1
KONTSUMISIOARI INTSUMISIOA! Aurten ere, gabonak hurbil dauden honetan, egungo gizarteak barneratuta duen bizi eredua aztertzeko jardunaldi batzuk martxan jarri ditugu Berriozarko Taupada gaztetxetik. Adibide batzuk jartzearren, zaharkitua dagoenarekiko mespretxua, beti gauza berriak erosteko beharra, bigarren eskuko gauzekiko gutxiespena, mugikorrak urtero aldatzeko ohitura, apurtzen zaizkigun gauzak konpontzeko ezintasuna eta berriak erosteko nahia aipa ditzakegu. Gabonetan, gainera, joera hori izugarri areagotzen da, inoiz erosiko ez genituzkeen lurrinak erosten ditugunean, umeei aste bateko zoriontasun faltsua sorrarazten dieten jostailuak oparitzen dizkiegunean, soilik urtean behin erabiltzen dugun plastikozko pinu bat erosten dugunean edo gabon zaharrean urte osoa armairuan egotera kondetua egonen den mozorro bat erosten dugunean. Kontsumoan oinarrituriko gizarte batean bizi gara, aisia kontsumorik gabe ulertzen ez duen gizarte batean, kontsumoa eta zoriontasuna lotzen dituen gizarte batean. Gainera, askotan ez dakigu joera hau berezkoa edo artifiziala den, hau da, ez dakigu ohitura horiek jatorri mugatua duten edo beti egon diren pertsonon izaeran iltzaturik. Bada, hori guztia aztertzeko hainbat eztabaida, tailer edo hitzaldi eginen ditugu azaroan zehar. Baina ez da azterketa hori izango jardunaldi hauen helburu bakarra. Egungo eredua aztertu ez ezik, hari alternatibak bilatzen saiatuko gara jardunaldien azken txanpan. Horretarako jadanik existitzen diren alternatibak ezagutuko ditugu. Ondoren, Berriozarren zein alternatiba behar den ikusi eta horietatik hainbat martxan jarriko ditugu abenduaren 7tik 23ra egingo ditugun jardunaldietan. Azkenik, gabonetako neurriz kanpoko kontsumo ohiturei aurre egiteko eta jostailu, liburu eta abarren trukaketa bultzatzeko azoka bat jarriko dugu martxan. Hortaz, egungo kontsumo ohituren inguruan kezka duen edonor animatzen dugu jardunaldietan parte hartzera eta gurekin batera jendarte arduratsuago bat eraikitzeko bidean alternatibak sortu eta garatzera. KONTSUMISMOARI SUA, ALTERNATIBAK GURE PAUSUA!

irakurketa

Embed Size (px)

DESCRIPTION

kontsumismo kanpainako irakurketa

Citation preview

KONTSUMISIOARI INTSUMISIOA!

Aurten ere, gabonak hurbil dauden honetan, egungo gizarteak barneratuta duenbizi eredua aztertzeko jardunaldi batzuk martxan jarri ditugu Berriozarko Taupadagaztetxetik.

Adibide batzuk jartzearren, zaharkitua dagoenarekiko mespretxua, beti gauzaberriak erosteko beharra, bigarren eskuko gauzekiko gutxiespena, mugikorrak urteroaldatzeko ohitura, apurtzen zaizkigun gauzak konpontzeko ezintasuna eta berriakerosteko nahia aipa ditzakegu.Gabonetan, gainera, joera hori izugarri areagotzen da, inoiz erosiko ez genituzkeenlurrinak erosten ditugunean, umeei aste bateko zoriontasun faltsua sorrarazten dietenjostailuak oparitzen dizkiegunean, soilik urtean behin erabiltzen dugun plastikozko pinubat erosten dugunean edo gabon zaharrean urte osoa armairuan egotera kondetuaegonen den mozorro bat erosten dugunean.

Kontsumoan oinarrituriko gizarte batean bizi gara, aisia kontsumorik gabeulertzen ez duen gizarte batean, kontsumoa eta zoriontasuna lotzen dituen gizartebatean. Gainera, askotan ez dakigu joera hau berezkoa edo artifiziala den, hau da, ezdakigu ohitura horiek jatorri mugatua duten edo beti egon diren pertsonon izaeraniltzaturik.

Bada, hori guztia aztertzeko hainbat eztabaida, tailer edo hitzaldi eginen dituguazaroan zehar. Baina ez da azterketa hori izango jardunaldi hauen helburu bakarra.Egungo eredua aztertu ez ezik, hari alternatibak bilatzen saiatuko gara jardunaldienazken txanpan. Horretarako jadanik existitzen diren alternatibak ezagutuko ditugu.Ondoren, Berriozarren zein alternatiba behar den ikusi eta horietatik hainbat martxanjarriko ditugu abenduaren 7tik 23ra egingo ditugun jardunaldietan.

Azkenik, gabonetako neurriz kanpoko kontsumo ohiturei aurre egiteko etajostailu, liburu eta abarren trukaketa bultzatzeko azoka bat jarriko dugu martxan.

Hortaz, egungo kontsumo ohituren inguruan kezka duen edonor animatzen dugujardunaldietan parte hartzera eta gurekin batera jendarte arduratsuago bat eraikitzekobidean alternatibak sortu eta garatzera.

KONTSUMISMOARI SUA, ALTERNATIBAK GURE PAUSUA!