13
IMAZ ZUBIAUR, Leire Eusko Jaurlaritzako bekaduna Zuzenbide Zibileko irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatea Agirre lehendakaria, 83 48015 Bilbo [email protected] BIBLID [1137-1951 (2001), 8; 23-35] Oinordetza itunak Gipuzkoako Foru Zibilean (3/1999 Legea, azaroaren 26koa)* (Inherital agreements in the Statutory Civil Law of Gipuzkoa) Testamentuak, mortis causa borondatearen aldagarritasun printzipio erromatarrean oinarritua, eta azken borondatezko egintza juridikoa izanik, testamentugileak, bizirik dagoela, bere hil osterako borondatea era errebokagarrian adieraztea ahalbidetzen du. Oinordetza itunak, ordea, askatasun zibilaren printzipioa eta hartutako konpromisoekiko errespetua oinarri hartuta, izendatzaileak izendatuaren alde inter vivos eraginkortasunaz burutzen duen oinordetzazko izendapena bermatzen du, aldebikoa eta errebokaezina, alegia. Horrela, itun bidezko oinordetza etorkizuneko Euskal Oinordetza Zuzenbidearen zutabe gisa azaltzen zaigu. Inspirado en el principio romano de la ambulatoriedad de la voluntad mortis causa, el testamento es un acto jurídico de última voluntad mediante el cual el testador configura, en vida, el escenario patrimonial resultante para después de su muerte. El pacto sucesorio, por el contrario, cimentándose en el principio de libertad civil y respeto a los compromisos adquiridos, perfecciona, en vida del instituyente e instituido, bilateral e irrevocablemente, y con efectos inter vivos, la designación sucesoria. La sucesión paccionada se configura así como uno de los pilares del Derecho sucesorio de un futuro Derecho Vasco. Inspiré par le principe romain du caractère ambulatoire de la volonté mortis causa, le testament est un acte juridique de dernière volonté au moyen duquel le testateur configure, durant son vivant, le panorama patrimonial qui se présentera après sa mort. Le pacte successoral, au contraire, se basant sur le principe de liberté civile et sur le respect des engagements acquis, perfectionne, du vivant de l’“instituant” et de l’ “institué”, bilatéralement et irrévocablement, et avec effets inter vivos, la désignation successorale. La succession pactisée est configurée comme l’un des piliers du Droit successoral d’un futur Droit Basque. e 23 ——————————— * Lan hau, Zuzenbide Zibileko katedraduna den Jacinto Gil Rodríguez jaunak zuzendutako Euskal Herriko Unibertsitateko 125.224-HAO25/99 proiektuan kokatzen da. e

IMAZ ZUBIAUR, Leire · 2013. 11. 11. · IMAZ ZUBIAUR, Leire Eusko Jaurlaritzako bekaduna Zuzenbide Zibileko irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatea Agirre lehendakaria, 83 48015

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: IMAZ ZUBIAUR, Leire · 2013. 11. 11. · IMAZ ZUBIAUR, Leire Eusko Jaurlaritzako bekaduna Zuzenbide Zibileko irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatea Agirre lehendakaria, 83 48015

IMAZ ZUBIAUR, Leire

Eusko Jaurlaritzako bekadunaZuzenbide Zibileko irakasleaEuskal Herriko UnibertsitateaAgirre lehendakaria, 8348015 [email protected]

BIBLID [1137-1951 (2001), 8; 23-35]

Oinordetza itunak GipuzkoakoForu Zibilean (3/1999 Legea,azaroaren 26koa)*

(Inherital agreements in the Statutory Civil Law of Gipuzkoa)

Testamentuak, mortiscausa borondatearenaldagarritasun printzipioerromatarrean oinarritua, etaazken borondatezko egintzajuridikoa izanik, testamentugileak,bizirik dagoela, bere hil osterakoborondatea era errebokagarrianadieraztea ahalbidetzen du.Oinordetza itunak, ordea,askatasun zibilaren printzipioa etahartutako konpromisoekikoerrespetua oinarri hartuta,izendatzaileak izendatuaren aldeinter vivos eraginkortasunazburutzen duen oinordetzazkoizendapena bermatzen du,aldebikoa eta errebokaezina,alegia. Horrela, itun bidezkooinordetza etorkizuneko EuskalOinordetza Zuzenbidearen zutabegisa azaltzen zaigu.

Inspirado en elprincipio romano de laambulatoriedad de la voluntadmortis causa, el testamento esun acto jurídico de últimavoluntad mediante el cual eltestador configura, en vida, elescenario patrimonial resultantepara después de su muerte. Elpacto sucesorio, por el contrario,cimentándose en el principio delibertad civil y respeto a loscompromisos adquiridos,perfecciona, en vida delinstituyente e instituido, bilaterale irrevocablemente, y conefectos inter vivos, ladesignación sucesoria. Lasucesión paccionada seconfigura así como uno de lospilares del Derecho sucesorio deun futuro Derecho Vasco.

Inspiré par le principeromain du caractère ambulatoirede la volonté mortis causa, letestament est un acte juridique dedernière volonté au moyen duquelle testateur configure, durant sonvivant, le panorama patrimonialqui se présentera après sa mort.Le pacte successoral, aucontraire, se basant sur le principede liberté civile et sur le respectdes engagements acquis,perfectionne, du vivant del’“instituant” et de l’ “institué”,bilatéralement et irrévocablement,et avec effets inter vivos, ladésignation successorale. Lasuccession pactisée estconfigurée comme l’un des piliersdu Droit successoral d’un futurDroit Basque.

e23

———————————

* Lan hau, Zuzenbide Zibileko katedraduna den Jacinto Gil Rodríguez jaunak zuzendutako Euskal Herriko Unibertsitateko 125.224-HAO25/99 proiektuan kokatzen da.

e

Page 2: IMAZ ZUBIAUR, Leire · 2013. 11. 11. · IMAZ ZUBIAUR, Leire Eusko Jaurlaritzako bekaduna Zuzenbide Zibileko irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatea Agirre lehendakaria, 83 48015

1. Oinordetza itunaren figurari hurbilketa:1.1. Kontzeptua. 1.2. Motak. 1.3. Bilakaerahistorikoa. 1.4. Oinordetza itunak Kode zibilean.1.5. Oinordetza itunak Foru Zuzenbideetan. 2.Oinordetza itunak Gipuzkoako Foru Zibilberrian: 2.1. Oinordetza itunak Gipuzkoarenhistorian. 2.2. Gipuzkoako Foru Zibil berria:2.2.1. Gipuzkoako Foru Zibilaren aplikazioeremua. 2.2.2. Baserriko oinordetzarenordenazioa Gipuzkoan. 2.2.3. Oinordetza itunak:kontzeptua, objektua eta forma. 2.2.4.Oinordetza itun motak. 2.2.5. Oinordetzeko itunaedo itun positiboa: presenteko eskualdaketa edokausatzailea hiltzen den unera arte geroratutakoeskualdaketa. 2.2.6. Oinordetza itunen izaerajuridikoa. 2.2.7. Ondasunen gaineko xedapenerregimena. 2.2.8. Zorrekiko ondasunenerantzukizuna. 2.2.9. Oinordetza itunareneraginkortasuna eta eraginkortasun eza. 2.2.10.Elkarbizitza.

1. Oinordetza itunaren figurarihurbilketa

1.1. Kontzeptua

Oinordetzaren oinarriei buruzko eztabaidaalde batera utziz1, oinordetzak berak bi iturri ditu:legea eta borondate-adierazpena. Azken hau,halaber, bi eratara gauza daiteke, hots,testamentua eta oinordetza itun edo kontratuarenbidez. Bigarren figura juridiko honen azterketaburutzea da hurrengo lerroen xedea.

Oinordetza kontratu edo itunak (itunakkontratuak baino esanahi eta eremu zabalagoaduenez, itunaz aritzea hobesten dut)kausatzailearen eta bere oinordeen artean harenoinordetza arautzea du helburu2. Testamentuakez bezala, oinordetza itunak (haupertsonabakarrekoa eta errebokagarria da)kausatzaileari ahalbidetzen dio hil aurretik, etabere oinordeekin paktua eginez, bere ondareanahi bezala banatzea3. Horrela, kausatzaileak eta

oinordeak, bakoitzak bere baldintza, erreserba etaklausulak ezarriz, haren ondasunen xedeaerabakitzen dute.

Euskal Herrian, berezko Zuzenbide zibiladuten beste hainbat herritan, zein EuropakoHerrialde batzuetan, berezitasunak berezitasun,era berean gauzatzen da itun hau4: familiaustiapen baten jabe diren senar-emazteakzahartzen doazen heinean, haien seme-alabenartean egokiena deritzotena aukeratzen duteustiapena haren esku uzteko. Gehienetan semeedo alaba horren ezkontza izaten da oinordetzaituna sinatzeko aukeratu ohi den unea5. Kontratuedo paktu bidez (oso erabiliak dira ezkontzahitzarmenak), bikote zaharrak aukeratutakosemea oinordeko izendatzen du eta ondarearenjabetza soila transmititzen dio, haientzattransmititutakoaren gozamena erreserbatuz.Horrela, bikote zaharra eta ezkonberria elkarrekinarituko dira elkarbizitzan zein ustiapen lanetan,azken hauen egokitze prozesua erraztuz,familiaren buruzagitza aldaketa era automatikoaneta berme ororekin burutu dadin. Bikote zaharrahiltzean bikote gaztea, jadanik etxeko lanetantrebatua, ustiapenaren jabe bihurtzen da.Kausatzaileak bere oinordetza oinordearekinpaktatu ahal izanak, elkarbizitza zein elkarlanaahalbidetzeaz gain, familia barneko ondarearentransmisio katea bermatzen du.

Itun hauen helburu nagusia, gehienetannekazaritza eta abeltzaintza ustiapenetan garatua,ondare familiarra belaunaldiz belaunaldi osoa etazatiezina transmititzea da, sistema ekonomikohauetan jarduteko ezinbesteko baldintza6.Testamentu baten bidez egingo balitz aipatutransmisioa, haren ezaugarriak eta bete behardituen baldintza guztiak kontuan hartuta, nekezbermatuko litzateke ondarearen zatiezintasunazein familia barneko transmisio katea.

Halaber, seme-alaba guztien artean bakarbat aukeratu beharrak beste guztien bazterketasuposatzen du, desheredazioa ez baina7.Baztertutakoen oinordetza eskubideakizendatutako oinordeak ase beharko ditu, bereanai-arrebei, seniparte indibidualak aurreikustendituzten sistema juridikoetan behintzat, dagokienaadostutako eran ordaintzen8.

———————————

1. DIEZ-PICAZO, L. eta GULLON, A. Sistema de Derecho Civil, V. bolumena, 6. edizioa, Madril, 1995; 323. or. Ondorengotzaren aldeko iritziaksakonduz, LACRUZ BERDEJO, J.L. eta SANCHO REBULLIDA, F.A. Derecho de sucesiones, Bartzelona, 1971; 21. or.

2. CELAYA IBARRA, A. Derecho foral y autonómico vasco, Deustoko Unibertsitatea Publikazioak, Bilbo, 1991; 191 eta 192 orr.3. MONASTERIO ASPIRI, I. “La sucesión contractual”, In: Bizkaiko Zuzenbide zibilaren gaurkotzea; Bizkaia XXI mendearen aurrean, VI jardunaldiak,

Bilbo, 1986; 293 eta hur. orr.4. CASTAN VAZQUEZ, J.M. Notas sobre sucesión contractual en el Derecho español, ADC, 1964; 373. or.5. MONASTERIO ASPIRI, I. Los Pactos sucesorios en el Derecho vizcaino, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbo, 1994; 569. or.6. NAVAJAS LAPORTE, A. La ordenación consuetudinaria del caserío en Gipuzkoa, Donostia, 1975; 28 eta 29 orr.7. Zentzu honetan, GALICIA AIZPURUA, G. Legítima y troncalidad: la sucesión forzosa en el Derecho de Bizkaia [publikatzeko bidean dagoen tesi

doktorala], Euskal Herriko Unibertsitatea, Donostia, 2000; 94 eta 95 orr. Horrela ere, CELAYA IBARRA, A. Derecho foral y ..., cit., 207 eta 208 orr.8. NAVAJAS LAPORTE, A.: La ordenación ..., cit.; 121 eta 122 orr.

e24

IMAZ, L. Oinordetza itunak Gipuzkoako Foru Zibilean (3/1999 Legea, azaroaren 26koa). Eleria. 8, 2001, 23-35

Page 3: IMAZ ZUBIAUR, Leire · 2013. 11. 11. · IMAZ ZUBIAUR, Leire Eusko Jaurlaritzako bekaduna Zuzenbide Zibileko irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatea Agirre lehendakaria, 83 48015

Oinordetza itunen izaera juridikoarigagozkiola, ordea, makina bat zalantza azaltzendira, korronte doktrinal ezberdinetan plazaratuak.Batzuen aburuz itun hauek betebehar harreman batsortzen dute kausatzaile eta oinordearen artean,betebehar Zuzenbidea ere aplikagarria izangozaielarik. Beste batzuek, aldiz, bi itun-parteenartean oinordetza harreman soila ematen deladiote, oinorde Zuzenbidea aplikatuz9. Hirugarrenkorronte batek, beste bien iritziak elkartuz, itunhauen izaera juridiko mistoa aldarrikatzen du, aipatubi araudiak aplikagarriak izanik.

1.2. Motak

Hiru oinordetza itun mota daude10:oinordetzeko ituna edo itun positiboak, ezoinordetzeko itunak edo errenuntziatiboak eta,azkenik, hirugarren baten herentziari buruzkoituna.

Oinordetzeko itunaren bidez kausatzaileakbere ondarea edo ondarearen zati batenoinordetza ituntzen du bere oinordekoarekin, hurahiltzean oinordekoak bizirik iraungo duenarenbaldintzapean. Testamentua ez bezala, itun edo

kontratu hauek aldebikoak dira eta, printzipioz,aldebikotasun horren ondorioz, errebokaezinak. Ezoinordetzeko itunaren bitartez, ordea, oinordea dakausatzailearekin sinatzen duen kontratua delamedio bere oinorde eskubideei uko egiten diena.Hirugarren baten heredentziaren gaineko paktuan,pacta corvinum deritzonak11, kontratu sinatzaileekparte ez den hirugarren baten ondasun batzuenxedea erabakitzen dute. Itun hau, doktrinarengehiengoaren iritziz, inmorala izateaz gain,aurretiazko heredentzia lagapena izateanbetebehar Zuzenbidean kokatzen den negoziojuridikoa da, ez oinordetza Zuzenbidean12.

1.3. Bilakaera historikoa

Kristo Aurreko siriar, egiptoar, greziar etababiloniar Zuzenbidetik eratorritako testu anitzekargi uzten duten bezala13, oinordetza itunaondoretasuna arautzen zuen lehenengo sistemaizan zen, testamentua sortu aurretikoa, alegia.Erromatar Zuzenbideak sortu zuen testamentuaaro klasikoan ambulatoria est enim voluntasdefuncti usque ad vitae supremun exitumprintzipiopean –nahiz eta aurreko aroetanoinordetza itunak arautu eta erabili14–. Horrela,testamentuaren sorrerak itunen debekua ekarrizuen: borondate-adierazpenaren hil arterainokoaldagarritasuna salbuespenik gabeko axioma gisaaldarrikatuz, eta oinordetza itunak kausatzailearenborondatea errebokaezina bihurtzen zuelakontuan hartuta, testamentua bihurtu zen hilosterako borondatea plazaratzeko modu bakarra.Erromatar Zuzenbideak sutsuki defendatu zuenkausatzailearen borondatearenerrebokagarritasuna, askatasun printzipioarenondorio nagusi gisa.

Oso bestelakoa izan zen itun hauenbilakaera herri germaniarretako ohiturazkoZuzenbideetan; oinordetza ituna ohituraksortutako tresna juridikoa izanik, onarpen zabalajaso zuen15. Itun hauekiko jarrera eta araudibikoiztasun honek egungo nazioartekoordenamenduetan dirau: alde batetik, erromatarZuzenbidetik eratorritako sistema juridikoak daude(Italia, Espainia, Portugal...), zeinetan,

———————————

9. LACRUZ BERDEJO, J.L. Derecho de..., cit.; 720. or.10. GAS, F.J. “Pactos sucesorios”, In: RJC, 1953; 315. or.11. LACRUZ BERDEJO, J.L. et alii. Elementos de Derecho civil, V. tomoa, 5. edizioa, Bartzelona, 1993; 329. or.12. DIEZ-PICAZO, L. eta GULLON, A. Sistema de ..., cit.; 508 eta 509. orr.13. GAS, F.J. “Los pactos...”, cit.; 317 eta 318. orr.14. ESPEJO LERDO DE TEJADA, M. La sucesión contractual en el Código civil, Sevillako Unibertsitatea, Madril, 1999; 27 eta 28. orr.: “...ya que en el

Derecho romano existieron figuras que son verdaderos contratos sucesorios: como la mancipatio familiae, y ciertas formas de la donatio mortis causa.Por otro lado también existieron diversas instituciones que, sin ser verdaderos pactos sucesorios, podían cumplir funciones parecidas a las de éstos:así los pactos de lucranda dote y de lucranda donatione propter nuptias, la divisio inter liberos, la stipulatio post mortem a título gratuito condicionada ala premoriencia del donante, el mandato post mortem, la donación de usufructo, etc. Algunas de estas figuras con la vulgarización se aproximan altestamento y, en cierta medida, se confunden con él. No nos ha de extrañar que esas mismas instituciones, o algunas parecidas a ellas, quesubsistieron en forma y medida diversa hasta la codificación, puedan seguir siendo hoy el vehículo elegido por la voluntad de las partes para logrardistribuir los bienes del causante durante la vida de forma pactada, sin incurrir en la prohibición del pacto sucesorio que se refería en su origen sólo ala institución en una universalidad”.

15. KIPP, T. Derecho de sucesiones, I. bolumena, Helmut Coin-ek itzulia, Bartzelona, 1976; 182 eta 183. orr.

e25

IMAZ, L. Oinordetza itunak Gipuzkoako Foru Zibilean (3/1999 Legea, azaroaren 26koa). Eleria. 8, 2001, 23-35

“ Itun hauen helburunagusia, ondarefamiliarra belaunaldizbelaunaldi osoa etazatiezina transmititzeada

Page 4: IMAZ ZUBIAUR, Leire · 2013. 11. 11. · IMAZ ZUBIAUR, Leire Eusko Jaurlaritzako bekaduna Zuzenbide Zibileko irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatea Agirre lehendakaria, 83 48015

salbuespenak salbuespen, oinordetza itunakdebekatuak dauden, eta bestetik, itunak onartueta arautu egiten dituzten germaniar Zuzenbidetikeratorritakoak (Alemania, Suitza, Austria...).Erdibide batean frantziar Estatua legoke, itunokfamilia Zuzenbide esparruan soilik onartzendituena16.

1.4. Oinordetza itunak Kodezibilean

Espainiar Estatuko Zuzenbide zibilaerromatar Zuzenbidetik eratorritako sistemajuridikoa izanik, eta Napoleonen Kode zibilareneragin zuzena jasota, Kode zibilak oinordetzaitunen gaineko debekua argi plazaratzen du.Horrela, 1271.II artikuluak etorkizunekojaraunspenari dagokionez, salbuespen gisa,ondasunak inter vivos banatzeko kontratuakbakarrik egin ahal izango direla dio, 1056artikuluaren arabera. Azken artikulu honetanaurreikusten den ondasun banaketa, ordea,oinordeen aurrean egiten bada ere, aldebakarrekonegozio juridiko bat da, oinordeen presentziak ezbaitu berau aldebiko kontratu bihurtzen.Doktrinaren gehiengoarentzat, beraz, 1056.artikuluko ondasun banaketa ez da, 1271.IIartikuluak dioen bezala, etorkizuneko jaraunspenaobjektu duen kontratua, hots, oinordetza ituna17.

Debeku honen zioa oinordetza itunenaldebikotasuna eta errebokaezintasuna delaaipatu izan den arren, hots, kausatzaileak bereborondatea hil arteraino aldatzeko duenaskatasunari muga ezartzea, 1271.II artikuluaklege kontrakotasuna itunen objektuan oinarritzendu, etorkizuneko jaraunspena. Horrela, nahiz etakontratua aldebakarrekoa, errebokagarria edokostubidezkoa izan, etorkizuneko jaraunspenabaldin badu objektutzat (herentzia osoa edo zatibat transmititzea badu helburu), 1271.IIartikuluaren arabera oinordetza kontratua izangoda, Kode zibilaren eremuan debekatua. Eraberean, lege testu bereko beste zenbait artikulukere debeku hau indartzen dute: 991 artikulua,herentzia bat onartu edo zapuztekokausatzailearen heriotzaren ziurtasuna galdatzenduena; 816 artikulua, nahitaezko oinordeek haienseniparteari uko egitea nulu egiten duena; 1674artikulua, sozietate unibertsal baten bazkideenarteko komunikazioa galaraziz herentziaz edolegatuz jasotako ondasunak badira, eta 658artikulua bera, zuzenean oinordetza itunak kanpouzten baititu18.

Hala ere, 1271.II artikuluak aurreikustenduen debekuak baditu, Kode zibilean bertan, hirusalbuespen: ezkontza hitzarmen edo hirugarrenbatekin kostubidezko kontratu baten bitartez eginikohobekuntza, ezkontza hitzarmen bidez eginikohobetzeko hitz ematea, eta, azkenik, ezkontzahitzarmenean gauzatutako senar-emazteen artekohil osterako ondasun dohaintzak19. Hiru kasu hauekdebekutik aske geratzen diren oinordetza itunakdira. Ezkontza hitzarmen edo kontratu bidezburutzean errebokaezinak dira, kausatzailearenborondatea oinordekoarekin (edo beste alderdikontratugilearekin) lotua geratzen delarik. Azterditzagun banaka.

Hobekuntza, izatez, errebokagarria da Kodezibilari eutsiz. Baina 827 artikuluanerrebokagarritasun horren salbuespena azaltzenzaigu, baldin eta hobekuntza hori hirugarren batekinkostubidezko kontratuan edo ezkontza hitzarmenbidez gauzatzen bada. Horrela, hobekuntzaislatzeko tresna juridiko hauek erabiltzen baditugu(ezkontza hitzarmena eta kontratua), eta, haienezaugarriei jarraiki, aldebikoak eta errebokaezinakizanik, kausatzaileak eginiko hobekuntza aldaezinada. Bere borondatea beste alderdikontratugilearenarekin batuz eta herentzia zati bathitzarmenaren objektua izanik, oinordetza itunbaten aurrean gaude.

Hobetzeko edo ez hobetzeko hitz emateakToroko XXII Legean du bere sorrera, egun Kodezibileko 826 artikuluak arautzen badu ere. Hitzemate soil hau oinordetza itun bat izango daezkontza hitzarmen bidez gauzatzen denneurrian. Ezkontza hitzarmena beraerrebokaezina denez, kausatzaileak bere hilosterako borondatea aldaezina bihurtzen du,hitzartutakoaren kontra ostera eginiko xedapenoro baliogabetuz20. Agi denez, erabilitako tresnajuridikoaren errebokaezintasuna eta hitzartutakoobjektua (herentzia edo herentzia zati bat) dirakasu hauek oinordetza itun bilakatzen dituztenak.

Oinordetza itunaren izaera juridikoa ereantzematen zaio Kode zibileko 1341 artikuluanarautzen diren senar-emazteen arteko hilosterako dohaintzei, alegia. Honako honetan ere,tresna juridikoaren errebokaezintasuna (ezkontzahitzarmena) eta dohaintzaren objektua(norberaren ondare guztia edo zati bat,etorkizuneko ondasunak tartean) dira, beroiekoinordetza itun izatearen arrazoi. Hala dioAuzitegi Gorenaren jurisprudentziak: AGS 1908urriaren 20, 1954 otsailaren 6, 1957 martxoaren27 eta 1960 ekainaren 23.

———————————

16. PELAYO HORE, S. “Los pactos sucesorios en la compilación de Aragón”, In: ADC, 1967; 822. or.17. Horrela, ESPEJO LERDO DE TEJADA, M. La sucesión..., cit.; 193-233 orr.18. ROMERO CANDAU, P.A. "Pactos sobre la herencia de un tercero", In: AAMN, Madril, 1998;188. or.19. Zentzu berean, LACRUZ BERDEJO, J.L. Binderren Derecho de Sucesiones-en itzulpena eta egokipena, Bartzelona, 1953; 127 eta 128. orr.20. BLASCO GASCO, F.P. La mejora irrevocable: análisis de la mejora ordenada por capitulaciones matrimoniales o por contrato oneroso celebrado con

un tercero, Valentzia, 1990; 15-36. orr.

e26

IMAZ, L. Oinordetza itunak Gipuzkoako Foru Zibilean (3/1999 Legea, azaroaren 26koa). Eleria. 8, 2001, 23-35

Page 5: IMAZ ZUBIAUR, Leire · 2013. 11. 11. · IMAZ ZUBIAUR, Leire Eusko Jaurlaritzako bekaduna Zuzenbide Zibileko irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatea Agirre lehendakaria, 83 48015

1.5. Oinordetza itunak ForuZuzenbideetan

Berezitasunak berezitasun, foruZuzenbideek malgutasunez onartu eta arautzendute oinordetza ituna. Izan ere, itunak funtzio berabetetzen du aipatu Zuzenbide pribatuetan, hots,familia eitea duten ustiapenak beren osotasuneaneta zatiezinak transmititu eta mantentzea.Halaber, foru lurralde guztietan itunak ohiturabidezko garapena izan du, lege testuek ezbaitituzte berandurarte jaso21.

Katalunian, ondorengotza bideratzekotresna juridiko erabiliena heredatzea(heredamiento) da, honen bidez lortzen baituteondarearen batasuna eta familiarenegonkortasuna. Kataluniako Oinordetza Kodeakberak 67 artikuluan jasotzen du kontratu bidezkooinordetza, alderdi kontratugileei paktu, erreserbazein baldintza oro ezartzeko askatasunaemanez22.

Balearrei dagokienez, konpilazioaren 6artikuluaren arabera, Mallorcan oinordetza itunakonartu egiten dira: bai oinordetzeko itunak–egungo eta etorkizuneko ondasunen dohaintza

unibertsalaren bidez–, baita ez oinordetzekoakere, definizio izena hartzen dutenak, alegia.Menorca, ordea, ez da balear foruZuzenbidearen eremupean aurkitzen; Kode zibilazaio aplikagarri.

Bestalde, Aragoin, otsailaren 24ko 1/1999Legearen 62 artikuluaren arabera, oinordetzaitunak onartuak daude. Normalean ezkontzahitzarmen bidez gauzatzen badira ere, eskriturapublikoa ere erabil liteke. Nafarroari dagokionez,oinordetza itunak modu ezberdinetan azaltzendira: ezkontza hitzarmenean gauzatzen denpropter nuptias dohaintza unibertsala, 172 eta 183legeen bitartean askatasun handiz arautzen direnitunak, zein mortis causa dohaintzen bidez.

Gipuzkoan, hurrengo ataletan aztergai,Foru Zibil berriak bere 179 eta 188 artikuluakbitartean arautzen ditu oinordetza itunak, nahizeta orain arte lege testuen babesik jaso gabeohiturak garraiatu duen figura juridikoa izan den.Bizkaian, berriz, oinordetza itunak familiarenegonkortasunean zein bere ondarearentransmisioan funtzio garrantzitsua betetzen du,lege testuek ere hala jaso dutelarik.

———————————

21. LACRUZ BERDEJO, J.L. Elementos de..., cit.; 330. or.22. CASTAN TOBEÑAS, J. Derecho civil español, común y foral, VI. tomoa, 2. bolumena, 8. edizioa, Madril, 1978; 322 eta 323. orr.

e27

IMAZ, L. Oinordetza itunak Gipuzkoako Foru Zibilean (3/1999 Legea, azaroaren 26koa). Eleria. 8, 2001, 23-35

Gipuzkoako Foru Zibileko 151. artikuluan ematen da baserriaren definizioa.

Page 6: IMAZ ZUBIAUR, Leire · 2013. 11. 11. · IMAZ ZUBIAUR, Leire Eusko Jaurlaritzako bekaduna Zuzenbide Zibileko irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatea Agirre lehendakaria, 83 48015

Itun hauen inguruan aldeko eta kontrakojarrerak daude doktrinan. Aurkakoen aburuz,aipatu itunek norberaren hil osterako borondatea(bere ondarearen xedeari buruzkoa, alegia) nahibezain bestetan aldatzeko askatasuna zapuztendutela aldarrikatzen dute. Oinordetza itunakkausatzailearen borondatea era errebokaezineanlotzen duenez, borondate horren aldagarritasunprintzipioaren aurka egiten du. Gainera votummortisa eman daitekeela argudiatzen dute, hots,oinorde kontratugileak kausatzailearen ondasunakberari dagozkiola ziurtasunez jakiteak hau hiltzekonahia piz dakiokeelakoan. Baina eta, nork ukadezake testamentu bidez izendatutakooinordekoak ere, bereak izango diren ondasunaklehenago eskuratzearren asmo bera izatearenposibilitatea?

Oinordetza itunen alde beste iritzi askodago doktrinan, pertsona orori dagokionborondatearen autonomiaren defentsanoinarriturik. Izan ere, itun hauek norberaridagokion askatasuna egikarituz gauzatzen direnkontratuak dira, hil osterako borondatearenaldagarritasun printzipioari nahita uko eginez,alegia23. Bestalde, argudio ekonomiko zeinsoziologiko ugariz indartua aurkitzen da itunenaldeko iritzi hau, nekazaritza sistemaekonomikoetan ondareen transmisio zatiezina etaprodukzioa hobekien bermatzen duen bidejuridikoa baita.

2. Oinordetza itunakGipuzkoako Foru Zibil berrian

2.1. Oinordetza itunakGipuzkoaren historian

Euskal Zuzenbidea, maiz esan denez,ohitura bidezko Zuzenbidea da, herriak berak izandituen beharrek sortua eta garatua, alegia.Lehenengo biztanleek, familiatan antolatuak, lurkomunak landu eta baserriak eraiki zituzten,familia bakoitzak baserriarekiko lotura estuagaratuz24.

Erromatarrak Euskal Herrira sartu arteeuskal gizartea sistema matriarkal baten oinarrianegituratua zegoen: gizonak (artzaina edo gerlaria)etxetik kanpo luzaro egon behar izanakemakumearen figura indartu egin zuen25. Etxeaemakumearena zen eta berak gobernatzen zuen,gizonak dotea jaso eta emazteari eskaintzenziolarik. Jaraunspena ere, matrilineala izanik,

emakumearen lerrotik transmititzen zen26.Erromatarrak indarrez sartu zirenean, ordea,egoera erabat aldatu zen, Erdi Aroko euskalfamilia sistema eraldatua geratu zelarik.

Euskal oinorde Zuzenbideak, bestalde,arbasoengandik jasotako ondarea belaunaldizbelaunaldi osoa eta zatiezina mantendu etatransmititzea du helburu. Horrela, askatasunprintzipioa sakonki errotua egonik, kausatzaileakoinorde bakarra, ustez egokiena, askatasun osozaukera dezake, beste seme-alaba guztiakbaztertuz. Halaber, eta orduko euskal sistemamatriarkalaren egungo isla bakarra izanik, oinordehautaketa honetan seme eta alaben artean ez dasexuen arteko lehentasunik ezartzen.

Beraz, ondarearen jabeek haien seme edoalaba bat aukeratu eta bere ezkontzari begiraondarearen jabetza transmititu egiten zioten,gurasoek erdiaren gozamena eta administrazioaerreserbatuz. Aipatu ondare transmisioa, ordea, bieratara buru zitekeen: semea edo alabaezkontzen zenean inter vivos jabetza transmititu(normalean ezkontza hitzarmen bidez), edo etasemea itun bidez oinorde izendatu bainaondarearen eskualdaketa kausatzailea hil osteangauzatu.

Halaber, seme edo alabaren ezkontzaribegira, etxeko ezkontideari ondarearen jabetzaeta gozamenaren erdia ematen bazitzaion,etorritako ezkontideak (consorte advenedizo)dotea eskaintzen zuen. Euskal dote honek,erromatar doteak ez bezala, oinorde funtzioabetetzen zuen27: etorritako ezkontidearen

———————————

23. DIEZ-PICAZO, L. eta GULLON, A. Sistema de..., cit.; 509 or.24. HARITSCHELAR, J. Ser Vasco, Bilbo: Mensajero Edizioak S.A, 1986; 163 eta 164 orr.25. NAVAJAS LAPORTE, A. La ordenación ..., cit.; 58 eta 59 orr.26. CARO BAROJA, J. Los Pueblos de España, I. tomoa, 6. edizioa, Madril, 1990; 349 eta 350 orr.27. MARTIN OSANTE, L.C. El régimen económico matrimonial en el Derecho vizcaino. La comunicación foral de bienes, Madril, 1996; 162-164 orr.

e28

IMAZ, L. Oinordetza itunak Gipuzkoako Foru Zibilean (3/1999 Legea, azaroaren 26koa). Eleria. 8, 2001, 23-35

“ Gipuzkoaridagokionez, ohiturazkoZuzenbidea dugu oinarri.Bere orografia zela eta,erromanizazio gutxijasan zuen

Page 7: IMAZ ZUBIAUR, Leire · 2013. 11. 11. · IMAZ ZUBIAUR, Leire Eusko Jaurlaritzako bekaduna Zuzenbide Zibileko irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatea Agirre lehendakaria, 83 48015

gurasoek etxearen jabeei ematen zieten dirukopuru bat izan ohi zen, haien seme-alabenezkontzarekiko ekarpenak orekatzearren, alegia.Dote horrekin etxearen ondorengotzanbaztertutako beste seme-alaben oinordeeskubideak asetzen ziren.

Gipuzkoari dagokionez, autore gehienekdioten bezala, ohiturazko Zuzenbidea duguoinarri. Bere orografia zela eta, erromanizaziogutxi jasan zuen lurraldea dugu, egitura matriarkalbaten oinarrian, ohitura bidez arautzen zirelarik.Jaraunspena emakumearen lerrotik transmititzenzen: lurren eta etxearen jabetza emakumeak zuenbitartean, senarrak dotea eskaintzen zion.

Bisigodoen garaian, beste lurraldetan haieneragina sakona izan bazen ere, Gipuzkoak bereohitura bidezko araudia mantendu zuen,Zuzenbidearen adierazpen eta iturri bakarra, alegia.

Erdi Aroan, berriz, foruen ugaltzea etorrizen. Auzo, hiri edo lurralde jakin bateko araudiaosatzen zuten, hauen artean XI eta XII.mendeetako foru laburrak edo frankoen foruak

aipagarriak direlarik28. Erregeak, foru labur hauenbitartez, hiri jakin bateko merkataritzako burgesiariabantaila edo pribilegio juridikoak ematen zizkion,honen adibide 1063.eko Jacako Forua etahonetatik eratorritako 1095.eko Logroñoko Foruadirelarik. Gerora, foru labur hauek beste lurraldeaskotara zabaldu ziren29.

Ordura arte Gipuzkoak ohiturazkoZuzenbidea iturri juridiko bakartzat eduki bazuenere, 1180. urtean Santxo Jakintsuak Donostiahiribildu bihurtu zuen, biztanleei Jacako Forutikeratorritako Estellako Forua emanez (Fuero deSan Sebastián izenarekin, baina). OinordeZuzenbideari dagokionez, donatio propter nuptiaseta donatio post obitum figurak arautzen ziren foruhonetan, ondarea belaunaldiz belaunaldi bereosotasunean transmititzea ahalbidetzen zutentresna juridikoak, alegia30. Bestalde, SantxoJakintsuak Gasteizi 1095.eko Logroñoko Forulaburretik sortutako Vitoriako Forua eman zion1191.ean, hurrengo urteetan Gipuzkoako hainbathiritan aplikagarria izango delarik31. Beraz,Gipuzkoan San Sebastianeko Forua (Estella etaJacako Foruetatik eratorria) eta Vitoriako Forua

———————————

28. Honela, TOMAS Y VALIENTE, F. Obras Completas, II. tomoa, Madril: Centro de Estudios Políticos y Constitucionales, 1997; 1011-1014 orr.29. GALICIA AIZPURUA, G. Legítima y troncalidad..., cit.; 10 eta 11. orr.30. GARCIA CANTERO, G. “El Derecho civil en el Fuero de San Sebastián”, In: El Fuero de San Sebastián y su época, Donostia, 1982; 379 eta 380 orr.31. Honela, LACARRA, J.M. “Notas para la formación de la familia de Fueros navarros”, AHDE, X, 1933; 229 or.

e29

IMAZ, L. Oinordetza itunak Gipuzkoako Foru Zibilean (3/1999 Legea, azaroaren 26koa). Eleria. 8, 2001, 23-35

Oinordetza itunak, baserriaren eskualdaketa zatiezina bideratzeko tresna juridikoak dira.

Page 8: IMAZ ZUBIAUR, Leire · 2013. 11. 11. · IMAZ ZUBIAUR, Leire Eusko Jaurlaritzako bekaduna Zuzenbide Zibileko irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatea Agirre lehendakaria, 83 48015

(Logroño eta Jacako Foruetatik sortua) izangodira ohitura Zuzenbidea iturri gisa ordezkatukodutenak, nahiz eta Zuzenbide supletorioa izatenjarraitu, foruen ezean. Lege testu hauek Erdi Aroosoan zehar mantendu zen partikularismo edolokalismo juridikoaren isla dira, hirigune etalurraldeen arteko ezberdintasunak agerian uztenzituen fenomeno juridikoa, alegia.

Partikularismo juridikoaren aurrean, eta hirieta lurraldeen arteko ezberdintasun juridikoakezabatzeko asmoz, hurrengo hamarkadetanerrege batzuen aldetik batasun eta berdintzejuridikoa helburu zuten hainbat saio egin ziren.Hauen adibide, 1252-1255 urteen bitartean burutuzen Fuero Real izeneko lege testua dugu, AlfonsoX.ak hirigune eta probintzia askotan zabalarazizuena. Gipuzkoako lehenengo iturri juridikoabilakatu zen Fuero Real delakoa, SanSebastianeko Foruarekin batera32. Halaber, etaoinorde Zuzenbideari dagokionez, Fuero Realakbaserri eta lurren transmisio oso eta zatiezinarimuga argiak ezarri zizkion, nekazaritzainguruetako familien ondasun transmisio kateagauzatzeko zailtasunak areagotuz. Hala ere, etaErrege Katolikoek berretsitako 1477ko OñatikoOrdenantzak agerian uzten duen bezala,Gipuzkoan baserriak beren osotasuneantransmititzen ziren belaunaldi batetik bestera,indarrean zegoen legediaren eremupean, baina33.Horrela, Gipuzkoako probintziaren bilakaerahistorikoan argi ikusiko da, gerora ere,gipuzkoarrek haien legedi propioa izatekoegindako ahalegin guztiak bertan behera geratudirela, haien helburuak lortzeko bide juridikoakmomentuan indarrean zegoen legeditik lortubehar izan dituztelarik.

Mendetan zehar lurralde guztietan hiruZuzenbide mota elkarrekin mantendu zirenindarrean: Zuzenbide tradizionala (foruak), ErretZuzenbidea (erregeek sortutakoa) eta Zuzenbidekomuna edo erromatar-kanonikoa. Alfonso XI.ak1348. urtean Alcala-ko ordenamendua aldarrikatuzuen, bere XXVIII. tituluko lehenengo legean hiruZuzenbide horien arteko lehentasuna finkatzenzuelarik: lehenbizi, Erret Zuzenbidea, Alcala-koOrdenamenduaren eskutik, bigarrenik hiri edolurralde ezberdinetako foruak eta, azkenik,Partiden bidez, Zuzenbide komuna. Bizkaia,Gipuzkoa eta Araba Gaztelako Koroarenmenpeko lurrak izanik, aipatu iturri juridikoakzituzten aplikagarri, haien ohiturazko Zuzenbideagaratzeko oztopo mardula, alegia34.

Gure probintzien egoera juridikoa zailduegin bazen ere, Erret Zuzenbidearen gainetik

haien ohitura eta foruak lehentasunez erabiltzenjarraitu zuten. Horrela, Gipuzkoako hiri etahiribildu guztiek, XIV. mendetik aurrera,Ermandade bat osatu zuten, Gaztelakoermandadeetatik argi bereizten zena, alegia.Hala, hiribildu guztietako prokuradoreak Getarianbildu ziren 1397. urtean, Ermandadeak Gipuzkoaosoan aplikagarri izango zen Koaderno edoOrdenantza orokor bat burutu zuelarik. Lege testuhauek Erregetzak onartuak ziren, Ermandadekobatzarretan haren ordezkaria zen Korrejidorearenoniritziaren bitartez. Horrela, 1397koOrdenantzak, 1453, 1457, 1463 eta 1482koeibidea zabaldu zien, Gipuzkoan eraentza juridikobatua, orokorra eta Gaztelako Koroatik bereiziazena ezarriz.

Baina 1505eko martxoaren 7an TorokoLegeak aldarrikatu ziren, Gaztelako lege sistemaindartzeko beste saio bat. Hauek 1348ko AlcalakoOrdenamenduak ezarritako Zuzenbide iturrienlehentasuna berretsi zuten: Gorte Orokorretatiksortutako lege eta arauak, Foruak eta ohitura.Toroko Legeek ez dute aldaketa sakonik ezarrikoGipuzkoako ohiturazko Zuzenbidearenaplikapenean. XVI eta XX. mendeen bitartean ere,baserri eta lurrak zatiezinak transmititzen zitzaienondorengoei: seme edo alaba egokia aukeratu etabaserriaren jabeek, inter vivos-ko dohaintza bidez,ondarearen eskualdaketa burutzen zuten. Semeedo alaba aukeratuak baztertutakoen oinordeeskubideak asetzeko betebeharra izanik, bereezkontideak eskainitako dotea erabiltzen zuenhorretarako. Dohaintza honi, hautatutako semeedo alaba hobetzeko promesa gehitzen zitzaion,gerora, kausatzaileak egindako testamentuan,jaraunspenaren herena eta bostenarenhobekuntzan gauzatzen zelarik. Aipatueskualdaketa dinamika hau Kode zibila aldarrikatuarteraino indarrean mantendu zen Gipuzkoaosoan, probintziaren bere Zuzenbide propioasortu ahal izateko ahaleginak etengabeak zirenbitartean.

Bestalde, eta Gaztelako Koroak sortutakoErret Zuzenbidearen neurrigabeko hazkundearenaurrean, XV. eta XVIII. mendeen bitartean lege etaarau guztiak bildumatzeari ekin zitzaion, haieninterpretazio eta aplikapena erraztearren, alegia.Ondorioz, 1567.ean Nueva Recopilación zeritzonlege bilduma aldarrikatu zen, Toroko Legeekberretsitako Zuzenbide iturrien lehentasunabermatuko zuena. 1805ean, berriz, Carlos IV.akNovísima Recopilación izenekoa sortu zuen,aurreko egoerarekiko aldaketa eza ziurtatuz.Gipuzkoan ere 1696an foru, lege, ordenantza etaarauen bilduma bat burutu zen, Getariako Batzarrak

———————————

32. TOMAS Y VALIENTE, F. Obras completas, cit.; 1071-1073 orr.33. NAVAJAS LAPORTE, A. La ordenación..., cit.; 72 or.34. TOMAS Y VALIENTE, F. Obras completas, cit.; 1156 or.

e30

IMAZ, L. Oinordetza itunak Gipuzkoako Foru Zibilean (3/1999 Legea, azaroaren 26koa). Eleria. 8, 2001, 23-35

Page 9: IMAZ ZUBIAUR, Leire · 2013. 11. 11. · IMAZ ZUBIAUR, Leire Eusko Jaurlaritzako bekaduna Zuzenbide Zibileko irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatea Agirre lehendakaria, 83 48015

proposatutako eta Miguel Aranburuk jorratutakolanaren fruitu35. Hala ere, eta probintziak zentzuhorretan ahalegin sendoak egin arren, bildumahonetan ez zen Gipuzkoako Zuzenbide pribatukoohitura eta instituziorik islatzen.

Baina Gaztelako Erret Zuzenbidearenaipatu hazkundeak beste ondorio bat ere ekarrizuen: menpeko lurraldeek haien Zuzenbidearendefentsan sortu zituzten mekanismoinstituzionalak, alegia. Gipuzkoan, Bizkaian etaAraban bezala, pase forala egikaritu zen, bertakoforu eta ohituren aurka ezartzen ziren Gortekolegeak ezetsiz36. Horrela, pase forala erabiliz,gure probintziek XVI eta XIX. mendeen bitarteanhaien lege ordenamenduak defendatu zituzten,beroiek garatzen ahalegintzen ziren bitartean.

Uniformizazio juridikoa lortzeko saioak,ordea, konstituzioen sorrerarekin areagotu ziren.Politika honen isla garbia 1812ko EspainiarKonstituzioko 258. artikulua dugu, Estatu osorakolegedi bakarraren aldeko aldarrikapen zuzena.1839ko abuztuaren 31ko Bergarako Akordioa,1839ko urriaren 25eko eta 1876ko uztailaren21eko Legeek ere helburu bera zuten: Foruenbehin betiko ezabatzea.

Bide bera jorratu zuen espainiarmugimendu kodegileak, Estatuko lurralde etaprobintzia ezberdinek zuten berezko Zuzenbideakezabatu eta espainiar Zuzenbide bakar batezartzea bultzatuz. Baina prozesu kodegileakoztopo ugari izan zituen, foru lurraldeenerresistentzia zela eta. Azkenean, Manuel AlonsoMartinezek 1881ean proposatutako OinarriLegearen sistema hartuta, 1889an espainiar Kodezibila aldarrikatu zen. Foru Zuzenbidea zutenlurralde edo probintziek, Kode zibilaren 12.artikuluaren arabera, haien Zuzenbidea lege testuhorretan sartzeko tokia izango zuten, honigehitutako eranskinen bitartez37. Horrela, 1946tikaurrera, Foru Zuzenbidea jasotzen zuten hainbatkonpilazio plazaratu ziren: 1959an Bizkaia etaArabak, 1960an Kataluniak, 1961ean Balear Irlek,1963an Galiziak, 1967an Aragoik eta 1973anNafarroak. Gipuzkoako ohitura Zuzenbideak,ordea, lege testu bidez inoiz jaso ez izanagatik, ezzuen 12. artikulu horren eremupean egotekoaukerarik izan. Kode zibilak eta berak ezarritakoiturri sistema oso-osoan ezarri zitzaion.

Foru Zuzenbideen auzian garrantzi handiaizan du 1978ko Espainiar Konstituzioko 149.1.8artikuluak, legegintza zibila estatuareneskuduntza esklusibo gisa inposatuz38. Hala ere,erkidego autonomoek, eta soilik berezkoZuzenbide zibila dutenek, berau kontserbatu,aldatu eta garatu ahal izango dute. Garapenaukera horri testu bereko Lehenengo XedapenGehigarriak adierazten duena gehitu behar zaio:“Konstituzioak foru lurraldeen Zuzenbidehistorikoak errespetatzen ditu, hauen gaurkotzeaKonstituzio eta Autonomia Estatutuen eremupeangauzatuko delarik”. Xedapen honen ondorio,Euskal Autonomia Estatutuko 10.5 artikulua dugu,euskal Zuzenbide zibila, idatzia zein ohiturazkoa,kontserbatu, aldatu eta garatzeko eskuduntzabere eginez.

2.2. Gipuzkoako Foru Zibil berria

Aipatu Euskal Autonomia Estatutuko 10.5artikuluak xedatzen duen eskuduntzari jarraiki,Eusko Legebiltzarrak, hamahiru urteko isiluneagaindituz, 3/1992 uztailaren 1eko Euskal HerrikoForu-Zuzenbide Zibilari buruzko Legea aldarrikatuzuen (aurrerantzean EFZL). Hala ere, eta beraugaratzeko eskuduntza Eusko Legebiltzarrak edukiarren, legea Lurralde Historikoen Batzar Nagusiekburutu zuten –eskuduntza zatikatuz–, azkenik legelerruna Legebiltzarrak berak emanez. Esana da,ondorioz, lege hau zera dela: “autonomista, Bizkaiaridagokionez, Estatuaren eskuduntzen politikarekikofidela, Arabari dagokionez, eta foralista, Gipuzkoaridagokionez”39. Euskal Zuzenbide zibila ikuspegiorokor eta bateratuago batetik lantzeko aukerabikaina galdu zen, Gipuzkoako Zuzenbide zibilagaltzaile suertatu zelarik40.

Hala, aipatu legea hiru liburutan banatua jaiozen: “Bizkaiko Foru Zibila”, “Arabako Foru Zibila”,eta “Gipuzkoako Foru Zibila”. Bizkaiko eta ArabakoZuzenbidea, sakonki ez bada ere, landua agertzenzen bitartean, Gipuzkoako Foru zibilak artikulubakar bat zeukan, Bizkaiko eta Arabakobatzordeek idatzia, gainera. Bertan, Gipuzkoakoohiturazko Zuzenbidearen indarrean egotea etaEusko Legebiltzarraren berau eguneratzekobeharra agerian uzten zen. Gipuzkoako ohiturazkoZuzenbidea onartu egiten zen, baina ordura artekoegoerari (Zuzenbide horren idatzizko eraketa eza)

———————————

35. TOMAS Y VALIENTE, F. Obras completas, cit..; 1197 or.36. BLASCO DE IMAZ, C. Los Fueros. Apuntes guipuzcoanos, Irun: Ethos, 1966; 25-29 orr.37. GETE-ALONSO Y CALERA, M.C. “La Codificación civil”, In: Manual de Derecho civil, I. tomoa, Sarrera eta Pertsonaren Zuzenbidea, Madril: Marcial

Pons, 1997; 44 eta 45 orr.38. GARCIA CANTERO, G. “Para una interpretación del artículo 10.5 del Estatuto Vasco”, In: Primer Congreso de Derecho Vasco: Actualización del

Derecho civil, Oñate, 1983; 289-291 orr. Zentzu berean, ASUA GONZALEZ, C.I., GIL RODRIGUEZ, J. eta HUALDE SANCHEZ, J.J. “Situación actual yperspectivas de futuro del Derecho civil Vasco”, In: Derechos Civiles de España, Madril: Aranzadi, 1999; 141-143 orr.

39. ASUA GONZALEZ, C.I., GIL RODRGUEZ, J. eta HUALDE SANCHEZ, J.J. “Situación actual y perspectivas...”, cit., 151 or.40. GARCIA CANTERO, G. “Más sobre el Derecho consuetudinario guipuzcoano; en torno a la sentencia del Tribunal Supremo de 12 de julio de 1984”, In:

Jornadas de estudios sobre la actualización de los Derechos Históricos Vascos, Donostia: Euskal Herriko Unibertsitatea, 1985; 33 or.

e31

IMAZ, L. Oinordetza itunak Gipuzkoako Foru Zibilean (3/1999 Legea, azaroaren 26koa). Eleria. 8, 2001, 23-35

Page 10: IMAZ ZUBIAUR, Leire · 2013. 11. 11. · IMAZ ZUBIAUR, Leire Eusko Jaurlaritzako bekaduna Zuzenbide Zibileko irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatea Agirre lehendakaria, 83 48015

ez zitzaion konponbiderik ematen. Horrela, etaGipuzkoako Foru Aldundia eta Euskal HerrikoUnibertsitateko Zuzenbide zibilekoDepartamentuaren elkarlanetik, eta azken honeklandutako proposamenean oinarrituta, 3/1999azaroaren 26ko Euskal Herriko Foru-ZuzenbideZibilaren Aldaketa Legea aldarrikatzen da,Gipuzkoako Foru Zibilari dagokionez, alegia41.

Gipuzkoako Foru Zibil berri honek(aurrerantzean GFZ) EFZL osatzen du lurraldehorri dagokionez. Hala ere, GFZk ez duprobintziaren ohitura bidezko Zuzenbide guztialege bihurtzen: baserria eta familia ondareareneskualdaketa osoa eta zatiezina da lege testuberri honek arautzen duena, gainontzekoaetorkizunean lan daitezkeen beste proiektubatzuek (GFZren Hirugarren Xedapen Gehigarriakjasotzen duen erreserba eskubidean oinarrituz)jorratuko dutelarik.

2.2.1. Gipuzkoako Foru Zibilaren aplikazioeremua

GFZk arautzen duen oinordetzasistemarekin hasi baino lehen, egokia litzatekeForu honen aplikazio eremua ezagutzea. Biirizpide dira aplikazio eremu honen oinarri etabaldintza: subjektiboa eta geografikoa, alegia.Lehenengoaren arabera, 149. artikuluan kokatua,Gipuzkoako lurralde historikoan auzotartasunazibila eskuratua izatea ezinbestekoa da, hau da,gipuzkoarra izatea. Halaber, eta auzotartasunzibila izateaz gain, 150. artikuluaren arabera,baserria eskualdatzeko eta lege testu honekeskaintzen dituen baliabideak erabili ahal izateko,gipuzkoarrek baserria Gipuzkoan kokatuta izanbeharko dute. Horrela, 151. artikuluak “baserria”zer den adierazten digu, hots, arautzen deneskualdaketaren objektua: baserria, “etxebizitzakberak eta hari lotutako gainerako eraikin, areto,lursail eta hondazilegiek osatzen dute, bai eta,baserriaren ustiaketari, ustiatzen bada, atxikitakoondasun higigarriek, aziendek eta makinek ere”.Beste foru Zuzenbide batzuetan ere, Nafarroa(Nafarroako Foru Berriaren, NFB, 48. legea) etaGalizian (Galiziako Zuzenbide Zibilari buruzkoLegea, GZZL, 9. artikulua) bederen, ageriangeratzen da familia eta eskualdatzen denbaserriaren arteko lotura. Baserria, berez,eskubide eta betebeharren subjektu ez bada ere(ez du nortasun juridikorik), eremu juridikoangarrantzi handia duen errealitate soziologiko batda, hots, bertan bizi den familia eta etxearenarteko identifikazio sakona garatzen delarik42.

2.2.2. Baserriko oinordetzaren ordenazioaGipuzkoan

GFZko 153. artikuluak dioen bezala,Gipuzkoan indarrean daude Kode zibilakheriotzaren kausaz xedatzeko askatasunariezartzen dizkion mugak. Beraz, Foru berriak ezdu Kode zibilaren araudia “ordezkatzen”,“erlaxatu” baizik, baserriaren eskualdaketaahalbidetzearren, alegia. Horrela, GFZarenarabera, eta Kode zibilean ez bezala,kausatzaileak bere ondarearen oinordea edooinordeak aukera ditzake.

2.2.3. Oinordetza itunak: kontzeptua,objektua eta forma

GFZak, 179-188 artikuluetan, oinordetzaitunak arautzen ditu baserriaren eskualdaketazatiezina bideratzeko tresna juridiko gisa. Honela,kausatzaileak bere baserria inter vivos eskualdadezake berak izendatutako oinordearen alde.Gipuzkoan baserria da oinordetza itun bideztransmititu daitekeen objektu bakarra, hots,kausatzailearen gainontzeko ondasunak bestetresna juridikoen bidez eskualdatu beharkodirelarik. Beste foru Zuzenbideetan, ordea, ez daobjektu muga hori ezartzen: Bizkaian (EFZL 74.artikulua), Aragoin (otsailaren 24ko 1/1999Heriotzaren Kausazko Oinordetza Legea, AOL, 66.artikulua), Nafarroan (NFB 177. legea), Balearretan(ekainaren 28ko 8/1990 Balearretako ZuzenbideZibilaren Konpilazioa, BZZK, 72. artikulua) etaKatalunian (abenduaren 30eko 40/1991 HeriotzaKausazko Oinordetza Kodea, KOK, 67. artikuluaeta hurrengoak), kausatzaileak nahi beste ondasuneskualda ditzake oinordetza itun bidez.

Bestalde, eta GFZko 180.2 artikuluak dioenbezala, baserriaren eta hari lotutako ondasunenmortis causa-ko dohaintza oinordertzako ituntzathartuko da43. Identifikazio hori beste foruZuzenbide batzuetan ere ematen da: Bizkaian(EFZL 76. artikulua) zein Aragoin (AOL 68.artikulua), alegia. Germaniar, aragoar zein euskalZuzenbide zibilean, oinordetza ituna eta dohaintzalotura estua duten figura juridikoak dira. Aipatulotura hau argiagoa da erromanizazio mailabaxuagoa duten Zuzenbideetan. Horrela,Katalunian, euskal lurraldeak baino erromanizaziomaila altuagoa izanik, dohaintzak oinordetzaitunaren efektu bera izan dezakeen bitartean (bifiguren arteko identifikazioa eman gabe), euskalZuzenbide zibilean, mortis causa-ko ondasunbakan batzuen dohaintza eta inter vivos-ko

———————————

41. GIL RODRIGUEZ, J., HUALDE SANCHEZ, J.J., ASUA GONZALEZ, C.I. eta GALICIA AIZPURUA, G. Dictamen en relación con el “Derecho CivilGuipuzcoano” y en la perspectiva de su “conservación, modificación y desarrollo”, Donostia: Euskal Herriko Unibertsitatea, 1998-1999.

42. Baserriaren eraentza juridikoari buruz hausnartzen, BLASCO DE IMAZ, C. Los Fueros. Apuntes guipuzcoanos, Irun, 1966; 25 eta 26 orr.43. BELUCHE RINCON, I. “La donación mortis causa desde la prohibición de los pactos sucesorios”, In: ADC, 1999; 1057-1065 orr.

e32

IMAZ, L. Oinordetza itunak Gipuzkoako Foru Zibilean (3/1999 Legea, azaroaren 26koa). Eleria. 8, 2001, 23-35

Page 11: IMAZ ZUBIAUR, Leire · 2013. 11. 11. · IMAZ ZUBIAUR, Leire Eusko Jaurlaritzako bekaduna Zuzenbide Zibileko irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatea Agirre lehendakaria, 83 48015

dohaintza unibertsala (azken hau Bizkaianbakarrik) oinordetza ituntzat hartzen dira, bifiguren arteko identifikazioa agerian utziz.

Euskal Zuzenbide zibilaren bilakaerahistorikoan argi ikusi da, kausatzaileak ondareaoinordekoari, gehienetan honen ezkontza zelamedio, dohaintza bidez eskualdatzen ziola. Bainadohaintza horrek izaera bikoitza izaten zuen: aldebatetik ondasunen eskualdaketa, eta bestetik,oinordearen inter vivos-ko izendapena. Horrela,tresna juridiko bakar batean eskualdaketa etaoinorde izendatzea gauzatzen zuten.

2.2.4. Oinordetza itun motak

Lehenengo atalean zehaztu bezala,doktrinak oinordetza itunak hiru motaezberdinetan sailkatzen ditu: oinordetzeko itunak,ez oinordetzeko itunak eta hirugarren batenherentziari buruzko ituna.

Hauetatik, GFZk oinordetzeko itunak edopositiboak bakarrik arautzen ditu. Beste foruZuzenbide guztietan itun positiboak onartzendiren bitartean, errenuntziatiboek (ezoinordetzekoak) ez dute hain onarpen zabala.Aragoin (AOL 84. artikulua) eta Balearretan(BZZK 77. artikulua) azken hauek arautu egitendira, oinorde baztertuek haien oinordetzaeskubideei konpentsazio truke uko egiteaoinordetza ituntzat hartuz44.

Hirugarren baten herentziari buruzko ituneidagokienez, eta doktrinaren gehiengoarenarabera, hauen inmoralitatea dela eta, foruZuzenbide guztiek haien arauditik kanpo uztendituzte, onarpena oinordetzeko eta ezoinordetzeko itunei soilik mugatuz.

2.2.5. Oinordetzeko ituna edo itun positiboa:presenteko eskualdaketa edokausatzailea hiltzen den unera artegeroratutako eskualdaketa

GFZko 180. artikuluaren arabera, “baserriaeta hari lotutako ondasunak presentekoeskualdaketaz edo izendatzailea hiltzen denunera arte geroratuz egin ahal izango da”.Presenteko eskualdaketaz burutzen bada ituna,kausatzaileak oinordea itun bidez izendatzeazgain, ondasunen jabetza transmititzen dio.Funtsean, kausatzaile edo izendatzaileak aipatudohaintza “bikoitza” egiten dio oinordeari: aldebatetik, bere oinorde izaera ematen dio

izendapenaren bidez, eta bestetik, ondasunguztien edo batzuen jabetza. Oinordea izango daondasunen jabe berria, izendatzaileak gozamenunibertsala mantentzen duelarik45.

Hala ere, presenteko eskualdaketa honenizaera juridikoa oso eztabaidatua izan dadoktrinan. Izan ere, berau negotium mixtuminstitutio heredis donatio bonorum bezaladefinitua izan da: batetik, post mortem-ekoeraginkortasuna duen oinorde izendapen batematen da, izendatzailea hiltzen den unetikaurrera eraginkorra izango dena. Eta bestetik,inter vivos-ko eraginkortasuna duen ondasuneskualdaketa bat ematen da. Inter vivos-kodohaintza honek, hala ere, mortis causaz-koperspektiba batetik jasotzen du tratamendua,izan ere, izendatuaren aurrez hiltzeak ondasunakizendatzailearenera itzultzea eta mortis causaz-ko oinordetza eza suposatzen baitu. Beraz,oinorde izendapenak eta eskualdaketakeraginkortasuna izan dezaten, izendatzaileakizendatuak baino lehenago hil behar du, bestela,alderantziz suertatzekotan, izendatzaileakeskualdatutako ondasun guztien jabegoaberreskuratuko luke.

Bestalde, ituna izendatzailea hiltzen denunera arte geroratuz burutu daiteke. Honakohonetan, oinordearen kontratu edo itun bidezkoizendapena ematen da, inter vivos-ko ondasundohaintzarik ez, ordea. Oinordeak ondasunenjabetza izendatzailea hiltzen denean jasoko du,ordura arte ondasunok jasotzeko eskubide soilaizango duelarik.

Itun sailkapen hau beste foruZuzenbideetan ere aurreikusten da. Horrela,Katalunian (KOK 79 eta 84. artikuluak), Bizkaian(EFZL 74. artikulua), Balearretan (BZZK 75.artikulua) eta Aragoin (AOL 71. artikulua).

2.2.6. Oinordetza itunen izaera juridikoa

Oinordetza itunen izaera juridikoari buruziritzi ezberdinak daude doktrinan. Autore batzuenaburuz, itunok kontratu edo obligaziozko izaeradaukate, obligaziozko Zuzenbidetik eratorritakoarauak aplikatuko zaizkielarik. Beste batzuek,ordea –nire aburuz iritzi zuzenena– itunoioinordetzako izaera juridikoa egozten diete,arauak ere oinordetzako Zuzenbidekoak izangodirelarik, nahiz eta ituna kontratu eran adierazi.Azkenik, hirugarren iritzi batek itunok izaeramistoa dutela dio, obligaziozkoa zeinoinordetzazkoa, araudia ere misto izanik.

———————————

44. MERINO HERNANDEZ, J.L. “De la sucesión paccionada”, In: Comentarios al Código civil y compilaciones forales, XXXIV. tomoa, 1. bolumena, Madril:Edersa, 1987; 32. or.

45. MONASTERIO ASPIRI, I: Los pactos sucesorios..., cit., 581 eta 582 orr.

e33

IMAZ, L. Oinordetza itunak Gipuzkoako Foru Zibilean (3/1999 Legea, azaroaren 26koa). Eleria. 8, 2001, 23-35

Page 12: IMAZ ZUBIAUR, Leire · 2013. 11. 11. · IMAZ ZUBIAUR, Leire Eusko Jaurlaritzako bekaduna Zuzenbide Zibileko irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatea Agirre lehendakaria, 83 48015

2.2.7. Ondasunen gaineko xedapenerregimena

Itunen objektu diren ondasunekikokausatzailearen eta izendatuaren xedapenboterea, garrantzi praktiko handia duen gaia da.Xedapen botere honi dagokionez, presenteko etahil unera arte geroratutako eskualdaketen arteanbereizketa egin behar da.

Presenteko eskualdaketari gagozkiola, etaGFZko 181. artikuluaren arabera, ondasunakxedatzeko erabakia izendatzailearen etaizendatuaren artean hartu beharko dute,aldebakarreko xedapenek baliorik ez baitute.Hala ere, eta EFZLko 77. artikuluarenfilosofiarekin bat eginez, aldebitasun behartu horibien arteko paktuz apur daiteke, aldebakarrekoxedapenei balioa emanez. Beste foruaraudietan, ordea, ez da elkarren arteko erabakihori printzipiotzat hartzen, izendatzailearen edoizendatuaren aldeko postura argi utziz:Balearretan, BZZK-ko 76. artikuluan,kausatzailearen aldeko xedapen boterearenerreserba aurreikusten den bitartean, Aragoin,AOLko 75. artikuluan, oinordearen aldekoaadierazten da. Araudi aniztasun hau kontuanhartuta, eta kostubidezko zein dohainekoxedapenen artean ere bereiztu beharraaurreikusiz, azterketa sakon baten premiadagoela agerian geratzen da.

Bestalde, eta hil unera arte gerotutakoeskualdaketari dagokionez, GFZko 182.artikuluaren arabera, kausatzaileak kostubidezkoxedapenak soilik egin ditzake. Izan ere,ondasunak hil arteraino bereak diren arren, itunadela medio oinordearen alde sortu direneskubideak ezin ditu dohaineko xedapen batenbidez urratu46. Beste foru Zuzenbideak ere ildoberean daude.

Zeharo ezberdina da izendatuak itun bidezjasotako oinordetzako eskubideak bere seme-alaba edo ondorengoei, inter vivos zein mortiscausa, eskualdatzea. Oinordetza itun bidezburututako oinorde izendapena aldebikoa etaerrebokaezina izanik, oinordeak bere ondorengoeitransmiti diezaieke. Kasu honetan ez garaondasunekiko xedapenari buruz ari, oinordeizendatzean honek jasotako eskubide eta oinordekualitateari buruz baizik. Eskubideoneskualdaketa burutzen badu oinordeizendatutakoak, beroien titular berria denondorengoak kausatzailea hildakoan jasoko duondasunen jabetza, haren oinorde berria denneurrian, alegia.

2.2.8. Zorrekiko ondasunen erantzukizuna

Ondasunek kausatzaileak dituen zorrekikoerantzukizun bat dute. Erantzukizun horiezberdina izango da presenteko edo hil unera artegerotutako eskualdaketetan, baita zorrak itunasinatu baino lehenagokoak edo gerokoak badiraere. EFZLk honi buruz ezer arautzen ez duenarren, gaiak Aragoin eta Katalunian berezkotratamendua jasotzen du.

Horrela, presenteko eskualdaketaridagokionez, AOLko 76. artikuluak dio “presentekoondasunen eskualdaketan, ondasunok,kausatzaileak ituna sinatu aurretik dituen zorrenaurrean, lehentasunez erantzungo dutela,izendatuak dituen zorrekiko baino”, ondorengozorrei buruz aipamenik ez dagoelarik. Beraz,presenteko eskualdaketan eta ituna sinatu bainolehenagoko zorretan, kausatzailearenhartzekodunek lehentasuna izango duteizendatuaren hartzekodunekiko. Halaber,Katalunian, KOK-ko 86. artikuluaren arabera,presenteko eskualdaketan, ondasunenerantzukizuna ituna sinatu baino lehenagokokausatzailearen zorretara mugatzen da. Horrela,itunaren ondorengo zorren aurrean ez duteondasunok inolako erantzukizunik. Kausatzaileahiltzen denean, oinorde izendatuak ondasunokerantzukizun horretatik aska ditzake Kode zibileanarautzen den inbentario-benefizioaren bidez.

Geroratutako eskualdaketari dagokionez,berriz, AOLko 79. artikuluak dio ondasunok,kausatzailea hil arteraino hauen jabe bakarraizanik, honek dauzkan zor guztien aurreanerantzuten dutela, izendatuak bere zorrei bereondasunekin aurre egin beharko dielarik.

2.2.9. Oinordetza itunaren eraginkortasunaeta eraginkortasun eza

GFZko 183. artikuluaren arabera,oinordekoa itunaren bidez izendatzen bada,testamentuz aurretik emandako xedapen guztiakeraginik gabe geratuko dira. Eraginkortasunaridagokionez, beraz, oinordetza itunak testamentubaten indar errebokatzaile bera du aurrekotestamentu bat baliogabetzeko. Ordea, itunasinatu ondorengo testamentu batek ez du itunabaliogabetzen. Izan ere, ituna kontratu izanik,aldebikoa eta errebokaezina da, testamentua ezbezala, eta berau aldatu edo baliogabetzekoizendatzailearen eta izendatuaren oniritziabeharrezkoa izango da. Errebokaezintasunprintzipioa beste foru Zuzenbide guztietan aurkidezakegu: Kataluniako KOK-ko 71. artikulua,

———————————

46. PUIG y FERRIOL, L. “De los heredamientos”, In: Comentarios al Código civil y Compilaciones forales, XXVII. tomoa, 2. bolumena, Madril: Edersa,1990; 238 eta 239 orr.

e34

IMAZ, L. Oinordetza itunak Gipuzkoako Foru Zibilean (3/1999 Legea, azaroaren 26koa). Eleria. 8, 2001, 23-35

Page 13: IMAZ ZUBIAUR, Leire · 2013. 11. 11. · IMAZ ZUBIAUR, Leire Eusko Jaurlaritzako bekaduna Zuzenbide Zibileko irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatea Agirre lehendakaria, 83 48015

BZZK-ko 74. artikulua, NFBko 178. legea eta,Bizkaiari dagokionez, 75. artikulua, alegia47.

GFZko 184. artikuluak dio, halaber, itunarenbidez egindako oinorde izendapena bakar-bakarrikbi eratara utzi ahal izango dela eraginik gabe:batetik, izendatzailearen eta izendatuaren, edoizendatuaren ondorengoen, arteko beste itun batenbitartez; bestetik, hurrengo bi artikuluetan, 185 eta186, azaltzen diren kausez.

Aipatu atal hauetan, itun bidez eginikooinorde izendapenaren errebokazioa (185.artikulua) eta iraungipena (186. artikulua)arautzen dira. Errebokazioa ituna baliogabetzekoizendatzailearen aldebakarreko borondateadierazpena den bitartean, erresoluzioa ezarritakobaldintzak betetzean ematen den baliogabetzeautomatikoa da, legez, izendatzailearenborondate adierazpena behar ez delarik.

Errebokazioari dagokionez, EFZLktratamendu bera ematen die Gipuzkoa etaBizkaiari, 185 eta 79. artikuluetan, hurrenezhurren. Hauen arabera, izendatzaileak honakokasutan erreboka dezake ituna. Azter ditzagun.

Itundutako kausak direla medio.Errebokazio kausa hau Kode zibileko 1255.artikuluan jasotzen den borondate autonomiarenprintzipioaren adierazpen bat besterik ez da,izendatzaileak eta izendatuak itundutakoarifideltasun printzipioa.

Ezarritako kargak eta baldintzak era larrianbete gabe uzten badira. Aipatzen diren “baldintzak”ez dira teknikoki baldintzak, izendatuari ezarritakokarga edo betebeharrak baizik. Kode zibileko 647.artikuluak baldintzen inguruan egiten duenadierazpen akastunaren erreplika da 185.2 atala,akatsa berekin daroalarik48.

Izendatuaren jokabideak familiako bizitzanormala eragozten badu. Kausa hau, azkenbatean, elkarbizitzan izendatuaren etaizendatzailearen artean sor daitezkeenezadostasun edo bateraezintasunetan oinarritzenda, izendatzaileari haien arteko lotura haustekoaukera eskainiz. Ez da beharrezkoa izendatuarenjokaera txar edo larri bat izatea, elkarbizitzaezinezkoa gertatzea baizik.

Izendatua ezduintasun edo desjaraunspenkasuan sartzen bada. Itun bidez izendatua izandenari, testamentuzko eta testamentugabekooinordetzan ezartzen diren ezduintasun etadesjaraunspen kausak aplikatzen zaizkio. Bainabeste horietan kausok aurretiaz jokatzen dutenbitartean, hots, oinordearen izendapena galaraziz

hau ezduina edo desheredatua denean, itun bidezkoizendapenean, kausok, jadanik burututa dagoenoinordearen izendapena errebokatzeko arrazoiaosatzen dute, oinordearen enkaitzearen oinarria.

Izendatuaren ezkontza deuseztatuz gero,edo izendatua banandu edo dibortziatuz gero,oinordetza ituna ezkontza hori dela eta emanbada. Honako kausa hau, beraz, oinordearenezkontzaren oinarrian eman den itunarenhelburuekin bat dator. Zioa ezkontza bera izanbada, berau apurtuta ituna oinarririk gabegeratzen da. Horregatik eskaintzen zaioizendatzaileari ituna eraginik gabe uzteko aukera.

Erresoluzioari dagokionez, GFZko 186.artikuluaren arabera, ituna legez eraginik gabegeratuko da bi kasutan. Batetik, izendapenaatxikia dagoen baldintza indargabetzaileabetetzen bada. Honako kausa honek bestelakoazalpenik ez du behar, Kode zibilak baldintzapekobetebeharrei buruz arautzen duena aplikagarriaizango zaiolarik. Bestetik, izendatua ondorengorikgabe hiltzen bada edota, ondorengoak utzita ere,izendatzaileak ordezkapen eskubidea ukatubazien. Itunaren helburuekin bat datorren bestekausa bat da hau; izan ere, itunaren oinarriaondarea familia barnean belaunaldiz belaunaldieskualdatzea bada, izendatuak ondorengorikuzten ez badu, izendatzailearen helburua ez dabetetzen. Beraz, 186. artikuluak aditzera ematenduen conditio iuris bat dela esan dezakegu, hots,presenteko eta geroratutako eskualdaketakeraginkorrak izan daitezen legeak agintzen dituenbaldintzak, eta ez izendatzaileak aldebakarrekoerabakiz xedatutakoak. Horrela, eta legeakagerian uzten duen bezala, izendatuakondorengorik uzten ez badu edo hauekordezkapen eskubidea ukatua badute,izendapena eraginik gabe geratuko da.

2.2.10. Elkarbizitza

EFZLko 82 eta 188. artikuluen arabera,“tokian tokiko usadio eta ohiturari jarraituz,izendatzaileek, edo izendatzaileak eta bereezkontideak, eta izendatuak eta bere ezkontideakelkarbizitza itundua badute, aurrenekohaietakoren bat hiltzen bada, bizirik gelditu denezkontideak itunean gorde dituzten eskubideaketa prerrogatibak beren osoan izaten jarraitukodu”. Atal honen oinarrian bi helburu ageriangeratzen dira, alegia: batetik, alargunareneskubideen bermea; bestetik, oinordetzazkoeuskal Zuzenbidea ezaugarritzen duen sexuenarteko diskriminazio eza, izan ere, atal hau berdinaplikatuko zaie emakume zein gizon alargunei.

———————————

47. PUIG y FERRIOL, L. “De los heredamientos”, cit., 175 eta 176 orr. Ildo beretik, CRISTOBAL MONTES, A. “La revocación de los pactos sucesorios enel Derecho Civil especial de Aragón”, In: RGLJ, LXXVIII. tomoa, 1. zkia., 1979; 33 or.

48. DORAL GARCIA, J.A. “Determinaciones accesorias de la voluntad en los actos mortis causa”, Anuario de Derecho Foral (Iruña), I, 1975; 269 or.

e35

IMAZ, L. Oinordetza itunak Gipuzkoako Foru Zibilean (3/1999 Legea, azaroaren 26koa). Eleria. 8, 2001, 23-35