8
NAFARROAKO HITZA IDOIA ZABALETA / FOKU Zaraitzu babesteko sortu dute Zain elkartea b Ebroko Ur Konfederazioak ibaia erregulatzeko asmoa adierazi du, eta horrek aspaldiko mehatxu bat ekarri du b Esa betetzeko erabili nahiko lukete b 2-3 Uraren aldarria Kultura Webgune bat egin dute arte eszenikoekin eta musikarekin lotutako artxiboko funtsak zabaltzeko 5 Memoria historikoa Oroitarria jarri dute Loitiko gainean, 1936an han fusilatutako 69 pertsonen omenez 4 Ostirala 2019ko ekainaren 14a X. urtea 403. zenbakia www.nafarroa.hitza.eus [email protected]

NAFARROAKO HITZA - Berria · Marta Basconesek eta David So-tok. Pirinioetako herriei eusteko helburuarekin ez ezik, uraren in-guruko kultura berriarekin ere lotu nahi izan dute taldearen

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: NAFARROAKO HITZA - Berria · Marta Basconesek eta David So-tok. Pirinioetako herriei eusteko helburuarekin ez ezik, uraren in-guruko kultura berriarekin ere lotu nahi izan dute taldearen

NAFARROAKOHITZA

IDOIA ZABALETA

/ FOKU

Zaraitzu babesteko sortu dute Zain elkartea b Ebroko Ur Konfederazioak ibaia erregulatzeko asmoaadierazi du, eta horrek aspaldiko mehatxu bat ekarri du b Esa betetzeko erabili nahiko lukete b 2-3

Uraren aldarria

Kultura Webgune bat egin dute arte eszenikoekin eta musikarekin

lotutako artxiboko funtsak zabaltzeko

5Memoria historikoa Oroitarriajarri dute Loitiko gainean, 1936an

han fusilatutako 69 pertsonen omenez

4Ostirala

2019ko ekainaren 14aX. urtea403. zenbakia

[email protected]

Page 2: NAFARROAKO HITZA - Berria · Marta Basconesek eta David So-tok. Pirinioetako herriei eusteko helburuarekin ez ezik, uraren in-guruko kultura berriarekin ere lotu nahi izan dute taldearen

Edurne Elizondo Biotzari

Zaraitzuk ukitzen di-

tuen eskualdeetako

herritarrek bat egin

dute ibaia babeste-

ko. Zain elkartea

sortu dute, asmo nagusi eta garbi

batekin: ibaiaren alde egitea, Piri-

nioetako eremu horretako biz-

tanleentzat duen garrantzia erdi-

gunean jartzeko. Ibaia herrita-

rren egunerokoarekin lotu dute

elkarteko kideek, eta horregatik,

hain zuzen, Pirinioetan lan egite-

ko eta bizitzeko eskubidea alda-

rrikatzeko azken urteotan sortu

diren taldeen eskutik egin nahi

dute aurrera.

«Dena dago lotuta; ibaia behar

dugu hemen bizitzeko», nabar-

mendu dute Zain elkarteko kide

Marta Basconesek eta David So-

tok. Pirinioetako herriei eusteko

helburuarekin ez ezik, uraren in-

guruko kultura berriarekin ere

lotu nahi izan dute taldearen so-

rrera. Izan ere, Zain bultzatu duen

elementu jakin bat dago elkarte-

ko kideek orain arte egindako la-

naren atzean: Ebroko Ur Konfe-

derazioak Zaraitzu ibaia erregula-

tzeko izan dezakeen asmoa,

alegia.

Asmo hori ez da oraingoa. Na-

farroako Gobernuak 1987. urtean

egin zuen Zaraitzu erregulatzeko

aukerak aztertzeko txostena. Ge-

roztik ez da egin txosten horretan

jasotakoak garatzeko proiektu-

rik, baina asmoa ez dute bazter

utzi. Tiraderan gorde du Ebroko

Ur Konfederazioak, eta, azken

urteotan, berriz ere mahai gaine-

an jarri du erakunde horrek.

Urbizi erakundeak ohartarazi

zuen, duela bi urte, azkenean Za-

raitzu ibaiaren inguruko asmoak

garatzeko arriskuaz. Fito Jimene-

zek gogoratu du Urbiziren alarma

zerk piztu zuen: «Ebroko Ur

Konfederazioak egindako jardu-

naldi batean aipatu zuten Esa

handitu eta gero Zaraitzu erregu-

latzea izanen zela hurrengo hel-

burua».

Zaraitzu ibaiko eta Esako urte-

gia handitzeko proiektuak lotuta

daude, hain zuzen, Zaraitzuko ura

Esa urtegia betetzeko erabiltzea

baita Ebroko Ur Konfederazioa-

ren asmoa. «Jendaurrean erraten

dutenez, ez dute Zaraitzuko ura

beharko, Esa hasieran uste baino

gutxiago handituko baitute; bai-

na, aldi berean, ez dute bazter utzi

nahi», erran du Jimenezek.

Oraingoa momentu garrantzi-

tsua da, Ebroko Ur Konfederazioa

Ebroko Plan Hidrologikoa berri-

tzeko prozesuan murgilduta bai-

tago. Europak 2000. urtean onar-

tu zuen uraren inguruko zuzen-

taraua, eta 2010ekoak dira

zuzentarau horren arabera egin-

dako lehendabiziko plan hidrolo-

gikoak. Ordukoa da Ebroko lehe-

nengo plana ere. 2010-2015erako

onartu zuten. Ondoren, sei urte-

ko epea zehaztu zuten plan berria

egiteko. «2021ean berritu behar

dute», azaldu du Jimenezek.

Orain arteko planean, Zarai-

tzuko proiektua egiteko aukera

jasota zegoen. Plan berrian ego-

nen den edo ez argitzeko garaia

da, beraz. Uztailean, gai nagusien

inguruko agiria aurkeztuko du

konfederazioak, eta sei hilabete-

ko epea hasiko da nahi duenak

alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Gero, urtarrilean, neurrien pro-

posamena eginen du erakunde

horrek, eta bertze sei hilabeteko

epea izanen da proposamen ho-

riek aztertzeko eta zuzenketak

egiteko.

Otsagabitik Irunberrira«Herritarrak piztu nahi ditugu,

ibaiaren alde egin dezaten. Onda-

re handia da, eta duen balioa jarri

nahi dugu erdigunean», nabar-

mendu du Zain elkarteko David

Sotok. 51,5 kilometroko

bidea egiten du Zaraitzu

ibaiak. Otsagabian has-

ten da bide hori, An-

duñak eta Zatoiak bat

egiten duten tokian. Za-

raitzuko, Nabaskozeko,

Erromantzatuko eta

Irunberriko lurrak uki-

tzen ditu, eta azken herri

horretan Iratirekin bat

egiten du.

Pirinioetan erregulatu

gabeko ibai bakarra da

Zaraitzu, eta horrela

jarrai dezala nahi dute

Zain elkarteko kideek.

Ibaiko ura Esara eramateko

aukerei buruz, bi daude jasota

Ebroko Ur Konfederazioak duen

agirian. Aukera bat da Arbaiungo

arroila hasten den tokian hogei

metroko presa bat egitea, eta,

Leire bederatzi kilometroko tunel

batekin zulatuta, ura Esara era-

matea. Bertze aukera bat da presa

ibaian gorago egitea, Aizpurgin,

zehazki; bederatzi metrokoa

litzateke bigarren hori, baina

11 kilometroko tunela beharko

luke Leire azpian, ura Esara era-

mateko.

Zain elkartea sortu dute Zaraitzu ibaia babesteko. Ebroko Ur Konfederazioan, aspaldikoa da ibai hori erregulatzekoasmoa; tiraderan egon da orain arte, baina bazter utzi gabe.Mehatxu horrek bultzatu ditu herritarrak bat egitera:ibaiaren alde egin nahi dute, harekin duten lotura sendotuz.

Ibaia, Pirinioetanbizitzen segitzeko

Zaraitzu ibaia, Arbaiungo

arroilako haitzen artean.

IDOIA ZABALETA / FOKU

2 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 14aAstekoa

Ibaia baliatu dugu egurragarraiatzeko, errotakmugitzeko eta baratzeakureztatzeko»Marta BasconesZain elkarteko kidea

«Herritarrak piztu nahi ditugu,ibaiaren alde; ondare handiada, eta duen balioa jarri nahi dugu erdigunean»David SotoZain elkarteko kidea

‘‘

Page 3: NAFARROAKO HITZA - Berria · Marta Basconesek eta David So-tok. Pirinioetako herriei eusteko helburuarekin ez ezik, uraren in-guruko kultura berriarekin ere lotu nahi izan dute taldearen

«Hemen beti entzun daproiektu horren berri, bainainork ez zuen uste eginen zute-nik; azken berriak jaso eta gero,kezka bada», azaldu du Zain tal-deko Marta Basconesek. Herrita-rrek ibaiarekin beti izan duten lo-tura sendotzeko beharra jarri dumahai gainean. «Pirinioetakoherriok ibaia baliatu dugu gureegunerokoan; ibaia erabili duguegurra eta bestelakoak garraia-tzeko, errotak mugitzeko eta ba-ratzeak ureztatzeko», erran du.

Zain elkartearen bidez, harre-man hori sendotu nahi dute Za-raitzuko eta inguruko herrita-rrek, eta asmo horrekin antolatudute datorren abuztuaren 10eaneginen duten auzolana. «Herrizherri antolatuko dugu auzolana,ibaia garbitzeko asmoz. Nork be-rea prestatzea da gure asmoa, etagero denek bat egitea, besta giro-an», kontatu du Sotok.

Zangozarrekin batZain elkarteko kideak kontentdira orain arte izan duten harre-rarekin. «Hainbat hitzaldi eginditugu, eta jendetza etorri da»,erran du Basconesek. Iazkourrian ere herritar anitzek eginzuten bat Zain elkarteko kidee-kin, Esako urtegia handitzeko la-nen aurka antolatutako martxan.Zangozako Esa + Ez Lanak Geldituplataformak eta Artiedako (Ara-goi, Espainia) Rio Aragon elkarte-ak deitu zuten urriko martxa ho-rretara. «Haiekin bat egin nahidugu, Zaraitzu ibaia ukituko lu-keen proiektua Esako urtegiare-kin lotuta baitago», azaldu duteZain elkarteko kideek.

Urbiziko Fito Jimenezek ontzatjo du Zain elkarteak Esako urte-giaren aurkako taldeekin bat eginizana. Gogoratu du dirutza xahu-

tu dutela jada proiektu horretan,eta, oraindik ere, «anitz xahutu-ko» dutela, lanek aurrera jarrai-tzen badute.

Oraingoz, martxan dira Esakolanak. Jimenezek ez du argi, hale-re, urtegia handitu eta gero beteahal izanen dutenik. «Oraingoklima aldaketako testuinguruanuraren baliabidea gero eta eska-sagoa da. Aragoi ibaiak ez du Esabetetzeko ur emari nahikoa iza-nen».

Urbizik Esarako mahai gaineanjarritako alternatibak gogoratuditu erakunde horretako kideak.

Zain taldeko kideek ere hori na-barmendu nahi izan dute. Alter-natibak egonda ezin dutela onar-tu Zaraitzu ibaia arriskuan jar de-zakeen proiekturik, alegia. «Urakudeatzeko modua aldatzeko ga-raia da. Ezin dugu orain arte beza-la jarraitu; mugatutako ondasunbat da, eta zaindu egin behardugu», erran du Marta Bascone-sek.

Zaraitzu ibaia zaindu nahi duteZain elkarteko kideek. Zaindunahi dituzte ibai horri lotutakolurrak eta bizimoduak. Pirinioe-tan jarraitu nahi dutelako.

3NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 14a Astekoa

Zain elkarteko kide David Soto eta Marta Bascones; atzean, Zaraitzu ibaia. IDOIA ZABALETA / FOKU

Page 4: NAFARROAKO HITZA - Berria · Marta Basconesek eta David So-tok. Pirinioetako herriei eusteko helburuarekin ez ezik, uraren in-guruko kultura berriarekin ere lotu nahi izan dute taldearen

Ane Eslava Loiti

Duintasuna. Memo-ria. Aitortza. Justi-zia. Esker ona. Ha-lako hitzak entzunziren ekainaren le-

henbiziko egunean, Loitiko gai-nean. Iruñea eta Esa lotzen dituenN-240 errepide zaharrean dagoLoitiko gaina, eta, 1936ko altxa-mendu militarraren ostean, men-datearen bi aldeetako herriekerrepresio handia jasan zuten.Orain, 80 urteren ostean, ere-muan erail eta hobiratu zituzten69 pertsonak gogoratzeko oroita-rri bat jarri dute han. Omenaldijendetsu batekin inauguratu zu-ten oroitarria, familiekin eta in-guruko herrietako bizilagunekin.Ahaztutakoei eta isilarazitakoeiizen-abizenak jarri zizkieten, ez-kutukoa argira ateratzeko,ahanzturaren tokian memoriajartzeko.1936an Loitiko inguruan erre-

presioaren alderik bortitzena su-fritu zuten lagunak dira orainomendu dituztenak: haien herri-tik atera eta Loitiko gainean eraileta hilobi irekietan zein errepide-aren parean lurperatu zituztenak.David Maruri zangozarrak iker-keta zabala egin du egitateen in-guruan, eta, bildu dituen datuenarabera, 1936ko uztail eta abenduartean gutxienez 69 lagun fusila-tu eta lurperatu zituzten han.Gehienak Nafarroako ingurukoherrietakoak ziren, eta batzukAragoikoak (Espainia). Identifikatu dituztenen artean,

hamabost Carcarreko bizilagu-nak ziren, hamar Zangozakoak,bederatzi Kasedakoak, zortzi Oi-barkoak, beste zortzi Andosilla-koak, lau Galipentzukoak, hiruIrunberrikoak, bat Burlatakoa,bat Izabakoa, bat Urraulbeitikoa,bat Miranda Argakoa eta bat Ara-goiko Sos del Rey Catolicokoa.Eta, horiez gain, gaur egun orain-dik badira topatu gabeko hilobieta gorpuak. Gertaera latz horiek gertatu zi-

renez geroztik, biktimen familiek

ez dute etsi beren senitartekoakaurkitzeko borrokan. 1939an ate-ra zituzten lehenbizikoz hilotzbatzuk Abintzaoko hilerritik, etabehin frankismoa amaituta hasiziren beste senide asko gauza beraegiten. Hainbat alditan egin di-tuzte gorpuak lurretik ateratzekolanak, eta azkenekoak 2016anegin zituzten, Nafarroako Gober-nuaren laguntzarekin.Ekainaren 1eko ekitaldian, az-

kenean, Loitin hildakoek aitortzajaso zuten. Mikel Iriarte artistanafarrak Isilpeko hilerria izenekoeskultura multzoa sortu du haienomenez. Hiru zutabeko trikuha-rriak eta sei harriko cromlechakosatzen dute obra. Artistak azalduzuenez, trikuharriaren zutabeek«egia, justizia eta ordaina» irudi-katzen dituzte, eta cromlecharensei harriek, berriz, hilobietako ba-koitza. «Bista ederrak zituztentoki garaietan oroitzen zituztengure arbasoek hildakoak; hemenere hori egingo dugu», adierazidu Iriartek.Zangozako Udalaren bultzadaz

sortu dute oroitarria, eta hainbatudalek babestu dute ekitaldia:Burlatakoak, Kasedakoak, Carca-rrekoak, Andosillakoak, Oibar-koak, Urraulbeitikoak, Izabako-ak eta Sos del Rey Catolicokoak.Angel Navallas Zangozako alka-teak ekitaldian zehaztu zuen mo-duan, Irunberrikoa izan da partehartzeko eskaerari uko egin dionbakarra. Nafarroako Gobernuakere babestu du omenaldia, bai etahainbat elkartek ere.Omenaldian, senideek urtee-

tan instituzioengandik jasandako«bazterkeria» eta frankismoakizandako «zigorgabetasuna» sa-latu zuten. Era berean, eskertuegin zuten Nafarroako Gober-nuak, udalek eta elkarteek orain-goan egin duten urratsa ahaztu-takoak gogoratzeko. Askorentzatberandu da, halere, dagoenekohilik baitaude biktima gehienengurasoak, anai-arrebak eta se-nar-emazteak, eta, batzuetan,baita seme-alabak ere. «Honekbalio dezala datozen belaunaldiek

jakin dezaten errespetatzen etaoroitzen, egitate ezatsegin hauekez daitezen berriz gertatu», adie-razi zuen Emilia Salvatierrak,Emilio Salvatierra andosillarra-ren alabak. Ekitaldian, Zangoza-ko Rocamador dantza taldeak,Irunberriko txarangak eta Fer-min Balentziak hartu zuten parte;bina abesti eskaini zizkieten bik-timei eta senideei.Omenaldiaren antolatzaileek

eskerrak eman zizkioten DavidMaruri ikertzaileari haren lana-rengatik. Hark, berriz, azpima-rratu du Loitiko omenaldia aurre-ra ateratzeko «ezinbestekoa»izan dela Nafarroako Gobernua-ren Memoriaren Institutuak az-ken lau urteetan egin duen lana,

Zangozako Udalaren ekimena,eta gainontzeko udalen eta elkar-teen laguntza. Ikertzaileak «jus-tizia» moduan ikusten du erre-presioa sufritu dutenei laguntzea,eta «oso atsegingarria» delaadierazi du: «Senideen erantzunaahaztezina izaten ari da». Ikerketa osatzen ari da orain

Maruri. N-240 errepidean egon-dako fusilamenduez gain, ingu-ruko beste errepide txikiago ba-tzuetan egondakoak ere erregis-

tratzen ari da. Zangozako EnriqueII de Albret kultur taldeak urteroargitaratzen duen Zangotzarraagerkariaren hurrengo zenba-kian aterako du ikerlan berria,Carreteras sin retorno (Itzulera-rik gabeko errepideak) izenburu-pean. Lan horrekin, bere alea jarrinahi du Nafarroako Gobernuasortzen ari den hobien mapa osa-tzeko.

Memoriaren lekuakLoitikoarekin, beste urratsgarrantzitsu bat egin dute Nafa-rroan memoria historikoarenalde. Era berean, NafarroakoGobernuak onartu berri dumemoria historiakoaren lehensei lekuak inskribatzea, horiek

«babesteko, kontserba-tzeko eta hedatzeko»helburuarekin. Hala,memoria historikokolekuen erroldan inskri-batu dituzte Sartaguda-ko Memoriaren Parkea,Urbasako Otsoportilloleizea, Olabeko hobia,Igaritik Bidankozerakoerrepideko oroitarria,

Erreniegako hilobien oroitarriaeta Azkoiengo emakumearenerrepresioaren memoriareneskultura. Ana Ollo Herritarreki-ko eta Erakundeekiko Harrema-netako jarduneko kontseilariakesan du lekuen izendapenekinhorien ezagutza sustatu nahidutela, «beldurraren lekuakoroitzapenerako gune bilakatze-ko, horiek bakearen eta bizikide-tzaren aldeko balioak transmitituditzaten».

Sei horiek ez dira izango baka-rrak, halere. Ollok jakinaraziduenez, dagoeneko lanean aridira erregistroan beste zazpi lekusartzeko. Horien artean daudeEloko Tejeriako hilobia, Cadreita-ko Valcarderako hilobia, Ezkaba-ko GR-225 ibilbidea, Iberoko HiruGurutzeen Gaina, Etxauriko Me-moriaren Parkea, Berako Argaiz-ko harrobia eta German Rodri-guezen oroitarria.David Marurik gogora ekarri

nahi izan ditu memoriaren bide-an aitzindariak izan diren pertso-nak, taldeak eta egitasmoak. Ba-tetik, Itzulera operazioadelakoaaipatu du: «Franco hiltzean, bik-tima askoren hilotzak hobietatiketa areketatik atera zituzten, etalurperatze duina eman zieten be-ren herrietan». Bestetik, lehenbi-ziko omenaldiak ekarri ditu go-gora, eta 1978an Martzillan eginzutena nabarmendu du. Memoria historikoaren arloan

lanean aritu direnen artean, be-rriz, Jose Maria Jimeno Jurio his-torialaria nabarmendu du, me-moriaren aldeko mugimendua-ren «sortzaile eta motor» izanbaitzen, haren hitzetan. Azkenik,Nafarroako fusilatuen zifrak ze-hazteko orduan «gakotzat» jo duTafallako Altaffaylla kultur talde-ak 1986an argitaratu zuen Nava-rra 1936. De la esperanza al terror

liburua (Nafarroa 1936. Itxarope-netik terrorera). Urrats garrantzitsuak egin dira,

baina oraindik lan handia eginbeharra dago Nafarroako hobie-tan geratu zirenei memoria etaduintasuna itzultzeko.

Oroitarri bat jarri dute Loitiko gainean, 1936anfusilatutakoak omentzeko. David Marurirenikerketaren arabera, inguruko herrietako 69lagun inguru erail eta hilobiratu zituzten han.

Ahanzturatikoroimenera

Zangozako Rocamador dantza taldeak bi dantza eskaini zizkien Loitin fusilatuei, ekainaren 1eko omenaldian. FOKU

4 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 14aGaiak

Zangozako Udalaren bultzadazegin dute omenaldia, etainguruko herrietako udal etaelkarteek babesa eman dute

Nafarroako Gobernuakmemoria historikoaren sei lekuinskribatu ditu, eta beste zazpiinskribatzeko lanean ari da

Page 5: NAFARROAKO HITZA - Berria · Marta Basconesek eta David So-tok. Pirinioetako herriei eusteko helburuarekin ez ezik, uraren in-guruko kultura berriarekin ere lotu nahi izan dute taldearen

Edurne Elizondo Iruñea

Oholtza gainean

edo kontzertu

areto batean ger-

tatzen dena bai-

no anitzez ere

gehiago dira musika eta arte esze-

nikoak. Sorkuntza prozesuaren

ingurukoek ere elikatzen dute az-

ken emaitza. Oihalaren atzekoak

ikus-entzuleen begiradatik at

gelditzen ohi dira, ordea, kultura-

ren alde ezkutuan. Esparru ho-

rretara argia eraman nahi izan du

Nafarroako Gobernuko Kultura

Departamentuak, hain zuzen ere;

hori egiteko bidea 2017an hasi

zuen, Musikaren eta Arte Eszeni-

koen Artxiboa sortuz; orain, jaso-

tako funtsen berri emateko eta

zabaltzeko webgunea jarri du

martxan, www.amaen.eshelbi-

dean.

Nafarroako Artxibo Nagusia-

ren esku dago musikaren eta arte

eszenikoen inguruko ondarearen

ardura. 2017tik, hogeita hama-

zazpi egileren eta erakunderen

funtsak jaso ditu: hogeita bedera-

tzi dira musikaren arlokoak, eta

bost, berriz, antzerkigintzaren

alorrekoak; gainerako hirurak,

azkenik, dantzaren esparrukoak

dira.

Musikaren arloan, hamaika

musikariren, konpositoreren eta

abeslariren lanak eta haien ingu-

rukoak hartu ditu artxiboak: Te-

resa Catalan, Koldo Pastor, Pablo

Sarasate, Pedro Iturralde, Isidoro

Fagoaga eta Maria Dolores Higue-

ras Dominguezenak, bertzeak

bertze. Iruñeko Ganbera Abesba-

tzak, Iruñeko Orfeoiak, Lizarrako

Gaitariek eta Santa Zezilia Kon-

tzertu Elkarteak ere Nafarroako

Artxibo Nagusiaren esku utzi di-

tuzte beren funtsak.

Antzerkigintzari dagokionez,

lau egilek eman dute beren kultur

jarduerarekin lotutako ondarea:

Aurora Moneok, Nieves Oteizak,

Ventura Ruizek eta Alfredo San-

zolek. Urrats bera egin du, gaine-

ra, Nafarroako Antzerki Eskolak.

Dantzaren arloan, berriz, Nafa-

rroako Dantza Eskolako funtsa-

rekin batera, Almudena Lobon

eta Concha Martinez eta Jose Lai-

nez dantzari eta koreografoena

jaso du artxiboak.

Sortze prozesuaNafarroako Gobernuko Agirite-

gien eta Dokumentazio Ondarea-

ren Zerbitzuko buru da Joaquim

Llanso, eta gobernuak Musikaren

eta Arte Eszenikoen Artxiboa

martxan jartzeko aukera mahai

gainean jarri zuenetik, proiektu

horren sustatzaile eta babesle

izan da.

Artxiboa sortzeko lehen fasean,

gisako bertzelako erakundeak bi-

sitatu zituzten erakundeko ardu-

radunek. Llansok azaldu du, ber-

tzeen lana abiapuntutzat hartuta,

ohartu zirela artisten sortze pro-

zesuarekin lotutako funtsak jaso

nahi zituztela, nagusiki. Artxibo-

ko kideen asmoa da egileen eta

erakundeen lanari dagokion tes-

tuingurua ematea. Hori,

kasu anitzetan, egileek

beraiek egiten dute, ar-

txiboan gordetako bideo

lanen bidez, bertzeak

bertze. Gisa horretako

euskarriak bultzatu nahi dituzte,

etorkizunera begira, funtsak

egungo eta biharko herritarren

esku jartzeko asmoz.

Artxiboak egun duen materia-

laren kopurua handitu eginen da

laster, Llansok ezagutarazi baitu

jasotako bertze hamar funtsen

berri emanen duela erakunde ho-

rrek, laster. Jasotzea eta zabaltzea

da haien lana.

Concha Martinez eta Jose Lainez dantzari eta koreografoak. JAGOBA MANTEROLA / FOKU Antzerki eskolako ikasleak eta Isidoro Fagoagaren objektuak . HITZA-I. Z / FOKU

5Gaiak

Webgunea jarri du martxan NafarroakoArtxibo Nagusiak, musikarekin eta arteeszenikoekin lotutako bere funtsen berrizabaltzeko. Hainbat erakundek eta egilekutzi dute beren ondarea artxiboaren esku.

Kultura jasoeta zabaldu

NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 14a

Musikarekin, dantzarekin etaantzerkigintzarekin lotutako37 egileren eta erakunderenlanak jaso ditu artxiboak

Page 6: NAFARROAKO HITZA - Berria · Marta Basconesek eta David So-tok. Pirinioetako herriei eusteko helburuarekin ez ezik, uraren in-guruko kultura berriarekin ere lotu nahi izan dute taldearen

RHURBILDU ETA LAUJon Barberena Ibarra

Ez itzultzea

Handiena, ederrena,laudatuena… -enaatzizkiaren zaleak ga-ra, eta horren adibide

dugu munduko mendi ederrene-an, handienean eta laudatueneanpasatzen ari dena. Azken hogeiurteotan alimaleko jendeketa bil-du da Everestera goititzeko ohikobideetan, eta, ondorioz, Everestjendez gainezka dago. Edozeinbihur liteke mendizale diru anitzedukiz gero, eta, era horretan, en-presariak, hegazkin pilotuak edoetxe oneko seme-alabak pioletaeskuan hartu eta heroi izan dai-tezke. Balentria gauzatu dadinpunta-puntako eskalatzaileak,xerpak, material askotarikoa etasukaldariak izanen dituzte esku-eskura. Une batez sinetsiko dute

mendigoizaleak direla eta edozeinbalentria gauzatzeko trebatuakdaudela. 1993an, Antzuolan, JonSarasuak horrela kantatu zionEveresteko gaina zapaldu zuenFelix Iñurrategi lagunari: «Nahiz-ta zu egin munduko mendi gailuraltunaren jabe/ segi ezazu beti be-zela gehiegi sinistu gabe>». Feli-xek ez zuen solas eta aholku ho-rien beharrik, mendizale amorra-tua eta esperientzia handikoa bai-tzen, baina urte osoan mendirikusaindu ez eta bat-batean Everestigo duenak badu bertso horretakohitzen beharrik.Aspaldi, kontu handiz aukera-

tutako zenbait espediziok baka-rrik lortzen zuten mendia hupa-tzeko baimena, baina 90eko hamarkadan atea parez pare

zabaldu zuten Nepalgo aginta-riek, eta egun negozio paregabebihurtu da. Bidaia agentziendakolehentasuna ez da izanen bidaia-rien trebetasun fisikoa, dirua bai-zik, eta sosa barra-barra izanezgero, gutizia preziatua eskuratze-ko aukera izanen du inoiz gutitanmendira joan den edonork.60.000 euro euro inguru ordain-du, eta arriskua gutxietsiz, pau-

Baina zenbat aldatu diren gau-zak, kamarada! Orain turista di-rudunen erromesaldi eta kapritxobihurtu da, eta horren harira, he-dabideen diru laguntzarekin etamultinazional handien babesare-kin mendia ogibide bihurtu dutenzenbait mendizale haserre suma-tu ditut. Halere, iruditzen zaitmaiz heroismoz behatu izan die-gula haien dokumentalei, eta, ho-rrek ere, hein handi batean, 8.000metroko mendien mitifikazioaneta, ondorioz, masifikazioan la-gundu duela. Nork ez du sentituAl filo de lo imposibleprogramaikusi eta gero, menditzar horieta-ra joateko tentaziorik?Proportzio desberdinetan,

denok errudun garela iduritzenzait. Agian, Goizalde LandabasokBERRIAegunkarian idatzi berriduen hitz eder hauetan dago solu-zioa: «Behin baino ez dut bisitatuVenezia, beti itzuli nahi dut, bainaagian beragatik, bere iraupenaga-tik, bere edertasunagatik egin de-zakegun onena ez itzultzea da».

soz pauso aitzinera egitea da afe-ra, baina eskalatzeko teknikenberri ez dutenez eta altuera han-dietara egokitzeko zailtasunakdituztenez, igoerako puntu zaile-netan ilara amaigabeak sortzendira, eta arriskua handitzen da.Turismoaren masifikazioak ez

du ondorio onik uzten eta, pilake-taren ondorioz, Everest mundukozabortegirik handien bihurtu da.Sokak, elikagaien edukiontziak,kartoia, pilak, kanpin-dendenoihalak, garagardo botilak, oxige-no-botilak… Dena soberan dauka-te behin erabili eta gero, eta, men-dizale kontzientziak hala agindu-ta, lurrera bota eta kito!Munduko mendirik handiena

goititzen lehen euskalduna Mar-tin Zabaleta izan zen. 1980an Eve-resten ikurrina zabaldu eta «GoraEuskadi askatuta!», oihukatuzuen. Orduko irudi eta adierazpenhoriek alimaleko oihartzuna izanzuten, herri zahar honen izaeraaldarrikatu baitzuen mundukomedi kasko altuenetik.

Orain turistadirudunen

erromesaldi etakapritxo bihurtu da

6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 14aIritzia

Erdialdeko herriakkarrikara atera diraAHTaren aurkaTAFALLA bAbiadura handikotrenaren aurkako erdialdeko he-rrien plataformak karrikara deituzituen herritarrak asteburuan,eta Tafallan egin zuten bat, larun-batean, azpiegitura horren kon-trako manifestazio jendetsuan.Azken hilabeteotan, elkarlaneanaritu dira Nafarroako erdialdekoherriak, AHTaren aurka egitekoeta tren soziala sustatzeko asmoz.AHTaren proiektuak arriskuanjarri du egun Tafallan duten trengeltokia, hain zuzen ere: abiadu-ra handiko trenarekin desagertu-ko litzateke. Plataformak salatudu proiektuak jada dirua xahutuduela, eta mahai gainean jarriditu ingurumenean eragin di-tuen eta, bukatuz gero, eraginenlituzkeen kalteak. AHTaren aurkako larunbateko manifestazioa, Tafallako karriketan. IÑIGO URIZ / FOKU

30.700BAKARRIK BIZI DIRENAK65 urte baino gehiagoko 30.700

pertsona bizi dira bakarrik. %70

emakumeak dira; haietako 17.700

dira alargunak.

Madrilek ontzat jo du GeoalcalirenMuga proiektuaIRUÑEA bEspainiako TrantsizioEkologikorako Ministerioak on-tzat jo du Geoalcaliren Mugaproiektua. Nafarroari eta Aragoiri(Espainia) eraginen lieke; zehaz-ki, Erreniega menditik Onsellakoibarreraino hedatuko litzatekeproiektua. Helburua da potasaeta gatza ustiatzea. Sustrai Era-kuntzak «larritzat» jo du egoera.

«Gizartearentzatbaliagarri izatenjarraitu nahi dugu;gure lana daerakunde publikoakbehartzea sektoreahulenak babestera»Myriam GomezParis 365 fundazioko koordinatzailea

Page 7: NAFARROAKO HITZA - Berria · Marta Basconesek eta David So-tok. Pirinioetako herriei eusteko helburuarekin ez ezik, uraren in-guruko kultura berriarekin ere lotu nahi izan dute taldearen

MUSIKA

ALTSASUTrasteando eta Milakolore.bBihar, 19:30ean, Iortia kultur etxean.

ATARRABIAErrege Sound System,

Double Lion Sound System feat

Gorka Dub Takin Ova Lova eta

Bombadil.

bGaur, 23:00etan, Totem aretoan.

CASTEJONSolrap eta Zerkorrido.

bBihar, 23:30ean, Espainiako plazan.

IRUÑEA Iparfolk.

bGaur, 21:00etan, Indara aretoan.

IRUÑEAGregario de Luxe.

bGaur, 21:30ean, Zentral aretoan.

IRUÑEALira de Pozuelo banda

sinfonikoa eta Jose Sibaja.

bBihar, 13:00etan, Baluarten.

IRUÑEAPamplonesa

eta bertze 60 musika banda.

bBihar, 19:00etan, zezen plazan.

IRUÑEAThe Sir Aligator’s Company.

bBihar, 22:30ean, Zentral aretoan.

IRUÑEABartzelonako musika

banda.

b Igandean, 12:00etan, Gaiarren.

IRUÑEAHarmonie La Nehe de Dax.

b Igandean, 18:00etan, Gaiarren.

IRUÑEACastelloko musika banda.

b Igandean, 20:30ean, Gaiarren.

IRUÑEANebbian.

bAsteazkenean, 21:30ean,

Herriko tabernan.

IRUÑEAGussi & Los Tripulantes.

bOstegunean, 20:00etan,

Zaldi Zurian.

IRUÑEAXabier San Sebastian.

bOstegunean, 20:30ean,

Erraldoien Txokoan.

LESAKALesakako Soinulariak.

bGaur, 20:15ean, Alhondigan.

TAFALLALliriako Banda Primitiva.

b Igandean, 12:00etan, kulturgunean.

TUTERAAragoiko Orkestra:

Madame Buttlerfly.

bBihar, 20:30ean, Gaztanbiden.

ZANGOZANafarroako Orkestra

Sinfonikoa eta Iruñeko Ganbera

Abesbatza.

bGaur, 20:00etan, Carmengo

auditoriumean.

ZANGOZA Juan Frances Iribarreneskolako kideen emanaldia.

bOstegunean, 19:00etan,

Vallesantoro jauregian.

BERTSO SAIOAK

ARAITZAmets Arzallus eta Maddalen Arzallus.

bBihar, 12:00etan, Gaintzako

Mailopen.

ARAITZMiren Amuriza, Alaia Martin eta Julio Soto.

b Igandean, 12:00etan, Gaintzako

Mailopen.

BERABertso poteoa: Bortzirieta-

ko, Gernikako eta Barakaldoko

bertso eskoletako bertsolariak.

bGaur, 20:30ean, Altzaten.

LARRAUNBertso bazkaria:

Aitor Mendiluze eta Julio Soto.

bBihar, 14:30ean, Arruitzen.

ANTZERKIA

EZKURRA AztiHitza ikuskizuna.bGaur, 19:00etan.

IRUÑEA Mnozil Brass: Cirque. bGaur, 20:00etan, Baluarten.

IRUÑEA Jorge Ponce, Antonio Castelo eta Iggy Rubin:

Hard Party 2.

b Igandean, 19:30ean, Zentralen.

ZINEMA

LIZARRAPor ti, por mí, por todas.

bGaur, 19:30ean, kultur etxean.

ERAKUSKETAK

BURLATAWILPF Bakearen eta As-

katasunaren Aldeko Emakumeen

Nazioarteko Ligari buruzko erakus-

keta.

bHilaren 23ra arte, kultur etxean.

IRUÑEAMonika Aranda: Panóptico.

bHilaren 30era arte, Ziudadelako

Labean.

7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 14a Agenda

IRUÑEAEspainiako Antzerki

Klasikoko Konpainia: El banquete.

bOstegunean, 21:00etan, Gaiarre

antzokian.

DANTZA

ATARRABIABestelako Dantzak

zikloa. Helena Lizari eta Laida

Aldaz: Kirolak.

bGaur, 20:00etan, kultur etxeko

antzokian.

BARAÑAINEva Espuelas: Alicia

en el país de las maravillas.

bBihar, 19:00etan, auditoriumean.

Page 8: NAFARROAKO HITZA - Berria · Marta Basconesek eta David So-tok. Pirinioetako herriei eusteko helburuarekin ez ezik, uraren in-guruko kultura berriarekin ere lotu nahi izan dute taldearen

Ainhoa Larretxea Agirre Iruñea

Hainbat alorretako 30 elkartekosatzen dute Nafarroako Pobre-ziaren eta Gizarte BazterketarenKontrako Sarea. Lehendakarior-dea da Gara Gonzalez (Iruñea,1989). Sareak 25 urte bete berri di-tu, baina hasierako helburu berarieutsi dio: pobrezia desagertzea. Sareak 25 urte bete berri ditu.

Nola sortu zen?

Bazterketaren kontra zeuden 22elkartek sortu zuten. Banaka, zai-la da presioa egitea eta emaitzaklortzea, eta elkarrekin lan egindaxede hori errazago lortzeko sortuzuten. Sarean lan egiteko beharranabari zuten, elkarte bakoitzakbere aldetik egiten zituelako gau-zak.Sortu zenean, 22 elkartek osa-

tzen zuten sarea, baina, gaur

egun, 30 elkarte daude.

Urteen poderioz, elkarte gehiagobatu dira sarera. Azkenekoa iaz

batu zen: Tuterako elkarte bat.Horrela, lurralde guztian dugupresentzia. Banaka-banaka joandira sartuz taldeak sarera. Zer-nolako elkarteak daude?

Alor guztietako elkarteak daude.Batzuek etxebizitzaren inguruanegiten dute lan; bertze batzuek,ijitoekin… aterpeak kudeatzen di-tuzten elkarteak daude, baitaemakumeekin lan egiten dute-nak ere. Askotarikoak dira elkar-teak. Pobreziak eta bazterketakalor asko ukitzen dituzte. Sarearen sorreratik nola aldatu

da zuen funtzioa?

Helburuak berak dira duela 25urte eta orain. Egia da egitekomoduak aldatu direla. Gaur egun,hiru lan arlo zehatz ditugu. Aldebatetik, eragin politikoa dugu:egiten diren politika guztiak guz-tion beharrak errespetatzeko egi-tea da asmoa. Bestetik, sarean el-karren artean egiten dugu lan.Hirugarren arloa parte hartzea

da. Guretzat oso garrantzitsua dalan egiten dugun pertsonek poli-tikan eta hartzen diren erabakie-tan parte hartzea. Azken urteo-tan, alor horretan lan handia egi-ten ari gara. Politika aipatu duzu; azken lau

urteetan nabaritu duzue aldake-

tarik gizarte politiketan?

Egia da egin direla politika be-rriak. Egiten diren politikak ez

dira egokitzen errealitatera, etaoso garrantzitsua iruditzen zaiguanalisiak egitea eta egiten direnpolitika guztiak aztertzea; politi-ka guztien helburua izatea pobre-zia bukatzea. Azken urteetannahikoa gauza egin dira, bainabeti gehiago eskatzen dugu. Hel-burua ez da ahaztu behar.

2008an izan zen azken krisialdi

handia. Zer ondorio utzi ditu?

Adituek askotan erraten dute krisia bukatu dela, baina erreali-tatea oso ezberdina da. 2008anlanpostu asko galdu ziren; solda-tek behera egin zuten, eta jendeasko pobrezian gelditu zen. Egoe-ra horretatik ez gara atera. Pobre-zian gelditu ziren horiek pobrezialarrian daude oraindik ere, eta

errealitate berri batdago: lana daukan jen-dea, baina hala erepobrezia egoeran dagoe-na. Errealitate hori badaNafarroan, eta ardura

hartu behar da, egoera horiek osolatzak baitira. Krisi berri baten mamua zabal-

tzen hasi da. Gizartea prest

dago horrelako krisi bati aurre

egiteko?

Krisian jarraitzen dugu; beharba-da ez da krisi makroekonomikohandi hori, baina krisia errealita-

tea da. Gure inguruko pertsonakpobrezia larrian daude, eta, bestekrisi bat etortzen bada, oso zailaizango da jende hori guztiapobrezia egoera horretatik atera-tzea. Nola lagundu daiteke pobrezia

egoeran dagoen pertsona bat?

Gure ustez, denek lagun dezake-gu. Garrantzitsua iruditzen zaiguerrealitateaz jabetzea. Askotan,ez dugu ikusten edo ez dugu ikusinahi errealitate hau existitzendela Nafarroan. Lehen pausoaerrealitateaz jabetzea da, eta itsuedo isilik ez gelditzea, zer edo zeregitea. Gure bizilaguna lagundezakegu, elkarte batera joan… Ezdu zertan ekonomikoki izan,denborarekin izan daiteke.Laguntzeko hainbat modudaude. Badaukazu daturik errealitate

hori erakusteko?

Joan den urteko datuak ditugu.86.000 pertsona daude Nafarroanbazterketa edo pobrezia egoeran.Pertsona horien erdiak pobreziaegoera larrian daude, eta jendepila da. Egoera larrian dauden ho-riek oso egoera muturrekoandaude: kalean daude; ez daukatejatekorik… Horien artean, asko fa-miliak dira, eta haur asko daude,gainera, egoera horretan. Pobrezia eta pobrezia larria be-

reizi dituzu. Zein da bien arteko

desberdintasuna?

Hilabetean 355 euro baino gu-txiagorekin bizi diren pertsonakpobrezia larrian daudela erratendugu. Diru kopuru horrekin ezinda alokairua edo jatekoa ordain-du. Pobrezia egoeran egon gabe

bertzelako arazoak dituzten

pertsonek ere jo dezakete zuen

sarera?

Bai, askotarikoak baitira sareandauden elkarteak. Gure ideia dagizarte guztiari arreta eskaintzea.Edonor etor daiteke laguntza es-katzera edo eskaintzeraHainbat kanpaina egin izan ditu-

zue.

Azken urteetan, egoera oso larribaten aurka egin dugu lan: aporo-fobiaren kontra, pobreen kontra-ko mezu horien kontra, alegia.Kanpaina bat kaleratu dugu ho-rren kontra, Benetazko ideiakpobreziaren aurka izenekoa.Ideia da gizarte guztiak parte har-tzea. Gure sare sozialetan aurkitudaitezke kanpainaren nondik no-rakoak. Desagertzeko sortu zenuten sa-

rea?

Bai. Gure helburua elkartea desa-gertzea da, pobrezia bukatzea.Borroka horretan arituko garabeharrezkoa den denbora guz-tian.

«Nafarroan 86.000 pertsonadaude bazterketa egoeran»

Gara Gonzalez b Nafarroako pobreziaren aurkako sareko lehendakariordea

Gara Gonzalezek uste du herritar guztiek beren ekarpena egiten ahal dutela pobrezia desagertzenlaguntzeko. Garrantzitsua iruditzen zaio egoeraz jabetzea, eta «itsu edo isilik» ez gelditzea.

IDOIA ZABALETA / FOKU

NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko ekainaren 14a

Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.

Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010

www.nafarroa.hitza.eus [email protected]

«Gure ideia da gizarte guztiariarreta eskaintzea; edonor etor daiteke laguntzaeskatzera edo eskaintzera»