11
Bizi garen munduan ez da gizakiaren duintasuna errespetatzen, ez gara kapazak ikusteko gizaki guztiak gizakiak garela, eta gizaki izateagatik balio eta duintasun berdina dugula, denok besteon duintasuna eta balioa errespetatu behar dugula. Bizi gara mundu batean non maitasuna egiteko ezkutatzen gara eta indarkeria egunero ikusten dugun gauza arrunta da.

Leire eta Marta

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Leire eta Marta

Bizi garen munduan ez da gizakiaren duintasuna errespetatzen, ez gara

kapazak ikusteko gizaki guztiak gizakiak garela, eta gizaki izateagatik balio eta

duintasun berdina dugula, denok besteon duintasuna eta balioa errespetatu behar

dugula.

Bizi gara mundu batean non maitasuna egiteko ezkutatzen gara eta indarkeria

egunero ikusten dugun gauza arrunta da.

Page 2: Leire eta Marta
Page 3: Leire eta Marta

Bizi gara mundu batean non pertsonak beste pertsona batzuei sufrimendua eragitea guztiz normala da, eta ez

bakarrik gerretan edo hilketetan edo bortxaketatan, gure eguneroko bizitzan,

egunero izaten ditugun jokaeretan sufrimendua eragiten dugu.

Eta hori ez zen gertatuko kapazak izango bagina ikusten sufritzen dagoen pertsona

gu bezalakoa dela.

Page 4: Leire eta Marta
Page 5: Leire eta Marta

Imajina esazu hiru pertsona, A B eta C, eta pertsona horietako bat zu zarela,

baina ez dakizu zein zaren.

A enpresa handi baten zuzendaria da, 15mila euroko soldata dauka hilero,

etxe handi bat dauka hondartza ondoan eta osasun ezin hobea.

Page 6: Leire eta Marta

B ohetik altxatu ezin den pertsona bat da, hankak eta besoak ezin ditu mugitu eta etengabe norbaiten laguntza behar du edozer gauza

egiteko.

C egunero euro bat baino gutxiago irabazten du, Afrikako tribu batean bizi da, ez du jatekorik eta gaixorik

dago.

Page 7: Leire eta Marta

Orduan zuk ez dakizu horietako zein pertsona zaren, eta galdetzen dizute ea

uste duzun ondo egongo zela A bere soldataren erdia zergak ordaintzeko erabiltzea eta bere luxu batzuei agur

esatea, eta horren truke B eta C osasun asistentzia dohaina izango dute eta

bizitza eta ongizate minimo batzuk izango dituzte.

Egoera honetan pertsona gehienak baietz esango zuten. Baina A zarela badakizu

baietz esango zenuke?

Page 8: Leire eta Marta

Agian orain bai teorian denok gaudelako ados giza eskubideekin,

teorian denok gaudelako ados pertsona guztiak ondo bizitzeko

minimo batzuk izan behar dutela.

Baina guri eragin egiten digunean gauzak aldatzen dira, guk eman behar dugunean beste batzuk izateko, gauza aldatzen da.

Page 9: Leire eta Marta

Gai honi bueltak ematean, dena kanpotik ikusten saiatzean, zaila egiten zait ulertzea nola garen

kapazak beste norbaiti bere eskubide funtsezkoenak kentzen, nola gizakia

den kapaza beste norbaiti bizitza kentzen, jatekoa kentzen...

Hasi beharko ginen honetaz pentsatzen, saiatu beharko ginateke pertsona guztiak era guztiz berdin batean

ikusten, eta hortik aurrera gauzak aldatu.

Page 10: Leire eta Marta
Page 11: Leire eta Marta