1
Indarkeria sexista gure bizitzako esparru guztietan presente dagoen egoera larria da. Zoritxarrez, bereziki krisialdi testuinguru honetan, langileok emakumeonganako zapalkuntza egoerak lan merkatuan ikusten jarraitzen dugu egunero, nahiz eta askori, krisialdi honek emakume langileen egoeran eragiten dituen kalteak antzematea kostatu. Guk langile gisa, gure konpromisoa jendarteratu nahi dugu lantokietan egoera hauei aurre egiteko lan eginez, baina honetarako jendarte osoaren konpromisoa eta borroka nahitaezkoak dira. Honen jakitun izanik, azaroaren 25ean Euskal Herriko hiriburu eta hainbat txokotan data honen bueltan mugimendu feministak deitzen dituen mobilizazio eta ekimenetan parte hartzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Egungo jendarte kapitalista patriarkalaren kontrako borrokak, emakumeok pairatzen duten zapalkuntzaren aurkako borroka barnebildu behar du eta honetarako, mugimendu feministak egiten duen ekarpena gure egin eta hau indartzeko konpromisoa agertzen dugu. Guzti honengatik, gu ere 25ean kalean egongo gara indarkeria sexistaren aurka. Sakanan dei egiten diogu eskualdeko langileriari parte hartzeko mugimendu feministak egun horretarako deituak dituen mobilizazioetara. Etxarri Aranatzen eguardiko 12:00etan Bilgune feministak deitu duenari eta Altsasun bai Bilgune feministak eta Altsasuko Feministak de eguerdiko 13:00etarako deitu dutenari.

LABenoharraazaroak25

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: LABenoharraazaroak25

Indarkeria sexista gure bizitzako esparru guztietan presente dagoen egoera larria da. Zoritxarrez, bereziki krisialdi testuinguru honetan, langileok emakumeonganako zapalkuntza egoerak lan merkatuan ikusten jarraitzen dugu egunero, nahiz eta askori, krisialdi honek emakume langileen egoeran eragiten dituen kalteak antzematea kostatu.

Guk langile gisa, gure konpromisoa jendarteratu nahi dugu lantokietan egoera hauei aurre egiteko lan eginez, baina honetarako jendarte osoaren konpromisoa eta borroka nahitaezkoak dira. Honen jakitun izanik, azaroaren 25ean Euskal Herriko hiriburu eta hainbat txokotan data honen bueltan mugimendu feministak deitzen dituen mobilizazio eta ekimenetan parte hartzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu.

Egungo jendarte kapitalista patriarkalaren kontrako borrokak, emakumeok pairatzen duten zapalkuntzaren aurkako borroka barnebildu behar du eta honetarako, mugimendu feministak egiten duen ekarpena gure egin eta hau indartzeko konpromisoa agertzen dugu.

Guzti honengatik, gu ere 25ean kalean egongo gara indarkeria sexistaren aurka. Sakanan dei egiten diogu eskualdeko langileriari parte hartzeko mugimendu feministak egun horretarako deituak dituen mobilizazioetara. Etxarri Aranatzen eguardiko 12:00etan Bilgune feministak deitu duenari eta Altsasun bai Bilgune feministak eta Altsasuko Feministak de eguerdiko 13:00etarako deitu dutenari.