4
1 informazioa 2012ko ekaina Aldaketaren aurkako erasoak Azken aste hauetan Sopelako PNVk bere esku dituen baliabide guztiak aktibatu ditu BILDUren Udal Gobernua higatzeko. Eraso hauen aurrean gure jarrera azaldu nahi dugu eta ahalik eta jende gehiagorengana heltzeko konpromisoa eskatu nahi dizuegu. Denok ikusi dugunez, sistemaren hedabideek izugarrizko bultzada eman diote Udal barruan ELAk egin duen salaketa maltzurrari. Udaltzaingoaren aferaren inguruan BILDUk azalpen argiak eta sendoak eman ditu. Buletin honetan zurekin konpartitu nahi ditugu eta esan dugun bezala, ahalik eta jende gehiengana helarazteko eskatzen dizuegu. Honekin batera BATERAGUNE auzia dela eta BILDUren Udal Gobernuak erakutsi duen portaeraren inguruan PNV, PP eta PSE-EE alderdiek batera ekin diote gure aurka lortu nahi duten higadura elikatzeko helburuarekin. Laster etxe guztietara urteko balantzea bidaliko dugu eta bertan datorren ekainaren 22an, Udaletxeko Plazan eta arratsaldeko 19:30etan BATZARRA egiteko deia egingo dugu. Bitartean buletin hau ahalik eta gehien zabaldu eta 22an Plazan egoteko eguna gorde ezazu. Aldaketa gauzatzeko denok beharrezkoak izango gara. Bidean topako ditugun oztopoak ez dira txikiak izango.

Info 2012 ekaina eus

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Azken egun hauetan bi gai agertu dira prentsan Sopelaz, eta haietan BILDUren iritzia ez da jaso, edo oso modu desitxuratuan jaso da... Hona hemen buletin hau BILDUren ikuspuntua emanez Bateragune auziaz PNVk, PSOEk eta PPk eman duten prentsaurreaz, eta udaltzain buruen aukeraketaren inguruan sortu den ezbaiaz.

Citation preview

Page 1: Info 2012 ekaina eus

1

informazioa

2012ko ekaina

Aldaketaren aurkako erasoak

Azken aste hauetan Sopelako PNVk bere esku dituen baliabide guztiak aktibatu ditu BILDUren Udal

Gobernua higatzeko. Eraso hauen aurrean gure jarrera azaldu nahi dugu eta ahalik eta jende

gehiagorengana heltzeko konpromisoa eskatu nahi dizuegu. Denok ikusi dugunez, sistemaren hedabideek

izugarrizko bultzada eman diote Udal barruan ELAk egin duen salaketa maltzurrari.

Udaltzaingoaren aferaren inguruan BILDUk azalpen argiak eta sendoak eman ditu. Buletin honetan

zurekin konpartitu nahi ditugu eta esan dugun bezala, ahalik eta jende gehiengana helarazteko eskatzen

dizuegu.

Honekin batera BATERAGUNE auzia dela eta BILDUren Udal Gobernuak erakutsi duen portaeraren

inguruan PNV, PP eta PSE-EE alderdiek batera ekin diote gure aurka lortu nahi duten higadura elikatzeko

helburuarekin.

Laster etxe guztietara urteko balantzea bidaliko dugu eta bertan datorren ekainaren 22an, Udaletxeko

Plazan eta arratsaldeko 19:30etan BATZARRA egiteko deia egingo dugu. Bitartean buletin hau ahalik eta

gehien zabaldu eta 22an Plazan egoteko eguna gorde ezazu. Aldaketa gauzatzeko denok beharrezkoak

izango gara. Bidean topako ditugun oztopoak ez dira txikiak izango.

Page 2: Info 2012 ekaina eus

2

Zer gertatu da Udaltzaingoan? BILDUren Udal Gobernu Taldeak, urte osoan zehar hainbat aukera aztertu ondoren, Operazio Ofizial

Ondoko bat izendatu du Sopelako Udaltzaingo Buruan. Erabaki honen bidez, zerbitzua hobetzea

bilatzen dugu egungo udaltzainen taldearen eskarmentua eta kanpoko baten ikuspegia batuz.

BILDUk aurreko legealdiko Gobernu Taldeak harturiko erabakia abian jarri du: Sopelako Udaltzaingo

Buruan bi arduradun izatea, Operazio Ofizial Ondoko bat, eta beste Administrari Ofizial Ondoko bat.

Ardura bi hauek, esan bezala, PNVren Gobernu Taldeak sortu zituen eta PNVk egindako Lan Postuen

Zerrendan bazeuden jadanik. Hain zuzen ere PNVk ere bazuen hautagai, Bilboko udaltzain bat.

BILDUk behin behineko erabakia hartu du. Azken helburua da barne promozioaren bidez egungo

udaltzainetariko bat Operazio Ofizial Ondokoa izan dadin. Horretarako egungo agente artean barne

promozio jadanik gauzatu da, eta lauk erdietsi dute Agente Lehena ardura. Agente Lehena izatetik

Ofizial Ondoko izatera, gutxienez, hiru urteko eskarmentua behar da. Beraz, behin behinekotasunez,

baldintza hauek betetzen dituen Sopelako udaltzainen taldean ez zegoen pertsona bat izendatu da

ardura honetarako.

Egitasmo honen gainean beti egon dira udaltzainen sindikal ordezkariak. Hain zuzen ere, ordezkari

sindikalak parte hartu zuen barne promozioan eta pertsona bat proposatu zion Gobernu Taldeari

ardura honetarako, Leiokao I.L. Agente lehena Hain zuzen ere. Gobernu Taldeak beste izen bat

proposatu zuen I.T., Getxoko Agente lehena eta PNVk proposatutakoa ez zuen aintzat hartu. Biekin

batzartu ondoren eta kurrikulunak aztertu ondoren, Getxoko Agente Lehena aukeratu zen.

Sindikal ordezkariek proposaturiko pertsona hautatua izan ez denean, egungo udaltzainek beste izen

bat mahairatu zuten ardura honetarako. Baina hirugarren pertsona honek ez zuen oinarrizko

baldintza betetzen, ez zen Agente Lehena; beraz ezin zen izendatu Operazio Ofizial Ondoko.

Proposamen hau onartzea legaltasun guztietatik at zegoen.

Hasieran esan dugun bezala, Lan

Postuen Zerrendan badago beste

ardura bat: Administrazio Ofizial

Ondoko bat. Ardura honetan orain

arte zegoen pertsona mantentzen da

bere lanean. Aurreko guztia aipatu eta gero,

Udaleko ELA sindikatuaren

arduradunek egindako salaketa

publikoa proportziorik gabekoa

deritzogu. Adierazpen hauek egiteko

orduan bestelako interesak egon

direla susmatzen dugu Agian,

batzuentzat, helburu nagusiena

BILDUren Gobernua edozein moduan

higatzea izan daiteke eta bide batez,

hainbat zerbitzuetan egin beharreko

aldaketak geldiaraztea.

Page 3: Info 2012 ekaina eus

3

PNV, PSE-EE eta PP elkarrekin “Bateragune”

auzia dela eta BILDUren Udal Gobernuak

egindako adierazpenaren aurka

Pasa den astean bertoko PNVren buruzagiek PP eta PSE-EE alderdiekin bat egin zuten BILDUren

Gobernua kritikatzeko... BATERAGUNE AUZIAREN EBAZPEN JADIZIALAK ARNALDO OTEGIri ETA

BERE GAINONTZAKO KIDEI JARRITAKO ESPETXE ZIGORRA SALATZEAGATIK!!

Honen aurrean hau da gure mezua:

1.- BILDUk ez du inoiz Udal osoaren izenean hitz egin. Kontrakoa esatea gezurretan ibiltzea da eta

PNVkoek badakite. BILDUkoek soilik UDAL GOBERNU TALDEAREN izenean hitz egin zuten

auziperatuen askatasuna eskatzeko.

2.- Sopelako PNVk PP eta PSE alderdiekin mahaia eta komunikatua partekatu zuten, ekintzen bidez

alderdi hauek Arnaldo Otegi eta gainontzeko preso politikoak espetxean mantentzeko hartu duten

erabaki politikoari sostengua emanez. Une honetan, guztien aldetik normalizazioa eta benetako bakea

lortzeko urrats egokiak inoiz baino beharrezkoagoak direnean jelkideek blokeozaleekin lerrokatzen dira.

3.- Ez da lehenengo aldiz Sopelako PNVk bizkarra ematen

diola aro politiko berriari. Sopelako gazte bat espetxean

sartzeko atera zuten ebazpen judiziala salatzeko

aurkeztu zen mozioari ezetza eman zioten. Beste herri

askotan, PNVk erasotuak izan diren auzokideen alde

agertu dira, baina bertokoek BILDU higatzeko

helburuarekin edozein gauza egiteko prest daudela

erakutsi dute.

PNVren buruzagiei jarrera hau birplanteatzeko deia

egiten diegu eta eskubide zibil eta politikoak bortxaz

urratzen direnei legitimitatea ez emateko eta

konponbideen alde lan egiteko deia egiten diegu.

Page 4: Info 2012 ekaina eus

4

Falta barik, 22an Plazara!!