24

Kalaputxi 111

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Mutrikuko herri-aldizkarixa

Citation preview

Page 1: Kalaputxi 111
Page 2: Kalaputxi 111
Page 3: Kalaputxi 111

ArgitaratzaileaKarenka komunikazio elkartea

Barrenkale,12 behea - 20830 Mutriku.

Telefonoa

635 748 393

e-maila

[email protected]

[email protected]

Bloga

kalaputxi.blogspot.com

Laguntzailea

Mutrikuko Udala

Kolaboratzaileak

Iñigo Andonegi, Josu Ituarte, Jose Angel Lizardi,

Tirada

2.200 ale

Lege Gordailua

SS-787/01

ISSN

1579-4792

Inprimategia

GERTU. Oñati

Banaketa

Kalaputxi

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6

Bi hitzetan 8

Historixa 10

Inkestia 12

Gizartia 13

Karenka 14

Lapazorrikeixak 16

Bertsuak 17

Kulturia 18

Zorion agurrak 20

Argazki zaharrak 21

Agenda 22

aurkibidia

3

Kultura SailaHizkuntza Politikarako Sailordetza

Mutrikuko UdalekoKultura eta Euskara Batzordea

Gipuzkoako ForuAldundia

ESAN GABE EZIN GELDITU

Hasi aurretik badakit, ez zaiola gustatuko. Hasi aurretik

badakit, entzun egin beharko diodala. Baina pixka bat

aldrebesa beti izan naizenez… eta barkatzeko ahalmen

izugarria duela erakutsi didanez…

Norbaitek esan zidan gauza hauek berandu denerako

lagatzen ditugula beti. Ez dut nahi izan horrela izaterik.

Inbidia ematen didan pertsona bati buruz hitz egin nahi

dizuet.

Erantzun zuzena beti duela dirudielako, egoera gogorrei

aurre egiten dakielako, besteek pentsatzen dutena baino

sendoagoa delako, eta beti, beti, dagoelako hor, behar

duzun leku horretan.

Horregatik diot inbidia.

Eta maite dut.

Beti lagundu didalako, naizena berari esker naizelako,

triste nintzenean besarkatu nauelako, hitz goxo bat beti

eduki duelako, ez didalako inoiz aterik itxi eta belarritik

tira egin beharra nuenean, dudarik egin gabe, egin egin

duelako… Horregatik maite dut.

Ez da maite dudan eta inbidia diodan pertsona bakarra.

Bazen maite nuen, dudan eta maiteko dudan beste bat

ere. Baina abizenaren aurretik izen bat daukat, eta ni

Garbiñe naiz, Mari Karmen Lekube Larrañagaren alaba.

Garbiñe Garagarza Lekube

iritzixa

Kalaputxik ez du bere gain hartzen aldizkarian

adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

10�urte

maite zaitugu,beti gurekin!

Page 4: Kalaputxi 111

Autobusak

Info

rmazi

ua

Larrialdiak ...................................................943 46 11 11Anbulatorioa ..................................................943 60 43 00DYA zentrala ..................................................943 46 46 22Mendaroko ospitala........................................943 03 28 00Zaintzako botikak: Otxagabia (Mutriku) .......................................689 58 57 59Apraiz (Mutriku)..............................................630 05 50 97Zalduegi (Deba) ............................................669 26 22 02Burgoa (Deba) ..............................................667 33 88 90

Medikuak, anbulantziak, botikak

telefonoak

Udala, zerbitzuak. . .

Udaletxea.......................................................943 60 32 44Udaltzaingoa ..................................................943 60 70 48 .......................................................................679 16 25 00Gizarte Ongizatea ..........................................943 19 50 81Zaharren Egoitza ...........................................943 60 38 71Itsas etxea......................................................943 60 34 00Turismo bulegoa ............................................943 60 33 78Bake Epaitegia...............................................943 60 70 49Alde Zaharra eraberritzeko zerbitzua ............943 60 34 18Kiroldegia .......................................................943 60 31 75Liburutegia .....................................................943 60 41 82Miruaitz Frontoia ............................................688 64 31 80Ur partzuergoa ...............................................902 30 22 22Zakarrak eta traste zaharrak..........................943 70 07 99Anai Arte .......................................................943 60 34 10

Irakaskuntza

Goizeko Izarra ikastola ..................................943 60 36 75San Miguel ikastetxea....................................943 60 31 95Mutrikuko Institutua........................................943 60 36 27Udal euskaltegia ............................................943 60 30 94Musika eskola ................................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .....................................943 60 41 19

Garraio zerbitzuak

Ansola Taxia .................................................638 672 383 Anton Taxia ...................................................666 221 999Xabi Taxia .....................................................656 289 026Pesa autobusak .............................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ..........................................902 54 32 10Loiuko aireportua ...........................................905 50 50 05

Iberdrola ........................................................901 20 20 20Kofradia .........................................................943 60 32 00Posta zerbitzua ..............................................943 60 30 44Gasolindegia ..................................................943 60 32 10

Bestelakoak

ordutegiak

Trenak

Orduro ateratzen dira adierazitako ordu tartean.

DEBA DONOSTIA DEBA

Debatik 6:44 – 7:44 - ...- 21:44

Donostiatik 5:47 – 6:47 - ...- 20:47

Jai egunetan 8:44etan lehenengoa.

DEBA BILBO DEBA

DEBA EIBAR DEBA

Debatik 6:43 – 7:43 - ...- 20:43

Bilbotik 6:00 – 7:00 - ...- 20:00

Jai egunetan 8:43etan lehenengoa.

4

MUTRIKUTIK DONOSTIARA

MUTRIKURA

MUTRIKURA

Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

DONOSTIATIK

MUTRIKUTIK BILBORA

BILBOTIK

MUTRIKUTIK DEBA - MALLABIA

Astegunetan: 7:15etik 21:15era orduro.

Jai egunetan: 8:15etik 21:15era orduro.

MUTRIKUTIK ONDARROARA

Astegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro.

Jai egunetan: 7:55etik 20:55era orduro.

ASTEGUNETAN GOIKO ERROTONDATIK

06:25 / 07:25 / 15:25

14:10 / 18:10 / 20:10

Debatik 6:43 - 7:43 - … - 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko da

Eibartik 6:13 - 7:13 - ... - 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko date

lefono

ak egu

neratuta - telefon

oak eg

uneratuta - telefono

ak egu

neratuta- telefono

ak egu

neratuta

Page 5: Kalaputxi 111

Zeu

k E

san

5

1970ean JAIOTAKOEN BAZKARIA

Urtero bezala 1970ean jaiotakoak bazkaria egingo duguabenduaren 17an Jarri-Toki jatetxean14:30etan.Aldez aurretik Ametza tabernan elkartuko gara13:30etan.Izena emateko deitu 646655650 telefonora (Juana Mari)

Izena emateko azken eguna azaroaren 25a izango da.Animatu eta etorri lagun artean ondo pasatzera.

Goizane Barrenetxea

Mutrikuko gauzak... ora pro nobis!HERRIKO KONTUAK BERTSO-PAPERETAN

Zenbat aldiz ez ete deun ahotan hartu esaera hori:amaitzeko itxurarik ez daukan etxe aurreko obra dala-ta,ahoz-ahozko kontuak, tabernetako musika, portukolanak, bizilagunen kontuak, koadrila artekoak... badabeti zerbait herri hontan!Ba oraintxe daukazu aukera polita mingainaren puntanibilitakoak paperean jartzeko. Eman herriko kontuenberri 2-3 bertsotan. Barrenak hustu, errimaz jantzi etabidali beldurrik gabe!

Bertsoterapiaren onura agerikoez gain, sari ederrakdaude jokoan: Bertan dendari elkartearen bonoak, afa-riak, liburuak... eta oraintxe gogoan ez dauzkagun bestemordo bat.

Bertsotarako dohainak izatea ez da derrigorrezkoa,baina umore ukituak asko laguntzen du.Mutrikuko gauzak... ora pro nobis!

MAILAK Gazteak: 16 urtera arte. (1-2 bertso)Helduak: 17 urtetik aurrera. (3-4 bertso)

SARIAKGazteak:1. Saria: 50 €-ko bonoa Bertan dendari elkarteko den-

detan gastatzeko.2. Saria: Herriko produktuekin Santo-Tomas otarra.

Helduak:1. Saria: 2 pertsonentzako afaria San Juan

jatetxean.2. Saria: Herriko produktuekin Santo-Tomas

otarra.

LANAKLanak helbide honetara bidaliko dira:Posta elektronikoa: [email protected] edo

OKELAR bertso paper sariketaMutrikuko Bertso EskolaLuardo etxea (Barrenkalea, z/g)20830 Mutriku (Gipuzkoa / EUSKAL HERRIA)

Lanak azaroaren 24a baino lehen bidali beharko diraaipaturiko helbidera.Mutrikuko Santo Tomas ferian banatuko dira sariak(abenduak 17).

Mutrikuko Bertso Eskola(Okelar Anaiak Bertso-paper sariketa 2011,

informazioa 22. orrialdean)

ZORIONAK KALAPUTXIAsko dira hasten diren proiektuak, ilusio eta asmo onezbeteak, eta asko izaten dira bide bazterrean gelditzendirenak ilusioa bukatuta eta asmo onak bidean galduta.Arrazoiak asko izaten dira, ekonomikoak batzuetan,proiektuari jarraipena emango dionik ez egotea bestee-tan.

Duela hamar urte gure herrian proiektu bat hasi zenabian, ilusio eta asmo onez betea, eta hilabetero mutri-kuar guztiekin izan duen hitzorduari ez dio behin ere hu-tsik egin. Bejondeizula, Kalaputxi!

Gaur artean, martxa eteteko baino, aurrera jarraitzekoarrazoiak izan dira ugarien, eta aurrerantzean ere horre-la izango delakoan nago, ziur. Izan ere, bidean aurkituduen oztopo bakoitzari ixkin egiten asmatu badu, aurre-ra begirakoan datorkigun krisialdiaren aurrean jakingodu aurrera bidea asmatzen.

Oraindik ere bizirik dirau Xirik-eta duela hamar urte era-bilitako helburua: mutrikuarrei euskarazko irakurgaiajartzea eskura, nahi dutela nahiz nahi ez dutela. Horixebaitzen kontua: mutrikuarrek esku artean izatea euska-raz irakurtzeko aukera, herriko gaien eta pertsonajeeninguruko irakurgaiak. Eta uste dut hamar urte igaroondoren asko direla zati gehiago eta gehiagotan irakur-tzen duten mutrikuarrak. Horixe nahi zenuten eta horixelortzen ari zarete.

Eta, nola ez, Kalaputxi hilabetero gure etxeetako buzoie-tan egon dadin lanean jardun duzuen, diharduzuen etajardungo duzuen euskalzale lagunoi, herriaren aurrekonire miresmena eskaini nahi dizuet. Horretan dabilenakbakarrik daki zer den ordainetan ezer etorri gabe orduaketa orduak, eta ordu gehiago eskaintzea herriari begira-ko jardunari.

Ez dakit Kalaputxik beste 100 zenbaki harrapatukodituen, ez dakit Kalaputxik beste 10 urtetan hegan jarrai-tuko duen, baina gaur artean egin duen ibilaldia gorai-patzekoa dela badakit.

Eskerrik asko egiten ari zareten lanarengatik. Eskerrik asko, Aitziber, Auro, Nekane, Joakin, Nerea etaGarbiñe.

Andiko

gutunak

Page 6: Kalaputxi 111

6

Pu

ri -

pu

rix

an

Udara buelta honetan ez ditugu entzun eurenmarmarrak. Badirudi gure Moilaberri eta Moi-lazahar elkarri baino euren gainaldean bainu-jantzian zeudenei begira arreta gehiago jarridutela. Oraindik, begiak biribil-biribil egindanabaritzen zaie, baina gaurkoan serio demo-nio dabiltza sakoneko uretan.

Moilaberri.- Udaberrikoa nahikoa ez, eta hemendira, berriro ere, korrenta nahasiak kaiko urenagintea eskuratu nahian. Ni behintzat nazkatutanago aldiro euren sermoiak entzuten: berriketaleun eta erakargarriak, guri begirako programak,etorkizun ezin hobea, eta abar luze bat. Igaroko daazaroaren 20a, eta gauzak lehen bezala, edo oke-rrago. Zer zen guztia? Betikoa: astoaren putza! Etagu, beti, kontriziozko hausnarketa egin, geurepapertxoa gutun-azalean sartu, eta lehenengokomunioa egiterakoan bezala lerroan jarri, etaekintza izugarria egingo bagenu bezala, bozkatze-ra. Ez! Kostako zaie oraingoan nire botoa harra-patzea. Bai horixe!

Moilazahar.- Pipertuta ikusten haut. Utziok amo-rratzeari, eta pentsa ezak pixka bat hire jokamol-deek noren alde egiten duten. Konturatu adi nor-tzuk egiten duten, era orokorrean, politikarienaurka; zein pertsonek, zein egunkarik, zein irratik,zein telebistak, zein … Laster jabetuko haiz dikta-durapean hain eroso mugitzen zirenen oinordeko-ak direla. Ez duk uste?

Moilaberri.- Berdin zaidak! Nik egiten dutenaaztertzen diat. Noiz ikusi izan dituk gure arteanhorko afixatan, euren jantzi eta orrazkera estudia-tuaz, agertzen diren aurpegi irribarretsu horiek?Noiz gure artekoekin solasean? Zer dakite horiekgure behar eta kezkei buruz? Are gehiago, hautes-kundeak igaro ondoren, herritarrekin batera, gure

bizkar gainean zehar paseatzen ibiliko direla uste alduk? Esan ezak egia!

Moilazahar.- Ez diat ukatuko egiaren zati handibaten jabe ez haizenik. Egia duk gure demokraziakgabezia asko dituela, egia duk partidu politikoekeuren zerrenda itxiak osatzen dituztela, eta ezdutela aukerarik ematen hautesleei pertsonakaukeratzeko, jarritako ordena ere ezin dela aldatu.Baina, pentsatu nahi diat, partiduek herriaren aldedabiltzala lanean, eta laster batean ikusiko ditugu-la zerrenda irekiak, non hautagai bakoitzak berehautesleen aurrean hartuko dituen ardurak, eta ezsoilik partiduaren aurrean. Azkenean, grekoen“kratos” (botere) hori, “demo” (herria)ren eskurabenetan etorriko dela. Hala izan dadila!

Moilaberri.- Pozten nauk hiri horrelakoak entzu-tean, zeren, zaharragoa haizenez eta esperientziagehiagokoa, badirudi nire usteak beti direla uneanuneko burutazioak. Egia esan, odol berokoa nauk,eta, batzuetan, erraz ateratzen zaidak azken esanbeharrekoa lehenengo.

Moilazahar.- Korrente nahasiez jabetu haiz;baina, konturatu al haiz zurrunbiloakdesagertu direla?

Moilaberri.- Bai. Etalasaitu ere egin nauk.Hauteskunde denbora-tan, beti izan ez badaere, maiz agertu izandituk izugarrizko zurrun-biloak gure ormak erroe-taraino astinduz. Badiru-di eguratsa aldatu delahalako baten! Horreninguruan eta azken den-

Hauteskundeak

Page 7: Kalaputxi 111

Pu

ri-pu

rixan

7

boran, nire bizkar gainean paseatzen ibili direnak,ez zituan, ez, zurrunbiloen aldekoak. Ozen esatenzuten: alferrik galdutako urteak izan direla, nega-rra eta samina besterik ez dutela ekarri, gure arte-an mesfidantza zabaldu dutela, biktimak, biktimaketa biktimak errepikatzen zuten esaldi batetik bes-tera. Maila apaltxuagoan, ostera, iritzi ezberdine-koak.

Moilazahar.- Nire gainean ere antzekoak entzundiat. Baina zaharrok atzokoaz ez bagaituk gogo-ratzen ere, aspaldiko kontuak ondo erregistratutaditugu burmuineko zokoren baten, eta garbi gogo-ratzen nauk zurrunbiloak hasi ziren urte haietaz.Lasai asko zenbiltzan dontzeilak eta barbarinakeuren koloreak astinduz kaia barnean, bitartean,halabeharrez, karrraspioak, Kristozuloan gordetazeunden. Karraspio multzo txiki batek sortu zianlehen zurrunbiloa, eta urak mugitzen hastean,beste arrain batzuk ere ekin zioten, herri kanta-gintzan, ikastoletan, herri-kulturan, … Alor ezberdinetan mota ezberdineko arrainak bil-tzen hasi ziren eta taldeak antolatzen. Ez dut esan-go dena zurrunbiloei zor izan zenik, baina ezta erezurrunbiloek kaltea bakarrik egin dutenik. Ziur

nago orduko prozesua dezente atzera-tuko zela zurrunbilorik gabe.

Moilaberri.- Baina zurrunbiloekizan duten ibilbide luzean ez didakesango arrain askoren ikuspegiazeharo aldatu ez denik. Makina bataldiz agertu izan dituk publikokizurrunbiloak deuseztatzearen alde,eta, behin eta berriz, entzungor egindiete. Ez al zitekeen egungo egoera-ra aspaldi baten heldu?

Moilazahar.- Ibilbide luze horrek une

ezberdin esanguratsu asko izan dik, eta, arrazoipolitiko edo etikoengatik, zilegitasun osoz, arrainasko alboratu dira beste ur-bideetara. Egun, halaazaldu dute behintzat, azken zurrunbiloek erezeharkako korrentetan jokatzeko asmoa dute.Beraz, poztu gaitezen, eta ea sufrikario guztiakdesagertzen diren. Hala ere, ez dezala inork pen-tsa azpiko korrente nagusi horretara erraz heldukogarenik. Zurrunbiloak eurak ere, nahiz eta kanpoaldetik indar handia zutela erakutsi, ondokokorrente horretara ahul heltzen ziren: iparra garbieduki arren, ahalmena ez zen hainbesteraino hel-tzen. Ea lortzen dugun arazoari bide egokitik hel-tzea. Ez dezagun ahaztu,ordea, adineko sare kon-pontzaile bati aspaldi entzundakoa: “Tarratadahandia konpontzeko jostorratza eta hari luzeabehar dira”. Ez zuen arrazoi faltarik.

Moilaberri.- Hasierako berotasuna apaltzen hasizaidak, baina, ez diat uste, hala ere, kontriziozkohausnarketa izango denik nirea. Gustuko ez ditu-dan politikari asko ikusten diat egundo hor aurre-an, eta beti dira egiaren jabe: fraide predikatzailezirenean eta ateo bilakatu direnean, supiztaile zire-nean eta suhiltzaile egin direnean. Nazkatuta nau-kate, eta atriziozkora baino urrunago zaila izangozait iristea.

Moilazahar.- Kritikatzea baino errazagorik ezziok. Begiratu nola pasatu dugun biok udara: gai-nekoei begira euren haragi beltzaranean arretajarririk – ni zailtasun handiarekin, hainbeste txibientintak erdi itsututa utzi bainaute –, baina ziur egon,politikari ugarik ordu isil asko pasatu dituztelaegun daukagun egoera aurreikusten eta lantzen.Kritikatzekoak ere bai, baina txalo bero asko mere-zi dutenak ere badituk politikarien artean, eta,agian, bat baino gehiago kartzelan daude oraindik. Beno, agur eta ondo bozkatu!

Hauteskundeak

Page 8: Kalaputxi 111

Bi

hit

zeta

n

8

KOMIK IXA Josu Ituarte “Pitxame”ren eskutik

ETXE SORGINDUA, TALAIXAKO MAMUA eta GABA BELTZA INOIZ BAINO JENDETSUAGO Urriaren bukaeran, Txantxangorrikoek Ludotekan beldurrezko ipuinak kontatu ondoren, Zabiel Etxe Sorginduabihurtu zuten ume eta gaztetxoeei makina bat zirrara sortaraziz. Hurrengo egunean, Talaixako mauaren kalejiraninoiz baino jende gehiagok parte hartu zuen. Ohi bezala, Gure Ametsa Taldea, txistulariak, akordeoilariak eta gazteasanbladakoak han izan ziren; aurten, gainera, Gaztelekuko gazteek ere kalejiran parte hartu dute. Xiri Andonegi-ren eskua izaten zuten lagun urtero kalejirarako. Aurten, haren faltan, gaztetxekoek erreleboa hartu diote eta harenpieza bat imitatuz sortu dute mamua, Talaixa eta guzti.

BETERANOEN MENDI MARTXA HERRIAN LEHENENGOZ 210 mendizale izan ziren herrian lehenengoz anto-latzen zen beteranoen mendi martxari erantzun zio-tenak. 18 kilometroko bidea osatu zuten, eta gehien-go zabala, liluratuta gelditu zen inguruaren ederta-sunarekin, eta oso pozik, kirol gertaeraren antola-kuntzarekin. Euskal Mendizale eta Gipuzkoakomendizale Federazioen jaiak batera ospatu zituzten,gainera, hogeita hamalaugarrena eta hogeita seiga-rrena izan ziren haientzat, hurrenez hurren.

PABILOI BERRIAK URTE BERRIAREKIN BATERA PREST Mijoako bederatzi pabiloien obra urtarrilerako amaitutaegongo da. Hala adierazi dute udal ordezkariek. Saldu,ordea, ez dira salduko desjabetza epaimahaiak lurjabe-ei zenbat ordaindu behar dieten erabaki arte. Bestalde,Deba Beheko Industrialdeak jakinarazi du 12 enpresekpabiloi berrien inguruko interesa erakutsi dutela jada.

Page 9: Kalaputxi 111

Bi h

itzetan

9

LEHEN OLLAGORRA, EGAÑARENA Ehiza denboraldiarihasiera emateko, bestezenbait herrietan egitenden bezala, GaldonaTabernak lehiaketa pro-posatu zien ehiztariei: eanork ekarri lehen oilago-rra. Beñat Egaña izanzen lortu zuena eta truke-an, txapela eta txakurku-mea eraman zituen.

TXAPELA JANTZITA ETXERADurangoko San Fausto Txapel-keta herriko bikote batek esku-ratu du aurten. Txapelketa horiherritarrek irabazten dutenlehen aldia izan da. Lortu dute-nak Danok Bat Elkarteko Go-tzon eta Beitia izan dira. Gotzonatzean jaun eta jabe izan zeneta Beitiak aurrean aukerakaprobetxatzen eta tantoakamaitzen asmatu zuen. Marka-gailuan aurretik egon ziren iapartida osoan eta azkenean, 30-25 irabazi zuten.

OLATZKO KARST-A EZAGUTZE-KO URTEKO AZKEN AUKERAGeoparkea ezagutzeko bisitakamaitzen ari dira. Mutrikukozatian, zehazki, urteko azken bisi-taldia hilaren 27an izango da.Olatzko karst-a ezagutzeko irteerada data horretarako proposatzendena. Bertan, historia, mitologiaeta geologia nahasten dituenoinezko ibilaldia eskaintzen dute.Interesatuek txartelak turismobulegoan edota geoparkea.comwebgunean eskuratu ditzakete.

SABOTAIA TXIKIA, MIN HANDIA Entzuzko etxebizitzen atzeko aldeandauden zuhaixketako bat txikitu eta hildu norbaitek. Hala salatu dute bertakobizilagunek. Zuhaixka Udalaren lurretansartuta zeukaten urtetan eta inoiz ezdute arazorik izan. Zuhaixkari adar guz-tiak banaka apurtu dizkiote eta txikizioanabarmentzeko, bertan laga dituzteapurtutako zati guztiak. “Ez dago eskubi-derik horrelako gauzak egiteko”,diote bizilagunek.

ARABA EUSKARAZ 2012KO KANTUA NAHIXANek EGIN DU Durangoko azokarako prest edukiko du Nahixanek Araba Euskaraz 2012rakoprestatu duten kantua. Bigarren aldia izango da Nahixanentzat Arabako ikas-tolen jaialdiko kantua egiten duen bigarrren aldia izango da Nahixanentzat.Aurten bertan emandako kontzertua amaitzean egin zieten proposamena etadudarik egin gabe heldu zioten lanari. Euren kantarik onenkin egindako bil-duma ere Durangon aurkeztuko dute.

HERRIAN ETA HERRITARREK EGIN-DAKO KLIPA BADATOR Donostia aldetik metal usaina zabaltzenduen taldea Gipuzkoako kostaldekopunta batetik bestera etorri da eurenazken lana egitera. Hira taldea (myspa-ce.com/hirataldea) bideoklipa presta-tzen ari da, eta horretarako, EnekoitzAndonegiren Biarko produkzio-etxeaaukeratu dute. Biarkorekin batera, Berdeprodukzio-etxea ari da lanean. Bideokli-perako lehen grabaketa egina dute:aukeratutako eszenatokia Zabiel KulturEtxeko azken solairua izan zen. Bideokli-perako azken diskoko (Delay) kantu bataukeratu dute: Orduak.

VII. ABENDUROCK Aurrerapen bezela aurtengo talde guztixak emakumiakosatzen dute ( LAS CULEBRAS, FREE THE WHEEL) oemakumiak protagonismo haundixa dutenak dia(CASUAL BLUES, NAPOKA IRIA). Baitxa ere, aurtenlelengo aldiz abendu guztixan zihar EMAROCK argaz-ki erakusketa eongo da Subeltzen, Gauilunak argaz-kilarixan eskutik, hau ere emakumiak rock taldietanduten protagonismuan inguruko erakusketia izangoda. Eta amaitzeko eta hau ere lehen aldiz, ZINEFORUMekin batera, THE LAST WALTZ pelikulaeskeiniko da Zabiel kultur etxian, abenduaren1ean arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Hurreatu!

Page 10: Kalaputxi 111

10

His

tori

xa

San Pedro baseliza,Otoitz leku eta betierekotasunerakoatari (eta lII)

Mutriku XVIII. mendearen hondarrean ezaguturi-ko gertaeren lekuko isil soila ez ezik, partaidebizia ere izan zen.

San Pedrok, egokituriko betebeharrean, ohi bezala, bere izae-rari hutsik egin ezinik, bere baitako lur sakratua ez ezik isiltasunikbarnekoiena ere eztiki bezain oparo eskaini zuen herritarronazken bidaiarako. Gerta bekigu eredu bizi.Gizaldi hartako hondarrean ordura arteko eta ondorengo poli-tika molde guztiak hautsiko zituen berebiziko gertakaria gauzatuzen Frantzian. 1789ko udaberrian leherturiko iraultzak Euro-pako erreinu guztien arbuioa eta gaitzespena jaso zuen bereha-la. Giro tenkatu hartan, 1793ko martxoaren 7an, Espainiarenaurkako gerrari ekin zioten. 1794an, armadak muga igaro, uztai-lean Gipuzkoan sartu; eta abuztuaren 4an, Donostia hartuzuten, hiriak erresistentziarik erakusteke. Aldundiak Getarianleku hartu zuen. Abuztuaren 14an Batzar Nagusiek, frantziarrenalde egitea erabaki zuten, Gipuzkoaren forua eta erlijio askata-suna errespetatuak izan zitezen baldintza jarriz. Frantziarrek,berriz, ia lurralde osoa mendean zutelarik, ez zuten eskabideaaintzat hartu. Halaber, artean frantsesen eskuetan erortzekezeuden 18 herri gipuzkoarrek, Arrasaten bilduta, haien aurkaegiteko zenbait erabaki biltzen zuen herriaren izenez ezagutuzen akordioa adostu zuten.

Gudu giro nahasi hartan, beste herrietan bezala, Mutrikun ereegoera katramilatuz zihoan. Frantsesen hurbiltasunak nahiz erli-jioarekiko erakusten zuten jazarpenak aztoraturik, izututa, abuz-tuan komentuko moja elkarteak Markinara ihes egin zuen.Gauza bera egin zuten herriko apaizek, erretoreak izan ezik.Horrek, nahitaez, zinez zaildu zuen aldi hartan nola ohiko erli-jio zerbitzuen eskaintza hala hilotzei zegozkien gizalegezko hile-ta duintasunez eskaintzea. 1794ko udan are gatazkatsuagobihurtu zen egoera gure herrian. Abuztuaren 28an, ostegunez,Mijoa auzoko Goiengoa baserrian hildako zortzi hilabetekoumearen hil agiriak zera diosku “… frantses erreboltariak eta

errege-hiltzaileak herrian izanagatik, eguerdi aldeko hamaikakaldera sartu zirelarik, larderiak harturik, herrira ekarri ordez biha-ramunean San Jeronimo baselizan ehortzi zuten …”. Ez zen,tamalez, han amaitu egun hartakoa. Agidanez, frantses guda-rosteak Mutrikuko eta Debako portuetan hedatuak zeudelarik,nonbait, ondarrutarrak haietara eginez, gure herrian zeudenei armak eta garia bezala, Debakoei bi bergantin ebatsi ei zizkie-ten. Itziarren leku harturiko gudaroste nagusiak, sumindurik,Ondarroarantz abiatu ziren, “ … herria hartu eta su eman zio-ten, lau etxe baizik onik atera ez zirelarik… “. Frantsesak, bitartean, Sasiolako portuaz jabeturik aurrera egi-nez,“…1795eko ekainaren 28an, igandez, goizeko seiak alde-ra frantsesek Larangamendi eta Sasiolan zeuden babes milizienlerroak hautsiz, inguruetan barneratu ziren. Goiz hartan Laran-ga-Etxeberri baserrian maizter zegoen Agustin Alberdi hilikagertu zen baioneta kolpez josia. …”. Goiz berean, orobat,“… Arribinieta (Arremieta) baserriko Juan Jose eta ManuelAndonaegui, aita-semeak ere era berean hil zituzten. Auzota-rrek, biharamunean, aitari Kalbarioko baselizan lur eman zioten,semeari, berriz, San Pedro baselizan …”. Guda aldi hartan, maiz gertatu legez, hartutako herrietan egini-ko egonaldien kariaz tifusaren izurritea barreiatu zen soldaduenbidez eta heriotza andana eragin zuen hiribilduetan. Mutrikurigagozkiola, eta aldi hartako urteak alderatuta, esan behar da,heriotzen bataz bestekoa urteko 35-40 ingurukoa izatetik,1794aren azken aldera 64raino igo zela. Hurrengoan, berriz,gaitza guztiz leherturik, 186 heriotza eragin zituen. Hilerri eginkizunetan ari ziren bi baselizak gertakari ilun hark era-giten zuen hilotz samaldari aurre egin ezinik zabiltzala, 1795ean,agintariek, ezinbestean, San Pedro eta Pietatekoa atondu beharizan zituzten betebehar berrirako. Pietatekoa Arriturriaga plazanzegoen, errege-bidearen hasieran, gaurko Txurruka Plazan. Erai-kitzekoa zen Parrokia berriaren lurretan zelarik, 1802an eraitsiegin zuten. Lau baselizek bere hartan jarraitu zuten, ume hilakhartzen jardun zuen San Joseren elizatxoarekin batera. Azken

Page 11: Kalaputxi 111

11

hori 1859an eraitsi zen betiko. Korrejidoreak Mutrikuko agintariei 1804an Gaztelako ErregeKontseilu nagusiak hilerriak herrietan gauzatzen joan zitezenebatzitakoaren berri eman zienean, zera ihardetsi zioten: “ …oraingoz ez du herri honek hilerriaren beharrik, hildakoei herri-tik at dauden hiru baselizetan lur ematen baitzaie, geroago, erai-kitzen ari den Parrokia berria amaitzean, ebazpenak dioena kon-tuan hartuko delarik..”. Hark, haatik, bi urte geroago, bereansetatsu, jakinarazi zien berriro kanposantua eraiki beharra zutela.Horrela, bada Francisco Urrutia alkateak, aginduari txirku eginezinik, Parrokia berriaren arkitektoa zen Silvestre Perezenganazuzendu, lekuak begiztatu ondoren, egokiena hautatu eta eraikibeharreko kanposantuaren egitasmoa taxutu zezala eskatu zion.1806ko uztailean, aitzitik, diru eskasiak behartuta, aginduasaihesteko azken ahaleginean, presarik sartu ezean, bederen,egitasmoa ezerezean lagako zutela erabaki zuten. Abuztuan,alabaina, korrejidoreak medikuari nahiz zirujauari agindu zienindarrean zeuden ehorzketa lekuak begiztatu eta, jakinaraz zie-zaiotela ea araudiari zegozkion baldintzak betetzen ote zituz-ten. Gauzak horrela, azkenik, alkateak haiei galdegin zien eaSan Pedro baselizaren ingurua egokia zen hilerri bihur zezaten.Baiezkoa jasorik, teilatua kentzeko, baliozko gauzak saltzeko etaegokitze lanak enkantean jartzeko erabakia harturik ere, ez zie-ten 1809ko apirilera arte lanei ekin. Kaperaren huste lanetan,bestalde, Olatzeko auzotarrek San Cosme eta San Damianenirudiak beren baselizara lekuz aldatzeko eginiko eskariak baietzajaso zuen. Francisco Antonio Arrieta izan zen egokitze lanakburutu zituena. Ordaintzeko, aldiz, elizak Txilibitu izenekoinguruan zuen lur saila saldu zen. Bien bitartean, 1806an, zaindariaren kapera beste beharrizane-tara bideratu zelarik, arrantzaleen kofradiak eraitsitako parrokiazaharraren lurretan, San Pedroren izenean kapera berria altxat-zeko xedea hartu zuen. Julian Churrucak, ordea, herri barne-aldea behar legez aireztatua egon zedin ingurua zumardi bihur-tu gura zutela argudiatuz, ezezkoa eman zien. Hilerri berria gertakari lazgarrien lekuko ere izan zen bere ibilbi-dean. Hala nola, 1855eko udaldian gupidagabeko kolera izu-rriak astindu zuenekoa. Hamaika malko mikatz isuri zen isilean,osasun beharrizanak bultzaturik irekitako ehortz-leku bateratuenaitzinean. Izurrite ankerraren ostean, ordea, osasun neurriak are-agotuz eta ezarritako arauei hertsiki loturik, 1885ean, 62x32metroko azalera izatera heldu zen, sorreran ezagutu zuenaren bihalakoa, hain zuzen ere. Lanak auzolanean egin zituzten, itxi-tura izan ezik. Lan hauek egitean desagertu zen betiko gizaldiluzez gaur polikiroldegiak hartzen duen inguruan ernetzen zen

otoitz-leku zaharra.Urte bereko azaroa-ren amaieran, orobat,Evaristo Churrucaingeniariak taxututakohilerriaren atea eraikiazen. Kanposantuabukatua zela, 1887anAntonio Leon Erasoerretorea hilerriarengorabehere ta rakobatzorde batenbeharraz mintzatu zi-tzaion udalari. Ekai-nean, horren araute-giak Gotzaindegiarenzein Gipuzkoako Gobernariaren onespena jaso zuen. 1893koekainean, hilerriaren ondoko sagastia erosi eta, asmo beraz,Churrucatarrena zen alboko beste lursail bat ere trukatzeaerdietsi zuten, hilerriari egokiera nahiz simetria hobea emanasmoz. Bestalde, baseliza zaharra eraitsirik, erlijio zerbitzuakeskain zitzan eraikin baten beharra nahitaezkoa zela sumatuzuten. Udalak 1888ko urtarrilean horretarako 1000 pezetabideratu zituen arren, kapera eraikitze lanak ez ziren 1894koudazkenera arte hasi. Azaroan nozituriko ekaitz bortitzek, larrikierasan zioten Francisco Muguerza eraikitzen ari zen kaperari.Berehalakoan birkonpontzeari ekin nahi izanagatik ere, dirurikezak arazoak sortu eta, ezinbestean, santuen kofradia ezberdi-nen ondasunen soberakinetara jo zuten. 1896ko otsailean,sosekin arazo bera zutenez, elizatxoaren beharrezko azkenatontze lanei erantzungo bazien, berriro ere, udalak emanikolaguntzaz gainera, arestian aipaturiko kofradien ondasunez balia-tu behar izan zuten. Mende luzearen ostean, esan genezakeeman zitzaion irudi nahiz izpiritu bertsuan iritsi zaigula.San Pedro, mendeetan bizien babesaz arduratu zen itsas gizo-nen zaindaria, jada aterperik gabe, gizakiei huts egin ezinik,oraingoan biziak ez baina heriotzak eramandakoak zituen ardu-ra nagusi. Isiltasunean, samurki, betierekotasunean bidelagunadeitsu izanez.

Jose Angel Lizardi

INFORMAZIO ITURRIAK

Arranondo aldizkaria. Ondarroa. 2004Mutrikuko Udal Artxiboa.Mutrikuko Parrokiako Artxiboa

Page 12: Kalaputxi 111

12

KALEINKESTA

GARAZI

Nik gustora hartzen dut hilean

hilean, Mutrikuko berri asko

agertzen dira eta gutunak

ditut gustoko. Hala eta guztiz,

umeentzako tartetxoren bat

falta dela esango nuke, hauek

gustora begiratzen dituzte

zorion agurrak eta argazkiak,

baina, ez dakit ba, orrialdetxo-

ren bat beraientzat; asmakizu-

nekin, ezberdinatasunak bila-

tzeko…Bestela desiatzen,

hilero izan beharrean astero

jasoko nuke.

PERU

Irakurtzen dudan guztia

gustoko dut eta interes-

garria delako irakurtzen

dut. Azala dut gogokoe-

na, eta bertan agertzen

diren herritarraren elka-

rrizketak bilatzen ahale-

gintzen naiz lehena, elka-

rrizketa hauek begiratu

edo irakurtzeko.

Nere partez, Zorionak

Kalaputxi!

JOSUE

Kalaputxiri zorionak eman

nahi dizkiot hamar urtetan

egin duen lanagatik. Herrita-

rrok lan polita jasotzen dugu,

bertan herritarrek eginiko

ekintza, lan eta abenturekin

disfrutatzeko aukera dugula-

rik. ZORIONAK ETA URTE

ASKOTAKO!

JOSE LUIS

Kalaputxi

kalean dela

hamar urte badira,

ba nik bost bat urte

damat hau irakurtzen. Ez

diot kasu gehiegi ere egi-

ten. Argazki zaharrak eta

argazkiak ikustea dut

gogokoen.

ANE

Gehixen Zorion Agu-

rretako argazkixak ikus-

tea gustatzen zait, eta hau

esan nahi diot; Zorionak Kala-

putxi 10 urte bete ditxuzulako

eta ondo pasatu.

ANA

Denboran ibili naienez

herritik kanpo lana dala eta,

eguneroko gauzataz edo

Mutrikun gertatzen zanaz

ez nintzan enteratzen. Kala-

putxi dala eta, herriko

berrixak irakurtzen nitxun.

Orain momentuan nahiz

eta Mutrikun bertan jardun

lanian eta herriko gauza

gehixotaz enteratu, ba hala

eta guztiz asko gustatzen

zat Kalaputxiko berrixak

irakurtzea.

Kalaputxik hamar urte bete ditu... 101

0

Page 13: Kalaputxi 111

13

Debabarreneko herritar talde batek osatutako foroaburu duela, gizarte balioak indartu eta sustatzeko hel-buruarekin abiatu da Gure Balioak izeneko ekimena.Proiektuarekin bat egin nahi duten lagunek euren ekar-penak egin ditzakete www.gurebalioak.com gunean.

Integritatea, errespetua, ekintzailetasuna eta lankidetzaedo elkarlana dira Debabarrenan bultzatu eta indartunahi diren gizarte balioak. Debegesa garapen agen-tziak bultzatuta eta herritarrek osatutako foro bat buruduela, eskualdearen garapen jasangarri bat lortze bide-an gizarte balioen garrantziaz ohartaraztea du ekime-nak helburu.

Gure Balioak proiektua 10-15 lagunez osaturiko taldeakgidatzen du. Adin, sexu eta arlo profesional ezberdine-tan diharduten pertsonak dira, Debabarrenan jaioakedota eskualdean lan egiten dutenak. Guztiak ereeuren denbora eta esfortzua trukean ezer jaso gabeeskaintzeko prest azaldu dira, balioetan oinarritutakoeskualde jasangarri bat lortze bidean euren ekarpenaegiteko gertu.

Nolanahi ere, taldea irekita dago partaide berriak jaso-tzeko. Taldean egon gabe, ordea, herritarrek baduteproiektu honetan parte hartzeko beste modurik, internetbidez esaterako. Ekimenari bereziki eskainitako www.gurebalioak.comweb gunean ekimenaren berri jaso ahal izango du ber-tara sartzen den edonork: albisteak, agenda, hurrengohitzorduak… bloga edota argazkiak eta bideo desberdi-nak ere ikusgai dira Interneteko atarian.

Gure Balioak Saria

Gemma Agirregomezkortarentzat

Gemma Agirregomezkorta elgoibartarrak jaso du aur-tengo Gure Balioak saria. Pasa den azaroaren 10ean

egin zen sariaren banaketa Ermuko Lobiano Jauregian.Epaimahaiaren hitzetan, Gemma pertsona ekintzaileada oso, mugak gainditu egin daitezkeela erakutsi dubehin eta berriz, eta oztopoak edo beharrak bertutebihurtu ditu.

Agirregomezkortari 12 urterekin distrofia muskularradiagnostikatu zioten eta gurpildun aulkian dago ordutik.Bere ibilbidean lan mardula burutu du elbarrien gizarte-ratze eta laneratzearen alde eta 1985ean ElgoibarkoIzpi lantegiaren sorreran lagundu zuen. 2001ean,berriz, Miski izeneko GKEa sortu zuen elgoibartarrak.Perun Cusco zonaldeko komunitateei laguntzea daelkarte honen helburu nagusia, bertako haurren eta,batez ere, neskatilen eskolaratzea bultzatuz. Bere eki-menez bideratutako laguntzari esker 600 bat umeeskolatu dira dagoeneko.

2010ean sortu zuen Debegesa garapenerako agen-tziak Gure Balioak saria, Debabarreneko eskualdeangizarte-balioetan oinarritutako jardunbidea izan duenpertsona edo entitatea publikoki aitortzeko. Lehendabi-ziko edizioan, Maria Teresa Ganchegui eibartarrak jasozuen errekonozimendua, Debabarreneko eskualdeanbultzatu nahi diren lau balioak ezin hobe ordezkatzea-gatik.

GUREBALIOAKINDARTUZGUREBALIOAKINDARTUZGUREBALIOAK

Page 14: Kalaputxi 111

14

Oihana KortazarKirolari bikaina

Zeintzuk dira zure zaletasunak?Irakurtzea, noizbehinka zinera joatea eta beste gauza ba-tzuk ere gustatu arren, niri beti gustatu izan zaidana kiro-la egitea izan da, kirola orokorrean; bueno, futbola kendu-ta, gehiago ikusten dudalako negozio bezala. Gehienbat,naturarekin lotura duten kirolak: bizikletan ibiltzea etamendira joatea, oinez nahiz korrika. Batzuek mendiankorrika egitea ez dute ondo ikusten, euskaldunon betikotradizio batean lehiakortasuna sartzea ez zaielako bidez-koa iruditzen, baina denetik egon behar mundu honetan,ezta?

Kirola al duzu bizibide? Momentu honetan, Euskal Herri mailan, behintzat, ezin dakirol honetatik bizimodurik atera. Espainian talde bakarradago, Salomon taldea, kirolariak nominapean dauzkana,baina korrikalari izatetik “marka” izatera pasatzen dira, etapublizitaterako erabiltzen dituzte gehienbat. Hemendikkanpora, Italian esate baterako, badaude lanbide batzukgobernuaren beka moduko batzuei esker lana eta korrikaegitea lotzen dutenak: basozainak dira lanbidez, bainaentrenatzeko aukera izaten dute euren lanorduenbarruan. Espainian hori egin dezaketen bakarrak mendikoGuardia Zibilak dira, erreskateetan parte hartzen dutenak;ezagutzen ditut pare bat horretan aritzen direnak.

Ikasketarik?Enpresa Zientzietan lizentziatua naiz, Oinatiko ETEOn,gero Master en Direccion de Entidades Deportivas eginnuen, ikasketak eta kirol-mundua elkarrekin lotzeko gogoaneukan-eta. Ikasturte honetan, berriz, astean behin joatennaiz unibertsitatera finantzen inguruko ikastaro berezi bategitera.

Has gaitezen hasieratik: noiztik kirolari?Nik etxean kirola ezagutu dut beti, aita txirrindularia izan

zen eta amak kirolik egin ez arren, beti egin izan ditu men-dira pasiarak-eta. Baserriko semea da aita, eta gaur egunere animaliak dauzka, eta naturarekin lotura handia. Gauregunean, bera da nire jarraitzailerik onena eta, aldi bere-an, kritika gehien egiten didana ere bai. Bera ere kirolariaizan da, eta, alde batetik, ulertzen du beti ezin dela nahidena lortu, baina, bestalde, batzuetan hori ahaztu-edoegiten zaio… Umetatik, beti izan dut naturarekin lotura handia; hondar-tzara joateaz gain, Pirinioetara edo Picos de Europara-etajoaten ginen oporretan, mendiarekin lotura zeukatenlekuetara. Gero, neure kontura hasi nintzenean, mendi-talde batean sartu nintzen, eta irteerak egiten genituen.Unibertsitate sasoian, berriz, spinning edo korrika egitennuen, baina ez nintzen hainbeste joaten mendira, zerenazken hiru urteetan egun erdiko lana egiten bainuen ikas-teaz gain, eta ez neukan astirik.

Noiz hasi zinen mendian korrika?Lagun batzuen bitartez, duathloia probatu nuen, eta parebat denboraldi horretan ibili ondoren, Mutrikura etorriberria nintzela, 2008an, Arnoko mendi-lasterketa antolatuzen, eta aproba egin nuen. Horretan ibili gabea nintzen,eta sekulako agujetak eduki nituen, sekula ez nuen-etakorrika egin mendian. Irabazteak beti engantxatzen zaitu,eta handik aurrera, ba, halaxe. Gero, hurrengo astebu-ruan, deskonektatu nahian-edo joan ginen Jon eta biokLekunberrira, eta Hirumugarrieta mendia igo ondoren,taberna batean geundela, Lakuntza-Aralar lasterketareniragarkia ikusi genuen egunkarian, eta handik gertu geun-denez eta arropak ere bageneuzkanez, ba, joan eginginen. Eta han ere irabazi egin nuen. 2009a hasi eta parebat lasterketa egin ondoren, Euskal Selekziotik deitu zida-ten, eta eurekin egin nuen denboraldi guztia. Gero,2010ean geldiune bat egin nuen umearengatik eta, aur-ten, berriz ari naiz korrika.

Semea eramaten du lasterketa guztietara, kirolaren

inguruko giroan murgil dadin nahi du-eta. Ama batek

ere egin dezake kirola, dio berak. Umetatik bizi eta

ezagutu izan du kirol-giroa. Parranda eta gau-pasa

baino gustukoagoa izan du goiz erretiratu eta men-

dira buelta bat egitea. Izakerako gauza asko kirolari

zor dizkio: pertsona urduria, baina gauzak trankil

hartzen dakiena izatea eta jende eta toki berriak

ezagutzea, besteak beste. Denboraldi bikaina egin

du aurten ere gure elgetarrak: 23 laskeketetatik, 20

irabazi eta beste hiruretan bigarren.

Bejondeizula, Oihana!

Kare

nka

Page 15: Kalaputxi 111

Nolakoa izan zen ama izan ondorengo ekinaldia?Nik ez neukan %100eko konfidantzarik, eta besteekinalderatu eta probatu beharra neukan neure burua. Norbe-ra ondo sentitu arren, lehiaketetan neurtu behar da gor-putzaren egoera. Horrela, aurtengo denboraldi hasieranberriro deitu zidaten Euskal Zelekziotik. Nik poliki hasi nahinuen, gauza gutxirekin, eta Espainiako Kopa eta Txapel-keta egiteko konprometitu nintzen. Eta horiek egin eta ira-bazi ditut, baina, gero, tartean, Zegama-Aizkorri irabazte-arekin, Munduko Kopako lasterketetakoa denez, proposa-tu zidaten Munduko Kopa ere guztiz bukatzea, eta horrekbeste sei lasterketa gehitu zizkidan. Eta hori ere irabaziegin nuen. Gero, Europako Txapelketa ere irabazi nuen,eta gero Kilometro Bertikaletan, Espainiako Kopa.

Janariaren eta bestelakoen kontrolak ere egin beharkodituzu?Ez daukat inor janaria kontrolatzen didanik, baina neu naiznahiko zorrotza horretan. Nik jan asko jaten dut, baina ezdut edozer gauza jaten. Horixe da gauza bat ez zaidanabatere kostatzen: gehiago kostatzen zait ez zaintzeazaintzea baino. Zaintzen banaiz, trankil sentitzen naiz.Denetik jaten dut; bueno, okela gorririk ez dut jaten, baka-rrik astean behin gibela, burdina galerarik ez izateko.Arraina, denetik, baina dena plantxan eginda; barazkiasko jaten dut eta, normalean, entsalada gutxi. Porru-patatak, espinakak, azelgak, leka-patatak… horrela, bero-ak, ez entsaladan. Gosaria da niretako inportanteena, etadenbora behar izaten dut gosaltzeko. Bi frutapieza, sesa-mo-ogia tostatuta (mermeladarik eta ezer gabe), esnea(kaferik eta kakaorik eta ezer gabe) eta infusio bat. Las-terketetara joaten naizenean, mueslia gehi-tzen dut. Bainaez dut dieta makrobiotikorik eta horrelakorik egiten. Eta,gero, medikuak —Athlon-eko Alberto Garaik— agindutakobitamina batzuk. Denboraldi hasieran, esfortzu-proba egi-ten digute eta analitikak hiru hilabetetik behin.

Ondo ezagutzen duzu zeure burua?Kirolean, ezaugarri bat baino gehiago eduki behar dituzu:ezaugarri fisiko batzuk eta, bestalde, mentalki ere edukibehar dituzu ezaugarri batzuk, pazientzia, esate baterako.Lehiaketa asko luzeak izaten dira, sei ordu inguru ematendituzu korrika, eta gauza asko pasatzen dira zure burutik:batzuetan, etsitzeko gogoa ematen dizu, ondo ez zoaze-nean, baina jakin behar duzu zeure bururari: trankil, eman-go diogu buelta honi, esaten, eta hotz jokatu behar izatenda. Tenplantza horrek, gero, eguneroko bizitzako ezuste-etan gauzak lasai hartzen laguntzen dizu; zer edo zerpasatuz gero, ez naiz hasten mundua bukatu beharkobalitz bezala. Gero, aparte, hainbeste jenderekin tratatzendugunez, orain arte oso irekia izan ez arren, ireki egitenzara. Eta, bai, kirolak laguntzen dizu zeure burua ezagut-zen. Ama izan naizenetik, gainera, asko aldatu naiz, batezere, mentalki. Lehen, lehenago errenditzen nintzen, eta

orain, pentsatzen dut lasterketa baino gauza zailagoakegin ditudala, eta aparteko indar bat sentitzen dut aurreraegiteko; gehiago ezin dut, pentsatzen dudanean, benetangehiago ahal dudala esaten diot neure buruari; badaukatbeste indar bat, eta indar hori ama izan naizenetik ateradut.

Zenbatero entrenatzen duzu?Egunero entrenatzen dut, astean behin izan ezik: masajeajasotzen dudanean. Urtarrilean hasten naiz entrenatzen,eta martxoa/apirilean izaten dira hemengo probak, maia-tzetik aurrera hasten dira Espainiako eta munduko kopaeta txapelketak. Euskal Zelekzioko entrenatzaileak, JokinLizeagak, prestatzen dit entrenamendu-erritmoa, jokatubehar ditudan proben araberakoa. Hilabetekako planifika-zioa egiten dit. Bakarrik entrenatzen dut, lasaiago ibiltzennaizelako eta, gainera, nire entrenamendua oso espezifi-koa izaten delako: mendian korrika batzuetan eta errepi-dean beste batzuetan eta baita bizikletan ere. Selekziokobeste kideak urruti samar bizi dira, eta ezin dugu elkarre-kin egin entrenamendua, bakoitzak bere orduak eta egin-kizunak dituelako.

Galtzaile txarra zara?Ba, behar bezala prestatu gabe joan banaiz, bai, bainanire esku ez zegoen beste zerbaitengatik izan bada,orduan, irakurketa positiboa egiten dut. Adibidez, aurten23 lasterketa egin ditut eta hirutan izan ezik, beste guztiakirabazi egin ditut, eta hiru horietan, bigarren egin dut.Horrelakoetan, ni ondo joan banaiz, baina beste bat hobeaizan bada, ba, bueno. Baina, adibidez, Dolomitetan zeroazpitik 9 gradutan korrika egin behar izan nuenean —nihotzak oso gaizki hartzen nauela jakinda— bigarren amai-tu izana nik banekien zergatik izan zen. Tontorrean, bos-garrena nintzen, zeharo izoztuta, eta helmugan bigarrenairitsi izanak oso irakurketa positiboa dauka niretzat,eskuak jaso eta dena egin nuen, ia neuk irabazi izan banubezala.

Eskertu nahi ditu: Mutrikun egindako bi omenaldietarajoan eta kalean zorionak emateko gelditzen duen jendea-ri, eskerrik asko. Munduko kopara joan zen herriko lagun-taldeari ere bai. Berea eta beste hainbat kirol-mota ezeza-guni laguntzen ari direnei: Ternua, Forumsport, Spiuk,Compressport... Eta beste hainbati.

Aldarrikatu nahi du: Euskal Herrian ez dutela inolakolaguntza eta bekarik izaten kirol minorizatu hauek.

Oihanaren ibilera jarraitzeko Web-orri espezializatuak:http://www.corredordemontana.comhttp://www.desnivel.comhttp://www.euskaltrail.comhttp://monrasin.blospot.com

15

Page 16: Kalaputxi 111

16

Lap

azo

rrik

eix

ak

Askoren ustez hillabete illuna da zemendixa. Batetik,erlojuak ordubete aurreratu genduzenetik eguzki-ordugitxiago daukaguz. Bestetik, hillebete hasieran, GauBeltzak (kalabaza eta guzti) heriotzia ekartzen digugogora... umorez hartuta ere kontu beltzak. Illuntasunhori aprobetxauta sorgiñak aitxatuko ditxugu orainguan.“Sorgiñak” esanda gure aitxon-amonen upiñak etorrikozakoz burura bati baiño gehixori. Baiña kontuz! sasoibaten jende askok siñisten zoan-eta sorgiñak egon bazi-rala. Sorgin hitzaren jatorrixa ez dago garbi. Batzuen ustez,‘sor(tu)’ aditzetik dator: Sor + -gin, ‘sortzen doana, sor-tzaillia’. Itxuria, emagin lanak ere egitten zitxuelako.Beste batzuk ez dira eritzi hortakuak, eta latiñezkosorte(m) (‘zorixa’ esanahixan) dauke sorburutzat. Telebistarik ez zauan sasoian gure baserrixetako suton-duan orain baiño upin gehixo kontatzen ziran. Sorgiñakkatu bihurtuta agertzen zakuz askotan. Erreza da orain-dio ere upin hau entzutia:Gabian, etxekuak ohera juandakuan, andria geratzen eizan goruetan sukaldian, harixa egitxen. Tximinixanbehera katua bajatzen zan eta andra hori bildurtu egi-txen zoan. Egun baten, esan dio gizonari katu batekertetzen diola gabero; gizonak esan dio bera jarriko dalabere partez goruetan. Jarri da plantak egitxen gizon horieta han nun agertzen zakon katua, eta esan dio gizonai:“Bizarra okotzian eta goruetan?” Eta gizonak erantzun: “katua izan eta berriketan?” Etadanba! Goru-makillarekin jo eta aurreko hankia hausiegin dio. Gero zer eta auzoko andria eskuturra hausitxa.Auzoko andria ei zan katu haura; sorgiña, itxuria.Sasoi baten, arrantzalien artian ere entzuten ziran an-tzeko pasadizuak; Eusebio Arreitunandiak ‘txokero’ kon-tatzen zoanez, behin Debakabrara juanda etxaria eginzeuen eta izurdia agertu zakuen. Arpoia bota zion, bai-txa asmatu ere. Haize gogorra atera zoanez portura juanziran. Txalopako patroia bere etxera aillegatu zanianandria topau zoan arpoiak egindako zaurixarekin.Lehengo izurdia, andra haura ei zan.Romualda Burgaña zanak bere aitxari pasautakoa kon-tatzen zoan; amuak egitxen zitxuan eta Ondarrura jua-ten zan oiñez amuak saltzera. Bakarrik juan zan batenillundu egin zakon bidian eta oiñez zatorrela, Madalenainguruan, jendia somatu zoan dantzan, sorgiñak itxuria.Anjelusa jotakuan ertetzen ei zeuen sorgiñak. SantoKristua (kurutzia) eruaten zoan beti aldian gure amugi-lliak. Atera zoan eta erakutsi zixuen esanaz: “earkizabilzte baiña hau baiño gehixo baldin bazeate etorrihona”. Akabo, danak ezkutatu ziran Santo Kristua ikusizeuenian, inpernukuak ziran-eta.Beste ‘bertsio’ batzuetan, erromerixa horretan partehartzera konbidau eta eskeiñitxako kopatik edan aurre-tik “Jesus!” esatian desagertu ziran sorgiñok.Garai baten lamiñak bazirala siñisten zoan jendiak. Sor-gintzat zaukezen mutrikuarrek. Lamiñak erreka onduanbizi ziran andrazko gaiztuak ziran. Galdu edo Galdonabaserri aldamenian Lamiñategi izeneko sakon-unia do.Hor egoten ei ziran lamiñak.Erreka onduan edo erreka-zuluetan bizi ziran sorgiñak.

Bai Ibiri baillaran bai Larangan sorgin-zuluak izenekotokixak doz. Olabarrietatik hurre dauan Xoxuarte errekan, Xoxuarte-ko zuluan hobeto esanda... sorgiñak zirala esaten zan.Astigarrabixan entzun detenez, behin Torre baserritikIdurrerako bidian zijuan gizon batek emakume-jendiaikusi zoan bristiti-brast! erropia garbitzen, denak bateraesaten zabilzela: “ez gerala baiña bagerala ehun etaberrogetamar hamen gerala”.Bada Mutrikun Sorgiñerreka izeneko errekia. Gaur egunArtzaiñerreka izenez ezagunagua da, baiña aspalditikdaukaz bi izen horrek hainbeste errota mugitxu zitxuanerreka horrek.1775eko kereilla baten Atxukarro baserriko Ursula Aja-rristak hiru emakumeren kontrako kereillia jarri zoanbera sorgiña zala zabaltzen zabiltzelako. Dakizuenbezela Atxukarro baserrixa Sorgiñerrekan do. Kereillahorretan hola agertzen da: “el arroio de Arzerain de estajurisdizion, llamado por otro nombre Sorguin erreca o

Arroio de Brujas”.“Sorgin hitza” Mutrikuko hainbat hitzetan daukagu; Sorgin-dantza izeneko doiñua ere bado Mutrikun,R.M.Azkuek bere «Cancionero Popular Vasco» liburuanjaso zoan bezela.Zer da sorgin-orratzixa? Bi esanahi daukaz hitz xelebrehorrek: batetik, gardulatz bati (Dipsacus fullonum) halai-xe esaten zako; esaten danez sorgiñek landara hau ibil-tzen zeuen orrazteko. Bestetik, arrantzaliek ondotxodakixe zeintzuk diran sorgin-orratzixak izeneko laiñuak.Laiño horrek ikusitxa badakixe 24 ordu baiño lehenuomendebalak joko doala, eguraldi txarra datorrela.Olabarrieta aldian entzun detenez, euri gogorra eginda-kuan erreka-aldetik azaltzen da laiñua. Laiño hori behe-tik gora ikusten zanian, “han sorgiñak ein dee sua oaiñe!”. Halaixe esaten zeuen bertakuek. Laiñuak sorgiñekegindako suaren ketzat zaukezen-eta.Mutrikun, martitzena jotzen zan sorgin-eguntzat.Gure zaharrek esaten deuen bezela, lehen sorgin askozan, baiña eskopetak erten zeuenian akabo, danakamaitxu ziran. Batzuk Eibarko arma-fabrikia joten deue‘erruduntzat’.

Josu Larrañaga Arrieta

Sorgiñen orratzixak

Herri bete sorgin

Page 17: Kalaputxi 111

XXVI. OKELAR BERTSOPAPER SARIKETA

MOILA BERRIADoinua: Elurra teilatuan

Egilea: Irene Galarraga

Mutrikuko herrianhasi zen egiten,moila berri bat etaez dute amaitzen.

Moila horrek egin dugauzatxo bat gaizkihondartza txikitu duta orain leku gutxi.

Rau, rau, rau, rakata plauhau duk umoreautzi alde bateraeuskaldun jendea.

Lotsagarria da baimoila hau benetan,Mutrikuko jendeahasi zen protestan.

Olatu handiekinhasi da apurtzen,eta moila berriadago pixkat txartzen.

Rau…Hainbeste protestekinsegi dute martxan,eta mutrikuarrakhasi dira dantzan.

Oraindik ez dakigubukatuko duten,guk jarraituko dugupoz-pozik jolasten.

Rau…

MUTRIKUKO BANDADoinua: Elurra teilatuan

Egulea: Sara Basurko

Mutrikuko banda daoso arraroa,hori galdetuz geroerantzun mordoa.

Rau, rau rau, rakata plau,hau duk umorea,utzi alde bateraeuskaldun jendea.

Klarinetea gorasaxofoia behera,Mutrikuko bandan dosekulako aukera.

Rau…Partitura zailetanguztiok kantatzen,ta errazetan berrizbanda osoa jotzen.

Rau…Zuzendaria dagooso nazkatuta,ondo joko al dugunbeti kezkatuta.

Rau…Kalejiretan betijendea protestaka,solistak huts egin dudenok algarada.

Rau…Nik kontatu dut denapilo bat pentsatuz,hau da nik dakidanagure bandai buruz.

Rau…

EGURALDI TXARRADoinua: Astoa ikusi... Egilea: Mikel

Manzisidor

Gaur gauean bota duzaparrada ona,esnatzeko gaitzaa ze kriston pena.

Eskolara etorripozik gaude gu,ikasteko ondo taikasiko dugu.

Erdiko kaleana ze txapa pila,euri dena doausteldu dadila.

Beheko plazan dagoa ze jende pila,Atxukalen beheraetorri dadila.

Itsasotik dator tahaize ekaitza,zurrunbiloa sortzenitsaso hitsa.

Ezin dugu bainuahartuhotza delako,korrontea etorriito betirako.

MUSIKA ESKOLADoinua: Ikusi nuenean

Egilea. Maider Unanue

Ikusi nuenean musika eskola,denok hasi ginen bai pozez saltoka.

Urte bat pasatzeangeunden gu primeran,oso ondo gu geunden Carlosen klasetan.

Gero haunditu ginenhirugarren mailan,eta hasi behar ginen intrumentu algaran.

Orain haundiak garahamaika urtekin,eta klasea daukat biolinjolearekin.

GABON JAIALDIADoinua: Joxetxo OlaberrikoEgilea: Nahia

Aldabaldetreku

Artero ospatzen dugugabon jaialdiabatek Poker Face etabesteak Mamamia,batzuk kantatzen etabesteak dantzaldiahola pastasen dugueguardi guztia.

Hasieran guztiokgaude ensaiatzenkaxerito jantzitagabiltza dantzatzen,guraso eta amonaguri begiratzeneta laguntzen dutebai ondo pasatzen.

Bi hilabete ingurugabiltza prestatzendena ondo irteteadugu itxaroten,gaizki ez irtetekogaude errezatzenaurtengoarekin garabetiko agurtzen.

MUTRIKUKO BANDA

BETI KALEAN

ZEHARDoinua: Pasaiako herritik.Egilea: Ane Egaña

Jaiak iritsi dirakalean koadrilazezenak eta bandakibiltzen di(r)a mila,tronpeta, klarineteta saxofoi pilatrikitixa ere baiibili dadila.

Karlos da zuzendaribanda ensaiatzenez dut gehiago jo nahiesango diot jotzen,egunak eta gauakdaramat pentsatzentrikitixa ere baihas dadila prestatzen.

Gabonetan joko dugure bandak hemenhasi beharko dutlaster ensaiatzen,trikitixa kaleanhas dadila jotzenaspertuta bainagobeti gu irteten.

DIKEADoinua: Elurra teilatuan

Egilea: Jon Iparragirre

Olatuak egin dugaur moila zulatu,hargatik ez dakitehau nola amaitu.

Ta orain obreroakgruakin konpondu,gaur etorri da etatxapuza egin du.

Obreroak lan egineta izorratu,berriro olatuakmoila du puskatu.

Atzo esan zuten babadator ekaitza,hargatik erori daba berriro haitza.

Orain nahi dute berrizmoila ondo babestu,bestela olatuakberriro puskatu.

ONDDOAKDoinua: Ama begira...

Egilea: Elena Alberdi

Mutrikuko herrianmendian ibiliazperretxiko handi batbatu zuten iaz.

Jende mordoa doamendira irrikazsaskia eskuetanta onddoak batuaz.

Gu mendian gabiltzagora eta beherairrist egin etaerori lurrera.

Onddo toki ederradaukagu guk hemensaskia bete dugugaurkoan bederen.

Zuhaitzaren ondoana zelako onddoaegingo dugu honekintortila gozoa.

Etxera iritsi etaprestatu zartainaapurtxo bat itxaroneta dago egina.

17

...eta

kitto!

Page 18: Kalaputxi 111

Aurtengo martxoaren 29an bete ziren 100urte Atxukale jaio zela. Mendeurren horidela eta, Mutrikuko Udalak eta Goizeko

Izarra antzerki taldeak omenduko dute “Antzer-kiaz Blai” ekitaldien barnean hain antzerkigile etaantzezlari trebe izan zena. Gure Kalaputxi ereelkartu nahi da omenaldi horretara.

Kristau sinesmena, Euskal Herria eta Euskaraizan zituen ardatz bere bizitzan. Idatzitako an-tzerkietan nabaria da lehena. Abertzaletasunaeta mutrikuartasuna barne-barnetik sentitu etaaldarrikatu zituen noiznahi. Antzerki-idazle ona,eta antzezle paregabea. Kazetari lanetan Atxuka-le goitizenez nabarmendu zen, eta halaxe izanzen ezagutua eta deitua herritarren artean. Eus-kaltzaindiako kide urgazle izendatua, euskarabatuaren jaiotzan giltzarri izan zen 1968koArantzazuko bileran hartu zuen parte. Donostian zendu zen 1996an, eta hain bihotzeanzeukan Mutrikun hartu zuen atseden haren gor-puak.

Arrantzale familian jaioa. Aita, Gaspar, herritik urrunibiltzen ohitua: galiziar ontzietan urte askoan. Ama, Kar-men, Donostian neskame egona liburutegi eder etaugari baten jabe zen familian. Etxekoandre jakitunak“klasikoak” eta abar irakurrarazi eta elkarrekin komenta-tu egiten ohi omen zuten, baita euskal eta erdal antzer-ki jaietara eraman eta hartaz jardun ere. Beraz, sasoihartarako, emakume jantzia zen, eta irakurzalea; horrekeragin handia izan zuen Antonioren heziketan.

Mutrikuko frantziar mojetan eta San Migeleko karitate-koekin egin zituen oinarrizko ikasketak, eta kresal usai-neko euskaran blaitu zen herriko kaleetan. Geroago,haurtzaroko ikasketak abiapuntu hartuta, bere kabuzegin zituen kontabilitatea eta “Teneduria de libros”,baita “Cuestión Social” ere, berak aukeratutako liburuakerabilita, eta korrespondentzia bidez. Baina etxerakoogia ere eraman behar, eta itsasoko lana izan arren ohi-

koa arrantzale familietan, zaku-fabrikan egin zuen lanama Karmenek, senarraren bizitza garratza ezagututa,ez zuelako nahi bere semerik itsasoan.

Gaztarotik izan zuen idazteko trebetasuna, bere ametsbilakatu zen arte. Euskara galzorian ikusten zuen, etahemeretzi urterekin hasi zen bere euskarazko lantxoakbidaltzen El día, Argia eta Euzkadi aldizkarietara. Futbolkronikak izan ziren lehenengoak “Kirol-zale” izenordeaerabiliz. Beranduago, batez ere, Zeruko Argia, Egan etaAgur aldizkarietan jarraitu zuen idazten. Horrez gain,Batzokiko aurreskulari trebe eta antzezle ospetsuarensona zuen herrian. Antzezle lan horietan jarduteak bul-tzatuko zuen geroago antzerkiak idaztera.

Orduko gazte guztiei bezala, 1936-1939ko gerrateakbaldintzatu zion bizitza. Garai hartan, itsasertzekoherriak asaldatuta zebiltzan hainbeste jenderen ihesaitsasoz bideratzen; Mutrikun ere horretan jardun zutenbera tartean zela. Bere burua mehatxatuta ikusteraheldu zenean, Bidasoa zeharkatu eta Ziburura joan zenihesi. Bederatzi hilabete egin zituen han nahiko bizimo-du okerrean, giroa ez baitzen abertzaleen aldekoa, sal-buespenak salbuespen. Etxera bueltatzea erabaki zuen,eta desterrua zein kartzela ezagutu. Hala ere, heriotza-zigorra ekidin, eta 1941ean Mutrikuratu zen.

Urte berean ezkondu, eta, hala beharrez, aitaren ogibi-deari jarraituz, itsasontzi batean ibili zen, makinista gisa,pare bat urtetan. Ondarroara joan zen bizitzera kontabi-litate-buru izateko lana aurkitu zuenean, eta lehenhamarraldia bi enpresetan egin ondoren, Ortiz kontser-ba fabrikan egin zuen lan bulegari, 1984ra arte. Beremutrikuartasuna beti aldarrikatu arren, buru-belarri

JOSE ANTONIO

ARKOTXA MARTIJA

“ATXUKALE” (1911 – 1996)

Kulturari lotua

Euskara galzorian ikustenzuen eta hemeretzi urterekin

hasi zen bere lantxoak idazten.

18

Page 19: Kalaputxi 111

sartu zen Ondarroako kultur bizitzan, baita sozialeanere, eta sustatzailerik onenetakoa izan zen Agustin Zubi-karai lemazainaren alboan Kresala elkartean, eurenlagun Imanol Oruemazaga, Jose Markuergia, Jose MariEtxaburu “Kaminazpi”, Txomin Ituarte, Amaia Aulestia,Juan Arantzamendi eta abarrekin batera.

Antzerkia zen bere kutuna, eta maiz azaldu zen jendau-rrean antzezle bikain modura. Baina euskara eta euskalizatea helarazteko bide oso egokia zela konturatuta,etxeko idazmakinaren aurrean bakarkako ordu asko eginzituen antzerki berriak orrietara eramaten. 1949an izanzen lehenengo aldia; urte berean Nork nori ziria sartu?bakarrizketa eta Arnope, hiru ekitaldiko antzerkia idatzizituen. Horien atzetik etorri ziren San Piñastei eguna(1951), Antzerki ikusketa berezia (1954) Zarautzen sari-tua, Arantzazuko anai Patxi (1956), Gabon gabontzeta(1956) Egan aldizkarian argitaratua, Leniz¨ko alaba(1959), Brokel jauna (1964), Josan (1966), Porterarensemea (1967), Naximentu berria (1969), Itxas-lanbrotan(1970), Joxe-Maritarrak (1980) Toribio Alzaga saria, Kre-sal txipristiñak (1982), Patxikilo eta Pantxika (1985).1994an bere anaia Jesusekin batera omenaldia jasozuen Azpeitiko Antzerki Topaketetan eta Mutrikuko Uda-

lean. Ondarroan ere 1992an azkeneko aldiz Kresaletanantzeztu zutenean, omenaldi hunkigarria egin zioten.

Antzerkiaz gain, La voz de Guipúzcoa irratian lan eginzuen Atxukale izengoitia erabiliz, Maria Dolores Agirre,Ignazio Eizmendi “Baserri”, Nemesio Etxaniz eta abarre-kin. 1961ean C.A.T. erakundeak antolatutako lehiaketanbere Arrai saltzaileak eta Egia ta arria gidoiek lehen sariajaso zuten.

Euskaltzaindiari begirune handia zion, eta arretaz jarrai-tzen zituen haren aholkuak. 1965ean erakunde honekeuskaltzain urgazle izendatu zuen, eta 1968an urriaren3tik 5era Arantzazuko Santutegian egin zuten euskarabatuaren inguruko bilera goraipatu hartan, egoera zailaizan arren, salbuespen egoeran baitzegoen Gipuzkoa, ezzion entzungor egin deiari, eta aro berri baten sorrera-ren lekuko izan zen gure Atxukale.

Jubilatu zenetik, idazteaz gain, non zer antolatuko, hara-xe inguratzen zen, eta ez zen zaila Mutrikun zenbaitekintzetan parte hartzen ikustea. Bere osasunak gainbe-hera egitean, Donostiara joan zen bizitzera. 1996an,bere Mutrikuren lurrak hartu zuen magalean.

1968 Euskaltzaindiaren Arantzazuko batzarra

19

Page 20: Kalaputxi 111

ROBERTOZorionak osaba,koinatu, suhia...Ondo ondopasatu eta...Aupa Erreala!

EKAIN, IDURRE eta IREBERZorionak izeko Idurre, Irebereta Ekain! Txokolatezko milamusu etxekoen partez!!!

MARENZorionak gureetxeko sorgint-xoari azaroaren14an 6 urteegin dituzulako.Ama, aita etaEnararen partez.

IREA eta MARTINZorionak bikote!Muxuak etxekoenpartez. Izan zoriontsu!

ZORIONAGURRAKZORIONAGURRAKZORIONAGURRAK

IZADIAzaroaren 21eanhiru urte! Muxuaketxeko danon par-tez, berezikiamona Julitak

20

ITZIARZorionak ItziarUrriaren 21ekopartez, etxekodanon partez.

KALAPUTXIZorionak etabeste hamarurterako osasunaizan dezazula!Falta direnakgogoan, haiekgabe hemen ezginatekelako.

AUROZorionak lagun!txinurri isilarenantzean,beti lanean.Hamargarrene-ra iritsi gera!

MIKELZorionak! azaro-an 20an 5 urtebete dituzulako.Muxu haundi batetxeko guztieneta batez ereMaialenen partez

MILAZorionak etatxin-txin zureurtebetetzean!Muxutxuak,Tolon & Masi-llas konpani.

AIURAzaroaren 13an lau urte!Zorionak etxeko danonaldetik, bereziki Xubaneta Andderen partez.

NEREAKalaputxikotxinpartariZorionak!Hamargarrenerairitsi gera!

EIDERZorionak eta kre-salezko muxuakMutrikutik.Ramonita, Balda,Yon eta Arrate.

ARATZ ETA IZAROZorionak bikote mikote!segi biok beti bezelako biz-kor eta umoretsu. Matxohaundi bat Isasi eta Sagas-tiberrikoen partetik.

10

Page 21: Kalaputxi 111

Arg

az

ki Z

ah

arra

21

EDERRENA ZINEMAN IKASTOLAKO HAURRAK 1970an

Laukotea: Juan Manuel Loidi, Miren Lore Egurbide, Idoia Badiola Txaket,Joseba Urreisti Olabarro.

Page 22: Kalaputxi 111

22

Ag

en

da

ABENDUAK 18MARKINATIKZEHARKALDIA

MENDI IRTEERAK

ABENDUA

AZAROA

1ean Zalduegi2tik 4ra Burgoa(zapatu goizean, Apraiz)

5etik 8ra Otxagabia9tik 11ra Apraiz12tik 15era Burgoa16tik 18ra Zalduegi(zapatu goizean, Otxagabia)

19tik 22ra Apraiz23tik 25era Otxagabia26tik 29ra Zalduegi30 eta 31n Burgoa

(zapatu goizean, Apraiz)

ZAINTZAKO BOTIKAK

18tik 20ra Otxagabia21etik 24ra Apraiz25etik 27ra Otxagabia28tik 30era Zalduegi

AZAROA - ABENDUA

OKELAR anaiakXXVII. BERTSOPAPER SARIKETA

MAILAK: Gazteak: 16 urtera arte.Helduak: 17 urtetik aurrera.

LANAK

Bertsoen neurria, doinua eta gaia librea izango da.· Gazteak: Gutxienez 3 bertso edo 6 kopla.· Helduak: Gutxienez 6 bertso.SARIAK

Gazteak:Lehenengo saria: Txapela + 60 € + oparia.2. saria: 30 € + oparia.

Helduak:Lehenengo saria: Txapela + 300 €.2. saria: 150 €.

Oharrak:· Bertso sorta batek ez du sari bat baino gehiago jasoko.· Epaimahaiak hala iritziz gero sariren bat eman gabe utzidaiteke.BALDINTZAK

· Bertsoak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta inon saritugabeak izango dira.· Lanak izenordez sinatuko dira.· Bertsoekin batera izenordea agerian duen gutunazalbaten barruan egilearen izenorde, izen, helbide, adina etatelefonoa bidaliko dira. Bertso bakoitzari bere ordena zen-bakia jarriko zaio.· Bertso sorta bakoitzaren doinua jartzea komeni da.· Posta elektronikoz bidali nahi duenak bi artxibo bidalikoditu doc (WORD) edo odt (WRITER) formatuan. Artxibobatean bertso sorta bera eta ezizena idatziko ditu eta bes-tean bere datu pertsonalak: izenorde, izen, helbide,adina eta telefonoa.HELBIDEA

Lanak helbide honetara bidaliko dira:Posta elektronikoa: [email protected] edoOKELAR bertso paper sariketaMutrikuko Bertso EskolaLuardo etxea (Barrenkalea, z/g)20830 Mutriku (Gipuzkoa / EUSKAL HERRIA)EPEA

Lanak azaroaren 24a baino lehen bidali beharko dira aipa-turiko helbidera.SARI BANAKETA

Mutrikuko Santo Tomas ferian banatuko dira sariak (abenduak 17).

Azaroak 19, zapatua

13:00etan Zabiel PlazanMutrikuko Musika Bandaren Kontzertua

Azaroak 25, martitzena

17:00etan Banda Txikiaren kalejira19:00etan Musika Eskolako VIII. Santa Zezilia kontzertua.

AZAROAK 25

CARTAS DESDE

IWO JIMA

ABENDUAK 16

FELIZ

NAVIDAD

ZINE FORUM

Ostiraletan doain Zabielen

AZAROAK 19

ROMEROLAGUNARTEAREN

BAZKARIA

AZAROAK 19an

Egun berezia

Bertan Elkarteak

antolatuta

Page 23: Kalaputxi 111
Page 24: Kalaputxi 111