8
ASTEAZKENA 2018/02/28 6. urtea, 830 zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Rojoren olinpiar lana jarraitzen tolosar segizioa Lau proba ezberdinetan lehiatu da Imanol Rojo Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetan; azkenengoak utzi dio zapore gozoa. Hego Korean ez da bakarrik egon, tolosarren lauko ordezkaritza osatu du anaia Josebarekin, Arratibel medikuarekin eta Asensio kazetariarekin // 6-7 Lau tolosar izan dira Olinpiar Jokoetan; Arratibel, Rojo anaiak eta Iñigo Asensio. Mendeurrenaren atarian Pello Errota omentzeko ekitaldiak Ostiralean bertso jarrien afariarekin abiatu zen egitaraua eta hurrengo ekitaldia martxoaren 9an izango da: ‘Bertsolaritzaren sekretuak’ // 4 Maritxu Yarzaren puntadak Goiazko udal lokalean larunbatetan joskintza ikastaroa eskaintzen du donostiarrak // 2 «Egurra ona bada, aukerak egongo dira» JOSEBA OTAEGI AIZKOLARIA Binakako Urrezko Aizkolarien Txapelketaren finalean izango da martxoaren 4an, Mugertzarekin // 3

Lau tolosar izan dira Olinpiar Jokoetan; Arratibel, Rojo ... · ASTEAZKENA 2018/02/28 6. urtea, 830 zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Rojoren olinpiar lana jarraitzen

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Lau tolosar izan dira Olinpiar Jokoetan; Arratibel, Rojo ... · ASTEAZKENA 2018/02/28 6. urtea, 830 zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Rojoren olinpiar lana jarraitzen

ASTEAZKENA2018/02/28 6. urtea, 830 zenbakia107.6 fmwww.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Rojoren olinpiar lanajarraitzen tolosar segizioaLau proba ezberdinetan lehiatu da Imanol Rojo PyeongchangekoOlinpiar Jokoetan; azkenengoak utzi dio zapore gozoa. Hego Korean ez da bakarrik egon, tolosarren lauko ordezkaritza osatu du anaiaJosebarekin, Arratibel medikuarekin eta Asensio kazetariarekin // 6-7

Lau tolosar izan dira Olinpiar Jokoetan; Arratibel, Rojo anaiak eta Iñigo Asensio.

Mendeurrenarenatarian Pello Errotaomentzeko ekitaldiakOstiralean bertso jarrien afariarekin abiatu zenegitaraua eta hurrengo ekitaldia martxoaren9an izango da: ‘Bertsolaritzaren sekretuak’ // 4

MaritxuYarzarenpuntadakGoiazko udal lokaleanlarunbatetan joskintzaikastaroa eskaintzen dudonostiarrak // 2

«Egurra ona bada,aukerak egongo dira»JOSEBA OTAEGIAIZKOLARIA

Binakako Urrezko Aizkolarien Txapelketaren finaleanizango da martxoaren 4an, Mugertzarekin // 3

Page 2: Lau tolosar izan dira Olinpiar Jokoetan; Arratibel, Rojo ... · ASTEAZKENA 2018/02/28 6. urtea, 830 zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Rojoren olinpiar lana jarraitzen

Festa Batzordearenbilkura, gaurIBARRA// Ibarrako Festa Batzor-deak bilkura egingo du gaur,19:00etan, udaletxeko batzararetoan. Iazko jaien likidazioaeta aurtengoei buruzko hainbatgai jorratuko dira bileran.

‘Enpatiarakoerremintak’ tailerraADUNA// Asvinenean Enpatia-rako erremintak tailerra egingoda asteburu honetan. Komuni-kazio Ez Bortitzaren ingurukotailerra izango da, pertsonen ar-teko eta talde gatazken kudeake-tari buruz. Julio Hervasekemango du tailerra, martxoaren3an, larunbata, 10:00etatik14:00etara eta 16:00etatik19:30era, eta martxoaren 4an,10:00etatik 14:30era. Tailerra-ren prezioa 70 euro dira eta ize-na eman nahi duenak www.he-rramientasempatia.orghelbide-an sartuta egin dezake.

Galtzaundirenhitzaldiak, biharIBARRA-IRURA// GaltzaundirenEuskaraz bizi a(ha)l gara?hi-tzaldiak emango dira, bihar, Iba-rran eta Iruran, biak 19:00etan.Ibarran, kultur etxean, eta Iru-ran, herri eskolaren eraikineanizango dira hitzaldiak.

Josten ikasten,sormenasustatzen denbitarteanMaritxu Yarzajoskintzan adituakematen du ikastaroaGoiazko udal lokalean,larunbatetan

Imanol Garcia Landa Bidania-Goiatz

Maritxu Yarza donostiarra da etaorain gutxi Goiatzera joan da bi-zitzera. «Une batean erabakinuen leku lasai, atsegin eta ederbatera bizitzera joatea eta Goia-tzera etorri nintzen», esan duYarzak. Bere bizitza joskintzarilotuta egon da eta Goiazko lagunbatek animatu zuen bere jakin-duria zabaltzera ikastaro batenbitartez, eta horrela hasi zen jos-kintza tailerra. Yarzak azaldu duenez, «bizi-

tza guztia aritu naiz joskintzarilotuta. Nire amaren bitartez, be-rak erakutsi baitzidan, joskintza-ra eta moda mundura sartu nin-tzen. Patroiak egiten dakizkit,eta horiek eskalatzen, eta disei-nuak egiten». Enpresa bat izandu, eta horren bitartez haurren-tzako arropa egiten zuten etabere marka saltzeko dendak zi-tuen. «Nik produkzioaren parteguztia, diseinua eta erosketakeramaten nituen. Betidanik izanda nire mundua. Niri asko gusta-tzen zait sormena eta diseinua»,esan du Yarzak. «Eta lagunakproposatu zidanean nik dakida-na erakusteko, nik gustukoa du-danez, udalarekin hitz egin nuen

eta baiezkoa eman ondoren hasiginen ikastaroarekin». Azarotik jarri da martxan jos-

kintza ikastaroa, Goiazko plazandagoen udal lokal batean. Larun-batetan izaten da eta bi saio egi-ten dira, horietako bat 11:00eta-tik 13:00etara, eta bestea15:00etatik 17:00etara.Taldeetako bat zerotik hasi di-

renak osatzen dute. Azpildurakegiten, botoi zuloak eta botoiakjosten hasi dira, besteak beste.«Pixkana-pixkana hainbat gauzaegiten joan dira: kuxinak, inau-terientzako kasakak...», esan duYarzak. Beste taldea joskintzanzenbait ezagutza dituztenentzatda, makinarekin josten adibidez.«Horiek hasi dira patroi batzukegiten, eta tarteka ari dira gonak,alkandorak, eta ezkontza batera-ko soinekoa egiten. Eta esangonuke gustura daudela», azaldudu irakasleak. Ikastaroan ez dela bakarrik te-

oria jasotzen, «teoria aplikatua»dela esan du Yarzak. «Nik daki-danetik erakusten diet beraiei,eta hortik emaitza bat lortzendute. Beraz ikasten ari direnarifruitua ateratzen ari dira, ikasta-roan gauzak egiten dituztelako».Goiatzen oraingoz izena eman

duten guztiak emakumezkoakdira. Gizonezkoren batek intere-sa agertu omendu du, bainaoraindik ez duela izena emanesan du Yarzak. «Etortzen direnguztiak etxetik kanpo lana egi-ten dute, eta gero larunbatetanetortzen dira ikastarora. Nik uste

dut interesarekin etortzen dire-la». Bestalde, ikastarora doazen«gehienak gazteak» direla gaine-ratu du, eta horrek harridura sor-tu diola eta «izugarri ondo» iru-ditzen zaiola esan du. Lehenengo aldiz ematen ari da

ikastaro bat Yarza, baina aurre-tik enpresan ari zenean, arituzen erakusten nola gauzatu be-har ziren jantziak. «Guk produk-tu bat genuen maila ertain-altu-koa. Nik uste dut luxu bat zelaeta bakarra. Ez da erraza gauregun ikustea horrelakoak», azal-du du. «Ikastaro honekin ez garairitsiko maila horretara, bainabai da modu bat artisautza etaeskuz lana egitearena manten-tzeko. Beste herrialde askotanbai baloratzen dela, eta uste dutez dela galdu behar». Joskintza«polita» iruditzen zaiola dio,«eraikitzailea», eta uste du «as-kotan balio duela eguneroko es-tresetik ateratzeko. Gainera, sor-mena sustatzen du». Sormenagaratzea «oso garrantzitsua»

Goiko irudian, ikastaroaren une bat. Behekoan, Maritxu Yarza. ATARIA

02 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2018ko otsailaren 28a

Lan eskaintza

Dendaria.Logikaline enpresak Her-naniko Euskaltel dendan arratsaldezlan egiteko lanpostua eskaintzen du.Lan kontratua, formazio sendoa etalan-talde egonkorra eskaintzen du.Bidali CVa [email protected] edo deitu 943318606 zenbakira.

Lan bila

Zaintzailea.Emakume euskaldunaeskaintzen da asteburuetan adineko pertsonen zaintzan lan egiteko. Esperientzia eta informeak. Harremanetarako deitu 699 976 699 telefono zenbakira (Arantxa).

IRAGARKI LABURRAK

Martxoaren 8koinguruko ekitaldiakSAIAZ MANKOMUNITATEA// Mar-txoaren 8aren inguruan hainbatekimen antolatu dira Saiaz Man-komunitatean. Gaur, 21:00etan,emakumeen batzarra egingodute, Errezilgo Borondegiko ba-tzar aretoan. Martxoaren 8an, el-karretaratzea Bidania-Goiazkoerabilera anitzeko eraikinarenaurrean, 19:00etan, eta ondoren,Coria eta Itxaso filma. Martxoa-ren 10ean, 19:30ean, Komillatartinbakarrizketa egingo duMirari Martiarenak Errezilgo Bo-rondegin. Ondoren, emakumeafaria egingo da. Izena emateko943 15 17 28 zenbakira deitu,martxoaren 7a baino lehen.

dela dio Yarzak, eta beste espa-rru batzuetan ere aplikatu daite-keela. Goiatzekoa ez dela ikastaro

itxi bat azaldu du. Norbaitek hasinahi badu , ez du arazorik, bakoi-tza bere erritmora aritzen dela-ko. Bestalde, Yarzak eskertu dioudalari emandako laguntza:«Gustatzen zait udalak partehartzea, horrela herriaren parteere egiten delako eta hori gusta-tzen zait. Ni oso gustura nago.Goiatzen oso ondo hartu nauteeta oso eskertuta nago».

ASTEASUN HASTEKO ASMOZBidania-Goiatzen egiteaz gain,Maritxu Yarzak Asteasun ere jos-kintza ikastaroa hasteko asmoadu. Interesa duenak Asteasukoudaletxera joan daiteke informa-zioa jasotzera edota Yarza bera-rekin jarri daitezke kontaktuan,617 32 25 87 telefono zenbakian.Bertara ere deitu daiteke Goia-tzen egiten den ikastaroan partehartu nahi duenak ere.

Page 3: Lau tolosar izan dira Olinpiar Jokoetan; Arratibel, Rojo ... · ASTEAZKENA 2018/02/28 6. urtea, 830 zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Rojoren olinpiar lana jarraitzen

Asier Imaz Zizurkil

Bere gustuko txapelketa joka-tzen ari da Joseba Otaegi (Zizur-kil, 1983). Aizkora kirol bakartiadela dio zizurkildarrak, etaUrrezko Aizkolarien Binakakoamotibagarri egiten zaio: «Elka-rrekin entrenatzea polita da, etalorpenak bikotean ospatzea ereasko gustatzen zait». Unai Otañoibartarrarekin bi aldiz irabazi dutxapelketa hau Otaegik. Azpei-tian, igandean, Ugaitz Mugertza-rekin saiatuko da hirugarren txa-pela irabazten. Txapelketa aurkeztu zutene-an, bi faborito argi azaltzen zi-ren: Atutxa-Txikia eta Vicen-te-Saralegi. Finaleko hiruga-rren bikotean zeudenzalantzak. Guk ere ikusten genuen bi bikotehoriek indartsu zeudela; bainaguk ere bikote polita osatzen ge-nuela bagenekien. Borrokatzekoideia horrekin hasi genuen txa-pelketa.Txanda librean onenen pare

zaudete: azaleko lanetan zueta barruan Mugertza II.a.Aitzol Atutxarekin txapeldun ge-ratu zenean, azken urteetan,Ugaitz barruko lanak egiten ibil-tzen zen. Guk azken kanporake-tan aldatu egin genuen: beraazaletik eta ni barrutik. LehenArrospiderekin bikotea egin zue-nean horrela ibili zen, eta erososentitzen da. Egurraren bukae-rara kolpe gehixeagorekin iris-ten naiz, eta hor, segundo batzukharrapatzen ditugu. Kanporake-tan ondo atera zitzaigun taktika,eta orain ideia horrekin gabiltza. Hala eta guztiz ere, finalekogakoa zutikakoan egongo da.Oraingoan, gainera, kanaerdi-koa beharrean 60 ontzakoaizango da. Iazko txapelketan zutikakoa bi-naka izaten zen, elkarri txandaemanaz. Aurten ez da horrela,batek ebaki behar du. Atutxa etaVicente bi espezialista handidira, eta ariketa horretan zuloaegon daitekeela ikusten dugu; fi-nala erabakita gera daiteke. Gero

harrapatzea oso zaila diren se-gundoak azkar erortzen dira zu-tikakoan. Nork helduko dio zutikakoarizuen bikotean?Ugaitz ari da lan hori egiten, etaoso ondo gainera. Geroz eta ho-beto ikusten dut, eta konfiantzahartzen doa. Abadiñon, Atutxa-ren aurka, inork ez zuen zenti-morik ematen Mugertza II.arenalde, eta azkenean, berak botazuen aurretik. Egur ona baldinbada, aukerak egongo daitezke.Guk horri heldu behar diogu, etapentsatu, nahiz eta zuloa egon,salbatzeko modukoa izan daite-keela. Finalerdietan Azurmendi etaRekondo kanporatu zenituz-ten. Hauena ere finalean ego-teko moduko bikotea zen. Borrokatua izango zela bagene-kien, eta horrela izan zen. Behar

bada, ez zen izan Iñaki Azur-mendiren egunik onena. Zutika-koan Rekondok Ugaitzi kentzenziona, gero nik sartzen nionAzurmendiri. Gero, txanda libre-an gehiago izan ginen, baina osoestu joan zen dena. Igandean, pasa beharrekoapasako da; baina egindakotxapelketa hor geratzen da.Gure buruari finalean egotea es-katzen genion txapelketa hasie-ran, aukerak ikusten genituela-ko. Behin hori lortuta, ahalik etagehien borrokatzen saiatukogara igandean. Gauzak zail jarrinahi ditugu, eta bateren batekirrist eginez gero, zain egonazaprobetxatzen saiatuko gara. Onena, presiorik ez duzuela.Dudarik gabe. Gurekin ez duinork kontatzen, eta ez daukagugure burua estutu beharrik.Ezustekoak, gainera, binaka

maizago gertatzen dira banakabaino. Urrezko aizkolarien txapelke-ta honetan, emakumeen txa-pelketa ere antolatu dute. Ja-rraitzeko aukera izan al duzu?Gurekin batera ibili dira, bainaez da erraza izaten jarraitzea. Ezemakumeena eta ez harri-jaso-tzaileena. Bakoitza bere laneanzentratuta egoten da. Gero tele-bistaz ikusteko aukera izan dut,eta hobetzen ari direla nabarme-na da. Gero eta plaza gehiago egi-ten dabiltza, eta pozgarria da.Txapelketa hau ere aukera batda, erakusleiho moduan, neskagehiago animatzeko. Azkenean,gero eta gehiago ibili, orduan etamaila handiagoa egongo da. Etahori, denontzat da ona. Apustu kontuak ere gaineanditugu. Aurrena, martxoaren11n, Txapartegi eta Mindegia-rena. Azken urte t’erdian Mieltxo Min-degiak asko egin duela gora ustedut. Txapartegiren maila bada-kigu nolakoa den, eta prestatutajoango da. Agian faborito bezalaMindegia ikusten dut, oraindiknoraino iritsiko den ez dakigula-ko. Baina jokatu egin behar da,eta Txapartegi fin ibiliko denez,joko polita izango dela uste dut.Apirilaren 8an bigarrena:Arria V.a eta Vicente.Aspaldiko urteetan saltsa han-diena jarri duen jokoa da. Iker Vi-cente fenomeno bat da, gazterikaizkoran ikaragarri egiten due-na. Arria V.a lan luzeetan etaapustuetan espezialista da. Betiesaten da apustuetan dena alda-tzen dela, baina nire ustez, IkerVicenteri ez dio horrenbeste era-gingo. Euskal Herriko finaleanbakarrik ibiltzen den aizkolariakazala pixka bat eginda edukitzendu. Beharbada Ikerrek 60 ontza-koetan gehiago egingo ditu, bai-na kana-erdikoetan, agian, ArriaV.a hobeto moldatuko da. Batedo beste, ikusteko joko ederrageratu da.

REBEKA CALVO

«Banaka bainoezusteko

gehiago izatendira binaka»

JOSEBA OTAEGIAIZKOLARIABinakako Urrezko Aizkolarien Txapelketarenfinala martxoaren 4an jokatuko da Azpeitian,Izarraitz pilotalekuan, 12:00etatik aurrera.

KIROLAK 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2018ko otsailaren 28a @TOLOSALDEAKIROL

Page 4: Lau tolosar izan dira Olinpiar Jokoetan; Arratibel, Rojo ... · ASTEAZKENA 2018/02/28 6. urtea, 830 zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Rojoren olinpiar lana jarraitzen

04 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2018ko otsailaren 28a

AMINA SHAARIREN LANAKAmina Chaarik (Tetuan, 1983) erakusketa jarri du Anoetakoudal liburutegian. Marokoko bere gaztaroko hainbat paisaiaizango ditu ikusgai hainbat euskarritan egindakoak: mihise,oihal, zeramika, kristala, zementua… J.M.

Hil zela ehun urtebeteko direnean,Pello Errota gogoanOstiralean bertso jarrien afariarekin abiatu zenegitaraua eta hurrengo ekitaldia martxoaren 9anegingo da: ‘Bertsolaritzaren sekretuak’ ikuskizuna

Erredakzioa Asteasu

2019an beteko dira ehun urte Pe-llo Errota hil zenetik, eta Astea-suko Udalak hainbat jardueraantolatuko ditu, egungo bertso-laritzan eta euskal kulturan ezin-besteko erreferentzia izan zenasteasuarraren balioa hedatze-ko. Ostiralean hasi ziren ekital-diak, Iturri-ondo jatetxean egin-dako bertso jarrien afari batekin.Bi urtez luzatuko dira herrikobertsolari handia omentzekoekitaldiak.Pello Errota Asteasun jaio zen,

Pedro Jose Elizegi izenarekin,

1840an. Ogibidez errotaria zeneta handik hartu zuen ezizena.Txirritarekin batera, bertsoakkantatzetik bizimodua ateratzenhasitako lehenengotakoa izanzen, eta XX. mendeko bertsola-rien oinarri nagusietako bat da.1919ko otsailaren 3an hil zenbere jaioterrian. Pello Errota, ga-raiko informazio iturri oparoada, Antonio Zavalak bere alabaMikaela Elizegiri jasotako testi-gantzei esker. 94 urteko Mikae-lak Zavalari aita zenari buruzkontatu eta kantatu zizkionakeuskara batuan eman zituzteniaz Hauspoa bilduman.

HAUSPO LUZEKO EKIMENAAsteasuko Udalak bi urteko jar-duera aroa aurreikusi du, eta da-goeneko, 2018ko gehienak anto-latuta daude. Ostiralean, herrita-rrei aurkeztuko zitzaizkienekitaldiak bertso jarrien afaria-ren aurretik. Hurrengo ekitaldiamartxoaren 9an egingo da, Ber-tsolaritzaren sekretuak bertso-antzerki ikuskizuna, hain zuzen.Asteasuko kultur etxean izangoda 22:00etatik aurrera. Joan denmendeko bertsolaritzaren histo-ria jasotzen duen ikuskizuna da.Tartean aipatzen da Mikaela Eli-zegi bera.

Unai Mendizabal, Haritz Mujika eta Pili Legarra aurkezpen agerraldian . ATARIA

Apirilean Bernardo Atxagakzuzendutako hizketaldi bat egin-go da, eta Pello Errotak gizarteeta kultur ondareari egindakoekarpena eta haren dimentsioaizango dituzte hizpide. Udazke-nean berriz, 25 urtetik gorakobertsolariei zuzendutako bertsosariketa bat egingo da. Kanpora-ketak Aiztondoko herrietanegingo dira, eta finala, berriz As-teasun bertan jokatuko da.Asteasuko Udalarekin elkarla-

nean ari da Harituz Tolosaldekobertsozaleen elkargunea, zen-bait ekitaldiren antolakuntzanparte hartzen. Horrekin batera,

Gipuzkoako Foru Aldundiarekinere ari da lanean udala, eta PelloErrotaren urteurrena izango daherri txikietako ondarearen ba-lioa hedatzeko proiektu batenabiapuntua.Hauspo luzeko ekimena da

mendeurrena, helburua baitaahalik eta publiko zabalenari he-laraztea Pello Errotaren irudiaeta, horrekin batera, Pello Errotabizi izan zen munduarena eta gi-zartearena. Esaterako, dibulga-ziorako beste ekimen batzuk erebadaude martxan, unitate di-daktikoak eta liburuxka bat,kasu.

Ostatua kudeatzekolehiaketa martxan damartxoaren 9ra arteLARRAUL // Udalak Herri Osta-tuaren zerbi tzua bost urtez us-tiatzeko esleipen prozesua abianjartzea onartu zuen urtarrilean,eta aurreko astean proposame-nak aurkezteko epea luzatzeaerabaki zuen, martxoaren 9raarte. Prozedura horretan partehartzeko interesa duenak udale-txeko idazkaritzan aurkeztu be-harko du dokumentazio guztia.Informazio gehiago 943 693 042telefonoan.

Zirkulazioa zergakobratzeko epeazabaldu duteZIZURKIL // Martxoaren 1etik api-rilaren 5era egingo da zerga bil-keta. Helbideratutako ordaina-giriak apirilaren 5ean pasakodira kontu korrontetik. TrakzioMekanikoko Ibilgailuen gainekozergaren 2018 urteko erroldaonartu zen otsailaren 21ean, al-kate dekretuz. Zerga ordaintze-ko epea hilabete batekoa izangoda, eta beraz, herritarrek aukeraizango dute apirilaren 5a bitarte-an.

Emakumeen bilerairekia egingo dutegaur arratsaldeanANOETA // Martxoaren 8an dei-tuta dagoen greba prestatzekoAnoetako emakumeentzako bi-lera irekia izango da, gaur, otsai-lak 28, 19:00etan udaletxeko ple-no aretoan. Bide batez, Anoeta-ko EH Bilduko udal taldeak ezdu ekitaldi instituzionalik buru-tuko martxoaren 8an,Emaku-meok planto! ekimenarekin bateginez. Atxikimendua adieraz-teko, udaletxeko balkoian zapimorea zintzilikatuko dute.

Page 5: Lau tolosar izan dira Olinpiar Jokoetan; Arratibel, Rojo ... · ASTEAZKENA 2018/02/28 6. urtea, 830 zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Rojoren olinpiar lana jarraitzen

Etxetik mundurako zubiaMira bidaia agentzia zabaldu berri dute, Tolosan, Myriam Gurrutxagak etaEnara Etxeberriak; Tolosako Gernikako Arbolan dute bulegoa.

E txetik mundura sal-to egiteko mirarik ezizatea; hori da bi-daiari sena. Eta horida, Mira bidaiaagentzia berriak be-

zeroei eskaini nahi diena: opo-rraldiak lasai eta ondo presta-tzea.Bidaia agentzia baten ohiko

lana garai berrietara egokitzekosaiakera egin dute, Myriam Gu-rrutxagak eta Enara Etxeberriak,Tolosako Gernikako Arbolako lo-rategietan. Turismo ikasketakegin zituzten biek, urteak darama-tzate, jada, sektore horretan. Lan-toki zuten agentzia ixtera zihoaze-la-eta, ingurukoen animoen la-guntzaz, pausoa eman dute berenbidaia agentzia zabaltzeko. «Bestenorbaitentzat lan egin beharrean,guretzat lan egingo dugu orain.Guretzat, eta guk nahi dugun mo-duan», azaldu dute. Mira bidaia agentziak mundu-

ko edozein txokotarako leiho etazubi izan nahi du bidaiarientzat,eta baita beste zenbait agentzia-rentzat ere. Izan ere, handizkakonahiz txikizkako bidaia agentziaizateko helburua dute. Txikizkako agentzientzat kon-

binatutako bidaiak eta zerbitzuakantolatzen dituzte handizkakoagentziek: «Beste agentzia zenbai-

tek ez dituzten produktu bereziakizaten ditugu, eta Espainiako bi-daia agentziei saltzen dizkiegu».Horretarako, hornitzaile propioakdituzte, bitartekaririk gabe lanegiteko; besteak beste, Kubako,Tailandiako nahiz Afrikako horni-tzaileekin zuzenean lan egitendute. Bidea egiten hasiberriak di-renez, ordea, Myriam Gurrutxa-gak eta Enara Etxeberriak nahiagodute, momentuz, txikizkako bi-daia agentziaren egitekoetan zen-tratu.

BIDAIARIAK, BIDAIA DISEINATZAILE«Gure jardunean, garrantzitsuaizaten da helburu turistikoak eza-gutzea», diote Mira bidaia agen-tziako arduradunek. Eta, alde ho-rretatik, arazorik ez dute MyriamGurrutxagak eta Enara Etxebe-rriak: «Biok gara bidaiariak eta,bion artean, helburu turistikoasko ezagutzen ditugu», diote.Horrela, mundua eta mundukohainbat hizkuntza ere ezagutzendituzte, eta euskaraz, gaztelaniaz,ingelesez, frantsesez eta italierazlan egiten dute Tolosako bulego-tik. Diotenez, denborak ez du hain-

beste aldatu oporren filosofia, etatradizioz arrakastatsu izandakolekuek, harrera ona izaten jarrai-

tzen dute –Mediterraneoa, kasu–.Dena den, argi dute mende eta be-launaldi berriek bidaiatzeko tres-na eta baliabide gehiago dituztelaeta, oro har, jendeak gehiago bi-daiatzen duela orain.

INTERNET, ALIATUMira bidaia agentziako arduradu-nek ahobizarrik gabe diote, inter-netek kalte egin diola, neurri bate-an, beren sektoreari. Hala ere, ba-liabidetzat dute tresnetantresnena: «Pentsatu beharra dau-

kagu guretzat aukera bat ere bade-la internet; lanerako erraztasunakeskaintzen dizkigu. Lehiakide batda, baina aliatu bat ere bai», diote. Bide horretan, Mira bidaia

agentziak bizi-estilo eta ohituraberrietara egokitu nahi izan dubere lan metodologia: bezeroekininternet bidezko harremana sus-tatu nahi dute, batetik, eta zerbi-tzuen sektoreko ordutegia ezarridute, bestetik. «Jendeak oso gustuko du inter-

net bidez bidaiak kontratatzea; la-netik atera, eta jendeak ez du go-

gorik, akaso, gure bulegora berta-ratzeko. Horregatik, gu saiatzengara bezeroekin lehen harremanamezu elektroniko bidez egiten, etaaukera guztiak azaltzen», diote.Hala, bidaia bat egiteko asmoa du-tenek, informazioa eska dezaketeposta elektronikoz, eta Mira agen-tziako arduradunek proposame-na bidaliko diete bueltan: «Behininformazio trukea egin eta gero,hitzordu bat zehazten dugu, gau-zak lasaiago azaltzeko. Guretzatere erosoagoa da, bidaia prestatze-ko denbora asko behar delako». Hori hala izanagatik ere, Mira

bidaia agentzia 09:00etatik17:00etara zabalik izaten da aste-lehenetik ostiralera eta, larunba-tetan, 10:00etatik 13:00era, berta-ratu nahi dutenentzat.

SEGURUA ETA PREZIO BEREANAsko dira bidaia etxetik, berenkontura, prestatu eta kontrata-tzen duten bidaiariak; ordenagai-lua eta konexioa baino ez dira be-har. Opor egunak etxetik kanporapasatzeko antolakuntza horretan,ordea, bidaia agentziek badute ba-lio erantsi bat: segurtasuna. «Bidaiari askori segurtasuna

ematen dio agentziarekin lan egi-teak, guztia lotuta ekiten baitiotebidaiari», diote. Oporraldi mota-ren arabera, gauza eta tramite asko

izan behar dira kontuan, eta agen-tziek guztiari erreparatzen diote:aseguruak, bisak, sarrerak,... Ustearen kontra, gainera, balio

erantsi horrek ez du prezio eran-tsirik, eta bidaia agentzia ez da in-ternet baino garestiagoa: «Jende-ak uste du guk tarifak igotzen ditu-gula, baina ez da horrela: hotelekprezio berbera eskaintzen dio be-zeroari eta guri, eta hotela da ko-misioa guri ematen diguna». Are-ago, handizkako bidaia agentziadirenez, Mira bidaia agentziarenbitartez, interneten baino merke-ago eskura litezke nazioartekozenbait hegaldi eta beste zenbaitbidaia.Ziklo eta joerak bueltatzen di-

ren bezala, bidaia agentzietara jo-tzeko ohitura ere bueltan dela dio-te Myriam Gurrutxagak eta EnaraEtxeberriak: «Jendea konturatzenari da interneten ez dagoela hala-ko abantailarik, eta agentzietarabueltatzen ari dira batzuk. Batezere, aurrez arazoren bat izan dute-nak. Sektore honetan, guztia ondolotuta izanda ere, norbere esku ezdauden arazoak sor daitezke, etaagentzietako arduradunei telefo-noz deitzeko aukera dago; inter-neteko plataformetan ez da hainerraza. Gurea ez da saltzea eta kito:salmenta ondorengo zerbitzua eregure lanaren zati da».

BIDAIA PERFEKTUA, ILUSIOZ Munduko bolari bira eman eta be-hatzak harrapatzen duten lur zati-ra joatea erabakitzen duten bi-daiariak izango dira, ziur, baina,oraindik orain, badira oporraldizoporraldi errepikatzen diren hel-buru turistikoak: «Kanariar Uhar-teak, New York, Tailandia, Cam-brils, Menorca eta Formenteraasko saltzen dira. Eta, azken urte-otan, gorakada izan dute antola-tutako zirkuituek ere; erosotasunabilatzen dute bidaiari horiek».Nolanahi ere, bidaiaren helmu-

gak berak baino garrantzi handia-goa du bidaiariaren aldarteak,Mira agentziako arduradunen us-tez: «Bidaia perfektuak ilusioa be-har du, besterik ez. Gorabehera-ren bat suertatuz gero, oporretangaudela pentsatu behar da, etagauzak lasaitasunez hartu». Bizi-filosofia hori helarazten

saiatuko dira, aurrerantzean ere,Mira bidaia agentziako arduradu-nak, Gernikako Arbolako 4. zen-bakitik; 09:00etatik 17:00etara as-tean zehar, eta 10:00etatik13:00era larunbatetan.www.mira.eus -en izango duteleiho birtuala, eta [email protected] elektronikoan, mezu tru-kean aritzeko aukera. Telefonoz,berriz, 688 74 27 24 zenbakira dei-tuz ekin ahal izango dio, bidaia-riak, oporraldi perfektuari.

Enara Etxeberria eta Myriam Gurrutxaga, Gernikako Arbolako bulegoan; duela astebete zabaldu dute Mira bidaia agentzia. I. URKIZU

PUBLIRREPORTAJEA TOLOSA 05www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2018ko otsailaren 28a

Bidaiak internetezerosteko aukeraeskaini nahi dietebezeroei, bulegokoarretaz gain

Page 6: Lau tolosar izan dira Olinpiar Jokoetan; Arratibel, Rojo ... · ASTEAZKENA 2018/02/28 6. urtea, 830 zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Rojoren olinpiar lana jarraitzen

Laugarrenean aidanezImanol Rojo

Ezin agur gozoagoa eman die Imanol Rojok neguko jokoei. Kirolari gutxik esan dezaketeOlinpiar Joko hauetan lau lehiaketetan borrokatu dutenik. Iraupen eskia bezalako kirolbatean lehiatuz, Pyeongchang 2018ko jokoak gogorrak izan dira zinez Rojorentzat.Tolosarrak 50 kilometrotako azken lehiaketan lorturiko emaitza onarekin agurtu du

Hego Korea. Euskal ordezkarien artean berea izan da lanik aipagarriena.

Iñigo Asensio Pyeonghang(Hego Korea)

I ngurune berezia da Pye-onghcangekoa. Egiarizor, ezin esan daiteke jo-koak Pyeonghangen jo-katu direnik. Edo ezPyeongchangen baka-rrik behintzat. Hego Ko-reako ipar-ekialdean

kokaturiko Taebaek mendien in-guruko eskualdean, OlinpiarJoko hauetako lehiaketak ha-maika ingurutan kokatu dira.Pyeonghcang hiriaz harago, Jin-buk eta ekialdeko kostako Gang-neung hiriek ere artatu dituzteHego Korean lehiatu diren ia3.000 kirolariak. Asiar herrialde honetan, ika-

ragarria da Seulen inguruan denpopulazio kontzentrazioa. He-rrialdeak dituen 50 milioi biz-tanletatik, erdia hiriburuan bizida. Pyeonghcango eskualde oso-ak berriz 40.000 biztanle bainoez ditu, ia Tolosaldeak adina.Non kokatu 3.000 kirolari horie-kin datozen lantaldeak? Eta nonhemen lanean izan garen14.000 kazetariak? Gure kasuan,eta ez ginen bakarrak, Seoulengeratzea egokitu zitzaigun. Egu-nero trenez bizpahiru orduko bi-dea egiten genuen olinpiar ins-talazioetara, eta beste hainbestehirira bueltan. Hego Koreak jo-koetarako sortu duen tren ibilbi-dean barrena, milaka pertsonamugitu dira egunero jokoetara.Hantxe topatu genituen ImanolRojoren gurasoak. Bi semeakOlinpiar Jokoetan izanda ezinetxean geratu, eta Inauteriakatzean utzita, Hego Korean zi-ren Imanolen lehen lehiaketakikusteko «urduri eta ilusioz gai-nezka». Ordurako eskiatzaile tolosa-

rrak egunak zeramatzan HegoKorean. Lehen lehiaketarenbezperan izan ginen berarekin.

Inoiz lehiaketarako egin duenordu aldaketarik handiena izanda hau; zortzi ordukoa da Korea-ren aldea Euskal Herriarekin.Gustoko lasterketa zuen aurre-tik, bi estiloak, klasikoa eta ska-tinga uztartzen dituen eskia-tloia. Imanol ondo sentitu zenlasterketan, baina ez zuten ma-terialarekin asmatu eta maldangora irabazten zuena galtzenzuen maldan behera. Horrek lanegiten jarraitzera behartu zi-tuen, etengabe, Alpensiako eskiinstalazioetako elurrera ondoenegokitzen ziren argizariak aurki-tzeko. Olinpiar Jokoetan lehiatudiren lau kirolari euskalduneta-tik hiru –Felipe Montoya izotze-an aritu baitzen- kezkatuta zeu-den bertako elurrarekin. JuanDel Campo mungiarra eta LucasEgibar donostiarrak ere nahikoaburuhauste izan zituzten elurra-

ren berezitasunei egokitzeko.Eta han zen Joseba Rojo, bereanaiaren teknikari lanetan ego-era konpondu nahiean. «Elurra-ren berezitasun nagusia da osoaldakorra dela. Ezin izan dugubehin materiala egokitu eta ho-rrekin lasai egon, izan ere egu-

nero desberdina zen», kontatuzigun Josebak taldekako lehia-ketaren ostean. Izatez, orduanhasi zen Imanol ere gustora sen-titzen. 15 kilometroko estilo li-breko lasterketaren aurretik, jo-koetan egin duen bigarrena, ma-teriala ondo egokitzea lortuzuten, baina Imanol berak ez

zuen bere onena ematea lortu.«Egun txarra izan dugula onartubeharko da, baina gaurkoan, le-hengoan ez bezala, materialare-kin asmatzea lortu dugu; zori-txarrez ni ez nengoen hainondo», aipatu zigun tolosarraklasterketa amaitu orduko. Horregatik taldekako lasterke-

ta hark garrantzia berezia zuen,teknikoki Koreako mendien bal-dintzetara egokituta, fisikokisentsazioak berreskuratzea zenhelburua, taldekako lasterketa-ren ostean 50 kilometroko estiloklasikokoa lehia baitzetorren. Martí Vigo del Arco katalu-

niarrarekin batera lehiatu zenImanol Rojo. 1,4 kilometrokoibilbidean aritu behar zuten.Agian ez zen hain egokia irau-peneko froga luzeagoetara hobeegokitzen den eskiatzaile ba-tentzat. Egia da, baina, ibilbide

maldatsua zela, eta fondista ba-tek baino gehiagok ekin ziotelalehiari. Bost bider eman ziotenlekukoa elkarri, guztira sei itzuliburutzeko. 19. lekuan amaituzuten taldekako lasterketa etasentsazio onak berreskuratuta,Imanolek buruan zuen laster-keta amaitu orduko geratzen zi-tzaion azken 50 kilometrotakoproba hura; bere lasterketa ku-ttuna.

AMETSAK BETEZRojo anaiek askotan aipatu duteeurentzat zein garrantzitsua zenjokoetara elkarrekin joatea.Amestu eta bete. Imanolentzatgarrantzia itzela izan du bereanaia alboan izateak. Umetatikhonen atzetik egin zuen bideairaupen eskian, eta azkenaldianteknikari lanetan izan du albo-an. Nabarmena zen azken lehia-

Euskal ordezkarien artean Imanol Rojorena izan da lanik aipagarriena. IÑIGO ASENSIO

Imanolentzatgarrantzia itzela izandu bere anaia Josebaalboan izateakOlinpiar Joko hauetan

06 KIROLAK 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2018ko otsailaren 28a@TOLOSALDEAKIROL

Page 7: Lau tolosar izan dira Olinpiar Jokoetan; Arratibel, Rojo ... · ASTEAZKENA 2018/02/28 6. urtea, 830 zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Rojoren olinpiar lana jarraitzen

ketaren aurretik biak gustorazeudela egiten ari ziren lanare-kin. Jokoak luzeak eta gogorrakizan dira eurentzat beste kirolariaskorekin alderatuz gero. Ima-nolen lehen lehiaketa otsailaren11an izan zen, eta azkena berrizhilaren 24an. Ia bi astetan man-tendu behar izan du konzentra-zioa, lehiketa batetik besteraerrekuperazio lana egin, elika-dura zaindu... Eta azken lehiake-tarako gogo biziz ikus zitekeentolosarra. 35. tokian amaituzuen, bera baino indartsuagoakizan behar luketen hainbat es-kiatzaile atzean utzita, eta Olin-piar Jokoetako azken lehia hor-taz gozatuz. Poza nabari zen las-terketa ostean, baita nekea ere.50 kilometroen ostean indar

guztiak elur gainean utzita iritsibaitzen Imanol. Iñaki Arratibelmedikua zain helmugan, arrozpotea eskuan jan zezan. Imano-lek goserik ez. Laster piztu zi-tzaion. Pyeongchango jokoak biga-

rrenak izan dira Imanol Rojo-rentzat. Sotxin (Errusia) izanzen estreinakoz olinpiar lehian.Orduan 23 urte zituen, orain 27.Kirolari helduagoa da, eta urte-tan eskarmentua pilatzen joandena. Zalantzarik gabe «balora-zioa Sotxikoa baina hobea» deladio Pyeongchangengatik galde-tzean. «Agian ez froga guztietan,baina orokorrean nire balora-zioa positiboagoa da». Tolosa-rrak ez du atsedenarako astirikizango, izan ere ia hamar lehia-keta geratzen zaizkio denboral-dia amaitzeko, tartean Mundu-ko eta Europako Kopak. Sasoiunea baliatu eta 2018. denboral-dia borobiltzea du orain helbu-ru.

Iñaki Arratibel federazioko mediku gisa egon da Hego Korean. I.A.

Rojo anaien gurasoak Olinpiar Jokoetan izan dira euren lana gertutik jarraituz. I.A.

Tolosarrak ez duatsedenerako astirikizango, 10 lehiaketageratzen zaizkiodenboraldia amaitzeko

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2018ko otsailaren 28a @TOLOSALDEAKIROL

Lau tolosarPyeongchangen

Iñigo Asensio

Imanol Rojorekin batera,arrazoi desberdinak medio,lau tolosar izan gara Olin-piar Jokoetan lanerakoakreditatuak. Imanol bera

kirolari gisa, Joseba Rojo tekni-kari lanetan, Iñaki Arratibel fe-derazioko mediku modura eta nineu kazetari. Eta txantxa ugarientzun behar izan ditugu hain-bat lankide edota federazioko ki-deen eskutik. Lau kirolari eus-kaldun lehian izateak bataz-bes-tekoa guztiz hausten bazuen,tolosarrak ere askotxo izan gara,guztira jokoen inguruan dozenabat inguru euskaldun ginela ain-tzat hartzen badugu. Iñaki Arratibel pozik da oso es-

perientziarekin. Lehen jokoakizan dira harentzat talde batekomediku lanetan. «1992an Bartze-lonako Olinpiar Jokoetan izannintzen, baina ez talde batekosendagile lanetan, antolakun-tzarentzat baizik. Medikuak be-har zituzten hango instalakun-tzetarako eta han izan nintzen,baina Hego Koreako esperien-tzia lehena izan da talde batekinlanean», dio Arratibelek. Tolosa-rra Imanol Rojoren medikua iza-ki, iraupen eskiko federazioare-kin hasi zen lanean Rojoren bes-te hainbat taldekiderekin, etahandik suertatu zen Espainiakotalde guztiaren mediku moduraHego Koreara joateko aukera.«Esperientzia oso aberasgarriaizan da. Lasaia era berean. Ni ki-rolari guztientzat banetorrenere, ez da arazo berezirik izan,eta iraupen eskiko ordezkariekinlana gertutik egiteko aukera izandut. Imanolentzat emaitzak ereonak izan dira, eta egia esanmundu honetan gabiltzanontza-ko Olinpiar Joko batzuetan lan

egitea oso pozgarria da», dioArratibelek. Joseba Rojoren lana Imanole-

kin eta bere taldekide Martí Vi-gorekin izan da. Iraupen eskikobi kirolarien argizariak probatu,eskiak aukeratu, materialak ego-kitu... Taldekako frogaren egu-nean atsedenik gabe ari zen la-nean, erreleboa ematen zutengunearen alboan selekzio guz-tiek zuten eremu teknikoan.«Hiru minutuko lana da, Imanoleta Martík bata bestearen leku-koa hartzen dute, eta bi minutuinguru ditugu eskiak kendu etaargizaria aldatu edo txukuntze-ko. Modu eta produktu ezberdi-nak erabili ditugu, erlojuarenaurkako lanean, baina ondo ate-ra da. Nahiz eta eguraldiak egon-korra dirudien, elurra desberdi-na da egunero, eta tenperaturak,erabili ditugun produktuak, era-bat aldatu dira. Azken ordutaneskiak bi minutu horietan ahaliketa ondoen uzteko modua froga-tu dugu, eta emaitza ona izanda», azpimarratu zuen JosebaRojok taldeko lehiaren ostean. Joseba ere pozik da jokoetan

bizitako esperientziarekin.«Hau da nahi genuena, biok jo-koetan egotea eta esperientziazoragarria izan da. Uneoro go-zatzen saiatu gara, une askotanelkarrekin izan gara pistan, el-karlanean... Ni ahal dudan guz-tia laguntzen saiatu naiz etaegia esan pozik goaz etxera», dioJosebak.Gure lana berriz, Rioko Jokoen

moduan, bertan gertatzen zenakontatzea izan da, eta baita kiro-larien lehiaketarekin gozatzea.Alpensiako pistetan Imanol Ro-joren azken lasterketaren osteanbildu ginen Rojotarrak, Arratibeleta laurok; tolosar giroan agurtugenuen Pyeonghang.

BAKEAREN JOKOAK

Etengabe hitz egin da Olinpiar Jo-koetan Ipar Korearen eta Hego Ko-rearen arteko harremanaz. Irekieraekitaldian Mike Perce AmeriketakoEstatu Batuetako presidenteorde-aren eta Kim Yo-jong Ipar Koreakoliderraren arrebaren arteko talkanabarmendu bazen, itxiera ekital-dian Ivanka Trump AmeriketakoEstatu Batuetako presidentearenalaba eta Kim Yong-chol Ipar Kore-ako generalen artekoa izan da min-tzagai. Ordezkari hauen jarreratik

harago, badira Seulen jarrantzitsujotzen dituzten hainbat errealitate.Yo-jong anderearen presentziabera esanguratsua da askoren us-tez. Eskuin alderdiek Yong-cholgeneralaren presentzia gaitzetsidute, baina Ipar Koreako programanuklearraren buru den neurrian,honen inguruko negoziaketarakobitartekaria izan daitekela ustedute askok. Harremanen joko ho-rretan berebiziko garrantzia duMoon Jae-in Hego Koreako presi-denteak berak. Korronte soziolibe-raleko politikaria da azken urtetanHego Koreako gizartearen onarpen

nabarmenena lortu duena. Bere ja-rrera, oldarkor eta mehatxari izate-tik urrun, benetan egokia da analis-ten ustez Kim Jong-un eta DonaldTrump bezalako bi ordezkarien ar-teko zalapartaren erdian. Ipar Ko-rearen eta Hego Korearen artekounifikazioak oraindik ere lan nekezabadirudi ere, baliteke bi administra-zioen arteko giro lasaiago hau joko-etara ez mugatzea, eta agian etor-kizunean normalizazio pauso be-rriak ikus genitzake. Jokoek izotzaurtu dutela aipatu dute askok, ea baolinpiartasunak baduen eraginik ki-roletik harago.

Dozena euskaldunen artean tolosar portzentajea altua izan da, lau guztira.

Joseba Rojoren lana, besteak beste, materiala aukeratzea izan da. I.A.

Page 8: Lau tolosar izan dira Olinpiar Jokoetan; Arratibel, Rojo ... · ASTEAZKENA 2018/02/28 6. urtea, 830 zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Rojoren olinpiar lana jarraitzen

ASTEARTEA 28AGENDA

Deialdiak

Anoeta. Emakumeen bilera irekia.Martxoaren 8ko greba prestatzekoemakumeen bileran parte hartzekodeia luzatu diete. Udaletxeko plenoaretoan izango da, 19:00etan.Tolosa. Asuncion klinika, manifesta-zioa. Tolosaldeako kalitatezko osa-sun zerbitzuaren alde, osasuna ezda negozioa!etaLangileak borro-kan lelopean. Tolosako udaletxetikhasita. ELA eta LABek antolatuta.Tolosa. Autonomiatik subirautzara,solasaldia, Arnaldo Otegirekin.19:00etan, Topic-en.Tolosa. Sexu abusuen inguruko hi-tzaldia. Jasone Iribasek lehen per-tsonan kontatuko du bere esperien-tzia eta egoera horri aurre egitekotresnak aurkeztuko ditu. Kulturetxean, 19:30ean.Tolosa. El cuento del invierno. RoyalOpera Housetik zuzeneko balletproiekzioa. 20:15ean, Leidorren.

ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza.Eskualdeko berriak, Iker Ibarluzea-rekin eguraldia, Oskar Tenarekin ar-tearen txokoa, Karlos LinazasoroKale Kantoitik, pil-pilean dauden langatazken jarraipena.

11:00-12:00. Eutsi goiari.Kirol albisteak.12:00-13:00. Entzuteko jaioak.Musika saioa.15:00. Playback Ataria.AdriannaGaultier DJaren musika saioa.16:00-18:00. Zebrabidea. ArrosaSarearen magazina.18:00-20:00. Goizeko saioen onena.20:00. (H)ari naizela.Imanol Artolak, felixek, gidatutakobertso saioa.

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa.BengoetxeaAiestaran, E. Kale Nagusia, 7. Telefonoa: 943 670648.TOLOSA. Gauekoa.Morant Barber,R. Zabalarreta lorategiak, 1. Telefonoa: 943 673849.

TOLOSALDEKOATARIA-k ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

www.ataria.eusASTEAZKENA, 2018KO OTSAILAK 28Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Naiara Roldan de AranguizKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 902 82 02 01

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

EGURALDIA

GAUR

BIHAR

7º / -6º

14º / 7º

Naturaldia jardunaldiei esker izan du marrazkilariak Tolosarekin harremana. FORGES

Forgesen ondarea Tolosan

Antonio Fraguas de Pablo ‘Forges’ irudigile ezagunak lotura estua zuen Tolosarekin, Naturaldia jardunaldiak tarteko.

Herriarekin zerikusia duten lanak utzi ditu.

Mikel Iraola Tolosa

O tsailaren 22an zenduzen Forgesmarrazki-laria, gaixotasun luzebaten ondoren. Iru-digintzan ibilbide lu-

zea egin zuen: Pueblo egunkarianpublikatu zuen bere lehen biñeta,1964. urtean, eta, gerora, Infor-maciones, Diario 16 eta El Mundoegunkarietan argitaratu zituen.Azken 23 urteotan, berriz, El Paísegunkarian zinta bat atera zuen,egunero-egunero.Naturaldia –garai bateko Zu-

mardi– jardunaldiek lotu zituz-ten Tolosa eta Forges. «Tolosagustuko zuen, maitasun bereziazion», dio Shole Martin, inguru-men jardunaldien sortzaileak.Bizpahiru urtetan egin zuen bisi-ta Naturaldiaren bueltan, eta

beste urte luzez kolaboratzaileizan da. Besteak beste, kartelugari egin ditu.2006. urtean parte hartu zuen

lehenengoz, Joaquin Araujokproposatuta, eta Marraztutakohitzaldia generoa sortu zuten.«Ikusgarria eta dibertigarria»izan zela ongi gogoan du Marti-nek. Hirigintzaz eta iraunkorta-sunaz jardun zuen Araujok, Elambiente siempre está en mediolelopean, eta hark esandakoamarrazten zuen Forgesek, zuze-nean. Gerora beste leku askotanerabili izan da teknika hori.2014an berriro ere bildu zirenDonostiako Aquariumean, Mi-guel Delibesekin batera, jardu-naldien aitzakian.Tolosara etorri zen bakoitze-

an, Naturaldiako parte hartzaile-

ekin ohitura den moduan, elkar-teetan afaldu zuen, eta esker gisamarrazkiak egin zizkien Ero-Etxe, Casino, Aiz-Orratz, KabiAlai eta Gure Kaiolari. «Pertsonaaparta zen, bihotz onekoa etaumila. Elkarteei oparitutako ma-rrazkietan, adibidez, nire sina-dura ere jarri zuen. Horrek era-kusten du bere eskuzabaltasu-na», dio Martinek, hunkituta.Forgesek egindako lanek arras-toa utziko dute, beraz, Tolosanegindako lagunengan. Baita he-rrian bertan ere.

IRUDIAKForgesek Tolosan utzitako irudiak,elkarte gastronomikoei marraztuta-ko opariak,tartean:www.ataria.eus