8
LAUKIZ eta MARURI-JATABEKO EUSKARA ZERBITZUA 2013ko uztaila • 39 zenbakia Udaz gozatu!

LAUKIZ eta MARURI-JATABEKO EUSKARA ZERBITZUA Aldizkaria/201307... · bat herrian bertan egin ahal izateko. Beraz, ekainaren 12an talde bat batu zen Maruri-Jatabeko Kultur Etxean hau

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: LAUKIZ eta MARURI-JATABEKO EUSKARA ZERBITZUA Aldizkaria/201307... · bat herrian bertan egin ahal izateko. Beraz, ekainaren 12an talde bat batu zen Maruri-Jatabeko Kultur Etxean hau

LAUKIZ eta MARURI-JATABEKO EUSKARA ZERBITZUA2013ko uztaila • 39 zenbakia

Udaz gozatu!

Page 2: LAUKIZ eta MARURI-JATABEKO EUSKARA ZERBITZUA Aldizkaria/201307... · bat herrian bertan egin ahal izateko. Beraz, ekainaren 12an talde bat batu zen Maruri-Jatabeko Kultur Etxean hau

DANTZA MODERNOADuela pare bat urte hasi ginen Laukizen umeentzako dantza modernoa eskaintzen. Oso harrera ona izan zuen bere egunean baita gaur egun ere.

2012-2013 ikasturteari amaiera emateko eta ikasitakoa erakusteko asmoz, ekainaren 1ean Laukizko frontoian batu ziren ume hauen gurasoak eta familiak. Txikiek zein nagusiek ondo baino hobeto egin zuten! Benetan polita! Nabaria zen umeen gogoa eta poza!

Datorren ikasturtean, zeuk ere talde honen partaide izan nahi baduzu, erne egon: izena emateko epea irailean zabalduko da eta!!.

Laukizko JaiakUrtero bezala San Migel Jaiak hurbiltzen ari dira eta Jai Batzordea jaien antolakuntza lanean dabil Laukiztarrek eta Laukiz inguruko jendeak jai hauetaz gozatzeko.

Musika taldeak aukeratu, txosnak prestatu, umeentzako ekintzak pentsatu, herri bazkaria, Mikel deuna sariaren aukeraketa... hauek dira Laukizko jaien barruan sartzen diren ekintzetako batzuk. Hala ere, lan hauetaz gain herritarren eskaerak eta iradokizunak ere, entzuteko prest gaude eta herritar hauek bileretan parte hartzera gonbidatzen ditugu.

Hau guztia ez da bakarrik egiten, beraz, Laukizko Jaiak prestatzeko eta antolatzeko gogoa badaukazue etorri asteazkenetan, 19:00etan, medikuaren kontsulta zaharrera edo 660 597 316 telefono zenbakira deitu. Bertaratzea ezinezkoa bazaizu, bialdu e-mail bat [email protected] helbidera. Jaietako egitaraua oraindik ez dago guztiz prest!

Anima zaitez!

LAUKIZ • MARURI-JATABE 2

Page 3: LAUKIZ eta MARURI-JATABEKO EUSKARA ZERBITZUA Aldizkaria/201307... · bat herrian bertan egin ahal izateko. Beraz, ekainaren 12an talde bat batu zen Maruri-Jatabeko Kultur Etxean hau

EMAN EUSKARA ELKARRIBi urterik behin, AEK-ek gonbidapena egiten digu euskararen alde korrika egiteko. Laukizek eta Maruri-Jatabek euskararekiko duten konpromezuari eutsiz, aurten ere, kilometro bana erosi dute. Oraingo edizioan eta aspaldiko partez, Korrikaren ibilbidea Laukiztik pasatu zen eta egun eta ordu ezin aproposago gainera! -bariku baten arratsaldean, hain zuzen-. Hori dela eta, Maruri-Jatabeko jendea batu zen Zintzegi aldean, bere kilometroari zegokiona korrika egiteko. Apur bat aurrerago, Laukizko udaletxe parean gutxi gora behera, Laukizko jende piloa ere animatu zen lekukoa eraman zuenari laguntzeko prest.

Euskara kalean, etxean eta leku guztietan!

Liburuak, liburutegiak, gure esku dauden altxorrak dira, askotan deskubritu gabekoak. Laukizen eta Maruri-Jataben ahalegin bereziak egiten ditugu urte osoan zehar herriko jendea gero eta gehiago hurbil dadin. Honetarako, liburuak ea hilabetero berritzen dira, familia osoarentzako tailerrak antolatzen dira eta nola ez! Liburuaren eguna ospatzen dugu. Urte batzuetatik hona, era berezi batez egiten dugu… liburuak trukatzen: Etxean eta jadanik irakurrita dugun liburu hori liburutegira eraman eta utziz gero, beste bat hartzen dugu trukean. Gero eta jende gehiagok hartzen du parte ekimen honetan: umeak, gazteak, nagusiak… aukera handia egoten da eta.

Aurten aldiz, ekintza honetaz gain, “Bertsolharitza” izeneko ikuskizuna ekarri dugu liburutegi bietara. Hitzak, bertsoak eta kantak uztartzen zituen ikuskizun-ipuin kontalari honek bertaratutakoen irribarrea eta poza sortu zuen. Labur egin zitzaigun denori. Benetan bitxia nola sortzen zituen ipuinak haritzak eskegita zituen hitzetatik!.

Hemendik gogoratu nahi dizuegu oso tailer politak eta ezberdinak izango ditugula: liburutegi askeak, orri-markagailuak…primeran pasatuko duzu, ziur.

Bestetik gogoratu, iaz Maruri-Jatabeko igerilekuan abian jarri zen “Liburuak eguzkitan” izeneko ekimena, uztailaren 1etik aurrera prest egongo dela.

Liburuek izkutatzen duten altxorra deskubritu!

Apirila liburuen hila

LAUKIZ • MARURI-JATABE3

Page 4: LAUKIZ eta MARURI-JATABEKO EUSKARA ZERBITZUA Aldizkaria/201307... · bat herrian bertan egin ahal izateko. Beraz, ekainaren 12an talde bat batu zen Maruri-Jatabeko Kultur Etxean hau

Martxoak 8

Emakumeen biraEmakumeen XXVI Euskal Biraren edizioak gure eskualdean izan zuen irteera (Fruizen) eta helmuga (Gatikan). Bitartean gure herrietatik pasatu zen jendearen beroa jasoz nahiz eta eguraldiak ez lagundu. Laukiztik 11:00ak aldera pasatu zen eta Maruri-Jatabetik, bitan: lehenengoa 10:45 inguruan eta bigarrenean helmugara heldu baino arean bat lehenago.

Esan bezala, azken etapa hau Gatikan amaitu zen, sariak eskualdeko alkateek banatu zituztelarik. Halaber, Joane Somarribari omenaldia egiteko ere aprobetxatu zen.

Kirolean ere, emakumeak eta gizonak maila berean!

Emakumearen Eguna ospatu da aurten bai Laukizen bai Maruri-Jataben era ezberdinez.Hona hemen Laukizko andra batek kontatu diguna:“Martxoaren 8an Laukizko emakumeak, lehenengoz eta egun berezi hau ospatzeko, afaltzera joan ginen herriko ja-tetxe batera. Ea 50 andra batu ginen eta afari gozoaz eta giro ezin hobeaz gain antzerki berezia izan genuen Oihulari Klown taldearen eskutik. Afaldu ostean, dantza egiteko aukera ere izan genuen. Benetan ondo pasatu genuen eta datorren urtean berriro ospatzea espero dugu!!Maruri-Jataben berriz, hainbat ekintza burutu ziren martxoa osoan zehar: taberna guztietan puntu lilak jarri ziren, martxoaren 8an udaletxean eta kultur etxean ere lazo lilak banatu ziren eta 19:30etan kontzentrazioa egin zen. Honetaz gain eta hilabete osoan zehar; emakumeen inguruan idatzi edota emakumeek idatzitakoa batu eta liburu-tegiko leku berezian jarri zen ikusgai. Ekimen honetarako herrikoen partaidetza ezinbestekoa izan zen eta hilaren amaieran partehartzaile guztien artean bi sari zozketatu ziren.

LAUKIZ • MARURI-JATABE 4

Page 5: LAUKIZ eta MARURI-JATABEKO EUSKARA ZERBITZUA Aldizkaria/201307... · bat herrian bertan egin ahal izateko. Beraz, ekainaren 12an talde bat batu zen Maruri-Jatabeko Kultur Etxean hau

Laukiz

Makilaje tailerrakOtsailean norberak bere burua makilatzeko tailerarrari jarraipena emateko, maiatzean zehar beste tailer bat antolatu zen “begiak nola makilatu” ikasteko.Izan ere, begiek arreta berezia eskatzen dute: itzalak nola eman, nondik hasi... hau da nola egin prozesu osoa.Beraz, maiatzaren 7an eta 14an, emakume talde bat batu zen berriro liburutegian gai honi ekiteko. Haiek adierazi ziguten bezala, poz pozik eta asko ikasi omen zuten!.

Marrazki LehiaketaAle honetan aurkituko duzuenez, Laukizko jaiak ere laster helduko dira. Egitaraua ere ari dira prestatzen baita jaiak iragarriko dituen kartela ere. Honetarako Marrazki lehiaketa antolatu da Laukizen 16 urte baino gutxiago dutenentzako. Epea ekainaren 28an bukatu zen arren, uztailaren 11ra arte itxaron beharko dugu jakiteko zein den irabazlea! Seguru gaude iaz bezain polita izango dela!

Maruri-Jatabe Laukiz

Udaldiarekin batera udalekuak itzuli dira Laukizera eta Maruri-Jatabera.Aurten Laukizen 35 ume inguru izango ditugu kirol ekintzak eginez han-hemenka: frontoian, plazan... Primeran pasatuko dute, ziur!Maruri-Jataben berriz, ea 90 ume egongo dira inguruak ezagutzen, tailer, jolasak eta hainbat ekintza bereziak egiten. Igerilekua ere ezin falta: Laukizkoak eguenetan egongo dira eta Maruri-Jatabekoak barikuetan.Orain eguraldia ona baino ez da falta! Ondo pasa!

Udalekuak 2013

LAUKIZ • MARURI-JATABE5

Page 6: LAUKIZ eta MARURI-JATABEKO EUSKARA ZERBITZUA Aldizkaria/201307... · bat herrian bertan egin ahal izateko. Beraz, ekainaren 12an talde bat batu zen Maruri-Jatabeko Kultur Etxean hau

Maruri-Jatabe

Maruri-Jatabeko Kartel LehiaketeaMaruri-Jatabeko jaietako programa aurrera doan bitartean, honeek iragarriko dituan kartel lehiaketea be martxan jarri da. Ohikoa danez, bi kategoriatan banandu da: 14 urte baino gehiagokoena eta gaztetxoena. Proposamenak jasotzeko epea amaituta, bagilaren 26an, Osoko Bilkurako kideek eta jai batzordeko kide batek kartel guztiak ikusi eta aztertu ondoren, honako erabagia hartu eben:Nagusiak: “Bai bai bai, Maruri beti dantzan alai”

Egilea: Alfonso Garcia LaraudogoitiaGazteak: “Hauek bai dira bolanderak”

Egilea: Xabier Garcia SarriaSari banaketea, San Lorentzo jaietan zehar egingo da.Gogoratu, gaztetxoen kategorian irabazitako kartela izango dala etxez-etxe bananduko dan programaren irudia. Nagusiena barriz, herrian eta inguruan jarriko dan kartelaren irudia izango da.

Gora San Lorentzo jaiak!

Krisialdi ekonomiko luze honetan, zaila izaten da lana topatzea. Hala ere, ikerketa batzuen arabera jende askok ez daki kurrikulum ona egiten, are gutxiago nola egin behar den lan elkarrizketa bat. Kezka hau ikusita, Adeccok hainbat tailer jarri ditu martxan langabetuei honi buruzko formakuntza eskaintzeko. Maruri-Jatabeko Udalak oso interesgarritzat jo zuen gaia eta Adecco enpresarekin harremanetan jarri zen holango tailer bat herrian bertan egin ahal izateko.

Beraz, ekainaren 12an talde bat batu zen Maruri-Jatabeko Kultur Etxean hau guztia ikasteko eta martxan jartzeko prest. Adeccotik etorritako bi lagunek azaldu zuten zeintzuk ziren kurrikulum on batek euki beharko lituzkeen atalak eta baita jarri beharreko informazioa ere. Honetaz gain, lan elkarrizketa baten aurrean egin behar dena, nola prestatu, zer zaindu, zer eraman eta zer galdetu behar zenaren inguruan ere aritu ziren.

Itxaroten dugu, ekimen hau bertaratuentzako baliogarria gertatu izana eta laster, aholku horiei esker, lana aurkitzea.

Lana topatzeko tailerra

Seguru konturatu zariela, maiatzeko zapatu goizetan, probaleku barriaren ondoko aparkalekua txakurrez beteta egoala. Zer dala eta?. Txakurrentzako abilidade eskolaren hastapena zan. Txakurrek esana egiteko beharrezkoa danaren inguruan aritu ziran, Kokotea etologiakoak emondako eskolatan. 12 lagunek emon eben aitatu tailerra egiteko izena eta, antza danez, sano pozik geratu dira. Youtube-ko helbide honetan ikusi daikezue zelangoa izan zan jarduera.https://www.youtube.com/watch?v=HG4pVrTgllEUrrian, ikasturte barriagaz batera, aktibitate honen bigarren parteari ekingo deutsagu, “Agility” dalakoaren ariketak eginaz, besteak beste. Beraz, adi egon parte hartu gura badozue!

Txakurrentzako abilidade eskola

LAUKIZ • MARURI-JATABE 6

Page 7: LAUKIZ eta MARURI-JATABEKO EUSKARA ZERBITZUA Aldizkaria/201307... · bat herrian bertan egin ahal izateko. Beraz, ekainaren 12an talde bat batu zen Maruri-Jatabeko Kultur Etxean hau

Izenburu honegaz argitaratu barri dau Labayru Ikastegiak Lauaxetaren olerkiak batzen dituan liburua Mungia eta Laukizko Udalen laguntzagaz. Mungian egin zan liburuaren aurkezpena martiaren 21ean, Mungiako eta Laukizko alkateak bertan ziralarik.Ekitaldian, Mungiako alkatea den Izaskun Uriagerekak hartu eban berbea Laukizko alkatea Salva Artaza eta bien izenean. Pozgarritzat jo eben Lauaxetaren lana zabaltzen parte hartu eta lagundu ahal izatea.Edizino gaurkotu honeri esker, benetako Esteban Urkiaga olerkaria ezagututeko aukerea izango dogu zeren eta orokorrean, ez deutsie Lauaxetari merezi dauan arretarik eskaini, olerkari gatxa dalako entzutea zabaldu izan dalako. Liburua salgai dago udaletxean 10 eurotan.

VI Laukizko Argazki Lehiaketa

Orain sei urte martxan jarritako ekimen honen bidez, Laukizko parajeak, leku izkutatuak, eta politenak begi aurrean agertu zaizkigu. Kanpoko jendeari ere, herria benetan ezagutzeko aukera eman dio. Aurten lehenengoz hiru sari eman dira eta hona hemen epaimahaiak erabakitakoa:

- 1. saria: “Laukiz_1” argazkiari eman. Egilea: Unai Gallastegi

- Laukiztarrari akzesita: ”Udaren ate joka” argazkiari eman. Egilea: Alain Erauzkin

- 30 urte baino gutxiagokoarentzako akzesita: “Boltxarri baserria” argazkiari eman. Egilea: Alazne Mugarza

Zorionak irabazleei baita partehartzailei ere!Datorren urterarte!!

Laukiz

Ludi honen bestaldez

1. saria “Laukiz_1” “Boltxarri baserria”

“Udaren ate joka”

LAUKIZ • MARURI-JATABE7

Page 8: LAUKIZ eta MARURI-JATABEKO EUSKARA ZERBITZUA Aldizkaria/201307... · bat herrian bertan egin ahal izateko. Beraz, ekainaren 12an talde bat batu zen Maruri-Jatabeko Kultur Etxean hau

Jai Batzordea buru-belarri dabil guztiontzako jaiak antolatu gurean. Iaz ondo urtendako jar-duerak hobetzeko ahalegina egingo da, eki-men barriak be egongo dira eta sorpresentzako tokia be izango da. Holan, abuztuaren 9, 10 eta 11n, herritarrek zein gurera datozen bisitariek ondo pasatzeko aukerea izango dabe.Herriko hainbat gunetan jana eta edana, dantzea, musikea, erakusketak, lehiaketak, giro ona eta alkartasuna nagusitzea da helburua. Era berean, uztailaren 8tik aurrera, gura dauan guztiak, Alfonso Garcia Laraudogoitiak jaieta-rako beren-beregi diseinatutako kamisetak, 10 eurotan, erosteko era izango dau, Uda-letxean, Kultur Etxean (goizez) eta, bariku arratsaldetan, igerileku aurrean.

Maruri-Jatabe

Badatoz San Lorentzo jaiak!

Sentimenduz betetako asteburua bizi izan genduan Maruri-Jataben maiatzaren 25ean eta 26an.Jatabemendi jubilatuen alkartearen ekimenez, hasikeran, alkartasun merkatua bakarrik izango zana, helburu bereko jardueraz betetako asteburu bihurtu zan. Herritar bakotxak, herriko saltoki bakotxak, alkarte bakotxak, guztiak batera norabide berean alkarlanean,ezinezkoa zirudiena egia egin eben.Zapatuan, Jatazpi txokoak bazkaria antolatu eban. Domekako meza ostean, Mungiako Jose Maria Arregi abesbatzak kantuaz bete eban eliza, kanpoan, arkupetan jarritako merkatuan jende piloa batzen zan bitartean. Umeek be

euren txokoa izan eben Valen magoagaz, EAJ-PNVren laguntzaz. Herriko tabernek eta jatetxeek be bere ekarpena egin eben: batzuk puzgarriak jarriz, besteak dirua emonaz eta abar. Guztia da baliotsua!Jasotako ea 3.500 euro honeekaz, Alkartasun laguntza fondoa osotu da. Baina, zelan bananduko da diru hori?. Oraingo honetan herrian bertan geratuko da: krisialdiak edonoren atea jo leike eta beharrizan gehien daukien herriko familiengana joango da, ezarritako irizpideen arabera.

Mila esker, batera ala bestera hau posible egin dozuen guztiai!

Alkartasun asteburua

MARURI-JATABEKOUDALA

LAUKIZKOUDALA

ISAAc AMEZAGAMAríA FErNáNDEZ

JATABEMENDI ELKArTEA

LABAYrU IKASTEGIALAUKIZKO

JAI BATZOrDEASAIOA SANZ

ALE HONETAN PARTE HARTU DABE

LAUKIZ • MARURI-JATABE 8