24

Kalaputxi 105

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Mutrikuko herri-aldizkarixa

Citation preview

Page 1: Kalaputxi 105
Page 2: Kalaputxi 105

� �

�������

������������������

�������������������������������������� ������������ ������������������������

�������������������������������� ������������������� �

���� ������������������������������� ���� ����� ������������������������������� ���� ���� �!" �#��� �!" �#�������������$�� ����� ���%��&'�&������(��)*��� ��+���$�� ����� ���%��&'�&������(��)*��� ��+

�������������������,�,����$$

��� ����� �������&&���&&��������

Page 3: Kalaputxi 105

Argitaratzailea: Karenka komunikazio elkartea

Barrenkale,12 behea - 20830 Mutriku.

Telefonoa: 943 603468 / 635 748 393

e-maila: [email protected]

Bloga: kalaputxi.blogspot.com

Laguntzailea: Mutrikuko Udala

Kolaboratzaileak:Iñigo Andonegi, Josu Ituarte

Tirada: 2.200 ale

Lege Gordailua: SS-787/01

ISSN: 1579-4792

Inprimategia: GERTU. Oñati

Banaketa: Kalaputxi

Kalaputxik ez du bere gain hartzen aldizkarian

adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Kalaputxik eskerrak eman nahi dizkizue aldizkari hau kaleratzea posible egin duzuen guztioi.

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6

Bi hitzetan 8

Xiriren omenaldia 10

Karenka 12

Ibilaldia 14

Kirola 16

Etxean entzunda dakit... 17

Korrika 18

Bertsuak 19

Zorion Agurrak 20

Argazki zaharrak 21

Agenda 22

6a

urk

ibid

ia

10

16

12

3

Xiri Andonegiri omenaldia.

Pozoindutako etorkizuna.

Kultura SailaHizkuntza Politikarako Sailordetza

Mutrikuko UdalekoKultura eta Euskara Batzordea

Gipuzkoako Foru Aldundia

Txaturanga Xake Taldea.

Pedro Salegi Langa

Page 4: Kalaputxi 105

Autobusak

Info

rmazi

ua

Larrialdiak ...................................................943 46 11 11

Anbulatorioa ..................................................943 60 43 00

DYA zentrala ..................................................943 46 46 22

Mendaroko ospitala........................................943 03 28 00

Zaintzako botikak:

Otxagabia (Mutriku) .......................................689 58 57 59

Apraiz (Mutriku)..............................................630 05 50 97

Zalduegi (Deba) ............................................669 26 22 01

Burgoa (Deba) ..............................................667 33 88 90

Medikuak, anbulantziak, botikak

telefonoak

Udala, zerbitzuak. . .

Udaletxea.......................................................943 60 32 44Udaltzaingoa ..................................................943 60 70 48 .......................................................................679 16 25 00

Gizarte Ongizatea ..........................................943 19 50 81

Zaharren Egoitza ...........................................943 60 38 71Itsas etxea......................................................943 60 34 00Turismo bulegoa ............................................943 60 33 78Bake Epaitegia...............................................943 60 70 49Alde Zaharra eraberritzeko zerbitzua ............943 60 34 18Kiroldegia .......................................................943 60 31 75

Liburutegia .....................................................943 60 41 82

Miruaitz Frontoia ............................................688 64 31 80Ur partzuergoa ...............................................902 30 22 22Zakarrak eta trasteak .....................................943 70 07 99

Anai Arte .......................................................943 60 34 10

Irakaskuntza

Goizeko Izarra ikastola ..................................943 60 36 75San Miguel ikastetxea....................................943 60 31 95Mutrikuko Institutua........................................943 60 36 27Udal euskaltegia ............................................943 60 30 94Musika eskola ................................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .....................................943 60 41 19

Garraio zerbitzuak

Ansola Taxia .................................................635 672 383 Anton Taxia ...................................................666 221 999Xabi Taxia .....................................................656 289 026Pesa autobusak .............................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ..........................................902 54 32 10Loiuko aireportua ...........................................905 50 50 05

Iberdrola ........................................................901 20 20 20Kofradia .........................................................943 60 32 00Posta zerbitzua ..............................................943 60 30 44

Gasolindegia ..................................................943 60 32 10

Bestelakoak

ordutegiak

Trenak

Orduro ateratzen dira adierazitako ordu tartean.

DEBA DONOSTIA DEBA

Debatik 6:44 – 7:44 - ...- 21:44

Donostiatik 5:47 – 6:47 - ...- 20:47

Jai egunetan 8:44etan lehenengoa.

DEBA BILBO DEBA

Debatik 6:43 – 7:43 - ...- 20:43

Bilbotik 6:00 – 7:00 - ...- 20:00

Jai egunetan 8:43etan lehenengoa.

4

MUTRIKUTIK DONOSTIARA

MUTRIKURA

Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30

Zapatuak 10:00 / 16:30

Jai egunak 10:00 / 19:30

Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30

Zapatuak 11:30 / 19:30

Jai egunak 11:30 / 20:30

DONOSTIATIK

MUTRIKUTIK BILBORA

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:

> 6:10ean hasi eta 20:10 arte, orduro.

> 6:40ean hasi eta 19:40 arte, orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren,

haraino Euskotrenen joanda.

MUTRIKUTIK DEBA - MALLABIA

Astegunetan: 7:15etik 21:15era orduro.

Jai egunetan: 8:15etik 21:15era orduro.

MUTRIKUTIK ONDARROARA

Astegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro.

Jai egunetan: 7:55etik 20:55era orduro.

Page 5: Kalaputxi 105

iritzixaZ

euk E

san

5

Udaberriaren ‘magia’

Udaberrian sartu berri gara eta eguzki izpiek

ematen diguten positibotasunaren laguntzari

esker, inguratzen gaituzten gauzen ikuspegia

goxotu egiten da, edo baretu, xuabetu behintzat.

Eguna luzatzen doa, argi gehiago dago, eguraldiak ere

keinu egiten digu, irrifarretsu gehienetan, eta usaime-

na ere berpiztu egiten zaigu. Neguan zehar lokartuta

izan ditugun sentsazio eta emozio anitz berriro ager-

tzen zaizkigu: etxe, lantoki edo tabernako ateetatik

kanpo denbora gehiago igarotzeko gogoa (nahiz eta

erretzaileek, zentzu honetan, aurrea hartu duten

iada), datozen hilabeteetarako planak egiteko gogo

berriztuak (oporrak, irteerak, txangoak, tragotxoak

kafetegietako terrazetan…), haizeak gure gorputzeko

azala berriro laztantzeko denbora gutxiago falta dela

nabarmentzen dugu, itxasoan sartu eta honen kresa-

laz eta freskotasunaz gozatzeko aukera gero eta hurbi-

lago dagoela ikusten dugu (ausart batzuek urte osoan

zehar ‘plazer’ honetaz gozatu arren), energiaz bete-

tzen garela sentitzen dugu, pilak kargatzen hasteko

momentua iritsi da…

Urtaro honen helduerak eragiten dizkigun ondorioak

aztertzean pilo bat topikotaz hitz egitea ezinbestekoa

da urtero, eta edozein komunikabidetan, lan giroan,

tabernan eta etxean guztiok entzun edo komentatu

ditugu noizbait: gimnasioak eta dietisten kontsultak

jendez betetzen direla, hormonak eta emozioak azto-

ratzen dizkigula, alergikoentzat urteko une zaileneta-

koa hasten dela, neguak eragiten duen tristura eta

iparraldeko herrialdeetan eguzki eta argi faltak gizar-

tean dituen eragin negatiboak, mendi eta basoak kolo-

rez janzten direla, haurdunaldiak hazten direla, neguko

arropak gordetzen hasi eta udarakoak ateratzen hasi beharko

garela, barre egiteko gogo gehiago dugula, goizetan ohe-

tik jaikitzea ere gutxiago kostatzen zaigula, eguna

beste baikortasun batekin hasten dugula, positibotasu-

nak goruntz egiten duela… Udaberria heldu eta mun-

duko gaitzak txikitu egiten direla dirudi!

Nahiz eta topikoak izan, nolabait ere guztiak egia

direla uste dut. Eta egia da, baita ere, krisiak, langabe-

ziak, hipotekak eta beste eguneroko arazoak hor

jarraitzen dutela, ez direla desagertzen egunak luza-

tzen direlako edo eguraldi hobeagoa dugulako. Baina

hauek kentzen diguten energia guztitik zatitxo bat

gordetzen saiatzen bagara, eguneko momentu bakoi-

tzak eskaintzen dizkigun gauza positiboekin ere dis-

frutatzeko, agian ez dugu udaberriaren zain egon

beharrik....

Beste arazo guztiak ahaztea ezinezkoa da, baina hauek

ematen dizkiguten lan eta buruahuste guztiak kon-

tuan izanda, aprobetxa dezagun momentu ‘magiko’

hau, egin dezagun ahalegina zentzu positiboan ere, eta

saia gaitezen eguneko ordu guztiei zukua ateratzen.

Eta bai, hau ere topikoa da, baina eguneroko ardurek

kontsumitzen diguten energiaren erdia inguratzen

gaituzten gauzek eta pertsonek ematen diguten on

guztia dastatzen emango bagenu, agian, urtaro berri

batean sartzea ez litzateke hain erabakiorra izango.

Saia gaitezen udaberria urte osoan zehar gure

barruan eramaten.

Mireya Alvarez

BIDE PUBLIKOAK

Gero eta mutrikuar gehiago dira kexu, eta kanpotarrakere bai, Santa Elena azpiko nekazalturismoaren ingu-ruan dagoen eta betidanik publikoa izan den bide bate-tik pasatzean gizon batek modu eztabaidagarrian han-dik ez pasatzeko esaten dielako, bide hori pribatua delaesanda.

Arau subsidiarioetan bide hori itsasora ailegatzeko bidemoduan agertzen da, bide publikoa, Idurreko bidea etaSaturrarango bidea bezala. Orain galdera onena, dago-kionarentzat. Bide horiek publikoak ala pribatuak dira?

Eta bide horiek pribatuak badira, non daude itsasoraailegatzeko bideak, bai aisialdirako bai erreskate lane-tarako bai inbestigaziorako derrigorrezkoak direnak?

Jendeak konponbidea nahi du orain, zabarkeriak, txan-txulloak, geldi egoteak, aparte begiratzeak eta horrela-koak aparte lagata. Denbora luzean argi izan ez arren,bada garaia jendeak jakiteko zer den guztiona eta zerden gutxi batzuena. Pribatuak badira, arrazoiak izangodituzte, baina publikoak badira, prebarikazioari buruzhitz egin beharko da. Nahikoa da. Keja gehiago ez,mesedez.

S. J. N.

gutuna

Page 6: Kalaputxi 105

6

MOILAZAHAR: Fukushimako zentral nuklearraren istripuarenondorioz, badirudi honelako zentralek gure artean sortzenduten kezka berpiztu dela. Eta ez da harritzekoa! Inguruan, adi-tuen iritziak entzun ditzakegu eta zentral hauen aldekoek dio-tenez, energia nuklearra garbia izateaz gain, merkea eta ugariaden minerala erabiltzen du, eta, gainera, ozono geruzaren man-tentze lanean lagunduko luke. Zentral hauen segurtasuna zain-du edo hobetu eta kitto: dena konponduta. Energia iturririkoparoena, garbiena, ziurrena… izango litzateke. Gezur hutsa!Segurtasuna? Zentral hauek sortzen dituzten hondakin erreak-tibo guztiak nora doaz? Non isurtzen dituzte? Eta arma nuklea-rrak nondik eratorriak eta zertarako erabiltzen dituztela usteduzu, ba? Eta uranioa, nork esan du agortezina dela?: “Gaurkoogia, biharko gosia”. Gure ondorengoei pozoitutako etorkizunederra utzi behar diegu. Gainera, argi daukat gure belarrietaraheltzen den informazioa, egia osoaren erdia edo laurdena dela,agian, laurdenaren laurdena. Txotxongiloak bagina bezalaxeerabiltzen gaituzte, arrain lodikote batzuk diru artean loditzeneta loditzen ari diren bitartean.

MOILABERRI: Uhin dardaratien bat oinetan ala? Badirudi zeuriere gaurkotasunaren tsunamiak harrapatu zaituela, eta, ala!dena da txarra, dena da gezurra, dena hondakina, esango nukeenergia iturri egokiena eginda zaudela une honetan. Huts egindute turbinak kanpoko moila horretan jartzean. Zure oraingoberotasunak lurrunduko lituzkeen urekin 16 turbinen ordez100 ere mugituko lituzke-eta. Baina galdera bat: zergatik man-tentzen dituzu zure moilako argi guztiak piztuta inor ez dabile-nean, ezta txibixak harrapatzen ere? Nondik zurrupatzen duzuenergia elektriko hori? Erantzungo? Begira, ni energia nuklea-rraren alde nago, baina, mataza anabasa bilaka ez dadin, goa-zen haritik poliki-poliki tiraka, ea elkar ulertzen garen.

MOILAZAHAR: Goazen ba pausuz-pausu eta poliki-poliki hari-tik tiraka. Hasteko, nik zurrupatzen dudan energia iturri berbe-retik zurrupatzen duzu zeuk ere, ez baitaukagu beste aukerarik.Energiari dagokionez energia nuklearraren menpe gaude.Baina hau aldatzea posible da, energia berriztagarriak bultzatuzeta iturri hauen aldeko apustua eginez.

MOILABERRI: Zuk zeuk aipatu duzu: energia nuklearrarenbeharrean gaude beste energia motek indarra hartu bitartean.Gainera, kontsumo maila handituz doanez, herrialde berriengarapenak hala eskatuta, denbora baten onartu beharreanegongo gara. Bestalde, ezin dugu ahaztu energia nuklearrak

dituen onurak: eragin askoz ere txikiagoa CO2ren isurketan etamerkeagoa izatea batik bat.

MOILAZAHAR: Merkeagoa dela diozu, eta nik ere hala esangonuke kostu errealak argitzen ez diren bitartean. Benetako kos-tua kontuan izaten badugu, hondakin erradioaktiboak pilatzendituzten hilerriak ere aipatu beharko genituzke eta zentralhauek istripuen ondorioz eragiten dituzten kalteak ere bai.Nuklearrek sortu dituzten istripuak oso ezagunak eta larriakizan dira, azkena Japonian. Hutsik egin ezin duten nuklearrak (segurtasunari dagokionez)zalantzan geratu dira, eta ez da gertatu den istripu larri bakarra:Three Miles Island-en (1979), Chernobyl-en (1986), TarragonakoVandellos 2an (2005), Ascon (2007) eta Garoñan (2006) gertatu-takoak aipatuko nituzke. Azken hauetan izandako istripuak osolarriak ez izan arren, sistemaren akatsak agerian uzten dituzte.Honekin guztiarekin zera adierazi nahi dut, gaur egun ditugunsegurtasun neurriak, nahiz eta oso zuzenak edo ziurrak izan, ezdirela nahikoa naturaren indarraren aurrean, ezta talde terroris-ta internazional edo estatuburu maltzurren eskuetan ere. Horretaz gain, zentral hauek eraikitzeko erabilitako materialak

Egunkarietan azaldu baino lehenago sumatu dute gure moilek Japonia

inguruko lurrikararen zantzuak, eta badirudi kezkati direla.

POZOINDUTAKO ETORKIZUNA

Lemoizko Zentral Nuklearra.

Page 7: Kalaputxi 105

7

herdoiltzen eta zaharkitzen hasiak dira, arriskuak handituz. Beraz, argi geratzen da energia hau ez dela batere merkea.

MOILABERRI: Orain azaldu duzu, nire uste apalean, benetakogakoa: istripuarena. Edozein ekintzatan ditugu arriskuak, etajakina, “fisio” nuklearra erabiltzen den energia sistemetan arris-ku hori handitu egiten da. Teknikoen erronka da arrisku horimenderatzea teknologiaren aurrerapenak erabiliz. Hari horreta-tik etorri dira gaur ezagutzen ditugun lehengo generaziokozentraletatik eta laugarren generaziokoetara arte. Baina arriskuarekin batera, arrisku horiek sor ditzaketen eragi-nak ere maila berean kontuan izan beharko lirateke, eta arlohorretan zenbateraino izaten ote diren kontuan zalantzakbaino gehiago ditut. Energia nuklearraren aldekoa izanik ere, zentralak interes eko-nomikoen ikuspegitik daude kokatuta: biztanle kopuru handiadute euren inguruetan, orain Japonian ikusi dugun bezala, edogure inguruan ezarri nahi izan zituzten Lemoiz, Isparter eta

Debakoan bezala. Dena, garraiatzearen galerak ekiditearren.

MOILAZAHAR: Hara hor bada, zuk zeuk eman didazu arrazoiaeta adibiderik esanguratsuena: Lemoiz, Ispaster eta Debakozentralak. Urte haietan esaten zigutenez, zentral hauek eraikiezean azak jaten bizi beharko ginen aurrerantzean. Dena beltzeta ilun jarri ziguten. Hemen gaude, ordea, eta zentral haienmamu erraldoi bat besterik ez daukagu jasan genuen egoeragogoratzeko. Benetako istripuak gertatu direnean zein da jasodugun informazioa? Madril inguruan, JEN-1 erreaktore esperi-mentalean gertatu zen istripuaren berri, hura gertatu eta 25urtetara azaleratu zen Portugal aldetik, Lisboan Tajo ibaian erre-aktibotasuna nabaritu zutelako. Hortaz, adi ibili! Jasotzen dugu-na informazioa ala desinformazioa da?

MOILABERRI: Zer erantzungo dizut ba, energia nuklearrareninguruan aurrera egitearen aldekoa naiz, baina ez gezurrarene-an. Estamentu publikoek zuzenago eta arduratsuago jokatubeharko lukete, eta ez holding boteretsuen zerbitzari izan, etahorren adibide ugari ditugu inguru hurbilean. Energia nuklea-rra aurkikuntza bat izan da gure zibilizazioaren beharrei eran-tzuteko, baina, argi dago tentuz jokatu behar dugula, honda-mendira eramango gaituen astakeriarik egin gabe. Agian, inoizez gara iritsiko energia hori dominatzera. Tekniko askok ez dutesinesten “fusiozko” energia lortuko denik, baina nik aurreraegingo nuke ikerkuntza horietan. Dena den, astakerietatik ihes egiteko, gure moiletako argiakitzaltzen ikasi beharko dugu arestian aipatzen zenuen pozoitu-tako etorkizuna ez diezaiegun utzi gure ondorengoei, ezta moi-lazahar?

MOILAZAHAR: Eta aipatu dugunaz gain, uranioa edo erregaia-ri dagokionez, ditudan datuen arabera munduko uranio erre-serba bost milioi tona ingurukoa da eta munduan dauden 450zentralek 60.000 tona behar dituzte urtean. Nuklearren aldekoapustua eginez gero, aurreikuspen batzuetan esaten dute450etik 4.500 zentral egitera pasatu beharko litzatekeela bene-tako eskaerari aurre egiteko, eta orduan, gutxi gorabehera, 50bat urterako erreserba baino ez genuke izango. Beraz, Moilabe-rri lagun, has gaitezen gure argiak itzaltzen behar ez direnean,eta utzi ditzagun soilik gorria eta berdea piztuta txalupen sartu-irtenak errazteko.

MOILABERRI: Ea zer esaten diguten gure txibixeruek, argi fal-tan txibixak hurbiltzen ez direnean. Etorkizunari ala ekonomia-ri begira jartzen diren: mekauenka hasiko ote diren nago. Horra gure paradoxak.

Egunkarietan azaldu baino lehenago sumatu dute gure moilek Japonia

inguruko lurrikararen zantzuak, eta badirudi kezkati direla.

POZOINDUTAKO ETORKIZUNA

Page 8: Kalaputxi 105

8

Bi

hit

zeta

n

K O M I K I X A Josu Ituarte “Pitxame”ren eskutik

Berdel egunean jendetza ikaragarria batu zenherrian eguerditik hasita. Taberna inguruak egunosoan zein gauean beteta egon ziren. Moilakodastaketak ere sekulako arrakasta izan zuen. Izanere, bi ordutan 60.000 pintxoak banatuta zeuden.Jaiak alde ilunik ere izan zuen; horrenbeste jende-

rentzako azpiegiturarik ez zen aurreikusi eta kale-ak komun eta zakarrontzi inprobisatu bihurtuziren. Aurreko egunetan ere ekimen asko izanziren Berdelaren inguruan. Berdel Aipamena kasu.Aurten, Jesus Narvaez eta Espe Azkarragak jasodute, Nautilus-erako emandako fosil bildumagatik.

BERDELA UGARI ETA JENDEA GAINEZKA

TXIRRINDULARITZATIK, ALBISTE ONAK

Uste baino lehenago errekuperatu eta lehiaketariekin dio Igor Romerok. Debuta, Miguel IndurainSari Nagusian, Lizarran (Nafarroa) egin zuen.Sentsazio onekin eta borrokan aritu zen Romero.Taldekideentzako lan ugari egin zuen, baina ezinizan zuen lasterketa amaitu. Lasteketa erritmofalta nabaritu zuen herrikoak, baina jarraitzaileakoso pozik laga zituen.

ARABA EUSKARAZEKO BIDEOANAHIXAN-EK EGIN DU

Araba Euskarazeko antolatzaileek Nahixanen pro-posamena aukeratu dute euskararen aldeko eki-meneko bideo ofiziala egiteko. AntolatzaileekBagare, kantu ezagun eta herrikoia, nahi zutenAraba Euskarazerako kantua izatea. Bertsioezberdinen artean, Nahixanena gustatu zitzaiengehien. Momentuz, making off-arekin egindakobideoa ikus daiteke youtube-n. Apirilaren 15ean,bideo ofiziala izango dena grabatu zuten.

Page 9: Kalaputxi 105

Bi h

itzetan

Josu Ituarte “Pitxame”ren eskutik

ABERRI EGUNA 2011

Aurtengo Aberri Eguna Gernikan eta Baigorrin egite-

ra deitu du Independentistak sareak. Lehen aldiz,

egun berean izango dira Aberri Eguna eta Nafarroa-

ren Eguna. Gernikako bonbardaketa eta Nafarroako

konkista gogoraziko dituzte Aberri egunean, gertaka-

rien 74. eta 499. urteurrenetan.

Argi berdea independentziari izango da 2011ko Abe-

rri Egunaren leloa, eta gainditu nahi den egoera ilu-

netik, independentziaren argi berdera igarotzea du

helburu aurtengo deialdiak.

Gernikan, manifestaldi bat eta ekitaldi polítiko nagu-

sia egingo dute eguerdian, eta jaiak eta aldarrikape-

nek bat egingo dute arratsalde osoan.

Baigorrin, Nafarroaren Egunaren ospakizunen

barruan egingo dute Aberri Egunaren ekitaldia. Abertzale eta independentista guztientzako Aberri

Eguna dela adierazten dute antolatzaileek:” Batasuna eta askatasuna. Baigorri eta Gernika. Batean eta

bestean, kolore guztietako independentistak elkarturik.

9

FRONTOIAN ETA ITSASOAN, FIN IBILI DIRAHERRIKO KIROLARIAK

Zestaz eta arraunean emaitza politaklortu dituzte hilabete honetan.Danok Bat taldeko gazteek, Gipuzko-ako txapela eraman zuten umeen etatxikien mailetan. Bi mailetan zumaia-rren aurka aritu ziren. Umeen maila-ko bikotea, Ekaitz Mendizabal etaMikel Manzisidorrek osatu zuten (25-13); txikien mailakoa, berriz, JonGoenagak eta Aitor Andonegik (30-

27). Pelotariek lan egin behar izan zuten garaipena eskuratzeko, eta aldi berean euren maila ona era-kutsi zuten.

Arraunean, berriz, herriko taldeak zilarra lortu zuen Gizpuzkoa batelen ligan. Senior mailakomutilek 48 puntu eskuratu zituzten; bandera San Pedrok eraman zuen 66 puntu lortuta.

MOTZ-MOTZIAN HERRITAR GUZTIEK PARTE HARTZEKO PENTSATUA

Motz-Motizan film laburren lehiaketan herritar guztiak parte hartzera anaimatu nahi izan dituzte antola-tzaileek. Horretarako, aurkezpena egin zuten martxoaren amaieran. Bertan argi laga nahi izan zutenlehiaketa ez dela profesionalentzat, eta lortu nahi dutena, jendeak irudimena erabili eta saiakera egiteadela. “Garrantzitsuena ez da teknika, kontatu nahi den istoria da”, azpimarratu zuten. Horrekin batera,parte hartzaileei euren laguntza eskaini zieten, edozein arazo edo trabaren aurrean. Kontakturako bideak: motz-motzian.blogspot.com edota [email protected].

Page 10: Kalaputxi 105
Page 11: Kalaputxi 105
Page 12: Kalaputxi 105

Kare

nka

12

Nola hurbildu zinen harri-jasotzaileen mundura?Bizitzaren kontuak. Nire baserria utzi eta hiru urtetanmorroi izan nintzen Ziñuan, “Haritza” harri-jasotzailehandiaren baserrian, eta han ezagutu nituen ordukokarga-jasotzailerik ezagunenak, horiek eragin zutennigan harrietarako afizioa sortzea. Ondoren, berriroLarangara bueltatu eta eskolara joan beharrean, DebanAperribaik zuen harrobira joan nintzen hargintzara. Hanerakutsi zidaten beste harginek harria nola landu, etaezagunak nituen orduko harri-jasotzaileentzat (Soarte,Atxaga, Agerre, Manterola…) hasi nintzen harriak egitenharrobian bertan. Hamasei urterekin egin nuen lehena,ez da oso txukuna, baina Laranga baserrian dut gorde-ta.

Orduan erabiltzen ziren harriak ez ziren gaurkoen tamai-nakoak, ez da? Hala da. Orduan erabiltzen zen harririk handiena 16arroakoa zen, trinkoa eta helduleku txiki batzuekin soilik.Hala ere, pisu eta forma geometriko aldetik berberakerabiltzen dira orain ere: zilindroak, kuboak, esferak…

Orain erabiltzen diren harriak, harri modernoak deituak,zure eskutik etorri omen ziren, nola izan zen hori?Zoria lagun. Oraingo harriak asko hobetuta daude etaerrazago altxatzen dira. Ordukoa ustekabe bat izan zen.Soldadutzara joateko unean, Debako gazte batek apus-tua egin zuen: beste batek 9 arroako harriarekin eginda-koa, 203 altxaldi, berak 7 arroakoarekin egin baietz. Niknuen zazpi arroako harri motz batekin ari izan ginensaioak egiten, baina motzegia zen berarentzat, eta, pre-saka zebilenez, inguruan nuen 9 arroako harri bati azpi-ko aldea janez 2 arroa kendu nizkion. Frogak egitenhasi, eta altxatzeko orduan alde handia zegoela kontu-ratu ginen. Hor hasi ziren berrikuntzak.

Berrikuntzak harrien formetan, baina ez zarete ibilikogaur sasoi batean bezala mailua eta zizelarekin kolpe-ka-kolpeka?Ez, gaur makinak ditugu lan guztiak egiteko. Lehen biegun behar bagenituen harri bat egiteko, gaur egunbaten erraz egiten dugu.

Harri berri hauekin jardutean non dago bentaja?Gizonak altxatzeko gaitasun handia duzutik dagoenean, makurtutaharriari bira ematerakoan daudezailtasun handienak; horregatik,pisua zenbat eta gehiago gor-putzera hurbildu, are etaerrazago bira emate hori.

<< Pedro Salegi (eskubian)

lagunekin.

Pedro Salegi “Langa”

BIZITZA OSOA HARRIETARA JARRITA

Harri jasotzea non, han da Pedro Salegi Osa “Langa”, betiharri-jasotzaileengandik hurbil: apustu guztiak ikusi omenditu. Lehenago Debako harrobian eta gaur Bergaran duentailerrean, makina bat harriren egile. Federazioarenlaguntzaile agiriarekin harriak ipintzen askotan, edo erlo-juarekin denborak markatzen.

Page 13: Kalaputxi 105

Karen

ka

13

Pentsa, Perurenak eta Saralegik batak 320 Kg eta bes-teak 329 altxatu izan dute; harri zaharrak izanik ez luke-te suposatuko 260 Kg. baino gehiago. Ostolazak 100kiloko harriarekin 250 altxaldiko errekorra du hiru altxal-ditan; Zelaik harri modernoarekin 319 altxaldi egin zituendenbora berean, biak ere antzeko gaitasuna izanik. Bes-talde, eskulekuak jartzeko tokiak ere aldatu dira: lehenalbotan zirenak aurrean eta goi aldean jartzen dira orain.Horretan Perurena izan da aitzindari.

Harritzar handi horiek egiteko materialak ere zerikusihandia izango du. Nondik ateratzen duzu materiala?Harri handi horiek egiteko, harri beltza erabiltzen dugu,erreka harria edo ofita ere deitua, trinkotasun handiagoaduelako, 3.100 kilo metro kubikoak. Miruaitzekoak, oste-ra, 2.700 kilo ditu. Perurenak ibilitako bat Anoetako belo-dromoan 5.000 kilo ingurukoa zen metro kubikoa, koloregorrizka zuena. Egun, beruna sartzea ere erregulatua dufederazioak, eta goi aldean sartzen diogu harriari.

Zestalariek zestarekin bezala, harri-jasotzaileek ereizango dute kapritxorik harria egiterakoan…Denetarik dago, baina garrantzi handiena gizonengaraierak du: Ostolazaren 1,68tik Perurena semearen1,92ra aldea dago harria egiterakoan. Lehengo harriak24 ontzakoak ziren (56 cm.), eta oraingoak 30 ontzako-ak (70 cm.). Gizonen gorpuzkerak alde handia egin du,eta prestaketa fisikoa askoz ere teknikoagoa da gaur-koa. Harriekin ez ezik, gimnasioan ere lan handiak egi-ten dituzte.

Zer preziotan jartzen dituzu harriak?Aldea dago batetik bestera, baina, egia esan, afiziozgehiago mugitzen naiz interes ekonomikoagatik baino.Harri pilo bat eman izan diat erregalo, eta gazteei asko-tan debalde. Txuleta ederrak jatea gustatzen zaie bailehengo eta bai gaurko harri-jasotzaileei, eta elkarrenarteko giroak gehiago balio du horko sosak baino. Urtai-nen denboran 1.000 duro (30 €) kobratzen genituen.Gaur kobratzen hasiz gero, 480 euro gutxienez kobratubeharko genituzke.

Beti harri inguruan…, inoiz bizkarreratuko zenuen ba

bakarren bat?Bai. 10 arroakoa ondo mugitzen nuen. Eta hortik aurre-ra ere teinkada bat baino gehiago egin izan dut (ez duesan zenbateraino iritsi den, agian oraindik aposturenbat egiteko asmotan?).

Harri-jasotzaile askorekin izan duzu harremana; zeinedo zeintzuk dituzu hurbilenekoak? Harriak egiteaz aparte, federazioaren laguntzaile agiriaere badut, eta askotan ibili naiz harria jartzen eta erlo-juarekin denborak markatzen. Horrela, Zelairekin 20 urteeman izan ditut tailerrean daukadan leku berezi eta poli-tean prestakuntza lanetan; ondoren, Eguren hartu nuen.Perurena ere 16 urte zituenetik ezagutzen dut, eta hur-bileko harremana dugu. Noizbehinka, oraindik ere,mahai inguruan biltzen gara hitz-aspertuan; hor izanginen duela gutxi Bergaran Perurena, Zelai eta hirurok,eta, beti bezala, bukatu gabe utzi genituen esan beha-rreko guztiak. Hurrengora arte agurtu ginen.

Eta izango duzu harri maitaturen bat, edo memorian gor-deta gelditu zaizuna? Harriak denak maite ditut. Arestian esan bezala, lehenegin nuena dut gordeta Larangan, eta urruti dagoenbaten akordua ere badut: Usategieta eta Soartek era-man zuten Japoniara, eta han gelditu zen umezurtz.

Zu beti harri bueltan ibilita, nola ez da azaldu karga-jasotzailerik Laranga bailaran?Izan dira. Joxe, Baldomingoa, bat. Soarteren kontra eginzuen apustua Debako frontoian eta galdu. Indarra izan-da ere, ez zen plaza-gizona. Orain gutxi, Aitzetako gaz-tea ibili izan da: oso harri-jasotzaile polita; Izetari irabazizion apustu bat arroa baten aldea emanda, baina, belau-nean lesio txiki bat zela-eta, utzi egin zuen, eta, nahizeta nirekin dabilen lanean, ez dio berriro heldu.

Zer nahi diezu esan mutrikuarrei Kalaputxitik?Jende jatorra dela Mutrikun. Urasemendin bizi naiz, etaez naiz asko egoten herrian, Deba hurbilago daukadala-ko, baina asko maite dut Mutriku, eta berriro diot, jendejatorra dela. Une goxoak pasa izan ditut abuztuko AmaBirjina egunez herriko zaharrekin. Agur bat guztiei!

Page 14: Kalaputxi 105

Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolaren ibilbidea1967an hasi zen, Antzosolon, 13 ikaslerekin.1968. urtean, gaueko eskoletan euskal gramatika

erakusteko baimena eman zioten andereñoari, eta har-rez gero, behin baino gehiagotan eduki zuten ikas-gelan Goardia Zibilen bisita. Oztopoak oztopo, herriikastolaren lehen promozioak aurrera egin zuen.Ikasle kopurua goraka zihoan, eta eraikin berria zenhurrengo erronka. 1969an, Kresala Elkartearen egoitzanhasi ziren ikasleak. Gurasoen eta laguntzaileen arteanbanatutako akzioei esker, ikastolak gero eta oinarrisendoagoa lortu zuen, nahiz eta dena aldeko ez izan:orduko alkateak aginduta, ikastola itxita egon zen egunbatzuetan, eta eskolarizazio liburuak lortzea odiseabilakatu zen.

1969-1970ean zatiketa egon zen (herri ikas-tolak erligiorik ez erakustea erabaki zuen, eta apaizzaleek Abadeen ikastola sortu zuten).

1970. urtean, kofradia zaharrera pasatu zenikastola, arrantzaleen kofradiari errenta sinbolikoa or-dainduta. Kofradiako garai haiek Herri Ikastolaren nor-tasuna zizelkatu zuten. 1973a urte erabakiorra izanzen: eztabaida askoren ostean, alor pedagogikoan gura-soen iritzia kontuan hartzea erabaki zen ikastolan.Kudeaketa batzordea goitik behera aldatu zen, be-raz. Azpiegiturari dagokionez, Iturribarri kalean bestelokal bat hartu zuten, eta Kresala Elkartean HaurHezkuntza mantendu zen. Umeak gehitu eta gehitu,lokal handiagoaren premia zegoen. Horrela, 1979anKamiñazpiko herri ikastola inauguratu zen.

badator, badator...

KOLDO URKIZA,Zubi Zahar Ikastolakozuzendaria.

Zuzendari bezala, nola biziduzu Ibilaldia?Batetik, ilusioz beteta, Bizkaikoikastolen jaia Ondarroanospatuko delako eta bestetik,urduritasunez, jai erraldoi hauantolatzea erronka izugarriadelako, behar diren bali-abideak eta herriaren par-taidetza lortzea erantzunkizun

handia baita. Azpimarratunahiko nuke egunerokota-sunean hainbeste jende burubelarri lanean dabilela ikusteakBOGA! leloak adierazten duenbezala, aurrera jarraitzekoindarra ematen duela.

GORKA URRESTI,Zubi Zahar Ikastolako guraso eta ikasle ohia.

Zer esaten dizu Ibilaldiak?

Mutrikuarrak Zubi Zahar ikastolan

Ondarroako Zubi Zahar eta Lekeitioko Resurreccion Maria Azkue ikastolek anto-latuta, Ibilaldia izango da, maiatzaren 29an, Ondarroan. 1983an (Lekeition), 1993an(Ondarroan) eta 2003an (Lekeition) elkarrekin egindako lanean, beste urrats batemango da. Jai egun handia izango da Bizkaiko ikastolentzat, eta Ondarroa alboanizanik, mutrikuarrek ere gorriz markatuta daukate agendan.

14

Page 15: Kalaputxi 105

Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolaren ibilbidea1967an hasi zen, Antzosolon, 13 ikaslerekin.1968. urtean, gaueko eskoletan euskal gramatika

erakusteko baimena eman zioten andereñoari, eta har-rez gero, behin baino gehiagotan eduki zuten ikas-gelan Goardia Zibilen bisita. Oztopoak oztopo, herriikastolaren lehen promozioak aurrera egin zuen.Ikasle kopurua goraka zihoan, eta eraikin berria zenhurrengo erronka. 1969an, Kresala Elkartearen egoitzanhasi ziren ikasleak. Gurasoen eta laguntzaileen arteanbanatutako akzioei esker, ikastolak gero eta oinarrisendoagoa lortu zuen, nahiz eta dena aldeko ez izan:orduko alkateak aginduta, ikastola itxita egon zen egunbatzuetan, eta eskolarizazio liburuak lortzea odiseabilakatu zen.

1969-1970ean zatiketa egon zen (herri ikas-tolak erligiorik ez erakustea erabaki zuen, eta apaizzaleek Abadeen ikastola sortu zuten).

1970. urtean, kofradia zaharrera pasatu zenikastola, arrantzaleen kofradiari errenta sinbolikoa or-dainduta. Kofradiako garai haiek Herri Ikastolaren nor-tasuna zizelkatu zuten. 1973a urte erabakiorra izanzen: eztabaida askoren ostean, alor pedagogikoan gura-soen iritzia kontuan hartzea erabaki zen ikastolan.Kudeaketa batzordea goitik behera aldatu zen, be-raz. Azpiegiturari dagokionez, Iturribarri kalean bestelokal bat hartu zuten, eta Kresala Elkartean HaurHezkuntza mantendu zen. Umeak gehitu eta gehitu,lokal handiagoaren premia zegoen. Horrela, 1979anKamiñazpiko herri ikastola inauguratu zen.

badator, badator...

KOLDO URKIZA,Zubi Zahar Ikastolakozuzendaria.

Zuzendari bezala, nola biziduzu Ibilaldia?Batetik, ilusioz beteta, Bizkaikoikastolen jaia Ondarroanospatuko delako eta bestetik,urduritasunez, jai erraldoi hauantolatzea erronka izugarriadelako, behar diren bali-abideak eta herriaren par-taidetza lortzea erantzunkizun

handia baita. Azpimarratunahiko nuke egunerokota-sunean hainbeste jende burubelarri lanean dabilela ikusteakBOGA! leloak adierazten duenbezala, aurrera jarraitzekoindarra ematen duela.

GORKA URRESTI,Zubi Zahar Ikastolako guraso eta ikasle ohia.

Zer esaten dizu Ibilaldiak?

Mutrikuarrak Zubi Zahar ikastolan

Ondarroako Zubi Zahar eta Lekeitioko Resurreccion Maria Azkue ikastolek anto-latuta, Ibilaldia izango da, maiatzaren 29an, Ondarroan. 1983an (Lekeition), 1993an(Ondarroan) eta 2003an (Lekeition) elkarrekin egindako lanean, beste urrats batemango da. Jai egun handia izango da Bizkaiko ikastolentzat, eta Ondarroa alboanizanik, mutrikuarrek ere gorriz markatuta daukate agendan.

IBILALDIA 2011ONDARROABOGA!

Ibilaldiak ikastola esaten dit.Lehen, ikasleak ginenean,ikastola dena zen guretzat etaorain, guraso modura ere,berdin. Ikastolak lehen geurieman ziguna nahi dugu oraingeure seme-alabentzat. Ikas-tolan sinesten dugu.

JAIONE PEÑA,Zubi Zahar Ikastolako gurasoaeta Ibilaldiko koordinatzailea.

Koordinatzaile zaren alde-tik, nola doa Ibilaldiarenantolaketa?Urte osoko lanaren etekinaorain atera behar da, azkentxanpan sartuta gaude eta.Egunari dagokion oinarrizkoantolaketa eginda dago etaorain, behar diren giza balia-bideak dagozkien gune etataldeetan antolatzea ger-atzen zaigu. Jende guztiaren,guraso, ikasle, ikasle ohi,

irakasle..., parte hartzeazoriondu nahi dut eta orainarte egin ez dutenak Ibilaldiegunean bertan partehartzera animatu nahi ditut.

AITZIBER URKIRI, Zubi Zahar Ikastolakoikasle ohia.

Nola egingo duzu BOGA!maiatzaren 29an?Maiatzaren 29an, Zubi Zaharikastolan ikaskide izannituenekin batuz eta giroazeta lanaz gozatuz egingo dutBOGA!

ELI ALDALUR,Zubi Zahar Ikastolako gurasoa.

Ze mezu zabalduko zenukeIbilaldi egunerako?Jende guztia animatuko nukeeuskararen alde egitera, ho-rretarako hain aproposa denherri honetan. Inguruneazgain, bertako hizkera dotoreeta biziaz gozatzeko ere au-kera paregabea izango daegun hori guztiontzat.

MAITE SESMA,Zubi Zahar Ikastolakoirakaslea eta guraso ohia.

Zer garrantzi dauka Ibilal-diak ikastolarentzat?Gure hezkuntza-proiektuaaurrera eramateko ezinbes-tekoa da Ibilaldiak emangodigun laguntza ekonomikoa.Horrez gain, ikastolen proiek-

tua zabaltzeko, euskararibultzada emateko eta hauguztia posible izateko egitenari garen ahalegina eta elkarlanaren beharraz jabetzekoere ekarpen handia egingodigu Ibilaldiak.

URKO PEÑA, Zubi Zahar Ikastolako ikaslea.

Ikasle bezala nola bizi duzuIbilaldia?Ibilaldiaren inguruan antolatudiren ekintzek, mendi irteera,logo aukeraketa, tikeensalmenta… ikastolako ikas-leak motibatzeko eta batzekobalio izan dute. Egun horre-tan, lagun artean ondopasatzea espero dut.

15

Page 16: Kalaputxi 105

16

Kir

ola

TXATURANGA XAKE TALDEA

Aurtengo denboraldia amaitu berri dute Txaturan-gakoek, azken partidan 3,5 - 0,5 galduta andoain-darren aurka. Ez da denboraldi bikaina izan,baina mailari eustea lortu dute behintzat: Datorrendenboraldian ere lehenengo mailan jokatuko dute.Hirugarren eta bigarren mailan jardun ondoren,lehenengo mailan dihardute aspaldiko urteetan,eta horrek badu meriturik.

Atzera begiratuta, nostalgiaz gogoratzen duteDebako taldearekin batera konpetitzera joatenzireneko garaia, eta Mutrikun taldea osatu etaxakezaleei herrian elkarte bat egiteko ordua iritsizenekoa ere bai. Izena ipini behar eta Indian Kris-to aurreko 500 urtean jokatzen zen xakearen ain-tzindari izadako jokoaren izena aukeratu zuten:Chaturanga.

Xakean jolasteko diru behar handirik ez dutenez,udalak duela urte batzuk herriko jaietan kalekoxakea antolatzearren emandako dirulaguntzabaten diruarekin jarraitu dute gaur arte. Taulak,

fitxak, erlojuak... baina gastu handiena konpetizio-rako beharrezko diren federatu fitxek sortzendute, hor joaten zaie diru gehiena. Hortik aurrera,bidaiak eta, beraien poltsikotik egiten dute. Diotenmoduan, beraien zaletasuna da eta konturatugabe egiten den gastua da hori.

Hasiera urrun hartatik gaur arte hainbat lokaletanibili ondoren, azkena Zubiaran taberna aldamene-an, aurtengoan Luardo etxeko erabilera anitzekogelan batzen dira beren jardunerako eta konpeti-zioko partidetarako. Diotenez, alde ederra dagoorain artekoetatik gaur egungora.

Eta denboraldia amaitu berri dutenez, udara bitar-tean zerbait antolatu nahian dabiltza, herri mailan,xakearen zaletasuna sustatze aldera. Ezer defini-tiborik ez badago ere, izena ematen dutenenkopuruaren arabera, liga formatoan edo suizarformatoan antolatuko litzateke txapelketa herri-koia. Ea Txaturangakoak animatzen diren etaherritarrek erantzuten dieten!

1988 urtean erein zen gure herriko xake taldearen hazia, San Miguel ikastetxean JoseJuan Uranga eskolako umeekin pieza zuriekin eta beltzekin jolasten hasi zenean.Hasiera haietatik hona denbora luzea igaro da, eta taldekideak ere batzuk eta bestebatzuk izan dira. Hala ere, aspaldiko urteetakoak dira argazkikoak, eta jende gehiagoere ari zaie arrimatzen. Gaur egun, astero-astero konpetitzeko zazpi lagun elkartzendira. Helburua, gazte jendea, xake zaletuak hurbiltzea eta beraiekin jardutea etorkizu-nean.

Page 17: Kalaputxi 105

17

Ku

lturia

etxean entzunda dakit...

Zenbat eta zenbat istorio entzungo ote genien aiton-amonei, gure etxeetako zaharrei! Hamaika. Lehen-go zaharren kontuak, baserriko gaztetako ohiturak, eskabetxean lanean hasi zirenekoak...

Istorioak behin eta berriz entzun bai, baina gogoratzen al ditugu? Gordetzen al ditugu entzundakohoriek, ala galdu egiten zaizkigu? Gero datoz damuak, kontu haiek guztiak kontatzen zizkigutenak beti-ko uzten gaituztenean.

Kontu horiek guztiak bildu nahi ditugu Kalaputxik eta euskara udal batzordeak: Etxeko gure aurrekoeientzun dizkiegun kontu horiek. Eta horregatik antolatu dute etxean entzunda dakit kontu zaharrenlehenengo sariketa.

OINARRIAK1. - Mutrikuar guztiek parte hartu ahal dute.2. - Kategoria bakarra izango da; adin tarte

guztiak batera, hortaz.3.- Egitekoa: Lehengo zaharrei entzundako

istorioak jasotzea, gaia librea dela.4. - Lanak aurkezteko moduak: idatziz edo

grabazioz (bideoz nahiz audioz).5. - Lanen luzera:

Idatziz: Gehienez, hiru orrialde, eskuz edo makinaz idatzita.Grabazioz: Gehienez, 10 minutuko kon-taketa eta, CD edo DVD euskarrian aur-keztuta.

6. - Lanei izenburu bat ipiniko zaie. Aparteko

sobre batean ere izenburu bera eidatziko da, eta barruan egilearen datuak emangodira.

7. - Lanen aurkezpena:Epea: ekainak 17, ostirala.Non: Kalaputxiko buzoia

edo Udaletxea (euskara zerbitzua).8. - Sariak: 250 euro idatzi onenari.

250 euro grabazio onenari.Parte hartzaile guztientzat oroigarria.

9. - Sari banaketa: Irailean, ikasturte berria-ren hasieran.

10. - Aurkeztutako lanak euskara zerbitzuaren eta Kalaputxiren fondoan gordekodira.

Istorioak kontatzeko antolatutako sariketa honen bitartez, herritarrek herri-ko ondarearen zati bat berreskuratzeko eta jasotzeko aukera izango dute.

Page 18: Kalaputxi 105

MEZUAKorrika egiteko, grina eduki, oinez jakin eta abiatu egin behar da. Erortzeko beldurrik gabe.Euskaraz egiteko, maitatu, ikasi eta aritu egin behar da. Hanka sartzeko beldurrik gabe.

Tipi-tapa, tipi-tapa… Euskal Herria euskalduntzeko herritar bakoitzaren egitekoa, garran-tziaeta protagonismoa aldarrikatu nahi ditugu.

Tipi-tapa, tipi-tapa… Bakoitzaren abiapuntua zeinahi dela ere, herritar guztiak euskalakariizango diren Euskal Herria da Korrikaren azken helmuga. Euskal Herri euskalduna da AEKren azken helburua.

...orduak........Katetxe...........00:40

.....MUTRIKU........01:30

.....Debako zubi...01:50

...................

APIRILAK 16, zapatua

Eguerdian, Subeltz tabernan

Mutriku vs. Lasarte

bertso desafioa

Arratsaldeko 7etan, Luardon

Literaturaren haritik,

Poesia irakurketa publikoa

Gaueko 9etan, Frontoian

Herri-afaria

Ondoren,

Bertsoak, kantuak, dantzak...

...eta KORRIKA

mutrikukopartehartzaileak

mutrikuft·txaturangaxaketaldea·

artezaleak·institutukoikasleak·

institutukolangileak·idurreguraso

elkartea·goizekoizarraikastola·

saturragurasoelkartea·sanmiguel

ikastetxea·jaujaeskubaloitaldea·

anaiarte·amnistiabatzordea·ezker

abertzalea·euskoalkartasuna·muga

·goizekoizarraantzerki ta ldea·

burumendimendielkartea·gure

ametsadantzataldea·txantxangorri·

kalaputxi·hitza·sokatirataldea·

argazkitaldea·zineforum·natur

taldea·berdeak+independenteak·

mrk ·ber tsoesko la ·k i ro ldeg ia ·

kalatxoribelaelkartea·erraldoien

konpar tsa ·ame iku tzb iz i k le ta

ta ldea·sorg iner rekaeska lada

taldea·bertan·zeingeixokoadrilla

g u r e i z a f a b r i k a k o l a b

Page 19: Kalaputxi 105

XXVI. OKELAR BERTSOPAPER SARIKETA Bertsu

ak

1)Nire pentsamoldeaknituen gogortzat, aukeraketarakotresna aproposak.Gaur atzamarren atzeankukututako zotzak,nik aukeratzen baditutbeti dira motzak.Non ote daudenituen pozak?Bere egin nauguztiz hotzak!(bis)Kremailera solte dago ta,Bistan bistan ditu hortzak, ez dit batere on egitenerlojuan hotsak.Non ote daudenituen pozak?Bere egin nauguztiz hotzak!(bis)

2)Nire lasaitasuna,Nire babesleku,Itsasotzat nuena,da putzu desertu.Zeru muga non zegoenez nuen ikertu,ezin diot biharkoazatzori galdetu.Eguraldiaez da hobetu,eta tximistakoso gertu.(bis)Kanpoan euria ari du,barruan ez da atertu,leihotik so nago ta ezerezin dut ulertu.Eguraldiaez da hobetu,eta tximistak

oso gertu.(bis)

3)Itsasoan erdiangaldurik gerala,lasai mantentzea dagauza printzipala.Salbamendu txalekoazgoruntz jaurti bengala,une batez distiratsudago ur azala.Eta badatorberriz itzala,gauak argiajan ahala.(bis)Ta negarra eusteagatikigarri dut berehala,barruko poz denak tristurazbusti zaizkidala.Eta badatorberriz itzala,gauak argia

jan ahala.(bis)

4)Barne gudu honetannor dut antigona?galdutakoari luremango diona?Hau al da nire lehenengoheldutasun sintoma?Ate joka hasi al zaitbarruko gizona?Nun jarriko dutpuntu eta koma?Zerk ekarri nauni gaur hona? (bis)Zenbat aldiz bota ote dutbi aurpegiko txanpona?Zergatik beti zoritxarra?non da zoriona?Nun jarriko dutpuntu eta koma?Zerk ekarri nau

ni gaur hona?(bis)

8)Gogoan dut aspaldiume nintzenean,irakurri nuelaposter zahar batean;“belauniko bizitzeaonartu beharrean,hobeto dela zutik hil”,zuri ta beltzean.Behar banauzuinoiz gauean,bila nazazubihotzean.(bis)Zertarako belauniko bizipatu txarraren menpean,nintzen hura zutituko danaizen hau hiltzean.Behar banauzuinoiz gauean,bila nazazu

bihotzean.(bis)

7)Erantzunak badirenmundutik aparte,galderek zelda batenatxilo naukate.Irteera bihurtu dagillotinadun ate,porrotaren kainoi hotzakez daude aparte.Bakartutakonire uharte,zurrunbilotanito arte!(bis)Olatuek nire hondartzaratxirlen hilotzak dakarte,ta jada heriotza erebada nire parte.Bakartutakonire uharte,zurrunbilotan

ito arte!(bis)

6)Amets gaizto batetikirten ezinik loti.Dakidanak ezin ditezer iradoki.Ilusioa izan dutgau hotzetan beroki,orain hotzak hartu dioepelari toki.Ta horixe naiz,penen jantoki.Trenik gabekotren geltoki.(bis)Itxaropena bilakatu dapozoindutako gozoki,txokorik maiteena ereez dut ihestoki.Ta horixe naiz,penen jantoki.Trenik gabeko

tren geltoki.(bis)

5)Arazoen aurreanez naiz izutia,ta beti bilatu dutbarne edukia,baina orain ez dut lortzen,orain hain naiz txikia…Azken egunotan ez dairten eguzkia.Minbera daukatbarne bustia,esperantzarikez dut ia.(bis)Ta nola ez naiz sentitukosabel gaixodun uzkia.Iraizkina baino eztanekien guztia!Minbera daukatbarne bustia,esperantzarik

ez dut ia.(bis)

BAKARTUTAKO NIRE UHARTE Doinua: Bob Marley, “Redemption song”, (Moldatua)Egilea: IÑIGO ARRIZABALAGA ALBERDI (Mutriku)

19

Igor Esnaola Salegi Herioren hegaldi isilak eraman zaitu

malkarrik gabeko larreetara eta elorri zuriaren

magalean maitekiro pausatu.

Page 20: Kalaputxi 105

IRATIZorionak Gariketa Urkok.

UNAI eta GORKALehengusu pareak urteberri bana! Zorionakbioi eta txokolatea ezahaztu!

ILLUNEZorionak Illune api-rilaren 21ean zurelehenengo urteabetetzen duzulako.Marrubizko muxuakosaba, izeko, amonaaitona eta Izarrenpartez.

NAIARAZorionak gure ama-txo maitagarriariapirilaren 29an urte-ak betetzen dituzu-lako. Marrubizkomuxuak aita eta Iza-rren partez.

JUNE eta IZEIGure bikoteak urteberria bete duela eta,zorionak bioi ama etaaitaren partez! Muxuhandi bana!

IBANZorionak zuri,zorionak betiosaba, anaia etaseme zintzoari, api-rilaren 29an. Etxe-koen partez berezi-ki Izar eta Illunek

EIDERApirilaren 5ean 11urte haundi egingoduzulako, muxuhandi bat familiarenpartez, batez ereJosuren partez.

AIMARZorionak eta muxuasko martxoaren16an 5 urte betezenituelako.

ANDREA, ANDONI etaJOSE ANTONIOZorionak aita, apirilaren10ean zure eguna izandelako baita gure etxekobi loreei apirilaren 18an4 urte egingo dutelako.

AINHOAZorionak gure etxe-ko txikienari apirila-ren 24an bi urtebetetzen dituelako.Denon izenean batezere Amaiaren partez

20

ZORIONAGURRAKZORIONAGURRAKZORIONAGURRAKZORION

IZELEtxeko sorgintxoalaiak 2 urte egitenditu apirilaren16an. Zorionak etasegi horrela.

IRATIGure neska jato-rrari Zorionakbere urtebetetze-an! Etxeko danok

JANE etaALAINBi txinparta alaihauei zorionak etamuxuak etxekoguztion partez.Gora Athleti! baita Erreala ere!

Page 21: Kalaputxi 105

21

Arg

az

ki Z

ah

arra

k

1934 urtea. Aberri Eguna Beheko Plazan.Agustin Agirrebengoak utzitako argazkixak.

Page 22: Kalaputxi 105

22

Ag

en

da

MAIATZAK 22URKIAGA-ADI-UREPEL (BURDINKURUTZ MT)

EKAINAK 5ARNOKO VII.MENDI LASTERKETA

MENDI IRTEERAK15tik 17ra Otxagabia 18tik 21era Zalduegi 22tik 24ra Burgoa (Deba)25etik28ra Otxagabia(zapatu goizean, Apraiz)29 eta 30 Apraiz

MAIATZA

APIRILA

1 Apraiz2tik 5era Burgoa 6tik 8ra Zalduegi(zapatu goizean, Otxagabia)9tik 12ra Apraiz13tik 15era Otxagabia16tik 19ra Zalduegi20tik 22ra Burgoa(zapatu goizean, Apraiz)23tik 26ra Otxagabia27tik 29ra Apraiz30 eta 31 Burgoa

ZAINTZAKO

BOTIKAK

Eskolarteko Antzerki Jardunaldiak

AKELARRE Antzerki Taldea

Zabiel Kultur Etxean

Maiatzak 6, barixakua 22:00etan - Markesaren Lepokoa- Hildakoa txabolan

Maiatzak 7, zapatua 18:00etan- Panpinen denda- Desfilea- Eta azterketa zer?- Bi saltzaile arraro.

Maiatzak 15, domeka 19:00etan - Norbait behar da pisua konpartitzeko- Urtean behin

Maiatzak 6, barixakuaIpuin Kontaketa17:00etan Zabielen

Apirilak 30, zapatuaLiburu egunaren inguruan Umeentzako Tailerrak.

Beheko Plazan. 11:00-14:00 eta 16:30-18:30

APIRILAK 15

ATUN  ROJO

APIRILAK 29

ORO NEGRO(Langilegoaren Nazio-

arteko eguna)

MAIATZAK 13

MI PIE IZQUIERDO

ZINE FORUM

Ostiraletan doain

Zabielen

Apirilak 16, zapatua KORRIKA

- Arratsaldean, Poesia irakurraldiaLuardon- Gauean, Afari herrikoia frontoian

ondoren, Korrika egitera!

Maiatzak 14, zapatua

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako

kanporaketa

Maiatzak 7, zapatuaEuskal Herriko Soka Tira

Txapelketa

Mijoan 17:30etan

Page 23: Kalaputxi 105

GALDONAKO JAIXAKApirilak 22, Ostiral Santuan

Tute lehiaketa arratsaldeko 5etan.

Apirilak 25, Pazko Txiki egunean

- Eguerdian Meza Santua Ondoren, Mañukorta eta Azpillaga bertsotan

- Arratsaldeko 5etan:. Aizkoran: Aratz Mugerza eta Ruben

Saralegi. Harrijasotzen: Idoia Etxeberria eta

Agustin Landarbide- Ondoren: Gorritiren abereak- Bukatzeko: Arkume baten zozketa

Page 24: Kalaputxi 105