Upload
san-frantzisko-blogak
View
232
Download
7
Embed Size (px)
DESCRIPTION
3.zikloko ipuinak
Citation preview
Leire deitzen zen, hamaika urte zituen eta Bizkor izeneko txakur bat
zuen. Leirek ile marroia eta begi urdinak zituen.
Leire oso bihurria zen eta inoiz ez zegoen geldirik, beti saltoka edo ko-
rrika… horregatik abentura bat igaro nahi zuen.
Leirek asteburu batean Gorbea mendira igotzea bere txakurrarekin
pentsatu zuen. Zapatua heldu zen eta Leirek bere txakurra hartu, motxila
prestatu eta oso goiz irten zen etxetik. Gorbearako bidea hartu eta tipi-
tapa joan zen. Bidean motxila ireki, argazki kamera hartu eta argazkiak
egiten hasi zen animaliei.
Leire neska batekin topatu zen:
-Nola deitzen zara?-galdetu zion.
-Ni Leire, eta zu?
-Ni Irati deitzen naiz, nahi al duzu nire laguna izan?
-Ederki.
-Joango gara ostadarraren hasiera bilatzera?
-Bale, oso ondo.
Leire eta Irati ostadarraren hasiera topatzera joan ziren. Bidean gauza
pila bat ikusi zituzten baina Leire egarri zenez iturrira joan zen ur-botila
betetzera. Bidea jarraitu zuten
baina maitagarri batekin topatu
ziren eta maitagarriak galdetu
zien:
-Nora zoazte zuek biok?
-Gu?
-Bai, zuek.
-Ba...gu...ostadarraren hasiera
bilatzen ari gara.
-A! Joan naiteke zuekin?
-Bai, zatoz gurekin ba!
-Eskerrik asko.
-Nola duzue izena?
-Nik Leire eta berak Irati.
-Ba ni Aztan deitzen naiz.
-Bai izen polita!
-Eskerrik asko.
-Goazen!
Leirek, Iratik eta Aztanek
ostadarraren hasiera bilatzen
jarraitu zuten. Hodei itxurako
gauza bat ikusi zuten lurrean eta
beraren gainean jarri ziren eta… pan! Salto batez zeruan zeuden, hodei
baten gainean.
Aztanek esan zuen:
-Hau bai gauza bitxia!
-Egia da Aztan!
-Zer demontre gaude egiten hemen?
-Ez dakit!
-Ba goazen ikertzera zer egiten dugun hemen eta bidea aurkitzera!
-Ederki!
-Ederki, ba goazen lanera!
Leire, Irati eta Aztan bidean zihoazen eta ezusteko bat aurkitu zuten.
Ostadarraren hasiera aurkitu zuten baina amaiera ere.
Azkenean Leirek, Iratik eta Aztanek etxera itzultzea erabaki zuten. Az-
tan bere etxean geratu zen, Gorbea mendian. Leire eta Irati ordez be-
raien herrietara joan ziren.
Hortik aurrera Leire, Irati eta Aztan zapaturo abenturak bila irteten
ziren Gorbea mendira.