22
IDAZMENA CURRICULUMEKO HIZKUNTZETAN I.- JARDUERA PROPOSAMENA Helburua da hobekuntza plan erakargarria eta errealista garatzea; horretarako, ondoko jarduera plana aurkezten dugu: Balorazio probak prestatzea; proba hauek hainbat testu mota eta kurtso aintzat hartuko dituzte: kurtsoak testu motak Lehen Hezkuntzako 4. kurtsoa Deskribapena Lagunen arteko eskutitza Lehen Hezkuntzako 6. kurtsoa Narrazioa Azalpen laburra Lau testu mota horiek bakarrik hautatu ditugu; horrela, zerbait konkretua lantzen hasiko gara. Testu mota horiek dira gehien erabiltzen direnak irakurketetan, azterketetan eta ikasgelako jardueretan, eta zerikusi zuzena dute hizkuntzak integratzeari buruzko aurreko jarduerarekin (Narrazio eta azalpen testuak ulertuz irakurtzea). Gainera, lau testu mota horietan idazmena hobetzeko ezinbestekoa da hainbat estrategia, prozesu eta prozedura jakitea, erabiltzea eta aplikatzea. Estrategia, prozesu eta prozedura horiek komunak izango dira lau testu motetarako, baita curriculumeko hizkuntza guztietarako ere; horrenbestez, hautatutako testu horietarako ez ezik, gainontzeko testuetarako ere aplikatu ahal izango dira. Testu horietan erabiliko diren prozedurak beste testu batzuetan ere erabili ahal izango dira. Ikasleek hobekien ikasita duten hizkuntza erabiliko da azalpen metalinguistiko potoloenak emateko eta lan zailagoak egiteko. Jarduera honetan lantzen direnez gain, 1

IDAZMENA curriculumeko hizkuntzetan

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Ayalde (Loiu-Bizkaia) ikastetxeko dokumentua idazketa lan egiteko LH-ko 4. eta 6. mailan hiru hizkuntzetan (euskera, gaztelania, ingelesa)

Citation preview

Page 1: IDAZMENA curriculumeko hizkuntzetan

IDAZMENA CURRICULUMEKO HIZKUNTZETAN

I.- JARDUERA PROPOSAMENAHelburua da hobekuntza plan erakargarria eta errealista garatzea; horretarako, ondoko jarduera plana aurkezten dugu:

Balorazio probak prestatzea; proba hauek hainbat testu mota eta kurtso aintzat hartuko dituzte:

kurtsoak testu motakLehen Hezkuntzako 4. kurtsoa

DeskribapenaLagunen arteko eskutitza

Lehen Hezkuntzako 6. kurtsoa

NarrazioaAzalpen laburra

Lau testu mota horiek bakarrik hautatu ditugu; horrela, zerbait konkretua lantzen hasiko gara. Testu mota horiek dira gehien erabiltzen direnak irakurketetan, azterketetan eta ikasgelako jardueretan, eta zerikusi zuzena dute hizkuntzak integratzeari buruzko aurreko jarduerarekin (Narrazio eta azalpen testuak ulertuz irakurtzea).Gainera, lau testu mota horietan idazmena hobetzeko ezinbestekoa da hainbat estrategia, prozesu eta prozedura jakitea, erabiltzea eta aplikatzea. Estrategia, prozesu eta prozedura horiek komunak izango dira lau testu motetarako, baita curriculumeko hizkuntza guztietarako ere; horrenbestez, hautatutako testu horietarako ez ezik, gainontzeko testuetarako ere aplikatu ahal izango dira. Testu horietan erabiliko diren prozedurak beste testu batzuetan ere erabili ahal izango dira.

Ikasleek hobekien ikasita duten hizkuntza erabiliko da azalpen metalinguistiko potoloenak emateko eta lan zailagoak egiteko. Jarduera honetan lantzen direnez gain, beste testu mota batzuk ere landu daitezke, betiere gogotik eta lehentasunez landuta.

Idazmena baloratzeko koadernotxoak lau zati izango ditu:

1. Idazketa lanaren proposamena. Egoera eta helburua zehaztuko dira, estimuluak eta motibazioa landuko dira, eta nola egin behar den eta nola baloratuko den zenbait erreferentzia erabiliko dira. Helburua da lanak behar komunikatibo baten antzik handiena izatea, askotariko estimuluak abiapuntu gisa erabiltzea, eta hartzaile bat, asmo edo efektu bat aintzat edukitzera behartzea.

2. Testuaren zirriborroa. Lanaren zatirik esanguratsuena bilduko du. Ideiaren bat edo iradokizunen bat ekar dezake; ekar dezake, halaber, idazketa-eskemaren bat eta egindako idazlana baloratzeko irizpideren bat.

1

Page 2: IDAZMENA curriculumeko hizkuntzetan

3. Paper lerrodunean testuaren azken bertsioa idatziko da.

4. Ikasleek testua autoebaluatzeko eta testuek betebeharrak betetzen dituzten baloratzeko zenbait iradokizun.

Probak modu honetan aurkeztea baliagarria izan daiteke idazmena nola landu behar den adierazteko; horretarako hainbat prozedura emango dira, adibidez: Baloratu dezatela euren idazkiak zer helburu izango duen eta helburu horrek

nolako garrantzia duen, jakitun izanik zein egoeratan idazten den. Hartzaileentzat idaztea.

Prozesuaren hiru faseak errespeta ditzatela: informazioa biltzea, plangintza egitea; testugintza (konposatu edo idatzi); berrikusi (zuzendu).

Testu mota jakin baten konbentzioak zainduz idaztea, baina adierazkortasunari eta sormenari muzin egin gabe.

BALORAZIO PROBAK ETA IKASLEEK EKOITZITAKO EREDUAK

kurtsoak testu motak gaztelania ingelesa euskara D euskara A

Lehen Hezkuntzako 4. kurtsoa

Lagunen arteko eskutitzaren deskribapena

◙ ♣◙ ♣

Lehen Hezkuntzako 6. kurtsoa

NarrazioaAzalpen laburra

◙ ♣◙ ♣

♣ eta ♥ geletan egindako idazlanen eredu sailkatuak dira.

- Ikastetxeetan aplikatzen denean, komenigarria da probaren koadernotxoa eta balorazio irizpideak bereiz inprimatzea.- Ikasle edo ikastalde bakoitzak hiru hizkuntzetan lortzen dituen emaitzen azterketa konparatiboa eginez gero, ikusi ahal izango da nolako erlazioak, eraginak edota transferentziak dauden curriculumeko hiru hizkuntzen artean, idazmenari dagokionez; eta hortik ondorioak atera ahal izango dira eta hobekuntza helburuak ezarri ahal izango dira. - Kurtso hauetako ikasleek aipatutakoak bezalako probak egiteko gaitasuna izan behar dute; horregatik, proba horiek adibidetzat hartuko dira. - Komenigarria da antzeko probak aplikatzea kurtsoz kurtso.

2

Page 3: IDAZMENA curriculumeko hizkuntzetan

APLIKAZIO ARAUAK

Probak klase-saio banatan aplika daitezke. Probak ikasleentzat nekagarriak izan ez daitezen, komenigarria da modu egokian banatzea, kontuan hartuz kurtso bakoitzeko 6 daudela (hizkuntza bakoitzeko 2).

Probak egin aurretik, komenigarria da ondoko jarraibideak ematea:

1) "Sarrera" hainbat aldiz irakurtzea (3 aldiz, adibidez). Oharrak hartu: zer idatzi, zertarako, lanak eskatzen dituen beste betebehar batzuk. 2) Eskema txiki bat edo zirriborro bat egitea dagokion orrialdean; berau ere baloratuko da eta probaren zatitzat hartuko da.Eskatutako testua idaztea, berriz irakurtzea eta behar adina aldiz berrikustea.

3) Azpimarratu behar da zenbaterainoko garrantzia duen azken berrikuspenak.

Azterketa proba denez, ikasleak proba egiten ari diren bitartean, irakasleek ez dute hitzen edo galderen esanahirik azaldu behar.

3

Page 4: IDAZMENA curriculumeko hizkuntzetan

II. IDAZMENA EBALUATU

Proba hauen emaitzak ezin dira ebaluatu galdera itxiak ebaluatzen diren bezala, hots, proba objektiboak balira bezala; horregatik, beharrezkoa da zuzenketa irizpide komunak zehaztea curriculum hizkuntzetako irakasleentzat. Instrukzio hizkuntzarekin, ordea, lehenago esan dugun bezala, lan gehiago, lan sakonagoak, era askotako egoerak, eta abar erabili behar dira.

Lanak bi modutan ebaluatu daitezke:

1.- Zuzenketarako txantiloi analitiko baten bidez. 2.- Ikasleek egindako idazlanen adibideen bidez (mailen arabera

sailkatuta).

Irakasle bakoitzak probak zuzentzeko modua aukeratu dezake bere lan egiteko moduaren arabera.

4

Page 5: IDAZMENA curriculumeko hizkuntzetan

A- ZUZENKETARAKO TXANTILOI ANALITIKOA

Ondoko bost ataletan oinarritua dago:

ZIRRIBORROAREN edo PLANGINTZA ESKEMAREN balorazioa

Egindako TESTUaren balorazioa

1.- HARTZAILEEI EGOKITZEA

2.- KOHERENTZIA: Edukiak, antolaketa

3.- KOHESIOA: Gramatika / hizkuntza

Hitzen eta perpausen mailan. Aurkezpenarekin batera, etapa honetan behin eta berriz landuko den puntuetako bat da hau. Gainerako bi irizpideak –testuari dagozkionak– abstraktuagoak eta zailagoak dira ikasleentzako. Ikasleak irizpide horiek oinarrizkoak direla jabetzen joan daitezen, ebaluazio irizpideak euren gaitasunei egokitu dira.

4.- Aurkezpenaren ZUZENKETA (marjinak, garbitasuna) eta kaligrafia

5.- Edukiko baliabideen ABERASTASUNA: ideiak, orijinaltasuna, hiztegia eta joskera (askotariko perpausak).

Helburua da baloratzea nola egiten duten testu bat; testu hori eskatutakoaren arabera (xedea, asmoa, irakurlea, egoera) egin beharko dute hizkuntzari dagokionez (hitzak hautatu), edukiari dagokionez (osoa, argia, ulergarria, eskatutako luzera) eta formari dagokionez (antolaketa, txukuntasuna, tonuera, erregistroa).

Helburua da idazketaren oinarrizko elementuei garrantzia ematea hastapen mailan.

5

Page 6: IDAZMENA curriculumeko hizkuntzetan

Testu ekoizpenaren balorazioa.

Ondoko taula honetan bildu dira gorago aipatutako alderdiak. Alderdi horiek kontuan hartuko dira ikasleen lan idatziak kalifikatzerakoan, ziklo bakoitzerako aldez aurretik ezarritakoaren arabera:

DIMENTSIOA ALDERDIAK BAI/EZ/PARTE BATEAN

KALIFIKAZIOA*

Planifikazioa Hitz zerrenda bat, aurretiko ideiak, gidoia... izatea

Egokitasuna

Agindutako lanari egokitzen zaio (testuaren xedea eta luzera)

Hartzailea kontuan hartzen du

Komunikazio egoerari egokitzen zaion erregistroa

Koherentzia

Zentzu globala, gai baten ingurukoa

Eskatutako testu motaren berezko egitura

Testuaren antolaketa

Progresio tematikoa

Kohesioa

Puntuazioa:

Testu-markatzaileak eta testu-lokailuak

Aditzaldien erabilera egokia

Erreferenteak

Zuzentasuna

Aurkezpena

Letraren irakurgarritasuna

Ortografia

Sintaxia

Euskara: deklinabide kasuak eta aditz formak

Hiztegia

Askotariko sintaxia

Balioespen globala* KALIFIKAZIO ESKALA:4: Zikloko helburuak oso maila onarekin lortu ditu.3: Helburuak lortu ditu. 2: Mugan dago.1: Ez ditu zikloko helburuak lortu.

6

Page 7: IDAZMENA curriculumeko hizkuntzetan

Ikastaldearen ebaluazioaren emaitzak honako taula honen antzeko batean bil daitezke:

7

DIMENTSIOA ALDERDIAK IKASLEEN KALIFIKAZIOAK1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 …

PlanifikazioaHitz zerrenda, aurretiko ideiak, gidoia...

EgokitasunaLanari egokitzen zaio (xedea eta luzera)

Hartzailea hartzen du kontuan

Erregistro egokia

KoherentziaZentzu globala

Eskatutako testu motaren egitura

Testuaren antolaketa

Progresio tematikoa

KohesioaPuntuazioa:

Testu-markatzaileak eta testu-lokailuak

Aditzaldien erabilera

Erreferenteak

ZuzentasunaAurkezpena

Letraren irakurgarritasuna

Ortografia

Sintaxia

Euskara: deklinabide kasuak eta aditz formak

Baliabideen aberastasuna Edukia

Hiztegia

Askotariko sintaxia

Balorazio globala

Page 8: IDAZMENA curriculumeko hizkuntzetan

TESTUALITATE IRIZPIDEAKHonela zehazten dira testua baloratzeko irizpideak:

Egokitasuna: kontuan hartzen da testuinguru jakin bateko gizarte arauek hizkuntzan duten eragina. Egokitasuna baloratzeko kontuan hartuko dira: lanarekiko egokitasuna, hartzailea kontuan hartzen den eta erregistro egokiaren erabilera.

Koherentzia: xedea da hartzaileak testuak unitate zentzudun bat bezala ulertzea. Ondoko alderdi hauen arabera neurtuko da: ekoizpenak zentzu globala ote duen, eskaturiko testu motaren berezko egitura kontuan hartu den, testuaren antolaketa eta, hirugarren zikloan, progresio tematikoa.

Kohesioa: testuko osagaien arteko erlazioak dira. Honako hau baloratuko da: testua ongi artikulaturik dagoen, puntuazio zeinuak, markatzaileak eta testu juntagailuak kontuan hartzen dituen, aditzaldiak egoki erabiltzen dituen eta erreferenteak erabiltzen dituen (bigarren eta hirugarren zikloetan).

Zuzenketa: hizkuntzaren arauekin lotu ohi da. Kontuan hartuko ditu aurkezpena (garbitasuna eta espazioaren banaketa), letraren irakurgarritasuna (tamaina, lerrokatzea...), ortografia eta sintaxia. Euskara arloari dagokionez, horietaz gainera kontuan hartuko dira deklinabideko kasuak eta aditz formak zuzen erabiltzea.

Komunikazio baliabideen aberastasuna: edukia (irudimena...) eta forma (hiztegiaren aberastasuna...) baloratuko dira.

Zikloetan kontuan hartuko diren alderdiak ondoko taula honetan ageri dira, alderdi horietako anitzen arteko lotura estua alde batera utzi gabe.

TESTUALITATE IRIZPIDEEN BILAKAERA, LEHEN HEZKUNTZAKO HIRU ZIKLOETANLEHEN ZIKLOA BIGARREN ZIKLOA HIRUGARREN ZIKLOA

EGOKITASUNA

Eskatutako lanari egokitu zaio (xedea eta luzera).

Eskatutako lanari erantzun dio (xedea eta luzera).

Eskatutako lanari erantzun dio (xedea eta luzera).

Hartzailea kontuan hartzen du.

Hartzailea kontuan hartzen du. Hartzailea kontuan hartzen du.

Ez du esamolde desegokirik.

Komunikazio egoerari egokitu zaion erregistroa.

Komunikazio egoerari egokitu zaion erregistroa.

KOHERENTZIA

Ekoizpenak zentzu globala du.

Ekoizpenak zentzu globala du eta gai baten inguruan antolatzen da.

Ekoizpenak zentzu globala du, gai baten inguruan antolatzen da eta beharrezko informazioa du.

Eskatutako testu motaren berezko egitura errespetatzen du.

Eskatutako testu motaren berezko egitura errespetatzen du.

Eskatutako testu motaren berezko egitura errespetatzen du. eta, kasua bada, prozedura tipografikoak (zenbakitzea, azpitituluak...) erabiltzen ditu.

Testua paragrafotan banatzen du.

Testua honela antolatzen da: ideia bat, paragrafo bat.

Testua honela antolatzen da: ideia bat, paragrafo bat; eta idazkiaren zatien arteko lotura antzeman da.

Testuan nahiko ideia dago. Bada progresio tematikoa, informazio hutsunerik gabe eta behar ez diren errepikapenik gabe.

Puntuazioa: puntua; koma zerrendetan; galdera eta harridura zeinuak.

Puntuazioa: puntua; koma zerrendetan; galdera eta harridura zeinuak; bi puntuak;

Puntuazioa: puntua; koma; puntu eta koma; galdera eta harridura zeinuak; bi puntuak; parentesia; hitzak zatitzeko marra eta hitz konposatuetakoa; marra

8

Page 9: IDAZMENA curriculumeko hizkuntzetan

KOHESIOA

marra handia eta marra txikia elkarrizketetan.

handia elkarrizketetan eta oharretan; komatxoak eta eten-puntuak.

Denborazko testu-markatzaileak eta testu-lokailuak.

Denborazko testu-markatzaileak eta testu-lokailuak eta diskurtso-antolatzaileak paragrafoen hasieran.

Testu-markatzaileak eta testu-lokailuak.

Aditzaldien erabilera egokia.

Aditzaldien erabilera egokia. Aditzaldien erabilera egokia.

Erreferenteen erabilera: izenordainak edo sinonimoak.

Erreferenteen erabilera: izenordainak, izen sinonimoak eta osagai anaforikoak.

ZUZENTASUNA

Aurkezpena: garbitasuna eta espazioaren banaketa.

Aurkezpena: garbitasuna eta espazioaren banaketa.

Aurkezpena: garbitasuna eta espazioaren banaketa.

Letraren ulergarritasuna: tamaina, lerrokatzea...

Letraren ulergarritasuna: tamaina, lerrokatzea...

Letraren ulergarritasuna: tamaina, lerrokatzea...

Ortografia:- fonemen eta

grafien arteko elkarrekikotasuna.

- hitzen arteko bereizketa.

- maizenik erabiltzen diren hitzen ortografia naturala.

- oinarrizko ortografia-arauak: hitz larrien eta xeheen erabilera…

Ortografia:- fonemen eta grafien

arteko elkarrekikotasuna.- hitzen arteko

bereizketa.- maizenik erabiltzen

diren hitzen ortografia naturala.

- hitzen segmentazioa lerroaren bukaeran

- oinarrizko ortografia-arauak: hitz larrien eta xeheen erabilera, azentu-markak…

Ortografia:- fonemen eta grafien arteko

elkarrekikotasuna.- hitzen arteko bereizketa.- maizenik erabiltzen diren hitzen ortografia

naturala.- hitzen segmentazioa lerroaren bukaeran- ortografia-arauak, salbuespenak, azentu-

markak diptongoetan eta hiatoetan... barne.

Sintaxia:- genero, zenbaki

eta pertsona komunztadura perpaus bakunean

- hitz ordena perpausean

Sintaxia:- genero, zenbaki eta

pertsona komunztadura- joskeraren oinarrizko

arauak errespetatzea

Sintaxia:- genero, zenbaki eta pertsona

komunztadura - joskeraren oinarrizko arauak

errespetatzea

Euskara: oinarrizko deklinabide kasuak eta aditz formak zuzen erabiltzea.

Euskara: oinarrizko deklinabide kasuak eta aditz formak zuzen erabiltzea.

Euskara: gehien erabilitako deklinabide kasuak eta aditz formak zuzen erabiltzea.

KOMUNIKAZIO BALIABIDEEN ABERASTASUNA

Edukia: irudimena… Edukia: irudimena... Edukia: irudimena, gaia interesez lantzea, orijinaltasuna.

Forma:- hiztegiaren

aberastasuna- perpaus bakunak

eta juntadurazko perpaus elkartuak erabiltzea

Forma- hiztegiaren

aberastasuna, honako hauek barne direla: izenak, aditzak, adjektiboak eta adberbioak, hitz eratorriak eta hitz elkartuak.

- juntadurazko perpaus elkartuak eta mendeko perpausak (helburuzkoak, kausazkoak...) erabiltzea.

- hizkuntza irudikatua: konparazioak, pertsonifikazioa.

Forma:- hiztegiaren aberastasuna, honako hauek

barne direla: hitz mota bat baino gehiago, sinonimoak eta antonimoak, gaiaren berariazko hiztegia, esaldi eginak.

- askotariko sintaxia, perpaus elkartuen erabilera barne.

- hizkuntza irudikatua: konparazioak, metaforak, pertsonifikazioa.

Irizpide hauek 1H motako hizkuntzei dagozkie eta haiei aplikatzen zaizkie: gaztelaniari (eredu guztietan) eta Euskarari (D ereduan).

2H motako hizkuntzetan (Ingelesa –eredu guztietan– eta Euskara –A ereduan–),parametro berak mantentzen badira ere, gaitasun mailak eta emaitzen itxaropenak xumeagoak dira argi eta garbi.

Idazmen proba eredu gehiago: Ebaluaziorako Ikuskaritzak prestatutako ereduak gaztelania euskara azalak

9

Page 10: IDAZMENA curriculumeko hizkuntzetan

B- IDAZLANEN ADIBIDEAK (MAILAZ MAILA)

Bikaina

Oso ongi garatutako istorioa idatzi du, oso txukuna da eta paragrafoetan ondo antolatua dago. Bat-bateko irakurketa eginez gero, arazorik gabe ulertzen da.

Testua oso egokia da, erregistro egokia erabili du eta nori zuzentzen zaion (hartzailea) kontuan hartu du.

Titulua jarri du, narrazioak eta deskribapenak oso modu egokian egin ditu. Ideiak ordena oso logikoan adierazi ditu, pasarte bakoitzean ideia bat ongi garatuz. Oso modu egokian erabili ditu lokailuak, erreferenteak…

Morfosintaxia eta ortografia oso egoki erabili ditu. Ez du akatsik egin, edo maiz erabiltzen diren hitzetan, behintzat, ez du akatsik egin. Puntuazio zeinuak oso egoki erabili ditu.

Esaldiaren konposizioa menperatzen du eta esaldi mota diferenteak egin ditu. Lexikoa aberatsa da. Hitz ugari eta hitzak berezko esanahiarekin erabili ditu.

Esamoldeak ere erabili ditu. Zehaztapen deskribatzaile esanguratsuak egin ditu. Adib.: “Oso ederki jantzita

zegoen. Harri bitxiez osatutako koroa eta urrezko kapa zeraman”.

Trebea Ongi garatutako istorioa, nahiko txukuna da eta paragrafoetan antolatua dago.

Nahiko erraz ulertzen da. Testua egokia da. Erregistro egokia erabili du eta nori zuzentzen zaion

(hartzailea) kontutan hartu du nolabait. Narrazioak eta deskribapenak modu egokian egin ditu. Ideiak ordena logikoan

adierazi ditu pasarteak ongi garatuz. Modu egokian erabili ditu lokailuak, erreferenteak…orokorrean.

Ekintzak lotuta daude Morfosintaxia eta ortografia egoki erabili ditu. Maiz erabiltzen diren hitzetan ez

du akatsik egin. Puntuazio zeinuak egoki erabili ditu. Esaldiaren konposizioa ongi egin du eta esaldi mota diferenteak egin ditu. Lexikoa ugari eta hitzak berezko esanahiarekin erabili ditu.

Balekoa Nahiko ongi garatutako istorioa. Borroiren bat izan dezake. Paragrafoen

antolaketa ikusten da, erabat argia ez bada ere. Zatiren bat berriz irakurri behar da ulertzeko.

Erregistroa nahiko egokia da eta hartzailearen ulermena kontutan hartu da neurri batean.

Narrazioak eta deskribapenak nahiko modu egokian egin ditu. Ideiak ordenatuta daude eta pasarteak bereizi ditu. Modu nahiko egokian erabili ditu lokailuak, erreferenteak… nahiz eta baten bat behin baino gehiagotan errepikatu.

Garrantzitsuena kontatuta dago nahiz eta gauza txiki batzuk jarri gabe utzi. Istorioa zuzena da, nahiz eta oso garatua ez egon; zehazpen gutxi ditu.

Oinarrizko morfosintaxia eta ortografia egoki erabili ditu. Akats batzuk. Esaldi sinpleak eta konposizioaren kontrola irregularra izan daiteke batzuetan. Esaldiek pentsaera argia eta osatua adierazten dute orokorrean. Gehienetan hitzak berezko esanahiarekin erabili ditu. Hitz desegokiren bat

erabili du.

Hobetu beharrekoa

10

Page 11: IDAZMENA curriculumeko hizkuntzetan

Hurrengo hauetako bat edo gehiago izan ditzake: Istorioa ez dago oso ongi garatua, borroi batzuk agertzen dira eta antolaketa ez da oso

txukuna. Zatiren bat baino gehiago berrirakurri behar da testuaren zentzua ulertzeko. Narrazioak eta deskribapenak ez dira oso modu egokian agertzen. Ideiak desantolatuta

daude eta pasarteak ez daude ondo bereizita. Ez ditu oso modu egokian erabili lokailuak, erreferenteak…edo behin eta berriro errepikatzen dira.

Istorioa kontatzen saiatu da baina agertzen dena ongi garatutako parte bat baino ez da, edo eskema bera gutxi garatua dago edo zerrenda moduan kontatua da.

Istorioaren garapenean hutsuneak daude, kohesionatu gabeko elementuak edo inkoherentziak.

Morfosintaxia pobrea eta bestelako baliabideen eskasia. Esaldien konposizio irregularra. Akatsak maiz agertzen dira. Lexiko mugatua eta zehaztu gabea. Ulermena zaildu egiten du.

EskasaHurrengo hauetako bat edo gehiago izan dezake:

Istorioa ez dago garatua, borroi asko agertzen dira eta antolaketa txarra dauka. Zailtasunak daude istorioa ulertzeko.

Testua istorioaren hasiera da soilik edo errepikatzen diren antzeko ideiak baino ez ditu agertu.

Oso desantolatua dago edo motzegia da antolaketarik dagoen ikusteko. Morfosintaxia pobrea. Esaldiaren konposizioan kontrol gutxi. Hitzen ordena desegokia, hitzak (aditza, izenlaguna…) falta dira, akats asko

daude eta puntuazioa desegokia da. Hauek denek nahiko zaila egiten dute testuaren ulermena.

Hitzen aukeraketa desegokia da gehienetan.

Oso eskasaHurrengo hauetako bat edo gehiago izan ditzake:

Istorioa oso gaizki garatua dago, borroi asko daude eta ez dira paragrafoak bereizten. Behin eta berriro irakurri behar da testua ulertzeko.

Paragrafoek ez dute zentzurik edo oso motzak dira. Testua ez dago batere antolatua. Morfosintaxia oso pobrea. Ez du menperatzen esaldiaren konposizioa. Akatsez beterik. Puntuazioa erabat desegokia da. Ulermena oso zaila egiten da. Hitzen aukeraketa guztiz desegokia.

Proba bakoitzaren ondoan ikastetxeetan egin ziren ereduak sailkatuta agertzen dira. (♣ eta ♥ ikurretan)

11

Page 12: IDAZMENA curriculumeko hizkuntzetan

TESTU IDATZIAK ETA ADIERAZLEAK

D eredua: (Lehen Hezkuntzako errendimendu adierazleak. D eredua)

4. maila. Deskribapena: “Animalia”

Adierazleak:Testuak produzitzea ezagutzak, esperientziak edo beharrak, xeheki eta luze samar komunikatzeko. Narrazioak. Deskribapenak. Solasaldiak eta elkarrizketak egoera ez-formaletan. Errezetak, zorion-agurrak.165. “Ingurunearen ezagutza” arloaren curriculumeko gai bat era ordenatuan azaltzea: definizioa, ezaugarriak...

Testuak produzitzeko arauak eta estrategiak (funtzioa, hartzailea, egitura). Testua berrikustea eta hobetzea. Kaligrafia. Ordena eta garbitasuna.178. Testu bat idazterakoan egindako lana (plangintza, izenburua, ordena, ortografia, gramatika) berrikustea.179. Testu bat idazterakoan egindako zuzenketak (plangintza, izenburua, ordena, ortografia, gramatika) berrikustea.

4. maila. Gutuna

Adierazleak:Testuak produzitzea ezagutzak, esperientziak edo beharrak, xeheki eta luze samar komunikatzeko. Narrazioak. Deskribapenak. Solasaldiak eta elkarrizketak egoera ez-formaletan. Errezetak, zorion-agurrak155. Gutun ez-formal bat zuzen eta egoki idaztea, norberaren nahiak eta beharrak adierazteko.157. Norberak bere esperientziak (txangoak, gertaerak, pasadizoak...) zuzen eta koherenteki kontatzea, idatziz.

Testuak produzitzeko arauak eta estrategiak (funtzioa, hartzailea, egitura). Testua berrikustea eta hobetzea. Kaligrafia. Ordena eta garbitasuna.176. Testu bat idazterakoan funtzioa kontuan hartzea.178. Testu bat idazterakoan egindako lana (plangintza, izenburua, ordena, ortografia, gramatika) berrikustea.179. Testu bat idazterakoan egindako zuzenketak (plangintza, izenburua, ordena, ortografia, gramatika) berrikustea.

Ortografia testuen ekoizpenean. Ortografiaren oinarrizko arauak balioestea eta erabiltzea. Puntuazio-zeinuen oinarrizko erabilera. Puntua, koma, bi puntuak, hitza zatitzeko marratxoa.193. Data idaztea “urtea-hilabetea-eguna” ordena jarraituz

6. maila. Narrazioa: “Gaztelu misteriotsua”

Adierazleak:Testuak produzitzea ezagutzak, esperientziak edo beharrak, xeheki eta luze samar komunikatzeko. Narrazioak. Deskribapenak. Elkarrizketak eta inkestak. Errezetak, zorion-agurrak. Azalpen, instrukzio eta argudiozko testuak. Olerkiak. Testua sortuko da aurretik ezarritako gidoi bat jarraikiz eta testuaren oinarrizko egitura elementuak zein diren ezagutuz.

12

Page 13: IDAZMENA curriculumeko hizkuntzetan

158. Fikziozko kontakizun bat idaztea. Garapena eta bukaera koherenteak izanen dira.

Testuak produzitzeko arauak eta estrategiak. Plangintza (funtzioa, hartzailea, egitura...). Testua berrikustea eta hobetzea. Txostenak berriz egitea: azalpenak, lan monografikoak, laburpenak, koadroak, eskemak, horma-irudiak, fitxategiak... Ortografia arauak eta puntuazio zeinuak aplikatzea. Puntua, koma, bi puntuak, hitza zatitzeko marratxoa, komatxoak. Elkarrizketako marratxoa, eten-puntuak. Testu markatzaileak erabiltzea. Kaligrafia. Ordena eta aurkezpena.205. Idatzi nahi den testuaren zirriborroa egitea211. Testu bat idazterakoan egindako lanean zuzenketak (plangintza, izenburua, ordena, ortografia, gramatika) anotatzea.

Idazmena, ikasteko tresna gisa217. Eskemak egiterakoan ideiak egoki sailkatzea.

Ortografia. Ortografiako oinarrizko arauen erabilera. Puntuazio-zeinuak. Ortografia zaileko hitzak kontsultatzeko ardura.

299. Puntuazio-zeinuak zuzen erabili eta egoki jartzea.

6. maila. Azalpena: “Sanferminak”

Adierazleak:Testuak produzitzea ezagutzak, esperientziak edo beharrak, xeheki eta luze samar komunikatzeko. Narrazioak. Deskribapenak. Elkarrizketak eta inkestak. Errezetak, zorion-agurrak. Azalpen, instrukzio eta argudiozko testuak. Olerkiak. Testua sortuko da aurretik ezarritako gidoi bat jarraikiz eta testuaren oinarrizko egitura elementuak zein diren ezagutuz.157. Esperientzia propioak eta arrotzak zuzen eta koherentziaz kontatzea, idatziz.

Testuak produzitzeko arauak eta estrategiak. Plangintza (funtzioa, hartzailea, egitura...). Testua berrikustea eta hobetzea. Txostenak berriz egitea: azalpenak, lan monografikoak, laburpenak, koadroak, eskemak, horma-irudiak, fitxategiak... Ortografia arauak eta puntuazio zeinuak aplikatzea. Puntua, koma, bi puntuak, hitza zatitzeko marratxoa, komatxoak. Elkarrizketako marratxoa, eten-puntuak. Testu markatzaileak erabiltzea. Kaligrafia. Ordena eta aurkezpena.205. Idatzi nahi den testuaren zirriborroa egitea211. Testu bat idazterakoan egindako lanean zuzenketak (plangintza, izenburua, ordena, ortografia, gramatika) anotatzea.214. Azalpenezko testu baten gidoia garatzea.

Idazmena, ikasteko tresna gisa217. Eskemak egiterakoan ideiak egoki sailkatzea.

Ortografia. Ortografiako oinarrizko arauen erabilera. Puntuazio-zeinuak. Ortografia zaileko hitzak kontsultatzeko ardura.299. Puntuazio-zeinuak zuzen erabili eta egoki jartzea.

A eredua: ( Estándares de rendimiento de Educación primaria Moldelos G y A).4. maila. Deskribapena: “Nire ikasgela”

Adierazleak:

13

Page 14: IDAZMENA curriculumeko hizkuntzetan

Idazketa lantzea: Esaldi laburrak eta deskribapenak egitea. Testu egituraren atalak bereiztea, eta egoki eta zuzen idaztea eredu baten arabera. Testuaren oinarrizkoa aldatzea zatika (paragrafoak, esaldiak, hitzak...)

Sormena: Oinarrizko testuen produkzioa. Testuak produzitzea idazketaren urratsak beteta (plangintza, testualizazioa eta idatziaren berrikuspena) eta ereduak gaindituta.124. Euskarazko testu deskribatzaileak produzitzea ikasgelan landutako ereduen arabera.

4. maila. Gutuna.

Adierazleak:Sormena: Oinarrizko testuen produkzioa. Testuak produzitzea idazketaren urratsak beteta (plangintza, testualizazioa eta idatziaren berrikuspena) eta ereduak gaindituta.122. Gutun baten edukia idaztea. Jasotako gutun bati erantzutea.

Ikaskuntza autonomoa.131. Oroimen teknika eta estrategiak erabiltzea hiztegia eta oinarrizko estruktura erritualizatuaz jabetuz (hitz zerrendak, agurrak, aho-korapiloak, abestiak, antzezpen tzikiak)

6. maila. Narrazioa: “Mendian galduta”

Adierazleak:Idazketa lantzea: Esaldi laburrak eta deskribapenak egitea. Testu egituraren atalak bereiztea, eta egoki eta zuzen idaztea eredu baten arabera. Testuaren oinarrizkoa aldatzea zatika (paragrafoak, esaldiak, hitzak...)

Sormena: Oinarrizko testuen produkzioa. Testuak produzitzea idazketaren urratsak beteta (plangintza, testualizazioa eta idatziaren berrikuspena) eta ereduak gaindituta.

6. maila. Azalpena-deskribapena: “Nire ametsetako etxea”

Adierazleak:Idazketa lantzea: Esaldi laburrak eta deskribapenak egitea. Testu egituraren atalak bereiztea, eta egoki eta zuzen idaztea eredu baten arabera. Testuaren oinarrizkoa aldatzea zatika (paragrafoak, esaldiak, hitzak...)

Sormena: Oinarrizko testuen produkzioa. Testuak produzitzea idazketaren urratsak beteta (plangintza, testualizazioa eta idatziaren berrikuspena) eta ereduak gaindituta.

14