8
Kaixo, Jon: Iñigo naiz, oriotarra, Iñigo Fernández Ostolaza, Zurriola hondartzan ikusi genuen elkar azkeneko aldiz bainujantzitan. Zorionak eman nahi dizkizut idatzi duzun liburuagatik. Benetan uste dut mugarri sendoa jarri duzula, eta baretzen ari ziren gure uretan eroritako harri horrek uhinak sortuko dituela laster, eta olaturen bat ere bai seguru asko etorkizunean. Konbentzituta nago hondo (pentsamendu-lurzoru?) sendoa jartzen ari zarela gure hiztun komunitatearen baitan, bai oraingoontzat eta bai hurrengo belaunaldientzat ere, eta eragin handia izango duela liburu horrek (eta aurrerago lurzoru beraren gainean idatzi beharko dituzun beste batzuk, espero). Eskaintzen ari zaren ikuskerak, pentsamenduak, sentiberatasunak eta abarrek beren emaitzak izango dituztela seguru. Espero dudan gauza bakarra da bide horretan gure tribuko jendeak haiei buruzko bere iritzi, zalantza eta desadostasunak zintzo agertzea, plaza publikoan edo zuri, eta zuk elkarrizketa emankor horietatik pentsamendua fintzen eta sendoagotzen asmatzea, hori oso onuragarria izango litzatekeelako guztiontzat eta inpresioa dudalako, gainera, zu zoriontsu egingo zintuzkeela horrek. Eszeptiko samarra naiz horretan, eta beldur naiz ez ote diren korro txikietan galduko zuk eragindako iruzkin eta pentsamendu asko, zurekiko pertsonalak eta batere ekarpenik gabekoak batzuk, baina aintzat hartzeko modukoren batzuk ere bai tartean ziurrenik. Nik neuk nire ekarpentxoa egin nahi nizuke, liburuak eman didan guztiagatik esker onez, eta horretan saiatuko naiz, hura irakurri berritan hemen zuzenean zuregana joz. Ahaleginduko naiz eragin dizkidazun hausnarketa asko bazterrean utzi, eta zuretzat benetan balioren bat izan lezaketenekin hari koherente samar bat sortzen. ... Aurrena, eta mamian erabat sartu baino lehen, aitortu behar dizut liburuaren lehen zatia gustatu zaidala gehien, hor dagoelako nire ustez sakoneko ekarpena, epe luzerako ikuskera, pentsamendu-lurzorua, diskurtsoa, aurrerantzean ere lantzen, sendoagotzen eta zabaltzen jarraitu beharrekoa. Bide batez esanda, ulertzen dut zergatik deitu diozun “atal inorganikoa” (eta besteari “atal organikoa”, hau da, organizazioari dagokiona), baina ez zait izen egokia iruditzen. Inorganikoa da, RAEren arabera, edo 1) bizitzarako organoak ez dituen gorputza, eta ez dut uste atal horretako pentsamenduak inorganikoak direnik zentzu horretan (justu alderantziz baizik); edo 2) orden egokirik gabeko atal multzoa, eta alde horretatik, “apunteak” omen direnez zureak, ulergarria litzateke haiei inorganiko deitzea.

Iñigo Fernandez Ostolaza "Hiztunpolisa"ren bueltan

Embed Size (px)

DESCRIPTION

"Hiztunpolisa" irakurrita Iñigo Fernandez Ostolazak Jon Sarasuari bidali zion posta elektronikoa; Durangon, 2014ko urtarrilaren 30ean egindako Topaldian aipatutakoa

Citation preview

Page 1: Iñigo Fernandez Ostolaza "Hiztunpolisa"ren bueltan

Kaixo, Jon:

Iñigo naiz, oriotarra, Iñigo Fernández Ostolaza, Zurriola hondartzan ikusi genuen elkar

azkeneko aldiz bainujantzitan.

Zorionak eman nahi dizkizut idatzi duzun liburuagatik. Benetan uste dut mugarri sendoa jarri

duzula, eta baretzen ari ziren gure uretan eroritako harri horrek uhinak sortuko dituela

laster, eta olaturen bat ere bai seguru asko etorkizunean.

Konbentzituta nago hondo (pentsamendu-lurzoru?) sendoa jartzen ari zarela gure hiztun

komunitatearen baitan, bai oraingoontzat eta bai hurrengo belaunaldientzat ere, eta eragin

handia izango duela liburu horrek (eta aurrerago lurzoru beraren gainean idatzi beharko

dituzun beste batzuk, espero).

Eskaintzen ari zaren ikuskerak, pentsamenduak, sentiberatasunak eta abarrek beren

emaitzak izango dituztela seguru. Espero dudan gauza bakarra da bide horretan gure tribuko

jendeak haiei buruzko bere iritzi, zalantza eta desadostasunak zintzo agertzea, plaza

publikoan edo zuri, eta zuk elkarrizketa emankor horietatik pentsamendua fintzen eta

sendoagotzen asmatzea, hori oso onuragarria izango litzatekeelako guztiontzat eta inpresioa

dudalako, gainera, zu zoriontsu egingo zintuzkeela horrek.

Eszeptiko samarra naiz horretan, eta beldur naiz ez ote diren korro txikietan galduko zuk

eragindako iruzkin eta pentsamendu asko, zurekiko pertsonalak eta batere ekarpenik

gabekoak batzuk, baina aintzat hartzeko modukoren batzuk ere bai tartean ziurrenik.

Nik neuk nire ekarpentxoa egin nahi nizuke, liburuak eman didan guztiagatik esker onez, eta

horretan saiatuko naiz, hura irakurri berritan hemen zuzenean zuregana joz. Ahaleginduko

naiz eragin dizkidazun hausnarketa asko bazterrean utzi, eta zuretzat benetan balioren bat

izan lezaketenekin hari koherente samar bat sortzen.

...

Aurrena, eta mamian erabat sartu baino lehen, aitortu behar dizut liburuaren lehen zatia

gustatu zaidala gehien, hor dagoelako nire ustez sakoneko ekarpena, epe luzerako ikuskera,

pentsamendu-lurzorua, diskurtsoa, aurrerantzean ere lantzen, sendoagotzen eta zabaltzen

jarraitu beharrekoa.

Bide batez esanda, ulertzen dut zergatik deitu diozun “atal inorganikoa” (eta besteari “atal

organikoa”, hau da, organizazioari dagokiona), baina ez zait izen egokia iruditzen.

Inorganikoa da, RAEren arabera, edo 1) bizitzarako organoak ez dituen gorputza, eta ez dut

uste atal horretako pentsamenduak inorganikoak direnik zentzu horretan (justu alderantziz

baizik); edo 2) orden egokirik gabeko atal multzoa, eta alde horretatik, “apunteak” omen

direnez zureak, ulergarria litzateke haiei inorganiko deitzea.

Page 2: Iñigo Fernandez Ostolaza "Hiztunpolisa"ren bueltan

Zeure pentsamenduaren muinean dagoena, ordea, zera da: hizkuntzak, kulturak eta

komunitateak izaki edo zera bizidunak direla ikusarazi, eta horren arabera, merezi duten

arreta eta etika ekologikoarekin haiek tratatzeko proposamen antolatua. Horregatik

iruditzen zait desegoki aurreneko zatiko “apunte”, pentsamendu eta abar bizidun horiei

“inorganiko” esatea.

...

(Parentesi artean: ikusi al zenuen eman nizun Raimon Panikkarren DVDa? Konbentzitua nago

autore horrek mesede handia egingo lizukeela. Adibide soil bat, aipatzen ari nintzaizunaz:

“Fíjate que los derechos humanos no son demócratas. No dependen de la mayoría, no

dependen de la votación de unos cuantos, no dependen del consenso de todos porque hay

gente que todavía defiende la tortura. Y no obstante pensamos que en los derechos

humanos hay algo que te supera a ti y a mi y que lo acatamos.

Y al decir humanos, yo creo que es una limitación. Y por qué no los animales? Y porque no

las colectividades que no son solamente una suma de individuos? Y porque no las culturas? Y

porque no los pueblos?... Además, derecho sin deber no tiene ningun sentido. Y además

quién lo declara?...”

Kulturak, komunitateak, herriak... hizkuntzak, pentsamenduak, erlijioak... bizidunak dira

guztiak, organikoak, gizakion munduari arnas eta kolore ematen.)

....

Bizitzak, Naturak edo Dena Delakoak bi betebehar nagusi jartzen dizkigu, izaki garen aldetik:

izatea, eta garen espezieari eustea, erreproduzitzea. Esango nuke transmisio kulturala

egiteko sena ere berezkoa dugula, gizaki garen aldetik. Eta hiruak egiten ditugu, natural.

Euskaldun izateko ahalegin kontzientea egin behar dugun garaiotan, eta hori beharbada gero

eta kontzienteago bihurtuko den etorkizunean, behar-beharrezkoa izango da natural ez ezik,

berariaz eta modu antolatuan ere egitea. Hortik zure ekarpenaren garrantzia.

Kontuz, baina. Euskarak berak ondo dioen bezala: lehen-da-bizi.

Bizitzak, Naturak edo Dena Delakoak maitemina, orgasmoak, maitasuna eta seme-alabek

ematen dituzten lotura, harrotasun eta poz horiek guztiak asmatu ditu espeziea

erreproduzitzeari uzteko tentaziorik izan ez dezagun. Horregatik, izan eta erreproduzitu

erraz eta gustura egiten dugu eta egingo dugu, natural.

Kultur-transmisioa ezingo badugu egin hain natural, modu kontziente eta antolatuan ere

egin beharko dugunez, arriskuan izango da, orain arte baino gehiago. Eta betebehar natural

Page 3: Iñigo Fernandez Ostolaza "Hiztunpolisa"ren bueltan

hori uzteko tentaziorik izan ez dezagun, erraza eta gozagarria beharko du izan –beharko

dugu egin– kultur-transmisioa.

Zuk probokatzeko esaten omen zenuen nahiago zenuela seme gazteleradun taxuzkoa,

euskaradun eta gazteleradun erdipurdikoa baino. Hizkuntza bizitzeko, gozatzeko, eragiteko

delako beste ezer baino lehen.

Lehen-da-bizi, zoriontasuna delako helburu nagusi, ez transmisioa.

...

Zoriontsua naiz, esaterako, laguna poztu, hunkitu edo egoki zirikatu dudanean, une jakin

horretan behar edo nahi nuen hitz edo esamolde zehatz hori gogoratu eta erabili edo sortu

dudalako.

Motibazio pragmatikoa eta hizkuntzaren dimentsio espresibo eta estetikoa bereizten dituzu

zuk, lehenengoari garrantzia handiagoa emanez (bezala) gainera. Eta hor oker zabiltzala uste

dut (gero azalduko dizut zergatik uste dudan gertatzen zaizula hori).

Zer da pragmatikoago oraintxe adierazi nahi nukeen hau adierazi nahi dudan modu

zehatzean adierazteko formula konkretua aurkitzea baino?... Orain zuregan eragitea,

lehentxeago arreba konbentzitzea, geroxeago laguna emozionatzea, bihar lankidea

konbentzitzea, ezagunari ziria sartzea, beti jendea seduzitzea... horiek bai bizitzako

funtzioak, muin-muinekoak.

Hizkuntzaren espresibitatea eta estetika ez da hizkuntzaren beste dimentsio bat,

hizkuntzaren dimentsio zentrala baizik; hartan kale eginez gero (hizkuntzak berak edo

hiztunen gehiengo zabalak), alferrikakoak direlako hura pizteko gainontzeko ahaleginak oro.

Hizkuntzaren espresibitatea eta estetika da hiztun guzti-guztien uneoroko errealitaterik

errealena. (Eta gaur egun, zoritxarrez, euskal hiztun gehien-gehienon arazoa, hein batean

edo bestean, nahi eta ezina, baita hiztun oso askoona ere). Eta ez dezagun ahaztu: lehen-da-

bizi.

Mintzoaren ahalmena itzela da, bai. Nonahi dago eta uneoro, eta hiztun bakoitzaren gunerik

intimoenean dagoenez, sekulako potentziala dauka. Arnasa eta koloreak, bi-biak eman edo

kendu diezazkioke mintzoak hiztunari, hiztun-taldeari, komunitateari.

Hizkuntzaren dimentsio potenteena da praktikan espresibitatea. Mugak, eragozpenak eta

ezintasunak sobera izango ditugu beti, euskara ez bada hiztun gehienentzat natural. Hau da,

zorion-iturri erraz eta gozagarri.

...

Page 4: Iñigo Fernandez Ostolaza "Hiztunpolisa"ren bueltan

Zoriontsua naiz baita ere, adibidez, oso ondo ulertzen ez dudan Koldo Izagirreren edo José

Hierroren olerki iradokitzaile bat behin eta berriz dastatzen dudanean, edo Laboaren edo DJ

Shadow-en kanta batekin hunkitzen naizenean, edo auskalo zein filmeko eszenan, edo

egunsentian zeruak, ortzimugak eta itsasoak kolore eta forma ezohikoekin harrapatzen

nautenean.

Bizitzak, Naturak edo Dena Delakoak ez dut uste gizakiontzat sortzen dituenik egunsentiak,

edo gizakiok mundu hau maite dezagun edo mundu honekin komunioan senti gaitezen. Eta

ez dut uste, ezta ere, egunsentia ikustera joaten garenean mundu honekin harmonian

sentitzera joaten garenik, nahiz eta hori ere gerta dakiguken gero, argitzen doan ortzimuga

zoragarriari begira.

Kulturgileak ez dira soilik hiztun komunitatearentzako gasolina sinboliko ekoizleak (laster

azalduko dizut zergatik uste dudan ikusten dituzula horrela). Kultur sortzaile eta

kontsumitzaile gehienok gehienetan ez dugu kultur-lanak sortu edo dastatzera jotzen

komunitate sentimendua bizi edo komunitatea biziberritzeko.

Plazerraren bila goaz gehienetan, egunsentia ikustera edo orgasmoaren bila joaten garenean

bezalaxe, natural, erraz eta gozagarri. Lehen-gaia delako plazerra, zoriontasunaren bila ari

den mendebaldarrarentzat.

...

Nabarmen da burua pentsamolde estrategikoan trebatu duzula (etorkizun-ikuspegia,

estrategiak, ekintzak). Horrek trebatu ez ezik, trabatu ere egin dezake ordea. Formatu eta

deformatu aldi berean.

Koherentzia argia du zure jardunak. Nolako ikuskera eta pentsamendu-zorua, halako

etorkizun-ikuspegia eta estrategiak. Eta prozesu hori guztia arrazoimenarekin egin behar

gainera (arrazoiekin eta intuizioekin, adimenarekin alegia; baina arrazoitzeko gaitasunarekin

batez ere). Eta azkenean, emaitza nolabaiteko monismo logiko bat da, nolabait esatearren.

Komunitate gisa bizi eta irautea desio gorena; hori lortzeko, kultur-sorkuntza eta transmisioa

behar; hori lortzeko, hizkuntza esparru guztietan eta hiztun dentsitate nahikoa; hori lortzeko,

hezkuntza, hedabideak, alfabetizazioa...; hori lortzeko, erakundeak eta gizarte-

mugimenduak; hori lortzeko, pertsona motibatu eta trebatuak; hori lortzeko...

Hau da, espiralean edo nahi den bezala, lerro logiko bat sortzen da azkenean, puntu jakin

hori duena erpinean. Goitik behera hasten gara, eta dena ikuspuntu jakin batera mugatzen

dugu ezinbestean, komunitatea biziberritzera, gero pixkanaka horretarako beharrezkoak

diren osagai eta egituretara jaitsiz.

Bizitza, Natura edo Dena Delakoa askoz konplexuagoa da ordea, eta ez da uzten atzitzen.

Zera bizidun bakoitzaren konplexutasuna ezin da nahi modura ikusi eta moldatu, eta

gutxiago ikuspuntu jakin bakarretik, azken hau oso irekia eta integratzailea izanda ere.

Page 5: Iñigo Fernandez Ostolaza "Hiztunpolisa"ren bueltan

Pentsamolde estrategiko arrazionalak osagai ezberdinen gainean eragindako ikuspegi

monista hori humanizatu eta zabaldu beharra dago, nire ustez, pentsamendu-zoru

konplexuago, sendoago eta bizigarriago bat zertzeko.

Hizkuntza ez da soilik kultur-fluxu baten bueltan komunitate bat sortu eta elikatzeko

lehengaia. Kultur-sorkuntza ez da mugatzen hiztun komunitatearen erregai sinbolikoa

ekoiztera. Idazleak ez dira harakinen pareko (geroago esango dizut zerbait azken honetaz)...

Hizkuntzak maila pertsonalean, hiztun bakoitzaren ezpainetan, pertsonen arteko tratu

zuzenean balio praktiko pragmatikorik ez badu, ez du talde-mailan sare nahikorik josiko,

haren bueltan komunitate sendorik eraikiko. Pertsonarentzat lehen-da-bizi, zoriontasuna

delako helburu nagusi.

Eta gozagarritasuna alde batera utziz, kultur-sorkuntza eta sortzaileak komunitatearentzako

gasolina sinboliko ekoizle gisa ikusten baditugu soilik, komunitatea biziberritzen duten

kultur-jarduera edo lanak sustatzera gehiegi lerratuko bagina, artifizioa ekarriko luke

ahalegin kontziente(egi) eta antolatu(egi) horrek, eta kultura ez litzateke izango ez natural,

ez erraz, ez gozagarri.

Badakit azken arrisku horretatik oso urrun gaudela, behar-beharrezkoa dela diseinatutako

lerroa, eta kultur-politikan eragiten asmatuko beharko dela hura lerro horretara ahalik eta

gehien ekartzeko. Ez da egiteko makala.

Pentsamolde estrategiko arrazionalak eragindako lerro monista hori humanizatu eta zabaldu

beharra dago, ordea. Estrategia organikoak zehaztea zaildu egin dezake horrek, baina beste

alde batetik, pentsamendu-lurzorua zabaldu, sendotu eta biziagoa –organikoagoa–

bihurtuko luke, inkoherentziak eta ondo harilkatu gabeko espazioak ere sortuko lituzkeen

arren.

Gizakiak bezain bizi eta konplexuak hizkuntzak, kulturak eta komunitateak.

....

Zeresan asko dago kulturgileen prestigioaren fabrikazioaz. Erromantizismo garaiko aje

batzuk ez ditugu oraindik gainetik kendu (inspirazioa, orijinaltasuna, artista jainko txiki...). Ez

gaitezen, ordea, intelektual progre modernikola homologaziozaleei aurre egin beharrarekin

ikuspegi autentikozale moduko batean bertan goxo geratu.

Ez nago gaian jantzita, eta ausarta da inorantzia, baina egingo nuke gizakion milaka urteko

ibilbidean eta hango eta hemengo kultur ezberdin asko eta askotan kultur-sortzaileekiko

ikuskera antzekoak suma daitezkeela alde eta aldi gehienetan. Erromantizismoa ez zen

horretan hain orijinala izan, eta dena ez dira ego eta hego kontuak.

Interesgarria irudituko zaizulakoan, noizbait garajetik igoko ditut Ernesto Sabatoren liburuak

eta azalduko dizut haren ikuspegia hobeto, baina aurrerapen gisa:

Page 6: Iñigo Fernandez Ostolaza "Hiztunpolisa"ren bueltan

Sabatok dio, gutxi gorabehera eta memoriaz ari naiz, bere-berezkoa duela gizakiak ametsa,

bere alde ez arrazionalak (irrazionalak eta arrazoiaz gaindiko edo albokoak) ere elikatzea.

Amets egiteari, istorioak sortu eta entzuteari, galderak egiteari, pentsamendua bihurritu eta

garatzeari utziko balio gizakiak, erotu egingo litzateke, iparra galduko luke.

Funtzio horiek betetzen zituzten aztiek eta istorio asmatzaile-kontalariek tribuan, eta funtzio

horiek betetzen dituzte nolabait egun kulturgileek komunitatearentzat. Osasungarriak dira

taldearen bizitza eta garapenerako. Gozagarritasuna eskaintzen dute, txunditu eta hunkitu;

iruditeria sortzen dute, hezi eta josi; gasolina sinbolikoa ekoiztu ere bai.

Horregatik behar ditu komunitateak kultur-sortzaileak harakinak baino askoz gehiago, eta

horregatik estimatu izan ditu beti eta estimatzen ditu –edo igartzen ditu garrantzitsu–

oraindik herriak, giza-taldearentzat funtsezkoak diren funtzio batzuk betetzen dituztelako

nola edo hala.

Trebeak dira idazleak, bai, beren lan eta funtzioak azaltzen eta goratzen, baina hor sakonean

dagoena ezin esplika daiteke kulturgileen prestigioaren fabrikazioaren inguruko

hausnarketekin soilik.

...

Baikorra izan zara liburuan (ni naizena baino gehiago, alegia). Erresistentziarako gakoak

eskaintzen dituzu bertan, baina baita ere, eta batez ere, hiztun komunitatea biziberritzeko

pentsamenduak eta lan-ildoak. Pentsamendu-lurzoru horren azpian, edo hondo sakonean,

gutasuna nabarmentzen duzu, komunitate zentzua.

Egia da, hor daude koadrillak, elkarte gastronomikoak, kooperatibak, ehunka gizarte-

eragile... Ez dut uste, ordea, gaur egun hain komunalista, arduratsu, kooperante eta abar

garenik ez euskal herritarrak ez euskaldunak. Indar konstituiente hori gainbehera edo

lausotzen doala iruditzen zait.

Inteligentea da azken hori esan beharrean (kexati, galtzaile eta gainbehera agertuz), egin

duzun bezala indarguneak aipatzea (motibatzaileago suertatuz). Baina ez dezagun ezta ere

erabat sinistu hain sendoa denik errealitate hori. Estrategiak finkatzeko garaian, funtsezkoa

baita indar-korrelazioak ondo neurtzea, oso ondo dakizunez.

Agian hor dago gizartearen zati zabal baten baitan komunitate zentzu hori, erdi lo, norbaitek

esnatu zain, askoz gehiago emateko potentzialarekin. Barrunbe horietan eragiten asmatuko

duten pentsalari eta ekintzaileak behar ditugu, komunitatea biziberritzeko noragune,

estrategia eta aktibistak.

Txaranga txiki bat nahikoa izan daiteke herri osoa esnatu eta festa giro sanoan jartzeko.

Edozein doinu edo zaratak ez du balio ordea.

Euskaratik eta euskaraz, tribuaren bihotzetik eragiten asmatuko duten pertsonak behar

ditugu. Euskaraz bizitzeko hautu kontzienteak paradigma etiko ekologiko bat dakar

Page 7: Iñigo Fernandez Ostolaza "Hiztunpolisa"ren bueltan

berarekin, baina batzuentzat soilik, zuk hor esaten duzun bezala. Horiek behar lukete izan

eragile.

Zenbat dira batzuk horiek? Zenbat dira beharrezko? Zenbat lirateke luxu?... Eta nolakoak

behar lukete?...

Goazen jartzera bi mutur, zuk liburuan maiz egiten duzun bezala (dialektikoa baita

arrazoimena, ezen ez bizitza, mundua, errealitatea). Mutur batean hedonista ezaxolatia,

“lehen-da-bizi eta gero ere bizi” soilik pentsatzen eta egiten duen gizaki postmoderno arin

irrifar txoro errazeegikoa; eta beste muturrean, berriz, militante patetikoa, betebehar

politiko ezin garrantzitsuagoei estu lotuta bizi dena etengabeko borrokan serio demonio

tragikoan.

Hor tartean nonbait gabiltza guztiak, eta zorionekoak eta zoritxarrekoak bietan izango dira

noski. Komunitatea biziberritzeko estrategiaren logikak bigarrengoetatik behar dugula

esango liguke. (Barkatu, parodia atera zait ia, nahi gabe). Hedonista arduratsuak eta

militante irrifartsuak behar ditugu, ordea.

Helburu zinez ederra litzateke hori: euskaraz bizitzeko hautua egin nahi duten euskaldunei,

eta komunitatea biziberritzeko ekarpenak egiteko prest dauden gainontzeko euskal

herritarrei, erabaki horiek berekin dakartzaten (edo ekar litzaketen) inplikazio eta lan-ildo

koherenteak ikusarazi, eta haietan gustura, zoriontsu eta poza kutsatuz jardun dezaten

lortzea.

Horretan, urrutira joan gabe, zu bezalako gehiago behar ditugu. Zuk zure lehen-da-bizi

horretan txertatu duzu, hain justu, komunitatea sortzen laguntzeko hautua, natural.

Komunitatea biziberritzeko ahalak eginez bizi zara zoriontsu, eta zoriontsua denak

irradiatzen du zoriontasuna edo behintzat energia pittin bat.

Ez da gogo-aldarte hori preseski euskalgintzako erakundeetan egun sumatzen dena... Non da

ilusioa, entusiasmoa, pasioa?... Lo edo erdi lo bakarrik bada, gaitz erdi. Inpresioa dut, hala

ere, euskarak berak eta komunitate zentzuak oraindik orain ere potentzial handia gordetzen

dutela jende asko esnarazi eta aktibatzeko, erakarri eta kutsatzeko.

Posmodernia hedonista eta ezaxolati batetik nator ni neu. Nire lehen-da-bizi horretan ez

zegoen ez gutasunik, ez kezkarik, ez ezer. Euskarak neure barruan bere lantxoa egin du,

ordea, eta konturatzen joan naiz gaur egungo mundu honetan euskaraz bizitzea

uniformizazioari aurre egitea dela, txikien garrantzia nabarmentzea, ezberdintasunek guztiak

aberasten gaituztela erakustea, materialismo hutsari eta errazkeriari kontra egitea, tokia

tokikoari eta egunerokoari garrantzia ematea, arduraz jokatzea…

Barruan neraman hazia. Kanpotik jasotako ur frexko eta gozagarriak ernatu zuen, natural

samar. Misterio zerutiarra dirudi oraindik euskaldun bat euskalzale bihurtzen den une

horrek. Misterio pixkat kendu behar zaio misterioari. Lurretik, sustraietatik gora, han eta

hemen natural haz dadin ongarritu behar da lurzorua.

Page 8: Iñigo Fernandez Ostolaza "Hiztunpolisa"ren bueltan

...

Lehen-da-bizi, baina bizitza ez da jolas. Hala ere, gure tematze honek eman dezala jolasa,

borroka baino gehiago. Eta jolasa izan dadila, noski, erraza eta gozagarria.

Gogo-aldarteak eta emozionalitateak paper berebizikoa jokatzen baitute, zuk ondo diozunez,

eta hizkuntza-kultura-komunitatea bizitzeko eta biziberritzeko bide, lan eta moduek eman

behar dizkigutelako, arrazoia baino gehiago, bizitzeko arrazoiak.

...

Gehiegi luzatu naiz. Ez dut lehenago bukatzen asmatu...

Eskertuko nizuke tartean zer edo zer probetxuzkorik atera ote duzun esango bazenit, Jon,

pare bat lerrotan besterik ez bada ere.

Eskerrik asko denagatik.

Iñigo