28

Kalaputxi 75www

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Mutrikuko herri-aldizkarixa

Citation preview

Page 1: Kalaputxi 75www
Page 2: Kalaputxi 75www
Page 3: Kalaputxi 75www

33

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68 / 635 74 83 93e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 2.000 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutukoazken mailako ikasleak

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkari haukaleratzea posible egin duzuen guztioi

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6-7

Bi hitzetan 8-9

Komikixa 9

Karenka 10-11

Gizartia 17

Elkartasuna 18-19

Kirola 20-21

Historixa 22

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26

IRITZIXA

LORA KONTUAK

Txairo Bikoteak kanta baten hauxe abesten du: “Lorerik ederrena, zelaian sortu-takoa” A ze arrazoia! Batez ere Mutrikun. Aspaldi honetan Mutrikura etortzen naizen bakoitzean tristuraz itzultzen naizetxera. Herriko etxekoandre edo etxekogizon abilen batek txukundutako lau balkoi ken-duta, lora eta landara gutxi ikusten ditut Mutrikuko berdeguneetan. Larangakoedo Olatzko belardietara joan behar loratxo, zuhaixka eta zuhaitz txukunak ikus-tera.Ondarrutik sartu eta hainbeste kostatutako Txanbolingo errotondan artaldeaastebetean asetzeko beste belar. Goiko parkean Tarzanek laster etxea erosi beharomen du oihan dexentea topatu duelako. Loreontziei dagokionez, burusoil ugari.Eta ez naiz gehiago kontatzen hasiko.Nik hemen ez det errudunik bilatu nahi baina asko gustatuko litzaidake herrianbelar txar gutxiago eta loretxo gehiago ikustea. Herritar guztiok, gazte nahiznagusiak, erakunde publiko nahiz pribatuak, apurtxo bat gehiago saiatu beharkoginateke gure parke, loreontzi eta abarrak zaintzen. Azken finean herriari itxurahobea ematen.Agian udalak esango du ez dagoela dirurik, ez dagoela astirik horretarako. Agianherritarrek esango dute pake-pakean dauden lora eta landara apurrak errespeta-tzen ez dakigula. Horren harira, duela egun gutxi Mutrikuko loreontzietako lan-dara batzuk hankak omen dituztela enteratu naiz. Egia ote?Euskal Herriko herri batzuetan diru mordoa gastatzen dute lorezaintza zerbi-tzuetan eta hori ere ez da kontua. Baina gure herria txukun eta eder edukitzea,bai!Beraz, mutrikuarrok, belar txar gutxiago eta kimu berri eta lore koloretsu gehia-go.

Agurtzane Urriolabeitia

Mutrikuko Udaleko EuskaraBatzordeak diruz lagundutakoa

Gipuzkoako Foru Aldundiakdiruz lagundutakoa

-k

diruz lagundutakoa

Page 4: Kalaputxi 75www

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)UZTAILA

18tik 20ra M. Cristina Riveiro (Apraiz)21etik 24ra Javier Otxagabia25etik 27ra Lon Apraiz28tik 31ra M. Cristina Riveiro

ABUZTUA

1etik 3ra Amaia Zalduegi (Otxagabia)4tik 7ra Lon Apraiz8tik 10era Javier Otxagabia11tik 14ra Amaia Zalduegi15etik 17ra M. Cristina Riveiro (Apraiz)18tik 21era Javier Otxagabia22tik 24ra Lon Apraiz25etik 28ra M. Cristina Riveiro29tik 31ra Amaia Zalduegi (Otxagabia)

IRAILA

1etik 4ra Lon Apraiz5etik 7ra Javier Otxagabia8tik 11ra Amaia Zalduegi12tik 14ra M. Cristina Riveiro (Apraiz)15etik 18ra Javier Otxagabia

interesekotelefonoak

informaziua44MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

DEBARA

Astegunetan: 7:15etik 21:15era orduro / Jai egunetan: 8:15etik 21:15era, orduro

ONDARROARA

Astegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro / Jai egunetan: 7:55etik 20:55era, orduro

OTXAGABIA: 689 58 57 59 • APRAIZ: 630 05 50 97 ZALDUEGI: 669 26 22 01 • RIVEIRO: 667 33 88 90

Autobusak

Botikak

OSASUNA

Anbulatorioa (Osakidetza)..................943 60 43 00DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak .......................................943 46 11 11

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake Epaitegia ...................................943 60 70 49Itsas etxea..........................................943 60 34 00Ur patzuergoa....................................902 30 22 22Mankomunitatea (trasteak eta zaborrak)..........................................................943 70 07 99Alde Zaharra eraberritzeko zerbitzua..943 60 34 18

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .........................943 60 41 19

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Gasolindegia ......................................943 60 32 10Miruaitz Frontoia................................943 60 46 79

Page 5: Kalaputxi 75www

55zeuk esangu

tuna

kMUTRIKU ETA HONDARTZAK

Mutriku zazpi hondartza dituen herria da,baina zelako hondartzak?

Debatik gatozela, nagusienak: Hondarbeltz.Badakigu, Deba ibaiak kutsatua, goi aldekoherrietako zikin guztiak hartzen dituen hon-dartza.

Mutrikuko hondartza. Bertara iristea ezi-nezkoa azken urteetan obrak direla eta.

Saturraran. Hondartza dexente bakarra,baina norentzat? Hondartza izugarri politadaukagu, baina ezinezkoa egiten da bertanibiltzea, harriz, egurrez eta txakur-kakaz be-tea baitago. Dutxak gutxi eta zahar-zaha-rrak dira. Ezin al da ganorazko dutxarik ipini? Horrenbeste harri egonda, ezin al damakina bat egunero pasatu hondartzan oi-nak apurtu gabe ibili ahal izateko?

Mutrikuar bat

PORTUA ETA PUERTOS

Moilan hazi eta hezi garen askori arraroakegin zaizkigu aspaldian gure herriko portuangertatu diren hainbat gorabehera. Gure sa-soitik hona itsasontzi gehienak galdu dira,gaur egun bi baino ez daudela gure kaian.Hortaz, gure herriak beti izan duen mañelikutua nola galdu duen ikusi eta bizi ahalizan dugu. Lehen arrantzale giroa nagusi ze-na, gaur egun aldatzen ari da, oso garbi ezdugula zein jite hartuz doan.

Txikitan pentsatzen genuen moila gurea ze-la, Mutrikurena eta mutrikuarrona. Gauregun ere, hainbat eta hainbat helduk hori-xe usteko dute, ziur. Baina denborarekin ika-si genuen moila ez zela herriarena, Puerto-

sena baizik. Eta moila Puertosena denez, Puer-tosek nahi duena egin ahal du moilan. Gau-zak horrela dira.

Azkena, duela gutxi egin duten antola-keta berria. Esango dute eremu hori orde-natzeko egin dutela. Beste batzuek pentsa-tuko dute dirua ateratzeko beste modu batizango dela.

Eta nik jakin nahi nuke: Erabaki hori har-tu duenak, hitz egin al du arrantzaleekin?Gutxi dira, baina begirune bat zor zaie, ez-ta? Hitz egin al du kofraixako jendearekin?Saltzaileekin? Erosleekin? Kamioilariekin?Akuakultura eskolakoekin? Eta garrantzi-tsuena: erabakia hartzerakoan, pentsatu alda egunean zehar moilan pasiatzen ibiltzenden jendearekin?

Uste dut mutrikuar danok dugula garbierantzuna zein den: Ez, ez dute inorekin hitzegin, eta ez dute inorekin pentsatu.

Aparkalekuak eta gero pantanalak etorrikodira, eta gero... beharbada ateak ipiniko di-tuzte eta Puertosena den moilatik pasiatunahi duenak takilatik pasatu beharko du.

Hori da erakunde batek herritarren inte-resei begira lan egitea!

Andiko

ZERGATIK EZ DA INFORMAZIORIK EMATEN?

Gure ustetan, Mutrikun egiten diren proiek-tuak, hirigintza aktuazioak edota beste edo-zein motatako egitasmoak ez dira behar denbesteko informazioz egiten. Ez udal barruan,eta ezta herrian ere.

Legeetatik haratago, udalak informazioa

eman behar die herritarrei, kezkak jaso etairitziak kontrastatuz, azken finean udalarenlana eta helburuak herritarren interesekinbat etorri behar dira eta.

Mijoako baserritarrekin oraindik beneta-ko ahaleginik ikusten ez den bitartean, Astigarribiakoekin ere berdin jokatu da. Mu-triku-Sasiola errepide berrirako proiektuarenberri ez zaie eman zuzen- zuzenean, orain-tsu arte. Gaur egun, baina, ez dago alega-zioak aurkezterik, epea amaitu egin da eta.Zer kostatzen da baserritarrak udalera deitu eta informazioa sasoiz ematea? Zer-gatik ez?

Herri barruan ere beste horrenbeste. Hain-bat proiektutan herritarrei deitu, informa-zioa eskaini, iritziak jaso eta gero erabaki beharrean, alderantziz egiten da. Udalak era-baki egiten du eta gero alegazio mekanis-moak jartzen ditu martxan. Zergatik?

Udal barruan ere beste horrenbeste. Gureiza fabrikaren leku aldaketan guztioklandu eta lagundu nahi dugun arren, Hiri-gintza Batzordean informazio eske ibiltzengara, guztiok jakin arren bilerak egiten aridirela. Zergatik guztion artean landu ez proposamenak?

Anaiarte Elkartearen adjudikazioaz ere ber-din. Bost urteko epealdia eta gero, berriroere adjudikazio saio berri bat egitea egoki-tu da. Gaia Gobernazio edo Ogasun Batzor-dean hitz egin beharrean, oinarriak guztionartean aztertu eta erabakitzeko, Gobernu Ba-tzarrak (PNV+Berdeak) erabaki du guztia. Baioinarriak eta baita adjudikazioa bera ere. Besteok informazio eske ibili behar izan du-gu.

Zergatik jokatzen da horrela?

Ezker Abertzaleko Udalgintza taldea

Page 6: Kalaputxi 75www

KANTA ZAHARRAK BATZEKO IDEIAREN SORRERA

Atxukale.com web atarian gure herriko kanta zaharrak es-katuz jaso zuten eskari baten haritik, ikastolako gurasoelkarteak laster heldu zion gaiari eta ideia xume hartatikgorputza hartzen joango zen proiektua idazteraino heldu ziren. Helburua, herriko kanta zaharrak berresku-ratzea, umeei irakastea, eta grabatzea, ondoren disko bateanargitaratzeko eta interneten eskegitzeko.

Proiektu hartan, herriko hainbat eragileren parte hartzeabeharrezkoa zela ikusi zen, eta batekin eta besterekin hitzegin ondoren, laster konturatuziren guztiek izan zutela inoizgogoan lan hori noizbait egin be-harko zela.

Bigarren batzarrerako, bertara bil-dutakoek hainbat eta hainbat izenagertu zituzten beste gauza asko-ren artean kanta zaharrak jakingozituztelakoan. Hortaz, udagrabazioak egiten hasteko uneadela ikusi da, lan amaigabe baten aurrean gaudela jakinda.

“Guk lehenengo hazia baino ezdugu jarri; proiektu hau herriosoaren inplikazioarekin era-mango dugu aurrera. Hortaz,herritar guztiak animatzen dituguinguruan dituzten adin na-gusikoek esateko dituztenak gureganatzn laguntzeko. Beraiengana ailegatzeko bidea egin ahal digute” adierazidu proiektuko kide batek.

PROIEKTUARI BABESA

Lau laguntxoren asmoa betetzea baino lan txukun eta gar-rantzitsuagoa egin nahi denez, Badihardugu euskera elka-rtiarekin jarri ziren harremanetan, beraien eskarmentua

eta aholkularitza lagungarri izango zelakoan. Izan ere, Badi-hardugu elkarteak hamar bat urte darama Deba ibarrekoherrietan grabazioak egiten, herrietako ahozko ondareajasotzearren.

Ondoren, lan taldeko ordezkaria udal euskara teknikari-arekin bildu eta proiektuaren berri emanda, kultura etaeuskara batzordean aztertu zen gaia, baita begi onez ikusiere. Lehenengo unetik erabaki zen proiektua babestea etaDeba ibarreko Badihardugu euskara elkartearen la-guntzarekin bideratzea.

Kalaputxiren zenbaki hauargitaratu aurretik ez dugugehiago jakiterik izan, bainaasmoa da Udalak eta Badi-harduguk hitzarmen bategitea dedikaz iodun pertsona bat grabaketakegiteaz arduratzeko.

LANAREN ANTOLAKETA

Hasiera batean asmoagrabazioen ardura guztienartean banatzea bazen ere,gaian aditu diren Badi-harduguko ordezkariek ar-gi utzi zuten hobe zela elka-rrizketetan trebatua eta adi-tua izan zitekeen norbaitaukeratzea eta grabazio

guztiak horrexek egitea. Hala ere, jakina, edonork eginditzake grabazioak, eta horiek ere ongi etorriak izango dira.

Funtzionamendu modua izango da informatzaileak izandaitezkeen pertsonekin lehenengo harremana egitea, etagrabaketa egiteko eguna eta tokia adostea. Ondoren,grabaketak egingo dira eta egindako grabaketa guztiak

66 puri-purixan

Urteak datozen bezalaxe doaz, isil-isilik, eta denboraren joan horretan gure zaharrak ere badoaz. Eta beraiekinbatera, zenbat eta zenbat kontu doazen! Etxeko aitona edo amona joan izan denean, denok hartuko genuen nahigabea haiek gorde zuten aberastasuna geureganatzen jakin ez genuelako. Hamaika saio egindakoak izango garahaiek esaten zizkigutenak gogoratzearren.Mendetan zehar gure herriaren ondarearen transmisioa ahoz-aho gauzatu bada ere, gaur egungo bizimoduak transmisio hori neurri batean eten egin du. Horra, gure herriaren ahozko ondarea jasotzearen garrantzia, betikogalduko ez bada.

ZAHARREK ESATEKO ASKO DUTELAKO...AHOZKO ONDAREA JASOTZEKO PROIEKTUA ABIATU DA

Page 7: Kalaputxi 75www

formatu digitalean gordeko dira, Mutrikuko Ahozko On-darea fondoa osatzen joateko.

Grabazioetarako, gainera, interesgarria irizten zaio argaz-ki zaharrak eskura izateari, horietatik ere hizpide interes-garri bezain aberatsak sortu baitaitezke.

HERRITARREI ESKARIA

Aldizkari honetatik, herritar guztiei bi eskari egin nahi za-izkie:

Lehenengoa, etxean edo inguruan abesti zaharrak eta kon-tu zaharrak esateko moduan dauden nagusiak dituztenekjakinaraz dezatela, jar daitezela proiektuarekin harre-manetan beherago agertuko diren tokietan.

Bigarrena, arrazoi bategatik zein besterengatik, aurretikegindako grabazioak dituztenei ere eskatzen zaie jakinarazdezatela, eta horiek ere jar daitezela proiektuarekin

harremanetan. Aurrez egindako grabaketa eskuratzea osogarrantzitsutzat jotzen da, aspaldikoak badira lehen-bailehen digitalizatu beharko baitira, betiko galdu ezdaitezen.

HARREMANETAN JARTZEKO

Harrenmana zuzen-zuzenean norbaitekin egin nahi bada,honakoak dira lan taldeko partaideak:

Anaiarte Elkartetik: Antonio Arrieta; Musika Eskolatik,Aintzane Basterretxea;San Miguel ikastetxetik, Marijo Or-begozo eta Josefina Lekube; Goizeko Izarra ikastolatik,Elena Azpiazu, Lurdes Odriozola, Pedro Arreitunandia etaNerea Arrizabalaga; Mutrikuko Institututik, Lukas Ro-driguez; Andoni Basterretxea; Atxukale.com-etik, AitzolNaberan eta Pedro Arreitunandia, Kalaputxi eta Udaletik,Joseba Palenzuela; Bertso Eskolatik, Xabier eta Aitzol Asti-garraga; HITZAtik, Garbiñe Garagarza.

Harremanetan jartzeko beste bide batzuk:

-Kalaputxi eta HITZAren lokalean, paper batean izen-abizenak eta telefonoa idatzi eta buzoian sartuta.

- Udaletxeko Euskara zerbitzuan, udaletxean bertan, bi-garren pisuan (Tel. 943 60 32 44).

- [email protected] edota [email protected] elektronikoetan.

Gogoratu, Mutrikuko Ahozko Ondarea jaso nahibadugu, eta horren barruan Mutrikuko kanta zaharrakbildu nahi baditugu, guztion artean lortuko dugula.Zuk ere, irakurle, asko duzu egiteko, bai horixe.

puri-purixan 77

Galdu aurretik, jaso ditzagun gurezaharrek esateko dituztenak:

kantak, istorioak...““

Lortzen den materiala www.atxukale.com/blogak/mutrikukokantak

blogean publikatzen joango da.““

Page 8: Kalaputxi 75www

88 bi hitzetan

800. URTEURRENAK BADU LOGOA

Aritz Arrizabalaga Urreiztik egindako logoa aukeratu zuen udalak Mutrikukherri-gutuna jaso zueneko 800. urteurrenaren irudi izateko.

Izenburuarekin berarekin "800 urtez itsasoari begira" jaso nahi izan duegileak logotipoaren zentzua: Herri txiki baten bilakaera eta historia 8mendez itsasoaren handitasunari lotua, itsasoarekiko hartu-emanetiksortua eta etorkizunean ere ezinbestean Mutrikuren erreferentea.

Irakurketa grafikoagoa eginda, mantxa urdinak itsasoa adierazten dunoski, haren handitasuna, aberastasuna; 800 zenbaki txikia herriarenordezko sinboloa da, txoko baten apal baina zutik. Edo 8 mende bainogehiagoko herria bada zerbait, baina ezer gutxi itsasorekin alderatuz.Mutrikuri dena, edo ia dena, eman dion itsasoari omenaldi bat da azkenfinean, itsasoaren garrantziaren adierazpen bat.

Logotipo espresibo bat egin nahi izan du Aritzek, begitik sartzen dena,probokatiboa akaso, baina batez ere presentziaduna, gogoan errazhartzekoa eta erabilgarria.

MUTRIKUKO SARI NAGUSIAZESTA PUNTA JAIALDIA

Malen jaien bezperatan, uztailaren 19an, zapatuz, Zesta Punta jaialdia jokatukoda Miruaitz pilotalekuan, arratsaldeko zortzietatik aurrera. Mutrikuko SariNagusiaren finalerdiak izango dira egun horretan.

Jailadiko lehenengo partiduan, Garcia-Endika bikotea Otxoa-Etxeto bikotearenaurka neurtuko da, eta bigarrenean, Goixerri-Pradera eta Konpa-Aritz biko-teek neurtuko dituzte indarrak.

Irabazle gertatzen diren bi bikoteek uztailaren 23an, Malen txiki egunean,arratsaldeko bostetan hasiko den jaialdiaren baitan jokatuko dute final han-dia. Partidu horren aurretik, Bereikua eta Egiguren II arituko dira buruz bu-ruko saioan.

Aukera ederra pilotazaleentzat, gure herriko ordezkaria animatzera hurbiltzekoeta partidu ederrez gozatzeko.

Page 9: Kalaputxi 75www

OCEANIA ERAKUNDEAK MUTRIKUKO ITSAS HONDOA AZTERTUKO DU

bi hitzetan 99

komikixa Josu Ituarte "Pitxame"

Aurtengo udan Oceania nazioarteko erakun-deak Kantauri itsasertza eta horien arteanMutrikukoa aztertuko du.

Uztailaren bukaera aldean dira honetanhastekoak. 350 metroko sakonera duten ure-tan arituko dira lanean kostaldean zehar aur-ki dezakeen ekosistemaren berri izan eta on-dorioak ateratzeko.

Kantauri itsasoari ez omen zaio behar duengarrantzia eman, ez behintzat Mediterraneoariedo Karibe itsasoari adinakoa. Kantauri itsasoagehiegi ustiatutakoa omen da, eta, ondorioz,antxoak, legatzak zein oilarrak horren ordainajaso dute.

Hamalau lagunek osatutako ikertzaile taldeaekainaren batean hasi zen lanean Galizian eta uztailaren bukaeran hemen izango dira, Asturias etaKantabriako kostan aritu ondoren. Ea bertan ateratzen diren emaitzek gure kostaldea hobeto zaintzekoneurriak hartzeko balio duten.

Ez da Hitzarik egongo uztailaren 27tikirailaren 1era bitartean. Hitzako kaze-tariek dagozkien hilabeteko oporrakhartuko dituzte egun horietan. “Gugara lehenengoak gure irakurleen etxe-etara urte guztian Hitza etenik gabeailegatzea nahi dutenak, baina egunka-riaren egoera ekonomikoa dela eta ezi-nezkoa da”, adierazi du Hitzarenzuzendari Irati Urberuagak. Irailaren2tik aurrera etxean jasoko dute Hitzairakurleek, betiko modura.

HITZA OPORRETAN

Page 10: Kalaputxi 75www

1100 karenka

Nolakoa zen orduko giroa? Nola hartu zenituzten gita-rrak eta kantuan hasi?

Ez da erraza izango gaurko gazteentzat orduko giroa uler-tzea; baina, neska eta mutil gazteen artean hurbiltasun apurbateko harremanik ere ez zegoen, dena bekatua zegoen he-ziketa batetik gentozen, eta egoera hari ekiditearren, taldebatzuk arduratzen ginen zerbait antolatzen bideak errazte-ko. Horietako baten, tortillak prestatu genituen Zabielekopatioan zegoen frontoian, eta giro hartan hasi zen Eusebiokantatzen gitarrak lagunduta; ni hurbildu nintzaion, dio An-donek, eta bion artean aireratu genituen kanta batzuk. Ego-erak lagundu zigun, … eta zergatik ez? galdetzera, eta elkarrekin ekin genion gitarra astintzen ikasteari Zezilio Pa-goagarekin, harekin baitzebilen ordurako Eusebio.

1965 urtea zen, ez genuen une hartan inolako asmo berezi-rik. Entseatzen jarraitu genuen, eta, hurrengo urtean, Ede-rrena zineman egin genuen gure lehen kantaldia bikote mo-duan, orduan antolatzen ziren “estanpen” baitan. Menda-ron izan zen, Eusebioren aurpegi lodiari esker, espontaneobezala hiru bat kanta abestu genituenekoa, Lurdes Iriondoeta Xabier Leteren emanaldi baten. Dirudienez, Lurdesi gus-tatu, eta Joxe Mari Iriondori esan; honek eraman gintuenLoiola Irratira grabaketa bat egitera, eta hamar bat kanta hangelditu ziren zintan. Azpillaga izan zen bultzada eraginko-rraren arduraduna, zeren, bera zela bide, Zestoara deitu zi-guten, nor, eta Benito Lertxundi ordezkatzera, haren afoniabat zela eta. Handik aurrera arrosarioa bezala etorri zirenemanaldiak.

Nola sortzen zenituzten kanten musika eta letrak?

Zezilio zen gure aita pontekoa; berak prestatzen zigun bailetra eta baita musika ere, eta jakina, berarekin entseatzengenuen. Itzulpenak ziren batzuk “Lorerik ederrenak” eta “Zu-ri bakarrik” bezala, eta berak sortutakoak beste batzuk

“Arrokeria” eta “Gabon eguna”, besteak beste. Nemesio Etxa-niz apaizaren kanta batzuk ere geureganatu genituen, Lurberri bila liburuan publikatutakoak; orduko zenbait bikotekedo bakarlarik baino errepertorio zabalagoa edukitzera hel-du ginen. Berriro diogu, Zeziliori esker.

Non izaten zenituzten zuen emanaldiak?

Andoain, Añorga, Eibar, Lasarte, Orio, Ondarroa, Osintxu,…(konta ezinezko zerrenda, eta berriro solasean jarraitzean,beste pilo bat ateratzen zaizkie). Hala ere, Bizkaia izan zenemanaldi gehien izandako probintzia. Uste dugu bertako au-zo eta ermita-gune gehienetatik igaro ginela.

Euskal kantagintzaren zirimolak hango eta hemengo kantariak bildu zituenbere barnean, urrutiko hirurogeiko hamarkada hartan, eta sentimenduakharrotu zerumuga berriak irekitzeraino. Gure herri honetan ere, AndoneOyanguren eta Eusebio Azkue, Txairo bikoteak, beren ahalak eskainizituzten langintza horretan.Eurekin solasean egoteko aukera izan dugu gogorapenei tarte bat eskainiz.

TTXXAAIIRROO BBIIKKOOTTEEAA ABESTI GOXOAK BAINO ZERBAIT GEHIAGO

Page 11: Kalaputxi 75www

Eta nola iristen zineten leku haietara? Izaten al zenu-ten ordain saririk?

Pentsa, ez genuen inolako garraio motarik, eta orduko hain-bat eta hainbat bezala, militante jarduna zen gurea, antola-tzaileena bezala; beraz, ahal zen moduan, haren eta besteenlaguntzaz iristen ginen emanaldi tokietara, eta askotan ordutxikietan gure etxera. Kobratzearena, gehienetan txori txiki-rik ere ez; zerbait bultzatzeko izaten ziren emanaldi gehie-nak: ikastolak, elkarteak,… Jai giroko emanaldietan kobra-tzen genuen apur bat, eta ezin ahaztu Elorrion sasoi hartakolau mila pezeta kobratu genuenekoa, Azpillaga, Lopategi etaTxomin del Regatorekin batera taularatu ostean. Baina, ezohi-ko antolakuntzak ziren halakoak, eta antolatzaileak ere, ja-kina, profesionalak.

Frankismoaren garai hartan ohiko ziren anekdotarik ereizango duzue …

Bai, eta ugari. Batzuk aipatzearren: nahiko arrunta zen, le-kura agertu eta guardia zibilak emanaldia eragoztea, horre-la gertatu zitzaigun Bilbon eta Osintxun; Berrizen, ostera, de-bekatu ez, baina argindarra kendu ziguten, eta frontoiarenizkina baten jardun genuen inprobisatutako taula gainean.Politena, hala ere, Ondarroan gertatu zitzaiguna; talde ez-berdinak ginen, eta denetara hogeita lau kantu ziren kan-tatu behar genituenak, baina erdiak besterik ez zizkigu-ten baimendu; Julen Lekuonari hirutik bat soilik, eta tau-lara igo eta baimendutako kanta abestu ondoren, berri-ro ere kanta bera kantatu zuen. Jendea harrituta; bai-na ,h i rugarrenez berdinar i ek in z ionean, entzuleak konturatu, eta txalo zaparrada eten ezina izanzen aretoan.

Disko txikia grabatzera ere iritsi zine-ten…

Abadiñon aizkora joko baten inguruan izangenuen emanaldi baten (orduan ere, Po-lipaso aizkolariarekin etorri ginen etxe-raino), CINSA etxeko batekin izan genuenkontaktua, eta handik bideratu zen gra-baketa. Bilboko “6 estrellas” jai aretoangrabatu genuen egun oso baten. “Lore-rik ederrena”, “Arrokeria”, “Ana” eta“Zuri bakarrik” lau kantekin osatu genuendiskoa.

Nola bukatu ziren zuen emanaldiak?Eta berragerpena?

Soldadutzara joan beharrak eten zuen gu-re jarduna 1972an, eta bueltatzerakoanzerbait egin bagenuen ere, Andone ez-

kondu eta 1975ean AEBtara joatean bukatu ziren gure han-dik honakoak.

Mutrikuko AEK izan zen berriro taulara eraman gintuena 1992inguruan AEKJIRAko antolakuntzan, hemen herrian. Ondo-ren horrelako beste ekitaldi puntualak ere izan ditugu, betiere herritik atera gabe.

Eta noizko behin betiko jauzia?

Hau jubilatu denetik, dio Andonek txantxetan, zer eginik ezdaukanez, hor dabil temati jasangaitza gertatu arte; baina ni,jubilatu arte behinik behin, elizan soilik, eta kitto!

Azken galdera. Nondik eta nora “Txairo”

Oskarbi izena hartu genuen lehenbizi, baina izen bereko el-karte bat zegoenez, Zeziliok gomendatutako izena hartu ge-nuen: alaitsu, esan nahi duela zioen Zeziliok.

1111karenka

Militante jarduna zen gurea, eta antolatzaileena ere bai““

Page 12: Kalaputxi 75www
Page 13: Kalaputxi 75www
Page 14: Kalaputxi 75www
Page 15: Kalaputxi 75www
Page 16: Kalaputxi 75www
Page 17: Kalaputxi 75www

gizartia 1177

Joxe Mari Sagardui, Gatza, euskal preso politiko Zornotza-rrak 28 urte daramatza espetxean. Europa osoan espetxeanurte gehien daramatzan preso politikoa izatearen errekorankerra ezarri diote.

Nola ulertu daiteke Gatza horrenbeste urte espetxeanmantentzea? Nola ulertu Zornotzatik 800 kmtara dispertsa-tuta izatea? Zelan ulertu espetxealdiaren 28 urteak 1.gra-duko faserik gogorrenean izatea? Nola ulertu eguneko 20-22 ordu zelda barruan izatea? Nola ulertu kirola, ikas-ketak eta bestelako aktibitateetan parte hartzeko debekuaedukitzea?

Modu bakarrean ulertu dezakegu. Gatza euskalpreso politiko bat da. Frantziar zein espainiarestatuek espetxe politika oso bat darabilte preso-ak suntsitu eta makurrarazteko asmoz. Presoaketa beraien senitartekoak muturreko egoeretanmantentzen dituzte, heriotzaren ateetaraino era-maten dituzte xantaia politikorako erabiltzeko.

Urte guzti hauetan, espetxe politikak 22 presopolitiko eta 17 senitarteko eta lagun hil ditu.Espetxe politika hiltzailea dela esaten duguneanbadakigu zertaz ari garen.

Azken denboretan espetxe politikaren gogortzebat ezagutzen ari gara gainera. 14 preso politikodaude gaur egun espetxeetan gaixotasun larri etasendaezinak izanda ere, askatasun eskubideaukaturik. Presoak bizi osoko espetxe zigorrerakondenatzen dituzte, ezarri zioten kondena oso-rik beteta izanda ere kasu batzuetan, edozeinherrialde demokratikotan eskandaluzkoak lirate-keen neurri eta trikimailuen bitartez.

Ez al dira konturatzen, errepresio basatiena era-bilita ere, ez dutela presoak makurraraztea lortu-ko? ez dute aski, ikusita 30 urte luzez aplikatudituzten neurri gogor eta basatienak aplikatutaere porrot egin dutela? ez al dakite preso politi-koen jarreraren oinarrian Duintasuna dagoela?

Espetxe politika hiltzaile honekin amaitu behardugu! Presoek erakusten duten jarrera eredu har-tuz, ekimen eta mobilizazioekin jarraitu behardugu, euskal herritarrontzat sufrimendua etaheriotza besterik suposatu ez duen politika ankerhonekin amaitzeko. Ez ditugu inoiz bakarrik utzi-ko.

Norabide horretan, Malen bezperan manifestazio eta ome-naldian eta amnistia egunean zehar burutuko diren ekime-netan, parte hartu dezaten, Dei bat luzatu nahi diogu herriosoari eta guztiok batera gure aldarrikapenak ozen entzu-narazi ditzagun:

Gaixotasun larriak dituzten presoak eta kondena beteaduenak kalera!Euskal presoak euskal herrira dagozkien eskubideen jabe!

Askatasuna eta amnistia aldarrikatzeko Malenetan burutuko direnekimenetan parte hartzeko deia luzatzen diogu Mutrikuko herriari. Jaietanere gure elkartasun eta konpromezua bizi bizirik dagoela aldarrikatukodugu.

AASSKKAATTAASSUUNNAA EETTAA AAMMNNIISSTTIIAA

Page 18: Kalaputxi 75www

Zer da Miski proiektua?

Gaur egun, batez ere Peruko Cusco departementuan ume etagazteak eskolaratzeko proiektua da. Bertan zailtasun handiak di-tuzte gutxieneko edozein beharretara iristeko, eta honelako proiek-turik ezean nekez joango ziren ume eta gazte hauek eskolara… Hasierako urteetan arlo ezberdinetan lan egin badugu ere, 2004tikgaur arte gure proiektuaren ardatza hezkuntza da, 300 ume etagazteren eskolaratzea ziurtatuz. Gero, kasu konkretuetan eta aurrekontuak uzten digun neurrian, osasun arloan ere mediku trata-menturen batean lagundu izan dugu.

Zeintzuk dira zuen diru-iturriak?

Gure diru-iturri nagusia Miskiko bazkideengandik eta aitabitxi/am-abitxi babesleengandik, apadrinamenduetatik, datorkigu. Beste diruiturri garrantzitsua errifak saltzen ateratzen duguna da: urtean ze-har bi zozketa egiten ditugu, bata Gabonetan eta bestea uda sasoian.Honetaz aparte, dirutxo bat ematen duten pertsonapartikularrak ere badaude, eta Elgoibarko Udalarenurteroko dirulaguntza. Urteroko aurrekontua 30.000euro ingurukoa da.

Urtero joaten zarete Peruko Cusco aldera. Zer egiten duzue bertan? eta hona bueltatzean?

Urtero otsailaren bukaera aldera, bi hilabetetarakojoaten gara Perura, hemen bildutako diru guztiabertan zuzenean banatzera. Bi hilabete hauetangeldirik egoteko astirik gabe ibiltzen gara batera etabestera, gure zerrendako umeak eta hauen familiakbisitatu, jarraipena egin eta martxan jartzen. Honeksuposatzen duena hau da: 300 ume ingururen familiak bisitatu eta hauen berri jasotzea, ume bakoitzariuniformeak erostea (Peruko eskoletan derrigorrezkoada), matrikulak egitea eta ikasturtean zehar behar duteneskola-materiala (koaderno, arkatz, boliluma, liburu…eta kirola egiteko arropa-oinetakoak) eskuratzea.Dirua bidean galdu ez dadin, geuk erosi eta geuk ba-natzen diegu banan-banan bakoitzari behar duena.

Handik bueltan, beste hamar hilabeteak Elgoibarren egoten gara,hurrengo urteko bueltarako dirua handik eta hemendik lortzen.

Herritarrok zer egin dezakegu laguntzeko? zein motatako la-guntzak daude?

Laguntzeko era ezberdinak daude, Miskiko bazkide eginez edoaitabitxi/amabitxi babesle izanez edo saltzen ditugun errifak ero-siz…

Aitabitxi/amabitxi babesle izateko bi kuota mota daude: hilean 18edo 25 eurokoa. Kasu honetan ume baten babesle bihurtzen zaraeta zuk emandako dirua berari/familiari iristen zaio zuzenean. Umeaeta bere familiarekin hartu-emana izateko aukera dago eskutitzenbidez.

MISKI PROIEKTUA: EUSKAL HERRITIKPERURA DOAN ELKARTASUN ZUBIA

Gemma eta Dioni MISKI proiektuaren gorputz eta arima dira. Ezagutzen ez dutenei bi hitzetan aurkezteko: konpromisoa eta indarra. Pertsona talde txiki batek egin dezakeen lan handiaren eredu.

elkartasuna1188

Page 19: Kalaputxi 75www

Miskiko bazkide izan nahi duenak, bakoitzak berak erabakitzen duhilean zenbateko kuota ordaindu.

Jendeari zaila egiten zaio Gobernuz Kanpoko Erakundeetan kon-fidantza jartzea: emandako dirua nora joango ote da… zer esan-go zeniekete hauei?

Gai honetaz hitz egitea oso zaila da guretzat. Gure esperientziarenarabera, jendearen konfidantza eza ulertzera irits gaitezke baina ha-la ere gure apaltasunetik, esan dezakegu guk hobekien egiten dute-nengandik ikasi dugula eta gure lan egiteko erak ez daukala zerikusirikbeste edozein GKEk egiten duenarekin. Aitabitxi/amabitxi babesleekematen duten diruaren %100 iristen zaie umeei eta hau beraiek erekonprobatu dezakete bai umearekin bai honen familiarekin daukaten hartu-emanean. Hau konprobatzeak lasaitasuna ematen diobabesleari… Miski proiektuan bitartekaririk gabeko lan zuzena etafidagarria egiten dugu.

Aurrera begira, zein da zuen hurrengo erronka?

Uffff, dirulaguntza gehiago lortzerik bagenu… hamaika erronkari au-rre egingo genioke!

2005ean Mutrikuko Udalak dirulaguntza eman zuen eta Cuscoko ikastetxebehartsuenetako batera, Manco Ccapac izenekora, bideratu genuendirua osotasunean. Ikastetxe horretako 200 umek jaso zuten dirula-guntza… Ez dute berehalakoan ahaztuko!

Urte horretan 500 ume eta gazterengana iritsi ginen!!

elkartasuna 1199

AITABITXI-AMABITXI BABESLEEKIN

Nola izan zenuten proiektu honen berri?

Orain momentuan Mutrikun zazpi lagun gaude Miski proiek-tuaren bidez ume bat apadrinatuta daukagunak. Batzuk Gem-ma Agirregomezkortaren lagun zirela medio sartu ziren. Bestebatzuk telebistako elkarrizketa batean ikusi eta bere lanarenberri jakin genuen. Harremanetan jarri, berarekin bildu etaelkarrizketa bat izan ondoren hartu genuen proiektuansartzeko erabakia.

Gero Mutrikura ekarri genuen hitzaldi bat ematera… eta gureingurukoei ahoz aho zabalduz, poliki poliki taldetxoa osatzengoaz…

Zerk animatu zintuzten proiektu honetan sartzera?

Bakoitzak berak daki barruak zer esaten dion, baina mundukobazterretan ikusten ditugun egoera negargarrien aurrean zer-bait egin beharrak bultzatzen zaitu honelako erabakiakhartzera; zuzenago edo okerrago, gehiago edo gutxiago, bainazerbait egin! Norbaitek pentsa dezake, mahaia bete janariedo armarioa bete arropa daukagularik, bakoitzaren kontzientzi-ak lasaitzeko egiten den ezereza dela… gure ustez proiektuhau, hezkuntza proiektua den neurrian, pertsona batzuen etorkizunerako inbertsioa da, ezjakintasunaren putzutik at-era eta bizitza duin baterako giltza eskaintzea. Laguntzarikgabe inoiz aukerarik izango ez luketen eta guretzat oinarrizko eskubidea den heziketa jasotzeko ateak irekitzea.

Nolakoa da zuen esperientzia?

Ezin hobea! Konfidantza osoa dugu proiektuan eta bere arduradun diren Gemma eta Dionirengan. GKE txikia izateakhurbiltasuna eskaintzen digu, pertsonalki arduradunakezagutzeak eta harreman zuzenean transmititzen dizkigutenfidagarritasun, indar eta ilusioak zalantzarik gabe gure kon-promisoan aurrera egiteko bultzada ematen digute.

Perutik iristen zaizkigun eskutitz eta argazkiek, bertakoen es-ker oneko hitzek sortzen dizkiguten poz eta sentsazioak adier-aztea ez da erraza, baina benetan merezi duela uste dugu.Horregatik aurtengo udan zehar Mutrikun sentsibilizazio kan-paina txiki bat jarriko dugu martxan; alde batetik abuztuanegingo den zozketarako errifak saltzen ibiliko gara kalean ze-har, bestetik informazio-mahaitxo bat aterako dugu kaleraproiektuaren berri zabaltzeko eta ea jendea apadrinamen-turen bat egitera animatzen den!

Page 20: Kalaputxi 75www

2200 kirola

Burutik jota egon behar …Hori esaten digute batek baino gehiagok. Agian aberia piskabat eduki dazakegu… baina bizitzari ere saltsa ipini behar zaio.Erronka handia da guretzat. Badakigu une gogorrak pasatzeatokatuko zaigula, orduan ikusiko dugu zenbateraino ematekogai garen. Bestalde, jende askok esaten digu erdi txantxetanerdi serio ea zerbait hartzen dugun edo… guri kresalak etaetxeko makarroiek ematen digute behar dugun indarra. Gu ezgara profesionalak, ez gara honetatik bizi, gainera, zer dakiguguk zer hartu? Makarroiak eta ura.

Mendi lasterketak modan…Gu hasi ginenetik bai behintzat. Apiriletik iraila bitartean aste-bururo dago bat. Gu hasi ginenean, duela 9 urte inguru laukatu ginen. Orduan, urtean bi lasterketa baino ez ziren egiten,Garairleiz eta Gorbea-Barren. Gogoan dugu Aizkorriko laster-ketan izena emateko ez genuela inolako arazorik, bigarren edi-zioan edo izango zen… Gaur egun zozketa bidez erabakitzenda parte hartzearena. Guk izena urtero ematen dugu, baina ezzaigu tokatzen. Munduko Kopan sartu zenetik daude mugahauek. Hainbeste dortsal daude elitearentzat eta beste guztiakzotz egin behar. Mundu mailan ezagunenak: Aizkorrikoa, Sui-tzakoa, Bernakoa, Malasiakoa, Italiako Dolomitetakoa etagogoan ez dugun besteren bat. Orduko lasterketetan betijende bera elkartzen ginen eta beste saltsa bat zegoen. Denon-tzat zegoen sariren bat eta denok ezagutzen genuen elkar.Orduko jendearekin ere elkartzen gara zenbait tokitan eta poli-ta izaten da. Mendizaletasuna beti izanda Euskal Herrian, pen-tsa zenbat mendi irteera eta martxa neurtu antolatzen ziren.Eta orain ere denetarako aukerak dituzu, ibilaldi motzak, luze-ak… jende gazteak mendirako joera handia duela uste dugu,beste modu batera antolatzen dituela asteburuak. Gero, salta-ka egiteko zaletasuna ere handia izan da hemen, gainera men-dia gustuko baduzu… aurrera. Lehenengoan, apurtuta buka-tzen duzu, baina, era berean, kateatu egiten zaitu, hori izan dagure esperientzia behintzat.

Mendian… asfaltoan…Mendian erlojuarekin ahaztu egiten zara. Asfaltoa oso mono-tonoa da. Mendian, inguruaz gozatzen duzu eta entrenatzenari garenean oraindik gehiago gozatzen dugu. Arno aldean,Kalamua aldean… izugarrizko inguruak ditugu. Otsailean hasiginen entrenatzen. Orduan hiru ordukoak ziren, gaur ordugehiago sartu behar ditugu. Astean zehar entrenatzaileak agin-tzen digun entrenamendua egiten dugu, gimnasioan. Astebu-ruetan, berriz, mendian. Hiru ordutik zazpi bitartean ibiltzengara. Orain arte gure kasa entrenatzen genuen baina Mont-Blanc-eko lasterketa honetara joateko entrenatzaile batekinaritzea erabaki genuen. Orain arte ez dugu maila honetako las-terketarik egin eta ez genekien nola entrenatu behar genuen,horregatik jo genuen profesional batengana.

BBUURRUUAA EETTAA OOIINNAAKK MMOONNTT--BBLLAANNCCMMEENNDDIIAARRII BBEEGGIIRRAAAbuztuaren 29an dute hitzordua. Otsailetik hasita ari dira entrenatzen, ez baita txantxetakoa egin behar dutena. NekaneItuartek eta Kosme Arrietak 98 kilometroko mendi lasterketa dute helburu. Iñaki Agirrezabalagak, berriz, 163 kilometroegin beharko ditu. Lasterketak Mont-Blanc inguruak zeharkatuko ditu. Gora eta behera ordu luzeetan, gogorra izango delabadakite, baina desiratzen daude eguna iristeko. Hirurekin bildu gara mahaiaren inguruan.

Eguna iristen denean, esaten duzu:lana egina dago eta orain

gozatzera.““

Page 21: Kalaputxi 75www

Mont-Blanc urruti dago…Eta ez da samurra izango. Badakigu latzak pasatuko ditugulabaina horretarako ari gara prestatzen. Nik (Iñaki) 163 Km.koaegingo dut, edo ahaleginduko naiz egiten. Iaz Asturiasen 145Km.koa egin nuen, 19 ordutan. Gogorra izan zen, apurtutabukatu nuen. Nire inguruko guztiei hura azkena zela esan nien,eta orain hemen naukazu gogorrago bat prestatzen. Nik(Kosme) 17 ordukoa dut luzeena eta Nekanek 21 ordukoa. Guk,Nekanek eta biok egingo dugunak, 98 km-koak, 25 ordukotopea dauka. Gu goizeko 11etan abiatuko gara eta ikusiko duguzein mailako gogortasuna duen. Iñakik duen topea, berriz, 46ordukoa da, eta arratsaldeko 18,30etan abiatuko da (berak 30ordu bueltan ibiltzea nahiko luke). Agian, elurra ere topa gene-zake, 2500 metroko altueran ibiliko gara eta.

Eta prestakuntza fisikoa…Handia, baina sikologikoa askoz ere handiagoa da, %80 bainogehiago. Otsailetik aurrera egunero entrenatzen dugu. Astebu-ruak ere horretarako dira. Oso konstantea izan behar duzu. Gukoso ondo ezagutzen dugu elkar, badakigu bakoitzak zer emandezakegun eta daukagun hori guztia emango dugula, fisikokieta sikologikoki. Asko gustatu behar zaizu egiten duzuna, urratsbatzuk markatu eta oso diziplinatua izan maila honetan ibiltze-ko. Sufritzen ere ikasi behar duzu. Behin 6 ordutik aurrera gor-putza nekatuta dago, eta buruak egin behar du lana. Denboraluzez ari zara entrenatzen. Iristen da eguna eta lesio batek zurelan guztia pikutara bidali dezake. Eta hori guztioi gertatu zaigu.Badakizu lasterketa egin dezakezula baina lesio batek edo bestezerbaitek hori oztopatzen dizu. Ezintasun hori gogorra da. Ibiliizan gara euritan, tximista artean, haizetan… horiek ez gaituztebeldurtu, eta aurrera egin izan dugu. Ordura arteko lan guztiaegina daukazu, baina lan hori izorratzea txorkatila bihurrituduzulako… ba horrek asko izorratzen du. Ez da zaila ez lesiona-tzea, hilabete luzeetan zabiltza entrenatzen. Gainera gure zain-tzak eta ez dira izaten profesionalenak bezalakoak. Gu egunerogoaz lanera. Handik atera eta entrenatzera… desiratzen egotengara lasterketa eguna iristeko eta behar dena egiteko, beldurrezegoten baikara tarte horretan, katarro bat… beherakoa… edo-zer gerta dakizuke.

Motxila zerez bete…Gauza askorik ezin. Hornidura postuakizango dira bidean, baina norberak erezerbait eraman egin behar. 2 litroko urdepositoa, aldatzeko ezer ez, barrita batedo beste, eta derrigorrez txilibitua,

manta termikoa, xira, bekokiko argia, eskularruak, bisera… hor-tik aurrera zuk nahi duzuna, baselina, galtzerdi parea, tiritabatzuk… ez da Hiru Handietan bezala, lagunak dituzula zurezain zuri laguntzeko.

Laguntza taldea aipatu duzue…Talderik gabe ezin izango genuke ezer egin. Leire, Ainhoa etaJon gurekin etortzen dira leku guztietara. Gu nora, haiek hanizaten dira furgonetarekin, jatekoarekin, arroparekin eta behardugun animoekin. Lasterketa honetan ez dugu uste guk nahidugun lekuetara joateko aukerarik izango dutenik, antolakun-tzak jarritako autobusean egon beharko dute. Hornidura postugutxiago jartzen dituzte Frantzian, han bakoitza joan behar daprestatuago. Ezin dugu gauza handirik ere eraman. Motxila,makilak eta gogoa… eta hortik asko daukagu.

Pozik handiena…Bukatzeak… iristeak… denbora kontuan izan gabe. Eta gerogure arteko giroak. Aste baterako goaz eta dena ondo ateratzeaespero dugu.

Gure zorterik eta desiorik onena opa diegu eta hango abenturen berri izateko irrikitan gaude.

2211kirola

Lasterketa bukatu eta esaten duzu“hau azkena”, baina hurrengoak ere

harrapatu egiten zaitu.““

Euskal Herriko ia lasterketa guztietako antolakuntza

oso ona izaten da.““98 km.

163 km.

Page 22: Kalaputxi 75www

Jose Maria Guillermo Alcibar Gorostola Mutrikuko Aurten kaleko 42 zenba-kidun lehenengo etxebizitzan jaio zen 1899ko otsailaren 10ean. Aita JoseIgnacio debarra eta igeltseroa; ama, Josefa mutrikuarra.

Apaiz ikasketak bukatu eta ordenatu ondoren, Eskoriatzan igaro zuenapaizgintzako lehenengo urteak. Handik Itziarrera bidali zuten, bertakoeliztarrei laguntzera.

Errepublika garaian, sermoi batean pulpitotik honakoa esan zuen: Eskolalaikoa gauza txarra da, pekatua!. Hitz horiek ez zitzaizkien gustatu ordukoerrepublikanoei, eta, diotenez, horixe izan zen arrazoia gerra zibileanCNTko talde batek 1936ko abuztuaren 10ean apaiza atxilotzeko. Itziarrenatxilotu eta Donostiara zeramatela, Orioren gainean atxilotzaileak kontura-tu ziren beraien atzetik apaizaren lagunak zetozela apaiza askatzera, etaAduritz-Enea baserriaren inguruan hil zuten, bi tiro jota. abuztuaren 11 zen.

Arizmendi baserriko seme Jose Maria Esnal San Sebastian, 11 urterekingertakari haren lekuko izan zenak gorpua ikusi eta gertatuaren berri emanzion aitari “aita, aita! Apaiza lo dago!” deihadar eginda.

Agudo zabaldu zen berria Orioko herrian, eta oriotarrak urduritu eta alar-matu egin ziren. Anda bat prestatu zuten gauez, mendiz mendi Zumaiaraeraman eta bertako hilerriaren aurrean laga zuten, hildako apaiza zumaia-rra zelakoan. Zumaiatik Jose Maria Altzibar Mutrikura ekarri eta herrikokanposantuan ehortzi zuten.

Mutrikuko udalak ordura arte “Avenida 14 de abril” deitutako kaleari “JoseMaria Alcibar” izena ematea erabaki zuen.

Xabier “Txordo”

2222 historixa

Kalbaixoko bidean, Jose Maria Altzibar kaleaEvaristo Txurrukak 1895 urtean Mutrikuko portuaren proiekturako egindako planoan “Antigua carretera de Vergara a Motrico” izendatuta agertzen da gaur egungo Jose Maria Altzibar kalea. Artean,jakina, elizatik Entzus baserrirainoko tartean eraikinik ez zegoen, guztia zen zelai eta baratza. Entzusbaserriaren erreferentziarekin, Entzus bidea, eta Kalbarioko ermitaren erreferentziarekin Kalbario bideaere erabili izan ditugu, eta erabiltzen ditugu, mutrikuarrok kale horren aipamena egiten dugunean. IzenOfiziala, Jose Maria Alcibar.

Page 23: Kalaputxi 75www
Page 24: Kalaputxi 75www

IRAIAUztailaren 21ean zure bigarrenurtebetetzean Zorionak! aiton-

amona eta osabaren partez.

ALAINZorionak gure futbolariari,

uztailaren 3an 5 urte handi betedituzulako. Muxu potolo bat etx-

eko denon partez, batez ereAndoniren partez.

MARKELZorionak gure mutil haundixai,jarraitu horrela, beti saiatzen,

artista handi bat eginda zaude ta.PORTERO!!

MAITEMariñelak gau ilunian izarrak

baino gehiago maite zaitugulako,Zorionak! eta mila koloretako

muxuak denon partez.

MIAAbuztuaren 4an 8 urte betekodituen gure etxeko poxpolinari

Zorionak eta txokolatezko muxu-ak denon partez.

GARAZIUztailak 2an 9 urte egin dituen

gure neska jatorrari zorionak etx-eko danon partez.

IRAIAGure larrosak dagoeneko 4 urte

eta gero eta sorginago. Musuasko etxeko danon partez, batez

ere Haizearen partez.

MALENZorionak Malen!!! Sei muxu handi

gure poxpoliñari, den-denonpartez.

ENEKOZorionak gure etxeko printzi-peari! Ekainaren 21ean 4 urtebete zenituelako. Mila muxufamilia osoaren partez, bainabatez ere Titatern eta osaba

Unairen partez.

XIKERZorionak, Xiker, zure seigarren

urtebetetzean, Xuban, Juna, Izei,Lurdes eta Asierren partez matxo

handi bat!

JUNEZorionak Malen txiki! Dagoeneko7 urte handi! Ondo pasa jaiak eta

ea kaso gehiago egiten diozunamari. Musu asko danon partez,Irati, aita, ama, aitona, amona,

izeko...

MADDIAbuztuaren 6an 2. urtebetetzean,Zorionak, neska txintxo eta alaia

izan zarelako. Etxeko danonpartez, Zorionak!

MARIA LUISASuper super amonari zorionak!Mundiko amonarik onena zara.

Beñat eta Manexen partez matxohandi bat

FERMINZorionak nere bihotzeko

azukre koxkorrari!

KARLOS eta UNAIUztailaren 14an eta 26an Zorion-ak bioi eta muxu handi bana, hor-relakoak izateagatik. Txokolatada

on bat prestatu biok! etxekoenpartez.

Page 25: Kalaputxi 75www

argazki zaharrakargazki zaharrak

1967 URTEKO MALEN JAIETAN, UMEEN EGUNEANPedro Soto, Manolo Urreisti, Eduardo Lekube, Pompeyo Arreitunandia, Bitoriano Galparsoro; umeak, Xabier Uranga eta Juanito Martinez.

1963 URTEKO MALENETANInazio Goiogana, Hilario Iturrino, Iñaki Burgaña; Jesus Mari Zabala “Potxolo” eta Martin Uranga.

1970 urteko Malenetako umeenegunean, zezenketarako prest,kanperoak eta kamilleroak

Tente: Luis Arrietarekin, Manuel Arrizabalaga,Juan Carlos Arrieta, Iñaki Agirregomezkorta“Txartxa”, Daniel Mujika, Juan Luis Urreisti,Carlos Zizzo eta Joxu San Martin.

Kukulumutxu: Pello Lezertua, EduardoAzkue, Juan Luis Arrizabalaga, Valentin Zumalabe eta Agustin Lizardi.

Page 26: Kalaputxi 75www

Uztailak 19, zapatua• ZESTA PUNTA JAIALDIA. Mutrikuko Sari Nagusia Miruaitz pilotalekuan, 20,00etatik aurrera• Txistulari Alardea. Txurruka plazan, 22,30etan• ROCK KONTZERTUA: Bad Sound System + Sorkun & The Vicepre-

sidentsMoilan, 23:30etan

Uztailak 20, domeka• Euskadiko Soka-tira txapelketaBergara, Lekeitio eta Mutrikuko bandenalardea Txurruka plazan, 13,00etan • Herri Kirolak 18,00etan Txurruka plazan, 18,00etan

Uztailaren 21etik 25era• MALEN JAIXAK

Uztailak 30, eguaztena• Ertzantza Musika Bandaren kontzertuaTxurruka Plazan 23,00etan• Zine emanaldia: Habana BluesZubixa aurreko plazan, 22,30etan

Abuztuak 2, zapatua• Marta Carbayo, Cantaclown ikuskizuna-rekin.Txurruka plazan, 23,00etan.

22662266 agenda

Kalaputxi, 75. zenb.uztaila-abuztua

2008 URTEKO MENDI-IRTEERAK

Irailak 21, domekaErrazkin-Tuturre-Amezketa

• Antolatzailea: BURUMENDI MENDI ELKARTEAhttp://www.burumendi.org/egutegia08.htm

Abuztuak 9, zapatua• Benito LertxundiKiroldegian, 23,00etan.Sarrera: 10 euro. Jubilatuak eta 18 urtebeherakoentzat 5 euro.

Abuztuak 13, asteazkena• Donostiako Musika Hamabostaldia Taldea: Ministriles de MarsiasArratsaldeko 19,00etan Santa Catalinakomentuan

Abuztuak 23, zapatua• Zahir ZirkuaArratsaldeko 20,00etan Beheko plazan

Abuztuak 30, zapatua• ERDI AROKO AZOKA egun osoan zehar

TXATARRERÍA KEATONZabiel plazan, 23,00etan

Irailak 12, barixakua• BERTSO JAIALDIAMiruaitz pilotalekuan, gaueko 22,30etan

ODOLA EMATEKOEGUNAK

Abuztuaren 22a, barixakua18,00etatik 20,00ak arteAnbulatrorioanAntolatzailea: Mutrikuko odol-emaleen elkartea

Antolatzailea: MUTRIKUKO ODOL-EMALEEN ELKARTEA

Page 27: Kalaputxi 75www
Page 28: Kalaputxi 75www