14
BizkaIdatz Txikia * Oinarriak barrualdean III. Haur eta Gazteen Literatura Saria 2016-2017 Xabier Olaso Paul eta sorginkeria-liburua Xabier Olaso

III. Haur eta Gazteen Literatura Saria eta 2016-2017 · —En fin!, amatxiren memelokeriak… Baina harri eta zur gelditu zen, astebetetxo iraganda, Paulen sudur-puntako garatxoa

  • Upload
    others

  • View
    8

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: III. Haur eta Gazteen Literatura Saria eta 2016-2017 · —En fin!, amatxiren memelokeriak… Baina harri eta zur gelditu zen, astebetetxo iraganda, Paulen sudur-puntako garatxoa

BizkaIdatz Txikia

* Oinarriak barrualdean

III. Haur eta Gazteen Literatura Saria

2016-2017

Xabier Olaso

Paul etasorginkeria-liburua

Xabier Olaso

Page 2: III. Haur eta Gazteen Literatura Saria eta 2016-2017 · —En fin!, amatxiren memelokeriak… Baina harri eta zur gelditu zen, astebetetxo iraganda, Paulen sudur-puntako garatxoa

© Xabier Olaso Bengoa, 2016© Edizioa: Bizkaiko Foru Aldundia

Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia. Euskara eta Kultura Saila

Azala eta irudiak: Aitziber AlonsoDiseinua: Alex Oviedo

Lehenengo edizioa: 2016ko azaroa

Lege Gordailua: BI-1287-2016

Page 3: III. Haur eta Gazteen Literatura Saria eta 2016-2017 · —En fin!, amatxiren memelokeriak… Baina harri eta zur gelditu zen, astebetetxo iraganda, Paulen sudur-puntako garatxoa

3

San Juan bezperako gau magikoarekin batera iritsi zen uda, eta Paulek oporrak har-tu zituen eskolan. Susmatu ere, berehala susmatu zuen opor haiek bereziak izango zirela, Bilboko zurrunbilotik ihes eginda, sorginen herrira joango baitziren aita, ama eta hirurak.

—Zugarramurdira goazela? Biba! Biba! —oihu egin zuen Paulek. Doña Ca-silda parkeko txoriak baino kontentuago jarri zen amaren ahotik berri pozgarria entzutean. Izan ere, gustuko zuen sorginen herria, ezberdina baitzen, xarma be-rezikoa. Han aititari “aitatxi” esaten zion, eta “amatxi” amamari. “Karrika” esaten zion kaleari. Esaten ez, “erraten”.

Urte purrust bat iraganak ziren Paul Zugarramurdin egona zen azken oporreta-

Paul etasorginkeria-liburua Xabier Olaso

Page 4: III. Haur eta Gazteen Literatura Saria eta 2016-2017 · —En fin!, amatxiren memelokeriak… Baina harri eta zur gelditu zen, astebetetxo iraganda, Paulen sudur-puntako garatxoa

4

tik, hiruzpalau agian, edo lauzpabost, akaso. Hala ere, artean ondotxo zuen akor-duan Patxibeltzenea etxe handia, familiakoena. Baina gauza guztietan, gogo-gogoan zuen bereziki ilunabarrean amatxi Graxianak kontatzen zizkion istorio-mistorioak. Batzuetan, irri-karkaraka eta, bestetan, beldurrak airean uzten zuten Zugarramur-diko sorginen istorioak ziren, behin ere hotzepel uzten ez zuten horietakoak.

Hori guztia gogoan, ba, Paulek bere egunerokoaren hasieran I Bilbo idatzita zuen orrialdetik urruneko beste orrialde batean honako hauxe idatzi zuen:

I Zugarramurdi

Eta, gauzak zer diren gero, Zugarramurdin hasi zitzaion Pauli istorio miresgarri hau, etxeko komuneko ispiluaren aurrean, hain zuzen ere. Amatxi Graxianari esker izan zen. Ah!, eta Pauli berari hamaikatxo buruhauste ematen zizkion sudur-puntako garatxoari esker.

Behinola, kezka aurpegiaz ari zen Paul, ditxosozko garatxo hura pomadaz igurtzi eta igurtzi. Amatxi hurbildu eta xalo-xalo hitz egin zion:

Page 5: III. Haur eta Gazteen Literatura Saria eta 2016-2017 · —En fin!, amatxiren memelokeriak… Baina harri eta zur gelditu zen, astebetetxo iraganda, Paulen sudur-puntako garatxoa

5

—Lasai, Paultxo, neuk sendatuko dizut garatxoa. —Zeuk sendatu? “Perixbel 500” botika demontre honek kendu ez eta zeuk

bai? Nola, baina?—Sorginkeria-liburuan begiratuta —azaldu zuen Graxianak erabakior.—Zer liburu mota da hori, ba, amatxi?—Belaunaldiz belaunaldi iraganda nireganaino iritsi den liburu berezia. Sorginke-

ria leporatuta sutan hilarazi zuten Graxiana de Bengoechea nire arbaso errugabea-ren liburua.

—Eta zer du, ba, liburu horrek hain berezia izateko?—Ilunpeko munduko jakinduri handia… gauza miragarriak, magia kontuak, uken-

duak, sendabelarrak… mendetan eta mendetan gizakien artean bizirik iraun duten hamaikatxo sineskeria…

Eta, hori esanda, arrastiriko azken argi-xirrintak profitatuz, Patxibeltzeneako mandiora igo ziren amatxi Graxiana eta Paul, Mixmix katu txatxua itzulinguruka zebilkiela. Leku iluntsua zen hura, handi-handia, traste xaharrez eta misterioz jo-sitakoa. Armairu pitzatu bateko ate kirrinkaria ireki zuen aurrena. Beheko apalean belar mota ezberdinez betetako zakutoak zeuden hurrenkeran eratuta, izen eta guzti. Baina goiko apalera luzatu zuen besoa amatxi Graxianak, oin-puntetan jarrita. Zakuto handixeago bat eskuratu zuen barrenetik, eta eskuartean liburukote xahar-kio bat hartu zuen andre tenteak. Ondoren, mahaitxo loka baten gainean liburua utzi,

Page 6: III. Haur eta Gazteen Literatura Saria eta 2016-2017 · —En fin!, amatxiren memelokeriak… Baina harri eta zur gelditu zen, astebetetxo iraganda, Paulen sudur-puntako garatxoa
Page 7: III. Haur eta Gazteen Literatura Saria eta 2016-2017 · —En fin!, amatxiren memelokeriak… Baina harri eta zur gelditu zen, astebetetxo iraganda, Paulen sudur-puntako garatxoa

7

eri-puntak listuaz busti, eta han ibili zen orri maskaletan atzera-aurrera, goiburuak marmarka esaten zituen bitartean:

—Sorginen erranak…ez; konjuruak… ez; luzaroan bizitzeko trikimailuak …ez; sendabideak eta erremedioak… bai… hemen nonbait… katarroa… buruko mina… erreuma… zotina… garatxoak! Hementxe da!

Miretsita gelditu zen Paul, begiak plater biren antzera, eskuz idatzitako liburutzar hura hain zen bestelakoa, izan ere…

—Entzun arretaz, Paul —eten zuen amatxi Graxianak halako batean, eta ozenki irakurri zuen liburua begietara areago hurbilduta:

—Sagar bat lau zatitan banatu eta haiekin igurtzi garatxoak. Ondoren, bidegu-rutze batean jarri sagar zatiok. Noizbait bertatik ume bat pasatu eta sagarra jaten badu, ume hori geratuko da garatxoarekin.

Eta saskitik sagar papargorri bat harturik, halaxe egin zuten segituan, liburuak agindu bezalatsu.

Aitak mesfidantzaz begiratu zion Pauli erremedioarena kontatu zionean. Ondo-ren, asperen egin zuen. Gero kokospeko ile-xerloari tiraka bete-betean bota zuen:

—En fin!, amatxiren memelokeriak… Baina harri eta zur gelditu zen, astebetetxo iraganda, Paulen sudur-puntako

garatxoa guztiz desagertu zela ikusita. Eta are harrituago Altzateneako Xabiertxo mutiko morroskoa, sudur-puntan garatxo bat zeukala, etxera joan zitzaienean:

Page 8: III. Haur eta Gazteen Literatura Saria eta 2016-2017 · —En fin!, amatxiren memelokeriak… Baina harri eta zur gelditu zen, astebetetxo iraganda, Paulen sudur-puntako garatxoa

8

—Futbolean jolastu nahi duzu, Paultxo?Plazarantz abiatu ziren mutiko biak, baloia tarrast-tarrast. Eta kalexketan itzu-

linguruka, halatsu bota zion Xabiertxok Pauli, zapuztu samarturik:—Hiri garatxoa joan eta niri etorri! Hori duk hori sorginkeria! Ederra diat su-

durra!Paulek lotsa apur bat ere sentitu zuen, eta garatxoa kentzeko sekretua jakinarazi

zion berandu gabe, sorginkeria isilean gordetzekotan. Xabiertxo tripazakuak, berriz, braust!, segituan aitortu zuen plausta-plausta jan zituela bidegurutzean aurkitutako lau sagar zatiak:

—Hain zeuden goxoak…Kontuak kontu, egun hartatik aurrera sorginkeria-liburua noizbait ikusmiratzeko

gogoak piztu zitzaizkion Pauli. Eskatu ere, arren eta arren eskatzen zion amatxiri, eta amari, aldarte oneko zebilenean; baina biek ala biek ere zaputz egiten zioten, han idatzirikoak ez zirela jolasean ibiltzeko modukoak esanez eta, beraz, mandiora ez igotzeko. Baina gaztigu hark areago handitzen zuen Paulen jakin-mina. Atralaka handia izaten zen beti ditxosozko sorginkeria-liburuaren kontura.

Guztiarekin ere, mutiko ekinak ez zuen egundo ere etsi. Behin batean, etxeko guztiak Elizondoko azokan zeudela, isil-gordeka igo zen mandiora. Sorginkeria-liburua eskuratu zuen armairuaren gainaldetik, ederki kostata eskuratu ere, aulki baten gainean jarrita lortu baitzuen gailur egitea. Lasaitu ederra hartu zuen Paulek

Page 9: III. Haur eta Gazteen Literatura Saria eta 2016-2017 · —En fin!, amatxiren memelokeriak… Baina harri eta zur gelditu zen, astebetetxo iraganda, Paulen sudur-puntako garatxoa

9

antzinako orri pila maskal hura eskuartean zuela. Larruzko azaletan galanki gra-baturiko marrazkiek eman zioten atentzioa lehenengo begiratuan: sugeak, igelak, animalia mitologikoak… Barrengo orrialdeak gainbegiratzen hasita, gauza ugari zeuden: errezoak, zori ona erakartzeko pasarte miraritsuak, kafearen kondarretan etorkizuna irakurtzeko jarraibideak… Segurutik, beste inongo liburutan agertuko ez zen jakituria zuen eskueran. Baina Paulek ezin izan zion barreari eutsi erratz baten gainean sorginen gisara hegan egin nahi izatera zer egin behar zuen irakurri zuenean. Bere ustez, amatxik itsu-itsuan sinesten zuen hark guztiak txistetik zuen gehiago seriotik baino.

Jakin-minari ere areago eutsi ezinik, liburuan aipatzen ziren belarrak aukeratu zituen armairuko beheko apaleko zakutoetatik: belaikia, era-belarra, asma-belarra, astaperretxila, labore-irin nabarra… Sorginkeria-liburuak azaldutako eran hasi eta buka egin zuen hegan egiteko nahasketa miraritsua egosita, hura guztia jolas soila besterik ez zelakoan. Antoisin batean gertatu zuen mendafin-koloreko edabe magiko hari tragoxka luzea egin zion, hurrup eta klik, hitz magikoak esandakoan:

Zirristi-mirristigerrena platolio zopabikirri salda

Page 10: III. Haur eta Gazteen Literatura Saria eta 2016-2017 · —En fin!, amatxiren memelokeriak… Baina harri eta zur gelditu zen, astebetetxo iraganda, Paulen sudur-puntako garatxoa

10

Page 11: III. Haur eta Gazteen Literatura Saria eta 2016-2017 · —En fin!, amatxiren memelokeriak… Baina harri eta zur gelditu zen, astebetetxo iraganda, Paulen sudur-puntako garatxoa

11

urrup edan edo klikikimilikiliklik

Otoitz bat ere egin zuen marmarrean, eta zorua hatz-koskorrekin hamar al-diz jo zuen. Ondoren, tortolos-hotsak kliski-klaska atera zizkien atzamarrei, horixe agintzen baitzuen liburuak.

Barrenak alderik alde irauli zizkion galda biziko sua bilakatu zen Paulen gorputza. Bazkaritan jandako guztia zintzurrera joan zitzaion bat-batean eta, itsu-itsuka egin zuen bazter batera okatzera. Poliki damutu zitzaion ausarkeria, baina ez zegoen jada atzera egiterik. Eta han joan zen Paul, mandioko leihotik, erratz xahar baten gainean hegan, ffffffiixxt, sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik…

Zugarramurdiko plaza gainetik pasatzean begira-begira gelditu zitzaion futbol-partidan atezain ari zen Xabiertxo, eta beste mutiko guztiei ohartarazi zien:

—Aizueeee, begira ezazue zerura, Paul da, hegan…

*Xabier Olasoren ipuin honi amaiera gehitu nahi izanez gero, hurrengo orrialdeko oinarriak irakur itzazu.

Page 12: III. Haur eta Gazteen Literatura Saria eta 2016-2017 · —En fin!, amatxiren memelokeriak… Baina harri eta zur gelditu zen, astebetetxo iraganda, Paulen sudur-puntako garatxoa

BIZKAIDATZ TXIKIA III (2016-2017) Haur eta Gazteen Literatur Sariaren oinarriak

BizkaIdatz Txikia haur eta gazteen literatur sariaren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak literatur sorkuntza bultzatu eta sustatu nahi du gure lurraldeko eskola-umeen artean.

PARTE-HARTZAILEAKBizkaiko edozein udalerritako ikastetxe batean ikasten ari diren umeak edo gazteak aurkeztu

daitezke, kategoria hauetako batean:HAURRAK: Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailetako ikasleak.GAZTEAK: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1, 2, 3 eta 4. mailetako ikasleak.Lehiaketan parte hartzeak oinarri guzti-guztiak onartzea dakar.

KONTAKIZUNEN EZAUGARRIAK1) Sari honetan parte hartu nahi duten haurrek eta gazteek literatur kontakizun bat idatzi behar

dute, gaur egungo bi idazlek proposatutako bi hasieratatik abiatuta. Kontakizun baten hasiera eus-karaz izango da; bestea, berriz, gaztelaniaz. Parte-hartzaile bakoitzak nahi duen beste lan aurkez dezake, betiere, proposatutako kontakizunaren hasierara, pertsonaietara eta bertan planteatzen diren egoeretara egokitzen badira.

2) Haurrek eta gazteek euskarazko eta/edo gaztelaniazko narrazioak aurkez ditzakete, eta, epai-mahaiak hala erabakitzen badu, ume edo gazte bera atal bietan izan daiteke irabazle.

3) Kontakizunak, gutxienez, 4 orrialde luze izango dira, eta, gehienez, 5. Testuak eskuz idatziz gero, letra argia erabili behar da; ordenagailuz eginez gero, berriz, «Times» edo «Arial» letra mota edo antzekoa erabili behar da (12 gorputza), eta ezaugarri hauek gorde behar dira: alde bakarrean idatziko da, DIN A4 tamainako orrietan, eta espazio bikoitza utziko da. Kontakizaunak paperean aurkeztu behar dira.

AURKEZTEKO LEKUAKLanak Bizkaiko Foru Liburutegiko Laguntza - Erregistroa eta Herritarrenganako Laguntza Bide-

ratzeko Atalaren bulegoan aurkeztu behar dira (Diputazio kalea, 7), bertara joanda edo posta arrun-taz bidalita. Halaber, aukera dago Administrazio Publikoen Administrazio Prozeduraren 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehazten den moduan aurkezteko. Erregistroaren

Page 13: III. Haur eta Gazteen Literatura Saria eta 2016-2017 · —En fin!, amatxiren memelokeriak… Baina harri eta zur gelditu zen, astebetetxo iraganda, Paulen sudur-puntako garatxoa

ordutegia: Astelehenetik ostegunera: 08:30-13:30 eta 16:00-17:30. Ostiraletan: 08:30-13:30Horrez gainera, aukera egongo da eskabideak, gorago ezarritako baldintzak beteta, Bizkaiko

Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez aurkezteko.

AURKEZTEKO EPEALanak jasotzeko epea 2017ko otsailaren 17an amaituko da.

AURKEZTEKO ERAEskaera-eredu ofiziala erabili behar da eskaerak aurkezteko, hain zuzen ere, BI 2 eranskinean

dagoena (http://www.bizkaia.net/kulturadirulaguntzak eta www.bizkaia.net/biblioteca web orrietan dago eranskin hori), eta, harekin batera, dokumentazio hau aurkeztu behar da:

- Egilearen ama, aita edo legezko ordezkariaren NANaren fotokopia.- Kontakizun bakoitzaren lau (4) ale. Aleok ez dira sinatu behar. Baina zenbakia jarrita izango

dute orrialde guztietan, eta kontakizunaren izenburua adierazita izan behar dute; ez, ordea, egilearen identifikazio-daturik.

Haurraren edo gaztearen guraso-ahala edo legezko ordezkaritza dutenek sinatu behar dituzte eskabideak.

SARIAK- Irabazleei sari hauek banatuko zaizkie:

GAZTELANIAZKO MODALITATEA:Haurren gaztelaniazko lehen saria: Tablet bat eta diploma. Haurren gaztelaniazko bigarren saria: Liburu elektroniko bat eta diploma.Gazteen gaztelaniazko lehen saria: Tablet bat eta diploma. Gazteen gaztelaniazko bigarren saria: Liburu elektroniko bat eta diploma. EUSKERAZKO MODALITATEA:Haurren euskarazko lehen saria: Tablet bat eta diploma.Haurren euskarazko bigarren saria: Liburu elektroniko bat eta diplomaGazteen euskarazko lehen saria: Tablet bat eta diploma.Gazteen euskarazko bigarren saria: Liburu elektroniko bat eta diploma.

- Gainera, haur eta gazte irabazleen ikastetxeek eskolagai sorta bat jasoko dute.- Saria jaso duten kontakizunak edizio berezi batean argitaratuko dira.

Page 14: III. Haur eta Gazteen Literatura Saria eta 2016-2017 · —En fin!, amatxiren memelokeriak… Baina harri eta zur gelditu zen, astebetetxo iraganda, Paulen sudur-puntako garatxoa

- Saridunak eurak joan behar dira sariak banatzeko Bizkaiko Foru Liburutegian egingo den eki-taldira (ordua adieraziko da), eta, joan ezin badira , legezko ordezkari bat bidaliko dute. Gainera, saria jaso duen kontakizuna euskarri informatikoan eraman behar dute.

EPAIMAHAIALiteratura- eta kultura-munduko pertsona famatuek osatutako epaimahai batek ebatziko du zein

lanek jasoko duten saria. Horretarako, aurkeztutako kontakizunak aztertuko du, eta ebazpen-pro-posamena egingo du, irizpide hauekin bat: lanak zer jarraipen eta batasun duen proposatutako kon-takizunarekin (4 puntu, gehienez), literatura-kalitatea (3 puntu, gehienez), istorioaren garapenean erakutsitako sorkuntza (3 puntu, gehienez).

Euskara eta Kultura Sailaren ebazpen bidez izendatuko da epaimahaiaren osaera, zeina Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko den.

Edizio honetan hurrengo epaimahikideek osatuko dute epaimahaia: Laida Martínez Navarro, Seve Calleja, Arrate Egaña, Juan Ramón Madariaga, Xabier Olaso, Naia Hernández eta David Tijero (ordezkoa).

JABETZA INTELEKTUALA Saria eman eta hurrengo bost urteetan, Bizkaiko Foru Aldundiak bakarrik izango ditu saritutako

lanak erreproduzitu, banatu eta saltzeko eskubideak, eta sariaz aparte ez du beste ordainketarik egin beharko, saria ordainsari osoa eta bakarra baita.

KONTUAN HARTU BEHAR DIREN BESTE ALDERDI BATZUKOinarri hauek direla-eta sortutako zalantza edo kontsulta guztiak argitzeko beharrezkoa den la-

guntza teknikoa edo aholkularitza eskainiko ditu Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko Argital-penen eta Kultura Jardueren Atalak.

Horretarako, helbide hau dago erabilgarri webean: http://www.bizkaia.net/laguntzaileKultura.Oinarri hauek jasotzen dituen foru agindua Bizkaiko Aldizkari Ofizialean zein www.bizkaia.net/

kulturadirulaguntzak web orrian argitaratuko da.Parte-hartzaile guztiei jakinaraziko zaie epaimahaiak aukeratutako saridunak jasotzen dituen

foru agindua.