33
2015 Gizartearen eta bankuaren gaineko ikuspegi guztiz kritikoa Juan José Etxeberria Monteberria

Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

2015Gizartearen eta bankuaren gaineko ikuspegi guztiz kritikoaJuan José Etxeberria Monteberria

Page 2: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

2015

Gizartearen eta bankuarengaineko ikuspegi guztiz kritikoa

Page 3: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

“Par isen kl ima-aldaketar i buruz egin zen goi-bi lerako konklusioekohartarazpen edo abisu garbi bat dakarkigute, ahaztu eta baztertu ezin dena.Asko dago jokoan, eta gure atzetik datozen belaunaldiek, adostutako neurriakgogorarazteaz gain, betearazteko exi jituko diote munduko agintariei.Belaunaldi gazte horiek dute, beste inork baino gehiago, mundua -Ama Lurra-burugabeengandik eta odolgabeengandik babesteko interesik handiena.”

Page 4: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

Aurkezpena

2015eko ekitaldian izan diren gertaerak hainbat eratara interpreta daitezke,gertaerok aztertzeko zein ikuspegi hautatzen dugun. Kasu honetan, bankutxikiaren ikuspuntuari heldu diogu, erakunde handi baten barruan (CréditAgricole) bere ezaugarriei eusten dien bankuaren ikuspegiari hain zuzen.Banku txiki horren irizpide etikoak guztiz bat datoz Bankoaren jatorriaren zeinibilbidearen oinarrian dauden irizpideekin.

Oraintsu argitaratu den 8 urteko krisialdia: kronika eta hausnarketarakooharrak liburuarekin egin bezala, Bankoako kideok uste dugu 2015ekoMemoria aurkezteak ere justifikatu egiten duela iritziak eta gogoetak bestepertsona eta sektore batzuekin kontrastatu ohi dituztenek erabiltzeko modukoargitalpen soil hori kaleratu izana. Horrek, dudarik gabe, pertsona horieiirizpide propioak aberasten edo indartzen lagunduko die, eta, horrela, gauregungo egoera sozioekonomikoaren inguruko ikuspegi propioa hartuko dute.

Aurkezpen honen atal batzuetan, bankuaren nondik norakoak ondoezagutzen ez dituztenentzat pixka bat astunak izan daitezkeen gaiak bildu etaazaltzen dira (sakondu gabe). Ez dira bazter uzteko kontuak, ordea,ezinbestean eragiten baitute makroekonomian nahiz mikroekonomian.

Aurkezpenean jaso dira, halaber, helburu sozialarekin lotura zuzenik ezdutela-eta zenbaitek alferrikakotzat eta garaiz kanpokotzat jo ditzaketen bestegai batzuk ere. Izan ere, behin eta berriz azpimarratzen denez, gero etagarbiago dago zer den ekonomia: pertsonak, garai eta toki guztietako gizon-emakumeak protagonista eta hartzaile dituen zientzia soziala. Eta bizitza,sentimenduak, itxaropenak eta erreakzioak beti daude urterik urte hainbatparametro sailkatzen, objektibatzen eta erakusten saiatzen diren estatistikahotz horien atzean, non nekez adieraziko baita oraingoz hauteman edobaloratu ezin diren arimen pisua.

Esan daiteke, gainera, batzuetan egiten diren balio-judizioek ez dituztelaaurrez juzgatzen azaldutakoez besteko iritziak; Bankoa osatzen duten hainbateta hainbat pertsonak partekatzen dituzten iritziak islatu baino ez dute egiten.Dena dela, kasu batzuetan izan dezakete asmo zirikatzailea-edo, gizarteadenon ahalegina eskatzen duten arazo jakin batzuen inguruan sentsibilizatunahi denean adibidez.

1

Page 5: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

2

2015eko Oharrak eta Apunteak

Page 6: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

3

Enpresa baten urteko memoria aztertzean, komeni da aintzat hartzea ekitaldiazer testuinguru ekonomikotan eta sozialetan gauzatu den eta zein izan direnbizitzaren alderdi guztietan eragin zuzena edo zeharkakoa duten gertakarinagusiak.

2015 ekitaldia aurkezteko orrialde hauek 2015eko flash eta zertzelada batzukbaino ez dira, urte horretan zehar izandako ekintza edo jokabide jakin batzuekpizten dituzten erreakzioen eta iradokitzen dituzten iruzkinen isla.

...................................................

Amaieratik hasita, 2015eko "Urtezahar-gaua", mundu mailan, petrolioarenprezioaren efektuak harritutako eta kezkatutako gizarte bat adierazten zuenbarometro bat zen. Prezio hori Txinaren eskaeraren atzerakoari, Siriako gatazkaarmatuei, errefuxiatuen olatuari eta BRICS herrialdeen hazkuntzaren barealdiarizor zaio.

Espainian, sinesgogortasunaren eta izuaren artean, kanpaikadei laguntzendieten mahatsak binaka irentsi ziren (haziak barne), zalantzak asperraldirantz etahaserrerantz ere eboluzionatzen zuen bitartean; hain zuzen, sentipen horiek dirazabalduenak herrialde osoan, hauteskundeak errepikatuko direlako edo besteaukera luzagarri batzuk hautatuko dituztelako zurrumurruen artean, mezuak etaprotagonistak errepikatzen direla aintzat hartuta.

Azken finean, kanpaikadek ohikoak ez diren gertakari (fenomeno, gertaera,jazoera eta jokabide) batzuk gertatu ziren urtea agurtu zuten. Hain zuzen ere,gertakari horiek nabarmendu nahi ditugu, dagoeneko aldaketa bat irudikatzenbaitute eta ekonomia eta finantzak oso sakon baldintzatu baitituzte; gainera,eragina izan dute eguneroko bizitzan oro har, bereziki, Europan eta, zehazki,Espainian.

...................................................

Oso presente daude gure erretinan eta gure oroitzapenean fanatismoislamikoko terroristek egindako erasoak; horiek Mendebaldearen amesgaiztobihurtu dira (baita Islam moderatuarena ere). Zaila da 2015ean pentsatzea gurebegietara DAESH edo EI, IS, ISIS edo beste edozein siglaren pean talde horrekegindako atentatuen irudiak: Charlie Hébdoren eraso gaitzesgarria, urtarrilarenzazpian; Paris, Argien Hiria, ilundu zuten fundamentalista iluminatu horien ekintzabeltzak azaroaren hamahiruan; Kaliforniako San Bernardino hiriko desgaituenegoitza bati erasoa; Maliko hoteletako masakreak, abuztuan eta azaroan...; etapertsona errugabeen "exekutatzaileek" handikeria zainduarekin aurkezten dituztenbideo izugarriak. Frantziak eta beste herrialde aliatu batzuek laster erreakzionatuzuten, eta El-k hartutako eremuak bonbardatzeak are konplexuagoa bihurtzen du

Page 7: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

4

urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horrieusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen duten gatazkez zipriztindua zegoenlehendik ere. Gatazka horietako batzuk armatuak izan dira, hala nola Ukrainareneta Errusiaren arteko gerra, 2014an Krimea anexionatzeko errusiarren operaziomilitar itzelaren jarraipena.

Arintzetik urrun, Siriako gerra larriagotu egin da eta errefuxiatuen taldegeldiezinek Europako ateak jo zituzten, eta gure sentsibilitatea eta kontzientziaaztorarazi zituzten. Hori dela-eta, gogoan izango ditugu EBko herrialdetakoelkartasunaren aldeko manifestazioak, gero eta biziagoak, nahiz eta emaitzakmugatuak izan ziren. Izan ere, zenbait agintariren errezelo endemikoek (ez daulertzen zer espero duten Europatik) eta gobernuburu gehienen diskurtsopositiboak baina gehiegizko egokitzapena adierazten dutenek ia beti "hurrengobilerara" bideratzen dute eraginkortasun praktikoa izateko nahikoa irmoak direnneurriak hartzea.

AEBen eta Errusiaren arteko tentsioak (une batzuetan, duela hainbathamarkadako "gerra hotza" oroitarazten zutenak) bigarren plano batera igaro zirenbehin-behinean, ISISen mehatxuen eta Kim Yong Un izugarriak, Ipar Koreako lidermaitatuak, hidrogenozko bonba bat prestatzen ari zela (benetan ari al zen alaitxurak egiten baino ez?) zioen iragarkiaren aurrean. Zera falta zaigu bakarrik:bonba hori atomoen fusio bidez eginda egotea, ziape-ohe gainean eta "gatz-piper" ukituarekin...!

Europak prozesu deflazionista batean jarraitzen zuen, eta interes-tasa zeroingurukoa zen; berraktibazioaren erritmoa ez zen egonkortzen (Espainian izanezik, hauteskunde orokor batzuek hurbiltasunak sustaturik); Europako BankuZentralak (EBZ) sistemari likidezia ematen jarraitzen zion.

Ezin dira ahaztu Euroaren estualdiak, Greziaren postura anbiguoak argitu arte,negoziazioen, kontsultaren eta amaierako akordioaren tragikomediaren ondoren.

Petrolioaren prezioak norabidea aldatu zuen eta beherakada mailakatua hasizuen; horrek herrialde ekoizleen balantzak hondatu zituen, ekoizpenarenmurrizketa nabarmenik gertatu gabe, herrialde horietako batzuek petrolioarekikomendekotasun handia izatea tarteko; energia alternatiboek eta frackingakondorioak izan ditzakete, baina sortzeko eta erauzteko teknikak asko hobetu diraeta horien kostuak petrolioarenekin alderatzen dira duela urte gutxi baino mailabaxuagoetan; petrolio-enpresa handiak izan ziren kaltetuenak eta horien stockenbaxurako erregularizazioak galerak eragin zizkieten ekitaldian; hegaldi- etagarraio-konpainiak izan ziren onuradunak.

Txinako politika ekonomikoa irauli egin zen; barne-kontsumoa eta zerbitzuensektorearen garapena indartzen hasi zen; esportazioek (ustez "dumping" bidez)

Page 8: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

5

munduko gainerako enpresa siderurgikoak hondoratu zituzten; petrolioaren etalehengaien eskaera (baita beste produktu batzuena ere) gogor murriztu zen, etaairean utzi zituen kontinente guztietako herrialdeetako eskaintza asko, eta eraginberezia izan zuten Latinoamerikako herrialde batzuetan. Petrolioaren efektuaren,Txinaren egoerak piztutako zalantzen eta beste krisi baten beldurraren ondorioz,balore-burtsek galerak izan zituzten.

Eta, askotan salatu den moduan, 2015ean ere munduan dagoen gehiegizkodesberdintasuna nabarmendu zen, eta erdi mailako klaseen indarra murriztu etamuturreko pobreziaren poltsak areagotu ziren. Joera horrek ezegonkortze-arriskuak dakartza, eta salatu egin behar da. Lurreko pertsona aberatsenetakobatzuek jendaurrean adierazi duten moduan, aberatsek beren aberastasunarenzati bat utzi beharko lukete: lehenengo, sentimendu humanitario batengatik, eta,bigarren, matxinadak saihesteko eta seguruago sentitzeko. Hau da,liberalitateagatik edo arduragatik, aberastasunaren banaketa horrek muturrakmurrizten lagundu beharko luke.

Baina ez da dramatikoa eta negatiboa gure inguruan edo pixka bat urrunago,Ahizpa Lurraren (Frantzisko aita santuak bere Laudato si entziklikan gure planetaizendatu duen moduan) txokoren batean, gertatu den eta gertatzen ari den guztia.Izan ere, negatiboa dena salatzeaz eta kritikatzeaz gainera, komeni da guresentimenduak orekatzea eta egunero agerian jartzen diren bertuteak aitortzea:besteak beste, medikuntzaren, biologiaren eta teknologiaren arloan egindakoaurrerapenak eta aurkikuntzak, behar dutenean horiek jasotzen eta balioestendituztenak (Ebola ezabatzea izan da urteko lorpenik garrantzitsuenetako bat);ekonomista eta soziologo batzuen ahaleginak (arrakastarik izan ez duten arren)aberastasunaren banaketa hobetzeko... Horri guztiari esker, munduak, oraingoz,bizitzeko modukoa izaten jarraitzen du.

Klima-aldaketari buruzko Parisko Goi Bileran akordio batera iritsi ziren CO2

isuriak mugatzeko eta gure planetaren beroketa orokorra kontrolatzeko;fenomeno hori, azkenean, hartu dute aintzat eta kezkatzeko modukotzat herrialdegehienetako ordezkariek. Bileraren emaitzak asebetegarriak izan dira batzuentzat,baina gutxiegi beste batzuentzat; edozein kasutan, abisu bat ekarri dute, etanekez ahaztuko eta alboratuko dugu. Asko dago jokoan, eta belaunaldigazteenak arduratuko dira munduko agintariei gogorarazteaz eta eskatzeazadostutako neurriak betetzeko. Haiek (belaunaldi gazteak) dira interes handienadutenak mundua (Ahizpa Lurra) lotsagabeek laidotua ez izateaz, ezta koldarrekbaztertua ere.

Irailean, "planeta gorrian" edo Marten ur-arrastoak zeudela berresten zuenberria atera zen. Aspaldiko susmoa zen, zenbait zantzutan oinarritua, eta orainerrealitate egin da, gauzatutako aurkikuntza berrien aurrean. Egongo ote dabizitzarik? Zer bizitza mota izango da? Erantzuna edozein delarik ere, ondoz

Page 9: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

6

ondoko misioen arrakastak poztu egin behar gaitu, gizakiak lortu ezinezkotzatjotzen diren helmugetara iristeko gaitasunaren erakusgarri baitira. Gizaki horrekberak Lurra (badakigu bizitza duela) ez hondatzeko eta gure ondorengoentzakofresko eta mardul eusteko beharrezkoak diren neurriak hartuko dituela pentsatubehar dugu.

Irailean, baita ere, hilaren 28ko goizaldean, super ilargiaren super eklipsea ikusiahal izan zen: eguzkiaren, lurraren eta "ilargi betearen" lerrokatze perfektuaperigeoan, zenbait urtetik behin baino gertatzen ez dena.

Ahizpa Lurra, Marte planeta, Ilargi betea!... Poesia apur bat! Unibertsoarenmirariak ikustea!... guk ulertu edo ez... Harritu egin behar gara eta gogoeta eginbehar dugu transzendentziari buruz, makroekonomia eta super finantzak aldebatera utzita... Kontrapuntu bat da horrenbeste zalantzarentzat, eta aire freskoaindarrak berreskuratzeko eta lanean jarraitzeko pertsona guztien bizi-baldintzakhobetzearren... humanizatutako ekonomiaren eta finantzen bidez.

Europar Batasunak urrats garrantzitsuak eman zituen Banku Batasunareneraikuntzan; funtsezko urratsa izan da, oraindik ere oso urrun dagoen eta lortunahi den etorkizuneko integrazio politiko bati begira. Era berean, hainbat neurriezarri dira, bankuak arrazionalki sor daitekeen krisi gogorrenean irauteko gai direnfunts propioak dituzten mastodonte bihurtzeko joera dutenak. Paraleloki, fusio-haize berriak altxatu dira.

Gertakari historikoa izan da AEB-KUBA akordioa, apirilean Barack Obamaketa Raúl Castrok sinatutakoa, eta horren atzean, Frantzisko aita santuaren aldezaurreko esku-hartzea eta inspirazio sotila antzematen da. Akordio horri esker,Kuba gehiago irekiko da nazioarteko merkataritzara eta atzerriko inbertsoreakhartzera, eta (espero da), ondorioz, herrialdeko ekonomia hobetuko dela etahorrek kubatarren bizi mailan isla izango duela.

Ameriketako Estatu Batuen eta Iranen arteko negoziazioak 2016ko urtarrilekolehen egunetan gauzatu dira, baina 2015ean zehar garatu ziren biziki; hain zuzen,horrek mundu osorako garrantzia handiko beste gertakari bat markatu du. Iranekenergia nuklearra ekoizteko duen gaitasunari eusteko konpromisoa, helburubakezaleetarako eta ez bonba atomiko bat ekoizteko baldintzarekin, ondo hartu duteherrialde gehienek, baina beste batzuen mesfidantza piztu dute, Israelena kasu.Iranek gogotsu jaso du nazioarteko merkataritzako murrizketak eta zigorrak kentzea.Iranen ekonomia hazten hasiko da petrolio-salmentak ekarriko dituen diru-sarrereiesker, une honetan prezio baxuak egon arren. Beste ikuspuntu batetik begiratuta,Irango petrolio-putzuak ekoizten hasteak eta ontzietan biltegiratutako erreserbaksaltzeak beste presio-faktore bat gehituko diote petrolio gordinaren eskaintzari; hitzbatez, petrolioaren mundu ulertezinaren (gaian adituak ez direnentzat, behintzat)elementu ezegonkortzaile bat izango da gutxiago edo gehiago.

Page 10: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

7

...Eta beste hamaika gauza aipa litezke!

...................................................

Globalizazioak eta IKTek aurreko "laburpena" nekez bereizi eta irentsidaitekeen gertakari harrigarrien, datuen, berrien eta txostenen amalgamabihurtzen dute, eta horrek azaltzen du aipatu nahi genuen zalantza. Baina jarrerahorrekin ez da ezer positiborik lortzen. Asealdia gaindituz, tenoreari eutsi beharzaio eta gogoz bilatu egun gauden labirintoko irteerak, munduak eta gizateriakeskaintzen dizkigun gauza positibo ugari oinarri hartuta. Gertatzen dena dairtenbide egokia aukeratzearen zailtasunari oztopo bat gehitzen zaiola; hain zuzen,astrologoek bideragarria dela ematen duen bide batera gidatzen gaituzten arren,ia-ia bermatuta dago ezingo diogula bide horri berehala ekin; izan ere,(errefuxiatuen kasuan gertatzen ari den moduan) ekintza eraginkor bat egin bainolehen, aktoreek eta figuranteek (izan EUROGUNEKO, EBko edo herrialde batenbarruko, hala nola Espainiako, akordio bat denean) onartu egin behar dute ahobatez proposamena. Horretarako, baina, batzuek beren baldintzak jarriko dituzte(egiaztatu ahal izan dugunez) eta arrazoi horiek ia gehienetan berekoikeria,mesfidantza, ideologia, erl i j ioa edo sinpleki, ergelkeria dituzte oinarri,"eskakizunak" Lucy australopitecus atseginaren klaneko superstite baten eskutikdatozenean; hain zuzen, Lucy baino gaitasun intelektual txikiagoa izango duenarren, boterea eman zaion baten batek.

Labir intoko ( izan europarra, izan espainiarra) irteerak "BAKERAKOSOLIDARIOTASUNA" esaldiarekin errotulatuta egongo ahal dira! Horrek aldenduahal izango baitu "epe luzera begira" liskar antzuen arriskua; izan ere, "epelaburrera begira" jarrera zentzuzkoena (agian, litekeen bakarra) erresistentziapasibo "aktiboa" izango baita gureak zein besteak kolpatu nahi dituzten ezarpenmenderatzaileen aurrean.

...................................................

2015ean gure ekonomiaz hitz egiteko amaieratik hasiko bagina baita ere,esango genuke adituen ahots askok, duela urtebete baino gehiagotik Espainiakokrisia pasatu zela ziotenek, orain aitortzen dutela krisia ia-ia gaindituta dagoela...Egiaztapen horrek planteatuko lukeen galdera da gaurko "orain" benetako orainote den edo etorkizuneko edozein puntutan erabili daitekeen orain atenporal batote den. Dena dela, krisiaren ondorio kaltegarriak murriztu egin dira, desagertu ezdiren arren, eta zantzu positibo batzuk antzematen hasi gara.

2015 ekitaldia Espainiako ekonomiarako eta, oro har, bankuetarako (baitaBankoarako ere) aurreko urtearen jarraipen bat izan da, zenbait parametrotanzuzendua eta beste batzuetan areagotua.

Page 11: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

8

Espainian, 2014an izandako hazkunde hasiberriak suspertze sendoago etasostengatuago bat ekarri zuen, indizea urte amaieran % 3,2ra igo zuena,Euroguneko hazkunderik handiena. Euskadin, BPGa % 2,8 hazi zen. Kredituarenahulezia ausartzen ez zen inbertsioaren hazkunde arinaren isla zen, bankuekahalegin konbinatuak egin arren -baliabideak lantzen eta errentagarri bihurtzekoprest, eta EBZk- likideziari babes andana eginez (beste atal batean azaldukodugu). Gainera, Euroguneko herrialdeen hazkundeak ez dira nahikoak izan moduantzemangarrian xurgatzeko kontinente osoan zabaltzen den langabezia, nahizeta ez daukan zerikusirik Espainiaren egoerarekin, ehunekoei dagokienez.

Kredituaren zabalkunde paralelo batek babestuta ez dagoen ekonomiaren hazkunde horrekiradokitzen du hainbat enpresa daudela, inbertsio berririk egiteko premiarik gabe, gehiago ekoiztudutenak instalazioak gehiago okupatzearen bidez, kontsumoa eta esportazioak areagotzeari esker.

Espainian, bankuen berankortasuna txikituz joan zen, eta martxoan % 12,09izatetik, abenduan % 10,12 izatera iritsi zen. (Bankoaren kasuan, zenbatekoakaskoz ere baxuagoak dira: % 5,04 izatetik, % 4,12 izatera igaro zen databerberetan). Zalantzarik gabe, bilakaera hori positiboa da, baina adierazi behar daberandutza-egoerako eragiketen murrizketa nabarmena hainbat arrazoirengatikgertatzen ari dela, eta horietako bakoitzak irakurketa desberdina eta erakusgarriaizan dezake: kredituaren kalitate hobea; hazkundearen geldotzea; lortutakoberreskuraketak; higiezinen esleipenak; kobraezinen amortizazioak; kobraezinenpaketeen salmenta...

Martxoan, Espainiako Bankuak Madrilgo Bankuan hartu zuen esku (AndorrakoBanku Pribatuaren filiala) eta likidatu egin zen. Berrien arabera, erabaki drastikoaez zitzaion kaudimen- edo likidezia-arazo bati zor; aldiz, litekeena da diru-zuritzearekin lotutako eragiketei zor izatea.

Hirugarren lauhilekoaren hasieran, argi eta garbi antzeman zen higiezinensektorearen suspertze bat. Hori ahalbidetu zuten bankuek hipoteka-maileguakemateko erraztasunak eta atzerritarrek pisu gehiago erosteak.

Espainian, inbertsio-funtsek eta SICAVek (bi figura horiek ez dira banku-balantzean jasotzen, nahiz eta horien kudeaketa bankuei dagokien) garrantziagero eta handiagoa hartzen dute urtetik urtera, nola inbertitutako bolumenean,hala parte-hartzaileen kopuruan (hainbat informazioren arabera), hain zuzen, iazortzi milioi dira. Garai hauetan, garapen hori ezinbestekoa da bezeroekgutxieneko errentagarritasuna izan dezaten eta bankuak errendimenduren batizan dezan.

SICAVei dagokienez, dirua Espainiara itzultzeak kopurua asko areagotzenlagundu du, fortuna handietako batzuentzat zergen ordainketa murrizteko tresnagustukoentzat hartzen baitira.

Page 12: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

9

2015ean, 2014aren amaiera aldera antzemandako deflazio-arriskuak berehorretan jarraitu du. Horrek kontsumitzaileengan izan zuen eragin psikologikoa etaondasunen eta zerbitzuen ekoizpenean izan zituen ondorioak urte hartakomemorian aipatu ziren. Aurten, horren eragina txikiagoa izan da, suspertzeekonomikoak kontsumoa bizkortu zuelako eta esportazioek bizia eman diotelakoenpresa askori. Nolanahi ere, finantzen munduan sentitu da inflazio moderatubaten faltaren eragina. Bankuek ez dute esperientziarik deflazioarekinfuntzionatzean; are gutxiago, inbertsio-eskaera eskasa izan bada eta finantzaketa-eskaintzak gainezka egin badu: halabeharrez, kredituen interesak jaitsi egin dirafuntsean; gainera, gordailuen ordainketa murriztu egin da, baina kontu-korronteenmasak bide laburra du baxura... Ondorioz, finantza-marjina estutu egiten daegunetik egunera. (Beste atal batean itzuliko gara gai horretara).

Zifra makroekonomikoek hobekuntza izan duten bitartean, Espainian,2015ean, 678.200 langabe gutxiago egon da; horrela, abenduaren 31n lau milioizortziehun mila langabe baino apur bat gutxiago zeuden, % 20,9, alegia. Aurrekoekitaldietako Bankoako memorietan aipatu den moduan, enplegua sortzekoerritmoa suntsitzekoa baino askoz ere baxuagoa izan ohi da (2015 ekitaldiabikaina bada ere); beraz, beste zenbait urte beharko lirateke Europako zifrahomologagarrietara iristeko; homologazio hori (ehuneko batzuk) Espainiarenkasuan tradizionalki Europako batez bestekoa baino oso batzuk handiagoa izanda, Espainian ezabatzeko oso zaila den egiturazko langabezia bat beti egondelako aitzakiarekin; arrazoibide hori aitzakia bat da, eta gaur egun, barregarriaeta onartezina da. Agian, ezkutuko ekonomiak (gutxi edo gehiago onartua) dauka"egiturazko" kontzeptu horren erruaren zati handi bat. Herrialdearen ereduekonomikoa (edo eredu baten antzeko zerbait), ordea, gainditu gabeko irakasgaibat da, eta ez gobernu batek hurrengoari pasa dakiokeen arazo bat. Mailahandiko erakundeak, unibertsitateak, ekonomistak, ingeniariak, filosofoak etabeste profesional batzuk badaude, eta horien esku jarri behar da politikaekonomikoa eta soziala bideratzeko egitekoa. Ezin da gehiago itxaron. % 20,9kolangabezia lotsagarria da Euroguneko laugarren eta munduko hamalaugarren(duela zenbait urte hamaikagarrenak ginen) ekonomia izateaz harrotzen denherrialde batentzat.

Horri dagokionez, gogorarazi behar da iaz egin zen eta aurten indarreanjarraitzen duen oharra: sindikatuen eta Lanaren Nazioarteko Erakundearenarabera, Espainiako langileen zati handi batek kontratu oso prekarioak ditu,horietako gehienak aldi baterakoak diren heinean, eta batzuk lanaldi partzialekoakere badira. Egoera hori, ahultasuna adierazi arren, onargarritzat (edosaihetsezintzat) har daiteke epe laburrera begira, nahiz eta ez den nahi horietorkizuneko ohiko eredu bilakatzerik; izan ere, "Ongizate Estatuan" lortu zirenabantailen galera oso handia izango litzateke. "Estatu" hori, izan zituen gizarte-euskarrien zabalera guztian, nekez ezarriko da berriro ere, baina gizartearenhelburu logikoa izaten jarraituko du; gizarte horrek, hain zuzen, ondoez

Page 13: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

10

nabarmenarekin ikusten du hazi egin dela errenta altuen eta beste garai batzuetanerdi-mailako klase deiturikoen arteko arrakala. Mendebaldeko munduak (zehazki,Europa zaharrak) ezin badu jasan "Ongizate" haren kostua, ikusi egin beharko danoraino edo noiz arte berreskuratu ahal izango den eredu hura, edo, hobetoesanda, zer onura berri (desberdin) lor daitezkeen egungo munduan, ez baitairaganekoaren berbera (tirioarrek eta troiarrek askotan ahazten duten aspaldikoegia). Halaber, ezin da alboratu belaunaldi gazteagoek ez dutela ezagutu lehenpertsonan "Ongizate Estatua" haren oparotasun-aldian, edo, ezagutu baldinbadute, "ahozko tradizioaren" bidez ezagutu dute soilik, helduei entzun dietenetik.Eta belaunaldi berri horiek badute edo bilatu nahi dute beren “ongizate-espazioa”,eta agian ez da bat etorriko bizi dugunok barneratuta daukagun "Estatuaren"ezaugarri diren notekin (nahiz eta pentsatu behar dugun osasuna eta hezkuntzabeti izango direla etengabeko eskakizunak). Zerbait ikasi baldin bada (edo ikasibehar izan da edo edozein kasutan, ikasi behar da eta herentzia baliotsu gisatransmititu behar da) zera da: krisia hein handian zorroztasun ezak edo (bestelaesanda) xahutzeak sortu duela. Mundu zorrotzagoa baina bidezkoagoa etairekiagoa Ongizate Estatua baino okerragoa izango al da? Nola definitzen dutebelaunaldi berriek "ongizate" terminoa? "Estatu" itxi baten baitan edo oztopo etadesberdintasun gutxiago dituen mundu bateko "espazio" zabal baten baitanhartzen al dute?… Asko dira galderak eta zailak erantzunak, eta emari onaosatzen dute ekonomisten, soziologoen, filosofoen, ingeniarien eta, oro har,pentsalarien lanerako.

...................................................

Greziako egoera (larrialdiko finantza-laguntza gehiago behar zituen) etabertako agintarien jokabideak, Alexis Tsipras eta Yanis Varoufakis agintarienak,Bruselako agenden parte izan ziren urteko hainbat hilabetetan. Lehenengohilabeteetan, Greziako bankuen gordailuen irteera masiboa izan zen, Syrizarenalderdiaren garaipenak inbertsoreengan piztu zuen mesfidantza zela-eta.

Greziako lehen ministroak hautesleei egindako promesak oztopo handia zirenGreziako ekonomia zaurituak behar zituen laguntzak desblokeatzeko (eta, gero,areagotzeko) negoziazioak aurrera eramateko. Desblokeo hori gauzatzekoBruselak eskatutako neurriek aurrez aurre egiten zuten talka Greziako agintariekhautesleen aurrean hartutako konpromiso pertsonal horiekin. Bileren, eztabaideneta gaizki-ulertuen artean, tentsioa mailaz igo zen eta Varoufakis elkarrizketatikerretiratu egin zen; egiteko hori Tsipras lehen ministroak hartu zuen bere gainzuzenean. Kezka handia zen, eta Greziak Troikak edo (hala bazegokion) EBkproposatutako baldintzak onartuko ote zituen edo Euroa uztea eta Dracmaraitzultzea erabakiko ote zuen zalantza zegoen Europa osoan. Aukera horrekerrezeloa sortzen zuen Bruselan, Greziak errusiar orbitaren zati izateaerabakitzeko aukeraren aurrean; gai hori greziar ordezkariek eurek ere iradokizuten. Batzuek beste aukera bat ere ikusten zuten (agian, oinarri irmorik gabe),

Page 14: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

11

Txinaren babesa lortzea; horrela, Asiako erraldoiak oin bat jarriko zuen Europan.Gauzak horrela, Tsiprasek greziarrei kontsulta bat egitea proposatu zuen, etaemaitzak irmotasunaren tesia babestu zuen aldarrikapenetan eta Bruselaren asmojakin batzuk onartzeari uko egitea... Baina guztiontzako ezusteko gisa, azkenean,uztailaren 13an Greziak amore eman zuen, eta Alexis Tsiprasek akordio bat sinatuzuen, SYRIZAren asmoetatik oso urrun zegoena, eta ezarri zitzaizkion baldintzakonartu zituen: Tsiprasek Europako solaskideen konfiantza galdu zuen etabaldintzak hasieran planteatu eta ez hark ez haren Ogasun ministroak, YanisVaroufakisek, onartu ez zituztenak baino gogorragoak izan ziren.

Greziak adostutako babesa jaso zuen horrela, eta ezarritako neurriak abianjartzen hasi zen; neurri horiek zorroztasun handiagoa eta aktibo publikogarrantzitsuak gauzatzea eta pribatizatzea ekarri zuten.

Euroaren haustura saihestu zen, baina zauri asko eragin ziren; eta hauxenagusia: hitzarekiko mesfidantza handia.

...................................................

Urratsez urrats, geldotasunez, burtsa besteen bizitza baino gehiago maiteduten herrialde batzuen etengabeko susmoak hein batean soilik gaindituz,Europako Banku Batasuna forma hartzen ari da eta funtsa badauka, gorputzahartzea falta bazaio ere oraindik.

EBA edo Europako Banku Agintaritza, EBko erakunde burujabea, ari da jadabere aholkularitza-lana egiten, inkisidorea. Haren gomendioak agindu gisa hardaitezke (beharko lirateke). Bankuei eskatzen die krisiaren aurkako planakhobetzeko, ulertzen baitu ez daudela behar bezainbeste ezarrita neurri egokiak,kasua iristekotan hartu beharko l iratekeenak; eta, jakina, neurri horienlehentasunak ere ez daude zehaztuta, hau da, zein hartu beharko liratekeenlehenik: kapitala handitzea, aktiboak eta partaidetzak saltzea, dibidenduakkentzea, kostuak murriztea...

Aurreikuspena edo nahia... Azken finean, EBAren inguruan eta bitartekodesberdinen bidez, mugaz gaindiko bat-egiteen prozesu bat egitearenkomenigarritasuna eta aukera aipatzen da; hori ezin hobeto dator bat ad infinitumindartze-espirituarekin, Europako instantzia guztietatik gomendatzen dena etaeskatzen dena banku-erakunde guztietarako. Gai horri hainbat paragrafoeskainiko zaizkio aurrerago.

MUS (Banku Gainbegiratze Mekanismo Bakarra) dagoeneko jarduten ari daEuropako Banku Zentralaren (EBZ) eskutik, eta banku handien kontseiluetarajoateko asmoa du, bere likideziarekin, kaudimenarekin eta abarrekin zerikusiaduten jarduketak iradokitze aldera.

Page 15: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

12

2016ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu da erabat MUR (Banku Ebazpeneneta Likidazioen Mekanismo Bakarra). 2014. urtearen erdialdera iragarri zenosatuko zela. Organismo horrek zailtasun-egoeran dauden bankuen ebazpen edoberrantolaketan esku hartuko du. Hala ere, aurreikusita dago zortzi bat urtebeharko direla 55.000 milioitan zehaztu den funtsa hornitzeko. Bankuek beraiekhornitu beharko dute funts hori.

Halaber, lehenengo urratsak eman dira GORDAILUAK BERMATZEKOEUROPAKO FUNTSA eratzeko. Oso erabaki garrantzitsutzat jotzen da; izan ere,aipatutako erakundeekin bat egin da, osatu egiten du BANKU BATASUNARENzirkulua, EB sendotzeko ezinbesteko oinarria. Helburua da, hasieran (oraindikzehaztu ez den dimentsioa lortu arte) estatu bakoitzeko Berme Funtsenberraseguru gisa jokatzea. Epe luzerako prozesua da eta izango da. Hasieran,funts horri banku bakoitzak bere funts nazionalera bideratzen duenaren zati batesleituko zaio, hau da, 100.000 € bitarteko gordailuak estaltzeko erabiltzen denportzentajea bi zatitan banatuko da, funts bakoitzeko bat (Europako funtsbateratua eta nazionala). Alemaniak errefusatu egin du proiektua, ez baitu nahiherrialderen bateko balizko porrot finantzarioa mutualizatzea eta gainerakoherrialdeetan eragina izatea. Hori dela eta, hainbat baldintza ezarri dira, eta horiekbete egin beharko dira funts bateratura jo aurretik.

Organismo horien erabateko funtzionamendua oraindik urrun badago ere,dagoeneko formalizatua egotea (eta horietako batzuk jarduten hasiak) EBsendotzeko urrats garrantzitsua da, eta aitortu eta txalotu egin behar da. Eraberean, konfiantza izan behar da eta pentsatu behar da haren misioan ez dutelaeraginik izango finantzen nagusitasun osoa (ez herrialde batean, ez kontinentebatean; munduan baizik) lortu nahi duten presio-talde batzuen interesek.

...................................................

Batzuen ametsetako lurraldean (batzuek bertan bizitzeko zortea dugu nahizeta ez dugun beti baloratzen), Europa zahar eta kristauan, bakea (beti erlatiboabaina zorionekoa) eta ongizate gizartea (erlatiboa eta etsipenez oroitzen duguna)espero ez zen gertakari batek aldarazi ditu bortizki: giza andana bat ate jokaibiltzea. Ez dira etorkizun hobearen bila datozen immigranteak, familiak baizik(emakumeak, gizonak eta umeak), estualdiak, beldur kontrolaezinak, errukigabekoeta bereizketarik gabeko gerrak kanporatuak; jaioterrian bakea berreskuratu etaherriak berreraiki bitartean, bizitzeko eta pertsona sentitzeko aterpe bila dabiltzanpertsonak dira. Erromesaldi neketsuaren, exodoaren hasieratik mafia gogaikarriekeuren ondasunak xahutu egiten dizkieten pertsonak dira.

Europa zaharrak, kristau zibilizazioaren sorleku eta ondorioak, gerra etabasakeria ugari sufritu ostean, lasaitasun- eta bizikidetza-egoera lortu zuen.Horren ondorioz, Batasuna sortu zen, etorkizunerako ikuspegiari, askotariko

Page 16: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

13

asmoei eta joan den mendearen erdialdean estatu ikuspegia zuten pertsonekerakutsi zuten elkarrizketa-gaitasunari esker. Hortaz, logikoa da Europara urrutitikbegiratzen dutenek harmonia- eta harrera-espazio gisa ikustea. Naturala da,halaber, Europan bizi garenok eta haren zirrikituak, liskarrak, mesfidantzak, azkenbatean, bostehun milioi biztanleko puzzle batean ezinbestekoak diren miseriahandiak edo txikiak ezagutzen ditugunok beldur izatea euren kultura, babes- etalan-beharrarekin datozen maizter berrien etorrerak egoera ekonomikoa eta sozialaeragozteari (gaur egungo egoerak dagoeneko zaildu duena). Hori egia izanda ere,bi “sentsazioak” (grina eta mesfidantza) ulergarriak izanda ere, kristaukulturarekiko, Europa inspiratu zuen humanismoarekiko koherentziak eta EuroparBatasunaren lehenengo harria jartzera animatu zituen izpirituaren oroitzapenakiradoki eta justifikatu egiten dituzte sentsazio horiek arintzen edo gainditzendituzten jarrerak. Arrazoi objektiboak direla-eta (gerra, gosea, suntsipena) babesaeskatzen duten pertsonen presentzia, koiunturala edo iraunkorra, ezin da arbuiatu.Beste kontu bat da berau kontrolatu, koordinatu, bideratu behar izatea, inorimesederik egiten ez dion masa ezegonkortzaile bihur ez dadin. Nahiz eta ez denerraza harrera-politika gauzatzea, garrantzitsuena da herrialde guztiek bat egiteaadosten den politika horrekin eta herrialde guztiak koherenteak izatea hartutakokonpromisoarekin. Horrek sakrifizio edo ukoren bat egitea ekarriko du; baina,trukean, giza handitasunean irabaziko dugu, gure kultura aberastu egingo dabeste kultura batzuk zuzenean ezagututa. Eta aurrerapauso bat gehiago emangodugu EBren sendotzean. Baina, Batasunean ezin da onartu euren konpromisoariuko egiten dioten eta errefuxiatu gehienak beste herrialdeetara igortzea nahi dutenhainbat herrialderen jarrera. Herrialde guztiek Europa sendoa eta batua nahibadute, lagundu egin beharko dute, dagokien neurrian, irtenbide bateratuaklortzen; osterantzean, gaur egungo Europa arriskuan jarriko litzateke, edo, aregehiago, apurtu egingo litzateke.

...................................................

Duela hilabete batzuk hasi zen deflazioak oro har Europa osoan jarraitzen dueta horrek egoera hori arintzeko hainbat jarduketa eragin ditu. Neurri horietakobatzuk EBZren presidente Mario Dragh-ek proposatu zituen jadanik 2014ekitaldiaren amaieran, eta 2015. urtearen hasieran zehaztu ziren, helmenari etaegutegiari zegokienez. Euroguneko estatu kideen zor masiboa erosteko planariegiten diote erreferentzia (QE -Quantitative Easing- izeneko, hau da, hedapen edomalgutasun kuantitatiboa, diru-eskaintza areagotzeko politika monetarioko tresnada). Erosketa banku zentral nazionalen bidez egiten da. Plan hori martxoan jarrizen praktikan. Horrek 1,14 bilioi euro bideratzea dakar, hau da, hilean 60.000milioi euro 2016ko irailera bitartean, 19 hilabetez. Neurri irmo hori deflazioari aurreegiteko eta Europako ekonomia suspertzea ahalbidetzeko saiakera zen eta da.

Nolanahi ere, urtean zehar, Euriborrak (erreferentzia-indizea hipoteketarako)behera egiten jarraitu zuen: % 0,212tik martxoan % 0,056ra abendu amaieran.

Page 17: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

14

(Eta 2016ko urtarrilaren 31n % 0,042ra jaitsi zen eta otsailaren 5ean negatiboazen). Draghi presidenteak deflazioa ekidin eta inflazioa birbideratzeko asmoarieusten dio, % 2ra iristeko eta gero kontrolpean izateko. Hori dela-eta, ikusirikinjekzio finantzario horren emaitzak ez zirela espero zirenak, abenduaren hasieranneurriak hartzen jarraitu du, merkatuei likidezia bermatzeko, eta, horretarako, QEtituluen erosketa-programa aldatu du. Aldaketok kuantitatiboak ez ezik,kualitatiboak ere izan dira:

l Bankuei intsuflatutako likidezia mugiaraztea sustatzeko, gordailuen prezioagarestitu dute bankuek EBZn jarri baino egun bat lehenago (-% 0,3);

l Sei hilabetez (2017ko martxora arte) luzatu du zor-tituluen hileko 60.000 €-koerosketaren epea, eta horrek sisteman beste 360.000 € sartzea ekarriko luke;

l Handitu egin du EBZk erosi ahalko duen zor mota, eta hori eskualdekoerakundeek eta udalek igorritakoei gehitu die;

l Berriz inbertituko du epea amaitzen zaien bonuetatik lortutako dirua, likideziaerretiratzeko epea sine die atzeratzeko moduan;

l Gainera, gogorarazten du irekita dagoela oraindik hiru hilabeterako likideziarenbarra librea, eta “behar den denboran eutsiko zaio” Draghiren hitzetan.

Hala ere, horrekin guztiarekin batera, Draghik ohartarazi du zor-erosketairaunkorren bidezko laguntza ez dela nahikoa izango susperraldia lortzeko; izanere, gobernuek oreka fiskala eta harmonizazioa lortu behar dute. Politikamonetarioak susperraldirako oinarriak jartzen ditu, baina ez da nahikoa. Oinarrihorri politika fiskal batek lagundu behar dio.

Horrela, argi geratzen da Europa kezkatuta dagoela suspertze ekonomikoarensendotasun kaskarrarekin, talka egiten baitu hainbat harkaitzen, ohiko zalantzeneta hainbat ziurtasunen iraulketaren (besteak beste, petrolioaren prezioarenjaitsiera harrigarria) aurka.

(Nahiz eta teknikoki oraindik ezin den "deflazioa"-z hitz egin zentzurikhertsienean, gertatu diren ondorioetako batzuk “deflazionistak” dira praktikan).

Atlantikoaren bestaldean, Estatu Batuetan, FEDk garai berri bati ekin zion:interes-tasa % 0,25 igo zuen. Halatan, diruaren prezioa % 0,25eko eta % 0,50ekoarteko mailan jarri zuen, eta, neurri horrekin, amaitutzat eman nahi zuen jasandakoAtzeraldi Handia.

...................................................

Nahiz eta tamalgarria den beste urtebetez aipatu behar izatea, gizarte-desberdintasun dramatikoa, aberatsak eta behartsuak bereizten dituen eremuizugarria, aberastasunaren gaur egungo banaketak dakarren bidegabekeriaoharkabean pasatzen dira ekonomiari, burtsa ultraaldakorrari, petrolioaren

Page 18: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

15

prezioaren beherakadari, immigranteei, errefuxiatu-andanei, atentatu terroristei,ilargi-eklipseei eta abarri buruzko berrien geldialdi honetan. Mota guztietakomuturreko jarrerak gertatzen ari dira. Alde batetik, erabateko boterearen bilaibiltzearen obsesiotik hurbil daudenak ditugu. Horiek elkarrizketa irekiaren aurkakojarrerak dira, “edukitzea”-ren mailarik gorenean -maiz joera baztertzaile etaaberrigabearekin- daudenen jarrerak; hau da, euren izugarrizko eta sekula nahikoaez den ondasuna gauez harrotu eta egunez handitu dadin, oratu eta legamiabotatzen dutenena. Bestelako jarrerak ere badaude, kontrako muturretikateratzeko borrokan ari direnenak, azpialdekoenak, “nahi izatea”-renak -normalean(ez beti) kausadun errebeldeak eta gosedunak-, justizia soziala batzuetan indarrezeskatzen dutenenak.

Mundu guztiari eragiten dion egoera da, baina herrialde batzuetan bestebatzuetan baino gordintasun handiagoz. Nahiz eta ez den ekintza gogoangarria,GKEren baten arabera, Espainia askoz ere latzagoa da Europako herrialdeenbatez bestekoarekin erkatuz gero.

Baieztapen hori egia bada, egoera benetan kezkagarria da, eta aberatsak etaaberatsak ez direnak bereizten dituen arrakala hori -itxuraz “oso handia”- egondaiteke krisi garaian defendatu ziren politika ekonomiko eta sozialen aurkakomugimenduen aurrerabidearen atzean. Izan ere, ez dute askorik balio politikahoriek jasateko argudioek -ortodoxoak, inolako zalantzarik gabe, teoriaekonomikoan-, baina ez dira batere sinesgarriak politika horien hartzaileek premiaitzelak, ia muturrekoak dituztenean. Arazoa berez ez da desberdintasuna; gizakiakberezkoa du desberdintasuna, eta, ondorioz, ezin da ekidin, maila kontua da:muturreko desberdintasuna, muturreko pobreziarekin batera bizi dena, jasanezinaden zerbait bihurtzen da.

Antzeko ildo bati jarraikiz -ez hain dramatikoa- LANEk (Lanaren NazioartekoErakundea) adierazi du Espainia dela kalitate txarreko lanaren, ahularen eta, aregehiago, ezegonkorraren portzentaje handiena duen herrialdeetako bat.

Ohartuko al gara, lehenago edo geroago, mugimendu horiek sistemarenaurkako jarreren sorburu izan daitezkeela (dagoeneko oso ezagunak diren bestemugimendu batzuek egin duten bezala)?

Irtenbideak inoiz ez dira errazak izaten, eta argi dago inork ez duela sinestenbat-batean hartuko direnik, ez eta azpian dagoen eta ongizate batekin (handiagoaala txikiagoa, baina ongizatea) bizi den errealitate tamalgarri hau urte gutxitankonponduko denik ere. Irtenbide globalak eta behin betikoak errazak ez izan arren(agian ez dira posibleak ere), badira neurri eta politika fiskalak, eta beste batzuk,egoera zehatzak arindu ditzaketenak eta, batez ere, indartu behar den estiloa etaekintzen ildoa ezartzen dituztenak. Halaber, abisu bat litzateke paradisu fiskalenitsasoetako nabigatzaileentzat. Nolanahi ere, diotenaren arabera, zenbaitek sinatu

Page 19: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

16

dituzten akordioak indarrean jartzean paradisu horiek ez dira hain paradisuizango. (Zaila da, ordea, sinestea urteetan zehar horiek zuzenean edo zeharkasustatu, mantendu eta bultzatu dituzten herrialde handiek uko egingo diotenikeuren iraunkortasuna defendatzeari: Hipokresia, berekin dakarren iseka,ustelkeria-mota dotorea da; izan ere, esku batez txalotzeko moduko neurriakerakusten ditu, eta bestearekin, berriz, zerga-ihesa babesten du. Nolanahi ere,hitzarmen horiek defendatu egin behar dira, eta, kasu guztietan, agerian jarribehar dira politikari batzuen jarrera hipokritak, makila bakoitzak bere belari eutsdiezaion -nabigatzaileez ari garela-).

Auzi honen harira datorren ohar gisa, adierazi behar da urte amaieranEspainiako Ogasunak akordioak sinatu zituela hiru paradisu fiskalekin, etaezarritako zenbait betekizun betetzen direnean, lurralde horiek ez dira paradisufiskaltzat hartuko. Horrek lagundu egingo du Ogasunak iruzurraren aurka duenborrokan.

Atal hau ixteko, gogorarazi nahi dugu, beti bezala, politikoek pentsatu,eztabaidatu, adostu eta desberdintasunaren aurkako lehenengo neurriakabiarazten dituzten bitartean, elkartasuna, eskuzabaltasun diskretua delairtenbideak gaur bertan behar dituztenen itxaronaldi neketsua arintzen duenerrezeta bakarra.

Askok dioten bezala, ziurrenik gaur egungo mundua ez da garai batekoa bainoankerragoa eta bidegabeagoa; gaur egun harremanetarako bide sozialen bidezjaso eta jakinarazten den informazioa, unean unekoa eta berehalakoa, dadesberdina. Baina, hori horrela bada ere, orain jakin badakigula ezberdintasunhoriek badirela, ez gara behartuta sentitzen -edo neurri batean makurtuta-krudelkeria eta bidegabekeria horiek hobetzera? Lehen ez zen ezer egiten ezzegoelako kanpairik. Orain ez da ezer egiten kanpaiek ozenkiegi jotzen dutelakoeta gogaitu egiten dutelako. Gure irtenbiderik egokiena al da kanpaiak feltrozestaltzea?

...................................................

Herrialde bakoitzaren sistema finantzarioan garapenean atzematen direnberezitasunak ezertan galarazi gabe, Europako Banku Agintaritzaren (EBA)neurriek Europako kreditu-erakunde guztiak hartzen dituzte. Hori dela-eta, oharhauetan iruzkin orokorrak sartzen dira, herrialde guztiei eragiten dizkietenak, baitaEspainiako bankuen garapenarekin zuzenean loturik dutenak ere.

Nahiz eta EBn maileguak erritmorik handienean hazi diren 2011z geroztik,bankuek, oro har, eta batez ere, Espainiakoek, bilakaera finantzarioakbaldintzaturik egin dituzte 2015eko 12 hilabeteak. Bilakaera hori ez da ohikoa,eta, benetan, aurreko hilabeteetan gertatutakoaren jarraipena baino ez da izan -ez

Page 20: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

17

bada goranzko intentsitatearekin-, eta ziurrenik 2016an gertatuko denarenaurrerapena izango da. Bankuek egokitu behar izan dituzten eta behar dituztenbaldintza nagusiak eta kudeatu behar dituzten egoerak honako esaldi gutxihauetan laburbiltzen dira: interes-marjinaren beherakada drastikoa; komisio batzukigotzearen aurkako erresistentzia sozial bortitza; eredu- eta estilo-aldaketaezinbestekoa; fusio-haize berriak; arauen eta kontrolen puztea. Oso laburki, gaibakoitzaren muina jasotzen ahaleginduko gara.

l Interesen beherakada drastikoa marjina finantzarioen ahultze progresiboaeragiten ari da, muga kezkagarrietara iritsi arte. Egoera horrek Espainianlagunen artean “lagunarteko gerra irekia” eragin du, kreditu bideragarrietaninbertsioak lortzeko, gutxienez, amortizazio-kuoten zenbatekoaberrinbertitzeko moduan. Ziurtzat jotzen da gordailuak batzea ez delakoiunturalki lehentasun bat, EBZk ematen duen likidezia handia kontuanhartuta.

Ekitaldiaren hasieran dagoeneko “hipoteken gerra”-ri eman zitzaion hasiera.Hipoteka horiek, egunak aurrera egin ahala, Euriborraren gainean aplikatutakointeresen diferentzialetan ondoz ondoko murrizketen xede izan ziren, abenduanunitatea baino zifra txikiagoetara iritsi arte. Hori guztia gutxi balitza bezala, apirileankontsumorako kredituaren gerra hasi zen. Eta gauza bera gertatu zenenpresentzako, ETEentzako (ertain eta handi) kredituekin.

Hala, bankuak egoera berri baten edo sekula hain orokorra izan ez den egoerabaten aurrean aurkitu ziren, hau da, hipoteka-maileguen eskatzaileek eta eurenohiko bankarien zein beste bankuen bisitak eta finantza-eskaintzak jasotzenzituzten enpresek erakusten zuten indar negoziatzailearen aurrean. Horrenondorioa interes-tasa guztien jaitsiera izan zen eta da.

Egia da jarduera ekonomikoak hobera egin duela atzematen dela; baina,etxebizitzaren hipoteka-merkatuaren gorakada nabarmena bada ere, ez doaparaleloan enpresen inbertsio berria. Baliteke arrazoia -zati batean behintzat-honako hau izatea: enpresa batek egin behar duen lehenengo gauza da lan-kargaareagotzea eta egun dituen instalazioak ahalik eta gehien erabiltzea, zaharkituakez badaude, behintzat. Halaber, kasu batzuetan, baliteke egoera sozialaren,ekonomikoaren eta politikoaren alderdi ezezagun askok adorea kentzea arriskuberriei eusteko.

Eskaera-gabezia edo eskaintza-gehiegikeria horren ondorioa da bankueninteresengatiko diru-sarrerek beheranzko joerari jarraitzen diotela, eta kreditu etaabal gehiago izanda baino ezin da orekatu. Benetan gauza zaila. Are gehiago:deskribatutakoa bezalako egoera batek arriskua dakar bankuetarako: eurensareen bidez inbertsioaren bereizkuntzarik gabeko hazkundea bultzatzea, baitasustatzea ere. Horretarako, aurretik mantendu diren arrisku-irizpideak arindu egin

Page 21: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

18

behar dira; izan ere, bezeroak “konkistatu” behar dira, kudeatutako bolumenaareagotzeko. Ezin da ahaztu ezen, dagokion eragiketa aztertzean arreta mailajaitsiz gero eta lehenengo edo geroago interes-tasa jaitsiz gero, ondorionegatiboak kobraezin gisa agertuko direla, eta, gainera, unerik desegokieneangertatuko direla (gertatzen direla).

Hori horrela izanik, arrazoizkoa dirudi azken erregulazioek ordainsari aldakorreiegitea erreferentzia eta hainbat muga ezarri izana, ordainsari finkoekin erkatuzgero horien garrantzi erlatiboari dagokionez eta beste alderdi garrantzitsu batzueidagokienez (besteak beste, horien funtsezko zati baten kobrantza denbora-tarteluzeetan geroratzeko betebeharra). Horri guztiari gehitu egin behar zaizkioordainsarien gardentasun- eta informazio-betebeharrak, duela urte gutxi batzukimajinaezinak.

Harira datorren ohar gisa, adierazi behar da logikoa dela baldintza onuragarriak eskatzen ari direneta gaur egungo ekonomiaren ikuspegitik oso lehiakorrak diren tasa finkoetan edo finko etaaldagarrietan epe luzera birfinantzatzen ari diren enpresen jarduketa. Halatan, benetako ekonomiasendotzen ari da, nahiz eta hazkundea hain nabarmena ez izan; finantzarioa, ordea, behartuta dagobere ohiko sarrerak neurtzera eta bere eredua zein irudia aldatzera.

l Komisio batzuk igotzearen (are gehiago, mantentzearen) aurkakoerresistentzia sozial bortitza.

Urte askotan zehar, bankuek finantza-marjinaren iturri tradizionala zela-etaeuren errentagarritasuna bermatuta zuten, eta komisioak emaitza osagarritzathartu zituzten. Nolanahi ere, emaitza hori garrantzitsua zen, egoeraren zeinbezeroaren kalitatearen araberako malgutasun-tratamendua jasotzeko modukoa.Sekula ez zen komisioen kobrantza benetan den edo izan beharko lukeen moduanazaldu: emandako zerbitzuaren ordaina (izan transferentzia bat egitea, kontu batmantentzea edo kutxazain bat erabiltzea). Agian gehiegizkoak ziren kobratzenziren komisioak eta baliabideen ordainketa, eta horrek “interes-marjina” handiakeragin zituen. Egoera aldatu egin den honetan, komisioa bankuaren gastuarenegitura orekatu behar duen eta zentzuzko onura eragin behar duen iturri egonkorgisa ulertzen da. Finantza-marjinak, berriz, funtsak hornitu eta banku-jarduerakhutsik egin gabe jasaten duen arriskua estali behar ditu, onurari ezertan eragotzigabe. Baina, bankuek -Espainian behintzat- ez dute jakin euren zerbitzu-irudiaekonomiari eta, oro har, gizarteari eskaintzen; aitzitik, botere, harrokeria eta jende“arrunta”-ren aurkako mespretxu sentsazioa eman dute, elitismo nabarmenean etabatzuetan patetikoan eroriz. Orain, ondorioak jasaten ari dira, ziurrenik zintzoakgehiago bekatariak baino, hainbestetan gertatu ohi den bezala.

Zer egin behar dute orain bankuek jende konbentzitzeko euren zereginaezinbestekoa dela gizartearen ordena egokirako eta euren zerbitzua zuzenkiordaindu behar dela? Historikoki jende askorenganako hisiak eta, oro har,gizarteari komunikabideen bidez eman ohi zaion irudi faltsuak oso zail egiten dute

Page 22: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

19

irudi-aldaketa, lider ahalguztidun batzuek, adierazitako aldaketak gorabehera,mantentzen tematzen diren triunfalismo zentzugabea dela-eta. Baina banku-eredua aldatu egin da eta askoz gehiago aldatzeko trantzean dago. Etabankuetan humanismo handiagoa antzeman den neurrian, hedatzen hasiko dairudi xumeagoa, hurbilagoa eta pertsona guztiei irekiagoa.

l Banku-ereduaren aldaketa sakon eta ezinbestekorantz.

Dagoeneko abian da banku-ereduaren aldaketa. Modu kontzientean? Balitekeez izatea eredu-kontzeptuari itxuraz ematen zaion zorroztasun akademikoaz.Baina, batetik, hainbeste dira estiloaren, jarduteko moduaren eta bankuakbezeroekin harremanetan jartzeko moduaren aldaketak; hainbeste IKTengarapenak behartutako berrikuntzak; eta, bestetik, hainbeste dira kaudimenari(hondamendi-egoeretarako ere kalkulatua) dagozkion lege-betekizunak, krisiakjustifikatzen duen beldurrak edo, are gehiago, ia izu-ikarak bultzatutakoak (nahizeta, agian, itsasoz bestaldean garatutako ereduek eragin zati batean), ezenerrealitatea eguneroko egokitzapenaren eta bete beharreko arauen bidez taxutzenari den hori adituek teorian diseinatzeko zorian gauden.

Hobeto ulertzeko, batetik, bankuen funtzionamendua etengabe garatzen ariden mundu batera egokitzeko aldaketa naturalez hitz egin dezakegu, eta,bestetik, erakunde gehienen egiturari, kontrolari eta existentziari berari (gaur egundaukaten konfigurazioa aintzat hartuta) eragiten dieten aldaketez.

l Lehenengo alderdiari dagokionez, hainbat flash aipa daitezke:

Nabarmena da ordainketa elektronikoek eta mugikorraren bidez egindakoordainketek ordezten dituztela eskudiruz egindako ordainketak (herrialdebatzuetan ia desagertuak) eta txartelaren bidez egindakoak.

Bankuek bulegoak itxi behar izan dituzte eta langile kopurua murriztu,errentagarritasunari eusteko; Espainian, azken zortzi urteotan, gutxi gorabeherahamabost mila bulego inguru itxi dira, eta horrek eragin nabarmena du hiri-erabileretan eta hiri zein herrietako komertzioetan. Gainera, berekin dakargehienetan enplegua murriztea. Espainiari dagokionez, 2008az geroztik,hirurogeita hamar mila pertsonak galdu dute lana. Horietatik bederatzi milak2015ean eta ia hamabost milak 2014an.

(Zifra horiek aintzat hartuta, Espainiako bankuek murriztu dute gehien banku-enpleguaEurogunean). Deutsche Bankek ere irailean aurreikusi zuen bere taldeko 23.000 lanpostu murriztubehar zituela, erakundearen konplexutasuna murriztu eta erabakiak modu eraginkorragoan hartzekoeta kostuak gutxitzeko).

Bada atzematen den beste joera bat, zehazki, bulego txikietan zuzendariakkentzea eta eskualdeko zuzendaritzaren esku uztea koordinazio-lana.

Page 23: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

20

Arautzaileen (besterik ezean EBZk eta EBAk, Espainiako Bankuaren zereginaezertan galarazi gabe) gomendioekin eta oharrekin koherente izanik, banku batzukeuren langileen ordainsarien osagarriak aztertzen ari dira, finkoa hobetzeko eta“bonus”-ak murrizteko. Ildo horri jarraikiz, osagai aldakorra bezeroari egiten zaionharreraren kalitatearekin eta bezeroaren fidelizazioarekin lotzen hasi da, hori baitabanku guztiek lortzen saiatu eta mantendu behar duten aktibo handia.Etorkizunean, zeregin hori izugarri zaila izango da; aintzat hartuta transakzioakbide digitalaren bidez egiteak pertsonen arteko urruntasuna dakarrela. Bankubakoitzak asko pentsatu eta landu beharko du, eragile preziatua eta motaguztietako finantza-zerbitzuen eskatzaileek errekeritua izaten jarraitzeko.

(Adierazi behar da, banku-krisiak, eta, ondorioz, errentagarritasunaren galerak izan duten alderdipositiboa dela ematen den bezeroekiko harremana eta bezeroari ematen zaion gardentasuna askozhobeak direla. Bezeroaren asebetetze maila izango da termometrorik egokiena, enplegatu bakoitzarenlana baloratzeko. Eta bezeroarentzat badu beste berri on bat: emandako mailegu berrietan murriztuegiten da atzerapen-interesa. Batzuetan, gehiegizkoak izaten ziren interes horiek edo lukurreriazkoakiruditu zezaketen).

Halaber, berria da banku batzuek finantzazkoak ez diren produktuak saltzeaeuren sare fiskalen edo Interneten bidez. Horrela erantzun egiten zaio merkatufinantzarioan zenbait sare banatzaile handiren sarrerari, bide horren bidez.

Bankuak behartuta daude kapitalen zuritzearen arloko prebentzioanlaguntzera; hori dela eta, ezarritako kontrolak sendotu behar dituzte (edo, hobetoesanda, sendotzen jarraitu behar dute). Ildo horretatik, beste hainbat arreta-neurriren artean, gardentasuna eskatu beharko dute eta jakin egin beharko dute(edo, kasuaren arabera, jakinarazi egin beharko dute) nor den enpresarenbenetako titularra, enpresa horien atzean beste enpresa “estalgarri” batzukdaudenean edo finantza-tresna konplexuen bitartez zeharka kudeatzen direnean.

Banku batzuk hasi dira enpresei (baina ez partikularrei) interes negatibo batkobratzen haien altxortegia bertan gordailutzeagatik. Hori, nolabait, bankuekeuren soberakinak gordailutzeagatik EBZri ordaindu behar diotenaren (hori ereinteres negatiboa da) prezioari eman zaion erantzuna edo horren ondorioa da.

Egoera horrek ohar bat merezi du: Nola da posible -galdetzen diogu geure buruari - gure diruauztearen truke ordaina jaso beharrean, guk bankuari ordaindu behar izatea? Gustu txarreko broma batal da? Deflazioa da egoera hori eragiten duena. Aurreikusten bada gaur ehun balio duenak datorrenurtean laurogeita hamabost balioko duela, gordailua egin duenak, gordailututako ehunakberreskuratzean laurogeita hamazortzi jasotzen dituenean, jakingo du % 3ko errentagarritasuna jasoduela; izan ere, orain 95ekin eskuratu ahal izango du lehen 100 balio zuena. Interesak ulertzekoalderantzizko modu hori barneratzen dugun arte, Aliziak (Lewis Carrollen kontakizunekoak) ispiluarenbeste aldera igaro zenean eta dena alderantziz zegoela ikusi zuenean izan zuen sentsazio bera izangodugu... Ikusi dugu interes tasak ere alderantzikatu egin direla, hau da, negatiboak direla.

Deflazio-egoera bitxi hau ondo datorkigu azaltzeko orain arte ezagutu ditugun inflazio egoeretan,kasu askotan, gordailuen truke ordaindutako interes tasa inflazio-indizea baino baxuagoa izan dela;horren ondorioz, benetako interesa negatiboa zen: inflazioa % 3koa bazen, eta gordailuaren ordainketa

Page 24: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

21

% 2koa, % 1 galtzen zen... eta ez zen inor kexatzen. Erabil dezagun Aliziaren ipuina ispiluaren bestealdean zer gertatzen den azaltzeko, baina baita alde honetan zer dagoen gogoratzeko ere.

l Egitura-aldaketari dagokionez:

Hauek izango dira EBZk ezarri duen bankuan ikuskatzeko modelo berriareneginkizunik nagusienak: errentagarritasuna aztertzea eta berrikustea, negozioarenjarraikortasuna, gobernantza, barne-kontrola, kontularitza eta kaudimena. Horrekesan nahi du, praktikan, egiturari buruzko zenbait erabaki EBko agintariek hartukodituztela.

EBZak finkatu egiten ditu bankuen kapitalaren zuhurtziazko eskakizunak, CET1 (Common Equity Tier 1), banku bakoitzari egokitutako irizpideen arabera. Hortikratio bat ondorioztatzen da (garai batean ratio orokorra % 8koa izan zen), etaBankoak sobera betetzen du hori; izan ere, Bankoarena % 12,62koa da.

Hasieran aintzat hartutako epeak baino lehen ere, 2019an, bankuek igo eginbeharko dituzte haien kapital ratioak (kasu batzuetan, % 25eraino), bankubakoitzaren izaera sistemikoaren, tamainaren eta merkatuaren eskakizunenarabera. Argi dago finantza arloko europar agintariek horma gisa balioko dutenhornidurak ezarri nahi dituztela, etorkizuneko banku-katedral sistemikoetakohorma-bular suntsiezinak balira bezala, eta estres-testak kontrol erregulatzailegisa erabili nahi dituztela, gangaren eta kupularen presioak hormarainotransmitituko dituzten ostiko arku gisa, ondoratzea saihesteko. EBZk hau nahi du,zehazki: jokabide-arriskuak bankuei egingo zaizkien estres-test horien parteizatea.

EBAren arabera, Europako banku handiek 2.800 milioi euro beharko dituzte,2019an Basilea III planak ezarritakoa betetzeko.

Diudienez, laster, porrot arriskuari dagozkion hornidurak aitortu egin beharkodira, eta bankuak galera bat izango duela aurreikusi bezain laster egin beharko dazuzkidura, emaitzen kargura, nahiz eta galera oraindik ez den gertatu. Hau da,zuzkidura “aurreikusitako” galerarengatik egingo da, eta ez “gertatutako”galerarengatik.

l Fusio haize berriak.

Batez ere bigarren seihilekotik aurrera, eta une batzuetan indar handiagoz,bankuen integrazioari (hainbat konbinaziotan) buruzko zurrumurruak babestuzituzten Espainiako Bankuak egindako adierazpenek, mailarik altuenean; izan ere,iradoki zuten komenigarria litzatekeela zenbait banku fusionatzea, nahiz eta,dirudienez, ez banku txikiak. Adierazpen horien ondoren, haizea urakan bilakatu zen.

Page 25: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

22

Dena den, iritzi guztiak ez datoz bat. Zehazki, Ekonomia ministroak, DeGuindos jaunak, uste du ez dela beharrezkoa banku gehiago fusionatzea; izanere, haren iritziz, egungo finantza-mapa Espainian ondo egokituta dago. Hala ere,fusioaren aldeko jarrera indartu egiten du banku handien jarduerak; izan ere,banku horiek beste kontsolidazio-fase baten alde daude.

Banku “txikiak” ezbaian daudela dirudien honetan (lehenago kutxa bihurriakegon ziren moduan), kontuan hartu behar da banku handien babesa duen jarreraofizial hori bat datorrela Estatu Batuetatik, EBaren bitartez, iristen zaizkiguninspirazio-korronteekin. Korronte horiek beti dute kalifikazio agentzien etaaholkularien onespena, eta herrialde horretako merkatuak nabarmenki handitzeneta indartzen dira integrazio-mugimenduak zenbat eta gehiago eta zenbat etasarriagoak direnean. Eta, hala, hausnarketak halabeharrez eta modu ulergarriangaramatza hurrengo galderara: zer ekarriko dute fusio berriek? Eztabaidatzekobeharrik gabe onartzen da (argi dago) balantzeak sendotu egin behar direla; halaere, esan beharra dago sendotasuna kontzeptu erlatiboa dela. Berme berdinak aldituzte, gordailu bat egin duenarentzat, Banku Agintaritzak ezarritakozorroztasunarekin kalkulaturiko baliabide propioen ehuneko hamabi koma bostduen banku erraldoi batek eta sistema zein zorroztasun berarekin kalkulaturikofunts propioen ehuneko hamabi koma bost dituen banku ertain batek? Definiziozal dira kudeatzaile hobeak talde handiak urrunetik kudeatzen dituztenak enpresangertatzen dena hurbilagotik bizi dutenak baino? Beste gauza bat da "herrialdearriskua" ekidin nahi izatea sistemikoak ez diren bankuetan; izan ere, horrekhainbat herrialdetan bulegoak izatera behartuko lituzke, baina arrisku hori murriztuegin daiteke parte-hartzeak gurutzatuta. … Baina, horrez gain, EBak onartuko aldu bere herrialdetako batek default egitea?

Edonola ere, komenigarria litzateke inork ezagutzen ez duen Leviatan batenurrutiko kontroldun ume gizenen jaiotza ekiditea. Ez al figura “sistemiko” hori lehen"oligopolio” izenez ezaguna zen horren finantza-mundurako izen berridunbertsioa? Ez al dago lekurik “tokiko” bankuentzat (eta “tokiko” diogunean Estatuoso baten lurraldea ere har dezakeen zerbaiti buruz ari gara)?

Galdera gehiegi. Pertsona askorentzat, galdera “ausartegiak”. Izan litezkeausartegiak. Baina, nola bateratzen da gordailua egin duen herritarra edozeinkaltetatik babesteko kezka txalogarri hori “itzaleko bankuak” izenez ezagunarenaraudi malguarekin (edo, ia-ia, araudirik ezarekin)? Kasu batzuetan, fusioak osokomenigarriak dira (argi gera dadila adierazpen hau). Baina, ziurrenik, akatsalitzateke sormenaren, dinamismoaren, hazteko motibazioaren, izaera galaraztenez duten aliantzen eta abarren aberastasuna ezabatzea; izan ere, ezaugarri horiekenpresa guztien (bankuak ere enpresak dira) atributuak dira, eta, batez ere,erraldoiak ez diren enpresen bertuteak. Noiz arte eta zenbateraino txertatu beharditugu botere gosez dagoen eta mundu osoa kontrolatu nahi duenneoliberalismorik zaharminduenak emandakoak diruditen arauak? Ideologobatzuei gustatu ala ez, “hurbiltasun” faktorea eta “erabaki-zentroekiko”

Page 26: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

23

gertutasuna “banku “txikien” abantailak dira pertsona askorentzat". Izan ere,jatorrian benetan izaera soziala zuten Aurrezki Kutxak esku ezgaietan erori ziren(gehienak), eta menderatu eta merkatuen esku jartzera behartu zituzten (iaguztiak); hala, orain tokia dago beste erakunde mota batentzat, berezko izaerarikez duten eta haiek erabaki gabeko irizpide eta interesei jarraitu behar dietendelegazioak baino gehiago diren erakunde batzuentzat. Pentsaera hotz etakalkulatzaile horiek nagusi diren esparruetan, "Ameslarien" atalean gelditzen da"afectio soli", hau da, enpresa jaio zeneko lurrarekiko maitasuna eta errespetua,eta lur horri trukean zerbait emateko nahia..

Alabaina, txundigarria bada ere, albisteetan ikus dezakegu lehengo aurrezkikutxetatik jaiotako banku batzuk funts subiranoen bila edo Asiako zein HegoAmerikako inbertsore handien bila (haien kapitalean sar daitezen) ari direla, bestesare batzuetan ez erortzeko... Erabaki ona al da? Edonolarik ere, irakasgai onada.

l Arauak eta kontrolak puztea.

Bankuek bete behar dituzten arau kontaezinei buruz hainbat eta hainbat aldizhitz egin ondoren, ez da beharrezkoa berriz ere gogoraraztea nolako itolarriajasan behar duten egunero zentraletako zerbitzu juridiko eta administratiboekaldian-aldian bete behar diren eskakizunei eta kontrolei erantzuteko; horrez gain,erregularki izan ez arren, bai banku agintaritzek bai beste erakunde batzuek ososarri eskatzen dituzten txostenak, gehienetan, premia handiz, gainera, ereaurkeztu behar dira.

Eta arazoa da badirudiela datuen atzera-aurrera hori oraindik ere areagotuegingo dela. Lan mordoa informatika saileko langileentzat ere!

...................................................

Euskadin urteko joera-ekonomiakoak Espainiarako adierazitakoen antzekoakdira, nahiz eta BPGren hazkundea zertxobait baxuagoa izan zen (% 2,80) etalangabezia abenduan % 12,9raino jaitsi zen (Espainian % 20,9 zen bitartean).

Euskal industriak aurrera egin zuen aurkezpen honetan aipatu diren eta munduosoan eragina izan duten faktoreek edo gertakizunek eragindakodesberdintasunak gorabehera, besteak beste petrolioaren prezioaren beherakadadela-eta petrolio-ustiategiek bizitako balaztada; izan ere, balaztada horrek tutuak,balbulak eta instalazio konplexu horietako beste osagai batzuk hornitzen dituztenenpresei ere eragin die. Alderantziz, energia alternatiboekin, bidaiariengarraioarekin, jasogailuekin, makina-erremintarekin eta beste sektore batzuekinerlazionaturiko enpresek bilakaera ona izan dute.

Page 27: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

24

Txinaren jokabidea goitik-behera aldatu da; izan ere, alde batetik, asko jaitsi daherrialde horren lehengaien eta beste produktu batzuen eskaera; beste aldebatetik, dumping prezioan esportatutako produktuek asko kaltetu dituzte euskalindustriako hainbat sektore eta, bereziki, siderurgiaren sektorea. Hori gutxi balitzbezala, energia elektrikoaren prezio altuak ere sektore hori kaltetu du, Europakobeste herrialde batzuetako prezioaren oso gainetik baitago. Euskal enpresabatzuek Txinan zituzten fabrikak itxi dituzte. Hala ere, asko dira herrialde erraldoihorretan jarraitzen dutenak, eta are gehiago beste herrialde batzuetara joandirenak, batez ere Europara eta Amerika Latinora; beraz, nazioartekotzeakhanditzen jarraitzen du. Badirudi irakasgai hori oso ondo ikasia dutela euskalenpresek, eta bide horretan lanean jarraitu beharra dago. Agian, goi-zuzendaribatzuek dioten bezala, komenigarria da zuzendaritza-taldeetan beste herrialde etakultura batzuetako gazteak sartzea, nazioartekotasuna indartzen lagundezaketenak.

Sektore batek edo besteak izan duen eragina eta egoera gorabehera, oro har,esportazioak Euroak Dolarraren aurrean izan duen debaluazioaren onurak jasoditu, bai eta, kasu batzuetan, petrolioaren prezioaren jaitsieraren onurak ere. Biegitate horiek -petrolioaren prezioak eta Euroaren balioak- industriarendinamismoa berreskuratzen lagundu dute; alabaina, zoritxarrez, suspertze hori ezda iritsi kanpoko faktore horien kalteak jasan dituzten enpresetara.

Atzerriko inbertsioa % 28,5 hazi zen, hau da, 1.400 milioi euro baino zertxobaitgehiago, historiako zenbakirik altuena, eta Estatuan egindako atzerriko inbertsioguztien % 8 da. Horri dagokionez, eta inbertsoreak etortzeak onurak izanditzakeela ukatu gabe, ekonomiaren eta finantzen munduko hainbat aditukezkatuta daude tantaka-tantaka gero eta gehiago baitira funtsek edo sektorebereko beste enpresa batzuek erosi dituzten euskal enpresak. Noski, egoerakedo, nolanahi ere, akziodunek haien ondarearen gainean askatasunezerabakitzeko duten eskubideak justifikatu egiten du enpresak salgai jartzea.

Hala ere, kezkaren oinarria ideia hau da: saldu ondoren, erabakitzekogaitasuna, estrategia, etorkizuna eta abar jabe berrien esku gelditzen dira, nahizeta enpresak, hasiera batean, ekoizpen, langile, hornitzaile merkatu... berdineieutsi. Ezin daiteke aurrez esan hori ona edo txarra den, baina pentsa daitekeikerketa, berrikuntza, inbertsio berriak eta abar ez direla lehen bezain bizkorerabakiko edo, are gehiago, kasu batzuetan eroslearen lurraldera lekualdatukodirela.

Berriro ere esango dugu guztiz errespetatzen dugula une honetako jabeekaskatasunez erabakitzeko duten eskubidea (betiere hori ez badator bat gizarteraitzuli ez diren babes publikoekin); alabaina, pentsatu beharko litzateke ez ote denkomeni euskal funts indartsu eta guztiz autoktono bat (publikoa-pribatua?)sortzea, egun eskura dauden mekanismoak zabaltzeko. Funts horrek, egoera

Page 28: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

25

bereziki delikatua denean, kanpoko inbertsoreak ordezkatu edo osatu litzake eta,edozein kasutan, enpresa baten hazkundea susta lezake, horretarako baldintzaobjektiboak daudenean eta kapital handiagoa behar denean.

Badirudi ahaztu egun zaigula Euskadin, Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban,industriaren goreneko aldia (baita aldi horretako zerbitzuen sektorearen gorakadaere) posible izan zela Euskadin helbideratuta zeuden eta erabakiak Euskadinhartzen zituzten bankuei esker. Geroago, aurrezki kutxek hartu zuten sustatzaileedo finantzaketa-emaile rola hiru lurraldeetan, banku-ortodoxiak baimentzen zuenheinean (izan ere, hain urrun ez dagoen iragan horretan ere bazekiten arriskuakudeatzen). Nola jaio ziren gure lurraldearen ekintzailetzaren sinbolo etaprofesional handien erakarle izan diren hainbeste enpresa (ez du mereziizendatzeak, guztiok ezagutzen baititugu)?

Birmoldatzeko garaia iritsi zenerako, zorionez, euskal erakundeak etaEkonomia Ituna berpiztuta zeuden eta euren ekarpena erabakigarria izan zensortutako egoera berrian (gur egun ere halaxe da), betiere ekimen pribatuezagunarekin bat eginda.

Ez dugu ahaztu behar, ezta ere, garaiak aldatu egiten direla; egun, munduglobal batean bizi gara, eta arauek izaera “unibertsala” dute... Gaurko (etabiharko?) mundu globalizatu honetan, inoiz baino gehiago defendatu behar duguindustria- eta zerbitzu-sektore sendoa duen gure herriaren izaera, kultura berezentzurik zabalenean maite duen herri honen izaera, zintzoa, langilea, irekia,sormenduna, bere enpresez, unibertsitateez, lanbide heziketako ikastetxeez,espiritu berritzaileaz, ikerketaz, enpresariez, langileez, artistez, kirolariez, langileezeta erakundeez. Harro dagoen herri honen izaera. Baden eta izaten jarraitukoduen herri bat gara, hala nahi baitugu kolore guztietako euskal herritarrok.Gainera, gure herriak Europa mailako erabaki globaletan parte hartuko du, etabeste herriekiko elkartasunez jokatuko du. Ez da bazterrean egongo, kanpotiketorritako interesen mende; orain ez da hala gertatzen, eta etorkizunean gertatzeaekidin behar dugu.

Zaila da zehaztasunez jakitea zenbat inbertitu den (edo, batzuen esanetan,zenbat gastatu den) I+G+Bn, datuak desberdinak baitira iturriaren arabera.Dirudienez, mila hirurehun milioi euro (BPGaren % 1,9) inbertitu dira; horietatikzazpiehun milioi enpresa pribatuek jarri dituzte, eta gainerakoa diru publikoa da.Gai horrek berebiziko garrantzia du, eta indartzen jarraitu behar dugu (orain artebezala), hala erakundeetatik nola enpresetatik, etenik gabe, konfiantzaz, bainabaita elkarri emaitzak eta babesa eskatuz ere.

Euskadin (eta Espainian oro har) higiezinen merkatua suspertzen ari deladirudi; izan ere, krisialdiaren zortzi urteetan beheranzko joera luzea izan ondoren,badirudi berriz ere inbertsore partikularren arreta erakartzen ari dela. Horren

Page 29: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

26

aurrean, deigarria da BOEn eskarian egon den beherakada handia, urte batetikbestera % 50 egin baitu behera. Zerikusia izango al du beherakada horretanetxebizitza libreen prezioen merkatzeak? Edo jendeak gero eta nahiago dualokairua? Gazteek ikusi al dute gurasoekin bizitzeak abantailak ere badituela?

Datorren urterako hainbat forotan aurki daitezkeen aurreikuspenakheterogeneoak dira: enpresaburuek defendatzen dute ekonomia suspertze bideandagoela; alabaina, zenbait banku eta sindikatu zuhurragoak dira, eta badirudi2016ko lehen asteek (testu hau idazteko unean) arrazoia ematen dietela...

Enpresaburuek eta Eusko Jaurlaritzak aurreikusten dute etorkizunean laneskukualifikatua beharko dela enpresek, eta, bereziki, industriaren sektorekoek biziduten bilakaera teknologikoarekin zerikusia duten arloetan. Konfiantza izan behardugu eskari hori sendotu eta zabaldu egingo dela, eta horrek lanpostuerakargarriak sortuko dituela. Berriz ere, gazteen lanerako gogoa eta ahalegina,ondo merezitako ospea duten eta eguneratze-prozesua jasan duten uniber-tsitateen eta Lanbide Heziketako Eskolen laguntzarekin, espero den eskari horrenarabera, gai izango dira beharrizanei erantzuteko eta, pixkanaka, luze gabe,langabeziaren ehunekoa teknikoki onargarria den mugetara jaitsiko da.

...................................................

Azken hamarkadan, ia urtero, Bankoaren memoria irekitzen duen aurkezpenhonek zenbait paragrafo eskaini behar izan dizkio, tamalez, ustelkeriari eta gizarteanzein ekonomian dituen ondorio kaltegarriei. Aurten, ez genituen gure oharretanherrialde barruko kasuak, ez politikarienak ez besteenak, aipatu nahi (guztiokezagutzen ditugulako, asko hitz egin delako eta gogaituta gaudelako); hala ere,ustelkeria kasuek agertzen jarraitzen dute. Baina, ahaleginak ahalegin, aurten ereaipatu beharko ditugu. ohar hauek idazteko unean, iragandako aldia ikuspegiegokitik ikusteko behar den décalagearekin (izan ere, azken aldiko morboz beterikogaiek zapaldu egiten gaituzte eta ezin dugu zehaztasunez ikusi), sektore eta eragileberriei begiratzen dieten ustelkeria kasuei buruzko albisteak agertu dira:diplomatikoak, erakundeetako presidente ohiak, hainbat erakunde publikotakokudeatzaileak... Beraz, muga gaitezen berri txar horiek biltzera, eta, baieztatzenbadira, deitoratzera. Hala, espero dezagun datozen urteetan txosten hau idaztendutenek gai hau kanpoan utzi ahal izatea, esateko ezer egongo ez delako.

Oraingoan, hurbil tokatu zaizkigun kasuetan adierazi dugun bekaitz eta arbuioberarekin, urrunago gertatu diren arren axola zaizkigun beste kasu batzuk aipatubehar dira, europarrak baikara eta hala izaten jarraitu nahi baitugu. Politikoazharago doazen eta enpresaren mundu barru-barruraino sartzen diren kasuak dira(Volkswagen), baita kirolaren mundu politikoari eragiten diotenak ere (NOBNazioarteko Olinpiar Batzordea, FIFA Asoziazio Futbolaren NazioartekoFederazioa, teniseko partida maneatuak, txirrindularitzako dopatze mekanikoa...).

Page 30: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

27

Horrez gain, Vatileaks kasua ere badugu, alor horretan egiten ari diren garbiketa-lana isila baina zorrotza oztopatzeko helburuarekin, agian.

Kasu horiek guztiak, baita beste asko ere (zerrenda ia amaigabea da),komunikabideetara atera dira, herritar xumeengan agintariekiko konfiantzarik ezapizteko, agintarien esparrua edozein delarik ere.

Badirudi ustelkeria kontinente guztiei eragiten dien gaitz endemiko bat dela;tokian tokiko berekoikeriarekin eta barru-barruraino ustelak diren agintariekherritarrengan eragin duten axolagabekeria gero eta handiagoarekin. Ondoantolatutako eta ordaindutako sareek hainbat motatako drogak banatzen dituzteherritarren artean; herritarrak, bitartean, haien idoloen (batez ere kirolariak, bainabaita musikariak eta beste diziplina edo bizimodu batzuetako pertsonaiak ere)arrakastekin pozez gainezka edo porrotekin haserre daude. Idolo horiek mirespenasortzen dute, haien irudiak askotariko erremedioen errezetak (eskaintzan jartzeakomeni direnak) agintzeko eskumena duten modelo pedante bilakatzen diren arte.Sistema zahar eta eraginkor horrekin, ustelkeria bigarren mailara igarotzen dadebozio morbosozko gertakariek herritarren burmuinaren arreta osoa erakartzenduten momentuan, bestelako arazo “txikiagoak” hautemateko gaitasunik gabeuzten baitute. Noiz arte belaunikatuko da gizakion ezbairik gabeko adimenakontsumismo arduragabe baten aurrean? Noiz arte jarraituko dute gizakiekhainbeste miresten dituzten pertsonaia horiek, diru mordoaren truke, saltzendizkieten akuiluak erosten? Eta, bitartean, ohartu gabe, ustelkeriaz ahaztu egingodira, edo bigarren mailan utziko dute. Uko egin behar al diegu publizitate serioarieta benetakoari, informazioa eta prestakuntza eskaintzen duenari, eta kontsumoarduratsuari, nahiz eta horiek diren ekonomia eta gizartea modu orekatuan etajasangarrian garatzeko oinarriak? Ustelkeriak hainbat trikimailu bilatzen etaaurkitzen ditu oharkabean igarotzeko eta denbora eta dirua irabazteko, noski.

...................................................

Memoria honetan xehetasunez azaltzen den Bankoaren bi lakaeraridagokionez, aurkezpen honetan aipatzekoak dira estrategiarekin zerikusia dutenzenbait alderdi, zehazki pasa den ekitaldiko Negozio Plana betetzearidagozkionak. Plan horren baitan, ekintza estrategiko hauek aipa daitezke:

"kanal orotako bankuen” garapena eta aseguruen salmenta. Uztailaren 7anjarri genuen martxan TOOKAM plataforma, sareko banku etiko ekologikoa,arduratsua eta solidarioa, "En la buena dirección” (norabide onean) lemapean.Banku horien ospea eta kalitate ona oso bizkor hedatu dira.

MERCAGENTES enpresaren % 100 erosi dugu, eta BANKOAn integratu dugu;horrek CAPG Taldearen mendeko bi erakunderen arteko sinergia argia sortu du.Hala, pasa den urtean esandakoarekin bat, banku pribatuen jarduerari bultzada

Page 31: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

28

emateko lanean dihardugu, aurreztaile-inbertsoreen gero eta eskaera handiagoarierantzun ahal izateko.

Aurretiko ikerketen aurrerapen handiak, plataforma informatikoa ordezkatzeko.Bankoak beharrezko urratsak eman ditu egun erabiltzen duen sistema informatikoa(TPKOA) ordezkatzeko. Aurreko sistema Bankoak berak garatutako aplikazio batzen, eta lan bikaina egin du urte luzez; alabaina, egun ez da nahikoa bankuekberehala erantzun behar duten gero eta eskaera kopuru handiagoari erantzuteko,bai banku digitalak gero eta garatuago daudelako, bai esponentzialki handitudirelako agintariek, erakundeek eta tokiko, eskualdeko, estatuko eta nazioartekoorganoek eskatzen dituzten informazioak, kontrolak, estatistikak eta egokitzapenak.

Gogobetetasunari buruzko inkestak, bai bezeroei bai kolaboratzaileei. Bestalde,bezeroaren defentsarako araudia eguneratu da.

Akordio bat sinatu dugu CRÉDIT AGRICOLE CONSUMER FINANCEerakundearekin eta hitzarmen bat lortu dugu CRCAM SUD MEDITÉRRANÉEerakundearekin; bigarren horrek Bankoaren produktuak sustatuko ditu Bartzelonan.

Horrez gain, ekitaldian zehar CA Taldearen Ikuskaritza Zerbitzuaren (IGL) bisitajaso genuen; “Onargarri" kalifikazioa eman zioten. Halaber, “Kapitalak zuritzeariburuzko adituak" aldeko txostena eman zuen, eta Bankoak sektoreko bataz-bestekotik gora dagoen maila zuela ziurtatu zuen (gai hori oso garrantzitsua da, diruazuritzea hala herritarrak nola agintariak arduratzen dituen gai bat baita, drogarekin,armagintzarekin, terrorismoarekin eta iruzur fiskalarekin loturik dagoelako, besteakbeste). Testuinguru berean, bezeroak onartzeko politika zorrotza ezarri da.

Gainera, erabaki da aholkularien ordainsarien politika Batzar Nagusiak onartubeharko duela.

Martxoaren 31n, Zigor Kodea aldatzen duen Lege Organikoa argitaratu zen;horrek aldaketa garrantzitsuak ekarri zituen pertsona juridikoen erantzukizunpenalaren legezko erregulazioan. Horri dagokionez, Administrazio Organoanbarneko jarraipen- eta kontrol-eredu bat ezartzea aztertzen ari gara, delituakprebenitzeko. Bankoan, Lege horren harira, “Zigor Arloko Arriskuak PrebenitzekoEredua” izenekoa sortu zen, eta Auditoretza Batzordeari eman zitzaion kontrol-organo gisa jarduteko eskumena.

...................................................

Mantxoan amaitu zen Jose Ortigüelak kontseilari gisa zuen kargua, berrogei urtezetengabe Kontseiluko kide izan ondoren eta etapa batean kontseiluburu izanondoren. Ortigüela jauna, Juan Alcorta jaunarekin batera, bankuaren sorrerakoakziodun nagusia izan zen eta, aurrerago, erakunde honetan zuen parte-hartzea are

Page 32: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen

29

gehiago handitu zuen.

Kontseiluko kide guztiek eskerrak eman zizkioten Ortigüela jaunari, erakutsitakokonfiantzarengatik eta Bankoako administrazio-organoan hainbeste urtez lan eginizanagatik; hala, erretiro ona opatu zioten.

Abenduko biltzarrean, Bankoako buru eta CAPGko zuzendari nagusi JeanPhilippe jaunak urte bukaeran CA Taldearen jardueretan parte hartzeari uztekoerabakia jakinarazi zuen. Horrez gain, adierazi zuen CAPGko zuzendari nagusiarenlekukoa hartuko duen pertsonak Bankoa babesten jarraituko duela, uneoro izanbaita Taldeko kide.

Kontseilari delegatuak, kontseilari guztien ahobatezko iritzia biltzen zuelarik, eskerona adierazi zion Mr. Philipperi, presidente zenean egindako lan gogor etaeraginkorragatik, bai eta bankuko kide guztiekin izandako adiskidetasunagatik ere.

Abenduko kontseiluan, Philippe jaunak jakinarazi zuen CAPGko kontseiluak berezuzendari nagusi berria, Jean Paul Mazoyer jauna, proposatu duela CAPG Taldekoordezkari gisa; izan ere, akzioduna da eta Bankoako presidente izaten jarraituko du.

2015ean, Bankoa fundazioak berrogei urte bete zituen. Bankoa da XX.mendearen hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean sortu ziren bankuindustrialetatik bizirik jarraitzen duen bakarra eta berrogeita hamasei banku itxiarazizituen laurogeiko hamarkada hasierako krisialdia aise gainditu zuen bakarra.

Horren harira antolatutako ekimenei dagokienez, azaroaren 4an DonostiakoTabakaleran Hausnartzeko Topaketa batzuk egin zituen, krisiaren zortzi urteei buruzhitz egiteko. Kepa Egiguren jaunak aurkeztutako ekitaldian hauek hartu zuten parte:Andres Arizcorreta jaunak, Juan Jose Etxeberria jaunak, Mª Carmen Gallastegiandreak, Agustin Garmendia jaunak, Ignacio Martin jaunak eta Luis R. Aizpeoleajaunak. Bertan, “8 urteko krisialdia" argitalpena aurkeztu zen; argitalpen horiBankoako kontseilari Etxeberria jaunak idatzi du. Hausnarketaren erdigunea etagidaria etika eta balioak izan ziren; izan ere, haien presentzia ez zen nahikoa izan(edo ez ziren inon ageri) bizitako krisialdia eragin zuen egitura sozial etaekonomikoan. Horregatik, edozein ekonomia modu orekatuan garatu ahal izateko,ezinbestekoa da etika zein balioak aldarrikatzea, aintzat hartzea eta praktikanjartzea. Hainbat esku-hartzeren bitartez ondorioztatu zen etika errespetatzen duenjarduna euskarri sendoa dela enpresa batek epe luzera arrakasta izan dezan; horrezgain, muturreko pobreziarik gabeko gizarte bidezkoago bat eraikitzeko oinarria erebada etika. Neurri handi batean, horrelako hausnarketak inspirazio iturri izan behardira munduan ezarri behar den ekonomia-eredu berrian edo berrituan, eta hor islatubehar da.

Donostian, 2016ko otsailaren 22an.

Page 33: Juan José Etxeberria Monteberria - Bankoa Ikuspegi... · urteko panoramika; izan ere, gobernuek bake garai bat administratzeko eta horri eusteko duten gaitasuna zalantzan jartzen