27
Konpetentzia mailak 2008-2009 ikasturtean ebaluatutako oinarrizko konpetentzietan 4

Konpetentzia mailak 2008-2009 ikasturtean ebaluatutako 4 ...ediagnostikoak.net/edweb/eus/ITEM-LIBERATUAK/DBH_definitivo/DBH2... · Idazmena Irakurmena Entzumena Irakurmena eta idazmena

  • Upload
    others

  • View
    9

  • Download
    1

Embed Size (px)

Citation preview

  • Konpetentzia mailak 2008-2009 ikasturtean ebaluatutako

    oinarrizko konpetentzietan4

  • 23

    4. KONPETENTZIA MAILAK 2008-2009 IKASTURTEAN EBALUATUTAKO OINARRIZKO KONPETENTZIETAN

    D E R R I G O R R E Z KO B I G A R R E N H E Z K U N T Z A KO 2 . M A I L A

    4. KONPETENTZIA MAILAK 2008-2009 IKASTURTEANEBALUATUTAKO OINARRIZKO KONPETENTZIETAN

    EAEko Ebaluazio Diagnostikoen ereduaren egutegiaren arabera, oinarrizko konpetentzia batzuk (Hizkuntza-komunikazio-rako konpetentzia, euskaraz eta gaztelaniaz, eta Matematikarako konpetentzia) ebaluatzeko probak urtero egingo diraeta gainerakoak ebaluatzeko probak txandaka egingo dira (2009an Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako konpe-tentzia ebaluatu zen).

    Hurrengo lerroetan ED09 ebaluazioan ebaluatu diren konpetentzietako emaitzei buruzko informazio zehatza eskaintzenda, mailei begira batez ere. Hala eta guztiz ere, aldez aurretik aipatu behar da talde bakoitzean finkatu diren ebaketa-puntuak elkarrengandik bereiziak direla. Ebaketa-puntu erlatiboak dira, proben ezaugarrietan eta ikasleek proba ezber-dinetan izan duten errendimenduan oinarriturik finkatu baitira. Horregatik, oinarrizko lau konpetentzietako puntuazioaketa mailak ez dira elkarrekin konparatu behar, zeharo apartekoak direlako.

    Agiri honetan jakinarazten diren itemek ez dute konpetentzia bakoitzaren matrizea adierazten. 2009ko Ebaluaziodiagnostikoan erabili ziren item batzuk baino ez dira. Horrexegatik, item horiek ez dute probak eduki zuten zailtasun-mailarik islatzen.

    Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako konpetentziari dagokionez, aurkezten diren item batzuk ez ziren 2009ko pro-ban erabili, baizik eta 2008ko proba pilotuetan. Azken egoera horretan dauden itemak ohar baten bidez seinalatzen dira.Dena dela, 2009ko proban erabili ez zirenez, ezin da zehaztu zein konpetentzia-mailari dagokien.

    Amaitzeko, azaldu nahi dugu item gehiago ere argitaratuko ditugula, datozen urteetako probak aplikatuko direnheinean.

    4.1. HIZKUNTZA-KOMUNIKAZIORAKO KONPETENTZIA EUSKARAZ

    Konpetentzia honen konpetentzia-markoak bost dimentsio ditu:

    • ENTZUMENA.

    • IRAKURMENA.

    • MINTZAMENA.

    • IDAZMENA.

    • AHOZKO ELKARREKINTZA.

    Hala ere, ikasle guztiei egin zitzaien ED09 zentsuko ebaluazioan entzumen, irakurmen eta idazmen probak bakarrik eginziren. Hurrengo eskema honetan konpetentziaren ebaluazioak izan zuen egitura (bi koaderno) azaltzen da.

  • Hurrengo orrialdeetan konpetentziari buruzko honako informazio hau eskaintzen da:

    – Ikasleen banaketa maila ezberdinetan, dimentsioen arabera.– Hiru mailen deskribapen orokorra.– Dimentsioen adierazleak konpetentzia maila bakoitzean.– Item askeen adibideak.

    4.1.1. Ikasleen banaketa konpetentzia mailen arabera dimentsio ezberdinetan

    Jarraian Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleen banaketa aurkezten da konpetentzia mailen araberaeuskarazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentzian:

    Konpetentzia honen errendimendu mailen banaketa kalkulatzerakoan, Ulermenaren eta Irakurmenaren emaitzak izandira kontuan; Idazmenaren emaitzak, aldiz, ez dira sartu.

    24 D E R R I G O R R E Z KO B I G A R R E N H E Z K U N T Z A KO 2 . M A I L A

    KONPETENTZIA MAILAK 2009KO EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAN

    2. grafikoa. Ebaluazio diagnostikoaren egitura

    Entzumena

    Idazmena

    Irakurmena

    Entzumena

    Irakurmena etaidazmena

    DIMENTSIOAK EBALUAZIO KOADERNOAK

    3. grafikoa. Ikasleen portzentajezko banaketa konpetentzia mailen arabera.Euskarazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia. DBHko 2. maila

    Irakurmena: ikasleen banaketa konpetentzia-mailen arabera

    %0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100

    Ebaketa-puntua Ebaketa-puntua

    37,8

    Entzumena: ikasleen banaketa konpetentzia-mailen arabera

    %0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100

    Ebaketa-puntua Ebaketa-puntua

    43,2

    Idazmena: ikasleen banaketa konpetentzia-mailen arabera

    %0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100

    Ebaketa-puntua Ebaketa-puntua

    28,6

    21,635,2

    42,8 19,4

    57,9 13,6

    Hasierako maila Erdi-maila Maila aurreratua

  • 4.1.2. Euskarazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentziaren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2.mailako konpetentzia mailen deskribapena

    Jarraian, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailarako zehaztu diren Konpetentziaren hiru dimentsioetako adierazleakeskaintzen dira, hiru konpetentzia mailen deskribapena osotzeko asmoz.

    25

    4. KONPETENTZIA MAILAK 2008-2009 IKASTURTEAN EBALUATUTAKO OINARRIZKO KONPETENTZIETAN

    D E R R I G O R R E Z KO B I G A R R E N H E Z K U N T Z A KO 2 . M A I L A

    Hasierako maila Erdi-maila Maila aurreratua

    Maila honetan dauden ikasleak gai dira testuen zentzu orokorra eta testuen helburua ere ezagutzeko, era argi bate-an agertzen badira, ezarritako testuak ahozkoak zein idatzizkoak izanik eta erabilera-eremu desberdinetakoak. Ideianagusiak eta bigarren mailako ideiak, ez badira agertzen modu zailean, nabaritzen dituzte testu errazetan. Infor-mazio zehatza eta esplizitua ahal dute identifikatu eta gai dira testuaren atalaren batetik inferentzia zuzenak edoondorioak ateratzeko. Ikasle hauek testuaren eta beraien ezagupenen arteko lotura sinpleak egin ditzakete.

    Idazmenean, ikasle hauek gai dira testu errazak idazteko, nahiz eta zailtasunak eduki ezarritako hitz kopuruabetetzeko. Ideiak antolatzean, egitura oso sinpleak erabiltzen dituzte eta, batzuetan, ez dira egokiak testuaren hel-burua lortzeko. Erabilitako erregistroa ez da egokiena. Kohesioari dagokionez, errekurtso linguistikoen eza erakus-ten dute, eta espresio maila eskasa da, hiztegiarekin, gramatikarekin eta ortografiarekin arazoak dituzte.

    Hasierako maila Erdi-maila Maila aurreratua

    Maila honetan dauden ikasleak gai dira ahozko zein idatzizko testuen atalak laburbiltzeko, erabilera-eremu desberdinetan.Ikasleak gai dira ere testuari izenburua jartzeko. Ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak ere nabaritzen dituzte testuzail samarretan. Eskatu den eginbeharreko informazio garrantzitsua aurkitzen dute eta testuaren eta beraien ezagupe-nen arteko loturak egin ditzakete. Gai dira testuaren atalaren batetik inferentzia zuzenak edo ondorioak ateratzeko.

    Idazmenean, ikasle hauek gai dira testu konplexu samarrak eta luzetxoak idazteko. Ezarritako egoera komunikatibo-ra egokitzen dira. Testuaren generoa identifikatu eta garatu egiten dute. Ideiak argi eta koherentziaz adierazten dituz-te eta testuaren xedea lortzen dute. Testuaren kohesiorako errekurtso linguistiko egokiak erabiltzen dituzte ia beti.Adierazpen maila eta hiztegia onargarria da; agertzen diren akats ortografikoak eta gramatikalak ez dira asko eta ezdute ulergarritasuna eragozten.

    Hasierako maila Erdi-maila Maila aurreratua

    Maila honetan dauden ikasleak gai dira ahozko zein idatzizko testuak laburtzeko eta testuaren atalen arteko loturak aur-kitzeko, erabilera-eremu desberdinetako testuetan, hain zuzen. Halaber, gai dira testuari izenburua jartzeko. Ideia nagusiaketa bigarren mailako ideiak nabaritzen dituzte edozein testu motetan. Zeregin jakin baterako garrantzitsua den informa-zioa topatzen dute, esplizitua edo inplizitua egon arren. Beraien ezagupenak eta testuaren informazioa erlazionatzen dituz-te. Ikasle hauek gai dira informazioa eta iritzia bereizteko, eta testuaren edukiaren aurrean jarrera argi bat agertzeko.

    Bestalde, ikasle hauek gai dira testu ongi egituratuak idazteko, bai koherentzia bai eta kohesioaren ikuspuntutik.Eskatutako genero testuala identifikatu eta ongi garatu egiten dute. Egoera komunikatiboaren erregistro egokia era-biltzen dute. Errekurtso linguistikoak ongi erabiltzen dituzte eta jariotasunez idazten dute. Maila espresiboa eta era-bilitako hiztegia oso egokiak dira. Ez dituzte akats ortografiko edo gramatikal larririk egiten.

  • 4.1.3. Dimentsioetako adierazleak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako konpetentzia mailabakoitzean

    26 D E R R I G O R R E Z KO B I G A R R E N H E Z K U N T Z A KO 2 . M A I L A

    KONPETENTZIA MAILAK 2009KO EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAN

    MAILA AURRERATUA

    Maila honetako ikasleek honetakohau egiten dute:

    · Beraien ideietatik abiatuta,testuaren informazioa interpretatu,integratu eta inferentziak egitendituzte.

    ERDI-MAILA

    Maila honetako ikasleek honetakohau egiten dute:

    · Ideia nagusiak eta bigarrenmailakoak bereizten dituzte.

    · Testuko igorlearen asmoaantzematen dute.

    · Mota desberdinetako testuengeneroa antzematen dute.

    · Beraien ideietatik abiatuta,testuaren informazioa interpretatueta inferentziak egiten dituzte.

    HASIERAKO MAILA

    Maila honetako ikasleek honetakohau egiten dute:

    · Testuaren zentzu orokorra ulertzendute.

    · Testuaren gaia inferitzen dute.

    · Testuaren ideia nagusiakidentifikatzen dituzte.

    · Testuaren helburua identifikatzendute.

    · Batzuetan, eskatutako informaziozehatza antzeman egiten dute.

    · Informazioa eta iritzia bereiztendituzte.

    · Beraien ezagupenen argitan,testuen edukiak interpretatzendituzte.

    ENTZUMENAErabilitako irrati-testuak: Akademikoa, albistea, dibulgaziozkoa, elkarrizketa.

  • 27

    4. KONPETENTZIA MAILAK 2008-2009 IKASTURTEAN EBALUATUTAKO OINARRIZKO KONPETENTZIETAN

    D E R R I G O R R E Z KO B I G A R R E N H E Z K U N T Z A KO 2 . M A I L A

    MAILA AURRERATUA

    Maila honetako ikasleek honetakohau egiten dute:

    · Ideia nagusiak eta bigarrenmailakoak nolabait bereiztendituzte eta beraien arteko erlazioakegiten dituzte.

    · Beraien ideietatik abiatuta,testuaren informazioainterpretatzen eta integratzen dute,eta inferentziak egiten dituzte.

    · Testuaren osagai ez-linguistiko etalinguistikoen esanahia integratzendute.

    ERDI-MAILA

    Maila honetako ikasleek honetakohau egiten dute:

    · Ideia nagusiak eta bigarrenmailakoak bereizten dituzte.

    · Beraien ideietatik abiatuta,testuaren informazioainterpretatzen dute eta inferentziakegiten dituzte.

    · Testuaren alderdi nagusienaklaburtzen dituzte.

    · Testuaren egitura antzematen dute.

    · Informazioa eta iritzia bereiztendituzte.

    · Beraien maila akademikoarenhiztegia ezagutzen dute.

    · Testuko elementu esplizitu etainplizituetatik abiatuta, igorlearenasmoa antzematen dute.

    HASIERAKO MAILA

    Maila honetako ikasleek honetakohau egiten dute:

    · Testuaren zentzu orokorra ulertzendute.

    · Testuaren ideia nagusiakidentifikatzen dituzte.

    · Testuen izenburua hautatzen dute.

    · Berariazko informazioa edoinformazio zehatza antzematendute.

    · Beraien ezagupenen argitan,testuen edukiak interpretatzendituzte.

    · Testuaren generoa antzematendute.

    · Igorlearen asmoa identifikatzendute.

    · Beraien adineko hiztegiaezagutzen dute.

    · Testuaren helburua identifikatzendute.

    IRAKURMENATestuak: Prentsa iragarkia, instrukziozkoa, literarioa, elkarrizketa.

  • 28 D E R R I G O R R E Z KO B I G A R R E N H E Z K U N T Z A KO 2 . M A I L A

    KONPETENTZIA MAILAK 2009KO EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAN

    MAILA AURRERATUA

    Maila honetako ikasleek honetakohau egiten dute:

    · Eskatutako datu guztiak azaltzendituzte eta testuaren helburuaguztiz betetzen dute: azalpenezkotestu batean informazioa ongiazaltzea.

    · Ideiak eta datuak era logikoanantolatu dituzte; inkoherentziarikez dute, ezta errepikapenik ere.

    · Baliabide linguistikoak egokierabiltzen dituzte.

    · Hiztegia egokia eta aberatsaerabiltzen dute.

    · Ez dituzte akats ortografiko edogramatikal larririk.

    ERDI-MAILA

    Maila honetako ikasleek honetakohau egiten dute:

    · Eskatutako datuak ipintzen dituzteeta testuaren helburua lortzendute: azalpenezko testu bateaninformazioa ongi azaltzea.

    · Ideiak eta datuak era logikoanantolatu dituzte; inkoherentzialarririk ez dute egin, eztaerrepikapen askorik ere.

    · Baliabide linguistikoak erabiltzendituzte behar den gehienetan.

    · Hiztegia egokia dute, kasugehienetan.

    · Akats ortografiko eta gramatikalgutxi egin dituzte, ulergarritasunaeragotzi gabe.

    HASIERAKO MAILA

    Maila honetako ikasleek honetakohau egiten dute:

    · Nahiz eta eskatutako datuak ipini,helburua ez dute erabat lortzen:azalpenezko testuko informazioaongi azaltzea. Gerta daitekeinformazio urria jartzea.

    · Ideiek hala moduzkoantolamenduaz egin dute etaerrepikatzen dituzte.

    · Baliabide linguistiko gutxierabiltzen dituzte.

    · Hiztegia urria dute.

    · Akats ortografiko eta gramatikalakegiten dituzte.

    IDAZMENATestua: Azalpenezkoa.

  • 29

    4. KONPETENTZIA MAILAK 2008-2009 IKASTURTEAN EBALUATUTAKO OINARRIZKO KONPETENTZIETAN

    D E R R I G O R R E Z KO B I G A R R E N H E Z K U N T Z A KO 2 . M A I L A

    4.1.4. Item liberatuen adibideak

    Jarraian, item edo galdera batzuen hainbat adibide aurkezten dira. Horiek Euskarazko hizkuntza-komunikaziorako konpe-tentziaren ebaluazio probetan erabili dira.

    Galderari dagozkion testu osoa eta galderaren planteamenduaz gain, zein konpetentzia mailarekin lotzen den ere adie-razten da. Kasu batzuetan erantzun zuzena ematen da eta, galdera irekia denean, galdera hori ebaluatzeko erabili direnzuzentzeko-irizpideak.

    Kontuan izan adibideak baino ez direla. Entzumenaren itemei dagokionez, testu laburrak erabili ziren; horregatik, horie-xek aurkezten ditugu agiri honetan. Hala ere, datozen beste proba batzuetan iturri ezberdinetako testuak aplikatuko ditu-gu; hala nola, Internet-etik, irratitik, EITB-tik eta abarretatik hartuta.

  • 30 D E R R I G O R R E Z KO B I G A R R E N H E Z K U N T Z A KO 2 . M A I L A

    KONPETENTZIA MAILAK 2009KO EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAN

    ENTZUMENA DBH-KO 2. MAILA

    TRANSKRIPZIOA

    ESATARIA: ... berriz, gaztetxoentzat eta beno, haurrek eta gizentasunarekin dituzten arazoak direla eta bide-ojoko berezi batzuk, Virginian ezta, izan da?

    BERRI-EMAILEA: Bai.

    E: Virginia mendebaldean. Eta zer ditu... zer dute ba bideojoko hauek?

    B: Bai ba, gehienbat ba ariketak egiteko bideojokoarekin. Orain arte bideojokoak izan du imagen txar bat, ezdelako... ariketa ez dutelako umeek egiten, geldirik egoten direlako, ez dutelako erlazioa zabaltzen...

    E: Eta bideojoko hauekin, zer egiten dira, mugitu egiten dira?

    B: Eta orain atera dutena, bideojokoekin, batez ere Wii, Wii, zerarena, kontsola bideojoko berriarena, ateradutena Nintendokoek, mugimenduarekin egiten direla gauza guztiak, hori aprobetxatuz, hasi dira aprobetxa-tzen, han gizen asko direla eta, ba bideojokoak ere kiloak galtzeko erabili daitezkeela.

    E: A, eta proba uste dut egin dutela eta baita konprobatu ere, ez?

    B: Eta konprobatu dute ba sei astetan lau kilo jaisten dituela ba bideojokoan egunero ordu-erdi bat jokatzendutenak.

    E: Um, um! Beraz, hartzen dute personai batzuen “papera”, eta gauza batzuk mugituz egin behar dituzte.

    B: Ba, bai, bai. Badaude golfekoak, tenisekoak, futbolekoak, pila bat daude horrela... jokoak mugitzen egitendirenak, ba mandoa erabiltzen duzulako telebistarekin, sentsore batzuk ditu, eta mugitzen baduzu eskuamando batekin, ba pantailan ere mugitu egiten da. Beraz, ariketak egiten dira...

    E: Ja! Uste dut hemen ere izan direla salgai. Eta uste dut Gabon aldera ikaragarrizko demanda izan zela, ez?

    B: Bai, bai. Izan zuen, eta Europan zehar ere bai. Estatu Batuetan dudarik gabe, han oso “boom” handia izan zuela-ko eta hemen ere bai. Eta jendeak, nik entzun dudana, lagunek eta horrela erosi dutena, oso gustura omen daude.

    E: Ja! Eta seguruenera ez dute gainera beste bideojoko batzuek duten ba... baztertzen dituzula aldi bereanesan nahi dut beste agresibitate batzuk, edo beste gaitegi batzuk,ez?

    B: Bai.

    E: Kirola egiten jartzeaz aparte, ez?

    B: Kontu izan behar da, ze leku batzuetan agertu da telebista apurtu diola mandoarekin eta beraz...

    E: A bai. Kar, kar! Beraz, kirola egite hori fuerte hartu dutela batzuek, ez?

    B: Bai. Bai. Kuriosoa da, mandoa eskuan hartu, inalanbrikoa da gainera mandoa, ba pentsa ezazue, ba pilota-ri jotzen egongo bazina bezala mandoarekin, ez?

    E: Um, um!

    B: Pilota ikusten da pantailan, baina zuk mugitzen baduzu mandoa eskuarekin ba mugitzen da pilota aldebatera eta bestera, eta dena mugitzen da pantailan bertan. Borrokarako ere balio du, denetarako, ez? Beno,modalitate berri bat da bideojokoak erabiltzeko, eta beno, badakizu Estatu Batuetan beti erabilpenak ateratzendizkiotela leku guztietatik eta halako batean tipo bati okurritu zaio zenbat kilo galtzen duen hau erabiliz.

    E: Ja! Beno, horrekin bukaera egia esan...

  • 31

    4. KONPETENTZIA MAILAK 2008-2009 IKASTURTEAN EBALUATUTAKO OINARRIZKO KONPETENTZIETAN

    D E R R I G O R R E Z KO B I G A R R E N H E Z K U N T Z A KO 2 . M A I L A

    • Dimentsioa: Entzumena.

    • Azpi-konpetentzia: 4. Hizkuntzaren hainbat erabilera-eremutako ahozko testu nahiko konplexu eta ikasleeninteresetatik gertukoen (abisuak, arauak, argibideak, albisteak, aurkezpenak, narrazioak, arrazoiketa soilak...)edukia kritikoki interpretatzea.

    • Itemaren helburua: Testuaren edukiari buruz inferentziak egiten ditu.

    • Erantzun zuzena: D. Umeek geldirik eta bakarrik jolasten dutelako.

    • Konpetentzia-maila Ebaluazio Diagnostiko 2009an: Hasierako maila.

    ITEMAREN DESKRIPZIOA

    • Dimentsioa: Entzumena.

    • Azpi-konpetentzia: 1. Hizkuntzaren hainbat erabilera-eremutako ahozko testu nahiko konplexu eta ikasleeninteresetatik gertukoen (abisuak, arauak, argibideak, albisteak, aurkezpenak, narrazioak, arrazoiketa soilak...)zentzu orokorra identifikatzea.

    • Itemaren helburua: Testuaren zentzu orokorra ulertzen du.

    • Erantzun zuzena: B. Ariketa fisikoak egiteko bideojokoak.

    • Konpetentzia-maila Ebaluazio Diagnostiko 2009an: Hasierako maila.

    ITEMAREN DESKRIPZIOA

  • 32 D E R R I G O R R E Z KO B I G A R R E N H E Z K U N T Z A KO 2 . M A I L A

    KONPETENTZIA MAILAK 2009KO EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAN

    • Dimentsioa: Entzumena.

    • Azpi-konpetentzia: 3. Hizkuntzaren hainbat erabilera-eremutako ahozko testu nahiko konplexu eta ikasleeninteresetatik gertukoen (abisuak, arauak, argibideak, albisteak, aurkezpenak, narrazioak, arrazoiketa soilak...)lortu nahi den xederako garrantzizkoa den informazioa bereiztea.

    • Itemaren helburua: Berariazko informazioa antzematen eta identifikatzen du.

    • Erantzun zuzena: C. 6 astetan, egunero 30 minutu jolasten, 4 kilo.

    • Konpetentzia-maila Ebaluazio Diagnostiko 2009an: Hasierako maila.

    ITEMAREN DESKRIPZIOA

    • Dimentsioa: Entzumena.

    • Azpi-konpetentzia: 3. Hizkuntzaren hainbat erabilera-eremutako ahozko testu nahiko konplexu eta ikasleeninteresetatik gertukoen (abisuak, arauak, argibideak, albisteak, aurkezpenak, narrazioak, arrazoiketa soilak...)lortu nahi den xederako garrantzizkoa den informazioa bereiztea.

    • Itemaren helburua: Berariazko informazioa identifikatzen du.

    • Erantzun zuzena: D. Wii kontsola, mandoa eta telebista.

    • Konpetentzia-maila Ebaluazio Diagnostiko 2009an: Hasierako maila.

    ITEMAREN DESKRIPZIOA

  • 33

    4. KONPETENTZIA MAILAK 2008-2009 IKASTURTEAN EBALUATUTAKO OINARRIZKO KONPETENTZIETAN

    D E R R I G O R R E Z KO B I G A R R E N H E Z K U N T Z A KO 2 . M A I L A

    • Dimentsioa: Entzumena.

    • Azpi-konpetentzia: 4. Hizkuntzaren hainbat erabilera-eremutako ahozko testu nahiko konplexu eta ikasleeninteresetatik gertukoen (abisuak, arauak, argibideak, albisteak, aurkezpenak, narrazioak, arrazoiketa soilak...)edukia kritikoki interpretatzea.

    • Itemaren helburua: Testuaren edukia berak dituen ezagutzen argitan interpretatzen ditu.

    • Erantzun zuzena: A. Mandoa fisikoki mugitzean, telebistako irudia ere mugitzen da.

    • Konpetentzia-maila Ebaluazio Diagnostiko 2009an: Hasierako maila.

    ITEMAREN DESKRIPZIOA

    • Dimentsioa: Entzumena.

    • Azpi-konpetentzia: 3. Hizkuntzaren hainbat erabilera-eremutako ahozko testu nahiko konplexu eta ikasleeninteresetatik gertukoen (abisuak, arauak, argibideak, albisteak, aurkezpenak, narrazioak, arrazoiketa soilak...)lortu nahi den xederako garrantzizkoa den informazioa bereiztea.

    • Itemaren helburua: Berariazko informazioa antzematen eta identifikatzen du.

    • Erantzun zuzena: B. Bai, arrakasta handia izan dute, Europan bezala.

    • Konpetentzia-maila Ebaluazio Diagnostiko 2009an: Hasierako maila.

    ITEMAREN DESKRIPZIOA

  • 34 D E R R I G O R R E Z KO B I G A R R E N H E Z K U N T Z A KO 2 . M A I L A

    KONPETENTZIA MAILAK 2009KO EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAN

    • Dimentsioa: Entzumena.

    • Azpi-konpetentzia: 1. Hizkuntzaren hainbat erabilera-eremutako ahozko testu nahiko konplexu eta ikasleeninteresetatik gertukoen (abisuak, arauak, argibideak, albisteak, aurkezpenak, narrazioak, arrazoiketa soilak...)zentzu orokorra identifikatzea.

    • Itemaren helburua: Testuaren ideia nagusiak bereizten ditu.

    • Erantzun zuzena: D. Wii bideojokoari esker, kirola egiten, argaltzen da.

    • Konpetentzia-maila Ebaluazio Diagnostiko 2009an: Hasierako maila.

    ITEMAREN DESKRIPZIOA

  • 35

    4. KONPETENTZIA MAILAK 2008-2009 IKASTURTEAN EBALUATUTAKO OINARRIZKO KONPETENTZIETAN

    D E R R I G O R R E Z KO B I G A R R E N H E Z K U N T Z A KO 2 . M A I L A

    IRAKURMENA DBH-KO 2. MAILA

    • Dimentsioa: Irakurmena.

    • Azpi-konpetentzia: 6. Hizkuntzaren hainbat alorretatik heldutako ohiko idatzizko testuetan (ikasgelako arauak,gutunak, zuzendariari gutunak, arau orokorrak, ipuinak, narrazio laburrak, eskola-entziklopediak, hezkuntzakoweb orriak, albisteak, oharrak...) zentzu orokorra identifikatzea.

    • Itemaren helburua: Testuaren zentzu orokorra ulertzen du.

    • Erantzun zuzena: Langileak eskatzea.

    • Konpetentzia-maila Ebaluazio Diagnostiko 2009an: Hasierako maila.

    ITEMAREN DESKRIPZIOA

  • 36 D E R R I G O R R E Z KO B I G A R R E N H E Z K U N T Z A KO 2 . M A I L A

    KONPETENTZIA MAILAK 2009KO EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAN

    • Dimentsioa: Irakurmena.

    • Azpi-konpetentzia: 9. Hizkuntzaren hainbat alorretatik heldutako ohiko idatzizko testuetan (ikasgelako arauak,gutunak, zuzendariari gutunak, arau orokorrak, ipuinak, narrazio laburrak, eskola-entziklopediak, hezkuntzakoweb orriak, albisteak, oharrak...) edukia kritikoki interpretatzea.

    • Itemaren helburua: Testuaren edukiari buruz inferentziak egiten ditu: Testuaren edukiari buruz zuzeneko etazeharkako inferentziak egiten ditu.

    • Erantzun zuzena: B. Banatzaileak toki horietan mugituko direlako.

    • Konpetentzia-maila Ebaluazio Diagnostiko 2009an: Erdi-maila.

    ITEMAREN DESKRIPZIOA

    • Dimentsioa: Irakurmena.

    • Azpi-konpetentzia: 9. Hizkuntzaren hainbat alorretatik heldutako ohiko idatzizko testuetan (ikasgelako arauak,gutunak, zuzendariari gutunak, arau orokorrak, ipuinak, narrazio laburrak, eskola-entziklopediak, hezkuntzakoweb orriak, albisteak, oharrak...) edukia kritikoki interpretatzea.

    • Itemaren helburua: Testuaren edukiari buruz inferentziak egiten ditu: Testuaren edukiari buruz zuzeneko etazeharkako inferentziak egiten ditu.

    • Erantzun zuzena: C. Eskaintzen den lana egiteko autoa behar delako

    • Konpetentzia-maila Ebaluazio Diagnostiko 2009an: Hasierako maila.

    ITEMAREN DESKRIPZIOA

  • 37

    4. KONPETENTZIA MAILAK 2008-2009 IKASTURTEAN EBALUATUTAKO OINARRIZKO KONPETENTZIETAN

    D E R R I G O R R E Z KO B I G A R R E N H E Z K U N T Z A KO 2 . M A I L A

    • Dimentsioa: Irakurmena.

    • Azpi-konpetentzia: 9. Hizkuntzaren hainbat alorretatik heldutako ohiko idatzizko testuetan (ikasgelako arauak,gutunak, zuzendariari gutunak, arau orokorrak, ipuinak, narrazio laburrak, eskola-entziklopediak, hezkuntzakoweb orriak, albisteak, oharrak...) edukia kritikoki interpretatzea.

    • Itemaren helburua: Testuaren edukia berak dituen ezagupenen argitan interpretatzen ditu: Bere ideietatikabiatuta testuaren informazioa interpretatzen du.

    • Erantzun zuzena: D. Langileak behar dituzte eta azkar aurkitu nahi dituztelako.

    • Konpetentzia-maila Ebaluazio Diagnostiko 2009an: Hasierako maila.

    ITEMAREN DESKRIPZIOA

    • Dimentsioa: Irakurmena.

    • Azpi-konpetentzia: 8. Hizkuntzaren hainbat alorretatik heldutako ohiko idatzizko testuetan (ikasgelako arauak,gutunak, zuzendariari gutunak, arau orokorrak, ipuinak, narrazio laburrak, eskola-entziklopediak, hezkuntzakoweb orriak, albisteak, oharrak...) lortu nahi den xederako garrantzizkoa den informazioa bereiztea.

    • Itemaren helburua: Berariazko informazioa antzematen eta identifikatzen du: Eskatutako berariazko informa-zio gehiena aurkitzen du.

    • Erantzun zuzena: C. Telefonoz eta helbide elektronikoz.

    • Konpetentzia-maila Ebaluazio Diagnostiko 2009an: Hasierako maila.

    ITEMAREN DESKRIPZIOA

  • 38 D E R R I G O R R E Z KO B I G A R R E N H E Z K U N T Z A KO 2 . M A I L A

    KONPETENTZIA MAILAK 2009KO EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAN

    • Dimentsioa: Irakurmena.

    • Azpi-konpetentzia: 8. Hizkuntzaren hainbat alorretatik heldutako ohiko idatzizko testuetan (ikasgelako arauak,gutunak, zuzendariari gutunak, arau orokorrak, ipuinak, narrazio laburrak, eskola-entziklopediak, hezkuntzakoweb orriak, albisteak, oharrak...) lortu nahi den xederako garrantzizkoa den informazioa bereiztea.

    • Itemaren helburua: Lortu nahi den helbururako garrantzizkoa den informazioa identifikatzen du: Berariazkoinformazioren bat aurkitzen du.

    • Erantzun zuzena: B aukera.

    • Konpetentzia-maila Ebaluazio Diagnostiko 2009an: Hasierako maila.

    ITEMAREN DESKRIPZIOA

  • 39

    4. KONPETENTZIA MAILAK 2008-2009 IKASTURTEAN EBALUATUTAKO OINARRIZKO KONPETENTZIETAN

    D E R R I G O R R E Z KO B I G A R R E N H E Z K U N T Z A KO 2 . M A I L A

    • Dimentsioa: Irakurmena.

    • Azpi-konpetentzia: 7. Hizkuntzaren hainbat alorretatik heldutako ohiko idatzizko testuetan (ikasgelako arauak,gutunak, zuzendariari gutunak, arau orokorrak, ipuinak, narrazio laburrak, eskola-entziklopediak, hezkuntzakoweb orriak, albisteak, oharrak...) helburua antzematea.

    • Itemaren helburua: Igorlearen asmoa identifikatzen du.

    • Erantzun zuzena: C. Banatzaile bila dabilen enpresak.

    • Konpetentzia-maila Ebaluazio Diagnostiko 2009an: Hasierako maila.

    ITEMAREN DESKRIPZIOA

    • Dimentsioa: Irakurmena.

    • Azpi-konpetentzia: 7. Hizkuntzaren hainbat alorretatik heldutako ohiko idatzizko testuetan (ikasgelako arauak,gutunak, zuzendariari gutunak, arau orokorrak, ipuinak, narrazio laburrak, eskola-entziklopediak, hezkuntzakoweb orriak, albisteak, oharrak...) helburua antzematea.

    • Itemaren helburua: Testuaren generoa antzematen du: Lagunduta, testuaren generoa antzematen du.

    • Erantzun zuzena: A. Egunkarietan.

    • Konpetentzia-maila Ebaluazio Diagnostiko 2009an: Hasierako maila.

    ITEMAREN DESKRIPZIOA

  • 40 D E R R I G O R R E Z KO B I G A R R E N H E Z K U N T Z A KO 2 . M A I L A

    KONPETENTZIA MAILAK 2009KO EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAN

    • Dimentsioa: Irakurmena.

    • Azpi-konpetentzia: 6. Hizkuntzaren hainbat erabilera eremuetako idatzizko testu nahiko konplexu eta ikasleeninteresetatik gertukoen zentzu orokorra identifikatze.

    • Itemaren helburua: Ideia nagusiak eta bigarren mailakoak antzematen ditu.

    • Erantzun zuzena: B. Banaketa enpresak banatzailea behar dituela eta lan baldintzak.

    • Konpetentzia-maila Ebaluazio Diagnostiko 2009an: Erdi-maila.

    ITEMAREN DESKRIPZIOA

  • 41

    4. KONPETENTZIA MAILAK 2008-2009 IKASTURTEAN EBALUATUTAKO OINARRIZKO KONPETENTZIETAN

    D E R R I G O R R E Z KO B I G A R R E N H E Z K U N T Z A KO 2 . M A I L A

    IDAZMENA DBH-KO 2. MAILAHau izan zen ezarritako itema:

    ZUZENTZEKO IRIZPIDEAK

    1. Gaitasun soziolinguistikoa edo egokitasuna: hau da, testuaren helburua edo egoera komunikatiboanongi kokatu, kasu honetan: seigarren mailako ikasleentzako azalpena prestatzea, non azalduko dieten nolakoaden DBHn egotea. Erabili behar zuten erregistroa formala, baina ulergarria izan behar zen —azalpenezko tes-tua baina umeei zuzenduta—. Atal honetan, itemean eskatzen zen informazioa aztertzen zen (DBHn zenbatikasle egoten dira gutxi gorabehera, zeintzuk diren arloak edo ikasgaiak, ordutegia...).

    2. Gaitasun diskurtsiboa (koherentzia eta kohesioa): atal honetan informazioaren progresioa eta noladagoen antolatuta ebaluatzen zen; testuaren egitura azalpen batena izan behar zuen: sarrera, garapena etaamaiera. Halaber, testuaren kohesio eta koherentzia ere aztertzen zen, eta horiek lortzeko erabiltzen ziren balia-bideak. Informazioa era koherente batean agertu behar zen.

    3. Hizkuntza gaitasuna edo hiztegian, gramatikan, sintaxian eta ortografian erakusten zuten zuzentasun maila.Atal honetan, oinarrizko akats gramatikalak eta ortografikoak hartzen ziren kontuan, betiere ulergarritasunaeragozten bazuten.

  • 42 D E R R I G O R R E Z KO B I G A R R E N H E Z K U N T Z A KO 2 . M A I L A

    KONPETENTZIA MAILAK 2009KO EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAN

    ZAILTASUN MAILAK

    HASIERAKO MAILA

    Maila honetan agertzen diren testuak ez daude ondo garatuta, akats asko agertzen dira eta hutsune handiak dau-de ebaluatzen diren aipatutako arloetan.

    Datozen adibideetan, gaia ez da garatzen eta, kasu askotan, informazioa baztergarria da. Ideien antolaketa ez daazalpenezko testu batena, edo ideiak ez daude era koherente batean azalduta. Nabaria da baliabide linguistikoenerabilera, edo okerra da. Lexikoa pobrea edo zehaztasun gutxikoa da, eta akats larriak agertzen dira gramatika etaortografia arloetan.

  • 43

    4. KONPETENTZIA MAILAK 2008-2009 IKASTURTEAN EBALUATUTAKO OINARRIZKO KONPETENTZIETAN

    D E R R I G O R R E Z KO B I G A R R E N H E Z K U N T Z A KO 2 . M A I L A

  • 44 D E R R I G O R R E Z KO B I G A R R E N H E Z K U N T Z A KO 2 . M A I L A

    KONPETENTZIA MAILAK 2009KO EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAN

    ERDI-MAILA

    Maila honetan dauden ikasleek duten idazte maila egokia da, ideiak ongi garatzen dituzte, eta errekurtso linguis-tikoak egoki erabiltzen dira. Hiztegi ezagupenak, ezagupen gramatikalak eta ortografikoen maila onargarria da.

    Adibideetan ikus daitekeenez, ikasleak gai dira testuak era egoki samarrean idazteko. Batzuetan, testuaren helbu-rua edo mota nahasten da. Ideiak garatuta daude eta nahikoa egituratuta. Bestalde, akats gramatikal zein orto-grafiko batzuk agertzen dira, ulergarritasuna eragozten ez dituztenak betiere.

  • 45

    4. KONPETENTZIA MAILAK 2008-2009 IKASTURTEAN EBALUATUTAKO OINARRIZKO KONPETENTZIETAN

    D E R R I G O R R E Z KO B I G A R R E N H E Z K U N T Z A KO 2 . M A I L A

  • 46 D E R R I G O R R E Z KO B I G A R R E N H E Z K U N T Z A KO 2 . M A I L A

    KONPETENTZIA MAILAK 2009KO EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAN

    MAILA AURRERATUA

    Maila honetan dauden ikasleen idazte maila altua da; oso ongi garatzen dituzte ideiak eta ongi egitaratuta ere.Ikasleek badakite errekurtso linguistikoak egoki erabiltzen. Hiztegi ezagupenak, ezagupen gramatikalak eta orto-grafikoen maila ona da.

    Datozen adibideetan, bi testuek betetzen dute proposatutako helburua: azalpenezko testuarena, eta formatuhorretara egokitzen dira. Informazioa era koherentez azaltzen da eta horretarako behar diren baliabideak erabil-tzen dira (paragrafoak, konektoreak, etab.) Erabilitako erregistroa egokia da. Ez dira inkoherentziarik agertzen etainformazioa aurrera egiten du testuan. Lexiko, gramatika zein ortografiaren erabilera zuzena da.

  • 47

    4. KONPETENTZIA MAILAK 2008-2009 IKASTURTEAN EBALUATUTAKO OINARRIZKO KONPETENTZIETAN

    D E R R I G O R R E Z KO B I G A R R E N H E Z K U N T Z A KO 2 . M A I L A

    /ColorImageDict > /JPEG2000ColorACSImageDict > /JPEG2000ColorImageDict > /AntiAliasGrayImages false /DownsampleGrayImages true /GrayImageDownsampleType /Bicubic /GrayImageResolution 300 /GrayImageDepth -1 /GrayImageDownsampleThreshold 1.50000 /EncodeGrayImages true /GrayImageFilter /DCTEncode /AutoFilterGrayImages true /GrayImageAutoFilterStrategy /JPEG /GrayACSImageDict > /GrayImageDict > /JPEG2000GrayACSImageDict > /JPEG2000GrayImageDict > /AntiAliasMonoImages false /DownsampleMonoImages true /MonoImageDownsampleType /Bicubic /MonoImageResolution 1200 /MonoImageDepth -1 /MonoImageDownsampleThreshold 1.50000 /EncodeMonoImages true /MonoImageFilter /CCITTFaxEncode /MonoImageDict > /AllowPSXObjects false /PDFX1aCheck false /PDFX3Check false /PDFXCompliantPDFOnly false /PDFXNoTrimBoxError true /PDFXTrimBoxToMediaBoxOffset [ 0.00000 0.00000 0.00000 0.00000 ] /PDFXSetBleedBoxToMediaBox true /PDFXBleedBoxToTrimBoxOffset [ 0.00000 0.00000 0.00000 0.00000 ] /PDFXOutputIntentProfile () /PDFXOutputCondition () /PDFXRegistryName (http://www.color.org) /PDFXTrapped /Unknown

    /Description >>> setdistillerparams> setpagedevice