14
BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en

iii

Embed Size (px)

DESCRIPTION

ii

Citation preview

Page 1: iii

BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"

Page 2: iii

BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"

Euskal mitologiako ehundaka pertsonaien artean bada bat benetan beldurgarria:Tartalo edo Torto, kopetan begi bakarra duen ziklope gizajalea.Artzain edota trikuharrigile gisa azaldu ohi da. Hortik dator, hain zuzen ,Tartaloetxe izena, Zegamako Saadar mendi tontorrean dagoen trikuharriaren mena.

Page 3: iii

BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"

Bi anaia, bidaia luze batetik itzuliz Gipuzkoako Zegamara zetozela, mendian galdu ziren. Ibili eta ibili ondoren, gaua nonbait igaro behar eta, han inguruan ikusi zuten leize batean sartu ziren.

Page 4: iii

BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"

Geroxeago, Tartalo azaldu zen bere ardiekin eta, leizean sartu ondoren, harri handi batez estali zuen sarrera.

Page 5: iii

BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"

Bi anaiak han zeudela konturatu zenean, begi bakar beldurgarri hura haiengana zuzenduz, honela esan zion zaharrenari: -Hi, gaurko. Eta besteari: -Hi, biharko. Eta hori esanik,anaia zaharrenariheldu, burruntzibat alderik aldesartu eta sutanjarri zuen. Gerojan egin zuen anaia gaztearenbegi izutuen aurrean.

Page 6: iii

BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"

Lotaratu baino lehen, eraztun hiztun bat hartu eta mutilari sartu zion hatzean. Eraztun horri galdera egiten bazitzaion:- Non hago?Beti erantzuten zuen:-Hemen nago!-Horrela beti jakingo diat non hagoen- esanez,mamutzar harklo hartu zuen.

Page 7: iii

BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"

Denboralditxo batean, gaztea jota bezala geratu zen, zer egin ez zekiela. Ia-ia etsirik, hara-hona ibili zen leize barruan zirrikituren baten bila, baina leize hark irteera bakarra zuen eta berak bakarrik ezin mugi zezakeen harri handi batez estalia zegoen sarrera hura.

Page 8: iii

BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"

Azkenean sekulako burutapen bat izan zuen. Burruntzia hartu, sutan berotu eta bere begi bakarrean sartu zion Tartalori. Erraldoiak, oihu ikaragarri bat eginez, burruntzia atera zuen.-Itsutu egin nauk, madarikatu horrek! Esku bakarrez txikituko haut!Tartalo, bere onetik aterata, gaztearen bila hasi zen itsuka; hura ez zegoen, ordea, lo; batetik bestera zebilen, erraldoiaren atzaparkadetatik ihesi.

Page 9: iii

BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"

Ardien eta larruen artean topatu ez zuenean, sarrerako haitza mugitu eta ardi guztiak, banan-banan, bere hanka artetik pasarazi zituen. Mutila ere haien artean atera zen, ardi larru batean bilduta

Page 10: iii

BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"

Bere burua kanpoan ikusi zuenean, korrikari eman zion. Bere harrapakinak ihes egin ziola konturatu zenean, Tartalo eraztunaz gogoratu zen eta deika hasi:-Non hago?-Hemen nago! Hemen nago! – erantzun zion eraztunak.

Page 11: iii

BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"

Ahots horrek gidaturik, Tartalo mutilaren ondoren abiatu zen. Erraldoiaren pausu bakoitza bazen mutil gizajoaren hamar pauso halako, eta hark korrika jarraitu zuen erraldoia geroz eta hurbilago zuela ikusik.

Page 12: iii

BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"

Ahaleginak egin zituen eraztuna hatzetik ateratzeko, baina alferrik. Ia etsia hartu zuenean, oinetakoetan gorderik zeraman mendiko laban txiki bat hartu eta hatza moztu, eta inguruko putzu batera bota zuen eraztun eta guzti.

Page 13: iii

BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"

Tartalok berriro ere hots egin zuen:

-Non hago?Eta eraztunak putzuaren hondotik:

- Hemen nago! Hemen nago!Eta Tartalo, lurralde hura guztia ikaratua zeukan mamutzar hura, putzura erori eta bertan ito zen.

Page 14: iii

BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"

Harrezkero haren leinukorik ez da gehiago azaldu Zegaman eta inguruko herrietan;

baina mendian dabilenik ez da asko hurbiltzen Tartaloetxera, badaezpada ere.