6
#GetxoBiziEzazu Doako alea 1522 Zb. www.getxo.eus Azaroak 15 >> Azaroak 25 2018 / Nabarmentzekoak > Oroimenaren Eguna (2. or.) > Zine usaina darien beherapenak Getxo Black Friday ospatzeko (3. or.) > Plantxa ariketa taldean egiteko Guinness errekorra hausteko ahalegina (5. or.) Bake Eder. Ate irekien jardunaldia. Azaroak 15, osteguna, 18:00etatik aurrera Bake Eder jauregian. Eraikinaren ezaugarri historiko eta arkitektonikoei buruz aurkezpena eta bisita gidatua. Izena aldez aurretik: [email protected] Nazioarteko Trikitixa Jaialdia. Azaroak 24, larunbata, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 19:00etan. Sarrera: 8. Indarkeria matxistaren biktimenga- tik jendaurreko salaketa, oroimen eta erreparazio ekitaldia izango da da- torren azaroaren 19an, astelehenean, 19:00etan, Areetako Geltokia plazan, datorren azaroaren 25ean ospatuko den Emakumeenganako Indarkeria- ren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta. Aulki bat erahildako emakume bakoi- tzeko. Ikusezina ikusaraziz goiburuare- kin, alde batetik, estatuan erahildako emakume eta ume bakoitzagatik (85) aulki huts batekin indarkeria matxis- ta salatu nahi da, eta bestetik, arrazoi desberdinengatik salaketa ez jartzea edo jasaten ari diren indarkeriaren berri ez ematea erabakitzen duten emakumeak ikusarazi nahi dira. Hori guztia saio sinboliko baten bidez egingo da eta horretan manifestu bat irakurriko dute; eta, ekitaldi berean, Kankaneo Teatro taldeak inprobisa- zio-performance bat eskainiko du. Udalak herritarrak gonbidatzen ditu ekitaldian parte hartzera. Beste ekintza batzuk Bestalde, aurreko urteotan bezala, astelehenetik, azaroaren 19tik, aben- duaren 2ra bitartean puntu lila edu- kiko duten pankartak ipiniko dira udaletxean, Santa Clara egoitzan, San Nikolas liburutegian, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan eta Biz- kaia Zubian. Puntu lila edukiko du- ten totemak Areetako eta Algortako Geltokia plazetan ere jarriko dira. Beste alde batetik, gazteen artean in- darkeria prebenitzea helburu duen Beldur Barik egitarauak (EAEko erakundek sustatutakoa) aurten par- taidetza saioak egin ditu Fadura ins- titutuan, San Nikolas ikastolan eta Santisima Trinidad eta Azkorri ikas- tetxeetan, nerabezaroan harreman onei buruz, eraso (hetero) sexistak prebenitzeko. Aurreko urteotan bezala, Udalak emakumeenganako Indarkeriaren kontrako adierazpen instituzionala onartzeko asmoa du. Elkarteen jarduerak Udalak antolatutako egitarauaz gai- nera, udalerriko emakumeen elkar- teek ere hainbat jarduera antolatuko dituzte. Horrenbestez, azaroaren 23an, elkarretaratzea izango da Biz- kaia Zubia plazan, 19:30ean, Gizatiar elkarteak antolatuta. Bestalde, Bilgu- ne Feministak adin gabekoen kontra- ko sexu erasoen kontrako konzentra- zioa egingo du Algortako Geltokia plazan. Eta, azkenik, Itzubaltzeta ko- lektiboak Itzubaltzetak Descontrala- das izenburuko antzezpena antolatu du, azaroaren 23rako; saioa 19:00etan hasiko da, 19:00etan, Romoko Ibar Nagusien Etxean. Larunbatean, azaroak 17, 20:00etan, César Sarachu aktoreak Intensamente azules lana antzeztuko du Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan. Sarre- raren prezioa 15 eurokoa izango da. Juan Mayorgak idatzi eta zuzendu- tako lana da; bertan jatorri biogra- fikoa duen istorioa proposatzen da, irudimena, ametsak eta errealitatea uztartuz. Munduari lehen aldiz be- giratzen ausartzeko abentura zirrara- garriaren gaineko metafora da, geure burua nola ikusten dugun eta besteak nola ikusten ditugun azaltzeko. Gau- zen ordenari eta ordena ezari buruz- ko alegatua. Lana goiz batean hasten da, Juan Ma- Jardunaldi honen inguruan beste ekintza batzuk ere egongo dira Jendaurreko salaketa ekitaldia indarkeria matxistaren biktimengatik, azaroaren 25a dela eta César Sarachu Getxora iritsi da “Intensamente azules” lanarekin Kontrataziorako laguntzak eskatzeko epea ireki da, Getxoko enpresentzat (3. or.) yorga esnatu eta lurrean bere miope betaurrekoak aurkitzen dituenean hautsita. Ezustekoaren ondoren, la- saitasuna berreskuratzen du beste betaurreko graduatu batzuk dituela gogoratzen denean: igeri egitekoak. Horiek erabiltzen hasten da, harik eta alaba txikiak egun batean eskatu arte bere saskibaloi partidetara ez joateko igeri egiteko betaurrekoak jantzita. Haiekin arauak eta jokaldiak behar bezala ulertzen zituela azaldu zio- nean, haurrak erantzun zion jarrai zezakeela bere partidetara igeri egite- ko betaurrekoekin joaten, beti bezala, baina ez jesartzeko gainontzeko gura- soekin batera.

Jardunaldi honen inguruan beste ekintza batzuk ere egongo dira … · 2018-11-15 · AZAROAK 15 OSTEGUNA Mendi Tour.Bilbao Mendi Film Festival-eko onena. RKE-Romo Kultur Etxean, 19:30ean

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Jardunaldi honen inguruan beste ekintza batzuk ere egongo dira … · 2018-11-15 · AZAROAK 15 OSTEGUNA Mendi Tour.Bilbao Mendi Film Festival-eko onena. RKE-Romo Kultur Etxean, 19:30ean

#GetxoBiziEzazu

Doako alea

1522 Zb. www.getxo.eus

Azaroak 15 >> Azaroak 25

2018

/ Nabarmentzekoak> Oroimenaren Eguna (2. or.)

> Zine usaina darien beherapenak Getxo Black Friday ospatzeko (3. or.)

> Plantxa ariketa taldean egiteko Guinness errekorra hausteko ahalegina (5. or.)

Bake Eder. Ate irekien jardunaldia. Azaroak 15, osteguna, 18:00etatik aurrera Bake Eder jauregian. Eraikinaren ezaugarri historiko eta arkitektonikoei buruz aurkezpena eta bisita gidatua. Izena aldez aurretik: [email protected]

Nazioarteko Trikitixa Jaialdia. Azaroak 24, larunbata, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 19:00etan. Sarrera: 8€.

Indarkeria matxistaren biktimenga-tik jendaurreko salaketa, oroimen eta erreparazio ekitaldia izango da da-torren azaroaren 19an, astelehenean, 19:00etan, Areetako Geltokia plazan, datorren azaroaren 25ean ospatuko den Emakumeenganako Indarkeria-ren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta. Aulki bat erahildako emakume bakoi-tzeko. Ikusezina ikusaraziz goiburuare-kin, alde batetik, estatuan erahildako emakume eta ume bakoitzagatik (85) aulki huts batekin indarkeria matxis-ta salatu nahi da, eta bestetik, arrazoi desberdinengatik salaketa ez jartzea edo jasaten ari diren indarkeriaren berri ez ematea erabakitzen duten emakumeak ikusarazi nahi dira. Hori guztia saio sinboliko baten bidez egingo da eta horretan manifestu bat irakurriko dute; eta, ekitaldi berean, Kankaneo Teatro taldeak inprobisa-zio-performance bat eskainiko du. Udalak herritarrak gonbidatzen ditu ekitaldian parte hartzera.

Beste ekintza batzuk Bestalde, aurreko urteotan bezala, astelehenetik, azaroaren 19tik, aben-duaren 2ra bitartean puntu lila edu-kiko duten pankartak ipiniko dira udaletxean, Santa Clara egoitzan, San Nikolas liburutegian, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan eta Biz-kaia Zubian. Puntu lila edukiko du-

ten totemak Areetako eta Algortako Geltokia plazetan ere jarriko dira. Beste alde batetik, gazteen artean in-darkeria prebenitzea helburu duen Beldur Barik egitarauak (EAEko erakundek sustatutakoa) aurten par-taidetza saioak egin ditu Fadura ins-titutuan, San Nikolas ikastolan eta Santisima Trinidad eta Azkorri ikas-tetxeetan, nerabezaroan harreman onei buruz, eraso (hetero) sexistak prebenitzeko. Aurreko urteotan bezala, Udalak emakumeenganako Indarkeriaren kontrako adierazpen instituzionala onartzeko asmoa du.

Elkarteen jarduerakUdalak antolatutako egitarauaz gai-nera, udalerriko emakumeen elkar-teek ere hainbat jarduera antolatuko dituzte. Horrenbestez, azaroaren 23an, elkarretaratzea izango da Biz-kaia Zubia plazan, 19:30ean, Gizatiar elkarteak antolatuta. Bestalde, Bilgu-ne Feministak adin gabekoen kontra-ko sexu erasoen kontrako konzentra-zioa egingo du Algortako Geltokia plazan. Eta, azkenik, Itzubaltzeta ko-lektiboak Itzubaltzetak Descontrala-das izenburuko antzezpena antolatu du, azaroaren 23rako; saioa 19:00etan hasiko da, 19:00etan, Romoko Ibar Nagusien Etxean.

Larunbatean, azaroak 17, 20:00etan, César Sarachu aktoreak Intensamente azules lana antzeztuko du Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan. Sarre-raren prezioa 15 eurokoa izango da.Juan Mayorgak idatzi eta zuzendu-tako lana da; bertan jatorri biogra-fikoa duen istorioa proposatzen da, irudimena, ametsak eta errealitatea uztartuz. Munduari lehen aldiz be-giratzen ausartzeko abentura zirrara-garriaren gaineko metafora da, geure burua nola ikusten dugun eta besteak nola ikusten ditugun azaltzeko. Gau-zen ordenari eta ordena ezari buruz-ko alegatua. Lana goiz batean hasten da, Juan Ma-

Jardunaldi honen inguruan beste ekintza batzuk ere egongo dira

Jendaurreko salaketa ekitaldia indarkeria matxistaren biktimengatik, azaroaren 25a dela eta

César Sarachu Getxora iritsi da “Intensamente azules” lanarekin

Kontrataziorako laguntzak eskatzeko

epea ireki da, Getxoko enpresentzat (3. or.)

yorga esnatu eta lurrean bere miope betaurrekoak aurkitzen dituenean hautsita. Ezustekoaren ondoren, la-saitasuna berreskuratzen du beste betaurreko graduatu batzuk dituela gogoratzen denean: igeri egitekoak. Horiek erabiltzen hasten da, harik eta alaba txikiak egun batean eskatu arte bere saskibaloi partidetara ez joateko igeri egiteko betaurrekoak jantzita. Haiekin arauak eta jokaldiak behar bezala ulertzen zituela azaldu zio-nean, haurrak erantzun zion jarrai zezakeela bere partidetara igeri egite-ko betaurrekoekin joaten, beti bezala, baina ez jesartzeko gainontzeko gura-soekin batera.

Page 2: Jardunaldi honen inguruan beste ekintza batzuk ere egongo dira … · 2018-11-15 · AZAROAK 15 OSTEGUNA Mendi Tour.Bilbao Mendi Film Festival-eko onena. RKE-Romo Kultur Etxean, 19:30ean

AZAROAK 15 OSTEGUNA Mendi Tour. Bilbao Mendi Film Festival-eko onena. RKE-Romo Kultur Etxean, 19:30ean. Sarrera dohainik.Ipuinaren ordua. Villamonteko haur-liburutegian, 18:00etan, “Euskaraz gozatzeko hamaika kontu”, Sorgina Txirulinarekin. 3-8 urte. Sarrera dohainik edukiera bete arte. Getxo zuzenean. Kirol Portuko Silver´s Tavern puben, 20:00etan, Bea´s Beat Jazz (jazz). Gizatiar. Romo-Areetako Aree-tako Emakumeen elkarte socio-kulturala. Hitzaldia: "Ekologia emozionala eta emakumenak". Hizlaria: Karmele Urquijo (psiko-logoa). 18:15ean, Romoko San Jose parrokiako lokaletako ekital-di aretoan. Izena ematea zabalik, azaroak 14 Guggenheim museoa bisita egiteko.Bake Eder. Ate irekien jardunaldia. 18:00etatik aurrera Bake Eder jau-regian (Zugatzarte Etorb. 32). Erai-kinaren ezaugarri historiko eta ar-kitektonikoei buruz aurkezpena eta bisita gidatua. Izena aldez aurretik eman behar da: [email protected]

AZAROAK 16 OSTIRALA Konpositore getxotarren 3. abes-batzaren kontzertua. 20:00etan, Areetxo Ganbara Abesbatzaren emanaldia Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Sarrera dohainik.Organo kontzertua. Andra Mariko parrokian, 20:00etan. Organo jo-tzailea: Joan Seguí. Antolatzailea: "Asociación de Amigos del Órgano de Bizkaia Diego de Amezua". Sa-rrera dohainik.

AZAROAK 17 LARUNBATA Ipuin kontaketa. Storytime. 11:00etan, Algortako Kultur Etxean, “Trick or treat” Kids&Us Algorta-Getxoren eskutik. Ingelesez. Fami-lia osoarentzat. Sarrera dohainik. Antzerkia. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 20:00etan, “Inten-samente azules” antzezlana, César Sarachurekin. Egile eta zuzendaria: Juan Mayorga. Sarrera: 15€.Ingurumen aretoa. 10:00etan, au-rrera Altxorraren bila. Informazio gehiago: www.ingurumenaretoage-txo.eus

AZAROAK 18 IGANDEA Mendi irteera. Saioa mendia. Be-

late Mendatea-Okolin (1.354m)-Saioa (1.416m)- Artesiaga Menda-tea zeharkaldia. 13-1 etapa. Euskal Herrian barrena Zeharkaldi Handia. Informazioa: [email protected] edo 606 63 71 28 (whatsapp).Ingurumen aretoa. Familientza-ko tailerrak: pintxo osasuntsuak. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Informazio gehiago: www.ingurumenaretoagetxo.eus

AZAROAK 19 ASTELEHENA Hitzaldia. Algortako Kultur Etxean, Villamonten, 19:30ean, "Marento, parentalidad y disciplina positiva". Hizlaria: Gorka Vázquez (psiko-logoa). Antolatzailea: Mugabarik elkartea. www.mugabarikelkartea.com

AZAROAK 21 ASTEAZKENA Versadas, olerki kluba. Algortako Kultur Etxean, 19:00etan, Blanca Sarasuarekin. Sarrera dohainik.AJANE. Izena eman: Txangoa-mendi ibilia Karrantzara. Astear-te eta ostegunetan, 11:00etatik 13:00ak arte AJANE egoitzan, Juan Bautista Zabala 6 (Algorta).

AZAROAK 22 OSTEGUNA Odol-ematea. Areetako Geltokia plazan. Goiz eta arratsaldez.Getxo zuzenean. Areetako El Co-mercio tabernan, 20:00etan, Bini-lo´s (swing-rock).

AZAROAK 23 OSTIRALA Zine kluba. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 21:00etan, Martin McDonagh-en "Tres anuncios en las afueras" filmaren proiekzioa eta fórum-a. 16 urtetik gora. Sarre-ra: 3,50€.

AZAROAK 24 LARUNBATA Nazioarteko Trikitixa Jaialdia. Areetako Andrés Isasi Musika Es-kolan, 19:00etan. Taldeak: Remco Sietsema (Herbehereak), Filippo Ganbetta & Carmelo Ruso (Italia), Irati Gutierrez & Amets Ormaetxea (Euskal Herria) eta Iñaki Plaza (Eus-kal Herria). Sarrera: 8€. Jarraian triki jaia Azebarri Kultur Elkartean (Euskalerria 14-16, Algorta), sarre-ra dohainik. Fair Saturday. Ama Mesedeeta-ko elizan, 20:00etan, elkartasun kontzertua. Ondarreta (Areeta) eta Biotz Alai (Algorta) abesbatzak, Sortarazi elkartearen alde.Ingurumen aretoa. 10:30etatik aurrera helduenzako tailerrak: "Umeek osasuntsu eta gustura jateko errezetak", Txaramela Pas-taren eskutik. Izena aldez aurretik eman behar da. Informazio gehia-go: www.ingurumenaretoagetxo.eus

AZAROAK 25 IGANDEA Ingurumen aretoa. Txikientzako tailerrak: Egin itzazu zure dortokak hainbat materiala berrerabiliz. 6-14 urte bitartean. Informazio gehiago: www.ingurumenaretoagetxo.eus

STAF

F > Getxoberri eGetxoko Udaleko Komunika-

zio Sailak kaleratutako argitalpena da eta horretan udalari eta tokiko bizitzari lotutako albisteak eta informazioak ager- tzen dira astero.Komunikazioko zinegotzia: Amaia Agirre Zuzendaria: Javier García. Erredaktoreburua: Itziar Aguayo. Erredakzioa: Nekane Ardanza,

Monika Rodrigo, Iñigo Olondo.Urgull kalea z.g., 4. Tel.:94 466 03 20. 48991 Getxo.e-posta: [email protected] arduradunak: Bostnan Bilbao, S.L. Inprimaketa: Comeco Gráfico Norte, S.L.U.Banaketa: Lantegi Batuak Fundazioaren egunOn zerbitzuaGordailu legala: BI-388-87

Tratu txarren biktimak artatzeko Eusko Jaularitzaren telefono zerbitzua: 900 840 111

Norberaren iragarkiak direnez gero, aldizkari hau ez da horien edukiaren egiazko-tasunaren erantzule izango.

LANPOLTSA SALEROSKETAGALDUTAKOAK

- Neska eskarmentu eta errefe-rentziarekin lan bila dabil etxeko gauzak egiten edo haurrak eta na-gusiak zaintzen. Ahal bada etxean bizitzeko. Tel.: 631 46 62 99.

- Unibertsitari batek fisika, kimikako,

matematika, ingelesa eta abarreko klase partikularrak ematen ditu DBH edo Batxilergoko ikasleentzat. Tel.:610 121 094.

- Lan bila nabil etxean garbitzen edo umeak zaintzen, orduka. Tel.: 642 43 28 39.

- Ikasten ikasi. Ikasteko teknikak eta orientazio gehiago arrakasta izate-ko. Tel.: 687 000 650. Puri. Romo.

- Ingelesa. Irakasleak klase partiku-larrak ematen ditu. Tel.: 687 000 650. Romo. Puri.

Gobernu Batzordeak Arrigunaga-ko Landene zelaia egonkortzeko obra-proiektua onetsi du. Aurten-go hasieran lur-irristatzea gertatu zen landa horretan, euri-jasaren ondorioz. Halaber, lanak adjudi-katzeko izapideak hasteko baime-na eman du gobernu batzordeak. Hiru hilabeteko epea izango dute lanek eta beren lizitaziorako oina-rrizko aurrekontua 248.000€ da. Bizkaiko Foru Aldundiarekin ba-tera finantzatuko dira lanak, izan ere 156.275€ emango baititu era-kunde horrek, aurrez ikusi gabeko laguntzen funtsen kargura. Gogoratu iragan urtarrilean, eta lur-irristatzearen ondorioz, arra-kala batzuk agertu zirela aipatuta-ko udal belargunean. Eremua mu-garritu eta itxi ondoren, Udalak, lehenengo fase batean, premiazko lan batzuk egin zituen, magala-ren egonkortasuna berrezartzeko. Arrakalak zigilatu ziren, landa-ren egoera ezagutzeko zundaketa geoteknikoak egin ziren eta kal-tetutako sareak konpondu ziren, besteak beste.

Orain, bigarren fase bat gauzatu-ko da, magala behin betiko egon-kortzeko. Nagusiki, magal horren beheko aldean hormigoizko ha-rri-lubeta bat, horma bat, ipiniko da, zelaiaren oinaldea finkatzeko; lurpeko materialak hondeatuko dira; zelaian drainatze-sare bat eraikiko da –zelaiko lurpeko urak

drainatzeko-, zonako euri-uren sarearekin lotuko dena; lur-mu-gimenduen eraginez kaltetu zen saneamendu-sarea konponduko da, orduan kaltetu eta premiaz zaharberritu zena; eta kaltetutako berdegunea berrituko da.Lanak egingo diren eremuaren azalera, guztira, 2.772 m2-koa da.

Beraien arteko hurbilketa eta ezagutza ahalbide-ratzeko, 169 lagunek parte hartu zuten joan den igandean, udalerrian egindako bertoko eta jato-rri atzerriko 13 familien arteko bazkarietan, Bi-zilagunak-Aldameneko familia ekimenaren barruan. Oraingoan 26 familiek hartu dute parte, berto-koekin batera, besteak beste, Kolonbia, Guatema-la, Perú, Ecuador, Nicaragua, Paraguay, Bolivia, Argentina, Ekuador, Nikaragua, Paraguai, Bulga-ria, Sevilla eta Euskadikoak. Esperientzia Euro-pako Txekiako Errepublikan duela 13 urte sortu zen, eta Gipuzkoako SOS Arrazakeria taldeak sartu zuen Euskadin.

Izapideak hastea ere baimendu da, lanak esleitzeko

Zugazarte etorbidearen 32. zenba-kian kokatuta dagoen BiscayTIK Ezagutza Zentroan #GetxoBlog ur-teko topaketa ospatuko da datorren larunbatean, hilaren egingo da 24an. Aurten ekimenaren hamargarren urteurrena ospatzen da eta bertan eragin eta ospe handiko ehun bat blogger egongo dira. 111 bloggers analizando la Blogosfera desde Ge-txo leloarekin; ekimena, berriz ere, Internet &Euskadirekin koordinatuta burutuko da. Xedea egun baten blogger aktiboak biltzea, Getxo zibe-respazioan zabaltzea eta Internetek eskaintzen dituen aukerak herrita-rrengana hurbiltzea da, BiscayTIKen helburuekin bat. Ohikoa den bezala, pertsona interesdunek aukera izan-go dute topaketa BiscayTIKen jarrai-tzeko (sarrera doan da), edo bestela Interneten streamingen, 10:00etatik 14:00ak arteko ordutegian.Aurten #GetxoBlogek 1937ko Rolls-Royce klasiko bat edukiko du, Museo Torre Loizagak lagapenean utzitakoa, eta baita Rotary Getxok antolatu duen bilketa solidario bat ere. Informazioa eta inskripzioak helbide honetan: https://bit.ly/2Pn-Sim4

Udaleko EAJ-PNV, PSE-EE, GUK-Getxo, eta EH-Bilduko ordezkariak, hainbat herritarrekin batera elkartu ziren joan den larunbatean, hilaren 10ean, Udale-txearen aurrean Oroimenaren Eguna dela eta. Elkarretaratzean GOGORA institu-tutik adostutako eta helarazitako Memoriaren pedagogia kritikoa–La sociedad vasca: luces y sombras izeneko proposamena irakurri zen. Bertan laburtzen da honako hau: “gure oraintsuko iraganera begiratzen badugu, gure gizartearen historiako alderdirik txarrena biktimek jasan zuten abandonua eta terrorismoa-ren eta indarkeriaren aurkako erreakzio urria dira, batez ere 70eko eta 80ko hamarkadetan. Gure oraintsuko iraganera begiratzen badugu, gure gizartea-ren historiako alderdirik onena inplikazio eta erreakzio sozial eta politikoa da, biktimen alde eta indarkeriaren aurka gorpuztu baitzen, batez ere 90eko ha-markadatik aurrera. Esperientzia honetatik memoriaren gainean ondorioztatu dezakegun pedagogia honako hau da, beraz: terrorismoaren eta indarkeriaren aurrean, biktimekiko elkartasuna eta pertsona guztien giza duintasunaren, bi-zitzeko eskubidearen eta giza eskubideen balio gorenarekiko konpromiso argi, inplikatu eta partekatua gailendu behar dira beste edozein jardunbideren au-rrean, etorkizunera begira erantzun arrakastatsurik lortu nahi bada”.Testu osoa: https://bit.ly/2DefM5w

#Getxoblog urteko topaketa

BiscayTIKen

Oroimenaren Eguna

Arrigunagako Landene belargunea behin betiko egonkortzeko proiektua onartu da

169 lagun “Bizilagunak-La familia de al lado” ekimeneko bazkarietan

Page 3: Jardunaldi honen inguruan beste ekintza batzuk ere egongo dira … · 2018-11-15 · AZAROAK 15 OSTEGUNA Mendi Tour.Bilbao Mendi Film Festival-eko onena. RKE-Romo Kultur Etxean, 19:30ean

ALBE Algortako Bertsolari Eskolako Jone Uria, Imanol Uria, Arrate Illaro eta Unai Mendiburu bertsolari getxo-tarrak sailkatu dira 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaurre-koetarako. Hain zuzen ere, Imanol Uriak eta Unai Mendiburuk parte har-tuko dute Berrizen izango den lehe-nengo finalaurrekoan, azaroaren 18an, igandean, 17:00etatik aurrera, Aitor Bizkarra, Julen Erezuma, Miren Amu-riza eta Xabat Galletebeitiarekin bate-ra. Bestalde, Jone Uria eta Arrate Illaro azken finalaurrekoan lehiatuko dira abenduaren 1ean, Lekeition, 17:00etan hasita ere, Ander Elortegi, Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagojeaskoa eta Txa-ber Altube. Finala abenduaren 15ean izango da Bilbon.

Joan Seguíren kontzertua Andra Mariko organoarekin

Bertsolari getxotarrak

Bizkaiko Txapelketaren

finalaurrekoetan

Joan Seguí organo-jotzaile katalan gazteak, nazioarte mailan lehiaketak irabazi dituenak, kontzertua eskaini-ko du Andra Mari elizako organoare-kin; ostiral honetan izango da, hilak 16, 20:00etan. Bizkaiko Bizkaiko hotsak Organoaren 13. Jaialdiaren barruan eskaintzen den eta udalak eta Bizkai-ko Foru Aldundiak babestuta dagoen kontzertura bertaratuko diren per-tsonak pantaila baten bidez ikus ahal izango dute, eserita dauden tokietatik, kontzertu jolearen emanaldia. Inter-pretatuko den programan Franz Liszt eta de Jesús Guridiren obrak dau-de (Artzain Onaren Triptikoa). Sarrera doan izango da.Joan Seguí organistak sari batzuk ira-bazi ditu, besteak beste Organo-jotzai-le Gazteen “Ioannes Baptista Cabani-lles” 3. Lehiaketa Nazionaleko lehen saria eta “Joseph Gabler Wettweberb”-eko 2. Saria, Ochsenhausen-en (Ale-mania), 2017an.

OrganoaAndra Mariko organoa Amezua y Cia euskal etxeak eraiki zuen 1963an, en-presak Hernanin dituen tailerretan. Jatorriz Bilboko Corpus Christi eliza-rako zen eta 1987an Getxora ekarri zuten, eliza hori eraitsi egin zutenean.

Barruan 27 erregistro desberdineko 1700 hodi inguru ditu, aldi berean hiru teklatu eta pedalero baten bereizten direnak. Estilo erromantikokoa da eta XIX. mendeko eta XX. mendearen ha-sierako musikarako oso egokiak diren tinbre borobilak ditu.

Areetako Musika Eskolako Andrés Isasi Abesbatzak kontzertua eskainiko du larunbat hone-tan, hilak 17, 19:45ean, Ama Mesedeetakoaren parrokian. Hau ere emanaldi solidario bat da, parrokiako Grupo de Pastoral Penitenciaria taldeak antolatu duena Bidesari Elkarteak gizarte lehengoratze egoeran dauden pertsonekin burutzen duen lana egiten jarraitzea bideratzeko. Bidesari kartzelan dauden pertsonekin esku hartzeko zegoen beharrizanari erantzunez Bilboko Gotzaindegiko Espetxeetako Pastorala taldeak 1994 urtean sortu zuen irabazteko asmorik ga-beko erakundea da, hain zuzen ere pertsona horiei lehengoratze pertsonaleko eta gizarte inte-grazioko prozesuetan hasteko aukera emateko. Kontzertuan jasotzen diren dohaintzak elkarte horrentzat izango dira.

Itziar Mateo Antuñano idazle getxotarrak Dime quien eres liburua aurkeztu berri du, “benetan nortzuk garen eta gure patua aldatzeko zer egiteko gai garen” jorratzen duen eleberria. Prota-gonista Cesar da, negozio-gizon arrakastatsua zeinen ospea eremu profesionaletik haratago doan: nahi duena lortzen ohituta dago, edozein prezioren truke. Arduraz itota eta guratsua eta obsesiboa den ahizpa gaztearekin emozionalki lotuta bizi da. Dena aldatzen omen da Maria, zerbitzari arrunta eta emakume bitxia, bere bizitzan agertu eta berarekin maitemintzen denean.

Ostiral honetan, hilak 16, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 20:00etan, Konpositore ge-txotarrak izeneko abesbatz kontzertua izango da. Areetxo Ganbera abesbatzak antolatuta, lan musikalen aurkezpen publikoa egiteko konpromisoa adierazten du, batez ere polifoniako ahots musika, udalerriarekin zer ikusia izan duten egileena, bertan jaio, bizi, harremanak izan edo zendu direlako. Kontzertua lau zatitan banatuta egongo da: Melodías sublimes, Cantos de amor y esperanza, Compositores Getxotarras ( Salvador Rada Egiaren Denek batean, Juan Jose Gainzaren Euskalerria, eta Antolín Mendizabalen Ondarretatik gora, Neguri eta Algorta lanekin) eta Gure herriaren kantak. Informazio gehiago lortzeko honako web orrialde hau kontsultatu: www.areetxo.com

Bidesaria Elkartearen aldeko kontzertu berria

Itziar Mateosek “Dime quien eres” argitaratu du

"Konpositore getxotarrak"-en 3. ekitaldia

José Luis Cuesta Solar idazle eta rapsodak bere azken lana aurkeztu du: Narraciones bajo el arco iris. Hamaika kontaketa dira samurtasuna eta maitasuna dutenak ildo komuntzat, nahiz eta bertan azpikeriak, biolentzia apur bat eta umore fina ere aurki ditzakegun, istorioak gertatzen diren lekuetatik haratago eramanez. Mendebalde Urrunetik (Far West) gerra osteko Bilboko auzo ezagunetara, Chicago, New York edo trametarako beste leku zoragarri batzuetatik ere igaroz. Aurkezpenean Diego López eta Galder Tudela aktoreak, eta Ainhoa Rincón aktorea eta biolin-jotzailea egon ziren.

“Narraciones bajo el arco iris” aurkeztu dute

Page 4: Jardunaldi honen inguruan beste ekintza batzuk ere egongo dira … · 2018-11-15 · AZAROAK 15 OSTEGUNA Mendi Tour.Bilbao Mendi Film Festival-eko onena. RKE-Romo Kultur Etxean, 19:30ean

Otsailaren 8ra bitartean zabalik egon-go da Getxoko enpresentzako kontra-taziorako laguntzak eskatzeko epea, Lanbide–Euskal Enplegu Zerbitzuaren enplegua sustatzeko tokiko ekintzeta-rako laguntzen deialdiaren barruan daudenak. Deialdia Gexoko enpresa, komertzio, autonomo, elkarte eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat nahiz beste mota bateko entitateentzat da, Lanbi-den izena emanda dauden langabe-tuak kontratatzeko. Enpresak izango dira langabetuak aukeratuko dituzte-nak.Horretarako 253.565€ bideratuko dira. Diruz lagundu ahalko dira 2018ko ekainaren 21aren eta abenduaren 31 bitartean hasten diren kontratuak. Kontratuen gutxieneko iraupena 3 hilekoa izango da eta lanaldi osoan jardun beharko dute kontratatutako langileek. Kontratuen % 40, gutxienez, emakumeentzat izango da.• Gehieneko laguntza: 3.000 euro 3 hi-leko kontratuetarako, lanaldi osokoak. Zenbateko hori 4.500 eurokoa izango da baldin eta kolektibo hauetako per-tsonak kontratatzen badira.• Gehieneko laguntza: 6.000 euro 6 hi-leko edo gehiagoko kontratuetarako, lanaldi osokoak. Zenbateko hori 9.000 eurokoa izango da baldin eta kolekti-bo hauetako pertsonak kontratatzen

badira.• Lan egindako denboraldiarekin pro-portzionala den zenbatekoa 3 eta 6 hi-labete arteko kontratuetarako, lansaio osoan.Laguntza hauetan interesa daukaten enpresei exijituko zaie, besteak beste, kontratazioak plantillaren gehikuntza

garbia ekartzea, enpresan kontratatu-tako pertsonak sartu aurreko 3 hilabe-teetako batez besteko plantilla osoaren aldean.Eskaerak telematikoki aurkeztu ahal-ko dira, Administrazio Elektroniko-ko Bulegoaren bidez (www.getxo.eus orrialdean), baita aurrez aurre ere, Ge-

txoko edozein Herritarren Arretarako Bulegotan. Kontsultak Getxolanen: 94 466 01 40 telefonoa eta [email protected] emaila. Bai deialdi bien oinarriak, bai eska-bide-inprimakiak eskuragarri daude web-orri honetan: http://www.getxo.eus/getxolan

Datorren azaroaren 23an, Black Fri-day ekimena dela eta, urteko ohiko ostiral komertziala animatuko dute udalerriko 60 bat saltoki, taberna eta zerbitzuetako establezimenduk, mer-kataritza-ordutegiaren barruan, goiz eta arratsaldez. Getxo Enpresa elkar-teak antolatutako ekimena da, Udala-ren laguntzarekin. Kaleko emanaldiak egingo dira, zinemako pertsonaia os-petsuez mozorrotutako aktoreekin; horrez gainera, beherapen bereziak eta opariak ere izango dira, zazpigarren artearekin zerikusia dutenak.

Maléfica eta El sombrero loco zineko pertsonaiak izango dira oinez eta ka-briolet erako escarabajo autoz ibiliko direnak kaleetan barrena giro-musi-karekin animatuz, saltoki gehien dau-den kaleetan eta parte hartuko duten lokaletan; umeekin jolastuko dute eta oinezkoei eskaintza eta promozioei buruzko informazioa eskainiko diete. Oinezkoek argazkiak atera ahal izango dituzte pertsonaiekin. Enpresa bakoi-tzak -behar bezala identifikatuta- zi-nearen munduarekin zerikusia duen opari bat izango du, bezeroei emateko.

Azaroaren 24 eta 25ean gure herrian Getxo Wedding ekitaldia ospatuko da; Aparty Eventos Únicos enpresak an-tolatzen duen jarduera da (Getxoko enpresa da, ezkontzak eta ekitaldiak diseinatzen dituena). Ekitaldi horren xedea hala Getxo nola inguruetako hor-nitzaileak bikoteengana hurbiltzea da. Ekimena Adi Espacio New-en egingo da (Basagoiti etorbidea 40, Algorta), eta udalaren 6.000 €-ko diru-laguntza jaso du jarduera dinamizazio ekonomikoko jarduerak egiteko udal laguntzen 3. li-nearen barruan kokatzen delako. Showrrom honetan parte hartuko dute-la baieztatu dute: Life is echoes (Argaz-kiak), Bideon Wedding Films (Bideoa), Bexclusive Event (Dekorazioa), Dj Gon-zaga (Dj), Mi Mundo de Azúcar (Go-zogintza sortzailea), Arte Facto estudio (Bideoa) eta La Pelu de Amaia Lauziri-ka (Ile-apainketa eta makillajea). Larun-batean, hilak 24, ordutegia 12:00etatik 21:00ak artekoa izango da eta igandean, 25ean, 12:00etatik 19:00etara. Informa-zio gehiago eta gonbidapenak web ho-netan: www.getxowedding.com

Getxok bi jarduera hartuko ditu, gure lurralde historikoan programatutako bi ekitaldi. Azaroaren 15etik 22ra bitartean, Bilbao Bizkaia D Week ekimena egingo dela eta, egingo dira gure udalerrian ai-paturiko bi jarduerak, hain zuzen ere. Ekimenak, diseinuaren inguruan asko-tariko jarduerak biltzen ditu, aurten ho-nako izenburu honen pean: Hyperdesign: diseinuaren mugak zabaldu.Aste osoan zehar, La recomposición Abad goiburuko erakusketa izango dugu ikus-gai Punta Begoñan. Bertan, Getxoko es-tudio horretako altzari-bilduma berria ikusi ahal izango da, 2018ko AixeGetxo saria irabazi zuena, diseinuaren modali-tatean. Beste alde batetik, asteazkenean, hilaren 21ean, Open Studio Getxo izango dugu, EIDEk antolatutako jarduera. Interesa dutenek Getxoko diseinu-estudio batzuk bisitatzeko eta bertan lan egiten dute-nekin hitz egiteko aukera izango dute. Bisita Punta Begoñan amaituko da, non Abadek bere proiektua azalduko duen. Informazio gehiago: http://dweek.bidc.eus/

Kontrataziorako laguntzak eskatzeko epea ireki da, Getxoko enpresentzat

Zine usaina darien beherapenak Getxo Black Friday ospatzeko

“Getxo Wedding” ospatuko da

Algortan

Getxok bat egingo du “Bilbao Bizkaia

D Week”ekin

Indarkeria matxistaren aurkako logotipo irabazlea. Ninbe Landa Larrinoak, bere Esku Moreak lo-gotipoarekin, Algortako Dendak elkarteak indarkeria matxistaren aurkako logotipo bat sortzeko iragarri zuen lehiaketa irabazi du, genero indarkeriaren aurkako kontzientzia eta errefus soziala sustatzeko helburuarekin. 18 diseinu jaso ziren, eta horien artean epaimahaikideek 5 finalista aukeratu zituzten, Facebooken egin zen herri-bozketa bat egiteko. Saria: saltoki parte-hartzai-leetan gastatzeko 300 euro.

Indarkeria matxistaren aurkako logotipo irabazlea

Page 5: Jardunaldi honen inguruan beste ekintza batzuk ere egongo dira … · 2018-11-15 · AZAROAK 15 OSTEGUNA Mendi Tour.Bilbao Mendi Film Festival-eko onena. RKE-Romo Kultur Etxean, 19:30ean

MugiOn Getxo Elkarteak, Getxo Kiro-lak udal erakundearekin elkarlanean, topaketa bat antolatu du Faduran la-runbat honetan, azaroaren 17an, plan-txa bezala ezagutzen den ariketaren Guinness Errekorra hausteko asmoa-rekin. Getxoko ongizatearen aldeko elkartea horren helburua da 1.780 per-tsona baino gehiago biltzea Fadurako kiroldegiko erabilera anitzeko zelaian, 11:00etan, abdominalen ariketa ezagu-na guztiek batera egiteko. 30 segundo-ko saiakera izango da. Plantxaren postura ahuspez egiten da, behatzak eta besaurreak soilik lurrean jarrita. Ariketa honek gorputzeko mus-kulu gehienak lantzen laguntzen du.

Errekorra hausteko saiakera jai-gi-roan egingo da, eta, horrela, zozketak eta musika egongo dira. Parte-hartzea doakoa da; www.mugiongetxo.com web gunean inprimakia betetzea go-mendatzen da. 14 urtetik beherakoek heldu baten laguntzarekin egin behar-ko dute.

Azaroaren 20tik 23ra bitartean Itxas Argiak antola-tutako 20. Nazioarteko Mendi Astea egingo dute. Lau hitzaldi izango dira, 19:30ean hasiko direnak. Lehenengo hirurak Faduran izango dira: asteartea, hilak 20, Iñigo Santxok, euskaraz, Algortatik men-dia bide, Pirinioak eta Alpeak izenekoa eskainiko du; asteazkena, hilak 21, Diana Calabuig-ek Ni gue-rreras ni princesas gaia jorratuko du; eta osteguna, hilak 22, Iker Madozek, euskaraz ere, Eskalatzen… nola eta norekin aurkeztuko du. Azken jardunaldia, ostiralean, hilak 23, Romo Kultur Etxean izango da. Bertan Mikel Zabalzak Siete miles en estilo alpi-no gaiaz hitz egingo du. Informazioa: itxas-argia.com/eu/

Paseo osasungarriak pertsona nagusientzat

Plantxa ariketaren Guinness errekorra hausteko ahalegina

Itxas Argiak 20. Nazioarteko Mendi Astea antolatu du

Paseo osasungarriak, pertsona nagusie-kin ibiltzeko hitzorduak ekimena abian jarri da aste honetan, Getxoko Uda-lak antolatuta, adin guztientzako hiri atseginaren aldeko Getxo Lagunkoia programaren barruan. Helburua da jarduera fisikoko ekimen bat egitea, zailtasun gutxikoa, jarraian eta talde-ka, harreman sozialak errazteko, eta mugimendu gutxiko bizimoduari eta bakardadeari aurre egiteko. Irizpide nagusia bizikidetza, gizarte harrema-na, kultura eta aisia sustatzea da, jar-duera fisikoa koherentzia ardatz gisa baliatuz.Monitore batek gidatuko ditu paseoak eta partaideei aholkuak eskainiko diz-

kie, hainbat jarduera bio-parke osa-sungarri batzuen inguruan koordinatu eta dinamizatzeaz gain.Ibilbideetan luzaketak eta beste ari-keta estimulagarri batzuk egiteko gel-diuneak izango dira. Jarduera doakoa da eta ez da aurretik izena eman behar. Hitzorduak 10:00etan izango dira, astelehen eta asteazkenetan Romoko Santa Eugenia plazan, eta astearte eta ostegunetan, Algortako Metro geltokia plazan. Ibilbidearen iraupena ordu bat terdikoa izango da eta, 2018/2019ko ikasturtearen aste guztietan egingo dira paseoak, jai egunetan izan ezik. Informazio gehiago lortzeko 944660022 telefono zenbakira deitu.

Page 6: Jardunaldi honen inguruan beste ekintza batzuk ere egongo dira … · 2018-11-15 · AZAROAK 15 OSTEGUNA Mendi Tour.Bilbao Mendi Film Festival-eko onena. RKE-Romo Kultur Etxean, 19:30ean

Udal talde politikoen iritziaGETXO JASANGARRIA SUSTATUZ

AUTOBUS MARKESINA BAT NEGURIKO GELTOKIAN

GIZARTE PROIEKTUETARAKO INDARTZEN EKIMENAREN 2. DEIALDIA

NEREA GUIJARRUBIA ALKATEGAIA IZANGO DA

OROIMENA ETA BIKTIMAK

PLAZA GEHIAGO LUDOTEKAN

Jasangarria mugikortasunean, iris-garritasunean, zorroztasun ekono-mikoan, ingurumenean, bizi-kalita-tean,… Getxo bizitzeko eta gozatzeko udalerri moduan hazten ari den es-parru guztietan. Zeharkako konpro-misoa Getxon EAJ-PNVk egiten duen proposamenean, eta isileko ahalegin bati esker era nabarmenean betetzen ari dena. Oraindik ere egun batzuk geratzen zaizkigu Makaleta Etorbi-dearen, Salsidu eta Fadurako biribil-guaren arteko tartean, birmoldaketa proiektua bisitatzeko eta hobetzeko geure iritzia emateko, zertarako-eta errepide hori Getxoko auzotarrentzat kale erakargarri eta seguru bihurtze-ko; trafiko bareagoarekin, segurtasun handiagoarekin eta irisgarritasunaren

gehikuntza lortuta. Proiektu honetan egin den inbertsioa ia 2 milioi eurokoa da.Ingurumeneko jasangarritasuna eta bizi-kalitatea garbiketako ibilgailuen eta makineriaren flota berriarekin, ez

bakarrik eragindako zarata eta herri-tarrenganako eragozpenak murriz-tuz, baizik eta berotegi-efektuko gasen emisioa. Jasangarritasuna irisgarritasunari eta mugikortasuna eta gozatzeko Getxo-

ri dagokienez, Gernika parkean eta Bizkaia Zubian komun publikoak ins-talatzeko egin den 327.000 €-ko inber-tsioaz gozatzeko, Getxoko zerbitzuen sare hori hobetuz, eta laster La Bola hondartzan edo Areetakoetan egon daudenen erreforman ere islatuko di-renak.Jasangarritasuna eta zorroztasun eko-nomikoa eta ingurumenekoa Edateko Ura Banatzeko Planaren emaitzetan, urtarrila eta abuztua artean 460.000 metro kubiko ur baino gehiago alfe-rrik ez galtzea eta 177.000 € aurreztea

lortu delako; kopuru horiek aurreko 6 urteetan aurreztu diren 6 milioi metro kubikoei eta 2 milioi euro baino gehia-gori batzen zaizkie.Getxo jasangarria sustatuz

Oroimenaren Eguna 2010ean jaio zen terrorismoaren biktimak gogoratzeko asmoz. Bere bigarren edizioan Pa-txi Lópezen Exekutiboak poliziaren gehiegikeriak pairatu zituzten per-tsonak sartzea erabaki zuen. Alderdi politiko guztiek, PPk eta orduan ze-goen UPyDk izan ezik, bat egin zuten aldaketa horrekin. Kepa Aulestiak idazten duen bezala “iragana euskal gizarteak artean bereizita irakurtzen dituen orrialde batzuk dira. Norbe-raren oroimena baieztatzen duten orriak desberdinak direlako, nahiz eta gertaerak eurak izan”. Iragana batzuek bizi zutenaren, beste batzuek entzun zutenaren eta askok ahaztu nahi dutenaren gaurko irudika-pena da. Oraindik ez dago oroimen kolektiborik. Duela egun apur ba-tzuk Marta Buesak, Fernando Buesa lehendakariordearen alabak, esaten zuen hemen biktimak egon direla, baina baita hiltzaileak eta laguntzai-leak ere. Egia da, bai, eta gure artean daude. Baina ematen du batzuk ero-soago daudela biktimen elkarte eta fundazio batzuk manipulatzen, neu-rri handi baten, bizkarra eman dieten arren. Joan den larunbatean PP eta Ciudadanosen falta igarri genuen Udaleko gainerako talde guztiok egin genuen kontzentrazioan.

Gaur, azaroaren 15ean hasita eta dato-rren abenduaren 15era arte INDAR-TZEN 2. Deialdian parte hartzeko deialdia irekitzen dugu. Kasu hone-tan 25.000 €-ko munta jartzen dugu Getxon besteak beste honako hauek sustatu nahi dituzten irabazteko as-morik gabeko pertsona eta elkarteen eskuetan: inklusioa, berdintasuna, kultura eta hezkuntza garapenerako lankidetza. Edizio honetan, berriz ere, gure zinegotzien dohaintzei esker zi-legi izango da beharrezkoak diren eta finantzaketarik ez egoteagatik burutu

Neguriko La Kantina geldilekura egu-nero joan eta hori erabili behar izaten duten dozenaka amek eta aitek egoera honekin eguraldi txarrari aurre egin beharra izaten dute, geldileku horrek ez duelako babesteko markesinarik edo bestelako elementurik. Kontua da ez dela Bizkaibus zerbitzua-ren geldileku ofiziala eta, ondorioz, Aldundiak ez dauka horrelakorik ins-talatzeko obligaziorik; horregatik, PPn uste dugu udalari dagokiola aldeko au-zotarrei zerbitzua eskaintzeko bat ins-talatzea. Zoritzarrez, EAJ-PNVk ukatu egin du gure proposamena, nahiago du, auzotarrak euriaren erasotik babes-tu beharrean, udaltzaingoak neurririk gabe isunak jartzea ibilgailuei.

Azken Osoko Bil-kuran udal ludo-tekaren zerbitzuan hobekuntzak eska-tzen zituen mozioa aurkeztu genuen. Gobernu Taldeak transakzionatzea eta ludotekako plazen kopurua gehi-tzeko beharrezkoak izango diren ahaleginak egitera konprometitzea lortu genuen. Guk lanean jarraitzen dugu Getxoren eta zuen alde. Zure ahotsa izan nahi dugu. Twitter: @CsGetxo Facebook: Cs Getxo Ig: Cs_Getxo Tfno: 944660291 Emaila [email protected] .

gabe geratuko ziren gizarte-proiektuak egitea. Gure kargu-hautetsiengatik ja-sotzen duguna herritar getxoztarrei itzultzeko gure era baino ez da. Gaur egunera arte hainbeste izan dira GUK ekimenetik abiatuta eman ditugun la-guntzak gizarte demokratiko baten funtsezkoak diren baloreak sustatzeko eta bultzatzeko asmoarekin, baina uste dugu beharrezkoa dela gure elkarte-gintzako sarea sendotzearen aldeko urratsak ematen jarraitzea eta, horrega-tik, INDARTZENen bigarren deialdi hau aurkezten dizuegu. Harro gaude

INDARTZEN lehenengoz sortu ze-netik lortu dituen emaitzekin, eta es-kerrak eman behar dizkiegu egunero trukean ezer eskatu gabe udalerri adeitsuagoa, sozialagoa, hurbilago-koa eta integratzaileagoa, berdinagoa eta, azken finean, hobea lortzeko lan egiten dutenei, eta bigarren deialdi honetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Info gehiago daukazue honako hauetan: www.gukgetxo.com; [email protected]; 944660290. Zuen proiektuak jasotzearen zain gaituzue!

Ostegun honetan, azaroak 15, EH Bilduko kideek Nerea Guijarrubia alkategai izango dela berresteko aukera izango dute, 19.00etan, Villamonten egingo den herri asanbladan. Nerea barne hauteskunde prozesuan proposatua izan den hautagai bakarra izan da, eta herrian lortu duen babes maila ikusita Hauteskunde batzordeak alkategai izenda-tu du berrespenaren zain.Nerea Guijarrubia 2016. ur-

tean hasi zen zinegotzi eta gaur egun EH Bildu udal taldearen bozeramalea da. Gazte-gaztetik herri mugi-menduetan ibilitakoa da. Algortarra da eta Euskal Fi-lologia eta Kazetaritzan li-zentziatua.Ostegunean berretsi ostean bere aurkezpen ekitaldi publikoa igandean izan-go da, azaroak 18, eguerdi-ko 12.30etan, Romo Kultur Etxean. Erdu!