16
z HERNANI Futbol 7 txapelketa, Zubipen Dispertsioaren kontrako Futbol 7 Txapelketa jokatuko dute gaur Zubipen. Goizeko 08:30etan osatuko dituzte taldeak, eta 09:00etan hasiko da txapelketa. Eguerdian, bazkaria egingo dute Tilosetan, eta kantaldia eta kale bueltarekin luzatuko dute festa, berandura arte. /15 Okupazio napoleonikoaz Garcia, tesian Gipuzkoako gizartearen parte- hartzea eta erresistentzia oku- pazio napoleonikoaren lehenen- go erdian (1808-1810) tesian bikain cum laudea lortu du Pedro Pablo Garcia hernania- rrak. Bertan, zalantzan jartzen ditu orain arteko teoriak. /11 z ASTIGARRAGA Sagardo txapelketa martxan, Kizkia Taldeak Asteazkenean emango dio hasiera Astigarragako Kizkia Taldeak urteroko sagardo lehia- ketari. 20 sagardoren artean onena aukeratuko dute aurten. Horretarako, lau otordu egingo dituzte asteazkena eta irailaren 18a bitarte. Orduan esango dute onena zein den. /15 JAIAK Ergobi eta Portu, festetan /2-6 2019ko abuztuaren 24a, larunbata 6.850 zk. www.kronika.eus ONDO ezagutzen du Hernani, Benito Lertxundik, eta irailean berriro ere bertan izango da, Ospakizun Gauean azken lana aurkezten. Hori aitza- kia hartuta, bere oroitzapenez, egungo ideiez, bere kantaeraz eta ibil- bidearen inguruan, eta bere konformatze ezaren inguruko hausnarke- tei buruz aritu da. «Asekaitza» omen da, eta, beraz, hobetzeko tartea baduela pentsatzen du beti, sekula lanean aritzeari utzi gabe. /8-10 z HERNANI Kontzertua emango du Benito Lertxundi abeslariak irailaren 6an Hernaniko kiroldegian, eta sarrerak salgai daude. Ez du aurreneko aldia herrian, gogoratu duenez. Ospakizunetan Benito Lertxundi, irailean Hernanin GAUR KRONIKAN Ergobia / 2-3 Portu /4-6 Eskolara buelta /7 Hernani /8-16 Benito Lertxundi, arrauna, errugbia... Astigarraga /15 Goizueta /15 1994an hasi ziren arraunean Edurne eta Gurutze Yarza Odriozola ahizpak Hernaniko Arraun Elkartean. Emakumeen aurreneko batela osatu zuten, eta aurten, bueltan dira. / 12-13 25 urtera, «opari bat»

JAIAK Ergobi eta Portu, festetan · 2019. 10. 17. · Kontzertua emango du Benito Lertxundi abeslariak irailaren 6an Hernaniko kiroldegian, eta sarrerak salgai daude. Ez du aurreneko

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • z HERNANI

    Futbol 7 txapelketa,ZubipenDispertsioaren kontrako Futbol 7Txapelketa jokatuko dute gaurZubipen. Goizeko 08:30etanosatuko dituzte taldeak, eta09:00etan hasiko da txapelketa.Eguerdian, bazkaria egingo duteTilosetan, eta kantaldia eta kalebueltarekin luzatuko dute festa,berandura arte. /15

    Okupazio napoleonikoazGarcia, tesianGipuzkoako gizartearen parte-hartzea eta erresistentzia oku-pazio napoleonikoaren lehenen-go erdian (1808-1810) tesianbikain cum laudea lortu duPedro Pablo Garcia hernania-rrak. Bertan, zalantzan jartzenditu orain arteko teoriak. /11

    z ASTIGARRAGA

    Sagardo txapelketamartxan, KizkiaTaldeakAsteazkenean emango diohasiera Astigarragako KizkiaTaldeak urteroko sagardo lehia-ketari. 20 sagardoren arteanonena aukeratuko dute aurten.Horretarako, lau otordu egingodituzte asteazkena eta irailaren18a bitarte. Orduan esangodute onena zein den. /15

    JAIAK

    Ergobi eta Portu,festetan /2-6

    2019ko abuztuaren 24a, larunbata 6.850 zk. www.kronika.eus

    ONDO ezagutzen du Hernani, Benito Lertxundik, eta irailean berriro erebertan izango da, Ospakizun Gauean azken lana aurkezten. Hori aitza-kia hartuta, bere oroitzapenez, egungo ideiez, bere kantaeraz eta ibil-bidearen inguruan, eta bere konformatze ezaren inguruko hausnarke-tei buruz aritu da. «Asekaitza» omen da, eta, beraz, hobetzeko tarteabaduela pentsatzen du beti, sekula lanean aritzeari utzi gabe. /8-10

    z HERNANI

    Kontzertua emango du Benito Lertxundiabeslariak irailaren 6an Hernanikokiroldegian, eta sarrerak salgai daude. Ez duaurreneko aldia herrian, gogoratu duenez.

    Ospakizunetan Benito Lertxundi, irailean Hernanin

    GAUR KRONIKANErgobia / 2-3

    Portu /4-6

    Eskolara buelta /7

    Hernani /8-16Benito Lertxundi, arrauna,errugbia...

    Astigarraga /15

    Goizueta /15

    1994an hasi ziren arraunean Edurne eta Gurutze YarzaOdriozola ahizpak Hernaniko Arraun Elkartean. Emakumeenaurreneko batela osatu zuten, eta aurten, bueltan dira. /12-13

    25 urtera, «opari bat»

  • GAUR, ABUZTUAK 24San Bartolome10:30, XII. Kros Herrikoia (XVII.Bernardo Arzallusen oroimena). 10 kilometrotako lasterketa, Ergobiko plazatikhasi eta Santiomendin barrena.Ordekazgain mendiko igoerakere izango dira. Irabazleentzakogaraikurren gaiz, parte-hartzai-leen artean zozketatzeko sariakere izango dira. 12:00, Pasai txarangaren aurkezpenarekin batera, patatatortila lehiaketa egingo da.Eguerdiko 12:00ak baino lehenaurkeztu beharko dira tortilak,Plazan.14:00, Bazkari herrikoia karpan. Menua: tomate entsalada, Gernikako piperrak,hegaluzea plantxan, txuleta,edariak, Ezeizako pasteltxoaketa kafea. Prezioa: helduek, 25euro; umeek, 12 euro. (16 urtetikbehera).

    18:00, Aizkolariak. Iker Vicente,Mikel Larrañaga, SuharriPaolla, Luis Polanko eta EnekoSaralegi eta Joxe Maria Esnaolazutikakoan.19:00, Ergobiko ‘suelto’ dantzatxapelketa. 10 bikotek hartukodute parte arin-arin eta fandangoa dantzatuz.23:30, Zaldi Proba. AndoniMendizabal eta Itxaso Arrutiasteasuarrak izango dira aurrezaurre.1. Ekolan2. Talleres Bilan.01:00, La Jodedera musika taldearen kontzertua.

    BIHAR, ABUZTUAK 25Sagardo Eguna10:30, Meza NagusiaAstigarragako elizan, auzokohildakoen omenez.11:30, LVIII. Sagardo Lehiaketa.Astigarragako bailarako sagar-dogile guztiak izango dira gon-

    bidatuak. Dastaketa 12:00etanhasiko da, eta nahi adinasagardo eta pintxo izango da. 1. Joyeria Ayestaran2. Grupo Iturle.3. Iretza.16:30, Pailazoak. Tomaxen abenturak. Espien eguna.Haurrentzako abesti, dantza etaanimazioa euskeraz. Jarraian, Leizurik egindakoizozkiak banatuko dira hau-rrentzat, eta bitartean, Pasaitxarangak agerraldia egingo duPlazan.19:00, Harrijasotzaileak. Harritxikien momentuko harrijasotzaile onenen artekoVII. Txapelketa, Ergobiako104kg-ko Harri Beltza tartekodutela. Mikel Lopetegi Urra,Izeta IV, Xabier Peñagarikano,Iñigo Eizagirre, Inhar Urruzunoeta Gorka Etxeberria 21:00, Kantu afaria karpan,Gaztelubideko Orfeon de la

    Castañarekin. Menua: entsala-dilla rusa, langostinoak, txekor kostilla, edariak, limoi sorbetea, pasteltxo sorta etakafea. Prezioa: helduek, 23 euro;umeek, 12 euro (16 urtetik behera).

    ETZI, ABUZTUAK 26Idi dema12:00, Idi-demak. LV. ErgobikoSari Handia, Tximelak babestua. Olazar Lezokoa,Irarreta Oreretakoa, IsidoroErretegia Azkoitikoa eta TelleriaLasartekoa.14:30, Bertso bazkari ofiziala,Miren Amuriza eta AmetsArzallus bertsolariekin. Menua:fritoak, iberiko sorta, zapoaplantxan eta azpizuna entsala-darekin, edariak, Goxua etakafea. Prezioa: helduek, 28euro; umeek, 15 euro (16 urtetik behera).

    18:00, Idi-demen bigarren txan-da jarraian. Beste bi partehartzaileak jarriko ditugu lanean. Ondoren, sari banaketaegingo da.19:30, Laiotz musika taldea.23:00, Zezen suzkoa su artifi-zialak.Ondoren, Laiotz jaien amaierara arte.

    OHARRAK- Karpako bazkari eta afarietarako tiketak jaietakotxosnan erosi ahal izango dira.Bono berezia izango da, baitaere, karpako bazkari eta afariguztiak barne hartzen dituena,85 euroren truke.- Jai Batzordeak eskatu duesandakoa betetzeko, istripuedo istiluak saihesteko.- Jai Batzordeak jakinarazi duez dela egingo gertatu litezkeen istripuen erantzule.

    ERGOBIKO JAIAK 2019

    PORTU ETA ERGOBIKO FESTAK BEREZIA 2019 - 08 - 24 2

    MAITEAK ditu oso, Agustin Urreagak, Er -go biako Festak. Atzo, txupinazoa bota -tze ko ohorea hari eman zioten, eta argigeratu zen festarako gogoa baduela. Halaere, gogoan izan zituen bertan ezzeudenak. «Ergobiako jende asko bizi dakanpoan, Ameriketan eta... Seguru askomerienda eder batekin ospatzen aridirela, festen hasiera!». Betirako joan -dako beste batzuk gogora ekartzean,berriz, emozionatu egin zen.

    Bukatzeko ohar batzuk ere eman zi -tu en; «ondo pasa denak, baina es kan da -

    lurik egin gabe! Hor zehar entzun di -tugun eraso horien berririk ez dugu jasonahi Ergobian! Horrela, hauek jarraitukodute izaten Euskal Herriko eta munduosoko festarik onenak! Gora Ergobia!».

    Astelehenera arte, etenik ezTxupinazoaren ondoren, haur jolasaketa abar luzea etorri ziren, eta astele he -nera arte ere, ez da ezer faltako.

    Gaur, kros herrikoiarekin hasi, eta pa -tata tortila lehiaketa, txaranga, baz kariaeta abar luzea izango dira.

    ERGOBIAKO JAIAK

    «Ondo pasa denak, baina eskandalurik egin gabe!»Horrelaxe hasi zituen atzo Agustin Urreagak Ergobiako Jaiak;«Eta Gora Ergobia!». Lore sortaz gain, trofeo berezi bat ere jasozuen... Gaur jarraipena izango du festak, krosarekin hasita.

    Itzaletan edo eguzkitan, aldea nabaria izan zen lokotxetan!

    Mikro berezia jaso zuen opari, Ergobiako esatari nagusiak!

    Festak ondo hasteko, txupinazoa botata familia elkartu zuen Agustin Urreagak.

  • URREAGAREN ahotsak, aspalditik esna -tu ditu Ergobiko kaleak. Hala ere,aurreko urtean egin zuen lan azkenaldiz esatari moduan, urteak aurreradoazela, eta Ergobiko ahotsa izateariuko egin behar ziola esanez. «Gazteeiere lekua utzi behar zaie».

    Atzoko txupinazioa Urreagak botazu en, eta «ilusioz» gainera; esatari afi -zioari agur esateko modu bat, «erremategisa». Urte asko egin ditu Urreagak,Ergobiko ahotsa izaten, kaleak alaitzeneta jendea animatzen. Baina atzokotxupinazioan, orain arte Ergobiko jaiakgirotu dituen ahotsari «off» botoiazapaldu zion.

    Ergobiko festak Urteak pasa ahala, pertsonak aldatzendiren moduan, festak ere aldatu egitendira. Urtero aldaketak egon ohi dira;batzuetan, aurreko urteko akatsakberri ro ez gertatzeko, aldaketak egitendira egitarauetan, eta ekintzetan. Bes -teetan, berrikuntzak behar direla eta,ordutegiak aldatzen dira. Festak, garai -etara eta pentsaera berrietara moldatuzdijoazte pixkanaka.

    Urre agak dio, garaiak aldatu egindirela. Eta gazteak zirenean, oso or du -tegi desberdina zegoela; «goizeko06:00etan hasten ginen festan, ordurakohasten baitzen diana». Ondoren,06:30ak inguru, karrozekin Astigarra -gako elizara abiatzen ziren, jai giroan,txaran garekin, 07:00etako mezarajoateko asmoz. Behin hau amaituta,Ergobira itzuli eta «08:00etan, txokolata -da egiten genuen». Baina hori, duela 50urte egiten zen, «gaur egun ordea,festak beranduago hasten dira, 10:30ak

    inguruan». Aldaketak medio, urte honetan,

    Ergobiko ahotsa ez da Urreaga izango,eta baliteke jende askok ahots ezagunhori faltan botatzea.

    Urreaga eta Ergobiko festakGaztea zenetik bizi izan ditu Ergobikofestak Urreagak. Goizean goiz esnatu,eta kaleetara abiatzen zen, festakgozatzera. Meza ostean, hamaiketakoeder bat egiten zuten, sagardoarekineztarriak bustiz.

    Gaur egun, oraindik ere Ergobikofesten zale amorratua da, urtero urterojoaten baita. Hala ere, ehundaka ekin -tzen artean, Urreagak Sagardo Lehia -keta du gustukoen. Bihar ospatuko daLVIIa hain zuzen, goizeko 11:30akaldera. Han izango da Urreaga, «sortzenden anbientea oso ona da, ni osogustura egoten naiz bertan».

    Opor garaiak heltzen direnean, Urre -agak beti, tarte bat eskaintzen die Ergo -biko festei. «Nonbaitera joan behar du -da nean, Ergobiko festak beti manten -tzen ditut».

    Eta orain, zer? Aurreko urtean utzi zuen Ergobiko aho -tsa izateari, eta atzo txupina zioarekinerremate gisa, agurtu zuen bere afizioa.Hala ere, Urreagak ez ditu festak aldebatera utziko, zale amorra tua da etaetorkizunean ere halaxe izaten jarrai -tuko du.

    TXUPINAZOA // Agustin Urreaga

    «Nonbaitera joan behar dudanean, Ergobiko festakbeti mantentzen ditut»Agustin Urreaga, Ergobikoahots ezagunena da. Aurrekourtean utzi zuen esatari afiziohau, eta atzo Ergobin, beraizan zen txupinazioaren jauneta jabe, «ilusioz» gainera.

    Ergobiako ahots ezagunena da Agustin Urreagarena.

    «Sagardo lehiaketa dagehien gustatzenzaidana, anbientea osoona da, ni oso gusturaegoten naiz bertan»

    «Duela 40 urte, gozieko06:00etan hasten ginenfestan»

    PORTU ETA ERGOBIKO FESTAK BEREZIA 2019 - 08 - 24

  • EGUZKI ederraren azpian hasiziren atzo Portuko San JoanTxi ki jaiak, beste urte batez.Ohi bezala, umeen marrazkilehi aketarekin hasi zuten festa,nahiz eta eguerdira arte ez zu -ten jaien hasiera ofiziala egin.

    Suziriarekin batera, lehertuzen festa, eta orduan abiatu zi -ren erraldoi eta buruhaun diak,herriko txistularien erritmora.

    Segidan, haurrek hartu zu -ten protagonismoa: puz garri etabarraketan ibiltzeko au kera izanzuten goizean, eta arra tsaldean,betiko jolasekin go zatu zuten,hau da, loko txekin, aulki jokoa -rek in... Eta indarrak hartzeko,txo kolatadarekin!

    Baina helduentzat ere izanzen jatekorik. Iluntze alderaizan zuten urteroko zita: 29ga -rren sardin jate herrikoia, hainzuzen. Eta gero, parrandak har -tu zuen lekukoa; hasteko, An -doni Magoaren saio ikus garria -rekin, eta ondoren, Puro Rela -joren erritmo mexikarrekin.

    Txapete oroimenean, auzotarrekOndo pasatzeaz gain, omenal -dietarako tartea ere ez zenfaltatu. Azkeneko urteetan be -za laxe, Mikel Valdivia Vida‘Txapete’ izan zuen gogoanauzoak eta auzotarrek. Loreeskaintza egin zioten festak

    hasi aurretik, eta arratsaldeanere, lore ederrena aukeratuzuten, bere omenez.

    Elenaren lorontzia izan zenga railea 190 punturekin, aur ten,aurrenekoz, auzotarrek emanbai tzituzten botoak sariak ba -na tzeko. Bigarren eta hiruga rre -nak Haritz eta Paki izan ziren,175 eta 173,5 punturekin. Car -men eta Jose izan ziren hu rren -goak, 170 eta 166rekin. Bainaparte-hartzaile guztiek jasozuten lorontzi berria, opari.

    Asto karrerak eta Laiotz, gaurGaurkoan, egunsentiko suzirijaurti ke tarekin, goizeko 08:00e -tan ha siko da eguna batzuen -tzat. Ondoren, 11:30etan hasikodira betiko haur jolasak, etazinta lasterketarekin boro bil du -ko du te eguerdia, opari ederraklor tzeko aukera paregabeare -kin. Ja rra ian, tiro karabina txa -pelketa izango da.

    Umeentzako tailerrek bero -tuko dute arratsaldea, eta astokarrerak jarriko du ginda,arratsaldean.

    Jarraian izango dira Patxineta Potxin pailazoak, eta arra -tsaldetik jarriko dio musika Por -turi Laiotz taldeak, auzotarrengor putzek nahi duten arte!

    PORTUKO JAIAK

    Lore ederrena, auzoak Txapeteri eskainiaEguerdian lehertu zen atzo festa Portun; aurretik, lore eskaintza egin ziotenMikel Valdivia Vida ‘Txapete’ri, eta haren omenez, baita ere, hautatu zutenauzoko lorontzi politena; aurten, auzotarren botoen bidez: Elenarena.

    GAUR, ABUZTUAK 2408:00, Egunsentia, suzirienjaurtiketarekin.11:30, Haur Jokoak: Zaku karrerak, lokotxak, aulkijokoa, ura eta irinaren jokoa,etab.13:00, Zinta lasterketa izugarrizko opariekin.Jarraian, Tiro karabina txapelketa.16:00, Umeentzako tailerrak.18:00, LXVIII. Asto Karrera.Zintzarri Tabernak babestua.19:00, Patxin eta Potxin pailazoen ikuskizuna.Jarraian, umeentzako dantzaldia Laiotz musika taldearekin.Ondoren, denok afaltzera gaueko indarrak hartzeko. 00:00, Dantzaldia LaiotzMusika taldearekin.

    BIHAR, ABUZTUAK 2508:00, Egunsentia, suzirienjaurtiketarekin. 09:30, Diana txistulariekin.11:00, Pelota partidu interesgarriak.12:00, Meza auzoko hildakoenalde.12:00, Hernaniko BertsoEskolako bertsolarien saioa.12:30, Sagardo Dastaketa solidarioa. Bildutako dirua

    Urnieta Super H elkartearen tzat izango da(gaitz larria edo onkologikoaduten umeentzako eta ikerkuntzarako laguntza elkartea). Miren eta Maialentrikitilariek alaituta.Sagardotegi partehartzaileak:Altzueta, Oialume-Zar,Olaizola, Eula, Akarregi,Alberro, Elorrabi, Iparragirre,Artola, Itsasburu, Otsua-Enea,Rufino eta Gurutzeta. 13:00, XLV. Toka eta Bote txapelketa (apuntatzeko epea12:50etan bukatuko da).14:30, Bazkaria. EuskalParrilaren eskutik.18:30, Herri Kirolak. Akeleneajatetxeak babestua. Bi taldeenarteko desafioa:- A taldea: Aizkolaria: IkerBizente; harrijasotzailea: JokinEizmendi; korrikalaria: IbaiAlba; eta Hernani ArraunElkarteko arraunlaria.- B taldea: aizkolaria: MikelLarrañaga; harrijasotzailea:Haimar Irigoien; korrikalaria:Andoni Olazagirre; eta HernaniArraun Elkarteko arraunlaria.Jarraian, Laiotz taldearekindantzaldia.00:00, Jaien amaiera Laiotz taldearekin. Zezen suzkoa etaazken traka.

    PORTUKO JAIAK 2019EGITARAUA

    Urtero lore zoragarriekin parte hartu dutenei, bi lorontzi eman zizkieten opari.

    PORTU ETA ERGOBIKO FESTAK BEREZIA 2019 - 08 - 24 4

  • DAGOENEKO badira lauzpabost urte,Almudena Salas urnietarra lanean hasizela. «Alabak izan zuen gaixotasun arra -ro bat. Txarrena pasatzean, hasi nin tzenpentsatzen zerbait egin nezakeela, ba -liabide gehiago edu kitzeko». Ho rrela ha -si zen, merchandisinga saltzen. «Nire ka -buz hasi nintzen merchandisinga saltzen.Ikusi nuen erantzun ona izan zuela, etalagunek ere animatuta, erabaki ge nuenelkartea martxan jartzea».

    Ordutik webgunean eta sare sozialenbitartez hainbat produktu saltzen di tuz -te: pultserak, boligrafoak, kamisetak...Miren Amurizak idatzi eta AlmudenaSa lasek berak marraztutako SuperHhontz zuriaren lurraldean ipuina ere ka -leratu dute. Eta elkarlanean ari dira,Bar tzelonako Sant Joan de Deu ospitaleaeta Euskadiko Biodonostia Osasun Iker -keta Institutuarekin.

    Lanean segi ahal izan dezaten, eta,bereziki, ikerkuntza bultzatzeko, dirubilketa egingo da bihar Portuko JaietakoSagardo Dastaketa Solidarioan, 12:30e -t atik aurrera. Bertan 13 sagardo pro ba tuahal izango dira: Altzueta, Oialume-Zar,Olaizola, Eula, Akarregi, Alberro, Elo -rrabi, Iparragirre, Artola, Itsasburu,Otsua-Enea, Rufino eta Gurutzeta. EtaMiren eta Maialen trikitilariak arikodira, giroa alaitzen.

    Histiozitoen super boterea«’Arraroa’ abizena jartzen denean, diag -nos tikoa lortzea izaten da zailena. Ala -bak izaten zituen sukarrak, eta me di -kuek ez zuten ulertzen zergatik», azaldudu Salasek. Histiozitosia zela jakin zu -ten, azkenean.

    Elkartearen webgu ne an azal tzenduten bezala, «histiozitosia gaitz arraroezberdinek osatzen dute; orokorrean,haurrei eragiten diete eta sintomak gor -pu tzeko edozein organotan ager dai tez -ke». Horrek eman dio elkarteari izena,Salasen hitzetan. «Histiozitoa da zelulabat denok daukaguna. Ona da. Horrekegiten du borroka gaixotasunen kontra.Baina gerta daiteke asko haztea etatumorea sortzea. Super H hori da, super

    boterea, laguntzen diena umeei gaixo ta -su nei aurre egiten».

    Ipuin batera ere eraman zuten SuperH. «Liburuxka atera genuen, MirenAmurizak idatzitako ipuinarekin eta nikegindako ilustrazioekin. Oso harreraona izan zuen. Superheroia da Super H,eta kontatzen da gaixotasunaren ha sie -ra, diagnostikoa nola egiten den...».

    Ikerkuntza, giltza eta ezinbestekobaliabideaDiagnostikoa lortzeko zailtasunak, hainzuzen, hainbat arazo dakarzki, eta diag -nos tikoa lortzeko, ‘arraro’ diren gaixo ta -sun hauek ikertu eta ezagutzea ezin bes -tekoa da, Salasen esanetan. «Gure lana da,batez ere, dirua lortzea, iker keta bul tza -tzeko, ez baitauka babesik. Beste ba tzu ekegin behar lukete, baina... Az ke ne an, gai -xo tasun bat ezaguna de nean, erra za go etagehiago ikertzen da. Baina ‘arra ro’ abizenajartzean, ez da eza gu tzen, eta ez da hain -bes te ikertzen. Eko no mi koki ez da erren -ta garria, eta beraz, hor uz ten da. Eta ho -rrek ez du laguntzen gai xo tasuna eza -gutzen, ez familien beharrei eran tzuten.Ez dakizu zer pasatzen den, den bora pasaegiten da, eta denbora beha rrez koa dagaixo tasuna garaiz ha rra pa tze ko, beharden trata menduarekin le hen bailehen has -te ko eta sendatu ahal izateko».

    Horrexegatik biltzen dute dirua, hainzuzen, ikerkuntzara bideratzeko. Bes te -

    ak beste, gaur egun Bartzelonako SantJoan de Deu Ospitalarekin ari dira elkar -la nean, histiozitosiaren ikerketa kli ni -ko-biologikoak egingo dituzte ikertzai le -ak kontratatzeko beken bitartez. Era be -rean, Euskadiko Biodonostia, OsasunIkerkeketa Institutua, Tumore pediatrikoarraroen karakterizazio molekularra pro -iektua garatzen laguntzen ari dira.«Batez ere, horren alde aritzen garalanean. Bartzelonan dagoeneko hiruurte dira ikerketarekin hasi ginela. Geroeta gehiago ezagutzen da gaixotasuna.Gaur egun diagnostikoa azkarrago lortudaiteke, eta sendatu zaitezke. Horrekpozten zaitu. Egindako lanak zer bai te ta -ra ko balio duela ikusteak».

    Hori guztiaz gain, «ospitaleetako pa -retak margotu» ere egiten dituzte, gai -xotasunak gizarteratzeko, eta gaixoeningurua goxatzeko.

    Gizarte hobeago baten bilaLana franko egin behar izaten dute SuperH elkartean, baina emaitzak ikus teak erepozten ditu. «Orain dela sei urte joan beharzenuen Estatu Batuetaraino, eta gaur egun,ez da beharrezkoa. Bar tze lo nara joandabadaukazu arreta, tra tamendua...».

    Horregatik, Almudena Salasek iker -kun tzaren garrantzia azpimarratzen du.«Gaixotasun hauen ikerkuntza bultzatube harra dago, gizarte osoarentzako ba -lia bideak hobetzeko. Askok ikusten du -

    te gure lana gauza puntual baten mo du -an. Baina ez gara gure alabarengatikbakarrik ari. Denontzako ari gara. Bideaerrazteko denoi. Edozeini gertatu da ki o -ke. Eta horretarako ikerkuntza gehiagoga ratu behar da. Askotan zaila da horiulertaraztea».

    Zentzu horretan, eskerrak emannahi izan dizkio Portu auzoari. «Es ke -rrak eman nahi dizkiegu Portuko la -gunei laguntza eskaintzeagatik, gu ber -tan egoteko aukera emateagatik, etaher naniarren artean mezua zabaltzekoaukera emateagatik».

    Horretan segiko dute, Super Hrenboterearen berri han eta hemen za bal -tzen. «Bigarren liburua ere buruan dau -kagu, azken boladan ezkontzetarako pul -tserak eta abar ere eskatzen diz ki gute...Baina lasai, pixkanaka ari gara, ho nekenergia asko eskatzen duelako». Ho rre -ga tik, Hernaniko Axeri Mendi tal de ari ereeskerrak eman dizkiote, «Su per Hren on -doan» egoteagatik. Eta her naniar guz tieiluzatu diete gon bi da pena, irailaren 22anUrnietan egingo duten V. Super HFestara gerturatzeko.

    SAGARDO DASTAKETA SOLIDARIOA // Super H

    «Gaixotasun hauen ikerkuntza bultzatu beharradago, gizarte osoarentzako baliabideak hobetzeko»Super H elkartearen alde diruabilduko da bihar, 12:30etanhasiko den Sagardo DastaketaSolidarioan. Elkarte urnietarrada, gaixotasun arraro edoonkologikoa daukaten umeentzako eta ikerkuntzarakolan egiten duena, bainaGipuzkoako haur guztiei zabalduta aritzen da.

    Nagore, Ospitaleko pediatra onkologoa eta Almudena, gaixo dauden umeei oparitzeko egindako panpinekin.

    «’Arraroa’ abizena jartzendenean, diagnostikoalortzea izaten da zailena»

    PORTU ETA ERGOBIKO FESTAK BEREZIA 2019 - 08 - 24

  • z TXAPETERI OMENALDIA

    Lore eskaintza, festari hasiera eman aurretik2017az geroztik, urtero egiten diote omenaldi xumea Mikel Valdivia Vida Txapete zenari, eta halaxeegin dute aurten ere. Festak hasi aurretik egin zuten atzo; lore eskaintza egiteaz gain, Txapete zena-ren omenez egin zuten topa bertaratuek, eta taldeko argazkia atera zuten, gero. yy

    Auzotar, lagun eta familiak omenaldi xumea egin zioten atzo Mikel Valdivia Vida ‘Txapete’ zenari.

    z JAIEI HASIERA

    Jaien hasierarekin, betiko maxkurikadakJaiei hasiera eman zion eguerdiko etxeferoarekin, auzoan zehar abiatuziren auzoko erraldoi eta buruhaundiak herriko txistularien erritmora.Erraldoiak goxokiak bota eta umeen arreta irabazi bitartean, maxkuriakprestatzeari ekin zioten buruhaundiek. Batek baino gehiagok ihes egitekoaukera izan zuen; beste batzuek ezkutalekua bilatu behar izan zuten. yy

    z PUZGARRIAK

    Saltoka hasiera, etxeko txikiekGozatu ederra hartu ohi dutePortuko festetan haur etagaztetxoenek, eta haieieskainitako ekintza mordoaizan zen atzo, haientzat.Haientzat bereziki antolatuta-ko parkinga izan zen egunahasteko. Saltoka, eta txirris-tran behera aritzeko aukeraederra izan zuten. yy

    z HAUR JOLASAK

    Txikienen gozagarri, haur jolasakEz zuten beroak kixkaltzeko beldurrik izan atzo, Portuko umeek. Haur jola-setan parte hartu zuten gogotsu, ondo pasa, eta goxoko poltsa eder batlortzeko. Denentzako izan zen zerekin gozatu! yy

    z HAUR JOLASAK

    Nork dio jolasak haurrentzako bakarrik direla?Arratsalde pasa ederra egiteko, haur jolasak antolatu zituzten atzo, Portun. Denen barruan gera tzenomen da, ordea, noizbait izandako ume hori, eta agerian geratu zitzaien atzo, hainbateri. Jolasakprestatu eta antolatzen ibilitakoek, inbidia pasata nonbait, jolasteari ekin zioten, haur gazteagoentxanda bukatuta. yy

    Helduen artean ezkutatu behar izan zuten hainbat haurrek.

    Puzgarri eta barrakekin eman zioten hasiera atzo, festari.

    Haur jolasak antolatzen ibili ondoren, jolaserako txanda iritsi zitzaien haur haundixeagoei.

    Eguzki galgatan urtzeko beldurrik gaabe jolasean aritu ziren haurrak.

    PORTU ETA ERGOBIKO FESTAK BEREZIA 2019 - 08 - 24 6

  • // 7 2019-08-24 larunbata URUMEA

    Lanerako prestatu, badator eta eskolara buelta

    IKUSI-MAKUSI

    ORIA

    ORIA informatika dendan etxeko ordenagailuak garbitu, for-mateatu eta lanerako punttu-punttuan jartzen dituzte.«Dena berritu beharrik ez baita izaten beti, eskolara bueltatze-ko». Dena den, berriak ere aukeran izaten dituzte, norberarenbeharretara egokitzen diren programa eta ezaugarriekin.

    Bestalde, ordenagailuez gain, inpresorak eta hauetarakotintak aukeran dituzte, eta gaur egun, hain garrantzitsua deninternet eta telefonoetarako kobertura etxe guztira ondozabaltzeko periferikoak ere bai.

    URBIETA KOPIAK

    DENETIK daukate Urbieta Kopiak dendan, karpetak, agendaketa beste hainbat material. Euskarazko agendak ere eskaint-zen dituzte, «agenden %95 euskaraz dira» nabarmendu dute.Agendez gain, kalkulagailu zientifikoen eskaintza ugariadaukate.

    Bestelako zerbitzuak ere badituzte, hala nola, fotokopiak,enkoadernazioa eta plastifikazio lanak, bisita txartelak, pos-terrak... Gaineratu dute «eskaintzen denaren arabera, ahol-kuak ere ematen ditugu eta era batera edo bestera bideratu».

    JENDE asko joan ohi da eskolako zerrendarekin Garbiñerendendara. Eskolarekin koordinatuak aritzen direnez, haureta gazteek behar dituzten testu- liburuen eta materialenzerrenda eskura dezakete. «Ikasturte bakoitzean zer eskatzenduten badakigu». Gainera, dagoeneko eskatu daitezke mailazmaila behar diren eskola- liburuak, Garbiñe dendariak adie-razi du, bakoitzaren beharretara moldatzen direla.

    Hala ere, dena ez da eskolarako material soila, «kapritxo-ak» ere izan ohi dira, adibidez: estutxeak.

    GARBIÑE - MERKE AZOKA

    UDA amaitzear da, eta ama -iera guztiek hasiera batdakarte, kasu honetan,askorentzat eskolara buelta.

    Hori dela eta, bai Herna -nin eta bai Astigarragan,esko lara bueltarako, ehun -daka ma terial ezberdin es -ka in tzen dituzten zenbaitdenda daude. Hala nola,ikusi. masuki, Merke Azoka,Oria eta Urbieta kopiak.

    Etxeko txikiek, ikastur te -an zehar, hainbat eskolamate rial beharko dute, hai -en ar te an, testu- liburuak,koa dernoak, karpetak... etamate rial hauez gain, jantziaproposak, motxila erosoakedo estitxe politenak ere.Hau guztia Urumea bailara -tik atera gabe lortu daiteke,aipatutako Herna ni ko etaAsti ga rragako den de tan.

    Beraz, hasi motorrakberotzen eta garaiz pres ta -tzen, abuztuko azken astee -tan sartuta gaude eta! yy

    Astigarragan etaHernanin, nahikoamaterial eskaintzendute dendek, eskolara itzuleraxamurtzeko.

    z ESKOLARA BUELTA

    ETXEKO txikientzat, bakoitzarentzat aproposa den eskolakoma teriala aurkitu daiteke Ikusi Makusi dendan. Batez ere, txi-kienentzako motxilak, edota meriendarako poltsak, babe-roak, amantalak... «denetarik aurkitu daiteke, aproposabezain polit eta goxoa».

    Lehen Hezkuntzakoentzat motxilak ere badaude eta estu -txeak edo karpetak ezin falta. Eskolara ondo prestatuta, etaaldi beran, gogo tsu eta pozik itzultzeko behar den guztiaeskaintzen du, Ikusi Makusi dendeak.

  • // 82019-08-24 larunbataASTEKO GAIA

    «Askotan sentizen naizzenbait kanturen gatibu»

    Irailaren 6an Hernanin izangozara. Zer espero duzu?Ez dakit. Badakizu zer pasa -tzen zaigun? Kontzertu bateanba du zu horrelako pertzepzioa,ez dakizula garbi non zauden.Az ke nean, publikoak gauzabaten aurrean halako erreak-zio be re tsua izaten du. Izatendira, gu txiena pentsatzen du -zu nean, horrelako esperien -tzia bereziak, jendeak halakoburutapen bitxiak izaten di tu -e lako, eta horrekin etortzenzara etxe ra. Baina nik ez dutondo jakiten zer berezitasunizaten duen publikoak. Esperodut jen dea joatea, eta gustorage ratzea. Lehenik, gustora ge -ra tzea ni neu, horrekin izatenditut komeriak. Oso asekaitzanaizelako, oso nekez etortzennaiz etxera gustora.

    Lehenago ere ezagutzen duzuHernani. Zein oroitzapen duzu?Hasteko, emaztea hangoa dut,beraz, erdi hernaniarra naiz!Sarritan izaten naiz bertan.Ezagutu egiten dut. Garai bate-an, San Joanak ere pasatzennituen. Gainera, Urumea Ikas -to lan ibili nintzen!

    Egia da! Baina belaunaldigazteagoek FernandoEderrarekin ezagutu zaituzteeskoletan, txirularekin...Aste honetan bertan, batekesan zidan: ‘Fernando Ederra -re kin ibili nintzen eta… Asko

    eza gu tzen nuen. Badakit zure-kin ibi li zela’. Bai, egia da. Ni,berriz, ibili nintzen UrumeaIkastolan.

    Eta hori, nola?Bingen Zupiria, Olatz bera etaElena Ortega eta... egin zutentaldetxo bat. Nerabeak ziren.Ez naiz ondo gogoratzen kon-taktoa nola egin genuen. AgianSan Joanetan. Esan zidatentalde bat egin zutela eta, hur-biltzea eskatu zidaten. Tarteanzen Maritxu, zuzendaria, etaharen alaba; musikaria zen,trikitilaria, eta orain organojolea. Pianoa ondo jotzen zuen.Eta, ‘egin behar zenuke honaetorri eta euskal kantu zaha-rrak erakutsi’. Eta, tonto-tontohasi, eta urte batzuk egin ni -tuen. Gero, ez nuen balio lan-bide horretarako. Askotankon turatzen nintzen, arratsal-deko azken orduan egitennuen, eta irrikitan egotenziren baloiarekin aritzeko,frontoira joateko. Baloi hotsaentzuten nuen, eta igoal futbo-lean hasten ginen hantxe ber-tan. Andereñoetako bat sartu,eta ni baloia jotzen, eta bestebatek buruarekin jo eta pareta-ri eman eta... Ho rre la koak.Pixkanaka, uzten joan nintzen.

    Noiz izan zen hori?80eko hamarkada horretanegingo nituen urte batzuk, be -harbada, zazpi-zortzi.

    Ze giro zegoen orduanherrian? Eta kantagintzanedota kulturaren inguruan?Hernani ezagutu dut herri eus-kaldun eta abertzale gisa. Bo -rro ka gune ere bai. Beti bazeniskanbila. Garai hartan, guhasi ginenean, hara, gurekinbatera ikastola ari zen sortzen.Hasiera hartan ikastola eta gueskutik joan ginen, egin geni-tuen jaialdi pila bat ikastolenalde herri guztietan. Has men -tako giro hori berdintsua iza-ten zen, joera aldetik; eginbeharra, lortu beharra. Giroberetsua izaten zen toki guz-tietan; aldarrikapenak handikhemendik. Kultura aldetik, le -hen dabiziko edo bigarrengokon tzertu modua, Hernanineman nuen!

    Aitor zineman?Hori da, igande eguerdi bate-an. Jokatzen zuten Buruz Bu -ru ko txapelketa Atano X etaAzkaratek, eta gogoratzen naiznola ibili nintzen ea noiz to ka -tzen zitzaidan, eta ondoko ta -ber nan sartu eta begira, txuri

    beltzeko telebistan pelota par-tiduari; ‘honezkero nire txandaizango da’ eta ez, eta berrirojaitsi tabernara.

    Ez Dok Amairu sortu aurrekoa zen, ezta? JoxanGoikoetxeak digitalizatu dituhainbat grabazio Jesus MariOlano Fondoan, eta hor dago1966ko urtarrilaren 9kokontzertua. Saizarbitoriakaipatu zuen, «izan ye-ye edonahi duzuena, baina euskal-dunak», eta zu agertzen zara,Cliff Richardena jotzen.Bai bai, Ez Dok Amairu bainolehenagokoa. Halako erreklu-tatze bat egin zen aurrena. Be -llas Arteseko sariketara, ordukoLa Voz de España egunkariakantolatutakora aurkeztu nuennire burua. Gero, La Voz deGuipuzcoa irratiarenean etahorietan ibili nintzen bueltaka.Nire errepertorio horretan betiegiten nituen modako kan tak,eta denetarik; Cliff Ri chard,Elvis... euskeratuta edo nikletra bat jarrita, euskeraz. Pot-pourri bat egiten nuen, eta,

    hain zuzen, hori zen arrakastazuena. Gogoratzen naiz sarike-ta horietan nabarmendu eginnindutela La Voz de Españan,eta Laboak deitu zidan; eznekien nor zen. Ikaslea zen.Bartzelonan ikasten ari zen, etahandik ekarri zuten ideia bat,eta deitu zidan telefonoz reloje-rian nengoela, bilera bat egingozela, lehengo Kursaal zaharre-ko sotoetan, eta gon bi da pe naluzatu zidan. Hu ra izan zennire lehendabiziko esperientziatxalapartari ba tzuk ikusi nitue-na, apaiz bat ikusi nuen cha-cha-cha batzuk kantatzen, geroolerkari ba tzuk, magnetofoibatean Rai mon kantatzen en -tzun nuen… horrela. Orduanhasi zen; bilera hark ekarrizuen beste bilera bat. Nik eznuen, egia esan, oso ongi kon-prenitzen hura, baina beti sen-

    Ospakizun Gauean diskoa 2018 bukaeranaurkeztu zuen Benito Lertxundik (Orio,1942). Irailaren 6an Hernanin kantatukodu, eta sarrerak salgai daude Biterin eta‘entradium.com’ webgunean. Ez du aurreneko aldia herrian. Aldatu dela dio.Bera ere bai. Bizitza bera bezala.

    Benito Lertxundik irailean emango du kontzertua Hernanin.

    z HERNANI BENITO LERTXUNDI

    «Asmamenikgabeko herriabihurtu gara»

  • // 9 2019-08-24 larunbata ASTEKO GAIA

    titu nuen halako, ez dakit zer,sena kontua izango da. Bilerabatek beste ba tera eramatenninduen eta hark beste batera,eta, pixka na ka, gero eta murri -tzagoa zen kopurua, jendeare-na. Ge ra tu gi nen geratu gine-nak. Tartean, Jorge Oteiza sartuzen, eta ho rrek eman zionizena; Ez Dok Amairu. Horrelaantolatu zen, eta beste joera batsortu zen. Hernaniko hauhorren aurrekoa da.

    Asko aldatu da ordutik, giroa? Bizitza ez da behin ere geldirikegoten. Bizitza mugimenduada. Bistan da, hark ez daukazerikusirik gaurko egoerare-kin. Onerako eta txarrerako,bietarako. Onerako, hura zelaeta, errealitate bihurtu zelaeuskal kantagintza. Horrega -tik, ohitura dut esateko Ez DokAmairu ez zela hura bakarrik,baizik eta hortik sortu den guz-tia. Azkenean ateak ireki zireneta hortik pasatu dira gero,belaunaldi ezberdinak. Euske -raz kantatzea errealitate eginda urte hauetan guztietan, eta

    hori guztia, nik Ez Dok Amairukontsideratzen dut. Txarre -rako... Pentsaten dut or du anba zegoela aldarrikapenerakogi roa. Itxuraz, behintzat, baze-goen giro insurrekzional bat,herri honekiko konpromisobat, askatasun behar bat, inde-pendentziaren nolabaitekousain hori, nahi hori, beharhori. Baina gero gertatzen denada, politikan estrategietan as -ma tzen ez denean, edo joerahorretarako dohainik edo gai-tasunik ez denean, ahuleziahorrek eramaten zaituela on -doren etortzen den liturgia de -kadente batera. Azken finean,dagoeneko ez dagoela izpirituhori. Dena da jarraitzea, eanoiz arte gastatzen den asun-toa. Asmamenik gabeko herriabihurtu gara. Horrekin bateragaltzen dira garai bateko nahiedo izpiritu edo… Nik behin -tzat, hala sumatzen dut. Garaihartan izaten ziren AberriEgun batzuk; ezagutu nuenDonostian, korazatuak Kon -txako itsas gainean, eta ehiza-hegazkinak goian eta beheran

    tankeak. Estanpa horretatikpasa gara konformismo bate-ra. Betiko gure menperatzaile-ak bere sarean hartu gaitu, etaerrekuperatuak geratu gara.Espainiar inperialismoak erre-zeta ematen du, portaerena,marra gorriak zein diren, etaliturgia horri jarraitu besterikez dio egiten herri honek.Beraz, ematen du gure herriabihurtu dela frantziar etaespainiar erregio bat. Horrekinnik jende asko ikusten dut osokonforme. Gero, egiten diraurtean behingo ospakizunak,eta, azkenean, egoera horre-tan, horrek guztiak hartzen dukontsolazio itxura. Beti esatendut, kanta bat ere egin beharizan dut hori adierazteko: eus-kera erresistentzia batenestrategiari lotzen ez bazaio,folklorean bihurtzen da, etahorrek esan nahi du likidazioa.Hori ikusten dut kontra. Or du -an ematen zuen ezetz. Garaihar tan pentsatzen genuen gu -re irrati edo telebista naziona-la zer izango zen. Hor ditugu.Hor daude. Extremadu ra koakbezalaxe. Bestalde, onerako,baldintzak hobetu dira, nahizeta badirudien hemengo era-kundeek ez dutela interes ge hie -girik euskal musika eta kultura-rekin, itxurakeriagatik man - tentzen dute… Guk Fran co rengaraian askoz errazago kanta -tzen genuen orain baino. Ga -larazi egiten gintuzten, zen tsurazegoen, baina bazegoen herria-ren izpiritua, gauza guztien gai-netik egin egin behar ziren, etahori, gaur egun, ez dago.

    Ez Dok Amairuko azkenetakoa zara. Nola biziduzu? Ondorengorik bada,edo behar da? Ez dut iraganean begiratzen.Naturalki dudan joera da, etagerora arrazoitu egin dut. Huragauza bat zen, eta orain naize-na beste bat da. Gehiago inte-resatzen zait oraingoa, igar -tzea zertan gauden edo zertanegon garen eta zer egin behardudan. Batek bere duintasunaedo bere ez dakit zer aurkitubehar du, eta harekin fidelaizan. Jakin behar du bakoitzakbizitzen, tokatzen zaionarekin.Horren kontra borroka eta in -dar ka hasteak konfliktoa bes-

    terik ez dizu ekartzen. Orainkriterioak ditut, eta horietatikgauzak ikusten ditudaneangustatzen zaizkit edo ez, etagustatzen ez bazaizkit, eginezazue, baina ni gabe. Osonaturalki ateratzen zait hori.

    Zure kantagintza ere aldatuda. Cliff Richardetik aldarrikapen giroan murgildu... Eta orain?Buruan dudan horri ematenbal din badiot pisuren bat, ho ri -en inguruan dudan erantzunada. Horrek eramaten nau gauzabat egitera. Gerta liteke, ikustendituzula gauzak, baina konpon-biderik ez dutenak; pe re za duteta ez naiz sartzen erantzutenere. Baina prentsa irakurtzendugu, entzuten di tu gu gauzakkalean, hedabideetan... Etaikusten duzu iritzi bat badagoe-la, horrelako olatu bat modarilotua, denok gauza beretsuaesaten. Aspergarria eta deka-dentea egiten zait hori, eta ba -tzuetan, oso masiboak direne-an teoria horiek, nik behar dut,deskansatzeko nire burua,adierazi; erantzun bat emanbehar izaten dut, eta nire bidea,horretarako, kantagintza da.Nire azken diskoa hortik joanda. Zenbait gauza nituen kan-poratzeko eta kanpora ditzake-zu horrela elkarrizketa batean,baina beharbada, kantak urru-tirago eramaten du. Behar duzukantaren moldean sartu, etahorretxek berak askotan ema-ten dio indar gehiago. Saiatzenzara hizkuntzari ematen eder-tasun bat edo goxotasun bat edohitz egokiak. Hortan ari naiz,gutizi horiek egiten.

    Ia urtebete da OspakizunGauean diskoa kaleratu zela.Gustora geratu zara?Ni gustora, behin ere ez, egindenarekin. Gelditu denarekin.Ni beti ibili naiz estudioko la -ne tan borrokan, lehenago erebai, nire buruarekin. Asekaitzanaiz. Beti deitu izan didate per-fekzionista. Askotan egon naizhorri begira. Perfekzionismoa,zer da? Azkenean erantzunabilatu dut. Perfekzionista dei-tuak dira lotsatiak. Beti ikus-ten dute beren burua txarradela, eta hobekuntzarako mar-gen haundia ikusten dute.

    Urtetako ibilbideak ez al dizukonfidantzarik eman?Ez du balio. Hau da, personakasekaitzak direnean, kontura -tzen dira zerbait ondo egindutela, jendeari gustatu zaio-nean. Baina hasi begira zer oteden eta, zer ote? Hasten zaragalderak egiten. Ni inbiriatanegoten naiz, harro nago etagustora geratu naiz diotenekin.Nik ez dut behin ere hori espe-rimentatzen, baina bakoitzaden bezalakoa da, eta kitto.

    Eragiten du, baldintzatzen dusorkuntzan, publikoari zergustatuko zaion?Kontziente askotan izan naiz;kantu hau ona da. Baina hobe-agoa izan zitekeen, eta ez dutlortzen hobeagoa izatea. Berezona da, baina gaizki emanada go. Bazen Txikuri, zesta pun-tan jokatzen zuen, oso ona zen.Kantu eskola sortu zuen, etaadiskide mina zen Placido Do -mingo eta Pavarottirekin. Kon -tatzen zidan anekdota, bereahotsa onartu ez duten kanta-riena. Asko dago. Oso fama-tuak dira, baina behin ere ezdira gustora, onartu ez dutela-ko beren tresna. Pentsatzendute egiten dutena beste ahotsedo tinbre batekin edo bestetonalidade batekin egitekogauza zirela. Horrelako ametspuntu bat duen jendea da. Nihorietakoa nauzu. Ez dut nireahotsa onartu inoiz.

    Ahotsa aldatu egiten da,baita zurea ere. Hara, ahotsa aldatzen da beti,denborarekin gauzak aldatzendira. Baina nik, hasiera har-tan, orduan erabiltzen nuenahotsa baino, orain daukatenagehiago nuen. Baina, gustatzenez zitzaidalako, egiten nuendesnaturalizatu. Beti nenbilengoiko noten bila. Hainbesteariketa egiten nituen, azkene-an desnaturalizatu egiten nu e -la. Ez nuen natural kantatzen.Gaur egun ezin ditut entzunere egin garai haiek.

    Dena den, letrari ematendiozu garrantzia. Normalean,musikaren aurretik djioa?Beti ez da izan, baina bai.Baditut kantuak doinutik ibilinaizenak, baina esperientziaez zait gustatzen behin ere.Uste dut letra aurretik delarik,borobilagoak direla kantuak.Letrak asko eramaten zaitubere eskutik. Esaten duzunhorrek, aukeratu dituzun hitzhoriek, espresioak dira, etaespresio musikalak dira. Senakontua da. Igarri egiten duzu.Letrak neretzako bizitza du, etadoinua da, neretzako, arropa.Kantu bat ez dut ikusten letra-rik gabe. Kantu herrikoi asko

    «Euskera erresistentzia baten estrategiarilotzen ez bazaio, folklorean bihurtzen da,eta horrek esan nahi du likidazioa»

    «Letrak neretzako bizitza du, eta doinuada, neretzako, arropa. Kantu bat ez dutikusten letrarik gabe»

  • // 102019-08-24 larunbata

    badira letra arina dutenak, etadoinua polita, baina berehalaaspertzen naute. Kantatzen arizarelarik sentitu behar duzuzerbait inportantea ari zarelakantatzen, pisua duela, kan-tatzeko arrazoia. Ni letratikhasten naiz, eta ematen dittenpoa, zein musika motabehar duen adierazten dit,iluna edo grisa edo argia izanbehar duen... Letrak gidatzennau ni. Arima neretzako hordago, letran.

    Gertatu zaizu kanturen batekin aspertzea? Askotan sentitzen naiz gatibu,zenbait kanturen gatibu. Na -hia go nuke ez kantatu zenbaitkanta, baina ez da posible.Jendea igoal joan da kontzer-tura kanta horrengatik baka-rrik. Baldorbak, adibidez, as -pal di aspertu ninduen, bainaha si eta jendeak berehalaeran tzuten du. Nola utziko dutjendeari eman gabe? Bainaegia da kantuek, baita ere,esklabizatzen zaituztela, direnbezalakoak direlako jendea-rentzako.

    Badira kantu batzuk ikono.Espero izaten duzu kanturenbatekin hori gertatzea?Hori nahi izaten dugu denok,nola ukatu hori. Baina uste dut

    badela kanta mota bat, tanke-ra hatzen diozuna. Baldorbaegin nuenean, [eta oso gutxikosta izan zitzaidan egitea, etalan gutxien eman didatenak,errazenen ateratzen direnakbadakit urrutirago joaten dire-la] segituan esan nuen; kantuhau hor geldituko da. Antze -maten diozu kanta hori delasubkontziente kolektibo horre-tan geratzen dena. Eta bestekanta batzuk badira, bestemodu batera geratzen direnak.Nire gustoko artisten erreper-torioak, generalean, jendeariez zaizkio gustatzen. Disko ho -netatik segituan ez tan da eginzuena, hemengo umeak etorrieta kantuan hasten zaizkit,izan zen Kimu Bat Zu hai tzan.Jon Maiak opari moduan eka-rri zidan Ternua tik. Au rre na ezzitzaidan batere gusta tzen, etaberari esan nion. Ikus ten nuenhorrelako bakerada bat, hau -

    tsa eta zikina eta rodeoak.Baina hasi nintzen ea Irlandabihurtzen nuen, ea ber detzennuen, eta zer eta Pete Seegergeratu da diskoan. Seegerrenarrasto hori, kantuan bideaegiteko modu hori. Bere azen-tua zuen. Ni re tzat kantari in -ponentea zen, bere kantatzekomodua... Aportatu ziz kidan de -je batzuk bereak. Ba ditut, nahigabe, gaur egun ere, eta Kimundago. Oso maiteak izan ditutbeti kantu he rri koiak, esponta-neotasuna, fres kura hori. Se -na. Kantuak ba du zerbait gus-tukoa, eta kon forme geratunaiz. Gero, gus tatzen zaitPessoa, nire po eta kuttuna da,eta haren olerki batekin has-ten dut diskoa: Nahiago nuke.Hori ere gustatzen zait. Hobetoegin liteke baina...

    Hobetzeko margena ikustenduzu, hortaz. Hurrengo diskoan, agian? Ez daukat horretatik sendatze-rik. Kondenatua nago horrekinbizitzen. Ez badut gainditu 55urtetan, ez dut gaindituko.Beharbada hurrengo bizitzan.Igoal hainbeste gustatzen zai-dan gerezi izatera iritsiko naiz,eta orduan jan egingo naute;jan nahi izatea, oso polita dakomunio hori. Grinatsu, ber-din. Beti nago zerbait hobeto

    egin nahian, eta ez dut lortzen!Agian utziko banio nahi horri,konponduko litzateke. Gauzeibegiratzeko nire moduarekinbat egiten duen esaldi bat ira-kurri nuen, ez dakit non: lasolución pasa por comprenderque uno no tiene solución. Hainda egia borobila. Soluzioa dau-kazula pentsatzen duzun bi -tar tean, bilaketa hori bera daespetxea, kartzelan sartzenzara ahalegin horretan. Li be -ratzen zarenean, agian orduanhasten zara egiazki zarenbezala ongi izaten.

    Sortzen jarraituko duzu,beraz? Beste lanik baduzuburuan?Ez dut behin ere izan, disko bategin dudanean, beste baterakoproiektua. Eta halako bateanetorri da hau. Behin izan nuen.Ez nuen aurkitzen kantu epi-korik euskal kantutegian. Gureherria jipoitua izan da, borro-kak egon dira hemen. Nolaarraio ez dago kanturik? Etaegin nuen disko bat kantu epi-koekin. Gainontzean, proiek-tuak niretzat dira bizi, bizi tau-padetan ibili, eta bizi taupadekesango dizute. Gutxien esperoduzunean, kantu baten harimuturra agertzen da, eta gero,tira egiten da. Badakit udazkenhon etan aterako ditudala bi

    dis ko. Bata, Olatzena, zuzene-ko bat. Eta bestea... Duela 23ur te Madrilgo etxe batek pro -po satu zidan oso famatua denipuin bat, Jean Giono idazlefrantsesaren Zuhaitzak landa -tzen zituen gizona, euskerazegin go ote nuen. Hizkuntza as -ko tan dago. Musika Paul Win -ter jazz musikari estatu batua-rrak jarri zion bertsio guztie-tan, eta disko polita atera zen.Alaba Gratxina gaztea zelarikgauero ipuinak konta tzen niz-kion, eta hau jartzen nion etalo segituan geratzen zen. Bainadiskoa ekarri eta geratu zen ezzerurako eta ez infernurako.Azkenean aurkitu dugu bat, etaakordioak egin eta eskubideakhartu ditugu. Nahi nuen diskohori eskura egotea. Oso politada. Horiek udazkenean, etagero, gerokoak.

    Gertuago, kontzertua. ZukHernanitik bezala, zer esperodezake kontzertura joatendenak?Dabilkidan errepertorioa dadiskoa atera zenean egin nuenbira horretan erabili nuena.Bada zerbait lehenagotik hartududana eta jarri, baina...Orain goz horrekin ibiliko naiz.Berehala hasiko naiz zerbaitaldatzen. Baina, momentuaailegatu arte... yy

    «Espero dut jen deajoatea, eta gustorage ratzea. Lehenik,gustora ge ra tzea nineu, horrekin izatenditut komeriak»

    «Niri gehien gustatzen zaidana, berez, kantua bera, etaesaten dudanagatik, da Lehen Hazia. Nire per tzepzioanongien bereizi dudan zerbait lortu dudalako kantu bateanesatea, eta kantu horrek, esaten ari naizen horrek eska -tzen zidalako erregistro bat grabea, patxadatsua, narrati-boa. Inportantzia haundia ematen diot letrari. Pisua duenzerbait lortzen badut kanta egitura batean, esana geldituda. Aipatzen dut bere laburtasunean, kantu bat laburradelako beti, izadiaren, garen horren nolabaiteko nire per -tzepzioa. Beti esaten dut nik ez ditudala gereziak jatenekainean, baizik eta gerezia jaten dudala. Beti gerezi bera.Hori horrela esanda… Zer esan nahi du honek horrekin?Lehen Haziak hori dauka pixka bat, sena. Sena da inteli-gentzia. Pentsamendua da gure erreminta bat, ikusi dugu-na gordetzen dugu memoriaren kajoietan, eta ateratzenhasten gara erabiltzeko okasioa denean. Memoria da ofiziokontua. Oso praktikoa da lanbideetarako, baina ez du baliogauzak ulertzeko, egiazki, maila psikologiko edo espiritua-lean. Horrelako zerbait esateko gogoa nuen, eta hor lortudut. Kantu hori badakit ez dela izango jendeak aukeratue-na. Baina pisua duen hori, nire oka naturalena hor dago.

    Ospakizun Gauean ere, ildo beretik doa. Oso gazteanintzelarik esperimentatutako zerbaiten oroitzapena da.Horrekin batera, aipatzen dut desikastea. Gauza bat dainformazioa hartzea. Erudizioak egiten dizuna da infor-matuta eduki, baina hori ez da jakitea. Jakin da, zure azalabezala, zure bizitzari errotu denean, ez duenean eskaporik.Ikasten da behatuz, aten tzioa edukiz. Konturatzen naizezin dela ezer ikasi, lehenik desikasi gabe. Eta, hain xuxen,joera haundia dugu kontraesan horretan ibiltzeko, desika-si-ikasi; ‘ikasi dugunak balio du nahiz eta okerra izan’, etagero, nahi duzu ikasi, horrekin talka egiten duena, denainkorporatu, eta ez da posible. Egon behar duzu garbi lehe-nik, zerbait sartuko baldin bada.

    Gero, nire gustura ez da atera, baina Isil isilik kantuakoso istorio bitxia du. Ametsetan entzun nuen doinua. Jasonuen liburu bat korreoz, niretzako dedikazioa zuena, JorgeBucayk bidalia. Ez nekien zein zen. Olatzek ere ez. Cuentospara pensar zuen izenburua. Sartu interneten eta hor ager -tzen da psikiatra argentinar bat. Hasi nintzen irakur tzeneta parabola batzuk baziren, eta bi ipuinen artean horrela-ko olerki labur bat, eta irakurtzen hasi orduko konturatunin tzen kantu bat zela; hori ez da beti pasatzen! Bero-bero-an, itzuli egin nuen euskerara eta oso polita geratu zen.Baina hor geratu zen paper artean. Azken diskorako kan-tuak egiten hasteko nengoen. Erregeen egunekoa naiz, etapasa arte zain nengoen, urtarrileko negu beltz hori gustu-koa dut etxean egoteko nire kontuetan. Eta Erregeak pasa

    eta bi egunetara elur giroa zegoen, eta gustora nintzen etxe-an. Oso ongi pasa nuen kantuak egiten, inoiz ez bezala. Etaegun horietako batean amets egin nuen: nengoen hiletabatean, eliza atari zaharrenean, Goiko Kalean, horrelakoelur giro ilun batean, ilunabarrean, gustatzen zaidan giro-an, marinel batzuekin hizketan, eta gure artean zegoenikaragarrizko maitasuna. Oso sentimendu loria. Hor gineneliza jendez bete-betea zegoelako, ez zegoelako tokirik. Etahorrela gaudela, entzuten dut kantari bat, eta konturatzennaiz ni naizela kantari. Eta doinua entzuten dut, eta joatennaiz, irekitzen dut elizako atea eta ikusten dut jende guztiamalkotan negarrez. Horrelaxe ari nintzen kontatzen PakoAristiri telefonoz, eta galdetzen dit ea zeinena zen hileta. Ezzekiat!, esaten diot. Agian, neurea! Eta berak; merezi dikidaztea! Hilda hago, kantari ari haiz, eta entzuten ari haiz,gainera! Pentsatu nuen: Esaten badidate azken arnasa bo -tata, hau dela zerua, oraintxe firmatzen diat. Pasa nuen gaugozoa amets horrekin, eta esnatzean doinu hori kantatzenari nintzen oharkabean. Gozo-gozo nengoen, eta jaiki nin -tzen. Gosaldu eta igo nintzen gelara. Han neuzkan paperaketa gitarra, eta hasi nintzen doinua pixka bat antolatzen.Hasi nintzen paperei begira, eta azken folioa, euskeratunuen Jorge Bucayren olerkia, eta kantatu nuen goitik behe-ra ezer mugitu gabe. Li bu rua urte eta erdi lehenago hartunuen! Beti esaten dut: letra hori doinu horren zain zegoen,edo doinu hau etorri zen letra horrentzako, baina nik ez dutezer egin kantu horretan. Berez etorri den zerbait da. Osomaitea dut kanta hori, istorio honengatik. Oso kuttuna dut.Egoera miresgarri bat, gozo bat ekartzen didalako.Mendibeltz mendixka gustatzen zait, negu beltzean, mede-balarekin, euria zeharka ari denean. Etxetik ikusten duda-nean, errioan, kantu hori kantatzen dut horri begira, etadaude uztartuta. Ordubetez egon naiz leihotik begira etakantatzen, tonto-tonto, eta hunkitu egiten nau».

    Ospakizun Gauean - Kanturik kuttunenak

    ASTEKO GAIA

  • // 11 2019-08-24 larunbata ASTEKO GAIA

    BIKAIN cum laudea lortu duPedro Pablo Garcia hernania-rrak, tesian: Gipuzkoako gizarte-aren parte-hartzea eta erresis-tentzia okupazio napoleonikoa-ren lehenengo erdian (1808-1810).Foru Aldundian, beste arlo bate-an lan egiten badu ere, gustokoadu historia, eta lehendik ereegin zuen Master Ama ie rakoLana ildo beretsukoa izan zen:Okupazio na po leoni ko aren era -gi na etapako herrietan: Herna -ni ko kasua. Tesian, or dea, urru-nago joan da. «Su ma tu nuen in -terpretazioak ez zi rela oso onak.Bazegoela he men ‘kolaborazioa’,baina hori ez zela ‘kolaborazionis-ta’ izatea». Za lantzan jartzen di tuorain arteko teoriak (ikusgai,dialnet.unirioja.es webgunean).

    «Konklusioak berritzaileakdira», azaltzen du. «Naziona lis -mo espainola sortu zen 1813an;lortu zen frantsesen okupazioagainditu eta gerra irabaztea.Inperioa gainditu zen! Orduanhasi zen sortzen kontakizuna,eta gauza batzuk errealak ziren,baina beste batzuk ez. Esatebaterako, hasi zen kontatzenerresuma osoan eran tzun uni-tarioa izan zela, eta ez da egia».

    Gipuzkoako egoera, desberdinaKontu hauek, askorentzat, «za -har kituak» geratu direla dioGar ciak, «historiaurrea diraia». Baina daukan garrantziaaz pimarratu du. «Euskal He rri -a rentzat oso erabakiorra izanzen okupazio napoleonikoa etahortik aurrera sortu zen egoera,XIX. mendean. Hor hasi zenforuen galera, eta bukatu zenforuak abolitu zituen 1876kolegearekin. Okupazioa hasi zen1808an, eta 1809an frantsesekdi ote hemengo Batzorde N agu -siak kentzeko. Gero, aliatuaketorri ziren: Espainia, In ga la te -rra eta Portugal. Eta ekarri

    zuten 1812ko Konstituzioa, LaPepa deiturikoa. Horrekin erekendu ziren foruak tarte bate-rako, nahiz eta gero berriroezarri ziren. Kontua da, horhasi zirela sortzen hainbatinterpretazio, gure testuingu-ruarekin loturarik ez zutenak».

    Eta horixe da tesian aztertuduena, erakusteko, Gipuzkoadesberdina zela. «Esaten da Gi -puz koan, baita Bizkaian, Arabaneta Nafarroan ere, frantsesenaur kako erantzuna erresumakobeste lurraldeetan bezalakoaizan zela, baina ez zen izan. Az -ken batean, egin zena izan zenitun bat, hemengo elitearen etafrantsesen artean, eta sortu zensistema fiskal oso gogorra, he -rri tarrentzat. Hemen, erresu-mako beste lurraldeetan ezbezala, ez zegoen ‘gabatxoareki-ko’ gorrotoa. Erlazio ona zegoenIparraldearekin, kultura, hiz -kun tza eta komertzioa zela eta.Aduanak ez zeuden Bidasoanedo Kantaurin, baizik eta Ebron,eta familia, klan komer tzialasko sortu zen. Era berean, ilus-trazioa oso inportantea izan zenGipuzkoan; Azkoitian 15 entzi-

    klopedia ale zeudelako harritutaagertzen dira egile ba tzuk, etaBergarako Errege Seminarioaaitzindaria izan zen penintsu-lan. Beraz, giroa ez zen berdina,eta hemengo eliteek erabakizuten ez zutela is kan biletansartu nahi. Ikus pun tu neutralahartu zuten, eta hori ukatu egi-ten da normalean. Inde pen den -tzia Gerra deiturikoak sortutakomitoek diote erresuma guz tianeran tzun ber dina eman zela, etaez da egia. Eli te ek zerga sistemasortu zuten fran tsesekin harre-man onak man tenduta, ejerzi-toaren ge hie gikeriak saihesteko.Gipuz ko an bost atseden puntuegon zi ren: Hernanin, Tolosan,Urre txun, Arrasaten eta Irunen.Ara ban, adibidez, bakarra, Gas -teizen. Eragoz pe nak haundiakziren, baina, agian, beste modubatera egin izan balitz, okerra-goa izango zen. Gero, aztertubeharko da elite horiek horrelaegin ote zuten beren probetxuz,edo herriaren hobebeharrez».

    «Distortsioak», nahitaGarai hartako kontakizunetan,beraz, «distortsioak» topatu di -tu Garciak. «Esaten da espaini -ar nazio sentimendua 1492an,Errege-Erregina Katolikoekinsor tu zela, baina ez da egia, XIX.mendean sortu zen. Mendehorretan liberal batek esanzuen Espainia nazio bila ari zenestatua zela. Frantsesen kon-trako garaipenak sortu zuennazionalismo berria, eta histo-riografia liberala irudi unita-rioa ematen hasi zen XIX. men-dean. Beraz, Indepen den tziaGe rra deiturikoaren interpreta-zio hau lotuta dago estatuaren

    lurralde artikulazioarekin».Horrela, Garciaren esanetan,

    «historiografia liberala hasi zenedozein bidelapurrek egindakolapurretari kategoria politikoaematen, esateko Gi puz koan erebazela erresisten tzia. Adibidez,emakume bati tiro egiten diotelapurreta egiteko, eta soldadufrantses bizkarzainarekin dijoa.Baina liburuetan jasotzen dabakarrik soldadua hil zutela, etaarrazoia politikoa zela».

    Hernanik galdutakoakDena den, «distortsio» horiekguztiak okupazioaren aurrene-ko erdian topatu ditu Garciak.«Bigarren erdian, 1811-1813, nireikerketa eta bibliografian ager -tzen dena hurbildu egiten dira.Eliteen jarrera aldatu egin zenGipuzkoan».

    1809an ingelesak kostaldeaerasotzen hasi ziren, eta herri-tarrak armatu egin ziren haieikontra egiteko. Era berean, la -pu rren kontra ere sortu zirentaldeak. Izan ere, soldadu fran -tsesak kaltetuz gero, herriko 12aberatsenak espetxera bidaltze-ko arriskua zegoen. Bestalde,korso terrestrea sor tzen da,fran tsesak edo frantsestuakera sotzeko eta kolaborazioa ete-teko. «He men go alkateak bahi -tzeko agin du zuten. Adibidez,gure inguruan, Astigarraga, Ur -nie ta eta Andoaingoa bahituzituzten, eta Amezketakoa Va -len tzia aldera eraman zuten».

    Hori guztiaz gain, goseteaetorri zen, eta frantsesen eta eli-teen arteko harremana aldatuegin zen. «Ordura arte egon zenPierre Thouvnot generala. Izaeraadministratzailea zuen. Ordena

    berria inolako trabarik gabeonartu zuen probintzia bakarraGipuzkoa zenez, beti esaten zuenbertakoak kontuan hartu beharzirela. Baina 1810earen bukaeranjarri zuten haren gainetik nagu-si bat, ‘militarragoa’». Gauzakhorrela, frantsesei or dain dubeharreko zergak arazo larribihurtu ziren. «Az ken bo la dahorretan zergak ziren izuga-rriak, eta herriak hasi zirenlurralde komunalak saltzen».

    Her nanik lur komunal askosaldu zituela dio Garciak. Ho ri enartean, bitxikeria mo duan ai pa -tzen du egun Santa Bar ba ra kojatetxea dagoen baserrian ze -goela lehen ermita. Komunalazenez, sal du egin zen, eta ermi-ta, mugitu. «Oso ga rra ntzitsuaizan da Hernani ren tzat okupa-zio napoleonikoa, lur ko mu na -len galera ekarri zuelako. Her -na niko azalera osoaren %10pasa zen esku pribatuetara».Hain zuzen, de nera 319 hektareasaldu zi ren, eta salmenta batzuk«oso garrantzitsuak izan ziren».Esa te baterako, Fagollagan sal-dutako zatia. «Burdinolarenetxe bizitzak, pa ti oa eta lurraksaldu ziren; burdinola ez, bes-tea». Baina salmenta garrantzi -tsuena Portu inguruan egin zen.Cristo del Humilladero edoGurutze San tuaren otoitz lekukoetxebizitzatxoa saldu zen, etaPortun zegoen Franko errota.«Sonatuena, hala ere, Portukolonjaren salmenta izan zen.Erriberako lurrak ere salduziren horrekin batera, eta neka-zaritzarako oso lur onak ziren».

    Garciaren esanetan, «baserriasko sortu ziren salmentahorien ondorioz, baina, aldiberean, hernaniar xume askokgaldu zuten lur komunalakaprobetxatzeko aukera». Horiho rrela, «aztertu beharreko bes -te kontu bat da batzuk gerrarenondoren aberastu ziren edo ez».Hori, hurrengo baterako. yy

    z HERNANI PEDRO PABLO GARCIA

    Azkuek Goizuetan jaso omen zuen bertsoa:‘Nik ez dut inorentzat gauza gatzikesanen, frantsesaren menean umil gaudehemen, hark jesus dioenean guk erantzunamen, baina ez dakit gero zer etorriko den’.Horixe defendatu du Pedro Pablo Garciahernaniarrak tesian; gipuzkoarrek,hasieran, ez ziotela kontra egin okupaziofrantses napoleonikoari, 1808tik 1810era,baina hori ez dela ‘kolaborazionista’ izatea.

    «Independentzia Gerra deiturikoak sortutako mitoek dioteerresuma guztian erantzun berdina eman zela, eta ez da egia»

    Pedro Pablo Garciak okupazio napoleonikoa aztertu du, Gipuzkoari dagokionean.

    «Gipuzkoako eliteekikuspuntu neutralahartu zuten, eta horiukatu egiten da»

    «EuskalHerriarentzat osoerabakiorra izan zenokupazionapoleonikoa etahortik aurrera sortuzen egoera, XIX.mendean»

    «Hernanirentzat osogarrantzitsua izanda okupazionapoleonikoa, lurkomunal gehienakgaldu baitzuen»

    «Sumatu nuenbazegoela‘kolaborazioa’,baina hori ez zela‘kolaborazionista’izatea»

  • // 122019-08-24 larunbata

    «Kontxako estropada batean bi ahizpakbatera ibiltzea... oso emozionantea da!»

    ZUEK zarete ‘Maialen’ traineruko aurtengo nobedadea. Nolatan eginduzue buelta arraunera?Edurne: Orain dela urtebete,pro iektu batean parte hartu ge -nuen [Zergatik ez?]. Proiektuho ri zen Oriotik Bilbora joanetorria egitea arraunean Orio -ko 40 urtetik gorako emakumetalde batekin. Lehengo udaranhori bukatu egin zen, eta gukjarraitu nahi genuen zerbaitegiten; arraunean ibili nahigenuen, eta traineruak-etabila tzen aritu ginen, batez ereGurutze. Gurutze: Hori da, proiektu horibukatu zenean emakume taldehorrek jarraitu nahi genuenarraunean, baina egia da ateakitxi egin zitzaizkigula hainbatklubetan. Trainerua bilatu nahigenuen, baina zaila zen. Eta or -duan esan nuen: Her nanin.Izan ere, harremana izaten ja -rraitu dugu lehenegusua he mendagoelako arraunean, bai ta en -trenatzaile moduan ere.

    Orduan, Xabier Gurrutxa -gari, Hernaniko lehendakaria-ri, deitu nion eta esan nion: ‘zeaukera legoke arraunean ja -rraitzeko?’. Azaldu nion nahigenuela horrela, tarteka, trai-nerua hartu… Eta esan zidan:‘utzidazu klubean hitz egiten’.

    Gero, Xabier Zabala entre-natzaileak, gure lehengusuak,deitu zidan: ‘Gurutze, XabierGurrutxagak esan dit arraune-an jarraitzeko gogoa daukazue-la’. Nik baietz esan nion, etaberak esan zidan taldearekinsartzeko, eta esan nion konpe-titzeko, ezetz. Eta berak: ‘nolaezetz? Sa soiean zaudete-eta!’.Erantzun nion: ‘sasoie an bai,baina guk adina ere badugu,eta konpetitzeko, ez’. Azalduzidan: ‘badakizu zer pasatzenden? Herna nin trainerua ate-ratzeko nahiko lanekin gabil -tzala, jende falta, gazte batzukoraindik kanpoan ikasten… etaez dakigu aurten taldea osatze-rik izan go dugun ala ez. Etaorduan zuen eran tzunaren zaingaude, zuek biokin posibleizango genukeelako, behintzat,aurredenboraldia hastea. Eta

    zuek ez bazaudete, ziurreniktaldea ez da hasiko’.

    Eta horrela, laguntza mo -duan hasi genuen aurredenbo-raldia azaroaren hasieran. Edurne: orduan jaguta, zortzi-ko enbarkazioa, betetzen genu -en gutxi gorabehera, eta ostiraleta larunbatetan joaten ginenuretara.

    Gero, orduan, animatu zintuzteten denboraldia hastera, ezta?Edurne: Gu animatzea ez dazaila... [biak barrez]. Gauza ba -tek beste batera eraman gin-tuen. Gogoratzen naiz esan zi -gu tenean fitxak bete behar zi re -la, eta guk: ‘ez, ez, guk fitxa ez...’Gurutze: esan ziguten: ‘bada -ez pada, entrenamenduren ba -te an zer edo zer gertatzen ba da,betiere, fitxa baldin badauka-zue seguru aldetik kubritutazaudete’. Eta hori izan zen gurelehenengo sinadura, fitxasina tzea, baina gehienbat begi-ratuz segurtasun kontuei etazerbait gertatuz gero, kluba erebabestua egoteari. Edurne: Gero joan ginen ikus-ten… jaitsiera bat zegoen mar -txoan, Orioko Jaitsiera, eta or -duan ere, trainerua osatzekoguk hor egon behar genuen.Normaltasun batean jarraituzuen denak. Egia da guk ezdugula sekula esan hau ezdugu egingo.Gurutze: Beti genuen buruanjende gehiago sartuko zela eta[trainerua] osatuko zela, etagero ikusi ditugu traineruaosa tzeko dauden zailtasunakklub txiki hauetan. Azkenean,

    sartu gara honetan konprome-zu bat hartuta eta gero, ezinduzu taldea utzi. Edurne: Ikusten duzu jendeabehar dela... eta azkenean,gustora gaude, disfrutatu egi-ten dugu, eta taldea ona da.

    Hain zuzen, taldekideek nolahartu zintuzten?Edurne: Gogoratzen naizlehen dabiziko egunean nikesan niola Xabierri [Zabala,entrenatzailea]: ‘Xabier, esaniezaiezu bi amona dijoazelaharea; prestatu hitz horiekin’.

    Nik egia esan lehenengoentrenamenduetan lotsa pasa -tzen nuen. Gero, denbora pasada eta ikusten dituzu beterano-ak edo gurekin batera ‘Zergatikez?’ proiektuan aritu zen besteemakume bat... eta behin bainogehiagotan komentatu dugugu re artean: ‘alde ederreangaude gu neska gazteekin!’. Gurutze: nik eskerrak emangonizkieke hain ondo onartu iza-nagatik; ze lasaitasunarekinhi tz egiten duten gure aurrean!Batzuekin adin erdia bainogutxiago daukagu, eta batenbatek ere nire semearekinurtebeteko aldea dauka… or -duan, beraientzat batzuetan‘amatxoak’ gara!

    Anekdota txikiak badauzka-gu. Norabaitera joaten garene-an, nik eramaten dut eguzkita-rako krema, eta esaten diet: ‘ezerretzeko, eman krema’.

    Edurnek ere, orain es -tropadetan beti dauka barritaenergetikoren bat-edo. Eta au -rreko batean estropada bateanbat mareatu egin zen, eta eto-rri ziren zerbait behar zutelaesanez. Eta guk: ‘guk amatxoekbadugu!’, eta Edurnek aterazuen bere barrita. Edurne: Ni beraien lekuanjarrita, botatzen dut nire burua30 urte atzera, jartzen didate 46urteko bat, eta ez dakit zeresango nukeen. Agian beraiekpentsatu dutena, baina ezdutena adierazi... Grazia egitendit, adina da!Gurutze: Beste anekdota batere badago… Olaia patroia osogaztea da, hamasei urte dauz-ka, eta kontatu zigun: ‘etxerajoan naiz eta esan diot ‘ama,zure adinekoak daude traine-ruan, pilak jarri beharko ditu-zu. Hasi korrika edo zer edozertan!’. Noski, beraientzat ere,pentsa: nire amaren adina du,eta nirekin dago traineruan. Edurne: Nik uste batek bainogehiagok egin duela konpara-keta hori.

    Eta etxean, zer moduz hartudute?Edurne: etxean gustora daude,ez digute inolako arazorikjarri, sekula. Laguntza.Gurutze: Beti ikusi dute kirola-rekin jarraitu dugula, eta gus-tatzen zaigula kirola egitea.Alde horretatik, oso ondo.

    Honek ere baldintzatzendizue udara, ezta?Gurutze: Konpromezua, azke-nean, gurea baino gehiagofamiliarena da. Izan ere, bal-dintzatu ditugu etxekoak opo-rrik gabe geratzea. Gure ka su -an, asko ateratzen ginen kan-pora oporraldi luze xamarrakegitera; hezkuntzan egiten du -gunez lan, bi hilabete di tuguguk opor, eta gure seme-alabakhorretara zeuden ohituta.

    Gure sakrifizioa baino gehi -ago, nire kasuan, izan da psi-kologikoa, familia asko bal-dintzatu dugulako. Edurne: Bai... [baieztatu egitendu ahizpak esandakoa].

    Orain bueltatu zarete, bainanoiz hasi zineten arraunean?Gurutze eta Edurne: 1994anhasi ginen, orain dela 25 urte,hemen, Hernanin. Gurutze: Kontua da duela 25

    Hernanin arraunean hasi ziren aurreneko emakumeen artean izan ziren Edurne eta Gurutze Yarza Odriozolaahizpak 1994an, eta aurten egin dute buelta, arraunera. Bilboko emakumeen ikurriña jokatuko dute gaur, gainontzeko kideekin batera, 11:00etan hasita, Nerbioi ibaian: «hobeto moldatzen gara ibaian», onartu dute.

    z HERNANI EDURNE ETA GURUTZE YARZA ODRIOZOLA ARRAUNA

    Edurne Yarza:«Gogoratzen naizlehen dabizikoegunean esan niolaXabierri [Zabala,entrenatzailea]:«Xabier, esaniezaiezu bi amonadijoazela harea».

    Gurutze eta Edurne Yarza denboraldi honetan, estropada baten ondoren. Argazkia: Xabier Gurrutxaga.

    KIROLAK

  • // 13 2019-08-24 larunbata KIROLAK

    urte mutilak bakarrik aritzenzirela. Orduan, gu mutilenestropada batera joan gineneta esan genien guk ere arrau-nean egin nahi genuela. Garaihorretan, egun presidente denXabier Gurru txaga eta taldehori traineruan ibiltzen zen,eta esan ziguten: ‘ba azaldu as -telehenean lokalera (Etxebe rrinzeukaten orduan). Ezetz azal-du?’. Eta gu astelehenean loka-lera azaldu ginen hiru neska.

    Hasiera batean hasi ginenberaiekin traineruan joatenPasaira, Hernanik ez baitzeu-kan ez batelik, ezta trainerurikere. Hilabetetxo batzuk pasagenituen mutilekin, eta gero,bateltxo bat osatu genuen.

    Urte horiek izan ziren lehe-nengo emakumeak arrauneanhasi zirenekoak, ez Hernaninbakarrik, orduan ere, Hibaikaibiltzen zen, Zumaia, SanJuan… Gure garaiean Orio ezzen ibiltzen bateletan, pentsa!Halaxe egin genituen lau denbo-raldi, eta gero utzi egin genuen. Edurne: Guk utzi eta gerojarraipena izan du…Gurutze: Orduan pentsatzenduzu: gure eroaldi horrek erebideratu du Hernanin neskakarraunean ibiltzea. Eta begiragauza zer den, orain neskakdabiltzala seniorretan eta mu -tilak, ez.

    Emakumeen hasiera ikusita,egungoarekin alderatuta,asko aldatu da arrauna?Gurutze: emakumeetan zen-tratuz, aldaketa nagusienaizan da orain konpetitzekoaukera dagoela eta lehen, ez.Hori da aldaketa nagusia.Horrez gain, azkeneko urtetan,arraunean dirua sartu denetik,leku guztietan eman da ikara-garrizko aldaketa. Lehen klubbakoitzean zeuden herri bakoi -tze koak eta orain, ez.Edurne: Aldaketa beste kirole-tan bezala.Gurutze: Niri iruditzen zaitHernanik ‘Maialen’ aurreraateratzeko hernaniarren inpli-kazio eta konpromezu pixkabat ere behar dela, eta gauregun gazteen konpromezu horibilatzea zaila da. Bestela, osozaila da traineru bat aurreraateratzea urtero jende berriasartuta eta ez baldin badagojendearen jarraipenik. Hemen -dik deia egin nahi dieguHernaniko neska guztiei ani-matzeko, oso kirol polita dela,engantxatu egiten duela.Edurne: Eta laguntza behardutela hemen hainbeste urte-tan daudenek.Gurutze: orain traineruangau denetatik 3-4 Hernanikoakdira, urte mordo batzuk dara-mazkite eta beraientzat ereesfortzua haundia da, urtero-urtero trainerua jende berria-rekin hastea.

    Azken urteetan hori izan datendentzia, ezta? Zer gertatzen da?Gurutze: orokorrean nik ustedut asko gertatzen dela taldetxikitan. Konpromezuak ez dujarraipenik, jendeak urte batedo bi egiten ditu, eta gero,joan egiten da.

    Zentzu horretan, Hernani

    harrobiko lan hori egiten arida pixka bat batelekin; gaztepila bat dabiltza! Pozgarria daikustea honera entrenatzeraetortzen garenean, neska pilabat dabilela bateletan, infantil,kadete eta jubeniletan. Horrekjarraipena beharko luke. Etahori da pixka bat hemen faltadena.Edurne: eta guk hori eskatzendugu: neska gazteak.

    ETE ligan zabiltzate aurten,zer moduzko maila topatuduzue?Gurutze: liga hau askoz erepolitago dago Eusko Tren Ligabaino. Pena bat da Eusko TrenLigan, nahiz eta maila oso onaeduki arraunlariek, bakarriklau traineruk konpetitzea. Gu -re mailan, ETE ligan, hamaikagabiltza, eta estropada asko-tan, segundutxoen bueltan en -barkazio pila bat egon gara.Adibidez, aurrekoan Zumaianoso polita izan zen: bukaeraizan zen 2,3 eta 4. Kaleetatiksartu ginen bi segundutanhiru enbarkazio, olatua noriiritsiko zain… Eusko Trenen,al diz, beste maila bat dago…Edurne: Baina, bat dago nagu-si eta hemen ez dago haingarbi. Ez dakigu oraindik Zu -maiak, Hibaikak… zeinek era-mango duen liga. Izan ere,estropada batean batek irabaz-ten du, bestean besteak… gero,beste batzuk ere sartzen dira,adibidez, Tolosak ere irabazidu ban dera. Puntu asko daudegorabehera, eta polita dago!

    Iaz San Juanekin gertatuzenak izan al du eraginik?Gurutze: San Jua nen lehenen-go trainerua desagertzeak Orio -ri eman dio giltza.Edurne: Arerio indartsu batjoaten denean, bigarren zijoa-

    na gelditzen da.

    Beraiekin egingo duzue topoKontxan. Bertan egotekoasmorik ba al duzue?Biek: Noski baietz!

    Eta ilusioa ere bai, ezta?Biak: Ikaragarria.

    Zuentzat zer izango daKontxan egotea?Gurutze: Nik badakit malkoakbotako ditudala. Ez nuen seku-la pentsatuko adin honekinKontxako estropada bateanibiliko ginenik, eta bi ahizpakbatera ibiltzea… oso emozio-nantea da! Urtea oso gogorrada eta esaten duzu: ez dut bes -te aukerarik edukiko!

    Horrez gain, ni orain Orionbizi naiz eta nire semeaarraunlaria da, Orio koa, etaOriokoak badakigu ze horiakdiren… Gipuzkoako txapelke-tan topo egin nuen Orioko trai-neruarekin eta Orioko neske-kin. Horietako bat da nire se -mearen entrenatzailea, eta ka -su egin zidan, eskua luzatuzidan eta esan zidan: ‘zorte on’.Niretzat ere, hori oso politaizan zen.

    Azken finean, Oriok kristo-ren maila dauka, neska honekkristoren maila dauka, arrau-nean daramaki 10 urtetatik etaberaiekin konpetitzea ranpaberdinean… niretzako bi kolo-re horiek bereziak dira.

    Gainera, esan beharra dagonire familia ez dela berdez jan -tzi; esan zidaten: «ama, joangogara animatzera, baina gu ho -riz joango gara!», eta nahiz etaestropadetara etorri, gureganahurbiltzen dira horiz jantzita,oso oriotarrak direlako.Edurne: Nik hau guztia bizidut opari bat bezala. Egune -rokotasun batean zaudenean,egia da ez zarela as kotan ohar -tzen: entrenamenduak, ume -ak… Baina gero, pentsatzenduzunean, opari bat da.

    Ez dugu aukera gehiagorikedukiko; beste askorekin ibiltz -en zara estropadetan, eta bestetal deetako arraunlarien begira-dak ikusten dituzu… Niri graziaegiten dit, zeren eta badaudebeste talde batzuetan ere adine-an ere zaharragoak direnak etanola egiten dizuten kasu, iden-tifikatuta sentitzen zara. Eta

    aprobetxatu egin behar da, etasaiatu disfruta tzen.

    Kontxakoa ez dut pentsa -tzen eta ez diot buelta askorikematen. Ni estropadaz estropa-da nijoa: lehenago zen arrau naegitea; gero, jarri nuen probaneta zen ziaboga ematea, etabeste gauza bat ikasi dudana!Dena opari bat bezala, eta gus-tora hartzen dut.

    Kontxak ikusgarritasunaeman dio emakumezkoenarraunari?Edurne: Niri iruditzen zaitlehen agian emakumeak he -men zeudela arraunean eta ezzitzaiola hainbesterainoko ga -rran tzia ematen, eta orain, ur -te gutxitan, gutxienez, estropa-dak ere jarraitu egiten dira etalehiakortasun bat dago. Ema -kumeenak ere indarra hartuduen bezala, agian ere duelahiru urteko Kon txan ibili zire-nean itsaso ho rrekin… Gurutze: Hernaniarrak ere horzeuden eta askotan aipatzendute. Edurne: orduan jendea kontu-ratu zen: hauek ere gai dira, ezdira atzera botatzen! Pixkana -ka-pixkanaka [emakumeenarrau na] lekua hartzen joan da.Gurutze: Nik uste dut emaku-mea iritsiko dela iritsiko denlekura gizarteak ere eskatzenduen heinean. Gizartea joatenbaldin bada emakumeen es -tro pa dak ikustera, telebista eregehiago joango da eta dirugehi ago jarriko da.

    Esan beharra dago ETE Ligaez dagoela patrozinatuta, etaekonomikoki klubek nahikolan daukate; diru-iturririk ezdago apenas, eta gastu askodauz kate. Mutilek, aldiz, babes-le gehiago dauzkate. Oraindikberdintasun horretarako ikara-garri falta da.

    Eta hemendik aurrera zer?Nola ikusten duzue hurrengodenboraldia?Gurutze: orain egin behar du -guna da ahalik eta ondoen bu -ka tu azkeneko txanpa; gaine-ra, Donos tian bukatuko dugu,itsasoan. Baina orain dauzka-gun estropadak ibaian dira, etahobeto moldatzen gara guibaian. Ea sorpresatxoren bateta poztasun pixka bat ekarridiezaiokegun herriari; ilusiohorrekin gaude, hamabostegunetan horretan zentratuta.Eta gero, ikusiko dugu.Gurutze eta Edurne: lehenen-go, atsedena.Edurne: Irailean hasiko garalanean, eta orduan, egunerokoentrenamenduak-eta utzikoditugu. Orain dela urtebete ere,ez nuke inon sinatuko aurtennon egongo nintzen, beraz…ikusiko dugu! yy

    Gurutze eta Edurne Yarza (eskubitik ezkerrera) bateletan aritu zirenean, 1997an.

    Gurutze Yarza:«eskerrak emangonizkieke[taldekideei] hainondo onartuizanagatik; zelasaitasunarekinhi tz egiten dutengure aurrean!»

    «Deia egin nahidiegu Hernanikoneska guztieianimatzeko, osokirol polita dela,engantxatu egitenduela»

  • // 142019-08-24 larunbataKIROLAK

    z HERNANI ERRUGBIA

    Hernanik Sevillan hasiko du Liga

    PUBLIKO egin da OhorezkoErrug bi Mai lakoen egutegia,eta Her na nik denboraldia bi -daia luzee narekin hasiko du,irailaren 15ean Sevillan joka -tuko baitu aurtengo HeinekenLigara be rriz itzuli den Cien -ciasen aur ka. Liga hasteko ezda partidu txa rra, irabaztekoaukerak egon go baitira; horibai, irai lean Andaluzian orain -dik ere be roa egiten du etahorrek nor gehiagoka bal din -tzatu de zake.

    Landaren lehenengo parti -dua irailaren 22an izango daeta bisitaria, pasa den den bo -ral diko biga rren jardu nal dianizandako aurkari bera izangoda, Complu ten se Cisneros ma -dril darra, hain zuzen. Behekopostuetan ibili zen tal deunibersitarioa aurreko ur te an,baina Hernanin irabazi eginzuen, eta berriz berdinaerrepikatu ez dadin, denaema n go dute Polidorik zuzen -dutako jokalariek.

    Derbi gipuzkoarra,hirugarren jardunaldianAtsedenaldirako denborarikgabe, aurten goiz dator lehe -nengo gipuzkoar derbia. Ordi -zian jokatuko da irailaren29an, eta bueltakoa, berriz,urtarrilaren 26an egokitu da.Beraz, datorren denboraldianez da, aurreko urteetan bezala,hain erabakiorra izango azkensailkapenean. Puntuak betigarrantzitsuak dira, baina ezda hil ala bizikoa izango , pasaden urtean gertatu bezala.

    Bost partiduetatik lauLandaren, urtea amaitu etahastekoHala ere, denboraldiko unerikgarran tzitsuenetakoa, lehe n -en go itzuliko azken lau par ti -du etan, eta bigarren itzu likolehe nengo partiduan, bizi ko di -ra. Azaroaren 10tik urta rri laren12ra arte, bost partidu dau deira garrita egutegian, Gabo ne -tako atsedenaldia tar teko,aben duaren 15etik urta rrila ren12ra. Tarte horretan, bostetiklau partidu, Landaren jokatuko

    dira. Intentsitate haun dikogaraia izango da, Her nanikoerrugbiarentzat.

    Gainera, aurkariak hastekooso gogorrak dira. Zortzi ga -rren eta bedera tzigarren jar -du naldietan,bi talderik indar -tsuenak datoz Landarera. Aza -roaren 10ean VRAC Quesos txa -peldunak egingo du bisita etahortik 21 egune ta ra, tartean biasteko atsede nal diarekin, ElSalvadorren bisita jasoko dutetriko lo reek.

    Kopan VRAC eta Santander,talde bereanVRACen aurkako partiduaErre ge Koparako baliagarriada, eta talde berean dago San -tander igo berria. Hauen kon -tra jokatuko dute bost partiduhorietan kanpoan izango denba karra. Hori, abenduaren8an izango da.

    Urtea, eta lehenengo itzuliaamaitzeko, abenduaren 15ean,Barce lonaren aurkako nor -gehiagoka jokatuko dute her -naniarrek Landaren. Kopara -ko finalerdietara sailkatzenba dira abenduaren 22an izan -go litzateke finalerdia, bainapasa den urteko balentriaerre pikatzen ez bada, urtarri -la ren 12ra arte ez da izangoLigako par tidurik. Bigarrenitzulia or duan hasiko da, etaLan da ren Cienciasen bisita ja -soko du te. Azken partidu hauda paper gainean lauetatikerra zena, eta beste hiruak osozailak dira.

    Hala ere, hor puntuak lor -tzen badira, denboraldiko bi ga -

    rren zatia baikortasunez iku si -ko da. Oso garrantzitsua izan goda ondo hastea denbo raldia;lehendabiziko bost par ti duetanbi-hiru garaipen lor tzen ba -dira, aurrera begira bul tzadanabarmena izango da.

    Kontuan hartu behar datal deak gero eta gehiago in -

    dar tzen direla, eta herna nia -rrek, alde horretatik, ez dutebes teen gaitasunik lehenengotaldea sendotzeko garaian.Gero eta zailagoa da man -tentzea, baina Hernanik bada -ramazki zazpi urte jarraianOhorezko Mailan eta zortzi -garrena nahi dute lortu. yy

    Irailaren 15ean hasikodu denboraldiaOhorezko Mailakotaldeak Cienciasenaurka eta denboraldiamaiatzaren 10eanamaituko da.

    Euskal Ligako partiduekin hasi du Hernanik, denboraldi berriko prestaketa.

    z OHOREZKO MAILA

    EGUTEGIA 2019-2020

    LEHENENGO ITZULIA1. jardunaldia, irailak 15Ciencias-Hernani2. jardunaldia, irailak 22Hernani-Cisneros3. jardunaldia, irailak 29Ordizia-Hernani.4. jardunaldia, urriak 6Hernani-Independiente5. jardunaldia, urriak 20Santboiana-Hernani.6. jardunaldia, urriak 27Hernani-Burgos7. jardunaldia, azaroak 3Alcobendas-Hernani8. jardunaldia, azaroak 10Hernani-VRAC9. jardunaldia, abenduak 1Hernani-El Salvador10. jardunaldia, abenduak 8Santander-Hernani11. jardunaldia, abenduak 15Hernani-Barça

    BIGARREN ITZULIA12. jardunaldia, urtarrilak 12Hernani-Ciencias13. jardunaldia, urtarrilak 19

    Cisneros-Hernani14. jardunaldia, urtarrilak 26Hernani-Ordizia15. jardunaldia, otsailak 16Independiente-Hernani16. jardunaldia, otsailak 23Hernani-Santboiana17. jardunaldia, martxoak 1Burgos-Hernani18. jardunaldia, martxoak 22Hernani-Alcobendas19. jardunaldia, martxoak 29VRAC-Hernani20.jardunaldia, apirilak 5El Salvador-Hernani21. jardunaldia, apirilak 19Hernani-Santander22 jardunaldia, maiatzak 10Barça-Hernani

    z ERREGE KOPA

    8. jardunaldia, azaroak 10Errege Koparako baliagarria.Hernani-VRAC.10. jardunaldia, abenduak 8.Errege Koparako baliagarria.Santander-Hernani.Finalerdietara pasatzen da tal-deko irabazlea eta finalerdiakabenduaren 22an jokatuko dirapartidu bakarrera zozketa bidezerabakiko direlarik norgehiah-gokak eta lekua.

    z HERNANI ERRUGBIA

    Liga berria hastear etahapidetza kanpainamartxan

    GUTXI falta da denboraldiberriari hasiera emateko,baina aurretik Euskal Ligakopartiduekin hasi da Hernani,denboraldirako prestaketagisa. Hi la ren 15ean izango dalehen joka ldia, Cienciasetaldearen aurka, Se vi llan. Etaasteburu hone tan, HernanikoOhorez ko Mailako gazteakLizarran daude, den bo raldiberrirako prestatzen eta pilakkar ga tze n , indar berrituakitzultzeko.

    Harpidetza kanpaina,martxan dagoenekoHernaniko gazteen edo errug -biaren zale amorra tuentzat,har pi detza kanpa ina ere ma -r txan dago. Landareko bule - goak irekita daude, baz ki deizateko, eta jadanik baz ki dediren horiek ere pasadaitezke bertatik, harpideduntxartelak hartzera.

    Neskak ere prest,denboraldia hastekoErrugbiko neskak ere, aste -lehe nean ekin zioten aurre -den bora ldiari, da to rren ligaindartsu haste ko asmoare -kin.

    Aurreko urtee tan bezala,aur ten ere iraile ko azkenhas te tan emango diote ha si -e ra denboraldi berriari.

    Hori dela eta, errugbikones ken taldeak jokalariakbehar ditu, beraz dei egitendiete herriko zein in gurukoneskei, errugbia pro ba tzera.«Neska! Herna nik behar zai -tu!».yy

    Aurreko asteburuan,Hernanik 19 eta 33galdu zuen Avirontaldearen aurka.Datorren jardunaldiaindartsu hasteko, lehentaldeko jolakalariakLizarran bildu dira,baldintza onenetanitzultzeko asmoraekin.

  • // 15 2019-08-24 larunbata URUMEA

    z GOIZUETA UDALA

    Iraila hasiera arte, tasak ordaintzekoAurtengo tasak ordaintzeko borondatezko epea irekita dago. Irailaren5era arte egin daitezke 2019ko tasen borondatezko ordainketak. yy

    z GOIZUETA SAN AGUSTIN EGUNA

    Festa Artikutzan, San Agustin eguneanAsteazkena izango da San Agustin eguna, eta Artikutzan egun osokofesta izanen da, urtero bezala. Goizeko 11:00etatik aurrera, meza,pilota partiduak, herri kirolak edo musika izanen dira, eta baita arti-sauen hainbat postu ere. Egun honekin, kotxeentzako aparkalekuaere antolatzen da, oinez 4,5 kilometrotako ibilbidea egitea gomenda -tzen badute ere, urtegia izandakoaren inguruan, hustuta baitago. yy

    z HERNANI DIRULAGUNTZAK

    Lankidetza arloko laguntzak, irailera arteUdalak 490.210 euroko aurrekontua dauka, Pobretutako besteherrialdeekiko Lankidetza eta Garapenerako Hezkuntza Programaklaguntzeko, eta diru-laguntza hori eskatzeko epea irekita dago, iraila-ren 16ra arte. Besteak beste, bi arlotan emango dira laguntzak.Batetik, lagunduko dira pobretutako herrien garapena babestekogenero ikuspuntua kontuan hartuta lan egiten duten erakundeak.Bestetik, hernaniarren garapenerako sentsibilizazioa eta hezkuntzaindartzeko proiektuak. Laguntzak lortzeko bete beharreko oinarrienberri GAOn argitaratu zen abuztuaren 9an. Eskaerak udaletxekoHerritarren Harrera Zerbitzuan aurkeztu daitezke, irailaren 16ra arte,astelehenetik ostiralera 08:00etatik 19:00etara eta hilabeteko aurre-neko eta hirugarren larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara. yy

    GURE Izarra elkartea prest da -go Kizkia taldeak urtero an to -latzen duen sagardo lehiake -ta rako. Aurtengoa, hogeiga -rrena izango da, eta berriroere, 20 sagardoren arteanonena zein den aukeratukodute, lau otordutan.

    Hasiera, asteazkeneanTxapelketa, asteazkenean, abuz -tuaren 28an hasiko da. Aur re -ne ko otordu horretan, 10 sa -gar dotegitako zukuak das ta -tu ko dituzte, arrautz-irinetanfrijitutako legatzak lagunduta,eta beste 10 sagardo, frijitu ta -ko oilasko hegalek lagunduta.

    Bigarren hitzordua iraila -ren 4koa izango dute. Ordukohorretan, berriro ere 20 sa gar -do ak dastatuko dituzte, bainajakiak trukatuta; oilaskoarekinedandako sagardoak legatza re -kin, eta alderantziz.

    Bi saio horietatik puntu a zioonena lortu duten 10 sa gar dokegingo dute aurrera, hi ru ga -rren astera. Irailaren 11n pro -ba tuko dituzte 10 ho ri ek be -rriro, jaki berdinekin. Hor tik, 6onenak pasako dira irailaren18an jokatuko den finalera.

    Sagardoa, kopanLehian ariko diren sagardoak,

    20 izango dira: AstigarragakoRezola, Petritegi, Larrarte, Alo -rrenea eta Lizeaga; HernanikoAkarregi eta Itxasburu; AiakoIzeta; Asteasuko Sarasola; Ze -rain go Oiharte; Adunako Za -ba la eta Aburuza; DonostiakoAs tiazaran eta Kalonge; Agi -na gako Urdaira; OiartzungoOrdozelai; Tolosako Eguzkitza;Urnietako Urruzola eta Eula;eta Lizarzako Goikoetxea.

    Azken urteetan bezala, sa -gar do guztiak kopan das ta -tuko dituztela azpimarratudute; 3 puntu emango dizkioteedalontzian duen itxurari; 2,usainari; eta 5, ahoari. yy

    Badator, Kizkiako sagardo txapelketaAsteazkenean hasiko da, eta 20 sagardoren artean onenaaukeratuko da lau otordutan. Finala irailaren 18an jokatuko da.

    z ASTIGARRAGA KIZKIA TALDEA

    FINALERDIETAKO Ligaxka er -di bidera iritsiko da gaur, erre -monteko Buruz Buruko Ku -txa bank Txapelketan. Barre -ne txea IV hernaniarra eta An -sa II aurrez aurre izango dira;biek galdu egin zuten fase ho -ne tako aurreneko partidua,eta beraz, ezinbestekoa duteirabaztea, aurrera egiteko.

    Bi puntuko abantaila,hernaniarrakAurreneko partiduak biek gal -du bazituzten ere, Barrene -txea IVak badauka abantailatxi ki bat, urnietarraren au rre -an. Izan ere, Endikaren au rre -an bi puntuko aldearekin gal -du zuenez, bi puntu badauz -ka, eta sailkapenean hiruga -rren dijoa, Urriza eta Endi ka -ren atzetik; launa puntudauz kate horiek. Ansa IIak,or dea, ez dauka punturik pi -la tuta, eta azkena dijoa sail -ka penean. Hain zuzen, li -gaxka honetan ari diren lau

    erremontisten artean azkenpos tuan geratzen dena kan -po ratua izango da. Aurrene -ko ak, berriz, finalera sail ka -tzea lortuko du zuzenean, etabi eta hirugarrenaren arteanfi nalerdia jokatuko da.

    Abantaila horrekin joka -tzen badu ere, BarrenetxeaIVak ere ezinbestekoa du ira -baztea. Izan ere, gaurkoangalduz gero, azken partiduanUrrizaren kontra jokatu be -harko luke, finalera pasa ahalizateko.

    Hiru partidu, GalarretanOhi bezala, Galarretako gaur -ko erremonte jaialdia arra -tsaldeko 16:00etan hasiko da,eta Barrenetxea IV eta AnsaIIren arteko buruz burukoabigarren partidua izango da.

    Aurretik, Labaka eta Zal -dua, Beñat eta Arruarterenkon tra ariko dira, eta on doren,Ezkurra II eta La rra ña ga, Az -piroz eta Ionen kontra. yy

    Ezinbesteko puntuen bila,Barrenetxea IV eta Ansa IILehia bizia izango dute Buruz Burukoanjarraitzeko, bi eta zero puntu baitituzte.

    z HERNANI ERREMONTEA

    IRITSI da, beste behin, presoendispertsioaren kontrako alda -rrikapen eguna. Urtero bezala,Futbol 7 Txapelketarekin ha si -ko da, Zubipen, eta ondoren,

    bazkaria izango da Tilosetan,eta Luziano Showrekin kan -taldia eta kale buelta musi ka -tua, bukatzeko. Taldeak osa -tze ko hitzordua 08:30etan ja -

    rri dute Zubipen, eta txapel -keta 09:00etan hasiko da.

    Iaz, Sugegorriak, BSJ eta Jux -tok irabazi zuten. Aurten ereeman du izena aurrenekoak... yy

    Zubipen hitzordua, dispertsioaren kontraGoizeko 08:30etan osatuko dituzte Zubipen, Futbol 7 Txapelketanjokatuko duten taldea, eta 09:00etan hasiko da lehia.

    z HERNANI FUTBOL 7 TXAPELKETA

    ORION dago egun hauetan,Gu re Zirkua. Bertako pailazo,akrobata, mago, musikari etaparte-hartzaile guztiek atse -de nerako tarte bat hartu dute,eta hori horrela, hernaniarrakizango dira gaur bertan, ema -naldi berezi bat emateko.

    Arratsaldeko 19:30etan ha -sita, hiru zatiko emanaldiaizango da, hain zuzen. Au rre -na, Joana Ortega eta Sebi Us -tarrozek osatutako Hego Hai -zea bikoteak, Ainara Ortegaabeslariarekin batera, kon -tzer tua emango du. Segidan,Andoni Martinez de Ustaranmago argentinarraren ikus ki -

    zu na izango da. Eta bu ka tze -ko, Sebi Ustarrozek berak, Ha -ritz Ezeiza, Garazi Navas etaIxiar Jauregirekin osatutakoBitartean folk musika taldeakemango du kontzertua.

    Sarrerak bertan saldukodi ra, 10 euroan helduentzat,eta 5 euroan, umeentzat. Dis -ko ak ere salduko dituzte, bai -na honen dirua, Open Armslaguntzeko izango da. yy

    Hernaniarrak Orion gaur, Gure Zirkuan

    Emanaldia 19:30etanhasiko da. Sarrerakbertan salduko dira.

    z HERNANI GURE ZIRKUA

    Bitartean folk musika taldea izango da parte-hartzaileetako bat.

  • 2019ko abuztuaren 24a, larunbata 6.850 zk. www.kronika.eus

    EGUR

    ALDI

    A

    Zeruan laino dezente agertuko dira, eta iparraldeko haizearen eragi-nez, baliteke xirimiri egitea. Tenperatura jaitsi egingo da, eta arratsal-dean zaparradaren bat bota dezake. Min.16º/ Max.24º

    (eus

    kalm

    et)

    GAUR BIHARGoizetik hasita, haizea ipar-mendebaldetik jotzen hasiko da, etahorrek lainoak ekarriko ditu. Arratsalderako tenperatura jaitsi egingoda, horren ondorioz. Min.17º/ Max.30º

    & TAXIAK: 943 550093 (Hernani) 622 222 343 (Astigarraga) 948 514037 - 948 514019 (Goizueta) UDALTZAINGOA: 943 248900 (Hernani) 943 335230 - 699 487 587 (Astigarraga) DYA: 943464622 AUTOBUSAK: Garayar: 943 556658 Areizaga: 943 452708 Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037 ANBULATORIOA: 943 006666 - 900 203050 (Hernani) 943 335644 (Astigarraga) 948510800 (Goizueta) 9 Egunez: Odriozola URNIETA Idiazabal, 18 943 334014 Gauez: Aldabe Perkaiztegi, 8 (Antziola, Hernani) 943 336022 Goizueta: Nagusia 64 948 514353

    Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea Lan-taldea: A. Arbelaitz, O. Egaña, I. Goñi, L. Goñi, B. Los Arcos, A. Moreno, J. Osa, M. Ramirez de Alda, L. Rekondo eta J. Zubitur.Egoitza: Larramendi 11, Hernani 943 33 08 99 - 688 660 714 Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-1469-2018. ISSN: 2659-5036

    IRAGARKI MERKEAK

    Emakume bat behar dugu jatetxe bateko sukaldean laguntzeko eta arraskako lanetarako.Kotxea beharrezkoa da. Deitu: 943 33 13 87

    Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura,... Deitu: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

    HERNANIKO JOCC Peña Otañotxirrindulari taldeko kidea daIñigo Larrañaga, eta Espainia -ko Master txapeldun berrieta-ko bat da. Pasa den larunbate-an Asturiasko Grado herrianjo katu zen, hiru mailatan. La -rrañaga Master 50 B kategoria-ko txapelduna izan zen, 68kilometrotako ibilbide gogorra1:50:07ko denboran eginda.

    Txapelketa, Master 30, 40eta Master 60 mailatan erejokatu zen, bakoitza bina kate-goriatan.

    Aurreneko ihesaldian hasita,helmugarainoLasterketari hasiera Master 50eta 60 mailetako txirrindula-riek eman zioten, bai A etabaita B kategoriatakoek ere.Denera, 68 kilometrotako ibil-bidea zuten aurrean, hirumendi gain, tarteko.

    Lasterketa hasi eta bereha-la, ihesari eman zioten 10 battxirrindularik, eta tartean zenIñigo Larrañaga hernaniarra

    ere. Minutu eta bi minutuarteko tartea atera zioten atze-tik zetorren pelotoiari.

    Aurreraxeago, Cabruña na -ko gainera iritsi baino lehen-xeago, beste pare bat txirrindu-lari batu zitzaizkien, eta hainzuzen, mendi hori erabakiorraizan zen. Izan ere, ordunaurreratu ziren beste pixka batDelicado, Quesada, Sala etaLopez, eta aurreneko bien arte-ko sprintean erabaki zen guz-tia; azkenean, Juan Carlos De -licado izan zen txapelduna, etaFrancisco Quesada bigarrena,biak 1:49:39ko denborarekin.Hirugarren, Jorge Javier Platasailkatu zen. Hernaniara 8ga -

    rren izan zen Master 50 maila-ko sailkapen orokorrean, etamaila horretako B kategorian,txapelduna, aurreneko bi sail-katuengandik 28 segundotara.

    Zortzi txapeldun berriMaster 30 mailan, A eta B kate-

    goriatan hurrenez hurren, JoséDavid Martínez eta MoisésEspinos izan ziren irabazleak,126 kilometro eginda. Master 40mailan, 97 kilometro egin zituz-ten, eta Antonio Martín etaFernando Gimeno izan zirentxapeldunak A eta B mailan.

    Master 60 mailakoek, be rriz, 50mailakoek bezala, 68 ki lometroegin zituzten, eta Juan Morenoeta Luciano Mi txe lena izanziren txapeldunak. Larrañaga,esan bezala, 50B mailan izanzen aurrenekoa. Afizioak la -gun du zion, seguru! yy

    Iñigo Larrañaga txirrindulari hernaniarra izan datxapelduna, Espainiako Master lasterketanAsturiasko Grado herrian jokatu zen txapelketa, pasa den larunbatean, Master30, 40, 50 eta 60 mailetan.

    z HERNANI TXIRRINDULARITZA

    Eva Esnaolak irabazi du Rio Bohedo maratoia, Palentzian.

    z HERNANI ATLETISMOA

    Eva Esnaola txapeldun, Rio Bohedo maratoianEtenik gabe lanean jarraitzen du Eva Esnaola atleta hernaniarrak. Azken lasterketa pasa den asteburuan izanzuen. Igandearekin, Palentziako Bascones de Ojeda herrian egiten den Rio Bohedo maratoian hartu zu enparte, eta ikaragarrizko marka lortu zuen: txapeldun izan zen emakumezkoetan, 3:39:40ko denborarekin. yy

    Iñigo Larrañaga erdian dominarekin, zale hernaniarren animoak jasotzen.

    Master 50 mailakosailkapenorokorreanzortzigarren izanda Larrañaga.