20

BERTSOLARIAK · Laster agertuko ei da Olerti aldizkaria, eta zergaitik ez antxiña izan zanaren antzeko Bertsolaria beste aldizkari bat? GAZTEAK Lauaxeta sariketa au bertsolari gazteetzat

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: BERTSOLARIAK · Laster agertuko ei da Olerti aldizkaria, eta zergaitik ez antxiña izan zanaren antzeko Bertsolaria beste aldizkari bat? GAZTEAK Lauaxeta sariketa au bertsolari gazteetzat
Page 2: BERTSOLARIAK · Laster agertuko ei da Olerti aldizkaria, eta zergaitik ez antxiña izan zanaren antzeko Bertsolaria beste aldizkari bat? GAZTEAK Lauaxeta sariketa au bertsolari gazteetzat
Page 3: BERTSOLARIAK · Laster agertuko ei da Olerti aldizkaria, eta zergaitik ez antxiña izan zanaren antzeko Bertsolaria beste aldizkari bat? GAZTEAK Lauaxeta sariketa au bertsolari gazteetzat

ZER

BERTSOLARIAK

Gure ZER onen azalean aurtengo Bertsolari Gazteen Txapelketarako deia agertu dogu.Lauaxeta izena daroa, eta izen onegaz, bigarrena da.Eta ekiñaldiak Urduliz'n, ZER au agertzan danerako egiñak izango dira eta Mungia'n, urtenaz batera-antzean.Illeroko aldizkariak ez gara zabalkundea egiteko egokiak!Baiña Txapelketa onek zer pentsau emon dausku.

ERRIAREN AURREAN

Bertsolaritza oitura zarra dogu Euskalerrian, ez da atzokoa.Erriaren aurrean, erri-arazoak eta erritarren pozbideak agertzeko egokia izan da.Erri-arazoak, bai. Egoerarik mingarrienetan bertsolariak erria argitu ta zuzendu dabe, erriaren samintasunak

agertu dabez.Eta pozbideak. Plazetan, jaietako bazkal-osteetan, sagardau ta ardautegietan, zenbat eta zenbat ordu pozgarri

igaro dabezan euskaldunak bertsoetan ekiten eta entzuten!Gure erriaren nortasun berezia ta gure izkuntzaren erreztasun egokia da bertsoa, eta orretan mundu guztian ia

bakarrak gara.Gure erriaren nortasun berezia ta gure izkuntzaren erreztasun egokia da bertsoa, eta orretan mundu guztian ia

bakarrak gara.

ISILTASUNEAN

Ogei ta amaseiko guda mingarriaren ostean, euskereak eta euskaldunak isillik egon-berra izan genduan. Urtee-tan ez genduan bertsorik entzuten.

Baiña barruan daukana aldi egokian eta ez-egokian agertzen ba-daki euskaldunak eta laster agertu ziran bertso-lariak, isillean eta agirian.

Isillaldi aren ondoren, lenengotarikoa izan zan Basarri aundia eta berak geien baten kate sendoaz lotu zituanbertsolari zar eta barriak.

BIZITASUNEAN

Aspaldion bertsolaritzak bizitasun barria izan dau.Zergaitik aldi baten, praintsu, ez ziran egiten txapelketak? Bertsolarien auren arteko goraberakaitik?Aspaldion naikoa argi ikusi dala uste dogu txapelketa onein egokitasuna eta ekintza oneik euskerea indartzeko

ta argitzeko dauken indarra.Bizi-bizi daukagu, zorionez, bertsolaritza!

ZELAKOAK?

Ba-dira bertsolari on eta jatorrak, zalantza barik.Eta ez gitxi be.Ez da galduko ba bertsolaritza ain arin.Bertso eder eta gogoangarriak entzun doguz irrat izan dan txapelta nagusian.Baiña ba-dira bertsolari epel eta erdiz-erdiskoak be. Tamalgarriak izaten dira. Ez daukaguz guztiok doe bardi-

ñak eta onein zorakeriak be jasan egin bear izaten dira.Antzera jazoten da olerkarien arloan be. Zenbat olerki epel eta ganora-bako! Eta iñoz olerki eder bat irakurten

dogunean, itxaropena sortzen jaku.Laster agertuko ei da Olerti aldizkaria, eta zergaitik ez antxiña izan zanaren antzeko Bertsolaria beste aldizkari

bat?

GAZTEAK

Lauaxeta sariketa au bertsolari gazteetzat dogu. Ortxe dago egon be, bertsolaritzaren itxaropena. Gaurko gaz-teen artean zaletasun au sartu eta ekintzaille onak sortzen ba'doguz, jokabide eder onen urte batzutarako bizitza ziurta-tuko dogu.

— 1 —

Page 4: BERTSOLARIAK · Laster agertuko ei da Olerti aldizkaria, eta zergaitik ez antxiña izan zanaren antzeko Bertsolaria beste aldizkari bat? GAZTEAK Lauaxeta sariketa au bertsolari gazteetzat

EUSKALDUNAK

IKASBIDEAEREDUAK

Ez da mundu onetan gizonek geitxuago edo gutxitxua-go beste eredu dan gizonen batek eragin bakorik.

Ez dakigu bakar bakarrik gorengo malletara igoten.Gizon jakitunak edo urtenak nai ta nai ez bultza egi-

ten dauskue, edo onerako edo txarrerako.Onerako diran gizon aundiak eredutzat artzea bear

bearrekoa dogu geu be goitik ibilliko bagara.Euskal erriak ba-ditu eredu jarraibide aundiak di-

ran gizon ta andra ugariak.Euskal erria lurrez eta gizakiz txikia da, baina gizon

aundi ugarien jaioterria be ba-da.

SAILLAK

Esate baterako or dagoz errigintzan urtenenak izan di-ran Elkano, Legazpi, Zabala, Garai, Irala eta.

Jainko-errigintzan ludian aundienetarikoak ditugu,Loiola, Xabier, Zumarraga, Antxieta, etab.

Baita or dira ainbat ertilari, margolari, idazlari, guda-lari, itsasgizon, politikari.

Ez dago gizon-ekintza motarik euskaldunen batzuteredu ta gorengo izan ez diranik.

GAZTEENZAT

Gaur ager erazi nai neuke, batez bere gazteentzat ere-du gorengoa dan gazterik il zan eredu bat.

Bere jaia garagarillaren lauan ospatuten dogu bizkai-ko eleizan.

Balendin Berrio-otxoa zorunduna da gazteen eredu go-rengo ori.

Gaztea, baiezkorra da, ameslaria da, bere barruan da-kar gauza aundiak eta nekezkoak egiteko naia ta su garra.

Berriotxoak be ba eban su-gar ori eta txiki txikitatikerabagi eban santutasunera eltzea, eragozpen guztiakgaindurik.

Euskal errikoa danez, pelotari gorengo izango

BIDE-BILLA

Euskal errikoa danez, pelotari gorengo izango da,dantzari bizia ta bizkorra.

Erderazko eskolak ikastea nekeza da?Bere euskera aaztu baga lenengoa izango da eskolan.Seminarioko ikasketak ordaintzeko dirurik ez dauka?

Aitagaz aroztegian lan egingo dau abadetzara elduteko.

JARRAIBIDE

Bizkai aldean abade asko ta asko egozela artzaintzaerrezago egiteko?

Bera mixiñoetara joango da, Jaunaren erria nekez talanez geituteko.

Tonkin'go mixioetan mixiolariak ilteko erabagi artudauala ango erregeak?

Berak pozez eta abestiz samea eskeiñiko dau eta berebaga.

Espetxeratua ta Kristo ukatzen ez ba'eban martiriizango zala?

Berak pozez eta abeztiz samea eskeiñiko dau eta bereodola ixuri Kristo'ren autorle izateko 24 urte zituala.

Euskaldun Kristau izateko erabagia artu eban txikita-tik eta euskaldun iraun eban (zelako eskutiz-kartak bereamari, euskera bigunean)!

Eta kristau lez bere maitasunik aundiena erakutsieban: Ez dago ba, maitasun aundiagorik norberaren biziamaiteagaitik emotea baño.

Or daukee gure gazteak jarraibide miragarria.Elorrio'n bere azurrak ikustatuaz indartu beiz gure

gazte ederrak, erabagi aundiak artu eta bakotxak bere zeregiñean, jarraibide eder oneri jarraituaz.

Jarraibide ederrak ditugu euskal errian, eta orra or bataundi aundia, Berrio-otxoa Balendin zorunduna.

ZU BALENDIN!Au edesti! Mutik koxkor Gogo billa Zure lanakZure barruan ikasle on zaletasun bear dau bamaitasunez dantzari on ezin ukaz euri gozogriña txarrak eliz mutil zoaz ernai landare aundikizkalduak Jainko zale Tonkin'eruntz azi daiten0 Balendinl Zu Balendin! Zu Balendin! 0 Balendin!

* * * * * * * * * * * *

Elorrion Logroñon be Gotzain gazte Jaunak nai dausendiagaz abadegai gogo billa euri oriezite onez apal askar gau ta egun zure odolzuzendu za goren goren txiro bakar emonkorrabetirako eredu on danen aita izan daitenzu Balendin! Zu Balendin! Zu Balendin! 0 Balendin!

— 2 —

Page 5: BERTSOLARIAK · Laster agertuko ei da Olerti aldizkaria, eta zergaitik ez antxiña izan zanaren antzeko Bertsolaria beste aldizkari bat? GAZTEAK Lauaxeta sariketa au bertsolari gazteetzat

LATERRIAK

CUBA

BARRUTIK_

Danok ezagutzen dogu kubatarrengaurko egoera: oraindik asko ez da-la, millaka batzuk Peru'ko Enbaja-dan sartu ziran, babes eske.

Orreitariko batzuk Españara beetorri dira, eta, izparringietan irakurri dogunez, bertan geratu diranenegoera ez da bat be pozgarria.

Baiña beste ainbatek ez dabe egoera au orrela aztertzen, ez ikusten.

Oneintzat Fidel Castro zoragarriada, eta bere ekintza eta politika aipagarrienetarikoak dira.

Gaiñera, Fidelen iraultza eredubat da eta, beraz, beste toki askotanbe onartu eta jarraitu bearrekoa.

Arrazoi onek indartzeko Cubakoirakaskintzaz zabaltzen diran paperak irakurtzea baiño ez dago.

Dana dala, eretxiak errespetagarriak dira, eta onela egin bearreannago ni neu be.

Eta nire aldetik Cuba barrutikezagutzeko, neuk neure begiekaz ikusitakoa aitatuko dot.

Nire idazlanok ez dira liburu batzuen laburpenak, ez: nauk bizitakoexperientziak dira.

ZELAN EZAGUTUDODAN CUBA

Cubatik etorri barria nauzu, irakurle. Urte oso bat bertan igaro ostean, erri miñez oporrak igarotzeraEuskalerriratua.

Orain dala urtebete, nire lantegikozuzendariak aruntz bialdu ninduen,Marien izeneko erritxo batera.

Nire lana emen egindako makinabatzuk lanerako prest ipintzea zan.

Eta andik izan naz amabi illabete-tan.

NIRE AURRETIKBESTE BAT

Nire idazlanok egiagotzat artu dagizuzan, beste au be esan bearra dot:Nire aurretik, emengo tekniko bat beandik izan zala.

Onen egonaldia sei illabetekoaizan zan.

Oporretarako etortzean, ezegaitikbe ez joiala eta, beste norbaiten billaasi ziran.Leenengoan lau aukeratu ginduezan,eta laurotatik norbait joan bear izango zala esan euskuen.

Betebearreko baldintza artean, bijarri genduzan: emaztea be geugazeroatea eta soldata-arloa.

Laurok gengozan prest, eta laurotatik neu aukeratu ninduenean, otzikeratxo bat be sartu jatan.

Zer egin?Caribe ezagutzea interesgarria

zan, soldata be ez egoan txarto eta,bide batez, turismo apur bat egitea beondo etorriko jakun.

Gauzok kontuan arturik, baietzbildurti bat emonaz, joatea erabagineban.

Besteak emondako barriak bildurtzekoak ziran izan, baiña gaztearenausardia aundia da eta...

LEEN ERAGOZPENAK

Leenengo betebearreko baldintzapasaporteak Cubako Enbajadaraeroatea izan zan.

Baiña eroatea bakarrikez, neuk bebertara joan bear izan neban.

Eta ona emen, laio eta azpikeria!Cubako enbajadara eltzean, alkar

izketa batzuk izan bear nebazan.Zertaz? Euskalerriko egoeraz.

Zer ete dauka zer ikusirik Euska-lerriak Cuba'gaz?

Orrela da, baiña Cuba'ra sartu naidaunak, danetik igaro bear dau.

A inbeste azpikeri ikustean, urdurijartzen asita nengoan.

Ez nekian zertara etozan itaunareik.

Baiña jasan-bearra egoala eta,Cubatarren eguneroko jokabideaizango zala eta, egin genduzan eginbearrekoak.

Azkenean, ordu luzeak bertan igaro ostean, izenpetu eustezan Cubarasartzeko paperok.

BIGARREN ERAGOZPENA:EMAZTEA

Naiz eta aurretzizko baldintzetanemaztea eroatea onartua izan, orduaeldu zanean, ez egoan emaztearentzat neugaz batera joateko baimenik.

Noren errua edo zer dala eta?Cubatarren eritxian, Lantegiko

zuzendarien uts bat zan: ez eukennire emaztearen datorik eta ezin jakon txartelik emon.

Au ikustean, nire asarrekuntzaagiria zan, eta beragaz ez bazan, ezjoateko erabagia artu neban.

Agertu be egin neutsen, eta baretzeko, joan ezik nire lantegiak egunoro ebazan dirugaltziteak aitatu eustezan.

Lantegiko zuzendaria kanpotikebillen eta ezin izan neban ezer egin.

Azkenean, euskaldunaren itzaemoteko eskatu eusten, emaztearentzat be zortzi egun barru paperakkonponduko ebezala aginduz.

(Jarraitzeko)Piru LEGARRETA

— 3 —

Page 6: BERTSOLARIAK · Laster agertuko ei da Olerti aldizkaria, eta zergaitik ez antxiña izan zanaren antzeko Bertsolaria beste aldizkari bat? GAZTEAK Lauaxeta sariketa au bertsolari gazteetzat

ARAZOAK

OKERREKO BIDETIKIdazlan au idazten dodan unean gureErria momentu txar batean aurki-tzen da, ez dakit «ZER» au plazara-tzen danean gauzak aldaturik egongodiran. Ori da nere asmoa beintzat.

Madril'go Gobernuak neurri* ba-tzuk artu dauz emengo arazoak kon-pontzeko ta beti lez okertu* egin da,beti bezela, indarkeriaren aurka egite-ko, indarkeri geiago ekarri dau eta bi-tartean euskaldunak edo Erria, lenbezela edo txarrago dago, bildurtutata zearo* zapalduta.

* * *

Len Erria bildurtzeko «estado deexcepcion» bat eratzen zan, orain os-tera, polizi berezi eundaka batzuk

bialtzen dabez Fuzkadi'ra ta eurakarduratuko* dira lan orretan, sekula-ko ibillaldiak egiñaz Euskalerrikoerrietatik ziar «tanque» ta guztiz. Be-raz oraingoak ez dau «estado de ex-cepcion» bat emoten, «estado de gue-rra» baiño.

* * *

Diñoenez arrolioa* gero ta gitxia-go gelditzen da munduan, au dala ta,neurriak artu bear dira al danik gi-txien gastatzeko, baiña beti jazotendan lez neuri onek batzuentzat baka-rrik dira, besteak len baiño geiago

gastatzen dabe, bestelan orra or as-paldi onetan Bilbo ta Euskalerriosoan ikusten diran polizi berebillakaurrera ta atzera gelditu barik. Itxu-raz, orrek Bilbo'ko itsasadarreko*ura erabiltzen dabe.

* * *

Gobernuak poliziari izkillu*, bere-bil eta jantzi barriak emoteko gasta-tzen dauan dirua «Seguridad Social»eta sua amatatzeko serbitzu barriaksortzen eralgiko* ba leu, gauzak besteera ezbardin* batean egongo litzakez.

* * *

EUSKALDUN BARRIENTZAT OARRA

Bear bada jakitun egongo zarie baiña ba'da ezpadan gogoratuko dautzuetgure Alkarteak «Guipuzcoano» diruetxearen* laguntasunari esker, 31 alkarriz-ketaz osaturiko «ALKARRIZKETA» izeneko liburutxuak, bigarren argitalpe-na* ikusi dauala. Idazkitxo* au, zuk bear dozun askatasuna lortzeko oso inte-resgarria dalakoan gagoz. Gaiñera, «Guipuzcoano» diruetxearei esker, duan*banatzen* da.

IZTEGIA

Orain iñoiz baiño polizi geiago da-goz Euzkadi'n, baiña lapurrak,droga-zaleak eta zikinkeri guztiak beiñoiz baiño ugariago agiri dira gureartean. Zer gertatzen da emen? Zer-tarako ainbeste polizi gure artean zi-kinkeri orrek kentzeko gauza ez badira?

* * *Beintzatneurriokertuzearoarduratuarrolioitsasadarizkillueralgieraikigaixoetxediruetxeargitalpenidazkiduanbanatu

= al menos, por lo menos= medida= confundirse= completamente= encargarse= petrdleo= ria= arma= gastar

construir= hospital= banco= edicŕon= libro= gratis

distribuir

Sarritan entzuten dogu irratian, te-lebisiñoan eta izparringietan, Euska-lerriko erri batzutan «casa cuartel»barria eraikiten* diarduela. Ia noizentzuten dogun, erri orreitan gaixoe-txe* barri bat egiten ari dirala, edoCruces'en dagon leku-arazoa kon-ponduta dagola!

ZANGRONIZ

— 4 —

Page 7: BERTSOLARIAK · Laster agertuko ei da Olerti aldizkaria, eta zergaitik ez antxiña izan zanaren antzeko Bertsolaria beste aldizkari bat? GAZTEAK Lauaxeta sariketa au bertsolari gazteetzat

AZPEITIA'TAR JULENE

( G. B.)

I DAZLEAK

Euskaldunak barri atsekabetsua izan dogu antxiña ezdala: Azpeitia'tar Julene idazlea ta euskalzalea, euskalt-zaiña ta irakaslea il zala.

Julene'k gure aldizkari onetan be idatzi eban, orainurte bete, gitxi gorabera.

Zumaia'n jaioa genduan, 1888'ko urtarrillaren 8'an.Len esan dogun lez, Euskaltzaindi'koa zan eta iñoiz

«Arritokieta» ezizenaz idazten eban.«Jakintza», «Euzkadi», «Euskera», «Egan», «Zeruko

Argia», «Karmel» eta «Zer» aldizkarietan idatzi eban.Guda-denporan Burgos aldean egon zan irakasle be-

zela, ango erri txiki batean.Beti izan dau doai berezi bat umetxuentzako gaiak

idazteko.

Berak idatzitako liburuen artean, oneixek dira ga-rrantzitsuenak:

«Osasuna, merketza ta janaritza» (liburu onek Eus-kaltzaindiko sari bat lortu eban 1920'an). Beste idazlanbatzuk: «Azeri jauna», «Amandriaren altzoan», «Umienadiskidia», «Zuentzat» eta abar.

Gipuzkoa'ko euskal irrati batzutan be egin eban Ian.Julene buru argikoa zan eta erri-euskerearen maitale

amorratua.Julene'k itzi dauskun utsunea betetzeko, danok ardu-

ratu bear gara, bestelan gure euskerea pikotara doa.Agur Julene eta lasai egon. Euskereari buruz zuk pen-

tsatzen zenduan lez pentsatzen dauan jente asko dagooindiño eta lanean jarraituko dogu.

IBARRA'tar Berbardo'k

EUZKERA

EUZKERA... ze izkuntza ederra!Bere samurtasunean gozoa eta

bere gozotasunean maitekorra!Bai! Benetan maitekorra gutzat!

Orregaitik, euskaldun guztiok gureeleari bear dauan zabalkundea emo-tera bearturik gagoz.

Eta ori zelan lortzen da?Zintzotasunik aundienaz, etxean,

gizartean, eta, batez be, lagun-arteaneuzkeraz itz egiteko saiatuta. Tamal-garriz, erdera geiegi egiten dogu gaz-telarrakin, lantokietan, jolastokietan

eta edonun, gure euzkerea atzeperatu-ta.

Eta gero, euzkerea gaitza dala etamintzatzeko erreztasunik ez dauka-gula esaten dogu.

Jakiña! Euzkeraz itz eginda, gurenortasunari agerpena emoteko, gogo-rik ez dogulako eta zaila aurkitzendogulako, alegintzen ez ba'gara, zeregin bear gogu euskaldunok?

Eta EUZKADI gure ama lurrarennortasuna nun gelditzen da?

Izan gaitezan euskaldun jatorraketa goratu dagigun beti gure izkuntza,

izakera ta oiturak, EUZKADI gureaberri maiteari zor jakon nortasuna,agerpena eta bear dauan zabalkundeaemoteko, erriarentzt eleak garrantzi-rik aundiena dauala eta elearen aurkadagoana bere amaren aurka dagoalagogoraturik.

Ez aiztu egundo esaera au: Euzke-rea aiztu ez daiten, erderaz itzik ezegin!

BADIOLA'tar Imanol'ek(Ondarroa'tik)

— 5 —

Page 8: BERTSOLARIAK · Laster agertuko ei da Olerti aldizkaria, eta zergaitik ez antxiña izan zanaren antzeko Bertsolaria beste aldizkari bat? GAZTEAK Lauaxeta sariketa au bertsolari gazteetzat

tzen laguntzeko erabili dot.dar-dar

ukapen - negacion.

IZTEGIA

ZUBIKARAI'RI OARRAK3) Azkueren iztegiaren "mugak" gogotan ez eukitzea edo:

IZTEGIA"n Azkuek ez ebazala jaso:

albatetaapetaldiatxarrainbesigutedeilari

despiska

dsastada

berandutuenplastatuanka eginanka eginari meiaartoberobrixak urtenburutik berakoa

4) Esanaiari buruz:

Nik: ez... ere

aldateta (albate bai, aldate ez)astiñaldi, eurialdiatxalasun, atxolatuantxoate, eta antzekoak ere ezauzkalari, eskulari, erremuskalari,erremusinalaridesarrazoi, desbistatu, desenbarka,desenroladzingada, dzirdzartada, fitada

aizetu, albatu, baretu...

anka sartuankameartoarra, artobarri, artogorribegiak urten, begiurtenburutik orpotaiño, goitik berako

• • •

AZKUEK berak esandakoa:

"Con la misma espontaneidad que brotan de ZEUestas tres sign fcativas palabras ZEUTARTU,ZEURETUy ZEUGANDU, pueden brotar milla-res y millares tanto de este sufijo (-TU) como de otrasparticulas fecundisimas de nuestra lengua".(Parrafo X del Prologo).

"... pero desde luego, se puede asegurar que faltan nopocas por recoger, habiēndose podido añadir, sin re-currir al neologismo, por lo menos tantas como con-tiene el texto".(Pdrrgfo X del Prologo).

Nire ustez...

azalean aoz gora -flotando boca arriba.atza. Eta au, Azkueri jarraituz, ain zuzen ere.Bai eta BOUa ere. BOUak ere bakarrean egiten dau arrantzan.(BAKA izena gallegoei zor)"bere bostean diardu, dabil" = esta hablando a solas..."bere bostean atara(egin) da" = Lo ha sacado (hecho) el solo,sin l ayuda ajena...(Onelatsu, beintzat. Baiña, "a sus anchas", bai, gero?jokoa = bixikan (sic). Bixika bera, jokoan, bixikan, erabiltzekoadan zertxoa (cosita).

katxarritotaraBIXIKAN... = olgau = aparike = bitxiKA?

BIXIKA = katxarrito(a) = aparikarako tresna = bitxia.Aldrabestuta edo ez, onela da Ondarroan asuntu au. Eta esateko-tan, "bixikagin, bixikagille" esango leukee ondarrutarrek, eta ez,adibidez, bitxigille. Ez diñot BIXIka BITXItik datorrenik. Argi-

Ez dar-dar utsik. Dar-dar egin, dardaratu... Eta alan ere, burua aldebatera ta bestera erabiliaz.Bardintsu: `Bai, alan" = ukapen-negacion. Bai, au alan da; baiñaau esatean, atzamarren bat ere batera ta bestera mugitzen dau, ezez-kako keiñu baten.Itzen gaiñera, testuingurua eta enfasioa eta seiñuak bear, orrelakozerok adierasteko.Bai; eta amutik ere.Orixe da xuxen-xuxen. Eta euskaraz? Onela ete da?:deabru diabru -• diabrotxu diamotxu. Edo, demoniotxu?"Dra egin". Nahiz eta ez agertu, EGIN bear da sartu. Eta, mesedez,Azkuek berak "variante de dira" esanda beste barik ez dau amai-tzen "dra" onen azalpena. Berau izan geuan, ba, errongarierarenleen klasifikari eta ikertzaille azpergabea.

Itza: "IZTEGIA"ko esanaia

alatean azalean - flotandoatzaparra eskuko beatzak.baka arrantzan, arraste-eran, bakarrik

ibilten dan ontzia.bere bostean (euskarazko azalpena argi dago. Ez ain

argi gaztelerazkoa).

bixika neskatoen jokoa - juego de niñas, concositas.

despiska arraiña saretatik askatzea.diamotxu diantre

dra igarri - acertar

—6—

Page 9: BERTSOLARIAK · Laster agertuko ei da Olerti aldizkaria, eta zergaitik ez antxiña izan zanaren antzeko Bertsolaria beste aldizkari bat? GAZTEAK Lauaxeta sariketa au bertsolari gazteetzat

6) Inprentautsak edo (s-z kontua utsiz):

"IZTEGIA"n esan bear...:

ardau dirubataparrabiatzazkalbunbat

ardaun dirubataparramiatzandel (oso erabillia)bunbada, bunpada

IZTEG IA

Dramio egin. (Art - lapurtu ere bai...)(Dranbio egin ere esaten da).Ain zuzen ere, dana bestera. Au da: aizeak jasoten ditun olatu txi-kiak. Ur mea dagon tokitan izan ezik, olatuak ez dira ezaten aun-diak, baiña bai zarratuak. ("ardi zuriak", "zuriak", "corderos"...)Bai, baiña "erria emon", "erriatu"...Inperatiboan, "erria!" = larria! Baiña, baita ere "enplasta" eta ezenpiastatu!Dirua erriatu ("diru erria") = dirua emon, ornidu...

pagar, contribuir...Ez orixe, eutsigarriA, El tentdculo, baiño. Azkuek jarri ebazanorreek erru izenari ezarri eutsazan, eta ez ondarrutarren "ero -a == erru" izen sintagma orri. ERRO itzari 60 lerro damotsaz. E 50.1e-rroan: 5° (Bc, G-zumay), tentdculos del pulpo, jibidn, etc.: tenta-cules du poulpe, du calmar, etc.Mutillak, el

dramio norbait oratu - alcanzar a alguno

erlaizea olatu txikiak jasoten ditun aizea.Viento f lojo.

erria beratu - arriar

erru eutsigarri - tentdculo

* • *

5) Otsizenak, utsik, aditzatzat jarrita:

"IZTEGIA"n

(dar-dardsanga

dsapartdradramio

ukapen-negacionuretara jaurti norbait...saltar al agua para nadargogor oratuigarri-acertarnorbait oratu

Azkueren terminologiaz:"Locuciones verbales operativas"

dardar egin; dardaratu). (Ez eiñ dardar burusi)dsanga egin

dsapart egindra egindramio egin (dranbio egin)

• • *

• • *

7) "... erri onetan, bere ugeneroko jardunetan erabilten diranak". Ba, "IZTEGIA" orretan agertzen dira itz ezezagunak eta bizpairu oso gittierabiliak.

a) EZEZAGUNAK: agagain, agaka, ainguratoki, aize oial, artalakatza, atabaka (1), atzazkal, bazkaldari, bazkarraldra, bunbat, deilari,deizale.

b) Oso gitti erabilliak:

albateta onen ordez: korretako atetik, ate txikitik..., sartu, urten...ardaun diru gaur ez dabe egiten ardaun dirurik, eta askok ez dakie zer ZAN ori.azartona tamala da au galtzea, oso itz esankorra da-ta.

• • •

(1) Ondarroan: atabakera. Gaur ez dabe eroaten itsasora tresna ori. Izen ori gazte ta umeek dakien ere..., ziurrago ez.

d) "... galdu ez daitezen be, lagunartean zabaltzea bidezko deritxat".

— 7 —

Page 10: BERTSOLARIAK · Laster agertuko ei da Olerti aldizkaria, eta zergaitik ez antxiña izan zanaren antzeko Bertsolaria beste aldizkari bat? GAZTEAK Lauaxeta sariketa au bertsolari gazteetzat

I DAZ LEAK

"B I LI NTX"

I ndalezio Bizkarrondo

(1831-1836)

Eun urte igarota, urak euren bidean.Zerbait aldatu ba'dot be, bertso zarra etorri jat gogo-

ra, Bilintx zarraren bertsozko eta osteango Ian guztiakazornidutako liburu lodi ederra ikusita.

Bai, Bilintx il-barritan sortutako asmoa, orain, eunurte geroago egi eder biurtu da. Urak ba-datoz euren bi-dera. Nok esango eban, orraitio, idazle onen bertso guz-tiak argitaratzeko, lenengo asmoa erdaldun batzuenaizango zala? Guzurra dirudian arren, alantxe da, asmoori asmo utsetan gelditu ba'zan be.

Bilintx'en bertsoak ez dira izan ez-ezagunak, egiaesan. Asko, egillearen egunetan, bertso-paperetan edo an-tzekoetan zabaldu ziran eta erriak bereak eginda gelditu.Liburu baten baturik be argitaratu izan dira, urteak ge-roago, Euskal-Esnaleak antxiñatxo, eta Auspoak, bertso-lari liburuen ateratzailleak, oraintsuago. Oraingo argita-raldiak, osoz eta ederrez, lenagoko guztiak aztu eragitendeuskuzala esan bea r. Dana dago osoago, ugariago, libu-ru onetan: Bilintx zanaren bizitzea, bersozko lanak, ba-kotxaren edo geienen soñu la guzti, eta abar.

Bilintx jatorrari egin izan jakon omenaldi au, eta eus-kalzale guztioi egin jakun opari aberats au, Donostia'koUdal-Aurrezki-Kutxari eta Aita Zabala jesuita bertso-ba-tzaille bizkorrari eskertu bear deutsegu.

GIZON XELEBREA, BILINTX

Donostia'n, 1831'n jaio, eta 1876'an, euskaldunoi Fo-ruak kendu euskuezan egunean berean, karlisten granadabatek zaurituta gero ŕl zan gizon au, gizon xelebrea izanzan Donosti zarrean, bapateko erantzun zorrotzak emote-ko buru zorrotza eukana.

Ez dakigu nondik etorkon bere ez-izen edo gatx-izena,Bilintx. Alan nai olan, ez eban beti ez-izen ori gogo onezentzuten. Bein lagun batek, taberna-zuloen batetik ondo-txo edanda urtenda-edo, kalean agur egiten deutso: Agur,Bilintx. Bai onek laster eta egoki erantzun be, erdi zabu-ka joian ari: Agur, Balantx.

Ez ei zan bera itxura eder-ederrekoa. Gaiñera gazte-rik gelditu zan buru-soil, burua ulle gaberik eukala. Etabein batek: «Ire buruak gaztaia jirudik, dana zuri». EtaBilintxek bertatik bertara: «Ireak, barriz, illargia zirudik,dana illez (ullez) betea». (Donostiarren illea gure uleada).

Bilintx atezain egoan baten, teatroan sartu-urten bategiteko baimen eske joakoz lagun bi:

—«Sartuko al gara?»«Eta Bilintxek:»—«Bai zartuko zerate, urte asko bizi ezkero».Baiña xelebrekeririk entzutetsuena bein, asto baten

gañean joian Domingo Kanpaña bertsolariari bertsozegin eutsana:

«Asto baten gañean / Domingo Kanpaña. /Ez zijoak utsikan / mando orren garia. / Azpiandijoana / mando dek baña, / gañekoa ere badek/ azpikoa aña. / Mando baten gañian / bestea,alajañal»

AROTZ ETA ATEZA

Aita Zabalak argitasunik asko emon deusku. Bilintxarotza izan zan, urteetan iñoren kontura ibillia, TeatroZarreko atezain egin eben arte. Arrezkero Teatro Za-

— 8 --

Page 11: BERTSOLARIAK · Laster agertuko ei da Olerti aldizkaria, eta zergaitik ez antxiña izan zanaren antzeko Bertsolaria beste aldizkari bat? GAZTEAK Lauaxeta sariketa au bertsolari gazteetzat

IDAZLEAK

rrean bertan bizi izan zan eta bertan ipinten dau bere aro-tzeria be. Azkenengo amar urteak bizimodu onetan eginzituan. Atezaiñ izate orrek ez dau esan gura, orraitio,ateen itxi-edegille besterik ez zanik. Atezaintza orrek be-reak zituan teatroko argien kontua, eta ango oial eta tra-mankulu guztien ardurea: dana zaindu, dana bear za-nean erabilteko moduan ondo gorde, gauzeztuak konpon-du, eta abar. Gainera, Teatroan bertan dendatxo bat ipiñi

eban, liburuak eta, batez be teatrolanak eta saltzeko.

EZ ZAN ESKOLA BAKOA

Eskola gitxiko, edo bape bakotzat emon deuskue ba-tzuk gizon au. Alan Curros Enriquez galiziarrak, Bilintxil zanean Donosotialdetik ebillenak. Baiña galiziar onekezagutu ete eban eguneroko papeletatik baiño beste iñon-dik? Ezetz dirudi. Ez deusku, ba, berak Donosti Zarrekosemea ango inguruko mendi baten bake osoan bizi zanbaserritar egin, bere omenez atera eban olerki baten? Etatxabola orretan granada batek zaurituta il zala gañera?Ez zan, ez, ain baserritarra, ez ain eskola bakoa. Liburu-denda eukan onek ez zituen liburuak besterantzat baka-rrik nai, beretzat be bai. Ondoen ezagutu ebenak esanebenez, orduko olerkari asko eztitan irakurten ei zituan:Trueba, Campoamor, Aguilera, Becquer, Heine eta abar.Madrildik ango egunkari baterako (La Correspondencia)albistari be, egin ebenak ez eben eskola gitxikotzat artu.Eurok izan ziran il ondoan aren bertsoak argitaratzekoasmotan lenen asi ziranak.

IRRI-BERTSOLARIETA MAITE-BERTSOLARI

Erdal-bertsotan ikasia izan arren, euskal-bertsolariensena ekarren Bilintx'ek askoz geiago. Eta gaiak geldianausnartu eta papelera aldatzen dituenetakoa geiago, la-gunarteko eta bapateko bertsolari baiño.

Bertso-paperik lenengoa 1852'koa ezagutzen deutsa-gu, Donostiako iñauteri edo aratusteetarako egiña. Esanbearrik ete dago Bilintxek bere barrua ustu eta agirianipiñi dauala bere bertsoetan? AIdarte oneko gizona etabiotz samurrekoa agiri jaku euretan. Gizonen alderdi ba-rregarriak jaso ta bertsotara irazteko begi zorrotza etaluma bizkor zeatza erakusten ditu. Baiña irri zurizkoumorea, beaztunik bakoa, da Bilintx'ena. Maite-bertsoe-tan, barriz, berak iñoz autortua agiri dau: ezin ebala be-rak mundua andrazko barik ikusi. Onek, bertsolariarendamu gorritan, ez eutsoen esker andirik erakutsi. Andraz-koen ezezko biribillik artua dogu luzaro. Baiña orduanbe, bere aldarte ona ez dau galduko. Bere ail edo aieneakmingoztasun barik urtetan deutsoe. Alan be, bere bertsoeneztiaz, zeozer lortu eban: berrogei urte egin baiño len-txoago ezkonduta daukagu.

Irri-bertsoak izan naiz maitezkoak izan, bietan maixudogu benetan. Neke barik urtetan deutsoela dirudi, itu-rriari ura lez, txori kantariari bere txorrotxioa lez. Errez-tasuna erakusten dabe, baiña askotan nekearen nekez,ekiñaren ekiñaz lortutako ekreztasuna, bertsoak bein taberriz orraztuta. Orixe agiri da Bilintx'en eskuzko idatzibatzuetatik.

POLITIKAZKO BERTSORIK?

Bilintx'en egunetan, bertsolari askok jo eben politi-kazko bertsoetara, batzuen nai besteen alde. Baiña bero-ni, baitzen aldeko politikakoa izan arren, olangorik ezjako ezagutzen. Eta ez jako ezagutzen, ezbai barik, olan-gorik idatzi be egin ez ebalako. Bake zalea zan, ez burru-kalaria. Ez ekian gizonen artean gorrotorik ez miñik sort-zen. Biotzak ez eutsan olangorik agintzen. Beste bertsoasko, bai, badakigu galdu egin jakuzala. Esaterako, erde-ratik euskeratutako poema barregarrizko bat (Mierdēpo-Iis), bere barruak eta aldarteak eskatzen eutsoenetakoa,baiña politikazkorik ez. Eta gero, Foruak galdu zirala-ta,illetak joten asiko ziranean aldiak etorteko egozan, zorio-nez.

OMENALDIRIK EDERRENA

Liburu au atereaz, Donostiak Arrezki-Kutxaren bi-tartez, omenaldirik ederrena, ezin obea, egin deutso ber-tako seme jator bati. Egia esan, ez dau izan omenaldi ba-karra: bost edo sei egunetako itzaldiak, Bilintx nor danargitu eta jakiñazoteko; diru lodizko sariketak, euskeraz-ko nai erderazko idazlan eta gazetari-lanentzat. Onek be,'guztiak, Aurrezki-kutxak argitaratuta.

Baiña Bilintx'en nortasuna ezagutzen obeto laguntze-ko, zer egokiagorik Donostiar argi onen Ian guztiak argi-taratze au, eta aren bizitzako azi-orraziak argitze au bai-ño? Lan ederra Donostia'ko Udal-Aurrezki-Kutxak egindeuskuna. Diru-babesa ortik etorri da. Baiña norena izanda nekea, bertsoak batzen eta bertsogillearen bizitza argi-tzen? Bertsolaritzak ainbeste zor dautsan eta merezitakoeskerrik izango ez dauan Aita Antonio Zabala'rena.

Aita onek zeatz eta oparo bete dau bere egitekoa.Orretarako zer ez dau arakatu? Eleixetako eta Udaletxe-tako agiri, an or emengo paper zar, urte areitako aldizka-ri, egunkari eta naste. Olan batutako barri guztiak, geroPelay Orozko jaunak txukun eta osoan erderaratu ditu.Bertsoak eurak, barriz, askotan bi eta iru kopiatan esku-ratu jakuz, Santesteban'ek, beste musikalari batzuk etaerriak ezarritako doñu ta guzti. Eta liburua txukunagoan egiteko, pintatzaille-talde batek dana apaingarrizedertu dau. Egin ete zeitekean geiago edo ezer oberik?

Eun urte igarota, emen dogu Bilintx bizi-bizirik, oso-osorik.

L. AKESOLO

—9—

Page 12: BERTSOLARIAK · Laster agertuko ei da Olerti aldizkaria, eta zergaitik ez antxiña izan zanaren antzeko Bertsolaria beste aldizkari bat? GAZTEAK Lauaxeta sariketa au bertsolari gazteetzat

BERTSOETAN

SOR MIÑA

Zuri begira nago miñetan, Berea nau-ta, berea nau-ta,euzkotar zoragarria, Euzkadi'ko ama lurrak,ikusiagaz maitekorrago zureak dira, zureak dirasortzen jat zure argia. nire mamin ta azurrak.

Zer dozu izate bikain ortan...? Ama ta semeak maite garaGizontasun berezia... etxeko nortasunian,Apaltasunaren maitasuna... kateiak urratuz mendianjakiturizko argia...? SOR-ARAUAREN bidian.

Nondik artu dozu eder ori...? Artu genduan eder guztia,Jaungoikoaren eskutik... maite dogun Aberria,Asabeen odoletatik... arriz, burdiñaz eta biotzez,Gure arkaitz iturritik...? garretan dago maitia.

Euzko gizadiko lora orrek, Askatasuna, izkuntza, lana,non, dabe euren baratza...? gizoneen etorkizuna,Oi nire lur maitegarrienak euzkotarra, au da zure itza,guriñetan dau bizitza. egizko anaitasuna.

Zer dauka zure amak zelaian...Zer adur dauka mendian...Arkaitz gaillurrak gora gorakaEuzkadiko lur gaiñian.

Orleia ikusi dot zelaianItxaropenez miñetan,euzko gaztedi zabala dagomaitasunezko garretan.

Biziak bere sustraiak ditu,gureak euzkotarrenak,zuzentasun erpeak nai ditueuzko semerik onenak.

Maitatzen zaitut anai maite,odolak biotza aiña,Euzkadi guztiarentzat daukatAberriaren sor -miña.

Nire maitasunezko kabia,itxaropenaren garra,lerden, argi, zaintsu sortu dozulur onetan euzkotarra. PAULIN

- 10 -

Page 13: BERTSOLARIAK · Laster agertuko ei da Olerti aldizkaria, eta zergaitik ez antxiña izan zanaren antzeko Bertsolaria beste aldizkari bat? GAZTEAK Lauaxeta sariketa au bertsolari gazteetzat

AZTERKETA

EUSKEREA

BAKARTADEKO ELE

Gure ele au, bakartadekua ei da, alan diñoe ja-kintsu gustiak, ta egia esan alan ikusten dogu guk, ja-kintsuak ez geranok, sekula entzun bako itz «barri»bateri, an asten gara kaskarrari azka. Esan daigunba URRUTUZKINÑ, bereala asiko gara azterketanURRUTI-ITZ-KIN eta ikusten dogu izan biar dalaurrutira itz egiteko gauzen bat, tutulon bat, adar kir-ten bat edo antzeko tresnen bat, dana dala argitasu-nen bat billatzen dogu alegin aundi barik ta batez erebeste izkuntz ta eleztiz billa ibilli barik.

SABIN'DARROK

Arana Goiri euzkal azterketan asi zanean ta ba-tez ere gure erriaren izen egoki bat aukeratu eba-nean, EUZKADI da euzkotarren ABERRI'a, esa-naz gizon «jakintsu» gustiak, Unamuno, Baroja taabar, ludi ontan entzute edo ospe aundikoak, griego,latiñ ta izkuntz zarraren azterkariak, ez eben ontzatartu EUZKADI ta ABERRI, EZTA Azkue jaunakbe, ta, nik diñot, gaurko Sabin'darrak dirala esatendabenak, Sabin'en omenaldietan aurrenen agertzendiranak, Koldo Mitxelena, Martin Ugalde ta abar,Sabin'en garaikoak izan ba'litzaz, zelan artuko ete-ben euzkal azterketa ori?

KATRABIL IZKUNTZA

Gure ele maitia, geure geurea dan lez, geuretzakonai dogu, geure artean itz egin nai dogu, HUM-

BOLDT jaunak esan ei eban, emen mendi tarte on-tan egoala abenda zar bat katrabillezko izkuntz bate-gaz, baiña euren artean alkar oso ongi aitzen zirala.

Gure izkuntza katrabillezkoa izan nai ez, nik,oso polita, erreza ta azterketa zabalekoa ikusten dot,ba, jatorrizko itzen bat agertzen danean, ulermen-idazburu'rik euki ez arren, buru-auste aundi barikzeaztutzen dot, ta, nik lez edozeiñek artzen dau ar-gibidea zer esan nai daben itz «barri orrek».

NEURE ERITXIZ

«ZER» aldizkari ontan, gurutz-izkiak agertzenasi dira, ta, ikusiko dozue ba azkorentzako itz barribat, itz au GABEUKATZ da, GAU-TA-EGUN-ATZ, nik uste dot ORDULARI baño egokiagoa da-la, orregaitik ipintzen dot gurutz-izki geienetan GA-BEUKATZ.

Beste itz «barri» bat agertuko da gurutz-izkian,emen gabiltz ba nola esan biar dan TELEVISION,orain arte agertzen dana da asikeran beti TELE..., banik auxe adierazi dot: Izan bear leukelaURRUNIRUDIZKIN-URRUN-IRUDI-ITZ-KIN.

Saiatu gaitezen ba izen egokitsu jator bat billa-tzen, sarri-sarri aupian ibiltzen dan itza dalako, ta,euzkera geure geurea dan lez, ta, geuretzako baka-rrik nai dogun lez, beste HUMBOLDT barri batagertzen ba'da or-konpon, gu, geure artean aditxukogara.

GORRI'k

Page 14: BERTSOLARIAK · Laster agertuko ei da Olerti aldizkaria, eta zergaitik ez antxiña izan zanaren antzeko Bertsolaria beste aldizkari bat? GAZTEAK Lauaxeta sariketa au bertsolari gazteetzat

ELEIZEA

SAN ANTONIO BIZKAIAN

Padua'ko S. Antonio, santu aundiabenetan.

Beratzaz millaka itzaldi egin diraeleizetan; margolariak, esate batera-ko Goiak, margazki ederrak margoz-tu zituen; idazlariak, or dago gorengoidazlari dan Emilia Pardo Bazan, Pa-dua'ko Santuaren bizitza idatzi eba-na.

Leon amairugaren Aita Santuakesana da: S. Antonio mundu guztikosantua dala.

Izan bere olaxe da.Zoaze mundu zabal guztira ta eliza

katoliku geienetan aurkituko dozuesantu mirarigille onen irudia.

Bardin eta, bear bada geiago, Biz-kaiko elizetan Erri ta errizka daneta-ko lengo elizetan, or dago santu mai-tagarri au Ume Jesus bere esku ar-tean dauala, ez bakarrik Franzisko'-tarren elizetan, bera ordea orretakoazalako, baita beste eliza ta elizatxoe-tan be.

Batez bere bizkaiko iru tokitan damaitatua santu au: SUKARRIETA'-n, URKIOLAN ETA BILBOKOSAN ANTON'en.

Sukarrietan, San Antonio'ren ama-ma jatorriz emengoa zala, diñoelako.

Emengo danok dakigu, ikusia do-guluta, bagillaren amairuan, Urkiola'-ko Santutegi'ra igoten zenbatu ezin-dako gendetza ikaragarria.

Antxiñetatik Abadiño ta Otxandia-no bitarteko mendi baten, Urkiola de-ritxin mendi orrek, S. Antonio Abata-ren (S. Anton) baselizatxo bat egoala,ta, bein baten, Padua'ko santua Pa-dua'tik bereakanuntz, ekaitz bildur-garri batek Artu ebala Urkiola'n etaekaitz orretatik iges egitearren S. An-ton'en elizatxoan aterpetu ta gauaigaro ebala, eta, il eta laster Aita San-tuak S. Antonio santuen izendegianipiñi ebanean, bere irudia Urkiolan

zala.Ordutik aurrera, gaur Rios'ko Mi-

xiolariak ederto barriztuta dagoan

santutegian goraltzen da S. Anton'e-gaz batera.

Biak oso ospatuak dira Bizakia,Araba, Naparroa, Gipuzkoa ta Ipareuskaldunen artean.

Ango alboerrietakoak txiki txikita-tik ikusiak gara kristau aldra aundiakbide, bide txior, estarta, mendi-egale-tatik zear Urkiola'runtz S. Anto-nio'ak ospatutera.

Bilbo'ko S. Anton parrokian seku-lako jentetza izaten zan orain urteasko dirala.

S. Anton zaindaritzat euki arrenparroki ontako albo dirala.

S. Anton zaindarizat euki arren pa-rroki ontako albo altara baten, JuanMena irudigille goren gorengoakegindako Padua'ko S. Antonio'renirudi bat dago, ta berak ekarten dauzeliza onetara millaka ta millaka kris-tau.

Egia da orain lenago baiño askobere gutxiago. (Gogoratzen naz1942'an, bagillaren 13'an berrogetaamabost mullatik gora etorri zireala).amabost millatik gora etorri zireala).

Egun orretan Bilbo'tarren ibillaldibearrezkoa goiz goizetik gabaraino,San Antonio'ri ikustalditxo bat egi-tearren zala.

* * *

Jakiñekoa da orduan San Anto-nio'ganako deboziñoak sasi siñisteasko ebazala.

San Antonio askorentzat Jainkoabaiño geiago zan.

Eliza onetan bere irudia albo batenegoan, eta aldara nagusian Jauna agi-rian ipiñita egon arren be, bere aurre-tik, begiratu ta agurtu bere egin baga,S. Antonio'ren aurrekaldera joatenziran.

Eskabide barregarriak egiten eu-tsoezan santuari askotan, esate bate-

rako, neska batek pepeltxo au itzieban aldara ondoan: S. Antonio, lor-tzen ba'daustazu, gaztea, mardula,ederra, irabazi-bide ona daben taasko maitatuko nauan senargai bat,zure txiroentzat errial bi emongo di-tut (senargai merkea benetan).

Ara zer iñoan beste batek: Matxa-len, nire laguna, lanetik botaten ba'-dabe, neu bertan sartzeko, bost pe-seta emongo dodaz pobreentzat (kris-tau usain bako eskabidea au).

* * *

Azkok ez dakie S. Antonio biak,banantzen.

Bein batean ondo jantzitako andrabat urreratu zan nigana, itanduz: Jau-na, gaur baskal orduan senarragazasarratu naz eztabaida bategaitik. Be-rak diño S. Anton eta San Antoniosantu bi dirala, eta nik, bat dala, gaz-tetan San Antonio ta zartzaroan SanAnton? Nork egia?

Andra, senarrak igarri. Bi dirabata egiptoarra ta bestea Lisboa'koa,Paduakoa Fernando zan baiñaS. Anton aundiaren bizitza irakurteanbere izena aldatu ta Antonio izentzatartu eban. Biak dira aundiak, biakgoragarriak.

* * *

Urteak joan eta urteak etorri, ekinta ekin, emengo danak ulertu ebenJainkoa dala aundiena ta S. Antonioaren otsein bitartekoa bakarrik.

S. Antonio dala ta eztala emenugaritu ziran Jaun artzeak, autor-tzeak eta baita milloika ta milloika di-ruak ez-eukien ogitarako.

Oso onuratsua izan da S. Anto-nio'ren maitasuna gure euskal-errian,bere eredu ta otoiagaz euskaldunenkristautasuna aberastu dau.

GALLASTEGI'tar Kauldi

- 12 —

Page 15: BERTSOLARIAK · Laster agertuko ei da Olerti aldizkaria, eta zergaitik ez antxiña izan zanaren antzeko Bertsolaria beste aldizkari bat? GAZTEAK Lauaxeta sariketa au bertsolari gazteetzat

KONTU-KONTARI

EUSKALDUNAK IZAR-ARTEANMIKEL ETA AGURTZANE

Euskal erri bateko zelai luzenga baten erdian, 13 ta12 urtedun diran gaztetxo bi, Mikel ta Agurtzane Andua-ga izen abizenezko nebarrebak daurkiguz.

Euren baserritik, gurasoen lo kukutxoaren ordu be-rean urtenik, zelai alboan datzan basotxo baten, lorenedertasuna begiztatuz, mitxeletakaz lilluratuz ta txori

-txoen txorro-txioak ta txinta zoragarriak entzunez bat,egurastu ta atseden apur bat artu dabe.

Eguzkia goi-goian dago, baiña berealaxe lañotzendira ingurumariak ta ume zurrak diranez, astiro samarba'da be, etxeratzea otu jake.

AZPIL ARGITSUAOrtan Agurtzane'k zertxobait artegatuta bai diñotso

bere nebeari:«Begira Mikeltxo, ez dozuz nabaritzen bat-bateko ai-

zearen zarat-otsa ta an urrunean ortze urdin ta odei tar-tean argi-izpi batzuk?

Ta nabeak besotik oratuz:«Bai maitea, zer izan leitekela deritxazu, arreba -

txo ?»«Begiztapen orrek barne-muiñetan zirrar unkiga-

rria sortu, ta zer ezezagunak bildur-ikara emoten daust».Ez estutu arreba, dakusgun argidun orrek egazkin

zabal baten antza dakar, ta urruti kuskiñan naiz itzalbe-rri (ziñean) ikusitako azpil sakon aundi itxurazko «Plati-llo volante» bat izan lei ain zuzen. Izar lokeen (zeruko ko-meteen) antzo bapatean dagerkigu-ta.

MEZUAArgiaren bizitasunak zorabiatuta ta irabaiatuta legez

izten dauz gaztetxoak. Andik laster zelaiaren zabalgunelauan kokatu oi da gure argidun ta ezkutuzko azpil ega

-lari erraldoia. Amen baten bertatik ta adeitsu jatsi oi dirazerutar biztanle ausartak, ta euretariko buru danak baidiñotse maitekiro oraindiño erdi txunditurik dagozanneba-arrebei:

Ez bildurrik izan euskal gaztetxoak.Gu «Izar-bide» izenezko izarbel ezezagunekoak gaitu

-zue.Ez dago eguzkitik ain urrin be.Ori ta be ez dozue lurtarrok ezagutzen gure izarbela.

Gizaldiak dira gure aitelenak ludira etorri, eta EuskalErria lenengoz ikertu ebela.

AITOR IL-EZIÑAOrduan zuen «Aitor„ eritxon asaba zaarra ezagutu

eben, baita onartu ere, bere ta zuen erriko aspaldi batekoekandu zar ta garbiak.

Andik laster «Aitor» arbasoa il jatzuen ta guretarrak«Izarbide»'ra eroan oben bere gorpua, an illondu ta gan

-tzututeko.

Beragaz bat euskal gizon ta emakume adoretsu ba-tzuk, «Noe'ren kutxan gorde ziranen antzo», izarbideratuziran, ta an beti betik diraun guztion Jainko altsuarenomenez, sasoi artako oiturazko illetak «Aitor»'en aldeegin ebezan Gantzutu ondoren ta gure aurrerapidei esker,Aitor gogoangarriaren illotzak nolanbait lenbateko itxu-rea guztiz galdutzeke dirau. «Izarbide»'naugaritu ziraneuskaldunak, ta ni be arein ondorengo ta zuen odolekoanozue. Ez da arrigarria? Orrexegaitik natorkizue.

BARRI ONAGero urteen joan etorriaz bat, Izarbidetarrak kontu-

ratu ziran Belen'en Gaizkatzaille bat jaio zala, ta bestemilIaren bat urte igaro ondoren, gure orduko euskaldu-nensguramena tarteko zala, barriro be Euskalerriratu zi-ran.

A bai guretar euskaldunen benetako poza! Euskaldungeienak Kristo'ren jarraitzaille zintzo zintzoak ziran, taaspaldi bateko ekandu zaar ta oiturak, Kristo'ren zerutarikasbideei esker, geroago ta obeak ziran.

ZUEN LARRI-ALDIAGizaldiak gizaldiei darraie betikotasunerantz. Gu,

orain be gure goitar argi ta eter bidezko tresna, irrati taurrun -ikustaillu aurrerakoiei esker, jakiñean gagoz ludi -tar euskaldunak jasan bear dozuezan gaur eguneko ara

-zomingarri ta latzak. Ots, anai arteko burruka negarga-rriak, maitetasunik -eza, batzuen egizko euskera batenaurkako jokaera narrasa ta abar luzetxo bat tamalez.Esaiezue zuen gurasoei guzti-guzti au. Ekin daiela zuenbetiko ekandu zar, izkuntz maite errikoia ta Jainko taurko lagunen maitetasuna, zaindu ta jagoten.

BARRIRO IKERTZENBa-goaz «Izarbide»'rantz 2.000'garren urteburuan

zuengana barriren barri itzultzeko asmo biziaz. Orduko,nebarrebatxuok, gizob ta emakume eldu ta mardulakizango zarielakoan nago, ta zuen seme alaboi be, mezu,gaztigu berberak emoteko duiñak izango zariela. Euzkadipakezko bat une aretan iderotzea gura izango geunke; as-katasunez, egizko maitetasunez ta euskera biziz ornituri-koa ta kui-kui gañezka egongo dan Euzkadi zoriontsubat.

ERABTZUNAItxartu naz, gaztetxuek, ta nire ustez, nire ipuiñean,

«Izarbide»'n oraindiño Euskal endeak tinko, zintzo tasendo dirau.

Dirauko ete Euskal-Errian ere?Zuena da erantzuna. Zuek biurtu zeinkie nire amets

baikorra bene-benetako egi borobil baten. Beti arte mai-teak. Juen ameslari biotzekoa.

ARREGI'tar Josu'k

— 1 3 —

Page 16: BERTSOLARIAK · Laster agertuko ei da Olerti aldizkaria, eta zergaitik ez antxiña izan zanaren antzeko Bertsolaria beste aldizkari bat? GAZTEAK Lauaxeta sariketa au bertsolari gazteetzat

Eleberria:

TXOMIN AGIRRE

ELERTIA

riketan agertzen jaku landara uga- BERE ALDIAri eta frutu eldu lez.

ELERTI-ARLOAN

Idazle batek bere barruko as-mapenak agertu nai dituanean,bide asko artu daikez: Bertsoa,antzerkia, barruminezko olerkia(lirika), edestizko olerkia (epika),itz-erti (oratoria), eta abar. Olakobidea dogu eleberria.

Zer da, baiña, eleberria?

Gertaturiko edo asmauriko ja-zokizunak edestuz eta itz lauzidazleak bere oldozpenak agertzendituan elertiaren arloa da elebe-rria.

Antxiña eleberri gitxi egitenzan, epopeia da elerti-arlorik za-rrena. Baiña epopeia ez da beste-rik itz naurtuz idatzitako eleberriabaiño. Gero eleberriak aldakuntzaaundiak izan ditu, baiña jatorrizorixe: Elertian asieran itz neurtuzeta gero itz lauz edesten dan as-mapena.

Aspaldion eleberriak ugarituegin dira. Gogoratu GaztelerazCervantes aundia eta oraintsuagoPerez Galdos. Eta gaurko gureegunetan elerti arlo au Ego-Ame-

* * *

EUSKALERRIAN

Gure elertian be ba-daukaguzeleberrigilleak, eta ez gitxi. Ipui-ñak eta eleberriak ondo joakuzguri. Mogel'en Peru Abarka izanleiteke gure lenengo eleberria etagero ainbat arlo onetako liburueder daukaguz gure elertian.

Idatz-arlo onetan gizaundi lezgure Txomin Agirre agertzen ja-ku: Bere aldi ta tankerakoen ar-tean onena, zalantza barik. Mun-duko elertira begiratu ezkero, ezonena baiña bai erdi-maillakoonenen maillakoa, esaterako Pere-da'ren mailla-inguruan. Eleberrioneik erderatu be egin bear ziran.

* * *

Idazle euskaldunak ez dabe iza-ten zer-ikusi aundirik euren aldikoidazleakaz: Gure Etxepare, ber-bizkunde eta «renacimiento» tan-keran sartzen da, gure Bilintx «ro-manticismo» aldiko idazleen ar-tean, gure Lauxeta «27'garrenekogizaldia»'n. Guzti oneik ez oso-osoan, baiña ba-dauke aldi orrei-tako idazleen antza.

Eta non sartu leike, zein aldita-koa da gure Txomin Agirre?

Zalantza barik «Realismo»-ba-rruan, naizta bere «Auñamendi'koLorea» kondaira-eleberria etaromantiku-tankerakoa izan.

Aldi orretan gaztelerazko eler-tian Pereda az Perez Galdos izan zi-ran nagusi: bata kristiñau jokabi-dekoa, liberala bestea; bata zar-zalea, barritzaillea bestea; bata bi-zikera estu ta bideratukoa, nasaiata nabermena bestea... Eta idazlebi oneik ba-ekien alkarren barriaeta euren eleberri bi «De tal palo

- 14 -

Page 17: BERTSOLARIAK · Laster agertuko ei da Olerti aldizkaria, eta zergaitik ez antxiña izan zanaren antzeko Bertsolaria beste aldizkari bat? GAZTEAK Lauaxeta sariketa au bertsolari gazteetzat

ELERTIA

tal astilla» eta «Gloria» burrukabaten agiria dirala esan lei.

Gure Txomin Agirre, eretxizeta tankeraz, Pereda'ren kidekoada.

Ez dakigu Txomin'ek Pereda'-ren eleberriak irakurri zituan alaez. Gaietan ba-dauke antza, baiñaez idaz-tankeran eta aria eroatekoeran.

Pereda'k Itxas-gaizko eleberribat egin eban, «Sotileza», etalegor-girozko beste bat, «PeñasArriba». Eta Txomin Agirre'k beantzera: Itxas-girokoa, Kresala,eta lagor-girokoa, Garoa.

Ortik gora, idazle bien artekoalkarren antza laburra dala ustedot eta «Realismo» giroan bizi iza-tea naikoa dala antz ori argitzeko.

* * *

TREBEBIDEAK

Baiña zelakoa da gure idazle aueleberrigille lez? Ete dauka trebe-tasunik edo «teknika» egokirik?.Ete daki «nobelak» egiten?

Txomin Agirre eleberriak egite-ko trebetanunez guztiz ona eta be-rak darabiltzan eleberri-teknikakgaurko-girokoak eta egokiak dira.Eta ezin ukatu, alde onetatik begi-ratuta, Garoa askoz obea dalaKresala baiño.

Zeaztu dagiguzan trebebideoneik.

TOKIA: Kresala'n estuagoada, Getaria'tik Bilbo'ra bitartea,Kantauri itxasoa iparraldean etaardatza Ondarroa'n dituala. Ga-

roa'ren «jeografia» zabalagoaagertzen jaku: Gaztela, Amerika,langille-artea... ardatza Oiñati'ndala.

ALKAR-IZKETAK: Egokiakdira Kresala'n, baiña Garoa'ngaur be erabilten diran trebebi-deak agiri dira, esaterako: Launorkiren artekoa, gizonak zuga-tzagaz egiten dauana, norki batekildakoagaz daukana (gogoratuoraintsuko «cinco horas con Ma-rio» eleberria).

NORKIAK: Garoa'ko norkiakugaroagoak dira eta batzuk ondozeaztuak be bai, Joanes artzaiabera edo bere alaba lekaimea.Kresala'n norki oso ondo zeaz-tuak daukaguz, nork ez ditu eza-gutzen Tramana ta Brix edo Kito-lis gogoangarria.

ZEAZKETAK: Zeazketak edo«deskripziñoak» egiten be Garoada obea: zeazketa geiago ta obetoegiñak daukaz, baiña emen beKresala 'ren alde on bat agertubear da: Itxasoko zeazketa, ekai-tzaren zeazketa, Kitolis'en edes-tiaren barruan, oso ederra da.Mundu guztiko elertian izan diranekaitz-zeazketak lorategi eder ba-ten batu ezkero, Kresala'n ager-tzen dana onenetarikoa izango li-tzake.

IZKUNTZA: Euskereari begi-ratzen ba'dautsogu, ederra ta erri-koa da Txomin'ek darabillena,Kresala'n bizkaiera eta Garoa 'n

gipuzkoera. Eta, bide batez esate-ko, ori da euskera baturako lenen-go urratsa, euskalki bat baiñogeiago erabiltea. Baiña Garoa'reneuskerea ederragoa ta jatorragoada, batez be joskera aldetik begi-ratu ezkero: Txomin'en aldian,oraindiño, idazleak ezin dabe itzierdel joskera. Bere aurretikoak,askok beintzat, joskera oso okerradauke, eta Txomin'en, Kresala'negokiak ez diran ainbat esaldi era-billi arren, Garoa'n sekula ez dauolako utsik egiten.

* * *

EGAZKADAK

Elerti-arloan idazle baten lanakegaztien egaskadakaz bardinduedo konparatu leikez eta batzuiburuz «oilloen egazkada laburrak»dituela esan lei, beste batzuk oste-ra arranoen antzera goi-maillakoegazkadak egiten ei ditue.

Gure Txomin'eri buruz, gaurkoidazle batek Muga aldizkarian«vuelos gallinaceos» egin zitualaesan eban. Baiña idazle ori, naiztaasko idatzi, elduko eta da gureelertian Txomin'en ospe illeziñalortzera? Eza ete dira bereak izan-go benetako oillo-egazkada labu-rrak?

Txomin Agirre euskal-elertiarenbarruan il-eziña da eta bere aldianarranoen maillara eldu da. Beradogu Euzkadi'ren ospea eta On-darru'ko erriaren aintza.

OLAZAR'tar Martin'ekOndarroa'n, 1980'ko bagillaren

21'aan izandako berbaldia.

- 1 5 --

Page 18: BERTSOLARIAK · Laster agertuko ei da Olerti aldizkaria, eta zergaitik ez antxiña izan zanaren antzeko Bertsolaria beste aldizkari bat? GAZTEAK Lauaxeta sariketa au bertsolari gazteetzat

ASTIRO JTDTTC:ADDFXTA.

Page 19: BERTSOLARIAK · Laster agertuko ei da Olerti aldizkaria, eta zergaitik ez antxiña izan zanaren antzeko Bertsolaria beste aldizkari bat? GAZTEAK Lauaxeta sariketa au bertsolari gazteetzat

EUSKERAZALEAKNORTASUNA TA EUSKEREA

Gizon bakoitxak bere errian eta bere inguruan osotzen dau bere nortasuna eta orreta-rako biderik egokiena ta zabalena berbetea dau.

Berbeteak, izkuntzeak, pentsakerea ta izakerea bere barruan daroaz eta bere inguru -koen izakereagaz bat egiteko erarik ziurrena da.

* * *

Orregaitik, benetan euskalduna izateko, izakeraz eta jokabidez Aitor'en seme lezagertzeko, bear bearrekoa dogu euskerea.

Ez da ba gaurkokeri bat, beste barik, euskerea ikastea. Euskalerria maite dauanakberbeta au ikasten eta irakasten alegin aundia egin bear dau. Ondo esana da euskera barik ezdagoala EuskalerriTik. Txalogarriak gaur euskerea ikasten alegintzen diranak.

* * *

* * *Egokia deritxagu EUS-

KERAZ AINTZAT aspaldion «Euske-ra lantzen» ekiñaldiaren bidez egitendauan lanari. Itzak erriratu egin bear.

Benetako euskaldunak izangura ba'dogu, euskerea ikasi, egin etaidatzi dagigun, baiña euskera aberatsa,ederra, egokia, erreza.

LA EDITORIAL VIZCAINA, 5. .A.-BILBAO I). 1... 2.030 - 1977

Page 20: BERTSOLARIAK · Laster agertuko ei da Olerti aldizkaria, eta zergaitik ez antxiña izan zanaren antzeko Bertsolaria beste aldizkari bat? GAZTEAK Lauaxeta sariketa au bertsolari gazteetzat