222

Idazlan-sorta · Galdera orri erantzuna eman aal izateko, lan oiek argitaratu ziran urteei begiratu diegu. Arzak jaunaren leenen-goa, Maritxo. 1893-an agertu zan. Otañorena, berriz,

  • Upload
    others

  • View
    4

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Idazlan-sorta

___________________

Auspoa Liburutegia233

SENDOA ARGITALDARIA

Ugaldetxo auzoaTels. (943) 49 35 51 - 49 35 52 - 49 35 53

Fax (943) 49 35 4820 180 OIARTZUN (Gipuzkoa)

Antonio Arzak

Idazlan-sorta

Auspoa Liburutegia(1995)

© SENDOA ARGITALDARIAFotokonposaketa eta inprimaketa: ITXAROPENA, S.A., ZarautzISBN: 84-89080-33-XLegezko Gordailu: S.S. 1264/95

9

Antonio Arzak Alberdi(1855-1904)

Antonio Arzak Alberdi Donostian jaio zan, 1855-eko uztaillaren 26-an, eta andik bi egunera SanBizenteko elizan bataiatu zuten, Antonio Maria Bik-tor izenak ezarriz.

Beraren gurasoak Manuel eta Antonia RamonaJusta izan ziran, biak donostiarrak. Aitaren aldekoaiton-amonak, Frantzisko Jabier Arzak, Altzakosemea, eta Maria Teresa Izagirre, donostiarra. Ama-ren aldeko aiton-amonak, Antonio Maria Alberdi,bergararra, eta Maria Joakina Egaña. (1)

Familia bizi zan etxeak Baderas zuan izena. Ate-gorrietan zegoan, gaur Notre Dame komentuadagoan ortan. Ziur aski, Antonio bertan jaioaizango zan.

Baderas etxe ori Ulia auzokoa zan, 57 zenbakiazuana. Etxeak iru solairu omen zituan: bajo, princi-pal y segundo piso, eta 374 metro kuadratu. Ortazgaiñera, tolarea eta etxeorde bat ere bai. Onek 215metro kuadratu zituan, beeko solairuan ukuilluazala, eta goien piso principal eta desván. Baita jar-diña ere, 850 metrokoa. Garai bateko jauregi eder,bikain, patxaratsua, alegia.

Ezker-eskubi beste bi etxe: sortaldean, Pasaialdera, Bellabista; eta sartaldean, Donosti aldera,Etxeberri. Ego aldera, berriz, Pasaiko bide zaarra.

10

Garai artan, Ategorrietako alde ori leku soillaeta lasaia izango zan noski, naiz eta geroztik ingurudana etxez bete.

Orregatik Antoniok, bere olerkietan ageri danez,ez du bere burua kaletartzat jotzen:

Mendiko umea naiz,mendia det maite,ez nintzake bizikomenditik aparte:eta gaur kalean, ai!,bizi banaiz ere,ez naiz bizi mendirabegiratu gabe.

Bere idazlan batean ere onela aitortzen du:“Nekazari jaio nitzan, jaunak, ez det lotsarik aitor-tzeko, eta gaur kalean bizi banaiz ere, kanpo librianjaiotako txori gaxua kaiolan bizi dan bezela, neregogua, biotza, asmuak eta naia dijuaz kaletik men-dira, zelaiera, baserrira...”. Ulia mendia, berriz, bere-berea du:

Atzo zala diruri...nitzala ibilltzensasi ta arboletankabiyak billatzen,kirkirrak arrapatzen,bildotxak maitatzen,Juan Joxe amezketarrazanian etortzen,negua pasatzeraardiyakiñ emen!

Orduan itsatsiko zitzaion bere alderdirik nabar-men eta aberatsenetako bat: izadiaren maitasuna.Mendiak, zugaitzak, zerua, itxasoa ikusi utsarekin,lilluratu egiten zan ura. Ala ageri da, aren itz neur-tuetan ez-ezik, beste idazlan guzietan ere.

11

Ona alderdi oni buruz Adrian Loiarte jaunakesaten diguna:

“Y mientras le vemos en su juventud coger la esco-peta de caza, más que para cazar para recorrer los cam-pos y admirar su paisaje; para disfrutar entre los robles,castaños y nogueras: para admirar cómo el sol irisa consus rayos las verdes praderas y las faldas montañosasrecamadas de flores, para sentarse en las riberas bus-cando el sueño plateado de las tranquilas rías: para avi-zorar entre luces mortecinas el arrebolado horizonte denuestras tardes crepusculares, y para escuchar conmo-vido las campanadas del “Angelus” que, misteriosas,surgen de los campanarios de seculares torreones y de lasoledad de nuestras humildes ermitas, Arzác inspirábase—¿qué digo inspirábase?— inspiraba a la Naturalezapara que, en intimo contacto con ella, pudiesen amboscantar, cantar, cantar la vida feliz, patriarcal y honradade la raza vasca”.

Baiña 1882-ko ilbeltzaren 21-ean, zergatik ezdakigula. Baderas etxe ori saldu egin zuten Anto-nioren gurasoak. Erostuna Siervas de Maria deAnglet izeneko monja-kongregazio berria izan zan.Onek pagatu zuana: 53.000 pezeta.(2)

Karlisten bigarren gerratea bukatu zanean,1876-an alegia, ogei ta bat urte zituan Arzak jau-nak. Artarako adiña zuan ezkero, fusilla artu bea-rrean arkitu al zan? Ez dakigu; ez du olakorik adi-tzera ematen bere idazkietan. Zera azaltzen da,ordea, argi eta garbi: ura baiño gizon paketsuagorikbillatzen oso lan zailla edo bearbada eziñezkoa izangozala. Buruan ere ezin sartu zitzaion ari eus-kaldunak alkar iltzen jardunak ziranik.

Dudarik ez da gerrate ura, euskaldun anaiakalkar gorrotatzen eta iltzen ikustea alegia, ulerte-ziña eta oso mingarria zitzaiola. Ona zer ikusi zuanSan Juan gau batean, euskal legeen gorputzabillatu nairik abiatuta:

12

Mendarte estu triste bateanarkitzen gera sarturik,aritz bat dago gure aurrean,galdua, ai!, igarturik;txapel gorri bat alde batetiketa txuri bat bestetikdauzka zintzillik adarretatik,erdian gorputz bat... illik.

Gorputz ori norena zan esan bearrik ez dago:Euskal-Erriko lege zaarrena noski.

Nola euskalzaletu zan ez dakigu. Baiña gazterikekin zion bere lanak argitaratzeari. Ogei ta bosturte zituala, 1880-an, olerki bat agertu zuan JoseManterolaren Cancionero Vasco bilduman: Azkenagurrak gure etsaigoari.

Arrezkero etzion bere lumari pake aundirikeman. Eskatu ere ala egingo zioten, eta ura aalegi-ñean saiatu.

Bere idazlanak iru taldetan banatu ditugu.Leendabizikoan, bere poematxoak, Maritxo (1893))Zerura (1894), Joxe (1897), Sufritzen (1898) etaAmona (1900). Auetxek ditu, dudarik gabe, berelanik berezienak. Bera mendian dabillela kontatzendigu; eta ango baserritarrekin zer gertatzen zaion.

Idazlan oiek antz nabarmena dute Pedro MariaOtañoren Aitona gizagaisoa izenekoarekin. Bideorren urratzaillea nor izan ote zan, beraz? Galderaorri erantzuna eman aal izateko, lan oiek argitaratuziran urteei begiratu diegu. Arzak jaunaren leenen-goa, Maritxo. 1893-an agertu zan. Otañorena,berriz, 1896-koa da. Garbi dago, beraz, jenero orrenasmakizuna norena izan zan.

Poematxo oiek liburuska txiki eta meetan argi-taratu ziran. Leenengoak onela zion azalean: Anto-nio Arzác / Maricho / (Errial bana) / Donostian / I.R. Baroja-ren semeen moldizkiran / 1893.

13

Itzaurre onen egilleak bere etxeko oroipen batazaldu nai luke orain. Beraren ama zana, donostia-rra berez eta Maria izenez, zazpi urteko nexka zanorduan. Etxean ere artu zuten euskal argitalpen berriura. Eta senideak, bera baiño zaarragoak danak,azala irakurritakoan, burlaz onela esaten zioten:

— Maritxo errial bana! Maritxo errial bana!

Bigarren taldean, prosazko lanak. Baditu konta-kizun sentikor batzuk, leyenda erara moldatuak,garai artan bai erderaz eta bai euskeraz modanzegoanez. Orrelakoak dira: Patxi ta Kontxexi, Aztuaeta Legenartsua. Baiña geroztikako prosa-lanak,bere sentimentuak agertzearren edo euskal feste-tan-eta jende aurrean kunplitzeko moldatuak,laburragoak ditu.

Irugarren taldean olerkiak bildu ditugu; edo, garaiartan esaten zanez, itz neurtuak. Ontan ere sail luze-agoak ditu asierakoak. Alakoak dira: Iltzen bazaiguAma Euskera, euskaldunak illak gera izenekoa; Jesusizanik amorioa, Jesus da bizi osoa; Tolosari San Juanbezpera gauerako eta Euskal-Erriko perlak.

Ondorengoak, ordea, askoz ere laburragoakdira. Bertso bakarrekoak ere bai batzuk, pentsa-mentu edo sentimenturen bat azaltzearren papere-ratuak. Batzuk, bertsolarien metrika klasikoanmoldatuak; besteak, berak asmatutako bertso-motaberriren batean.

Bere idazlanak, liburusketan argitaratutakopoematxo oiek izan ezik, garai artako aldizkarietanagertu ziran. Donostiako Euskal-Erria-n batez ere.Baiña baita ere bertako El Pueblo Vasco egunka-rian, Iruñeko Revista Euskara-n, Buenos AireskoLa Vasconia-n eta abar.

Orregatik, aren lanak biltzen aalegiñean saiatubagera ere, ziur gera askok eta askok iges egingo zigu-

14

tela. Denborarekin oietako batzuk eskuratuko ditugu;baiña liburu ontan sartzeko berandu izango da.

Ala ere, lan batzuk gerok utzi ditugu kanpoan,Auspoa-ren liburu auek beren neurri jakiña etamugatua dutelako. Baiña murrizketa onengatik,ederki asko ikusten da aren literatur-emaitza zer--nolakoa izan zan.

Baiña Arzak jaunaren lanetan nabarmentzendiran alderdi nagusienak zein diran esan dezagun.

Leenengo, or goien ere adierazi degunez, izadiarizion maitasuna. Sentimentu ontaz blai-blai egindadaude aren lan guziak edo geien-geienak beintzat.

Ala, olerki-erraiñu dizdizariz jantzita daude arenlan guziak. Leen aitatutako Adrian Loiarte jaunaederki jabetu zan ortaz:

“Su prosa era poesía, y su poesía flor de perfume deli-cado. Desde sus primeras producciones, Arzác cautivó laatención de los selectos, de los escogidos. Su poesía nopodía trascender a la gran masa social, a la mayoría, apesar de tratar en ella asuntos tan familiares y simpáticoscomo trataba. Pero la emoción de lo tierno, de lo delicado,de lo puramente exquisito, la llevaba siempre Arzác a loscorazones de sus lectores y al ánimo de sus oyentes”.

Ona, gai onekin jarraituz, Loiarte jaunaren bestelerro batzuk:

“Podrán decirme algunos que tanto los asuntos comolas imágenes y lenguaje que emplea Arzác en sus poemasy en su poesía toda son sencillos.

Pues precisamente en esta misma sencillez baso yo elmérito y la importancia intuitiva y poética de su obra. Sersencillo y no ser vulgar: ser fácil y no chabacano: ser aristó-crata de veras y no déspota, he ahí lo que me parece difícilen la vida y en el mundo. Pero ser sencillo; y grande, armó-nico, insuperable a la vez: ser familiar y mantener distin-ción; acordarse de los humildes sin extramurar el castillo

15

feudal, ¿quién hay que lo haga? ¿Cuántos son los que lopractican? ¿No es difícil, más difícil esto, difícilísimo?”

Andik beste puska batera onela dio AdrianLoiarte jaun onek:

“Arzác fue las dos cosas a la vez: lírico y descriptivo.Lírico, cuando era transportado en alas del entusiasmo ycantaba el objeto que le inspirara, como su país, sus mon-tes, su raza toda. Descriptivo, cuando con el espectáculode la Naturaleza nos presenta en sus poemas, ennobleci-dos e idealizados, los personajes de su observación. Fueun gran poeta, jamas atendido, postergado, injustamentepostergado por su país, quien fue el único que apagó losentusiasmos de aquel nobílisisimo corazón y le mantuvoentristecido hasta la muerte...”.

Arzak jaunaren bigarren alderdia, Euskal-Erria-ren eta euskeraren maitasuna. Onen egoeragatikkezka larrian bizi izan zan beti ura. Ortaz gaiñera,garai artako euskaldunak fueroen galera ikusizuten. Gertakizun garratz onek zauri mingarri etasendaeziña idiki zuan aien biotzetan. Atsekabesamin orren agergarri dira donostiar onen idazlanasko.

Baiña beste adierazgarri bat ere erabili omen zuanbere denbora guzian, Loyartek dionez:

“Arzác, que vio aquello con la indignación propia de sucarácter y con los ojos arrasados en lágrimas, ya que porsi mismo no pudo llevar la protesta en otra forma, perpetuósu duelo cual si se tratara de una enorme desgracia defamilia, y arrancándose la corbata de color que ceñía suimpecable camisa, la sustituyó por otra negra; y así, consu corbata negra continuó en eterno duelo hasta elmomento de su muerte”.

Irugarren alderdia, beraren biotz bigun, zabaleta sentikorra. Errukiaz beteta zegoan gizon ura.Amodioa dala esaten du, bein eta berriro, munduonen gaitzen eta ezbearren sendagai bakarra. Baiña

16

ez gizon-emakumeen arteko amodioa, lagun urkoaribear diogun maitasuna baizik.

Laugarrena, berriz, bere kristau sinismen su-tsua eta debozio gartsua. Ez ditu oiek izkutatzeko.Aren bizitzaren ardatza erlijioa izan zala esan gene-zake. Arek gai ontan azaltzen dituan pentsamentueta sentimentuak irakurriz, nere adiskide aundibaten oroipena etortzen zitzaidan burura: FernandoArtola Bordari zanarena. Fede berokoa au ere. Bigizon auek berdiñ-berdiñak ez dirala badakit; baiñaalkarrekin antza badutela ezin ukatu ditekena da,nere iritzirako beintzat.

Esaten ari geranarekin bat dator, Arzak il zaneanBizente Monzón-ek idatzi zuana:

“Hablaba un día con él, con el amigo y compañero que yano existe; departíamos sabrosamente de cosas y costum-bres de esta Euskal-Erria que él amaba con ternura demadre, mas que de hijo; se iba animando nuestra conversa-ción; su fisonomía se encendía; brillaban de sinceridad y deentusiasmo sus dulcísimos ojos; y como yo le dijera, entu-siasmado a mi vez: “D. Antonio, ¡cuánto le gusta a usted lapoesía!”, me contestó él, apretándome los dos manos cari-ñosamente, y con un acento de verdad, con una expresiónde gozo que me ha quedado impresa en el corazón:

—- Si, amigo mío. Créamelo usted. En la oración y en lapoesía tengo yo todas mis delicias.

¿Se puede formar mejor, con dos palabras solas, elretrato moral de una persona? ¡Todas mis delicias!... ¡Enla oración y en la poesía!... No lo olvido ni lo olvidaré mien-tras viva”.

Gai berari jarraituz, ara zer kontatzen duanAdrián de Loyarte-k:

“Hallábase enfermo de algún cuidado el autor de estelibro, que por aquellos tiempos colaboraba constantementeen la revista Euskal-Erria, y por lo tanto, su trato era fre-cuente con Arzác. Uno de los días en que la enfermedad seestacionó, Arzác marchaba solo, camino de Renteria.

17

Encontróse con otro amigo y al saludarse los dos, elamigo notó en Arzác cierta preocupación, cierta tristezavisible en su rostro.

No lo pudo evitar. Le preguntó su causa.

Y Arzác, todo cariño fraternal para los que le trataban,sin poder reprimirse y con los ojos bañados en lágrimas,contestó:

—- Un amigo de mi alma; un colaborador de mi revista,a quien quiero con filial cariño, está bastante enfermo. Voya Lezo; voy a rezar al Santo Cristo...

No pudo hablar mas y despidióse del amigo. Arzác, alllegar al histórico Santuario, compró una vela, la colocó élmismo ante el altar, la encendió y se puso a orar...”.

Baiña literatur-kondairan zein lekutan jarribearko litzake Arzak jauna? Munduko literatur-joe-rak kontuan artuta, donostiar idazle au erroman-tiko garbia degu. Alde batetik, izan ere, erromanti-zismoa joan dan mendean modako jarri zan; eta,bestetik, gure donostiar onek orrelakoxea zuan bereizakera.

Euskal literaturari begiratzen badiogu, berriz,ura Donostiako XIX mendearen bukaerako taldeansartu bearra da. Irakurleak jakingo duanez, fueroakgaldutakoan, euskeraren aldeko mugimentu sutsubat sortu zan Gipuzkoako iriburuan. Ordukoakditugu Martzelino Soroa, Biktoriano Iraola, Ramon,Pepe eta Rosario Artola, Frantzisko Lopez-Alen,Sanchez Irure, Kasal Otegi eta abar eta abar. BaitaAntonio Arzak au ere.

Orain, berriz, Donostiako Udalak, bere Euskara-ren Udal Patronatuaren bidez, euskal gizaldi orrenidazlanak berreskuratu nai ditu. Piskanaka badaere, altxor ori zokotik plazara atera: illunpetikargira ekarri. Ala, Antonio Arzak au ere bete-beteantalde ortakoa danez, beraren idazlanen bilduma auargitaratzeko laguntza eman du. Milla esker berari.

18

Donostiako euskal idazle-gizaldi ortakoa izateazgain, beraren bultzatzaille eta zuzendarietako batere Antonio Arzak izan zan.

Ala, garai artan urtero ospatzen ziran DonostianEuskarazko itz-jostaldiak. Oiek antolatzeko lanakConsistorio de juegos florales euskaros izenekoelkarteak artzen zituan bere gain; eta beraren goar-pelaria edo sekretarioa Antonio Arzak izan zan urtemordoan. Eta, edozeiñek dakianez, orrelakoetan ezda leendakaria izaten lanaren zama bere bizkar era-maten duana, sekretarioa baizik.

Donostiako euskal xuxpertze orren argitalpennagusia Euskal-Erria aldizkaria izan zan urteaskoan. Jose Manterolak eman zion asiera 1878urtean, eta beraren zuzendaria izan ere bai 1884-anil zan artean.

Orduan Antonio Arzak jarri zuten ildakoarenlekuan. Bai berak ere, erioak eraman zuan arte,eginkizun orri zintzo eta gogoz erantzun. Berarengain gelditu zan, andik aurrera, aldizkariarentzatidazlanak bildu, aietako bakoitza bere tokian jarri,argibide eta oarrak idatzi, euskal festen berrieman, gaiñontzeko albisteak ere adierazi, eta abareta abar.

Ogei urte igaro zituan eginkizun ortan. Zamabenetan astuna. Arek, ala ere, bere biotz guztia lanortan jarriko zuala dudarik ez da. Onela zion, berarenil-berria ematerakoan, El Pueblo Vasco egunkariak:

“Colaborador infatigable de la revista Euskal-Erriadesde su fundación, a la muerte del malogrado Manterola,se encargó de la dirección y desde entonces, 1883, llevapublicados cuarenta tomos que representan labor conside-rable y constituyen una enciclopedia bascongada delmayor interés”.

Eta Alfredo de Laffitte-k onela aitortzen zuan:

19

“La Revista fundada por el malogrado bascófilo Mante-rola, halló en Arzac un aventajado continuador de la obra,y en sus hábiles manos ha llegado a ser un monumentocolosal de materia bascongada, con sus cincuenta y unvolúmenes publicados y el cuarto de siglo de existencia”.

Ori aski ez balitz bezela, aldizkari ortatik kan-pora ere idazten zuan. Onela dio El Correo de Gui-púzcoa egunkariak:

“Colaboró en multitud de periódicos y revistas naciona-les y sudamericanas, siendo su nombre muy conocido entodas partes donde había bascongados”.

Tamalez, idazki oiek biltzen oso lan zailla deriz-kiogu, leen esan degunez, eta ez dakigu iñork iñoizegingo duan.

Arzak jaunaren beste meritu bat Euskaldun-Fedea izeneko antzerki-taldeari asiera emateadegu. Onela dio Loyarte jaunak:

“El mismo año de 1896, y continuando Arzác la laboriniciada por Manterola, fundó el cuadro dramático Euskal-dun-Fedea, una de las agrupaciones euskaras más merito-rias del país, y a quien se debe casi en todo el fomento ypropagación del Teatro euskaro en Guipúzcoa.

Con Antonio Arzác, componían dicho cuadro dramáticosu presidente, el tantas veces premiado poeta y escritorbasco Juan Ignacio Uranga, uno de los hombres que mejordominan la lengua euskara; José Marino Arrieta, FelipeCasal, José Gamboa, Domingo Andonaegui, el poetaRamón Guelbenzu, Elias Gorostidi, José Juaristi, DanielBadiola y Pablo Altuna.

Los comienzos de este cuadro dramático no pudieronser más afortunados. Su aparición por primera vez la hizocon motivo de las Fiestas Euskaras de Mondragón el 5 deJulio del mismo año de 1896. La Casa Consistorial de estapueblo guipuzcoano quedó convertida en animadísimo tea-tro, representándose las siguientes obras: Alkate Berriyay Abek Ishtillubak, del malogrado Marcelino Soroa; Aritza-ren zumo gozua, del antes citado Ignacio Uranga, y elmonólogo Prashku, de Pepe Artola.

20

El éxito de esta representación fue tan lisonjero, que casitodos los actores tuvieron que salir repetidas veces al palcoescénico ante las reiteradas aclamaciones del público”.

Beste argibide jakingarri au ere ematen digu ElCorreo de Guipúzcoa dalakoak:

“Al Sr. Arzac se debe la iniciativa de fundar el actualOrfeón Donostiarra, de cuya Sociedad coral era presidentehonorario”.

Adrian Loyartek, berriz, onela dio:

“En las mismas Fiestas Euskaras –—Arrasatekoetanalegia— se dio a conocer el naciente Orfeón Donostiarra,hoy una de las masas corales mas importantes de Europa,según confesión de reputados críticos extranjeros y espa-ñoles, y que fue también fundado por Antonio Arzác.

El día 7 de Julio de 1896 cantó el Orfeón Donostiarra,bajo la dirección del malogrado erriko-sheme y profesor degimnasia del autor de este libro, Norberto Luzuriaga(Lushu), la canción Boga-boga, el Ume eder bat, de Iparra-guirre, y Charmangarriya, terminando con el himno de laslibertades bascas, el Guemikako-Arbola”.

Oso musikazalea baitzan. Eta gai ortan jakitunaere bai. Ala, zenbait doiñu ere sortu zituan, kantu-rako eta pianorako. Eta Donostiako musika-bandakjo ere egin izan omen zituan oietako batzuk.

Loyartek esaten digunez, Euskal Festa oietanmaiz samar egiten omen zuan Arzak jaunak bereitzaldia:

“Muchas veces pronunciaba discursos en euskera, yera de oírle aquella dulzura en sus labios, aquella inspira-ción en su frase, aquella elegancia y flexibilidad de la len-gua en que hablaba, aquellos conceptos tan elevados, quesurgían vibrantes y sonoros, con el realce de su figura decorte netamente basco”.

Izendapen batzuk ere jasoak zituan. Onela dioegunkari orrek berak:

21

“Era correspondiente de la Real Academia de la Histo-ria y de la Sociedad francesa de Arqueología”.

Donostiako Udal Liburutegiaren zuzendaria erebera izan zan. Zer egin ontan bete zuan lana onelaikusten zuan La Voz de Guipúzcoa egunkariak:

“A él se debe en gran parte el que el Ayuntamiento deSan Sebastián cuente con una biblioteca enriquecida conmuchos y valiosos volúmenes, ordenados con excelentemétodo que facilita su consulta, y a él se debe también quede año en año haya aumentado el número de lectores asi-duos, y de consiguiente el aumento de la cultura popular,base del progreso de los pueblos”.

El Pueblo Vasco-k, berriz, onela dio:

“Su último trabajo de la Biblioteca municipal, de la queera director, supone un esfuerzo colosal para llevar a feliztérmino el catálogo por orden de materias y alfabético deautores, obra que ha merecido las felicitaciones del Ayun-tamiento.

En ella puso toda su alma y mucha parte de su salud,y no parece sino que la Parca fiera ha aguardado a queconcluyera la última letra para llevarse su cuerpo como sehabía llevado su espíritu”.

Buenos Airesko La Baskonia aldizkariak ederkiasko jabetu zan Arzak jaunak katalogo orren buka-eran idatzi zuanaz:

“Quien no le conociera podría juzgarle con sólo leer laadvertencia final de su catálogo:

“Ha habido quienes han echado de menos en estaBiblioteca la existencia de un álbum de autógrafos de per-sonas distinguidas que la han honrado con su visita. Nohe querido abrirlo, por considerarla tan honrada con lapresencia del mas encumbrado por su saber o categoría,como con la del más modesto obrero”.

Bein batez, Jose Canalejas politikaria, orduanMinistro de Fomento zana, Donostiako Udal Liburu-tegira bisitaz etorri zan. Antxe ikusi zuan, tokirik

22

dotorenean, liburu xaar bat. Zer ote zan galdetu etaArzak jaunak onela erantzun zion:

— Liburu ori, jauna, xaarra bai, baiña sakratua,Euskal Fueroena da.

Parisen artxiberoa zan Theódoric Legrand jau-nak, berriz, berak udal liburutegian egin zion bisitanola izan zan kontatzen digu:

“Tuve el honor de serle presentado a fines de Septiem-bre. Largo tiempo le veré en el salón de la Biblioteca Muni-cipal levantándose de su mesa de trabajo y viniendo a mi,las manos tendidas, con una cariñosa bondad; largotiempo recordaré la deliciosa plática que tuvimos. entonces.Empezamos en castellano, después con una exquisitafineza se puso a hablar francés y dominaba dicha lenguaperfectamente; nunca olvidaré con qué amor me habló desu tierra natal, etc. etc.

Poco tiempo después, tres semanas más tarde, llegabaa mi la noticia de su fallecimiento, triste nueva que me pro-dujo profundo dolor”.

Antonio Arzak jauna, ezkondu gabea izanik,bere arreba Josefarekin bizi zan. Au alarguna zan.Beraren senarra izana, Enrike Enrile jenerala. Okerez bagaude, alaba bakarra izan zuten eta bera ume-tan il. Josefa onek ere Euskal-Erria aldizkarianidazlan batzuk argitaratu zituan.

Antonio 1904-ko urriaren 11-n il zan, bat-bateangaiñera. Testamenturik egin gabe eta elizakoak ereartzeko betarik gabe: “No testó ni pudo recibir ningúnSanto Sacramento”.

Bezperan, egunero bezela, Euskal-Erria aldizka-riaren lanetan jardun omen zan. Illunabarrean,zortziak aldera, etxera joan aurretik, lagunei boste-koa eman eta itz auek esan zizkien:

— Gau on! Gaurko lana bigar bukatuko degu.

23

Orixe izan zan aren azken agurra. Andik ordubatzuetara, goizeko bostetan, il zan, Fuero kalean,leenengo zenbakian. Ziur aski, antxe izango zuanbere etxe-bizitza. Asistolia izan omen zuan; biotze-koa, alegia. (3)

Ainbat aldiz aitatutako Adrian Loyarte jaunakonela esaten du, aren azken arnasa nola izan zanadierazi nairik:

“La muerte de Arzak sobrevino cuando nadie lo espe-raba por su constitución robusta y su edad no avanzada.Y, sin embargo, una noche, tras grito desgarrador quealarmó a los suyos, murió víctima de una angina al pecho, el11 de Octubre de 1904”.

Berrogei ta bederatzi urte zituan. Sasoi ede-rrena, dudarik gabe, buru-lanetarako.

Aren il-berriak atsekabe aundia zabaldu zuanEuskal-Erri guzian. Are geiago Donostian eta ber-tako euskaltzaleen artean.

Egun berean, Donostiako Udalak lerro auekzuzendu zizkion ildakoaren arreba Josefari:

“Con tan rudo golpe, el Municipio se ve privado de unempleado inteligentísimo, cuyo celo y laboriosidad nuncaelogiará bastante. Las letras euskaras están de duelo, por-que acaba de desaparecer uno de sus eximios poetas, dela mayor dulzura y sentimiento en la legendaria lengua deAitor; la Ciudad de San Sebastián, y con ella la Euskal--Erria toda, ve con dolor descender, joven, vigoroso aún, auno de sus mas entusiastas y queridos hijos, y V., señora,ha perdido para siempre el único ser de su familia, her-mano cariñoso que endulzaba las amarguras de la vidacon su bondadoso carácter”.

Illetak biaramonean ospatu ziran, goizeko amai-ketan, Artzai Onaren eliza jendez beteta zegoala.

An ziran Donostiako alkatea, Elosegi jauna; iaudal-gizon guziak, Euskarazko itz-jostaldiak edo

24

Consistorio de Juegos Florales elkarteko gizonak,Orfeón Donostiarra-koak, Euskaldun-Fedea talde-koak eta abar.

Gorputza elizatik kanposantura bizkarrez era-materakoan, Donostiako musika-bandak lagunduzuan, il-eresi bat joaz.

Albiste goibel ori jasotakoan, idazlan sentiko-rrak eskeiñi zizkioten Euskal-Erriko egunkariak: LaVoz de Guipúzcoa, La Constancia, El Correo de Gui-púzcoa, El Pueblo Vasco... Aietan ikusten danez, osogizon maitea eta estimatua zuten danak ere; etaarek utzitako utsunea betetzen oso zailla izangozalakoan zeuden.

Euskal-Erria aldizkariak zuzendari berria beareta Frantzisko López-Alen jauna aukeratu zuanzeregin ortarako.

Baita zenbaki berezi bat zuzendari zanarieskeiñi ere, erdal eta euskal idazle askok aretzazzer sentitzen zuten azaltzen zutela.

Adibide bat jartzeko, ona zer zion Jose MarinoArrietak:

Negarra datorkit, bai,biyotz barrendikan,zu ill egiñ zeralagaur aditurikan.Aspaldiyan euskerakez dauka onikan:semeak badijoazbere ondotikan,ama eri utzitabiyotz erditikan,poztutzeko ez dubelabeste orlakorikan.Lagunduko al digutegoitik oraindikan!

25

Manuel Diaz de Arcaya-k onela esaten zuanZaragozatik:

“Tus virtudes las pregona una sola frase: Has muertosin enemigos”.

Areago esaten du Adrian Loyartek:

“Ser enemigo de Arzác era poco menos que imposible”.

Eta beste batzuek ere gauza bera esaten dute:etsairik gabeko gizona zala ura.

Biktoriano Iraolak ere bertso bat eskeiñi zion:

Ezta nabaitzen gozotasunikeuskaldun biyotz minduan,ezta nabaitzen ill dan ezkeroguretzat zorigaiztuan.Ama Euskera bezel-bezelabiyotzez maite genduan,bera zan gure argi bidea,berak gidatzen ginduan,euskal zaliak gelditu geraume zurtzaren moduan,ala eztakit utsun aundi auzeñek estaliko duan.

Pedro Sarasketak, berriz, gaurko egunerako erezer esan aundia duten itz auek:

“Todos sus amores, todos sus desvelos, sus afanestodos, fueron la prosperidad de Euskaria. Por ella trabajó sindescanso. Su favorita ilusión fue la de ver recuperadosnuestros derechos forales. Le tocó ser testigo de que noslos arrebataran despiadada, brutal e ilegalmente, y abri-gaba la esperanza de que fuera reparada tamaña injusti-cia. Poco a poco fueron decayendo aquellas esperanzas.Volvió entonces los ojos hacia su amada Euskaria y conamargura infinita creyó observar eran escasos, muy esca-sos, los verdaderos defensores que quedan de sus dere-chos al país basco. Predomina en su suelo la venenosaplanta de políticos que anteponen a su bascongadismo la

26

propia conveniencia, y es por otra parte bastante nume-rosa esa masa de bascongados exóticos que tanto dañocausa con su lamentable indiferencia. Por eso él... estabatriste, triste fue su vida y murió triste”.

Karmelo Etxegaray jaunaren aitorpenak, berriz,argi egiten digu Arzak zanaren izakera nola zanulertzeko:

“No hay gran poeta lírico que no tenga mucho de infan-til y candoroso. Por algo dijo Joubert que los poetas sonniños con mucha grandeza de alma y con una inteligenciaceleste. ¿Será cierto que, como afirmé en otra ocasión, noentrará en los reinos de la belleza quien no sea semejantea los niños? El bueno, el noble, el honrado Arzac, conaquel infantilismo suyo tan simpático y tan entrañable,que daba carácter tan singular a su poesía y la hacíainconfundible, fue, sin duda alguna, de los mortales privi-legiados que merecieron entrar en esos reinos”.

Frantzisko Lopez-Alen jaunak onela ematen zionbere azken agurra:

“Bizi naizen artean izango da zure obian, gutxienaz,osto bat; eta elizan otoitz bat, eta biotz ontan, iñoiz bana-tuko ez dan oroitz andi bat!”

Gure aldetik, berriz, Antonio Arzak jauna illiklarogei ta amar urte igaro diran arren, testigantzaberri bat jaso aal izan degu, Pedro Maria Otañorenanai Bernardoren eta Frantzisko Lopez-Alen jauna-ren billoba dan Manuela Otañoren aotik:

“Antonio Arzak nere ama zanaren aitapontekoazan. Baita nere amaren aldeko aitona zan Fran-tzisko Lopez-Alen zanaren lagun miña ere.

Bien argazkiak, Antoniorena eta Frantziskore-na, aitapontekoarena eta aitarena alegia, beretokadorean antxe izaten zituan gure ama zanak;eta gauean, lotarakoan, musu bana ematen zien,onela esanez:

27

— Nere aita santu bat izan zan, eta nere aita-pontekoa ere bai!

Biak gure ama zanari maitasun aundia izan zio-ten. Sarritan, ama neska koxkorra zala, nere aito-nak ura oiñetan eserita zeukala idazten zuan. Eta,kalean jostatzen ari bazan, lan-gelako leioa zabalduegiten zuan, begiak altxa besterik gabe bere alaba-txoa ikustearren.

Ulia mendira joaten giñanean, ama zanak onelaesaten zidan.

— Mendi onek ez du metro kuadraturik izango,nere aitak eta nere aitapontekoak olerki bat idatzigabekorik.

Bien adiskidetasuna, izan ere, munduan osobanaka izaten diran bezelakoxea zan.

Famili aberatseko semea zan nere amaren aita-ponteko ori. Aren jaiotetxean, amairu serbitzari iza-ten omen ziran. Baserri asko, ez dakit zenbat, bere-nak omen zituzten.

Baiña bera, Antonio, eskuzabalegia izan. Eman etaeman egiten zuan arek, iñork ezer jakin gabe.Berriz olakorik izango ez dan moduko gizona baitzan.

Ategorrieta aldetik pasatzen giñan bakoitzean,onela esaten zidan amak, Notre Dame-ko komentuaerakutsiz:

— Ortxe zan nere aitapontekoaren etxea.

Ni bein baiño geiagotan izan nintzan Antoniorenarreba Josefaren etxean. Guk Pepita deitzen genion.Oni ere amapontekoa esaten zion gure amak.Orduan Bergara kalean bizi zan. Enrile jeneralarenalarguna zan. Tituluduna bera, markes edo konde.

Sarritan onela esaten zidan andre Pepita arek:

28

— Kuadro au zure aitona Frantziskok egiña da.Au ere bai.

Etxe ura, izan ere, museo bat zan. Dana kuadroz,pitxiz eta antziñako gauzez beteta zegoan. Baiñaandre Pepita orrek, il aurretik, gauza batzuk errega-latu egin zituan. Gaiñontzekoak, berriz, bera il ondo-ren sakabanatu ziran. Testamentariak esan bearkoluteke etxe artako gauzekin zer egin zuten”.(4)

Ikusi degunez, goralpen aundiak egin zizkiotenAntonio Arzak jaunari, beraren eriotzaren berri tris-tea zabaldu zanean. Oiek danak, ordea, il ondokoloreak ziran.

Baiña bizi zalarik jaso al zituan arek ain mere-ziak zituan aitorpena eta esker ona? Duda egitendegu. Beraren arreba Josefak ? eta arek zerbaitjakingo zuan? pena ori agertzen duala dirudi:

“Hasta aquí llegaron los afanes y desvelos del mejorde los hermanos (Q.E.P.D.). ¡Ojalá hubiera recogido elfruto..., el cariño de sus amigos y el de su pueblo todo!”.

Adrian Loyarte jaunaren itz auek ere tristesamarrak dira:

“Su vida se reducía a la Biblioteca Municipal y a larevista Euskal-Erria. Murió medio olvidado y así continúa,a excepción de cuatro o cinco, que le rendimos un culto deamor mas intenso cuanto mayor es la distancia del tiempoque nos separa desde su muerte”.

Leen aitatutako egunkari oietako batek, El Pue-blo Vasco-k, Arzak jaunaren il-berria ematerakoan,aren idazlanak bildu eta liburu batean argitaratzeaeskatu zuan:

“Sus sentimentales poemas, sus lindos versos, sus her-mosos pensamientos, que parecen suspiros del alma, des-perdigados por ahí en folletos y revistas, habrán de ser reco-gidos y editados en una edición completa de sus obras”.

29

Baiña aren eskaera, gure arteko ainbat eta ain-bat asmo eta burutazio bezela, aizeak eraman zuan.

Lotsa eta poza, biak sentitu ditugu El PuebloVasco-ren itz oiek irakurtzean. Lotsa, bilduma etaargitalpen oiek, ia eun urte igaroagatik, egin gabezeudelako. Poza, berriz, lan ori burutzea guri egokituzaigulako, alako epe luzearen ondoren bada ere.

A. Z.

(1) San Bizenteko eliz-artxiboan jasotako argibideak. Besteargibide iturri bat: Adrián de Loyarte: Donostiarras del siglo XIX,1913, San Sebastián, Libreria Editorial Baroja, Antonio Arzakjaunari buruzko atala. (2) Notre Dame komentuan jasotako argibideak. (3) Artzai Onaren eliz-artxiboan, ildakoen III liburuan, 131orrian, 96 zenbakian. (4) Josefa Arzak Alberdi andrea, Antonioren arreba, larogeita bat urterekin il zan, 1939-ko maiatzaren 2-an, Bergara kaleko20 zenbakian, zaarrez: “a consecuencia de senilidad”. (ArtzaiOnaren elizako IX eriotz liburua, 120 orria, 101 zenbakia.)

Poemak

35

Maritxo

I

Oiartzundik Irunabaño arontzago,baserri zar eder batezkutuan dago;aurrean intxaur, gaztañ,piko zuri asko,paretetatik matsata untza dario.Eizian nebillen,ta txaratik goratxakurrak zaunk egiñik,irten zan leioraaiton buru zuri bat,ximur ta polita,ezpañetan zuela

ketan bere pipa.Ni ikusirik jatxizan ate ondora;ta galdeturik noranijoan andikan,erantzun nionianeuskara zarrian,bertatik lagun giñan;t’asirik izketan,bertso bat edo bestetartez botarikan,aurrera pasatzekolaster esan ziran;etzuen nai iñorajoatia andikan.

II

Beriela deiturikfamili guztia,etorri ziran semet’illoba taldia,eta aben artian,parerik gabia,neskatxa bat, Maritxo,

zer txoragarria!...Igerririk aitonaknere iritzia,nai ezik bota zuenbarrendik antsia;eta joan ziranianitxirik atia,

36

onela mintzatu zanagure tristia:- Aingeruak ekarridute gaur onera,len lenago guztiapoza zan etxera;pobre, baña kontentu,gabean oiera,egunaz lan egiñ ta,beti joanak gera. Oraiñ... ai!, ikusi dunere familia,ikusi du Maritxoilloba neria,neskatxa langillia,txukun ta garbia,ta gure Jaungoikoakdoaiez jantzia;ojala baldin balitzzakar, itsusia!- O, ez, ez! - Bai, jauna, bai;gure izatiada, gauza guztien gaiñ,etxeko pakia.Nai genuke, badaki,Maritxo ezkontzia;senargaia billatudegu egokia,

diru asko duena,da pelotaria;eta neskatxak ezetz...Zer erokeria! Berak maite duenada arrantzalia.estropara denetanberdiñik gabia,mutill prestua, baña...arlote, pobria.Zer deizkio? Ez al daau erokeria?...- Barka bezait, aitona,orlako auziaez da neretzat errazerabakitzia;berandua da eta,txakurrak bildurik,abiya bear nukeoraiñtxen emendik.- Nai duen arte, bada,badaki bidia;atsegiñ izango detberriz ikustia.- Milla esker, ta oraiñgeldi bitez ondo;ni etxera ordukoilluna da oso.

III

Lau urte pasa dirageroztik munduan,doakabe, tristiaknere inguruan;txakurrikan ez daukatgeiago onduan,

eskopetak or zaizkiterdoitu zokuan.Nere lurretik ereizan naiz kanpuan,baña... an ere neukanMaritxo goguan.

37

Orla, bada, negukoegun beltz batian,irten nitzan etxetikiya goiz-sentian;brumak arturik zeuzkanmendiyak azpian,bakarrik entzuten zanzozua sasian,lenaz esnatzen danatxorien artian. Baserri zar artaraallegaturikan,etzan iñor ageri,t’atia jorikan,emakume bat irtenzan sukaldetikan,t’alderatu zanianezaguturikan,...zer esan ez nekien,

ez neukan itzikan:Maritxo zan!... Pañuelobeltx bat lepotikan,oriya ta flakua,gaitzak arturikan,iñon ere etzeukanlengo itxurikan!... Boina ta abarkakiñnitzan ni jantzia,gañera berriz neukanbizarra utzia,ta ez ezaguturikbatere ordia,egin nion etxekogizonen galdia,orduan ikusirikbeso bat me-mia,siñalatzen ziralatxarako bidia.

IV

O, Jaungoikoa! An zergertatzen ote zanpensatzen jarri nintzanneraman bidian;ta ala geldi, geldi,nijuan... nijuan ,...ikusi nuen arteazpiko aldianaiton gizarajuaarizti batian,exeriya zegolaorbelen gañian.Bertaraturik, zorrotzbegiratzen ziran,ta... “Ez nau ezagutzen?”esan nionian,

asi zan berielaaltxatu nayian,baña nik arturikanbesuen artian,egin nuen zegolageldi-geldirikan.Libratxo bat tabakonuen morralian,ollagor, egaberat’eperren tokian,beretzat eramana;artu ondorian,pipa bete ta geropixtu zuenian,galdeturik zer nolaziran aspaldian...

38

malko bat an zijuanbere matrallian!Andik pixka batera,mintzo itzaliyanziyon aiton gaxuak:- Ameriketara zanpelotaria joan,ta izkribitzen zigunesanaz kartetandirua irabaztenzegola beti an;erosiko zuelaetortzen zaniangure baserri zarrazernai preziotan,ta laster emen zalasarturik ontzian. Ontan geunden, ta oraiñbi urte dirala,goizalde batian zanaltxa bendabala:aizearen burrundata turmoi soñuaizugarriyak ziran;gure tellatua,arbolak estaldua,gañera sendua,gelditu zan geienaazpiz goratua;ez da izan ekaitz bataiñ purrakatua. Goiza bazijuan taeguerdi alderaitxu gixaraxuabioliñ jotzera,askotan oi bezela,sortu zan onera;talo puxka bat ziyon

eraman aterailloba gaztienak,ta sartu zanian:- Ontziya galdu dalaJaizkibel atzianeta errezatzekoitxuak esan dit. (Jira bat egin ziranbarrerak bertatik.)Bazkaltzeko bildurikgeunden sukaldian,ta geren alkiyetanjarri giñanian,errezatu genuen;zerbait ere prestatzenMaritxo zebillen,ta bestela bezelaniyon begiratzen,ikusi nuen arte,ixill, nola zuenmantalaren ertzakiñnegarra txukatzen.(Zer ote ziyon berebiyotzak esaten?…) Ala, gure bazkarilegia egiñik,altxa nitzan maietik,ta eziñ egonik,guardasol ta txamarragelatik arturik,irten nitzan etxetikzerbait jakiñ nairik. Ondarrabiko plazansartzen nitzanian,jende guztia biltzenzan pilla batian:bi arrantzale zeudenpillaren erdian,

39

zetozen galdurikanitsas zabalian,irakiten zebiltzanbagen aparrian,beren lagun maitiakontzi-pusk artian. Maritxoren maitiaere an omen zan,ta... bazekien ondozer asmotan giñan! Pelotaria berrizAmerikatikanzori gaixtoz zetorrenontzi artan bertan:arkitu omen ziranbiyak ol batian;arrantzale nobliak,atera nayian,bertatik eutsi ziyon;ta, iya irtenik,mendiya bezelakobagak atxiturik,

ez da geiago izanaien aztarrenik!...? Arrantzaliarenabeziñ ederrikanez du Jainkoak egiñbeste biotzikan!? Ez! Maritxok geroztikgoiko leiotikanbeti dauzka begiyakitsaso aldian,eskapulario batbere kolkotikanatera ta jarririkezpañen gañian!... Ta illobak zetozenbeko zelaiera,aitona maitiarimaldan laguntzera;baña nere besotikigo zan etxera,ni abiyaturikanDonosti aldera.

V

Kea dirudieladenbora dijua...ta bizi da oraiñdikMaritxo gaxua!

Bizi?... Bai, ala nolalore igartua.Nork daki zenbat diranorla!... Au mundua!!...

Maritxo poemaren leenengo argitalpena: Donostian/ I. R. Baroja-ren semeen moldizkiran / 1893.Bigarrena: gerra aurreko Argia astekarian, ez

dakigu zein egunetan.Beste argitalpenik ez degu guk beintzat ezagutzen.

43

Zerura

Kea dirudieladenbora dijua...

ta bizi da oraiñdikMaritxo gaxua!

I

Baña... ni eziñ bizizu ikusi gabe,nere buruaz ondoegiñ ziñan jabe!Barrenean detana,biyotz edo labe,zutaz errukitzekoez det aski, ene!Joan nitzan, bada,berriz baserri zarrera,lengo kabira diranenaren antzera;

ganbarako leiotikitsaso alderabegira zegon; eta,deitu niyonian,jatxi zan beriela;negon atarian,t’aitonaren galdiaegiñ ondorian,- Pasa bedi barrena,jauna -esan ziran,abiyaturik orlanerekiñ izketan:

II

- Aitona! Ill zan, jauna,enkargaturikan,bedorri etortzen bazanegunen batian,guztiya esateko.Lengo berri badaki,jauna, ta geroztik...nere aiton gaxua,damuak arturik,asi zan triste, triste,gelditzen bertatik;

etzuen ezer jatenta, eziñ egonik,zer egiñ etzekiyenni poztutziatik.Nik beretzat ez nuenfar irri bat baizik.Orla giñan,... eta beiñetxeko ganbaranbeti bezela arinitzan ardatzian;aiton gaxua neukan

44

alkian, aurrian,ta nijuan bezelaliñua iruten,Jaizkibelgo lañuazijuan banatzen...Guadalupeko Amaagerturik ontan,aiton onari esanniyon bat batetan:- Betor, betor onera.Ara gure Ama.Zergatik dago triste,aitona laztana?...Nai al du nik gauza batoraiñ esatia?...- Zuk nai dezun guztia,illoba maitia!- Bada... nik nai nukenaez da besterikan:onera ekartziaOndarrabitikanemakume gaxo bat,alargun, pobria,Anttonen ama, ai!,ura galdu zanianitsas zabalian,lurrian geldituabakartasunian!...Zer zorionekoaizango nitzaken,

utziko balirakeetxera ekartzen!Am’alabak bezelabiziko giñake,eta gure biyotzakpoztuko lirake!...- Ta zer ziyon aitonak?- Nola esan!... Jauna,alkitik etorri zanaltxa ta nigana,eta bi besuakiñlepotik arturik,doi-doia esan ziran:- Ber..ta...tik, ber...tatik:datorrela lenbailen;zor au pagaturik,kontentu nua oraiñmundu onetatik!Eta bere malkuakneriakiñ jorik,lurrera zijuazenelkarganaturik!(Aitonaren malkuakazkenetakuak,non fruta ximur batekdauzkan ur tantuak;eta illobarenakaundiyak, beruak,aspaldiyan zeuzkanakbarrenen bilduak!)

III

- Eta gero? - Ai, jauna!Urrengo goizian,nere Anttonen amanik aldamenianikusten nuenian,...

eta arratsian,guztiyok elkarrekiñerrosariyuandifuntuengatikanerregututzian,...

45

ez dakit zer sentitzennuen biyotzian!...- Ta ama bizi al da?- Ez, gaxua... Bañan...begiyak nik itxirikmundutikan joan zan!, , ,- Eta zu nola zera?- Ni kontentu, jauna;nere anai zarrenaetxian degunatxit ona da neretzat;denak maite naute,aitortuko ezpanubiyotzik ez nuke;koñatari laguntzen

diyot alegiña,illobatxoak duteikasten dotriña;beren gelan daukatenAma Birjiñari,lore xortak eskeintzendizkate kantari,t’ingurutikan datozneskatxak oneraarratsaldetan, jostennik erakustera;orla joanik egunakegunen ondoren...beti esperantzetan...ta beti maitetzen!...

IV

Ixilldu zan Maritxo;t’irten nitzan andik,nere artian orlapentsatzen jarririk:- Beti esperantzetan!...Al da gure biziyaesperantza baizik?Nola bizi litekeiñor au galdurik?Len joan ta oraiñ esanorduko pasarik,gelditzen zaigu ezergero bat besterik?

- Ta beti maitetzen!...Bai, Maritxo, bai! Zureantzikan ez dutenzenbat neskatxa gaztegaurko egunian,biyotza kolokan taaizia buruan,zorionaren billadabiltzan munduan,itzal bat arrapatzenaurraren moduan!...Gaxuak!... Ez dakitemaitetzea zer dan!

V

Laguntzat eramananuen eskopeta,ta arrats artarakojorik Goizueta,

biaramon goizianerbi txakurrakiñ,ibaiaren ertzianutzirik Alduntziñ,

46

emendik eskuieraasi nitzan sartzen:izandurik Añarben,gero Arranbiden.baso eta mendiyakikusten nituen,ta begira... begira...ez nitzan aspertzen!O zer edertasunakgordetzen dituzten!...Gizonak altxatuakbadira erriyak,Jaungoikoak egiñakbaso ta mendiyak!Ta nebillen zoratzenni aben artian,pill-pill sentirik nereeuskal biyotzian,Urdaburu atzekoerreka beltzian,basurde ta basauntzakzuten biltokian,oraiñdik ol-etxerikegiñ etzanian,lengo denboretakogure lur librian...aritz tantai galantakzutik zeudenian!Udazkena zetorren,ego aizia zan,bero egiten zuenmendi aldapetan,eiz arrastorikanezerenik etzan,kabiyak utsak zeudenarbol adarretan,eta osto igarraerortzen zanian,...

o zenbat txori kontuzeraman tartian!...Ta txoriyak zebiltzanitzala nayianbide bazterretakoelorri sasiyan;olluak atarikometaren onduan,ardiyak erreketan,txakurrak txokuan,ta beiak ukulluanixilltasunian;etzan ezer entzuteninguru aietan,bazirudien denazegoela lotan,arratsian bezelaaditurik klan-klan,arriyaren kolpiabakarrik errotan...ta tarteka... nonbaitik,doi-doi nabaitua,ikazkiñen aizkorenebaki txixtua...artzaien txilibitusoñuaz nastua...Gero, Pikoagatikbeste alderdira,beiñ gora ta beiñ beraemanikan jira,illuntzerako nitzanirten Ergobira,Urumean datorrenbezela aingira,leun-leun sarturiknere Donostira.

47

VI

Illabete geienazzan ontaz irago,non Ategorrietabaño onontzago,goiz batian amon batjartzen zait ta diyo:- Barka beza: bedorrida On Antoniyo?- Bat bai. - Banekiyen nik!Bada, natorkiyoesatera Maritxotxit gaizki dagola,laster Jaunari kontuemango diyola;ta nai badu bizirikikusi oraindik,abiya litekelabidian bertatik.Esan, ta nijualazerbait galdetzera,itzontzi bat sartu zangu geunden artera:t’arrekiñ egon etajira nitzanian,iñondikan amoniketzan ageri an.Zer egiñ ez nekiyen...Batetik, mandatuanork ziran bigaltzen?Bestetik, ara joanikzer egiñ nezaken?Agiyan traba etamenturaz kaltia,gutxi edo geiagoazken ordu artanbear dan pake ura

nasturik animan.Baña... sufrtzen zeuden!Ta... nola ziteken,kasorik egiñ gabegelditu niteken?Ni ez! Ara joan nitzan. Ez nuen nai izandusartu bere gelan,ta begiratzen niyonate ondotikan.Gurutze bat estutzenzuen eskuetan...ezpañak idukirikberaren oIietan,garbi!, non maripoxakeguak loretan!Bai, eta nola ill zan!...Itsasoa ikustenzuen oietikan,t’ametsetan bezelaurruti batian,...begi zorrotz illtiyakan jarririk zeuzkan,...noski bere maitiabillatu nairikan!...T’aurreratzen zijuanbezela agoniyan,...andikan Guadalupen...t’ondoren zeruan...- Je...sus,... Ma...ri...a,

[An...tton...marmarizturikan...Arkitu ziranianJaunaren kolkuan,...zer eztaiak izangozituzten orduan!...

48

VII

Joan da gure artetikMaritxo gaxua!...Gu laster, ala nolaarbolen ostua;ta mundu au legokeoso igartua,pozik gabeko penak

betiko galdua,ezpalitz altxatukozerurañokua,eder, txoragarria,gozo lurrintsua...esperantzaren loreamoriyozkua!!

Zerura poemaren leenengo argitalpena: Donostian /J. R. Baroja-ren semeen moldizkiran / 1894.

Beste argitalpenik izan dan ez dakigu.

51

Joxe

Lagunakin batianartalde antzian

Kuba-ra bota zutensarturik ontzian.

I

Kantauri itxasokoarroka batian,arrantzan ari nitzanillunabarrian;nola ez nekielanuen kañabelaautsirik, nabaitzen detetxe bat zegoelaur bazter-bazterrianantxeta bezela,t’esango nuke nerebegiyetan delaan ezagutu nuenamona Mikela.Ximela, su onduan,xarra ta itxua,baña biyotza bero,argiya zentzua,eskuetan xintxillikerrosariyua. Zer ta nola nebillenesaten asianitzan, non bat-batetan

beterik atiasartzen dan Pello, gizonbiziya, trebia,burutik oñetaraegoki, noblia,Mikelaren semia,zer arrantzalia!...Ta diosal elkarriegiñ ondorian,ixill gelditu giñanpixkatxo batian...ni begira... begira...nola paretetanageri ziran iltzekako muturretaneskalaproi, zamarra,otar, kulubixak,sare, kordela, trezata aparejuak,eguneroko ogiyairabaztekuak,menturaz, ai!,... betikogalduaztekuak.

52

II

Illundu zuen oso,bertan geldi nitzan;Pello azkar zebillenbat eta bestera,biaramon goizekobere batelerabiar zituen gauzakprestatu nayian;ta... afari legiaegiñ ondorian,preji arrai batekiñtalo pusk’artian,bildu azi ginduenamonak onduan,ta errosariyuaesaten asi zan.O!... Ura nere pozaantxen, sukaldian,jende umill aiekiñbelaunikatzian!Ez det sekulan egiñnik nere bizianotoitz samurragorikJaunaren aurrian!Pellori esan niyondeitzeko goizian,bere gela extua

eman ziranianarratsa pasatzeko;nik nuen argiyazan antxiñ-antxiñekobildumen oriya;ez dago zer esanikoia txit txuriya,pobria izan arrenosoro garbiya,ala nola dan gurelur maitagarriya. An, buruki aldian,nausitzat jarriyagurutzia, onduanBirjiña Mariya,ur bedeinkatuarenontzitxo txikiya;ta arontzaxiagonabarmengarriyaarrantzalien PatroiSan Pedro aundiya,alargunak amaikakandel eskeñiya!...Ta erramu adar batigartua iya,estroparen batianlen irabaziya.

III

Irtetzen naiz leiora...gau zoragarriya!Mendiz mendi zetorrennagi illargiya ,ta denbora berianitxaso aldetik

lañua geldi.. geldi,loa banaturik!... Erretxiñola asi zankantari sasian.txit illun mintzaturikbere jardunian.

53

Nork daki? Nik leiuanta ark arantz tartianbakoitzak bere penakzeuzkan biyotzian!... Ta... lo ta lo kantatzenauzo inguruanamaren bat ari zan,aiñ triste ordian,non nik esango nukenaurra magalianzeukala betiko, ai!,lo utzi nayian...pentsaturik emengoetorkizunian!...T’itsas zokotik datorberriro lañua.

baso, zelai, ibaienmaindire arrua... Arratsa badijua.,eta mendiz barrenollarren gab’erdikokanta det entzuten... Nuan... nuan ni ereleiotik oiera,beste mundu batianamets egitera!...Zeru ta lurrak diraelkar katibatzen,ta... amoriyuak duguztiya betetzen.Zaudete, aingeruak,nere loa zaintzen!...

IV

- Dan! Dan! - Or naiz, Pello.- Ez, jauna, ez, bego;egualdi txarra dakart’egiñ lezake lo.Bart nola esan zirangoizian deitzekonator, jaiki ez dediñ,aztu zaitalako.- Ondo da: itsasorajoango gera gero. Berriz ere leiorabanua; goiza zan,itsasuak arruaaserria zeukan,ta eguna argitzenasi zuenian,Abe-Mari ezkillamendi tontorrian,

ermita zirudienetxetxo batian. Lodi zegon lañuatxara bazterrian,ta ondoren aiziakurratzen astian,joan nai ezik trabatzenzan ariztiyetan,ala nola itxasten danuntza paretetan. Eguzkiya ondorenateratzen zuen,eta txori txikiyakikusten nituennola txarako arbolmuturretan zeudengaubian nastutakolumak orrazatzen,ixill-ixill,... ekaitza

54

nabaituko zuten. Jaixten naiz sukaldera,t’an zegon amona;bere aldameneraalkitxo batianjoan nitzan, t’egun onakeman nizkanian,galdetu niyon iyafamili guztiyatellatupe artan zan;ta erantzun zidan:-Ez, jauna... Amerikandet illoba Joxe;bizi dala banekipenarik ez nuke;baña... a!,... gerratianKuba alde ortanasko ill omen dirabi urte abetan;t’etorri diran pixkakmiñak galdurikan...beren oietan daude...illtzeko zoriyan!...Ta... - Ez bedi estutu;nork daki oraindiketorriko ote danzori onez andik?- Etorri ta... zer dauka?A... gizarajua!Baleki zer mutilla...umill ta prestua,langille indartsuaeta onradua,baña... - Zer esan nai du?- Aspalditxuan zeukanezkontzeko asmua,

t’ura neskatxa, jauna,zeukan autatua!Iya-iya besterikez bezelakua,ona, argi, liraña,goiko bordakua.Jesus maitia!... - Zer dagertatu ordia?- Joxek bere berririketzigun bigaltzen,t’andik etorri batekesan zigun emensutan sarturik betinola ibiltzen zen,zergatikan iñorenbildurrik etzuen;beste egun batianesan zigun berriz:“Ill zala aitu nuenmakiña bat aldiz”.Eta... au andregaiakjakin zuenian,eri jarririk, ill dabi illabetian.Ixilldu zan amona,ni negon ixillik...Etzan ezertxo ereaditzen iñondik;bakarrikan zetorrenan... borda aldetikardiyen bee luziapena banaturik.Joxe-ren berririk ez...neskatxa tristia!Zer ote zan beretzatorla bizitzia,sufritzen egunez tasufritzen gaubian,

55

bakarrik pozturikanamets egitian...geiago sufritzekogero, esnatzian!O, zenbat, zenbat aldiz.bakarrik mendiyan,negar egingo zuenbildotxen erdiyan,abek onduan etatxoriyak sasiankantari ta jostatzenzeuden bitartian!...

Gaxua! Zenbat bideregoten ote zen,zorrotz, itxasoz arontzbegira... begira...menditik bordara tabordatik mendira,urrutira maitetzen...eta erregutzen!T’odeiak joango ziranpasatzen gañetik...ala non esperantzabere biyotzetik!

V

Amonaz despeituriketxeratu nitzan,eta uzterakuanan mendi kolkuak,aritzetan urrungazzeuden tortolluak...nola jakiñ ziradenzori onekuakedo bakar utziyakeiztarien suak! Au biziya guriamundu triste ontan!

Zenbat ta zenbat illakgerrak bazterretan...ta zenbat beragatikkanposantuetan!...Penak kalean etapenak mendiyetan...kezka eta zalantzaalde guztiyetan...tristura... Gaboneanaurten... etxietan...Eta Joxe?... Nork dakioraindik bizi dan?...

1897-ko Abenduan.

Joxe poemaren argitalpenak:Donostian / J. Baroja eta semearen moldizkiran / 1897.

Biblioteca Bascongada de Fermín Herrán / Antologia Bascongada /Prosa y verso / Tomo I / Bilbao / Imp. y Enc. de Andrés

P. Cardenal, Banco de Esparia, 3, interior / 1898.Leizaola’ren irarkolan / 1929. (Moldiztegi au Donostikoa zan.)

59

Sufritzen

Joxe etzan ill Kuban:andik ekarria,...

bizi da Mikelarenilloba maitia!

I

Urte bat igaro da,zer urte tristia!...Non-nai gerra, ikara,negar, naigabia!... Tristuretan igaribezela galdurik,irten nitzan mendira:egun ura joanikotaditik basora,sorora zelaitik,batera ta besteraeziñ asperturik,(ala nola txoriyak,kabiya kendurik,dabiltzan inguruanatera nai ezik),kalera etortzekoez neukan gogorik.Ez!... Nere Donostiamaite detalarik,ez da neretzat egiñurrezko kaiolik. Baña... mendiyan eretristura barrendik!

Ez irrintzi, ez txistu,ez kantik iñondikgoizetik arratseraentzun gabetanik,kanposantu batianustez arkiturik,gorago joan nai nuenarkaitz tontorretik,bakar, zeruetarabegiyak jasorik,nere euskal lurrariadiyo esanik... Illundurikan ontan,illargi betiazetorren argitzerani negon tokia:zerua ageri zanizarrez jantzia,arroka bazterretikzijoan ontzia,kantari zeramalamariñel jendia;itsas bagaren otsak,paketsu, geldia,

60

urrutira banatzenzuen logalia...t’arbola zar adarren

azpiyan gordia,lotan bezela zegonJoxeren etxia.

II

Nuan; pauso soñuaalderaturikan,txakurra asi zan zangazetxe barrendikan;atia jo nuen tagoiko leiotikanazkar galdetu zutenzeiñ edo nor nitzan.- Joxeren galdez nator,idiki atia.Eta txakurrak nereboza aditziaeta bertatik osoixill gelditzia,bat izan zan guztia.Zer arrigarriaurte beteren muganni ezagutzia!Mutill gazte lirañ batjatxirik atera,sartu ta galde niyon:- Morroia al zera?- Bai, jauna. - Eta Joxe?- Obetoxiago.- Itz egin nai niyoke.

- Bai, baña... lo dago.- Utzi zakitza, bada,ta zuaz oiera,ni sukaldera nuagaba pasatzera;ez da lenbizikuanere etorrera,oraiñ baño len nazuemen izandua;ekatzu krisellua,gabon, mutikua.Eta, aurreraturik,alki xar batianlaister eseri nitzansuaren ertzian,krisellua utzirikxinxillik iltzian.Pintto txakurra jarrizan aldamenian,eta an, baserrikoixilltasunian,zerbaitek irakitenziran biyotzian...Non dago, non, pakialurraren gañian!

III

Joxe ezagutzekoneraman goguaaundiya zan, ta kendu

ziran oso lua.Oraindikan egunaargitu baño len,

61

bazebillen morroiabeiak gobernatzen;ni sukalde txokotikbegira neguen...Ta asi ziraniantxekorrak mugitzen,olluak atarirakarakaz irtetzent’uxuak ganbaratikaidian an t’emen...denok egun berriyaagurtzen genuen.- Eta Joxe? Ez al daoraindik esnatu?- Bai, jauna, t’esan erebart zer dan gertatu.Eta orduan bertan,aitaren besotik,arrastaka bezela,

eskalleretatik,dator mutill luze bat,argal ta tristia,atzo izandu zanaalai ta ernia.Joxe!... Begira jarrita negolarikan,...eskallera pasarikalderatutzian.- Berorri.. izango danitaz... itz egiña-ziyon semiak doi-doiaditzeko diña.- Zutaz? Bai, ta zurekiñegongo nitzake,aspertzeko bildurrikbaldiñ ezpanuke.- Ez, jauna... Nere poza,geldi nai baluke!

IV

Asi giñan izketan:biyotz eritikan...kontu negargarriakan ixuri ziran...O, bildu al banitut’aditzera eman!Baña nola ark neribezela nik esan!Mutill gizarajua!. .Kuban zebillela,sutan sartzen omen zantximista bezela,bildurrikan beñereizan etzuela,eta bere goguanbeti zituela

Inaxi andregaiat’amona Mikela! Eta bi izen oiekesan ondorian,...eskua pasa zuenbegiyen gañian. ¡Soldadu mutill uranegarrez jartzeko,malkoak berak zeudenlotsaz irtetzeko!T’itzik gabeko izkuntzparegabekuan,. .zer gauzak ote zeuzkanorduan buruan!Goiz batian trenianomen zijuazen,

62

eta burni bidian,puskatu zitezen,dinamitazko minajarriya zeguen. Ez omen daki berakgero zer pasa zan:kordegabeturikan,kontura zanian,zegon eritegikooi extu batian,odola zeriyolaabua betian;geroztik... ez da onikbere barrenian.Argatikan etzuenkartarik bigaltzen;lagunak iskribitzenikusten zituen,“Zer nai dek esatia?”galdetzen ziyoten,baña... beraren penaketziran azaltzen,baizik maitagarriro

barrenen gelditzen. Orla eri zegola,non jakiten duennere bertsuen berri:egunen batian,norbaitek utzi zizkanoiaren gañian;t’ala non ekaitz beltzaalderatutzian,egazti gaxua dangordetzen sasian,ala sartu omen zanmaindire tartian,irakurri ondoren,...illtzeko zorian! Batere zizpururikbotatzen bazuen,iñork entzun gabiabetiko zan galtzen...baldiñ ezpazan beintzatlurretik goratzen,t’Inaxiren oñetanzeruan banatzen!...

V

Inaxi!... Beltxaranaomen zan gaxua,neskatxa naigarriaeta aingerua,mendiyan jaio, azita bizitakua,bildotxak alaiturikbere ingurua!... Kubara joan baño len,San Juan arratsian,bertsuak bota zizkanborda-atarian,

lizar adar berdiakjarririk atian,ta gero... krabeliñakeskuen artian!... Eta non uzten deguamona Mikela?...Larogei urtekoa,gañera itxua,Joxeren arrebariemanik eskua,ta utzirikan beresukalde txokua.

63

an atera omen zanpozikan bidera,Joxe zetorrenianKubatik etxera;eta... nabaiturikanboza mudatua,laztantzen zuen estuJoxe... izandua!Azala ta ezurrautsik biurtua...Ondoren gelditurik

aiñ naigabetua,non arturikan bereerrosariyua,errezatzen bezelaasirikan ziyon:-Non... da... nere

[Joxe?... Non?Amona tristia!Lau egunian ill zanerrukigarria!

VI

- Aski da, aski, Joxe,ni oraiñ banua,etzera izango nitazsekulan aztua,laister etorriko naizberriz ikustera...- O, jauna, ez bedi joan,ez nau ikusiko,zergatikan... ez naizanluzaro... biziko!Jesus,. .. nere barrengotristura ta miña!...Ez naiz... iñola ereInaxiren... diña!Ark mereziya zuenberetzat zerua,baña ni... izandu naizbiyurri, gaixtua!...Jauna!... Emen ainbestesufritu ondoren,...oraiñ ill... ta... ez dakitnora joango naizen!...(Eta itz legor oiekesanaz batera,

izerdiya zeriyontantoka lurrera!)- Uste dezu Inaxikaztu zaituela?. .Ez al zaitu zerutikdeitutzen bezela?...Ta kolkotik kuttun batatera ta zuzen,bere ezpañetaraeramaten zuen!...Inaxik, joan zanian,emana baitzuen!. , .- Zeruan dago ereamona Mikela!A!... Siñista nazazumaite zaituztelata zugatik Jaunarieskatzen daudela! Lasai zaitia, Joxe,ez dudarik izan,dezun biyotz ederraJainkoari eman;nai badu, sendatukozaitu oraindikan,

64

ta bestela zerurajoatekoa zera,zure maitearekiñbeti bizitzera!- Nondik datorkit neri...orren poz... aundia?...- Zer uste dezu, bada,

zure suertiadala gerra ta gaitzenmende bizitzia,ta esperantzik gabeazkenik illtzia?Ez, Joxe! Zai daukazumundu bat obia!

VII

Eguna igarorik,biyaramonian,jarri nitzan goizetiketxera bidian. Goiko ermitatxuanerromeriya zan:an, bere inguruan,dabill gazteria,ala non lorez-lorebaratzan erlia,ta neskatx’asko, triste,beltzez jantzirikan,anai ta senargaiakgerran galdurikan! Gizon zarrak bildurikmeza ondorian,asi ziran izketanaritz baten pian:nekazari kontuakazturik zeuzkaten,

etzuten lenagokojardunik egiten,baizik bata besteagaldezka zoratzen,soldaduen berririkizan ote zuen. (T’arboletik zetozenostuak erortzen,nere iritzirako,zerbait erantzuten!...) Etzan ez danboliI¡ikta ez aurreskurik,ta netorren dolorezemanaz pausuak,irakurtzen bezelamendi t’itsasuak,liburu guztietannitaz autatuak,nere oroitzen kutxaamoriyozkuak!

VIII

Orduaren atzetikordua zijuan...ta mutill ura neukangau t’egun goguan,jakindu nuen arte,

mandatari batez,andik laister ill zalasoseguz ta pozez,enkargaturik nerigero esateko,

65

t’Inaxiren onduanlurperatutzeko!… A!... Ikusten det oraiñbere baserria(beste etxe askorenispillu garbia),utsa, indar gabia

ta negargarria.kanpotik ta barrendikarantzaz josia.emendikan entzunikmiña ta luzia...ataritik datorrentxakurren antsia.. ,

IX

Aurtengo Gaboneansukalde txokua,otz-otza arkitzen da.nere Jaurgoikua,

tristiak poztutzekoBelenen jaiua!.Zer litzake munduakendurik zerua!…

1898-ko Abenduan.

Sufritzen poemaren argitalpen bakarra ezagutzen degu:Donostian / J. Baroja eta semearen moldizkiran / 1898.

69

Amona

I

— Alperrik izango da.nere Joxe Mari.nik etzaitut utziko,ezta zuk ere ni. (Doñua: “Atoz, pekatariya”.

Neskatx gona gorri bat,liraiñ ta bizia,gerriraño utziazintzillik illia,oñ utsik. ta buruanpalaxtaz, betiadizdiz egiten zuensulla txit garbia,iturritik zetorrenitz oiek kantari;ni, etxe atarian.piko bat edo biarboletik arturik.negon entzunlari,aditurik bezelatxantxangorriari. Eskatu niyon uraeta eman ziran,t’andik laister euriya

asi zuenian,sartu nitzan ondorenbaserri zarrian,ukulluko atian,mar-mar jardunian.gizon bat arkiturikaserre antzian.- Egun on, ez nuke naiobra txarrik egiñ.- Ez da gaizki esana,bañan... obra txarra:. .bildur naiz ez ote danizango gurekiñ;barkatu, ez dijuaezer bedorrekiñ,baizik... oraiñ or goraigo dan orrekiñ.- Banua, bada. - Jauna.

70

orrenbesterekiñ?Damu det, geldi bediatertu artian.Ama, betor beraño;iñoiz, egundaño,ez degu guk etxetikiñor bota izan;bedorri bezelakojaun bat gutxiyago.- Bai, bai, ixillik zaude.ezautua dago.Etorriko naiz berrizzuek ikustera,

txoriyakiñ batianpikuak jatera.- Non bizi dan baneki....laister an lituke.- Ori ez. arboletikartu nai nituke.Agur -ta irten nitzankanpora bertatik,nabaiturik neskatxaatari aldetikbegira nola zegonleio zirritutik.

II

- Mendiyan igaro det egunazu ikusieko antsian,baria iñola ez du nai aitakpobrerik aldamenian;aztu nazazu, aztu. Lubixa,ta bizi zorionian,ni utzirikan alde bateranere suerte tristian. (Doñua: “Kontxexirentzat”)

Mutill bat goiko mendi bidetikgaro sort ederrarekiñorla zijuan, bazter guziyakbeterik bere kantakiñ;ta mendiyaren beko aldekosasi erreka ertzian,gelditu nitzan pentsaturikankant’au entzun nuenian... Ote du onek zer ikusirikneskatx arren biyotzian?...Edo ezpadu, non ote dabillkabiya egin nayian?...

71

Mundu kaxkarra!... Amoriyuapill-pill sortutzerakuan,beti odeia, beti arantzanaigabetzeko onduan!... Gauzarik aundiyenakor... mixteriyuan,...gure ezaguerakobeti ezkutuan...ta... baita bear eredaukagun munduan! Ikusiko bagenuemen dena argi,ala nola diralasei ta sei amabi.zer geldi litzaiokeetorkizunari,gure amets maite tageroko... nai ari?... Ta mutillaren kantazijuan galtzera,asi zanian sartzenaldapetan bera...baga orrolariyajoaten dan antzera,sortu zan ixilltasunta ezerezera!

III

Bakardade aundi eta ederramendiyetan arkitzen detana,zenbat aldiz gogoratzen zaitudanzeralako neretzat laztana! (Doñua “lntxauspeko alaba”.)

Egun batianabiya nitzanberriz baserri artara,

72

bidez entzunikerromeriyandanboliña ta algara.eta jakindunuen auzuannola omen zan esatenetxe artantxenfamiliakopenak zirala gallentzen:beren sustraia.ordu txarrian.bakarrik zala dirua.ta beragatikzenbat sufritzenzegon amona gajua.andre lerexakupigarriya.Pagadiondo bekua.

* * *

Ara non dagon:xudur luxia,begi xorrotxa. plakua.arropa beltxasoñian etatxintxillik, medar, moñua.bildumen xortaelizarakokutxa gañian

73

jasua.ximur-ximurrakezpañ igarrak,far irriakiñ abua.beti esanaz:- Zu zera. Jesus.bakar-bakarrik santua,diruagatikizan ziñanamundu onetan saldua!...

* * *

- Bañan, amona. andre Terexa.zer du orla mintzatzeko?...- Esango diyot!... Desio nuenbedorrekiñ egoteko,bada lenguan alde egin zuenbera jatxi nintzaneko;betor onera, exeri bedi,nere penak jakiteko.- Baña... bedorrek ez nau ezautzen...- Bai, jauna; aspaldi ontangoguan daukat len ikusiyaeizian inguruan,eta... (ondoren esan zizkidanazturik neuzkan bi kontu,agerturikan ni ikustiazsentitzen zala kontentu).Gero... antsi luze batbota ondorian,asi zan berielabere itz aldian,txoraturik entzutennegon bitartian.

74

IV

- Iru seme nituen:zarrena etxian,bedorrek ikusiajoan dan egunian:eta bi gaztienakzeruen erdian…bada ill zitzaizkidanlengo gerratian,Buruntza menditikanUrniyeta alderajatxirik goiz batianbiziya uztera!... Etxian dana, Martiñ,Ezkondua nuen;gerrak irauten zuen,noiznai sutan geunden,eta eztakit nolaleiotik gelarabala bat sarturikanjo zuen erraña!…Ote du beste bateksufritu ark aña! Elizakuak artuBiyaramonianeta ill zan gaxuaillunabarrian. Bi aur utzi zituen,azi ditut biakJainkoak lagundurik,t’oraiñ naigabiak!... Ta itz oiek amonakEsaterakuan,balitz bezela argi batgau illun, pisuan,ala non tortolluaurrungaz basuan,

neskatx ura kantariasten da kanpuan:

- Alperrik izango da,nere Joxe Mari,nik etzaitut utziko,ezta zuk ere ni.(Doñua:“Ez egon pekatuan”).

- Aditu du?... Ori detilloba zarrena.egunero orrelakantatzen duena.ta ni bere alde naiz;jakingo du dena. Joxe Mari, esanakant’ortan astian,etxeko morroia dajoan dan aspaldian,gazte langillia tabiziro zintzua,emen ta non-nai mutillerrespetokua,nere illoba maiteorren diñakua. Beren biyotzak daudekatibaturikan,bañan... aitak ez du naionelakorikan,baizik eman Lubixaerrota batera.eta Joakiñ, semia,etxian gelditu,onek dezaion geroberari jarraitu.

75

Baña, jauna, ill arteni banaiz gidari,ta nere familikogauzen zuzendari,eskatu naiko diyotJainkoari, beti,arren, bere eskutikgaitzala iduki! Joakiñ, nere illobabigarrena dana,mundurako jaiuaez liteke, jauna;ez da bere buruazsekulan oroitzen,inguruko guztiyakpoztu ta maitetzen;eta, al duenianelizara joanik,an dira bere festaktxiki-txikitandik. Emezortzi urtekomutilla egiñik,gure familiakoberri nabaiturik,ta aitaren asmuakargi ikusirik,arrats batian zigunguztiyori esanbere gogo osuata borondatiazala, al baziteken,apaiz egitia;ezkontzeko LubixaJoxe Marirekiñ,eta izango zalapakia denokiñ. Ta nik erantzun nion:- Esan zazu berriz;

amonak bedeinkatzenzaitu milla aldiz!Zu apaiz egitekoez degu modurik,baña... kristau on askobadira munduan;nik billatuko ditut,egon deskantsuan. Azkar billatu ere,ta gaur, Bitoriyan,an da nere illobaixtudiyuetan.- Txit ederki!... Ta aitaez al da kontentu?Ez al liteke oraiñLubixa ezkondu?... Ta amona tristiagelditu zan mutu;etzuen lurretikanbegirik altxatzen,eta onduan negonni bera kupitzen,goibeltzen asitakozeru bat ikusten!- Ez nuke penatu nainere galdiakiñ...- Ez, jauna, ez, kezka batdaukat barren... barren!Martiñ, nere semiaklen maite ninduen,beti ziran aditzeneta obeditzen,baña gaur, Jesus ona!,dago itxutua;beretzat ez da ezerezpada dirua,egun on bat etxianez degu pasatzen,

76

t’ez dakit zer guganaetorri liteken!… Lenago nere luazan soseguzkua,oraiñ... gabak dituenordu luzietan...oker izugarriyakditut ametsetan!... Jaungoikua kanpora,dirua Jaungoiko,orrela zorioniknola da izango?T’emengua utsa da,baña gero... gero!... Egiya esaten diyot:nere lengo penak,aundiyak ziralarik,

aztu zaizkit denak!Orduan ez gendubenoraiñ aña gauza,baña etzan arkitzengurekiñ etsaia,eta gure biziyazan zuzen, lasaia. Esan dit... ez diyolaezkontzen utziko,eta ni beintzat laisterpenak naute illko!... Esperantza guztiyadaukat Jainkoagan,fedez eskaturikangoizero, elizan,argi egin dezalaMartiñen animan!...

V

Illuntzen ari zuen;noski biltzekoriketzegon arboletangeiago pikorik.eta netorren nereDonosti txulora,non aurra nitzanianamaren kolkora,irten gabe egonazondoren iñora,zetorkidala betiamona gogora... Eta... neguko ekaitz lanbroakbanatzen ziran bezela,alako poz bat sentitzen nuennondikan ez nekiyela;andre Terexak zeukan fediazan bizia, ez epela,

77

ta nork ez daki zeruak alaeziñ utzi zezakela! Uda berriya farrez zetorren...loriak berriz jaiotzen,beren mimiku mantxik gabiakBijiñ Amari eskeiñtzen;txori txikiyak txirulirukakontu maitiak esaten,xoxuak eta birigarruakbasorik-baso pregoitzen,piko zar ura ate onduanasiya osto berritzen,Joakiñ gaztia, apaiz egiñikBitoritik etxeratzen! Jakindu nuen etorri zalata gañerako guztiya,bada amonak bigaltzen zirannexka bat mandatariya;baña ez nitzan joan entzuteraJoakiñen meza berriya,ez, ez nuen nai idiki neremalko iturri aundiya! Amona ere etzan izandu,oyian zegon gajua,pozak geiena menderatzen dubiyotz eritutakua!Bere semia, len itxutua,Martiñ, oso apaindua,ara joana zan muñ egiteraJoakiñen esku santua! Onek ezkondu zituen laisterLubixa ta Joxe Mari,zeru puskakiñ tella berriaemanaz etxe zarrari,eziñ esan dan alaitasunabakoitzaren animari,eta gloriya, moduren batez,ill baño len... amonari!

78

Badator ontan Korpus egunazeru-lurrak laztantzera:iñoiz ez beziñ urre printzdunaeguzkiya da atera,ta leiuetan, elkar bulkiaz,irten nai dute aurreraarros, krabeliñ ta albarakakifarra gozatutzera... Ara ezkillak... Prozesiyuaoraiñ dijua astera,eta amona, eziñ egonik,jaiki ta joan da kalera. An, belauniko doi-doi gaxuajarririk eliz aurrian,zegon, ainbeste maitatu zuenJauna agurtu nayian;ta alderatu zitzaionianJoakiñen esku artian,...bere gorputzak jo zuen lurra...Gora... denbora berian,anima ura zeruraturikintzentsu borboill batian!...

Amona poemaren leenengo argitalpena: Donostian /J. Baroja eta semearen moldizkiran / 1900.

Beste argitalpenik ez degu guk beintzat ezagutzen.

Itz-lauz

81

Jesus Biotza! (1)

aunak: Ala nola eguzkia atera zaigun gaurgorputzeko begiakin ikusi dezagun festa poz-

garri au, ala berean datorkigu Mendiburu oiartzuarillezkoarraren oroitza, animako begiak zabaldurik,gure gurasoen beti-betiko fede eder sekulan bañoberoago daukagunarekin, begiratu zaiogun, emenlurreko gauza utzi bear ditugunak azturik, ura sal-batutako gu salbatu bear gaituen gauza bakar orri:Jesus Biotzari! Bai!... Guztia da biotza Jesus gurea!Eta ala, gizonari, Berak egiña dalako bere antzera,ez dio eskatzen beretzat biotza baizik.

- Atozte Nigana, penatuak eta nekez beteakarkitzen zeraten guztiak; Ni izango naiz zuen gozae-ra ?esaten digu; eta zeiñ da penatua arkitzen ezdan euskalduna?

O euskaldunak! Gure izate guztia, lengoa, orain-goa, gerokoa, betikoa, betiraunde edo eternidadeguztikoa, dago Biotz artan gordea, da Biotz ura; eta,au jakiñik, ez gaitezela izan zentzu gabeak; Biotzartara eraman zagun gure biotza, eta Argandik gurelagun urko edo projimoaren biotzera ekarririk, illarteraño elkar maitatuaz, elkarri lagunduaz, bizigaitean deserri onetan. A!... Irakur ditzagun Mendi-buru gogargituak izkribatutako liburu miragarriak,

J

82

Biotz arren edertasun ugariak txoraturik, eta berta-tik maiteko degu Jesus! O euskaldunen Biotza! Zei-ñek esan lezake gaur, Mendiburuk atzo esan zueneraraz, nolakoa zeran?... Izkribatzalleak? Biursa-riak? Baliteke, baña ez da segurua. Menturaz, men-turaz, ordu oetan gutaz aztuena mendian arkitzendan gaixoren batek, iñork baño geiago onek maiteizatea gerta litekelako; zergatikan nola jakin lezakeamorioa zer dan, maite ez duenak? Eta... o mirarienmiraria! Jesus arkitzen dalako, denbora berean, alaerregeren etxandian nola ikazkiñaren txaolan!

O!... Jesus zer dan jakiteko, alde batera utzirik,ala nai bada, gizon argiak Mendiburu buru dutelaizkribatutako gauz ederrak, irakur zagun gure bizia-ren liburua bera. Zer esaten digu jaiotzetik iltzera-ño? Zer azkeneko orrian, bizia daukagunean alanola Azaroan ostoa arbolean? A!... Ikusi zagun eriotzlatzak arrapatutako gizon gaixoa, menturaz usterikgutxienean, ala nola miruak kantari dagoen txoria.Orduan, ai!, batere denborik eta ezaguerarik geldi-tzen bazaio, maite nai du Jesus, maite nai du askoeta damu du bere biotz guztitik len ez maite izan-dua. Au ikusten degu egunero, eta geok ontaratubear degula jakiñik, maite degu gure alegiñ guztian?

Gaur eun urte Jaunari kontu eman zion Mendi-buruk; non dira orduan bizi ziran gizon txiki taandiak? Emendik eun urtera gaur baño obeto festaau bera egingo dala deitzat; gu non izango gera?Noski Jesusen kolko parerik gabekoan izan naikodegu; bada Jesusekin bizi bear degu.

Bai!... Bai! Jarrait zaiogun Mendiburu onarenejenplo birtutezkoari; erakutsi zaiogun gure aurraiJesus izen santua bedeinkatzen, adoratzen, maita-tzen, eta beren biotz txikiakin bere oñetako zaurimaitagarri aeri muñ ematen, gure guraso euskaldunzar, gaur zeruan gure zai daudenak, guri erakutsiziguten bezela, txikiak giñanean; eta... o euskaldu-

83

nak! Ez daiela sekulan, Mendibururen lur ontan,blasfemiako edo arneguzko pekaturik egiñ. Ez!...

Ez, Jesus gure Biotza! Gurutzearen oñeanbelaunikaturik, eskatzen dizugu biotz guzti-guztitikordutik ordura zureagoa izan dedilla gure izatea, etaazken amesetako ordu estu ura izan dezagulalasaiena, gozoena, ederrena, txoragarriena, ikusirikaurrean Aita Biotza, besoak zabaldurik bere umegaixoa laztandu naiean, eta atzean mundu ontakonekeen buka!...

O Jesus!... Maite zaitu Euskal-Erri zureak! Beteditzatzu gure biotzak zure amorio utsez, Mendibu-rurena bezela; eta munduan egiten ditugun festaoek ez ditezela izan Zureganonzko gure maitagoa-ren agiria baizik!

Oiartzuarrak, euskaldunak eta gizon guztiak!

Maite dezagun elkar, Jesus Biotza maiterik!

Oiartzunen, 1882-ko Uztaren 14-ean.Euskal-Erria, 1882.

(1) Discurso leido por su autor en el Sesión literaria en honordel P. Mendiburu, celebrada en la Casa Consistorial del Valle deOyarzun, la tarde del 14 de julio de 1882.

84

Seaskatik obira

llun, triste, nagi senti nuen anima, zeru ta lurrakberegan gordetzen dituen kutx eder au. Gauba

bere illunbe itzalakiñ, tristura bere samintasungarratzakiñ, argaltasuna bere eziñegon ta naigabea-kiñ, zeuden nere animan, ala nola sube nazkaga-rriak arkitzen diran, iñoiz edo berriz, txori kabietan.

Euskal-Erria, zeiñan nere seaska maitea dalakonere ezur gaixoak utzi nai nituken, ikusten zuennere animak negar-errian biurtua, eta onek ematenzion dolore aundia, mugik gabeko pena. Ill bearezpanuen, atera bear izandu nuen etxetik kanporazerura begiratzera, zeruko ogiaren billa, konsuelobilla. Banebillen, banebillen, zerura begira, nerebiotzeko euskal mendietan batetik bestera, eta ustenuen nere menditartean nere txikitako seaskanarkitzen nitzala, mendien goraberuntza seaskaartako estalkien desberdintasuna zala, eta nere ibi-llerak seaskaren kulunpan aurra nintzaneko nerejoan-etorriak zirala. Aizearen indarrak dantzaerazi-tzen zituen aritz adarrak, iduritzen zitzaizkidannere amaren beso eztiak, neri festak egiten amorio –en indar txoragarriak mugiturik; lar-abereen txin-txerriak gogoratzen zizkidaten seask inguruan iza-ten nituen jostallutxoak; eta azkenik, nere aldame-

I

85

netik zijoan ibaieko uraren marmariztxoak baziru-dien esan nai zidala ixiltxo eta boz erdian, mundua-ren seaskan sortutako gure izkuntz miragarrian:“Aurra, egizu lo ta lo!”...

Baña ai! Txikitako seaskan negoenean, nik eznekien non arkitzen nintzan; baña gaur badakit, onere Jaungoikoa, negar-errian arkitzen naizala, etanegar au edanaz nere egarria ill bear detala! A!...Zerura begiratuaz bakarrik, euskal umia bizi liteke-la, ikusirik illotzak aurrean bere guraso-lege,usantza eta oitura betiko onak, gaur baño bigarbearragoak, aekin jaioak denboren asieran, gurearraza garbiaren agiria ematen dutenak, eta orain-dikan munduko erri guztiak, ondo izan nai badute,ikusi bearko dituztenak, guztientzat onak izanik,Jaunak gizonari emandako Legean zimendatuakdaudelako.

Paradisua zirudien arizti batean arkitzen nitzan,eta, andik irtentzearekin batean, ikusi nuen aurrealdeko mendi tontorrean eliza eder bat, bere kan-pantorrearekiñ zerua jo naiean bezela, eta ala nolatxikia nitzanean joaten nitzan negarrez amarenmagalera, ala, nere gaurko penak doi-doi jasorik,abiatu nitzan aldapa gora, lurreko amak egitendituen Ama on arren alderontz. Allegaturik, sartunitzan barrena, eta o! An zegoen, argi umill bataurrean zuela, eguzkiaren egillea!... Aita gurezeruetan dagoena! An, goiz-sentiko argitasuna bañoillagoko artan, ikusi nuen, begiak itxirik neuzkala,nere pena guztien buka gozoa! An, ixillik eta bakar,munduaz azturik eta munduak aztua, zegoen nereanima tristea sufrimentuan pensatzen, bere Aitaga-nako amorioak mantendurik, eta organoa, gure ziz-puruak Jaunari bialtzen dizkan oslankai eztitsu oriixillik zegoelarik, iruditzen zitzaidan entzuten nuelamusika miragarri bat. A!... Ixilltasuna da askotananimaren musikik aundiena! Banegoen, bada, eta

86

eztakit noiz arteraño egongo ote nitzan era onetan,aur negarra aditu ezpanu nere aldean. Begiraturik.ikusi nituen eskutxoak elkarri emanik bi aur txikibelauniko erregutzen, eta oen ondoan emakumebeltzez jantzitako bat; zan alargun bat bere biotzekopuxka gaixoakin. Iruak zeuden negarrez! Alarguna-ren malkoak jotzen zuten lurra umezurtzentzat aitaesnatu naiean bezela, eta biltzen zizkaten berenakbere umeai, gorde naiean bezela. Ain ziran ederrakama tristearentzat! O Jaungoikoa!... Guztien erre-guak entzuten badituzu, nola entzungo dituzunalargun eta umezurtzenak!

Irten nitzan elizatik; illunabarra zan; nola eznekiela pasa zitzaizkidan orduak elizan, eta ez damilagro. Zer da denbora, betiraunde edo eternida-deaz oroitzen geranean? Etxetik urruti arkitzen ni-tzan, eta erabaki nuen edozeiñ baserritan gaubapasatzen gelditzea.

Mendi egal luze baten bidexigor batetik nijoala,ikusi nituen artzai batzuek, baña ixillik zeuden.Etzan entzuten euskal mendietan denbora batekouju eta irrintzi pozkidatsurik; eguzkiak agurtzenzuen betiko egun ura: txoriak ixiltzen ziran; illargiaateratzen zan; zerupea apaindu zan; euskal izar diz-dizaria aurrean neukan; aritz-ostoak erortzen zirannere esperantza maite batzuen eraraz; lurgaña loakartzen zuen, eta arkaitz zirrituetatik agertzen ziranurak, ziran, nere anima tristearentzat, nere euskalmendien negarrak! Nere biotza lertuko zan, negarrezasi ezpanitz, aritz ostoakin negar au txukaturik.Gauba nuen gañean, eta zan Azaroko gauba, defun-tu gauba, beti izango dana nere gogoan! Intxaur--arbola aundi baten pian ageri zan untzak erdiestaldutako baserri zar bat, gurdi bat eta iñoxtorrapillaka atarian zituela; ateak zeuzkan zabalik.

- Abe Maria! -euskaldunok etxeetan sartzekoditugun itz pozgarri oekin, erantzun zien barrendik

87

antsi illun batek; eta bigarren aldian esan nituenean,krisellua eskuan zuela agertu zitzaidan, negar tanegar, emakume bat. Galdetu nion gau artako osta-tua emango zidan, eta erantzun zidan ostatu triste-an allegatzen nitzala, baña, ala nai banuen, geldituneiela, eta ezagutzen ninduela. Orduan jakindunuen zala, ni mendi-bidetik bezela, ura beko gurdi--bidetik bere etxera etorritako, nik elizan aurrakiñikusi nuen alargun tristea, zeiñaren senarra azke-neko gerra negargarriak il zuen. An zituen ondotiktalo eskaka bere semetxoak, eta, ikusi nituenean,nion nere barruan: “O Jaun aundia! Nolakoa ote daeuskaldun txiki oen etorkizuna? Ez ote dute eus-kaldun ill bear?”

- Aita daukat Elizakoak egiñik -esan zidan-;betor, nai badu, gurekiñ bere gelara.

Sartu nitzan gelan, eta ikusi nuenean aitonerrespetagarri ura eriotzeko trantzean gurutzearilaztandua, Jaunari kontu emateko bere azkenekoorduaren zai animaren sosegu gozoan, zar-miñakitxutua baña animako begiak, fedea, esperantza takaridadea, agertzen zirala bere itzetan beren eder-tasun guztian, a!... orduan nik eztakit nolako tanorañoko poza sentitu nuen; eta, biurturik alargu-nagana, esan nion:

- Ez da au ostatu tristea, baizik zorioneko osta-tua; ostatu tristerik baldin bada, au izango da Jau-nak bere eskutik utzitakoren bat; baña eliza txikibat dan etxea da zorionekoa, da pozgarria, da zerupixka bat lurrera jatxia.

Andik laster etorri ziran auzoko kristau on ba-tzuek, eta, oen artean, aitonaren bi lagun zar, nega-rrez bi aur txiki bezela; esan zioten zerbait aitonari,eta onek erantzun zien:

- Utzi nazute ixillik; itz egin degu aski guredenboran, eta orain Jesusekin bakarrik itz egin nai

88

det; aurki esango dizkitzutet nere azkeneko itzak;bitartean, eska zaiozute Ama Bijiñari jabetu dedi-lla, errukiturik, nere anima gaixoaz, eta bere man-tupean arturik eraman dizaiola Jesusi.

Aitona ixildu zanean, bere lau urte inguru izan-go zituen illoba txikienak egin zuen farra. Zitzaionzerutik guri ez bezelako berri onen bat etorri?Dudik gabe. Zer ote da aingeru izatea!...

Bageunden orazioan, eta... ura izerdi otza, uraasnase larria, ura ikara agertu ziran, bat batean,aitonaren gorputzean! O eriotza! Gauza bat dazutaz itz egitea, eta beste bat gugan zer egitendezun aldetik ikustea! Baña ez gaituzu izutzen, ez,gurutze bat gurekin degula!

Aiton gaixoak, bizia bazijoakiola ezagutu zuene-an, pixka bat altxatzeko esan zigun, eta ondoren,gurutzeari oñean muñ emanik, esan zuen:

- Iltzera noa! Jar zaitezte guztiak belauniko, etani bezela arkitze arteraño, gogoan izan beti, nereaitari, orain zuek neri bezela, aditu nizkan itz oek:“Negar ez egiñ; eman eskerrak Jaunari; gurasoenGurasoak deitzen nau gaur. Poztu zaitezte! Bizi zai-tezte, beti, Beraren legean!”. Inaxi! ?esan zion erra-ñari?, azi ditzatzu aingerutxo oiek Jaunaren amo-riozko beldur santuan, eta ez dira umezurtz izango.Zorionekoak mundu ontako neke eta sufrimentuak!Ez aztu sekulan zerurako zeratela, ez! Zeruan...bildu gaitezela, Aitaren, Semearen eta Espiritu San-tuaren izenean.

Au esanik, burukoen gañera erori zitzaionburua, dotriña santua beste libururik ezagutugabe, nola bizi ta ill zekien buru ura!

Jaso nai izandu zuen, azkeneko aldiz gurutzeaagurtzeko; baña bere biotzaren esana eziñ egiñik,au Jaunari bialduaz il zan!

89

Onela bukatu zituen bere egunak euskaldun zararrek, difuntuen illeko gau batean, eta ill artan ber-tan, joanik ni, beste asko bezela, kanposantura,erakutsi zidaten bere obia.

O gaurko euskaldunak! Zuen sufrimentuakpisuegiak badira, zoazte, zoazte eriotzean arkitzendiran gaixoak ikustera, eta andik obi baten ondora;an arinduko zaizkitzute! Bai! Obia, bere ixiltasun,illuntasun, moteltasun eta ar utsakin, da gureegiazko seaska; eta, seask’artan esnatzen geranean,a!... ez da izango geiago Euskal-Erririk!... BañaJaunaren miserikordiak emango digu betiko Zeru--erria! Eta euskaldunok ez degu naiko gauza batbesterik, bakarrik maitagarria: Jesus!

1882-ko Urrian.Euskal-Erria, VII, 1882.

90

Esnatze bat

[Bizente Arana jaunari)

tsaso bazterreko arkaitz artean arkitzen nitzanarratsalde batean, lurreko atsekabeak arren ertz

artaraño bultzaka bezela bialdua; guztia zan pakeata ixiltasuna nere inguruan; baga txiki batzuek ill--illak zetozen; etzan antxeten txiliorik, eta nereaurreko ur soro eder arrek zirudien kanposantuaundi bat. Ala zan izan ere!...

Txapela kendurik, asi zan nere anima bere Egi-llearekin itzketan; eta, orla negoela, sufrimentuaarpegian ondo ageri zuen emakume gaixo bat zeto-rren nere aldera, eguzkia baño ederragoko aur batbesoetan zuela. Jarri zitzaizkidan aurrean; ez nin-duten ikusten. Nola ikusi?... Amak etzuen begira-tzen zerura ta urera baizik; aurrak amari bakarrik;eta diot amari, zergatik aur arrek begiratzen zuenbezela etzaio begiratzen amari besterik. Nik ikustennituen biak, eta iduritzen zait begira nagola, orain-dik ere, nere aurrean pasatutako gertaera eder arri.

Arroka bazter batetik agertu zan bateliku kolokabat, eta, au ikusiakin batean, irten zan emakumearren barrutik deadar ikaragarri bat. Aurra, izutu-rik, asi zan negarrez; eta ixillerazotzeagatik ama asizitzaion zerbait kantari, gogorik ezpazeukan ere.“Txoko ontara etorri eta emen ere penak! ?nion

I

91

neregan(1)?. A!... Ikusiko bagenitu txoko guztiak,zenbat arkituko genituken!” Lo gozo batek artuzuen aurra; utzi zuen amak arroka baten gañeanaingerutxoa; eta, esku batekin bere pusk oni eu-tsiaz eta bestea biotzera eramanik, jarri zan belau-niko, zerura begira. Zer pasa zan orduan?... Zeresaten zuen emakume arren biotz ark?... Zer, arro-kan, zerua goian ta lurra bean beste alderdirikgabe, arri gogorra seaskatzat(2) zeukala, lo zegoanaur arrek? Eztakit!... Eztakit! Baña nola biguindu,errukitu, poztu ta txoratuko etzan zerua, bi kriatu-ra oek onela ikusita?

Bazijoan denbora, arratsa zetorren, brumak artuzuen itsasoa, eta zeruan agertu zan izar bat. Esna-tzen da aurra bat-batean, farra dariola; eta, berebesotxoak luzatu ta goraturik, izar ura arrapatunaiean bezela, esaten du:

- Aita! Aita!

Altxatzen da ama, ematen dio laztan estu-estubat, eta aurrak artzen du lepotik. Orla geldituziran!...

Neri, burua esku artean neukala, zijoazkidantantoka lurrera, oraindik ixuri ditudan malkorikgozoenak, esanaz:

- O zer esnatzea aurrarena!

1883-ko Otsaillaren 26-ean.

Euskal-Erria, 1883.

(1) Euskal-Erria-k: neregain.(2) Euskal-Erria-k: seaskatzak.

92

Gauzik ederrena

moriozkoa izanik gu egin gaituen Jainkoa,gure sustraia amorioa da, eta onek anaitzen

gaitu gizon guztiok, guztion asiera ta buka danJaun amoriotsu artan, gorputz, odol, erri eta gañe-rako azaletik berezitzen gaituzten banaita edo dife-rentziak, iturri batetik batera ta bestera irtetzendiran urak, batera jo baño len beren bideetan dara-matziten orbel bat edo beste bezela baizik ez dirala.Ala, zer da geren odol edo gorputz izatea, zer eriotzabera, amorioarentzat? Aztu zaigun zeiñ izan zangure lenbiziko itza? “Ama!”... izandu zan au; bañaodolaren gaiñ amorioa dagoelako, “ama!” esaten dioamik gabeko umezurtz txikiak ere, aren ordeintzakegiten dizkanari, ama baten ordeintzak egin al bali-tez!... Dakigu, alaberean, amorioak ez duela ezagu-tzen eriotzik, da esatea, ez duela onek beñere ura il-tzen, eta bai askotan piztu ta sendotzen, irazeki tasutzen, maite ditugunak obiratzen zaizkigunean.

Da, bada, amorioa, gurekin jaiotzen dan bañailtzen ez dan gauza; da animaren anima: eta gizo-nak, deserri ontan arkitzen dituen gauzak ikusirikamorio onen trabes, kristal baten atzetik bezela,maite ditu asko, amorio oni erantzunik, bere Jau-naganontz, Amoriozko iturri aren alderontz, bial-tzen dutenak. Au gertatzen zaio euskaldunari.

A

93

O nere Euskal-Erria!... Zergatik zera zorionekoazure doakabeen erdian? Zure umeak Jaunari bial-tzen dizkatzulako. Bai! Alde batetik dauzkatzuzerurañoko mendiak, beren kolkoetan ermita kon-solagarriak gordetzen dituztela; bestetik erakustendizkigutzu itsaso eder orren bagak, aditzera emannairik mundu ontako joan-etorrien ezereztasuna;jartzen dizkigutzu aurrean, lotsaturik bezela, ai!,...lengo zure seme leial gure guraso maiteen Legezarra, kondaira onragarria, fede osoa, antziñekooitura garbiak, eta, batez ere, oek guztiak bañogeiago balio duten gaurko eguneko penak! A!...Zorioneko penak, bai!, lurretik zerura altxatzen gai-tuztenak! Eta... nola ez gaituzte altxatuko? Ikusirikgure aitonen legeak pusketan, oiturak erdi galduan,kondaira aztua, itxasoa etxeak negarrez betetzen,mendiak gorroto madarikatuak gure anaien obitanbiurturik, non gaude? Nora begiratu genezake? A!...Bakar-bakarrik ermitatxo umill ura dago len bezela,ta egongo da, zut-zutik, mundu triste au bera igaroarte. Goazen ara! Erleak lorearen motaixka edomimikutik ateratzen duen eztia, aterako degu gukartatik, gure samintasunak gozatzeko. Goazen! Zerageri da barrenen? Gurutzeal...

O gauza parerik gabekoa, gizonen esperantzabakarra! Nik ikusten detanean gizon gaixoa sufri-mentuan mugik gabeko martirio ikaragarrian, Zuribegira bere bizia pozik ematen; ikusten detaneanmisio-egillea, eriotz izugarri baten aurrez-aurre,Zuregatikan, far-irri atsegin batekin, bizia ematekoprest jarria; ikusten detanean pekatari umill damu-tua Zure aurrean bere etsai guztientzat eta beretzatbarkazioa biotzetik eskatzen, bearbada ontarakobere bizia eskeñtzen dizula; ikusten detanean erite-gi batean monja karidadekoa eri gaixoen zauri naz-kagarriak sendatzen, oetan ikusirik Gurutzeanageri diran zauri maitati sekulan aski bedeinkatukoez ditugunen itzal txoragarri bat bezela; ikusten

94

detanean, ez bakarrik salbatu zenuela gizona, bai-zik aunditu eta edertu, berari ekarririkan egiazkoLibertade bakar santua, lengo illunbea, naspilla etalotsa eguzkiak lañoa bezela kendurik: ikusten ditu-danean munduko begi guztiak Zuri begira, bestegauza bat bakarrari ez bezela, eta anima askok egi-ten dizkitzun begiratze maite, eskertsu, kupiga-rriak; ikusten ditudanean itxu gaixoak, zure billadabiltzala; pensatzen detanean zure dotriña illezkormiragarrian, ikusirik alde guztietara amorioa, bar-kazioa eta zoriona baizik etzerala, nik esaten detnere Euskal-Erri biotzekoan ez degula ezer galdu,ez!,... gure elizetan, ermitetan, eskoletan, bide baz-terretan, etxeetan eta, guzien gañ, biotzetan, Zugurekin zerala; nik esaten det biotz osoz eta aobetez: Zu zera gauzik ederrena!!

1883-ko Martxoan.Euskal-Erria, 1883.

95

Patxi ta Kontxexi (1)

Gipuzkoari:Probintzi maitea!

“Lengo zure semeen oituretan daudegordeak zure onra ta gure zoriona”.

rain berreun ta amar urte, zan Patxi ogei tabost zituen gizaseme prestu bat, Bergarako

baserri batean morroi zegoena; ta Kontxexi, inguru-ko beste baserri batean bizi zan neskatxa gaztebear bezelako bat, zeiñak, nola etzekiela, beregana-tu zuen Patxiren biotza.

Etzan Patxi, gaurko egunean asko bezela, edo-zein moduz, ai!, azitako umia, baizik dotriña txiki-tatik ondo ikasia, bere lenbiziko komunio santuaondo egintakoa, ta gurasoak maite ta errespetatubear zirala ongi zekiena.

Ala, bada, pensatu zuen, Kontxexiri bere amo-rioa agertu baño len, gurasoai bere asmoak azal-tzea; eta, aek Azpeitiako nekazari batzuek izanik,joan zan, jai egun batean, berakin egotera, seme onbatek bezela beren iritzia eskaturik, aditzera emanondorean Kontxexi zer moduzko neskatxa zan.

Guraso onak erantzun zioten ondo arkitzen zutelaesan zien guztia; eta, ezaguturik seme ona zan aldetiketzuela aurrera ere bear etzan gauzik egingo, sekulanbere gurasoengatik, pobreak izan arren, aditu etzanbezela, ematen ziotela beren baimena asmoa zuenaegin zezan, baña jakiñaren gañean jarririk eziñ izangozuela berengandik dukat bat bakarrik.

O

96

Biaramon goizean, Patxi morroi zegoen etxerazetorrela, arkitu zuen Kontxexi errotara zijoala; eta,egun onak elkarri emanik, jarri ziran itzketan:

- Etzenuke asmatuko -esan zion Patxik-nondik eta zertatik natorren, baña esan bear dizut;eta gero egin bedi Jaunaren borondatea. Aspalditxoontan zugana dijoa beti nere pensamentua, eta nolaesan eztakit zer senti detan biotzean, zutan pensa-tzen jarririk, gure etorkizunaz oroitzen naizanean.Nik nai zinduzket emaztetzat: eta, zuri au agertubaño len, nere gurasoai zer asmo nuen esatetiknator. Berak eman dirate beren baimena, eta orainzuri aditzeko emen nago.

- Zer naizu nik esatea? -erantzun zion Kon-txetik-. Ezagutuko dezun bezela, zuk zure guraso-akin egin dezuna egin bear det nik nere aitarekin;baña ontarako lenbizi eskatu bear diot, txikitatikerregutzen diotan Ama Birjiña Arantzazukoari,eman dizaitala, biori konbeni bazaigu, zureganonz-ko amorioa.

- Ona non daukazun -esan zion Patxik, areneskapularioa kolkotik atereaz-. Beti nerekin dara-mat eta sekulan utziko eztet; zuk esaten nazunaz,bere eskuetan jartzen dezu nere suertea; ala izanbedi; baña jakin zazu, Kontxexi, au edozeiñ dala,txikitan nere amak jarritako eta berak morroi izate-ra etxetik atera nitzanean maite izateko esan nin-duen eskapulariotxo au, obira ere nerekin bateraeraman naiko detala.

Au izan zan, dudik gabe, erregu ezin geiagosamur bat Ama Birjiñarentzat, zergatik Kontxexik,itz oek entzun orduko, esan zion:

- Zuk maite dezu asko nere Ama Birjiña, etanik maite zaitut zu. O nere Ama!... Len eskeintzennizun nere maitetasuna bakarrik; baña gaurtandikartu ta gorde zazu nerea, beste zure seme leial one-

97

narekin batean! Gaur arratsean bertan itz egingodiot aitari; eta bigar goizean, ganaduentzat belarpikatzera goiko aldeko muntora zatozen denboran,esango dizut esaten ditana.

Orla elkarri aldegin zien bi gazte oek; pasa zangauba, ez laburra Patxirentzat, eta urrengo goizeangoiz asi zan, ziñaturik, belar pikatzen esantakolekuan. Bei-zai agertu zan noiz edo noiz Kontxexieta, sasi loreak biltzen bezela alderaturik, esan zion:

- Aitak esan dit galde dizaizuala zenbat dukatdituzun.

- Bat bakarrik ez -esan zion Patxik-; nereirabaziak txikiak dira, eta oso-osorik pasatzen diz-katet bearrean arkitzen diran nere guraso gaixoai.Ai! -esan zuen, itaia eskutik eroririk-; ikustendet, Kontxexi, bukatuak gelditzen dirala nere asmoeta pensamentu guztiak, baña egin bedi zerukoborondatea.

Eta Kontxexik esan zion:

- Badakizu atzo Ama Birjiñari eskatu niolagorde zezala gure elkarganonzko amorioa, eta AmaBirjiñak nai du jakin nik egiaz itz oek esan ote nioz-kan. Erregu zaiozu egunero biotzetik, nik egingodiotan bezela, konbeni zaiguna eman dizaigun, etagure etorkizun guztia jar zagun bere eskuetan.

II

Urte artan bertan, Agorraren zortzian, gaur oibezela, Ama Birjiña Arantzazukoaren erromeria zan.

Jende talde aundiak alde guzietatik zetozenugari Oñatiko errira, zeiñak zirudien erlatoki aundibat. Ez bakarrik gure probintzi Gipuzkoa maiteonen errietatik zijoazen debozioz beterik gure gura-so euskaldun zarrak beren Ama laztan Euskal-Erri-ko jabearen aurrean belaunikatzera, baizik oñez,

98

zaldiño eta astoetan, eltxoa bezela zetorren jendeaBizkaia, Nafarroa, Araba eta Frantz-Euskal-Erritik.

Ainbesteraño zan ezik ango jendearen emanaAma Birjiña bezpera arratsaldean, non Oñatikoprobestuak otsandetu bear izandu zuen bando au:

- Oñatiko Konde jaunak, nere nagusi eta erriontako eta bere lur eta jauregien agintariak, jakinerazotzen du: atsegin aundiarekin ikusten duelabere erria onenbeste erromerigillez onratua; ager-tzen diotela guztiai bere diosal eta ongi-etorria bera-ren eta Oñatiren izenean; erri osoa izango dalagaur-bigarretan ostatu bat; gaubaz idikiak gelditu-ko dirala eliza eta etxandiak; eta ez estutzeko iñorjatekoari dagokionez; bada izango dala taloa, etagañera illko dirala baserrietan txal guri-guriak.

Gauba etorri zan, baña etzirudien. Ain zan ede-rra!... Illargiak eta izarrak argi egiten zuten iñoizez bezela; zerua zegon, dudik gabe, pozez beteriklurrean alako fedea eta debozioa ikusita; eta aunorañokoa zan ondo jakiteko, begira zaiogun Ber-garako bide artatik barrena astotxo baten gañeandatorren aiton gizagaixo arri, urtez eta nekezbetea, aitzurra ta laia ibillitako esku latz onraduaetan errosarioa santuaren aleak bat-banaka ira-gorik, begiakin mendi gañetik zerura begiratzenzuen bitartean, billatu nairik bezela, goi zoragarriartan, Ama Birjiñak bere birtuteari prest jarriazeukakion tokia.

Eztator bakarrik; bere onduan dator neskatxabat, ederra guztiz gorputzez, baña ederragoa orain-dik animaz. Zan Kontxexi bere aitarekin.

Sartu ziran Oñatin; eta, ikusi zituztenean bazterguztiak ezin geiago jendez beteak, etziran ostatubilla saiatu, baizik joan ziran gauba pasatzera aritzmardul baten azpira, non arkitzen zan lo gizasemebat. Zan Patxi.

99

Kontxexiren aita zarra zan eta zegoen eri. Onla,gogortu zan guztia asto gañean, eta Kontxexi jaxtenlaguntzen abiatu zanean, ezurretan miñ arturik, asizan arrenkura zeriola eta esnatu zan Patxi, aritza-ren gerri lodiaz beste aldetik zegoelarik. Alderatuzan, eta:

- Kontxexi! Zu emen? -esanik, gelditu zan ezatzera ta ez aurrera.

- Patxi! -erantzun zion Kontxexik-. Orduonean zatoz. Lagun zaidazu nere aita gaixoa arbolonen ondoan jartzen.

Ala egin zuen, itz egin zuten erromeriaz, jendezbazter guztiak beterik zeudelako aratu zirala elkarriesanaz; eta, gau onak emanik, joan zan Patxi berelekura. Aitak orduan galdetu zion Kontxexirik:

- Ori izango da zuk esan zenidan mutilla?

- Bai, aita; ori da -erantzun zion alabak.

- Eztu itxura txarrik, eta gaur gaur bezela eztitbeintzat mesede txikia egin -esan zuen aitak.

Urrengo goizean goiz Patxik altxa zituen begiakzeru aldera; eta, ikusirik aritzaren adar batean torto-llo kabi urratzen asitako bat, kantatu zuan ari begira:

Kabia!...Zeñen txoragarria udaberrian,txoritxoak asirik an jolasian!Zeñen tristea orain, udazkenian,txoritxoak utzirik bakardadian!...Au bera pasa zaizu, nere biotza!Len kontentuz beterik, gaur zaude otza!

100

- Patxi, jakindu det nor zeran, baña ez nekienbertsolaria ziñanik -esan zion aitak.

- Jainkoak digula egun on. Nik ere ez nekien,jauna; baña aditu izan det, gure biotzak asko maiteeta asko sufritzen duenean, bertsoak etortzen zaiz-kigula, ala nola mendian jaiotzen diran iñork ereiñieztituen loriak; eta, dudik gabe, au pasa zait neri.

- Gizona, gizona!... Eta nondikan datorkitzu,barkazioarekin, orrelako sufrimentuak?

- Ai, jauna!... Bedorrek jakin badu, esan ditanbezela, ni zein naizan, erraz soma lezake.

Ontan irtentzen zan Oñatitik, ikusi liteken pro-zesiorik ederrena, eta aitak esan zuen:

- Ara: prozesioa badator, eta prestatu beardegu.

Eta Patxik esan zion:

- Bedorri eztago biziro ondo arkaitzez-arkaitzmendi oetan barrena joateko; eta, nai badu, boron-datez lagunduko diot, egin al nezaken guztian.

- Ezta gaizki esana -erantzun zion aitak-;atsegin aundi bat emango nazu, gurekin etortzenbazera.

Prestatu ziran prozesioa allegatu zaneko eta,arganaturik, abiatu ziran errosario santua kantarierrezatzen.

III

Aloña, Urbia eta inguruko mendi guztiak ziruri-ten Arantzazuko Birjiñari Jaunak emantako iñorkbota ez lezaken eliza aundi baten paretak; elizonen tellatua zan zeru urdiña; mendi loreak bota-tzen zuten usaia zan intzentsuarena baño gozoa-goa; eta okillen ai-aiak, pirripiyuen txirriak, karna-ben txirutxirak, ifar aize atsegin batek urrutitikzekartzkien joale soñuak, ardi umillen beadiak eta

101

aingeruena zirudien kanta samur eztitsu bat nas-tutzen ziran miragarriro gure kantarekin, sortera-zorik, nik eztakit nola, lurrekoa etzirudien musikazoragarri bat.

Neke aundiarekin zijoan aita gaixoa Kontxexi etaPatxiren erdian; baña musik’au entzunik, aztu zanbere oñazeetaz; bere anima etzan orduan gorputzazoroitzen, ez!… Onekin lurrean zegoelarik, ikutzenzuen zerua!

Prozesioan zijoazen lenbiziko erromerigilleaksartu ziran Arantzazun, azkenekoak bide erdiraallegatu baño len: baña guztiak Ama ikusi etaJauna artzekoak ziran; eta, ala, batzuek irtentzenziran bezela sartzen ziran besteak. Beren txandaetorririk, sartu ziran aita-alabak eta Patxi. Jesuseketa bere Amak bestek eztaki zer eskatu zuen oetakobakoitzak, baña irurak atera ziran, beste erromeri-gille guztien gisa, pena bat sekulan izan ezpalutebezela; eta onontzean, berekin zuten zeziñ egosiaeta ogia janik, eta zaldale pixka bat astoari emanik,etorri ziran berriz lengo aritzaren azpira, biaramongoizean etxera abiatzeko asmoan.

Atzoko gauba ederra bazan, gaurkoa ederragoazan. Zerutik intza zelaietara bezela zetorren anime-tara grazia!

Aita gizagaixoa txit nekatua arkitzen zan; alabaketa Patxik jarri zuten al zuten erik edo posturikonenean gauba pasatzeko; baña Ama Birjiñak naizuen nonbait lurreko nekeak bukaturik bere ondo-ra eraman, eta asi zitzaion asnasea gogotik larri-tzen. Pasa zan gauba; baña biaramon goizean zorio-na eta eriotza ageri ziran arpegi artan, eta berak,bere egoitza edo estadua ezaguturik, esan zuen:

? Utsa litzake illtzea, mundu ontan puska mai-terik utzi bear ezpagenu; eta, baita ere, uzten ditu-gunak ondo uzteko modua bagenu. Baña...

102

- Zer esaten du, aita? -itza kendurik esan zionKontxexik.

- Zer esango det!... Illtzera noala, eta zu bakar--bakarrik munduan gelditzen zerala. Ai!...

Ikusten zuen Kontxexik aita guztiz gaizki zegoe-la, eta negarrez esan zion:

- Ez, aita! Bedorrek lagunduko dit zerutik, nereamaren ondotik, eta guztion degun Ama Arantzazu-koa emen gelditzen zait.

Patxik esan zuen norduan:

- Ezin egon naiz ixillik, sufritzen nagon adiñasufritzen. Itz batzuek esan bear ditut. Kontxexiridiotan amorioa ezpanu ere, ikusirik instante ontannere aurrean pasatzen dana, edo ez nuke biotzikizan bear edo, izatera, esan bear nioke aitari: “Kon-solatu bedi; bedorren alaba ezta bakarrik mun-duan geldituko; beok ala nai badute, prest nago,zerutik datorkidan amorioz beterik, alaba onensenarra izateko; eta, nai ezpadute, jakin bezatebiak, aitari etzaizkala faltako nere orazioak, eta ezeta ere alabari nere anparoa, bizi naizan artean”.Au esango nioteke nik edozeiñ batzuei, eta zeresango diot bedorri? Zer zuri, Kontxexi? Egia da:pobrea naiz! Lanerako gogoa eta egiazko amorioadira nere dukatak.

- Damu det!... Barka nazazu eriotzeko trantze-an!... Besoak zabaldurik deitzen zaitut! Atoz, semebat baño semeagoa! Bedeinkatzen zaitut! ?esan zionaitak?. Atoz zu ere, Kontxexi ?esan zuen urrena.

Joan zan Kontxexi, eta esan zion aitak:

- Aditu dezu Patxik esan duena. Naiko dezusenartzat?

- Bai, aita. Bedorrek nai badu, nik biotz guztitik. - O... nik! Nik bai; eta damu det itz egin zenidangaub’artan au bera ez esana. Etsai gaiztoa eztago

103

beñere lo; gaub’artan ekarri zizkitan burura duka-tak; eta, itxuturik, ez nioten batere begiratu muti-llak izan zitzaken doaiñ, dukatak baño geiago baliodutenai; baña ezagutzen det gaizki egin nuela; eta,zuen eta nere orazioak gaizki au erremediaturik, il-tzen naiz orain kontentu. A!... Iduritzen zait, nereoñaze eta naigabeen erdian, zeruan arkitzen naizala.

Doi-doi itz oek esanik, gelditu zan lo bezela;Kontxexik eta Patxik begiratu zioten elkarri eta,ezaguturik azkenekoetan zegoela, Kontxexik artuzion burua bere magalean, eta Patxik bildu ziozkanoñak bere eskuetan. Aitak bereetan errosarioaestutzen zuen, noizean beiñ muñ emanik.

Egondu ziran orla denbora pixka batean; aitarenezpañak, otz-otzak zeudelarik, mugitzen ziran erre-gutu naiean bezela; eta begiak, eriotzean dagoena-ren begiratze zorrotzarekin, bazirudien ikusi naizutela len baño len Maria, zeruko atia...

Andik laster, errosarioarekin ziñaturik, esanzuen: “Jesus!”; eta far poztun bat egiñaz bota zuenazkeneko asnasea.

Kontxexik orduan begiratzen du zerura, segitunairik bezela an sartzera dijoan anima garbi arri,eta ondoren aingeru baten bozarekin kantatzen du:

- Maria!...Egun-sentiko izar ederra,sortzetik garbi-garbia,aingerutxoen Erregin gozo,dena graziaz betia,zeru ta lurrak txoratutakolore guztien loria,deserri illun munduko ontanargi diztiatzallia,triste gaudenon konsueloa,gure pozaren kabia,

104

pekatarien Amatxo laztan,kupidakorra, eztia,Arantzazuko mendietarazeruetatik jatxia,Euskal-lurraren gordetzallia,fedearen kutx bizia,miserikordiz beterik zaudengure esperantza guztia,eriotzaren gozagarria,salbazioko bidia,Jaungoikoaren zizpurutxoa,gizonen malko zapia,ez al diozu nere aitarierakutsiko Semia?

Bai, nere Ama maitia! Erregu zazu nere aitaren-gatik!

- Erregu zazu! -erantzun zuen Patxik.

* * *

Onek ikusi zuen urrutira, beste lagun batzuenartean ezin ibillirik zijoan aiton gaixo bat, eta era-man zion astoa, esanaz bialdu ziozala gero etxera.Aitonak eman ziozkan eskerrak, eta Kontxexik esanzion etorri zanean:

- Eziñ egingo zenuen gauz oberik.

Gero, aitaren gorputza, illari bear zaion errespe-toan, erromerigille batzuen laguntzarekin Oñatirajatxirik, an obiratu zuten, eliza-egintza edo funtzioumill bat egiñik.

Kontxexik etzuen ez aitaren ta ez amaren aldekoaide edo parienterik batere, illak ziran denak, etaberak joan nai izandu zuen progura.

Patxi ere an zan.

Zeruak etzien begiratuko bi kriatura oei?

105

IV

Biaramon goizean joan ziran etxera, eta denboragutxi barru ezkondu ziren Eliza Ama Santak agin-tzen duen bezela, ez gaurko egunean batzuek nailuteken eraraz. Ezta izandu, ezta ta ezta izangoezkontza egiazko edo matrimoniorik sakramenturikgabe. Kontu egi oni datozen denboretan, zergatikandan gure zorionaren sustraia.

Bizi izan ziran bitartean, beren etxea izandu zanbirtutearen elizatxo bat. Nola bestela zorionik izan?

Beren elkarganonzko amorioa zeukaten Jauna-ren eskuetan jarria; beren biotzak goian, goian,guretzat egintako zeru eder ortan, eta ez iretsi beargaituen lur triste onetan eta bere gauza ilkorretan.

Onegatik, esan liteke bizi zirala beti orazioan,jan, edan, lo, lan egin eta bizi ontako poz eta penak,guzia Jaunaren izenean pasaturik. A!... Au daegiazko orazioa; gure animak, Jaunagandik atera-tzen danetik Jaunagana dijoaneraño, izan bear duzeruko amorioan irazekitako kandela bat, onengarra orazioa dala.

Jaunak eman zizkaten aurrak: iru alaba ta biseme; baña bi, neska-mutillak, seaskatik zeruraegan joanik, gelditu ziran irurekin. Zeñen egia danesangi zarrak diona: zer ikusi, ura ikasi; aitak etaamak beren gurasoetatik ikasia erakusten ziotenberen aurtxoai.

Amak, bularrean zeuzkazkiela, erakusten zien“Jesus!” eta “Maria!” esaten; eta, koxkortu ezkeroz-tik, aitak etzien ematen talo puskik izen maitagarrioetako bat aurretik esaten ezpazuten. Gero, alaamak nola aitak erakusten zien ziñatzen; gero, aita-gurea eta beste orazioak; eta, gosaltzen edo bazkal-tzen ari zirala etortzen bazan ateetara pobre edoeskale bat, barrena sartzeko eta alkitxo bateanesertzeko esanik, bialtzen zioten al zutena aurtxoe-

106

tako batekin. Arratsean, aita ta amak errosarioaesaten egiten zuten murmur santuarekin, gelditzenziran lo-lotxo aingerutxoak, bi zarrenak seaskan,eta txikiena mundu ontan dan seaskik gozoenean:amaren magaltxoan.

Azitzen zetozen bezela, gaubero-gaubero, berenbiotzak birtuteaz txertatuak betiko geldi zitezen,oeratu baño len kontatzen zizkaten kontu politak,ejenplo onak bere begien aurrean jarririk. Gero,erakusten zien dotriña, eramaten zituzten berekinelizara, zelaiera lan egitera, eta orla azi ziran zuzenJaunaren legean, beren eta gurasoen onerako.

Eta oek nola bizi ziran?

Etzan entzuten sekulan beren artean aserrezkoitz erdi bat; jai egunetan joaten ziran, al zuten guz-tian, meza nagusi ta bezperetara; urtean, jai egune-taz kanpora, meza entzun, konfesatu ta komulgatuaskotan egiten zuten, zergatik Jaunaganonzkoamorio biziz beterik dagon biotza kontentatzeneztan Eliz Ama Santaren legeak soill-soillik kunpli-tzearekin. Nai du egin, amorioz, zerbait geiago beremaiteagatik; eta, al balu, egongo litzake beti berare-kin, aldareko Sakramentu Santuaren aurrean.

Maiz joaten ziran Arantzazura beren aurtxoakin.

Etxeko errenta nagusiari zuzen pagaturik, etaamarrenak Elizari emanik, gelditzen zitzaiotenetikberezitzen zuten parte bat andre alargun, ume-zurtz, zar, eri eta doakabetuentzat, zeinen lurraklaiatu eta aitzurtzera joaten ziran gañera, al bazu-ten. Tristea beretzat bakarrik bizi dan kristaua!

Ejenplo oek ikusirik, azi ziran beren umeak; eta,semea gaztetan ezkondurik, Patxi ta Kontxexi jos-tatzen ziran illobatxoakin.

Bazijoazen urteak, eta 79-garrenean Patxi arra-patu zuen miñak.

Gaizki senti zan egun batean, esan zion Kontxexiri:

107

- Badakizu mundu ontarako egiñak ez gerala,eta bera uzteko ordua alderatzen ari zait.

Kontxexik eman zion negarrari.

Patxik esan zion:

- Utzi ditzazu negarrak, Kontxexi; urte askobaño len, gaur emen gauden baño obeto zeruanelkarrekin egotea espero det, Arantzazuko gure Amamaitearen bidez. Eta orain Ama onentzat enkargubat ematera noakizu: nai nuke, iltzen naizanean,zuk, gure seme ta illoba guztiakin, bisitatxo batArantzazuko Amari egitea, elkarrekin pasa genituenbideetatik joan ta etorririk, an meza bat entzun taerrosario bat esanaz; eta, aritz arren peko gure ger-taera guztia ondo esanik, Oñatin aitaren obi ondoanerregutzea beraren eta nere animakgatik.

Kontxexik begiratu zion, esanaz:

- Patxi!... Oraindik zurekin egingo det berrizerromeri ura, sendatzen zeranean; ala naiko dugure Ama Birjiñak; egin zaiogun promesa bat.

- Egiña dago ?erantzun zion Patxik-; etaatsegin aundi bat izango nuke, gure Ama azkenekoaldiz ikusi ondorean, zure aitak bezela, aritz arrenazpian nere azken arnasa berari ematen, nerefamili guztiaz ingurutua. Baña bere eskuetan jarzagun nere sendatze edo illtzea, eta izan bedi beraknai duena.

Biak gelditu ziran ixillik, eta andik laster esanzuen Patxik:

- Ai, Kontxexi!… Gaizki senti naiz. Datorrelaabade jauna. Ez denborik galdu.

Kontxexik deitu zuen semea; esan zion, al zuenbezela, aita nola zegoen, eta ekar zezala berealaabade jauna.

Abendua zan, gauerdia, eta elurra ari zuen; joanzan eta apaiza jauna, larogei urtekoa, miñtsu zegoe-

108

larik, abiatu zan bertatik, naiz bide erdian gelditu.A!... Buruko illeak lurreko elurra bezain zuriak zeuz-kalarik, etzuen batere otzik sentitzen. EguzkiarenEguzkiak, Jesusen amorioak, berotzen zion biotza!

Patxik egin zituen bere gauzak ondo; etzitzaionorduan damutzen bere bizi guztian Ama Birjiñamaite izandua! Eriotzeko orduan Ama onek erregu-tzen zuen bere semeagatik, ordu garratz ura goza-turik, ikusi zitekean bezela zeukan sosegu ederraribegiratzearekin; eta urrengo goizean, Kontxexi etaseme-illobatxoaz ingurutua zegoela, gizon justuarren anima, agoni labur baten ondoren, igo zanzeruetara, Jaunari bere kontuak ematera. Etzuenizandu modurik azkeneko orduetan itz batzuekbere familiari esateko konseju onak emanaz; bañazer itz oberik bere bizi guztian eman zion ejenploona baño?

Kontxexik berak jantzi nai izandu zuen gorputzill ura, bere seme-alaben laguntzarekin; eta ikusizuenean Patxiren kolkoan, beti berekin eramanizan zuen eskapulario ura, bere amorioa agertuzion egunean erakutsi ziona, kentzera abiatu zanbere buruan zintzillik jarri nairik, baña ezin zionkendu. Orduan oroitu zitzaion Patxik esan ziolaobira ere berekin batean eraman naiko zuela; eta,muñ eman ta bertan utzirik, ikusi zuen alde guztie-tatik argi-errañu dizdizariak botatzen zituela, etaAma Birjiña erdian, far gozotsu bat egiñaz, zegoela.

Ikuskera onekin gelditu zan non zegoen etzekie-la; baña, konturaturik, bukatu zuen bere lan gogo-rra, ur bedeinkatuz eta malkoz busti zuen gorputzura, Pater noster bat esan zuen eta, eskapulario arriberriz ere muñ emanik eta eman erazorik bereseme-illoba guztiai, atera zan gel’artatik, bere sena-rra geiago ez ikusteko lur triste onen gañean.

Andik egun batzuetara, seme-illobak alegiñeankonsolatzen zutelarik, asi zan gaixotzen eta, zer

109

gerta ere, nai izandu zuen bere Patxik emantakoenkargua lenbailen kunplitu.

Ala, bada, indar pixka batzuekin senti zanurrengo ilbeltzaren gau batean, bildu zuen familiguzia beti bezela errosario santua esateko, etaondoren agertu zien egin bear zutena. Guztiak en-tzun zituzten bere itzak zerutik aitak esanak bezela,eta gelditu ziran lenbiziko egualdi onean irtentzeko,etxearen kontua auzokoai utzirik.

Irugarren egunean atera ziran; eta, Oñatira alle-gatzeakin batean, gogoratu zitzaion amari, bereaitarekin, Patxi arkitu zutenean, egintako erromeriura: orduan, bazter guztiak jendeaz eta pozezbetiak; gaur, bakardade ta ixilltasunean, kanposan-tu bat egiñik! Baña penak gozatzen zizkan ikuste-ak, bere famili berri artan, aitaren eta Patxiren itzalmaiteak!

Ikusgarria zan Arantzazun izandu zuten debozioa,eta nola entzun zuten seme-illobak amak kontatuzien gertaera. Alako moduz kontatu zuen, Izan ere!...Gero, Oñatira jatxi eta ezur maite aen ondoanerreguturik, biurtu ziran etxera. Onetan sartuorduko, oeratu zan ama tristea, geiago ez jaikitzeko;kontentu zan bere defuntu maitearen esana kunpli-tu zuelako, eta zion onek deitzen ziola zerutik.

Izango zan zerbait, zergatik, gaixotzen-gaixotzenjoanik, bere seme-alaben besoetan il zan gozoro,ilbeltzaren 29-an, Done Frantzisko Sales-koarenegunean, zeiña zan Patxiren eguna.

* * *

Euskaldunak! Zer esaten digu ikusi degun ira-kurgaiak?

Esaten digu jarri bear degula zeru ta lurrenErregiñaren eskuetan gure suertea, anbat esperan-

110

tza geiagorekin zenbat-eta garratzagoak diran ira-gotzen ditugun doakabeak. Bai!... Au egiten duenerria, ezta beñere galduko.

Gañera agertzen dizkigu gure guraso euskaldunzarrak zituzten oitura betiko onak, eta diot betiko,zergatik gizonak sekulan utzi ez lezaken, bereburua galdu gabe, Jaunak bere onerako eman zionlegea, eta euskal oiturak diran lege illezkor ontatik,azitik izana bezela, zuzen-zuzen datozenak.

Zeruko ondasunak nai ditugu? Izan ditzagun,bada, oitura onak.

Lurreko ondasunak nai ditugu? Izan ditzagun,ala berean, oitura onak.

Ezta zorionik, ezpada oitura onik.

Patxi ta Kontxexi, ikusi dan bezela, nekazariakziran; baña baserrian bezela kalean, eta nekazariakbezela beste edozeiñek, izan litzake oitura onak. Bai!Oek balio dute gure oraingo eta geroko zoriontasuna,eta dira gaiztoak baño askoz errazago Izan genitzake-nak. Dira egiazko Fueroak, iñork kenduko eztizkigu-nak, geok galtzen ezpaditugu, geon buruak galdurik.

Oitura onak galdu ezkero, zertako dira papereanjarri litezken legerik onenak?

Eta zerk gordeko dizkigu oitura oek? A!... Oenkutxa miragarria da Ama Euskera, zeiñarenbarruan arkitzen eztan itz arneguzko edo blasfe-miazkorik; eta gure aboak, sugeak pozoia bezela,blasfemiazko itza bota bear badu, aztu dezagunbertatik gure izkuntza betiko; eztezagula Ama, iltze-ra ekarri ta gero, bere eriotzean mezprezatu, ai!,pozoi ikaragarri orrekin zikindu ta lotsaturik! Ill bearbadu, ill bedi mantxarik gabe. Baña ez! Eztaillko, ezta illko. Erri batzuetatik euskal oiturak gal-tzen badira, negarrez erretiratuko da: baña beti, betiarkituko da Aloña eta beste gure mendi mai-teen kolkoetan Jaungoikoa eta Maria alabatzen.

111

Euskaldunak! Geon buruak maite ezpaditugu,maite ditzagun beintzat euskaldun txiki guresemetxo eta alabatxoenak! Zer etorkizun dagokioteoei, oitura onetan azitzen ezpaditugu?

Pentsatze utsak puskatzen dit biotza!

Euskal-Erria, 1884.

(1) Leyenda señalada con mención honorifica en los JuegosFlorales de San Sebastián de 1883.

112

Legenartsua

guzkiak betetzen ditu bere errañu urreztua-kin mendi-ibar euskaldunak. Arizkungo baso

berdeak bagaritzen dira malsoro, udaberriko ifaraizetxoak mugierazirik, eta eziñ esan bezelakootseztiak irtetzen dira beren utsunetatik, non sor-titza guztiak pozturik kantatzen duen: egaztitxoak,goroldiozko bere kabi biguñean; kolore dizdizarizkopixti txikiak, soroko belartxoaren gañean; eta berebide ezkutatian, erreka eziñegonak, zeiña egaztiaketa pixtiak, belartxoak eta loreak, maitatzen etabesarkatzen duten maitekiro.

Zeiñ aundientsu ta polita ageri dan sortitza Pie-rres agota -ren alaba Mari ederraren begietan, zeiñak,Bozateko bere txaola zarraren leio batera irtenik,ikusten duen, zoragarriro, Jaungoikoaren obrea!

Bere gaitzik gabeko begiratua tinkatzen da aurbaten jakin naiarekin aiñ ikuste aundigoitian, etabiur-argitzen du bere arpegiak neurri gabeko poza;baña, leiotik aldegiñik ikusten dituenean sukaldetriste arren bazter batean bere gurasoak, zeiñenjazkai zatartsu edo zarpa zarren gañean ageri danlegenartsuak eraman bear duten oial gorri puska,jendeak urrutira ikusirik beretaz itzul egin dezan;eta begiratzen diotenean, keeztutako paretetik zin-

E

113

tzillik, limosna negarrez eskatzera dijoazenean zeiñdiran aditzera emateko jo bear dituzten oltxoai,badijoa bat-batetan likurta, kolore eta otsezti aenguztien mundu ura; Mariren arpegia txuspiltzen dudoloreak; itotzen dute soillotsak, eta ixiltasun luzebaten ondorean marmarizten du boz erbalarekin:

- Ama, zeiñ zorionekoak diran basoetako egaz-titxoak, jaio, elkar maite eta egaan libre ibiltzendiranak, iñori nazka eta bildurrik eman gabe! Zuk,legenartsu biurtu baño len mundu eder ortan aengisa bizi ziñanak, esan zadazu: zer da bizia?

- Bizia -erantzuten du boz latzarekin Pierresagotak bere emazteari aurrea arturik-, bizia damartirioa; da gizonak, anima ta gorputza urratzenzaizkala, irago bear duen bide arantz-estali bat,zeiña bukatzen dan neke bat bakarrik ezagutzekogelditzen etzaionean; da Heren-sugea-ren aoakbezelako luzulo gartua, zeiñera erortzen dan jaio-tzen danean, bere ondora sekulan allegatu gabe...Eztizu ezer balioko, gu geran bezela, legenartsuoraindik ez izateak, zergatik, osasunduna edo eria,gure alaba zera, ta zu ere arrapatzen zaitu gu doa-kabetzen gaituen madarikazioak. Gaztea, ederra tabirtutetsua zeralarik, jendeak alde egingo dutezugandik, izuturik; zure ametsak eztute pasa bearBozateko barruti ontatik, non bakarrik maite deza-kezun eta maiteko zaituen agota batek; erregutzendezunean, zure orazioa joango da zeruetara bestekristauenetatik apartatua; eta, iltzen zeranean ere,atsedengo dezu lur apartatuan, zeiñaren gañean gubezelako doakabetuak bakarrik atrebituko diranberen malkoak ixurtzera, baldiñ bat bakarrik geldi-tzen bazaiote. Au da bizia, eta Arizkundik aparta-tzen gaituen ibai orren beste aldean jende zorione-koak bizi badira, Jaunak egingo zituen, dudik gabe,geok berakin konparaturik gure doakabea aundia-goa izan zedien.

114

- Pierres! -deadartzen du Mariren amak bizi-bizi-. Sufrimentuak erotzen zaituzte; eta, era bate-an osasundunak eta eriak maite dituela, gure ani-mak esperantzaz beterik, eguneroko ogia ematendigun Ura ofenditzen ari zera; bizia, dala libertadea-rekin, dala gabe, beti da karga tristea bere suertea-rekin erakidatzen eztanarentzat. Gure biotz etabegiak ezpadute begiratu bear Bozateko etxadiontatik arontzago, nork eragozten digu ordu guztie-tan Jainkoagana altxatzea? Bedeinkatua izan bediJaungoikoa eta egin bedi bere borondate santua!

* * *

Laño-odeien trabes sartzen ditu eguzkiak bereerrañuak, ill-illean argiturik mendi-ibar euskaldunak.

Udazkeneko ifar-aize otzak mugierazirik, baga-ritzen dira larri-larri Arizkungo baso orixtak; ada-rrak arrenkura dariote eta baso illunen erraietatikitzuli datoz otsezti negargarriak; orbelak, eroririk,zurrunbilloan dabiltza lurrean; egaztitxoak, kabiakutzirik, dijoaz errenkadaka; oraindik bizi diran pixtitxikiak gordetzen dira arkaitzen eta aritz gerrienirriñarteetan; soroetako loreak eztira bizi.

Zeiñ damutsua ageri dan sortitza Mari, Pierresagotaren alaba ederraren begietan, zeiñak Bozatekobere txaolatik ikusten duen tristeki Jaungoikoarenobrea!

Mendien marmarizakiñ naasturik aize-bunba-dak dakarzkite urrutian galtzen diran boza etakanta penik gabeak, ujuju ta algara lasai pozezbeteak, oekin elkar artzen dutela gero baño geroalderago entzuten diran txistu-ttunttun soñuak.

Menditar pilla bat jai-eguneko arropakin dijoaArizkungo eliza alderontz, nongo ezkillak, berenbirunka ariñarekin, badiruri diosaltzen dituztela;

115

Ureder izena duen baserriko Geretxanen ezkontzaedo ezteiak dira, eta Geretxan au da, legenartsuaeztalarik, Pierres agotaren alaba tristeari maititzakesan dizkana.

Jende talde iskanbillari ura alderatzen dator,allegatzen da... pasatzen da Bozateko aurretik; etaguztiak, izuturik bezela, apartatzen dute berenbista etxadi onetatik!... Bakarrik Geretxanek jartzendu ontan begiratze triste bat.

Bere begiak top-egiten dute Marienakin; eta au,naigabeak txuritua, sartzen da korrika barrena,arpegia bere amaren kolkoan gordetzera.

* * *

Arrats-itzalak biltzen dituzte geldiro, illunpean,mendi-ibar euskaldunak; zurrunbillo lodietan aridu elurra; aritz ostogabeak beren mugieran badiru-rite otzak dardarazten dituen defuntu zuri batzuek;bakarrik entzuten da baso barrunbean otsoarenauria eta ekaitzak puskatzen dituen adarrenkarraska.

Bozateko etxadi atsekabetuan zur-zutik daudelegenartsuen bizitza illunak, eta esan liteke gaubabeltzagoa dala an; gogorragoa otza eta tristeagoaaizearen soñua, zeiñari itsasten zaiozkan antsidolorezko eta deadar negargarriak.

Erretxiñezko zuzi batek argitzen zuen Pierresagotaren etxolan dago Mari azkenekoetan oi arlotebatean, jarririk bere begiak, aditzera ezin eman lite-ken samintasunezko azalkera batekin, aiñ lasterbere onduan lantu pean arkitzen dan bere aman,non, kopeta esku artean duela, surik gabeko sukal-de otzean eseririk dagoen bere aitan.

Oen inguruan San Lazaroko fraile antziñatar,eriari azkeneko sakramentuak eman dizkanak, esa-

116

ten ditu boz-erdiro eriotzean daudenen orazioak,zurezko gurutze umill baten aurrean.

- Aita -dio doi-doia Marik bere konfesorearibegiratuaz-, bizia tristea da, baña zer da ainbestebeldur ematen duen eriotza?

- Eriotza, zu bezela Jainkoagan iltzen dira-nentzat -erantzuten dio konfesoreak- da norbere errira allegatzea neke gogorrezko bidajebaten ondorean; da gure anima apartatzea gor-putz ustelkorretik, ala nola zure etxola gaixoanateratzen dan, auts biurtzen dan aritz-gerri suki-ñetik, zerurontz igotzen dan gar garbia; da guregurasoen etxe atarian bidean loitu zaigun jazkaiakentzea, aingeruaren soñeko txuria jantzirik; da,aragi-kateak puskaturik, libre egatzea, betiraun-de edo eternidade guztian zorionkiro atsedentze-ko, au esan duen Arren kolkoan: “Zorionekoaknegar egiten dutenak, zergatik berak izango dirankonsolatuak!”

Marik jartzen ditu bere begi zorrotzak gurutze-an; bere arpegi fedeak alaituan agertzen da aingerubaten poza: eta, far gozo baten erdian, eskeñtzen dioumilki Egilleari bere anima garbia.

Eta Pierres agota eta bere emaztearen malkoakixurtzen diran bitartean beren biotzeko alabarenkopeta otzean, ala nola itz tantoak irristatzen diranarri-legunezko talluntza baten gañean, gero bañogero geiago ezkutatzen ditu elurrak Bozateko etxo-lak; aditzen dira otsoaren auria ta aritzen karras-ka; aizeak indar artzen du... eta daramatzi bereburrundaran, legenartsuen bizitza tristeetan barre-na, zeruko otsezti eta esperantzazko oju bat dirudi-ten konfesorearen azken itz oek: “Zorionekoaknegar egiten dutenak, zergatik berak izango dirankonsolatuak!”.(2)

117

(1) Onako au, Juan Iturralde Suit jaunaren La leprosa izene-kokontaeraren itzulpena da. Ona beraren izenburua eta eskeintzaitzez-itz: La leprosa / Balada / A mi querido amigo el inspiradopoeta euskaro D. Antonio de Arzác y Alberdi. Iruñeko RevistaEuskara aldizkarian agertu zan, 1883 urtean.

Antonio Arzak jaunaren itzulpena Euskal-Erria aldizkarianazaldu zan, bere X tomoan, 1884 urtean.

(2) (Egillearen adirakia.)

Nafarroan, Baztango ibarrean, Arizkungo erri inguruan etaonetatik ujola edo ibaitxo batek berezia, arkitzen da Bozate-koetxadia, non beti izan diran agotak, Oek, ala nola San Juan de Piedde Port-eko choubito izena duen eta Pirene mendietako bi egaletanarkitzen diran Euskal-lurreko beste erri txiki askotako biztanleak,bizi izan dira beti beste jendeetatik oso apartatuak eta berenarrazakoak etziranengandik gaizki ikusiak. Ezta gutxi itz eginagoten jatorri edo asieraren gañean; baña neretzat datoz, dudikgabe, orain milla ta irureun urteko legenartsuetatik, eta au bera daizkribatzalle batzuen iritzia, eta batez ere Rochas jaunjakintsuarena, zeiñak, Les parias de France et d’Espagne izenda-tzen dan oraindik orain argitaratu duen itzkribu-lan adiragarrian,esan liteke erabaki duela jolasgai au. Nafarroako Lege Zarrak dio:“Edozein dala legenartsu biurtzen dana, eziñ biziko da jende gar-bien artean, baizik joan bearko du beste legenartsu edo agotenga-na. Eta esango balu legenartsuak “Nere lurretan biziko naiz errionen ondoan”, erriko biztanle guztiak egin bizaiote etxea erritikkanpora, onirizten duten leku batean. Berak duenarekin ezin bizidan agotak eska beza limosna, etxeetan sartu gabe, ateetan oltxobatzuen soñuarekin deituaz, eta ez bedi kaleko aurrakin ta gaztea-kin jostatzen jarri, limosna eskatzen orla dabillenean. Eta errikobiztanleak eztizaiotela utzi beren aurrai agotaren etxera jostatzerajoatea. Eta agota bera oekin jostatzen ibilli gabe gaitza etortzenbazaiote, agotak eztu kastigurik izango”. Beste leku askotan legeak ziran Nafarroan baño ere gogorra-goak; baña ez giñake justuak izango esango bagenu biotz gogo-rrekoak zirala egin zituztenak, bada lege latz oen bidez salbatuziran ondorengo jendeak, denbora artan, aitetatik umeetarapasaturik asko zabaltzen ari zan gaitz izugarri ortatik. Legenar-tsu edo agotentzat, zeiñetan asko ondasundunak ziran, martirio-rik gogorrena izango zan, dudik gabe, beste jendeetatik apartebizi bearra. Karidade santuak, zeiña izutzen eztuten gaitzik izugarrie-nak, artzen zituen bere besoetan jende-elkargoak bere ondotikbotatzen zituen gaixoak, eta San Lazaroko fraileak sartzen ziraneritegi aetan, gorputzez eta animaz lagundurik, berakin iltzera.

118

Aztua! (1)

“Ez ote da iñor arkitzen Ondarribikourian aztua,... gu festetan gabiltzan

bitartean? Eztet uste. Baña bat bakarrikbalitz, izan bedi gure festen asiera bera

billatu eta konsolatzea”.

ekulan etzait aztuko Ondarribiko seme, erdibaserritar erdi arrantzale, aiton buruzuri

errespetagarri bati entzun niona, txikia nintzala,neguko gau ekaitztsu batean, errosarioa esan ondo-ren, sukalde txokoan alkitxo batean pipa erreazzegoala, illobatxoz ingurutua, matsa zortena aleederrez bezela.

Esan zigun:

“Adi zazute, nere gazte maiteak, baña zintzo,gaur arratsean esatera noakizuten kondaira txikiau. Gizonak izan litzaken egiazko atsegiñetatik batda sufritutzen dutenakin sufritzea.

Bein batean, erri bateko mezeta edo festetarajoanik, nebillen goizetik-arrats dibersioetan.

Lendabizi, legea dan bezela, meza nagusia entzu-nik, eramaten ninduten lagunak pillota partidura;emendik, bazkari on bat egitera; gero, bezperetara;ondoren, zortzikoa, ezpata-dantza eta orlakoak ikus-tera; eta, azkenik, bertsolariak aditzera. Orla pasazan lenbiziko eguna, jendia kontentu, munduanpena bat ezpalitz bezela, zebillen lekuetan.

Pello Zimurra esaten zioten nere txikitako adiski-de bat nuen nerekin; eta, guztiz jostallua zalarik,

S

119

txit biotz onekoa zan. Esan dedan bezela egunapasa ondorean, baginjoazen ostatura gau-erdikotenorian, eta kale iskin batean nexka koxkor batalderatu zitzaigun, esaten zigula:

- Limosna bat Jainkoaren izenean, arren, emanbizaidate!

- Gaubeko ordu oetan nola eskatzen dezu?-esan nion.

- Ai, jauna! ?erantzun zidan?. Eztakit!...Neretzat beti da gauba, eta gau tristea!... Aita dau-kat eri oean; eztaukat zer emanik; berak eztit ezereskatzen, baña badakit goseak iltzen dagoela; kari-dadez atzo eman ziraten kandela bat iduki det piz-tua bere gelan; berak begiratzen ziran neri, nikberari... Orla egondu gera kaleko soñu eta algarakentzunaz. Aitu da kandela; eta orduan, berak ikus-ten ez ninduela, atera naiz kalera, orla pozez bete-rik dabiltzan jendeai zerbait eskatzera, Jaungoikoa-ren izenean!

Eta, au esanik, eman zion negarrari.

Begiratu nion lagunari eta negarrez zegoen; nikere ez nuen, egia esan, asko falta.

- Eraman gaitzatzu, aurra, zure aita dagoenlekura ?esan genion nexkari, eta abiatu giñan.

Bidean, dendak itxiak zeudelarik, erosi genituenbi kandel; eta, bat pizturik, sartu giñan bizitza estubatean, An, lastaira txar baten gañean zegon gizongaixoa!... Gogoan izango det, bizi naizan arte, bisitaon ura.

Alabatxoa sartu zan aurretik; eta, eriotzarentrantzekoa zirudien itz itzali batekin, esan zion aitak:

- Mari, nora joan ziñan?

Pello, nere laguna, aurreratzen da orduan, laz-tantzen du eta esaten dio:

120

- Gure billa. Nola zaude, adiskidea?

- Aztua! ?erantzuten dio, oraindik entzun detanbozik penagarrienarekin. (2)

O itz tristea!

- Zer senti dezu? -galdetu zion urrena.

- Plakiya, aultasuna! -esan zuen doi-doia.

Eta, au aditurik, joan nintzan korrika geundenostatura, eta artu nuen nerekin bertako mutillbat, salda eta beste bear ziran gauzak berekinzituela. Konsolaturik alegiñean aita-alaba gaixoaek, eta mutilla bertan erizai utzirik, atera giñanandik goizaldean; eta, ostatuko bidean ginjoazela,esaten dit Pellok:

- Badakik zer egin bear diagun? Gaur lenbizikofesteguna dek; bigar ta etzikoak pasatzeko diruagerekin zeukagu; bada, ostatua pagatu ta biderakobear degunaz gañerakoa eman zaiogun guztia gizongaixo orri, sendatu deien; eta, eguna zabaltzean,goazemak oñez etxera.

- Bejoandaikala ik, motell -esan nion pozezbeterik.

Ala egin genuen, eta etzitzaigun damutu, ez...Itzak eziñ aditzera eman lezake guk bidean ekarrigenuen poza. Gaur oraindik nerekin daukat. Bai!Zerurik ezpalitz ere, ezta gizonarentzat gizonari berenekeetan laguntzea bezelako festik”.

Au esanik, jaio zitzaion malko dizdizari bat; etabesoetan zeukan illobatxorik gazteenak txukatuzion. Zorioneko aitona!

Ondarribiko gazteak: oraindik irakurgai onenberri ezpadakizute, ikasi zazute, bai!, zuen onerako.

Gure Euskal-Erria, gure oiturak, legeak, kondai-rak, irakurgaiak, dena izango da aztua, mundunasi onekin batean, denboren buruan; bakarrikaztuko eztana sekulan, denborik ezagutuko eztue-

121

na, da Jaunaren amorioz gure lagun-urko edo pro-jimoari egintako mesedea.

A!... Eska bitzate gizon jakintsuak, berenerrientzat, nai dituzten aiña gauza; nik, euskaldu-na, eskatzen diot Ama Birjiña Guadalupekoari,guretzat eta beste guzientzat, zabal dezala lurreankaridadezko ispiritua. Au gabetanik, izango bageni-tu ere nai ditugun gauza guztiak, ez giñake ondoizango; baña, onekin, sufrimenturik garratzenakigarotzen dira atsegintasun gozoan; eta, itz bateanesateko, gizonak izutzen du doakabea, ez doakabe-ak gizona.

De la Revista Euskara.Euskal-Erria, X, 1884.

(1) Leyenda premiada con medalla de plata por la AsociaciónEuskara de Navarra, en los Juegos Florales de Fuenterrabia de1883. (Euskal-Erria-ren argibidea) (2) Euskal-Erria-n: penagarriarekin.

122

Iztuetaren ezan bat

undu guztiak daki Euskal-Errian zeñeneuskaldun ona zan Iztueta; mundu guztiak

daki ere zer liburu ederrak izkribatu zituen gureprobintzi Gipuzkoaren izaera kondairatuaz, eta lurmaite ontako dantza zar antziñakoak zer nola dan-tzatu bear ziran esanaz.

Gauza jakiña da, ala berean, dantza zar oetara-ko griña aundia izandu dala Euskal-lurrean antzi-ña-antziñako denboretatik; eta berak dantzatzekogizaldi ontan izandu diran maisurik onenetako batIztueta zala.

Baña askok ez dakitena, noski, da Iztuetak bereazkenengo orduetan zeukan sosegua eta errikooituren oroitza. Orregatik, ongi izango da emenagertzea, Zaldibiako errian, bertako bi seme euske-razaleen artean gertatu zan au.

Bi euskerazale oetatik bat zan Iztueta; bestea,Lardizabal, apaiz jaun birtutetsua eta euskal liburuederren egillea.

Zegoen Iztueta eriotza gañean zuela; eta Lardiza-bal, berari ongi iltzen laguntzeko, aldamenean; etaaditurik onek antsiaz ari zala isildu gabe Iztuetagizagajoa, galdetzen dio:

M

123

- Juan Iñazio, zer dezu? Penaren bat al dezu,orrela antsiaz aritzeko?

- Zer dedan esaten dit, Jauna? Nola nai ez dupenatzea, ni ill ezkero ezpada gelditzen Euskal-Erri-ko plazak onratuko dituen gizon bat?

Euskal-Erria, 1887.

124

Iparragirre! (1)

Jaunak:

Arrotz batek, erri batera datorrenean, lenbizikogaldetzen duena da:

- Nola bizi da emen jendia? Zer sentitzen du?Zer sinisten? Zer adoratzen? Zer maite?

- Jaungoikoa eta Fueroak! -erantzungo du,mundua irago arte, euskaldunak.

Da esango balu bezela:

- Bi arbola: gurutzekoa eta Gernikakoa.

Gurutzekoa, emen geran artean eta gero, gizonguztiak anaiturik, gure zoriontasuna egiten duena.

Gernikakoa, lenbizikotik zuzen-zuzen datorre-na, bere zañetik sortua ta beragatik illezkorra,beti biziko dana, gizon gaixo batzuek ala ez ustearren, ta oraindikan, naiz gaur makurtua egon,usterik gutxienean altxatuko dana, euskaldunokzentzurik badegu, euskaldunok euskaldun izatenbagera!

Ta zeiñ da gure artean arbol orri gaiñ-gañez,beste iñork ez bezela, kantatu diona? Iparragirre!Ta “zeiñ zan?” galdetuko dute mundurik mundu

125

gizaldi guztiak; eta beti, euskal mendi tarteko oiar-tzun baten boza balitz bezela, entzungo dute jen-diak: Iparragirre!

A!... Non jaio, non ibilli, nola bizi ta nola illzan, denok dakigu; dira, itz batean, gizonarenmunduko gora-berak; baña denok ez deguna, taizan bear genukena, da Iparragirreren biotza, betiamorioz sutua bere lurrarentzat, egun alai etatristeetan, ala nola zeruko izarra beti dan batbera, diztiatzen duenean edo odei beltzez estalirikageri ez danean.

Atsegiñ aundiz aitortzen det erri noble eta leialontako semea zala, txikitan artzai-mutilla, geroAmerikara joan ta lurmiñaren(2) indarrak emenezurrak uztera ekarria; eta argatik edaten det oraiñerri ontako semeen osasunera, gure mendiyetakoartzaienera, ta Ameriketan ditugun anai maiteene-ra, diosal egiñik lendabizi, errespeto guziarekiñ, iruprobintzi aizpen gure diputadu jaun txit goituai;uri ontako Bilguma, Gipuzkoa ainbeste onratzenduenari; Bilbaoko Euskal-Erria deritzaion Elkargo-ari; talluntza egin duen Font jaunari, ta nere en-tzule guztiai.

Bukatzera noa. Etzinduzteket aspertu nai; eta,gañera, mingaña dijoakitan beldur naiz.

Euskaldunok nobleak gera: nola ez bigalduoroitz bat andre alargun eta aur umezurtz, Espa-ñiako errege ta erregiñ izanik gaur gure Donos-tian arkitzen diranai? Guk ez degu iñorentzatgorrotorik; nere biotzeko adiskide Peña eta Goñijaunak esan duen bezela, amorioa denentzat sentidu euskaldunak. Bakarrik nai deguna, ta egunbat eta bestean eskatzen degun ta eskatuko degu-na, da justiziya; eta kontu, jaunak: lurrean justi-ziya galdu baldin bada, justiziya zerutik etorriliteke!

126

Erritar maiteak: egun aundiya da gaur guretzat;baña egiyaz aundiya izango dana da arbola santua,geiago ez erortzeko, altxatzen dan egun ura. Dato-rrela lenbailen!

Euskal-Erria, 1890.

(1) Brindis de D. Antonio Arzac, pronunciado por su autor enel banquete oficial celebrado con motivo de la inauguración de laestatua erigida al inmortal bardo euskaro. (Euskal-Erria-renoarra.) (2) Lurmiña: nostalgia. No encontrando esta uoz en los diccio-narios ni escritos uascos, la introduzco sin pretensión de imponer-la. (Antonio Arzak jaunaren oarra.)

127

Itz biLuis Karrilta bere mutillai

ll onen 2-yan irabazi diyozute ondarruarrai, guz-tiz ots aundikua izan dan estropara bat.

Asko eta asko itz egiñ eta izkribitu da berarengañian, ta ez nezaket gai ontan gauza berririk esan;baña nik ere maite zaituztet nere modura, soñu etazalapartik gabe, eta nere biyotzak eskeiñtzen dizki-tzute itz bi.

Beñere ez bezela zegon gure kayia, arraunak al-txarik, garailari, zuen etxietara etorri ziñaten arra-tsalde gogoangarri artan; mereziya zenuten parega-beko ongi-etorri onoretsu ura; atsegiñez beterikaitortzen det.

An arkitzen nitzan ni ere, txoko batetik begira;baña, nai eta nai ez nuela, musika, poza eta zora-men arren guztiyaren erditik, nere begiyak zijoazenMari illezkorrak daukan aldare txiki artara!... Eta,nere buruarekiñ itzketan jarririk, niyon: “Menturazusteko du oraiñ norbaitek gizon abek eta ondarrua-rrak, estroparan berotu diralako, elkarren kontragorroto pixken bat idukiko dutela. Ez milla bider!Euskaldunak, batzuek eta bestiak, anaiak denak, etabatez ere denak arrantzaliak, izango da gero ereberen artian lengo adiskidetasuna, lengo griña beraelkarri laguntzeko, Mariren gisa besterengatik bizi-

I

128

ya emateraño!” Ta, ontan pensatzen nuenian,...a!,... zuetako bakoitzian Mari bat agertzen zan nerebegiyetan, zerua goian, ura bian, ta bularrian eziñkabitu alako biyotz banarekiñ! O, bai! Zer aundiya,zer ederra zeran, itxas gizona!

Emen bukatuko nuke, Eguerriyak ezpaletoz;baña begira, Luix: zu ta zure lagunak festa festengañian datorkizutela arkitzen zerate; zorionian izanderiyela. Denbora berian, ondarruar arrantzalienetxe askotan tristura nabaitzen det: aita batek joka-tu ta galdu ditu txalupa ta arrantzako sariak, etabere familiyan goibel dijuaz eguna ta gaba; etorrikoda laister Onentzaro, ta sukaldi artan ez da pozarikizango; ta bigaramonian, Eguerri egun aundiyan,eskatuko ditu nexkak elizara apaiñ-apaiñ juatekoamak agindu zizkan zapatak edo soñeko berriya;aitak orduan, latz, gogor, esango ditu itz batzuek,eta nexka... negarrez juango da! Ez da egiya, Luix,obeto egiñ lekiyokela kontra bendabal eta ekaitzikizugarriyenari, nexka gaxu orren malkuai baño?A!... Nik dakitana da, euskaldun guztiyak nobliakdiralarik, ez dala iñor donostiarrari irabaziko diyo-nik biyotzaren samurtasunian, ez!; eta argatik ustedet estropa-festa aundi aben errematerik ederrenaizango litzakela zuen aurrak Ondarruako aurrai zer-bait siñale egitia, guztiyok anaitzeko Jesus Aurrajaio zan egun artarako! Bai! Bizi gaitian elkar maite-rik! Festa t’atsegiñ luzienak laburrak dira, kia bezeladijuaz, gurekiñ batian. Gaur bagera, bigar ez; urakedo lurrak laister iritsiko gaitu, eta utsa litzakeemengo estropara guztiyak irabaztia, ango estroparagalduko bagenu. Boga, mutillak, boga, zeru aldera!

Zuena, erriz ta biyotzez:

Antonio Arzak

Donostiyan, 1890-garren Ama Birjiña Kontzeziyoko egunian.

Euskal-Erria, 1890.

129

Euskara (1)

(A. Larramendiri)

er esan, jaunak, zer itz donkitu, nere izkeran,maisuen maisuari?

Ala nola eguzkia irtetzean izarrak ezkutatzendiran, ala ikusten ditut gaur euskal izkribatzalleargienak Larramendiren aurrean, eta nik nitazaitortzen det ez nezaketala beste gauzik egiñ, ezpadaaurrak bere aitarekiñ egiten duena, esaten dizkane-an besterentzat balio ez duten itz-erditxo banakak,amoriozko begiratu batean gozoro bildurik.

Denok dakigu gure Aitaren bizia eta obrak dira-la: gloria zeruan, euskara lurrean.

Euskara!... Ia ill dala entzuten nago aspaldian,baña ez da illko. Jaio; amak euskaraz erakutsi; azi tagizon egiñ euskararen musika entzunik; A. Larramen-di bezelako gidari bat bidean arkitu, eta gero, egunaarratsaldean illtzen dijoan bezela, obirontz alderatzenari geranean, geren buruak ukatu ta ill? Ez da gerenburuak ukatzea euskaldunak ez gerala esatea? Etanola esan euskaldunak gerala euskaraz itz egitenezpadegu? Beren izkuntzak aztuko balituzte, izangolitzake gaztelau, frantzes edo ingelesik? Norbaitekesango du ez duela oraiñ euskarak beste izkuntzakainbat balio ogia eta dirua irabazteko; ez det ukatzen.Baña nik dakitana da ez dala gizona ogiz eta diruzbakarrik bizitzeko Jainkoak egiña, eta ez dala, eziñizan litekela gauz egokia ta zuzena gure gurasoak

Z

130

zituzten izkuntza ta oituretaz aztutzea, beretaz erne-gaturik bezela. Nik ez, euskaldunak, bakarrik gelditu-ko banaiz ere. Burni-bide eta gañerako aurreramen-duak, Elizak bedeinkaturik denborak dakartzienak,ongi etorriak izan bitez, beren bitartez erri guztiak batbezela egiñik; baña onegatik itzali bear degu gureerriari, etxeari eta familiari diogun amorioa?

Euskara!... Eri dago, bai!, baña ez da illko; ta sen-datu liteke, euskaldunok ala nai badegu. Euskaraill... ez! Eziñ! Eta illtzen utziko bagenu ere, ez litzakeillko, bada itz itsusi, erneguzko eta blasfemiazkorikezagutzen ez duen eta sekulan beretaz kutsutu ezliteken izkuntza garbiari eziñ falta lekioke zerukolaguntza; zerua onratzeko biziko da beti gure mendi--kolkoetan. Gañera, zabalduko da munduan: aldeguztietako gizon jakintsuak ari dira gaur bera ikasieta miresten, eta emendik, Andoain, Larramendirenseaskatik, bigal zaizkategun orain eskerrik beroenak.

Euskara!... Zenbat edertasun gordetzen dituzun!Eta au da bat: nork adierazi lezake nolako eta nora-ñokoa dan gure mendiyetako kantetan banatu dezunlikurt gozoa?... A!... Kontu aundiarekiñ egondu izannaiz frankotan beste erriyetako mintzo eta jolasakentzuten, baña batean ere ez det nik arkitu zure atse-gintasun paregabea. Egia da: nere lurretik kanpora,txorien kantak berak legorrak bezela iruditzen zaizkit.

Euskara!... Biziko da, ta biziko da gure etxean,elizan, eskolan, mendi ta zelaietan, kale eta plaze-tan, emen, Ameriketan, euskaldun bat bizi dan aldeguztietan.

Onra dezagun, bai!, A. Larramendi, baña ezbakarrik gaur, ez bakarrik emen; baizik non-nai tabeti. Nola? Onraturik euskara.

(1) Discurso de D. Antonio Arzac, leído por su autor en la Sesiónliteraria en honor del P. Larramendi, celebrada en la CasaConsistorial de Andoain la tarde del 28 de Diciembre de 1890.(Euskal-Erria-ren oarra.)

131

Onentzaro (1)

(Donostiari]

oragarria, milla aldiz bedeinkatua, eleizatiketxe guztietara, mendietako txaboletatik kale-

ko jauregietaraño, gizonarentzat kantik pozgarrie-nak, ibai batean bezela, gozoro dakartzkien Gauona!

Baña ai!... Aurten, zoriona zabaldurik datozenordu oetan beretan, zenbait etxe penaren brumakgorderik dauzka pozaren ibai arren ertzean! A!...Barrena sarturik... ixiltasuna, gurasoak elkarribegiratzeko bildurrak, negarrez lertzeko zorian,amari jaiotzen zaion zizpurua, aitari dijoakion an-tsia, aiton-amonen azken malkoak eta, batez ere,jostalluak armarioan jasorik ikusten ditudanean,naigabeak erotzen nau. O Donostia! Non dituzuaurrak? Non dira guretzat aien festak, aien kon-tuak, aien farrak, aien musutxo eta laztanak? Guz-tia dago ixill!... Ixill! Etzaute bakarrik negarrez,gurasoak; lotsikan gabe aitortutzen det ni ere alanagola! O Jaungoikoa! Kastiga gaitzatzu naizunbezela, baña, arren!, ez gaitzazula aurrik gabe utzi,ez! Lurra aurrikan gabe, zerua aingerurik gabebezela litzake!

Oraindik gauba da; pozaren ibai ura azitzendator, bazter guztiak estali nairik: bakarrik entzu-ten da “Jesus jaio da Belenen!”. Ateratzen naiz leio-

Z

132

ra egun berriaren billa bezela, begiratzen det zeru-ra, burua erortzen zait bi eskuen artera, ixten zaiz-kit begiak, eta orduan zer ikusten det? O!... Joandan udazkenean Donostiatik zerura egatutako aurguztiak izarrez jantzitako odei batean datoz Belengoportalera Jesus adoratzera. Zer edertasun parega-bia! Gaur urte bete, gure etxeetan, kartoiezko josta-lluakiñ Jesusekin jostatzen zeuden aurrak, Jesusber-berarekiñ jostatzen arkitzen dira gaur. Zorione-koak berak eta gu. Negar, negar, gurasoak, ezpenaz, baizik pozez! Aur maiteak!... Joan danudako loreak ill ziran; baña zuek ez. Non da animabat bezelako sortitzik?

“Jesus jaio da Belenen!” O!... Ez gaitezela kon-tentatu zerutik datorzkigun konsuelozko malkoakixurtzearekiñ; igo zagun poza zeruraño; gelditzenzaizkigun aurrak eraman ditzagun, ez oñetako, ezsoñ, ez zer janik gabe arkitzen diran aur pobreen-gana. An adoratuko dute Jesus! An, aurrak aurraibegiratzean, batzuek kupidaz, besteak eskertasu-nez, denak inozentziaren soñeko txuriz apaiñdurik,beren senide aingerutxoak egingo duten far-irribatek zeru osoa pozaren pozez beteko du, ta zeru--lurrak, batera, kantatuko dute:

- Gloria in excelsis Deo, et in terra pax homini-bus bonae voluntatis.

1886.an.Euskal-Erria, 1895.

(1) Orain bederatzi urte izkribatu nuen moldaera au, etabeste liburu batean argitaratua izandu zan(*) Garai artan aur asko zeruratu ziran gure Donostiatik. Norkez daki zeruak izar geiago dauzkala geroztik? (Egillearen adirakia)(*) Ez dakigu zein liburu izan diteken Arzak jaunak emenaitatzen duana. (A. Z.)

Itz-neurtuak

135

Azken agurrakgure etsaigoari

(Felipe Arrese jaunari)

Irakurririk, anai nerea:“Ill da Euskera betiko!”,negar samiña, malko tristea,ixuri det lenbiziko.Damu garratza artu det eta“Ama, non zera?” otsegin det.“Emen naiz, seme urrikitua,oraindik amasa badet.Utzi zizpuru eta auhenak,elkartu, seme maiteak,libra nazake bakite onak,adi nazute gaisoak!”.

Ea, bada, kuraia, nai luke Gipuzkoak,kuraia erantzuten du batian Bizkaiak,kuraia Naparroak, kuraia Arabak,kuraia gure anai frantzes euskaldunak.

Ez, Felipe, ez; azken agurrakdesarokida joanari,eta biotzetik, fedez beterik,esan zaiogun Amari:“Atoz, Amatxo, arren, onera,zure semeen artera:

136

zu gabetanik ez degu izan nai,illtzen bazera, illko gera. Baña ez!Beti gugatik biziko zera,sekulan illko etzera”. (1)

(1) Itz neurtu auek Antonio Arzak jaunaren leenengo lanada, guk ezagutzen ditugunetan beintzat. Esan degunez, ogei tabost urte zituan berak orduan. Otxandioko Felipe Arrese Beitiak bertso batzuk plazaratuzituan izenburu onekin: Ama Euskeriari azken agurrak. Etadonostiar gazteak beste auekin erantzun. Jose Manterolaren Cancionero Basco bilduman agertu ziran,Serie III, 1880, aurretik argibide auek ematen zirala: “Esta pequeña composición es, por decirlo así, continuación ycomplemento de la admirable elegía de Arrese que le precede.Habiendo leído el Sr. Arzac el sentido y triste adiós que elpoeta bizcaino dirigía, en momentos bien dolorosos ciertamente parala tierra euskara, a la lengua que desde los tiempos prehistó-ricos ha sido patrimonio de las bascongados, sintióse profunda-mente herido en su corazón, agolpáronse las lágrimas a sus ojos, vioen las desdichas intestinas, hijas de las pasiones políticas, lacausa principal de los males que afligen a nuestro país, y con laesperanza y el entusiasmo que nunca faltan a la juventud, escri-bió esta composición, la primera sin duda ninguna que brotaba desu pluma, no acostumbrada hasta entonces a trabajos de estaíndole, para predicar la unión entre hermanos e hijos de unamadre común, como única áncora que pudiera contribuir a salvarel arca santa de nuestras viejas tradiciones. El Sr. Arzac no ha hecho sino iniciar el pensamiento, descon-fiando quizás de sus propias fuerzas, y en su brevísima composi-ción nótase cierto desorden, propio de la excitación de que sehallaba dominado su espíritu. La idea que le anima es, sin embar-go, tan útil como fructífera, y el ensayo merece sincero aplauso. Lástima es que el Sr. Arzac no hubiera dado algún mayordesarrollo a su pequeña producción, que no obstante esa circuns-tancia mereció una mención honorífica en el Certamen celebradoen San Sebastián en 1879, al que fue presentado. Sirva esta modesta distinción para infundir mayores alientosal joven poeta, y para animarle a continuar con fe y entusiasmo elcamino que ha emprendido bajo tan felices auspicios”.

137

Iltzen bazaiguama euskera,euskaldunak illak gera!

(Moldaera au izandu da saritua Irungo Euskal Feste-tan, urrestalitako zillarrezko medalla batekin, NaparroakoEuskal Elkargoarengandik.)

Zer ikusten det urruti artanbiotza pusketan joanik?Zer ekaitz illun ikaragarridator, euskaldunak, andik?Ai, esatea libre banukeesango nuke, bai, pozik,baña penetan bizi gaitean,supri dezagun ixillik!

Ixillik atzo, ixillikan gaur,ixillik bigar ta etzi,ixillik beti, kantatutzeaez degulako zillegi;ordu txarrean gure arteangiñalako, ai, berezi,anaiak bear genduelariklen, orain, gero ta... beti!

Naigabe pisu leor-leor batdoakabe ark dakarkit,negar egin nai, baña malkorikbat bakarrik ez datorkit;len ixuriak ditut guztiak,dar-dar gorputza dabilkit,eraso beltza badator etaEuskal-Erria... zabiltzkit!

1

2

3

138

Lengo oitura miragarriakzar eta maitagarriak,gure aitonen aitonetatikJaunak guri biraliak,denbora joanik beti berriak,beti txit arrigarriak,nora dijoaz? Nola ta noizko?Au lotsa, anai maitiak!

Gure semetxo eta aitonenerdian gaude jarriak,aek seaskan, oek zerutik,guri begira guztiak;eta guk norontz geren begiakdaukazkigu ipiñiak?Zorigaiztozko lotarki batekdauzkigu oso itxiak!

Gauza tristea, paregabeada gaur nere dolorea:semeak aita ikusten du taaitak ez berriz semea!Al balitz aitak gaurko eguneanseaskara begiratzea,izango luke bere biotzasu bizi baten labea!

Baña itzali zuen su bizi uraetsaigo negargarriak,miñak izanik esan ditzagungarbi ta soillik egiak;euskal biotzak sentitzen ditueriotzaren sugarrak,odol-ustu zan, au nere miña,nere erritar laztanak!

4

5

6

7

139

Euskal-Erriko semeak, esna,altxa gaitean gaur bertan,ara aurtxoak guri begiraseaskatxo otz-otzetan!Ama non degu, Ama Euskera?Ara an txokoan, penetan!Iltzen bazaigu illak gera taillak aurrak seasketan!

Bai, gure Jauna, ill bitez orainAma ez ezagutzekotz,gu bezelako esker gaitozkoseme txarrak izatekotz,gure legea, paregabea,oñperatzera jartzekoz,berak galdurik beren Amaribizia galtzen uztekotz!

Guk, gurasoak eta semeak,gaurko euskaldun erbalak,zer erakusten diotegu? Ai!Non dira euskal oiturak?Eraso beltza badatorkigu,azitzen datoz aurtxoak,oitura on aek badaramatziberekin Ama gaisoak!

Gu, gurasoak eta semeak,zentzu apurrik gabiak,euskal izkuntza eta oiturengaltzalle lotsagarriak.Bereak ditu gure animaksekulako lotarkiak?Etzaituzte gaur esnatu bearAmaren azken antsiak?

8

9

10

11

140

Ezta batere! Ezta batere!Ill bedi triste beingoan;ez gerade gu bere semeak,ez gaude euskal lurrean!Au esan eta odei lodiakagertzen dira zeruan,eta aurtxoak joan nai lutekeamon onaren kolkuan!

Ama joan zaigu, baña umeakemen gelditzen zaizkigu,ai dira anditzen eta erasoaalderatzen datorkigu;odei lodiak, beltz-beltz egiñik,argia digute kendu,eta dunbotsa turmoiarenanunbaitik aditzen degu.

Kantauriako kosta guztikoitsasoaren orruadator ondoren, irentsi naianEuskal-Erri izandua,garaintzi nairik mundu danariJaunaren lege santua,zeñek danari esaten dion:“Onra zazu gurasua”.

Aur txiki aek gizon egiñikbiurtzen zaizka aitari,“Aita gaiztoa ?esan diote?,utzi zenion amari!Saldu gaituzu, zu galdu zera,orain negarrak ugari;bazenekizun, aita gaiztoa,etziñala ondo ari”.

12

13

14

15

141

Bai! Atzo ill zan ta gaur emen datoreraso beltza gañera;beiñ damutu ta piztu zenduen,joan ziñan berriz atzera.Urte oetan ibili zerabeiñ batera, beiñ bestera,baña azkenik ill zaigu etagoazen guztiok lurpera!

Aizea ere usteldu da taezin arnaserik artu,aita-semeak lurra jo dute,nai baña eziñ altxatu!Estutzen dira, aitak orduannai tu semeak salbatu,eta semeak madarikatzenaita nai dute urratu!

Odeiak ontan lertzen dira tanegarrez dago zerua!Euskal-Erria izandu zanabeltzez jantzia, galdua!Esker gaiztozko bere semea,len gozoro bizitua,ill nai ta eziñ ill zorrotz batekindamuak arantzatua!

Ai! Lurrak berak du Ama ill uraguk baña geiago maite,Ama ark onra eman ziolabeste Lurrak badakite;joan nai du, bada, arren atzetik,urak estaldu lezake,sar bedi bada Done-JoanetikSantander jotzera arte.

16

17

18

19

142

Diz-diz tximistak, marru turmoiak,orro itsaso ederrak,estal ditzazu euskaldun lurrak,etsaigo gaiztok galduak;adio orain, agur betikoatsekabe emengoak,barkatutikan Berarenganagora gaitzala Jainkoak!

Euskal-Erria. 1881.Revista Euskara, 1881.

20

143

Oroitz batJose Maria Lizanajaunari

“Euskal mendiak ikusten ditutaritz igarrez jantziak,erdal aizeak igarturikanberen lengo zaiñ aundiak;beren arkaitzak ez dira denaknere negarrak bustiak,baña arkiturik geien-geienakanai odolez betiak.

Erreak gure jaiotz etxeak,illak guraso legiak,nastuak pillan eta borrokalagunen ezur zuriak,alargunaren malkoak etabere umeen antsiak!”...O, nere Jauna, negarrez nionzerura altxarik begiak!

Zergatik orla? Eta gis ontanjarririk pentsamentuan,illundu zuen nere inguruanargiturikan zeruan,eta bakarrik gelditu nitzanarkaitz maiteen onduan;zenbat oroitza ote zebiltzangauba artan nere buruan!

1

2

3

144

“Izar gurea, irten zaitea,umezurtz gaude munduan”esanaz neguen, eta illargiaateratzen zan orduan.Zer ageri da bere itzalpeanarontzagoko basuan?Zer ote dago nere aurreaneriotz estu-estuan?

Euskal-Erria, anai maitea,Euskal-Erria zeguan!“Elkar zaitezte, arren! ?esanik?;elkar zaitezte beinguan!Ara Irlanda nola dabillenbere burua galduan,eta Ungria nola dan ondobere legeak zaituan”.

“Eta nereak non dituzute?”.“Biotzen barru-barruan”erantzun nion, ez dakit nolaitorik nere damuan.Eta aingeruak kantatu zuten:“Bizi beti uniuan!”.Ta zu, Lizana, zure kartakiñan ziñan nere goguan!

Euskal-Erria, V, 1882 .

4

5

6

145

Jesus izanik amorioa,Jesus da bizi osoa!

Deserri onen samintasunenerdi-erdian jarririk,nola zerura begira gabebizi liteke gizonik?Emen lurreko gauza guztiakutzitzen dute bakarrik,ez dutelako berak bezelaJesusengandik animik!

Bakardadea!... Izutzen nazu,ez daukat ezer iñondik!Gauza guztiak nerekiñ dira,baña ni nago bakarrik!Nere bizia ezin jaso det,bizirikan nago illik,amoriorik sentitu gabeJesus aztu ezkeroztik!

Eziñ gizona bizi litekeezpadu amoriorik,amorioa gabetanikangauza denak daude illik.Amorioa kendu ezkeroez dago zeruan pozik,ez eta ere infernuetanbatere sufrimenturik.

1

2

3

146

Amorioa, amorioa,zeruko txingar gozoa,txikia nitzan ezkeroztikanzugana beti nijoa;zuregatikan ixuritzen zaitpozturik malko tantoa,mundu ontako gora-beretanan, biotzean, jaioa!

Amorioa, aska nazazudaukatan korapilloa,itzal nazazu kupidaturiknere zizpuru suzkoa.Jesus da zure asiera taJesus da zure kolkoa,eraman zazu kolko artaragure asnase osoa!

Zureak gera, Jesus maitea,eta zu dena gurea,o parekorik ez dezun gauza,amoriozko legea!Ez izutu, ez, gizon gaisoa,laztan zazu gurutzea,beti pizturik bere oñeanargi ederra: fedea!

Eguzkiaren eguzki onekdiztiatzen dit barrendik,amorioak erretzen nau tanere onak ez du mugik!Sufritzen detan geiegi edopozak naukan txoraturikezin det esan! Ez daukat itzik!Jesus datorkit zerutik!

4

5

6

7

147

Jesus nerea, Jesus nerea,nora zatozkit ordea?Non ikusiko ote zaitut nik,zeru ta lurren Jabea?Amorioak kabia daukasufrimentuan gordea,sufritutzen dan gauz arrengatikesan liteke maitea!

Mundu ontako atsegiña tamundu ontako nekia,dena da miña, galdutzen baduamorioak kabia,zeiñean nola ez dakigulabizi dan gure bizia,an dagoelako beti guretzatJesus, zerutik jatxia!

Ez det ikusten urrez jantzia,ezta ere indartia,gizon onore ustel utsetazbat bakarrikan gabia;ez datorkigu, ez, gure Jaunaiñola ere aundia,baizik aur gaiso, txiki-txikia;gizona, umil zaitia!

Jesus guretzat dena egiñikjaio zitzaigun aurtxoa,ez da gauza bat aurtxoa bañakupidagarriagoa;estutzen dute eta ez gutxiknere idurmen gaisoa,bañan batere ez det ikustenaurtxoa bezelakoa!

8

9

10

11

148

Aurra kupitzen pasako nukenik nere bizi osoa,gizon egiñik ezpaliokeJesusi amorioa,onek emanik bere penetanerremedio gozoa,eta egiñik orain ta gerobeti zorionekoa!

Nola nik esan nolakoa danJesusen amorioa,jaiotzetikan ill arterañoguri izandutakoa:gu salbatzeko pozik iltzeraez dalarik joatekoa,beti gurekin gelditu gabeegiñik Santisimoa?

Eta nola nik azalduko detJesusen azken pausoa,ikusten badet, neregatikangurutziltzatutakoa,zerura eskatzen, iltzerakoan,neretzat barkazioa?Korde gabea gelditutzen naizamorioak itoa!

Zerua, lurra eta denbora,tximistak eta turmoiak,eguzki, odei eta mendiakartutzen ditu ikarak.Izutzen dira. Zer gertatzen da?Salbatzen dira gizonak!Onetarako agerturikanamorioak indarrak!

12

13

14

15

149

Amorioa, zer zera badaonen eder ta aundia?Ez da zure gañ zeru ta lurrik,zu zera denen nausia.“Jesusen biotz samur ura naiz,gizonarentzat guztia;beti an nauka, jaiotzetikaniltzeraño idikia!”.

O, nere Jesus, on onegia,biotzen Biotz eztia!Zu maite gabe bizitzekotankendu zadazu bizia;zu zera nere Salbatzallia,Aita txit maitagarria,gurutze santu-santu arretanamorioak jarria!

Beiratzen dizut fedez beterik,zeruetako bidia!Lagun zadazu, arren, jasotzennere gurutze txikia;mundura jaio, munduan bizieta mundutik joatiautsa litzake, ez izatekozzu ikusteko gloria!

Non dira bada eta zertakoemengo gauza guztiak?Gizon batzuen jakintasunak,aberatsaren urriak,eta guzien pozik gabekopena ta eraldi tristiakutsa dira, ta an daramatzikearen gisa aiziak!

16

17

18

19

150

Denak dijoaz beti-betikogizona bakar utzirik;bakardadean arkitzen da tagelditzen da erdi illik!Lurrak ez dio ezer esaten,oso dago mututurik;bañan zeruak esaten dio:“Ez galdu amoriorik!”.

Zureak, Jesus, egin ginduzunegiñik amorioa;Jesusengandik Jesusenganaamorioa dijoa.Amorioa galdu ezkeroilla da gizon gaisoa;Jesus da bada amorioa,Jesus da bizi osoa.

Euskal-Erria. 1882.

20

21

151

TolosariSan Juan bezperagaberako

Atzo eta gaur gau eta egunbeti zaukazkit goguan,beti neretzat zaude, Tolosa,Gipuzkoako buruan;buruan atzo gure lengokolege santuen koruan,buruan orain lege illaenluze dijoan proguan.

Progu txit garratz guztiz illun aukanta nai nizuke gaur nik;bañan egunez, zu ikusita,etzait gelditzen indarrik;atozkit bada, gaba, nigana,atoz, arratsa, bertatik,nere biotzak lertu nai du ta,Tolosa, zu ikusirik.

Erri maitea, uste al dezuzutzaz gaudela azturik?Uste al dezu ordu oetanbizi zerala bakarrik?Uste al dezu badegula gukzu gabetanik bururik?Burua an da, bai, Donostian,bañan ez dauka gorputzik!

1

2

3

152

Gorputz au non da? Billa dezaguneguna argitu baño len;onela ezin izango gera,ez, euskaldunak, ez, arren!Lotsik batere baldin badegueta biotzik barrenen,billa dezagun gure legeengorputz ill ura non dagoen.

Abe Marien ezkillak jorikgaba asi da pasatzen,gure umeak abiaturikAita San Juani kantatzen.O zer pozkida zoragarriakant’onek ematen duen!A, penak, penak, umil zaitezte!San Juan daukagu an goien!

Baña badator, eta gabiltzangorputz on ura billatzen,amar orduak jotzen daude taillargiak du argitzen;euskal izarrak diztiatuazbidean gaitu zuzentzen,eta bazterrak ixillik daudedefuntu beilla egiten.

Mendarte estu triste bateanarkitzen gera sarturik,aritz bat dago gure aurrean,galdua, ai!, igarturik;txapel gorri bat alde batetiketa txuri bat bestetikdauzka zintzillik adarretatik,erdian gorputz bat... illik!

4

5

6

7

153

Ikaraturik, oju sendo bataditzen degu bertatik:“Or daukazute ?esaten digu?;zuen etsaigoagatikill eta gero utzi zendutenobiratu gabetanik;orain obira zazute badaTolosara eramanik”.

Zer ikusten det? Ez du entrañik?Ez eta ere begirik?Buzoi arrotzak jan diozkateezur uts-utsak utzirik?O, bizi latza, zoaz gugandik.o, mendiak amildurik,obiratuak geldi gaiteaneuskaldunok, bat egiñik!

Baña mendiak zut-zutik daude,eta gu doi-doi bizirik!Ill bear degu era onetanagerian gelditurik,atzo ez-ezik gaur eta bigarbuzoi oek mantendurik,gure guraso Beotibarkokondaira ederra galdurik?

Ez milla bider! Elkar gaiteangorroto txarrak itorik!Euskal biotzak, atozte onerata, gorputz au ikusirik,penaz ta damuz gañez egiñikta belauniko jarririk,esan zaiogun Aita San Juani:“Elkar gaitzatzu zerutik!”.

8

9

10

11

154

O, Jaungoikoa! Ona non gaudengure paltaz damuturik,zure legea aztu gendubenelkarren kontra jarririk.Elkartu gera! Barka gaitzatzumiserikordiz beterik!Begira zazu Euskal-errira!Ez utzi zure eskutik!

Gau erdia da; zeru ta lurrakarrats brumetan gorderik,jasotzen degu eskeletoamusuz ta malkoz beterik.Etzan orduan gure arteannegarrez ez zegoenik,aritza ere negarrez zegoenzeruko intzak bustirik.

Mendi tontorrak, txara luzeak,baso illunak, ibarrak,denak lanbroak artuak daudepenen ondora sartuak.Ez dira ageri beren negarrak,baña ez dira txikiak;ara errekak arreturikanberen lengo ur garbiak!

Zu, illargia, nora joan zeraizen ori ukaturik?Izar gurea, non gorde zeragu bide gabe utzirik?Au illunbea!... Ez da entzutenontzaren kanta besterik,obietako ixiltasuna,pena bakarrik barrendik!

12

13

14

15

155

Bi txapel aek erre ditzagunsuturik emengo lartzak,bide onean sartuko gaituberen azkeneko garrak.Orain agurrak, sekuletakoetsai madarikatuak,zorigaiztozko deserakidak,doakabe izanduak!

Bidean gera, gurekin dira,ezur, ai!, txit maite aek,Tolosa, zugana dakartzigu,negar ez egin gaixo orrek!Zure alderontz argi txiki batdauka txaolaren batek,goazen arontza, goiza dator taandik gidaturik arrek.

Ez da txaola, baña badaudeartzaia eta bildotsa,Aita San Juanen ermita bat da,zer artzaia, zer bildotsa!Pater noster bat izan dedillaemen orain gure otsa,orain aurrera segi dezagunobiatzera gorputza.

Gu ermitatik ateratzen taandre triste bat sartutzen,“Seme maiteak ?doi-doi esanaz?,ez al nazute ezagutzen?Ama Euskera nazute badaazken laztan bat ematen;iltzera noa, badakit ondozer ta nola zabiltzaten!

16

17

18

19

156

Gorputz au illik, esan zazuteni zertarako nazuten?Zertarako ni nere obitikatera, ai!, ninduzuten?Ezpadet zertan itz egiñikan,ezpadakit non nagoen,nere oitura antziñekoakillak arkiturik emen!”.

“Ama Euskera, iltzen bazeragu zurekin ilko gera;San Juan gurea, atoz oneraguri arnasa ematera;Ama bat eta bere semeakgatoz zuri eskatzera,semeak onak ez gera, bañaatoz Amaz kupitzera!”

Egun-sentian sartzera goaz;Ama errezoan utzirik,irtetzen gera ermitatikanalako poz bat arturik;zeru ta lurrak farrez dauzkigulanbroz oso garbiturik,erretxinolak deitzen diguteIgarondoko sorotik.

Egun-sentia, zer dakarguzugau triste onen ondotik?Erretxinola, nondikan zatozpenak orla aztu nairik?“Mundu ontara amorioaetorri izan zan tokitik,zerutik, zuen Aita San Juanekzuengana biralirik!

20

21

22

23

157

Poztu zaitezte! Ona non dagoenIgarondora jatxirik,zuen Amaren erregu onakbiotza txit bigundurik;atozte bada berarengana“Zureak gera” esanik,beraren itzak beti-betikogogoan ondo arturik”.

San Juanek dio: “Bizi zaitezteguziok elkar arturik;nere erria, nere semeak,ez galdu erlijiorik;mundu onetan gora ta berabatzuetan ibillirik,ez da galdutzen sekuletakoJaunaz aztutzen ez danik.

Maite zazute euskera izkuntzaitz gaizto bat ez esanik,beraren bidez zeruetarazuen biotzak altxarik;etsai itxuak alperrik dabiltzgauz onak ondatu nairik,ona izanik bizirik daudeillak diruditelarik”.

Ezkillak asten dira birunka,aingerutxoak kantari,txori guztiak txirulirukaaritz ura dute jantzi;landare polit beti biziakezur maiteak estali,eta, Tolosa, zure negarrak,Oriak an daramatzi!

24

25

26

27

158

Ama Euskera, geldi zaiteaerregututzen gugatik;alargun zaude, maite-maitea.zure lege aek illik;piztuko dira, poztu zaitea,maite gaituzte zerutik!Beti euskaldunak izango gera,Ama, ez izan bildurrik!

Ta zu, ToIosa, doagaraia,eztezuna parekorik,konsolatua gelditzen zeraAita San Juani entzunik?Ala uste det; banoa bada,uzten zaitut laztandurik,“Ez adiorik, maite nerea!Ez adiorik!” esanik.

Donostian, 1882-ko garagarrillaren 15-an.Euskal-Erria, VI, 1882.

Bertsoen ondoren onako adierazpen au egiten du Euskal-Erria aldizkariak: “Nuestro estimado amigo y colaborador el Sr. Arzac ha dedi-cado la precedente composición a la villa de Tolosa, a cuyo Ayun-tamiento ha remitido, como modesto obsequio, el primer ejemplar.Aquella Corporación, en testimonio del aprecio con que la ha reci-bido, ha dirigido al Sr. Arzac y Alberdi la siguiente honrosa comu-nicación: “Hay un sello en que se lee: Ayuntamiento de la M. N. L. yValerosa Villa. Tolosa.- El Ayuntamiento de esta Villa, a quien elseñor Presidente ha leído la preciosa composición poética dedica-da por V. al Patrono San Juan Bautista y al Pueblo Tolosano, haresuelto en sesión de este día dar a V. las gracias más sinceraspor su recuerdo, y al propio tiempo ha dispuesto ser examinadapor una comisión, con el fin de resolver si puede haber algún obs-táculo en la impresión.- Dios guarde a V. muchos años.- Tolosa 20de Junio de 1882. El Alcalde-Presidente, Jose Aranzabe: ElSecretario, Miguel Sarasola. Sr. D. Antonio Arzac y Alberdi: San Sebastián”.

28

29

159

Amalaudunak

O biotzeko txoria!

Erretxinol bat zegoen kantarijoan dan gaubean nere lurrean,eta ni, ixillik, arren atzean,erregutuaz Jaungoikoari.Galdeturikan txoritxoaripenikan zeukan bere biotzean,erantzun zion Euskal-lurreanbeti penetan bizi danari:- Ez nazu izutzen, aldera zaitez,ikusi zazu zeñen dolorezmintzatutzen dan erretxinola;Zure erria, nere kabia,biontzat dago negargarria,biontzat illik euskal arbola!

Euskal-Erria, 1882.

160

Urikalduak!

Ederra zera, o itsasoa!Baña zu baño ederragoada zuregatik alargunariixurtzen zaion malko tantoa!Sendoa guztiz dezu orroa,baña neretzat sendoagoada zuregatik umezurtzarijaiotzen zaion zizpurutxoa!Garratza dezu zurrunbilloa,baña au baño garratzagoada gurasoak, semerik gabe!,botatzen duten antsi eroa!O Jaungoikoa! Zuk dezu, bai, zukoek ainbeste maitetakoa.

Itsaso bagak etzuten itoark egin zizun orazioa.An... ur azpitik bialdu zizungaixoak bere biotz osoa,Gurutze Santu Lezokoarierreguturik barkazioa!Aur, emazte ta gurasoentzateskaturikan konsueloa!O Jaungoikoa!... Aita zera taeman zenion zure koIkoa,eta lurrean zabaltzen dezukaridadeen usai gozoa!Poztu gaitezen!... Zeruan dagogure betiko amorioa!

1882-ko Abenduan.Euskal-Erria, 1882.

161

Gora!... Gora!...

O zenbat gauza euskaldunariiltzen zaizkion mundu onetan!O zenbat gauza bere penetanesaten dizkan bere lurrari!Beiratzen dio zeru ederraridizdizaria dagon gaubetan,eta malkoa bi begietanekartzen dio lur maiteari!Bere biotza, zauriz betea,lur triste onek dauka gordea;orla bizi da gaur euskalduna!Baña goietan du bere erria,goietan bere bizi guztia,zabal zaitea,... zeru kutuna!

Euskal-Erria, 1883.

Katibu!

Ikusirik, txikitan, aritz arbolan,kabitik aterea txorikumea,otzak erdi illean, indar gabea,goroldiotan sartu nuen kaiolan.Kartzel onetan txit maiz mintzatutzen zan,etortzen ziran aitak berarengana,eta txio ta txio, emanik jana,nere txori gaixoa an azitzen zan.Aunditurik, ari zan beti kantari,baña entzunik libre... bizi zanari,onek pozturik, ark penatzen ninduen.Nork esan bear zuen, denbora joanikkant’ura bera izango nuela nik?Euskaldun batena da; zer antza duen!

Euskal doakabearen 7-garren urtean!... 1883.an.Euskal-Erria, 1883.

162

Ku-ku!

Biotz berako tortollotxoazegon urrungaz txara batean,non bere kabi guztiz gozoaaritz mardulak zeukan gordea.Itur-burutxo jostallutxoaala arkitzen zan bere oñeannola bildotstxo txuri gaixoalo-lo txit umill garo tartean.Lanbro intza zan. Udaberria!...Zeñen eztia dagon mendia!Artzai mutilla: irrintz uju-ju!1 baño obeto bizi dana dekkale gizona, aberats badek?Artzaia ixill: txoriak: Ku-ku!

1883-ko Maiatzean.Euskal-Erria, 1883.

Ama baten argia

Ez da eguzkia, ez ere illargia,da aurraren anima dizdizaria;zerutik etorria ara dijoaega txoragarrian aingerutxoa!...Negar egiten dezu, ama tristea?Txuka zazu agudo, poztu zaitea!Bakar, seaska otza, besoak utsik,begira zazu an gora emen lurretik!Ez dezu an ikusten Jauna adoratzen,Jesusekin jostatzen, eta eskatzenzuretzat zoriona beti-betiko?O ama, ama! Zer dezu malko ori?Argi egiten duen ur tanto ori?- Semearen laztan bat, ez det utziko!

(De la Revista Euskara)Euskal-Erria, 1883.

163

Antsi tartean!(Nere anai frantzes euskaldunai)

Bidasoa ertzean, Irun aldean,zuengana begira, arratsaldean,arkitzen nitzan atzo, eztakit nolaburura igorikan nuen odola.Zan nere begietan Euskal-Erriapusketan arkitzen zan txori-kabia;eta kabi ontako ume tristeakFrantzi-Españiaren ugatz-semeak!Zenbat senti zituen nere barrenakfamilirik gabeko senide penakeztizutet esango, ez, paperean.Xarmangarria, Urzo xuria ziranni poztutzera etorri; ta beren jiranbiotza utzi nizuten ur bazterrean!

1884-ko Ilbeltzaren 16.ean.Euskal-Erria, 1884.

Negar zurekiñ!Neukan anima pekatuz estalirik,arantza luze batek zuen zulatzen;baña “Jauna, barka nazazu!” esateneziñ jarri nitzan! Ai, ez nuen indarrik!Etzala aski iduritzen zitzaidanJaunaren ontasuna ni barkatzeko,Jesus baten odola ni salbatzeko.Zer lañoa aurrean jartzen zitzaidan!Ordu pisuak, mintasunez beteak,ziran pekatuaren frutu tristeak;ta nola kendu? Konfesio on batekin.“O Ama ?esan nuen?, kupi zaitea!”Birjiñak erantzunik: “Nere semea!Atoz!... Nik egingo det negar zurekiñ”.

1883-ko Martxoan.Euskal-Erria, 1884.

164

Usoa ta euskalduna(On Jose Umaran jaunari)

Bi uso bizi ziran Euskal-Errianelkar maiterik guztiz zorionian,biak kabi batean jaiotakoak,biak amatxo batek azitakoak.Bat botarik ekaitzak itsasoz arontz,gelditu zan laguna itsasoz onontz;eta geroztik bien urrungatxoakziruriten, ai, antsi dolorezkoak!Egatzen ziran elkar ikusi nairik,baña alferrik; ta beiñ lurra utzirikjoan ziran zuzen gora an bildutzera.Gu non bilduko gera? O euskaldunak!Guk ta Amerikako gure lagunakega dezagun, ega, zeru aldera!

Euskal-Erria, 1885.

Arantzazu-ko Ama laztana,atoz gugana!

Eri dagoen baten gela tristean,arrats luzean, an... ixiltasunean!Argi txiki bat doi-doi dago pizturik,bere errañuz zure itxura inguraturik.Ala berean, Ama, nik, euskalduna,ikusten det gaur zure Arantz kutuna,mendi tartetik nere euskal lurreanillargia gaubean ateratzean.“Senda nazazu, arren! ?dio eriak?.Salba nazazu!”. Eta... bere arpegiakbillatzen du zurea, Ama laztana!Au da nere esana, o Erregiña!Ta ezpagera Zu koroitzeko diña,barkaturikan igo, igo zugana!

Euskal-Erria, 1886.

165

Gaixoak!

Urikalduak, itxas ta legorrean,badirudi obitik gaur datozela,esanaz: “Begira or, gure etxean,zuen aurrean agertutzen dan gela!Emakume bat belauniko lurrean,aurrak besoetatik daukazkiela,“Non da aitatxo, ama?” galdetutzean,“Ogiya, ama!” eskatzen diotela.O!... Korri! Korri zagun konsolatzeraalargun-umezurtzak! Ta esatera:“Emen gatoz gu zuei laguntzera!”Zerbaitengatik zera, bai!, Donostia,nere erri kutun ta paregabia,karidadeak duen kabi maitia!

Euskal-Erria, 1888.

OkendoOr... Ulia mendiko itsas ertzianmundura jaio ziñan, zorionian,gloriyaz betetzeko gure erriya,Kantauriako perla dan Donostiya.Pernanbukon, Las Dunas, alde danetangizon paregabia ontzi gudetan.Kondairak deitzen dizu: Garaiteziña!Nor zan zure aurrean jartzeko diña?Bagak eta antxetak seaskatikanikusi zenituen; denborak joanik,gaur ere or dabiltza zure ondotik,gau ta egun talluntz ingurutikankantari beti!... Zer gauz ederragorik?Zurriolako jabe zera osorik!

Euskal-Erria, 1895.

166

Ama Maria!Umill ezkeiñtzen dizutnere loria

Ama guztien Ama, gure maitia!Amorioz betia, mantxik gabia!Zugana gatoz, grazien iturria!Ikusi zazu zurea dala Euskal-Erria!Zurea, bai!, guk degun biotz guztia,zurea lorearen usai eztia,zurea txoriaren kabi txikia,zurea gure aurren erregu txia!Ta Zu zeiñ zera?... Gaitz da nik esatia!Urikaldu gaixoen izar argia,oen alargunaren laguntzallia,beren alabatxoen gordetzallia,zenbait negar tristeren txukatzallia,eriotzeko orduan txit pozgarria!O zenbat dezun maite pekataria!Zerura daramazu! Nola ordia?Esanaz: “Atoz! Atoz, nere semia!”O Amatxo, Amatxo! Ama maitia!Zugandik etorri zan Jesus guria!ezagun da nor zeran: Abe, Maria!

1882-ko Maiatzean.Euskal-Erria, 1882.

167

Euskal-Erriko perlak

(Madame d’Abbadie-ri)

Dizdizariak, egiazkoak,Jaunak zerutik botatakoak.odeiak ura daukan bezelaeuskal biotzak gordetakoak,dira: malkoak!... Ixurtzen ditugau eta egun mundu osoak,baña neretzat eztira iñonEuskal-Errian bezelakoak!...

O erri maite maitagarria,malko iturri guztiz garbia,maitasunaren, sentimentueneta negarren kabi txikia!Pena bat daukat! Siñista nazu:zuri begira, ai!, etorria,gaur edo bigar zu emen utzirikzeruetara gabe joatia.

O Jaun aundia! Zer da Zuretzatzeru ederra onat jaxtia,ikusirikan nere erriakdizun maitasun paregabia;ikusirikan onen fediadena garretan irazekia,ikusirikan, Aita laztana!,zurea dala guzti-guztia?

1

2

3

168

Begirakitza zeru goietik,zure Ama du bere jabia!Beti elkarrekin izango diraEuskal-Erria eta Maria!Ta lur ontatik Amerikaradijoanean euskal umia,antxen darama bere kolkoanAmatxo onen kutun eztia!

An, besoetan, aurtxoa zala,euskaldun amak jarritakoa,erakatsirik bere aurrariJesus esaten. Izen gozoa!Erreguturik, kristau legeanez bizitzekotz aingerutxoa,ill dedilla, bai!... beso aetan.Egin dezala betiko loa!

Orazio au zerura joanik,zerutik dator malko tantoa;eroririkan perla eder onekesnatutzen du ume gaixoa,eta ikusirik amaren negareta arpegi dolorezkoa,aur txikiari jaiotzen zaiobeste perla bat ederragoa!

Azitzen dator; beste ama batirtentzen zaio bere bidera,mundu ontako gauz on guztiakmaitagarriro agertutzera,Jaun bat, Lege bat eta Erri batnola dituen erakustera:mundurik mundu gure arteansekulan illko eztan euskera!

4

5

6

7

169

O, nere Ama! Etorri zeragaur gu Markinan laztandutzera;etorri zera zure semeakpozaren pozez txoratutzera;etorri zera zure lengokoatsekabeak txit aztutzera;D’Abbadie jaun ta sari emalleakmalko batekin eskertutzera!

Baña... o Ama! Ama Euskera!Zure semeak goaz iltzera;sufrimentuak bialtzen gaituzeruan zutaz itz egitera!...Sufritu degu aski, Amatxo!Baldin gaiztoak izan bagera,iltzerakoan zugana gatoz,arren, gauza bat zuri eskatzera.

Ama Euskera! Ain ona zera,aditu zazu gure erregua;zure aurrean egiten deguazkenik gure testamentua,paper beltzean, malkoz bustirik,gure eskuak izkribatua,agoniako ordu estuananimatikan jaiotakua.

Esan zaiezu gure aurrai,gutaz galdetzen duten orduan,gu ill giñala, ezin bizirikEuskal Legea galdu damuan;Lege santu au daukatela gauroitura onak beren barruan,ta zu zaudela sekuletakoJaunak jarria oen kontuan.

8

9

10

11

170

Esan zaiezu ill arterañobizitzeko, bai, mendi onduan,erakutsirik, Ama garbia,zer usteltasun dagon munduanEsan zaiezu beren biotzakidukitzeko beti zeruan,ixuririkan malko tristeakgure ezurrak diren lekuan!

Ama Euskera! Ama Euskera!Orra non diran gure umeak.Zer? Ez dituzu ezagututzen?Negar, gizonak! Negar, andreak!Negar, gizonak, lotsarik gabe,lotsaturikan ez egiteak!Biotza ere igartu diguizandu degun doakabeak?

Ez milla bider!... Atoz malkoa!Itzakin eziñ esantakoa,zergatik zeran ixill-ixillikizkuntzen izkuntz gaiñ-gañekoa;zergatik zeran, o ur tantoa,sentimentuen itsas beroa,zeiñaren bagak mugitzen dutengure animen ontzi gaixoa!

Atoz!... Zu gabe ontzi gaixo au,ondar leorrez ingurutua,eztakit nola joan al litekenikututzera zeru-portua;baña badakit, malko bateanjoaten bazaio umill sartua,besoak zabal datorkiolagure Jaungoiko errukitsua!

12

13

14

15

171

O nere erritar biotzekoak!Ainbeste negar egintakoak!Azi ditzagun zuzen aurtxoak,erakutsirik gure malkoak!Ederrak dira dolorezkoak!O... eta zeñen baliosoak!...Munduan orla bizitakoakdira zeruan zorionekoak!

Euskal-Erria, IX, 1883.

(1) Moldaera au bialdua izan zan 1883.an Markinan izanta-ko Euskal-itz jostaldietara. (Euskal-Erria-ren oarra.)

16

172

O nere lurra!

(On Antonio Maria Lekuona jaunari) (1)

Zerurako jaioanago ni lurrean,penaz bete-beterikara joan naiean!Baña agertzen bazaitbegien aurreanfamili euskaldun batzure pinturean,an sartzen naizeneaneuskal mendi pean,basoan gordetakobaserri zarrean,sasi-mutill lirañaasitzen daneantxilibitua jotzenjai arratsaldean,zortzikora bildurikzelai bazterreanneskatx-gizasemeak

lege ederrean,etxeko andre onakaingeru antzeanpobrearen txapelanlimosna jartzean,aiton buruzuriakgero arratseanmai garbi umill urabedeinkatutzean,amonak sukaldeankontu kontatzean,euskeraz ziñatutzenaurrak ikustean,ta errosarioakgaba lurrintzean...emen daukat zerua,nere lur maitean,dena izarratuazuk esku artean!

Euskal-Erria, 1885.

(1) Garai artako pintore edo margolari bat. (A. Z.)

173

Errege ta bere amariagur (1)

1Seaskatxo bat dagogaur Euskal lurrean,Españia daukalakulunpen artean;ta alargun triste batan bere oñeanageri da, pensatzenetorkizunean!

2Nork ez ditu agurtzenama ta semia,beti izandu badaeuskaldun legia,ikusirik aurreanpena ta antsia,biotzeko atiaoso zabaltzia?

3Lo, umezurtz txikia,aur inozentia!Zuk ez dakizularikzera erregia,zure egitekoaizanik guztiaaingeru txikiakiñamets egitia!

4Baña zeñen aundiadan Probidentzia!...Or daukazu ama batbirtutez jantzia,zaitutzen zure loa,zure asnasia,gero erakustekozeruko bidia!

5O!... Nik ikusten zaitut,bigar esnatzean,besotxoak amarifarrez luzatzean;ikusten zaitut, amakbegiratutzean,zure antzan aita, ai!,ikusi naiean.

6Ikusten zaitut, aurra,izketan astean,mundu bat gauz amarigoxo kontatzean;amak, txoraturikan,musuka jatean,biotz puskatuarenkontra estutzean!

174

7Begira tristearizu ziñatutzeanzeruetan dezulaaita esatean!!...Ta beiñ eta bi bider,ixill, malkopean,zure ezpañtxoetangurutz bat jartzean!

8Azi zaitez, gax’ori,onen itzalean,onratzeko gero, bai!,gizon egitean;bestela, amarekiñdiot nik batean:ega zaitez zeruraaur zeran artean!

9Gurutzea da gurekonsolagarria,zure amak badakiau dala egia!Autsa da emen bekoizate guztia,baña Ark eskeiñtzen dumundu bat obia!

10Begira Españiata Euskal-Erria,begira Amerikakta mundu guztia;denetan ageri dagoien ipiñiaBiziaren Arbola,gurutze maitia!

11Ta denbora bereandaukazu gordiaor, zure kolkotxoanamatxok jarria.Zer gauza samurra danorla ikustiaalargun-umezurtzaketa gurutzia!

12O!... Begira zaiezu,nere Donostia,beti izan zeranatxit erri noblia;bizi bitez birtuteta inozentzia,bizi bitez erregiñeta erregia!

Donostian, 1887-ko Aboztuaren 14-ean.Euskal-Erria, 1887.

La Unión Vascongada, 1891 -VII-18.

(1) Con motivo de la llegada a esta Ciudad de SS. MM. el ReyDon Alfonso XIII y su augusta madre la Reina Regente Dª MaríaCristina, nuestro Director tiene el honor de dedicarles las siguientespoesías. [Euskal-Erria-ren adierazpena.)

175

Belena!

1Nijoan mezetaragabaren erdian,kantak eta musikakentzunik kalian,pensaturik sufritzendagon familianzer malkoak ixurtzendiran bitartian!

2Gauza zuri bat nuenikusi aurrian,zan aur jaio berri batbildua zapian,arkitzen zana bakar,botia lurrian,los-arri puska gogorotz baten gañian!

3O aurtxo txiki gaixoiñork ez maitia,jaio beste mantxarikbatere gabia!Zeiñ beltza ageri danzure suertia,amarik ezagutzenez dezun umia!

4Atoz, atoz, enetxo!Ta guazen aurrera,zu bezelakoak, ai!,or duten etxera;ortikan ere kantakdatoz gaur kalera,ez digute esaten:“Onera, onera!”

5Ta nor da datorrenakorrika atera,itzikan esan gabezu neri kentzera,far-irri samur batezbegiratutzera,malko eder bat joanikarpegian bera?

6Gorputzeko itxurazda emakumia,besteak bezelaxenaragiz jantzia;izanik aingeru bataiñ txoragarria,non zeru-lurrak daudenesanaz: “Neria!”

176

7Norena zera badazu orren maitia?- O!... Aur jaio berri batda nere Jabia;aizpa bat det, izenadu karidadia;ta gure etxe au dapozaren kabia!

8Ta zu, gizona, zaudenaigabez betia?Sartu zaitez barrena,konsola zaitia!Ara, ikusi zazugure familia:emen aurra, an zarra,an berriz eria!

9Begira zer kontentuz,bakoitzak beria,daramaten guztiakberen gurutzia!Esperantzaz beterikpizturik fedia,o!,... gozoa da onlazerbait sufritzia!

10Ikusi zazu oraiñgure Nagusia,Belengo portalerazerutik jatxia;gizon batzuek Aur auez ezagutziazer gauza tristia dan!Zer negargarria!

11Karidadeko monjak,Jesus!, ikustiata belaunikaturikixill gelditzia,guztia bat izan zan;o Jesus aundia,naizu arren ondoannik adoratzia?

Euskal-Erria, 1887.

177

Maite!

(Juan Venancio Araquistain jaunari)

1Erretxiñol zaudenasasian kantari,zer esaten dizkatzuzure kabiari?Maitasuna dariomaiatzak ugari,sortitz osoak dioagur Mariari!

2Lurra loak artu du,dena dago ixill,zure lagunak daudearboletan bill-bill;arrats aize biguñakosto bat ez dabill,badiruri munduanguztia dala ill!

3An dator illargiagauba edertzera,ta loreak dijoazamets egitera;izarrak aitorturikzuri aditzeraaingeruak zerutikdirala atera!

4Ordu au aukeratzendezu mintzatzeko ,ta da, iduritzen zait,neri esatekoemen beko gauzetazoso aztutzeko,amorioa zer dannigan sentitzeko!

5O nere mandatarikonsolagarria,maitatzeko jaioazeraden txoria!Ni ere ala nazuonat etorria,amaika malkorekiñamatxok azia!

6Esan: nork eman dizudezun eztarria?Zure musika orreknon du, non, sortzia?Zer da zuk arriturikgizona uztia?O... zeñ aundia zeranizanik txikia!

178

7O nola dan banekinik zure mintzoa,otsezti miragarriparegabekoa!Baña txoragarrirozuk esantakoa...nere animarentzatda misterioa!

8Agur, bada, txoria,segi, bai, kantari,beregan pensatzeradeitzen gizonari;belauniko jartzen naizni Egilleari,kanta guztien kantada otoitz Jaunari!

Euskal-Erria, 1887.

179

Mendiyak

(On Marcial Martinez Aguirre jaunari)

1Mendiko umea naiz,mendiya det maite,ez nitzake bizikomenditik aparte.Eta gaur kalean, ai!,bizi banaiz ere,ez naiz bizi mendirabegiratu gabe!

2Zeñen ederrak daudenoso zuriturik,elurrezko soñekoorretan bildurik,lengo anai-odolakdamuz estaldurik,aingerutxoen jantzigarbia arturik!

3Otza. ixilltasunabazter danetatik,zerbait ikusi nai taezer ez iñondik:ez zaldi, ez betizu,ez auntz, ez ardirik;denak, denak joan diralurra lo utzirik.

4Egunak badijoazta lurra beti lo,elurra berriz datorgero ta geiago;ta an, ermitan, bordabaño arontzago,artzaiaren alabaerregutzen dago!

5Nola, nola ote dugaixoak eskatzen!...Elurrak asten dirabertatik urtutzen;eguzkirikan ez daeta det pensatzenBirjiñak ote duenmalko bat ixurtzen.

6Esnatu zaitez, lurra,esnatu lenbailen!Atoz, udaberria,bazterrak poztutzen,txoriak ikustekokabiak egiten,eta bildots txikiakmendiyan jostatzen!

1888-ko martxoaren 3-an.Euskal-Erria, 1888.

181

Agur, bigarren aldiz,errege ta bere amari (1)

1Kantauri itsasoata euskal mendiak,mundu onek dituentxoko naigarriak,uste det diradela,O ama-semiak,Jaungoikoak zuentzatlurrean jarriak.

2Atozte aurten ere,bai!, Euskal-Errira,jauregiak utziriketorri mendira,ala nola txoriatxiru-liru-liraurrezko kaiolatikjoaten dan sasira.

3Txistu ta danboliñensoñu basatira,zuengana artzaiaketorriko dira;ara: beren alabenkantak urrutira,o!,... entzunik, malkoadatorkit begira!

4Gon urdiñak, abarkak,illea zintzillik,baña pañuelo beltxaklepoan jarririk,datoz nekez, eskuakelkarri emanik,menditikan zerurabegiak jasorik!

182

5O!... Maite zituztenakgerratian illik,gazterikan ezkongaita alargundurik,tortolloen urrungikez da aiñ tristerik,euskal alaben kantaezpada besterik.

6Barkatu, erregiña,penatzen bazaitut,euskaldunentzat amazerala uste dut;ama bati bezelabegiratzen dizut,nere lurreko penakkontatzen dizkitzut!

7O nere lur maitea!Lur bedeinkatua!Zenbait odol alferrikixuritakua!Kupitu bedi zutaz,kupitu zerua!Eman iguzu, Jauna,bai, pake santua!

8Zure mendi gañetaneta bideetan,baserriko tellatu,leio, ateetan,txabolan, gure gelan,alde guzietan,zer irakurtzen degudauden gurutzetan?

9Pakea, amorioata barkazioa;ez odola, ez gerra,ez, ez gorrotoa;ta berriz baldin badagerra sortzekoa,nik ill egiñ nai nuke,o nere Jainkoa!

10O aurtxo euskaldunak!O aur erregia!Ez degu guk merezizuen far-irria.Zertako da zueimusu ematia,ta zuen zorionabigarko galtzia!

11Ez geiegi penatu,ez, ama tristia!Errege aingeruada zure semia;Aita Santuak zaitualaba maitia,denok maite zaitugu,konsola zaitia!

12Mundu osoak diozerala aundia,zerbait aundirik badaau da doloria;eta doloriarenlikurta eztiada zerua txoratzenduen birtutia!

183

13Ara Españia takondaira guztia,munduko aunditasunta bere gloria;dena illikan datoreternidadia,baña an ageri daeder birtutia.

14Agur, birtutetsuazeraden andria,aingeru orren amata gordetzallia!Agur!... Atzo eta gaurda nere antsiaJaunak bedeinkatziaama ta semia.

Donostian, 1888ko Uztaren 5-ean.Euskal-Erria 1888.

(1) Con motivo de la llegada a esta Ciudad de SS. MM. el ReyD. Alfonso XIII y su augusta madre la Reina Regente Dª MaríaCristina, nuestro Director tiene en el honor de dedicarles lasiguiente poesía. (Euskal-Erria-ren adierazpena.)

184

Zurekiñ!

(Nere arrebari)

Justatxo! Non gaude gu?Bizi gera emen?...Ez, nexka nerea, ez;or zurekiñ, ortxen!Bizirikan gaituzuzerura jasotzen! (1)

Aingeruak zu gabetriste omen zeuden,zabiltza or goietanberakiñ jostatzen!Baña, ai!,... zeñen bakargeran gu arkitzen!

Gure etxean betizutaz itz egiten,beti, ai!, zu billatzen,beti zuri deitzen,Justatxo, ez gaituzuiñoiz erantzuten!

- Osaba, zertan zerazu orla penatzen?Aztu al zaizu nolazenidan esatenzerurako giñalaguztiyok jaiotzen?Ez dezu len bezelazerua maitetzen?Ez dezu len bezelaoraiñ errezatzen?Ez dizkatzu Jexuximuxuak ematen?Zergatik zera badaorrela penatzen?Zeruetan nagolaez dezu ikusten?

Eskuen artera zaitburua erortzen!...Barka nazazu, Jauna,bazaitut aztutzen!

1889-ko Aingeru-Guardakoaren egunean.Euskal-Erria, 1889.

(1) Justatxo au -Justa Jesus Enrile Arzak alegia- Antoniorenilloba zan, beraren arrebaren alaba, umetan illa. (A. Z.)

185

Beti maite!

(Nere Justatxo-ri)

Askotan Jesus ona,zait, ai, gogoratzenez ote zaitudan nikegiaz maitatzen;ta ala dan edo ezjarririk pensatzen,gau guztia, menturaz,orla det pasatzen.

* * *

Gero, ditudaneantxoriak nabaitzenkantari goiz-sentiandirala esnatzen,pixti guzti-guztiakbatera mintzatzen,loreak intzentsuadutela banatzen,belarrik umillenadala goratutzen,eguzkia pixkakanola dan irtetzen,lañoak urraturikzerurontz igotzen,euskaldun mendiyetanermitak agertzen,

ta ezkilla birunkamezatara deitzen,ai!,... orduan ni eregozoro naiz astennola ez dakitalabertsoak egiten;ta ezpaditut eredenak izkribatzen,asko zaizkitalakoetorri ta joaten,eguna pasatzen detJauna adoratzen!

* * *

Baña arratsa dator;ta, oieratzean,nere kontzientziaesamiñatzean,“non dira nere obrak?”neri galdetzean,itz onakiñ bakarrik,ai!, arkitutzean,ta zerbait egiñ badetbegira jartzean,maiteak nai bezelaegiñ ote dedan,...

186

orduak badijoaz,loak ez nau artzen,eta iduritzen zaitnagola ikustentxoriak arboletanlotan nola dauden,ametsetan bezelaloreak mugitzen,bildots txikia erelo dala gelditzenamaren anparoangaba iragotzen,ta ermitak ixillikmendi egaletan,ta gurutze batzuekbide bazterretan,ta eziñ konta alakanposantuetan,“Maite!” -guri esanazbakar! Illargitan!

* * *O Jauna!... Zer ote naizni zure aurrean?

Aundia da sortitzazuri kantatzean,aundia gero lotanzugan gelditzean,baña ni aundiagomendi egalean,ermita txiki artanmeza entzutean!A!... Utsa de neretzat,utsa, kantatzea,utsa lo gelditzea,utsa esnatzea;egunaz eta gabaznere izateada nere Maitearendiña egitea.Egi-egiaz, obraz“Maitea!” deitzea,bai, Jesus, zuregatikasnase artzea,eta azkenekoazuri ematea!Maitatzen bizitzea!Maitatzen iltzea!

1889-ko martxoan.Euskal-Erria, 1889.

187

Bi amak

(Emengoari)

O Birjiña Maria!Aurra nitzanean,zutaz itz egiñ zidanamak magalean;geroztik... zenbat gauzanere biotzean!Zenbat, dena nereadan amarenean!

* * *

Gaur berriz, a!,... goizero,xartzen ikustean,te bere kopeteanezpañak jartzean,“Ama! -esaten diot-,nik bart arratseanbi ama nituelaamets egin nuen:

bat zeruetan etabestea, zu!, emen;bietan zeiñ geienamaite ez nekien,ta zerukoak zidanorduan esaten:“Nork erakutsi zizunni orla maitetzen?Zoaz ta maite zazuura ni baño len!Eta esan zakitza,konsola dedien,zeruko goi oetanzenbat maite duten!”O ama!... Asirikanzuri au kontatzen,nere pozak itoriknitzan, ai!, esnatzen.”

Euskal-Erria, 1889.

188

Itxua

[Marcelino Soroa nere adiskide maiteari)

Itxu gizagaixoabioliña jotzen,intxaur-arbol bateantxoria kantatzen,ta aurrak itxuaritalua ekartzen,baserri atariannituen ikusten.Ta negoen.. ta negoen..kupidaz itxuaribegiak ematen,betiko illunbeanjarririk pensatzen!Gero, galdeturikantriste bizi al zen,erantzun zidan: “Bizi?Oraiñ nabill illtzen,bioliñ txar onekiñnegarra ixurtzen;ta egunero diotJaunari galdetzenneretzat eguna, ai!,noiz zabalduko den!Orduak joan t’etorri

ta beti orlaxen!...Baña igandero ditapaizak esatennola betiko argiazeruan dagoen.Orduan biziko naiz!Oraiñ nabill illtzen!”

* * *

Au entzunik, itzikaneziñ egiñ nuen,txori txikia ereixill zan gelditzen,ta arbolatik ziranostoak erortzen!”

* * *

An... aur inozenteakzebiltzan jostatzen;arontzago... zeruaguri deitzen... deitzen!

Euskal-Erria, 1889.

189

Igeldoko menditikerrege ta bere amari (1)

Mendiyan arkitzen naiz,mendiko semia;eguzkia sarturik,dator illargia;zerua jazten dagosoñ dizdizaria,dena da ixilltasuna,guztia pakia.Zer ederra dan gaba!Zer zoragarria!An Kantauriko perla,Donosti gaztia,festaz eta musikazbildurik jendia;emen... au da musika,o bakardadia!Illun-illun basoa,itzal baserria,mendiyak inguratzenlaño maindiria,otadia mugitzenifar aize mia,urruti-urrutitikbeien zintzerria,noizian beiñ entzunikmorroi-irrintzia,txakur txikiak zaunkaz

zaitzen ataria,erreka bat kantarior, erdi gordia;lotan, kolerik gabe,itsaso geldia,soseguz arturikanbagaz asnasia,eta guztien gañez,konsolagarria,mendiko tontorreangurutze maitia!

* * *

Ta Egillearekiñjarririk izketan,diot: “O zenbat gauzanere egunetangerta diran emengomendi laztanetan!Atzo gerra, odola,pena biotzetan,kezka eta negarrafamili danetan,ikara eta balakanpo-zelaietan,arto, garien ordezarantza lurretan,

190

malkoa zenbait amenbegi tristeetan,semeak ikusirikillak bazterretan,edo zanko-besomotzeritegietan!O!... Eziñ det pensatudenbora aietan!Arratsain! Mendizorrotz!…Gaur, ordu abetan,zeñen gozoro daudenzuen kolkoetanlo-lo gure aurtxoakberen seasketan!Utzi, bai!, dabiltzalagoxo ametsetan,far-irria jaiorikxamur ezpañetan;ta ez bitez esnatu,gero, anaietan,odola ixurtzekotzeuskal mendiyetan!”

* * *

Ara Aieten erebeste aurtxo bat lo,zeiña Probidentziazumezurtz zan jaio!Bere pensamentuaklurra ez du gogo,geiago da aingeruaerregea baño!

Nork daki, inozentziaizanikan ego,lotan zeruetaraez ote dan igo;eta an bere aitalaztandu ta gero,amatxo poztutzekoesnatzen berriro!

* * *

Ta gaba badijoa...ta egun berriabadator geldi... geldi...poz-penaz betia.Alderatzen ari daia goiz-sentia,baña artu baño lenetxeko bidia,noan adoratzeraarri-gurutzia,esanaz: “Nere Jesus!Bakarrik aundia!Izan zazu denontzatmiserikordia!Bedeinka Españiata Euskal-Erria!Bedeinka erregiñaeta erregia,amak erakutsirik,aur maitagarria,“Jaungoikoa!” goizeroesaten asia”.

Donostian, 1889-ko Abuztuaren 5-ean.Euskal-Erria, 1889.

(1) Con motivo de la llegada a esta Ciudad de SS. MM. el ReyD. Alfonso XIII y su augusta madre la Reina Regente Dª MaríaCristina, nuestro Director tiene el honor de dedicarles la siguientepoesía. [Euskal-Erria-ren adierazpena.]

191

Nork daki!

(Nere adiskide maite Franzisko Lopez ta Alen-i)

Askotan oi bezela,artsalde batean,zeiñ pozikan nebilleneuskal lur maitean,nere nexka nuela, (1)ai, aldamenean!Onek ikusi zuenarbola tarteankaiola bat zegolabaserri aurrean;ta... (umiak dutena)ia zer zegon anbereala saltokagalde egiñ ziran.Gu sentirik, amonairten zan atera,t’egiñ zion segirangalde ura bera.“Karnabatxuak, aurra,pollitak alere;oraindik jaten ondoikasi ez dute…”“Oi? Eta orduan norkematen diyote?”“Gaxua!... Beren amaetortzen zaiote;baña iya azi dira,baleudeke libre;

laster beren arrekiñegako lirake”.Eta txorikumeak,ama sentitzean,asten ziran kolpekalibratu naiean.Orduan nere nexkak,daukat aiñ goguan!,malko aundi batekiñbegi bakoitzean,esan zidan: “Oxa... ba,li...bra...tzia... nai... det”.Ta, amonari zerbaiteman ta ondoren,librean utzi bearizan genituen.Gero... ai!, nexka ill zan!Eder egatu zan!Ta ni nolapait joanikkanposantura,... an,bere obi ondokoarbol adarrean,karnabatxo batzuekai ziran kantari!Ixo!... Oraindik ereentzuten nago ni,ta diot: “Aiek dira?Nork daki!... Nork daki!”

Euskal-Erria, 1889.

(1) Nexka au leen aitatu degunez, Justa Enrile Arzak da,Antonioren illoba, beraren arrebaren alaba, umetan illa.

192

Gaiarre!

Zeruko atietankantatu du:Miserikordia!San Pedrok, txoraturik,idiki dubertatiak atia;aingeruak pillakabildurikan:“Zein da kantaria?”galdetzen dute, etaetortzen daAmatxo Maria.Gaiarrek berriz erekantatzen du:Miserikordia!Ta zeruak dirudiOrduantxezeru bat obia!

Lurrean, ai!, gizonaarkitzen damiñez ta tristia;zure seask izan zanEuskal-Erriaiñ maitagarria,ageri da elurrezestalia,bakar ta txuria;igartua loria;basoetanixillik txoria;t’otzak iya illianErronkalenbildostxo txikia.Bee negargarria da,gaurtandikan,dan kanta guzia!

Donostian, 1890-ko Illbeltzaren 3-an.

Euskal-Erria, 1890.

193

Ulia nerejaiotz-mendiari

Atzo zala diruri...nitzala ibilltzensasi ta arboletankabiyak billatzen,kirkirrak arrapatzen,bildotxak maitatzen,Juan Joxe amezketarrazanian etortzen,negua pasatzeraardiyakiñ emen!

Gaur, a!, al detanianzugana igorik,ez det bildotx, kirkirrik,ez txori kabirik;baizikan ixill, bakar,aparte mundutik,berak eman nazkienpenetan pozturik,eta zeruetarabegiak jasorik...ordurik gozoenakpasatzen ditut nik!

O Ulia, illko naizbeti zu maiterik!

Euskal-Erria. 1890.

194

Otaegiri (1)

Eziñ arkitu det nik, adiskidea,bear dan itzikan, kantatutzekozure bizitz eder ta pakez betea.

Euskal-Erriarentzat ziñan guztiya;nork ez du gogoratzen euskal-lurreanzure kantu bikañen indar biziya?

Kantu ederrak dira zure kantuak;baña kantuak baño ederragoakziran, oraindik, zure sentimentuak

Bestela galde, galde, Ondarrabiyan,nola itz onak eta egintz obeakzabaltzen zenituen zeunden tokiyan.

A zeñen gozoa dan gogoratzea,gelditzen geranean lagun bat gabe,zala bera Jaunaren maitatzallea!

Zer da gure bizitza?... Itzala, kea:jaio, azi ta laster ill... ala nolajaio ta igartu oi dan kanpo-lorea.

Baña lorea emen gelditutzen da:gizona ez, ordea: bere anima,Jauna maitatu badu, zeruratzen da.

195

Ara joango ziñan zu, lagun maitea;nola ez, baldin beti bizi baziñanGuadalupeko Amak ongi gordea?

Eta zure gorputza lurperatu dabere mende gozoan: gurutzepeanmalkoz estalirikan ezkutatu da.

Eta zer malko eder maitagarriyakzure ikasletxoai sortutakoak!Oek bai diradela gozagarriyak:Eleizaren otoitzak t’aurren malkoak!

Euskal-Erria, 1890.

(1) Klaudio Otaegi (1836- 1890) euskal idazlea il zanean mol-datutako olerkia. Otaegi jauna Zegaman jaio zan, bañan Onda-rrabian egin zuan bere denborarik geiena, eta bertan il. Eskolamaisua izan zan. (A. Z.)

196

Bertso egillea

- Zu, zeiñ da gizon oriorren arlotea?- Txoro gaixo bat, utsa,bertso egillea!Ez dakiena zer danaberastutzea,eta mundu onetanondo bizitzea,txoriak bezela duixilltzen gosea.

O zu, gizon aberats,jakintsun emea!Ezpadezu mudatzenmunduko legea,t’egiñ biotzik gabeaurra jaiotzea,gertatuko da geroaur ark maitatzea,tortolloa bezelaurrungaz illtzea.

Euskal-Erria, 1890.

197

Bi aurrak

(On Manuel Antonio Antia,Urnietako erretore jaunari)

Alargun pobre batenbesoetan,txuri ta flakuaikusi nuen atzoaur txiki bat,umezurtz gaxua!O!... Eramaten zionmaiz kolkorabere eskutxua,bildotx batek bezelabillaturikamaren berua;t’amak ematen zionbeiñ ta berrizmusu txit estua!Zenbat ta zenbat penamusuetanzijoan bildua!

. . . . . . . . . . . . . . . . . . .Beste aur bat, kontentu,inguruan,

zebillen jostatzen;bere begi ederrakaur tristeanasi ziran jartzen;gero, ondora joanik,jostalluakzizkan erakusten,eta abiatu zan,andik laster,goxuak ematen.Orduan far-irri batumezurtzakzuen, ai!, ixurtzen,ta aur pozgarri uraalargunakmalkoz bedeinkatzen!

. . . . . . . . . . . . . . . . . .O aberatsen aurrak,azi betipobreak maitatzen!

Euskal-Erria, 1890.

198

Baga

[On Domingo Agirre jaunari)

Aranon datorren,

pixkaka aunditzen,ixillik, presaka aurrera;

asi da korrika lurraren ertzera,lertzen da saltoka turmoia bezela orruaz,ondarra t’arroka aparrez guztia bilduaz;

eta desegiña dijoa atzera,sortu zan lekura ostera;

ez da, ez, ikusten,ta orain zan

emen!

* * *

Zenbat gauzdizkidanesaten!

Euskal-Erria, 1890.

199

Bi loreak

(Larreta-Azelaingo Joakini)

Lore polit bat, libre jaioa,arkitzen zan bart gel ederrean,ta gau-erdia ia zalarikmilla kandelen argi tartean,denak esanaz: “Zer primorea!”begiratutzen ziotenean.

Loretxo arren laguna zanakanpoan zegon ordu berean;bere kandela illargia zan,perlaz jantzirik, bakardadean;eta gorderik an,... ostopean,txori kabi bat aldamenean.

Eguna dator; lenbizikoamuker-mukerra degu topatu;ta bigarrena zeñen gozorotxori txikiak duten esnatu!Zer esan nai du kontutxu onek?Ez dezu oraindik, Joakin, asmatu?

Euskal-Erria, 1890.

200

Bi gauEuskal-lurrean

(On Rodrigo Soriano eta Aldamar jaunari)

Onentzaroz! ...Or t’emenbaserriya;sukaldiankontentufamiliya;elurra,izarrak,illargiya;andregayaleiuanjarriya;t’urrutira...soldadutztikdatozenmutillenirrintziya!...Ez da augau txuriya?

* * *

Txit illun,turmoia,aizea,ekaitza;

surik gabesukaldia;andrealeiuan;aurtxoaknegarrezonduan;aita... a!...nork daki?Berandudijuata ez daageri!Menturaztxalupagaldu da!...Galduesperantza!...Zer orduluzeak!...Eta zer gaubeltza!

Euskal-Erria, 1891.

201

Mendiko alaba

(On Federiko Baraibar jaunari)

Mendiyanbizi zantxabolan,bildotxenonduan.

Zer pozezudaran,garotansaltokasoruan!

Zer tristeneguan,elurradatorrenorduan!

Bildotxakgosiakillikan,geldi zanbakarrik,

ta etzangeiagoizanduberetzatpozarik,

ta udaberriagozoroetorrizanian....

a!... ill zangoiz ederbatian,bordatxozarrian!

Onelapasa zanmundutik,bildotxakmaiterik!

Euskal-Erria, 1891.

202

Kabiz kabi

Berandu ta ixill,gau luze, pisua,jaiki, begiratulurra izotztua.Non da, ai!, udakogoiz maitagarriantxistuka esnatzenninduen xoxua?Non da bere kabia?Umiak egarik...Bakartasuniansasian tristia!Atzo inguruanzenbat txiru-liru!...Gaur denak aiziakeramanak ditu!...Begira biotzabere ispilluan:maite nai badezu,udan ta neguan,egiñ zazu, egiñ,kabia zeruan!Ortarako Jesusjaio zan munduan!

Euskal-Erria, 1891.

203

Gaxuak

[Nere adiskide gazte Joakin Muñoz-Barojari)

Goiz-goizikegunadatorrenorduan,asten dalenbizizozuakantari,ixilltxo,gozorota ezti,balegobezelabildurti.Inguruartantxebertan dukabia,sasian

maiterogordia,t’umiakasirikesnatzen,an daudeburuakaltxarikaitarientzuten,gerokoikasten.Gaxuak!Nago nipensatzen:nork dakikabirikegingodezuten!

Euskal-Erria, 1891.La Unión Vascongada, 1891 -VII-5.

204

Etzait aztuko!

(San Juan bezperako otoitza)

Gab’erdia zan:mendi-mutillaketorri ziranetxe atera,bertso-kopletaneskerrak nerikantatutzera:“On Antoniyo Jaunari gatozeskerrak gaur ematera,ari dalako alegiñeanzabaltzen gure euskera”( 1).O koplariak!Nere erritarmaite maitiak!Zuen kantetanetxe danetan,zelai ta mendita bideetan,gau eta egunpoz eta penazmintza euskeraz!Zer Fuero ta zer...itzegitekotzgero erderaz?

Euskal-Erria, 1891.

(1) San Juan arratseko kantaren doñuban. (Euskal-Erria-renoarra).

205

Bi kabiak

(On Jacinto Verdaguer jaunari)

Illunabartzen zuenpasarik bidia,ta nere inguruandena zan pakia!Ontan, bazter batian,untzez estalia,begiratutzen nuenarri-gurutzia,entzuten nuelarikixilltxo, eztia,musika bezelakomarmariz txikia.Ta zan gurutziarenuntzetan gordia,umez bete-betia,txorien kabia................Nere biotzak erean dauka beria.

Olerki au Euskal-Erria aldizkarian agertu zan, 1891urtean, eta bere kondairatxoa ere badu. Onela esatendigu Adrian Loyarte jaunak, bere Donostiarras del sigloXIX (San Sebastián, 1913), bere lagun miña izana zanAntonio Arzak jaunari eskeintzen dion atalean:

“Hace ya muchos años. Aquel insigne poeta catalán,Mosen Ignacio Verdaguer, autor del maravilloso poemaL’Atlantida, llegó a San Sebastián, hospedándose en la pre-ciosa finca Villa Zinza. Según cuentan crónicas de aquella

206

época, Verdaguer demostró verdaderos deseos de conocera Antonio Arzác, que sabedor de ello corrió al momento aestrechar a su vez la mano del genio de la poesía catalana.Y en Villa Zinza los dos poetas. los dos líricos del almacatalana y del alma basca, se abrazaron en el abrazo dedos razas y dos inspiraciones que como poco supieron exte-riorizar los afectos y los latidos de los dos pueblos.

Verdaguer y Arzác conversaron largo tiempo. De aquellaconversación surgió una gran poesía y aquella poesía frutode la inspiración de Arzác fue dedicada a Verdaguer.

Verdaguer, a su vez, haciendo justicia al vate euskaroy honrando la poesía euskara, la tradujo al catalán,...”.

Ona emen itzulpen ori:

LOS DOS NIUS

Era á entrada de fosch,jo caminava un dia,tot era dolsa paucom dins l’anima mia.Vora’l camí una creusos brassos estenia,quan arribí allí propmurmuri dols sentia,murmuri y remoreigy dolsa melodia.Los brassos de la creuuna eura los vestiay en la eura mal penyatun nieró hi havia....................Ah! si jo fos aucellamb ells jo cantaria,que en brassos de la creutambé mon cor hi nia.

Onela bukatzen du Adrian Loyartek:

“La entrevista de los dos poetas y la publicación deestas dos poesías fue justamente celebrada en la prensaregional, y reproducida por la basco-americana”.

207

Amerika-ren agertea

(Ango nere anaiai)

Eskuiera mendiya,ezker itsasua,oñetan arroka bat,gañean zerua...Kolon, zuri euskarazkantatzera nua,egin nazazu argi,nere Jaungoikua!

Erriz erri zebillenarlote, pobria,jakintsuak txorotzatondotik botia;ta... zuri zor dizugu,o gizon aundia!,Jainkoaren urrena,mundu bat berria!

Rabidan, konbentuan,jorikan atia,Marchena izandu zanzure gidaria;t’Isabel Katolikalaguntza guztia,eraman zenezazunara gurutzia!

O zenbat edertasuneta zer gloria!...Agur biotzetikan,Ama Españia!Orain bazaude erenaigabez betia,zure kondaira zarrada paregabia!

Ondo merezi dezu,nazio noblia,munduko erri denakagur egitia.Zer, ezpadezu lengoindar ta urria?...Utsa: zu bizi zeraonraz estalia!

Ta begiratzen badeteuskaldun lurrera,“Kolon! -ots egiten det-,zu gurea zera;sartu bestela guremendiyen tartera,ala dan edo ez danezagututzera”.

208

Pozaz edo penazkoneskatxen kantua,karta baten zai dagonamaren lantua,amonen erregua,mutillen bertsua,guztiyak dauka lurriñAmerikakua.

T’entzunik Kantaurikobagaren arrua,...Aitzgorri, Aralarkoaizien txistua,...danboliñ,... zortzikua,...pelota soñua,...ai!... ango anaietandet pensamentua.Artu zazute, artu,laztan bat estua!

Donostian, 1892.an, Agertearen 4-garren eunkian.

Euskal-Erria. 1892.

209

Nere lurra

[On Antonio Grilo nere adiskide maiteari)

Danboliñakin dantzanibilliyak ziran,baserri zar artakointxaurren azpiyan.

Illunabartzen zuenta mendik beragazteriya zetorrenni negon aldera,irrintziyak botiazezker-eskuiera,lur libre onen jabegaba pasatzera.

Ontan, Ave Mariaezkillak jorikan,batian gelditurik,boinak eskuetan,ama guztien Amazuten ezpañetan,ondoren asirikanzortziko kantetan.

Ta nik, nere begiyakintzak bustirikan,ta barrendik biyotzakpill-pill egiñikan,nion nere artian,negon txokotikan:“Lur au bezelakorik...ez da besterikan!”

Eta illundu zuen..ta baserriyetan .kantari zeuden amakseask ondoetan:“Aurra,.. e..gizu.. lo.. ta.. looo..zuk.. o..raiñ.. eta.. nik.. gero..”.

Euskal-Erria, 1892.

210

Boga!

(Ondarroako arrantzaleai;)

Orro, zoramen, negardenak ixildurik,gab’erditikan goraginjuazelarik,jira bat eman nuenor, kaie zarretik:etzan ezer entzuten,etzan baga-otsik.A!... Itsasua berazegon lotsaturik!

Leio tarte batetikkandela pixtuanabaitu nuen; gelazan guztiz estua,ta barrendik zetorrenantsi, zizpurua,aurtxo inozentienalgaraz nastua...biyotzik gogorrenaerdibitzekua!

“Itzali argiya, ama,ez dator aitatxo;ama, ez negar egiñ,guk asko maiteko!”.T’amak zion doi-doia:“Egiñ lo, egiñ lo!...”,eroturik bezelaesanikan gero:“Jauna, ez ditezelaesnatu geiago!”.

Ta urrengo goizian...eta urrenguan...o nolako tristuraesnatzerakuan!Ta zer suerte beltzafamili gaxuan,arkituko ezpalitzgaur gure onduanaskoren malko-zapiDonostiakuan!

211

Luis Karril ta lagunak:ez adiorikan!Zuen itzal maitiajuan zan emendikan.Baña... lo, umezurtzakseaskatxuetan;etzaizute faltakozuen egunetanaitaren ordeko batdonostiarretan!

Boga, donostiarrak,alderatzen gera...Boga, ondarroar taguztiok baterazeruko estroparairabazitzera!Noizpait Karril ta beremutillen antzera...Jaunaren eskuetananimak jartzera!Boga karidadian!Aurrera!... Aurrera!...

Euskal-Erria, 1892.

212

Biyotz gaxua!...

(Leo de Silka-ri]

Nola Ulia mendiñbaserri txiki bi?Artan bizi da Anttonta ontan Kontxexi,biyotzak emanikanbatak bestiari.Neskatxak dauka bordatxukun eta garbi.inguruan dabiltzaberrogei bat ardi,tarteka dituztela,nabar, beltx ta txuri,arkumetxo lirañaksaltoka goxoki.Anttonek bere lurrakdauzka guztiz ongi,libre danian lapakbildurik ugari;ta, gure Donostiyaegiteko aundi,karriatutzen dituzenbait gurdi arri.Ta... jakiña: bidianasirik kantari...ateratzen da betileiora Kontxexi.Anttonek baserriyanairikan erosi,joan zan Amerikarata etzan ageri;

orla, eguna joan taeguna etorri,goiz batian Kontxexisentitu zan eri;itsasora begirazegon beti-beti,borda egunaz nola gabazametsetan noski,ikusirik etortzenurruti... urruti...allegatutzen etzanez dakit zer ontzi.Era ontan luzaroetziteken bizi.Beiñ, penak eroturik,kalera zan jatxi,ta topo egin nuen:zegon geldi-geldi...Ez ninduen tristiakseguru ikusi.Zer zan?... Txarmangarriajotzen ziñan ari,baña... da pianuaedo zer da ori?Zuk nola jotzen dezuniñork bai al daki?Zerutikan datorrengauzen bat diruri...A!... Galde Kontxexirenbiyotz gaxuari!

Euskal-Erria, 1892.

213

Mendiya

(Gañ-gañeko ipuilariRamon Artola jaunari)

Mendiyan beiñ billatunuen nik kabiya,ta pozikan ekarrietxera txoriya;oraindik etzan lumaztxit ondo jantziya,baña laister egin zaneder ta aundiya.Orduan erosirikkaiola berriya,onetan jarri nuen,zer txorakeriya!...Etzegonian mutu,triste, eroriya,jira ta bira zeukanjuateko antsiya.Onela eman ziranneri errukiya,t’ikusi zuenianate idikiya,an zan txiru-lirukamendira abiya.¡Mendiko umientzatutzi, bai, mendiya!

Euskal-Erria. 1892.

214

Menditar jaio nintzan

[Alejandrino Iruretari)

Zaldiyak zijoaztenbidia betian,ta kotxian jendiapanparroikeriyan;eta, nik ikusirik-zergatik ez esan?-,etziraten baterepozarikan eman.

Beste bide batetikzetozen ardiyak,tartian zituztelaarkume txikiyak,t’entzunik ttulun-ttulunberen txintxerriyak,zer poza biyotz etaanima neriak!

A!... Gorde ditzatzutekotxe ta zaldiyak,eta utzi neretzatmendi ta ardiyak!

Euskal-Erria. 1893.

215

Bildotxa

O gaitzikgabeko,mendiyanxaltokazabiltzangaxua!Or, zureonduan,zu laisterilltzeko,jaio daotsua.Zergatik?Ez dakit;jaixten detbertatikumilkiburua.

Mendikoantzera,kalian,gizonenartian,badirabildotx taotsua!...Baña... zer?Ez daukagizonakgañianzerua?Ta zuk zerdaukazu?Zuk utsa!O gaxogaxua!

Euskal-Erria, 1896.

216

Txanton Piperri-rioroitza( 1)

Or dabiltza xoxuaktxiru-liru-lira,goiz-goizetik kantarisasitik sasira;eta, aben antzera,danboliñ txistuagure mendi tartianda noski sortua,gazteriya bildurikzortziko soñura,bertan artzen zueladantz onek itxura.Aiziaren indarrezbian itsasuakaparrez irakitenbotarik orruak,ta goian, basuetan,aritzen adarrakarrek zatitutzeanegiñik negarrak,jaio azi zituzteneuskal kanta zarrak.Ta gero aingeruak,lur ontan jaiuak,zeruetara joatenasi ziranian,

bigaldu zizkigutenneskatxen aborakanta, ez litezkenakeraman iñora,gure Ama Euskaraxarretik kanpora,itzik gabeko izkuntzaiñ miragarriyanbizi gaitian goxoill arte guziyan.Au da, nigan, musikanere lurrekua,Txanton Piperri bereespillu osua;onen kondaira dagotxit ezagutua:Biltoki au da kolkata Txanton txitua.Donostiyan, beraribegira geundela,denok txoratu giñaniñoiz ez bezela,ikusirik mutillakta gizasemiakeuskarazko lan ontanaiñ fedez betiak,

217

aiñ egoki, aiñ garbi,aiñ zoragarriak,azkenik Maritxorenezpañak zeudelaguretzako zerukointza zeritela!...Zapirain ta Alzaga(2),bejundaizutela!Bilbaon ere anaiakditugu, ta araeraman zuten Txantonbizkaitarretara,ta dator dariyolapozezko algara!...Joango dala deritzat

laister Iruñara,andik Bitoriara,gero Baionara,gure familiakoEuskal-Frantziara,t’azkenik, garailari,Ameriketara.Oraiñ, aditzalleak,bukatzerakuan,biyotzetik gauza batnai dizutet esan:Euskaldunak, betikoanaitu gaitian,euskaldun bizirikangure Euskal-Errian!(3)

Euskal-Erria, 1899.Euzkadi. 1933-V-25.

(1) Txanton Piperri euskal opera baten izenburua da. (2) Buenaventura Zapirain musikaren egillea izan zan; Tori-bio Alzaga, berriz, letrarena. (3) Centro Católico deritzaion Donostiako biltokian irakurrizuen moldaera au bere egilleak. (Euskal-Erria aldizkariaren oarra.)

218

Nere erriya (1)

Etxe banaka batzuek,kanpantorre zar txikia,beti ari dan errota,ona nere erri maitia.

Elizako plaza ere,arbol ta eserlekuak,ez al dira Jainkoarenlibruak dauzkan ostuak?

A txoko laztan neria,uria baño obia!Naiago det baserria,ez errege-jauregia.

Zaitutzen ditu aitonakkantari illobatxuak,t’ama ari da goizetiklandutzen zelai-soruak.

Illunabarra ondorendator banatzera lua,aize epelen kulunpanentzunaz txilibitua.

La Vasconia, Buenos Aires, 1899-I-20.

(1) Arronako seme batentzat jarriyak. (La Vasconia aldizka-riaren oarra.l

219

Victor Hugo-rioroitza

(Mr. Paul Déroulède jaunari donkitua)

Frantziya, Españiya ta Euskal-Erriabiltzen dira gaur emen Hugo goitutzera;iñon kabitzen etzan gizon ura beraetorri zan onera, arroka batera,pasaitarren artian gozo bizitzera.

Ill zan! Baña gizonen buruko argiaizanik Jainkoaren asnase garbia,piztua dago beti, itzali gabia,berak ekarririkan onera jendia,non mendiko farolak portura ontzia.

Utzi zuen mundu au Hugok, ta uste detlanean ari dala an, goietatikan,euskaldunaz onela baliyaturikan,Frantzi ta Españiya elkartu nairikan:izango al litzake gauza oberikan?

Euskal-Erria, 1902.

220

Eskutitz bat(1)

(Jose Zapirain adiskide leialari)

Ergobiya aldekosagardotegiyanizandu omen ziranjoan dan jayian:bertso pilla botarikatari aurrian,patxar’ederrian,txinparta tartian,pitxar bat edo besteedan ondorian,ez da bat jartzekorikzure parian.

Bejundaizula, Joxe;griña jatorrianeuskara zabaltzekolege onian,saia zaitez orrelalagunen artian,umore onian,urte bakoitzian,sagar arbola zarraklora berritzian,pozik bizi gaitiangure lurrian.

Eskumuñak Pellori,baita Batixtari,Olegario, Gazteluta Txintxuari; (2)denak aitortzen dutezerala gidari,tajuz oñ emanlari,non bikañ kantari,bertsolari guztiyenjaun ta garailari;agur, Joxe, aurreraari ta ari!

Euskal-Erria, 1902.

(1) Praiskutxo-ren doñuban kantatzekua. (Egillearen oarra) (2) Garai artako zenbait bertsolariren izenak dira auek. (A. Z.)

221

Arkibidea

Antonio Arzak Balerdi (1855-1904) ........................Poemak

Maritxo ................................................................Zerura ..................................................................Joxe .....................................................................Sufritzen ..............................................................Amona .................................................................

Itz lauzJesus Biotza! ........................................................Seaskatik obira ....................................................Esnatze bat ..........................................................Gauzik ederrena ...................................................Patxi ta Kontxexi ..................................................Legenartsua .........................................................Aztua! ..................................................................Iztuetaren esan bat ..............................................Iparragirre! ...........................................................Itz bi Luis Karril ta bere mutillai ..........................Euskara! ..............................................................Onentzaro . ...........................................................

Itz-neurtuakAzken agurrak gure etsaigoari ..............................Iltzen bazaigu Ama Euskera,euskaldunak illak gera .........................................Oroitz bat Jose Maria Lizana jaunari ....................Jesus izanik amorioa, Jesus da bizi osoa! .............Tolosari San Juan bezpera gaberako ....................Amalaudunak ......................................................

7

3341495767

8184909295

112118122124127129131

135

137143145151159

222

Ama Maria! Umill eskeiñtzen dizutnere loria ..................................................................Euskal-Erriko perlak ................................................O nere lurra! .............................................................Errege ta bere amari agur .........................................Belena! ......................................................................Maite! ........................................................................Mendiyak ..................................................................Agur, bigarren aldiz, errege ta bere amari ..................Zurekiñ! ....................................................................Beti maite! ................................................................Bi amak ....................................................................Itxua .........................................................................Igeldoko menditik errege ta bere amari .....................Nork daki! .................................................................Gaiarre! ....................................................................Ulia nere jaiotz-mendiari ...........................................Otaegiri! ....................................................................Bertso egillea ............................................................Bi aurrak ..................................................................Baga .........................................................................Bi loreak ...................................................................Bi gau Euskal-lurrean ..............................................Mendiko alaba ..........................................................Kabiz kabi .................................................................Gaxuak .....................................................................Etzait aztuko! ............................................................Bi kabiak ..................................................................Amerika-ren agertea .................................................Nere lurra .................................................................Boga! ........................................................................Biyotz gaxua! ............................................................Mendiya ....................................................................Menditar jaio nintzan ................................................Bildotxa ....................................................................Txanton Piperri-ri oroitza ...........................................Nere erriya ................................................................Victor Hugo-ri oroitza ................................................Eskutitz bat ..............................................................

166167172173175177179181184185187188189191192193194196197198199200201202203204205207209210212213214215216218219220