski motak eta pistakGaur egun, Euskal Herrianfondoko eskia praktikatze-ko pistak bakarrik daude:

Nafarroan: Abodi-Zarai -tzu (Zaraitzun) eta Larra-Belagua (Erronkarin).

Zuberoan: Irati (Orhin)eta Izarbe (Santa Grazian).

Eskiaren eginkizuna, za -

balera handiko lurrazaletanpaseatzea da. Hau egiteko,eskien zabalera bost zenti-metrokoa da eta luzera bimetrokoa.

Euskaldunak eski alpinoaegiteko Aragoiko pistetarajoaten dira (Pantico sa ra, For -migalera, Astunera, Can -dan chura…) edo Fran tziandauden pistetara (Gou rett -era, Cauteretsera, Luz Ar di -denera, La Mon gie ra…). Ha -la ere, estatuan pista askodaude eta aukera handia.Urteekin alpinoko estazioakgero eta hobeto prestatudituzte eta hauetan lau pistamota aurki ditzakegu:

1-BERDEAK• Pista errazak eta malda

txikikoak.• Orokorrean oso labu-

rrak.• Kirol honetan hasten

direnentzako egokienak.• Erremonteak pista

haue tan motelagoak diraerabiltzailea ez beldurtzeko.

2-URDINAK• Pista hauek, berdeek

baino malda gehiago dute.• Maila guztietako es kia -

tzaile eta snowboarderrakpasatzen dira; erremonteakazkarrago dihoazte.

3-GORRIAK• Pista zailak dira, maila

ertain-altuko eskiatzaileen -tzat eta snowboarderrentzako.

• Malda handiko pistakizaten dira.

4-BELTZAK• Pista oso zailak dira. • Esperientzia han diko

pertsonentzat. • Zailtasunik handiena,

bere malda da, eta baitabere pasabide estuak ere.

• Trebetasun handiabehar da birak emateko, ezbaita izaten toki askorik.

Ikus dezakegunez 103urte dira euskaldunak kirolhau ezagutu genuenetik etaurteekin gero eta jendegehiagok praktikatzen dugu.

� EGILEAKAna del Castillo

Bost tolosar eta norvegiarra, orain dela 103 urte.

Lekunberrin, 1908ko martxoaren 8an.

Page 6: Hogei dominarekin itzuli dira igerilari hernaniarrak: 12 urre, 5 zilar … · 2019. 10. 17. · txangoa antolatu zuten Le - kun berrira eta Aimond Ene - bo kekin batera Po li car

ikasleen txokoa46zenbakia

� I R I T Z I A

Eta oporretan, zer?GARAI batean deskantsumodukoak ziren langile asko-rentzat gaur egun «oporrak»deritzonak; aizkora edo kaña-bera alde batera utzi eta fami-liarekin tximiniaren aurreangoxo-goxo egoteko denbora.Egun, ordea, hitz horren esa-nahia badirudi errotik aldatudela eta oporrik preziatue-nak, paradisu tropikaletaraegiten direnak direla. Nireustez, bakoitzaren herritikurruti dagoen herrietarabidaiatu beharko genuke, betiere, aukera izanez gero,noski. Baina nora? Tibeteraedo Hawaiera, Estatu Batue -tara edo Indiara? Berdin dio,soilik mundu berri bat eza-gutzera.

Hainbat arrazoik bultza -tzen naute ideia hori defen-datzera. Lehenik eta behin,gure jakinmina leku eta kul-tura berrietara zabaltzekoideia defendatzen dut; izanere, horrek laguntzen digudesberdinak diren pertsonakezagutu eta haiekiko toleran-teak izaten, eta haien bizimo-du eta sinesmenak hobetoulertzen.

Bestetik, munduaren bestepuntara ihes egiteak askesentiarazten gaitu, txikitatik

lotuta izan gaituen herritikaske, eta gure baitan bizitze-ko eta gauza asko egiteko gaigarela erakusten digu. Gai -nera, pertsonalki ere aberastuegiten gaitu bidaiatzeak, gau -za berriei begi positiboekin

begiratzea eta hauei beldu-rrik ez izatea suposatzenbaitu.

Bestalde, lan munduaribegira, bidaiatu izanak erelaguntza handia suposatzendu, hizkuntzak hobeto men-

deratu eta mundu gehiagoezagutzen baitugu. Esatenda, bada, ez garela ohera joa-ten zerbait berria ikasi gabe,hortaz, ez gara bidai batetikbueltatzen gauza berriakikasi gabe ere.

Azkenik esan beharradaukat, jende askorentzatbidaiatzeak beren ametsakbetetzea esan nahi duela, txi-kitatik gorde eta desiratuditugun ametsak. Hori ikusi-ta, zergatik ez gure ametsakbete, aukera dugunean?

Beste batzuk, ordea, hauirakurrita, pentsa dezaketebizi dugun krisi ekonomikoadela eta, ez dugula bidaiatze-ko dirurik, baina badira bidaiagentziak oso bidai ekonomi-koak egiten dituztenak arazo-ak dituztenentzat. Eta mun-dura irekitzeko beldurradutenentzat, soilik esan haugure mundua dela, eta gukikertu behar dugula.

Ondorioz, defendatzendut gure jaioterria alde baterautzi eta zenbait astez lurraldearrotz edo basamortuko pai-saietara ihes egin beharkogenukeela, jende eta kulturaberriak ezagutzera, mundualeku ederra baita gure jakitu-ria elkarren artean parteka -tzen badugu. Hori dela eta,zergatik bizitza osoa hemenegon, zain dugunean munduzabala iker dezagun?

� EGILEAMaialen Gonzalez Arbizu

Euskaldunen irudiaGUK badaukagu gure iritziabeste herrialde eta kultureiburuzkoa, baina nola ikustengaituzte beste herrialdeetakopertsonek? Zer iritzi dute gurekultura eta ohiturei buruz?Nire ustez, guri buruz duteniritzia edo gu nolakoak garenpentsatzean oso oker daude,errealitatetik nahiko urrun,gehiengo kasuetan. Gu egune-roko bizitzan ez gara konturat-zen, baina esaten dudana egiadela frogatuko dizuet.

Hasteko, guri buruz dituz-ten irudiak eta arrazoiak aipa-tuko ditut nire tesia defendat-

zeko. Lehenengo eta behin,komunikabideetan du gun iru-diaz hitz egingo dut.Telebistan, irrati edo egunka-rietan azaltzen garen bakoi -tzean, edo gehienetan behin -tzat, politika edo ETAri lo tuakegoten gara. Honen adibideoso argi bat www.elpais.comweb orria da. NotizietanEuskadi hitza bila tzean atera -tzen diren 2.896 artikuluetatik,hiru laurden, politika edoETArekin lotuak daude.

Albiste horien ondorioz,guri buruzko oso irudi txarraeratu da, gauzak lortzeko

indarkeria bakarrik erabil -tzen dugula uste dute, denokterroristak garela uste dute,eta hori ez da horrela. Esatebaterako, nire Salamankakofamiliako kide batzuek ezzuten Euskadira etorri nahiterroristen eta atentatuen bel-dur zirelako.

Baina guri buruz dituztenirudiak okerrak diren arren,ez dira beti txarrak izaten,oso barregarriak izaten diragehienetan. Irudi barregarrihauen adibideak Holly -wood eko pelikula zaharretanikus ditzakegu. Desfiladero de

la muerte pelikulan azaltzendiren euskaldunek zesta pun-tako saskiarekin harriak bota -tzen dituzte indioak akaba -tzeko eta irrintzi bitartezkomunikatzen dira, hizkun -tza bat balitz bezala.

Beste adibide modura,Vaya Semanita telebista saioa,geure buruarekin barre egite-ko sortua izan zen. HasieranEuskadin bakarrik botatzenzen, baina orain beste katebatek erosi duenez, Euska -dikoak ez diren pertsonek ereikusten dute, ondorioz, gutazbarre egiten dute eta lagun -

tzen du irudi barregarriaindartzen

Laburbilduz, euskalduneiburuz irudi okerrak dituztegehienetan kanpotarrek; osoirudi txarra edo barregarriaizaten dute. Gure irudiahobetzeko ezin dugu gauzahandirik egin komunikabide-ek indar gehiago dutelako.Egin dezakegun bakarra, eza-gutzen ditugun edo familia-koak diren atzerritarrei nola-koak garen esplikatu.

� EGILEANahikari Diosdado

Milaka herri eta kultura daude munduan zehar, ezagutzeko.

Page 7: Hogei dominarekin itzuli dira igerilari hernaniarrak: 12 urre, 5 zilar … · 2019. 10. 17. · txangoa antolatu zuten Le - kun berrira eta Aimond Ene - bo kekin batera Po li car

72011-V-14 larunbata

Azken egunetako ekitaldiak irudietan:

Hamasei abesti eskaini zituen Musika Eskolako abesbatzak, bi taldetan banatuta

Hernani Musika Eskola Publikoko abesbatzak emanaldiaeskaini zuen larunbatean Milagrosan. Bi taldetan eskaini zuten kontzertua, hamasei abesti guztira:aurrenekoak 7 abesti interpretatu zituen, eta bigarre-nak 8. Emanaldiaren amaieran, denen artean, Nesiponono abestia kantatu zuten. ��

MUSIKA ESKOLA - ABESBATZA

Ikasturteko azkeneko kontzertua eskaini zuen Txuistulari taldeak, igandean

Ohi bezala, Udaleko arkupetan eskaini zuen MusikaEskolako Txistulari Taldeak ikasturte amaierako kontzertuaBi atal izan zituen: lehenengoan ohiko abestiak jo zituzten,eta bigarrenean festa girokoak. Orain hain zuzen, festagiroan murgilduko dira Hernaniko txistulariak, eta goizetan,Diana jotzeaz arduratuko dira. ��

TXISTULARI TALDEA - KONTZERTUA

Martin eta Goñi izan dira aurtengoMus Txapelketako irabazleak

Joan den larunbatean urteurren afaria egin zuten Xala -parta elkartean, 29garren urtemuga ospatzeko. Ederkiafaldu ostean, aurtengo Mus Txapelketako sari banaketaegin zuten, eta aurreneko lau bikoteei eman zizkietensariak. Txapelketako bikote irabazlea Martin eta Goñikosatutakoa izan ziren bigarren, Koldo eta Txito izanziren; hirugarren, Juan eta Felix; eta laugarren, Jus to etaSerafin. Sariak ondorengoek banatu zituzten: AMR, Firasanaiak, Viguesa, Sein Izarra, Altzueta, Otsua Enea, ItsasBuru, Maset, Codorniu eta Txilibita etxeek. ��

XALAPARTA ELKARTEA - SARI BANAKETA

I N M A K U L A D A I K A S T E T X E A - J A I A L D I A

Festa giroan agurtu zuten ikasturtea, InmakuladanAgustinetan hasi zuten festa goizean, eta ondoren, Sandiusterrin eskaini zituzten ekitaldi ga -rrantzitsuenak, jaialdia hain zuzen. Besteak beste, txikitako ipuinak ekarri zituzten gogora, an -tzerki bidez. Eta amaieran, emozio haundiarekin, DBH 4ko ikasleei agur berezia egin zieten. ��

E L I Z A T X O I K A S T O L A - J A I A L D I A

Musika eta dantza izan ziren Elizatxo ikastolako jaialdiko protagonistak

Pailazoakin, jolasakin, dantzaldiarekin eta bazkariarekin disfrutatu eta bi marisko lote zozketa-tuta agurtu zuten larunbatean ikasturtea, Elizatxo ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoek. ��

Page 8: Hogei dominarekin itzuli dira igerilari hernaniarrak: 12 urre, 5 zilar … · 2019. 10. 17. · txangoa antolatu zuten Le - kun berrira eta Aimond Ene - bo kekin batera Po li car

Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: E. Zeberio, K. Garmendia, A. Arbelaitz, E. Agirre, A. Oiartzabal eta H. Zaldua. Egoitza: Larramendi 11. � 943-330899. Faxa: 943-336306. Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.Inprimatzailea: Zeroa Multimedia.

2011ko ekainaren 9a, osteguna::: 3.664 zk. ::: www.kronika.net

� G O I Z U E T A

Barrikotea egingo dute bihar Ixkibi kanpinean, eta txartelak salgai daude

Ixiki kanpinean barrikotea egingo dute bihar, Olaizola Sagardotegikosagardoarekin. Menua, sagardotegikoa izango da: bakailu tortila,bakailua piperrekin, txuleta, eta gazta menbrilloarekin. Prezioa22eurokoa da eta txartelak Ixkibi kanpinean eta Amaia kafetegiandaude salgai. Bihar, bertan erosteko aukera ere izango da. ��

� TELEFONOAK � Taxiak: 943 550093 � Udaltzaingoa: 943 248900 � DYA: 943 464622

� Autobusak: Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037

� Anbulatorioa: 943 006666 � Jokalari anonimoak: 943 331103 � Alkoholiko anonimoak: 943 331103

� FARMAZIAK � Egunez: Correa Perkaiztegi 8 - 943 336022 � Gauez: Aizpuru Latsunbeberri 11 - 943 336077

� IRAGARKI MERKEAK �

Eskelak ilunabarreko 20:30ak arte jasoko dira. Izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezala erres-petatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

Eskelak

III. URTEURRENA

Andoni Moreno Etxarte

ZURE FAMILIA

Hernanin, 2011ko ekainaren 16an

Zein zaila den zu gabe bizitzea,etzaitugu inoiz ahaztukobeti maitatuko zaitugu

Klase partikularrak emango nituzke Batxilergo bitarteko gaztetxoei (edozein ikasgai).Deitu: 659 658 427.

Pianoa salgai egoera onean, oso ondo zaindua. 1500 euro. Deitu: 618 303 597 (Nagore).Garaje itxia alokagai Hernani erdian, Larramendi kalean. Zabala eta aukera anitzekoa. Deitu: 943 55 22 42

/ 943 55 28 32.Esperientziadun eta lan-taldeko ardura hartzeko prest dagoen kazetari bat behar da herri-aldizkari batera-

ko. Interesatuek bidali kurrikuluma [email protected] helbidera edo deitu 943 37 14 48 telefonora.Kotxea salgai, Renault SCENIC (120.000km) egoera onean. 2.300€. Deitu: 665 709 996.Pisua salgai Santa Barbaran, aukera bikaina (ikusteko pisua) eta tratu aukera haundiak. Deitu: 659 787 634.GORPUTZ ARIKETA KONTZIENTERAKO TAILERRA. Uztaila. Zeure burua ezagutu, zaindu eta mugimendua-

rekin gozatzeko baliabideak. Sasoiko (Marieluts, 4-behea). 943 33 11 83 / 656 721 492.MUGIMENDUA JOSTAILU. Uztaila. Adierazpen mugimenduen haur lantegia. Talde txikiak. Banakako arreta.

Sasoiko (Marieluts, 4-behea). 943 33 11 83 / 656 721 492.Enara Goikoetxea. Sendabide energetikoa, Kristaloterapia, Obsidiana masajea, Flores de Bach, Masaje meta-

morfikoa, Reikia, Tarot terapeutikoa. Tel.:649-700-762. (Agustindarren plaza 4)ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, antenak ere bai...

Seriotasuna. Deitu: 616 886 660.YOLANDA ESTETIKA ZENTRUA. Fotodepilazio berria, prezio bereziak eta pertsonalizatuak.

“Fotorejuvenecimiento”, Dieta pertsonalizatuak, zure pisua kontrolatzen dugu. Plataforma bibra tzailea.Atzieta 2, behea. Tel. 943 55 32 78.

Alicia C.C.: Modu pertsonalean eta profesionalean garapena lortzeko: Coaching, PNL, erlajazioak, Flores deBach, hipnosia…Deitu: 943 33 28 94 / 653 267 146. (Agustindarren plaza, 4)

Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala, reflexologia, auri-culoterapia,...:943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

GAZTEAK dira, festa jartzekoamorratzen daude; irrikaz.Musika eskolako ikasleak; ge -hie nak donostiarrak, eta bathernaniarra: Aitor Sesma,tron peta jolea. Diskoa ateraberri dute, 6 kantarekin. Ka -lean «gazteen artean ohizkoakdiren» kantak egokitu dituzte,txa rangarekin jotzeko, eta dis-koa grabatu dute. Salgai dago,Hernaniko Musika Eskolan, 5euroan.

Fanfarre festibalean, Bigarren SariaMusika eskolan urteak dara-mazkite The Joselontxo’s Txa -rangako kideek, eta beraz,ondo ezagutzen dute terrenoa17 taldekideek. Joan den urte-an, Donostiako Fanfarre festi-balean Bigarren Saria irabazizuten, eta aurten ere presenta -tzekoak dira.

Beraiek konposatzen dituz-

te kantuak, txarangak jo ahalizateko, eta dagoeneko badi-tuzte bi zita garrantzitsu, aur-tengo udararako: Lesaka etaIruñeako San Ferminak; egunbatean batera eta bestean bes-tera. 2008an hasitako taldehonek gazteentzako musikajotzen du, txarangarako egoki-

tua. «Tabernan entzuten dire-nak: rocka, ska...».

Sesma: «Rocka eta Heavyagustatzen zait»Aitor Sesma hernaniarrak 19urte ditu, eta 10 daramazki,tron peta jotzen, Hernaniko Mu -sika Eskolan. Urnietako Boskoatxarangan jotakoa da, eta gauregun BH Roja taldean ere ari da,tronpeta jole gisara. Musikaklase guztiak omen ditu gusto-ko, baina batez ere rocka etaheavya. «Gustoko, gustoko...musika mota guztiak; bainabatez ere, rocka eta heavya.Horiek jotzen ditugu guk, txa-rangarentzat egokituta».

Grabazioa, EreñotzunEreñotzun grabatu du diskoaThe Joselontxo’s Txarangak,Pello Gorrotxategiri eskerrakeman dizkiote grabazioan la -guntzeagatik. ��

The Joselontxo’s Txaranga:

Gazteak, eta festa-giroajartzeko amorratzen

Aitor Sesma hernaniarra, behean, eskubitik hasi eta hirugarrena.

Aitor Sesma hernaniarrak eta beste 16 donostiarrek osatzen duteJoselontxo’s Txaranga. Diskoa kaleratu, eta salgai da Musika Eskolan.

Aitor Sesmak 19 urte ditu, eta10 daramazki tronpeta jotzen.

GAUR

EGUR

ALDI

A BIHAR Eguna goibel-antza hasiko

dugu bihar. Lainoa, eta euri-

lanbroa, goizaldean.

Arratsaldean argitzen eta

berotzen. Min.14º / Max.23º. (eu

ska

lme

t)Hoztu egingo du, eta giro naha-

sia izango dugu gaur. Goizean

euria egingo du, eta arratsaldean

argitzera. Iparrak freskatuko ditu

bazterrak. Min.17º / Max.19º