16

Ideiak eta ekimenak - Argia · jioa eta estatua haren zerbitzura, hezkuntza, justizia eta arlo militarra kontrolatuta. Kapitalismo berriak berehalako etekina nahi du, aurrean duen

  • Upload
    others

  • View
    8

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Ideiak eta ekimenak - Argia · jioa eta estatua haren zerbitzura, hezkuntza, justizia eta arlo militarra kontrolatuta. Kapitalismo berriak berehalako etekina nahi du, aurrean duen
Page 2: Ideiak eta ekimenak - Argia · jioa eta estatua haren zerbitzura, hezkuntza, justizia eta arlo militarra kontrolatuta. Kapitalismo berriak berehalako etekina nahi du, aurrean duen

2

223. zenb. 2017ko urria

Iragan mende hasierako eta 1936ko Gerra Zibilaren garaiko libertarioakgogoratu ditugu erreportajearen abiaburuan. ETAren hasieratik bere jarduera

armatuaren amaierarainoko –1958tik 2011ra– hainbat militante anarkistenesperientziak ekarri ditugu ondoren. ETAren historian asanblearismoa praktikatuda, anarkismoa ere presente izan da. Komando Autonomo Antikapitalistak (KAA)erakunde armatua jite horretakoa izan zen. Halaber, erakunde gisa “antolatugabeko” militante libertario ugari izan dira eta badira Euskal Herrian. Asko ezkerabertzalearen inguruan ari(tu) dira, azpiegitura erraldoien aurkako borrokan jardundute bereziki: Lemoizko zentral nuklearra, Leizarango autobidea, Itoizko urtegiaedota AHTren kontra, besteak beste. Era berean, herri mugimenduetan“autonomia” aldarrikatu duten talde alternatibo anitz ezagutu ditugu: armadarenaurkako intsumisoak, irrati libreen sortzaileak, gaztetxeen eta okupazioarensustatzaileak... Halaber, euskal musikaren esparruan espresio anarkistak loratu dira,rock eta punkaren inguruan, kasu. ETAko bi kide historikorekin –Emilio LopezAdan Beltza eta Mikel Orrantia Tar– hasi dugu kontaketa. Segidan, horien hurrengobelaunaldiko Jakue Pascual eta Juantxo Estabaranzekin mintzatu gara. AselLuzarraga, Itziar Madina Elgezabal eta Sales Santos Veraren esperientziek osatudute periploa. Ekarri duguna anarkismoaren ikuspegi mugatua da, Euskal Herrikozenbait libertariok mende baten bueltan bizitakoa, mugatua baina interesgarria.

� Egilea: Mikel Asurmendi

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre Kerejeta. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa:(00 34) 943 37 15 45. Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.572. zenbakiarekin banatua, 2017ko urriaren 29an)

Azala: Joseba Larratxe · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

Ideiak eta ekimenakpraktikarekin bat

Page 3: Ideiak eta ekimenak - Argia · jioa eta estatua haren zerbitzura, hezkuntza, justizia eta arlo militarra kontrolatuta. Kapitalismo berriak berehalako etekina nahi du, aurrean duen

FELIX LIKINIANO ANARKISTA: ETA-RENANAGRAMAREN EGILEA

ETAko kide historiko Emilio Lopez Adan Beltza(Gasteiz, 1946) libertarioaren iritziz, euskal anar-kismoaren historian pertsona inportante bezainezezagunak daude. Hala nola, Espainiako gerragaraiko Isaac Puente mediku bizkaitarra (Abanto-Zierbena, 1896), Gasteizen bizitakoa. Higienista,anarkista erradikala, kontrazepzioaren aldekoa.1934ko iraultzan parte-hartzeaz akusatua, frankis-tek 36an afusilatua. Horacio Martinez Pietro(Bilbo, 1902), Lanaren Konfederazio Nazionale-koa (CNT), erbesteratua. Euskadiko Jaurlaritzare-kin harreman zuzena izandakoa, joera posibilista-koa. Fernand Elosu mediku baionesa (1875-1941),oso ezezaguna. PCFko komunistatzat ekarria,baina anarkista. Bakezale, higienista eta emaku-mearen eskubideen aldekoa. Horien ondoren, ira-gana eta oraina lotu zituzten anarkistak ditugu:

Felix Likiniano (Eskoriatza, 1909) eta CasildaHernaiz (Zizurkil, 2014), baita Manolo Chiapusoere. Gerra Zibileko erresistenteak eta gisa batez,EAJren aurka gatazkan arituak: “Anarkismo motaasko izan da, eta horiek CNTari lotuak izan ziren,borrokalari oso leialak, klaseko anarkistak. MarcLegasse dator gero, baina hau ez da klaseko anar-kista. Halere, bai Likinianok bai Legassek ETAre-kin harremana izan zuten [Aizkora eta Sugea-renanagrama Likinianok egin zuen]. Biek errespetuhandia zioten elkarri, baina oso diferenteak ziren,ez zuten doktrina bera”. Likiniako Elkarteko Juan-txo Estebaranz, Breve historia del anarquismo vascoliburuaren egilea eta AnarkHerria liburuaren egileJakue Pascual horien segidakoak dira, belaunaldiberri bateko militanteak, Beltza-ren hitzetan.

Bi belaunaldi anarkista horien artean, MikelOrrantia (Tar) dago –Beltza-ren garai bertsukoa–,Askatasuna mugimenduaren sortzailea trantsizio

3

Anarkistak Euskal Herrian azken 60 urteetan / Erreportajea

Page 4: Ideiak eta ekimenak - Argia · jioa eta estatua haren zerbitzura, hezkuntza, justizia eta arlo militarra kontrolatuta. Kapitalismo berriak berehalako etekina nahi du, aurrean duen

garaian. Orrantiak CNTaren anarkismo sindikalaeta Euskadiko tradizio anarkista klasikoa batu nahiizan zituen. Askatasuna talde konfederala euskalnortasun nazionala ezagutarazteko helburuz jaiozen. Garai hartan ernatu ziren “autonomoak” ize-neko lehen espresioak. ETAtik LAIA sortu zen(Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia) etahauen barnean LAIA Ez. Horien ondorioz KAAsortu ziren gero. Autonomoentzat Euskal Herria-ren nortasuna funtsezkoa da, baina ez dute EuskalEstatua lehentasuntzat jotzen. Asanblearioak izaki,langile mugimenduaren autoeraketa lehenetsi dute.ETAren eta ezker abertzalearen inguruan, “auto-nomia” adieraren inguruan aritu dira, autogestioa-ren ildoan. Espresio asko izan da, hala nola, langilekomiteak, auzoko asanbleak, mugimendu antinu-klearrak eta ekologistak, intsumisoak, okupak etagaztetxeen sustatzaileak.

ETA desagertzear dagoen unean, hauxe Beltza-renaburua: “Ezker abertzalean krisi handia dago. Bere

militantziaren arazo nagusia ‘autonomoa eta dizipli-natua’ izatea izan da, eta hori oximorona da. Dizipli-natuak izan behar dute buruzagitzarekiko eta auto-nomoak Estatuaren kontra. Ezker abertzaleakmugimendu antinuklearra, ekologista edota garapenjasangarriaren aldeko mugimenduak –AHTren aur-kakoa, kasu– ‘baliatu’ ditu nolabait. Borroka arma-tuak iraun zuen bitartean, talde horien dinamikabalio izan zaio ETAri, baina orain ez, Sortuk berakdeskalifikatu baitu borroka armatua. Mugimenduhorietan aritu den jende askok ez daki zer egin gauregun. Barne krisia izugarria da”. Beltza-k ezker aber-tzalea noraezean ikusten du EAJren hegemoniarenaurka, jeltzaleei hegemonia kentzea baitu lehenxedetzat: “Alta, EAJrena terriblea da. Eraikuntzanazionala zimenduaren gainean –azpiegituren esta-kuruz– eraiki nahi baitu. Jaurlaritza lortu zuenezgeroztik, autonomismoan eroso dago, dirua etanegozioen kudeaketa ditu lehen helburu”.

MIKEL ORRANTIA: CNT ETA ASKATASUNA

Mikel Orrantia Tar (Balmaseda, 1947) 1969anerbesteratu zen lehen aldiz, Iparraldera. Bigarre-nez, Bruselara 1975ean: “Nik ETA masa mugi-mendua izatea nahi nuen. Orduan ez nuenborroka armatua kuestionatzen, berau ez baitzenantolamenduaren ardatza, baliabide bat baizik”.Orrantia 1969an komunista zen, erbestaldianleninismoa eta nazionalismoarekin kritikoabihurtu zen. “1969ko Euskadi eta Espainia orohar, alfer lurrak ziren. Ez zegoen libururik, hie-rarkia eta agintekeria baino ez”. Erbestean ikas-teko aukera izan zuen: “Nire nazionalismoarigertatu zaio nire katolizismoari gertatu zitzaiona,hezten joan ahala azukre koskorra kafean bezalaurtu dela. Independentista naiz, baina ez nazio-nalista. ETAn izan ere, Espainiako Estatuarenesferan bezala, adiskidekeria ordaindu eta inteli-gentzia baztertuz joan zen, beraz, anarkismoarenaukera ernatu zitzaidan”. 1977ko amnistiarenondoren Euskal Herrira itzuli zen.

CNTaren berregituratze lanean jardun zuen “bar-nean eta erbestean”. Orrantiaren ustez, 1975era

223. zenb. 2017ko urria

4

“Aurreko kapitalismoak bazuenproiektu bat, mundu konkretu batnahi zuen: erlijioa eta estatua harenzerbitzura, hezkuntza, justizia etaarlo militarra kontrolatuta.Kapitalismo berriak berehalakoetekina nahi du, aurrean duenguztia hil behar badu ere. Ekologiabost axola zaio, planetaren bukaeraekarriko badu ere. Egungo mundukapitalistan ziurgabetasunaerabatekoa da”

MIKEL ORRANTIA Tar

Page 5: Ideiak eta ekimenak - Argia · jioa eta estatua haren zerbitzura, hezkuntza, justizia eta arlo militarra kontrolatuta. Kapitalismo berriak berehalako etekina nahi du, aurrean duen

arte CNT sostengatu beharreko indarra zen:“CNTk bi arazo zituen, euskal independentziarenaurkari eta PSOE-UGT bikoa bezain espainolistaizatea. CNTn tradizioaren pisua izugarria zen gureartean, baina guk ez geneukan haien akto sakra-mentalen pisua gure gainean. Anarkismoa birpen-tsatu nahi genuen gaztetxoak ginen”.

Askatasuna mugimenduaren inguruan ehun batlagun bildu ziren, gehienak Askatasuna aldizkariasustatu zuten militanteak. 1971n Bruselan sortu etaBilbon 1980an amaitu zen, faxistek euren egoitzaleherrarazi zutenean: “Bi mundu artean bizi ginen,nazionalismo tradizionalaren eta nazionalismoindustrialaren artean. Bigarren hau, kapitalisten etaburgesen interesen defendatzailea zen. Hala ere,kapitalismo hark bere herentzia baliagarria izateanahi zuen bere ondorengoentzat ere onuragarriaizan zedin. Aldiz, gaur egun kapitalismo teknologi-koaren aroan gaude, nik ‘kapitalismo eskorpioia’deitzen diot. Estatuak eta kapitalismoak iparragaldu dute”. Kapitalismo berri honi –jarraitzen duOrrantiak– bost axola zaio deszendentzia edoboterearen ondorengotza, pikutara bota du mun-duaren etorkizuna: “Aurreko kapitalismoak bazuenproiektu bat, mundu konkretu bat nahi zuen: erli-jioa eta estatua haren zerbitzura, hezkuntza, justiziaeta arlo militarra kontrolatuta. Kapitalismo berriakberehalako etekina nahi du, aurrean duen guztiaakabatu behar badu ere. Ekologia bost axola zaio,planetaren bukaera ekarriko badu ere. Egungomundu kapitalistan ziurgabetasuna erabatekoa da”.Bere iritziz, “ez dugu oraindik egungo sistema uler-tzeko behar ditugun bitartekoak eraiki, beraz, kapi-talismoa borrokatzeko gaitasunik ez badugu, aregutxiago berau garaitzeko. Kapitalismo teknologi-ko eskorpioi honek ez du I. Internazionalak borro-katzen zuen mundu kapitalista harekin zer ikusirik.Egungo komunisten pentsamenduak ez du baliokapitalismoa borrokatzeko. Edonola ere, Bakunineta Marxen ideiak mundua aldatzeko baliagarriakizan ziren, altxor kulturala da, ezagutu beharreko-ak. Beraz, egun ere baliagarriak izan daitezke mun-duari alternatibak eskaintzeko, estrictu sensus erabiligabe betiere”.

ALTERNATIBARIK BA AL DAGO EGUN?

1999. urtean Munduko Merkataritzako Erakun-deak (MME) Seattlen egin zuen goi-bileraren aur-kako mobilizazioez geroztik, koiunturaz koiuntu-ra, gazte olde erradikal berriak altxatu dira egungosistema neoliberalaren aurka. Orrantiak hala ikus-ten du: “Mugimendu berriek agertu dute posibledela globalizazioari aurre egitea. Horietako askotanordea –Nikaraguako iraultzaren ostean– marxistairaultzaileek bereziki pentsatu zuten Kuba berribat gertatuko zela. Zoritxarrez, mugimenduberauek suntsi nahi duten germena beren barruanernarazten dute: autoritarismoa eta botere nahia.

5

Anarkistak Euskal Herrian azken 60 urteetan / Erreportajea

Mikel Orrantia Tar, Askatasuna taldearen sortzailea

Page 6: Ideiak eta ekimenak - Argia · jioa eta estatua haren zerbitzura, hezkuntza, justizia eta arlo militarra kontrolatuta. Kapitalismo berriak berehalako etekina nahi du, aurrean duen

Euren izaera nazionalistak estatuaren helburuaaldarrikatzen du gizartea eraldatzeko eta horrekbizitzaren sistema erregulazioa eta pentsamendulibrea oztopatzen ditu. Iraultza horiek garaile ateradirenean, astiro-astiro pentsamendu-askatasunabaztertu dute”.

Euskal Herriaz hauxe dio Orrantiak: “ETAk nazioarazoaz harago joan zitekeen alternatiba politikobat eratzea egotzi du. Ezker abertzaleak autorita-rismoa sustatzeaz gain, botereaz abusatu du. Sakri-fizioaren heroiak sortu ditu, germen nazionalistakkalte egin dio herri honi. Areago, ETAk ezkerabertzalearen inguruan harropuzkeria hauspotu dubere helburu askoren alde bat egiten genuenonaurka. Espainiako Estatuaren egituren aurka joahala beldurra zabaldu du herrian. Estatuari ETAetorri zaio primeran. Hala izanik, egia da ere ETAasko izan direla. Niretzat, 1987 arteko –Hiperco-rreko atentatua tarteko– eta geroztiko ETA berei-ziko nuke. Terrorismoaren bidera lerratu baitzen.ETAk euskaldunon bizitza baldintzatu zuenharrezkero, eta gainera, beste aukerak mamitzeneragotzi. ETAren alde edo kontra delako jaiduraerrotu zen. Lur errea da gurea. Baina, hauxe ere

egia da: orain ETA gabe umezurtz geratu gara.ETAren ondorioen jarraipena luzea izango da,zoritxarrez. Ezker abertzaleak ez du jendartearen%20 baino gehiago ordezkatuko luzera begira,presoak dauden bitartean zalantza-balantzan ibili-ko da. Presoek militanteak izateari utziko dioteETA ezerezean desegiteko. Eta zaila da ETArikgabeko ezker abertzale bat eraikitzea. Kontraesanada, baina bera izan da mugimenduaren motorra,bihotza, arima, bandera eta ideologia. Baina orainhori ez dago. Horregatik, ETAko kideentzatamnistia defendatzen dut, nire belaunaldikoenaldeko amnistia defendatu zen bezala. Eta damutugabe. Libre. Besterik gabe. Beren errebindikazioakpolitikoak direlako eta jarduera militarra abando-natu dutelako. ETAren ekintzek gure pentsamen-duan eragin gabe, soseguz, presio militarrik gabe,herri honek bere bidea aurki dezake datozen bihamarkadatan”.

“Egun, sozialistek, komunistek eta libertariookbegirada atzera bota behar dugu aurrerapauso batemateko. I. Internazionalaren sortzaileek aurkituzuten tesiturara iritsi behar dugu. Sozialismoarenildo guztiek ibai alternatibo batean konfluitubehar dute. Horrek barneko lege demokratikoabehar du, baina ez demokrazia bertikala, horizon-tala baizik. Libertarioen ekarpena hori behar daizan, marxistek ohartu behar dute inoiz ez direlahautesleen %20 baino gehiago lortuko. Ezinezkoadela hein hori gainditzea. Badago aurrekari bat:jendea askoz hobeto bizi izan da mendebaldekokapitalismoan herrialde komunistetan baino. Horionartu behar da. Eta libertariook ere gure kon-traesanak gainditu behar ditugu, bestela berriz ere,1936ko Katalunian aurkituko dugu gure burua:boterea lantegietan bai, baina ez gizartean”, dios-ku balmasedarrak.

Burujabetasunari dagokionez, hauxe: “Euskaldu-nok ez ditugu Nafarroako Erregeak behar guresubiranotasuna errebindikatzeko. Niretzat euskal-dun garaikideen borondateak balio du, historiarenpisuak baino gehiago balio du behintzat. Nireaukera, sozialismo libertarioa da, independentista

6

223. zenb. 2017ko urria

“Ez dute ulertzen zer den herrimugimendua. ‘Independentista’edota ‘iraultzailea’ izatea aukerabaino ez da izatez, egin baina,egunez egun egiten da. KataluniakoAssemblea Nacional Catalana, (ANC)edo Òmnium Cultural mugimenduakez dira berez sortzen, baina, tamalez,ezker abertzaleak oztopatu dituhorien modukoak sortzea”

JAKES PASCUAL

Page 7: Ideiak eta ekimenak - Argia · jioa eta estatua haren zerbitzura, hezkuntza, justizia eta arlo militarra kontrolatuta. Kapitalismo berriak berehalako etekina nahi du, aurrean duen

eta konfederala, Frantzia, Espainia eta gaineratikoestatuetako herriekin koordinazio berri bat sortze-ko. Euskaldunok ez dugu lortu nazioaren ideiakontsolidatzea, prozesu batean gaude oraindik.Hitz egin behar dugu horretaz, baina aurre-kon-tzeptuak erabili gabe, euskal nazioa aldarrikatzendugunok kontzeptu horien ikuspegi ezberdinakditugulako”.

Anarkismoa esperientzian elikatzen da bere hitze-tan: “Nik akats handi bat egin nuen, CNT berre-raikitzeko aukera aintzat hartzea. CNTn endredatunintzen, masa organizazio handi bat nahi nuelako,eta tronpatu nintzen. Beste akats bat: EuskadikoEzkerra [EEko militantea izan zen] PSOEn sar-tzearen alde egotea eta ni neu sartzea. Ez nuenegin behar. Denbora galtzea izan zen, esfortzuhorri etekina ateratzea baino, beste proiekturenbatean lanean aritu izan bagina, hobe. CNTk, halaere, badu adierazi mitiko bat anarkista guztientzat,baita niretzat ere. PSOEk aldiz, ez. Bi fenomenoakbereizi nahi ditut. Nire ‘akatsetako bat’ berriz ereerrepikatuko nuke, ETAn militatzea. 1960kourteetako Euskadin egin beharrekoa baitzen”.

JAKUE PASCUAL ETA ANARK-HERRIA

Jakue Pascualek (Donostia, 1961) honela esan ohidu: “Gurea beti izan da herri antiautoritarioa, esta-tu bik zapalduta dagoelako”. Elkarkidetza beha-rrezkotzat jotzen du: “Norberaren autonomiaerrespetatuz gero, taldeen arteko harremanakhobetu zitezkeen”. Ordea, bere iritziz, iraultzaileenarteko harremanak ez dira onak izan. 1975ean hasizen trantsizio garaiko militante libertarioa da, auzoelkarteetan, Lemoizko zentral nuklearraren aurka-ko komiteetan eta gero zabalduz joan ziren irratilibreen eta gaztetxeen inguruan aritua: “Ez genuen‘abangoardia’ delakoek aritzeko zuten modua ‘uler-tzen’. Ildo libertarioa eratzen hasi zenean, paralelo-ki, mugimendu horizontalek aukera hobeagoaematen ziguten borroka garatzeko. Libertariook ezgara aurreiritzi batetik abiatzen, aitzitik, gauzakegiteko moduak helburuetara iristeko aukera ema-ten digu. Interesatzen zaizkigun gauzak lortzeko

modu horiek eraman gintuzten anarkismoarenildora, ez alderantziz”.

Trantsizio garaiko herri mugimenduetan talde mar-xistak eta maoistak gehiengoa eta nagusiak zireladiosku Pascualek: “Guk prozesua ez dugu inoizhaiek bezala ulertu, hau da, ‘ideia hau daukat etamartxan jartzen dut’. Helburuak betetzen joanizan garen neurrian, ideiak balio izan zaizkigulibertariooi, bestela ez”. Lemoizko zentral nuklea-rraren inguruan gertatua adibide: “ETAren ekintzaarmatuak ez zuen zentrala geldiarazi. Zentralaherri honen borroka bateratuak geldiarazi zuen.ETAren ekintzek gizarteko indar korrelazioa ten-katu zuten. Talde batzuek ez zuten ETAren ekin-tza errefusatu, ados, baina beste batzuek ez genuenargi ikusten, hala ere, kohesioa mantendu zen. Etamantendu zen auzoko eta herrietako talde ‘auto-

7

Anarkistak Euskal Herrian azken 60 urteetan / Erreportajea

Jakue Pascual, Anark-Herria liburuaren egilea.

Page 8: Ideiak eta ekimenak - Argia · jioa eta estatua haren zerbitzura, hezkuntza, justizia eta arlo militarra kontrolatuta. Kapitalismo berriak berehalako etekina nahi du, aurrean duen

nomo’en komunikazio zuzenaren bidez. Kontra-informazioa oso ongi antolatuta zegoelako. Herri-ko asanbleek eta jendartearen dinamikak lortuzuten zentrala geldiaraztea. Ezker abertzaleareneta ezker muturreko abangoardien borrokak nagu-siak ziren, baina garrantzizkoena gizartean jardute-ko zegoen horizontaltasuna zen. Jende gehienak ezzuen inoren aginduetara borrokatzen”.

“Garaia hartan –dio Pascualek– talde asanbleario-ek orduko talde armatuekin “elkarrekin” bizibehar izan zuten estatu errepresiboaren aurka,kontraesan eta tirabira guztiekin bizi ere. Abango-ardiek ezarri zuten dinamikatik atera beharra zego-en. Tejerazo delako estatu kolpe saiakera izan zene-tik Ajuria Eneko Ituna bitartean ebatzi zen gauregun bizi dugun egoera politiko eskasa eta garra-tza. Euskal arazoa deitua, are arazo handiagoa bila-katu zen. ETAk garai berrietara egokitu nahi izanzuen, baina ez zuen lortu. 1987. urte aldean kalku-

lu txarra egin zuen, eta harrezkeroko urrats guztiakhutsegiteak izan dira. Populazioaren ehuneko osotxikiak onartzen zuen borroka armatua ordurako,prestigioa galdu zuen eta koste handiak ekarrizituen. Aljeriako negoziaketen porrota handia izanzen, eta Lizarra–Garaziko Akordioaren osteangalerak are handiagoak izan ziren. Izan ere, EAJre-kin aurrera egin nahi izan zuten, eta bide hori gau-zatzea ezinezkoa da”.

Ezker abertzale soziologikoa eta politikoa –institu-zioetan egituratua– bereizten ditu soziologohonek: “Ezker abertzalea egituratze baten metake-ta absurdua da. Buruzagiak estatuzaleak dira. Esta-tuak ‘komuna’ren defentsa eta ‘komuna’ren admi-nistrazioa bereizten ditu. Libertariook berriz, ez.1936ko Gerra Zibilean anarkista konfederalekkomunaren defentsa eta administrazioaren defen-tsa egin zuten, baina ez zituzten biak bereizten.Hori da diferentzia. Libertariook estatua errefusa-tzen dugu, estatuak errealitatea premisa batetikartikulatzen baitu, ez errealitatetik beretik. Gureizaera herrien konfederazioen aldekoa da, EuskalHerriaren beraren konfederaziotik hasita, hau da,bere oinarrizko errealitatetik abiatu behar dugu”.

AnarkHerria liburuaren egilea abangoardiekin kri-tikoa izan da betidanik: “Abangoardiek lastra izu-garria eragin dute jendearengan. Eragina belaunal-diz belaunaldi erreproduzitu da, beldurra diotelakomugimenduaren autonomiaren izaerari. Kontrolabehar dute. Leninistak direnez gero, etapaka arti-kulatzen dituzte euren prozedurak”.

Pascualek dioenez, ezker abertzalearen eremuzabalean talde libertarioak ere arazo nazionalarenbulkadaz aritu dira, autodeterminazioaren eskubi-dea gauzatzeko bidea zabaltzen. Mugimendusozialetan eta talde txikien bidez. Auzo mugimen-dua izan zen hasieran, gero mugimendu ekologistazabala. 80ko hamarkadan talde alternatibo etaautoritarismoaren aurkako ugari izan ziren, hori-zontalak, sare izugarria garatu zutenak. Ordukoirrati libreak kontrainformazioaren aurkako agen-tziatzat jo ditu: “Inflexio unea izan zen oinarrizko

8

223. zenb. 2017ko urria

“1995 urte aldean, mundializazioarenburbuilan tren lasterraren aurkakomugimendua hobeto moldatu zen.Burbuila lehertu zenean, AHTproiektuaren egileentzat azaldu ezinaizateaz gain, bidera ezina zenean,haren aurkako mugimenduak indarragaldu zuen, baita jendeamobilizatzeko gaitasuna ere. Indargaltzea ulertzeko atzera egin beharda, ezker abertzalearen eraldatzearenbidean mugimendu herrikoiak izandira pairatzaileak”

JUANTXO ESTEBARANZ

Page 9: Ideiak eta ekimenak - Argia · jioa eta estatua haren zerbitzura, hezkuntza, justizia eta arlo militarra kontrolatuta. Kapitalismo berriak berehalako etekina nahi du, aurrean duen

egituraketan. 50 irrati libre eta beste hainbeste gaz-tetxe sortu ziren. Abangoardiek horiek pikutarabidali nahi izan dituzte beti, entente adeitsu batizan arren. Martxa eta borroka lemapeko garaiaeklosioa izan zen, belaunaldi batek musika eta irra-ti libren bidez hitz egin zuen, ikasteko prozesubaten barnean. Irrati libre horiek programaziosendo eta interesgarria lortu zuten bitarteko gutxi-rekin. Kazetaritza alternatiboa egin zuten, tekniko-ki nahiz ideologikoki. Industria krisiaren birmolda-keta unean erein garaia izan zen, gazteen erdialangabezian baitzegoen. Populazioaren %25ean ezzegoen ez espektatibarik ez alternatiba instituzio-nalik. Adibidez, orduan ez zeuden egungo kiroledo kultura gune instituzionalak. Mugimendualternatiboek herri honetako kultura egin genuen”.

Bilboko Errekalde auzoko Kukutza Gaztetxeajarri du adibidetzat. Haren osagai libertario-zehar-kako lana, funtsa autogestionarioa eta asanblea-rioa, eta batez ere funtzionatzeko era azpimarratudu: “Kukutza auzoko ekipamendu sozio-kulturala-ren parte-hartze erreala zen, ideia kooperatiboa.1980ko hamarkadatik funtzionatzen hasi zenmugimendu baten emaitza, hamabost urtez iraunzuena. Baina EAJk ez zuen eredu hori gauzatzenutzi. Kukutza ez zen eraikin baten aldeko borrokasoila, elementu sinboliko bat. Bilboko mugimen-dua alternatiboarekin batera eratu zen, oso diber-tsifikatua. Azken bataila ezker abertzaleko mugi-menduarekin batera libratu zen, baina Bildurenlehen koadroak egungo egoerara trantsitatzen hasiziren –egun EH Bildu dena– eta erretagoardiangeratzen hasi. EAJk ez zuen nahi hiriaren bere bir-moldatze planen aurkako inolako oposiziorik, aregutxiago alternatiboak. Baina EAJ baino, arazoaezker abertzalea da, ez baitu aitarekin apurtu”.

Bilbo metropolitanoan gertatu zena GasteizkoErrekaleor auzoan gertatzen ari delakoan dago.EAJk bataila planteatzen dio mugimendu alternati-boari, ezker abertzalearen oinarri soziologikoare-kin harremanetan dagoena: “Baina nola jokatubehar du EH Bilduk?”. Pascual ezkorra da, ez dafio. AHTren kasua gogoratu du: “Beste adibide

bat, Bilduk Gipuzkoako Diputazioaren kudeaketahartu zuenean ‘hau ez da gure eskumeneko arazoa’esan zuen. Garapen iraunkorren aldeko indaralternatiboak txukun antolatzen ari ziren oraindikere, baina Bilduk Madrilgo zakurren ahora botazituen”.

Pascualen ustez, ezker abertzalean espazio institu-zionalaz harago herri mugimenduak ari dira, bada-go presioa behetik gora, baina asmo horiek goial-dean desegiten dira: “Bildu modu zabaleaneratzean hasi zen unean ez zuen jakin maniobra-tzen. EAJ, EAEko Gobernutik kanpo egonzenean –ezker abertzalea ilegalizatua zegoengaraian– jeltzaleak soken kontra zeuden, bainaezker abertzaleak zentraltasunera itzultzen lagunduzuen. 2012an hasi zen berriz ere mamitzen ezkerabertzalearen frakaso politikoa. Sei urte igarobehar izan dira ohartzeko. Akats politiko horiordaintzen ari gara, horren lekuko EAJrekin ‘itun’politikak, Gasteizen eta Iruñean. EH Bildu EAJ-ren itunen jokoan erori da kontra-partidarik gabe”.

“Bildu antolatu aurretik salbuespen egoeran izanginen denok –segitzen du Pascualek–, ildo askota-riko jendea berriz ere saiatu ginen modu horizon-talean antolatzen. Aberri Egunean mugimenduindependentista berria plazaratu zen. Gure plan-teamendua zen, komite independentistak herribakoitzean eta auzoetan lanean hastea modu natu-ralean, indar korrelazio errealen arabera. Bainaohiko komisarioak azaldu ziren berriro ere, libera-tuak, betiko bulego politikoa ezarri zuten, denakontrolatzeko. Horiek ez dute uzten oinarrizkokontraboterea sortzen. Nora nahi duzu joatea?Ondoren ere, Gure Esku Dago (GED) ekimenaantolatu du ezker abertzaleak, bulego are zabalagobat, EAJ barruan dela. Tontoak al gara edo zer?”.

Bere ikuspegitik, EH Bilduren estrategiak EAJriterrenoa leundu dio enegarrenez. Independentiste-kin hasi eta Anoetan hautetsontziak marraztenbukatzeko: “Bulego bat jarri dute martxan berrizere: mahaiak, aulkiak, afixak eta banderak... etamugimendua martxan dagoela diote. Ez dute uler-

9

Anarkistak Euskal Herrian azken 60 urteetan / Erreportajea

Page 10: Ideiak eta ekimenak - Argia · jioa eta estatua haren zerbitzura, hezkuntza, justizia eta arlo militarra kontrolatuta. Kapitalismo berriak berehalako etekina nahi du, aurrean duen

tzen zer den herri mugimendua. ‘Independentista’edota ‘iraultzailea’ izatea aukera baino ez da izatez,egin baina, egunez egun egiten da, eta ez goitikbeherera. Kataluniako Assemblea Nacional Catala-na, (ANC) edo Òmnium Cultural mugimenduak ezdira berez sortzen, baina, tamalez, ezker abertzaleakoztopatu ditu horien modukoak hemen sortzea”.

ESTEBARANZ: AUTONOMIAREN ILDOAN

Juantxo Estebaranz (Bilbo, 1966), Likiniako Elkar-teko kidea izan zen: “1950eko hamarkadan bimugimendu jalgi ziren elkarren aurka: langileenaeta nazionalistena. Langileak gurean euskal nazio-nalisten aurka oldartzen ziren. Halere, aldi bereanAberria eta Askatasuna lemapeko mugimenduaaltxa zen munduan, antiinperialista eta antikapita-lista, pentsamendu libertarioa berritu zuena. Guhorren barnean hezi ginen, aurreko libertarioekikodiferentzia horrekin. Nazionalismoaren ikuspegiasezesionista da, baina gure belaunaldikoentzatnazionalismoa a priori antiinperialista da”.

1936ko gerra osteko libertarioak bizirik zeudenherri mugimenduetan. 1980ko hamarkadan –Este-baranzek dioenez– euskal mugimenduaren orto-doxiak uxatuak izan ziren. Anarkismoa “autono-mia” deitu ideia berriaren ildoan lantzen hasi ziren.Mugimendu libertario “ofizialean” sartu zirenean,paraleloki, mugimendu antinuklearretan giro arra-roa omen zegoen: “CNT hautsia zen bi joeratan,existentzialista eta egun CGT dena. Giro nahasiazegoen. Ildo anarkosindikalisten arteko lehiakharrapatu gintuen, hainbat talde autonomo gainbe-heran zen, eta giroa zaila zen. Penintsulan ari zirentalde autonomo horiek koordinatzen zituen Gazte-di Libertarioetan hasi ginen gu. Talde anarkista ezohikoa ginen, sindikalismotik at ari zena. Ez ginenez CNT ez CGT. ‘Autonomia’ lehenetsi genuen”.

LIKINIANO ELKARTEAREN SORRERA

1980ko amaierako egoera politikoa gogoratu diguEstebaranzek: “ETA eta Espainiako Gobernua-

ren arteko Aljeriako negoziazioen aurreko garaiazen. Hura gertatu orduko tentsio ikaragarria pilatuzen herri mugimenduetan. Adibidez, 1987an, bihildako izan ziren Portugaleteko PSOEko egoi-tzaren aurkako atentatu batean. HBko MahaiNazionalak Mendeku talde libertarioari egotzizion egiletasuna. Ezker abertzalearen ingurukotaldeen arteko harremanak oso ukituta geratuziren harrezkero”. Garai bertsuko bi gertaera his-toriko ere oroitarazi dizkigu: “Berlingo Harresia-ren erorketa eta Sandinisten garaipena izan ziren.Ardatz antiinperialista erori zen munduan, bainamiliek espero zuten negoziazioaren fruituak ezziren heldu Aljerian”.

“Autonomia” lantzen zuten taldeen asmoa espazioberria sortzea zen –anarkia izenetik at–, mugimen-du alternatibo berrien barruan aritzeko. Espaziofisiko intergenerazionalak uztartzeko xedez, hain-bat talde libertario-autonomoren arteko harrema-nak landu zituzten. 1990 eta 1992 artean, Likinia-no Elkartearen oinarria ezarri zuten,eztabaida-guneak sortu zituzten: “Hasteko, auto-kritika egin genuen gure militantismoaz eta sekta-rismo txikiaz. Liburu eta diskoen zabalpenari ekingenion”. Likiniano Elkartearen sortzaile honekdioenez, 1992tik 2007ra bitartean kapitalismoarenhamabost urte loriatsuak izan ziren. Globalizazio-ak bere “onena” eman zuen: “Garai horretan,mugimendu kulturalen gaitasuna izugarri garatuzen. Likiniano Elkarteak ere burbuila ekonomikohura ‘baliatu zuen’. Diskoak eta liburuak editatze-ko eta erosteko ahalmena handia zegoen. Bainaburbuila lehertzen joan ahala auto-desegin ginen,horretaz ere autokritika egin genuen”. Garai har-tan, halaber, 1997-2007 aldikoa Lizarra-Garazikoeta Loiolako negoziaketak izan ziren.

1990eko hamarkada mugimendu antinuklearrarengarai gorena izan zen, espresio ekologista anitz ariziren garapen kapitalistaren aurka. Egun garai huralekutan dago: “Garapen kapitalista amaitu da men-debaldeko Europan. Oraindik ere proiektu batzukditu, baina beste fase batean gaude. 2007tik bur-builaren lehertzearekin batera birkokatze bat izan

10

223. zenb. 2017ko urria

Page 11: Ideiak eta ekimenak - Argia · jioa eta estatua haren zerbitzura, hezkuntza, justizia eta arlo militarra kontrolatuta. Kapitalismo berriak berehalako etekina nahi du, aurrean duen

da. Ideologikoki non gauden? Bada, kapitalismoeuropar batean, bere indarra gutxitzen doana,petrolioaren aroaren gailurrera iritsi gara. Peak oil-arekin paralelismoa eginez, kapitalismoak goia jodu. Nik ‘kapitalismo mesetarioa’ deitzen diot, zei-nak behera baino ezin duen egin”.

Errealitatea hori bada, non geratu da Estebaran-zen “ideologiatik baino, borrokatik jaioa da auto-nomia” delakoa? Non bere funtsa? Bere ustez, ira-ganeko joerak berreskuratu nahi baditugu,bizirauteko gaitasunak aktibatzeko, gogoeta berriaegin behar da. Sistema kapitalistak ongizatearenestatua ahalbidetu du, eta horri buruzko hausnar-keta egin beharra dago. Datu hauxe eman digugogoetatzen hasteko: “Espainiako Estatuak eros-teko ahalmen bost aldiz handitu du 50 urtetan”.

Alabaina, ongizatearen estatua egitura burokratikogarestia da oso –segitzen du–. Berari bakarrik eus-ten ahal zaio garapen egoera azkar batean, eta horibukatu da: “Gizabanakook bizi-irauteko gaitasunagaldu dugu. Ez dakigu sortzen eta hiltzen, ez daki-gu ereiten eta landatzen, ez dakigu... Hau da,1929ko kapitalismoaren krisiaren aldean, egungoaoso diferentea da. Krisi hari aurre egin zion jen-deak ez zuen beldurrik izan, bazekielako aipatuta-ko zeregin horiek betetzen. Orain, ia mende batenondoren, gaitasun horietatik desjabetuta gaude.Elikaduraren, aterpearen edota janzteko gaienjabetza galdu dugu, ongizate estatuaren eraginez.Hala izanik ere, gain-beherakada kapitalista hauaukera bat da birpentsatzeko. Krisia aukera da beti.Egonezin sozial honetan, berriz ere sozializazioaro berri bati ekin behar diogu, giza baloreenpobretzearen aurka. Izan ere, krisi honetan erraze-na kontrakoa egitea izan da, ezker iraultzaile eral-datzailearen hainbat sektorek ongizatearen estatuaerrebindikatzen segitzen dute, hartara, egungo sis-temaren bukaera atzeraraziz”.

AHTren paradigma aipatu digu egungo egoeradeskribatzeko: “Bitxia da, 1995. urte aldean, mun-dializazioaren burbuilan tren lasterraren aurkakomugimendua hobeto moldatu zen egun baino.

Burbuila lehertu zenean, AHT proiektua egileen-tzat azaldu ezina izateaz gain, bidera ezina zenean,haren aurkako mugimenduak indarra galdu zuen,baita jendea mobilizatzeko gaitasuna ere. Zergatik?Indar galtzea ulertzeko atzera egin behar da, ezkerabertzalearen eraldatzearen bidean mugimenduherrikoiak izan dira pairatzaileak. AHTren aurkakomugimenduak berezko ezaugarriak zituen. Mani-festazio jendetsuen ostean, ekintzaileak obretarajoaten ziren edo lur eremuak okupatzera. Desobe-dientzia zibila ere landu izan zuten. Gaur egun,egungo ezker abertzalearen barruan eraldaketabilatzen ari diren elite politikoek ez dute hori ongibarneratu, beraz, ez daude eroso. Hartara, mugi-mendua indargabetzen joan da”.

Mugimendu antikapitalistak, joera libertariokoakbarne, krisi paralelo bat jasan du Estebaranzen iri-

11

Anarkistak Euskal Herrian azken 60 urteetan / Erreportajea

Juantxo Estebaranz, Likiniako Elkartearen sortzailea.

Page 12: Ideiak eta ekimenak - Argia · jioa eta estatua haren zerbitzura, hezkuntza, justizia eta arlo militarra kontrolatuta. Kapitalismo berriak berehalako etekina nahi du, aurrean duen

tziz: “Ez da gauza izan hegemonia moduko batezartzeko krisi garaian. 1994tik 2012ra iraun zuenaautodesegiten ari da. AHTren kontrako asanbleadesegin zen. Espresio antikapitalista zorrotzena,asanblearioa, baina ez zen gauza izan eraldaketagarai horretan zeuden taldeen kohesioa manten-tzeko”.

ANARKISMOA PUNKAREN BIDEAN

Asel Luzarraga (1971; Bilbo, Bermeo) idazlea daeta Punkamine musika taldeko partaidea izana: “14urterekin ikusi nuen nire burua anarkista, La Pollaeta beste talde punkiak ezagutzean. Punkak eragi-na izan zuen, punka anarkoa zela jakin gabe”.1980ko hamarkadaren erdialdean, Bilbon, Luza-rraga bakarrik sentitzen ei zen gazte giroan: “Eus-kal gatazka bor-bor zegoen. Ni izan ezik, denakezker abertzalekoak ziren, ETAren aldekoak. ‘Ni,ez HBkoa ez EAJkoa, ni anarkista naiz’ nioen”.Isolatuta zebilela diosku: “Gaztetxean hasi nin-tzen, Iraun taldea sortua zen, haren kideek ekintzazuzena aldarrikatzen zuten. A borobildua zegoenhormetan. Ez nekien nola iritsi haiengana, ez nuenkontakturik. Autodidakta izan naiz guztiz, nirelehenengo anarkismoa neure hausnarketatik sortunuen, musikaren eraginpean”.

Gerra garaiko familia abertzale bateko semea da.Txikitan “handitan lehendakaria izango zela etaindependentzia aldarrikatuko dut”, zioen. Aitita-amama euskaldunak ziren, gurasoek euskara galduzuten ordea. Sabino Arana euren etxean eta imagi-narioan presente zegoen, baina une batez, nerabe-zaroan, klip moduko bat izan zuen: “Lagun hurko-ak abertzaleak ziren, baina erdaraz bizi ziren.Bederatzi urterekin idazten hasi nintzen, bat-batean kontradikzioa ikusirik, ezin nuen erdarazjarraitu. Hamabost urterekin ikasten hasi eta uni-bertsitatean erabat euskaldundu nintzen”.

Gaur egun, independentziarako erreferendumaizango balitz alde bozkatuko lukeela dio, bainahurrengo egunean Euskal Estatuaren aurka borro-kan hasiko litzatekeela: “Euskal Estatuari aitziegingo nioke, ez dut estaturik nahi. Ez naiz erososentitzen ezein alderdi politikoan, gaztetan HBkoaedo EAJkoa ote nintzen hautatzea oso deserosoaegin zitzaidan. Nik ez dut aginterik nahi gurean, ezgobernurik, ez mugarik, ez poliziarik ez armada-rik...”. Ideia horiek guztiak punken giroan jasozituen, eta talde intsumiso, antimilitarista eta antiin-perialisten artean gauzatu: “Nire burua anarkista-tzat daukat, eta nire ondoan dagoen bakar batekbezala pentsatzen badut, zerbait txarto dagoen sei-nalea da. Ezinezkoa da pertsona bik berdin pen-tsatu, anarkistak ere ez dira berdinak. Erosoenainguruak pentsatzen duen bezala pentsatzea da,gauza da nork bere pentsamendua eraikitzea.Horrela aberasten dugu mundua, osterantzean,elkarren kalkoa bagara, mundua gaizki doa”.

2003an Punkamine musika taldean hasi zen. Talde-kideen artean, batzuk ezker abertzalekoak ziren etabeste batzuk ez: “Hori izan da iragan hamarkadata-ko euskal abertzale gazteen dilema, hau da, ETAedo ezker abertzalekoa izan edo ez. Ni horietatikkanpo ibili naiz, edo... batzuetan ertzean, esparruhorretan ari ziren asko lagun dudalako. Hainbatgauzatan bat nentorren haiekin, baina sarritaneuren sektarismoa nagusitzen zen. Indarkeria guz-tien aurkakoa naiz. Ez dut nire ideiengatik ontzatjotzen inor hiltzea. Niretzat gaindi ezinezko hesia

12

223. zenb. 2017ko urria

“Ezker abertzalearen jarrerasektarioak autozentsura handiaeragin du. Ikusezina, baina osobarneratua izan da jarrera hori.Gazte anarkista ezkerrekoak etaeuskaltzaleak ere izan dira, bainaortodoxoek haien filosofialibertarioa purgatu nahi izan dute”

ASEL LUZARRAGA

Page 13: Ideiak eta ekimenak - Argia · jioa eta estatua haren zerbitzura, hezkuntza, justizia eta arlo militarra kontrolatuta. Kapitalismo berriak berehalako etekina nahi du, aurrean duen

da bortxaren erabilpena. Baina, hainbat lagun kar-tzelan izan ditut eta euren alde paratu naiz, noski”.

Izan ere –bere hausnarketaren arabera–, euskalgazteentzat ETAren inguruan sortutako gaztemugimenduak indar aglutinatzaile moduan balioizan du, baina batzuetan oztopo izan da mugimen-du guztiak elkarrekin gauza gehiago egin ahal iza-teko, konfiantzaz borrokatzeko: “Ezker abertza-learen jarrera sektarioak autozentsura handiaeragin du. Ikusezina, baina oso barneratua izan dajarrera hori. Gazte anarkista ezkerrekoak eta eus-kaltzaleak ere izan dira, eta badira, baina ortodoxo-ek haien filosofia libertarioa purgatu nahi izandute. Libertarioak ETAren eta ezker abertzaleareninteresez harago joan direnean, zokoratu dituzte.Izan ere, abangoardiaren diziplina hautsi dutenbakarrak, zoritxarrez, anarkistak edo autonomoakizan dira, ETAren esanei jarraitu ez dietenak,kolektibo heterogeneoak”.

Asel Luzarraga Euskal Herrian “itota zegoen” etaArgentinara joan zen. Han egin zituen lagunakanarkismoan luzaroan arituak ziren. Hasieran,hango anarkisten mundua berezia egin zitzaion:“Egiari zor, banekien nor zen Proudhon eta Baku-nin, baina ez nituen irakurriak, ez nuen inor iraku-rri nahi. Ez nuela euren beharra nioen, ‘badakit zereta nor naizen?’. Lagun batek esan zidan ‘ez zaitezhorren harroa izan zure autodidaktismoaz, irakurripixka bat’”. Malatesta, Bakunin, Proudhon, Kro-poktin... irakurri nituen. Enrico Malatesta italiarrakeragin handia izan zuen Argentinan, lagunak harenhurbilekoak ziren, langile klasekoak eta ikasiak”.

2009an Txilera bizitzera joan zen, eta horri esker,besteak beste, herri maputxearen egoera bertatikbertara ezagutu zuen. Urte hartako abenduaren31n atxilo hartu zuten, herrialde hartan izandakoatentatu saiakera batekin zerikusia zuela leporatu-ta. Gertakari haiek “ospea” eman zioten. Ordura-ko, idazle izateagatik ezaguna bazen ere. Hala edonola, Hego Ameriketatik libre itzuli zen. EuskalHerria oso barruan zeraman. Iragana eta orainaekarri ditu hizpidera: “Gaztetxeen mugimendua

ezinbestekoa izan zen –eta da– hausnartzeko etaborrokan irauteko. Okupazioa autoritateari aurreegiteko berebiziko ekimena da. Autogestioarenfilosofia erakundeetatik kanpo aritzeko eta gizaeskubideen alde ekiteko beharrezkoa da. Gaztetxegehienak ezker abertzalearen ildokoak izan dira,baina jarrera libertarioak oso errotuak izan diraberaietan”. Bere hitzetan, Kukutza Gaztetxea ira-ganean edo egungo Izarbeltz Ateneoa, filosofiaanarkistaren emaitza ere izan dira, kultura autoges-tionarioa lantzea premiazko da herri honetan.

Sare sozialei buruzko ikuspegia eman digu ereLuzarragak: “Sare sozialetan ari naiz. Facebookerabiltzen dut, baina sistemaren tresnak bezalaikusten ditut. Idazten dudana nire ingurukoekontzat jotzen dutelakoan nago, baina ez dakit ira-kurtzen duten ere. Alegia, gustatzen zaigu sinesteanorbait garela hainbat gauza esateko, eragiten

13

Anarkistak Euskal Herrian azken 60 urteetan / Erreportajea

Asel Luzarraga idazlea eta Punkamine musika taldekopartaide ohia.

Page 14: Ideiak eta ekimenak - Argia · jioa eta estatua haren zerbitzura, hezkuntza, justizia eta arlo militarra kontrolatuta. Kapitalismo berriak berehalako etekina nahi du, aurrean duen

14

223. zenb. 2017ko urria

dugula, baina ez naiz ziur. Gure zilborrari begirabizi gara, ni lehena. Mikro-ghettoak sortzen arigara, gure burua autoelikatzen dugu eten barik.Baina paradoxikoa da, aldi berean horiek beharditugu, hortik kanpo ez baikara existitzen”.

KINTOKO FILOSOFIAREN ARRASTOAN

Sales Santos Vera (Badajoz, 1956) eta Itziar Madi-na Elgezabal (Cullera, Herrialde Katalanak, 1974)Comunidades sin Estado en la Montaña Vasca liburua-ren egileak dira. Madinak Beste eguzki nobela ereidatzi du (Txalaparta, 2007). Bi liburuak jite liber-tarioaren adierazleak dira. Urepelen bizi dira, Quin-to Real edo País del Quinto lur eremuaren mugan,baserri batean: “Kinto gure iragan galduaren leku-koa da, euskal komunitatearen arrastoa, gure arba-soen elkartasunaren adierazle”, dioskute.

Bikote libertario honek iragan hurbilaren komuni-tarismoa darama espirituan. Le Cercle des montagnesThe Circle of Mountains liburua ekarri dute errefe-rente gisa. Sandra Ott iparramerikarrak ZuberokoSanta Grazi herriaz eginiko lan antropologikoa da.Euskaldunon komunitarismoaren adierazle pare-gabea da euren hitzetan. Bien filosofiaren arabera,

“hitzek ez dute funtsik engoitik ”, edota “etorki-zuna atzera joanez iritsi behar den oraina da”.

Itziar Madinak lizeo garaian (Baionako René Cas-sin) ezagutu zituen libertarismoaren ildoak: “Sartreeta Camusen arteko eztabaida historikoa azalduzigun irakasle on bat izan genuen. GehienokCamusen alde paratu ginen. Bazegoen ere PariskoKomunaren historia ezkutatu nahi zuten irakasleeskuindarrak”. Iparraldeko Patxa talde libertarioa-ren garaia zen: “Ideia eta ekintzaren arteko loturaeta koherentzia landu genituen”. Gazteek bitarte-kotasunik gabe, ideiak praktikara eraman beharrahartu genuen eredutzat. Euskal Herriko borrokakontuan harturik, euskaltasunean, manera igualita-rioan. Bilkura irekiak ziren eta grebara guk deitzengenuen. Patxak afixa eta fanzinen bidez zabalduohi zuen berehalako informazioa, lemak eta leloak,eta guk haien moldean ikasi genuen, karrikakoaktibismo zuzena pratikatzen, buruzagitzarikgabekoa, segidako emaitzen alde ekinez”.

Sales Santosen ibilbidea bestelakoa da, berezia.Badajozen jaioa da, Nafarroan etorkin. Iruñeaneta mendialdean eman du bizitza. Hiriburuanindustrian aritu zen nerabezarotik, langileenborrokan engaiatua. Aezkoara jo zuen gaztetan,mendialdeko udalerrietako auzolana eta batzarraezagutu eta landu ditu. Urtasun herrian bizi izanzen luzaz: “ Euskal Herriaren izaera eta jarduerakulturala benetan defendatuko bagenitu, ez genu-ke teoriko marxisten ez anarkisten beharrik.Lehen osagai liberatzailea herriko jende xumearenbizitzeko modua da, modu antihierarkikoa, solida-rioa eta anaia-arrebarena gisakoa. Euskaraz bizi-tzea bera horren emaitza da. Izan ere, hemen, Bai-gorri haranean euskara galduz joan ahala, herrihonen jite askea hilez doa”.

Itoizko urtegiaren aurkako mugimenduan partehartu zuen Santosek: “Borroka hark hiru galderarierantzun zien. ‘Zergatik, zertarako eta norentzat?’.Baina, abangoardiak sartu zirenean, talde politiko-ak, aldarrikapen horiek lurraren izaera galdu zuten.Jite politikoa hartu zuen. HBren eta inguruko tal-

“Euskal Herriaren izaera eta jarduerakulturala benetan defendatukobagenitu, ez genuke teorikomarxisten ez anarkisten beharrik.Lehen osagai liberatzailea herrikojende xumearen bizitzeko moduada, antihierarkikoa, solidarioa etaanaia-arrebaren gisakoa. Euskarazbizitzea bera horren emaitza da”

SALES SANTOS / ITZIAR MADINA

Page 15: Ideiak eta ekimenak - Argia · jioa eta estatua haren zerbitzura, hezkuntza, justizia eta arlo militarra kontrolatuta. Kapitalismo berriak berehalako etekina nahi du, aurrean duen

deen izaera. Gu Iratiren defentsan ari ginen, haiekparke naturalaren defentsa nahi zuten eta Itoizkourtegiaren borroka bazter utzi zuten”. Beren iri-tziz, esperientzia hark hainbat herri borrokatanjasotako porrota erakusten du. Lehenago Leiza-rango Autobidean gertatu zen eta egun ere,AHTren inguruan gertatu da: “Hasieran Solidario-ak taldearen inguruan aritu ginen. Nik urtegiarenaurkako sabotajearen antolaketan parte hartunuen, baina ez nintzen ados sabotajea deitzearekin.Ekintza publikoki azaltzearen aurkakoa nintzen,eta laidotu ninduten. Nik ekintza ez zela errebindi-katu behar nioen, ez zela egin zen bezala eginbehar, bertan geratuz. Egin zen bezala egitea sabo-tajea hiltzea izan zen. Sabotaje hartan Estatuarijokoa egiteko aukera eman zitzaion. Hau da, ekin-tza armatu batek berez esplikatu behar du bereizaera, bestela ez du balio eta kaltegarria da denon-tzat, baita egiten duenarentzat ere. Borrokatu dai-teke eta galdu, baina ‘lur errea gera dadin’ borrokaegitea ez da onargarria”.

Santos eta Madinaren aburuz, Leizarango autobi-dea, Itoizko urtegia eta AHTren kontrako borrokaekologistaren ondoren, lurraren defentsa galduzjoan da. Komite antinuklearren eta ekologistenkausa hilda omen dago, lurraren aldeko sena galduda: “Abangoardiek gure aldarrikapenak bere egitendituzte, politikoki etekinak ateratzeko helburuz.Lurraren defentsa ez da euren helburua, aldiz,borroka erabili dute Estatuarekin negoziatzeko.Gainera galdu dute guztiz. Hemen, ororen buru,lurra andeatu da. Herri talde asanbleario alternati-boak estatuari aurre egiteko borrokatu izan gara,eta abangoardiak gure borroka instrumentalizatudu. ETAk borroka armatua gaizki erabili du, herrihonen bitartekari bilakatu nahi izan du, bainatokian tokiko borroken helburuak lohitu ditunoraezean”.

ETAren bukaera hartu dute hizpide: “Haiek gaizkiegin dute, eta besteei ere ez diete egiten utzi. Lurerrea utzi dute. Zer dela eta? Bada, herri mugimen-dua kapitalizatu behar izan dutelako negoziatzeko.EH Bildu borroka errebindikatzetik pentsamendu

posibilistara pasa da. Ezker abertzalean metatuzitezkeen pentsamendu librea, kritikoa, jardutekomodu librea pikutara bidali dituzte. Estatuarenaurkako jatorrizko borroka sena galdu da. Jendeaasimilatua izan da. Ez dena. Adibidez, IruñeanGaztetxea biziarazi nahi dute gazteek. Baina, nolaegin dezakete? Ezin da instituzioetan jardun etaborroka okupazionala babestu. Ezin da EH Bildu-ko alkatea izan, eta okupeei lokala uzten diezulaesan. Lokal horiek jabe pribatua dute, herritargazte horien esku daude une batez, baina ez diraherriarenak”.

Horrelako gogoeta utzi digute amaitzeko: “Egun-go agintarien politika nefastoa da. Lehen hondar-tzak eta natura parkeak kudeatu dituzte, geroherrietako alde zaharrak, baina ez hori bakarrik,orain herrien eta hirien zerbitzuak antolatzekomodua haiek erabakitzen dute. Marxistek ziote-nez, ‘lan egiten duzun arabera pentsatuko duzu’.Eta horri buelta emateko lema ‘bizi zaitez pentsa-tzen duzun bezala, bestela bizi zaren bezala pen-tsatuko duzu’ aldarrikatu zuten. Pentsamenduhori baina, galdu dugu”. �

15

Anarkistak Euskal Herrian azken 60 urteetan / Erreportajea

Itziar Madina eta Sales Santos, Comunidades sin Estadoen la Montaña Vasca liburuaren egileak.

Page 16: Ideiak eta ekimenak - Argia · jioa eta estatua haren zerbitzura, hezkuntza, justizia eta arlo militarra kontrolatuta. Kapitalismo berriak berehalako etekina nahi du, aurrean duen

Egunero etxe, elkarte eta eskoletako hormak edukiz janzteko.

Eskatu orain ARGIAren egutegia.

Ba al zenekien?...

Hizkuntza gutxituak munduan

Umorea

Historiako emakumeak

Euskal Herriko pegatak

Mikroipuinak

Baratzerako trikimailuak

ARGIAn esanak

& 943 371 545 www.argia.eus/denda

[email protected]

Egutegia

9€

Egurrezko taula

egutegia opari

50€

2018ko egutegia