12

Kalapita8

Embed Size (px)

DESCRIPTION

2013-2014 ikasturteak eman duen azken Kalapita duzue honakoa. Imanol Epelderi elkarrizketa interesgarria egin diogu eta betiko atalen artean txokolatezko palmerak egiten ikasteko aukera duzue. Goza dezazuela!

Citation preview

Page 1: Kalapita8

201 4ko maiatza

88.. aa ll eeaa

Page 2: Kalapita8

2

Negua iraganean desagertzen doan heinean etaudaberriko arratsalde luzeekin batera hemen gatozKalapitako aldizkaria eskaintzera. Negu honetan,denboralea dela eta hondamendia sortu da gureherriko egunerokoan baina badago zerbait zutikiraun duena itsaso honetan: kalapitako idazleengogoa. Portua txikitu du, malekoia birrindu, posteakmugitu, itsasontzi desagertu bat ere aurkitu da bainagure idazteko grinak berdin dirau zutik ,gogotsueta zuen garunak entretenitzeko asmoz.

Azken alea atera genuenetik beste hainbat komerigertatu zaizkigu; Txitxarroko desfi lea eduki dugubertan 2.batxi lergoko ikasleek ikuskizun bikainaantolatu digutelarik beraien ikas-bidaia ordaintzeko;Zarauzko errepideak gero eta konplikatuagoakbilakatu zaizkigu ibi ltzeko; Orioko KMKrakoboluntarioak aurkitzen hasi dira, abestia ere ateradute.

Izan ere gure bizitza egunero aldatzen doa bainajakin guk ahal dugun arte hemen iraungo dugulazuei hiruhi labetero aldizkari hau ekartzeko.Azkenik,zuen gogokoa izango delakoan, hementxe duzuegure aldizkaria.

Page 3: Kalapita8

3

Page 4: Kalapita8

4

Zein irakasle ote da?

Egia al da?

Page 5: Kalapita8

5

DDaakkii zzuueenn mmoodduuaann ,, IImmaannooll EEppeell ddee,, AAnn ttoonn ii aannoo II kkaasstteettxxeekkoo

eeuusskkaarraa ii rraakkaassll ee ii zzaatteeaazz ggaaii nn ,, eerrdd ii ““rraappeerrooaa”” eerree bbaaddaa,, ii zzaann

eerree,, oorraaii nn ttssuu eegg ii nn ddaa eezzaagguunn bbeerree pprrooii eekkttuu ddeenn

EETTXXEEPPAARREERRAAPP,, nnoonn eeuusskkaall ll ii tteerraattuu rraakkoo hhaaii nnbbaatt bbeerrttssoo rraapp

eerraann aabbeesstteenn dd ii ttuueenn .. BBeessttaall ddee,, eessaann bbeehhaarrrraa ddaaggoo,, KKaall aappii ttaakkoo

ssoorrttzzaaii ll eeeettaakkoo bbaatt ddeell aa.. EEzz dduu aauurrkkeezzppeenn ggeehh ii aaggoorrii kk bbeehhaarr..

BBeennoo,, KKaall aappii ttaa zzuueekk ssoorrttuu eettaa hheemmeenn zzaaii ttuugguu bbeerrrrii rroo,, bbaaii nnaa

eell kkaarrrrii zzkkeettaattuuaa oorraaii nnggooaann ..

Bai, ohore haundi bat da niretzat duela zazpi edo zortzi urte

guk sortu genuen aldizkarian elkarrizketatua izatea. Hasiera

batean hilero ateratzen genuen baina orri bakarra izan ohi zen.

Hiruzpalau ginen bertan sartuta geundenak, eta ondoren eman

zuen aldizkari formatura jauzia.

BBuueennoo,, ggooaazzeenn hhaarrii rraa,, nnooll aa ssoorrttuu zzeennuueenn EETTXXEEPPAARREERRAAPP??

Proiektua nire ikasleentzako sortu nuen hasiera batean, duela

bi urte edo. Gramatika eman behar denean kexatu egiten

badira, l iteratura hitza aipatzean ihes egiteko gogoa izaten

dute denek, l iteratura gauza astuntzat dutelako. Hortaz, Rap

esti loan kantatzeko modukoak zirenez bertso batzuk, moldatu

egin nituen, ikasgelan nahiz kalean erabil zitezkeela pentsatuz,

betiere bertso hauek eramangarriagoak egite aldera.

PPrrooii eekkttuuaarrii bb ii ddeerraaggaarrrrii ttaassuunnaa eemmaann dd ii oonnaa AARRGGIIAAkkoo bbll ooggaa ii zzaann

ddaa,, nnooll aa kkoonn ttaakkttaattuu zzeennuueenn eeuurreekkii nn??

Argiak eskeini zizkidan 6000 euro hileroA eta baietz esan

nuen. Ez, ez, egia esan behar badut, sortuak nituen kantak

bildu nahi nituen, eta CDak ez ninduen erabat konbentzitu,

izan ere, etxean ez baitaukat irakurgailurik ereA

Page 6: Kalapita8

6

Beraz, hedapena izan zezan proiektuak, eta ARGIA blog

irekiak eskaini berri zituenez, beraiekin jarri nintzen

harremanetan. Hasiera batean danak batera jarri nahi nituen,

baina azkenean gutxinaka joan gara igotzen. .

PPeenn ttssaattzzeenn aall zzeennuueenn ii zzaann dduueenn hheeddaappeennaa ii zzaannggoo zzuueenn ii kk??

Kontua da, berria den zeozer sortzerakoan ez duzula jakiten

zer nolako oihartzuna izango duen. Etxepareren kasuan,

edonork ez daki nor zen edota zer egin zuen, horregatik

nolabait harrigarria da izan duen hedapena. Bertsolaritzarekin

bezala gertatu da baina askoz neurri txikiago batean: tradizioa

gaurkotasunera moldatu da, onartua izan delarik.

BBeettee aall dduu hhaassii eerraakkoo hheell bbuurruuaa,, hhaauu ddaa,, ii kkaassll eeeennggaann eerraagg ii nnaa

ii zzaatteeaa??

Bai, gustatu zaie ikasleei. Uste dut, proiektuak izan duen

arrakasta ikusita, orain helburua ikastetxe ezberdinetara joan

eta ordubetean euskal l iteraturaren ideia orokor bat l itzateke.

Hori ere ari gara prestatzen.

KKooll aabboorraattzzaaii ll ee ffaall ttaann eerree eezz zzaarraa ii bb ii ll ii .

Egia esan behar badut ez. Eñaut Elorrieta, Erantzun taldeko

“Xanpo” edota nire arreba Iratiren laguntzak izan ditut besteak

beste. Prozesuari dagokionez, atzeratu egin zait laguntza

hauekin, baina bukaerako emaitza oso ona dela esango nuke.

Txorakeria ematen du, baina grabatzeko Bilboraino joan behar

behin baino gehiagotan, gaizki bazegoen berriz joan beharA

baina azkenean oso kolore polita hartu du.

Page 7: Kalapita8

7

AAuurrrreerraa bbeegg ii rraa zzeerr aassmmoo??

Ba, hasteko, blogarekin jarraitzea da helburua. Baditut hainbat

proiektu buruan eta horretan nabil . Bestalde, nire klaseetatik

haratago joan nahiko nuke, eta izan ditut eskaerak ikastetxe

ezberdinetatik. Horregatik ari naiz jendaurrean abesteko

entseatzen. Gustatuko litzaidake ikastetxe ezberdinetan

abestea, Oteitzan adibidezA

Page 8: Kalapita8

8

Aspermenak jota zaude klasean zer egin jakin gabe?

Irakaslea hitz egiten ari dela multibertsoan sartu da eta

ezdakitnongo ezdakitzerretaz mintzatzen hasi da?

Kokoteraino al zaude “siempre positivo, nunca negativo”

entzuteaz? Amoebozoaen mugimendu pseudopodikoak

BOST AXOLA DIZU?

Hau da zure aldizkaria! Jarrian Kalapita erabiltzeko hainbat

proposamen aurkezten dizkizugu klasean asper ez zaitezen:

1 . - Aldizkari eder eta ezin hobe hau irakurri dezakezu.

(Honako proposamen hau espreski gomendatzen dugu).

2.- Komuneko paper gisa erabil i .

3. - Barnean duzun arkitekto aeromobil istikoa atera dezakezu

hegazkin bat egiteko.

4.- Aldizkaria zimurtu, bola moduan pilatu eta klaseko atea

porteriatzat erabil i dezakezu futbol partidu bat jokatzeko.

(Proposamen hau, extrapolagarria da, atearen ordez zabor-

potoa jarri dezakezu eta saskibaloian jokatu. Orokorrean

edozein kirol praktika dezakezu.)

5.- Kalapita-zerbitzu berriak irakasleari paper-bombardeaketa

egiteko aukera ematen dizu. (Erasoaren ondoriozko kalteen

inguruan ez dugu parterik emango, ondorio guztiak

erasotzailearen eskutan geratzen dira).

6.- Lady Gagaren esti lo aurrerakoia Kalapitarekin

modernizatu dezakezu Gagapita bat bihurtuz zure burua.

Oteitzako modernoena izango zara! Gainera, laister

salmentan jarriko dugun “Eau du Kalapita” perfumearekin

konbinazio perfektua lortuko duzu!

Page 9: Kalapita8

9

7.- Papela zimurtuz, barruan duzun artista atera eta mila eta

bat mozorro egin ditzakezu. Hona hemen proposamen

batzuk: papera txurro moduan zimurtu, kopetean itsatsi eta

adarbakar bat izan zaitezke; papera partxe moduan jarri

dezakezu begian eta zazpi itsasoak nabigatzen dituen pirata

ausart bat izan zaitezke; paperari kono forma eman eta

buruan jarri dezakezu Dumbeldore izatekoA Inspirazioak eta

imaginazioak gida zaitzala!

8.- Proposamen hau oso krudela dela eta ez dugu

gomendatzen baina aipatu beharra dugu: Norbaiti Kalapita

sar diezaiokezu motxilan, horrela, berak, pisu gehiago

eraman dezan etxera.

9.- Papiroflexia ikasteko aukera ere ematen dizu Kalapita

aldizkariak.

1 0.- Gosea duzula? Lasai! Kalapizientzalariak gure paper

ekologikoari zaporea emateko prestaketak egiten ari dira

laborategian eta aldizkariaren hurrengo argitarapena guztiz

jangarria izango da, tinta eta guzti. Gaurko honetan,

paperaren zati txiki bat jartzen dizuegu zapore berri eta eder

hau dasta dezazun:

DASTA NAZAZU

Page 10: Kalapita8

1 0

TXOKOLATEZKO PALMERATXOAK

Aupa kalapitazaleok! Inoiz jarri al zarete pentsazen nola

demontre egiten dituzten hainbeste gustatzen zaizkizuen

txokolatezko palmeratxoak? Hala bada, irakurri arretaz

segidan datorren errezeta, palmeratxo hauek egiteko sekretua

azalduko baitizuegu bertan.

Osagaiak:

- Hojaldrezko lamina bat

- Nahi adina azukre (beti

ere PASA GABE)

- 250 g urtzeko txokolatea

- Esne edalontzi bat

- 25 g gurin

Prozedura:

- Zabaldu hojaldrezko lamina sukaldeko mahai (garbi) baten

gainean eta gainetik azukre pixka bat bota.

- Hojaldrearen mutur bat hartu eta erdiraino doblatu kontu

handiz. Ondoren beste muturrarekin gauza berbera egin,

honela bi muturrak elkar ikutzen geratzen direlarik.

- Azkure gehixeago bota gainetik (pittin bat bakarrik e!).

- 1 cm tako lodierako palmeratxoak moztu eta gero eskuekin

forma egokia eman.

- Sartu palmeratxoak labean 1 5 minutuz, 1 80 gradutan .

- Egiten diren bitartean, txokolatezko estaldura egin: esnea

berotzen jarri eta irakiten hasten denean txokolate zatiak eta

gurina gehitu (maitasunez) nahasten duzun bitartean.

- Palmeratxoak labetik atera eta txokolatearekin estal i .

- Hozten utzi eta ON EGIN!

Page 11: Kalapita8

11

Salbatore Mitxelena Ipuin eta Poesia Lehiaketakaurten ere saridun batzuk izan ditu gure eskolan.Poesia mailan lehenengo sariaPeru Iparragirrek eskuratu du,bigarrena Alazne Arrutik etahirugarrena Natal i Izagirrek.Ipuin arloan irabazleaDani Aizpurua izan da,bigarren saria Lur Agirrezabalarentzat izan da etahirugarrena Irati Ugalderentzat.

Zorionak guztiei eta aurrerantzean ereinspirazioak lanean harrapa zaitzatela!!!

Page 12: Kalapita8

1 2

ZER IZAN NAHI DUZU HAUNDITAN?

Suhiltzai le, astronauta, zirkuko domatzaile. . . I ritsi da txikitatik

gurasoek hainbeste egindako galderari erantzuteko garaia.

Erabaki honek gure etorkizuna baldintzatuko duela jakinik,

hainbat zalantzen aurrean gaude, ez da lan erraza gero!

Hona hemen aurtengo bigarren batxi lergokoei eginiko

inkestaren erantzunak:

ZORTE ON DENEI ETORKIZUNEAN!!