11

Click here to load reader

Ingurune

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Ingurune

ESNE BIDEA

Esnebidea gure galaxia da eta hor dago eguzki sistema. Hemen duzue bideo bat:http://www.youtube.com/watch?v=lt7skee25So

Page 2: Ingurune

EGUZKIA

Eguzkia izarra da, eta 6.000 C-rainoko temperatura izan dezake, azalean.

Lurrean Eguzkiaren energia jasotzen dugu argi eta bero gisa.

Eguzkiak 1.392.000 kilometroko diametroa du eta horri esker eguzki sistemako astrorik handiena da. Horregaitik, planetak haren inguruan biratzen dira.

Page 3: Ingurune

MERKURIO

Merkurio planetarik txikiena eta Eguzkitik hurbilen dagoena da.

Ez du atmosferarik ez sateliterik.

87 egun behar ditu Eguzkiaren inguruan bira osoa egiteko, eta 58 egun, bere buruaren inguruan bira osatzeko.

Page 4: Ingurune

ARTIZARRA

Artizarraren tamaina Lurrarenaren antzekoa da, baina ez du sateliterik.

Atmosfera dentso batek inguratzen du, eta, atmosfera horrek sortzen duen berotegi efektuaren ondorioz, 480 C-ko tenperatura du.

224 egun behar ditu Eguzkiaren inguruan bira osoa egiteko, eta 224 egun inguru, bere buruaren inguruan bira egiteko.

Page 5: Ingurune

LURRA

Lurrari, Planeta Urdina ere esaten zaio, espaziotik ikusita duen itxura dela-eta; izan ere, lurrazalaren zatirik handiena urez estalita dago, eta horrek ematen dio itxura urdin horri.

Lurrak urte bete (365 egun eta 6 ordu) behar du Eguzkiaren inguruan bira osoa egiteko, eta egun bat (24 ordu), bere ardatzaren inguruan bira osatzeko.

Page 6: Ingurune

MARTE

Marte barnealdeko azken planeta da.

Ez du ia atmosferarik eta bi satelite dauzka.

Ia 687 egun behar ditu Eguzkiaren inguruan bira osoa egiteko, eta egun bat (24 ordu) baino zertxobait gehiago, bere buruaren inguruan bira osatzeko.

Page 7: Ingurune

JUPITER

Jupiter eguzki sistemako planetarik handiena da eta kanpoaldeko lehen planeta da.

Eraztun mehe batzuk ditu, ia ikustezinak, planetaren inguruan biralka dabiltzan hainbat tamainako partikulek osatuak.

16 satelite ere baditu. Ia 12 urte behar ditu Eguzkiaren inguruan bira osoa egiteko, baina 10 ordu baino ez, bere buruaren inguruan bira osatzeko.

Gasezko planeta da batez ere hidrogeno eta helioz osatuta eta oso bereizgarria den ekaitz batekin: Orban Gorri Handia.

Page 8: Ingurune

SATURNO

Saturno eguzki sistemako bigarren planeta handiena da, Jupiterren atzetik.

Eraztun handi batzuk ditu, argi ikusten direnak: baita bere inguruan orbitatzen duten 60 satelite baino gehiago ere. Ia 30 urte behar ditu Eguzkiaren inguruan bira osoa egiteko, eta 10 ordu baino zertxobait gehiago, bere buruaren inguruan bira osoa egiteko.

Page 9: Ingurune

URANO

Urano eguzki sistemako hirugarren planeta handiena da.

Bere atmosferako gasen ondorioz, kolore urdin berdexka du. Inguruan, ia ikusten ez den eraztun sistema bat eta 27 satelite ditu. 84 urte inguru behar ditu Eguzkiaren inguruan bira osoa egiteko, eta ia 11 ordu, bere buruaren inguruan bira osatzeko.

Page 10: Ingurune

NEPTUNO

Neptuno Eguzkitik urrunen dagoen planeta da eta, horren ondorioz, zero azpitik 200 C-tik beherako tenperatura izan dezake. 13 satelite ditu.

Ia 165 urte behar ditu Eguzkiaren inguruko orbita egiteko, eta 16 ordu, bere bueuaren inguruan bira osatzeko.

Page 11: Ingurune

SATELITE KANTITATEA

0

10

20

30

40

50

60

LURRAMARTEJUPITERSATURNOURANONEPTUNO