28

KALAPUTXI 80

Embed Size (px)

DESCRIPTION

2009ko urtarrila

Citation preview

Page 1: KALAPUTXI 80
Page 2: KALAPUTXI 80
Page 3: KALAPUTXI 80

3

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68 / 635 74 83 93e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 2.000 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutuko azkenmailako ikasleak

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkari haukaleratzea posible egin duzuen guztioi

IRITZIXA

ANTZERKI AMATEURRA

Mutrikun, esaten digutenez, herri antzerkia asko landu izan da. Aspaldiko kon-tua da hori. Egia da sasoi haietan zinerik ere ez zela, baina zaletasun haundiazegoen. Eta ez ziren antzezle onak bakarrik, baita antzezlan-idazleak ere, hiruz-palau bai behintzat, eta hori herri txiki baterako ez da gutxi.Antzerkigintzak aldaketa sakonak jasan ditu azken hogeita hamar urteetan Eus-kal Herrian. 1980ko hamarkadatik hona antzerki konpainia nagusiak ekoizpenenpresa bilakatuz joan dira, eta ondorioz, etengabe merkatuaren legeekinborrokan aritu beharra gertatu zaie. Horrek guztiak funtsezko aldaketak eraginditu arte eszeniko honen izaeran.Antzerkiaren profesionalizazioa heldu aurretik, Euskal Herrian antzerkiak, batezere euskaraz sortutakoak, amateurismoan zuen bizilekua. Zera idazti zuen MikelAntzak 1985. urtean Jakin aldizkarian: Amateurismoa versus profesionalismoa?artikuluan: “Urte askoan zehar, gure artean, amateurismoa, antzerki indepen-dientea izen ohoragarriaren pean, antzerkia egiteko modu ia bakarra izan da…Funtzio konkretu eta zenbaiten ustetan, estrateatralekin, gainera”.Denborarekin kemen haundiz sortutako talde haietako batzuk konpainia profe-sional bilakatu ziren eta beste asko desagertu. Zailtasunak zailtasun, amateuris-moak, halako sonarik gabe agian, baina bizirik dirau gaur gurean.Gaur egun Euskal Herri osoan izaera ezberdineko talde amateurrak daude: udalantzerki tailerren inguruan sortutakoak, kultur elkarteetatik, eskoletatik, gaztet-xeetatik, emakume taldeetatik… Jende gazte nahiz helduak osatutako taldeakdira, kopuruz ere oso aldakorrak. Bertan parte hartzen duen jendeak antzerkiazkanpoko ogibide edo ikasketak izaten ditu eta, hortaz, taldearen arabera askoaldatzen da jardun honekiko dedikazioa. 1975. urtean komertzialak ez ziren ehun eta berrogeita hamar bat antzerki tal-deren asmoa beren errepertorioa taldearen “adierazpena” izatea zen, hau da,bere burua definituko zuen kontzientzia ideologikoa eta estetikoa lortzea. Orokorrean antzerki talde amateurrek baliabide urriak izaten dituzte. Usuenikentsaioetarako gelak lortzeko zailtasunak edo hauek oso egokiak izatea. Diru-laguntzak ere eskasak izaten dira, eta badaude uste dutenak hori herriaren ara-bera aldatzen dela, baina normalean talde profesionalek errazago lortzen dituz-te diru-laguntzak amateurrek baino.

Maribel Urkiri Arruti

Mutrikuko UdalekoEuskara Batzordeakdiruz lagundutakoa

Gipuzkoako Foru Aldundiakdiruz lagundutakoa

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6-7

Bi hitzetan 8-9

Gizartia 10-12

Kulturia 13

Karenka 14-15

Historixa 16-17

Kirola 18-19

Bertsoak 20-21

Gizartia 22-23

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26

diruz lagundutakoa

Page 4: KALAPUTXI 80

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)URTARRILA

19tik 22ra Lon Apraiz

23tik 25era Javier Otxagabia

OTSAILA

1ean M. Cristina Riveiro

2tik 5era Javier Otxagabia

6tik 8ra Lon Apraiz

9tik 12ra M. Cristina Riveiro

13tik 15era Amaia Zalduegi, zapatu goizean Lon Apraiz

16tik 19ra Lon Apraiz

20tik 22ra Javier Otxagabia

23tik 26ra Amaia Zalduegi

27 eta 28 M. Cristina Riveiro, zapatu goizean J. Otxagabia

interesekotelefonoak

informaziua4

MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

DEBARA

Astegunetan: 7:15etik 21:15era orduro / Jai egunetan: 8:15etik 21:15era, orduro

ONDARROARA

Astegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro / Jai egunetan: 7:55etik 20:55era, orduro

Autobusak

OSASUNA

Anbulatorioa (Osakidetza)..................943 60 43 00DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak ......................................943 46 11 11

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake Epaitegia ...................................943 60 70 49Itsas etxea..........................................943 60 34 00Ur patzuergoa....................................902 30 22 22Mankomunitatea (trasteak eta zaborrak)..........................................................943 70 07 99Alde Zaharra eraberritzeko zerbitzua..943 60 34 18

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .........................943 60 41 19

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Gasolindegia ......................................943 60 32 10Miruaitz Frontoia ...............................943 60 46 79

APRAIZ 630 05 50 97

OTXABIAGA 689 58 57 59

ZALDUEGI 669 26 22 01

RIVEIRO 667 33 88 90

Page 5: KALAPUTXI 80

5zeuk esan

MUTRIKUTIK SASIOLARA: AZPIEGITURAK ETAGIZARTE ONURA

Krisialdi larri baten murgiltzear gabiltzala,azpiegiturei bideratutako inbertsio publikoabaliabide benetan eskuragarria bilakatzen da.Premiak, presak eta gardentasun faltak atze-ra bueltarik ez duten akatsak sortarazten di-tuzte, berriz izango ez diren aukerak gure au-rretik igarotzen diren bitartean. Gainera da-tozkigun hainbat adibideetatik bat aukeratudugu.

Udalbatza osoak, gure udal taldea izanezik, Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektatuduen eta eufemistikoki Mutrikuko “sahiesbi-dea” izendatuta dagoen eraikuntzaren aldedago. Inbertsioaren beraren kostua eta izan-go duen gizartearen eta ingurumenaren gai-neko eragina kontuan hartzen badugu, hirueta lau karrileko autobide berri hau bost mi-la biztanlera ailegatzen ez den herri batent-zako izan dezaken onura frogatzeke geldit-zen da.

Proiektu honen sorkuntzak lotura estuadauka Mutrikuko Portu Berriaren eraikuntza-rekin, portuaren bultzatzaileek egunero 60 ibil-gailu astunen trafikoa sortuko zela espero zu-telarik. Gaur egungo arrantzaren errealitate-ak “autobia” honen justifikazioaren inguru-ko hausnarketa batera bultzatu behar gaitu.Noraino merezi duen betiko hondatzea Gi-puzkoako landa-auzorik zaharrenetariko bat,paleolitiko garaiko kokalekuak agerian dauz-kana, Mutrikuko herriaren sorlekua litekee-na, eta Arnoko LIC (Europear Batasuneko Ga-rrantzizko Gunea) laister ZEC (Iraupen Bere-ziko Gunea) izendatzeko bidean dagoenare-kin mugakide dena. Hau guztia datozen ur-te hauetan izugarri gehituko ez den trafikokopuru bati erantzuteko.

Eraginaren Ebaluaziorako Nazioarteko El-karteak, IAIA (www.iaia.org), defendedatzenduen bezala, edozein proiekturen ingurukoerabakia hartzerakoan eragin ezkorren kalteamurriztu beharrean baikorrak ahalik eta gehienareagotu beharko lirateke. Eta atzera buelta-rik ez den eragina izateko arriskuaren aurre-an, arreta berezia ipini behar zaie edozein jar-dueraren inguruan dauden alternatibei. Ezin-bestekoa ikusten dugu bi premisa hauek Mu-trikun ezartzea.

Askoz ere merkeago eta bideragarriagoaden alternatiba bezala, lehentasun handiagoaeman beharko litzaioke Debara doan errepi-

dearen hobekuntzari, behintzat Kalbaixotik Sa-siolaruntz doanari beste. Horrela jokatuta, era-gin baikorrak areagotuko ditugu. Alde bate-tik, Mutrikurako irisgarritasunarekin lotutakoak,herriaren benetako beharrei aurre eginez etaez irudizkoei. Bestetik, Astigarribiako bailarakgordetzen duen natur eta kultur ondarea ba-besteak etorkizuneko belaunaldientzat dau-kan berezko balioa eta balio sozioekonomi-koa.

IAIA erakundea gardentasunaz, herri par-taidetzaz eta, kasuan kasuko, dagokion ad-ministrazioak kontuak eman beharraz aritzenda baita. Gurean, Gipuzkoako Foru Aldundiada administrazio hori, publikoki eta ozenki he-rri partaidetzaren alde agertu izan dena az-ken aldian. Beraiengana jo da, udalbatzarenbaimenarekin, kostaldeko bidearen bidera-garritasuna aztertuko duen ikerketa sakon bateskatzeko. Oraindik horren zain gaude.

Azkenik, gutako bakoitzak hausnarketabat egin beharko dugu “etorkizuna” ote denAstigarribia autobide baten azpian zigortzea,eta bi ertzetan urbanizatzea. Honek guztiakmerezi izan duen herritik kamioi batzuk, etaez guztiak, igarotzea sahiesteko. Guk ez du-gu hau konpartitzen.

Berdeak eta Independenteak

MUTRIKUAR HELDU GUZTIEI

9 urte dakat, triste sentitzen nai eta bel-durtuta noi!

Askok pentsauko dezue gaztieixa naiela etaez dakatela oaindik nahikua arrazoi hola eo-teko. Hori pentsatzen dezuenoi, eon pixkat,setxuan ulertuko diazue eta!

Gabonak pasa dia eta ez Olentzerok eztaerregiak ere eztie nik eskatutakoik ekarri. Egi-xa esan, pentsatzet nere gurasuai haundixeigeatzen zakuela nere desiuai erantzuna ema-tia eta eurak bakarrik ezin izan die eskatuta-kua ekarri. Ez pentsau eztakitxela zeintzuk dianerregaluak ekartzeuenak!

Kontua da, gabonak baino pare bat astelenuo, gure herrixan, Mutrikun, gertatzen arizan zeozerrekin enteratu nitzala, nere amo-nak esaten doan moruan, seguramente “pormeter las narises en donde no te inkunben!”(eo holako zeoze): ematen doanez, mutriku-ko alkatiak, idazkarixak eta udaletxian dozenbestiak, Mutrikuko aisialdia zozketan jartze-ko asmua zakaten!!

“Zozketan? Ze zozketa klase? Gure aisial-dixa zozketau?” pentsatu noan nik. Gero en-teratu nitzan, oain arte Txantxangorrik etxenzoan lana beste edozeinek ein ahal izatekozozketa bat zabaltzen zeuela udaletxetik; zeesan nahi deu horrek, ba ustet, baldintza bat-zuk betetzen zoan edozein izan zeikela he-

mendik aurrea nere neguko ekintzetako, uda-ko ekintzetako, ludotekako, haur liburutegi-ko eo nere arreba zaharrena juten dan gaz-telekuko jefia. Eta eozein idazten detenian,EDOZEIN esan nahi det, kanpotik etorritxakoedozein enpresa (eskolan esan deue Eskoriatzanholako zeoze pasau zala), bere helburua gas-tuak murriztia besteik izango eztan edozeineta hortik irabazixak atea! (hau gurasuak es-plikau die!). Baña gure aisialdixakin irabazi-xak ateatzeko aukeria dake orduan? (itxurazhalakuak gertatzen diala esateue, nik hain-beste eztakitx, beatzi urte dakat, eta erregiaeta olentzerona oandala gitxi enterau nai!).

Eta klaro, honek neri eta nere lagunai kris-ton tristuria eraitxen digu, ze guk ez deu nahikanpotik inor etortzerik. Guk, Aritz, Ander,Amaia, Edurne, Aitziber, Hostaizka, Jone,Nahia, Ianire, Keila, Unai, Usoa, Egoitz, Eidereta beste danakin jolastu eta ondo pasau nahideu, oso jatorrak dialako, lan asko etxen deue-lako eta eurakin asko asko ikasten deulako!

Ustet orainguan Txantxangorri taldiak zoz-keta irabazteko aukera asko zakala, eta pix-kat pozten naiz, baina ez asko ere, ez pent-sau, ze etxian kontau deuenantxio, hemen-dik hiru eo lau urtea, BERRIZ ZOZKETIA BU-RUTZEN DANIAN, peligro berdiñakin eongogea! Eta ze kristo, herrixan holako jendia eu-kitxa, zeatxik kanpuan bila hasi! Zeatxik nereasia zozketau!

Pena haundixa dakat, gauzak gaizki ein dia-lako, ezkutuan ein dialako, hontaz inor ezdalako enteratu eta iñok eztoalako enteratunahi izan, herrixan gertatzen dian gauzak be-andu danian besteik enteratzen ez gealako.Eta zuek, gurasuok, IXA EZTEZUELAKO IZEEIN! Aitzakixa asko bilauko dezue, gehixenakfundamentuzkuak seguru, hortan ere abilakzeate eta (etziñatela enteratu, firma batzukbatu zenuela, Txantxangorrik berandu abisa-tu zizuela, legia hala dala…), baña Txantxan-gorrikuak juaten badia, fundamentu horrekdanak alperrikakuak izango diala ustet.

Zozketa einda eongo da igual, eztakixt, bai-na horrek ezteu esan nahi ize ein bihar ez de-zuenik! Aide udaletxea, esplikaziuak eskau,mobitxu, idatzi, erten kalea, prostetau, herri-xa informau! Nik esan bihar al dizuet zer ein?Eo igual geuk (ume eta gaztetxuok) zeoze et-xeko zain zozte? Nahizuena ein, baina neri ezesan hemendik hogei urtea, “aiii! Ni gaztianintzanian… zuen edadia nakanian…!!!”

Triste sentitzen nai, eta beldurtuta noi, osobeldurtuta. Eztetelako Txantxangorri galdu nahi,baina geixenbat, eztetelako heldua izan nahi!Eske ezaitxuet ulertzen! Eztet zuek etxen de-zuen gauzak ulertzen! Eta ulertzeko ere iñokeztitx esplikazioik ematen! ETA BILURRA EMA-TEN DITX HAUNDITXAN ZUEK BEZELAKUABIHURTZIAK! Eztet heldua izan nahi! Ume iza-ten jarraitxu nahi det, baezpane ere!!

Artzai Beitia

gutu

nak

Page 6: KALAPUTXI 80

6 puri-purixan

Azterlanak bost atal ditu: 1. Sarrerakoa. 2. Baliabide natura-len azterketa. 3. Ondarearen eta erabilera publikoaren az-terketa. 4. Antolamendu eta babeserako dauden tresna legal,eta eremuan eragina izan dezaketen normen azterketa. 5.Ondorioak eta ekintza proposamenak.

BALIABIDE NATURALAK

Bigarren atala bi zatitan banatzen da: batetik, itsasertza; bes-tetik, Artzainerrekaren ibarra. Bietan deskribapen baten on-doren, bertan dagoen landareriaren edo begetazioaren be-rri ematen du zabal, eta ingurua nolako habitatek osatzenduten, galdutako landareak ere kontuan izateko. Hurrena fau-nari heltzen zaio, eta interesgarriak diren animaliei buruz arida. Bukaeran, laburpen bat egiten da elementu babesgarri in-teresgarrienak identifikatzen beren balio geologiko, espeziesentikor, habitat berezi edo paisaiengatik. Hala nola: itsasertzeandauden behe kretazioko fosilak, bakarrak euskal kostan; itsaslabarra, geologia zein paisaia aldetik begiratuta; mareartekozabalgunea, duen bioaniztasuna dela-eta; Saturrarango hon-dartzak dituen dunak; Artzainerrekaren ibarra, nahiz eta de-

gradazio handia duen, habitat egokia delako desagertzeardagoen bisoi europarrarentzat, eta “alkotan europarra ” be-zalako baso hegaztiek habia egiteko.

ONDAREA

Hirugarren atalean ondasun kultural eta artistikoa duten zen-bait elementu aipatzen dira: baserriak, ermitak, Mijoa eta Art-zainerrekan dauden edo izan ziren hamabi errota, Txartxa-koa batik bat, 1552 urteko erreferentziak dituena. Erabilerapublikoa duten eremuak ere aztertzen dira: duten egoera,bertara heltzeko bide eta bidexkak, tartean itsaslabarrekoak,haitzetara iristeko erabiltzen direnak. Beste baliabideak ai-patzerakoan, Nautilus zentroari ematen zaio garrantzi han-diena.

Mutrikuko Udalak, Berdeak+I taldearen ekimenez, iazko martxoaren inguruan, azterlan bat egitea agindu zion Ekogarapenenpresari, Saturraran eta Mutriku bitarteko marearteko zabalgunea, itsas labarra eta barne aldeari buruz; baita, Mijoa eta Art-zainerreka inguruneaz ere. Erabilera alternatibak bilatzea eta zonaldearen babesera neurriak bilatzea zuen helburu azterketahorrek.Azterlana bukatu, eta publikoki azaldu zen udaletxeko areto nagusian gabon aurretik. Udalaren eskura dago, honek emannahi diezaiokeen erabilerarako zein moldaketarako, hala nahi izanez. Kalaputxiko orri labur hauen bitartez, azterketa horrenberri eman nahi dizuegu.

GURE KOSTARENETA NATURGUNEENAUKERAK

Itsasertzean dauden behe kretazioko fosilak

bakarrak dira euskal kostan.“

Page 7: KALAPUTXI 80

puri-purixan 7

LEGERIA

Laugarren atalak eremuarekin zer ikusia izanditzaketen legeak aztertzen dira. Lurraldeantolamendukoak, Debabarreneko planak,itsasertzekoak, ibaiertzetakoak, Mutrikukoarau subsidiarioak, bisoi europarraren ku-deaketa, jabetza publikokoak diren itsas etalur eremuetara heltzeko bideen babeseko-ak, arrantza araudia eta lurren jabetza etakudeaketarena, besteak beste.

AURRERA BEGIRAKO

Azken atalean azterlanaren ondorioak la-burbildu ondoren, estrategiak azaltzen di-ra, eta ekintzarako ildoak.

Estrategiak

1) Antolamendu eta babeserako tresnak hainzabalak izanik, batzuk lokalak eta besteakgoragotik datozenak, beharrezkoa da ezar-pen eraginkorra eta bateratua egitea.

2) Sakontze lana egitea herriko arau subsi-diarioetan: Mutriku-Saturraran itsas laba-rraren eta Saturrarango hondartzaren planberezietan.

3) Babesa eta baliabideen baloreak erabiliz,sare internazionaletan dauden irudi bere-zietara hel daiteke.

4) Ingurumenaren hobekuntza jabego pu-blikoa duten eremuetan edo izan daitez-keenetan planteatzen da funtsez.

5) Arrantza eremuan arauak maila egokiandaudenez, kudeaketa jasangarria egitea daerronka, inplikatuta dauden sektoreekin.

6) Dauden jabetza eta natura baliabideakoptimizatuz, beharrezkoa da ekipamendumailan sustatzea, batez ere, herri osoari iden-titatea emango dioten ekintza globalekin.

Ekintzarako ildoak

Ekintzarako ildo hauek proposatzen ditu:

A- Lur-antolamendu eta planifikaziora zu-zendutako ekintzak eta jarduerak ongi kon-trolatuko dituztenak.

1. Mutriku-Saturraran itsas labarrarenPlan Berezia egi.

2. Saturrarango hondartza eta ingurualeheneratzeko Ekintza Plana egin.

3. Arrantzarako debekatutako zona eza-rri. Deba-Zumaiaren luzamena izango lit-zatekeena

4. Kontrol egokia egitea barneko uretan(50 mt. sakoneratik kostara)

B- Jabetza publikoa duten eremuetatik ha-sita ingurumenaren hobekuntza lortzekoekintzak.

1. Erabilera publikoa duen Armetxaza-bal mendia baso naturala bilakatu.

2. Jabego publikoko lurra sortu inguru-men hobekuntzarako, hasieran Artzai-nerrekan.

C- Baliabideek interpretatze posibilitateakdituztenez, erabilera publikoari bultzadaeman eta sareetan integratzeari ekin.

1. Oinezkoentzat itsasertza hobeto ikus-teko egokierak egin.

2. Nautilus zentroa berkokatu eta han-ditu.

3. Mutrikun zehar ibilbide geologiko-di-daktikoa ezarri.

4. Gipuzkoako itsasertzean Geoparkeabultzatu.

5. Ibilbide historikoa prestatu Artzaine-rrekako erroten inguruan.

Txartxako errotak 1552 urteko erre-ferentziak ditu.“

Beharrezkoa da aurrerantzeanantolamendurako eta

babeserako neurriak hartzea“

Page 8: KALAPUTXI 80

BERTANEK 1.000 EUROKO BI EROSKETA TXARTELAK BANATU DITU

Aurtengoan, esfortzu bat eginez, Bertan, herriko dendarienelkarteak, bezeroen fideltasuna eskertu nahian, mila euroko bisari jarri zituen gabonetan. Sariak Zutabe eta Alboka dendetanerosketak egin dituzten bi herritarrei tokatu zaizkie: Jose MariaFreijeiro izan da lehena, Zutaben egindako erosketagatik, etaMaria Karmen Romero Albokan egindakoagatik. Orain lehen-dakari karguan dagoen Maria Asunek eman zieten sarituei milaeuroko txartel bana Elkarteko dendetan gastatu ahal izateko.

“Herriko dendetan erosketak egiten dituztenek laguntzendigute dendak zabalik edukitzen, eta, era berean, herriko biz-itza mantentzen dutelakoan gaude”, zioten Bertanekoek.

ARRAKALAK MOILARAKO BIDE BERRIAN

Lehenengo tunela igaro ondoren, kaminoarenzati bat mugitu egin da, eta kontuan izatekotamainako arrakalak agertzen joan dira eu-riak eta pisu handiko kamioiek lagunduta.Teknikariak hor daude, eta ardura izan deza-ketenak ohar bitez.

8 bi hitzetan

Page 9: KALAPUTXI 80

komikixa Josu Ituarte "Pitxame"

MUSIKA ESKOLA ETA MISIO TALDEA

Urteroko legez, iragan diren Gabonetan Musikaeskolako irakasle eta ikasleak Misio Taldeari la-guntzeko jardunean ibili dira. Izan ere, Musikaeskolaren Gabon kontzertuaren ostean jasotakodirua eta Gabon egunean banda txikiak egindakokalejiran jasotakoa Misio taldeari eskaini zitzaion,beste urtetan bezala, beren proiektuetan erabildezaten. Guztira bildutakoa, 801 euro.

Misio taldeko arduradun M. Eugenia Manzisidor-rek adierazi digunez, bildutako dirua Haitirazuzenduko da, Gipuzkoako beste herri batzue-tan jasotakoarekin batera. Izan ere, pasa den urteanlau urakanek Haitiko irla triskatu baitzuten.Besteetako xedeak proiektu hezitzaileak eta eraik-itzaileak izaten badira ere, aurtengoa larrialdikolaguntza izango da, eta lehengaiak eskuratzerazuzenduko da dirua.

ARGAZKI TALDEA MARTXAN

Urtarrilaren 24an eta 25ean, argazkigintzan hain ga-rrantzitsua den argiztapenari buruzko ikastaroa izan daArgazkizaleen Elkarteak antolatuta. Hamalau lagunizan dira trebatzen, zapatuan goiz eta arratsaldez etaigandean goiz osoz,Gorka Salmeron argazkilariarenesanetara. Besteak beste, erretratoak egiteko estudiokoargiak erabiltzen eta argi naturalaren eta flasharen artekoerabileran jardun dute.

Aurrerantzean, Argazkizaleen Elkarteak bi argazki era-kusketa antolatu nahi ditu, bat uda aurretik eta besteauda ondoren. Eta jendea Argazki Rallya antolatzeko es-katzen ari dela kontuan hartuta, ez dute baztertzen au-rtengoan horrelakorik antolatzea.

Amaitzeko, adierazi digutenez, aurtengoan Mutrikukhiri-gutuna jaso zuela 800 urte igaro direla eta, jardueraezohizko eta bereziren bat egitea ere aurreikusia dute.

bi hitzetan 9

Page 10: KALAPUTXI 80

10 gizartia

Zer da txofer solidarioarena?

Dispertsio egoeran dauden presoen familiakoak espetxeeta-ra hurbiltzen dituzten borondatezko gidariak dira. Mutrikun30en bat lagun gabiltza horretan, hilean behin Castelloiko es-petxera senitartekoak eramaten presoei bisitak egitera. Pent-sakera eta kolore desberdineko jendea batu gara ekimen ho-netarako, eta zabalik jarraitzen dugu: gidari lanetarako prestdagoen edonorentzako lekua dago gure artean!

Zerk bultzatu zaituzte lan horretara?

Dispertsioaren zama guztia senideengan ikusteak… Dagoe-neko 16 senide hil dira errepidean, espetxeetara bidean edobueltan, bidaietako diru-gastu amaigabeak, desgaste fisikozein sikiko handiegia… Beste herriren baten honelako eki-menak egiten zirela jakinda, geuk ere Mutrikun zerbait eginbeharra geneukala ikusi eta duela 3 urte inguru martxan ha-si ginen.

Dispertsioa zuzenean ezagutu dugu, hau benetan zer den ja-kiteko, bizi egin behar da… Sei orduko bidaia egin ondorenbisitak ukatzea, bisita txandak behin eta berriz ordutan at-zeratzea, eta abar luzea.

Zein da zuen egitekoa?

Hilean behin, Castellongo espetxean bisita egiteko apunta-tuta dauden senide guztiak espetxeraino eraman eta gerobueltan ekarri egunean bertan. Apuntatutako senide kopu-ruaren arabera, furgoneta bat alokatzen dugu eta behar iza-nez gero kotxe partikularrak ere erabiltzen ditugu. Baina apun-tatutako inor ez dugu etxean lagatzen leku faltagatik, horiinoiz ere ez.

Txoferrak beti binaka joaten gara, sei orduko bidaia luzean(hamabi ordu joan-etorrian) arduraz ibili beharra daukagula-ko, 1200 kilometrotan erne!

Bisita egitera doan senitartekoak nahikoa lan dauka barruandaraman sentipen zurrunbiloa baretzen, gainera errepidekoordu luzeetako tentsioa jasan behar izateko. Ez hori bakarrik,senitarteko askok eta askok ez daukate espetxeetara iristekobitartekorik… Azkenengo, gure furgonetan, beste batzuenartean, 90 urteko amona eraman genuen bere biloba bisitat-zera… Amonak berak ere ezin zuen sinistu… Honek ematendizu aurrera jarraitzeko indarra.

Zein da zuen asmoa aurrerantzean?

Joan-etorri hauetan guztietarako diru asko behar da, eta se-nideek nekez egin diezaiekete aurre gastu hauei. Gure jar-duna defizitarioa da, inolako irabazi asmorik gabe aritzen ga-ra, eta gainera askotan gure poltsikotik ere dirua jarri izan du-gu. Bisitan doan pertsonako 50 euro kobratzen den arren, gas-tuak hirukoiztu egiten dira (furgonetaren alokairua, gasoli-na, peajeak…) eta zuloa eginez doa.

Horregatik, dirua lortzeko kamisetak atera ditugu eta salgaidaude nahi duenak erosteko. Diru ekarpenak egiten dituztennorbanakoak ere baditugu, baina denen beharrean aurkitzengarenez, Bertso Eskolakoei atea jo diegu eta hauek besoza-bal Santa Eskean jasotzen den dirua eskaini digute. Ea honekgure egitekoan jarraitzeko arnasa pixkat ematen digun!

Urtez urte ohitura zaharra berrituz eta legearekin kunplituz hurbiltzen zaizkiguSanta Eskean herriko hainbat talde Bertso Eskolakoen gidaritzapean. Goizez, herrianzehar dendaz-denda ibiltzen dira Anaiartekoak, trikitilariak eta Azpillaga bertsolaria,kopla sortak eskainiz mostradore atzekoei. Arratsaldez, berriz, tabernaz taberna ibilitzen dirabai Anaiartekoak eta baita Gaztetxekoak ere.Bitartean, auzoz auzo beste hiru bat talde ibili ohi da baserriz baserri goiz, arratsalde eta gauekoordu txikiak arte luzatuz jarduna, beraien eztarri sanoak proban jarriz, eskuekin makilak tinkoastinduz, gure usadioa baserri txoko guztietara eramateko.Eskean aritzeko lotsa baztertuz, koplak dioen moduan, aurten biltzen den dirua txofer solidarioent-zat izango da.

OLES EGITERA GATOZ…OLES EGITERA GATOZ…

Page 11: KALAPUTXI 80
Page 12: KALAPUTXI 80

ARETOKO DANTZAK KIROLDEGIAN

gizartia12

Marisa irakasle donostiarraren esanetara aurkitu ditugu ha-mar mutrikuar emakume, musika doinuei gorputza eraginezjarraituz. Gaur hamar lagun dira taldean, baina duela lau ur-te Kiroldegiaren ekimenez hasi zirenean bigarren talde batere bazen, beste horrenbestekoa. Adierazi digutenez, zapa-tuko bi orduko dantza aldi honek asteko nekeak arintzekoeta ondo, oso ondo pasatzeko aukera ematen die. “Dantzanikastera gatoz, baina gure artean den giro ona da hoberena.Dugun giro onarekin errazago ikasten da” esan digu taldekolagun batek.

Taldean denak emakumeak diren galdetu diogunean, Mari-sa irakasleak esan digu baietz, denak emakumeak direla. It-xuraz, kostaldeko gizonezkoei kosta egiten zaie dantzaren gi-ro horretan sartzea. Barrualdeko herrietan, Markinan adibi-dez, mutil asko ikusten da taldeetan. Irakasleak zein ikasleektaldean gizonezkoak egotea ondo legokeela esan dute. Izanere, aretoko dantzetan dantza gehienak emakume-gizonez-ko bikotearentzat daude pentsatuta. “Gizonezkorik ezean,emakume-emakume bikoteak osatu behar ditugu, eta horre-la moldatzen gara” esan digu etsita taldeko beste lagun ba-tek.

“Gizona lotsarengatik ez da apuntatzen, baina ez da kontu-ratzen aretoko dantzetan klabea dela gizonezko, dantzetanhartzen duen presentziarengatik. Aretoko dantzetan gizo-nezkoak darama agintea, berak eramaten du erritmoa eta be-ra da dantzaren elementu nagusia. Ederki egongo lirateke gi-zonezkoak gure artean!” dio Marisak.

Zapatuetan ikasi eta praktikatutako dantza horiek jendearenartera eramatea ere garrantzitsua da norberaren pozerako,norberaren aurrerapenak jendeari erakusteko. Hori dela eta,urtean bi aldiz dantzetako taldekideak, Markina, Berritxu etaOndarroako taldeetakoekin batera autobusa antolatu eta Za-rautzera joan ohi dira. Han, Zarautz hotelean afaldu ondorendantzari ekiten zaio… eta parrandari ere bai!

“Ikasi eta gozatu egiten dugu hemen” entzun diogu gerriabatera eta bestera darabilen beste ikasle bati, eta gaineratudigu “irakaslea exijentea da dantzan irakasteko orduan, bai-na ondo pasatzen ere abila da!”.

Jira eta bira dabiltzala, agur esateko ordua heldu da, eta Ma-lenetan Goiko plazan dantzan egiteko hitzordua egin dugu.Baina agurtu aurretik Marisak bere telefonoa utzi digu(687845194) dantzetan apuntatu nahi duenak deitzeko. Ema-kumezkoek, eta gizonezkoek ere bai.

Boleroak, Cha-cha-cha, Foxa, Pasodoblea, Samba, Tangoa, Valsa… Irakurle gehienekaski ezagunak izango dituzte dantza horiek, entzunda bada ere. Gehiagotan edogutxiagotan, nork ez ditu dantza horien doinuekin batera gorputza mugitu? Bainakontua gorputza mugitzea baino gehiago denez, dantza horiek ikastera eta prakti-katzera biltzen da dozena bat mutrikuar duela lau urtetatik hona.

Non? Kiroldegian. Noiz? Zapatu goizetan, hamaikak eta laurdenetatik ordu batalaurden gutxiagora arte. Dantza egiten ikasi nahi dutenak, hortaz, badaki noiz etanora jo.

Page 13: KALAPUTXI 80

KORRIKA

Korrika Alfabetatze EuskalduntzeKoordinakundeak (AEK) Euskal He-rri osoan zehar egiten duen euska-raren aldeko lasterketa erraldoia da.Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia

suspertzea eta gau-eskola zein euskalte-gien eguneroko lana indartzeko dirua bilt-zea ditu helburu.

1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora ze-harkatu zuen lehenengo Korrika anto-latu zenetik, euskararen alde antolat-zen den ekitaldirik jendetsuena eta ga-rrantzitsuenetakoa da. Ordudanik ha-mabost Korrika eta hogeita zortzi ur-te igaro dira.

2009ko martxoaren 26an Tuteranhasita, hamaika egunetan geldi-tu gabe, Euskal Herria osoa ze-harkatuko du hamaseigarrenezKorrikak. Bi mila kilometro bai-no gehiago euskararen alde,adin eta mota guztietako mi-laka korrikalari, gau etaegun gelditu gabe, apiri-laren 5ean Gasteizera hel-du arte.

Korrika hasi eta amai-tu arte, lekukoa eskuzesku eta kilometrozkilometro pasatukoda korrikalarien ar-tean. Lekuko ho-rren barruan, Ko-rrika helmugarairistean euskal-dun ezagunbatek irakurri-ko duen me-zua, ordura ar-te isilpean gor-deko dena.

ONGI ETORRI!

Euskaldunok ongietorria egiten diegu gure herri-ra, gure etxera, gure artera, gurera datozen lagu-nei. AEK-k ere berdin egin nahi du Korrika 16renbitartez: ONGI ETORRI! handi bat luzatu nahi dieeuskararen berreskurapenean lagundu behar du-ten erakunde guztiei, euskalgintzan dabiltzanguztiei, euskaltzale guztiei, euskaldunei eta eus-kaldundu nahi duten guztiei, bertakoei eta kan-potik datozenei.

Ongi etorri Korrikara!

Ongi etorrieuskaraz bizi nahi dugunon herrira!

Ongi etorri euskaraz gozatzeko,lan egiteko, maitatzeko, saltzeko eta erosteko,

negar egiteko, jolasteko… hautua egin dugunon herrira!

Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon artera!

KORRIKA 16 MUTRIKUTIK

Korrika 16 Debatik etorrita sartuko da Mutrikunapirilaren 3an. Gaueko 11,30 aldera hartuko du-gu lekukoa Debako zubian eta, kilometroz kilo-metro, mutrikuarrok Ondarroaraino eramangodugu, Bizkaiko mugaraino.

Ohitura denez, Korrika 16 antolatzeko herri-bat-zordea eratuko da eta bertan mamituko da Mu-trikuko egitaraua. Euskaltzale eta korrikazale guz-tiok gonbidatuta zaudete batzordean parte hart-zera.

Hauxe da bai Korrika 16ren mezua: Ongi etorri! Baina, zer da Korrika?

kulturia 13

ongi etorri!

Page 14: KALAPUTXI 80

14 karenka

DEBEMEN ezaguna izango da baserri eta landa inguruan, bai-na kaletarrok badugu honen berririk?

Deba Beheko Mendi Nekazaritza Elkartea 1991 urtean sortuzen Deba Beheko baserritarren beharrei irtenbide bat eman,beraien eskakizunak ahalik eta hoberen bete eta beraien bi-zi kalitatea hobetzeko. Ondoren, 1998ko Landa Garapen Le-gearen arabera, 2003 urtean zehar Elkartearen Estatutuen al-daketa eman zen, Deba Beheko Mendi Nekazaritza Elkarteaizatetik Landa Garapeneko Elkarte izendatzera helduz. Ho-nekin zer esan nahi da, landa inguruneen garapena moduorokorrean hartu behar dela, hau da, euskal landa inguruakekarpen garrantzitsu eta funtzioanitzak egiten dizkio gizar-te osoari, kalitate oneko eta nortasun handiko elikagai zeinlehengai osasungarriak ekoiztu, ingurumena zein paisaia ba-bestu edota ondarea zein nortasun ezaugarriak gordetzenbaititu.

Gaur egun baserritik bizi direnak gutxiengoa dira. Baserritikkanpo egiten dute lan, baina baserrian bizi dira. Baserrianedo baserri etxean bizi direnek beren ingurua zaintzen du-te, hau da, gure eskualdeko lurren azaleraren % 80 gestio-natzen dute.

Zeintzuk dira DEBEMENeko kide?

Eskualdeko udalak eta baserritarren elkarte nahiz sindika-tuak. Eskualdeko sei udaletxek hartzen dute parte DEBEME-Nen: Mutriku, Deba, Mendaro, Elgoibar, Soraluze eta Eibar-ko udalak. Baserritarren elkarteak, berriz, hauek dira: Ineko

(Nekazarien kooperatiba), Biolur (Nekazaritza ekologikoa),Urkaiko (Hiltegia), Gife (Gipuzkoako Frisoi Elkartea), Gitebel(Gipuzkoako Terreña eta Betizu Elkartea), Gile (GipuzkoakoLimusin Elkartea), Ele (Euskadiko Latxa Elkartea), Gilbe (Gi-puzkoako Landare eta Baratzazainen Elkartea), Gee (Gipuz-koako Erlezainen Elkartea) eta Hitzez (Baserriko emakume-en elkartea). Sindikatuei dagokienez, EHNE eta ENBA. Ikus-ten duzuenez partaidetza zabala du DEBEMEN elkarteak.

Zein da zuen lana?

Gure lana askotarikoa da. Gure helburua landa garapenerabideratutako proiektuak bultzatzea izanik (azpiegitura, osa-sungintza, hezkuntza, gizarte zerbitzuak, kultur formazioak,ur horniketak, zerbitzu ekipamenduak…), baserritarrei in-formazioa ematea da lanetako bat. Guregana iristen direndirulaguntzak gestionatzea, gurea bitartekari lana dela esa-tea ez dago gaizki esanda. Landa Garapen Elkarteak gestio-natzen ditu Foru Aldundiko Landa Inguruaren Garapenera-ko Departamentuaren subentzioak, Eusko Jaurlaritzak Eus-kal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta ga-ratzeko emandako laguntzak arautzen dituena (EREIN pro-grama) eta LEADER programak ere gestionatzen dira.

“MUTRIKUN BASERRITARREN ARTEKO DINAMIKA SORTZEA DA

GURE HELBURUETAKO BAT”Horixe esan digu Amaia Esnaolak berarekin bildu garenean. Elgoibarren dihardu lanean, DEBEMEN elkartean. Herriko zeineskualdeko baserritarrekin harremanetan eta euren esku dagoen dena egiten. Lanari tarte bat eginda, luze eta zabal hitz egindu Kalaputxirekin.

Baserritarrekin bat egiteko modu bat izan daiteke bertako

produktuak kontsumitzea.“

DEBEMENeko teknikaria

amaia esnaola:

Page 15: KALAPUTXI 80

Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen dituen subentzioak zeint-zuk proiekturi bideratuko zaizkien elkartearen Zuzendaritzabatzordeak erabakitzen du. Elkartearen Zuzendaritza batzordeaBatzar Orokorraren esku dago, eta gestioa, berriz, gerentebatek burutzen du, teknikari baten eta idazkari baten la-guntzarekin.

Bestalde, DEBEMEN elkarteak beste zerbitzu batzuk ere ba-ditu: baserrietako belar bolen plastiko hondakinen bilketa,nekazalguneetako bideen eta bide bazterren garbiketa, etalan brigada bat ere badu. Langile hauek lan desberdinak egi-ten dituzte: azoketako txoznen muntaketa, belar mozketak,zuhaitz mozketak...

Baserritarrak zuengana jotzen dute zuzenean ala udaletxerazuzentzen dira?

Normalean udaletxearen bidez izaten dugu baserritarren pre-mien berri. Badira guregana jotzen dutenak ere, baina horiekgutxien dira. Guregana jotzen dutenean udaletxeetako or-dezkariekin jartzen ditugu harremanetan.

Kezka berezirik sumatzen da baserritarren artean?

Baserritarren egoera iluna da, baina aspalditik datorren kon-tua da hori. Orain hainbestetan aipatzen da krisia leku guz-tietan, baina baserrian urteak dira krisian daudela; orduan,oraingo honek ez die gehiegi eragingo, hori uste dute behint-zat, ohituta baitaude egoera txarrei aurre egiten. Lehen sek-

torea oso egoera txarrean dago, baserritarrena bezain gaiz-ki arrantzarena.

Bestalde, baserri munduan jende nagusi asko dago, baina erre-leboaren itxaropena ez dugu galtzen. Baserritartu diren gaz-te asko indar eta ilusio handiarekin ari dira lanean eta horigauza ona da

Urtarrilean informatika ikastaroa antolatu duzue…

Bai, azkenean lortu dugu. Ni Mutrikun bizi naiz eta gure he-rrian dinamika bizi bat sortzea nahiko nuke. Eskualdeko he-rri guztietan baserritarrek badute lokal bat, toki bat eurakbiltzeko eta Mutrikun horren faltan gaude. Aurki, KalbaixonMutrikuko baserritar guztientzat bat izango dugula esan de-zaket. Toki bat zertarako? galdetuko du batek baino gehia-gok; hona erantzuna: baserritarren gauzez hitz egiteko, el-karren berri izateko, ikastaroak eman eta hartzeko, bilerakegiteko, hitzaldiak antolatzeko… gauza askotarako. Perfek-tua izango litzateke Mutrikun ere auzo ordezkariak sortzea,hau da, baserri auzo bakoitzean baserri horietakoen arteanaukeratutako ordezkari bat izatea, eta horrela auzo guztie-tan. Hori izan daiteke gauzak lortzeko modu edo bide bat,eta oso baikor egon behar dugu, denon artean indarra egi-ten badugu aurrera joateko aukera gehiago izango baitugu.

Bizi du Amaiak esku arteko gaia eta hurrengo baterako ereizango du zer kontatu. Eskerrik asko eskainitako denbora-rengatik. Gure aldizkaria beti izango duzue bidelagun.

Gure elkarteko partaide diren Hitzezelkarteko emakumeek lan bikaina egitenari dira baserriko emakumeen inguruan.“

Page 16: KALAPUTXI 80

1853 urterako, Frantzia, Ingalaterra edota Alemaniako herrialdeakkoleraren menpean zeuden. Hala, izurritea ate joka zetorrela ikusirikEspainiako gobernuak neurriak hartu arren, azaroaren lehen egune-tan Greziatik Vigora etorritako “Isabel la Católica” izeneko ontziakgangeriaz gaixotutako hiru marinel ekarri zituen. Isolatu bazituztenere, egun batzuk beranduago Pontevedrako probintzian kasu gehi-ago agertu ziren. Aldi berean, hilabete batzuk beranduago, Bartzelo-nan gaitzaren beste agergune bat antzeman zuten, nonbait Marsel-latik ailegatutako ontzi batek eramana. Babes neurriak gaindituriketa hilabete gutxiren buruan gaitzak hartutako indarra ikustean,gobernuak, ordurako jada menperaezina zen egoeran, 1854ko ur-tarrilean agintari guztiei gaixotasun honen aurka 1849 urtean bai-etsitako arautegia zorrotz bete zezaten agindu zien.

Zein zen, ordea, Europa guztian izua hedatu eta gure herrira iristearzegoen gaixotasunaren eragile nagusia? Kolera gaitzaren sortzailea“Vibrio Cholerae” izeneko bakteria da, bere-berezko bizilekua hon-dakin organikoak dituena. Kutsatze bidea, bestalde, hondakin horiezzikindutako urarekin izandako harremana izan ohi da, adibidez, es-kuak, barazkiak edota arrainak garbitzerakoan. Heste meheankokatu eta ugaldu ondoren, bakteriek toxina bat sortzen dute be-herako larria eraginez. Gaixotasunaren garapena ordu batzuen etazazpi egunen buruan gertatzean, arriskurik larriena lehen hogeitalau orduetan izaten da. Kutsatuari bat batean beherako handiakerasan eta, artean hondakin solidoak baitaramatza hasieran bigunaizan arren, beherakoa berehala ur soil bilakatu eta ia etenik ez duenisurkin jarioa hasten zaio. Aldirik larrienean, orduro litro bat urgaltzeraino ere irits daiteke. Gaitz honek erakusten dituen ezaugarrinagusienak, besteak beste, hauek dira: uraren nahiz gatz mineralugariren galerak sortzen duen deshidratazio larria, botaka, arran-pak, odola lodiago bihurtzea, hipotentsioa (tentsioak behera egit-ea), giltzurrunak kaltetzea eta abar. Sendabidea, berriz, harrigarriaizanik ere, nagusiki gatz mineralez hornituriko ur franko emateabaino ez da, galdutako ur maila berreskuratzen joan dadin arte.Gaitza gainditzea lortzen duenak hiru-sei egunen buruan beren on-era etorri ohi da.

Ahaleginak ahalegin, izurriteak etengabeko aurrerabide irmoan jar-raitzen zuen. Mutrikura iristen ziren albisteek arriskuaren hurbilta-suna erakusten zutenez, 1854ko abenduaren erdialdean, herrikomedikua zen Julian Delgado jaunak, osasun batzordearen aginduz,zetorkeenaren aurrean herritarrek garbitasunaz, janariaz nahizjantzien aurrean neurriak har zitzaten, hainbat aholku biltzen zi-tuzten eskuorriak banatu ziren herritarren artean. Esan behar, halaere, gaixotasunaren jatorria ezezaguna zitzaienez, sendagileenartean ere uste ezberdinak zeudela sortze iturriari buruz. Gangeri-aren jatorria aire gaiztotuari egoztea aski hedatua zegoenez, herri-tarrei gorputzaren zein etxeko garbitasunaz batera, inguru hezee-tan ez ibiltzeko aholkua eman zieten.

Nolanahi ere, 1855eko negua gorabeherarik gabe joan zen. Bat batean,ordea, uztailaren erdian, ziurrenera garaiko beroak nahiz hezeta-sunak lagundurik, gaitzaren agerpen bortitza gertatu zen lehen kut-satze kasuak agertuta. Badirudi, hilaren 14an gertatu zela lehen heri-otza, berrogeita zortzi urteko emakumea, hain zuzen ere. Heriotzikgabeko egun batzuk iragan ostean, uztailaren 27an, heriok bere hur-biltasunaren berri eman zien berriro. Hilaren azkenean jada hiruheriotza eragin zituenez, bazirudien egoerak okerrerako jitea hartzenhasia zela. Gauzak horrela, herriko medikuak lanari berehala heldubazion ere, tamalez eraginkorra izan zitekeen ezer gutxi egin zeza-keen jatorri ezezaguna zuen gaitzaren aurrean, osasun arduradunekaholkatzen zutenaz gain. Horren harira, esan behar, gaitzarenhastapenean, tratamenduari zegokienez, heste garbitzaile indart-suak ziren belladona, brionia, aconito, ipecacuana edota kinina beza-lako sendagai homeopatikoak erabili zituela egur ikatzaren kearekinbatera. Beranduago, azido fosforikoa, kobre kloruroa eta artsenikoabezalako gai kimikoak ere erabili zituen. Izainen bidez eginiko odolxurgaketak ere erabili omen ziren sendabide bezala zenbait kasu-tan.

Egoera honen aurrean, udalak berehala gidaritza hartuta, BehekoPlazan kokatuta zegoen kontzeju txikian hogeita lau orduz aritukoziren osasun zerbitzuak bateratu ziren. Orobat, herritarrei pregoibidez jakinarazi zitzaien gauez medikuaren beharra izan zezakete-nak hara zuzen zitezela. Abuztuaren atarian, izurritea hain indarhandia hartzen ari zen ezen abuztuaren 4an, Delgado medikua etalaguntzaile zuen Manuel Añorga zirujaua guztiz gainditurik zeudela,udal agintariek gobernadorearengana ordezkari bat bidaltzea er-abaki zutela, beste sendagile bat ahalik azkarren bidal zezala es-katzera. Aipa dezagun, egun horretan soilik sei hildako gertatu zirelaeta, egunez egun, heriotza kopuruak goraka egiten zuela. Badiru-

...ETA HERIOK GURE HERRIA HARTU ZUEN BIZILEKU (2) ...ETA HERIOK GURE HERRIA HARTU ZUEN BIZILEKU (2)

Urte batzuk lehenagoko bisitaldi lazgarri hartatik onik ateratzean, gure herrikideak jabetzerako,gangeria iraganaren esku leunetan utzi zutela zeudenean, hara non zuten berriz herrian ate joka.Herio bere ordain doilorra eskuratzera zetorren, nonbait. Bazirudien mutrikuarrei infernua nolakoazen erakutsi nahi ziela. Uda hura ez zuten, inondik ere, berehalakoan ahanztekoa izango. Hamaikanegar malko mingotsek busti zituzten etxe zokoak. XIX. mende erdialdea zen.

16 historixa

Page 17: KALAPUTXI 80

di, Balantzategi izeneko medikua egun horretan iluntzean herriratueta hurrengo egun guztia etxez etxe egoeraren larritasuna ikuskatzenjardun ondoren, joan egin zela. Hilaren 6an hamar zendu baziren,hogeita lau ordu beranduago beste hamabost ziren zenduak.

Heriotza gertatzen zenean, gorpua ur kloratuaz garbitu ohi zuten,eta zenduak erabilitako izara, koltxoi zein soineko arropak, bizki-tartean, erre egiten zituzten. Etxea, orobat, aireztatzen uzten zutenordu batzuez ate nahiz leiho guztiak zabalik utzita. Hilotza oihalez

estali, gurdian hartu eta arrapaladan hilerrira eramaten zuten, bere-halakoan hilobira zezaten. Heldu bezain azkar, egunez nahiz gauez,aldez aurretik prestaturiko bost metro sakonerako ehortz leku bat-eratuan sartu eta karez ondo estalita hobiratzen zuten. Jose Beitiaehorzleak ez zuen, inondik ere, lan makala izan sentimenduei eu-sten uda hartako abagune lazgarri hartan, horren denbora laburre-an heriok bere eskuetan utzitako adin guztietako hainbat herritarezagunen gorpuak lurperatzean.

Hilotzen garraioari zegokionez, bestalde, esan behar, horretan jar-dun ohi zuten gidariek egonleku zehatza zutela aise aurki zitzaten,deia jasoz gero beren egitekoa azkar betetzeko. Aldirik beltzenean,lau gidari ere aritu ziren egun berean zeregin horretan. Gangeriabaserri auzoetara ere hedatu zenez, baserrian hilik gertatutakoaketxekoek edota auzotarren batek hilerriratu ohi zituzten. Agintariek,giro etsigarri hartan kaleetan zehar heriotzarekin maiz topo egiteakherritarrengan eragin ezkorrik izan zezakeelakoan, gorpua etxetikhilerrira gauez eraman zezaten gomendatzen bazuten ere, ez diru-di Mutrikun arau hori beteko zutenik. Bestalde, zendutako ahaideakhileta mezaren bidez agurtzea ohitura errotua zenez, mutrikuarreiare mingarriagoa gertatuko zitzaien etxetik atera aurretik doi-doiotoitz apal bat eginez hildakoa aldentzen ikusi beharra, osasun neur-ri zehatzek guztiz debekatzen baitzuten hileta mezak gorpua aur-rean zegoela ospatzea. Hileta ospakizunak hurrengo egunean bu-rutzen zituzten, era bateratuan.

Jose Angel Lizardi

INFORMAZIO ITURRIAK:Mutrikuko Udal Artxibategia.

Pedro Ramos Calvo: El Cólera en Alava.Gipuzkoako Elizbarrutiko Artxibategi Historikoa.

historixa 17

Page 18: KALAPUTXI 80

Zertan jarduten du udal kirol-teknikari batek?Kirol-politika aurrera eramaten, horretan dauden arloezberdinetan. Alde batetik, eskola-kirola dago: haur etagazteentzat eskaintzen den kirol aukera. Gero, kirol fede-ratua ere hor dago: herriko kirol-elkarteak sartzen dira ber-tan (futbola, arteto-futbola, mendi-bizikleta, txirrindularit-za, eskubaloia, mendi taldea, belauntzi elkartea, arraun tal-dea…) Dozena bat talde guztira. Eta baita gainontzekokirola ere: kiroldegian egiten direnak, herri-krosa eta abar,kirol partehartzailea izango litzatekeena. Eta, azkenik, hiru-garren adinari zuzendutako kirola. Gure helburua herrita-rrei kirola egiteko aukera ematea da, bere onura guztiekin.

Hirugarren adinekoen aukerak?Kiroldegiko hitzarmenak hirugarren adinekoentzakoeskaintza eman beharra aurrikusten du. Eskaera egonezgero, behintzat. Bestalde, hara goraino (kiroldegiraino) joa-teak sor ditzakeen eragozpenak ekiditeko eta gauzakerrazteko, hemen kultur etxean bertan egiten dituzteberen ariketak. Anaiarte elkartea arduratzen da horretaz.Guk lekua eta materiala eskuratzen diegu.

Ardura berriak dituzu: Gipuzkoako Eskubaloi Federazioankirol-zuzendari.Egia esanda, ez nuen espero. Iazko abuztuan aurreko kirol-zuzendaria hil egin zuen bere etxera sartu zen lapur batek.Kolpe latza izan zen hori eskubaloi munduarentzat! Handikbi hilabetera deitu zidaten, bildu ginen, eta azaroaren erdialdera ekin nion bide berri horri.

Nola moldatzen zara Mutrikuko ardurak eta Federaziokoakbateratzeko?Egun erdiz lan egiten dut Udaletxean, gero, beste erdia,kiroldegian —ikastetxeek kontratatuta—. Eta orain “besteerdia”, Federazioan. Federazioak erraztasun guztiak emandizkit lanorduak neure erara moldatzeko. Astean bitan joa-ten naiz bertara.

Zeintzuk dira zure funtzio berriak?Alde batetik, formakuntza antolatzea, bai entrenatzaile-entzakoa eta baita jokalari, epaile eta arbitroentzakoa ere.Bestetik, partida guztien banaketa egitea eta bakoitzerakoarbitro eta epaileak izendatzea. Gero, selekzioen ardura erebai: hautatzaileekin harreman estua izan eta dena koordi-natu beharra daukat. Alebinen teknifikazioaz ere ardurat-zen naiz; alegia, eskualdeka 10-12 urteko gaztetxoei esku-baloi teknikak erakusteko antolaketaz.Aurten, gainera, berrikuntza bat ere izango dugu: Aste San-

tuko opo-r r e t a n ,astebete-ko kanpu-sa antola-tuko duguinfantil etakadete mai-lakoentzat,H onda r r i -bian.

Nola uztartzendituzu ardurahoriek guztiaketa familia?Hori oso zaila da.Zeren hiru toki-tan egonda, etal a uga r r e na ,garrantzitsuenaizan beharko luke-ena (etxekoa) biume txikirekin, ba,

zaila, benetan! Aurrera egin behar da, eta aurrera egitenda, ezta? Baina umeek ematen duten lana handia da, bidira gainera, eta bata ez badago gaixorik, bestea egotenda; eta emaztearen pazientziarekin eta norberak egin ahalduen guztiarekin ere, ba, zaila. Batzuetan lo gutxi eginda,pare bat ordu edo batere egin gabe ere tokatu izan zaigulanera joatea. Bai, gogorra da zentzu horretan.Nire kasuan, gehienbat, loa botatzen dut faltan. Eta ezzinera joan ezina, eta afaltzera irten ezin izatea eta horre-lakoak. Baina sei ordu segidan lorik egin ezin izatea, hori-xe da okerrena.Hamalau hilabete dituzte, eta oraintxe ari dira bizkortzen.Hala ere, oso onak dira; lo gehiago egingo balute, hobeak,baina!

Donostian bizi izateak denbora asko galaraziko dizu atzera-aurreran, ezta?Bai, beno, berrogei minutu joateko eta beste horrenbeste

18 kirola

Ikasketaz, Heziketa Fisikoan lizentziatua; lanbidez, udal kirol-teknikaria,eskola-kiroleko koordinatzailea, eta Gipuzkoako Eskubaloi Federaziokokirol-zuzendaria; eta zaletasunez, eskubaloi entrenatzailea. Kirola dulanbide; gustuko lanbide, gainera.

MIKEL MARIEZKURRENA

«Donostian bizi izateakaskatasuna ematen dit».“

Page 19: KALAPUTXI 80

etortzeko. Hori eguneroko kontua da.Jende askorentzat paliza da harainojoan-etorri ibiltzea; niretzat, ordea,deskonektatu ahal izateko aukera bat

da. Han, Donostian, ez daki inork zertan lan egitendudan edo zein naizen. Ni hemen bizi nintzenean,etxera ate-joka ere joaten zitzaidan bakarren bat. Hanbizitzeak askatasuna ematen dit, eta bidean ordu etapiko hori galtzeak badu bere alde ona ere; konpent-satzen du. Niretzat, deskonektatu ahal izatea, umeakhartu eta Kontxa aldean paseatzea askatasuna da.

Kirolzale izanda, kirola egiteko astirik ateratzen duzu?Ez, batere ez; aspaldian, batere ez. Lehen, adibidez,egunero joaten ginen emaztea eta biok lanera sartuaurretik kiroldegira, goizeko zazpietan. Gero, handikirten eta biok lanera. Baina umeak jaio zirenetik,akabo. Bakarra balitz, txandaka ibiliko ginateke, bainabikiak izanda… Hemendik hiru/lau urtera, umeakpixka bat hazten direnean, lehen egiten genituen gau-zetara bueltatzeko asmoa dugu.

Urte Berrirako asmo berririk, bai?2008 oso urte ona izan da guretzat: umeak, lana… etagauza asko egin ditugu, bai bizitza pertsonalean etabai lanekoan; beraz, 2009a gauza horiek guztiak errot-zeko eta finkatzeko urtea izango dela uste dut. Eagauzak ondo egiten ditugun!

Ez nuke amaitu nahi eskubaloi arloan lan handia egi-ten ari diren lagun batzuen izenak aipatu eta eskerrakeman gabe. Kirol guztietan daude musutruk lanean aridirenak, baina niri neure parekoak aipatzea tokatzenzait: Kepa Ziñua, Joseba Peña, Mote, Lupe eta JoxeAgustin eta, jakina, Ibai. Eskerrik asko, guztioi!

MIKEL MARIEZKURRENA

Kirol arloan, gazte eta haurrekinborondatez ari diren herritarrenlana ONG batean arituko balira

bezalakoa da, nire ustez.“

Page 20: KALAPUTXI 80

bertsoak20

Page 21: KALAPUTXI 80
Page 22: KALAPUTXI 80

gizartia22

DIRULAGUNTZAREN EZAUGARRIAK

Finantzagarriak izan daitezen, proiektuak honelakoak izandaitezke:

- Hiri espazio publikoak egokitu, zaharberritu edohobetzekoak.- Herriko oinarrizko ekipamendu eta azpiegiturakegokitu, zaharberritu edo hobetzekoak.- Eraikuntza eta ekipamenduak eraiki, egokitu edozaharberritzekoak.- Energia aurrezteko eta energiaren eraginkortasu-na lortzekoak.- Oztopo arkitektonikoak kentzekoak.- Herriaren ondarea zein ondare historikoa gordet-zekoak.- Ur hornidura sarea eraiki, egokitu edota hobetze-koak.- Garraioaren alorrean iraunkortasuna xede dutenproiektuak egitekoak.- Turismoaren sustapena egitekoak.

Finantzatuak izan daitezen, obren ezaugarriak hauek dira:

- Udalaren eskumenekoak eta planifikazio berrikoobrak izatea, 2009rako aurrekontuan jaso gabeak.Nahi beste proiektu aurkez liteke, udalari egokitu-tako diru kopuruaren mugapean.- Berehala exekutatu behar izatea.- Obra burutzeko langilerik kontratatu behar iza-nez gero, langabetuak kontratatzea.- Obra amaituta, “Enplegurako Tokiko Inbertsiora-ko Estatuaren Fondoa – Espainiako Gobernua” tokiikusgarrian agertzea idatziz.- Obrak lizitazio publikoan ematea, legeak aurrei-kusitako edozein prozeduratan.- Burutu beharreko obrak 2010 urteko lehen hiruhi-lekorako bukatuta egon beharko dute.

MUTRIKUKO UDALAREN PROIEKTUAK

Espainiako Gobernuak udalen ekimenaren bitartez ekonomia eta enplegua suspertzeko dirulaguntzadeialdia argitaratu zuen Estatuko Aldizkari Ofizialean abenduaren lehenengo astean. Mutrikuk ere diru-laguntza horiek eskatzeko aukera zuenez, Udala martxan jarri zen eta beharrezkoa zen tramitazioa egindu azkar-azkar, legez gehienez zegozkion 869.543,00 euroak ez galtzearren. Jarraian, dirulaguntzarennondik norakoak eta dirulaguntza horiek eskuratzeko aurkeztu diren bi proiektuen aurkezpena.

KANPOFUTBOLA eta IBIRI AUZOKO BIDEA konpontzear

Page 23: KALAPUTXI 80

gizartia 23

Aurrekontua: 693.008,49 €Hasteko asmoa: ekainaren 1aAmaitzeko asmoa: abuztuaren 7a

Udalaren ekipamenduaren egokitzapena eta berrikuntzaegin nahi da, Mutriku FTren aldarrikapenei erantzunez.Obra egin eta belar artifiziala ipini ondoren, futbol zelaiagehiagotan eta talde gehiagok erabili ahal izango dute.

Futbol federazioak 2. B mailara arte homologatutako bela-rra jartzeaz gain, obren baitan kaxetak berritu eta ugaritu-ko dira. Arbritoen aldagelak, botikina, kirolarientzako laualdagela eta dutxak. Goiko aldeko kantina, klubaren bule-goa eta komunak ere berritu egingo dira.

Kanpofubolaren erabilera handituko denez, argiteria ereipiniko da, kirol praktika gauera arte luzatzeko.

Horiek guztiak, ingurumen neurriak hartuta egingo dira:Ureztapenerako ura modu eraginkorrean planteatuta,uraberotzeko eguzki panelak edota gas naturalaren erabilera.

KALBAIXO-IBIRI AUZOBIDEA

Aurrekontua: 176.534,51 €Hasteko asmoa: maiatzaren 11Amaitzeko asmoa: uztailaren 17a

Ibiri auzoko baserrietara iristeko bidea izateaz gain, Olaba-rrieta eta Olatz auzoak harremanetan jartzeko balio duenbidean nagusiki bi lan egin nahi dira:

Alde batetik, Kalbaixo gainean hasi eta Ibiritxo baserri pare-an amaituta, auzobide osoa asfaltatuko da, aurrez zoruanegiteko egon daitezkeen konponketak eginda.

Beste alde batetik, Mote baserriaren parean, 150 bat metro-ko luzeran, zabalgunea egin nahi da bi kotxe erraz igarodaitezen elkarren ondoan. Horretarako, esandako 150metro luzeetan bidea metro bete zabalduko da. Lanak eginostean, 4 metroko bidea izango da, metro erdiko bidebaz-terra edo kuneta duela.

Asfaltatzeaz gain, bide bazterrak garbitu eta konponduegingo dira bidearen luzera osoan zehar, euri urak beharbezala batzeko.

Mutrikuko alkate Josebe Astigarragak adierazi digunez, espainiar gobernuak egindako dirulaguntza deialdiak enplegua etaekonomia sustatzeko balio izateaz gain, gure herrian beste modu batera egitea oso zaila izango litzatekeen bi proiektu plan-teatzeko eta aurrera ateratzeko balio izango digu: Futbol zelaian belar artifiziala ipintzea, eta Kalbaixo-Ibiritxo auzo-bideaasfaltatzea.

Beste batzuk planteatu gabe, bi proiektu hauek duten diru-kostuak motibatuta planteatu dira. Izan ere, osotasunean eta eki-taldi batean bata zein bestea burutzeko beharko litzatekeen finantzaketa oso urruti dago Mutrikuk dituen aukeretatik, haindira urriak gure herriak dituen diru sarrerak. Hortaz, gaur egungo krisi egoerak aukera bikaina ekarri dio gure herriari eki-pamenduan eta azpiegituretan inbertsio bikainak egiteko.KANPOFUTBOLA

Page 24: KALAPUTXI 80
Page 25: KALAPUTXI 80

argazki zaharrakargazki zaharrak

SOR

CELESTINA

Rafael Oyanguren,

Sor Celestina eta

Deme Barrenetxea.

Rosita

Oiangurenek

lagatako argazkixa.

ASKATASUNAREN

IBILALDIA

1977 urtea.

Askatasunaren Ibilaldia

Bernabeneko errebueltatik

pasaran.

Lurdes Sustaetak lagatako

argazkixa.

Page 26: KALAPUTXI 80

KAMARA MUSIKAKAMARA MUSIKA

ZIKLOAZIKLOA

Otsailak 1, domeka

Orquestra de Cambra de L’EmpordáSanta Catalina komentuan, 20:00etan

Otsailak 7, zapatua

Nova Lux EnsembleSanta Catalina komentuan, 20:00etan

Otsailak 14, zapatua

Cuarteto CasalsSanta Catalina komentuan, 20:00etan

INAUTERIAK’2009INAUTERIAK’2009

Otsailak 20, barixakua

Iñauteriak Mutrikura heldu, Pikomelatosekin

Otsailak 21, zapatua

IÑAUTERI festa

2626 agenda

Kalaputxi, 80. zenb.otsaila

Otsailak15 - Apirilak 11 - Ekainak 20 -Abuztuak 20 - Urriak 10 - Abenduak 19

Egun guztiak barixaku, arratsaldeko 18.00etatik aurreraanbulategian

ODOLA EMATEKOODOLA EMATEKO

EGUNAK’2009EGUNAK’2009MUTRIKUKO ODOL EMALEEN ELKARTEAK ANTOLATUTA

• Urtarrilak 18Orozko – Lekanda (1302 m., Gorbeiako mendilerroa) –Barazar• Otsailak 8Urdaburu (598 m., Oarsoaldea) (bazkaria Sagardotegian)• Martxoak 15Urbasa – Ballo (1197 m., Entziako mendilerroa) – Agurain• Apirilak 5Urkiaga – Alba (1074 m., Baztan) – Elizondo• Maiatzak 24Jorrios (837 m., Karrantza)• Ekainak 21Itxaso – Artzamendi (931 m., Lapurdi) – Itsusiko Aitzak –Bidarrai• Uztailak 3, 4 eta 5 / Palentziako mendiak: · Cardaño Arriba – Peña Prieta (2538 m.) – San Glorio· San Glorio – Coriscao (2234 m.) – La Vueltona (1960 m.)• Irailak 13Ataun – Sarrastarri (996 m., Nafarroa) – Lareo – Lizarrusti• Urriak 25Toloño mendilerroa (1271 m., Araba) (Bazkaria Labastida-ko bodega baten)• Azaroak 15Kortakogain – Aumategi (1191 m., Elgeako mendilerroa) –Ozaeta• Abenduak 13Deba inguruak.

MENDI IRTEERAK’2009MENDI IRTEERAK’2009BURUMENDI MENDI ELKARTEAK ETA ARTIBAI, AURRERA, LUMENTZA, ETA

BURDIN KURUTZ MENDI ELKARTEEK ANTOLATUTA

KALAPUTXI egitenparte hartu nahi baduzu,deitu 635748393ra. Gustura hartuko zaitugu!

Badatoz

Inauteria

k!

Prestatu

mozorro

a!Bad

atoz

Inauteria

k!

Prestatu

mozorro

a!

Page 27: KALAPUTXI 80

Badatoz

Inauteria

k!

Prestatu

mozorro

a!Bad

atoz

Inauteria

k!

Prestatu

mozorro

a!

Page 28: KALAPUTXI 80