26
HOJA 1ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hamalauko otsailaren hogeita bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla: ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA-MAITE FERNANDEZ OTAMENDI and. JUAN-LUIS ERCILLA ECHAVE jn. NEREA SOLAGUREN SALAZAR and. JON-IÑAKI LARRABIDE GUINEA jn. XABIER URUEÑA ASTIGARRAGA jn. FELICIDAD BAHILLO MORAN and. UDIARRAGA ABRISKETA LICERANZU and. IZASKUN URIARTE BEITIA and. JUAN-ANTONIO LANDAIDA LOPEZ DE MUNAIN jn. IÑIGO ALEGRIA ITURRI idazkari jaunak ekitaldiaren fede eman du, eta Udalbatza Oso honek ohiko bilkura egin du lehenengo deialdian. Hamazortziak eta hogeita hamar direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu dira eguneko aztergaiak: 1.- 2014-01-28ko AURREKO BILERAKO AKTAREN ZIRRIBORRROAREN BERRI EMATEA, ONAR DADIN, BIDEZKOA BADA. Irakurri ondoren, 2014-01-28ko aurreko bilkurako aktaren zirriborroaren berri eman da. Jon-Iñaki Larrrabide Guinea EAJ-PNV udal taldeko zinegotzi jaunak, adierazi du 10. orrialdeko azken aurreko paragrafoan, honako hau jasota dagoen lekuan: Jon-Iñaki Larrabide Guinea EAJ-PNVko zinegotzi jaunak parte hartu du eztabaidan eta adierazi du, bere ustez, hitzarmen bat izateak langileengan eragin eta esleipena mugatu dezakeela”. Ondorengoa jaso behar da:

HOJA 1ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 · Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak batzutan lanak egin aurretik ematen

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: HOJA 1ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 · Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak batzutan lanak egin aurretik ematen

HOJA 1ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014

Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hamalauko otsailaren hogeita bostean, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna

mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla: ETOR IDIRIN ERCILLA jn.

ANA-MAITE FERNANDEZ OTAMENDI and.

JUAN-LUIS ERCILLA ECHAVE jn.

NEREA SOLAGUREN SALAZAR and. JON-IÑAKI LARRABIDE GUINEA jn.

XABIER URUEÑA ASTIGARRAGA jn. FELICIDAD BAHILLO MORAN and. UDIARRAGA ABRISKETA LICERANZU and.

IZASKUN URIARTE BEITIA and. JUAN-ANTONIO LANDAIDA LOPEZ DE MUNAIN jn.

IÑIGO ALEGRIA ITURRI idazkari jaunak ekitaldiaren fede eman du, eta

Udalbatza Oso honek ohiko bilkura egin du lehenengo deialdian. Hamazortziak eta hogeita hamar direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu dira eguneko aztergaiak:

1.- 2014-01-28ko AURREKO BILERAKO AKTAREN ZIRRIBORRROAREN

BERRI EMATEA, ONAR DADIN, BIDEZKOA BADA. Irakurri ondoren,

2014-01-28ko aurreko bilkurako aktaren zirriborroaren berri eman da.

Jon-Iñaki Larrrabide Guinea EAJ-PNV udal taldeko zinegotzi jaunak, adierazi du 10. orrialdeko azken aurreko paragrafoan, honako hau jasota dagoen lekuan:

“Jon-Iñaki Larrabide Guinea EAJ-PNVko zinegotzi jaunak parte hartu du

eztabaidan eta adierazi du, bere ustez, hitzarmen bat izateak langileengan eragin eta esleipena mugatu dezakeela”.

Ondorengoa jaso behar da:

Page 2: HOJA 1ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 · Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak batzutan lanak egin aurretik ematen

HOJA 2ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014

Jon-Iñaki Larrabide Guinea EAJ-PNVko zinegotzi jaunak parte hartu du eztabaidan eta adierazi du, bere ustez, hitzarmen bat eskatzeak langileengan eragin negatiboa izan eta esleipena mugatu dezakeela.

11. orrialdean zehaztu du Juan-Luis Ercilla Echave jauna izan zela eta

ez bera adierazi zuena “kontratu txikiak direnean berak nahiago duela kanpoko multinazionalen ordez udalerriko empresa txikiei esleitzea”.

Izaskun Uriarte Beitia Bildu udal taldeo zinegotzi andreak, 2014-01-28ko aktan jastako ondorengo dekretuei buruzko informazioa eskatu du.

-2.3 2013-12-31ko 270/13 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

ONARTZEA ondorengo kontzeptuentzako, hitzez hitz, 2013 urterako %17ko minorizazioa (aurreko urteetan ezarritako bataz bestekoa): alokairuagatik, interesengatik, kreditu-amortizazioagatik, etxebizitza mantentzeagatik eta kontzeptu hauek direla eta aldez aurretik zorpetzeagatik Gizarte Larrialdi Laguntza

Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Eusko Jaurlaritzak eta Udalak ematen dituztela Gizarte Larrialdi Laguntzei dagozkien dirulaguntzak. Udalak inoiz ere ez du %100a diruz laguntzen eta, horrela, Ugao-Miraballesko Osoko Bilkura honen erabakiz kontzeptu batzuetan %35eko minorizazioa onartu zen. Minorizazio hauek aurrekontua izatearen menpe daude eta honegatik hain zuzen ere, udal honek egindako ekaprenaren ostean, minorizazioa %35 izatetik %17 izatera igaro da. Aurrekontuetan dirulaguntza hauetarako 40.000 € zeuden, hauetatik hogeita hamar mila euro Eusko Jaurlaritzaren kargura eta gainontzekoa Udalaren kargura.

-2.6 2013-12-31ko 273/13 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

ITZULTZEA Bizkaiko Foru Aldundiari 9.249,73 €ko zenbatekoa, hauetatik 398,89 € berandutzako interesei dagozkielarik, Bizkaiko Foru Aldundiak Ugao-Miraballesko Udal honi “Pradera-Usila inguruan disuasio-aparkalekua” lanengatik emandako diru-laguntza aldatu izanagatik.

Page 3: HOJA 1ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 · Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak batzutan lanak egin aurretik ematen

HOJA 3ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014

Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak batzutan lanak egin aurretik ematen duela dirulaguntzaren zenbatekoa. Eta honek ekartzen du, kasu honetan gertatu den legez, lanak merkeago esleitu badira, dirulaguntzaren zati bat dagozkien interesekin itzuli behar izaten dela.

-2.7 2013-12-31ko 274/13 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

Kreditu-gardentasunari dagokion 5. aldaketa onartzeko prozedura izapidetzea.

Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du “Kreditu-gardentasun” izeneko kreditu-aldaketa mota hauek, partida batzuk beste batzuekin konpentsatzeko balio izaten dutela. Hau da, aurreikusitakoa baino gehiago esleitutako partidetatik kopuru txikiagoa esleitutako partidetara trasferitzen da. Hau esanik eta Bildu udal taldeak eraginpeko partidak zeintzuk diren jakin dezan, hauen kopia emango diela adierazi die.

-2.8 2013-12-31ko 275/13 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: Ugao-Miraballesko Udala hau Arratia-Nerbioi turismo-programara atxikitzen dela, 2013 urterako Gorbeialde Landa Garapenerako Elkarteak proposatutako open lankidetza protokoloekin (aurrerantzean Gorbeialde). BIGARRENA: ORDAINTZEA 4.477 €ko zenbatekoa (BEZ barne) 2013an aipatutako programak aurrera eramateagatik. HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA erabaki hau Gorbeialderi Izaskun Uriarte Beitia Bilduko zinegotzi andreak Ugao-Miraballesko Udalak Arratia-Nerbioi turismo-programa honetan zer egiten duen jakin nahi du.

Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu dio diagnostiko bat egin zela eta ostean Ekintza Plan bat.

Page 4: HOJA 1ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 · Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak batzutan lanak egin aurretik ematen

HOJA 4ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014

Honekin Ekintza Planean jasotakoa gauzatu nahi da eta, gainera, open protokoloan sartu, ostalariekin eta merkatariekin lankidetzan hauek euren negozioak dinamiza ditzaten. Hauekin banakako lana egiten da eta, era berean, Grastronomia Klubean sartzea ahalbidetzen zaie. Bestalde, bai Historia Ezagutzeko Zentroari bai ostalariei eurei Turismo Kalitate Ziurtagiria eskuratzeko aukera ahalbidetzen die. Honela, zerbitzua garatzea lortu nahi da.

Hasiera baten, programa honi 2 urtez atxikiko gara eta orain lehenengo

urtean gaude. Beraz, eskuratutako emaitzen arabera, urte amaieran ikusiko dugu programarekin jarraitu ala ez.

Azkenik, azaldu du kopurua 4.477 €koa dela. (BEZ barne) eta honela

banatzen dela: 2.500 € + BEZ lankidetza-protokoloagatik eta 1.200 € + BEZ open atxikipen-protokoloagatik.

-2.23 2014-01-17ko 12/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: ERRENTAN HARTZEA Usila Industrialdeko 1. kalean dagoen 6. moduloa, ANGEL VIZCARGUENAGA ARZA jaunarena, hilero 479,34 euroko zenbatekoan hasierako kopuru finko gisa eta aldiro ordaintzekoa dena legez ezarri beharreko BEZarekin batera, 2014ko otsailaren 1etik aurrera, eta BOST urteko iraupenarekin. BIGARRENA: SINATZEA erantzukizun zibileko aseguru-poliza

aipatutako lokala biltegi gisa erabiltzearen ondorioz sor daitezkeen kalte-galerei erantzuteko. HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA erabaki hau ANGEL

VIZCARGUENAGA ARZA jaunari eta aipatutako lokala errentan hartzeari dagokion kontratua sinatzea.

Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Ugao-Miraballesko Udalak Udiarraga kaleko 32 zenbakian alokatuta zeukan lonja txiki geratu dela eta, horrez gain, udal kamionetari zail egiten zitzaizkiola deskargatze-lanak egitea. Honegatik Udala aparejadoreak eta obra-brigadak lonjak ikusten egon ziren. Usila Industrialdearen 1. kaleko 10. pabilioian dagoen bat hautatu zen, prezioagatik, Udiarraga 32ko lonjagatik ordaintzen zen prezio bera baitzuen, tamainagatik, haindiagoa baita, eta udal kamionetaren kargatze- eta deskargatze-lanak ahalbidetzen baititu. Amaitu du adieraziz aparejadorea eta

Page 5: HOJA 1ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 · Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak batzutan lanak egin aurretik ematen

HOJA 5ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014

obra-brigada izan direla, dituzten beharrizanak ikusiz, alokatutako pabilioia aukeratu dutenak.

Udalbatza Osoak, ahobatez, honako hau erabaki du:

ONARTZEA, bere transkripzioa bitarteko mekanikoekin aginduz, Toki

Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluari eta 97-02-25ko udalbatzaren erabakiari jarraiki.

2.- ALKATETZA EBAZPENEN BERRI EMATEA.

Alkate jaunak TAOLAren 46. artikuluan xedatzen dena betez, honako ebazpen hauen berri eman du zehatz-mehatz, eta bertaraturiko zinegotzi guztiek aho batez berretsi dituzte horiek guztiak. 2.1.- 2014-01-27ko 15/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: ALEXANDER PARRA NAVAS jaunari arma txartela EMATEA 4.2 kategoriako 04 - 1C – 45495913 zenbakiko eta WHISPER X modeloko GAMO 4,5 aire konprimituko karabina erabiltzeko.

BIGARRENA: ALEXANDER PARRA NAVAS jaunari honako hauek GOGORARAZTEA:

- Ugao-Miraballesen erroldatuta egon beharko da - Bere balioa Ugao-Miraballes udalerrira mugatuta egongo da - Krabina bere bizilekutik kanpo erabili ahal izateko, arma txartela eraman beharko du

beti - Emango zaion txartelak etengabeko balioa izango du

HIRUGARRENA: Arma txartela duen adin txikikoak ezin izango du arma erabili adin

nagusiko pertsona baten laguntzaz ez bada. Txartel horiek ez dute ehiztzeko baimenik ematen.

LAUGARRENA: Arma txartelaren imprimakiaren ale bat IGORTZEA Guardia Zibilaren

Arma Kontu-hartzailetzari.

2.2.- 2014-01-27ko 16/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: EMATEA, José-Ignacio Eguia Peña jaunari, bide publikoko 6 m2 hartzeko lizentzia, Barrena kaleko 1. zenbakitik hurbil edukiontzi bat ezartzeko, gehienez ere hilabetez. Horretarako, asteburuetan bide publikotik kendu egin beharko du, udal aparejadoreak idatzitako txosten teknikoan ezarritako baldintzak bete egin beharko ditu eta, “Udal eremu

Page 6: HOJA 1ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 · Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak batzutan lanak egin aurretik ematen

HOJA 6ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014

publikoaren erabilpen pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ezarritako tasak arautzen dituen Ordenantza”ren A epigrafean ezarritako tasa ordaindu beharko du.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA erabaki hau José-Ignacio Eguia Peña jaunari.

2.3.- 2014-01-28ko 17/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua

1/2014 zenbakiko fakturen zerrenda onetsi da.

2.4.- 2014-01-28ko 18/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: BIDALTZEA 1.035,02 €ko faktura Antonio Solán Presumido jaunari, “Taldesport, Servicios Deportivos, S.L.”ren izenean eta ordez, honako kopuru hauengatik: -Kanpoko igerilekuko argiteria-fokuen 4 bonbila konpondu eta ordezkatzeagatik............................................................................................................... 367,84 €. -Segurtasun sistema konpontzeagatik, SVCren eskaintzaren arabera, detektagailuen zentrala eta gainontzeko elementuak............................................................................................. 667.17 €.

BIGARRENA: ESKATZEA Antonio Solán Presumido jaunari faktura ordaintzeko eta “El Jaro” Kirol instalazioetako 113 armairu konpontzeko erabaki honen jakinarazpena jasotzen duenetik 10 eguneko epean. HIRUGARRENA: GOGORARAZTEA epea igaro ostean faktura ordaindu barik eta “El Jaro” Kirol instalazioetako 113 armairuak konpondu barik egonez gero, bere egunean zerbitzuaren esleipendun gisa aurkeztutako abala gauzatu egingo dela.

2.5.- 2014-01-28ko 18/14 BIS zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: ESLEITZEA Etorki, E. Koop. enpresari “Konsejubaso” 153. zenb. Erabilera Publikoko mendiaren baso-aprobetxamenduen besterentzea, prozedura negoziatu bidez eta publizitate barik, esleipen irizpide bakarrarekin, prezio onena, 2.560 € gehi BEZari dagokion 307,20 €ko zenbatekoan, guztira 2.867,20 €. izanik.

Gauzatzeko epea 10 astekoa da, zuinketaren egiaztatze-aktaren biharamunetik zenbatzen hasita. BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau Etorki, E. Koop. enpresari, eta honako hau gogoraraztea:

“Ordainketa, esleipen egunetik zenbatzen hasita, HOGEI EGUNEKO epean kitatuko da:

- Foru tasei eta Hobekuntza Funtsei dagokien aprobetxamenduaren zenbatekoari buruzko %24ko zenbatekoa, Baso Zerbitzutik esleipendunari bidalitako kitapenari jarraiki ordainduko da.

- Ugao-Miraballesko Udalari dagokion %76a.

Page 7: HOJA 1ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 · Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak batzutan lanak egin aurretik ematen

HOJA 7ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014

BEZa indarrean dagoen araudiari jarraiki kitatuko da (Balio Erantsiaren Zergari buruzko azaroaren 9ko 7/1994 FA).

Erabilera Publikoko mendien aprobetxamenduetan Baso Zerbitzura igorri beharko dira egindako ordainketen egiaztagiriak, gainontzeko ordainketa egiaztagiriekin batera (V79 Hobekuntza Funtsa) eta (P05 tasak).

Mendi guztietan ikusi beharko da, aprobetxamendua gauzatu bitartean, ateratako egurra aldez aurretik ordainduta dagoela, aprobetxamenduaren zebatekoaren %20ko marjina batekin.

Aprobetxamenduaren behin betiko esleipenetik zenbatzen hasita ezarritako epeetan aurreikusitako diru-sarrerak egin ezean, suntsiarazpen-espedientea abian jarri ahal izango da”. HIRUGARRENA: ARGITARATZEA kontratuaren esleipena Ugao-Miraballesko Udal honen kontratatzilearen profilean iragarki baten bidez.

2.6.- 2014-01-29ko 19/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: Espedientea ABIARAZTEA Ugao-Miraballesko Biztanleen Udal Erroldan honako honi baja emateko:

HABIBA RAIES

BIGARRENA: Entzunaldia ematea interesdunari.

HIRUGARRENA: Ez bada lortzen interesdunari prozeduraren jakinarazpena ematea, ebazpen hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean ARGITARATZEA eta Udalaren iragarki-taulan jartzea, hamabost eguneko epean, interesdunak bere izena erroldan behar bezala ageri dela egiaztatzeko bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak eta dokumentuak aurkez ditzan. Zehazki, Udal honi bizileku-aldaketaren edo gaur egun bizi den herriaren berri eman behar dio.

LAUGARRENA: Behin epe hori igarota ez bada ezer egin aipatutako bi eginkizunei

dagokienez, udalerri honetako Biztanleen Erroldan bere baja erregistratuko da, horrek dituen ondorioekin (besteak beste, hauteskunde-erroldatik kanpo gelditzea). Beste alde batetik, bidezkotzat jotzen diren ekintzak gauzatuko dira, ezar daitezkeen zigorrei dagokienez, arestian aipatutako Biztanleei eta Tokiko Erakundeen Lurralde Mugatzeari buruzko Araudiko 107. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2.7.- 2014-01-29ko 20/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: Udalerri honetako auzokidea den VITALINA POSADA RODRIGUEZ andreari minusbaliotasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela EMATEA

BIGARRENA: Interesdunari, txartelarekin batera, Europar Batasuneko estatukide ezberdinetan berau erabiltzeko baldintzen laburpena ematea. Baldintza horiek Eusko

Page 8: HOJA 1ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 · Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak batzutan lanak egin aurretik ematen

HOJA 8ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014

Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko 256/2000 Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan zehaztu dira.

HIRUGARRENA: Gogoraraztea VITALINA POSADA RODRIGUEZ andreari,

adierazitako Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, txartela BOST URTEAN behin berritu beharko dela bere egoitzari dagokion udaletxean, bere minusbaliotasuna baloratzean sor daitezkeen aldaketek txartelaren indarraldia galtzea ekar dezaketela alde batera utzi gabe.

2.8.- 2014-01-31ko 21/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: EMATEA, lehen okupaziorako lizentzia Concepción Villar Ibargutxi andreari eta Joseba Gil Villar jaunari, Bide-Zaharraren Etxartea kaleko 3. zenbakia ezkerreko lonjan dagoen lokalarentzat, udal arkitekto aholkulariak emandako txostenean ezarritakoaren arabera. Horretarako aurkeztu beharko du “obra berriaren aitorpenaren eskritura. Bertan datu hauek jasoko dira: Udal Etxebizitza Tasatuaren kalifikazioa, jabetza erregimenean edo erabateko jabetzan; etxebizitzaren salmenta prezioa, erabilera baimentzeko udal erabakiaren bidez ondorio horretarako ezarritakoa; eta lehentasunez erosteko eta atzera botatzeko eskubide iraunkorra, Ugao-Miraballesko Udal honen alde”.

BIGARRENA: ORDAINTZEA lehen okupaziorako lizentzia emateagatiko tasa, zerbitzu

publikoak eman eta administrazio-jarduerak egiteagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren c) epigrafeko 2. tarifaren arabera. Ordainketa hori bilketarako araudiak zehaztutako moduan eta epeetan egin beharko du.

HIRUGARRENA: GOGORARAZTEA Concepción Villar Ibargutxi andreari eta Joseba

Gil Villar jaunari, euren dagoen ordezkaritzarengatik, eskatutako lehen okupaziorako lizentzia emateak ez ditla salbuesten beharrezkoak izan litezkeen beste erakunde batzuetako lizentziak edo administrazio baimenak eskatzetik.

LAUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau Concepción Villar Ibargutxi andreari

eta Joseba Gil Villar jaunari.

2.9.- 2014-01-31ko 22/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

ZABALTZEA Aktibatu + programa Ugao-MIraballesko etxebizitzetan, Bizkaiko Foru Aldundiak parte hartzen duten beste erakundeekin batera (Garbiker, Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoa, Bizkaiko Garraio Partzuergoa, Energiaren Euskal Erakundea eta Eroski egindako eskuorriak erabiliz.

2.10.- 2014-02-03ko 23/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

BAIMENA EMATEA Biscaytik-i Ugao-Miraballesko Udal honek Biscaytik-ekin duen aplikazioan euskarazko agirietan hobekuntzak egin ditzan.

2.11.- 2014-02-07ko 24/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Page 9: HOJA 1ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 · Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak batzutan lanak egin aurretik ematen

HOJA 9ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: EMATEA Alberto Santamaría Rubio jaunari, Euskaltel, S.A.-ren izenean eta ordez, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, Ugao-Miraballesko Udiarraga kaleko 38. zenbakian dagoen Udal Kultur Aretora (Jane jauregia) telekomunikazio lotura lanak egiteko lizentzia. Lan hauek zerga eta tasa ordaintzetik salbuetsita daude, telekomunikazio-operdoreen toki zergen ordainketari buruzko abenduaren 21eko 11/98 Foru Aginduan ezarritakoari jarraiki eta udal aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau Alberto Santamaría Rubio jaunari.

2.12.- 2014-02-10eko 25/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: “Konsejubaso” erabilera publikoko mendian Nekazaritza Foru Sailaren 2014ko Hobekuntza Funtsen kargura egingo diren lanak, ondorengoak izango direla:

- Konsejubaso 153. zenb. EP Mendian baso-lanak egitea. - Konsejubaso 153. zenb. EP Mendian baso-pisten sarea konpontzea eta honen

mantentze-lanak egitea. - EP mendian bakanketak zehaztea.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA Alkatetzaren Ebazpen hau Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Foru Sailari.

2.13.- 2014-02-10eko 26/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

EMATEA Lauren Uria Peña jaunari, “Elkarlan Risk aseguru-artekaritza”ren izenean eta ordez, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, Ugaoko Dorrea kaleko 12. zenbakian dagoen lokalaren egokitze-lanak egiteko lizentzia. Egokitze–lanok lokal horretan “Enpresen aholkularitza eta aseguru-artekaritza” jarduera garatzeko izango dira, eta Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak bete beharko dira.

2.14.- 2014-02-10eko 27/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

EMATEA Lauren Uria Peña jaunari, “Elkarlan Risk Correduría de Seguros”en izenean eta ordez, bide publikoko 6 m2 hartzeko lizentzia, Ugaoko Dorrea kaleko 12. zenbakitik hurbil edukiontzi bat ezartzeko, gehienez ere bi hilabetez. Horretarako, asteburuetan bide publikotik kendu egin beharko du, udal aparejadoreak idatzitako txosten teknikoan ezarritako baldintzak bete egin beharko ditu eta, “Udal eremu publikoaren erabilpen pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ezarritako tasak arautzen dituen Ordenantza”ren A epigrafean ezarritako tasa ordaindu beharko du.

Page 10: HOJA 1ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 · Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak batzutan lanak egin aurretik ematen

HOJA 10ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau Lauren Uria Peña jaunari, “Elkarlan Risk aseguru-artekaritza”ren izenean eta ordez.

2.15.- 2014-02-11ko 28/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

EMATEA Guillermo Gómez Gómez jaunari, Hiru Hodidun enparantzako 1. zenbakiko Jabeen Komunitatearen ordez, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, aipatutako eraikinaren teilatua konpontzeko obra-lizentzia, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

2.16.- 2014-02-11ko 29/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

EMATEA José-Luis Azpillaga Salcedo jaunari, Landako kaleko 2. zenbakiko Jabeen Komunitatearen ordez, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, aipatutako eraikineko igogailuaren itxiduraren estalkia konpontzeko obra-lizentzia, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

2.17.- 2014-02-11ko 30/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

EMATEA Guillermo Gómez Gómez jaunari, Hiru Hodidun enparantzako 1. zenbakiko

Jabeen Komunitatearen ordez, bide publikoko 51,76 m2 hartzeko lizentzia, aipatutako eraikinaren fatxadan andamio bat ezartzeko, bertako teilatua konpontzeko. Horretarako, udal aparejadoreak idatzitako txosten teknikoan ezarritako baldintzak bete egin beharko ditu eta, “Udal eremu publikoaren erabilpen pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ezarritako tasak arautzen dituen Ordenantza”ren A epigrafean ezarritako tasa ordaindu beharko du.

2.18.- 2014-02-11ko 31/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

EMATEA José-Luis Azpillaga Salcedo jaunari, Landako kaleko 2. zenbakiko Jabeen

Komunitatearen ordez, bide publikoko 10 m2 hartzeko lizentzia, aipatutako eraikinaren fatxadan andamio bat ezartzeko, bertako igogailuaren itxiduraren estaldia konpontzeko. Horretarako, udal aparejadoreak idatzitako txosten teknikoan ezarritako baldintzak bete egin beharko ditu eta, “Udal eremu publikoaren erabilpen pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ezarritako tasak arautzen dituen Ordenantza”ren A epigrafean ezarritako tasa ordaindu beharko du.

2.19.- 2014-02-11ko 32/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

1.- Ugao-Miraballesko Udaleko Zinegotzi den UDIARRAGA ABRISKETA LIZERANZU

andrearen esku uztea IÑIGO ACERA GIL jaunaren eta ITXASO BILBAO IDIRIN andrearen arteko ezkontza baimentzeko ahalmena. Aipatutako ezkontza Udaletxe honetako Batzar Aretoan

Page 11: HOJA 1ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 · Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak batzutan lanak egin aurretik ematen

HOJA 11ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014

egingo da, datorren 2014ko maiatzaren 10ean, ezkontza baimentzen duen ebazpen judizialaren baldintzapean.

2.- Ebazpen honen berri ematea Udalbatza Osoari egingo duen hurrengo bilkuran, Toki

Erakundeen Antolakuntza, Jarduera eta Erregimen Juridikoari buruzko araudiaren 44.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

3.- Honako erabaki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Toki Erakundeen

Antolakuntza, Jarduera eta Erregimen Juridikoari buruzko araudiaren 44.2 artikuluan aurrikusitako ondorioetarako.

4.- Dekretu hau interesatuei eta UDIARRAGA ABRISKETA LICERANZU andreari

jakinaraztea.

2.20.- 2014-02-12ko 33/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: ESLEITZEA “Consultora Vizcaína de Telecomunicaciones”-i, ekipo informatikoen mantentze-lanak egiteko kontratua, 2014 urterako eta 100 orduko balioa duena, guztira 3.999,05 €ko zenbatekoagatik (BEZ barne). BIGARRENA: gastua XEDATZEA, bidezkoa bada, 2014ko ekitaldiko gastuen aurrekontuan dagokion partidaren kargura, zerbitzua eman eta faktura eransti ostean.

HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau “Consultora Vizcaína de Telecomunicaciones, S.L.”ri.

2.21.- 2014-02-14ko 34/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

EMATEA Begoña Iturrizar Gardeazabal andreari, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, Ugaoko Dorrea kaleko 34 zenb. 4. ezk. etxebizitzan bainugela eraberritzeko obra-lizentzia, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

2.22.- 2014-02-14ko 35/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

EMATEA José-Ignacio Goikouria Berasategui jaunari, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, Iturrigorrialdea auzoko 12. zenbakiko eraikinean teilatua konpontzeko obra-lizentzia, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

2.23.- 2014-02-14ko 36/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Page 12: HOJA 1ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 · Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak batzutan lanak egin aurretik ematen

HOJA 12ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014

Honako hau ebazteko:

EMATEA Maider Álvarez Salazar andreari, Udiarraga kaleko I-A. zenbakiko Jabeen Komunitatearen ordez, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, aipatutako eraikinaren ataria egokitzeko obra-lizentzia, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

2.24.- 2014-02-14ko 37/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

EMATEA Juan Larrazabal Echevarria jaunari, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, Markio auzoko 4. zenbakidun baserriko txabolaren teilatua eta labea hobetzeko obra-lizentzia, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

2.25.- 2014-02-14ko 38/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: Espedientea ABIARAZTEA Ugao-Miraballesko Biztanleen Udal

Erroldan honako hauei baja emateko: YUSLEIDIS ROJAS REYNALDO

DANIELA ROJAS REYNALDO

BIGARRENA: Entzunaldia ematea interesdunei, hamabost eguneko epean, alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

HIRUGARRENA: Ez bada lortzen interesdunei prozeduraren jakinarazpena ematea,

ebazpen hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean ARGITARATZEA eta Udalaren iragarki-taulan jartzea, hamabost eguneko epean, interesdunek euren izena erroldan behar bezala ageri dela egiaztatzeko bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak eta dokumentuak aurkez ditzaten. Zehazki, Udal honi bizileku-aldaketaren edo gaur egun bizi diren herriaren berri eman behar diote.

LAUGARRENA: Behin epe hori igarota ez bada ezer egin aipatutako bi eginkizunei

dagokienez, udalerri honetako Biztanleen Erroldan euren baja erregistratuko da, horrek dituen ondorioekin (besteak beste, hauteskunde-erroldatik kanpo gelditzea). Beste alde batetik, bidezkotzat jotzen diren ekintzak gauzatuko dira, ezar daitezkeen zigorrei dagokienez, arestian aipatutako Biztanleei eta Tokiko Erakundeen Lurralde Mugatzeari buruzko Araudiko 107. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2.26.- 2014-02-14ko 39/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: Ugao-Miraballesko Udal honek bere ADOSTASUNA EMATEA instalazio elektrikoa exekutatzeko administrazio-baimenari. Berau Iberdrola Energía y Distribución, S.A.U enpresak aurkeztu eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak izapidetu du eta honako honetan datza: “Zuhaitz-zerrenda handitzea,

Page 13: HOJA 1ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 · Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak batzutan lanak egin aurretik ematen

HOJA 13ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014

L.A.A.T.A 30 Kilovolt Basauri-Laudio 1 eta 2 K., Basauri, Arrigorriaga, Ugao-Miraballes, Arrankudiaga, Arakaldo eta Laudio/Llodio udal mugarteetan, Bizkaiko eta Arabazo Lurralde Historikoak”. Hori guztia, 60 urteko haritz bi daudela eta proiektua exekutatzerakoan Ugao-Miraballesko Udal honi behar den baimea eskatu beharko diola kontuan hartzeari kalterik egin gabe. BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari

2.27.- 2014-02-18ko 40/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: BETETZEA Osakidetzako Bizkaiko Osasun Publikoko Zuzendariordeak egorritako txosten-baimena, eta beraz, gorpuzkiak eskuratzeko BAIMENA EMATEA Irati Idirin Egaña andreari, Ugao-Miraballesko Udal Hilerriko hezurtegi nagusia ikertzeko asmoz, betiere aipatutako Osasun Zuzendariordeak zehaztutako baldintzetan. Baldintza hauek ebazpen honen azalpenean jasota daude. BIGARRENA: Egindako eskabidea bete ahal izateko, eskatzailea Udal honekin harremanetan jarri beharko da.

2.28.- 2014-02-18ko 41/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: BERRABIARAZTEA 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta 2014ko Estatuko Aurrekontuei buruzko abenduaren 23ko 22/2013 Legearen 20 artikuluaren hirugarren atalean ezarritakoari jarraiki, Elkarkidetza pentsio-sistema osagarrian erretiroagatik egiten diren ekarpen instituzionalak, heriotza-arriskuari eta ezintasun iraunkorrari dagozkionak mantentzeari kalterik egin gabe. Neurri honek ez du ekarriko, aurreko ekitaldiarekin alderatuz, soldata handitzea. BIGARRENA: HONEN BERRI EMATEA Ugao-Miraballesko Udal honetako langile publikoen ordezkariei (funtzionarioak zein lan-kontratudunak). HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau Elkarkidetzari.

Felicidad Bahillo Morán Bilduko zinegotzi andreak Dekretu honi burzuko informazioa eskatu du.

Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du 2012an eta 2013an,

Legez, Ugao-Miraballesko Udal honek Elkarkidetzari egiten zion ekarpena bertan behera geratu zela.

Ondoren, eta Legez, 2014rako baimendu egin zaio Ugao-Miraballesko

Udal honi Elkarkidetzari egiten zizkion ekarpenei berrekitea.

Page 14: HOJA 1ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 · Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak batzutan lanak egin aurretik ematen

HOJA 14ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014

2.29.- 2014-02-21eko 42/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko: Udalbatza Osoa 2014-02-25eko Ohiko Bilkurara deitzea.

3.- UDAL ETXEBIZITZA TASATU GISA BEHIN BETIKO SAILKATZEKO

ESPEDIENTEAREN BERRI EMATEA. HAIN ZUZEN ERE, BARRENA KALEKO 3. ZENBAKIKO SOLAIRUARTEA ESKUMAN DAGOEN MERKATARITZA LOKALA HIRUGARREN SEKTOREKO ERABILERATIK ETXEBIZITZAKORA ALDATZEAGATIK. AIPATU LOKALA JUAN IGNACIO GIL FERRAN JAUNARENA DA.

“Ugao-Miraballesko bizitegirako hiri-lurzoruan kontsolidatutako eremu jakin batzuetan dauden lokalak etxebizitza gisa erabiltzeko baimena ematea” araupetzen duen ordenantzak bere 4.1 artikuluan honako hau arautzen du: "ordenantza hau aplikatzearen ondoriozko etxebizitzak Erregimen Orokorreko Udal Etxebizitza Tasatutzat joko dira, jabetza-erregimenean edo erabateko jabetza-erregimenean.”

Era berean, 6.3 artikuluan honako hau xedatzen da "obra amaitutakoan,

lehenengoz okupatzeko edo erabiltzeko lizentzia eskatu beharko da, eskatutako dokumentazioarekin batera, tokiko araubidearen legerian xedatutako prozedurarekin bat etorriz. Aurkeztu beharreko obra berriaren aitorpen-eskrituran hala adieraziko da, ordenantza honen 4. artikuluan agindutakoari jarraikiz:etxebizitza berria jabetza-erregimeneko edo erabateko erregimeneko Udal Etxebizitza Tasatu gisa behin betiko sailkatzea.”

Ugao-Miraballesko Udalbatza Osoak 2013ko irailaren 29an hartutako

erabakiaren bidez berretsi zen Alkatetzaren 2013ko irailaren 12ko 183/13 zenbakiko Dekretua, eta horrek bide eman zuen Juan Ignacio Gil Ferran jaunari lehen okupaziorako lizentzia emateko; zehazki, Barrena 3 solairuartea eskuina helbidean dagoen lokalerako, etxebizitza bihurtu da eta. Halaber, eskatu egin zitzaien Udal Ordenantzako aipatu 6.3 artikulua betetzeko.

Juan Ignacio Gil Ferran jaunak lokala etxebizitza bihurtzeko berritze-

lanen eskrituraren kopia aurkeztu du, 2013ko urriaren 18an Juan Ignacio Bustamante Esparza Bilboko notario jaunaren aurrean emandakoa, protokolo zenbakia 646 izanik.

Bilboko 4. zenbakiko Jabetza-erregistroan udal-etxebizitza tasatu kalifikazioarekin inskribatu zen 2013ko azaroaren 29an.

Page 15: HOJA 1ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 · Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak batzutan lanak egin aurretik ematen

HOJA 15ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014

Aintzat hartuta Ugao-Miraballesko Udal Etxebizitza Tasatuak araupetzen dituen ordenantzan xedatutakoa, eta ikusita Hirigintza, Obrak, Zerbitzuak eta Euskara Informazio-batzordeak aldeko iritzia eman duela.

Udalbatza Osoak, bertaratutakoen adostasunez, honako hau erabaki

du: LEHENENGOA: Barrena kalea 3, soliruartea eskuina helbidean dagoen

etxebizitza erregimen orokorreko udal-etxebizitza tasatu gisa SAILKATZEA BEHIN BETIKO, hain zuzen ere, Udal Ordenantzan xedatutako baldintzekin bat etorriz; besteak beste: -Etxebizitza behin betiko etxebizitza babestutzat joko da. -Etengabe bete beharko du bai Ugao-Miraballesko Etxebizitza Tasatuen Ordenantzak xedatzen duen besterentzeko gehienezko zenbatekoa, baita tanteo-eskubidea eta atzera egiteko eskubidea ere, lehenik eta behin Ugao-Miraballesko Udalaren alde eta, edozein kasutan, subsidiarioki Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren alde.

-Udal ordenantzan eta Juan Ignacio Gil Ferran jaunak Ugao-Miraballesko Udalarekin sinatutako hitzarmenean xedatutako gainerako baldintzak betetzea.

BIGARRENA: Erabaki hau JAKINARAZTEA Juan Ignacio Gil Ferran

jaunari, eta Bilboko 4 zenbakiko Jabetza-erregistroari.

4.- BIZITEGI-ERABILERA DUTEN ERAIKINETAN IGOGAILUAK EZARTZEKO BALDINTZAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZAREN HASIERAKO ONESPENARI BURUZKO ESPEDIENTEAREN BERRI EMATEA.

Irisgarritasun arloan indarrean dagoen legediaren helburuetako bat, minusbaliotasuna duten pertsonak ingurune fisikora iris daitezen, benetan eta modu eraginkorrean, ahalbidetzea eta bermatzea da, ingurune fisikoa zentzu zabalenean ulertuz, hirigunea, gune publikoak eta eraikinak barne hartzen dituelarik.

Hiriguneari eta gune publikoei eta udal eraikinei zein garraioei dagokienez, Ugao-Miraballesko Udal honek 2006ko urriaren 31n egindako Osoko Bilkuran Ugao-MIraballesko Irisgarritasun Plana onartu zuen.

Ostean, Ugao-Miraballesko Udal honetako Osoko Bilkurak 2013ko

apirilaren 30ean onartutako Tokiko Ekintza Planak, Irisgarritasuna bermatzeari buruzko 3.3 programan, ekintza bi batzen ditu:

P.3.3. Irisgarritasun unibertsala bermatu

Page 16: HOJA 1ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 · Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak batzutan lanak egin aurretik ematen

HOJA 16ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014

A.3.3.1 Ugao-MIraballesko irisgarritasun Plana eguneratu eta honen jarduerak garatzen direla sustatu.

A.3.3.2 Renfeko geltokiaren irisgarritasun baldintzak bermatuko dituzten neurriak hartzeko Adif-i kontsulta egin.

Hori bai, Ugao-Miraballesko Udal honek beharrezkotzat jotzen du jardute

eremua zabaltzea, hain zuzen ere, betirako edo aldi baterako mugikortasun murriztua, komunikatzeko zailatsunak edo beste edozein muga psikiko edo sentsorial duten pertsonentzako irisgarritasun arazoak dituzten etxebizitzen eraikinetan ere jardunez.

Komenigarritzat jotzen den arrazoi honengatik idatzi da Ordenantza hau.

Ordenantzaren helburua da irisgarritasuna ahalbidetzeko eta bermatzeko beharrezkoak diren lanak eta jarduerak burutuz, igogailuak ezartzea barne, etxebizitzetara eta bizitegi-eraikinetara iristeko irizpideak eta esku-hartze neurriak zehaztea eta arautzea indarrean dagoen legedian eta hirigintza planeamenduan. Jabari publikoko lurzoruan igogailuak ezartzeko aukera ere aztertuz, betiere eraikinen irisgarritasuna konpontzeko aukera bakarra izanez gero.

Ondorioz eta adierazitakoagatik, Ugao-Miraballesko Udalak, Toki

Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legeak emandako eskumenak kontuan hartuz, dituen ahalmenen barruan Ordenantza bat egitea erabaki eta idatzi egin du. Ordenantza honekin eraikinen jabeak diren subjetuek euren eraikinetan egin ditzaketen balizko jarduketak arautu nahi dira, izan ere, orain arte, dauden lekuan egoteagatik edo zaharrak izateagatik, ez dituzte izan bertara iristeko beharrezkoak diren laguntza-neurriak.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 25.2 d) artikuluak

ezartzen duenez, udalerriak eskumenak izango ditu Hirigintza antolaketa, kudeaketa, exekuzio eta diziplina arloetan. Toki Erakundeak, dituen eskumenak arautzeko, Ordenantzak eta Araudiak onartu ahal izango ditu Toki araubidearen alorrean indarrean dauden Legezko Xedapenen Testu Bategina onartzen duen 781/1986 Errege Dekretu Legegilearen 55. art. jasotakoaren arabera. Era berean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 49. artikuluan jasota dago jarraitu beharreko prozedura zein den. Bertan toki erakundeak Ordenantzak eta Bandoak behar den bezala onartzeko jarraitu beharreko pozedura zein den zehazten da.

Udalbatza Osoak, ahobatez, honako hau erabaki du:

Page 17: HOJA 1ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 · Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak batzutan lanak egin aurretik ematen

HOJA 17ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014

LEHENENGOA: Hasieraz ONARTZEA bizitegi-erabilera duten eraikinetan igogailuak ezartzeko baldintzak arautzen dituen Udal Ordenantza.

BIGARRENA: Espedientea jendaurrean IKUSGAI JARTZEA gutxienez

30 eguneko epean Ugao-Miraballesko Udaleko ediktu-oholean ediktua jarriz eta iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuz, egokitzat jotzen diren erreklamazioak zein iradokizunak aurkeztu ahal izateko.

HIRUGARRENA: Erreklamaziorik aurkeztu ezean, Ordenantza behin

betiko onartutzat joko da automatikoki, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean Ordenantzaren testua oso-osorik argitaratuz.

5.- GUILLERMO GOMEZ GOMEZ JAUNAK, HIRU HODIDUN

ENPARANTZAKO 1. ZENBAKIKO JABEEN KOMUNITATEAREN IZENEAN, EGINDAKO ESKAERAREN BERRI EMATEA. HAIN ZUZEN ERE, AIPATUTAKO ERAIKINEKO ESTALKIAREN KONPONKETA-LANAK EGITEKO INSTALAZIOEN, ERAIKUNTZEN ETA OBREN GAINEKO ZERGAN KARGA-TASA MURRIZTUA EZARTZEARI BURUZ.

Guillermo Gomez Gomez jaunak, Hiru hodidun enparantzako 1. zenbakiko jabeen komunitatearen izenean eta ordez, aipatutako eraikineko estalkiaren konponketa-lanen baimena dela eta, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan karga-tasa murriztua ezartzeko eskatu du, honelakoak arautzen dituen Udal Ordenantzaren 9. artikuluari jarraiki.

Ikusita Kontuen Informazio-batzorde bereziaren eta Ogasuna, Ondarea eta Barne-erregimen batzorde iraunkorraren aldeko irizpena. Bada, horrekin bat etorriz.

Udalbatza Osoak, ahobatez, honako hau erabaki du:

LEHENENGOA: Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan karga-tasa murriztua (%2,5) EZARTZEA, Hiru hodidun enparantzako 1. zenbakian

dagoen eraikineko estalkiaren konponketa-lanak egiteko. BIGARRENA: Ebazpen hau JAKINARAZTEA Guillermo Gomez Gomez

jaunari, Hiru hodidun enparantzako 1. zenbakiko jabeen komunitatearen izenean eta ordez.

Page 18: HOJA 1ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 · Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak batzutan lanak egin aurretik ematen

HOJA 18ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014

6.- ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA ALDATZEKO ESKAERA BATEN BERRI EMATEA, ELZ 386/14 ESP.

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua eskatzeko espedientearen berri eman

da, 386/14 EELZ espedienteari dagokiona. Kontuan hartuta Etxez Etxeko Laguntza zerbitzu osoa, balio anitzekoa

eta komunitarioa dela, eguneroko bizitzako funtsezko aktibitateak egiteko arazoak dituzten familiei zuzenduta dagoena, etxean bertan laguntza zuzena emanez, eta ohiko inguruan geratzea eta integratzea errazten dituzten interbentzioak egiten direla autonomia funtzionalean dituzten gabeziak konpentsatzeko.

Aintzat hartuta Gizarte Ekintza, Hirugarren Adina eta Immigrazioa

informazio-batzordearen aldeko irizpena.

Udalbatza Osoak, ahobatez, honako hau erabaki du:

Eskatutakoa ONARTZEA eta eskatzaileari (386/14 EELZ esp.) Etxez

Etxeko Laguntza Zerbitzua aldatzea, hori dena Ugao-Miraballesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Unitateak 2014ko otsailaren 17an igorritako txostenarekin bat etorriz.

7.- ANGEL SAINZ PALOMAR JAUNAK, AGINTZARI GIZARTE EKIMEN

KOOP. E.-AREN IZENEAN, EGINDAKO ESKAERAREN BERRI EMATEA. HAIN ZUZEN ERE, “UMEEKIN, GAZTEEKIN ETA FAMILIEKIN GIZARTE-HEZKUNTZAZKO ESKUHARTZE ZERBITZUA” ESKAINTZEARI DAGOKION KONTRATUA LUZATZEARI BURUZ.

Ugao-Miraballesko Udal honek Agintzari Gizarte Ekimeneko Kooperatibari esleitu zion, 2009ko urtarrilaren 27ko Udalbatza Osoaren erabakiaren bidez behin behinean eta 2009ko martxoaren 23ko Alkatetza Dekretu bidez behin betiko, "Haur, gazte eta familiekin gizarte eta hezkuntza alorretan esku hartzeko zerbitzua ematea” kontratua, lau urtetarako, kontratua sinatu zenetik, hau da, 2009ko apirilaren 1etik zenbatzen hasita, eta gehianez ere luzapen birekin. Zerbitzua Ugao-Miraballes, Arakaldo, Arrankudiaga, Orozko eta Zeberion emango zen.

Angel Sainz Palomar jaunak, Agintzari Gizarte Ekimeneko

Kooperatibaren izenean eta ordez, 2014ko otsailaren 14an eskatu zuen kontratu ekonomiko hori luzatzea.

Administrazio-baldintza zehatzen agiriaren 3.4. baldintzak arautzen

duenez “kontratua bitan luzatu ahalko da, aldi bakoitzean urtebetez, bi alderdietako bakoitzak kontrakoa azaltzen badu kontratua amaitu baino hilabete lehenago”.

Page 19: HOJA 1ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 · Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak batzutan lanak egin aurretik ematen

HOJA 19ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014

Ikusita Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren 23.

eta 303. artikuluak. Bertan, kontratuen iraupena arautzen da.

Ikusita Gizarte Ekintza, Hirugarren Adina eta Immigrazioa informazio-batzordearen aldeko iritzia.

Udalbatza Osoak, bertaratutako guztien adostasunez, erabaki du: LEHENENGOA: LUZATZEA berriro ere Agintzari Gizarte Ekimeneko

Kooperatibari “Haur, gazte eta familiekin gizarte eta hezkuntza alorretan esku hartzeko zerbitzua ematea” kontratua, urtebetez, 2014ko apirilaren 1etik zenbatzen hasita. Zerbitzua Ugao-Miraballes, Arakaldo, Arrankudiaga, Orozko eta Zeberion emango da.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA erabaki hau Agintzari Gizarte Ekimeneko Kooperatibari eta Arakaldo, Arrankudiaga, Orozko eta Zeberioko Udalei.

8.- MARTXOAREN 8KO ADIERAZPEN INSTITUZIONALAREN BERRI EMATEA. EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA.

EAJ-PNV eta Bildu bi udal taldeek testua adostu ostean, bertaratutakoen

adostasunez ondorengoa onartu da:

2014ko MARTXOAREN 8ko ERAKUNDE ADIERAZPENA

Ugao-Miraballesko Udaletik gogorarazi nahi dugu martxoaren 8ko oroitzapena emakume guztien eskubide guztietarako erresistentzia eta aldarrikapen feminista historikoan kokatzen dela.

Eztabaidaezinak dira emakumeek erdietsi dituzten lorpenak euren herritartasunaren erabileran. Mugimendu sufragistari esker, emakumeek gaur egun gauza jakina iruditzen zaiguna lortu zuten: bozkatu eta botoak jaso ahal izatea.

Hala ere, emakumeek politikan duten parte-hartzea ez da mugatu behar ordezkaritza-demokraziaren eremuan hautagai eta hautatu izatera. Herritartasun aktiboaren bidez politika publikoetan eragiteko gaitasuna izan behar dute, horrela genero ekitatean oinarrituko den demokrazia parte-hartzaileagoa eraikitzen lagunduko baitute.

Baina egun emakumeek orain arte eskuratutako eskubideak eta askatasuna galtzeko arrisku bizian daude. Inboluzio garaiak dira. Historia ez da lineala, ez

Page 20: HOJA 1ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 · Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak batzutan lanak egin aurretik ematen

HOJA 20ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014

goaz beti aurrera, baina historia idatzi baik dago eta, beraz, aldagarria da. Inboluzio garaietan egon arren, gure esku dago emakumeen eskubideen alde borrokatzea eta, zailtasunak zailtasun, egoera aldatzea.

Berdintasunaren helburuak urrun jarraituko du politikan orokorrean eta tokiko politikan zehazki eredu androzentrikoa mantentzen den bitartean. Emakumeen hautagaitzak nabarmenki areagotu badira ere, euskal alkatetzen %22 bakarrik betetzen dituzte emakumeek, gizonen % 78ren aurrean. Antzeko zerbait gertatzen da zinegotzigoekin, ez soilik zinegotzi emakumeen proportzioak oraindik %40,6 gainditzen ez duelako, baita, gehien bat, pisu sinboliko txikiagoko eta aurrekontu baxuagoko alorrak bere gain hartzen dituztelako ere.

Errealitate horren aurrean, emakumeek udal politikaren esparru guztietan presentzia eta eragin handiagoa izan dezaten bultzatu behar da. Alberdi politikoen zein sindikatuen, elkarteen eta beste sare edo eragin guneen bidez. Baina ez da soilik desiatutako %50era heltzea, zifretatik haratago joan beharra dago. Horretarako, tokiko politikaren eredua aztertu eta zalantzan jarri behar da, gizonen boterean eta nagusitasunean oinarrituta baitago. Eredu hori mantentzeak, gure gizartea zaintzeko erantzukizunen banaketa desorekatuarekin batera, oztopo handiak eragiten ditu emakumeek politikan sartu eta aurrera egin ahal izateko eta, orokorrean, eremu publikoan parte hartu ahal izateko.

Lan munduan haurdun dauden emakumeak errespetatzen ez dituzten atzerapausu handiak gertatu dira, orokorrean lan baldintzak nabarmen okerrera egiten ari dira eta emakumeak nagusi diren hirugarren sektorean, zein beste sektore feminizatu batzuetan, behin-behinekotasuna, segurtasun eza eta prekarietatea dira jaun eta jabe. Horrez gain, lan merkatutik kanpotzat jotzen diren lanak –esaterako, etxeko lanak eta zainketak- emakumeen kontu izaten dira. Honegatik guztiagatik lan egin behar dugu gure eremutik orain arteko laguntzak eta zerbitzuak ez daitezen murriztu, pertsonak zaintzea luxu bat balitz bezala!

Atzerapausu honen beste adibide bat abortuaren legearen iragarritako erreforma da. Emakumeei erabakitzeko eskubidea ukatu nahi diote. Jakin badakite hezkuntzaren garrantzia emakume eta gizon askeak izateko garaian, gure burluren eta gorputzaren jabe izateko garaian, eta horregatik Espainiar Estatutik gure eskoletan neska-mutikoen desioak kolonizatzera sartu nahi dute, eta LOMCE erabiliz ezabatu nahi dute, kolpe batez, berdintasunaren eta baterako hezkuntzaren alde egindako bidea eta lana.

Egoeraren irakurketa latz honek, animoak kendu ez ezik, dugunaz jabetzen eta gure erantzuna esnarazten lagundu beharko liguke. Ugaoko Udaleko

Page 21: HOJA 1ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 · Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak batzutan lanak egin aurretik ematen

HOJA 21ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014

zinegotziok, emakume eta gizon askez osatutako Euskal Herri baten alde lan egiteko konpromisoa hartzen dugu.

Aurreko helburuak lortzeko, gure ustez elementu estrategikoa eta ezinbestekoa da erakundeek baliabideak erabiltzea berdintasunerako politika publikoak bultzatzeko.

Horregatik, Ugao-Miraballesko Udalak sustatuko du:

Berdintasunerako politika publikoak garatzea, ahal duen neurrian, aurrekontu eta langile tekniko egokiak eskainiz.

Udaleko gobernu ekintza guztiek, haren programak eta proiektuak aztertu, garatu eta bilakatzean, genero ikuspegia kontuan hartzera bideratutako neurriak sustatzea

Emakumeen elkarte mugimenduarekin elkarrizketa politikoa indartzea.

Emakumeek herritartasunerako eskubidea guztiz erabili ahal izateko benetan dituzten oztopoak aztertzea, aurrerantzean berrikusteko.

Emakumeentzako sare eta eremu berriak sortzea, tokiko bizitzan duten parte-hartzea eta eraginerako gaitasuna indartzeko estrategiak praktikan jarri ahal izateko

Azkenik, emakumeen eskubideen aldeko mugimendu feministak historikoki garatu dituen erresistentzia eta borroka lana aitortu nahi dugu eta martxoaren 8 honetarako mugimendu horrek egin duen deialdiarekin bat egiten dugu.

9.- BILDU UDAL TALDEAK AURKEZTUTAKO MOZIOAREN BERRI EMATEA.

BILDU udal taldeak ondorengo Mozioa aurkeztu du:

“Azken urteetan, Euskal Herriak pairatzen duen krisi ekonomikoak agerian utzi du euskal herritarrek pairatzen duten egoera. Hainbat eta hainbat egoera baztertzaile eguneroko bihurtu dira. Azken datuen arabera, Hego Euskal Herrian 219.071 langabetu dago, lan egiteko adinean dagoenaren %16,5a hain zuzen ere. Egoera larri hau aldatzeko ezinbestekoa dugu bertoko instituzioen inplikazioa.

Badira hainbat tresna, instituzio publikoen eskuetan, egoera honi buelta emateko erabili daitezkeenak. Modu justuago batean jardunaz aukera berriak

Page 22: HOJA 1ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 · Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak batzutan lanak egin aurretik ematen

HOJA 22ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014

ireki daitezkeenak. Horietako bat, Kontratazio Publikoa dugu. Desoreka hauek murrizteko baliagarriak izan daitezke Kontratazio Publikoak. Erakunde publikoak, eta herritarrengandik hurbilen dauden instituzioak izanik Udalak, benetako ahalegin bat egitera behartuta daude. Eremu guztietatik lan eginaz, jendartean dauden desberdintasunak eta desorekak apurtzea lortu dezagun.

Azken urte luzeetan zehar, Kontratazio eta erosketa publikoa egiterako garaian, irizpide ekonomikoak erabili dira soilik oinarri gisa. Eskaintzen ziren zerbitzuen kostua izan delarik erreferentzia bakarra bide hori jorratzerako garaian. Hau aldatu beharra dago.

Kontratu Publikoak arautzen dituen legeriaren barnean, bai Europar Komisioak, zein EAEn indarrean dagoen legeriak eta baita Nafarroako Legeak ere, bestelako kontratazio publiko bat egiteko aukera ematen du.

Adibidez, 2008ko ekainean argitaratutako “Autonomia erkidegoko administrazioaren eta bere sektore publikoaren kontratazioan gizarte irizpideak, ingurumenekoak eta beste politika publikoak barne hartzeari buruzko akordioak” aukerak ematen ditu bestelako kontratazioak burutzeko.

Udal instituzioetatik bestelako politika bat aurrera eramatea ezinbestekoa da. Krisialdi ekonomikoari orain arteko eskema askorekin apurtuz soilik egingo diogulako aurre. Kontratu Publikoak eta erosketa publiko justuak egitearen bidea jorratu behar dugu. Udal Langileen lan baldintzak bermatzeaz gain, eremu bakoitzeko lan hitzarmenen errespetua, lan segurtasuna bermatzea, ingurumenaren babesa, hizkuntz irizpideak errespetatuz euskararen presentzia bermatzea, berdintasun irizpideak, ezgaitasun fisiko eta psikikoak dituzten pertsonen presentzia bermatzea... eremu oso zabala dugu garatzeko.

Erakunde Publikoek, Kontratu eta erosketa publikoaren alorrean urratsak emateko garaia da. Euskal Herriko instituzioek, oro har langile, emakume, ezgaitasunak dituzten pertsona, ingurumen eta hizkuntza eskubideak bermatzeko garaia iritsi da.

Hau guztia kontuan hartuta, Ugao-Miraballesko EH Bilduko udal taldeak ondoko mozio hau aurkezten du, osoko batzarrean eztabaidatu eta udalak bere egin dezan:

1. Udal honek, hemendik aurrerako kontratu eta erosketa publiko guztietan, indarrean dagoen legediak ematen dituen aukerak baliatuz, “klausula sozialak“ txertatu eta aplikatzea onartzen du.

Page 23: HOJA 1ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 · Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak batzutan lanak egin aurretik ematen

HOJA 23ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014

2. Udal honek, aipatutako klausula horien lanketa, garapen eta jarraipenerako

konpromisoa hartzen du, beharrezko balitz, helburu hori duen lantalde bat sortuaz edo dagokion batzordera bideratuaz.

3. Udal honek, indarrean dauden kontratuen epea amaitzean, hauen luzapena egin ordez, Klausula Sozialak txertatuko dituen plegu berriak egingo ditu”.

Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak adierazi du egiten diren

kontratazioetan gizarte-baldintzak sartzearen aldekoa dela. Izan ere, gogora ekarri du Ugao-Miraballesko Udal honek zaindu egiten dituela honelako baldintzak eta, horrela, baldintza-agirietan jasota daudela, eta adibidetzat jarri ditu segurtasuna eta higieneari dagozkionak, berdintasunari, euskarari, etab. Era berean, Udaltalde 21en bidez erosketetan eta kontratazio berdean ezarriko diren jasangarritasun-irizpideekin ingurumenari dagozkion gizarte-baldintzak ere sartuko direla adierazi du. Hori bai, gehiago zehaztu behar delakoan dago, hau da, kontratu bakoitzean Legean eta europar Zuzentarauetan ezarritakoa betetzen dituzten gizarte-baldintzak zeintzuk diren jakin beharra dago. Horrez gain, kontratuaren xedeari lotuta egon behar dute. Beraz, alkate jaunarentzako, lehiaketa bat dagoen bakoitzean, eta kontratuaren xedea kontuan izanik, sartu nahi diren baldintzak guztion artean aztertu beharko genituzke, behar den txosten juridikoa eskatu, eta berau aldekoa izanez gero, dagozkion gizarte-baldintzak sartu. Euskal Autonomia Erkidegoak kontratazioak egiten dituenean gizarte-baldintzak sartzen dituela azaldu du, Gipuzkoako Foru Aldundiak obra-kontratuetan gizarte-baldintzak sartzeko Foru Arau bat onartu duela, baina berau Estatuko Abokatuak inpugnatu egin duela, eta Bizkaiko Foru Aldundia argibide batzuk onartzen saiatu dela eta, antza denez, artikuluren bat inpugnatu egin diotela. Dena den, obra- eta zerbitzu-kontratu batzuetan dagoeneko gizarte-baldintzak sartzen ari dela. Felicidad Bahillo Morán Bilduko zinegotzi andreak, parte hartu du gogorarazteko gizarte-baldintzena gizarteak egiten duen eskaera bat dela eta ELA sindikatuaren eskuorri bat erakutsi du. Ondoren bere harridura agertu du, Pertsonala eta Ingurumena informazio-batzordean gaia hurrengo Osoko Bilkuran jorratuko zela ulertu zuelako. Jon-Iñaki Larrabide Guinea EAJ-PNVko zinegotzi jaunak hartu du hitza, eta azaldu dio batzorde horretan adierazi zela hurrengo Osoko Bilkuran

Page 24: HOJA 1ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 · Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak batzutan lanak egin aurretik ematen

HOJA 24ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014

jorratuko dena kontratazio publiko berdearena dela, aldezaurretik Nerbioi-Ibaizabal Udaltalde 21ek onartu beharra baitauka. Berriro Felicidad Bahillo Moran andreak hartu du hitza eta Ekaitz Mentxaka Corral alkate jauari galdetu dio aurkeztutako testuarekin zertan dagoen ados. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak erantzun dio esaterako ez duela egoki ikusten kontratu batzuk luzatu ezin izatea. Eta horrela, GHET kontratua (Agintzari) aipatu du, apirilean amaituko dena eta luzatu ezean, ez da egongo denborarik lizitazio berri bat abian jartzeko. Honi, Felicidad Bahillo Moran andreak, erantzun dio kontratuak ez luzatzearena Agintzarirekin kontratua luzatu ostean egin daitekeela. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak idatziarekin dituen desadostasunak azaltzen jarraitu du. Eta horrela, aspalditik, kontratazioak eta erosketa publikoak egin direnean, irizpide “ekonomikoa” baino ez dela erabili adierazten denean. Bere ustez puntu hau ez da egia, aurretik azaldu duen legez, gizarte-baldintzak sartzen joan baitira eta, gainera, kontratu gehienetan prezioa ez den beste irizpide batzuk ere kontuan hartzen dira. Bestalde, Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak aipatu du beste udal batzuekin batera kontratatzeko aukera aztertzen ari direla, alde batetik kostuak aurrezteko eta, bestetik, jasangarritasun-irizpideekin jokatzeko. Hori guztiak ahaztu barik, udalerri bakoitzaren errealitatea ikusita, honek guztiak izan dezakeen zailtasuna. Azaldu du Nerbioi-Ibaizabal Udaltalde 21en 5. edukiontzia, hiri hondakin solidoak batzea eta garbiketa, etab. bezalakoak batera kontratatzeari buruz ari garen bitartean, udal batzuk –gurea tartean- datorren urtean amaituko dute hiri hondakin solidoak batzeari eta garbiketari dagozkien kontratuak eta beste udal batzuk, aldiz, kontratuak oraindik indarrean dituzte. Amaitu du esanez martxoaren 5ean gai hau jorratzeko Nerbioi-Ibaizabal Udaltalde 21 osatzen duten udal guztietako teknikari eta ordezkari politikoen arteko batzar bat egongo dela. Beste barik kontratu guztietan gizarte-baldintzak sartzea eskatzen duen testuaren 1. puntuarekin ere ez dago ados. Bere ustez gai hau zehatzago aztertu beharra dago: zein den xedea, zeintzuk diren ezarri nahi diren gizarte-baldintzak, juridikoki posible den, etab.

Page 25: HOJA 1ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 · Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak batzutan lanak egin aurretik ematen

HOJA 25ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014

EAJ-PNV udal taldeko zinegotzia ere, gizarte-baldintzen gaia zehaztasun handiagoz aztertu behar delakoan dago. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jauna Bildu udal taldeko zinegotziei zuzendu zaie eta galdetu die gaia mahai gainean utzi eta hurrengo Osoko Bilkuran honetaz jardutea nahi duten. Bildu udal taldeak erantzun dio baietz, gaia mahai gainean uzteko. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak adierazi die testu berri bat aurkeztu ahal diela balora dezaten edo, nahi badute, elkarrekin batu daitezkeela Ugao-Miraballesko Udal honek kontratazioak eta erosketa publikoak egiteko gizarte-baldintzak sartzearen inguruko proposamen berri bat batera lantzeko.

Udalbatza Osoak, bertaratutako guztien adostasunez, erabaki du: Gaia mahai gainean UZTEA.

10.- JASOTAKO KORRESPONDENTZIAREN BERRI EMATEA.

Era berean, Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak zinegotzi

jaun/andreei jakinarazi dizkie honako hauek, eta jakinaren gainean geratu dira:

-App Ugaon aplikazioa telefono mugikorrentzako eta Webgune berria. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak adierazi du bihar, 2014ko otsailak 26, aplikazio hau eta www.ugaon.net Webgunea aurkeztuko direla. -Gizarte zerbitzuetan jarduteko administrazio-laguntzaile bat kontratatzea, emandako dirulaguntzari jarraiki. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak adierazi du Arrankudiaga, Arakaldo eta Zeberioko alkateekin behin baino gehiagotan batzartu dela hautagaia zelan aukeratu aztertzeko, eta Ugao-Miraballesko Udal honek hautaketa-prozedura baten ostean sortutako administrazio-laguntzaile lan-poltsa erabiltzea adostu dutela.

-2014ko inauteriak ospatzeko jardueren egitaraua.

Page 26: HOJA 1ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 · Sesión Pleno 2/14 25-02-2014 Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak batzutan lanak egin aurretik ematen

HOJA 26ª Sesión Pleno 2/14 25-02-2014

-Hiribildua fundatu zuteneko 639. urteurrenari buruzko jarduerak. -Ludotekak antolatuta 2014ko Aste Santuetako kolonietan izena ematea. -Martxoaren 8aren inguruko jardueren egitaraua. -Indarkeria matxista ematen denerako jendaurreko jarduerarako

gomendioak, Berdinsareako Indarkeriari buruzko batzorde teknikoak landutakoa.

-2014 ekitaldian emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeari

zuzendutako jarduerak egiteko 5.0000 biztanletik beherako udalei dirulaguntzak ematea arautzen duen Foru Dekretua.

-Udalerriko El Jaro eta Arandia kirol instalazioetako pertsonalari, datu

ekonomikoei, erabiltzaileen estatistikei eta instalazioen erabilerari buruzko hiruhileroko txostena (2013ko urria-abendua), “UTE El Jaro” enpresa kudeatzaileak aurkeztua.

-2014ko otsailaren 20ko Tokiko Agenda 21aren batzordean jorratzeko gaiak.

11.- ESKAERAK ETA GALDERAK:

Ez da egon.

Aztertzeko gai gehiagorik ez dagoenez, hemeretziak eta hogeita hamar minutu direnean, alkate jaunak bilkura amaitu dela adierazi du, eta, nik, idazkariak, guztiaren fede ematen dut.

BETE BEDI: Aktaren behin betiko onespenaren zain . Ugao-Miraballesen, 2014ko otsailaren 28an. ALKATEA